88
2007 EGILEAK: Bakea eta Elkartasuna Fudazioa - CCOO, Setem Hegoa haizea, Mugarik Gabe Diseinua: Gaztesarea Barruko argazkiak: Jose Emilio Gómez Argitalpenaren inprimatzailea: Imprenta SACAL DVDaren Inprimatzailea: Ebcards Euskaratzea: AEK Dirulaguntza: Vitoria-Gasteizko Udaletxea, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Saileko Zuzendaritza Lege gordailua: copyleft Gure eskeronak ekimen hau eta bere argitalpena lagundu duten pertsonei zein erakunde guztie: giza elkarteak, hizlariak,Tatiana Suárez eta Zuriñe Fernández animatzaileak, bolondre- sak, kolaborazioak, kontratatutako zerbitzuak, Gasteizko Udaletxea eta Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Saileko Zuzendaritza.

Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Hona hemen, Gasteizen, 2007ko martxoaren 13an eta 14an egindako Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegiko testu argitalpena. Mintegia “Zentzuz kontsumitu” Lankidetzarako Hezkuntza proiektuaren barnean antolatu zen eta Mugarik Gabe, Setem Hego Haizea eta Euskadiko Paz y Solidaridad Fundazioa garapenerako lankidetza GKEek antolatu zuten elkarlanean, Gasteizko Udaleko Lankidetza Zerbitzuaren diru-laguntzarekin.

Citation preview

Page 1: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

2007

EGILEAK:Bakea eta Elkartasuna Fudazioa - CCOO, Setem Hegoa haizea,Mugarik Gabe

Diseinua: GaztesareaBarruko argazkiak: Jose Emilio GómezArgitalpenaren inprimatzailea: Imprenta SACALDVDaren Inprimatzailea: EbcardsEuskaratzea: AEKDirulaguntza: Vitoria-Gasteizko Udaletxea, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta IndustriaSaileko Zuzendaritza

Lege gordailua: copyleft

Gure eskeronak ekimen hau eta bere argitalpena lagundu duten pertsonei zein erakundeguztie: giza elkarteak, hizlariak,Tatiana Suárez eta Zuriñe Fernández animatzaileak, bolondre-sak, kolaborazioak, kontratatutako zerbitzuak, Gasteizko Udaletxea eta Eusko JaurlaritzakoKontsumo eta Industria Saileko Zuzendaritza.

Page 2: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia
Page 3: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

AURKIBIDEA

AURKEZPENA

INAUGURAZIOA Begoña Etayo. Gasteizko Udaletxeko Garapenerako Laguntzaren Zerbitzua

Sabin Zugadi. Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Saileko Zuzendaritza

1. GLOBALIZAZIOAREN BARNEAN, EKOIZPENAK,MERKATURATZEAK ETA KONTSUMOAK DITUENDESBERDINTASUN SOZIALAK ETA INGURUMEN INPAKTUAK

Kontsumotik kontsumismora. Gehiegizko kontsumoaren motibazioak eta

ondorioak ingurugiroarekiko eta jendartearekiko. Alfonso del Val (ngurumen aholkularia)

Ekonomia globalaren eragina amazonaseko ekologian eta herri indigenen bizitzan.

Roger Alejandro Rumrrill (CHIRAPAC, CLACPI)

2. KONTSUMO ARDURATSUA: ETIKA, ELKARTASUNA ETAEKOLOGIA

Esnearen bidaia supermerkatu globalaren zehar. Alvaro porro (CRIC)

Bidezko merkataritza estrategia alterglobalista moduan. Lutgart Vansant (Setem)

Kontsumoa jasangarritasunaren kulturaren ardatza gisa. Diego Chueca (ECODES)

3. KONTSUMOA ETA HERRITARRAK. SOZIALKI ETAINGURUMENAREKIKO ARDURA IZATEN DUTENPRODUKTUAK AUKERATZEKO GURE ESKUBIDEA

Irizpide etiko eta ekologikoen txertatzea erosketa eta kontratazio publikoan.

David Comet (IDEAS)

Latinoamerikarekiko elkartasun internazionalaren esperientzia zerbitzuen sarbi-

derako kalitate estandar homogeneoen bilaketan. Francisco Sanchez Legrán (FACUA)

Espainiako enpresen gizarte ardurari buruzko kontsumitzaileen iritzia eta balorazioa.

Ana Etchenique (CECU)

Inmigrazioa, autoestimua eta kontsumoa. Mireya Perea (BACHUÉ)

6

88

10

13

14

19

29

30

37

44

51

52

55

59

63

Page 4: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

4. EKOIZPENAREN KOKAMENDUA ETABERTAKO MERKATARITZA BULTZATZEA

Eskatzaileak eskatzen duena: superrei aurre egin. Alvaro porro (CRIC)

Kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harreman berriak, bidezko merkataritza

gure inguruan ere bai. Mikel Kormenzana (EHNE)

Merkataritza tradizionalaren papera lekuko ekoizpenean.

Angel alava (Arabako Denda eta Zerbitzu Federazioa)

KONTSUMOAREN INGURUKO TAILERRAK

A. Hobeto kontsumitu hobeto bizitzeko. Toni Lodeiro (SUMENDI)

B. Komertzioak ingurumenean duen eragina murrizteko tresnak eta irizpideak.

Alfonso del Val (Ingurumen aholkularia)

C. Erraza al da kontsumitzaile zentzuduna izatea?

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko. Bost adibide praktiko. Diego Chueca (ECODES)

D. Migrazioa eta autoestimua. Mireya Perea (BACHUÉ)

E. Zer da “osasuntsu” jatea? Infomazio uholdearen aurrean ondo gidatzeko irizpideak.

Toni Lodeiro (SUMENDI)

F. Enpresen bidezko erosketa: konprometitutako kontsumo sozial eta

ingurunerako irizpideak. David (IDEAS)

G. Gutxiago gastatzen dut kontsumo kontzientea eginez. Carlos Javier Lopez (CRIC)

H. Denbora bankua, trukearen aukera. Feli Angulo (Denbora Bankua)

PARTE-HARTZAILEEN BALORAZIO ETAIRADOKIZUN BATZUK

67

68

72

76

80

80

81

82

83

84

85

85

86

87

Page 5: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

AURKEZPENA

Lagun agurgarriok, Gasteizen, 2007ko martxoaren 13an eta 14an egindako KontsumoArduratsuari buruzko I. Mintegiko testu argitalpena eta DVDa dituzue esku artean.

Mintegia “Zentzuz kontsumitu” Lankidetzarako Hezkuntza proiektuaren barnean antola-tu zen eta Mugarik Gabe, Setem Hego Haizea eta Euskadiko Paz y Solidaridad Fundazioagarapenerako lankidetza GKEek antolatu zuten elkarlanean, Gasteizko Udaleko LankidetzaZerbitzuaren diru-laguntzarekin.

Proiektu honek politika ekonomiko neoliberalen eragin eta inpaktuen gainean hausnar-keta, trebakuntza eta kontzientziazioa sortarazi nahi ditu, gure inguruan zein pobretutakoherrialdeetan. Horretarako, merkataritza txikiko, zerbitzuetako eta kontsumoko entitateekinhainbat jarduera egiten ari gara, eta hiritar ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanzuzenak sustatzen ari gara.

Kontsumo arduratsua, kritikoa, etikoa, kontzientea, eraldatzailea kontzeptuek ekoizpen,merkataritza eta kontsumo eredu globalizatuaren gizarte eta ingurumen eraginak auzitanjartzen dituzte. Kontziente hitza nabarmendu nahi izan dugu bizi garen sistema konplexuaulertzeak duen garrantziagatik eta gure inguruko dinamiketan hain errotuta dauden kontsu-mo ohituretan aldaketak egiteko motibazioak izateagatik. Kontsumo kontzienteak beharriza-nak eta produktuen eta zerbitzuen bizi ziklo guztia auzitan jartzera bultzatzen gaitu: lehen-gaiak, ekoizpen prozesuak, lan eskubideak, enpresa eta merkataritza ereduak, markak, publi-zitatea, garraioa, enbalatzeak, erabilera eta hondakinak.

Argitalpen honen helburua Mintegian azaldutako edukiak eta ekarpenak islatzea da, for-matu egituratu batean aurkeztuta, eta horren bitartez kontsumo kontziente eta arduratsua-ren gaineko hausnarketa dokumentatzeko ekarpena egitea.

Mintegia lau ataletan banatuta egon zen; atalok, azterketa globaletik tokikoraino, honakogaiak bildu zituzten: Ekoizpen, merkaturatze eta kontsumoaren inpaktuak globalizazio ekono-miko liberalean; Kontsumo kontziente eta arduratsua: etika, elkartasuna eta ekologia;Kontsumoa eta hiritarrak, gizarte eta ingurumen aldetik bidezkoak diren zerbitzuak eskatze-ko dugun eskubidea; eta Ekoizpenaren kokapena eta hurbiltze-merkataritza.

Argitalpenean aurkeztutako txostenak eta tailerretako laburpen txikia biltzen dira; horiekkontsumo arduratsuagoa, kontzienteagoa eta eraldatzaileagoa errazten saiatu ziren. DVDanparte hartu zuten pertsonen elkarrizketak eta balorazioak daude, mota honetako gertaere-tako antolakuntza eta edukiak hobetze aldera.

6

Page 6: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Mintegian parte hartu zenuten guztiei zuzenduta dago atzeraelikadura sortzen jarraitunahi baitugu. Baina, gainera, kontsumo kontzienteari buruzko gizarte zabalpena egiteko tres-na ere bada, parte hartu ezin izan zuten pertsona eta erakundeengana ere iritsi nahi duena,horietako zenbaitek kontsumo kritiko eta arduratsuarekin lan egiten dutelako edo horretaninteresa dutelako.

Parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu han egon zirelako; gure erakun-deetako boluntarioei; hizlariei eta tailerretako dinamizatzaileei; CEAri, lorezko apaingarriakuzteagatik; Zabaltegiri, bidezko merkataritzako kafea eta gozogintza ekologikoa zerbitzatzea-gatik; Biltzar Jauregiko langileei, antolakuntzarekin bat egin zuelako; eta Gasteizko Udalari etaEusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzari ekitaldia sustengatu eta diruz laguntzeagatik.

Atsegin handiz partekatzen dugu zuekin argitalpen hau; irakurtzean, espero dugu kon-tsumo kontzientearen aldeko praktikak sortu eta indartuko dituela, norbanakoaren, gizarte-aren eta ekonomiaren eraldaketarako aukera eta tresna gisa.

7

Page 7: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

INAUGURAZIOABegoña Etayo EreñaGasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetzako teknikaria

Egun on guztioi.

Mintegi hau antolatu duten entitateek inaugurazio ekitaldian parte hartzeko eskatu digu-te Udaleko Lankidetza Zerbitzukoei eta gustu handiz onartu dugu egin diguten eskaera.

Kontsumo Kontzienteari buruzko I. Mintegi hau Gasteizko Udalak diruz laguntzen duengarapenerako hezkuntza programa baten barnean kokatzen da, Zentzuz Kontsumitu izenbu-rua duena.

Programa honek hainbat ezaugarri berezi ditu: urte anitzekoa da (hiru ikasturte iraungodu eta bigarrenetik goaz jada) eta berau aurrera eramatea hiru GKEk (Paz y Solidaridad,Mugarik Gabe eta Setem Hego Haizea) osatzen duten partzuergo baten ardura da.

Programa horren barnean kokatzen da mintegi hau, Eusko Jaurlaritzaren laguntza erebaduena.

Ekimen honen helburua txosten eta tailerren bitartez esperientziak, hausnarketak etaproposamenak elkartrukatzea da, kontsumo kontzienteagoa eta arduratsuagoa lortzeko.

Zentzu honetan, hainbat hausnarketa egin nahiko nituzke. Ekoizpenak eta kontsumoakondasun eta zerbitzu asko izateko aukera ematen digute, eta bizi baldintzen hobekuntzadakarte, printzipioz.

Baina kontsumo hori puztea gure garaiotako ezaugarria da. “Kontsumismo” deitzendiogu horri, kontsumo gehiegizkoa, konpultsiboa… Garrantzi gehiegi ematen diogu ondasunmaterialak eskuratzeari, areago, gauzekiko harremanak azalekoak eta bizkorrak izateko esti-loa hartzen dugu maiz. “Musika kontsumitu” esaten dugu, musika entzutearen ekintza kon-tziente, arretatsu eta zuhurrari kontrajarrita.

Hala, jarrera kontziente, arretatsu eta zuhur hori edozein produktu kontsumitzekounean izatea da kontua, eta horretan lagundu nahi du mintegi honek. Zeren, gehiegikeriasaihestea helburua izanik, nola neur dezakegu gehiegikeria hori?

Lehenik eta behin: gero eta ugariagoak diren beharrizan berrien sortze/inposatzea etaberauek asebetetzeko presio tekniko-produktiboari dagokionez. Beharrizanaren kontzeptuabirplanteatzera behartzen gaitu horrek, zeren ezin baitzaio aplikatu oinarrizko beharrizanei,garai batean bezala.

8

Page 8: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Bigarren: beste zenbait pertsonak pairatzen dituzten gabeziei dagokienez, banaketa eki-tatearen ikuspuntutik. Gizateriaren kopuru minimo batek dugu egoera horretaz probetxuaateratzeko aukera, gainerakoak oinarrizko beharrizanak doi-doi betetzera iristen diren bitar-tean eta gure kontsumo ereduari inpotentziaz begira ari diren bitartean.

Hirugarren: ingurumenari sortutako kalteari dagokionez, planetaren krisi ekologikoa are-agotuta. Honek ere badu bidezko banaketa lotura, belaunaldi artekoa kasu honetan, etorki-zuneko belaunaldiei kalte larria eragiten baitie.

Ondorioz, kontsumitzaile gisa jarrera kontziente eta arduratsua hartzea funtsezkoa da,produktu eta zerbitzuak eskuratzean beren ezaugarriak kontuan hartuta. Kontsumo motahorrek honako ezaugarriak izango lituzke:

- Gure kontsumoarekiko eta gure bizimoduarekiko kritikoak izatea, balore etikoak aplikatuta.

- Produktu edo zerbitzu bat zein baldintza sozial eta ingurumenekotan sortu den jakite-ko informazioa eskatu eta geure burua informatu, nola iritsi den guganaino eta zein ondoriosortzen dituen.

- Ondasun materialak edukitze hutsean ez oinarritutako ongizate eta zoriontasun ere-duaren hautua eginda, gure kontsumoa murriztea. Horrek ingurumenean eta jendarteanizango du eragina.

- Naturarekiko errespetuzko kontsumoa praktikatzea, hondakinak murriztuta, berrerabi-lita eta birziklatuta eta produktu ekologiko eta artisautzazkoak kontsumituta.

- Kontsumo solidarioa eta bidezkoa praktikatzea, ikuspuntu sozialetik, pertsonekiko etakulturekiko errespetuzkoa, diskriminaziorik eta esplotaziorik gabekoa.

Baina esandako guztiari gehitu nahiko nioke, gizabanako mailako erabaki horien garrantziaribaliorik ukatu gabe, horiek ez direla nahikoak kontsumismoari aurre egiteko, kontsumismoa kon-tsumo gehiegizko, ez funtsezko, ez beharrezko eta ez bidezko gisa ulertuta. Horretarako ekimenkolektibo, sozial eta politikoen multzoa abiatu beharko litzateke. Zeren, kontsumitzaile kontzien-te eta arduratsu gisa jokatu nahi izanda ere, zailtasun handiekin egiten baitugu topo. Horietakozenbait ekoizpen sistemak eta merkatuak aurrez ezarritakoak dira. Ezingo dugu beirazko itzultze-ko botilaren aldeko hautua egin, adibidez, baldin eta merkatuak ez badu aukera hori eskaintzen.

Baina produktu bat edo zerbitzu bat egiteko baldintza sozial zein ingurumenezkoen berriizateko ere zailtasunak topatzen ditugu. Kasu honetan, Administrazioko ordezkari gisa,garrantzi handiko alderdia iruditzen zait hori, zeren uste baitut informazio hori lortzekoaukera bakarra administrazio publikoen esku-hartzea dela. Ekoetiketen bitartez, kasu.

9

Page 9: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Ekoetiketak administrazioak edo beste elkarteren batek emandako etiketak dira etahorien bitartez produktuak hainbat ingurumen irizpide betetzen dituela bermatzen da.Horrela, kontsumitzaileak etiketak ematen dituen erakundeak exijitzen dituen hainbat ingu-rumen baldintza zorrotz betetzen direla ikus dezake.

Bestalde, kontrol eta prebentzio neurriak ezartzeko aukera ere badute administrazioek.Eta, horrez gain, hiritarrak sentsibilizatzeko kanpainak diruz lagundu ditzakete, beren instala-zioetan Bidezko Merkataritzako produktuak erosi, erabili eta sustatu ditzakete, edo ErosketaBerdearen bultza dezakete.Aipatutako ideien bidez, gai honetan Administrazioak duen ardu-ra nabarmendu nahi nuke.

Edozein modutan, alderdi hauez eta beste hainbatez hitz egingo dugu bi egun hauetan.Beraz, antolatzaileei zorionak ematea baino ez zait geratzen halako ekimena abiatzeagatik,eta den arrakastarik handiena opa diot Mintegi honi. Ziur naiz hala izango dela.

Sabin Zugadi BarrónEusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Segurtasun Zuzendaritza

Egun on. Lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta TurismoSailaren eskerrak helarazi nahi dizkiet antolatzaileei jardunaldi hauetako aurkezpenera gon-bidatzeagatik. Halaber, Sailaren eta Gobernuaren sostengua adierazi nahi diot halako ekital-diak egiteari, alor horietan biltzen diren esperientziak, iritziak eta ekintzak eztabaidatu etakontrastatzeko aukera ematen dutelako. Bereziki, GKEei, paper garrantzitsua jokatzen baitu-te halako jardueretan gizartearen kontzientziazioaren alde, dinamizazioaren alde eta boterepublikoekiko kritiko edo zirikatzaile samar izan daitezkeen jarduerak egitearen alde.Positibotzat jotzen dugu halako foro edo alorrak indartzea, hedabide mailan iritziak kontras-tatu eta elkartrukatzeko foro hauek, proposatzen diren jarduerak norbanakoaren erantzuki-zunean errotu daitezen pixkanaka-pixkanaka.

Gobernu gisa –gure aukeren arabera, kontsumo alorrean zein merkataritzakoan–, mer-kataritza jardueraren eta hurbiltze-merkataritzaren aldeko ekimenak sustengatzen ari gara,hiri merkataritza sendotzeko estrategiak indartuta, azken hori hiri-bizitzaren faktore egitura-tzailetzat eta lurralde iraunarazpen faktoretzat jotzen dugulako. Halaber, kontsumitzaileenelkarteak eta Kontsumitzailearen Informazio Udal Bulegoak (KIUB) ere sustengatzen ditugu,kontzientziatze lan garrantzitsua egiten baitute.

Iritzi ezkorrarekin alderatzeko, Jose Vidal Beneito idazlearen artikulu sorta ekarri dut,“Kapitalismoa planetaren aurka” (“El capitalismo contra el planeta”) izenekoa. Sei artikuludira eta horietako azkena ezkor samarra zen. Berehala irakurriko dizuet. Multinazionalen

10

Page 10: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

paperari buruz, “gure bizitzetako jaunak, bere oinarrizko osagaiek hazkundearen mitologia osa-tzen duten kapitalismo finantzario baten inperialismoaren jaunak, produktibismoaren gurtza egi-ten dutenak, merkataritzan fede dramaturgikoa dutenak, publizitatearen diktaduraren jaunak,kontsumoarekiko menpekotasun kontrolaezinaren jaunak”. Esaten duenez, “elementu horiekguztiek kutsadura kostua, baliabideak agortzea eta ingurunearen suntsipena dakarte, 7.000milioi pertsona dituen gure planetak nekez jasango duena. 2030. urtean biziko garen 8.000 milioipertsonak bere buruaz beste egitea, alegia”. Ikuspegi ezkorra, egiturazko elementuak ukitzendituena, eta foro mota honekin lotura zuzena ez badute ere, eztabaidatu daitekeen eta ezta-baidatu behar den gaia dela deritzot.

Iritzi ezkor samar hauen aldean –ez dut ukatzen errealistak ere izan daitezkeela eta honabildu gaituen gaiarekin harreman handirik ez dutela–, banakako kontsumoaren eta banakakokontsumitzailearen militantzia aktiboa aldarrikatuko nuke gainean ditugun gai hauen kontra,gai desorekatu eta korapilatsuak. Eusko Jaurlaritzak, jakina, badu bere erantzukizuna berepolitiken barruan, baina arlo honetan –nire iritziz– eskas samarrak.

Foro hauek interesgarriak dira, arrakastatsuak izan daitezela, egingo dituzuen jardunaldiakiritzi publikoarengana hel daitezela, kezka besterik ez bada ere, eta zuen alorretan, halakojokabideen ondorioen berri jakin dadila. Botere publikoak ere harkor izan gaitezela, gureaukeren eta ahalmenen neurrian. Militantzia aktiboa kontsumo arduratsura eta kontsumokontsekuentera bideratu. Multinazionalen eta egituren mundu honetan hondar ale txikiagarela ulertuta, pentsatzen jarraitu nahi dut norbanakoen ekintzak edo mosaiko honetakohondar ale txikiok baikor samar izan behar dugula produktibismoaren kultuaren, baliabideenagortzearen eta abarren aurrean. Nire aldetik, jardunaldi hauek arrakasta izan dezaten opadizuet. Mila esker eta aurrera.

11

Page 11: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

1EKOIZPEN, MERKATUTZE ETA KONTSUMOEREDUAREN INPAKTUAK GLOBALIZAZIOEKONOMIKO NEOLIBERALEAN

Page 12: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

14

KONTSUMOTIK KONTSUMISMORA. GEHIEGIZKOKONTSUMOAREN ARRAZOI ETA ONDORIOINGURUMENARI ETA GIZARTEARI DAGOKIENEZ

Alfonso del Val, Ingurumen aholkularia

Planeta bat, sistema batSistema liberal-kapitalista gero eta herrialde gehiagotan garatzen ari da eta gero eta

pertsona gehiagorengan du eragina. Bere oinarria gero eta produktu gehiago saltzea da, geroeta jende gehiagori, beharrizan objektiboak kontuan hartu gabe.

Garapen industrial horren ondorioak aspaldidanik salatzen dira mundu mailan etahorren salaketa, kausen azterketa eta garapen iraunkorra lortzeko neurrien proposamena-ren erakusgarri nagusia Lurraren Gailurra izan zen, 1992an Rio de Janeiron egindakoa. Gailurhartan Lurreko herrialde ia guztiek onartu eta sinatu zituzten “garapen iraunkorra” herrimailan lortzeko irizpideak, Agenda 21 izenez ezagututakoen bitartez.

Hainbat tresna tekniko, ekonomiko, legal eta fiskal sortu dira garapen iraunkorra berma-tzeko, batez ere Europako Batasunean.Araudi eta egokitze planak sustatu dira ekoizpen gar-biagoa lortzeko eta ekoizleari, kontsumitzaileari eta ingurumenari kalte gutxiago eragingodieten produktuak lortzeko. Antzeko estrategia ezarri da energia aurrezpenaren alorreanere.

Ordea, ez dugu bitartekorik pertsonen eta beronen medioaren osasunaren bilakaeraintegrala ebaluatzeko, hala tokiko mailan, nola nazional zein planeta mailan. Zenbait kasuzehatzetan ?aberastasun naturalaren galera, berokuntza globala, lurraren, airearen eta urarenkutsadura, gosea eta gerrak? bilakaera oso negatiboa da. Ezberdintasun handiagoetarantzgoaz, eta nahi dugun berdintasuna nolakoa den zehaztu behar dugu. Ekoizpenaren, elkartru-kearen, kontsumoaren eta finantzaketaren zenbait arlotan, kuantitatiboki neurri txikikoakdiren baina kualitatiboki oso garrantzitsuak diren bide praktikoak zabaldu dira. Horiek emai-tza egiaztagarri eta positiboak eskaintzen dituzte jarduera ekonomiko orekatuago eta agianiraunkorrago bat izateko aukerari dagokionez. Aitzitik, esperientzia berri horietako askotan,ohiko jarduerak hobetzeko nahia baino ez da sumatzen, egungo kontsumo ereduaren jato-rria bera auzitan jarri gabe.

Kontsumismoaren eraginen deskripzio eta eztabaidatik has gaitezen, eta ondoren ekin-go diogu bere jatorri eta motibazioak aztertzeko lan zailari.

Kontsumismoaren oinarri ekonomikoa Gure beharrizan materialak objektu eta zerbitzu nahikorekin asebete ondoren, ekoizpen

sistemak, kapitalaren kontzentrazio eta pilatze mailakatuak lagunduta, kontsumo gorakorrabehar du aldi berean, nahiz eta asebetetze maila gero eta murritzagoa izan beharrizan logi-

Page 13: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

koei dagokienez. Beharrizan horiek onargarriak izan daitezke beren jatorriagatik eta uniber-tsalizazio gaitasunagatik edo gizaki guztiei zabaltzeko gaitasunagatik.

Hala, kontsumoa ekoizpenaren motore bihurtzen da. Ia planeta osoko baliabide intelek-tual (hausnarketa, irakaskuntza, lanbideak, publizitatea), finantzario (kapital pilatua, bankuak,NMF) eta materialak (baliabide naturalak eta energia) sistema baten zerbitzura ipintzen dira,eta sistema horretako produktuak gutxiengo batek baino ezin ditu lortu.

Objektuak eta zerbitzuak gero eta askotarikoagoak dira formetan zein funtzioetan bainapopulazioaren zati baten esku baino ez daude. Zati hori, objektu eta zerbitzuen saturazioadela-eta, horiek antzeko edo aldaketa txikiak dituzten beste batzuekin trukatzeko dinamikansartzen da, gero eta denbora tarte txikiagoan. “Zahartasun programatua” deritzona da hori.Lehiakortasun izugarriari esker, produktua gero eta merkeagoa da. Objektuen saturazioagero eta handiagoaren aurrean, kapitalak zerbitzuak merkatilizatzen ditu, izaera pertsonale-koak zein kolektibokoak. Gauzarik bitxiena ere saldu egiten da.

Izaera ekonomikoko, fiskaleko eta ekologikoko (kutsadura) arrazoiengatik, kapitalismoindustrial berriaren aspekturik itsusienak kontsumitzaile-onuradunengandik urrundu egitendira. Ekoizpena eta hondakinak herrialde pobreetara lekualdatzen dira.

Ondorio sozialak: ezberdintasun handiagoakIraultza zientifiko-teknikoak, XX. mendearen bigarren erdiraino egin zuen moduan onu-

radunen kopurua zabaldu eta kontsumitzaile berriak eskatu beharrean, esklusioa eta bazter-keta sortzen dituen mekanismo bihurtzen ari da. XXI. mendeko kapitalismoak kontsumoaerrenta handieneko gizarte sektoreetan metatzeko joera du, iraultza zientifiko-teknikoko lor-penak (medikuntza, elikadura, hezkuntza, komunikazioa, objektu berriak...) bi munduakbereizten dituen hesi bihurtuta: Aberatsak, geroz eta aberatsago, adin luzeagokoak, hobetoinformatuta eta elikatuta, eta Txiroak, azpielikatuta, baliabiderik gabe eta bortxa egoera eten-gabean murgilduta. Migrazioak gero eta handiagoak dira eta baldintza okerragoetan egitendira eta modu ezin hobean erakusten digute aberatsen eta txiroen arteko banaketa maila-katuaren ondorio pertsonal eta sozialak, bereizte hori kontinente eta herrialdeen artekoasoilik ez izan arren, eskualde eta auzoen artean ere gertatzen baita geure hirietan bertan.Afrikaren egoera da, ziur aski, bere baliabideen harrapaketa, gosea eta, horren ondorioz,bortxa eta heriotza pairatzera kondenatutako kontinente baten adibiderik garbiena. Gurekostaldera iristen saiatzen den inmigrante behartu bakoitza sarraski eta pairamen horrenikurra da, txiroen ordezkaria da. Batere ahaleginik gabe iristen den turista bakoitza, ordea,aberatsen ikurra da.

