8
Kontzertu guztiak Muxikebarri zentroan izango dira asteburu honetan / Nabarmentzekoak > 100.000gehiago izaera sozialeko udal laguntzetarako zuzendutako partidara (4. or.) > Euskaraldiaren ekitaldia “Arigunea” izango duten entitateak aurkezteko (3. or.) > “Serifalaris” abian da, estatuko topagune handienetako bat (2. or.) Haur antzerkia. Urriak 2, ostirala, 18:00etan, Muxikebarrin, “Etxerik txikiena”, Yarleku Teatroren eskutik. Sarrera: 8. Kontularien kluba. 2020/21 denboraldiaren hasiera. Urriak 2, ostirala, 19:00etan, Algortako Kultur Etxean, ipuin –kontalaria izan edo entzun nahi duten nagusien topagunea. Gaztelaniaz. 103 lan aurkeztuta Dokumentala, gizartea aldatzeko pertsonen arteko babesari buruzko ilm laburren jaialdira (4. or.) Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TX, 36. Getxo Folk jaialdiko protagonistak Ostiraletik, irailaren 25etik, igan- dera arte, Getxo Folk Jaialdiaren 36garren edizioa izango da gure udalerrian eta, oraingoan, ber- tan Luar Na Lubre, Celtas Cor- tos eta Oreka TX taldeak izango dira programaren protagonistak. Aurtengo ekitaldia formatu txi- kian izango da osasun-murriz- ketengatik eta Algortan dagoen Muxikebarri zentroak hartuko ditu kontzertu guztiak. Bertan, aipatutako ordainezko saioez gain, Brincadeira eta Transfolk taldeen doako ikuskizunak ere izango dira. Luar Na Lubre talde galiziarrak emango dio hasiera jaialdiari ostiralean, hilak 25, 20:00etan. Hamarkadaren lehenengo Done Jakueren urtea ate joka dagoe- la, eta 30 urteko ibilbidea egin ondoren, Vieiras e Vieiros. His- torias de Peregrinos, azken lana ekarriko dute Getxora. Joan den martxoan aurkeztuta, dis- koaren helburua Ibilbideko 150 kilometroen soinuak jasotzea da, Ibilbideak bere doinu ban- da propioa baitu. Behin ere, tal- deak tradiziozko eta sustraiko musikako berrikusketa gozo eta bereizgarria lortu du. Biharamunean, larunbatean, Celtas Cortos banda ezagu- na arituko da Getxo Folken, 21:30ean. Oraingoan, taldearen 30 urteko ibilbidea jasotzen di- tuen Solo recuerdo lo bueno. De lo malo nada bilduma-lana eka- rriko digu. Folk modernokok diren erreferente horiek euren kantarik ospetsuenak birpa- satuko dituzte Valladolideko musikariek, belaunaldi bateko ereserki bihurtu den eta konfi- namenduan gaur egungo artis- tek abestutako 20 de abril, bes- teak beste. Ordainezko eskaintza borobil- tzeko, azken egunean, igan- dean, Oreka TX taldeak (19:00) bere azken proiektua aurkez- tuko du Getxon: Koklea, hain zuzen ere. Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugar- te buru dituen boskoteak az- ken urteetan egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatu du disko berrian, berezko estiloan sakonduz eta lengoaia garai- kidean soinu tresna organiko eta naturalak erabiliz. Getxoko publikoak, aurkezpen bereziaz gozatzeko aukera izango du, kontzertuan lehen mailako zen- bait kolaboratzailek ere parte hartuko dute eta: Aziza Brahim, Mónica de Nut, Thierry Biscary eta Xabier Zeberio. Doako saioak Aurtengo musika-proposame- nean doako bi saio ere daude. Biak Muxikebarriko Arriguna- ga aretoan izango dira. Irailaren 25ean, ostiralean, Brincadeira perkusio-konpainia katalanak fusio ikuskizuna egingo du 18:00etan, eta horretan musika eta mugimendua uztartuko di- tuzte. Igandean, hilak 27, euskal folklorea erakusteko musika, dantza eta umorez uztartzen dituen Transfolk ikuskizuna izango da ikusgai eguerdiko 12:00etan. Brincadeira ren saioa ikusteko gonbidapenak dagoe- neko agortu dira baina oraindik badago beste ikuskizunaz goza- tzeko aukera Algorta eta Romo- ko Kultur Etxeetan gonbidape- nak aurretik jasota. #GetxoBiziEzazu Doako alea 1.606 zk. www.getxo.eus Irailak 25 >> Urriak 04 2020 Luar Na Lubre Celtas Cortos Oreka TX

Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TX, 36. Getxo Folk … · 2020. 9. 25. · Celtas Cortos banda ezagu-na arituko da Getxo Folken, 21:30ean. Oraingoan, taldearen 30 urteko ibilbidea

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • Kontzertu guztiak Muxikebarri zentroan izango dira asteburu honetan

    / Nabarmentzekoak> 100.000€ gehiago izaera sozialeko udal

    laguntzetarako zuzendutako partidara (4. or.)

