8
A benduaren amaiera- rako Ibaiondo kalean (Txomin Agirre ikas- tolaren azpian) dau- den udal aparkale- kuetako obrek azken ikutuak prest izango dituzte, eta urte berriaren hasieran erabilgarri egongo dira. Aparkalekuak 137 plaza ditu, eta horietatik 4 ezin- duentzako izango dira. Aparkalekuak 3.279.597 euro- tako kostua izan du osotasune- an, horietarik 1.605.000 euro Espainiako Gobernuaren diru laguntzetatik jaso dira, eta 139.315 euro Bizkaiko Foru Aldunditik. Gainerako 1.535.281 euroak Ondarroako Udalak jarri ditu. Astilleruko aparkalekuaren erabilera eredua egokia ari dela izaten iritzita, Ibaiondoko apar- kalekuan ere erabilera eredu berbera ezartzea erabaki du Udalak. Horrela, datu gutxi batzuren faltan baldintzak zehaztu gabe egon arren, plaza bat eskuratu nahi duenari 12.000 eurotan 30 urterako lagapena egitea da udalaren asmoa. Plaza bakoitzaren salneurria adostera- koan, Ondarroako Udalaren gain egon den kostua hartuko da kontuan. Aurrerantzean informazio eta zehaztasun gehiago zabalduko bada ere, aparkalekuan plazak eskuratzeko interesa dutenen- tzako zerrenda zabalduko du Udalak. Horretarako Udaleko 94 6833672 telefonora deitu edo Alamedako udal bulegoetan bere izena eman beharko du otsailaren 3a baino lehen. U DAL B ARRIAK Aparkaleku berrirako sarrera. ONDARROAKO BARRI-PAPERA III. Aroa • 2011ko abendua • 2. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011 Ibaiondo kaleko aparkalekuak lortzeko zerrendak zabalik daude >12.000 eurotan 30 urterako lagapena egingo da >>94 683 36 72ra deitu behar da, edo Alamedako udal bulegoetara etorri >>> 1.535.281 euro inbertitu ditu Udalak aparkalekuetan CURSIÑOS DO EUSKARA, DE BALDE: AISA é un programa para a aprendi- zaxe do euscara. Con este obxectivo o Concello de Ondarroa vai dispor de cursiños intensivos de 60 horas ao servizo de todas as persoas inte- resadas. Estes cursos son de balde e serán realizados de xaneiro a xuño. Pretenderase axeitar o horario dos mesmos ás posibilidades do grupo. As persoas interesadas poderán dar o seu nome nas oficinas dos servi- zos sociais ou neste número de teléfono >>> CURSOS DE EUSKARA, GRATIS: AISA es un programa para el apren- dizaje del euskera. Con tal objetivo el Ayuntamiento de Ondarroa dis- pondrá al servicio de todas las per- sonas interesadas dos cursillos intensivos de 60 horas. Los cursos son gratuitos y se realizarán de enero a junio. Se intentará adecuar el horario de los mismos a las posi- bilidades del grupo. Las personas interesadas podrán dar su nombre en las oficinas de los servicios sociales o en este número de teléfono >>> COURS GRATUIT DE LANGUE BASQUE : De janvier à juin. 2 jours par semaine, 4 heures. Délai d’inscription: jusqu’au 12 Janvier. Calendrier et horaire: à déterminer en fonction des besoins du groupe. Renseignements >>> FREE COURSE OF BASQUE LANGUAGE: From January to June. Two days for a week, 4 hours. Inscriptions: Until the 12th of January. The calendar and the timetable will be stablished according to the teams needs. Call >>> CURSIÑOS DO EUSKARA, DE BALDE • CURSOS DE EUSKARA, GRATIS •COURS GRATUIT DE LANGUE BASQUE • FREE COURSE OF BASQUE LANGUAGE E USKARA , E TORKINENTZAT ! (8:00-15:00 h.) 94 683 36 68 94 683 36 68

ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK...ingurumen batzordea kontsumo taldea bultzatzen dabil Udaleko ingurumen batzordeak kontsumo taldeei buruzko hitzaldia antolatu zuen azaroan. Bertan,

  • Upload
    others

  • View
    15

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK...ingurumen batzordea kontsumo taldea bultzatzen dabil Udaleko ingurumen batzordeak kontsumo taldeei buruzko hitzaldia antolatu zuen azaroan. Bertan,

Abenduaren amaiera-rako Ibaiondo kalean(Txomin Agirre ikas-tolaren azpian) dau-den udal aparkale-

kuetako obrek azken ikutuakprest izango dituzte, eta urteberriaren hasieran erabilgarriegongo dira. Aparkalekuak 137plaza ditu, eta horietatik 4 ezin-duentzako izango dira.

Aparkalekuak 3.279.597 euro-tako kostua izan du osotasune-an, horietarik 1.605.000 euroEspainiako Gobernuaren dirulaguntzetatik jaso dira, eta139.315 euro Bizkaiko ForuAldunditik. Gainerako 1.535.281euroak Ondarroako Udalak jarriditu.

Astilleruko aparkalekuarenerabilera eredua egokia ari delaizaten iritzita, Ibaiondoko apar-kalekuan ere erabilera ereduberbera ezartzea erabaki duUdalak. Horrela, datu gutxibatzuren faltan baldintzakzehaztu gabe egon arren, plazabat eskuratu nahi duenari 12.000eurotan 30 urterako lagapenaegitea da udalaren asmoa. Plazabakoitzaren salneurria adostera-koan, Ondarroako Udalaren gainegon den kostua hartuko dakontuan.

Aurrerantzean informazio etazehaztasun gehiago zabaldukobada ere, aparkalekuan plazakeskuratzeko interesa dutenen-tzako zerrenda zabalduko duUdalak. Horretarako Udaleko 946833672 telefonora deitu edoAlamedako udal bulegoetanbere izena eman beharko duotsailaren 3a baino lehen.

UDALBARRIAK

Aparkaleku berrirako sarrera.