Kontsumismoaren sabai ekologikoaGehiago kontsumitzeak, areago modu hazkorrean eta metatuan, baliabide natural gehia-

go, energia barne, ateratzea eskatzen du, eta hondakin gehiago sortzea ere bai. Sistema

15

Page 14: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

16

industrial-kapitalistak ez ditu baloratzen propiotzat, eta praktikan mugagabeak, jotzen dituenbaliabide naturalak, garapen iraunkorraren gaineko adierazpenak gora behera. Baliabideekeurek ateratzeak balio duena baino ez dute balio, eta ez zaio arretarik jartzen berritze kos-tuari. Premisa horren ondorioz, baliabide naturalak indartsuenaren eskuetan daude eta ez daarretarik jartzen baliabide horien kontrolean, ateratzean eta hornidura bermatzean. EstatuKolpeak, gerrak, inbasioak izan dira, dira eta izango dira premisa horren ondorioak, aurretikez badugu galarazten.

Baliabide naturalak ez baloratzea horien prezio baxuan islatzen da eta ekoizpen sistema-ren ahaleginak azken produktuan zentratzea ahalbidetzen du, abiaburuko baliabideen apro-betxamendua kontuan hartu gabe. Eraginkortasun eraldatzailea oso urria da. Kalkulatzendenez, erabiltzen den baliabide naturalen %93 hondakin bihurtzen da eta %7 baino ez dabihurtzen kontsumo objektu. Europako Batasuneko hiritar bakoitzak, batasuna 15 herrialdekosatuta zegoenean, 50.000 kg/pertsona/urte baliabide natural kontsumitzen zituen.Biosferako ekoizpen moduak, birziklapen jarraian oinarritutakoak, ezin du ezin ditu berresku-ratu sistema industrial-kapitalistaren hondakinak bere jatorriarengatik (sintetikoak eta toxi-koak, birziklatzeko aukerarik gabe) zein bere kopuruarengatik (20.000 Mt EuropakoBatasunean). Hondakinak zibilizazio kontsumistaren benetako sabai ekologiko bihurtu dira,beren arrisku eta kopuruarengatik: planetaren berotzea (negutegi efektuko gasak), arriskuhandiko konposatu erradioaktiboak eta organokloratuak (dioxinak, furanoak, PCBak…) etahurrengo belaunaldietara zabalduko diren beste zenbait eragin.

Beharrizanak sortzea, publizitatea Jada ez da nahikoa objektu eta zerbitzu gehiago eta askotarikoagoak erostea. Ahalik eta

azkarren berritu behar dira eta, era berean, beharrezko ez direnak eta bezeroak eskatzen ezdituenak saldu ahal izateko esparru berriak ere aurkitu behar dira.

Desioen, ilusioen eta gogoen ikerketaren bitartez, teknika psikosozialak edo merkado-teknia gara daitezke beharrizan faltsu berriak sortu ahal izateko. Publizitatearen I+G+b pro-zesua da. Ausarkeria osasunaren esparruraino iritsi da, gaixotasun faltsuak eta tratamenduerrealak sortuta.

Objektuen superprodukzioaren aurrean, gero eta antzekoagoak direnak eta gero etamerkeago saltzen direnak, oparitzen ez dituztenean (pertsonen eta baliabide naturalensuperesplotazioaren ondorioz), publizitate berriak garrantzi gutxikotzat jotzen ditu produk-tuaren ezaugarriak: erabilgarritasuna, kalitatea, konposaketa eta diseinua. Gure jokabideamoldatzeko beste pauso bat emanda, baloreak ordezkatuko dituzten eta emozioak uztartu-ko dituzten ikurrak sortu nahi dituzte. Ikur horiek markak dira.

Publizitateak finantzatzen ditu, osoki edo hein handi batean, hedabide ia guztiak. Markekbaldintzatzen dituzte gizarteko ekitaldi gehienak (Olinpiar Jokoak eta beste kirol ekitaldi ba-

Page 15: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

17

tzuk, erakusketak eta arte museoak, antzerki emanaldiak, musika ekoizpenak, zinema…), geroeta modu argiagoan. Hiritarra ikusle eta erosle dimentsio mugatu eta artifizialera murriztenda modu mailakatuan.

Kontsumismoaren zergatiak eta motibazioakKausa eta motibazioen analisiari dagokionez, gure nortasunaren zenbait alderdi sentibe-

ra ukitu behar ditugu. Bestalde, alderdi horiek batere irizpide etiko eta moralik gabe esplo-tatzen ditu publizitateak. Adibide gisa, kontsumismora bultzatzen gaituzten hainbat zergatiaipatuko ditugu, kontuan hartuta alderdi hau oso pertsonala dela, bakoitzari eragiten dionaeta hala, modu ia intimoan, aztertu beharko litzatekeela:

1. Segurtasunik eza eskasia egoeren aurrean: eskasiaz eta pobreziaz jositako memoriahistorikoa izanda, agertoki kontsumistak segurtasun bermea eskaintzen du. Metatzeaetorkizuna bermatzea litzateke. Beldurrek eta segurtasunik ezak sortzen dituzte mende-tasunak. Interesgarria litzateke ez-metatze kulturak aztertzea, Amazonan eta Pazifikoangaratu direnak.

2. Frustrazioen irtenbidea: kontsumitzaile konpultsiboak berehalako jabetza erabiltzen dubere antsietatea neutralizatzeko mekanismo gisa. Baina kontsumismoak berak besteatsekabe batzuk sortzen ditu.

3. Idealizatutako desioak objektu eta zerbitzuen erosketarekin trukatzea: maitasunaordezten duen diamantea eros daiteke. Paradisu urrunetako oporrak eros daitezke egu-neroko asperraldi izugarria ordezteko.

4. Errealitatearen hautemate partzial eta akritikoa: gero eta zailagoa da modu global etakritikoan ikustea errealitate korapilatsua, eta ikuspegi kritikoa lortzen denean ia ezinezkoagertatzen da hedabide handietan horiek zabaltzea. Hala, kontzeptuen manipulazioarenlekuko gara, hasieran beharrezko ekintza gisa sortu zirenak, intentzio oneko pertsonaklasaitzeko propaganda eslogan bihurtzera arte: ekologiko eta naturala, gaikako zabor bil-keta eta hondakinen birziklapena, prebentzioa, energia garbi edo berriztagarriak, garapeniraunkorra, erantzukizun sozial korporatiboa, elkartasuna…

5. Kontsumismoaren ondorioen urruntzea: esplotazio bihozgabea eta kutsadura gogorraduten lantegiak urruneko herrialdetan daude. Gaur egungo gerrak baliabide natural etaenergetikoen kontrolak motibatutakoak dira kasurik gehienetan. Autoa edo sakelakoaerabiltzen duenak gutxitan galdetuko dio bere buruari zein den bere ez-iraunkortasunkuota baliabideen agortzeari dagokionez, horien kontrolerako biolentziari dagokionezeta pertsonei edo ekosistemei sor dakiekeen kalteari dagokionez.

6. Geure buruaren ezezagutza. Etika: inoiz ez da izan gaur egungoa bezalako gizarterik,

Page 16: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

18

hain prestatua, hain informatua eta hain elkarrekiko harremanean, eta balore eta ikurkontsumistak zeharkatuta dago erabat. Gutxienez azken bi milurtekoetan baloreak gida-tu dituen jokabidearen etika alboratzen ari gara era mailakatuan. Egungo hutsune espiri-tualaren erakusgarri da milaka urteko Ekialde konplexutik datozen teknika, praktika,eskola eta baita doktrinak ere ugaltzea. Horiek sektek zabaltzen dituzte eta gero etaindar handiagoz sartzen ari dira gure artera, askatzaile baino mendekotasun sortzailea-go den modu batean.

7. Kontsumo gizartearen osasun mentala: osasun mentala izan daiteke gure asebetetzemailaren adierazgarririk fidagarriena, gure zorionaren aurrekoa, alegia. Lasaigarrien, eufo-rizanteen eta estimulatzaile legezko zein legez kanpokoen kontsumoa, baita tratamendupsikologikoa edo psikiatrikoa jasotzen duten pertsona kopuru jasoa eta suizidio, hilketa,asasinatze eta beste biolentzia adierazle batzuek ere garrantzi handiko sintoma multzoaosatzen dute. Lasaigarrien kontsumoa urteko 300 milioi eurotik gorakoa da eta Prozacsoilik kontuan hartuz gero, 42 milioi eurotik gora koka dezakegu. Gehiegizko kontsumo-ak sortutako familia gatazkak (maileguak, hipotekak, ordezkaritza gastuak, ezkontzak edobidaiak), era berean krisiak eta etxeko biolentzia sortzen dutenak, kontsumismoak nor-tasunean eta giza harremanetan duen eraginaren gaineko beste informazio iturri bat da.

Page 17: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

19

EKONOMIA GLOBALAREN ERAGINAK AMAZONIAKOEKOLOGIAN ETA HERRI INDIGENENGAN

Róger RumrrillCHIRAPAQ-Peruko Kultura Indigenen Zentroa etaCLACPI-Herri Indigenen Zinemaren Latinoamerikako Koordinadora

2007ko otsaileko lehen astean,hedabideek zabaldu zutenez, mundukopetrolio enpresa handienak, EstatuBatuetako EXXON MOBILek, WallStreeten izandako baliagarritasun altue-nekin itxi zituen 2006an bere operazio-ak: 39.500 milioi dolar, 2005ean baino%9,6 gehiago. Dirua sortzeko makineriaerraldoia, minutuko 76.000 dolarrekoabiaduran. EXXON MOBIL irabazienMidas errege modukoa bihurtu da,2006ko bigarren seihilekoan petrolioa-ren eta gasaren prezioen murrizte etaerortze handia gertatu zen arren.

Petrolioaren beste erraldoiak ere ez dira atzean geratzen. SHELL anglo-holandarra,Europako petrolio enpresarik handiena, 25.440 milioi dolarretik gorako baliagarritasunaklortu zituen 2006an. Orotara, Dow Jones indizean sartuta dauden enpresek 252.594 milioidolarreko baliagarritasun garbiak lortu zituzten 2006. urtean (193.925 milioi euro).

Enpresak aberastasun naturalaren harrapaketari esker aberasten diren lekuetan,Andeetan, Kostaldeko eskualdean edo Amazonan izan, pobrezia eta bere ondorioz sortuta-ko gaixotasunak dira nagusi biztanleen artean, batez ere nekazari eta landako jendearenartean, uretan, basoetan eta nekazaritza eta abeltzaintza bezalako nekazaritza-ekoizpen jar-dun osoan eragindako kalte ekologiko eta ingurugirokoen ondorioz (...)1

Oroya Peruko Andeetako meatzaritza hiria da. Mendikateko hotz izugarriak gaztigatuta,baina, batez ere, DOE RUN Estatu Batuetako multinazionalaren esku den meatze ateratze-ak sortzen duen kutsadurak eta pobreziak itotako biztanleak biz idira hiri hartan. Orain ezasko, Estatu Batuetako Missouriko Unibertsitateak minbizia sor dezaketen beruna, kadmioa,antimonioa eta artsenikoa aurkitu ditu 360 pertsonaren odoletan eta Osasunaren MundukoErakundeak (OME) gomendatzen dituen gehienezko maila baimengarrien kopurua baino 4bider gehiagoko kopuruetan. Estatu Batuetako Unibertsitate hark egindako ikerketa ezkuta-tzen saiatu ziren. Peruko Osasun Ministerioko Ingurumen Osasuneko Zuzendaritza

Róger Rumrrill

Page 18: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Nagusiaren (DIGESA) txosten berri batek dioenez, herrialdeak 100.000 tona metrikotikgora hondakin industrial sortzen ditu urtean eta, beraz, zabor pila hori benetako kutsadurabonba bat da.

Gizakiaren pobreziaren eta naturaren txikitzearen drama Perun, meatze eta hidrokarbu-roen industriarekin estuki lotuta dago.

Klimaren beroketaPetrolioaren eta meatzaritzaren multinazionalek lortzen dituzten irabazi ikaragarriek ira-

bazi horiek lortzeko ordaindu behar izan diren ingurumen kostu kalkulaezinen gainean haus-narketa egitera bultzatu du informazio gehien duen eta kontzientzia maila altua duen iritzipublikoa, alarmatuta, kezkatuta eta gaitzepenarekin. Kostu horiek ibai eta itsasoak kutsatzea-rekin, Lurretik egunero desagertzen diren espezie biologikoen galtzearekin, planetan zehargertatzen ari den baso tropikalen deforestazio masiboarekin eta atmosferaren beroketare-kin estuki lotuta daude. Beroketa atmosferiko hori da ezegonkortasun ekologiko globalhorren prozesuaren azken gailurra.

Aurtengo urtarrileko bukaera aldera, Klimaren Bilakaeran Aditu direnen GobernuartekoTaldea (KBAGT), Nazio Batuetarako lan egiten duen 2.500 adituren taldea, bere laugarrentxostena aurkeztu zuen Aldaketa Klimatikoari buruzko Parisko Konferentzian. Laburbilduta,azken dokumentuak esaten du Lurraren batez besteko tenperatura 2 eta 4.5 graduren arte-an igoko dela 2100. urtera bitartean.Tenperatura globalaren igoera horren eraginez, itsasoeta ozeanoen mailak 19 eta 58 zentimetro bitartean egingo du gora denbora tarte horretan.

Handik egun gutxira, 2007ko otsailaren 2an eta 3an, Europako Batasuneko,Latinoamerikako eta Afrikako 46 herrialdetako ordezkariak bildu ziren Frantziako hiriburuanbertan Jaques Chirac Frantziako presidentearen ekimenez eta bere lidergopean. Lehen aldizargi eta garbi onartu zuten “konponezintasunaren atarira iritsiak” ginela Lurreko ingurugiro-aren suntsiketari eta klimaren beroketari dagokionez. Eta benetako larrialdi egoera horrenaurrean, “Parisko deia” izeneko dokumentuan, Ingurugiroari dagozkion Giza EskubideenAdierazpen Unibertsala sinatzea planteatzen dute, Ingurugiroaren Nazioen Erakundea sor-tzearekin batera. Ezagutzen dugunaren arabera, nazio industrialek inoiz ez zuten egin halakotonuko adierazpenik ezta “mea culpa” itxurako adierazpenik ere orgia kontsumistan oinarri-tutako eredu ekonomikoa ingurumenean eragiten ari den hondamenari dagokionez. (...)

Gauden garaietan, jadanik inork ezin du eguzkia eskuez estali. Ezta George W. BushEstatu Batuetako presidenteak ere, Estatu Batuetako petrolio interes boteretsuenekin lotu-ta dagoenak. Bushek, 2007ko urtarrilaren 21ean Batasunaren egoerari buruzko hitzaldian,bere administrazioan lehen aldiz aitortu behar izan du aldaketa klimatikoaren errealitatea etahamar urtean petroliotik eratorritako erregaien kontsumoa %20 murriztuko dela iragarri die

20

Page 19: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

290 milioi estatubatuarrei. Dena den, Estatu Batuak, munduko biztanleriaren %4 diren arreneta CO2 isurketen %25en erantzulea den arren, Kiotoko Protokoloa sinatzeari uko egitendio. CO2 aldaketa klimatikoaren jatorria eta zergatia da.

Kiotoko Protokoloa 2005. urteko otsailean jarri zen indarrean eta gaur arte 166 herrial-dek berretsi dute.Testuak karbono dioxido, metano eta oxido nitroso isurketak %5 jaisterabehartzen ditu herrialde sinatzaileak, 2008tik 2012rako denbora tartean, 1990eko isurketenaldean. Baita hidrofluorokarbono, perfluorokarbono eta hexafluoruro gas industrialen isurke-tak ere. Jatorrizko testuaren arabera, Kanadak %6 murriztu beharko lituzke isurketak, etaEstatu Batuek %7. Honakoak dira atmosferara CO2 gehien isurtzen duten herrialdeak:Estatua Batuek 6.849.000 tona karbono dioxido isurtzen dituzte (%25); Europako Batasunak4.180.000 tona isurtzen ditu (%8); Japoniak 1.339.000 tona karbono dioxido (%6); etaKanadak isurtzen dituen 740 milioi tona. Txina eta India ere isurketa handienak dituztenherrialdeen artean daude.

Munduko Ekonomia Foroak (MEF), 36 urteren ondoren, klima aldaketa planetan gizaespeziearen biziraupenerako mehatxua dela onartu behar izan zuen gogo txarrez, 2007kourtarrilaren 24an Davosen egindako bileran. FEMeko partaide diren herrialde industrializa-tuentzako eta aberatsenentzako CO2 isurketak murrizteko plana diseinatu du.

Mundializazioa: sistema zaharkitu bat“Maila globalean, irabaziaren logikak planetako biziaren ugalketaren oinarri naturalak era

mailakatuan suntsitzea dakar, edo horixe esan nahi du. Errealitate horren aurrean, kapitalis-moa, eta bere adierazpen garaikidea den mundializazioa, sistema zaharkitutzat jo beharkogenituzke”. Samir Amin jatorri egiptoarreko ekonomista ospetsuaren hitzak dira horiek.

Halaxe da, zein ekonomia modernori buruz ari gara hizketan, sistema eraginkorrarenzentzuan, optimoa naturarekiko funtzionamenduari dagokionez, eta naturaren eta giza bizi-tzaren arteko harmonia errespetatzearen zentzuan, eredu edo sistema honen kostua natu-raren suntsipena izanda, eta, horren ondorioz, baita planetako bizitzaren suntsipena ere?

Eredu ekonomiko kapitalista bere adierazpen modernoenean, hots, neoliberalismoa edomundializazio ekonomikoa, edozein ikuspuntutik begiratuta sistema ez iraunkorra da inguru-menari dagokionez, sozialki ez bidezkoa eta etikoki bidegabea, bere alderik samurrenetikbegiratuta ere. Estatu Batuak, munduko lehen potentzia, da mundializazio eredu honen adie-razpenik erradikalena. Bertako korporazio handiek baliagarritasun ekonomiko mordoa fabri-katzen dute planetako sistema ekologikoetako hondakinen kontura (…) Kontsumoan, kon-tsumo diru-xahutzailean oinarritutako ekonomia eredu bat, kultur eredu bat, bizi eredu batda bertako milioika biztanleen izatea mugitzen duen motorea (...)

21

Page 20: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Globalizazioa eta horrek Amazoniako ekologian duen eraginaNaturaren Munduko Funtsak (FMN) 2006ko azaroan Pekinen aurkeztutako txostenean

dioenez, 2050. urterako gizateriak Lurraren adinako bi planeta beharko ditu jaki, energia,lurrazal eta beste aberastasun naturalen eskaera ase ahal izateko. Baina oso litekeena da, gauregungo kontsumo erritmoan, ordurako baliabide horiek betiko agortu izana. Agian horixegertatzen ari da Amazonaseko ibarrean urarekin, bioaniztasunarekin, basoekin, fauna basatia-rekin eta arrantza biomasarekin.

Gaur egungo ateratze tasan, Amazoniako natura bere birsortze eta berritze gaitasunagaltzen ari da. Peruko Amazonian modu iraunkorrean hazten ari diren lau faktore bakarrakbiztanleria, pobrezia, desnutrizioa eta ekosistemen hondatzea dira, eta horixe da kolapsotikgertuko egoera horren isla. Ez dago alde handirik Amazonaseko ibarrak Latinoamerikako gai-nerako herrialdetan bizi duen egoerarekiko, Brasil, Kolonbia, Bolivia, Ecuador eta Venezuelakoateratze tasa altuekiko eta atzera bueltarik gabe hondatutako edo suntsitutako ekosistemenordezkatze eskasarekiko.

Legez kanpoko egur mozteak Amazonasko eta planetako beste baso tropikalak eraistenditu. Munduko Bankuak kalkulatu du herrialdeek urteko 10 eta 15 milioi dolar artean galtzendutela legez kanpoko merkataritza aberasgarri honengatik, batez ere, nazio industrializatueneskaeraren ondorioz. Legez kanpoko egurrak %20 eta 90 arteko gorabeherak ditu mundu-ko merkataritzan. (...)

Ikuspegi erredukzionista da nagusi Amazoniako basoaren inguruan. Bere aprobetxamen-duaren irizpidea “egurtu” egun da; mundu guztiaren ustetan, basoak egurra baino ezin dueman, sendabelarren eta belar industrialen potentziala ahaztuta, lore eta fruituena, liana etaerretxinena eta etnoekoturismo proiektuak garatzeko basoak ematen dituen aukerak albo-ratuta. Horrez gain, basoa karbonoaren estolda hodi lana ere egin dezake, Kiotoko protoko-loko hitzarmenekin bat eginda. Munduko basoak eta baso tropikalak, bereziki, planetako ezin-besteko “giltzurrunak” dira, atmosfera purifikatzen eta garbitzen laguntzen baitute, CO2korrosiboa eta beste gas batzuk eliminatuta.

Peruk 74 milioi hektarea baso ditu, gutxi gorabehera, horietatik %95 baino gehiagoAmazoniako lurraldean. Aberastasun naturalari dagokionez, Latinoamerikako bigarren pos-tuan dago, Brasilen atzetik, eta zazpigarrena munduan. Dena den, lehen postuan dago berebasoak gehien suntsitzen dituzten herrialdeen artean, eta atzetik Brasil, Errusia, Malaysia etaIndonesia ditu. Peruk ateratzen, kontsumitzen eta esportatzen duen egurraren %90 legezkanpokoa baita. Potentzial hori gorabehera, egurra inportatzen Txiletik eta Boliviatik.

Espezie biologikoen kontrabandoa, biotrafikoa, alegia, ekonomiako atalik errentagarriene-takoa da, eta narkotrafikoaren bolumenetatik oso gertu dago. Peruko Amazoniako biotrafi-koaren balorea urteko 500 milioi dolarretik gorakoa dela kalkulatu da.

22

Page 21: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Munduko baso tropikalen azalera 924 milioi hektareatan kalkulatzen da oraindik, etahorietatik %5 baino ez dago babespean oso herrialde gutxitan. Azalerarik handiena, 536milioi hektarea orotara, Latinoamerikan daude, gutxitze eta suntsitze prozesuan. Basoendeforestazioa Hegoaldeko Ameriketan, FAOren datuen arabera, urteko 4.3 milioi hektarea-koa izan zen 2000. eta 2005. urteen artean. Brasilek bakarrik, urteko 3.1 milioi hektareasoiltzen ditu, batez beste.

Basoen deforestazioak eragin jarraitua dauka. Bizitza kate osoari eragiten dio. 2005ekouda amazonikoan, uztaila, abuztua, iraila eta urrian, lehorte kiskalgarri batek, klima aldaketeneta horren ondorengo naturako bizi zikloen aldaketen ondorioz sortutako lehorteak,Amazonasen ibaiadarrak mehartu zituen eta nabigazio eta garraio sistemetan krisia sortuzuen, 5 egunetan 40.000 sutetik gora eraginda Brasilgo Acre, Mato Groso, Rondonia etaMaranhao estatuetan (...)

Halako egoera ez da ezerezetik sortu. Getulio Vargas presidenteak XX. Mendeko 30ekohamarkadan Brasilgo Amazonian hasitako kolonizazio prozesu baten emaitza da. Kolonizaziohura “gizonik gabeko lurra, lurrik gabeko gizonentzat” okupatzeko kontsigna lotsagabearekineta Emilio Medicik gidatutako errepide transamazonikoarekin batera egin zuten eta bereunerik gorena izan zuen “Brasilgo miraria” (1968-1973) izenekoarekin; mirari hark BrasilgoAmazonia gune produktibo bihurtu zuen Lehen Munduko bankuekin konplitzeko, hangoekonomiaren hartzekodun nagusiak. Ekonomia %11 hazi zen baina lurralde hura, basoz, ibaiplanetarioz, megaaniztasunez eta antzinako herri indigenez (horietako asko desagertuak,Tupinambak bezala) beteta dagoen lurralde hura gune mehatxatua da geroztik. Barrutik zeinkanpotik. Barrutik menpeko oligarkiek mehatxatuta eta kanpotik bizitzaren kontura berenirabazi eredu eta sistema aseezinak ezartzen dituzten ekonomia zentralek mehatxatuta.

Arrantza biomasa desagertzen ari da (...) Amazoniako arrantza tokiek krisi larria dute arrantza biomasaren murrizketa azkarra

sortzen ari den harrapaketa neurriz kanpoko eta irrazionalaren ondorioz. Zergatiak? Anitzak.Arau zaharkituengatik, lege arautzaile faltarengatik eta artean indarrean diren legeak betea-razten ez dituen estatu ez eraginkor batengatik, arrantzaren beraren praktika ez iraunkorrezgain.

Amazoniako ibai eta lakuetan zehar dabiltzan txalupa eta batelek toxikoak erabiltzendituzte. (…) Beste batzuek produktu begetalak erabiltzen dituzte, barbaskoa edo katahua,kasu, sabalos espezie preziatua harrapatzeko tahuampatan, negu amazonikoan. Arrantzarakoontziek ere laku eta ibaien hondoak zuritzen dituzten bonbak eta hondoko sareak erabilt-zen dituzte, hala arrainkumeak suntsituta eta espezieen ugalketa oztopatuta (...)

Jardunbide horien ondorioak bistan dira Amazonasko ibar guztian zehar. Hainbat herriindigena hilzori biologikoan daude euren elikagai nagusia, arrantza, euren laku eta putzueta-

23

Page 22: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

tik praktikan desagertzen ari delako. Amazoniako herri eta hiri handietako azoketan arrainazen herriaren elikagaia eta, orain, luxuzko elikagaia da, eskasiak pobreek ezin ordaindu dutenprezioan jarri baitu (...)

Amazoniako arrantza tokiekiko inpaktu honek estatistiketan du bere isla. Inguru natura-letako arrainaren lehorreratzea urtean 80.000 tona metrikokoa dela kalkulatzen da, PerukoAmazonia osoan. Dena den, eskaintza eta eskaeraren arteko aldea gero eta nabarmenagoada. Orain gutxi arte, 2000. urtera arte, 22.000 tona arrain deskargatzen ziren Iquiton, milioierdi biztanle dituen hiria, Peruko hiri amazonikorik handiena. 2002. urtean eskaintza horrek12.000 tonaraino egin zuen behera eta 2003an 8.000 tonaraino (…) Eskaintza eta eskaera-ren arteko alde hori ez da sortzen, inork uste dezakeen bezala, beste elikagai batzuk arrainaordezten ari direlako (beraz, eskaera murrizten doa), baizik eta arrantza biomasa agortzeazkarra pairatzen ari delako.

Amazoniako biztanle baten proteina kontsumoaren %45 arrainetik datorrela kalkulatzenda, eta oso atzetik, behikia, txerrikia, mendiko haragia, hegaztia keta arrautzak ditu.Amazoniako lana eremuko biztanle bate narrain kontsumoa 100 kilo per capitatik gorakoada eta hirikoarena, 30 kilokoa.

Giro naturaletako arrantza biomasaren agortzearen ondorioz sortutako arrantza eskain-tzaren murrizketa gero eta azkarragorako joerari ez bazaio buelta ematen eta arrantza tokiindustrialen eskaintzak ez badu eskaintza eta eskaeraren arteko alde gero eta nabarmenagoakonpontzen, elikadura katastrofe baterantz joan gintezke arrisku handiz, Amazonaseko ibarosoan.

Amazonas ibaia, bihurritzen ari den anakonda planetarioa (...) Ur ezberdinak pasa dira ibaiaren bizitzatik milurteko erdian zehar.Aldaketa gogorrak,

bat batekoak, ordena naturalak sortutakoak baino gehiago, gizakiak berak sortutakoak jasanbehar izan ditu eta eragin latza izan dute ibai handiaren eta sistema hidrologikoan, baita beremilatik gora adarretan ere. Adar horiek ibaiaren 6.780 metrotan zehar banatzen dira etahorregatik da munduko ibairik luzeena, baita emaritsuena ere. Amazonasko uren bolumenamunduko ibai guztietako uraren %47 da. Ibaiaren ibilbideak (...) zauri hilgarria duen anakon-da kosmikoa dirudi, bihurritzen ari da sarraski gupidagabeagatik eta bere basoetako milioikahektarea txikitzeagatik; eta horren ondorioz, fauna galtzea, lurra higatzea, ertzeetako herrieneta hirien desagerpena, atzera bueltarik gabe itzaltzen ari diren ehunka herri indigenen azkenhatsa.

Hala ere, hidrologo eta klimatologoen iritziz, ez dago klima beroketa baino mehatxuhandiagorik Amazonas ibaiarentzat, planetan dagoen ur gozo ez kutsatuaren %15 eta 20artean ematen duen ibaiarentzat.

