12
LAB unibertsitatean bat ekin Hauteskunde sindikalak UPV/EHU 2015eko martxoak 11 Aldaketaren aldeko indarrak biltzen AZP

LAB UPV-EHU AZP euskaraz

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2015eko UPV/EHUko Hauteskunde sidikaletarako LAB sindikatuaren balanzea eta programa Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalgoarentzako (AZP)

Citation preview

Page 1: LAB UPV-EHU AZP euskaraz

LABunibertsitatean

batekin

UPV/EHUko-hauteskundesindikalak

2015eko martxoak 11

Apuesta por el cambio

AZP

LABunibertsitatean

batekin

Hauteskunde sindikalakUPV/EHU

2015eko martxoak 11

Aldaketaren aldeko indarrak biltzen

AZP

Page 2: LAB UPV-EHU AZP euskaraz

guk LABekin bat

Datorren martxoaren 11n Hauteskun-

de Sindikalak izango ditugu UPV/EHUn

ordezkaritza eta negoziazio organoak

berritzeko. EAEko Gobernuak UPV/EHU-

ren funtzio publikoa arriskuan jartzen

duen testuinguru honetan, finantzaketa

nahikoa ukatuz, politika propioak egiteari

uko eginez eta Madrilekiko bere menpe-

kotasun interesatua agerian utziz, ezinbes-

tekoa da LABen ordezkaritza sendoa eta

zabala izatea unibertsitatean.

Eskubideak suntsitzeko eta miseria za-

baltzeko krisiaz baliatzen ari direnean,

aldaketa sozialak aldaketa politikoekin

batera borrokatu behar dira eta hori da

LABen nortasun ikurra. Euskal Herriari

dagokionean, alternatiba ekonomiko eta

sozialak eraikitzerakoan, langileon inda-

rrak bilduz eratu nahi dugu eredu berria.

Instituzioak herriaren zerbitzura egotea

ziurtatuko duen eredua nahi dugu, Lan

Harremanetarako Euskal Esparrua eraikiz,

gai ekonomiko, sozial eta laboraletan hi-

tza eta erabakia Euskal Herriarenak egi-

nez lortu daitekeena.

Pribatizazioa eta elitismoa nagusitzen ari

diren garaiotan, goi mailako hezkuntza

herritar guztien eskubidea dela bermatu

behar dugu, UPV/EHUren baitako aldake-

tek bazterrean utzi ezin duten eskubidea

delako. Euskal jendartearen garapena izan

behar da UPV/EHUren eginkizun ardatza,

Euskal Herriak bere etorkizuna eraikitzeko

tresna ere badelako.

LABek borroka sindikala egin du UPV/

EHUn lanpostuen suntsiketaren aurka,

enplegu duinaren defentsan, hitzarme-

nak errespetatzearen eta hobetzearen

alde. Azken urte hauetako erasoen au-

rrean, neurri batean, UPV/EHUko lan-

gileon lan baldintzei eustea lortu dugu,

batez ere 2011ko hauteskundeetan lortu

genituen emaitzei esker. Eta bide horre-

tan jarraitzeko borondate osoa dugu.

UPV/EHUko langileok, LABekin bat

Page 3: LAB UPV-EHU AZP euskaraz

hauteskunde sindikalak 2015-2019

2011ko hauteskundeen ondorioz sorturiko ordezkaritza sindikalak aldaketa garrantzit-sua ekarri zuen ordura arte zegoenarekin alderatuz. LABek babes sendoa lortu zuen eta AZP-ko alorrean gehiengoa lort-zeko lehian sartu zen, gai-nera UPV/EHU mailan gehiengoa duen sin-dikatua bilakatuz.

Aurkeztu ge-nuen progra-marekin orain lau urte esku-raturiko ardura krisi abagune eko-nomiko eta sozialak gogorki baldintzatua izan da. Azken lau urteotan langileriak pairatu dituen erasoek UPV/EHUko AZP-ren lan-baldintzetan ere ondorioak izan dituzte.

LABek lau urte hauetan zehar makina bat erantzun artikulatu ditu mobilizazioaren bitartez eta negoziazio kolektiboan al-ternatibak proposatuz. Gure sindikatua-

ren sinesgarritasunak eta eraginkortasunak hainbat greba orokor burutzea eta Madri-letik eta Eusko Jaurlaritzatik inposaturiko murrizketek UPV/EHUn izan zezaketen eragin negatiboa txikiagotzeko auke-

ra eman digute. Murrizketen aurkako mobilizazioak

zerbitzu publikoaren aldeko borroka eta

lan-eskubideen defentsa enplegu publikoan ere bi-lakatu dira.