ONDARROAKO BARRI-PAPERA

III. Aroa • 2011ko abendua • 2. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011

Ibaiondo kaleko aparkalekuak lortzeko zerrendak zabalik daude

>12.000 eurotan 30 urterako lagapena egingo da

>>94 683 36 72ra deitubehar da, edo Alamedakoudal bulegoetara etorri

>>> 1.535.281 euro inbertitu ditu Udalak aparkalekuetan

CURSIÑOS DO EUSKARA, DE BALDE:AISA é un programa para a aprendi-zaxe do euscara. Con este obxectivoo Concello de Ondarroa vai disporde cursiños intensivos de 60 horasao servizo de todas as persoas inte-resadas. Estes cursos son de balde eserán realizados de xaneiro a xuño.Pretenderase axeitar o horario dosmesmos ás posibilidades do grupo.As persoas interesadas poderán daro seu nome nas oficinas dos servi-zos sociais ou neste número deteléfono >>>

CURSOS DE EUSKARA, GRATIS:AISA es un programa para el apren-dizaje del euskera. Con tal objetivoel Ayuntamiento de Ondarroa dis-pondrá al servicio de todas las per-sonas interesadas dos cursillosintensivos de 60 horas. Los cursosson gratuitos y se realizarán deenero a junio. Se intentará adecuarel horario de los mismos a las posi-bilidades del grupo.Las personas interesadas podrándar su nombre en las oficinas de losservicios sociales o en este númerode teléfono >>>

COURS GRATUIT DE LANGUE BASQUE : De janvier à juin.2 jours par semaine, 4 heures. Délai d’inscription: jusqu’au 12 Janvier. Calendrier et horaire: à détermineren fonction des besoins du groupe.Renseignements >>>

FREE COURSE OF BASQUE LANGUAGE: From January to June.Two days for a week, 4 hours.Inscriptions: Until the 12th of January.The calendar and the timetable willbe stablished according to theteams needs. Call >>>

CURSIÑOS DO EUSKARA, DE BALDE • CURSOS DE EUSKARA, GRATIS • COURS GRATUIT DE LANGUE BASQUE • FREE COURSE OF BASQUE LANGUAGE

EUSKARA, ETORKINENTZAT!

(8:00-15:00 h.)94 683 36 6894 683 36 68

Page 2: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK...ingurumen batzordea kontsumo taldea bultzatzen dabil Udaleko ingurumen batzordeak kontsumo taldeei buruzko hitzaldia antolatu zuen azaroan. Bertan,

Bi lanpostu berri sortuko diraZaharren Egoitzarako. Bilanpostu hauen sorrerare-

kin zerbitzua eraginkorragoaegin eta egoitzak duen funtzio-namendu ereduarengatik sor-tzen diren gastu gehigarriakmurriztuko dira. Gastu gehigarrihoriek batipat sustituzioek era-gindakoak dira. Izan ere, 16 langi-leko lan taldean 37 langile erabil-tzera ailegatu izan dira ordezka-pen horiek egiteko. Orain bi per-tsonen inkorporazioarekin susti-tuzio asko ekidin egingo dira.

Azpimarragarria da eredua etaegutegia egoitzako langileekinlandu eta adostu dela, kontuanhartzen badugu aurreko legeal-dian udalak 12.000 euro ordain-tzen zizkiola kanpo enpresa batiZaharren Egoitzarako urteko lanegutegia egiteko.

Artibai egoitzako langileenerreklamazio batzuen harira,Udala bertako langileen egoeraaztertzen hasi zen. Langileekinegindako batzarretan, ordute-giak hobetu beharra zegoelaikusi zuten, urte amaieran egute-

gian azaltzen ziren desorekakkonpontzeko. Azkenean, Udalaketa Artibai egoitzako langileeklan sistema berri bat onartu dute,kostuak gutxitu, lanpostu duina-goak sortu eta zerbitzua hobetu-ko duena.

Lehengo sisteman, kontrata-turik zeuden langile finkoetakobatek tarte bat libre hartu edononbaitera joateko premia edukiorduko, behin behineko langilebat hartzen zen ordezkapenera-ko, zerbitzuak dituen ezauga-rriengatik derrigorrezkoa delako

une oro lanpostu guztiak beteakegotea. Horrek, zerbitzuaren kali-tatea eskastu eta kostuak area-gotzen zituen, eta behin behine-ko lana bultzatu.

Orain, bi lanpostu finko sor-tzea erabaki da. Bi lanpostuhoiek zuzenean eguneroko txan-detara egokituko dira, horrela,langile batek orduren bat librehartzen duenean edota berearazo pertsonalentzako baimenabehar duenean, hutsunea betetaez da ordezkapenaren beharrikizango. Era berean, zerbitzuaren

eguneko lan orduak hobetobanatuta, lana eta bizitza pertso-nal eta familiarra uztartzekoaukera gehiago emango die lan-gileei eredu berri honek. Horre-taz gain, behin behineko lanpos-tuekin egiten diren zerbitzuenkopurua murriztuko da, bi lan-postu finko sortuta. Azpimarra-tzekoa da lehengo ereduak kostunormalaren heren bat gehiagosuposatzen ziola azken gastuari.Orain, bi lanpostu finkorekin,gehigarri hori aurreztu eta zerbi-tzua hobetu egingo da.

Artibai egoitzakozerbitzua

hobetuko da, kostuak gutxitu eta

behin-behineko lanamurriztuz

> Lanpostu finko berri bi sortzea erabakida, beharginen hutsuneak betetzeko.

Beharginen egutegia egoitzako beharginekin landu eta adostu da.

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2011ko abendua • 2. zk 2

UDALEKOGASTUAK>>> EKONOMIA

INGURUMEN BATZORDEA

Udaleko gastuak gutxitzeneta zerbitzuak hobetzen

Artibai Egoitza, Errebalatxikiñean.

GGaabboonneettaann eettaa uurrttee oossooaann......