24

Page 23: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Hala da, gas toxikoek edo negutegi efektua sortzen duten gasek sortutako klima nahas-menduak Atlantiko eta Pazifiko tropikaletako klimaro gora eragin diote, eta horrek bere era-ginak ditu Amazonasko ibarraren egonkortasun ekologikoan: lehorteak, euri jasak, landare-diaren eta faunaren ziklo biologikoen aldaketak eta horiek giza bizitzan duten inpaktua.

Frantzia eta Brasileko zientzialari taldeek berriki egindako ikerketek diotenez,Amazonasko uren emaria jaisten ari da. (...)

Ibaiaren emariaren beherakadak, “ibai guztien aita eta erregea”, poetak k antatzen zuenbezala, Lur guztian aldaketak ekarriko ditu. Baina, batez ere, orain milaka urtetatik ibai kos-mos horrekin elkar ekintzan jardun diren herri indigenen bizitzan. Areago, garaien hasieratik,indigenen kosmobisioak esaten duen bezala.

Herri indigenak ekonomia globalean (...) Gaur egun, Amazonas Ibarreko Antolakunde Indigenen Koordinadorak (AIAIK) dio-

enez, indigenen biztanleria Amazonian milioi eta erdikoa da, 400 herri edo familia etnolin-guistikoetan banatuta eta Amazonas ibarreko 9 herrialdetan barreiatuta. KolonaurrekoAmazonia,AIAIKen hitzetan, 7 milioi biztanle indigenen etxea izan zen, 2.000 herri edo nazio-tan banatuta (...)

Natura amzonikoaren suntsiketa eta herri indigenen tragedia beti egon dira lotuta hain-bat garairekin, gertakarirekin eta munduko ekonomiaren zikloekin. Inposaketa kolonialak indi-genen existentzian izan zuen eragin suntsitzailearen ondoren, XVI. mendetik XVIII. menderabitartean, XIX. mendean iritsitako estatu independente eta errepublikanoek ez zuten aldatuherri horien egoera. Guztiz kontrakoa, okerragoa izan zen. XIX. mende amaieran etaXX.aren hasieran, lehen iraultza indutrialaren loraldian, Amazonas ibarra munduko ekono-miak partekatu zuen lehengaiaz hornitzeko, kautxua edo shiringa (hevea brasilensis) autoenindustria berrirako, alegia.“Negar egiten duen arbolaren” latexa, milaka indigenen odolarekinnahastu zen, horiek kautxuaren ustiaketaren sistema prekapitalistako esklabu katean krudel-ki eta gupidagabeki lotu zituztenean Brasilen, Kolonbian, Perun, Bolivian eta Ekuadorren.Perun soilik, 300.000 biztanleko indigena amazonikoko populaziotik, 50.000 indigena hil zituz-ten gutxienez, garaiko agiri eta lekukotasunen arabera.

Kokainaren “urre zuriaren” aroa, petrolioaren “urre beltzaren” aroa, gasa eta Txina etaIndiaren, hazte bidean diren bi potentzien, mea eskaera beste kolpe latz bat jotzen ari diraherri indigenen eta ekosistema amazonikoen bizitzan. Brasilgo Para estatu amazonikoan,munduko meategirik handiena, “Serra do Carajás”, milioika soja hektarearen landaketa, urreustiaketa, milioika baso hektarearen mozketa eta multinazionalekin eta ekonomia eredumoderno eta globalarekin lotutako beste zenbait proiektu erraldoi heriotz zauriak eragitenari dira ekosistemetan eta herri indigenen biziraupena mehatxatzen ari dira.

25

Page 24: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Ekuadorren, beste hainbaten artean kasu bakarra aipatzeagatik, 20 urtetan TEXACOpetrolio enpresa multinazionalak 430 petrolio-hobi egin ditu 430.000 hektareatan, 1.500petrolio upel ateratzeko. Horrek atzera bueltarik gabeko inpaktua eragin du ibaietan, baso-etan, lurretan eta herri indigenen existentzian.

Boliviako lurraldean %60 amazonikoa da. Kautxuaren zikloaren ondoren, XX. mendeanabeltzaintza latifundio handiak ezarri dira ingurune horretan. Baita soja eremuak eta agrobusiness-eko beste produktu batzuk ere, commodities deritzanak, eta koka landaketarakolursail edo barrutiak, kontsumo tradizionalera edo narkotrafikora zuzenduak. Boliviako SantaCruz de Sierrako lautada heze zabal eta emankorretan 200.000 soja hektarea landatu diraeta horregatik herrialdea labore horren zortzigarren esportatzaile nagusia da, MacDonalds-eko hanburgesak egiteko haragi ekoizpenera bideratuta. Horren guztiaren prezioa ordaindu-ta, nire Boliviarako bidaietan ikusi ahal izan dudan bezala, milaka baso tropikal heze hektareake bihurtu dira, ibaiak bide lehor bihurtu, Pirai, kasu, eta hainbat herri indigena euren antzi-nako lurretatik kanporatuta.

Kolonbiako Amazoniaren okupazio prozesua, bertako lurraldearen %40, indarkeriazkohistoria da. Lehen, kautxuaren zikoarekin, sarraski indigena odoltsuak eragin zituena, etaorain, narkotrafikoaren zikloarekin eta horretan ere lehen lerroko biktimak indigenak dirabaina oraingoan nekazari kolonizatzaileekin batera. 2 milioi errefuxiatu kolonbiarretatik, naziohori odolustutzen ari den indarkeria basatiak eragindako errefuxiatuak, milaka batzuk diranekazariak eta indigena andino-amazonikoak. Kolonbiako Herriaren Defendatzailearen txos-ten baten arabera, indigena kolonbiarrak genozidio baten biktima dira zeren antzinatik biziizan dira eta oraindik ere bizi dira lur zehatz batzuetan, beraz, horien jabe dira, LehenMunduko multinazionalek euren handinahiak okatu duten lur horietan bertan, alegia: basomeganitzak, gas erreserbak dituzten lurrak, petrolioa eta beste mea batzuk. (…)

Peruko bihotz geografikoan, Amazonian bete-betean, Urubamba eta Tambo ibaiek bategin eta Ucayali ibaia sortzen den lekuan bertan (…) Ingurune biofisikoaren aldaketa atze-raezinagatik, bere sistema kultural eta sozialaren aldaketa bat batekoengatik eta 4. mundukomerkatu ekonomian sartuta egoteagatik, araudirik eta arrazionaltasunik gabe, baina ekonomiamoderno eta globalaren menpeko, Machiguenga herria, Arawak familia etnolinguistikokoa,Camisea partzuergoaren eraginpeko lur eremuan bizi da eta irteerarik gabeko tuneleandaude.

Indigenen panteismoa eta animismoa:ekologiaren eta gizakien gizarte baten paradigma berria Julian Mariasek bere “Historia de la Filosofía” liburuan (Alianza Editorial, Madril, 1966)

dioen bezala, greziarren pentsamenduaren arabera mundua betidanik existitzen da eta natu-ra gisa eta, aurrekoaren ondorioz, printzipio gisa interpretatzen da. Mundu ulergarria da, hots,

26

Page 25: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

uler daiteke, beha eta ikus daiteke, teoria, logos eta izatea, eta, beraz, mundu hau ordenatu-ta eta legek gidatuta agertzen zaigu. Kosmosaren ideia da hori.

“Baliabide” hitzak (ingelesez resource), bere jatorrian, bizitza esan nahi zuela gogoraraz-ten digu Vandana Shiva naturako ekintzaile indiarrak, testu honetan behin eta berriro aipatudugunak, bere “Baliabideak” saiakeran, Garapenaren Hiztegian argitaratutakoa eta WolfgangSachs-ek editatutakoa (PRATEC Proyecto Andino de Tecnologia Campesina, Lima, 1996).Hitz horren erroa latineko “surgere” aditza da eta beti birsortzen ari den energia eta biziiraunkorreko iturri baten kontzeptua eta ideia ekartzen dizkigu gogora. Baina baliabide etanatura kontzeptu horrek aldaketa eta eraldatze zakarra pairatu zituen kolonialismoa etaindustralismoaren ailegatzearekin batera, natura bizia eta bere dohainak intsumo material,agortezin eta bizigabe bihurtuta. Ekonomia moderno eta globalak amaitu du natura bizi itu-rri gisako kontzeptuaren erailketa.

Antzinako kulturek eta indigena andino-amzonikoen kosmobisioak sakratutzat jotzenzuten natura, ama natura, azkenean, arrazionalismo kartesiarrak eta Francis Baconen (1562-1626) zientifismoak deskralizatu zuten.Azken hori zientzia modernoaren aitatzat hartzen daeta berarentzat ezagutza zientifikoak eta bere tresnek “ez dute soilik eragite apal bat egitennaturaren ibilbidean; berau konkistatzeko eta mendean hartzeko ahalmena dute, erroetarai-no astintzeko ahalmena”.

Pentsamendu horrekin, zientziarekiko fede modernoarekin eta merkatuaren teologiare-kiko sinesmen itsuarekin, natura lehengai bilakatu zen eta gizakiak “giza baliabide kualifikatu”.Horrek eraman zuen Robert Solow, agian makroekonomia neokeynestarraren ordezkaririknabarmenena, honakoa esatera: “Baliabide naturalen agortzearen inguruko kezka zaharhorrek ez du inolako oinarri teoriko irmorik”. Idolatria zientifista horren tonu berean,George W. Bushek, lehen aipatutako Batasunaren Egoerari buruzko txostenean klima bero-keta eta bere ondorioak teknologiaren tresnekin eta zientziaren mirariekin konpondukodirela esan du. Arrazonamendu bitxia erlijio armagedonistaren eta petrolio multinazionalenekonomia ultraliberalaren arteko kontraesanak dituen fundamentalista batengan.

Sintesi gisa, mendebaldeko pentsamendu zientifikoarentzat natura eta errealitate kon-tzeptua, funtsean materiala da, hots, materiala dena erreala denaren oinarria da. Errealitatehorretan mundu bakarra, batua, bere alor guztietarako baliagarri diren lege fisiko eta kimikoekgidatua baino ez da existitzen. Aristoteleren logika klasikoaren legeak. Naturaren mailakomunduak, kultura eta gizartearekin kontrajarrita.

Aitzitik, kiosmobisio indigena amazonikoaren pentsamendu magikoarentzat errealitateakalderdi material eta ez materialak ditu, ikusgarriak eta ikustezinak, arruntak eta ezohikoak.Pentsamendu honentzat kosmos bakarra existitzen da. Baina kosmos hori unitatea da, uga-

27

Page 26: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

ritasunean. Askotarikoaren batasuna da. Zientzialari sozial nabarmenenek adierazi dutenbezala, kosmos hori espazio eta espazio plan ezberdinetan kokatutako hainbat munduk osa-tzen dute: basoaren mundua, ibaiena eta putzuena. Mundu honetan natura eta kultura atalgisa bereizten dira.

Mundu ikusezin horietan daude gauzen jatorrizko esentziak: naturaren amak, landareen,mineralen eta animalien jeinuak. Aspaldiko garaietan, denak ziren jendea. Baina kosmos jato-rrizko hori, banaezina, bereizi eta zatitu egin da historiako uneren batean. Historian zeharizan diren mugimendu milenarista eta mesianiko indigenak, XVIII. mendeko Juan SantosAtahualparena bezalakoak, mundu hori berreraiki eta batzeko saiakera egiten ari dira.

Panteismo eta animismo indigenak, gizakia osotasun baten atal gisa naturan txertatutadagoen izakia dela sinesten duena, gaur egun, XXI. mende hasiera honetan, zientzialari askokitzulezin eta apokaliptikotzat jotzen duten planeta mailako ingurumen krisiaren erdian, ingu-rumen eta kontserbazionismo paradigmarik onenetakoa eta handienetakoa da, baita gizarteeredu berri bat eta naturarekin harremantzeko beste modu bat ere. Zeren gizarte kapitalis-ta neoliberalean gizakia kontsumitzeko baino ez bada bizi, gizarte eredu indigenan gizoneketa emakumeek bizitzeko baino ez dute kontsumitzen.

Postmodernitateko filosofoek, Leonardo Borrek, Humberto Maturanak eta FelixGuattaryk badakite hori, eta horregatik baieztatu dute gizakia Lur planetan biziraun dezanbide bakarra naturarekiko bere harremana berrantolatzea eta berreskuratzea dela, natura-ren parte izatera itzulita, bizi baldintza animista eta panteista onartuta.

Modernitatearen ailegatzea Erdi Aroko aldaketa eta eraldaketei esker gertatu bazen,fedea eta arrazoia dogmatikoki onartzeagatik hamar mendez paralizatuta egon zen Erdi Arohura, kosmobisio indigenaren ikuspuntutik postmodernitate amazonikoak ekonomiaren glo-balizazioak dakarren balizko modernitateak ekonomian, kulturan, politikan egindako okerbi-de eta gehiegikeriak, eta, batez ere, Ama Lurra suntsitzeko duen gaitasun harro eta aseezinaauzitan jartzea dakar.

OHARRAK1. Ponentziaren luzeera dela medio eta leku arazoengatik, ponentzia moztu dugu eta hala denean, parentesi arte-

ko puntuekin adierazi dugu. Barkamena eskatzen diogu autoreari. Interesa duen irakurleek ponentzia osoa eska

dizaiekete GGKE antolatzaileei.

28

Page 27: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

2KONTSUMO KONTZIENTE ETA ARDURATSUA:ETIKA, ELKARTASUNA ETA EKOLOGIA

Page 28: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

30

ESNEAREN BIDAIA SUPERMERKATU GLOBALEAN ZEHAR

Alvaro PorroCRIC – Kontsumoari buruzko Ikerketa eta Informazio Zentroa

Laburpena: (Opcions Aldizkariaren 16. eta 19. aleetan argitaratutako artikuluak)Bidaia bat Kantabrian zehar, Argentinatik pasatuta; bidaia horretako bost argazkik hainbatauzi interesgarri zabaltzen dituzte. Loturarik al dute kostako txaletek janariaren kalitateare-kin? Kopuru txikiagoa ekoizten baduzu, diru gutxiago irabazten duzu kasu guztietan? HegotikIparrera esportatzea, positiboa al da beti Hegoaldeko herrialdeetako jendearentzat? Hartzendudan esneari buruz pixka bat gehiago jakiteak lagunduko al dit inmigrazioari buruz pixka batgehiago jakiten? Nekazaritzako elikagaien eredu globalak arrastoa uzten du. Sojaren arrasto-ari jarraituz gero, adibidez, pobreziaren lantegiarekin topo egiten dugu, Paraguayen. Bainaarrastoa ez du Hegoaldean soilik uzten, hemen ere nekazaritza eta abeltzaintza hiltzeardaude pentsu kontzentratuetan itota eta hirietan gure dieta ikusgarriak kolesteroletan mur-giltzen dira. Hala ere, bada beste arrasto bat uzten ari den jendea...

Txaleta eta esne ona nahi ditut Eva eta Ismael Bilbon bizi dira baina gustuz hartuko lukete asteburuetan hiritik ateratze-

ko txalet bat, hobe kostaldetik gertu, udan hondartzara joan ahal izateko. Antza denez,Kantabrian, Suancestik gertu, elkarri atxikitako etxeak egin behar dituzte, ordain dezaketenprezio batean (34 milioi pezetan). Gaur egun, Kantauri itsasoko autobideari esker, ordubete-an ailega daitezke bertara, buxadurarik ezean. Gaurko gosarian, Ismael esnearen zapore fal-taz kexu zen. Abeltzainen herri batean hazi zen eta badaki zer den esnea.

Kantabriako kostaldea paregabeada hedadurazko abeltzaintzarako, euria-ren eta klima leuntasunaren artekokonbinaketak sei belar mozte aldi egite-ko aukera ematen baitu. Halaber, era-kargarritasun urbanistiko handikogunea ere bada. 15 urtetan abeltzainen%80k bere lana uzteak eta azken 10urteotan Kantabriak Espainian etxebi-zitza eraikuntza hazkuntza tasa altuenaizateak badute loturarik (DiarioMontañes 2005/7/05). Baita gaur egun60.000 hektarea eukalipto sailak izateaere, interes industrial handiko espezieadena eta lurra hondatzen duena.Alvaro Porro

Page 29: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Negozio berri hau hondamen sozial eta ekologikoa da Maggie neska argentinar bat da eta Bilbon bizi da umezain lanak eginez. Bere familia

Argentinan bizi da eta doi-doi iristen da hilabete amaierara gobernuak ematen dizkien 150pesoekin eta Maggiek bidaltzen dienarekin. Gurasoak Chaco eskualdean bizi dira. Lur sail batzuten errentan; fruta-arbolak landu ohi zituzten eta, kotoia biltzeko garaian, jornalak egin ohizituzten. Federicok, lur horren jabeak, soja ekoizle bati saldu dio lur saila; ekoizleak 15.000hektarea erosi ditu eskualdean jadanik, horietako batzuk baso-lurrak2. Urte batzuetatik hona,eskualde guztia soja ekoizpenari lotu zaio, kotoi sailak barne3. Monsantoko soja transgenikoada hori. Makina handi batzuen bitartez landatzen da eta abioia pasatzea besterik ez du behar,glifosato indartsuaz isurtzeko; soja horrek izan ezik, landare batek ere ezin du produktu kimi-ko horren erasoa jasan. Soja horren lanketak eskulanik behar ez duenez, nekazari eta neka-zaritzako langile askok beren lana utzi behar izan dute edo ustiategiak itxi behar izan dituz-te (Argentinan 12 ustiategi ixten dira egun bakoitzeko). Maggieren herrian, 10 heldutatik 6dira langabetuak. Egoera horren aurrean, bere lehengusuek hirira alde egin zuten lan bila,baina ez zuten ezer lortu. Orain Buenos Aires kanpoaldeko villa miseria batean bizi dira,Maggie bezala egunen batean Espainiara etortzeko aukeraren zain. Boluntarioek gidatutakokomunitatearen jantokia badute, behintzat; bertan Soja Solidaria programako soja jaten duteegunero, ekoizleek pentsuetarako lehengai gisa esportatzen duten soja tona bakoitzeko kilobat oparitzen baitute4. Esportatutako tonatakoren bat Santanderko portura joango da.

Antoniok aitaren ganadutegiarekin jarraitzen du Suances-en, kostatik gertu. Bertakoardura hartu zuenean, modernizatzeko inbertsioa egitea erabaki zuen, hala aholkatu baitzio-ten. Dirulaguntza bati eta 75 milioi pezetako mailegu bati esker pentsua nahasteko gurdiaerosi zuen, 85 behi buru izateraino iritsi zen eta ustiategiak uzten zituzten auzokoen 300.000kilo kuota erosi zituen. Hasieran Antoniok behiak larreetara ateratzen zituen Suances-enbelar asko ematen baitute horiek, baina jada ez da ohikoa. Neketsua da larre bat errentanlortzea, eraikuntza enpresei saltzen baitzaizkie, dirua eskutan hartuta. Orain, behiak ukuiluanegoten dira ia beti eta pentsua ematen die batik bat. Ahalik eta esne gehien lortze aldera,soja eta bitamina konplexu proportzio handia duen pentsua erabiltzen du. Modu horretan,litroa 56 pezetan ordaintzen diote, ekoizpen txikiagoa duten kooperatibako beste batzueibaino gehiago, eta sarrerek gora egiten dute. Era berean, gastuek ere gora egiten dute: hain-beste pentsu erabiltzea garesti ateratzen da, behiek gero eta maiztasun handiagoz hartzendute errape-mina eta esnea bota behar izaten du behiei antibiotikoak eman dizkielako…Litro bakoitzeko kostua 40 pezetan jartzen zaio (maileguaren itzulketa kontuan hartu gabe),beraz, marjina 16 pezetakoa da. Oso estua, bankuko epeak ordaindu ahal izateko.

Marjina oso estua denez, 10 buru gehiago erostea erabaki du,Ameriketakoak, baita behi-jezteko makina ere, lanean laguntzeko (ez du beste etorkinik kontratatu nahi; gutxi kobra-tzen dute, baina dena ikasten duten bitartean…). Hori guztia ordaintzeko artoa lantzen zuensaila eraikuntza enpresa bati saldu dio (antza denez, elkarri atxikitako etxeak egin behar

31

Page 30: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

dituzte). Minda izango da arazorik handiena: 10 buru gehiago izanda, amesgaizto bihurtukoda, badaki egunen batean salatuko dutela harrobira botatzeagatik.

Iraunkorrak gara, baina ez gara bideragarriak Donato eta Concha beren etxea husten ari dira, etxez aldatuko dira. Bakarrik utziko

dute Luisa, herrian,Vega del Pas-etik gora, geratzen den abeltzain bakarra. Esne litroa merkeirteten zitzaien, behien janariaren gehiena Vegako bazka-larretan baitzen, udan, eta Donatokudaberrian segatutako belar lehorra, neguan. Gutxi gorabehera, beren gurasoak egiten zutenmodura, baina modu erosoago eta produktiboagoan. Haatik, esnearen truke gutxiegiordaintzen zieten: koipe gutxi eta proteina gutxi dituela, han goian zaudela eta gutxiegi ema-ten didazula… Litroko 35 pezeta ordaintzen zizkieten eta, kostuek 25 pezeta kentzen zizkie-tenez, 10 pezetako marjina baino ez zuten lortzen. Nekazaritza Garapeneko Sailekoek esanzietenez, beren ustiategia ez zen bideragarria. Denbora gutxi zen hitz hori lehenengoz entzunzutenetik, eta handik aurrera etengabe entzuten hasi ziren. Orain hilabete batzuk, sindikatu-ko neskak ekologikora pasatzeko esan zien, beren esneak kalitate handia zuela eta. Ironiaederra, batzuek gutxi ordaintzen dute ez dutelako zure esnearen kalitatea atsegin eta besteek,ordea, kalitate hori bera estimatzen dute. Luisek, pentsu biltegikoak, ekologikoak etorkizunikez zuela esaten zuen. Benetan gustatzen zaiena behiak izan arren, ustiategia uztea erabakizuten ekonomikoki kolokan ez egoteagatik.

Orain, Donato eta Marta Celayara, eskualde burura, jaitsiko dira bizitzera. Donatokzerrategian egingo du lan, eskualde guztiko eukaliptoak iristen diren zerrategian (beren ustia-tegiak utzi ondoren,Vegako abeltzain askok eukaliptoak landatu zituzten). Martak oraindik ezdaki zertan emango duen denbora.

Iraunkorra + bideragarria, posible daAlonso familiak esne behien etxalde bat gidatzen du Ason bailarako bere herrian.

Egunero 38 litro esne ematen zituzten 70 buru izatera iritsi ziren, 40 milioiko mailegu bateta ordaindu beharreko gastu asko: pentsuen faktura dela, pentsua nahasteko makinarenletra dela, albaitariaren kontua dela, txahal gehiago erosi behar direla, botikak direla… Diruasartu bezala ateratzen zen.

Mari Paz ama bere seme-alabek etxeko esnea hartzerik ez zuela nahi ohartu zenean etabehi guztien izenak ezin zituela ikasi konturatzean, momentuan bertan gelditzea erabakizuen. Mahai inguruan eseri zituen denak eta erritmoa jaistea erabaki zuten. Orain 45 burudituzte, lehen ematen zieten pentsuaren herena ematen diete, bazka larreetara eramatendituzte eta beren bazka eta belar-zuloak egiten dituzte (eskerrak orain bi urte ez zituztenlarreak saldu, Serafin eraikuntza enpresako nagusiak mahai gainean bi milioi pezeta ipini ziz-kienean). Hala, litro bakoitzaren kostua 39 pezetatik 31ra jaitsi da. Beren kooperatiban aspal-di erabaki zuten bazkide guztiei prezio bera ordaintzea (Mari Paz da bertako presidenteaeta oso harro dago erabaki horretaz), horregatik, 54 pezetan ordaintzen diete litroa.Taldean

32

Page 31: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

33

eginez gero, ekoizpena errentagarriagoa suertatzen da; horregatik lortu dute bizirik jarraitzeaharan honetako familia-ustiategi txiki eta ertainek.Alonsotarrek ekoizpen ekologikora pasa-tzea pentsatu dute inoiz, baina Serrana etxaldekoek, orain bi urte etxaldea ekologiko bihurtueta gero, esaten dutenez, ez dago merkaturik eta nahiko ongi bizitzeko adina irabazten dutenarren, esnearen erdia konbentzional gisa saldu behar izaten dute.

Soja tour: ni banoa hemendik, ba al zatoz?Gauez etorri ziren, bilobak, senarra eta ni kamioi batean sartu gintuzten. Nire oiloak eta

txantxitoa5 korrika zebiltzan alde batetik bestera… Semea urduri zegoen eta oihu egiten zuen,fusil ipurtondoarekin jo zuten bularrean. Kamioian ume asko zegoen… Nik negar egiten nuen.Handik Tercera Linea Tecojojara eraman gintuzten, eta han kolpe asko jaso genituen. Kea ikusinuen urrutian eta gure etxetxoa ote zen galdetu nion senarrari, hark ezetz esan zidan, kea urru-tiago zegoela. Gero fiskaltzara eraman gintuzten, Vaquerian, eta han jakin genuen Angel etaLeoncio tiroka hil zituztela, oraindik gogoratzen dut beren ama negarrez, zahartxoa zen bera…Rafaelak berak kontatzen dizkit bere nekazaritza komunitateko 50 familia hirugarren kanpo-ratu zituzteneko oroitzapenak, Paraguayko erdialdean, 2005eko ekainaren 24an. Kanporatzehorretan, 150 pertsona atxilotu, 56 etxebizitza kiskali eta hainbat labore hektarea suntsituzituzten, eta Opperman soja ekoizleak armarik gabe zeuden bi nekazari hil zituen tiroka.Rafaelak 60 bat urte ditu eta lurrik gabeko nekazaria da, edo jabetza paperik gabekoa,behintzat, beste 400.000 nekazari inguru bezala, iragan kolonialaren eta orain gutxi artekoStrossner jeneralaren diktaduraren eraginez, biztanleen %2 lurren %75en jabe den herribatean.

Rafela eta bere familia Herri Mugimenduarekin (Movimiento Agrario Popular, MAP)batera okupatutako lursail batean bizi dira bost urtetik hona; nekazaritza erreformak lurrikez zuten nekazari familientzako gorde zituen lur horiek, baina enpresariei legez kanpo salduzizkieten, soja eskala handian ekoizteko. Saltzaileak herri erakundeak dira, baita nekazaritzaerreformarekin batera lur horiek lortu zituzten nekazariak ere. Enpresari brasildarrak iristendira, besapean milioi guarani gutxi batzuk dituztela. Nekazaria administrazioak alboratuta sen-titzen da, inoiz ez du halako diru mordoa ikusi ere egin, beraz, bere lursaila saldu eta hirira alde egi-ten du. Baina hirian ez dago lanik eta salmentako dirua urtebeteko epean amaitzen da, eta hanez da Tecojojan bezala: han dirurik gabe ez dago jatekorik, ez egurrik, ez etxerik, ez urik…Orduan etorri ohi dira kalez kaleko salmenta, prostituzioa… eta gero eta nekazari gehiago ikusditzakegu Asuncion inguruko txaboletan pilatzen, eskean ibiltzea edo lapurretan aritzea ez besteetorkizunik gabe. Bitartean, Tecojojan utzitako lurretan soja landatu dute, eta pozoiarekin fumi-gatzen dute. Eta beste batek saldu zuen lursailean gauza bera, eta erdian den beste familia batidirua eskaintzen diote, eta behia hiltzen zaio pozoituta, eta etxea fumigatzen diote… eta azke-nean berak ere alde egiten du. Kontakizun hori Jorge Galeanorena da,Tecojojakoa bera ereeta MAPeko buruzagietakoa. Pobreziaren fabrikari buruz mintzatzen zaigu: sojaren zabalpena-ren eta hiri inguruko marginalitate guneen hazkundearen arteko lotura.

