12
LAB unibertsitatean bat ekin Hauteskunde sindikalak UPV/EHU 2015eko martxoak 11 Aldaketaren aldeko indarrak biltzen IIP

LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2015eko UPV/EHUko Hauteskunde sidikaletarako LAB sindikatuaren balanzea eta programa Irakasle eta ikertzaileentzako

Citation preview

Page 1: LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

LABunibertsitatean

batekin

UPV/EHUko-hauteskundesindikalak

2015eko martxoak 11

Apuesta por el cambio

AZP

LABunibertsitatean

batekin

Hauteskunde sindikalakUPV/EHU

2015eko martxoak 11

Aldaketaren aldeko indarrak biltzen

IIP

Page 2: LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

guk LABekin bat

Datorren martxoaren 11n Hauteskun-

de Sindikalak izango ditugu UPV/EHUko

Irakasle eta Ikerlari Pertsonalak (IIP) eta

Administrazio eta Zerbitzuetako Pertso-

nalak (AZP), ordezkaritza eta negoziazio

organoak berritzeko. EAEko Gobernuak

UPV/EHUren funtzio publikoa arriskuan

jartzen duen testuinguru honetan, finan-

tzaketa nahikoa ukatuz, politika propioak

egiteari uko eginez, Madrilekiko bere

menpekotasun interesatua agerian utziz,

ezinbestekoa da LABen ordezkaritza sen-

doa eta zabala izatea unibertsitatean.

Eskubideak suntsitzeko eta miseria zabal-

tzeko krisiaz baliatzen ari direnean, aldake-

ta sozialak aldaketa politikoekin batera

borrokatu behar dira eta hori da LABen

nortasun ikurra. Euskal Herriari dagokio-

nean, alternatiba ekonomiko eta sozialak

eraikitzerakoan, langileon indarrak bilduz

eratu nahi dugu eredu berria. Instituzioak

herriaren zerbitzura egotea ziurtatuko

duen eredua nahi dugu, Lan Harremane-

tarako Euskal Esparrua eraikiz, gai eko-

nomiko, sozial eta laboraletan hitza eta

erabakia Euskal Herriarenak eginez lortu

daitekeena.

Pribatizazioa eta elitismoa nagusitzen ari

diren garai honetan, goi mailako hezkun-

tza herritar guztien eskubidea dela ber-

matu behar dugu, UPV/EHUren baitako

aldaketek bazterrean utzi ezin duten es-

kubidea delako. Euskal jendartearen ga-

rapena izan behar da UPV/EHUren misio

ardatza, Euskal Herriak bere etorkizuna

eraikitzeko tresna ere badelako.

LABek borroka sindikala egiten du UPV/

EHUn, lanpostuen suntsiketaren aurka,

enplegu duinaren defentsan, hitzarmenak

errespetatzearen eta hobetzearen alde.

Azken urte hauetako erasoen aurrean,

neurri batean, UPV/EHUko langileon lan

baldintzei eustea lortu dugu, batez ere

2011ko hauteskundeetan lortu genituen

emaitzei esker.

UPV/EHUko irakasle eta ikerlariok LABekin bat

Page 3: LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

hauteskunde sindikalak 2015-2019

Gure gain hartutako konpromisoak praktikara eramateko murrizketez eta erreforma atzerakoiez betetako 4 urte izan ditugu. Hala ere, LABen borroka sin-dikalak fruituak eman ditu.

• Prekarietatearen aurka. Madrileko aurrekontu legeek 2013. urte-tik aurrera plaza iraunkor be-rrien sorrera mugatu egin dute %10eko e r r e p o s i z i o -tasak ezarriz, irakasle askoren iraunkortasuna eta promozio profesiona-la oztopatuz. Plaza berrien esleipenean LABek iraunkortzea lehe-nestearen alde borrokatu du promozio hutsaren aurrean. Bestetik, 33 irakasle diplomatu kolaboratzaile iraunkor iru-dian kontratatzeko aukera legala balia-tzea bultzatu zuen LABek hori posible zen jakintza arloetan. Horrez gain, 2014ko abenduan kontratua amaitzen zitzaien 97 irakasle laboral egonko-

rrentzat 2 urte eta erdiko lege luzape-na lortu dugu. Halaber, ordezko par-tzialek pairatzen duten prekarietatea mugatzeko eta lanpostuak bermatze-ko neurriak bultzatu dira, besteak bes-te, kontratu partzialen erabilera muga-tzea, kontratu partzialek pentsioetan

pairatzen duten diskrimina-zioaren aurkako kanpaina

eta, azkenik, Zentroen berrantolaketaren hari-ra, lanpostuak eta lan baldintzak mantentze-ko akordioa burutzea lortu dugu.