HHEERRRRIIKKOO DDEENNDDEETTAANN EERROOSSII

eettaa ZZEENNTTZZUUZZKKOONNTTSSUUMMIITTUU !!

GGaabboonneettaann eettaa uurrttee oossooaann......

HHEERRRRIIKKOO DDEENNDDEETTAANN EERROOSSII

eettaa ZZEENNTTZZUUZZKKOONNTTSSUUMMIITTUU !!

Page 3: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK...ingurumen batzordea kontsumo taldea bultzatzen dabil Udaleko ingurumen batzordeak kontsumo taldeei buruzko hitzaldia antolatu zuen azaroan. Bertan,

1999an Telesforo Urrestik, momentuan427.390.853 pezetatan (2.574.643 euro) balo-ratuak zeuden akzioak utzi zizkion Udalari.

Orduan agintean zegoen Euskal Herritarrok udaltaldeak, diru horiek, momentu horretan herriareneskari nagusienetarikoa zen frontoi estalia egitekoerabiliko zirela proposatu zuen. Gerora TelesforoUrresti izena eramango zuen frontoi estalia hainzuzen.

2003an izandako udal gobernu aldaketarekinfrontoiaren proiektua bertan behera gelditu etaurteak joan urteak etorri, diru hoiek zertan direnhamaika alditan galdetu izan da ondarrutarronaldetik. Idatzi hau, gardentasunez galdera edo

kezka horri erantzutera dator. Esan bezala, dirukopuru hori akzio baloreetan utzi zitzaion Udalari.Telefonica, Endesa, BBVA eta Iberdrola konpainienakzioetan nagusiki. Beraz, akzio horiek baloreenmerkatuari eta beronen gorabeherei lotuak ego-nik, denboran barrena diru kopurua ere aldatuzdoa. Akzioak bere horretan daude, urte batzuetanberen etekinak gastu arrunterako atalean aurre-kontuetan jaso direlarik. 2008an Amerikako EstatuBatuetan lehertutako finantza krisiak erabatekoeragina izan zuen Telesforok utzitako ondareanere, eta hilabete gutxitan milioi bat euro galdu dira.2011ko azaroan 1.519.220 eurotan daude balora-tuak aipatu akzioak.

Udaleko brigadan azpikontratak kendu eta lanpostu bi sortuko dira

Non daude Telesforok emandako diruak?

> Azpikontratak 75.000 euro kostatzen zuen urtean; orain, bi pertsona gehiago kontratatuta,

udal brigadak egingo ditu lan horiek, gastu gutxiagorekin.

> Erabaki horrekin 57.142 euro gutxiago gastatuko dira urtero

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2011ko abendua • 2. zk 3

Azken urteotan, udalekobrigadaren domeka eta jaiegunetako lanak azpikon-

tratatutako Urbasa S.L. enpresakegiten zituen. Zerbitzu hori kon-tratatzea oso garestia zela ikusi-ta, udal berriak enpresa horrikontratua ez berritzea erabakidu. Horren ordez, udalak bibehin- behineko kontratatukoditu, eta horrela brigadan 15pertsonako ekipo bat osatukodu. Talde horretako kideen ordu-

tegiak egoki antolatuta, udalakaste osoko lanak bere brigadapropioarekin beteko ditu, azpi-kontraten beharrik gabe. Aldake-tarekin, ordezkapenetarako kon-trataziorik egin beharrik ere ezda egongo, brigadako beste per-tsona batek egingo baitu ordez-kapen hori. Udalaren asmoaherriko azpiegituren mantenuaahal den neurrian bere ekipoare-kin egitea da, udal baliabideakhobeto kudeatuta.

Udalak herriko igogailuguztien mantenurakokontratazioa egin du Oro-

narekin. Herriko 12 igogailupublikoak, kaletakoak eta udaleraikinetakoak, enpresa ezberdi-netakoak dira eta, horregatik,igogailu bakoitzaren mantenuaere bere enpresak egiten zuen.Horrek, mantenuaren kostuaizugarri igotzen zuen. Orain,kontratua bateratzearekin,Orona enpresak egingo ditumantenu guztiak, eta horrela57.142 euro aurreratuko dituudalak. Kostua, 95.236 eurota-koa izatetik, 38.094 eurotakoaizatera pasatuko da.

Zerbitzuaren esleipena lehia-keta bidez egin da. Aurkeztuziren lau enpresetatik bat kan-poan geratu ostean, Orona,Thyssen Kruup eta Izaren arteanizan zen lehiaketa, eta esleipenaOronari egokitu zitzaion.

Beste hainbat zerbitzutan ereudalak irizpide berdinarekinjokatzeko asmoa dauka, batera-tu eta gastuak murrizteko.

ELKARRIZKETA

Ardura hartu zuenetik,udalak pilatuta zeuzkanlan-erreklamazioak ados-

tasun bidez konpontzen etalangileen ordutegiak berrikus-ten ibili da Txomin Etxaburu,pertsonaleko zinegotzia. Helbu-ru argi batekin: zerbitzuakhobetu eta gastuak egokitu.

Zelako egoera topatu zenu-ten udalera sartu zinetenean?Udalean sartu ginenean, udalariegindako lan-erreklamazioaskorekin topatu ginan, aurrekoudal kudeaketa batzordeakerantzun barik zeuzkan eska-riak. Horiei erantzuten hasteaizan zen gure lehenengo lana.Gure nahia arazo guzti hauekkonpontzea zen.Arazo hauei elkarrizketa bidezeman diegu konponbidea,arduradunekin eta sindikatue-kin berba eginda.Udaleko langileen antolaketabe aztertu duzue?Erreklamazioei erantzuten ariginela, konturatu ginen udallangileen ordutegietan desore-ka handiak zeudela, eta horrekzerbitzua eskasten zuela etagastuak handitzen zituela:ordutegiak hain ziren irregula-rrak, askotan behin-behinekolangileak kontratatu behar iza-ten zirela hutsuneak betetzeko.Eta horrek gastua asko handi-tzen zuen.Guk pentsatu genuen langilegoosoaren ordutegiak eta lan-egutegiak estandarizatu eginbehar zirela. Zaharren egoitzan,adibidez, ordutegiak berrazter-tu genituen, bi pertsona kontra-tatuko ditugu eta lan taldehorrekin zerbitzu hori osorikbeteko dugu. Jada ez daukagu