    > Euskaraldiaren ekitaldia “Arigunea” izango duten entitateak aurkezteko (3. or.)

    > “Serifalaris” abian da, estatuko topagune handienetako bat (2. or.)

    Haur antzerkia. Urriak 2, ostirala, 18:00etan, Muxikebarrin, “Etxerik txikiena”, Yarleku Teatroren eskutik. Sarrera: 8€.

    Kontularien kluba. 2020/21 denboraldiaren hasiera. Urriak 2, ostirala, 19:00etan, Algortako Kultur Etxean, ipuin –kontalaria izan edo entzun nahi duten nagusien topagunea. Gaztelaniaz.

    103 lan aurkeztuta Dokumentala, gizartea

    aldatzeko pertsonen arteko babesari buruzko ilm

    laburren jaialdira (4. or.)

    Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TX, 36. Getxo Folk jaialdiko protagonistak

    Ostiraletik, irailaren 25etik, igan-dera arte, Getxo Folk Jaialdiaren 36garren edizioa izango da gure udalerrian eta, oraingoan, ber-tan Luar Na Lubre, Celtas Cor-tos eta Oreka TX taldeak izango dira programaren protagonistak. Aurtengo ekitaldia formatu txi-kian izango da osasun-murriz-ketengatik eta Algortan dagoen Muxikebarri zentroak hartuko ditu kontzertu guztiak. Bertan, aipatutako ordainezko saioez gain, Brincadeira eta Transfolk taldeen doako ikuskizunak ere izango dira.

    Luar Na Lubre talde galiziarrak emango dio hasiera jaialdiari ostiralean, hilak 25, 20:00etan. Hamarkadaren lehenengo Done Jakueren urtea ate joka dagoe-la, eta 30 urteko ibilbidea egin ondoren, Vieiras e Vieiros. His-

    torias de Peregrinos, azken lana ekarriko dute Getxora. Joan den martxoan aurkeztuta, dis-koaren helburua Ibilbideko 150 kilometroen soinuak jasotzea da, Ibilbideak bere doinu ban-da propioa baitu. Behin ere, tal-deak tradiziozko eta sustraiko musikako berrikusketa gozo eta bereizgarria lortu du.

    Biharamunean, larunbatean, Celtas Cortos banda ezagu-na arituko da Getxo Folken, 21:30ean. Oraingoan, taldearen 30 urteko ibilbidea jasotzen di-tuen Solo recuerdo lo bueno. De lo malo nada bilduma-lana eka-rriko digu. Folk modernokok diren erreferente horiek euren kantarik ospetsuenak birpa-satuko dituzte Valladolideko musikariek, belaunaldi bateko ereserki bihurtu den eta konfi-

    namenduan gaur egungo artis-tek abestutako 20 de abril, bes-teak beste.

    Ordainezko eskaintza borobil-tzeko, azken egunean, igan-dean, Oreka TX taldeak (19:00) bere azken proiektua aurkez-tuko du Getxon: Koklea, hain zuzen ere. Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugar-te buru dituen boskoteak az-ken urteetan egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatu du disko berrian, berezko estiloan sakonduz eta lengoaia garai-kidean soinu tresna organiko eta naturalak erabiliz. Getxoko publikoak, aurkezpen bereziaz gozatzeko aukera izango du, kontzertuan lehen mailako zen-bait kolaboratzailek ere parte hartuko dute eta: Aziza Brahim, Mónica de Nut, Thierry Biscary

    eta Xabier Zeberio.

    Doako saioakAurtengo musika-proposame-nean doako bi saio ere daude. Biak Muxikebarriko Arriguna-ga aretoan izango dira. Irailaren 25ean, ostiralean, Brincadeira perkusio-konpainia katalanak fusio ikuskizuna egingo du 18:00etan, eta horretan musika eta mugimendua uztartuko di-tuzte. Igandean, hilak 27, euskal folklorea erakusteko musika, dantza eta umorez uztartzen dituen Transfolk ikuskizuna izango da ikusgai eguerdiko 12:00etan. Brincadeiraren saioa ikusteko gonbidapenak dagoe-neko agortu dira baina oraindik badago beste ikuskizunaz goza-tzeko aukera Algorta eta Romo-ko Kultur Etxeetan gonbidape-nak aurretik jasota.