Page 32: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

34

Ereduen talka ArroyonSoja elefantea plater denda batean bezala sartu zen Paraguain eta Hegoamerikako beste

zenbait herritan, baina platerak hautsi beharrean, pertsonak, familiak, erkidegoak, bizimoduaketa ekosistemak hautsi zituen. Abeltzaintza intentsiboa munduko soja eskaeraren hazkundeazeleratuaren motore nagusia da. Sei urtean sojaren lanketa %83’7 hazi da Paraguain etagaur egun nekazaritza azaleraren erdia hartzen du. Gobernuak eta tokiko administrazioeksustatzen dute zabalpen hori, sojan Paraguaiko BPG geldia salbatuko duen produktu izarraikusten baitute, hala Latinoamerikako herri ahaztu hori soja ekoizle nagusi bilakatuz.Herrialdeko biztanleen %50 nekazaria da eta zabalpen horretan nekazari komunitateak“aurrerabidearen oztopo” gisa ikusten dira, alegia, “aurrerabidea eragozten duten alfer etanagi” gisa. Dena den,Tecojojaren moduko zenbait errealitatek eta datuk sarritan eredu agro-esportatzaileari lotuta datorren garapen mota hori auzitan jartzen dute: soja zabalpenik han-diena gertatu den bost departamenduak dira pobrezia tasarik handiena dutenak, baita herri-tarren kanporatze tasarik handiena eta diru-sarreren kontzentraziorik altuena dutenak ere.MAP Tecojojan gertatzen ari zenaz ohartu zen eta nekazaritza erreformako herri lurrak sojaekoizle handi eta ertainei (brasildarrei, batik bat) ilegalki saltzen zaizkiela salatzen dihardu.Bestalde, Paraguayko justiziaren martxa motel eta tranpatia dela eta, Rafaelarenaren modu-ko erakundeko familiek okupatzen dituzte gaizki kudeatutako lur horietako zenbait. Orainarte justiziak arrazoia eman die baina sojaren ereduaren aparatu judizial eta mediatiko bote-retsuak epai irmoa atzeratzea lortu du helegiteen bitartez. Bien bitartean, okupatutako lur-sailetan, Rafaelak kontatzen zigun kanporatze ez legezkoaren moduko hiru egin dituzte indarparapolizialek, soja ekoizleek eta beren gizon armatuek eta prozesu horri legaltasun itxuraeman nahi dioten fiskal ustelek.

Tecojojak hiru bide paralelo ditu eta horietan zehar, 150 metroka, familiakako lursailakdaude: etxea aurrean eta norbere kontsumorako eremua atzean. Bideetako ertz batean denerreka txikia zeharkatuz gero, paisaia guztiz ezberdina da: soja lanketa eremu erraldoia da,basamortu berdea deitzen diotena. Soja lerrotik soja lerrora ez dago ezer, ezta belar txarbakarra ere; glifosatoak du horren ardura, Monsantoko sojaren6 lagunik onena, eta bakarra.Basamortu horrek bi ale biltegi hornitzen ditu (Arcadio tokiko kazikearena eta Cargill mul-tinazionalarena) eta hemen hasten da milaka soja tonaren bidaia globala. Errekaren bi alde-etako hogei metro horietan islatzen da nabarmen ereduen talka: alde batean agroesporta-zioaren eta merkatu globalaren eredua eta, bestean, herri nekazaritza eta elikadura subira-notasuna. Lehen ereduak bigarrenaren lurra eta ura nahi ditu. Epe luzean eraso horri eusteko,MAPek honakoak proposatzen ditu: lurraren kudeaketa eta jabetza modu komunalean egi-tea, trebakuntza eta kontzientziazioa sakon lantzea eta autokontsumoa lehenetsiko duten etahaziak, kimikoak, makinera eta abarren inportazio beharrik gabeko dieta orekatua bermatu-ko duten ekoizpen egroekologiko ereduak bultzatzea.Autokontsumorako ez den gainerako-arekin, tokiko merkatuetan saltzeko saiakera egingo da, modu bateratuan.

Nekazariak tokiko merkatuetarako sarbidea izatea funtsezkoa da, baina nekazaritza indus-

Page 33: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

triala eta banaketa enpresak ailegatzearekin batera asko zailtzen ari da. Nire bidaia segitukodut Ciudad del Esteraino, Paraguaiko ekialdeko muturrean,Tecojojatik ehunka kilometrora.Han geundela, eredu agroesportatzailearen aurrerapenaren kontrajarrita, tokiko merkatura-tzearen garrantziaz kontzientziatutako hainbat erakundek berreskuratutako nekazaritzaazoka batean izan gara. Paraguain ezarritako supermerkatuaren kulturarekiko eszeptiko direnkontsumitzaile hiritarrei departamenduko nekazari komunitateetako produktu osasungarri,merke eta askotarikoak eskaintzen dizkie azoka honek. Josek eta Parana Garaiko EkoizleenZentraleko bere kideek euren produktuei (azenarioak, poroto7 mota ezberdinak, gazta…)irteera aurkitzen dietela kontatzen digute, eta horrela olioa, gatza, eskola materiala, xaboia,bonbillaren bat… erosteko aukera izango dutela.

Josep, Ali eta Jorge: hiru istorio eta muin beraNeu Paraguain egon ondoren, Jorge Galeano, MAPeko burkidea etorriko da Kataluniara

Soja Monokultiboaren Herri Epaimahaian8 parte hartzera. Kontua da Espainia Munduko lau-garren soja esportatzailerik handiena dela: 5’5 milioi tona 2004an9, eta horietatik %92 abe-reen elikagaiak egiteko erabiltzen dira, zerriena bereziki.

Bartzelonako Plana de Vic herrira goaz; abeltzaintzako tradiziotik abiatuta, merkatu glo-balera bideratutako zerrien hazte gune garrantzitsu bilakatu da. Herri hartan, Josep-en ustia-tegia bisitatu dugu. Berak eta semeak dirutza inbertitu dute ustiategia modernizatzen (400zerri hazteko de engorde eta 80 esne behi buru) bizi ahal izateko. Halako “txikiak” direnfamilia ustiategi gutxi geratzen dira. Josep-ek dioenez, auzo asko ustiategiak ixten joan dirapixkanaka: lehen berrogeita hamar ginen eta orain hiruk baino ez ditugu behiak, eta badakitemodernizatu eta hazi ezean ez dutela zer eginik. Josep-ek, tonu ezkorrarekin, ez daki pozte-koa den bere semeak etxaldearen ardura hartu nahi izatea. Jorge eta biok harrituta gaude,biltegietatik ateratzen den pentsu industriala (hots, soja kopuru handia duena) hodi bateanzehar askataraino comederos nola iristen den ikusita. Botoi bat sakatuta nahi duzun zerriguztiei jaten eman diezaiekegu, esan du Josep-ek. Generalitateak (?) mindak biltzeko baltsa(?) izatera behartzen du eta beste mailegu bat eskatu du hori ordaindu ahal izateko. Planade Vic-eko etxalde industrialetan hainbeste abere izateak lurraren eta uraren kutsadura mailaoso altua izatea ekarri du.

Hurrengo egunean La Gleva bisitatu dugu, kontsumo agroekologiko kooperatiba bat,Bartzelonako Gracia auzunean. Bertan hitzaldi batean parte hartu dugu. Jorgek sojaren ere-duak Paraguain sortu duen egoera azaldu ondoren, Alik hartu du hitza, Cacarica komunitateafrokolonbiarrekoa. Alik kontatu duenez, paramilitarrek bere herria zokoratu eta zanpatudute hiru urtetan, esportaziora bideratutako palma afrikarra iritsi eta gero10. Izugarriak diraAliren eta Jorgeren istorioen arteko antzekotasuna. Gure dieta kolesterolean aberatsarekineta horren ondoriozko bihotzekoekin estuki lotutako agroesportazioari eta merkatu globa-lari buruzko bi istorio: alde batetik, kolesterol txarra duen eta opil eta frijituki industrialen

35

Page 34: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

lehengaia den palma olioa eta, bestetik, koipe saturatuetan aberats diren haragi eta urdaikiak.Hazitik kontsumora bitarteko kate osoa: ezin esan bizia sustatzen duenik.

Kaltetuez eta errudunez harago: eraldaketaren protagonistaJorgeren eta Aliren txanda da: beraiek ere kontsumo kooperatibaren berri izan nahi

dute. Alexek hartzen du hitza: adostu ditugun irizpide sozial eta ekologikoen arabera, geureburua antolatu dugu elikagai osasungarri eta zaporetsuak lortu ahal izateko.Tokiko produktuak,ekoizpen agroekologikotik datozenak, familia ustiategiak eta abar bilatzen ditugu, nekazariekinharreman zuzena izaten saiatuta. Kooperatibaren egunerokotasuna sojaren katetik edo pal-mondo oliotik oso urrun geratzen da. Beren kontsumo motak tokiko ekoizpeneko produk-tu begetal freskoei egiten die mesede, baita haragi, esneki eta frijitura industrialen kontsumomurriztuari ere. Esneki hornitzaileak (Mas Claperol) bere bazka propioa egiten du eta ez duerabiltzen sija duen pentsu industrialik, eta haragi hornitzailearen (Assumpta Codinachs)behiak Pallars Pirinioetako eskualdeko bazka larreetan egon ohi dira eta trashumantzia egi-ten dute. Gainera, kooperatibaren lokala elikagaien biltegia baino gehiago da.

Kooperatibak dinamizatutako ateneoa da, gaurkoa bezalako hitzaldiak antolatzen ditu,baita bideo emanaldiak, jaiak, kontzertuak eta abar ere. Arrakasta handi xamarra duenhiruhileroko kale azoka bat antolatzen dute, aldarrikapen ekitaldietan parte hartzen dute...Jorgek erreflexio bat bota du: gainera, zuen ekimen hau erakargarri gertatzen zait kontsu-motik harago doalako. Beste gizarte bat eraikitzean datza.

OHARRAK

2 Soja monokultibo undustrialaren zabalpena da jatorrizko basoen deforestazioaren arrazoi nagusia Argentinan. Greenpeace-en ara-

bera, Amazoniako deforestazioaren %38 eragiten du.

3 Argentinan, soja transgenikoa 16 aldiz biderkatu da 7 urtetan (Andaluzia eta Aragonen adinako azalera okupatzen du).

4 Hainbat erakundek anemiarekin eta malnutrizioarekin lotzen dute soja kontsumo masiboa (www.iguazu.grr.org.ar)

5 Txerria.

7 Lekak.

8 www.debtwatch.org/es/inicio/enprofunditat/plantilla_1.php?identif=347.

9 “No te comas el mundo” kanpaina: Cuando la ganadería española se come el mundo. La soja mata. 2005. Honako helbidean eskuragarri:

www.debtwatch.org/documents/enprofunditat/Deute_ecologic/minidossier_soja_2pg_cast.pdf.

10 Ikus Trampas atala, Opcions aldizkariko 13. alean.

36

Page 35: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

37

BIDEZKO MERKATARITZA: KONTSUMO ARDURATSUAESTRATEGIA ALTERGLOBALISTA GISA

Lutgart VansantSetem Hego Haizea

SarreraKontsumo kontzienteari buruzko eztabaidaren dinamikan sartuta, bidezko merkataritza-

ren gaia landuko dut. Saio honetako izenburuak etika, elkartasuna eta ekologia aipatzen ditukontsumo kontzienterako faktore erabakigarri gisa. Aspektu horiekin bat egiten dugu, noski,baina ez soilik zentzu altruistan, baizik eta beharraren ikuspegi batetik, geure interesaren ikus-pegitik. Geroago argituko dugu gehienbat gaizki ulertutako elkartasun kontzeptu bati aurreegiten saiatzen den tesi hori, beharbada pixka bat sinplista gerta daitekeena.

Argi utzi nahiko nuke beste kontzeptu bat: kontsumo kontzienteak, bidezko merkatari-tzaren marko zabalean, ez du soilik norbanako pertsona kontsumitzailearen arduran eragi-ten; aitzitik, giza harremanen arloan, oro har, aplikatu eta landu beharreko gai bat da, modukolektiboan. Bidezko merkataritza fenomeno sozial gisa, gizarte mugimendu berriak deituenartean kokatzen da. Bere antolakuntza markoa apalgoa da baina ia hiritar bakoitzari eragitendio. Horregatik uste dugu potentzial estrategikoa ere baduela, oraindik ere ez duela emanbeharreko guztia eman.

Bidezko merkataritzaren bilakaera: laguntzatik garapen globalera Bidezko merkataritza urruneko herrialdeetako txiroei laguntza emateaz harago doa,

sarritan horren aurkakoa ere bada, eta hori erakusteko, beha dezagun une batez BM mugi-menduaren azken 40 urteetako bilakaera.

Lutgart Vansantek eman zuen mintzaldia.

Page 36: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Jatorrian BM garapenerako lankidetza politiken testuinguruan kokatzen zen. Fenomenoguztiz berritzailea zen 60ko eta 70eko hamarkada haietan. Joera progresistenek Galtungeninterdependentziaren teoria ere eransten zioten, herrialde handiek herrialde txikienganakoneokolonialismo ekonomiko-politikoaren kontzeptua zabaldu zuena. Garai hartan gaur bainozentzu askoz handiagoa zuen herrialde aberats eta pobreei buruz hitz egiteak, Estatuek bote-re arauemaile eta ekonomiko nahiko handia baitzuten.

Euforia politikoa sortu zen Hegoaldeko herrialdeen botere eta garapen aukerei zego-kienez, iraultza sozialekin esperimentatu zuten, (Hegoaldeko) 77 herrialdeen taldea eratuzen, Bandung-eko konferentziak herrialde guztien autonomia eskubidea aldarrikatu zuen,Mendebaldearen eta Ekialdearen arteko aurkaritza politikoaz gain, Iparraldearen etaHegoaldekoaren artekoa ere bazen.

70eko hamarkadan eta testuinguru hartan BM sortu eta nahiko azkar hedatu zenEuropa Erdialdeko herrialdeetan, beren burua Hegoaldearekiko solidariotzat jotzen dutenIparraldeko kontsumitzaileen jarrera politiko gisa. Aldi berean, ingurumenarekiko interesapizten hasi zen, baita petrolioaren krisiarekiko, nekazaritza biologikoarekiko eta Indiako arro-pa edo arropa hippyarekiko ere, gazte konprometituen nortasun ikur gisa.

Bidezko merkataritza gorpuzten zihoan heinean, enpresa multinazionalen botereareneta “merkatu librea” deitutakoaren barruan oligopolioak osatzearen gaineko kontzientzia erehanditzen ari zen. Egoera hartan, jada ez zen baliagarria merkatu alternatiboa osatzearenhasierako estrategia, beste bide batzuk bilatu behar ziren ohiko merkataritza presionatzeko.

Baina ekonomia kapitalista oso bizkorra da eta joera alternatiboak asimilatzen ditu eska-era bolumen handi xamarra lortzen duten momentuan bertan. Gaur egun, supermerkatuguztiek dituzte elikagai ekologikoak, osasuna produktu berrien erreklamo arrakastatsueneta-ko da, banatzaile handi guztiak etiketa solidarioak asmatzen ari dira... Produktu alternatiboenmerkatuak zabaldu egin dira. Eta gure ekonomia hazten doan neurrian, antzina kontsumis-moaren aurkakoak ziren produktuekin egiten dugu kontsumismoa...

Inertziari jarraituta, ikus dezakegu bilakaera honek beste erantzun bat sortu zuela90ekohamarkadan: kontsumo arduratsua sortu zen, globalizazioaren aurkako matxinada,gure bizitzeko erritmoari kritika, denboraren beste erabilera baten aldeko mugimendua, alar-ma ekologikoa… Joera berri horiek gutxiengoen mugimendu gisa sortu ziren, gorpuztuzjoan ziren eta globalizazioaren gaitzespenean metatzen ari dira.

Historiari egindako gainbegiratu azkar honek erakusten du sistema ekonomikoari zuzen-keta edo alternatiba bilaketa gizartearen garapen global baten fruitu dela beti, mugimendubakoitzak bere garaiarekin bat egiten duela. Baina era berean, mugimendu alternatiboaren

38

Page 37: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

heldutasun eta hazkuntza lerro bat ere erakusten du, azterketa sakonagoa egin duela eta ara-zoaren konplexutasuna bere gain hartzen duela.

Hala, gaur egun mugimendua neurri oso handia hartzen ari dela ikus dezakegu, moduapalegian integratutako hainbat adierazpidek osatzen dute, eta bi mailatan jolasten gara:batetik, makro-mailako antisistema; bertan ez dugu alternatiba bat zehazten asmatzen. Eta,bestetik, pertsona bakoitzaren alorreko mikro-maila, pertsona bakoitza zerbait alda dezake-ela ohartzen denean.

Estrategia alterglobalista: think globally, act locallyHonekin batera, gaur eguneko garaira iritsi gara; gaur egun, globalizazioa fenomeno gisa

ikusten dugu, ez fenomeno berri gisa, jada urte batzuk eman baititu gure artean, eta batez ere,bere mekanismoa eta eraginak ikusten ari gara. Gehien harritzen gaituen eraginetako bat mer-katuen liberalizazioarena eta bere ondorioz gertatzen diren botere pilaketak dira: horiek ezdute garapenean laguntzen, aitzitik, ezberdintasun eta diskriminazio handiagoetara garamatzate.

Gure egungo bizitza sistemaren mekanismoak emantzipazioaren aurkakoak dira: ez duguongizate maila handiagoa lortzen. Norbanako gisa autonomia galtzen dugu (eta norbanako-aren kontzeptua oso sentibera da gure kultura liberalean), eta herriek eta estatuek erabaki-tzeko gaitasun maila galtzen dute beren etorkizuna erabakitzeko. Antiglobalizazio erantzunalogikoa da, beraz.

Baina urte batzuk igaro ondoren eta hainbat munduko gizarte foro egin ondoren, izenaaldatu zen: ez diogu geure buruari antiglobalista deitu nahi, globalizazioa ezin baita desegineta, berez, abantailak ere badituelako. Aitzitik, alterglobalista gara: beste globalizazio bat nahidugu. Munduko Gizarte Foroa –eta kontinente eta herrialde mailako bere beste egiturekinbatera– adierazpide eraikitzailea da egun, oraindik ere kritika handiak egin ahal zaizkionarren. Foroak gaien eta aldarrikapenen bilduma izan ohi dira, kontsumoaren alorrean, neka-zaritzan, politikan, ingurumenean, eta abar. Gai horiek guztiak elkarren aurrean jartzen dira,elkar ezagutzen dute, elkar kutsatzen dute eta bat egiten hasten dira.

Ez dago alternatiba global bakarra eta, gainera, sortzeari ere uko egiten zaio. Badira, halaere, mota guztietako ekimenak eta esperimentuak, “globalki pentsatu, lokalki eragin” lelope-ko estrategian biltzen direnak. Lelo horrek lelo huts izatearen desabantaila dauka, bainaaurrera eramaten ari diren ekimen eta politiken inguruan hausnartzen dugun heinean, geroeta balore handiagoa hartzen ari da eta egiazkoagoa da. Ez dago irtenbide bakarra, egiaabsolutu gutxi dago, baina norberak bere inguruan zenbait gauza egin ditzake. Eta sortzendiren ekimenak ikuspegi honetatik begiratuta, ia egunero harritzen nau zenbait arrastozehatz eta eraikitzaileri egiten zaien harrerak.

39

Page 38: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Hainbat estrategia eta alor bidezko merkataritzan Dakizuen moduan, bidezko merkataritza merkataritza, bidezkoa eta partekatzailea izan

dadin, ustez gidatu beharko luketen printzipioetan oinarritzen da, aberastasuna banatzearenzentzuan.

Hori ezartzeko bi bide estrategiko posible daude: alde batetik, merkatu alternatiboasortzea eta bertan kontsumitzaileek erosteko eta ohiko sistemarekiko ukoa adieraztekoaukera izatea –hala, ohiko merkatuaren kuota murriztuta–. Bide horrek antolatze ahaleginhandiak eskatzen ditu, maila txikian ezin lor daitezkeen espezializazioa eta kudeaketa (hori-xe da estatu espainoleko bidezko merkataritzaren ahulezietako bat).

Bestalde, bigarren aukera ohiko merkataritzari presio zuzena egitea da, baina kasu hone-tan ere kontsumitzaileen sostengu indartsua behar da, eurek baino ez baitute enpresei minematen dien lekuan ukitzeko ahalmena.

Jarduera alorrei dagokienez, bidezko merkataritza nazioarteko merkataritzari heldu izandio bere jatorria kontuan hartuta, zehazkiago gutxi landutako nekazaritza produktuetakoHegoalde-Iparralde fluxuan, eta halakoak lantzen dituzten kapitalik gabeko ekoizle txikieizuzenduta. Estrategia komertzialen gaineko eztabaida handi xamarra izan da, menpekotasunmaila auzitan jar baitaiteke (jabekuntza, adibidez), baita elikadura-subiranotasuna ere, jatorrilekuan zein helburu lekuan.

Azken urteotan, bidezko merkataritzako nazioarteko erakundeen mailan, azken alderdihori zuzendu nahian gabiltza, Hegoalde-Hegoalde merkataritzaren sustapenaren alde eginda.Eta honez gero badaude tokiko eta auzoko merkatuak esploratzen ari diren hegoaldekohainbat herrialdetako ekoizle elkarteak, Latinoamerikan batez ere (erosteko ahalmen handi-xeagoa duten lekuetan).

Baina Hegoaldeko herrialdeei merkataritza fluxu lokalagoak sustatzeko eskatzen dietengure Iparraldeko herrialdeetako adituek eurek... ez dute ezertxo ere aipatzen Iparralde-Iparralde merkataritzari buruz. Nire ustez, ez aipatzearen arrazoia gaiaren beraren zailtasu-na da –Hegoaldeko erakundeentzako errazagoa delakoan–. Uste dut lanerako oso arlozabala dagoela hortxe, kontsumo erakundeentzat, ekoizle erakundeentzat eta beste zenbai-tentzat ere bai.

Halako lan berritzaile bati ekiteko, ez dut uste hausnarketa handiegirik behar denik, eztakontzientziazio prozesu zailik ere. Kontuan hartzeko elementu bakarra masa mugimendua-rena da. Merkataritza alternatiboko kooperatibekin, erosketa komunarekin, ekoizleen aldetikosalmenta zuzenarekin eta abarrekin esperimentatu duten antolakundeekiko errespetu osoz(horiek ere beharrezkoak direla uste dut eta zenbat eta erradikalago, orduan eta hobeto,bidea irekitzeko eta irizpideek bizirik iraun dezaten), nire iritziz merkataritza harremanekiko

40

Page 39: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

mugimendu alternatibo batek, hemen, biztanleriaren segmentu zabala hartu beharko lukeeta kontsumitzaile asko erakarri beharko lituzke. Kontsumitzailearen boterea sustatu nahidugun guztiok aurrean dugun erronka dela uste dut, gure bizi kalitatea modu eutsigarrianhobetze bidean.

Ikuspegi alterglobalista batetik, aipatutako estrategia ezberdinak bilduko lituzkeen bidezkomerkataritza batek hainbat arazo jarriko lituzke konpontze bidean: elikadura subiranotasunaareagotuko litzateke tokiko produktuen kontsumoa sustatuta –”herria egitearekiko” hemendugun sentsibilitate hori aldeko faktore garrantzitsua izango litzateke–. Merkaturatutako pro-duktuaren zeharkako kostua merketuko litzateke, garraioa eta kontserbazioa murrizteareneraginez, eta, ondorioz, ingurumenarekiko eragina ere txikiagoa litzateke. Eta tokiko eskaintzaproduktu exotikoekin osatu daiteke, jadanik eskaera erreala dutenak, eta horiek HegoaldekoBM zirkuituaren bitartez merkaturatzeko aukera legoke. Baina, modu horretan, Hegoaldeanesportaziora zuzendutako produktu exogenoen ekoizpena sustatzea saihesten dugu.

Horrekin batera, merkatu kuota askoz handiagoa lortuko genuke, eta horrek ohiko mer-kataritzako enpresei presioa egingo lieke eta presio hori areagotzeko aukera izango genukesalaketa zuzeneko kanpainen eta EGAren bitartez.

Bidezko merkataritzaren kontsumismo arriskuaLehen azaldu nahi izan dudan moduan, ongi ulertutako bidezko merkataritzak alternatiba

alterglobalistei laguntzeko potentzial izugarria dauka, ohiko merkataritza eraldatzeko alterna-tibei laguntzeko.

Baina bere produktuak sustatzearen eta kontsumo arduratsuaren arteko oreka puntuaere bilatu behar du, kontsumismoan erortzeko arriskua saihesteko.

Bidezko merkataritzaren eskaintza zabaltzen den neurrian, ahalik eta gehien saltsarenoinarria duten erakundeak ikus ditzakegu, zeren “zenbat eta gehiago saldu, orduan eta bidez-ko merkatari gehiagori lagunduko baitiogu”. Kontsumitzaile bakoitzak bere beharrekiko duenerabakiaren ardura oso garrantzitsua bada ere, ez dut uste zama guztia euren bizkar utzibehar dugunik. Eskaintzatik igortzen den mezua ezin da kontsumo arduratsuarekiko kontra-jarria izan.

Maiz ez da erraza izaten erantzun zuzena aurkitzea alor honetan, praktikan, aurkitzenditugun arazoentzako. Artisautza exotikoa inportatzen badugu, beharrak sortzen ari al garabeharrik ez dagoen unean?

Eta, horrez gain, munduaz bestaldeko ekoizleei janaria, artisautza edota arropa gure gus-tukoa egin dezaten laguntza teknikoa ematen badiegu, ez al gara beharrezkoa ez den mer-kataritza bat sustatzen ari?

41

Page 40: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

“Kausa on baterako” izanda ere, justifikagarria al da artisautza Iparraldeko prezioetansaltzea, Hegoaldeko prezioan erosi eta gero?

Eta, zer egin Ekuadorko garbantzu ekologikoekin? –Eroskin saltzen dituztenakMexikokoak direla egia izanda ere...

Logikoa al da artisautza eskariak kopuru txikietan ekartzea, aire bidezko paketeetan?...

Kontsumismo arrisku hori txikiagoa da enpresen ardura sozialaren gaineko presio zuze-neko jardueretan. Besteen jardun txarraren salaketa errazagoa da, eta irizpiderik gabekokontsumoa geldiaraztera bultzatzen du.

Bestalde, horrek informazio bilketan eta ikerketan nahikotxo inbertitzeko prestutasunaizatera behartzen gaitu erakundeok, gure sinesgarritasunari eusteko. Jarduera mota honenabantailetako bat da inplikatutako guztiekin lan egitera behartzea da –eta hori, praktikan, ezda erraza, zatikatze tradizioagatik eta protagonismo nahiengatik–. Baina alor horretan erealdaketa mailakatua sumatzen da, mezu eta praktika alterglobalista finkatzen den heinean.Partzuergo gehiago daude, besteen aldarrikapen gehiago sustengatzen dira, agenda sozialekogai ezberdinen arteko lotura handiagoa ikusten da, oro har.

Jarduera mota horren adibide da Arropa Garbia kanpaina. Oihalgintza eta jantzigintza-ren merkatua hain zatikatua eta ahula da, merkatu alternatibo batekin lehiatzea oso zaila da.Horrexegatik, merkatua menderatzen duten enpresei presioa egitea erabaki da, euren mer-kataritza eta ekoizpen jardunak findu ditzaten, bertako langileen duintasuna eta bezeroenautonomia errespetatuta. Horixe ere bada estrategia alterglobalista: nik, bezero gisa, kontsu-mitzaile eskubidea exijitzen dut, nire arropa egin duen pertsonak zein baldintzatan lan egi-ten duen jakiteko eskubidea exijitzen dut. Ez badut atsegin, enpresa horri jakinarazten diot,argi eta garbi, kasu egin arte. Kanpainaren sareak hamaika erakunde biltzen ditu arropa ekoiz-le diren herrialdeetan, eta presazko ekintza zehatzetarako estrategiak Hegoaldeko erakun-deek erabakitzen dituzte.

Gure jokabide guztiarekiko elkarreragina aktore ekonomiko gisaHemengo pertsona kontsumitzaileek informazio zabalagoa izan behar dugu gure eros-

keten eraginaz, eta alternatiben berri ere izan behar dugu –arropa garbia erosi beharrean,garbi dezatela eskatzea, adibidez–. Beraz, bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsua-ren zabalpenak bere mezua sakondu behar du, biztanleria segmentu zabalagoei zuzendubehar zaio eta ez du eztabaida saihestu behar argudio errazak emanda.

Baina halaber, eskaintza zabaldu egin behar du, modu errealistan eta publiko zabalaren-tzako irisgarri izateko moduan: bezeroak erakarri eta finkatu beharko dira. Prezio politikaaskoz gardenagoarekin, produktu sail zabalagoarekin, eta ekoizle eta kontsumitzailearen arte-

42

Page 41: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

ko harreman zuzenagoarekin –Iparraldekoa zein Hegoaldekoa izan–. Gaitasun komertzialabilatu beharko genuke, gure elkarteen barruan zein kanpoan, zuhurtasunarekin berrikuntzakegiteko, urte batzuetatik honako autokritika berberarekin denbora galdu beharrean.