ebentualen beharrik, eta horiekkontratatzen gastatzen genuendirua aurreztu egingo dugu. Bipertsona kontratatuta ere, diruaaurreztuko dugu. Eta, esanbeharrik ez dago, zerbitzua askohobetuko dela. Langileek ereerraztasun gehiago edukikodute lana eta euren bizitzauztartzeko.Udaleko beste langileekin behalako adostasunetara ailegatugara, eta egutegiak estandariza-tu ditugu. Horrek, udalaren zer-bitzua hobetuko du, eta kasubatzutan gastuak txikituko ditu.Brigadakoen kasuan, adibidez,25.000 euro aurreztuko dituguurtero, behin-behineko lanpos-tuak kendu eta bi lanpostufinko berri sortuta.Azpikontratak aztertzen erehasi zarete.Bai. Guk momentu honetanezin ditugu zerbitzu guztiakgeure gain hartu, baina ekono-mikoki ahal dugun neurrianazpikontratak gitxitzen ahale-ginduko gara. Bestetik, udalak azpikontratekineginda dauzkan hitzarmen askoerrazkeriaz egindakoak dira, etairabazi marjen handia ematendiote enpresari, nahiz eta gerohori ez den igartzen azpikontra-tatutako langileen soldatetan.Horregatik, zorrotzak izan behargara enpresa horiekin. Eurenirabazi marjenak txikitu beharditugu, langileen soldatak ikutubarik. Azpikontraten gastuaktxikitu behar ditugu eta, ahalden heinean, azpikontratazioa-rekin amaitu. Lanean ari garahori lortzeko, azpikontratengastuak handiak direlako etalangileen egoera okertzendutelako.

> TXOMIN ETXABURU,Pertsonaleko zinegotzia

«Udalak azpikontratekindauzkan hitzarmen asko

errazkeriaz egindakoak dira»

Igogailu publikoen mantenuzerbitzua bateratu da

Page 4: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK...ingurumen batzordea kontsumo taldea bultzatzen dabil Udaleko ingurumen batzordeak kontsumo taldeei buruzko hitzaldia antolatu zuen azaroan. Bertan,

ez da bakarrik etorkin hauekidazten ikastea eta euskararahurbiltzea, herritarren eta etorki-nen harremanak ere sendotzeaere bai. Interesa daukanak helbi-de honetara idatzi behar du:[email protected]

EUSKARA> EuskaraBatzordeak logotipo lehiaketamartxan jarrikoduLehiaketaren helburua Ondarro-ako Udal Euskera batzordea eza-gutzera emango duen diseinugrafiko bat aukeratzea da. Lanirabazlea batzordearen ekintzaguztietan iragarriko da. Saria 500eurokoa izango da eta partehar-tzeko baldintzat eta datak Onda-rroako udaleko tabloian eta weborrian argitaratuko dira.

KIROLA> Kirol batzordeak kirolagenda ipini duinternetenKirol batzordeak zerbitzu berribat ipini du martxan: kirol agen-da. Udaleko web orriaren pantai-la nagusian dago kokatuta eta,astero, honakoak txertatuko dirabertan: Ostegunero kirol agendaeta asteartero kirol emaitzak.www.ondarroa.eu

INGURUMENA> Udaleko ingurumenbatzordeakontsumo taldeabultzatzen dabil Udaleko ingurumen batzordeakkontsumo taldeei buruzkohitzaldia antolatu zuen azaroan.Bertan, EHNE sindikatuko kidebatek halako talde batek zelanfuntzionatzen duen eta zeintzukonura dituen azaldu zuen: berto-ko baserriak berpiztea lortzendu eta produktu osasuntsuago-ak kontsumitzen dira. EHNEkoenesanetan helburua kontsumi-tzaile eta saltzaile eredua gaindi-tu, eta bestelako produkzio etakontsumo eredu bat bultzatunahi duten jendearen arteansareak osatzea da.

Bertaratu ziren entzuleenartean kontsumo taldeko kideizateko interesa zutenen arteanzerrenda bat osatu zen, etahurrengo pausoa talde hori hor-nituko duen baserritar bat topa-tzea da. Sindikatukoak horretandabiltza. Bitartean, udalak dirubat ere gorde du aurrekontue-tan, taldearen beharretarakolokal bat egokitzeko.

> Gabonetakoargien erdiak ipiniko dira aurtenIngurumen batzordeak aurrekourtean ipini ziren Gabonetako

argien erdiak ipintzea erabakidu. Gainera, argiak abenduaren16tik urtarrilaren 7ra piztukodira bakarrik. Modu honetara,argietan gastatzen den energiaeta diru kopuruan aurreztea duhelburu batzordeak. Argienordez, Ingurumen batzordeakbestelako bitarteko batzuk era-bili nahi ditu herriko komertzioabultzatzeko, urte osoko kon-tzientziazio kanpainak, adibidez.

> Pilak erositakolekuan bueltatubehar diraJende askoren zalantza da eazergatik ez dagoen pilak jasotze-ko ontzirik. Auzo batzarretan ereatera zen gai hau. Udalak jakinarazten du, pilak erosi diren lekuberdinean bueltatu behar direla,eta dendakoek eramango dituz-tela birziklatzera.