•Erosteko ahalmena

eta soldatak. Soldata murrizketek, izozketek eta

2012ko aparteko pagaren galerak gure soldaten erosteko ahalmenaren %15eko inguruko galera eragin dute 2011-2014 epealdian, %30eko galera metatua 1995etik. Soldatak duintzea-ren bidean, LABek 2012ko paga osorik berreskuratzeko formulak bilatzearen alde egin du eta, hori posible ez bada izan ere, kitatu beharreko zorraren ideia indartu da. Bestetik, 2010ean

2011-2014: Balantze gisara

Page 4: LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

guk LABekin bat

eten ziren norbanako osagarri gehiga-rrien deialdiak berreskuratzeko guk bide judizialetik borrokatu eta irabazi ondoren, gure presioagatik, epaia onartuz, Uniber-tsitateak 2014ean deialdiak berrabiaraz-teko pausuak eman ditu, ez direna orain-goz nahikoak izan, tamalez, Hezkuntza Sailaren trabak gainditzeko. Gure erronka izaten jarraitzen du. Azkenik, bitarteko irakasle partzialen soldatak duintzea eta guztion erosteko ahalmena berreskura-tzea posible egingo duten bideak orain-dik zabaltzeke ditugu.

• Lan-baldintzak eta jardunaldia. Al-daketa handiak eragin ditu 14/2012 Errege Dekretuan oinarrituta UPV/EHUk diseinatu duen Jardun Akademikorako Planak (JAP), seiurtekoen zentraltasune-tik abiatuta, beste meritu batzuk ere kon-tuan hartzen dituenak. Bere aplikazioak,

besteak beste, irakasle funtzionarioen eta lan kontratudunean arteko eta ja-kintza arloen arteko aldeak sortu ditu, 600 irakasle ingururen Irakats Gaitasun Gordinaren igoera ekarri du 24 kreditu-tik 30era, eta ikerketa eta irakaskuntza-ren arteko desoreka sortu ditu. Azken urtean, JAPak ikerketarekin lotuta 18856 kreditu aitortu dituen bitartean, irakaskuntzarekin lotutakoak 3244 kre-ditu izan dira eta kudeaketakoak 975, eta guzti horietatik 137 kreditu bakarrik euskararekin lotutakoak. LABek JAPa eta honekin lotuta dagoen irakats-zamaren banaketari buruzko araudiaren azterke-ta eta egokitzapena eskatu du, benetako eredu propio bat aldarrikatuz eta horre-tarako oinarriak proposatuz. 2015ean negoziatzeko konpromisoa lortu dugu UPV/EHUren aldetik. Beste arlo batean, eta berriro bide judiziala jorratuz, CNEAIk

Page 5: LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

hauteskunde sindikalak 2015-2019

lan kontratudun irakasleen seiurtekoak aitortzea eta, horrela, ezagutzaren transferentziako seiurtekoak eskatzeko eskubidea onartzea lortu du LABek.• Ikerkuntza pertsonala. Ikerkuntzaren finantziazioaren murriztearekin batera, Ikertzaile finkoen plazak ere Madriletik mugatuta egon dira. Finantziazio ezber-dinak dituzten formazioko ikertzaileen soldatak parekatzearen aldeko saiake-ra antzua suertatu da. Aldiz, LABek al-darrikatuta, bosturtekoak kobratzeko eskubidea aitortu zaie ikertzaile finkoei. Eta aldi baterako ikertzaileen (PIC) ka-suan, osagarri gehigarrien deialdietan diskriminatuak ez izatearen alde ari gara borrokatzen, UPV/EHUko zuzendaritza-ren lehen iritziaren aurka.