    #GetxoBiziEzazu

    Doako alea

    1.606 zk.

    www.getxo.eus

    Irailak 25 >> Urriak 04

    20

    20

    Luar Na Lubre

    Celtas CortosOreka TX

  • Formatu berrasmatuarekin segurtasun-murrizketei aurre egiteko

    “Serifalaris” abian da, estatuko topagune handienetako bat

    ECivisek online bidezko ekitaldiak antolatu ditu Europaren VI. Eguna dela eta

    Ostiral honetan, irailak 25, Se-rifalaris jaialdiaren IX. edizioa egingo da Getxon, estatuan diseinuaren eta sormena-ren arloko profesionalentzat erreferenteak diren jaialdie-tako bat. Topaketa “Marina Goñi” eta “Freskue” (Peio Atxalandabaso) bertoko estu-dioek antolatu dute, udalaren laguntzarekin, eta “ES DE-SIGN-Bartzelonako Goi Mai-lako Diseinu Eskola”, “EIDE-Euskal Diseinua”, “Estudios Durero”, “Guuk”, “Espacios a_erre Design”, “Am Libros de Diseño Gráico y Comuni-cación”, “Marc Vilarnau” eta “Gráica” kolaboratzaileekin.

    Antolatzaileek adierazi du-

    ECivisek, martxan dauden herritar aktiboak biltzen di-tuen elkarte getxotarrak, Perualde erakundearekin elkarlanean, online bidezko ekitaldien programa anto-latu du, bideokonferentzia formatuan, egun hauetarako, Europaren Egunaren seiga-rren edizioa dela eta. Osa-sun krisiagatik maiatzetik irailera atzeratu behar izan den ekimenaren titulua da Begiradak Lankidetzatik Harre-rara. Erantzukizun publikoa eta parte-hartze komunitarioa, eta beste urte batez, Europako Parlamentua babesle gorena da.

    Ostegunean izandako eki-taldiekin batera, ostiralean, hilak 25, 17:00etan, eztabai-da arlo publikotik izango da hurrengoen partaidetzare-kin: Jorge Gutiérrez, Hegoa, UPV/EHUko Garapen eta

    tenez, “aurten koronabirusaren krisiak ezarritako mugak disei-nu jaialdi bat inoiz ikusi ez den formatuan antolatzeko aukera bihurtu dugu. Horrela, Serifala-risen IX.ak sormenaren, asma-menaren eta esklusibotasunaren aldeko apustua egingo du, Auto-cine Getxo (ponentziak) eta Az-korri beach house (Masterclass) bilguneetan”.

    EgitarauaOstiralean, hilak 25, 18:00eta-tik aurrera, Getxo Autocine-ak sektoreko lehen mailako profesionalen hitzaldiak har-tuko ditu, hala nola Oscar Mariné (Diseinu Sari Nazio-nala), Coco Dávez (Forbes 30 Under 30 zerrendan dagoen

    Nazioarteko Lankidetzari buruzko Azterlanen Insti-tutuko ikertzailea; Bernard San Emeterio, Garapen Zu-zendaritza Nagusiko ordez-karia Europako Batzordean; Ignacio Rodríguez Puertas, Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetza eta Aniztasune-rako zuzendari nagusia, eta Carmen Díaz, Getxoko Uda-leko Gizarte Kohesioko zi-negotzia. https://meet.jit.si/DiaEuropa2020

    Azkenik, irailaren 26an, la-runbatean, hausnarketa ko-

    artista), Oscar Guayabero (komisarioa, editorea eta iker-tzailea) eta Vasava (Nike edo Adobe bezalako marka han-dientzat lan egiten duen di-seinu estrategikoko agentzia). Sarrerak 50€-ko prezioa izan-go du auto bakoitzeko, edo 25€-koa oinezko bakoitzeko (autozinearen terrazan).

    Agortu dira jada urriaren 1, 2 eta 3an Azkorri beach house-n (Goienetxe estarta 17) egingo diren masterclassentzat, esta-tu mailan branding eta mar-ka-estrategian erreferentzia den Folch estudioaren esku-tik. Informazio gehiago: www.serifalaris.com

    lektiboko topaketa izango da CEAR Euskadi, Perualde, SOS Arrazakeria eta Harre-siak Apurtuz elkarteekin, 4 aretoren bidez, Zoom on-line plataforman, 10:30etik 13:00etara.Ostiraleko eztabaidarako sa-rrera librea da. Hala ere, irai-laren 26ko 4 aretoetako batean parte hartzeko izena eman behar da, plazak mugatuak baitira. Horretarako, mezu bat bidali behar da [email protected] helbidera, edo https://getxoeuropa2020.eventbrite.es helbidearen bidez.

    IRAILAK 25 OSTIRALA

    Getxo Folk. Muxikebarrin, 18:00etan Arrigunaga are-toan Brincadeira taldearen kontzertua. Sarrera gon-bidapenarekin. 20:00etan, Ereaga aretoan Luar Na Lubre. Sarrera: 12€. In-formazio gehiago: www.getxo.eus

    IRAILAK 26 LARUNBATA

    Getxo Folk. Muxikebarrin. 21:30ean, Ereaga aretoan Celtas cortos taldearen kontzertua. Sarrera: 18€.