HEZKUNTZA> Etorkinak alfabetatzeko irakasle bilaOndarroako udalak debaldekoeuskara ikastaroak antolatu ditu,batez ere etorkinak gure hizkun-tzara hurbiltzeko. Baina etorkinbatzuk ez dakite idazten,etahauentzako klaseak erdaz izatendira EPAn. Horregatik, udalekoaniztasun batzordeak euskaraz-ko alfabetatzea eman nahi dieetorkin hauei, eta horretarakoirakasle bolondresak bilatzendabil, astean ordubete edo ordubiko klaseak emateko. Helburua

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2011ko abendua • 2. zk 4

BARRIMOTZAK>>> HERRITXARRAN BATZARRA

>>> 2012ko aurrekontuak herritarrenaurrean azaltzeko ekitaldia egingo da urtarrilaren 14an, 17:30ean

Aurten aurrekontuak zehaz-teko prozesu parte hartzai-lea jarri du Udalak mar-

txan. Urrian hasi zen prozesuaauzoetako batzarrekin. Gero,auzoetako ordezkariekin auzobilguneak burutu dira azaroanzehar. Bertan, auzoetako ekarpe-nak jaso eta lehentasunak ezarridituzte, hauek aurrekontuetanlekua izan dezaten. Aldi berean,arloetako batzordeak ere aurre-kontuei begira aritu dira lanean.500 bat ondarrutarrek partehartu dute aurrekontuen presta-ketan. Hau lan guzti hau Herri-txarran Batzarrarekin eta aurre-

kontuen aurkezpenarekin amai-tuko da. Hortik aurrera Udalakhor jasotakoa bete beharko du.

Herritxarran Batzarraren zere-gina herritar guztiei 2012koaurrekontuen nondik norakoakazaltzea izango da. Aurrekontuaonartzeko jarraitutako irizpideaketa ibilbidea azaldu, eta bertanjasotako egitasmoen berri eman.Hau, urtarrilaren 14an, zapa-tuan, izango da, arratsaldeko17:30ean Kofradia Zaharrean.Bestetik, uratrrilean udalak aurre-kontuei buruzko aldizkari berezibat aterako du, azalpenak herrikoetxe guztietara ailegatzeko.

BERDINTASUN KONTSEILUA • AZAROAREN 25A

>>> Emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko laneanAzaroaren 25ean Ondarroako kaleetan ozen entzun zen emakumeen kontrako biolentzia salatzeko ohiua.Udaleko Bardinatasun Kontseiluak deituta, goizean ekitaldi instituzionala egin zen Alamedan eta iluntzeanandrabandako tanbor hotsek eta manifestazioak espazio publikoa hartu zuten. Egitarau zabal baten parteizan dira ekintza hauek.

Page 5: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK...ingurumen batzordea kontsumo taldea bultzatzen dabil Udaleko ingurumen batzordeak kontsumo taldeei buruzko hitzaldia antolatu zuen azaroan. Bertan,

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2011ko abendua • 2. zk 5

BATZORDEAK

Berdintasun Kontseilua, beharrean

Tokiko berdintasun politikaegokiak eta eraginkorrakmartxan jartzeko emaku-

meen partaidetza bideratzeaezinbesteko baldintza danez,berdintasun sailaren ibilbideanemakumeen parte-hartzea etajabekuntza presente egon da,eta horien adibide argiak dira,besteak beste, Ondarroako Ema-kumeen berdintasunerako UdalKontseilua, EmakumeentzakoJabekuntza Eskola, eta herrikoemakume taldeek egindako

ekarpenak. Udalean martxan ipi-nitako beste batzordeen ildobera jarraituta, Berdintasun Kon-tseiluan ere adostasunez hartu-tako proposamenak bideratzengabiltza, partaidetza zabala sus-tatzeaz gain. Berorren eredu,azaroan burututako egitarauzabala eta datorren urterakoprestatzen gabiltzan ekimenenplangintza.

Orain salto kualitatibo batematea egokitzen zaigu: ema-kumeentzako gune propioak

zabaltzea eta emakume mugi-menduarekin eta feminismoare-kin bat egitea. Feminismoa indaraskatzaile gisa ulertuta, pertsonaguztiontzat baliagarri izan daite-keen teoria askatzaile lez.

Gaur egungo emakume aurre-rakoi eta askeekin harreman osa-suntsuak bermatzeko, ezinezkoada maskulinitate eredu tradizio-nalekin jarraitzea, heziketa etaelkarlanean oinarritutako bideabehar-beharrezkoa da. Horrega-tik, Emakumeen Kontseiluarekin

batera, Udalak emakumeentza-ko gune bat sortzeko asmoadu emakume elkarteen artekokoordinazioa eta elkarlana bul-tzatzeko.

Topaketa, elkarrizketa etahausnarketa eremu bat izangoda, esperientzien elkar trukerakoeta ekintza kolektiboa sortzeko.Hainbeste urtetan lokal sakaba-natuetan lanean jardun ostean,herriko emakume elkarteenaspaldiko aldarrikapena erreali-tate bihurtu nahi dugu.

BATZARRAK

Hezkuntza Batzordeko kideak guraso elkarteekin batzarrean.

HezkuntzaBatzordea

Hezkuntza batzordea erelehen pausuak ematendabil. Uda aurretik lehen

bilerak izan zituen herriko ikaste-txeekin eta gaztelekuko gurasoelkarteekin, baita beste hezkun-tza eragileekin ere.

Momentu honetan, hurrengourteetarako plangintzaren zirri-borroa lantzen ari da. Dokumen-

tu hori ikastetxeen eskuetandago eta euren ekarpenak jasoondoren, hezkuntza batzordeireki bat deitzeko asmoa dagoplangintza hori aurkezteko.

Bitartean, Errebala Txikiñegaztelekuko guraso elkarte etaenpresarekin araudi bat lantzenari dira, proiektu horren funtzio-namentu egokia bermatzeko.

Kirol batzordea

Atera da jadanik 2011. urte-ko diru laguntzen deialdia.Aurreko udalak 35.000

euro utzi zituen deialdi honeta-rako eta legealdi honetako lehe-nengo kirol batzordean jakinara-zi genuen bezala, partida haugehitzea zen gure helburuetakobat. Azkenean 55.000 euro izandira deialdirako lortutakoak.