Bestalde, oso kontuan izan beharko dugu norbanako bakoitza hainbat arlotako aktoreekonomikoak garela, eta, beraz, sistemaren konplize ere bai. Planteatzen zaizkigun kontrae-sanei aurre egiten hasi beharko dugu, baita argudioetan eta trebakuntzan sakontzen ere.Kontsumitzaileen euren interes kolektiboetan oinarritzen diren argudio paradoxal askodaude. Paradoxal diogu, zeren itxuraz kontraesankorrak baitira. Hala, sarritan aipatzen dirainteres kolektibo “nazionalak”: Mondragon enpresa taldea herria egiten ari da Euskadin, etaRepsolek Espainiako ekonomia eusten du. Bolivian dituen galera guztiak gora-behera,Repsolek joan den astean esan du jendaurrean bere etekinak handitu dituela iazkoekin alde-ratuz gero.Telefonicak ez du herria egiten, ezta desegiten ere, gauza bera “hemengo” ban-kuekin (euren etekin eta iturriez hobe da ez hitz egitea).

Kontsumitzaile ia guztiek lan egiten dutela da pisuzko beste argumentuetako bat. Sarritantopatzen gara lanaren argudioarekin –errealagoa izan daiteke epe motzera, testuinguruzehatz batean–. Egia da, beste zenbaiten artean, General Motorsek amortizatuta zuelaZaragozako lantegia, eta soldata murrizketa onartu dutelako gelditu dela bertan. Eta egia daDelphi botere publikoei xantaia egin nahian dabilela, diru-laguntza lortze aldera. Baina, ikus-pegi zabal batetik begiratuz gero, zein lan baldintza eskaintzen ditu gure merkatuak? Zeinaberastasun banaketa egiten dute deslokalizatzen duten eta bere etekinak harro argitaratzendituzten enpresa handiek?

Eta, azkenik, kontraesanak borobiltzeko, zein da gure jarrera inbertsore gisa? Kontsumitzaileaskok uste dute negozio ona egin dutela bere bankuari inbertsio fondo batean etekina atera-ta... Hipoteka gainbaloratuta kobratzen duen banku horri berari, pisua bere balioa baino %40garestiago saldu dion eraikuntza enpresako akzioak dituen fondo horretan bertan...

Ezin dugu makurtu argudio horien aurrean, sortzaile izan behar dugu, eta gure ideietaninkonformistagoak. Baina ez ditzagun begiak itxi horien aurrean, eta onar dezagun gu ere sis-temaren barruan gaudela, dena kolpetik aldatu nahi beharrean.

Aitzitik, amaitzeko, “think globally, act locally” estrategiaren baliagarritasunean konfiantzaizan behar dugula berretsi nahi dut. Ez dugu ezer galtzekorik probatzeagatik, eta ekimen itxa-ropentsu asko daude eta, arrasto zehatzak emanda, pertsona asko biltzen dira estrategiahorretara.

Eta paradoxa oso gogorra iruditu arren, gure egungo sistema ekonomikoa oso injustuaeta kaltegarria iruditu arren, beti jakin izan du egokitzen –gure gaitasunean sinets dezagun,akatsak zuzentzeko zentzudun izan gaitezen–.

43

Page 42: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

KONTSUMOA IRAUNKORTASUNARENKULTURAREN ARDATZ GISA

Diego Chueca GimenoECODES - Ekologia eta Garapena Fundazioa

Laburpena: Hiritarrok aldaketa sozialerako oinarrizko tresna bat dugu eskura: kon-tsumoa. Boto-emaile gisa gure ordezkariak hautatzeko hautestontzietara jotzen dugun beza-laxe, hala kontsumitzaile eta aurrezle gisa ere gure erabakitzeko irizpidea gure ideien araberaerabiltzeko aukera dugu, baita gure erosketa eta inbertsio irizpideen bitartez garapen jasan-garri baten eraikuntza sustatzeko aukera ere.

Johannesburgon 2002. urtean egindako Garapen Jasangarriaren Munduko Gailurrean,kontsumo eta ekoizpen modu ez jasangarriak jo ziren Planetaren ingurugiroaren hondamena-ren arrazoi nagusitzat, herri industrializatuetan batez ere. Gailurrean hitzartutako akordioenartean, kontsumo jasangarriaren inguruko sentsibilizazio eta trebakuntza jarduerak egitekokonpromisoa hartu zuten parte-hartzaileek. Zentzu horretan, Ekologia eta GarapenaFundazioak jasangarritasunaren merkatuaren mobilizazioa hartu zuen helburutzat 2004-2007 plan estrategikoan eta hezkuntzaren arloko ekimenak abiatzeari ekin zion, beste zen-bait jardueraren artean.

Homo Sapiensetik Homo ConsumenseraGizakiaren jarduera nagusietako bat erosketak egitea da. Kontsumitzea. Motibazio eta

helburu ezberdinekin, baina gehienetan modek, estereotipo sozialek, bizitza hobearen nahiakedo publizitateak zehaztutako zorion nahiak zuzenduta. Beraz, pertsona izatearen egunerokojardunean, lehentasun zehatzen egikaritzea, neurri handi batean, kanpoko faktoreek zehaztu-takoa da, neurri erreflexiboetan oinarritu beharrean.

Kontsumoa faktore horiek zuzentzen duten heinean eta, beraz, askatasun pertsonalenadierazpenei erantzuten ez dien heinean, gure ekintzen emaitzek frustraziora eta kontsumi-tzen jarraitzeko beharrera eramaten gaituzte halabeharrez, zenbait produkturen kontsumo-aren atzean den zoriona lortu ahal izateko11. Baina horrek, noski, “nekearen” sinonimo denkontsumoa egitera eramaten gaitu.

Zeren kontsumitzaile gisa zail egiten bazaigu ez kontsumitzearen edo gure ekonomiarikalterik eragingo ez dion zorduntze mailari eustearen erabakia hartzea, ezinezkoa izangobaita berdintasun sozialarekin, ondasunen banaketa berdinarekin edo gure Planetaren ingu-rugiro hondatzearekin zerikusia duten beste irizpide batzuk kontuan hartzea.

Kontsumo terminoa ezin da mugatu, gainera, merkatuan eskuragai dauden produktu etazerbitzuak erosteak sortzen dituen gastuetara. Kontsumoa era zabalagoan ulertu behar da,

44

Page 43: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

edozein produktu edota zerbitzuren hautaketa, erosketa, erabilera, mantenua, konponketaeta deuseztea bezalako beste zenbait neurri barne hartuko dituen definizioarekin. Moduhorretan, goizero iratzargailuak jotzen duenetik gure gizaki gisako jarduerek baliabide natu-ralen kontsumoa sortzen ari dira eta horiek, era beran, ondorio sozial eta ingurugirozkoakeragiten dituzte gure Planetan.

Bizimodu iraunkorragoaren alde“Pobreziaren erauztea, ekoizpen eta kontsumo ez jasangarrizko irizpideen aldaketa eta

garapen sozial eta ekonomikorako baliabide naturalen oinarriaren babes eta antolamenduagarapen jasangarriaren lehentasunezko helburu eta oinarrizko baldintza direla onartzendugu”12.

Kontuan hartu behar dugu kontsumitzea ez dela soilik gizabanakoaren behar edo desioaasetzea, sarritan ikuspegi hori dugun arren. Kontsumitzen dugunean ondasun edo zerbitzuhori kontsumitu ahal izatea egiten duten prozesu guztietan parte harzten ari gara, horretazkontziente izan ala ez. Eta prozesu horiek beren eragin ekonomiko, sozial eta ingurugirokoadute.

Gaur egungo kalkuluek diotenez, gainesplotazioaren eta deforestazioaren ondorioz, gureplanetak gutxi gorabehera Irlandaren neurriko lur emankorreko azalera galtzen du. BizitzaBasatiaren Munduko Funtsaren datuek azaltzen dute hiritar arrunt batek 2,5 hektarea behardituela urtean kontsumitzen duena ekoizteko eta sortzen dituen hondakinak uzteko. Alegia,jasangarria dena baino %40 gehiago.

Denok neurri berean al gara arduradunak? Argi eta garbi, ez. Espainiarra izanez gero,aipatutako azaleraren bikoitza baino gehiago nbeharko zenuke (4,65 hektarea); estatubatua-rra bazara, 8,7 hektarea. Eta perutarra izatekotan, 1,2 hektarea baino ez. Horrek adieraztendu kontsumoaren banaketa oso desorekatuta dagoela.

Munduko aberatsenen %20k kontsumitzen ditu planetako baliabide naturalen ia %75.Hausnarketarako zenbait datu: Ameriketako Estatu Batuek planetako populazioaren %6dute, baina harritzekoa bada ere, bertako baliabideen %30 kontsumitzen dute. Munduko 225aberatsenen dirutza munduko biztanleria pobrearen %47ren urteko diru sarreren adinakoada, 2.500 milioi pertsonaren, alegia. Eta banaketaz hitz egiten dugunean, munduak bere biz-tanleria elikatzeko adina ez duela ekoizten pentsatu ohi da. Akats larria da hori. Elikagaienbanaketa desberdina da gaur egun munduan 800 milioi pertsona elikatu gabe egotearenarrazoi nagusia.

Horri kontrajarrita, 2000. urtean argitaratutako Erresuma Batuko txosten batek esanzuenez, urtero 400 milioi libera esterlinako balioa (571 bat milioi dolar) duen elikagai kopu-

45

Page 44: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

ruak amaitzen du zabortegietan edo erraustegietan. Era berean, Estatu Batuetako gobernua-ren txosten batek ere esan zuen herrialdean ekoizten diren elikagaien laurdenetik gora ezdela kontsumitzen. Laburbilduta, gertaerek adierazten dute kontsumo jasangarria ez delaingurugiro arazo soila, baizik eta gizaki guztiontzat bizi maila duina sustatzen duen kontua.

Johanesburgon 2002an egindako Garapen Jasangarriari buruzko Munduko GailurrekoErabakien Ezartze Planean, hainbat neurri planteatzen dira kontsumo eta ekoizpen iraunko-rrerako aldaketa azkartzeko, garapen ekonomiko eta soziala lortzeko helburuarekin etakontsumo paradigma berri hori iraunkortasunaren giltzarrietako bat bihurtuta.

Zer da kontsumo iraunkorra?Kontsumo iraunkorraren ideiak zera esan nahi du: guztion aldetiko jarrera arduratsuago-

aren bitartez, giza eta ingurugiro desorekei irtenbide bideragarriak aurkitzea. Zehazki, ekoiz-penarekin eta banaketarekin lotzen da, produktu eta zerbitzuen erabilera eta ezabapenarekin,eta horien bizitza zikloen inguruan hausnarketa egiteko bitartekoak ematen ditu. Helburuakomunitate globalaren oinarrizko beharrizanak betetzen direla ziurtatzea da, baita gehiegike-riak murriztea eta ingurumenari kaltea eragoztea ere.

Bestalde, askotan kontsumo iraunkorra gutxiago kontsumitzearekin lotu izan dela nabar-mendu behar da. Modu horretan, hiritarrak bere erosteko gaitasuna presio tresna bihurdezake produktu bat ez kontzumitzea libreki erabakitzen duenean, zenbait ondasun ez izateaerabakitzen duenean edota kontsumitzailearen zenbait jokabide konpulktsibo baztertzean,beste hiritarrengan eta ondasun eta zerbitzu ekoizle diren enpresetan eraginda izango dutenbeste jokabide irizpide batzuk ezarrita13.

Dena den, kontsumo iraunkorraren definizio gehienek modu eraginkorrean kontsumitze-aren beharra dute oinarri, eta eredu horrek helburutzat izan beharko lukeenaren ezaugarrikomunak biltzen ditu: giza beharrizanak asetzea, bizi eredu duinen bitartez bizi kalitate onaahalbidetzea, baliabideak aberats eta txiroen artean partekatzea, etorkizuneko belaunaldiakkontuan hartuta jokatzea, produktuen eragina kontuan hartzea kontsumitzerakoan eurenbizi zikloa aztertuta, eta baliabideen erabilera, hondakinak eta kutsadura minimizatzea.

Kontsumitzaile iraunkorraren botereaEsan dugun bezala, egungo ekoizpen eta kontsumo eredua da, neurri handi batean, bios-

feraren hondamen azeleratuaren erruduna. Eredu ez iraunkor honetan, funtsezko paperajokatzen du ondasun eta zerbitzuen eskaintzak eta eskaerak: merkatuak, alegia. Erosleentzat,gauzak ez dira aldatzen saltzaileek ez dutelako produktu iraunkorrik eskaintzen.Saltzaileentzat, aldiz, gauzak ez dira aldatzen erosleek ez dituztelako produktu iraunkorrakeskatzen.Aurrekoen arteko elkartruke ekonomikoak bideratzen dituzten enpresek eta mer-katuak, beraz, konpondu beharreko arazoaren parte dira.

46

Page 45: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Egungo ekoizpen eta kontsumo ereduaren beharrezko aldaketa Estatuaren eta adminis-trazio publikoen eskuetan utzi izan da tradizionalki, euren eginbehar arautzaileen bitartez,polizia edo hertsadura bitartekoen bidez, edo sustapeneko eginbeharren bidez aldaketa horiegin dezaten. Dena den, azken urteotan ekiteko eredu horretan funtsezko aldaketak ikusidira kontsumitzaileek (ingurugiro, giza edo kontsumitzaile erakunderen baten laguntzaz)merkatuan duten eragina erabiltzen hasi direnean, egungo ekoizpen eta kontsumo ereduaaldatzen saiatuta.

Aldaketa lerro klasikoa beharrezkoa dela ulertuta (botere publikoen jardunak giza etaingurugiro eraldaketarako duten potentziala izugarri handia baita), azken urteotako espe-rientziak esan digu horrekin ez dela nahikoa, eta merkatuaren, eskaintzaren, eskaerarenpalankaren garapenarekin uztartu behar dela benetako garapen iraunkorra eraikitzeko.

Iraunkortasunaren merkatuaren garapen zabalak ingurugiroarekiko eta lan egiten dutengizartearekiko errespetu handiena adierazten duten produktu, zerbitzu eta enpresek biosfe-rarentzako eta giza eskubideetarako kaltegarri diren produktu, zerbitzu eta enpresak baz-tertzea ahalbidetu beharko luke. Hala, kontsumitzaile zein inbertsoreek iraunkortasunazuzen-zuzenean sustatu dezakete, euren erosketa eta inbertsio ahalmena erabilita.

Kontsumitzailearen heziketa aldaketaren funtsezko faktore gisaIraunkortasunaren merkatua eskaintzaren gainean eraginda sustatu daiteke, hots, garapen

iraunkor baten eraikuntzan enpresek duten eta izan dezaketen papera aitortuta, ekoizpeneaneraginda eta merkatuan iraunkortasun irizpideen arabera ekoitzitako ondasun eta zerbitzuakjarrita. Horretarako, enpresaren ikuskera aldatu behar da epe motzean akziodunaren etekinhutsaren ikuspegitik harago. Enpresek gizarte osoarentzako balioa sortu behar dute, enpresakokatzen den lekuaren arabera, gizarte horrentzako balioa sortu behar du, eta dagozkiengizarte sektoreek euren jardunean duten itxaropena behar bezala artatu eta egoki kudeatubehar dute14.

Bestalde, eta une honetan gehien interesatzen zaiguna, eskaera ere zirikatu daiteke kon-tsumitzaileak hornitzaile, fabrikatzaile, banatzaile eta merkatarien kate osoa herrestan eramate-ko botere aizan dezan. Eta horretarako, kontsumitzaileak trebakuntza eta informazioa beharditu bereziki. Modu honetan, ingurumen hezkuntza15 eskaeraren mobilizazio tresna bilaka-tzen da, kontsumitzaileak honakoak lortzeko aukera izan dezan:

- Kontsumo jasangarria zergatik eta zertarako den beharrezkoa jakitea, eta berau lortze-ko egin ditzaketen jarduerak.- Ingurugiroan eta beste pertsonen bizi itxaropenean inpaktua saihestera biderautakjarduerak egin nahi izatea..- Jarduera horiek ahalik eta modu erraz eta hurbilerrazenean garatzea, ingurugiro alda-keta gehiengoen praktika izateko.

47

Page 46: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Azken finean, ekintzak eta jarduerak hiritarrek (eskaera) euren kontsumoa enpresa one-netara bideratzera zuzendu behar dira eta, ondorioz, okerrenak zigortzera. Kontua ez da bizerrenda egitea, enpresa onak eta enpresa txarrak bilduta. Kontsumitzailea heztea da kon-tua, enpresa onenak sari ditzan.

Helburu horiek lortzeko, jakintzari eta nahiari helduko dioten ekintzak baztertu gabe,ingurugiro heziketak erosketa eta inbertsio aukerak egitea ahalbidetzen duten jarduerakkonbinatu behar ditu, hartutako ingurugiro eta gizarte konpromisoak praktikan jartzea erraz-tuta. Modu horretan, eskaeraren kontsumoa edo inbertsioa bideratu behar da, aurretikemanda zein enpresa edo/eta produktu diren komenigarriagoak16.

Ahaleginak kontsumo iraunkorra egiteko aukeren sistematizaziora bideratu behar dira,kontsumitzaile eta inbertsoreek hura egiteko baliabide guztiak eskura izatea erraztearenbitartez. Egin behar ez dutenaz gain, egin behar dutenaz ere informazioa izan behar dute.Eta, zentzu horretan, konpromiso handiagoko ekimenak sortu behar dira, kontsumitzailearienpresen, merkataritza establezimenduen, produktuen, marken eta horien ezaugarrien berriemango diotenak (ingurugiro eta gizarte ezaugarriak, produktuaren bizi zikloa aztertuta etabere kategoria edo familia berekoekin alderatuta), horrek kontsumo iraunkorra egitekoaukera eman diezaion.

Beraz, kontsumo iraunkorra praktikara eramaten zaila den eredua ez dela baiezta daite-ke, beti ere kontsumitzaileak trebakuntza eta informazio egokia baldin badu17. Gainera, lehenesan dugun bezala, kontsumoa modu zabalean ulertu behar dugu, hots, ez soilik dirua etaproduktu edo zerbitzuak trukatzen diren transakzio ekonomikoen multzo gisa. Etxeko alorpribatuan (energia kontsumoa, ur kontsumoa, garraio mota, beste hainbaten artean), egune-roko jardunean eta, azken finean, bizimoduan egiten diren gastuei ere erreparatu behar zaie.

Motibo hau dela eta, kasu gehienetan, kontsumo iraunkorra egiteak jokabidean aldaketahandirik ez dakartzan kontsumo ohiturak abiatzea baino ez dakar, ez dute oztopo handirikjartzen eta ez dute ahalegin berezi gehigarririk eskatzen. Horren arabera, kontsumo iraun-korrak bakoitzak norbanako gisa bere ardura hartzea ahalbidetzen du, iraunkortasunarenerronkaren aurrean. Kontuan hartu behar dugu stand by uzten ditugun etxetresna elektriko-ak itzaltzearekin soilik elektrizitate kontsumoa %3 jaits dezakegula. Urrats txikiak, irtenbidehandiak.

Hala, kontsumo eredua, berez, iraunkortasun hezkuntzarako tresna bihurtzen da. Eskaerazirikatzeko hezkuntza ekintzak, ingurugiro eta gizarte inpaktu txikiagoa duten bizimoduekinlotutako kontzeptu zabalago bat gizartean txertatzeko tresna bihur daitezke modu horretan.Ekologia posibilista eredu baten ikur dira, hiritarren gehiengoari ekologia praktikagarrirako sar-bidea ahalbidetuta.

48

Page 47: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

OHARRAK

11 Gure hirietako kaleetatik ibiltzea baino ez da egin behar, edozein produktu erosi edo kontsumituta zoriona lor daitekeela esaten

diguten publizitate erakargarri guztiak ikusi ahal izateko.

12 Johannesburgoko adierazpena Garapen Jasangarriari buruz, Johannesburgon 2002ko abuztuaren 26tik irailaren 4a bitartean egin-

dako Garapen Jasangarriari buruzko Munduko Gailurra. Gailurreko dokumentu ofizialak honako helbidean har daitezke:

http://www.un.org/spanish/conferences/wssd/doconf.htm.

13 Kontuan hartu behar da globalki behar dena kontsumitzeko aukera birbanatzea dela. Horrexegatik, munduan 2.000 milioi pert-

sonak gehiago kontsumitzeko beharra du bizi ahal izateko. Baina horrek beste zenbait kontsumitzaile arduratsuago izatea eskatzen

du ezinbestean. Azkenean, ekuazioaren emaitza baliabide natural gutxiago erabiltzea, isurketak murriztea eta munduko populazioa-

ren beharrizanak asetzea izan behar da.

14 Ez da ahaztu behar Administrazio Publikoek eskaintzan eragiteko duten gaitasuna, hainbat ekimen legegileren bitartez piztuta

edota ondasun eta zerbitzu jasangarriak sustatuko dituzten kontratazio publikoko politikak ezarrita, hala, eskatzen diren ondasunen

ekoizpena zirikatzen da (eta hedaduraz, produktuen eskaintza orokorrari gehituko zaizkio.

15 Jasanagarritasunerako hezkuntza modu zabalean ulertuta, ingurumenaren babesa, garapen ekonomikoa eta justizia soziala kon-

tuan hartuta.

16 Ahalik eta sinesgarritasun, gardentasun eta zehaztasuna bermatzea beharrezkoa da, kontsumitzaile eta inbertsoreengan konfiant-

za sortarazteko. iko handiagoa duen kontsumoarekin. Modu horretan, jasangarritasuna gaitasun ekonomikoaren lotzen da.

17 Ohikoa da kontsumo jasangarria ingurumenarekin konprometitutako hiritarrei zuzendutako eredu batekin lotzea, hots, abiapun-

tuko informazioa duten hiritarrekin. Halaber, ohikoa da kontsumo jasangarria eta kaltateko konsumoa lotzea eta, beraz, kostu eko-

nomiko handiagoa duen kontsumoarekin. Modu horretan, jasangarritasuna gaitasun ekonomikoarekin lotzen da.49

Page 48: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

50

Page 49: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

3KONTSUMOA ETA HIRITARRAK, SOZIALKIETA INGURUMENARI DAGOKIONEZBIDEZKOAK DIREN ZERBITZUAKEXIJITZEKO ESKUBIDEA

Page 50: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

IRIZPIDE ETIKO ETA EKOLOGIKOAK KONTUANHARTZEA EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKOAN

David CometIDEAS - Iniciativas de Economía Alternativa y Solidaria

Azken hamarkadan, Adminstrazio Publikoek nazioartean hartutako konpromisoen etaeuren barne jokabideen arteko koherentzia handiago lortzeko saiakera areagotu egin da.Koherentzia adierazle erabilienetakoa administrazio kontratazioan erabilitako irizpideak dira–erosketa publiko izenez ere ezagutzen dena–. Horien bitartez,Administrazioek ingurumen,gizarte edo etika irizpideak sartzeko aukera dute, kontratazioa ingurumen inpaktuak etaezberdintasun sozialak murrizteko tresna eraginkor bihurtuta. Kontratazio publikoak irizpidehoriek kontuan hartzen dituenean, erosketa publiko arduratsuaz hitz egin dezakegu, eta hain-bat dimentsio zian ditzake, hala nola: erosketa berdea (ingurumen irizpideak sartzea), eros-keta soziala (baztertze arriskuan diren taldeak babesteko irizpideak sartzea) edo erosketaetikoa (ekoizpen baldintzei buruzko edo/eta Bidezko Merkataritzako irizpideak sartze).Horiek guztiek izendatzaile komuna dute; Administrazioaren jarduerak eragindako inpaktua-rekiko kezka eta ehun enpresarial eta sozialaren erreferente gisa duen erantzukizuna.

Gizarteko antolakundeen eta erosketa publiko arduratsuaren aukera legal eta praktikoakaztertu dituzten agintari publikoen ahaleginari esker, gaur egun ingurumen eta gizarte iraun-kortasun irizpideen txertatze adibide asko ditugu adminstrazioko kontratazioetan.Esperientziak elkartrukatzeko foroak eta gai honen inguruko lanaldiak ere biderkatze efektuaindartzen ari dira, herri edo eskualde mailako administrazioetan zein zentraletan.

Erosketa horren garrantzia merkatuan edota inguruan duen eraginean datza. Jardueraarautzailearen bitartez ez ezik, ondasun eta zerbitzuen kontsumitzaile diren aldetik ere bai.Erosketa publikoa EBko barne produktu gordinaren %18 da, gutxi gorabehera, eta neurrihandiagoan kontzentratzen da tokiko zein eskualdeko administrazioetan. Erosketa publikoa-ren garrantzia kuantitatiboarengatik, eta industrian eta gizartean erreferentzia gisa duenbalioarengatik, gero eta Administrazio gehiago ari da erosketa arduratsurako irizpideak sar-tzen euren kontratazio publikoko prozeduratan.

Mundu mailako arloan, Johannesburgoko Garapen Iraunkorreko Gailurrekoa (2002)bezalako adeirazpen instituzionalek agerian uzten dute garapen iraunkorreko hiru osagaiak–garapen ekonomikoa, garapen soziala eta ingurumenaren babesa– bat egiteko borondatea,elkarri eragiten dioten eta herri, eskualde, estatu edo mundu mailan indartzen diren pilaregisa. Johannesburgoko Gailurreko erabakien Ezarpen Planak «Kontsumo eta ekoizpen ereduez iraunkorren eraldaketa» izenburua duen III. Kapituluan, maila guztietako administrazioakanimatzen ditu erabakiak hartzeko unean garapen iraunkorrarekin lotutako irizpideak kon-tuan hartzera, baita estatu eta herri mailako garapenaren planifikazioari buruz, enpresa gara-penari buruz eta kontratazio publikoari buruz ere.

52

Page 51: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Europako alorrean, ingurumenari buruzko gizarte ekintzako seigarren programan(2002), lehentasun lau jardun esparru biltzen ditu: klima aldaketa, natura eta bioaniztasuna;ingurumena, osasuna eta bizi kalitatea; baliabide naturalen eta honadakinen kudeaketa.«Ikuspegi estrategikoa beharrezkoa da, ingurumenaren egoeran eta joeretan eragina dutenekoizpen eta kontsumo ereduetan aldaketa nabarmenak bultzatzeko, merkatuarekin eskuhartzeko bide berriak erantsita, hiritarrei boterea emanda eta lurralde plangintzaren etakudeaketa erabakien hobekuntza sustatuta» egin behar dela esaten da programa horretan.

Herri mailan, 2004an Aalborg-en Hiri eta Herri Iraunkorren Europako LaugarrenKonferentziako (Aalborg+10) azken adierazpen gisa sinatutako konpromisoek, Europakoudalerriek iraunkortasunerantz pausoak emateko konpondu beharko dituzten erronkakzehazten dituzte, 10 alorretan banatuta. Kontsumo eta bizimodu arduratsuak ere konpromi-so horien artean daude.

Azken bi hamarkadetan egiten ari den ahalegin guztiak ingurumen (erosketa berde edoekologikoa), gizarte, etika eta bidezkotasun irizpideei dagozkien eta orain arte bakoitza berealdetik landu izan diren hainbat kontzeptu ekarri ditu. Elementu horiek guztiak sustatu dituz-ten antolakundeen espezializazio mailari paraleloki landu dira modu naturalean, euren berez-kotasunengatik edota Administrazio aktiboenengatik, eta erosketa publiko arduratsua izenezezagutzen dugun terminoan bat egiten ari dira gaur egun.

Erosketa publiko arduratsuaren ezaugarriak Erosketa publiko arduratsuak ingurumenari begirunea dioten eta gizarte berdintasuna

sustatzen duten produktu edo zerbitzuen kontratazioan du oinarria. Horretarako, produktuedo zerbitzuak ingurumen edo gizarte izaera hori emango dieten ezaugarriak kontuan har-tuta erosi edo kontratatu behar dira.

Ingurumen irizpideak: horietako batzuek hondakinak sortzeari uko egitea proposatzendute, bizitza erabilgarri luzeagoa duten produktuak erosita, ontziratu gabeko produktuak edokargagarriak erosita, baliabideen (energia, ura, ondasun kontsumigarriak) kontsumoa murriz-tuta, baita erabilera fasean isuritako hondakin eta isurketak ere, produktuak hautatzean ener-gia kontsumoari erreparatuta (kontsumo baxuko bonbillak, energia aurrezpena moduaduten informatika ekipoak…), material bakarreko produktuak erosita birziklapena errazteko,ingurumenerako edo giza osasunerako arriskutsuak diren sustantziak saihesten dituzten pro-duktuak kontsumituta, produktuen lehengaiak birziklatutako produktu batetik eratorritakoaizatea, hala baliabideen (papera, tonerra…) agortzea murrizteko, edo ekoizpen ekologikokoproduktuak kontsumitzea.