Gure beste lan lerro nagusietan aipatzekoa da III Euskara planean eta II Berdintasun planean eduki dugun parte hartze aktiboa, LABek proposatutako ekarpen asko kon-

tuan hartzea lortu dugularik. Gainerako ekintza sindikaleko aldarrikapenetan (akre-ditazioak, erretiro akordioa, formakuntza plana, …) ahaleginak ez dira gutxi izan eta lorpenak gazi-gozoak.

Krisi ekonomikoari irtenbidea ematearen justifikazioarekin, langileok pobretzeko ne-goziazio kolektiboa ezabatu nahi izan dute eta horren ondorioak murrizketak izan dira gure eskubide laboraletan eta ongizatean. Finean, eskubide laboralak murriztu dituen 2012ko lan merkatuaren erreformak eta erretiro-adina atzeratzeko neurriak zer-bitzu publiko eta ongizate-gizartearen aurkako eraso zuzenak dira. LABek bo-rrokan jarraituko du krisi ekonomikoa langi-leok ez ordaintzeko eta, zerbitzu publikoa den aldetik, unibertsitateak bere funtzioa bete dezan. LABek, Euskal Herrian gure hezkun-tza sistema eraikitzeko estrategian, estatuak prest dituen unibertsitate errefor-mei aurre egingo die, LOMCEri bezalaxe.

Page 6: LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

guk LABekin bat

Globalizazioak eta merkantilizazioak era-gindako Unibertsitate ereduaren bilakaera etengabearen aurrean, pertsonalaren poli-tika propioa egiteko lege marko berria es-katuko diegu euskal alderdi politikoei, UPV/EHUko irakasle eta ikerlari guztientzako lan baldintzen hobekuntzak bideragarriak egin-go dituen lege marko propioa.

Negoziazio kolektiboa UPV/EHUko errek-tore taldearen borondatetik haratago dago. Horregatik, Irakasle funtzionarioen kide-goen transferentzia eta UPV/EHUko Mahai Sektoriala eratzea aldarrikatzen jarraituko du LABek; hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren, unibertsitatearen eta sindikatuen arteko ne-goziaziorako egitura teknikoa osatzea, bi administrazioen eskumenak diren lan bal-dintzekin lotutako gaiak negoziatzeko.

Zure esku dago LABek behar adina indar izatea, entzuna izan dadin. Hauek dira zu-rekin partekatu nahi ditugun lan-ildoak:

Enplegua defendatu, promozio profesionala bermatu eta preka-rietatea gelditu• Irakasle funtzionarioen kidegoen gaine-ko eskumenaren transferentzia Estatutik EAEra, irakasle guztien lan baldintzak ber-tan erabaki ahal izateko.

• Lan kontratudun irakasleentzat zein fun-tzionarioentzat promozio profesionala bi-deratzea.• Madriletik ezarritako erreposizio-tasaren ondorioak ahalik eta azkarren gainditzeko neurriak hartzea. Bereziki, erreposizio-tasa-ren ondorioz iraunkor izateko oztopo lega-lak dituzten irakasle atxikientzako, oztopo hauek desagertu bitartean, beren plazetan mantentzeko bermeak eskaintzea eta aldi baterako osagarri pertsonala ordaintzea. • Ordezkapen-poltsen sorkuntzan eta ku-deaketan gardentasuna eta kontrol sin-dikala bermatzea.• Arduraldi osoko irakasleen ordezkape-nak arduraldi osoko ordezkoen bitartez betetzea, kontratu partzialak ordezkapen politika merke gisa erabili gabe.• Irakasle elkartuaren (asoziatuaren) iru-dia modu egokian erabiltzea, prekarietate egoerak ekidinez.• Irakasle eta ikertzaile plaza berriak sor-tzea zuzendutako politika bultzatzea. Irakas-le elebidunetan defizitarioak diren sailetan irakasle laguntzaile plazak sortzea.