    Getxophoto. Bisita (gazte-leraz). Irteera 11:30ean Info Puntutik (Amezti 4). 4€. Getxophoto por Jon Mar-tin eta Jone Uria (bertsola-riak). Euskaraz. 19:00etan Info Puntuan. 5€.

    Ingurumen aretoa. 11:00etatik 13:00ak arte. La Galeatik Azkorri-Gorron-datxeraino ibilbide gidatua: “Itsasertza eta bere historia geologikoa” (8 urtetik aurre-ra). Ekintza guztietan beha-rrezkoa da izena ematea. Tel: 688 88 35 96, [email protected]

    IRAILAK 27 IGANDEA

    Getxo Folk. Muxikeba-rrin. 12:00etan Arrigunaga aretoan, "Transfolk". Sa-

    rrera gonbidapenarekin. 19:00etan, Ereaga are-toan Oreka TX. Sarrera: 15€.

    Getxophoto. Bisita (gaz-teleraz). Irteera 11:30ean Info Puntutik (Amezti 4). 4€.

    Ingurumen aretoa. 10:00-14:00. Bolueko he-zegunetik Ginkana 2.0 autogidatua (6 urtetik au-rrera). Ekintza autogida-tuak publiko guztiarentzat: ezagutu gure ingurumen naturala modu dibertiga-rrian.

    URRIAK 2 OSTIRALA

    Haur antzerkia. Muxike-barriko Arrigunaga are-toan, 18:00etan, “Etxerik txikiena”, Yarleku Tea-troren eskutik. 6 urtetik gora. Sarrera: 8€.

    Kontularien kluba. 2020/21 denboraldia-ren hasiera. 19:00etan Algortako Kultur Etxean, ipuin –kontalaria izan edo entzun nahi duten nagu-sien topagunea. Gaztela-niaz.

    URRIAK 4 IGANDEA

    Mendi irteera. GR 280 Derio-Sopelako 2. etapa: Lauromendi-Sopela. Infor-mazioa: [email protected] eta tel.: 606 63 71 28.

    LANPOLTSA SALEROSKETA GALDUTAKOAK

    - Lan bila dabil neska se-rio eta arduratsua, etxe-ko gauzak egiteko, gar-biketarako edo haurrak eta adinekoak zaintzeko. Etxean bizitzen edo or-duka. Tel.: 691 326 308.

    - Gizonezkoak adineko pertsonak zaintzeko edo garbitzeko lana bilatzen du. Barneko edo orduka. Tel.: 632 15 08 89.

    - Lan bila nabil, jardu-naldi osoz edo orduka, garbitzen edo/eta adi-nekoak edo haurrak zaintzen. Tel.: 632 41 15 53.

    - Salgai trastelekua Ne-gurin. Tel.: 630 711 512.

    - Algortako andrea adi-nekoak, haurrak edo etxeak garbitzeko prest dago. Tel.: 675 58 86 27.

    Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

    STA

    FF >

    Getxoberri eGetxoko Udaleko Komu-nikazio Sailak kaleratutako argitalpenada eta horretan udalari eta tokiko bizi -tzari lotutako albisteak eta informazio-ak agertzen dira astero.Komunikazio zinegotzia: Amaia Agirre Zuzendaria: Javier García.Erredaktoreburua: Itziar Aguayo.Erredakzioa: Nekane Ardanza. Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.

    Urgull Kalea z.g., 4º. Tel. 94 466 03 20. 48991 Getxo.E-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao S.L.Inprimaketa: Bilbao Editorial Producciones S.L.U.Banaketa: Lantegi BatuakGordailu legala: BI-388-87

    Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

    https://meet.jit.si/DiaEuropa2020https://meet.jit.si/DiaEuropa2020www.serifalaris.commailto:info%40ecivis.eus?subject=mailto:info%40ecivis.eus?subject=https://getxoeuropa2020.eventbrite.eshttps://getxoeuropa2020.eventbrite.eshttps://getxoeuropa2020.eventbrite.eswww.getxo.euswww.getxo.eusmailto:info%40ingurumenaretoagetxo.eus?subject=mailto:info%40ingurumenaretoagetxo.eus?subject=mailto:etorkizunamt%40gmail.com?subject=mailto:etorkizunamt%40gmail.com?subject=

  • Rosa Rubio Arias getxotarrak Quién anda en la playa poema liburua aurkez-tu du. Egilea Ramiro Pinillak sortutako Sormenezko idazlan tailerreko kidea da eta, hainbat urtez idatzi gabe egon ondoren, poema-liburu hau Pasaiako Udalak antolatutako XX. Pasaia Hiria-Altamira Zubia poesia lehiaketara aur-keztea erabaki zuen. Bertan lehen saria lortu zuen, 1.200€ eta liburuaren argitalpena. Francisco Serrano Rangel bigarren saridunaren poemak ere biltzen ditu, Tu otro nombre izenburupean.