Langileriaren-tzat oso larria den tes-

tuinguru sozial hone-tan, LABek UPV/EHUn

bere ekintza sindikala en-plegu mailaren eta sinaturiko

akordio eta hitzarmenen mantentzean zen-tratu du, lortutako eskubideen gutxieneko berme gisa.

Horregatik, lan-jardunaldiaren baldin-tzen mantentzea eta hobekuntza, eta aldi baterako ezintasun egoeretan %100erainoko soldata osagarria, UPV/

2011-2014: Balantze gisara

Page 4: LAB UPV-EHU AZP euskaraz

guk LABekin bat

EHUn LAB-en presentzia sendoak duen ba-lioaren adibide argiak dira.

Aitzitik, egin den esfortzua ez da nahikoa izan 2012ko soldata murrizketa eragozte-ko ezta ere, noski, eros-ahalmenaren gale-raren berreskuratzea lortzeko.

Bide erdian gelditzen dira karrera profesio-nalaren, egonkortasunaren eta aldez aurre-tiko erretiroaren inguruan eginiko aldarrika-penak:

• Karrera profesionalari dagokionez, lan-kontratudun pertsonalaren barne-promozioak ez ditu aurreikusitako hel-buru guztiak bete; 2012ko lekualdaketa lehiaketa ebazteko atzerapenak promo-zio prozesu berriak eragotzi ditu; zerbitzu

eginkizunen eta eginkizunen esleipenen akordioek ez dituzte pertsonalaren ge-hiengo handi baten itxaropenak asetzen; eta 2010eko aldi baterako lan-poltsen akordioak –LABek sinatu ez zuena- ja-danik ez ditu asebetetzen berau sinatu zutenak ere, besteak beste, hobekuntza eskaintzak eta behin behineko funtzio-narioentzako campus aldaketak ezabatu zirelako.

• Egonkortasunari dagokionez, batik bat azpimarratu behar da, estatuko legeak izan duen eragina LEP deialdiak debe-katuz, eta honi lotuta, aldi baterako pertsonalari enpleguaren egonkorta-sunean alternatiba duin bat eskain-tzeko UPV/EHUren borondate eza eta Eusko Jaurlaritzaren ezintasuna.

Page 5: LAB UPV-EHU AZP euskaraz

hauteskunde sindikalak 2015-2019

• 2010ean sinaturiko erretiroaren akordioaren inguruan, kontuan hartze-koa da borondatezko erretiroen pizga-rrien eteteak izan zuen eta duen eragin negatiboa akordio honek AZP eta IIP-ko plantilletan zuen gaztetze eta egokitza-pen aurreikuspenei zegokienez. Zentzu berean, erregimen orokorreko pertsonal funtzionarioarentzako borondatezko erre-tiroaren aurrean baldintzen hobekuntzen aukera ez da gauzatu. Hala eta guztiz ere, aipatu akordioan jasotako hobekuntza batzuk mantentzen ari dira (60 urtetik au-rrerako ordutegi murrizketak, …).

Nabarmentzekoa da ere LABek jokatu duen paper garrantzitsua lan-arloko ja-

zarpenaren akordioaren sinaduran, II. Euskara Planean eta II. Berdintasun Pla-nean izan duen ekarpen erabakigarria, eta arrisku psikosozialen ebaluazioaren prozesuan emandako bultzada eta parte hartzea.

Horregatik adierazi dezakegu, hemen bizi eta lanean diharduen pertsonalaren bal-dintzak hemen negoziatzeko gaitasuna eduki dugun guztietan, negoziazioaren eta mobilizazioaren emaitzak, diferentzia handiz, langileriarentzat askoz hobeak izan direla estatu mailan administrazio, patronal eta sindikatuen arteko itunetan jasotakoekin alderatuz gero.

Page 6: LAB UPV-EHU AZP euskaraz

guk LABekin bat

Enplegua mantenduEgonkortasuna zabaldu• Lan poltsen arautegiaren erreforma negoziatu eta adostea, besteak beste Campus aldaketa eta hobekuntza es-kaintzak sartzeko. Lanpoltsak UPV/EHUn emandako zerbitzuen arabera ordena-tzea. Lan poltsen kudeaketa gardena eta eguneratze etengabea. • Egonkortasun hitzarmen berria ados-tea aitorpen hori ez daukaten langileen-tzat. Behin-behinekotasun tasa jaisteko eta enplegu egonkorra lortzeko LEP-ak (Lan Eskaintza Publikoak) burutzea. • Beharrizan estrukturalak betetzen dituz-ten aldi baterako kontratuak LZ-ko lanpos-tu bilakatzea, besteak beste, programa- kontratu gisa finantzatutako kontratuak. Beharrizan horietarako finantziazio iraunkorra bermatzea aurrekontuen I. Kapituluaren bitartez.