Soldata prekarioenak duindu eta erosteko ahalmena berreskuratu• 2010etik eman diren soldata murrizketek eta izozketek eta 2012ko abenduko paga estra kentzeak eragindako erosteko ahal-

2015-2019: Lan-proposamenak

Page 7: LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

hauteskunde sindikalak 2015-2019

menaren galera berreskuratzea. Ondoren, soldatak EAEko benetako KPIren igoeraren arabera eguneratzea. • Gehigarrizko ordainsari-osagarrien urte-roko deialdiak egiteko sententzia betetzea, diskriminazio egoerak ekidinez eta behar den diru partida bermatuz.• Gehigarrizko osagarrien sistematik C tra-muak –dedikazio profesionalaren osagarria– osagarri espezifiko orokorrean txertatzea, eta beraien balioa 6.000 eurotara egunera-tzea. • Arduraldi partzialeko ordezko irakasleen kontratuek, errealitatea islatuz, osokoen jar-duera berdinak jasotzea eta, ondorioz, sol-datek proportzionaltasun erreala islatzea.• Itzarriri egin beharreko ekarpenak be-rreskuratzea.• Antzinatasuna neurtzerakoan, jarduera partzialetako kontratuei inongo murrizketa-koefizienterik ez aplikatzea, kaltetze bikoitza

ekiditeko.

Lan-baldintzak eta jardunaldiak orekatu• Irakasleen jardueraren intentsifikaziorako eredu alternatiboak arakatzea. JAParen eraginaren ebaluazioa egitea eta programa egokitzeko azterketa prozesu ireki eta parte hartzaile bat martxan jartzea, benetan pro-pioa den meritu errekonozimendu sistema baterantz gerturatzeko:

- seiurtekoei protagonismo gutxiago ematen diona.- irakaskuntzari, ikerketari eta kudeaketari lotutako merituak modu orekatuan aitor-tzen dituena.- egindako lanei aitortza justua egiten diena.- jakintza arloen ezaugarriak kontuan har-tzen dituena.- irakasle guztiak barneratzen dituena.

Page 8: LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

guk LABekin bat

• IIP funtzionarioei aurreko irakats-zama maximoak ezartzea, Rajoyren 14/2012 Erre-ge Dekretuaren aurrekoak, eta atxikien ka-suan 18 kredituko maximoa berreskuratzea.• 2011ean onartu zen irakats-zamaren esleipenerako ebazpena egokitzea, arau-diaren indeterminazioek sortzen dituzten diskriminazio egoerak ekiditeko:

- esleipen prozesuaren gardentasuna hobetuz.- maximoak ezarriz (ikasle kopuruetan, irakasgai kopuruetan, …).- lehenengo eta azken klasearen arteko aldea 8 ordutara mugatuz.- irakasgaiak aukeratzeko lehentasun-irizpideak demokratizatuz.- proportzionaltasuna errespetatuz, gainkargak salbuespenetarako bakarrik erabiliz, aurretik adostutako urte anitze-ko plan baten baitan konpentsatuta.

• Formazioan dauden irakasleen eta kon-tratu partzialeko ordezkoen lan-zama be-reziki zaintzea.• Irakasle eta ikertzaile guztientzat ibilbi-de akademikoa egiteko laguntzak ematea: tesia egiteko, akreditazioa lortzeko, euska-ra ikasteko, tesiak zuzentzeko, UPV/EHUko ikerkuntza deialdietan parte hartzeko,... • IIPren plantillaren Plan Zuzendaria sin-dikatuekin negoziatuz gaurkotzea.• Eskola garaian oporrak eskatzeko es-kubidea onartzea, irakaskuntza bermatuta

dagoen kasuetan.

Ikerkuntzako pertsonala errekonozitu• Ikertzaileen plaza kopurua nabarmenki handitzea, bai formaziokoak zein iraunko-rrak.• Ikertzaile plaza iraunkor berriak sortzea denbora luzez proiektuetan Ikertzaile preka-rio bezala kontratatuta dauden ikertzaileen jakintza-arloetan, kontratuen segida ain-tzakotzat hartuz.• Deialdi desberdinetako formazioko iker-tzaileen soldaten parekatzea, altuenera. • Ikertzaile guztiek euskalduntze, mugikor-tasun eta ikerkuntza deialdietan, eta forma-zio-programa guztietan parte hartzeko es-kubidea izatea.• Ikertzaile guztientzako lantoki egokia eta segurua bermatzea.• Ikertzaileentzat pasabideak ezartzea irakasleen irudietara igarotzeko.