    “Quién anda en la playa”

    Euskaraldiaren ekitaldia euskaraz mintzatzeko gunea, "Arigunea", izango duten entitateak

    aurkezteko

    Ascensión Badiolak eta Mikel Ayllonek irabazi dute “Ramiro Pinilla” eleberri laburren lehiaketa

    Jolasak euskaraz parkean

    Badator Euskaraldia! Getxoko Arigu-neak ezagutu eta eman izena aurten-go Euskaraldian ekitaldia izango da Muxikebarrin, asteartean, irailak 29, 20:00etan. Ekitaldian, azaroa-ren 20tik urtarrilaren 4ra izan-go den Euskaraldiaren bigarren edizioan euskaraz mintzatzeko gunea, Arigunea, egokitzeko kon-promisoa hartu duten entitateak aurkeztuko dira eta norbanakoak izena ematera ere animatuko di-tuzte. Euskaraldiaren helburua da euskararen erabilera handitze-ko herritarren hizkuntza ohiturak aldatzea sustatzeaPaule Loizaga bertsolariaren es-

    Parkean Olgetan ekimena izan-go da irailaren 25ean eta urria-ren 2 eta 16an, ostiraletan, Al-gortako Kurutxaganen, Andra Mariko Malakaten, eta Romoko Santa Eugenia plazan, hurrenez hurren, udala eta Egizu elkartea-ren arteko elkarlana den Sendi proiektuaren barruan, eta hiru eskoletako guraso elkarteekin batera. Euskaraz familian egitea eta umeen sorkuntza eta parte har-tzea bultzatzea izango dira saioen helburuak eta horreta-rako hainbat jolas proposatuko dituzte, egokiak 3 urtetik gorako umeentzat. Egun bakoitzean 45 minutuko txandak izango dira, 17:00etan, 17:45ean eta 18:30ean hasita, eta bakoitzean 10 pertso-netako hiru talde izango dira, non familiak adinaren arabera banatuta egongo diren. Saioak doakoak izango dira.

    Informazioa eta izenematea: www.egizu.eus/2020an-ere-parkean-olgetan/

    Ascensión Badiola, gazteleraz, eta Mikel Ayllon, euskaraz, dira Ramiro Pinilla eleberri laburren hirugarren edizioko irabazleak, Kultur Etxeak antolatuta, he-rriko Pinillesca elkartearekin batera, sorkuntza literarioa in-dartzeko eta getxotar idazlea oroitzeko. Lehiaketara 141 lan aurkeztu dira, horietatik 132 gaztelaniaz. Sariak 6.000€-koak dira, eta 1.000€-ko laguntza emango da lanak argitaratzeko.

    Ascensión Badiola Aristimuño-ren (Bilbo, 1961) eleberria, La de-cisión de Juana Mir izeburukoa, Juana Mir kazetariaren bizitza ardatz duen kontakizuna da. Mirrek Gerra Zibilaren aurreko urteetan egin zuen lana azpi-marratzeko modukoa da. Epai-mahaiak azpimarratu du auto-reak istorio erreal bat eleberrira ekartzeko izan duen gaitasuna eta, aldi berean, pertsonaiari ahots sinesgarri eta gertukoa emateko. Horrez gain, obraren tentsio narratiboa nabarmena da, sentimentalismoan erori gabe, istorioa oso dramatikoa izan arren.

    Badiola Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, eta Historian doktorea. Bere ibilbide literarioa 2010.ean abia-tu zen, La ría de los afrancesados eleberriarekin eta ostean, beste batzuk eta hainbat ikerketa lan ere egin ditu. Bestalde, Mikel Ayllon Corralek (Bilbo, 1980) irabazi du euska-razko obren saria, Hanka hau-tsiak eleberriagatik. Oso ongi karakterizatutako pertsonaia

    kutik izango den ongietorria eta aurkezpenaren ondoren, Getxo-ko Ariguneen kanpainaren bi-deoa eta izena eman duten entita-teen agerraldia ikusi ahal izango dira. Horrekin batera, Amaia Agirre alkateak, eta Euskaraldia-ren sustatzaileek (Egizu, Bizarra Lepoan) entitateen izenemateari buruzko balantzea eta norba-nakoen izen-emate kanpainari buruzko xehetasunak azalduko dituzte. Ekitaldirako sarrera doakoa izan-go da, gonbidapenaren bidez. Ho-riek Algortako Kultur Etxean eta Romo Kultur Etxean har daitezke.

    Arane Malaxetxebarria eta Julen Serranorentzat “Txiki Baskardo” haurrentzako kontakizun lehiaketaren sariak

    bat da protagonista, egoera latz batetik irtena, desagertzear da-goen familia eta bizilagun giro batean. Egoera latza eta esper-pentikoa da; izan ere, harreman estua dauka zirkuarekin. Epai-mahaiak lanaren zentzu na-rratiboa baloratu du, industria zaharraren gainbeheraren des-kribapena, ez ikuspegi histori-koarekin, baizik eta pertsonaien bizipen mingotsen bitartez.