Soldatak duindu eta eros-ahalmena berreskuratu• 2010etik eman diren soldata murrizketek eta izozketek eta 2012ko abenduaren apar-

teko paga kentzeak eragindako eros-ahal-menaren galera berreskuratzeko neurriak hartzea: ordaindu gabeko aparteko paga osorik berreskuratzea, soldatak igotzea. • Itzarriri egin beharreko ekarpenak be-rreskuratzea.• Soldata tarte ezberdinen arteko ez-berdintasun handiak leuntzeko neurriak hartzea.

Promozio profesionala eta ekonomikoa garatu• Lan-kontratudun eta funtzionarioen ka-rrera profesional eta administratiborako neurriak planteatzea: promozio horizon-tal eta bertikalerako prozesuak, promo-zio prozesuetan kontuan hartuak izango diren prestakuntza iraunkorra indartzea, ...• Norberaren lanpostuan betetzen diren funtzioak baieztatzea zegozkiokeen ka-tegoria profesionala aitortze aldera eta funtzionarioen eskalen berrantolaketa berria ezartzearen aldera. Era berean, lanpostuen Balorazioaren mantentze fa-sea ireki eta eguneratzea, monografien edukiak eguneratzeko.

2015-2019: Lan-proposamenak

Page 7: LAB UPV-EHU AZP euskaraz

hauteskunde sindikalak 2015-2019

Berdintasuna eta kontziliazioa garatu, lanaldia hobetu • Bizitza pertsonala eta laborala bate-ratzeko neurriak areagotzea: II. Berdin-

tasun Planean jasotako neurriak indarrean

jartzea, unibertsitateko komunitatean

aukera berdintasuna bermatzeko neu-rriak hartzea.• Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Protokoloa osatzeari lehenta-suna ematea unibertsitate eremuan.

• Langileriari lanaldi ezberdinak egiteko aukera eskaintzea, lan-bolumena eta jen-

dearentzako arreta errespetatuz eta ber-

matuz.

• 2014an martxan jarritako telelanaren

plan pilotua ebaluatu eta lehentasunez

bizitza pertsonala eta laborala batera-

tzea helburua edukiko duen telelanaren

plan berria -eskaintza kopuru handia-

gokoa- martxan jartzea.

• Ikastegien itxiera 20:00-20:30etan, ge-

hien jota, ezartzea.

• Oporraldiaren birnegoziatzea. Zen-

tro eta zerbitzuen itxieraren aukera

era adostuan burutu beharko da, Lan

Hitzarmenak eta Akordioak jasotzen

dituzten eskubideak eta langileen

kontziliazio beharrizanak errespeta-

tuak izan daitezen.

Page 8: LAB UPV-EHU AZP euskaraz

guk LABekin bat

Jubilazioa eta enplegu planak adostuErretiro-plan berria negoziatzea plantilla-ren berritze eta berregokitze helburuak lortzeko:• 2015-2018 epealdirako akordio berria adostea (jubilazio aurreratua, ordutegia-ren murriztea,...). Bertan hitzartuko diren neurriak langile guztiei (finkoak, egonko-rrak, behin-behinekoak) aplikatzea.• Erretiro-akordioan jasotzen diren neurriak garatzeko aurrekontu nahikoa berma-tzea, egoera diskriminatzaileak saihestuz.• Erretiro-planaren baitan ematen diren lanaldien murrizketak kontratu berrien bidez konpentsatzea.• Gizarte Segurantzaren erregimen oroko-rrean dauden funtzionarioen jubilazioa 63 urterekin bultzatzeko neurriak negozia-tu eta adostea.

Plantilla handitu• Erreferentziazko Plantilla eguneratzea. 2015-2018 Unibertsitate Plana, AZPren beharrizan estrukturalak erantzuteko ezezik, 2011-2014 Planean aurreikusitako 100 lanpostuak sortzeko baliatzea ere. • EHUko ikastegien berrantolaketaren harira hitzartutako Akordio Markoan ezarritako konpromisoak garatzea: en-

plegu maila mantentzea, pertsonala eta bere adskripzioa campusean mantentzea, egonkortasuna sustatzea, behin-behine-kotasun indizea murriztea eta karrera pro-fesionala errazteko proposamenak plan-teatzea.• Jardunean ez dagoen pertsonala or-dezkatzeko konpromisoa eta aparteko orduen murriztea. Ezinbestekotzat jo-tzen diren lan ordu extren urteko ko-purua 40 ordutara jaistea.