Akreditazio eta ebaluazio sistema objektiboak eta gardenak bultzatuUnibasqen Administrazio Kontseiluari exiji-tzea:• Akreditazioa lortzeko zentzuzko baldin-tzak ezartzea arlo guztietan.• Autoebaluazioa ahalbidetzen duten iriz-pide gardenak eta objektiboak definitzea,

Page 9: LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

hauteskunde sindikalak 2015-2019

aurretik negoziatutakoak.• Bermedun ebaluazio-prozesua izatea, eskatzaileari ebaluazio-emaitza zehatzak helaraziz, ebaluatzaileen izena eta curricu-luma ezagutzeko eskubidea aitortuz, erre-fusatzeko eskubidea bermatuz.• Euskararekin lotura duten merituen ba-lorazio egokia bermatzea. Euskaraz aur-kezten diren ebaluazio-eskaerak hizkuntza-gaitasun nahikoa duten ebaluatzaileek ebaluatzeko eskubidea.• Lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen akreditazio-deialdia irekita egotea urtean zehar.• IIP-ren akreditazioetan, aldizkarietan onartutako artikuluak (oraindik argitaratu gabeak) ere kontutan hartzea.• Sindikatuek audientzia izatea.

Formakuntza osatu• Irakaskuntza edo ikerkuntza pertso-nal guztiarentzako formazio plan berria diseinatzea eta 2015ean martxan jartzea, eskaintza berezitua izanik formazioan dau-den langileentzako eta pertsonal finkoaren-tzako.• Euskara ikasteko laguntzak eta libera-zioak indartzea.• Prebentzioan, lan-osasunean eta gene-ro-berdintasunean formazio programak hobetu eta bi hizkuntzatan eskaintzea.• Euskaraz egiten diren tesiak, ikerkun-

tza-lanak eta material didaktikoa bultza-tzeko baliabide gehiago jartzea.

Berdintasuna eta bizitza laborala eta familiarra bateratzeko neurriak sustatu • Genero arrazoiengatik sortutako diskrimi-nazioak ezabatzeko onartu berri den UPV/EHUko II Berdintasun Plana garatzea. Uni-bertsitateko komunitatean aukera berdin-tasuna bermatzeko neurriak hartzea. • Emakumeen aurkako indarkeriaren kon-trako Protokoloa osatzeari lehentasuna ematea unibertsitate eremuan. • Haur-eskola eta haurren opor garaietan ludoteka zerbitzuak eskaintzea Campus guztietan.

Page 10: LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

guk LABekin bat

Jubilazioa eta enplegu planak adostuErretiro-plan berria negoziatzea plantillaren berritze eta berregokitze helburuak lortze-ko:• 2015-2018 epealdirako akordio berria adostea (jubilazio aurreratua, ordutegiaren murriztea,...). Bertan hitzartuko diren neu-rriak langile guztiei (finkoak, egonkorrak, behin-behinekoak) aplikatzea.• Erretiro-akordioan jasotzen diren neurriak garatzeko aurrekontu nahikoa bermatzea, egoera diskriminatzaileak saihestuz.• Erretiro-planaren baitan ematen diren la-naldien murrizketak kontratu berrien bi-dez konpentsatzea.

Lan Osasuna bermatu• Lan eremuko Jazarpena prebenitzeko eta aurre egiteko akordioan aurreikusitako Ar-bitraje Batzordearen araudia berritzea. Akordioan aurreikusitako kanpoko adi-tuen zerrenda adostua osatzea. Lan ere-muan eman daitekeen bortizkeriari aurre egiteko prozedura eta neurri prebenti-boak adostu eta martxan jartzea.• Burututako arrisku psikosozialen ebalua-zioan zehaztutako neurri orokor zein ze-hatzak garatzea.• UPV/EHUko langileriak norberaren lan-postuan jasaten dituen lan arriskuen eba-luazio zehatza burutzeko plangintza egitea

eta langile bakoitzari ezagutaraztea. • Gaixotasunek, lan-istripuek eta lan-bal-dintzek kaltetutako langileen jarraipena egitea. Arreta berezia jartzea arrisku er-gonomikoek, psikosozialek eta higiene-koek (arrisku kimiko, biologiko, ...) sortu-tako gaixotasunei zein irakaskuntzarekin lotutakoei (ahots-arazo eta gaixotasunak, estresa, ..).• Osasun Zerbitzua Bilboko eremuan ezartzea.• Ohitura eta lan-eremu osasuntsuak sustatzea, besteak beste: unibertsitateko kafetegietako eta jangeletako menu osa-suntsuak, ariketa fisikoa, erretzeari uzteko kanpainak,...