Gai honen inguruan hiruerronka nagusi jarri ditugu 2012urteari begira:

• Urtarrilean edo otsaileanateratzea deialdi berria, hau da,“egoera normalizatzea”. Horrela,herriko kirol talde guztiek jakin-go dute zenbat izango den uda-letik jasoko dutena.

• Ahal den neurrian, deialdira-ko diru gehiago lortzea.

• Deialdia erabat eraberritzea.Horretarako, kultur eta kiroltalde ezberdinek osaturikobatzorde berezia abian jarri da,azterketa sakona egin eta eginbeharreko moldaketa guztiakegiteko.

Azaroaren 9an izan genuenkirol batzordean, hainbat urtezezagutu izan dugun “kirolari

onenaren” sariaren ingurukohausnarketa burutu genuen.Ondorioz, bai formatu aldetiketa baita kontzeptualki ere, hain-bat aldakuntza adostu genituen.Hona hemen aipagarrienetariko-ak.

• LAU sari banatuko dira: urte-ko kirolaria, urteko kirolaria,urteko kirol taldea eta aipamenberezia.

• Berariazko gala bat antola-tzea. Lehenengo pintzeladakzehaztu ziren baina azken uki-tuak hurrengoko batzorderakoutzi genituen.

• Kirol batzordekideez gain,herritarrei ere kandidatuak aur-kezteko aukera zabaltzea. Dato-rren urtera begira, bozkatzekoaukerak ere abian jarriko dira.

Momentu honetan, gainon-tzeko batzordeetako arduradu-nekin elkarlanean, 2012ko aurre-kontuak prestatzen ari gara etaoso itxaropentsu gaudela esanbehar dugu, udal berriak eskai-niko dituen baliabideak, herrikokirol zaletasun eta demandaribegira, egokiagoak izango dire-lakoan baikaude.

Atal honetan udal batzordeei buruzkoinformazioa eskainiko dugu: zertan dabi-len talde bakoitza, noiz batuko den…

> ONGIZATEADatorren urtarrilaren23an, astelehena, Ongiza-te batzordea batuko da,18:00etan, udaletxeko biga-rren solairuan. Herriko taldeeta norbanako guztiontzat,batzorde irekia da.

> EUSKARADatorren urtarrilaren 11n,eguaztena, Euskara batzor-dea batuko da, 18:30ean,udaletxeko bigarren solai-ruan. Herriko talde eta nor-banako guztiontzat, batzor-de irekia da.

• BATZORDEETAKO AKTAKETA DEIALDIAK IKUSGAI:www.ondarroa.eu

KULTURA> Gabonetako

informazioa, esku orrian

Udalak eta herriko talde,elkarte, musika talde, eskolaeta ikastolek, Bide OneraZine Aretoak eta Kafe Antzo-kiak barne, 36 ekintza anto-latu dituzte gabonetarako.Udalak esku orri baten jasoditu guztiak, eta etxez etxebanatu du. Nahi duenak,udalaren web orrian ereikusgai dauka (http://www.ondarroa.eu/es-ES/Eventos/2011/Gabonak_2011.pdf )Halandabe, ziur egongodirela ekintza gehiago herri-ko taldeek antolatuta. Adideialdiei!

>>>

2011

ko g

abon

etak

o eg

itara

uare

n az

ala

Page 6: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK...ingurumen batzordea kontsumo taldea bultzatzen dabil Udaleko ingurumen batzordeak kontsumo taldeei buruzko hitzaldia antolatu zuen azaroan. Bertan,

Bilduk ekainean udalaren ardura hartuzuenean, mahai gainean Txomin Agirreeskolaren eskariekin topatu zen: berepatioa estali eta 5 aparkaleku plazaemateko eskatu zuten, hain zuzen be.

Baina eskaera hori ezin da bete, arauek lagatzenez dutelako eta, gainera, lur hori ez delako ikaste-txearena.

Azal dezagun zer gertatu den patio horrekin:Ikastola eraiki zenean lur horren jabea zen

parrokiak udalari lurraren zati bat eman beharzion erabilera publikorako, eraikuntza lanetanegiten den lez. Parrokiak hiru terreno edo lursailemango zizkiola agindu zion udalari, tartean gauregungo patioa. Hau horrela zen, KamiñazpikoPlan Partzialak espazio publiko libre eta berdeeta-rako kalifikatu zituelako lur horiek. Baina parro-kiak ez zuen halakorik egin, eta bera geratu zen 3terreno horiekin.

80ko hamarkada hasieran eskola inguruko 3lurzoruen egoera urbanistikoa aztertu zuen uda-lak, Felix Aranbarri alkate zela. 1983ko otsailaren25eko Osoko Bilkurak aho batez eskatu zionParrokiari 3 lursailak udalaren izenean ipintzekodohainik eta derrigorrez, arauek eskatu lez, 45egunetako epean. Ez zen halako eskaria egitenzitzaion lehen aldia, beste bi aldiz ere eginazitzaion eta. Parrokiako ordezkariek egoera onar-tu, eta dirutan ordaintzea proposatu zuten. Bainaazkenean ez zuen ordaindu, eta ez zuen terreno-rik itzuli.

2007ko ekainaren 8an Aitor Marurik hitzarmenbat sinatu zuen ikastetxearekin, legez hala eska-tu arren inon publikatu ez zen hitzarmena, gaine-ra. Bertan, aparkalekuak egitearen truke ikaste-txeari aterpea eraiki eta aparkamentu plazakemango zitzaizkiola hitzartu zuten. Baina hitzar-men horrek bi akats potolo zeuzkan: bata, ez zuenkontuan hartzen lurra ez zela ikastetxearena eta,bestea, herriko arau urbanistikoek ez dutela laga-tzen hor aterperik egiten, ezta lurra ikastetxeare-na izango balitz ere. Gainera, ikastetxeari bost

aparkaleku plaza jabego pribatuan ematea beezinezkoa da, aparkaleku horiek publikoak direla-ko.