Lan-baldintzak hobetu• Lan-loturaren izaerak –funtzionariala edo lan-kontratuduna- ez du zertan lan-baldintza ezberdinak izatea berarekin eka-rri. Horrela, lan-kontratudunen eremuko hitzarmenak edozein langileri automa-tikoki aplikagarriak izan behar dira, lan-loturaren izaera albo batera utzita. • Akordio eta Lan-hitzarmenean adostu-tako baldintzen mantentzea, hala nola, 2013an Ezintasun Iragankorraren aldi-rako hitzartutako ezaugarriei dagozkie-nak (soldataren %100 kobratzea lehenen-go egunetik,...).• Lizentziak eta baimenak hobetzea II. Berdintasun Planean aurreikusitako neu-rriak martxan jarrita.• Hortaz gain: martxan jartzea. Hala nola:

Page 9: LAB UPV-EHU AZP euskaraz

hauteskunde sindikalak 2015-2019

- Haur-eskola bana Campus bakoi-tzean sortu edota hitzartzea.- Haurren opor garaietan ludoteka zer-bitzuak campus guztietan eskaintzea.

Lan Osasuna indartu• Lan eremuko Jazarpena prebenitzeko eta aurre egiteko akordioan aurreikusitako Arbitraje Batzordearen araudia berri-tzea. Akordioan aurreikusitako kanpoko adituen zerrenda adostua osatzea. Lan eremuan eman daitekeen bortizkeriari au-rre egiteko prozedura eta neurri prebenti-boak adostu eta martxan jartzea.• Burututako arrisku psikosozialen eba-luazioan zehaztutako neurri orokor zein zehatzak garatzea .• UPV/EHUko langileriak norberaren lan-postuan jasaten dituen lan arriskuen eba-luazio zehatza burutzeko plangintza egi-tea eta langile bakoitzari ezagutaraztea. • Gaixotasunek, lan-istripuek eta lan-bal-dintzek kaltetutako langileen jarraipena egitea. Arreta berezia jartzea arrisku er-gonomikoek, psikosozialek eta higiene-koek (arrisku kimiko, biologiko, ...) sortu-tako gaixotasunei zein irakaskuntzarekin lotutakoei (ahots-arazo eta gaixotasunak, estresa, ..).• Osasun Zerbitzua Bilboko eremuan

ezartzea.• Ohitura eta lan-eremu osasuntsuak sustatzea, besteak beste: unibertsitateko kafetegietako eta jangeletako menu osa-suntsuak, ariketa fisikoa, erretzeari uzteko kanpainak,...

Mugikortasuna, kontratazio etikoa eta jasangarritasuna • Mugikortasun plan eraginkorrak bul-tzatzea hiru Campusetan: garraio pu-bliko kolektiboaren eskaintza hobetu; bizikletaren erabilera bultzatzea; irizpide sozialeko prezioak edukiko dituen txartel

Page 10: LAB UPV-EHU AZP euskaraz

guk LABekin bat

bakarra eta 3 Campusetarako komu-na garraio mota guztientzat (autobusa/tranbia/metroa/trena) martxan jartzea; kotxea konpartitzeko kanpainak; par-kinen erabilera arrazionala eta estali-takoen erabilera komunitate osoari za-balik egoteko planak; oinezkoen guneak sortu eta bultzatzea, …• Kontratazioetan zein unibertsitate-ko obra publikoetan klausula sozialak ezartzea (lan baldintza duinak, lan osa-suna, berdintasuna, euskararen erabilera, jasangarritasuna).• UPV/EHUko ingurumen-politika indar-tzea: instalazioen erabilera arrazionala, energia eta materialen aurreztea, zen-troetan eta campusetan energia berrizta-garriak sustatzea, hondakinen bilketa se-lektiboa, berotegi-efektua eragiten duten gasen igorpenik ez, hura aurrezteko pla-na, etab.• Arkitektura-oztopoak ezabatzea.