Irizpide sozialak: hauek baztertze egoeran edo arriskuan dauden pertsonak lanean etagizartean txertaketa sustatzea dute helburu, gizarte segurantzari, lan istripuen prebentzioa-

53

Page 52: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

ri, kontratuen iraupenari eta lanbide heziketari dagozkion lan baldintzei eustea, ekonomiasoziala sustengatzea eta diskriminazio eza, aukera berdintasuna eta irisgarritasunaren gainekolegeria betetzea.

Irizpide etikoak: honakoak ekoizpen eta banaketa kateetan gutxieneko lan baldintzakbermatzeari dagozkie. Irizpide hauek exijentzia handiagoko estandarrak erabiltzen dituztene-an eta horiek, lan baldintzez gain, prezioari dagozkion kontuak, ordainketa moduak, horni-tzaile eta inportatzailearen arteko harremanak, parte hartze mekanismoak eta ingurumena-ri errespetua ere bere gain hartzen dituztenean, Bidezko Merkataritzari buruz hitz egingogenuke. Beraz, Bidezko Merkataritza “maximoen” alternatiba da irizpide etikoen artean etagaur egun elikagai, jantzigintza eta artisautzako hainbat produktuetarako baino ez dago.Ondorioz, irizpide etikoek produktuek/hornitzaileek lan baldintza duinak bermatzea produk-tuaren banaketa kate osoan eta zerbitzua eman bitartean, Lanaren NazioartekoErakundearen Hitzarmenei errespetua, haurren lana ez erabiltzea, gardentasuna, trazabilita-tea eta ingurumenarekiko errespetua eskatzen dituzte.

Irizpide hauek txertatzeak, erosketa eta kontratu publikoen norabide arduratsu batekinbatera, eragin handia izan dezake ingurumenean, gizartean eta merkatuan. Gizarte berdinta-sunaren bidean, bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen lan merkaturako sar-bidea erraz dezake, autoestimua, erantzukizuna eta autonomia hobetzen lagun dezake, taldeekoizleentzat diru sarrera gehiago sortzen duen Bidezko Merkataritzako eskaera handitzea,ekonomia sozialeko enpresak eta irabazi asmorik gabeko ekimenak ugaritzea, bazterketa etapobreziaren prebentzioa, bizi kalitate hobea, eta berme etiko, sozial eta ingurumenekoaduten produktuen merkaturako sarbide errazagoa. Administrazioari, bere politikaren kohe-rentzia eskatzen dio, gizartearentzako eta enpresentzako erreferente positiboa da, nazioarte-ko konpromisoak betearazten ditu, baliabide publikoen kudeaketari eraginkortasuna ematendio, ingurumen eta gizarte politiken iraunkortasuna sustatzen du eta legegintzari aurrea har-tzen dio, marko arautzaile zorrotzagoen aldeko guneak sortuta. Ingurumenari dagokionez,hondakin arriskutsuen joan-etorriak zailtzen ditu, energia berriztagarrien erabilera sustatzendu, baliabide naturalen kontsumoa murrizten du, birziklapena eta berrerabilpena sustatzenditu, maila globalean murrizten ditu negutegi efektuko gasen isurketak, produktuetan sustan-tzia toxiko eta kaltegarriak deuseztatzea bultzatzen du, produktu, ondasun eta zerbitzuetanbizitza zikloen azterketa integratuta. Enpresa sektorearen kasuan, gardentasuna eta inguru-men eta gizarte eskaerekiko errespetua hobetzen ditu, konparaziozko abantaila ezarrita gai-nerako merkatuarekiko, Administrazio bezero gisa izateak errentagarritasuna eta produktuarduratsuagoen eskaeraren jarraitutasuna bermatzen ditu, ikerketa, berrikuntza eta garapenasustatzen ditu, eta enpresaren jarduera nagusian gizarte ardura korporatiboa txertatzea ahal-bidetzen du.

54

Page 53: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

LATINOAMERIKAREKIKO ETA KARIBEAREKIKOELKARTASUNEZKO ESPERIENTZIA, ZERBITZUETARAKOSARBIDEAN KALITATE ESTANDAR HOMOGENEOAKLORTUTA

Francisco Sanchez LegránFACUA - Consumidores en Acción

FACUAren konpromisoa Latinoamerikan eta Karibean 1996-2007hamar urte nazioarteko lankidetzan.FACUAk nazioarteko lankidetza programa garatzen ari da Latinoamerika eta Karibeko

zenbait herritan 1996tik eta horrek ingurune hartako kontsumitzaile antolakunde ugarirekinharremanak pizteko balio izan dio. Era berean, haietako antolakunde batzuek aurrera eman-dako hainbat proiektu diruz lagundu ditu.

Lankidetza hitzarmenakFACUAk Latinoamerika eta Karibeko hamahiru herrialdetako kontsumitzaileen eskubi-

deen defentsarako hainbat erakunderekin sinatutako lankidetza hitzarmenen bitartez bide-ratu du bere elkarlana. Horiekin guztiekin elkartasunezko loturak sendotu ditu ingurune har-tako kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen defentsan, eta horiengandik ikasi dugueta gure herrialdean garatzeko esperientzia berriak atera ditugu.

FACUAk honako herrialdeetan sinatu ditu lankidetza hitzarmenak Argentina: Centro de Estudios del Consumidor (CEC)Bolivia: Comité de Defensa del Consumidor (AIS-CODEDCO)Txile: Organización de Consumidores y Usuarios (ODECU)Kolonbia: Consumidores de Colombia (COCO)Costa Rica: Asociación Red de Consumidores Alerta - Fundación AmbioKuba: Fundación Antonio Núñez Jiménez de la Naturaleza y el Hombre (FANJ)El Salvador: Centro para la Defensa del Consumidor (CDC)Guatemala: Instituto de Estudios y Defensa del Consumidor (INDECOM)Nikaragua: Liga de Defensa del Consumidor de Nicaragua (LIDECONIC)Panama: Unión de Consumidores y Usuarios de Panamá (UNCUREPA)Peru: Asociación Peruana de Consumidores (ASPEC)Dominikar Errepublika: Fundación por los Derechos del Consumidor (FUNDECOM)Uruguai: Consumidores y Usuarios de Uruguay (CUA)

Hitzarmenen helburuaLankidetza hitzarmen hauek FACUAren eta antolakunde horien arteko aldebiko harrema-

na sustatzeko tresna baliagarria da, baita honako norabideetan jarduerak koordinatzeko ere:

55

Page 54: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

1. Antolakundeetako bakoitzak egindako jarduera eta esperientziei buruzko argitarapeneta informazio elkartrukea.

2. Antolakundeek dagozkien herrialdeetan proiektuak finantzatzeko baliabide ekonomi-koak bilatzeko FACUAren sostengua.

3. Herrialde horietan lanean ari diren Espainiako eta Europako enpresen gehiegikeriaksalatzea.

4. Elkarrekiko sostengua adieraztea kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideendefentsan egindako jarduerekiko.

Gizarte zibila bultzatzeaFACUAren jarduerak Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeetan gizarte zibila egitura-

tzera bideratuta daude, kontsumitzaile elkarteak indartzearen bitartez.

FACUAk parte hartu duen zenbait proiektu- Kontsumitzaile elkarteetako Zuzendaritza taldeentzako eta teknikarientzako trebakun-tza ikastaroak.- Kontsumo gaiei buruzko aldizkako argitarapenak.- Kontsumoari buruzko eskuorri monografikoen argitalpena.- Kontsumitzaile elkarteentzako nazioarteko topaketen antolakuntza.- Liburuen argitalpena.- Kontsumitzaileek MERCOSUR markoan dituzten arazoak lantzeko NazioartekoMintegiaren antolakuntza.- Kontsumoa eta ura aurreztearekin lotutako arazoen inguruko proiektu berezitu batengarapena.

Egindako beste lankidetza jarduera batzuk- Ur, gas kanalizatu, telefono eta argindar horniduraren inguruan, Espainia, Latinoamerikaeta Karibeko arautze markoei buruzko ikerketa baten diseinuan parte hartzea.- Kontsumoarekin edo kontsumitzaileen eskubideen babesarekin lotutako lege berrieninguruko lege aholkularitza ematea.- Publizitatearen behatoki bat sortzea Peruko elkarte batekin batera.

Ur kontsumo eta aurrezpenari buruzko programa- 2004an Kuban hasitako esperientziatik abiatuta, 2006ko ekitaldian, FACUAk ur kontsu-mo eta aurrezpenari buruzko lankidetza programak garatzea sustatu ditu.- FACUAk biztanleei ur hornidura bermatzeko proiektuak sustengatzea aukeratu du, betiere argi izanik tokian tokiko botere publikoei dagokiela hornidura hori bermatzearen erant-zukizuna.

56

Page 55: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

-Kuba: Uraren kontsumo jasangarria sustatzeko eta etxeko instalazioetan ihesak saihes-teko praktika eta hezkuntzako komunitate programa Habana Viejan- Dominikar Errepublika: Uraren erabilera arrazionalean, gobernatze egokian eta ez kal-tegarritasunean hezitzaileak trebatzeko ikerketa.- Uruguai: Konstituzioarekin dena, konstituziorik gabe ezer ez: ura denona da.- Nikaragua: Uraren defentsarako eta kontsumo jasangarria sustatzeko hiritar kanpaina.- Costa Rica: Etxean erabiltzeko ur horniduraren inguruko gatazkak konpontzeko ekint-za positiboen promozioa Costa Rican.- FACUAk 2007an garatu beharreko proiektu berriak aurkeztu ditu erakundeen aurre-an, Argentinan, Costa Rican,Txilen eta Panaman.- Argentina: Ur Hornidura Zerbitzua ematearen inguruko gizarte ekintza Buenos Aireshirian.- Costa Rica: Produktu likidoen kalitatea monitorizatzera bideratutako estrategia garat-zeko proposamena.- Txile: Ur horniduraren inguruko komunitate proiektua.- Panama: Herrialdean saltzen den ur botilaratuaren azterketarako proiektua.

Estandar bikoitzak saihesteko jardueraLatinoamerika eta Karibeko kontsumitzaile elkarteek etxeko hornidurak (ura, gasa, tele-

fonoa eta argindarra) ematen dituzten enpresen interlokutore gisa euren eskubideak aitor-tzeko lan egiten dute, enpresa nazionalak edo atzerritarrak izan. Horrez gain, zerbitzu horiekkalitatezkoak eta prezio eskuragarrikoak izan daitezen ere lan egiten dute, EuropakoBatasunean indarrean diren estandarren antzekoekin.

Egituratutako gizarte zibilaren parte-hartzeaFACUAk garatzen dituen lankidetza programak, horiek egin diren herrialdeetako kontsu-

mitzaile elkarteak indartzen eta gizartearen parte hartze handiagoa lortzen laguntzen ari dira.

Oinarrizko zerbitzuen pribatizazioaren aurkako jardueraKontsumitzaileen defentsarako elkarteak oinarrizko zerbitzuen pribatizazioaren aurka

borrokan ari dira: ura, argia, gasa, telefonoa.

Zerbitzuetarako sarbidea lortzeaOinarrizko zerbitzuen pribatizazioaren aurkako borrokak hiritar guztiek zerbitzu horie-

tarako sarbidea izan dezaten ere defendatzen du.

Europako enpresen erantzukizunaLatinoamerikan eta Kariben lan egiten ari diren Europako eta Espainiako enpresek

Gizarte Ardura Korporatiboko (GAK) irizpideak txertatu eta herrialde haietako erabiltzaile-en aurka bertako ahulezia legalen babespean egiten diren eta askotan enpresek eurek sus-tatzen dituzten gehiegikeriazko jarrerak saihestu behar dituzte.

57

Page 56: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

58

Page 57: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

ESPAINIAKO ENPRESEN GIZARTE ARDURARI BURUZKOKONTSUMITZAILEEN IRITZIA ETA BALORAZIOA

Ana EtcheniqueCECU – Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Konfederazioa

CECUtik, halaxe definitu dugu Enpresaren Gizarte Ardura (EGA): Enpresaren betebeharlegal (nazional zein nazioartekoak) eta etikoen multzoa, bere interes taldeekiko harremanetiketa bere jardunetik eratortzen dena; era berean, jardun horrek gizartean, ingurumenean, laneaneta giza eskubideetan eragina du testuinguru globalean.

Definizio hau Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak bultzatutako Adituen Foroko kidediren zenbait erakunderen artean adostu zuten EGAko Adituen Foroko lehen lan gidoiarenprestaketa lanetan, hainbat eztabaidaren ondoren. Intermon Oxfam, Amnistía Internacional,Ayuda en Acción, Cáritas, EGAren Behatokia, CECU, Asgeco, CEPES (Ekonomia SozialarenEnpresa Konfederazio Espainarra), CERMI (Ezintasuna duten Pertsonen OrdezkarienEspainiako Batzordea), Fundosa (ONCE Taldea), EROSKI Fundazioa eta AEF (EspainiakoFundazioen Elkartea).

Aipatutako erakundeek EGAren honako ezaugarri eta baloreen definizioa osatzen ari da:

Integratzailea: Momentu jakin batean, enpresaren jardueraren eraginak nozitzen dituztengizarteko atal guztiak sartzen diren prozesua irekia da.

Parte-hartzea sustatzen duena: Interes taldeen interesak ezagutzea beharrezkoa da,beraz, horiekin elkarrizketa prozedura eta mekanismoak abiatu behar dira. Helburuaberaiekin informazio elkartrukatze etengabea izatea da.

Jasangarria: Enpresak balio sozial, ekonomiko eta ingurumenekoa sortu behar ditu. EGAgizarte ekintza edo marketing soziala egitea baino harago doa. Jasangarritasuna EGAaplikatzearen emaitza da.

Globala: Enpresarengan eta berak parte hartutakoen guztiengan du eragina, eta jardue-ra garatzen den toki geografiko guztietan.

Gardena: Informazioa eta elkarrizketa interes taldeekin. Adierazle kualitatibo eta kuanti-tatiboetan islatzen den informazioa da eta horiek enpresaren eta bere aurrerakuntzensegimendua egitea ahalbidetzen dute.

Neurgarria eta komunikagarria: Edukien garapena eta sistema eta prozeduren abiatzeaebaluatzea ahalbidetuko duten adierazleak erabili behar dira.Aurrerapenak interes talde

59

Page 58: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

guztiei zuzendutako argitalpen batean islatu behar dira, eta horrek EGAk hartzen dituenhiru ataletako informazio estandarizatua bildu behar du.

Transbertsala eta estrategikoa: EGAren kudeaketa enpresaren arlo/erabaki guztietanintegratu behar da. Erabakiak hartzetik eratorritako balizko ingurumen eta gizarte arris-kuak hauteman, aurreikusi eta prebenitzeko aukera ematen du, alderdi negatiboak gutxi-tuta, alderdi positiboak indartuta eta sortzen diren gastuak aurrez sartuta.

Berritzailea: Enpresen Gizarte Ardura enpresa kudeaketako faktore garrantzitsua izate-az gain, eraldatze sozial positiborako akuilua era bada. Negozioak egiteko/ilertzekomodu berri bat da eta enpresaren ikuspegian sartu behar da, kudeaketa estrategian inte-gratzearekin batera.

Hedagarria: EGAren baloreak erakunde guztian zabaldu behar dira.

Egiaztagarria: Esandakoa eta benetan egindakoa alderatuko duten kanpoko aditu inde-pendenteak.

Koherentea: EGAk ekintza plan batean sartutako konpromisoak hartzea dakar. Behinkonpromiso horiek sendoak direnean, betebehar bihurtzen dira eta lortzeko prozeduraegokiak ezartzea eskatzen dute.

Kontsumitzaile kontzeptua uztailaren 19ko 26/1984 Kontsumitzaileen DefentsarakoLege Orokorrean azaltzen da:

Kontsumitzaile edo erabiltzaileak dira ondasun higigarri zein higiezinak, produktuak, zerbitzu-ak, jarduerak edo funtzioak azken hartzaile gisa hartu, erabili edota gozatzen dituztenak, haiekekoitzi, esleitu, hornitu edo ematen dituztenen jatorria, publikoa edo pribatua, norbanakoarenaedota kolektiboa, zein den kontuan hartu gabe.

Kontsumo arduratsu gisa, zera ulertzen dugu:

Produktuak kalitate/prezioaren arabera ez ezik, produktuen beren kalitate sozialaren arabe-ra hautatzea, baita horiek eskaintzen dizkiguten enpresen jokabidearen arabera ere.

Baieztapen hori honako bi argumentuetan du oinarria:- Kontsumorako produktuen atzean planeta mailako arazoak ezkutatzen direla, jatorriasoziala, politikoa edota ingurumenekoa izan.- Euren erosketako aukeraren bitartez, kontsumitzaileek enpresen jarreran aldaketakeragin ditzaketela, modu honetan, kontsumoa gizarte berdintasuna eta ingurumen orekaegiteko tresna bihurtuta.

60

Page 59: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Kontsumitzaile gisa, sistema ekonomikoaren azken katabegi gisa, alegia, ARDURA dauka-gu, baina BOTEREA ere badaukagu.

Gure kontsumitzeko moduarekin ekonomiaren eta munduaren norabidean eragin deza-kegu modu zuzen batean, kontsumo kontziente eta arduratsuaren bitartez, naturarentzakoeta pertsonentzako jarduera asebetegarrietara zuzenduta; merkatuaren aurrean presioa egi-teko laguntza handia da, baita tresna erabakigarria ere.

KONTSUMO ARDURATSUA kontzeptua hiru bloketan laburbil daiteke:

- Kontsumo etikoakontsumitzeko garaian baloreak sartzea, aldaki garrantzitsu gisa.- Kontsumo ekologikoaordena honetan, honako kontzeptuak sartuko dituena: Murriztu, Berrerabili, Birziklatu.Eta nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa ere kontuan hartuko dituena.- Kontsumo sozial eta solidarioabertan lehentasunezko lekua dute Bidezko Merkataritzako produktuek.

KONTSUMO ARDURATSUAK neurri handiko etekinak ematen dizkio gizarteari:

- Produktu eta enpresa berritzaileen sorkuntza sustatzen du, bere jardueraren ondoriosozial eta ingurumenekoen aurrean ezikusiarena egiten dutenak zigortzearekin batera.- Kontsumitzaileei erosten duten produktuei buruzko edo enpresek euren negozioakgidatzeko moduari buruzko iritzia emateko gaitasuna ematen die.- Praktika zehatzak auzitan jartzearen bitartez, kontsumitzaileak produktu ekologikoakedota Bidezko Merkataritzako produktuak erostera bultzatzen ditu.

Enpresen Gizarte Ardurari buruzko kontsumitzaile etaerabiltzaileen iritzia eta balorazioa CECUk Enpresen Gizarte Ardurari buruz kontsumitzailek duten iritzia eta balorazioa

ezagutzeko bi ikerketa egin ditu, 2004an eta 2006an. Metodologia berari eutsi diogu aldera-keta posible izan dadin, datu bilketa aldatu den arren, beste ikerketa batzuk ere egin baitira.

Honakoak dira ikerketon emaitzak:

2004Hiritarra informazioaren gardentasun handiago nahi du, enpresaren alderdi sozial etaingurumenekoei dagokienez; emandako informazio kopurua handiagoa izan dadila, etafidagarriagoa.Inkestatuek oso positibotzat jotzen dute GKEen lana, informazio iturri nagusi gisa eta

61

Page 60: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

konfiantza handiena transmititzen duten entitate gisa.2000. urtearekin alderatuta, bidezko merkataritzari buruzko eta nekazaritza ekologikoa-ri buruzko ezagutza handia dago; urte hartako inkestaren arabera, %2k baino ez zituenhoriek ezagutzen (Madrileko Erkidegoan SETEM, IDEAS eta ACSUR-Las SAegovias-ekinbatera egindako inkesta).Hiritarrek negatiboki baloratzen dute Espainiako enpresen jokabidea EGAko parte direnalderdi ezberdinei dagokienez, Bezeroekiko, Langileekiko eta Giza Eskubideekiko harre-manean izan ezik.

2006

Hiritarrak negatiboki baloratzen du enpresaren gizarte ardura Espainian. Balorazio oro-korra ez da gainditura ailegatzen, baina 2004an baino gorago dago (4,32 2006an, 2004ko4arekin alderatuta).Funtzio sozial eta ingurumenekoei dagokienez, bezeroen kudeaketa eta giza eskubideakatalek baino ez dute gainditzen. Okerren baloratutako atalak, aldiz, ingurumenekoa etagizarte ekintzakoak dira.Pertsona gehienek ez dute behar adina informazio euren erosketak modu arduratsuanegiteko. Ez da harritzekoa, beraz, EGAri buruz jasotako informazio kopurua modu nega-tiboan baloratzea.Pixka bat igotzen da enpresengandik jasotako informazio kopuruaren balorazioa, iritzipublikoari funtzio sozial eta ingurumenekoaren kudeaketaren berri emateko ahaleginariesker.GKEak dira oraindik informazio iturri fidagarriena, hedabideekin batera.Oraindik ere mugatua da kontsumitzaileen inplikazioa erosketa arduratsuko prozesue-tan, informazioa aktiboki bilatzen dutela onartzen dutenak gutxi baitira. Hala ere, eurenemaitza sozialak modu eraginkorrean komunikatzen duten markek potentzial handiadute. Kontsumitzaileak informazio hori kontuan hartzeko prest agertzen dira, baina ezinformazioa bilatzen denbora eta ahalegina emateko prest.Produktu etikoen (bidezko merkataritza eta nekazaritza ekologikoa) ospea handitzen arida, baita horien salmenta ere: handituz doa horietakoak behin edo behin erosi dutenhiritarren portzentaia.Gobernuak Enpresen Gizarte Ardura neurri handiagoan sustatzearen alde dago hirita-rren gehiengoa. Proposatu diren hiru politikak (gardentasun legea eta klausula sozialenerabilera erosketa publikoetan) oso ondo baloratzen dute inkesta egin dutenek.Garatze bidean diren herrialdeetan lan egiten duten Espainiako enpresei dagokienez,portzentaia altu batek nazioarteko legeriaren alde egiten du.

62

Page 61: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

INMIGRAZIOA, AUTOESTIMUA ETA KONTSUMOAMireya Perea PereaGiza eskubideen defendatzailea eta kolonbiar errefuxiatua

SARRERAHain zeharkakoa den gaia jorratzeko beharrezkoa da autoestimu hitza norberaren espe-

rientziaren bidez aztertzea, bai bizitzarako izan duena, bai haren beharretarakoa.Autoestimua pentsatzeko eta bizitzako erronkei aurre egiteko gaitasuna da; zoriontsu izate-ko eskubidearekiko dugun konfiantza da, duin izateko sentimendua, merezi izateko, gurebeharrak indartzeko eskubidea izatea eta gure ahaleginen fruituak gozatu ahal izatea: auto-estimua norberarena edo taldearena izan daiteke.

Norberaren autoestimua norbere ezaugarrien ebaluazio baikorrarekin edo ezkorrarekinlotuta dago (bai pribatuak bai pertsonen artekoak). Balio pertsonalaren eta nork bereburuarekiko errespetu sentimenduak ere gogoan hartu behar dira. Norberaren autoesti-muaren ezaugarrietako bat helburuekin, emozioekin, baloreekin... harremana duten ezauga-rriak autoebaluatzeko dugun izaera indibidualista da. Horrelakoak ebaluatzeko esaldi ezber-dinak erabiltzen ditugu: “pertsona moduan beste edozein bezain ona naiz”, “uste dut ezindudala ezer ondo egin” edo”ezin dut bizimodu hau luzaroan jasan, banoa”.

Talde autoestimuak gizarteko taldeetan edo mailetan parte hartzea eragiten du. pertso-nen bizitza haien gizarteratzeari laguntzen dien taldeetako parte izatearekin lotuta dago(familia, berdinen arteko taldea, ikastetxea, lana, bizilagunak...)

Talde autoestimua ebaluatzeko ondoko alderdiak kontuan izatea beharrezkoa da: priba-tua (pertsonek haien gizarte taldeak ebaluatzeko era), nortasuna (taldeetako partaidetzanjokatzen den papera ebaluatzen du), partaide izatea ( haien gizarte taldearekiko partaidetzaegokia ote duten sentimendua).

Ikerketa ezberdinek erakutsi dute talde autoestimua edo alozentrismoa gizarte babesa-rekin eta alienazio eta anomia maila baxuekin ondo jartzen dela korrelazioan, autoestimupertsonala edo idiozentrismoa jasotako lorpen eta bakardadearen indarrarekin korrelaziobaikorra duen bitartean.

Gaur egungo kulturak neoindibidualistak dira, bai independentziak bai taldearekiko tarteemozionalak gidatzen dituztelako. Ondorioz, taldeko partaide baten arazoak ez du ondoriohandiegirik pertsona horrentzat berarentzat. Horrek gizarte desintegrazioa eta talde senti-menduaren degradazioa ditu ondorio, bai eta beste zenbait efektu psikologiko ere, gehiegiz-ko indibidualismoa, gizarte deserrotzea eta bizitzarako babesik eza, anonimatua, bakardadeaeta anomia, alienazioa eta elkarreraginerako sentimendu eza edota mutualitatea eta parte

63

Page 62: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

hartze eza besteak beste. Elementu hauek guztiak familiarik, lagunik eta gizarte sarerik gabeiristen diren etorkinengan eragin berezia dute.

Etorkin batzuentzat kontsumoa “eskasia” hitzarekin lotzen da, askotan, emakume etorki-nek diote haiek bertakoek erabili eta botatakoa berziklatzea kontsumoa dela esaten dute.

Inmigranteen kontsumoa saltoki txiki eta handiekin (etnikoak ala ez), maileguekin (moda-litate ezberdinen menpe erabakiak), bidaiekin, astialdi guneekin eta/edo elkarbizitzarekin(kanpoan egiten diren azokekin, tabernetara edo diskoteketara egindako bisitekin, etxebizi-tza elkarbanatuekin, elizekin, eta abarrekin lotuta dago

Inmigranteek haien irudi baikorra mantentzeko, babesteko eta indartzeko saiakera egi-ten dute, Horrela bada, autoestimu pertsonal altua duten pertsonek bere burua auto-gores-teko joera izaten dute (etorkizunari buruzko pentsamendu ez errealistak eta agindutakolurraren aberastasuna). Haien antzeko etorkinekin alderatzen dute euren burua aberastasu-nari eta berdin sentitzeko kontsumo handiagoari dagokienez, bertakoen antzeko izateko hel-buruarekin.

Inmigranteek eguneroko arrakasten eta porroten arabera ebaluatu ohi duten eurenburua. Besteekin gizarte alderaketak egin ohi dituzte eta baita barne parametroekin eurekin.Izaera indibidualista duen autoestimua neurtzeko ohiko tresnetako bat auto-ebaluazioetanoinarritzen da, pertsona bakoitzaren ezaugarrien autoebaluazioa (ekintza gogoangarriak,gizarte eremu berriko lorpenak eta lagunak egiteko gaitasuna) bai eta nork bere alor priba-tuan lortutakoa (erakargarritasunaren aldea, ospea eta fama) ere, azken autoestimu horrek,pertsonaletik gizarterako edo talderako jauzia egiten du.

Inguruaren pertzepzioak:Inmigranteen helburuen, beharren eta sinismenen nagusitasuna da. Jatorritik ekartzen

duten esperientziaren eta praktikaren arabera, norbere edo gizarte garapenerako borrokaulertzeko modua aldatzen da, haien jatorriaren arabera ulertu nahi izaten baitute hori ere.ongizate, segurtasun eta oparotasun helburuak nagusitzen dira beti, bai haienak berarenakbai eta haien inguru hurbilenekoenak (familia-lagunak) ere. Inmigrantearentzat oinarrizkobeharrak asetzea funtsezkoa da eta hori da bere helburu nagusia. Hori guztia gizarteakzehaztu dizkion sinismenak eta arauak jarraituta noski, baina bere borroka pertsonalarenmenpe, duen autoestimu idiozentrikoak egunez egun elikatzen laguntzen dio lanegun luzeeiaurre egin ahal izateko.