Hainbat urtetan ahaztua edo lurperatua egonden gaia azalera irten da aparkalekuak burutzekoegitasmoa martxan jarri denean, nahiz eta aurre-ko udal kudeaketa taldea hau izkutatzen saiatu.Ondarroako ezker abertzaleak idatziz aurkeztuta-ko alegazioetan ere hala jakinarazi eta salatu zuengestoraren aurrean, baina beraien kudeaketa baz-tertzaileari jarraituta, entzungor egin zuten.

Gestorak ondo zekien ikastola inguruko lurrenegoera zein zen, eta hori estaltzeko pausoakeman zituen. Adibidez, haseratik dohainik udala-rentzako beharko zuten 3 terrenoetatik bi (patioaez beste biak) udalaren izenean eskrituratu zituen2009an gestorak. Baina patioko lurrak ez zitueneskrituratu, eta ikastolarenak izango balira lezlaga zituen. Gestora hain isilean eta izkutuan ibilizenez, ikastolako gurasoek ere ez zekiten egoerazein zen!

2011ko udazkenean Ondarroako Udal berriaketa Txomin Agirre Eskolako hainbat ordezkarikbilera bat egin zuten, eta bertan egoera zein zenazaldu eta argitu zitzaien ikastetxekoei. Aldebatetik 2007an sinatutako hitzarmenaren baitanjasotako hainbat eskaera ezin direla legez aurreraeraman azaldu zitzaien eta, bestetik, espaziopublikotarako den lursailaren (patioaren) erabile-raz adostasunera iristeko borondatea agertuzitzaien, beti be patioaren jabetza udalarena(herriarena) dela argi lagata. Gauzak argi eginnahi ditugu, herriko arauek agintzen dutena bete-ta.

Aparkalekuaren finantziazioari dagokionez,EAJren udal gestorak 2023rarte urtean 105.000eurotako kuotetan luzatuko den mailegua edokreditua 2011ko maiatzeko hauteskundeak galdueta gero sinatu izana ez zaigu zuzena iruditzen!Logikoena zeregin hori Udal aginte berriaren eskuuztea litzateke, 2023rarteko finantza zama utzieta hanka egin beharrean.

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2011ko abendua • 2. zk 6

Atal honetan taldeei eskainiko diegu tartea. Udalean ordezkaritza daukaten bi talde politikoek ere (Bilduk eta EAJk), hementxe daukate euren tartea.

Hau EAJren tartea da. Udalbarriak honetarako EAJk ez du idatzirik bidali.

TALDEAK BERBETAN

Ondarroako Gizon Taldea2006. urtean osatu zenordungo udaleko Emaku-

meen Batzordearen ekimenez.Urte hauetan, maskulinitatearengaia aztertu eta kaleratzeko egindugu lan. Gizon Sareako XabiOdriozolak emandako tailerrenbidez, gaur egungo maskulinita-te ereduak birplanteatu ditugu,uste dugulako andra eta gizonenarteko bardintasuna lortzekogizonezkook ere lan egin beharradaukagula, eta geure portaerakere aldatu behar ditugula. Ema-kumeen aurkako indarkeria, sen-timenduen kudeaketa, aitatasu-na bezalako gaiak ere landu ditu-gu. Gurea bezalako taldeekin ereharremanak ditugu (Gizon Sareakoordinakundea, ZipriztinErmuako gizonen taldea, Santur-tziko taldea, Bilboko Piper-Txu-riak,…).

Inguruko herrietan dagoengizon talde bakarrenetarikoagara, eta hori poztekoa da.Herrian ere pauso asko emandira aukera berdintasunarenarloan. Baina uste dugu Ondarro-an gai hau gehiago landu behardugula. Egunero ikusten dituguaukera berdintasuna mugatzenduten jokaerak: mutilak nagusibaloiarekin jolas parkean; haureta nagusien zainketa emakume-en ardurapean: publizitateangizon indartsuak eta emakumeahulak; gizonek soldata hobeakemakumeek baino; emakumeenaurkako indarkeria;…

Jendarteari zuzendutako lana-rekin batera, lan pertsonala ereegin nahi dugu. Gizonoi erakutsidigute gogorrak izaten, senti-mendurik ez adierazten eta uka-tzen, negarrik ez egiten. Horrekkalte handia eragiten digu. Arazopertsonal edo familiarrak ditugu-

nean, ez dugu jakiten arazoaidentifikatu, berba egin eta kon-pontzen. Biolentziara jotzendugu sarritan, geure buruarenkontra eta, okerrena, bikotekide-aren kontra, eta horren ondoriolatzak prentsan ikusten ditugu iaegunero.

Udalari ere eskatzen diogu lanhorretan inplikatzeko. Gure eki-menak diruz laguntzen ditu, eta

hori eskertzekoa da, baina barnefuntzionamenduan ere aldake-tak egon behar dira. Adibidez,batzorde eta batzarretan gizonekedukitzen duten parte hartzeanolakoa den aztertu daiteke,aldaketak proposatzeko. Udala-ren publikazioetako argazkietanere gizonezko rol desberdinakagertu daitezke: umeak etanagusiak zaintzen dituzten gizo-

nak, euren sentimenduak adie-razten dituztenak… Kaleetakoizenak ere aztertu daitezke, gizoneredu desberdinak agertu ahalizateko.

Gabonak ere badatoz, etaherritarrei hau eskatuko genieke:umeei opariak egiteko asmoabadaukate, jarrera irekia eduki-tzeko. Erosi aurretik, joko batekbalore egokiak transmititzendituen pentsatu, eta ez mutilen-tzako edo neskentzako den.Geure haurrak, positiboak direlauste dugun balore komunbatzuetan hezi behar ditugu,neska edo mutil diren begiratubarik.

Guztion betebeharra dadatozenei, guk izan ez ditugunaukerak eta mundu hobeagoauztea, noizbait pertsona guztiakberdintasunean bizi ahal izateko.Berdintasunarekin gizonok ereirabazteko asko dugulako.