Hobekuntza eta promoziorako prestakuntza Formazioa AZP-koon eskubidea da, eta lanpostu zehatzaren eskaera hutsetik ha-ragoko beharrak ase egin behar ditu. Ga-ratu beharreko oinarrizko puntuak dira:• 2014-2017 II. Prestakuntza Plana bere

osotasunean garatzea (ibilbideak,...), es-kaintza indartzea eta plantillaren beha-rrizanetara egokitzea, langile guztien parte hartzea bermatuz. Guzti horreta-rako aurrekontuak handitzea.• Prestakuntza gela iraunkorrak Cam-pus guztietan martxan jartzea ofimatika/informatika, hizkuntzak, berdintasuna, lan arriskuen prebentzioa, ingurugiroa eta gizarte-erantzukizunaren kontuetan ikas-taroak bertan eskaintzeko.• UPV/EHUko berariazko informatika programetako oinarrizko formazioa ematea lehen aldiz sartu edo lan postuaz aldatu egiten denean. • Enplegu publikora sartzeko eta pro-mozioa errazteko formazioa eskaintzea.• Formazio eskaintza guztia hizkuntza ofizial bietan eskaintzea.

Euskararen erabilera normalizatuEHUko hizkuntza normalkuntza garatze-ko, AZP-ko langileriari dagokionez:• Hizkuntza Profilak lanpostuetara ego-kitzea.• Betetzen den lanpostuak duen hizkun-tza-profila behin egiaztatuta, euskara ikasten jarraitu ahal izateko aukera ematea.

Page 11: LAB UPV-EHU AZP euskaraz

hauteskunde sindikalak 2015-2019

• Euskara normaltasunez erabili ahal izate-ko trebatze-ikastaroak antolatzea.• Ikastegi eta zerbitzu ezberdinetan arre-ta euskaraz bermatzeko planak diseina-tzea.• EHUko zerbitzu ezberdinetan erabilera planak diseinatu eta bultzatzea.• Sentiberatze kanpainak diseinatzea.

UPV/EHUko finantziazioa igo• EAEko Gobernuak unibertsitate-sistema oro har, eta EHU zehazki sostengatzeko bideratutako egungo portzentaje tasa es-kasa (% 0,8) handitzea Europar Batasuna-ren parametroekin (%1,6) parekatzeko.• Unibertsitate publikoaren ekitatea ber-matzeko tasen igoera gehiegizkoak ete-tea eta beka sistema egokia eta behar besteko diru kopuruz hornitua garatzea.• Europar parametroetara hurbiltzen joateko Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza ekime-nak garatzeko finantziazioa handitzea.

Lan harremanen eta Babes Sozialaren euskal esparrua garatu• Kanpoko ereduen kopia hutsa alboratuz, enplegatu publikoaren eredu berri eta propioaren aldeko apustua egitea.• Zerbitzu publikoen defentsan eta gara-penean langileen eskubideak defenda-

tzea, zerbitzuon kalitatea eta baliabideen

erabilera egokia bermatuz.

• Langileon eta herritarron parte hartzea

sustatzea zerbitzu publikoen definizioan

eta kudeaketan.

• Espainiar zein euskal Gobernuetatik etor

daitezkeen murrizketen eta langileen es-

kubideen aurkako neurriei aurre egiteko

estrategia komunak adostu eta garatzea.

• Hemen negoziatu eta hitzartutako zer-

bitzu, lan-baldintza, babes-neurri eta aba-

rren aldeko defentsa etengabea egitea.

Page 12: LAB UPV-EHU AZP euskaraz

guk LABekin bat

Euskal Herrirako unibertsitatea xede• Euskal Herriak egun bizi duen egoeran,

euskal herritarroi dagozkigun eskubide

guztien aldeko eragile gisa jokatu behar

du UPV/EHUk. Besteak beste, presoen

eskubideak defendatuz, gure unibertsi-

tatean ikasteko eskubidea egikaritzeko

behar besteko neurri eta erabakiak sus-tatuz eta hartuz. • Euskal Herriaren egituratze bidean unibertsitate guztien arteko elkarlana bideratzea tresna baliogarria izan daite-keelakoan, UPV/EHU Euskal Herriko uni-bertsitateen arteko sarearen sortzaile eta bultzatzaile izatea.

Aldarrikapen horietan guztietan urratsak ematea zure esku ere badago: hauteskunde sindikaletan bozka emanez, lankideak bozka ematera animatuz, beharrezko mobiliza-

zioak bultzatuz, … Martxoaren 11ko UPV/EHUko hauteskunde sindikaletan, aldaketaren aldeko indarrak bildu eta LABekin bat egin!