Zulo handia ireki da eta bertan batzuetan ez da amaiera ikusten. Mas-mediek hainbes-teko antsietatea eragin dute non beti agertzen diren ase behar izaten diren beharrak etaune hori iristean, ez dago inoiz diru nahikorik, eta ongizate horren bila jarraitzen dugu, eta

64

Page 63: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

horregatik, bizia bera, denbora, norberaren energiak ere kontsumitu ohi dugu. Azken bate-an, guztia kontsumitzen dugu eta azkenean harrapari hutsak garela konturatu ohi gara.Indibidualista, azal ezinezko abiaduran eta konpetentzia handienarekin lehiatzen aritzen daeuretako bakoitza.

Pertzepzioak, ingurua eta gizarte kapitalista kontsumista:Gaur egungo kontsumo eredua produkzio sistema kapitalista historikoaren garapena-

ren emaitza da.

Kontsumo gizartea produkzio masek eta politika Kenyesiarrek indar hartzearekin bateraetorri zen, bigarren mundu gerraren ostean. Horrek, langileen eta herri sektoreen bizi mailahobetu zuen, bai eta, ondorioz, kontsumo gizartera iristea ere.

Sistema kapitalistaren logikak berak kontsumo beharren sortze artifiziala eragiten duprodukzio maila egonkorra mantentzeko helburuarekin, hobe bizitzeko gehiago behar dugunpertzepzioa sortzen zaigu eta ezinbesteko produktu berriak agertzen dira eta betiko gastuohitura puzten dute. Produkzio eredua da eta produktuen zaharkitze planifikatua eta berri-kuntza iraunkorra ditu helburu: produktuen biziraupena gero eta laburragoa da eta zerbitzuberriak eskaintzen dituztenak beti agertzen ari dira.

Egun indarrean dagoen kontsumo ereduak pertsonak merkantzia bihurtu ditu, eta bitar-tean, paradoxa badirudi ere, pertsonen arteko harremanak merkantzia eta tresna bihurtudira. Kapitalismoak, pertsonen arteko harremana gauzen arteko harremanen antzekobihurtzen ditu batetik eta bestetik, merkantziak pertsonifikatzen dira. Era horretan produk-tuek bizia hartzen dute balore material hutsa baino areago.

Kapitalismo neoliberalaren dinamika bizitzako alor guztiak merkantilizatzea oinarri du etahoriek merkatuaren irizpide bihurtzen dira, herritarrak bezero bihurtuz. Pertsonak kontsu-mitzaile eta merkatuaren arauak onartzen dituzten bezero otzan bilakatzen dira eta kontsu-motik abiatuta gustura sentitzen dira. Herritar kritikoen izaera ezabatu nahi da, kontzientziapolitikoa eta soziala duena ezabatu, eta kontsumoa, ihesbide eta alienazio modu bihurtu nahida.

Kontsumo mota horren tresna gakoetako bat publizitatea da, salmentak handitzeko gurezentzumenak behin eta berriz pizten baititu.Askotan, telebista bidez jaso izaten dugun publi-zitateak berak erabakitzen du mahaian jateko jarriko duguna, erosiko duguna, jantziko dugu-na... geure burua identifikatuta sentitzeko kontsumo ereduak sortzen ditu eta kontsumitzenbukatzen dugu, “erosten duguna izateko” helburuarekin bizimodua erosten dugu.

Baina kontsumo eredu horretan zein da etorkinek betetzen duten lekua?

65

Page 64: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Jaiotze-tasari, eta hazkuntza ekonomikoari (sakelakoen telefonoa, etxebizitza alokairua,bidaiak eta horrelakoak adibidez) laguntzeaz gain, etengabe kontsumituz, beharrezkoa ez izanarren, baina erakusteagatik modernitatearen mundua zapaldu duzula, eta gainera ongizatekogizarteak errefusatua ez izateko eta modan eta egunean egoteko, bestela ergel hutsa zara,soberan zaude, ez zara bideragarria, ezta gizarte ingurunean onartua ere, eta zorretan itobehar bazara ere, parekideen aurrean itxurak egin behar dituzu, puntako azken autoa edukibehar duzu; hori egin ezean erakutsiko duzu ez zarela gauza izan migrazio hegaldia hasizenueneko ametsak lortzeko, eta hortxe sortzen da frustrazioa errefusatzeko sentimenduhori edota zeure auto-estima ikusten ez uztea.

OndorioaKontsumo eredua aldatzeko beharra proposatzean, ezinbestekoa da talde ekintza estra-

tegia batetik abiatzea. Askotan, kontsumitzailearen ahalmenari buruz hitz egiten duguneannorbanakoari buruz hitz egiten dugu, hainbat produkturekiko dagoen boikot estrategia jakineiburuz, baina kontuan izan behar dugu kontsumo eredua aldatzeak egitura aldaketa eskatzenduela eta hori taldean antolatuz baino ez dela posible izango. Eztabaida guneak sortuz, ezta-baidatuz, norbanakoen proposamenetik haratago eginez, kontsumo arduratsurako proposa-menak egiten ditugun bitartean, baina hori guztia gizarte aldaketarako marko zabalagoanulertu behar dugu. Kontsumo eredua kontuan hartu behar dugu, kontsumitzailea indibidua-lizatu ohi du eta horretarako landu behar ditugu kontsumitzaileentzako kanpainak.Oinarrizkoa da elkartze ekimen zabalak lantzea beste gizarte mugimendu batzuekin, etorki-nak, ikasleak, etxekoandreak... haiek beste kontsumo eredu bat zehazten lagunduko digute,eguneroko ohiturei ihes egin ahal izateko. Kanpaina hauek bistaratze publiko handia eta tal-deen benetako inplikazioa izan behar dute, indarrean dagoen kontsumo ereduaren aurkaeginez eta bestelako aukerak proposatuz.

Bertan, emakume etorkinaren pisua, bai eta bere kontsumo ereduaren baldintzak dituenondorioak ere, ereduaren aldaketan paper nagusia eskaintzen diote. Baina emakume erosle-aren paperetik aldaketarako emakumerako emandako metamorfosi hori gauza dadin, egun-go sistema kontsumistak emakumeongan duen aldaketen inguruko hausnarketa sakona eginbehar dugu. Emakumeak gara gizarte kontsumoan bertan gehien erabiltzen dituztenak etaondorioz, emakumeok gara paradigma aldatzera deituak sistema kapitalistari eta patriarkala-ri amaiera emateko.

66

Page 65: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

4EKOIZPENAREN KOKAMENDUA ETABERTAKO MERKATARITZA BULTZATZEA

Page 66: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

ESKARIAK ESKATZEN DUENA: EGIEZU AURRE SUPERREI

Alvaro PorroCRIC – Kontsumoaren inguruko Ikerketaren eta Informazioaren Zentroa

Supermerkatura joan naiz eta ontziratuta dauden 4 oilasko bularki erosi ditut. Ordaindueta etxera joan naiz. Hori produkzio kate baten azken ekintza da, haragiarena kasu honetanbaina gure garaiko bereizgarri bereziak dituena: planeta mailan funtzionatzen du (globaliza-zioa), eta kontrola oso esku gutxitan dago (enpresen kontzentrazioa). Eroslea naizenez “saskiorokorra” izateko aukera daukat: jatorri oso ezberdineko jakiak mundu osoko saltokietanbarrena daude, baina leku guztietan berdinak edo oso antzekoak izaten dira. Merkatuan aditudirenen arabera nire kontsumitzeko ohiturak katearen gidaritza darama, baina nire ohituraketa lehentasunak supermerkatu kate handiek interpretatzen eta moldatzen dituzte: banatzai-le handiek. Banatzaileek idatzi ohi dituzte partiturak gehienetan nekazariekin eta abeltzaine-kin batera, bientzat eta industria eraldatzaileentzat inputen hornitzaile baitira. Kate-mailabatean zenbat eta operadore gutxiago egon, handiagoa izango da haien boterea, bezeroeketa hornitzaileek haien inbututik pasa beharko baitute.

Kontzentrazioa zabaleran...Kontzentrazio edo integrazio horizontala produkzio kateko kate-maila berean aktore

gutxi izateari esaten zaio, bai batzuk asko hazi direlako bai modu batean edo bestean elkar-tu direlako. Kontzentrazioa historikoki enpresek bete izan duten kate-mailan pilatzen dabereziki (eraldaketa, banaketa), baina autonomoetan beti izena emanda egon direnen kopu-rua handituz joan da (nekazaritza, abeltzaintza).

Esate baterako, nekazaritzari dagokionez, 2001ean Nekazaritza Ministerioak horrela esanzuen: Oro har azienda eskaintza kontzentratzen ari da […] ondokoen bitartez […] kooperati-bak eta gero eta handiagoak diren taldeak. [Txerrientzat…] ez dago haztegi independenterik,ustiaketa txikiak desagertu dira. […] Bizpahiru txerri-industriatan bilduta dauden enpresari han-diak dozena erdia kooperatibatan eta dozena erdia enpresa handitan banatuta daude. Haieknazioko txerri ekoizpenaren %80 inguru biltzen dute. [… behi-haziendan] ekoizpenaren %40-45sei/zazpi enpresak kontrolatzen dutela esan genezake.

Haragiaren industrian, lau enpresen artean merkatuaren laurdena kontrolatzen da.Espainiako oilaskoen ia erdia Sada edo Coen enpresetakoa da.18

Gauza berdina gertatzen da kateko keta-maila guztietan. Bi aldeetan dauden inbutuakbereziki estuak dira: nekazarien eta abeltzainen inputa eta banaketa.

Kontzentrazioaz gain, koordinazioa ere ematen ari da. Esate baterako, Dupont (enpresakimiko nagusietakoa) eta Mosanto (hazien munduko enpresarik handiena) teknologiak elkar-

68

Page 67: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

trukatzeko eta patenteengatik zituzten auziak alde batera uzteko ituna sinatu zuten, etaMosantok gauza bera egin zuen Bayer-ekin eta Dow Chemical-ekin. Danonek eta Coca-Colak botilako ura saltzeko negozioa batera bultzatu zuten AEBetan.19

... eta luzeranGero eta ohikoagoa da enpresa bat katearen maila batean baino gehiagotan jardutea,

bai zabaldu delako bai beste batekin bat egin duelako; horri goitik beherako integrazioa esa-ten zaio. Espainiako hegaztien sektoreko hiru enpresa nagusiek (Coren, Guissona eta Sadataldea) adibidez, mota ezberdinetako enpresak dituzte, ale lantegiak, abeletxeak, albaitaritzak,hiltegiak, zatitzeko aretoak, kamara frigorifikoak, haragia prozesatzeko lantegiak, kreditutara-ko finantza atalak eta batzuetan, dendak, janari azkarra saltzen duten saltokiak eta produk-zioaren zati handia saltzen duten supermerkatuak (%54 Guissonaren kasuan) ere.

Abeltzainen eta haien bezeroen edo hornitzaileen kasuan, integrazioak kontratu itxurahartzen du. Enpresa integratzaileetan abeltzainek zerbitzu ezberdinekin hornitzen dira: ani-maliak gizentzeko janariak, sendagaiak, albaitaritza zerbitzua, erregaia, makinak, eta abar., etaabereak, pisu ideala hartzean jasoko dituzte.Abeltegia erabilera intentsibora moldatzeko kre-ditua ere eman diezaiokete. Bere aldetik, abeltzainak abeltegia ondo joateko ardura dauka.Enpresak jartzen die gizendutako abereei salneurria.

Harreman horrek abeltzainari ziurtasuna ematen dio salmentak ziurtatuak dituelako etaazpiegitura arazo asko konpontzen dituelako. Baina, bestalde, salneurria oso estua da, men-detasuna erabatekoa da eta kontratua oso desorekatua izaten da bi aldeetatik; esate bate-rako, eskarian beherakada handia badago abeltzaina da kalte gehienak jasan behar dituena.Hala ere, merkatu handian egon nahi baduzu, ekoizpena handitu behar duzu, eta hori egitenbaduzu aurrera egiteko aukera gutxi duzu integratzen ez bazara, txerri eta hegazti arloetanbatez ere. Espainian ondoko kopuruak integratuta daudela esaten da: txerri abeltzainen %80-85, hegazti abeltzainen %95-98 eta behi abeltzainen %40-45.

Goitik-beherako koordinazioa ere ematen da. Mosantok eta Cargillek (ikus taula) adibi-dez joint venturea (taldeko enpresa proiektua) osatu dute. Enpresa berri honen bitartez soiaeta artoa lantzen duten nekazariei eta abeltzainei enpresa integratzaile aurkezten zaie.20 Edooilasko haztegi bat adibidez, aurrez prestatutako platerak prestatzen dituen enpresak etaazalera handiko batek elkarrekin lan egin dezakete azalera handikoen bezeroen desioeierantzuteko moduan. Bertan dago katearen norabidearen mahaia.

Eskariak eskatzen duenaAzken hamarkadetan, nekazaritzako elikagaien katea Ekonomian eskaera eredua esaten

zaiona bihurtu da: bere funtzionamendua eskaeraren ezaugarrien eta aldaketen araberakoada. Eskaria, ordea, ez dira kontsumitzaileak zuzenean, aurreko kate-maila baizik: banaketa.

69

Page 68: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Hark gure lehentasunak interpretatzen ditu eta kate-mailan atzerantz bidaltzen ditu eragin-kortasun handiz.

Kate-maila horretako kontzentrazioa oso handia da, eta handituz doa: 7 enpresetakoerosketa sailetik elikadura eskariaren %75,5 kudeatzen da Espainian. Enpresa gutxi horiekbanaketa handia osatzen dute, eta haien supermerkatuetan eta hipermerkatuetan haragifreskoaren %60 eta prestatutako produktuen %75 erosten dugu erosleek.

Merkatu kuota handi horrek, hau da, hainbeste jenderi saldu behar izateak, botere han-dia ematen die: kontsumitzaileengana heltzeko sarrera handia ikusten dute ekoizleek bertan.Hori bai, haien hornitzaile izateko baldintza batzuk onartu behar dira: kopuru handia ekoit-zi behar da eta oso maiz egin behar da ekoizpen hori (geltokirik ez dago), produktu bakoit-zeko loteek oso homogeneoak izan behar dute eta denboran zehar, logistika baldintza bat-zuetara moldatu beharra dago, hilabete batzuen buruan dirua jaso… Bai baldintzak bai pre-zioak erosleek ematen dituzte eta edozein unetan, alde bakarretik gainera. Zenbat eta txi-kiagoa izan, orduan eta botere handiagoa du banatzaile handiak baldintzak ezartzeko: gehie-netan, gutxiago ordaintzen die hornitzaile txikiei.

Horrelako harreman komertzial asimetrikoak banaketa handiari erantzuten diotenaktamaina handiko hornitzaileak izatea eragiten du, produkzio oso industrializatua daukatenhornitzaileak. Haragiaren kasuan, adibidez, tamaina ertaineko-altuko handizkariak eta enpre-sa integratzaileak izango dira, horiek, aurretik ikusi dugun bezala, abeltzainei antzeko baldint-zak ezarriko dizkiete eta ondorioz, haiek ere handiak eta ekoizpen maila altukoak izan behar-ko dute.

Iragazkitik pasa edo ez, hori da kontuaAbeltzaintza trinkoaren zabalpena, hortaz, ez da gertakari aldendua, enpresa kontzentra-

zioak sortutako botilaren inbutuetatik eratutako nekazaritzako elikagaien ereduaren bestealderdi bat baizik. Irudian, inbutu horietatik agertzen den botere mailaren erakusgarri batzukikus ditzakegu. Gure gizarteen bilakaera (honi dagokionez nola jaten dugu, nola garatzen dalanda mundua, zein balore dago ekonomia harremanen azpian…) eredu horren paletakmargotzen du batez ere, beste hainbat ekoizpen, komertzializazio eta kontsumo forma askoztxikiagoa den eragina duten bitartean, eta haren biziraupena neketsua eta zaila den bitarte-an.

Galdera garrantzitsuena, agian, geure buruari gure lehentasunak “interpretatuko dituen”hori distribuzioa eta distribuzioak egindako moldaketak noiz arte onartuko ditugun galdetzeada. Badira paper parte hartzaileagoa eta kontzienteagoa ahalbidetzen duten aukerak bai jakia-ren aurrean bai amesten dugun munduaren aurrean. Inbututik ez pasatzea aukera dezakegu.

http://www.supermercatsnogracies.org/es/

70

Page 69: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

OHARRAK

18 El País egunkaria, 2005eko urtarrilaren 30a.

19 Ikus loturak atala Opcions-en 12. zenbakian.

20 www.ressen.com

21 Ikus elikadura saltokiei buruz Opcions-eko 12. alean egindako ikerketa zabala.

71

Page 70: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

KONTSUMITZAILE ETA PRODUKTORE ARTEKOHARREMAN BERRIAK, BIDEZKO MERKATARITZAGURE INGURUNEAN

Mikel KormenzanaEHNE.- Euskal Herriko Nekazarien Elkartea

Zer da elikadura burujabetza? Elikadura burujabetza kontzeptua Via Campesinak sortu zuen (Mundu osoko milioika

nekazari ordezkatzen dituen koordinakundea) 1992an. Munduko biztanleen %50 landa-ingu-rukoa dela eta munduko biztanleen 1/3ak (2.000.000.000 pertsona) elikadura gabeziakdituela kontuan hartzen badugu, erraz uler daiteke herrialdeek haien azoketan beste herrial-de batzuetako soberakinak sartzea eragotzi nahi izatea, “dumpingaren” (ekoizpen kostuarenazpiko salmenta) bitartez beste herrialde batzuek nazioarteko merkatura igortzen dituztenhoriek, bertako nekazaritza suntsituz.

Elikadura segurtasunaren kontzep-tuari kontrako puntua jartzeko naziohitza daukagu, Nazio Batuek landua etamendebaldeko munduak babestua.Baina elikaduraren segurtasunak ezzioen herritarrek haien kulturarekin batdatozen elikagaiak jan behar dituztenik,eta elikaduraren segurtasuna bermatubehar zuten elikagaien jatorriari buruz-korik ere ez zuen esaten. Horrela bada,haien salneurri merkeekin bertako azo-kak lehertzen dituzten soberakin guztiaklaguntza humanitario modura erabil dai-tezke, elikaduraren segurtasunaren etamendebaldekoen kontzientzia garbiketa-ren mesedetan.

Azken batean, elikadura burujabetza herriek nekazaritzako elikagaien politika erabakitze-ko eskubidea da, zein puntura arte izan nahi duten burujabe, haien nekazaritza kultura gorde,sukaldaritzako kultura edota milurtetan zehar erabili dituzten hazi berak erabili nahi izatea-gatik nekazaritza negozioari ordaindu beharrik izan gabe.

Nazioarteko merkatutara jauzi egitea ez da nekazarientzako irtenbidea. Nekazarienarazo nagusia haien merkatura iristeko duten arazoa da beren produktuen prezioa merke-

72

Mikel Kormenzana

Page 71: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

egia delako eta inportatzeagatik jasan behar duten dumping-ari aurre egin behardiotelako.Nazioarteko merkaturako sarbideak munduko ekoizpenaren %10ari baino ez dioeragiten; nazioarteko enpresek eta nekazaritza enpresa handiek kontrolatzen dute. Produktutropikalen (kafea, platanoak…) adibideak argi azaltzen du: Iparraldeko herrialdeei sarbide iaaskea ematen diete eta halere, Hegoaldeko nekazariek ezin dute haien egoera hobetu.

Zer da eta zer ondorio dakar elikaduraren globalizazioak? Elikaduraren globalizazioaren helburua herritarren elikadura ohiturak homogenizatzea

da, kulturak bereizten dituzten elementu guztiak aintzakotzat ez hartu, alimentazio gaietatikhasita.

Ekonomiaren globalizazioa, korporazio multinazional handiek sustatu eta kontrolatzendute, ekonomia merkatura bizitzako elementu guztiak sartzera zuzendua dago, guztia eroseta sal daiteke, baita elikadura ere.

Onura altuenaren bila aritzeak barietate produktiboenak bakarrik kontuan hartzea era-giten du, tokiko gainerako barietateak baztertuz. Ikus ondoko adibidea: Indian 10 arroz barie-tatek arroz azalera osoaren hiru laurden beteko ditu laster, lehen 30.000 barietate ezberdinbaino gehiago landatzen baziren ere.

Barietate berriak, “produktiboagoak” eta nekazari negozioaren korporazioen jabetzadirenak, sustantzia kimikoen menpe daude (pestizidak, plagen aurkakoak, ongarriak) etahoriek, nekazaritza negozio beraren jabetzakoak izan ohi dira.Azken batean, horrelako berri-kuntzekin, nekazaritzarako gero eta gehiago iragartzen diren horiekin, nekazarien mendeta-suna handitu eta korporazioen boterea murriztu egiten da. Orain, gobernuek eta erakunde-ek Genetikoki Eraldatutako Organismoen alde egiten ari diren kanpainekin, menpekotasunhori handiago bihurtu nahi dute.

Nazioarteko “solidaritatea”Aurretik emandako datuek larrurik gogorrena dutenak ere lotsarazten dituzte.

Horregatik, mendebaldeko gobernuek itunak sinatu ohi dituzte (edukirik gabeak), nazioarte-ko solidaritatearen izenean, munduko gosea gutxitzeko; aldiberean, merkataritzaren arauakaldatzen dituzte, enpresa multinazionalek onurak jaso ditzaten.

Egia dena ondokoa da: inongo itunek ez du munduan zehar dagoen gosea gutxitzealortu. Are gehiago, urtetik urtera, 4.000.000 lagun gehiagok txirotasun zerrendak puztu ohidituzte. Agerikoa da orain artean adostutako neurriak kalterako egindakoak direla eta aurreegiteko aukera,Via campesinak dioen moduan, elikaduraren burujabetza dela: “gosea ezaba-tu eta txirotasuna gutxitzeko modu bakarra tokiko nekazaritzaren ekonomia sustatzea da.Landa-eremutan garapen hori lortzeko moduetako bat ekoizpenerako eta kontsumorako zirkui-

73

Page 72: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

tuak sortzea da, bertan nekazari familiek haien produktuak saltzeko eta ezinbesteko dutenaerosteko. Dirua bertan dabil bueltaka, herrietan lana sortuz eta nekazariari bizimodua emanez.Nekazari familiek ekoizten duten guztia kanpora eramaten bada, eta prezioa nazioarteko mer-katukoa bada (baxua), eta erosten duten gehiena kanpotik ekarria bada (prezio altutan), siste-maren irabazi guztiak tokiko ekonomiatik aterako dira eta nekazaritzarako elikagaien merkatuamenpean duten 10 enpresen garapenari baino ez dio lagunduko”.

Elikadura burujabetza Euskal Herrian.Elikadura burujabetza lortzeko, gure herrialdeak arazo ezberdinei egiten die aurre,

ondokoak besteaz beste:

Nekazaritza inguruneko biztanleetako askok ez daukate nekazaritza-lurra lortzeko bideaskerik bere ustiaketan inportatutako inputak gutxitu ahal izateko, input horiek mendetasu-na eta nekazaritza ekoizpen intentsiboak sortzen dituzte.

Inportatutako abeltzaintza jakietan menpekotasun handia dago, soia menekotasunabatez ere. Horrek, era berean, transgenikorik ez duten pentsuak lortzeko zailtasunak eragi-ten ditu.

Euskal nekazaritzak sektore askotan nekazariek eurek kontrolatzen ez duten produktukimikoak eta teknologiak erabiltzeko eredurantz jauzi egin du.

Nekazaritza lurrak baso-sail, azpiegitura, urbanizazio, eta abar, bihurtzeko hartu dutenbideak ingurumenari begira jasangarriak eta ekonomiari begira menpekotasun gutxiagokoakizango diren ustiapenak izateko aukera murrizten du.

Nekazaritzako elikagaien lehengaiak prestatzearen eta prozesatzearen inguruan interesekonomikoekiko dagoen interesa gero eta kontzentratuagoa da.

Badago, era berean, azalera handiko azaleretan elikaduren salmenta kontzentratuagoa,abeltzainen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko edozein harreman baliogabetuz.

Norbere produkziorako eta jakiak kontsumitzeko ezagupenak galtzen ari dira pixkanaka.

Askotan abeltzaintza laguntzak izan dira eta dira zer ekoitzi behar den erabakitzen dute-nak eta ez lurraren ezaugarri agronomikoek ezta bertako elikadura beharrek ematen dute-na.

Euskal nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen sektoreetako nekazari asko nekazari-tza politika ezberdinak mugatzen dituzte, jabetza intelektualak eta NPBk eta MMAk ezarri-tako komertzialak.

74

Page 73: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Zein da honetan guztian daukagun papera? Nekazariak mundu osoan daude, ez herrialde txiroetan soilik. Nekazariak naturarekiko

begirunez egiten du lan, gizakion jarduera guztiak eusten dituen ingurumenarekiko.Horregatik badaki neguan udaberrirako lurra prestatu behar dela, badaki hobea dela lur-sailberean beti espezie bera ez landatzea, animaliek sobran dutena lurrarentzat oso egoki delaeta negu amaieran simaurra ematen bada udan landareak hobe haziko direla. Eta gauza askogehiago ere badakizki, horrek guztiak eman dio gizakiari mugimendu gutxiko izateko aukera,leku batean gelditu eta gizarte bat eratzeko aukera. Hori guztia bere arbasoek irakatsi zio-telako daki, haiek haien arbasoengatik ikasi zutena era berean.

MMAk, Munduko Bankuak eta Nazioarteko Moneta Fondoak ezagutza horiek merkatu-ratzeko eta nekazaritza alorreko korporazioen esku uzteko asmoa dute. Horregatik dugubeharrezko elikadura burujabetza bidezko gizartea edukiko duen mundua sortu nahi badu-gu batez ere. Eta elikadura burujabetzak duen gauzarik onena hau da, honakoa esateak ezdu balio:“baina nik ez daukat botererik, ezin dut ezer egin”.Argi eta garbi kontsumoari begi-ra bizi den gizarte batean, kontsumitzaileak (gizartea osatzen duten guztiak, definizioz) giltzaeskutan dauka, kontsumoa ekintza kontzientea dela (izan behar dela) oinarritzat hartuz, gukaukeratzen dugula zer erosi eta zer ez. Gure gizartea, aberatsa da eta erosteko ahalmena du,ez da burujabea elikadurari dagokionez, baina halere gosea ez da egunerokoaren parte,pobretuta bizi diren beste gizarte batzuk ere burujabeak ez direla esan nahi du, gure elika-gaia ekoizten ari baitira. Larria den zerbait bada ordea, pobretutako gizarte horietako herri-tarrak gaixo ipintzen dira eta hil egiten dira elikatu ezin direlako.

Elikadura burujabea lortzeko bidea bertako kontsumoa bultzatzea da, gertukoa. Hori daorain ez hain gutxi zegoen elikadura eredua, azoka guztiak astero betetzen ziren garaia, egu-nero betetzen zirena, herritar gehienek merkatal zentroan inoiz izan ez ziren garaia. Gureartean, bidezko merkataritzaren ideia ere ezarri behar da.

Nekazarien eta kontsumitzaileen arteko elkartasuna dira gakoa: bertako produktuak,denboraldian denboraldikoak, kontsumituko dituzten taldeak osatu behar dira gure komuni-tateetan, kulturalki egokituak eta elikadurari begira onuragarriak direnak. Horrela, osasunahartuko dugula ziurtatuko dugu eta era berean, bertako nekazaritza bultzatzen ari gara.Elikadura burujabetzara gerturatzen garen bitartean, herri txiroei ere bertarako bidaia egi-teko aukera ematen diegu.

75

Page 74: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

OHIKO MERKATARITZAREN PAPERA EKOIZPEN LOKALEAN

Angel Alava AlbizuArabako Komertzioen eta Zerbitzuen Federazioko presidentea

Hitzaldia ez dut gizarte, ingurumen, lan, ekonomia (aberastasunaren banaketa)… aldae-retan oinarrituko. Aukera hitzean oinarrituko dut, etorkizun-senean.

Hitzaldia hiru zatitan banatuko dut:1. Kontsumitzailea2. Kometzioa3. Etorkizunerako proposamenak

KontsumitzaileaHitzaldirako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (M.A.P.A) urtero kaleratu-

tako txostenaren datuak erabiliko ditut, ideia egokitzeko edo azken ondorioak zehazteko.Adibide moduan ondorengo datuak azpimarratu daitezke:

Elikaduraren kontsumoaren %73 etxebizitzetan egiten da, %2,5 erakundeetan eta%23,80 ostalaritzan.