Mugikortasuna, kontratazio etikoa eta jasangarritasuna bideratu• Mugikortasun plan eraginkorrak bul-tzatzea hiru Campusetan: garraio publiko kolektiboaren eskaintza hobetu; bizikleta-ren erabilera bultzatzea; irizpide sozialeko prezioak edukiko dituen txartel bakarra eta 3 Campusetarako komuna garraio mota guztientzat (autobusa/tranbia/metroa/tre-na) martxan jartzea; kotxea konpartitzeko kanpainak; parkinen erabilera arrazionala eta estalitakoen erabilera komunitate osoa-ri zabalik egoteko planak; oinezkoen gu-neak sortu eta bultzatzea, …

Page 11: LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

hauteskunde sindikalak 2015-2019

• Kontratazioetan zein unibertsitateko obra publikoetan klausula sozialak ezar-tzea (lan baldintza duinak, lan osasuna, ber-dintasuna, euskararen erabilera, jasangarri-tasuna).• UPV/EHUko ingurumen-politika indar-tzea: instalazioen erabilera arrazionala, energia eta materialen aurreztea, zentroe-tan eta campusetan energia berriztagarriak sustatzea, hondakinen bilketa selektiboa, berotegi-efektua eragiten duten gasen igorpenik ez, hura aurrezteko plana, etab.• Arkitektura-oztopoak ezabatzea.

UPV/EHUko finantziazioa igo• EAEko Gobernuak unibertsitate-sistema oro har, eta EHU zehazki sostenga-tzeko bideratutako egungo portzentaje tasa es-kasa (% 0,8) handitzea Europar Batasuna-ren parametroekin (%1,6) parekatzeko.• Unibertsitate publikoaren ekitatea ber-matzeko tasen igoera gehiegizkoak ete-tea eta beka sistema egokia eta behar bes-teko diru kopuruz hornitua gara-tzea.• Europar parametroetara hurbiltzen joa-teko Ikerketa, Garapena eta Berrikun-tza ekimenak garatzeko finantziazioa handit-zea.

Lan harremanen eta Babes Sozialaren euskal esparrua garatu• Kanpoko ereduen kopia hutsa alboratuz,

enplegatu publikoaren eredu berri eta propioaren alde egitea.• Zerbitzu publikoen defentsan eta garape-nean langileen eskubideak defendatzea, zerbitzuon kalitatea eta baliabideen erabi-lera egokia bermatuz.• Langileon eta herritarron parte hartzea sustatzea zerbitzu publikoen definizioan eta kudeaketan.• Espainiar zein euskal Gobernuetatik etor daitezkeen murrizketen eta langileen es-kubideen aurkako neurriei aurre egiteko estrategia komunak adostu eta garatzea.• Hemen negoziatu eta hitzartutako zer-bitzu, lan-baldintza, babes-neurri eta aba-rren aldeko defentsa etengabea egitea.

Page 12: LAB UPV/EHU IIP programa euskaraz

guk LABekin bat

Euskal Herrirako unibertsitatea xede• Euskal Herriak egun bizi duen egoeran, euskal herritarroi dagozkigun eskubide guztien aldeko eragile gisa jokatu behar du UPV/EHUk. Besteak beste, presoen eskubideak defendatuz, gure unibertsi-tatean ikasteko eskubidea egikaritzeko

behar besteko neurri eta erabakiak sus-tatuz eta hartuz. • Euskal Herriaren egituratze bidean unibertsitate guztien arteko elkarlana bideratzea tresna baliagarria izan daite-keelakoan, UPV/EHU Euskal Herriko uni-bertsitateen arteko sarearen bultzatzai-le izatea.

Aldarrikapen horietan guztietan urratsak ematea zure esku ere badago: hauteskunde sindikaletan bozka emanez, lankideak bozka ematera animatuz, beharrezko mobiliza-

zioak bultzatuz, … Martxoaren 11ko UPV/EHUko hauteskunde sindikaletan, aldaketaren aldeko

indarrak bildu eta LABekin bat egin!