    Ayllon itzultzailea da ogibidez, Ez tiro egin anbulantziei liburua-ren egilea eta Gerezi gorrien ga-raia liburuaren idazleetako bat ere. Duela gutxi Donostia Hiri-ko Kutxa Literatura Sarien 55. edizioa (euskaraz) irabazi berri du.

    “Txiki Baskardo” lehiaketaAzkenik, Arane Malaxetxeba-rria eta Julen Serrano getxotar gazteek irabazi dute Txiki Bas-kardo, haurrentzako kontakizun lehiaketa, euskaraz eta gaztela-niaz, hurrenez hurren. Lehenak oso ongi trazatutako pertso-naiez osatuta dagoen eta nobela beltzaren ukituak dituen kon-

    takizuna aurkeztu zuen, eta bi-garrenak erakutsi du ezagutzen duela Pinillaren unibertsoa, eta abentura berritzailea sortzeko pertsonaiak oso ondo maneiatu dituela.

    OHARRA

    Kultur Etxeak jakinarazi nahi du, ohiko kanaletan horrela zabaldu arren, hogeita hemezortzigarren Arte Eszeniko Jardunaldietarako eta Musika Eskola Irekia ziklora-ko abonamenduak ezin izan di-rela salgai jarri. Beraz, ikuskizun bakoitzerako sarrerak baino ezin izango dira erosi. Kultur erakun-deak barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenengatik.

    www.egizu.eus/2020an-ere-parkean-olgetan/www.egizu.eus/2020an-ere-parkean-olgetan/

  • 100.000€ gehiago izaera sozialeko udal laguntzetarako zuzendutako partidara

    KIROLAK

    Udalak 100.000€ gehiago onar-tu ditu 2020an eman beharreko izaera sozialeko udal laguntzen partida handitzeko. Presta-zio horiek bazterkeria-egoerak prebenitzera eta artatzera, eta pertsonen eta familien gizar-teratzea sustatzera bideratzen dira eta horien artean dago CO-VID-19aren krisiak eragindako zailtasun ekonomikoko egoe-rak arintzeko laguntza. Aurten, orain arte, udalak 376.107€ ba-natu ditu 458 familia onuradu-ni emandako 518 laguntzaren artean. Horietatik 408 (284.670€) COVID-ak eragindako zailtasun egoeratarako izan dira.

    Gainontzean emandako lagun-tzen artean, 55 izan dira etxebi-zitzari lotutako beharretarako (63.331€ ostaturako, eta etxebi-

    Guztira, 103 lan aurkeztu dira Dokumentala, pertsonen arteko gizarte-aldaketarako laguntzari buruzko film laburren jaialdira. Argia Fundazioaren ekimena da, bere 30. urteurrenean, Biz-kaiko Foru Aldundiak eta BBK-ak sustatuta, Getxoko udalaren, Utopian zentroaren eta Getxoko Rotary Klubaren laguntzarekin.

    Gaixotasun mentalaren diag-nostikoan bizi diren pertsonei beren bizi-kalitatea eta gizar-teak kolektibo horri buruz duen gizarte-irudia hobetzera lagun-tzen dien Argi Fundazioak jaial-di hori garatu eta bultzatu du urtarriletik irailera bitartean. Helburua da pertsonen arteko babesa gure gizarteen aldake-tarako eragile gisa ulertzeko modu desberdinak ikusaraztea.

    Film laburrak eta sari banaketaJaialdiak 103 pieza jaso ditu, hurrengo bost kategoriatarako

    Fashion Outletek, Getxoko udalaren eta Bil-boko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren la-guntzarekin, babestutako Jose Luis de Ugarte Bela Eskola Sariak asteburu honetan hogeita hamargarren edizioa beteko du. Abrako ure-tan izango da Covid-19aren neurrietara egoki-tuz, eta horregatik, bela arinaren festa honetan ohikoak ziren 200 parte hartzaile oraingoan 100 baino gutxiago izatera pasako dira. 60 bat

    zitzari eusteko eta kontserba-tzeko), 20 arreta pertsonaliza-tuaren planak egiteko (13.008€) eta gainontzekoak laneratzea eta gizarteratzea bultzatzeko (diruz laguntzen ez dituzten

    proposatuta: fikziozko film la-bur onena, dokumental onena, animaziozko film labur onena, Argia Fundazioa saria gizarte erakundeentzat eta 18 urtetik beherakoek aurkeztutako lan onena.

    Pieza horiek herrialde desberdi-netatik heldu dira, horien artean, Espainia, Argentina, Frantzia edo Kubatik eta gizarte-egoera desberdinak aurkezten dituzte,

    prestakuntza-prozesuen eta/edo lan gaikuntzaren ondorioz-ko gastuetarako, haurtzainde-gietara eramateagatik sortutako gastuetarako, eta Bizikidetzako Unitateko adingabeen jardue-

    non laguntza-harreman esan-guratsuak eta ikuspegi desber-dinak aldarrikatu behar diren, kolektibo batzuk berdintasunez tratatzea ahalbidetzeko.