Erosketa saskian izaten diren produktu nagusiak honakoak dira: haragia %21,40, frutaketa barazkiak %13,40, arrainak %13,30, esnekiak %10,70, ogia %6,20 eta neurri txikiagoanberriz, ondokoak aipa ditzakegu: ardoa, opilak, olioa, eta abar...

Etxebizitzetakoa kontsumitzeko jakiak erosten diren lekua honela banatzen da: %44,60supermerkatuetan, %29,60 betiko dendetan, %16,10 hiperretan eta %9,60 gainerakoetan.

Kontsumitzaileek jaki freskoak non erosten dituzten jakin nahi badugu, datuak nabarmenaldatzen dira; %39,30ek betiko dendetan erosten du, %38k superretan, %12,40k hiperretaneta %10,30ek gainerakoetan.

Elikadura freskoaren barnean gehiago bereizi nahi badugu eta behi-haragiari berezikibegiratzen badiogu hori delako Araban ekoizle eta Komerzializatzaile harremana sortzekolantzen ari garena, datuak oso dira ezberdinak; %49,80k betiko dendetan erosten du,%29,50ek superretan erosten du, %12,80k hiperretan eta %9,80k gainerakoetan.

Zenbait erosketarako kontsumitzaileak betiko formatua nahigo du, berme handiagoakbilatzen dituen produktuetan batez ere.

Kontsumitzaileen erosketa arrazoia aztertzen badugu, ondoko alderdiak azpimarratu ditzakegu:

76

Page 75: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Osasungarria %34,80Prestatzeko azkarra %33,40Ohitura %26,90Atsegina %18,50 Prestatzeko arazoa %16,80

Ondoko grafikoan azken berrogei urteetan kontsumoak izan duen garapena ikus dezakegu:

Agerikoa da Maslowen piramidean aurrera egiten ari garela, mailan aurrera eginez etadauzkagun baliabideen zati handia Aisialdiarekin harremana dutenetara bideratuz, Gizartestatusera, bai eta morrontzaren bertsio modernora ere, hau da, etxebizitza bat erostera.

KomertzioaAzkenaldian, azken bost urtetan zehatz esateko, Araban inflexio puntua izan dugu

komertzioari dagokionez.Azken bost urteotan globalizazioak zuzenago eragin digu, ondoren“Gorbeia” eta “Boulevard” merkataritza-guneak jartzearekin.

Araba, jende kopuruagatik ziurrenik, horrelako formatuak beranduen ezarri dituenlurraldeetako bat da, eta betiko saltokiei erantzuna emateko denbora eman digu. Hiri asko-ri begira diezaiekegu ereduak hartu eta estrategiak eta erremintak garatzeko guk ere, gurejarduerarekin aurrera egin dezagun.

Ziur gaude betiko formatuak eredu berri honetan baduela bere tokia, formatu artekoorekaren alde ere egiten dugu eta formatuen arteko osagarritasuna ere bilatu nahi dugu, gai

77

Page 76: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

horretan espezializatu beharko luke komertzioak, taldetik irten eta desberdina izan beharkolitzateke kontsumitzailearentzat erakargarritasuna izateko.

Azken urteetan ageriko garapena izan duen kontsumitzailearentzat, eskaintzaren aldake-ta handiak aldaketa handia eragin dio kontsumitzaileari berari ere.

Kontsumitzailea inolako arazorik gabe egokitu du eskaintza berriari, bereiziz eta zer etanon erosiko duen aukeratuz, horrela erosle mistoak sortu dira, erosketak betiko saltokietanzein azalera handikotan egiten dituztenak.

Hor egin beharko genuke lan betiko merkataritzan ari garenik. Gure saltokiak espeziali-zatu behar ditugu, kontsumitzaileari ezberdina den zerbait emateko.

Hor ikusten dugu guk espezializazioa, bertako produktuan.Azalera handiko saltokiek erebertako produktuak erabiltzen dituzte, baina irudi bezala baino erabiltzen ez dutela ustedugu guk.

Etorkizunerako proposamenakGure saltokiak bertako produktuekin espezializatu behar ditugula esaten dugunean, ez

diot orain arte ezaguna izan den ekoizlearen eta saltzailearen harremanari erreferentzia eginnahi. Pauso bat areago egitea garrantzitsua dela uste dut, bi taldeek beharrak elkartu behardituztela uste dut, hausnartu, estrategiak sortu, horrela, gure ustez azalera handiko merkata-ritza-guneek bete behar izango ez luketen gunea betetzeko modua aurkituko dugu. Betikomerkataritzari eta ekoizleei dagokien gunea da hori.

Kolaborazio moduak saltoki guztietarako balio ez duela azpimarratu behar da eta ziu-rrenik, ekoizle guztientzat ere ez da erabilgarria izango. Batzuentzat erabilgarria den ereduada. Alderdi konprometituarentzat, eredu hori benetan bere sentitzen duenarentzat eta berealde egiten duenarentzat, hori da elkarlanak aurrera egiteko eta jarraipena izateko modubakarra.

Araban sektore guztian elkarlanean ari gara “Haragi Artean” izeneko proiektuaren ingu-ruan.

Proiektua, 2005ean Gasteizko Udal Hiltegiaren itxieraren ondorio izan da. Iaz ondoko-en elkartea osatu zuten: UAGA (Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna), ASELCAR(Arabako harategi Berezituen Elkartea) eta aurreko hiltegian lan egiten zuten komerzializat-zaileak.

Bi dira elkarte honek dituen helburu nagusiak:· Araban hiltegi berria eraikitzea sustatu, egungo eskariak dimentsionatua.

78

Page 77: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

· Araban ekoitzitako produktuetarako ekoizpen eta komertzializazio eredu berriakbultzatu.

Lehen helburuaren lorpena nahiko aurreratua dago, proiektua eta bideragarritasun planasortu dira, egia bihurtzeko nahiko aukerarekin.

Bigarren helburuari dagokionez, “Zentzuz Kontsumitu” izeneko proiektua lantzen arigara. Elkarte ezberdinek antolatu dute proiektua; “Fundación Paz y Solidaridad”, “SetemHego Haizea”, eta “Mugarik Gabe”, eta Haragi Artean osatzen dugunez gain, baita beste zen-bait interesdun ere; “Arabako Kontsumitzaileen Batasuna”, “Slow Food”, “ArabakoMerkataritzaren Federazioa”.

Proiektuaren helburua ekoizleen eta komertzializatzaileen arteko harremana bultzatzeada, produktu ezberdinak sortzeko eta hauek gure saltokietan bereiztu ahal izateko.

Lan hori guztia arrakastatsua izatea eta horrelako esperientzia gehiago garatzeko auke-ra ematea espero dut.

79

Angel Alava eta Alvaro Porro

Page 78: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

TAILERRAK

A. HOBETO BIZITZEA GUTXIAGOREKIN.KONTSUMO ARDURATSUAGO BATERAKO IDEIA PRAKTIKOAK.Toni Lodeiro SUMENDI Osasunaren autogestioaren aldeko elkartea

Talde honetan era atsegin eta osasuntsuagoan bizitzen zein geure ingurumena hobetzenlagunduko diguten ideia praktiko handi eta txikiak partekatu genituen. Ideia hauek egunero-ko bizimoduan gauzatzen saiatzen garenean sortzen zaizkigun zailtasunak aztertu genituen,baita alaitasunez horiek gainditzen laguntzen digutenak gakoak ere, eta kontsumoaren ereduofizialaren zein proposamen alternatiboen berrikuspen kritikoa egin genuen.

- Funtsezkoa ideia da gutxiago kontsumitzen saiatzea, geure burua beharretatik askatzensaiatzea, eta lan egitea bizitzeko, ez bizitzea lan egiteko.- Saiatu behar gara gure lana gustuko zerbait, sinesten dugun zerbait izan dadin.- Garraioa: hobeto oinez, bizikletaz, autobusez, trenez,… Autoa erabili behar badugu, parte-katzen saiatu behar gara.Kutsakorrena hegazkina (zelako beldurra,hegaldi merkeak direla-eta!).- Behar ez diren ontziak eta material kutsakorrak (kortxo zuria, tetrabrikak, plastikoak,latak,...) ekidin. Hobe ontziratu gabeak erostea eta erosketarako orga, ehunezko poltsakedota ontzi itzulgarriak erabiltzea.- Saiatu behar gara garaiko produktuak eta gure ingurune hurbilenean ekoitziak kontsumitzen.- Komertzio txikiari zein auzoetako dendei laguntza: giza harremanak sustatu eta tokiantokiko ekonomia zein aberastasunaren banaketa erraztu egiten dute.- Ekidin multinazionalak, hiperm€rkatuak, kate handiak,…: boterea eta aberastasunametatu eta kutsatu egiten dute, gehiegizko kontsumoa bultzatu eta publizitatean dirutzaxahutzen dutelako.- Aurreztu energia: erabiltzen ez ditugunean argiak itzali eta txorrotak itxi behar ditugu,kontsumo gutxiko bonbillak eta pila kargagarriak erabili, berokuntza gehiegi erabili bainolehen, arropa gehiago jantzi edo-eta etxea ondo isolatu,...- Kontsumitu ekologikoki ekoiztutako produktuak, bigarren eskukoak edota bidezkomerkataritzakoak.- Aukeratu gure kultura eta kultur aniztasuna errespetatzen dituzten produktu edo zer-bitzuak, eta ekidin balio sexistak, bortitzak,… sustatzen dituztenak.- Baratzea, jogurta, xaboia, gozokiak, kontserbak, biodiesela, likoreak, ardoa, garagardoa,...Badaude gauza asko etxean egin daitezkeenak.- Osasunari dagokionez, hobe nork bere burua zaintzea (osasunagatik obsesionatugabe) sendagileen (izan gaitezen kritiko ofizialekin zein alternatiboekin) edota botikenmenpekoa (hobeto generikoak) izatea baino. Harreman eta emozioen arloa zaintzea,behar besteko atsedenaldia hartzea, ariketa fisikoa neurrian egitea eta elikadura osasun-tsua gako onak dira.

80

Page 79: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Ezagutu alternatibak: bioeraikuntza, energia berriztagarriak, banku/inbertsio etikoak, soft-ware librea, eko-herriak eta komunitate bizitza,... Eta kritiko izan publizitatearekin eta infor-mazioarekin (baita “alternatiboarekin” ere).

Kontsumo arduratsuak balio digu gure beharrak, eta ez publizitateak eragiten dizkigunak,estaltzeko. Askatzailea da, eta poza sortzen du. Errudun sentitzen bagara, perfekzionistakbagara,… zerbait ez dago ondo. Era arduratsuan kontsumitu ahal izateko kultur, lege, politi-ka, hezkuntza,… mailako aldaketak eragingo dituzten talde esfortzu antolatuak behar ditugu.

B. MERKATARITZAREN INGURUMEN-INPAKTUA

GUTXITZEKO IRIZPIDEAK ETA TRESNAK. Alfonso del Val Ingurumen Aholkularia

Enpresen helburua gero eta etekin handiagoak sortzea da. Ospeak eramaten ditu enpre-sak kalitatezko agiriak lortzera, holako agiriek merkataritza arloan etekin handiagoak ematendituztelakoan. Kalitatezko agiriak egiaztapen bertikal baten emaitza dira, kontsumitzaileaharekin fidatzen da, baina ez daki zein den produktuaren bizitza zikloa. Ekoizleek eta saltzai-leek merkatuan arrakasta daukatena imitatuz funtzionatzen dute. Dendek bat egin dezatenkontsumo jasangarri eta arduratsuaren aldeko kanpainekin garrantzitsua da zera ikusaraztea:

- Murrizpena eta birziklatzea ekoizle, saltzaile etakontsumitzaileek aurrezteko tresna bat da.- Estrategikoki garrantzitsua da holako ekimenetanaitzindari izatea eta jokabide oneko erreferente bila-katzea.- Ikusi behar dute apustu berriarekin gehiago iraba-ziko dutela.

Denden papera zera izan beharko litzateke:- Jakitea zer ari diren saltzen.- Beharrezkoa ez den kontsumoa gutxitzen laguntzea.- Erabili eta botatzeko ontziak errefusatzen laguntzea.- Ontzi itzulgarriak erabiltzea sustatzea.- Gizarte beharrei egokitutako eredu parte-hartzai-leak sortzea.- Produktuak baliatu eta erabiltzeko zerbitzu eskura-garriak eskaintzea, produktuak bereganatzeko balioaordezten lagunduko dutenak.

Bibliografia: “Guía para un consumo más responsable” Alfonso del Val

81

Page 80: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

C. ERRAZA AL DA MODU ARDURATSUAN KONTSUMITZEA?ADIBIDE PRAKTIKOAK TEORIATIK PRAKTIKARA IGAROTZEKO.Diego Chueca ECODES Ekologia eta Garapena Fundazioa

Taldeka, bakoitzak produktu bat erosteko erabakiari aurre egin behar izan zion: kafea,arroza, pasta eta garbiketa-gaiak. Produktu desberdinetarako aukerak honakook ziren: nazio-arteko marka handi batena, marka zuri bat, zigilu ekologikoduna eta bidezko merkataritzakozigiluduna.

Taldeetan joera zegoen bidezko merkataritzako produktuetarako, ekologikoetarako etatokian tokiko ekoizpenekoetarako. Kafearen kasuan bidezko merkataritzako kafe ekologikobat aukeratu zen. Merkataritza-gune handietan bidezko merkataritzako produktuak saltzeariburuzko eztabaida sortu zen, pertsona batzuk jokabide horren kontra baitzeuden, bertakolangileen lan baldintzengatik, kate handien botere gero eta handiagoagatik, publizitateaga-tik,… Beste batzuek azpimarratu zuten jende askok ezin duela supermerkatuetatik kanpoerosi, salneurriak direla-eta, eta horregatik merkataritza-gune handietan bidezko merkatari-tzako produktuak saltzea ez dela konponbide txarrena, eta onartu daitekeela holako pro-duktuen salmenta sustatzeko eta zabaltzeko.

Arrozaren kasuan, taldeak tokian tokiko ekoizpen ekologikoko bat aukeratu zuen.Halere, honen landaketak Ebro ibaiaren arroko ekosisteman eragin txarra dauka, hango eko-logistek aspalditik salatu dutenez. Ondorio nagusia izan zen era arduratsuan kontsumitzeabenetan kontu korapilatsua dela, askotan gizartearen eta ingurumenaren aldetik aukeraonena hautatzeko beharrezko informazioa ez daukagulako.

82

Diego Chuecaren tailerran produktuak aztertzen

Page 81: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

D. MIGRAZIOA ETA AUTOESTIMUA.Mireya Perea BACHUÉ Errefuxiatu Kolonbiarren Batzordea

Taldean hainbat kasu aztertu ziren hausnartzeko nola bizi diren kontakizuneko pertso-nak eta zer nolako beharrak dauzkaten. Kasuetariko bat izan zen bi turista gazterena, PetengoOihana eta Tikaleko piramide maia famatuak bisitatu zituztenak. Hegazkinez joan dira, hotelgaresti batean ostatu hartu dute, kreditu txartela daukate, markako arropa eta oinetakoakjanzten dituzte eta argazki- eta bideo-kamerak daramatzate. Zuhaitzetan dauden tximinoenoihuak entzutean esaten dute triste daudela erosketak egiteko merkataritza-gune bat ezdaukatelako.

Beste kasu batean familia bat bost seme-alabarekin. Aitak zeukan udal enplegua galtzendu ustelkeriagatik eta alkoholismoagatik. Amak lanpostu hori lortzen du, eta soldata bana-tzen du etxeko premiazko beharrei (elikadura, hezkuntza publikoa, arropa) aurre egiteko.Hasieran dena ondo doa, baina gero zorretan sartzen da seme-alabei hezkuntza pribatua,markako arropa, garraio pribatua, ospakizunak,… emateko. Lanean konturatzen dira iruzu-rra egin duela, eta lana galtzen du. Zorretan itota, familiak, seme-alabak jada helduak direla,erabakitzen du berauek Espainiara joan daitezela euren ametsak lortzearren. Seme-alabakiristen direnean ez daukate legezko egoerarik lana lortzeko. Amak telefonoz eskatzen diedirua bidaltzeko zorrak kitatzeko. Bost urteren buruan, euren egoera legeztatzea lortu dute,ezkondu dira, seme-alabak dauzkate, ez dute ikasi, lana daukate, baita alokairuzko etxe bateta mailegu baten bidez erositako auto berri-berria ere.

Taldean landu zen komunikabideek edota bestelako informazio bideek haien erabakie-tan jokatzen duten papera, zer ematen dieten pertsona hauek gizarteari, naturari, ekosiste-mari, ea beharrezkoa den migratzea zoriontasuna lortzeko, zer lortu duten migrazio proze-

83

Mireya Pereak bere tailerrera hurbildu diren batzuekin solasean

Page 82: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

suarekin, zergatik sartu diren kontsumoaren gurpilean, ea ezagutzen dugun horrela jokatzenduen jendea, zeintzuk balio, munduaren ikuspegi, autoestima, etika dauzkaten pertsonaiek,zeintzuk arlo eta sektorerekin daukan zerikusia kontsumoak. Etorkinen artean hainbat rolosatzerakoan erosteko ahalmena arrakastari eta kontsumoari lotzeaz hausnartu zen.

E. ZER DA “OSASUNTSU” JATEA? INFORMAZIO

UHOLDEAREN BARRUAN EZ GALTZEKO IRIZPIDEAK. Toni Lodeiro SUMENDI Osasunaren autogestioaren aldeko elkartea

Taldean elikagaien piramidea goitik behera, hots, garrantziaren arabera eraiki zen, etagure elikadurako ohiko produktuen ezaugarriei buruzko hainbat mitoren inguruan eztabai-datu zen.

- Astero talde osasuntsuen kopuru eta barietate nahikoa, osagarririk zein elikagai bitxirik gabe.- Gantz monoinsaturatuak egunero: oliba-olioa, fruitu lehorrak, olibak, aguakatea, arraina.Polinsaturatuak (ekilore-, arto-, palmondo- eta koko-olioak, gaztak, gurina, margarinak(transgenikoak), hestebeteak) neurrian.- Ona da egunero anoa bat fruta eta barazki gordin entsaladan jatea, beroak hondatzendituen bitaminei eusteagatik. Organismoa babesten duten hainbat substantzia (betaka-renoa, likopenoa,...) hobeto bereganatzen dira elikagaiak sukaldatzen badira.- Laboreak eta berauen eratorriak (ogia, pastak, muesliak,...) integralak eta ekologikokiekoiztuak izan daitezela, elikagai guztiei eustearren.- Esnea, ahal bada, hartzituta egon dadila, jogurta eta kefirra bezalakoa, egunero.Bestelako esnekiak (bio, l-cassey...) ez dira hobeak, baina bai garestiagoak.- Arrautza da arrazoirik gabe kritikatutako elikagai bat. Elikagarria, merkea eta osasunga-rria da. Ez du kolesterol txarra areagotzen.- Osasuna eta plazerra ez dira elkarren etsai. Edari alkoholdun (ardoa, garagardoa,…)eta bizigarri batzuk (kafea, tea, kakaoa,…) neurrian hartzen badira, antioxidatzaileak etabestelako onurak ematen dituzte.

84

Page 83: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

- Azukreak, gatza eta alkohola abusatu gabe.- Ekidin arrain handiak, merkurio kopuru handiak metatzen dituztelako aldez aurretikberau irentsi duten arrain txikiagoak jateagatik.- Sukaldatu lurrunetan, presio-eltzean, labean eta plantxan, horrela elikagaiei hobeto eus-ten zaielako. Ekidin frijituak, ketuak eta txigortuak.- Proteinak eta elikagaiak hobeto bereganatzen dira karbohidratoekin nahastuz gero,hauen indize gluzemikoa gutxitzen baita.Gure elikadura ez dugu kontuan hartzen erosketak egiterakoan, gehiago kezkatu behar-ko bagintu ere. Bestaldetik, ez obsesionatu osasuntsu jatearekin, kontua da jakitea zerjaten dugun eta berori zaintzea, eta, batez ere, jaten ondo pasatzea.

Bibliografia: “La despensa de Hipócrates. Los poderes curativos de los alimentos” 2004Antonio Palomar. “Nutrición para educadores” 1995 José Mataix eta Emilia Carazo.

F. ENPRESEN GIZARTE ETA INGURUMEN ERANTZUKIZUNA:KONTSUMO ARDURATSU BATERAKO IRIZPIDEAK.David Comet IDEAS Ekonomia Alternatibo eta Solidariorako Ekimenak

Galdera hau egin zen: Zer da erosketa arduratsua?, parte-hartzaileek ideia orokorrakeman zitzaten. Behin definizioa azalduta, gure eguneroko kontsumoak eragiten dituen gizar-te, ingurumen eta lan inpaktuez hausnartu zen, erreferentzia gisa merkataritza txikia etaertaina hartuta. Hiru lan talde osatu ziren, eta bertan gure kontsumoan oinarrituta propo-samen bideragarriak zehaztu ziren.Azkenik, bidezko merkataritzaren esperientzia azaldu zen,gure kontsumoari koherentzia ematen dion merkataritza sistema alternatibo, arduratsu etasolidario gisa ulertuta.

G. GUTXIAGO GASTATZEN DUT KONTSUMO ARDURATSU BATEKIN.Carlos Javier Lopez CRIC Kontsumoaren gaineko Informazio eta Ikerketa Zentroa

Parte-hartzaileak kezkatzen zituzten kontsumo sektoreetatik (garraioa, etxebizitza, lana,kontsumo hazkorra) abiatuta, arrazoietan sakondu zen: egiturazkoak, politikoak eta ekono-mikoak zein baliabideak eskuratzeko desberdintasuna. Pertsona bakoitzak egunez egun egi-ten duenetik abiatuta jarrera eta ohituren aldaketaz hausnartzea eta lan egitea proposatuzen. Egungo bizimoduak mendekotasun eta kontsumo hazkorrera bultzatzen gaitu, pozgarriiritzi bazitzaion ere jakitun eta norberaren balioekiko koherente izateari.

CRICk biztanleriaren asebetetzea soldataren arabera jasotzen zuen grafiko bat aur-keztu zuen. Ikerketa horren arabera jende zoriontsuena da soilik premiazko beharrak, besterikgabe, beteta dauzkana. Diru-sarrera horien maila gainditu bezain laster, asegabetasuna han-

85

Page 84: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

diagoa da, esan genezake zenbat eta gehiago eduki, hainbat eta gehiago nahi dugula.Horregatik kontsumo arduratsuak kontsumo gizartea askatu eta norberaren bizipenak arazokolektiboekin lotu egiten ditu.

Galdetu zen ea produktu ekologikoak arruntak baino garestiagoak diren. Hasiera bateanmundu guztiak baietz esan zuen. Ekoizpen arruntaren kosteen gaian sakondu zen (fitosani-tarioak, makineria handia eta energia fosila, kutsaduraren ondorioz langileen osasun arazoak,lurren gehiegizko ustiaketa eta antzutasuna,…). Produktu merkeak garesti suertatzen dira.

Ondorio gisa ikusi zen kontsumo arduratsua berziklatze eta berrerabilpen jokabide ba-tzuk baino zerbait gehiago dela, eta ez dakarrela gehiago gastatzea marka eta produktu alter-natiboak erosteagatik. Gure balioen eta bizimoduaren aldaketa bat da, norberaren prozesuekaldaketa kolektiboak indartu ditzaten. Gure behar asko kontsumitu gabe eta gizarte alterna-tibak sortuz ase ditzakegu.

H. DENBORAREN BANKUA, TRUKEAREN AUKERA.Feli Angulo Denbora Bankua “Izarretako ibilbidean”

Beste hiri batzuen esperientziari jarraituz, Gasteizen Denboraren Bankua 2004an sortuzen. Pixkanaka jendea metatuz joan zen, egun 130 bazkide direlarik. Hazkunde hau batez erekomunikabideek (irratia, prentsa, telebista) emandako oihartzunaren eskutik etorri zen, baitaeskaintzen diren zerbitzuei buruz (Tailerrak, adibidez) ahoz aho egindako publizitateari esker ere.

Zer egin dezaket nik zugatik? Zer egin dezakezu zuk nigatik? galderen bidez tailerreanparte hartu zuten pertsonen truke ariketa praktiko bat egin zen. Honen ondorioz holakoekintzak trukatu ziren: erreflexologia, makillajea, ilea moztea, beira-alezko lanak, euskarazkomintza praktika, etxean egindako galletak eta teak,…, hau guztia parte-hartzaileen esperien-tziak partekatuz.

86

Aintzane Pomposok Denboraren Bankua zer den azaltzen du / explica qué es el Banco del tiempo

Page 85: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

PARTE-HARTZAILEEN BALORAZIO ETAIRADOKIZUN BATZUK

Nik ez nuen esperientzia handirik kontsumo arloan, eta hobeto kontsumitzeko aukereiburuz, nire gizarte girotik edota ingurunetik irteteke, gauza batzuk ikasi egin ditut, baliabi-deak optimizatzearren.

Oso interesgarria izan da, oso era atseginean egin dutelako eta oso gauza praktikoekin ira-katsi digutelako, esate baterako gugandik hurbil dagoen edozein ekoizlerengandik jaso di-tzakegun produktuekin.

Uste dut ekimena interesgarria dela, batez ere ikusteko badagoela gaiarekiko eta kon-tsumo arduratsuko alternatibak sortzearekiko interesa daukan jendea.

Gustatu zait ekoizpen sektoreak, merkataritza sektoreak, gizarte erakundeen sektoreak etakontsumitzaileen sektoreak batera jardun izana.

Mintegia oso interesgarria eta oso ondo antolatua iruditu zait. Jorratu diren gaiek gaurko-tasuna daukate.

Denetarik egon da, batzuetan gertatzen da hitzaldi berean osagai oso kritiko, ausart etabaliodunak daudela, baina baita beste batzuk xinpleak eta demagogikoak direla ere.

87

Page 86: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

Kontsumo arduratsuaren konplexutasuna eta garrantzia. Nire sektoreaz gain (kontsumi-tzaileak) honetan ari diren beste sektore batzuk ezagutu ditut.

Goizeko atsedenaldietan animazioa eta arratsaldetan bukaeran bateratze-lana egoteagustatuko zitzaidan.

Gustatu zait goizez txostenak eta arratsaldez tailerrak egotea. Oso ondo antolatutaegon da, une oro jendea egon da zalantzak argitzeko. Ordutegiak bete egin dira.

Antolakuntza eta tailerrak edo hitzaldiak ematera etorri ginenontzako arreta eta adeita-suna eredugarriak, benetan.

Lan ordutegitik kanpo, hots, ordutegi zabalago batean, ekitaldiren bat egingo nuen, zabal-pena baliatzeko eta ordutegiak zirela-eta mintegian parte hartu ez zuen jendearentzat.

Uste dut informazio asko jaso dugula, eta etsipen sentsazio baten ostean, hainbat alter-natiba plazaratu direla.

Ekoizle, dendari eta kontsumitzaileen arteko akordioa posiblea da.

Tailer bat bertan behera utzi izanak pixka bat atsekabetu banau ere, aukeratu dudan tai-lerra asko gustatu zait. Bide batez, tailerra aukeratzea ez da erraza.

Egitaraua trinkoegia zen, goizez neuk bakarrik panelak eta Gasteizko ekimenak aurkez-teko ekitaldiren bat egingo nituen.

Mintegiko eremu zentral bat erabiltzea talde handiaren aurrean kontatzeko nor naizen,nondik natorren, zerk kezkatzen nauen, zer lantzen ari naizen gai honen inguruan, zeintzukzalantza dauzkadan,…, elkar hobeto ezagutu dezagun.

Bazkarietarako guztiok elkarrekin prezio merkean bazkaltzeko era bilatuko nuke.

Buru-trinkotasuna pixka bat apurtzea eta goiz erdialdean atsedenaldiaren erdia jolas batedota barre, oihu edo mugitzea eragingo digun zerbait egiteko.

Gustatuko litzaidake hurrengo bat egongo balitz eta berriro gonbidatuko baninduzue.

Ponentziaren luzera dela medio eta leku arazoengatik, ponentzia moztu dugu eta, haladenean, parentesi arteko puntuekin adierazi dugu. Barkamena eskatzen diogu autoreari.Interesa duten irakurleek ponentzia osoa eska diezaiekete GGKE antolatzaileei.

88

Page 87: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia
Page 88: Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia

90