    Sari banaketa ekitaldia datorren urrian izango da, jaialdiaren azken fasea irailean amaitzen denean, hain zuzen ere, epai-mahaiak aurkeztutako lanen balorazioarekin. Saritutako film laburrak saritu eta ikusteaz

    rak medio sortutako gastueta-rako), eta elikadura, jantzien eta oinarrizko tresnen oinarrizko premietarako, osasun-arloko premietarako.

    Laguntzak eskatu ahal izateko, aurretik dagokion Gizarte Lan-gileak egindako beharren hasie-rako balorazioan oinarritutako nahitaezko aldeko balorazio profesionala behar da. Eskaerak aurkezteko epea datorren aben-duaren 10era egongo da zaba-lik Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, aurretik hitzor-dua eskatuta. Laguntzak justifikatzeko, la-gundutako kontzeptuen ingu-ruko ordainagiriak eta/edo fak-turak aurkeztu beharko dira. Gehieneko epea 2021eko urta-rrilaren 29a izango da.

    gain, galak egoera ahulean dau-den pertsonen balioa aldarri-katu eta ikusarazi nahi du eta baita egoera horiek hobetzen la-guntzen duten gizarte-erakun-deena ere.

    Mayte Leyun, saria diseinatzeko lehiaketaren irabazleaHorrekin batera, Euskal Herri-ko Unibertsitateko Arte Ederre-tako Fakultatearen lankidetza-rekin batera, Argia Fundazioak lehiaketa bat deitu zuen sarie-kin batera banatuko den sari-ikurraren diseinua egiteko eta izateko.

    Horren irabazlea Mayte Leyún izan da, UPV/EHUn Arte Ede-rretan lizentziatua eta hainbat erakusketa egin dituena, besteak beste, "Not a pot" - Keckskemét, Hungaria (2012); "Aquí y ahora", Galería Blanco Soto, Madril (2012) eta "Progress in work, work in crisis", Limoges, Frantzia (2013).

    Argia Fundazioak bultzatuta, datorren urrian egingo da sari banaketa ekitaldia

    103 lan aurkeztuta Dokumentala, gizartea aldatzeko pertsonen arteko babesari buruzko film laburren jaialdira

    XXX José Luis de Ugarte Bela Eskola Saria-Fashion Outletitsasontzi (Euskadikoak, asturiarrak eta kanta-briarrak), eta 80 gazte inguru ibiliko dira hu-rrengo mailetan: FEVA, Laser Radial, Laser 4.7, 420 eta Snipe. Oraingoan Optimist taldekoek, gazteenek, (kopurutsuena izaten zen maila) ez dute parte hartuko. Klase guztiek estropaden ordutegia partekatu-ko dute. Larunbatean, hilak 26, 13:00etan hasi-ko da proba eta igandean, hilak 27, 11:00etan.

  • ARRECIFE Kirol Portua Ed. A. L1 ALGORTA

    HASTEKO Algortako Etorbidea 61 ALGORTA

    KANTXA KIROL MODA Torrene 4 ALGORTA

    LIBRERÍA ITXAS IKUS LIBURUDENDA Torrene 2 · ALGORTA

    LIBRERÍA COSASOllarretxe 7 ALGORTA

    LIBRERÍA ZUGATZARTEJata 1 · ALGORTA

    DEPORTES ALEJO URIBELas Mercedes 20 · AREETA

    DEPORTE-SALUD-CULTURA KIROLA-OSASUNA-KULTURA

    HOGAR-DECORACIÓN REGALOS-ANIMALES

    ETXERAKO GAIAK-DEKORAZIOA

    OPARIAK-ANIMALAK

    LENCERÍA-MERCERÍAINFANTIL-ZAPATERÍAS

    LENTZERIA- MERTZERIAHAURRAK-OINETAKOAK

    MODA -BOLSOS Y COMPLEMENTOS

    MODA- POLTSAK ETA OSAGARRIAK

  • KAKOSHOP Las Mercedes 20 ALGORTA

    TROA LIBRERÍALas Mercedes 20 AREETA

    ILUMINACIÓN DIANA (ESESUMAGA)Villamonte 8 · ALGORTA

    KIVEKAAndres Larrazabal 10AREETA

    LOS CHICOSUrgull 1 / Las Mercedes 24 ALGORTA

    TEXTURAPaulino Mendibil 24AREETA

    LIBRERÍA NADAL LIBURUDENDA Ibaiondo 1 · AREETA

    ZORION Santa Eugenia 5AREETA

    OASIS Plaza Villamonte A2ALGORTA

    LIENZO DE LOS GAZULES Las Mercedes 19 · AREETA

    MERCERÍA LENCERÍA MAITE Bidezabal 9 · ALGORTA

    BEREZITelletxe 15ALGORTA

    MULTIOPTICAS Mayor 31AREETA

    ESTANCO NEGURIAlgortako Etorbidea 34ALGORTA

    SNOOPYTelletxe 9ALGORTA

    PERFUMERIA PICCOLALas Mercedes 26AREETA

    MIKA KIDS CONCEPT STORE Algortako Etorb. 88 · ALGORTA

    CALZADOS BENZUSarrikobaso 12ALGORTA

    ORTOPEDIA IRAITXABidebarrieta s/nAREETA

    FERRETERÍA ELORRIElorri 3ALGORTA

    SPACE HOMEEuskal Herria 8ALGORTA

    REGALOS LEROOMPaulino Mendibil 8AREETA

    MUBUA MODA INFANTILTorrene 2 · ALGORTA

    CORSETERIA ZUBIRIBasagoiti 61ALGORTA

    TRIRUNNERSZubiko enparantza 8AREETA

    FOTO&PAPELJuan Bautista Zabala 2ALGORTA

    DUKANABidearte s/nAREETA

    TAVIAN-CHICPaulino Mendibil 20AREETA

    PEKESTelletxe 15ALGORTA

    LANAS NICOLESalsidu 29ALGORTA

  • STILETTOTelletxe 1 ALGORTA

    CANELALas Mercedes 20 AREETA

    LENCERÍA IMA´SKalamua 13 AREETA

    ZAPATERÍA VOGUE´SParticular de Club 2 AREETA

    ATELIERTelletxe 15 ALGORTA

    IÑAKI BITelletxe 1 ALGORTA

    TEIMA Telletxe 9 ALGORTA

    COLORES Particular de Club s/nAREETA

    MISHELL Paulino Mendibil 15AREETA

    ADORE Trinidad 1ALGORTA

    CONFORMATA Telletxe 2AALGORTA

    IRATI Torrene 2ALGORTA

    TEJIDOS LINDAU Elorri 5ALGORTA

    EL COSTURERO DE MAMEN Club S/N · AREETA

    MINNISTORELAS ARENAS Paulino Mendibil 16· AREETA

    AMARA Algortako Etorb. 67 ALGORTA

    GOXOH Basagoiti 57ALGORTA

    J.B. MODAS Telletxe 1ALGORTA

    TOYSMANIATIC ALGORTA Juan Bautista Zabala 8 · ALGORTA

    BLONDA 1 Y 2Artekale 3 / Santa Ana 1 AREETA

    LAS LANAS DE CELIAMayor 9A AREETA

    NENESZubiko enparantza 8 AREETA

    AMARENBasagoiti 57ALGORTA

    HERAlgortako Etorb. 53ALGORTA

    KALA Basagoiti 67ALGORTA

    CALZADOS PUMASanta Eugenia 1AREETA

    LE PETIT COMPLEMENTPaulino Mendibil 24AREETA

    POPPIOgoño 4AREETA

    AMETSTelletxe 13ALGORTA

    HONEYTelletxe 1BALGORTA

  • NEXT Andikoetxe 26 ALGORTA

    BBAILLERELas Mercedes 17 AREETA

    CARACOLAKresaltzu 9 / Club 1AREETA

    KARLEMMayor 8AREETA

    LA VEREDAParticular de Club 2AREETA

    PATRICIA MENDILUCEPaulino Mendibil 24AREETA

    OSO Algortako Etorb. 59 ALGORTA

    BLONDIE Las Mercedes 26AREETA

    CATANIA Las Mercedes 28AREETA

    KENTON HOUSE Las Mercedes 28AREETA

    LOLÍSIMA Particular de Club 2AREETA

    POPE SELECTION Urkijo 18AREETA

    PHUKETJuan Bautista Zabala 11Las Mercedes 19 · ALGORTA

    BOHEMIA & COAmistad 6AREETA

    CHARO ALVAREZLas Mercedes 10AREETA

    KORATAmistad 8AREETA

    MO DE SOTILEZAPlaza de las Escuelas 1AREETA

    THOMAS THERRYSanta Ana 1 / Mayor 9AREETA

    URANGAJuan Bautista Zabala 12ALGORTA

    ELEI URBANPaulino Mendibil 15AREETA

    LA CÔTELas Mercedes 22AREETA

    TODO A 10 EUROS (OLI STORE)Paulino Mendibil 24 · AREETA

    VAINILLA Y CHOCOLATETelletxe 15 · ALGORTA

    CAMISERÍA JAVIER JAUREGUIAmistad 17 · AREETA

    FRAGOLAUrquijo 27AREETA

    LA TIENDA DE BERTAAndres Larrazabal 6AREETA

    O’HARAPaulino Mendibil 9 / Amistad 12 · AREETA

    TRÁNSITOGobelaurre 17AREETA

    MABETelletxe 6 - 8ALGORTA

    ESCANEA CON TU TELÉFONO

    ESKANEATU MUGIKORRAREKIN