Ondarroako GIZON TALDEA«Umeei oparia erosi aurretik, balore egokiak transmititzen dituen pentsatu»

BILDUTxomin Agirre ikastolako patioaren lurzoruak

EAJ

Page 7: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK...ingurumen batzordea kontsumo taldea bultzatzen dabil Udaleko ingurumen batzordeak kontsumo taldeei buruzko hitzaldia antolatu zuen azaroan. Bertan,

Zuen kritikak, kexak,ideiak... zabalagoan

kontatu nahi badiguzue,

IDATZI GUTUNA eta bota BUZOI

URDINEAN!

Deja tus mensajes en el buzón de la alameda.

2011/10/031. Iparkale 20 ondoan dagoenzerkaren egoera salatu nahi dut.Eguneru gure ate eta eskilaraguztian katuen kakak agertzendira. Katu hauek jaberik ez edu-kieran nik garbitzen ditut etaaspertu naiz, gainera ez da nirelana. Nire ustez herri baten ezlitzake jaberik gabeko animalia-rik kalin ibili behar. Pentsatsenbaduzue baietz, mesedez, batukaka guztiak. Ze aspaldian ez dakakaik batu, ez zamarrik ez etaurik bota. Iparkali garbitzen due-nak ez du gure eskilari garbitzeneta Iparragirre garbitzen dabe-nak hori bere lana ez dala esatendau.(Kontuan hartuko da eta gar-bituko da)

2010/10/102. Arrigorri hondartzako ur her-tza garbitxu mesedez. Beixetakomine emoten dau.(Udako denboralditik kanpoForu Aldundiaren ardura dahori garbitzea.)

3. Los que no entendemos eus-kera también pagamos impues-tos. ¿Porque se echa el bandosolo en vasco? (Teniendo en cuenta que el90% de la población entien-de euskera, no creemos nece-sario difundir el bando enotros idiomas. Aun así, elAyuntamiento dispone deservicio de traducción paratoda aquella persona que lonecesite (94 683 3668). Ade-mas en enero se dispondráde clases de euskera gratui-tas.)

4. Ondarrun etxe sozialak eindiz. Jenti giltzak hartute da etaondion gurasukin bixitxen.Suposaten da etxe honek nesezi-dadi daukenantzako dile. Ezinleike etxe faltan dazenai emon?Etxe sozialak hartzeko kondizi-ñoi batzuk bete bir diz, ba jentehonek ez dabez beteten.

(Gogorarazi gehienezko 3hilabetetako epea dagoelagiltzak eskuratu direnetiketxean sartzeko. Etxebizitzababestuen adjudikatzaileakbenetan etxebizitzaren era-biltzaile direla ziurtatuko du,etxebizitza emateko baldin-tzetan aurrez zehaztua dago-ena betearaziz.)

2011/10/245. Kamiñazpi 51 atzekaldeanzuhaixka bat landatu nuen, hai-zearekin lekuz kanpo dago etabrigadak berriro ondo jartzeaeskatzen dut.(Ahaleginduko gara)

2011/10/276. Gudarien monolitoa bertanbehera utzita dagoela. KafeAntzokiko terraza bihurtu dela.Kafe Antzokiari ezin zaiola hormahaiak jartzen utzi.(Terrazen gaia aztertzengabiltza. Monolitoa errespe-tatu egin behar da.)

2011/10/277. Zaldupeko eskolan goizalde-ko ordubata edo ordubiak arteargiak piztuta egoten dira etajendea futbolean. Izugarrizkozarata ateratzen dute.(Auzo batzar baten ere egonzen kexa hau eta eskolapublikoarekin adostu da.Iluntzeko 9etan itzaliko daargia.)

2011-11-068. Kale salmentan ari diren sal-tzaileek ez omen dute gainon-tzeko autonomoen modura zer-garik ordaintzen. Itsas aurrekoparkina euren kotxeekin bete-tzen omen dute, eta itxura alde-tik ere ez dela egoki ikusten dio.Beste lekuetan kanpora bota-tzen omen dituzte eta hemenalfonbra jartzen diegu.(Udala hasita dago martize-netako saltzaileen zergengaia aztertzen. Horrekinbatera tabernen terrazak eta

garajeetako badoen araudiaere bai.)

9. Krisi egoeran Udaleko kame-rak kendu diren moduan UdalGestorak “mangatik” ateratakoalkatearen aholkulari kargua ezdesagertaraztea ez du ondoikusten. Udal plantillan ba omendaude zeregin horretan lagun-duko luketen profesionalak, etabestalde, aholkulariaren soldataherrian sortzen diren premieiaurre egiteko aurreratuko litza-tekeela uste du. (Aholkularia udal talde poli-tikoko kidea da, beraz, berezeregina ez da langileenzereginarekin bateragarria.)

10. Lehenik eta behin eskerraketa zorionak ematen dizkioUdalbatza berriari. Udalekoateak herritarrei zabaltzeagatik,herriko kontuetan partehartze-ko aukerak eman eta horretara-ko gonbidapena naturaltasunezegiteagatik: Bilkura osoko hile-roko batzarrak publikoak, orduegokietan,eta aldez aurretikpregoi bidez jakinerazitakoakizateagatik. Batzorde zabalak,auzo batzarrak, kexa eta eskaeratelefonoa zein buzoia martxanjartzeagatik. Horretaz aparte,Udalbarrietan herritarrok eginbehar dugun ekarpen, proposa-men eta kritikak anonimoak ezizatea eskatzen du.(Jasotzen diren ekarpen zeinkexak ez dira izen abizenekinargitaratuko norbaitekespreski hala eskatzen ezbadu. Hala ere, guk erenahiago dugu anonimoak ezizatea. Bestalde irainak etapertsonalismoak dituztenakez dira argitaratuko. )

2011/11/0711.Arana tar Sabin kaleanbadago zati bat inoiz mangea-tzen ez dutena. San Juan Txurru-tik mangeatzen datozenean,Astilleruko aldapara ailegatzendira eta gelditu egiten dira. Bes-

talde, Latxanbre enparantzamangeatzen dutenean ZubiZaharrera ailegatzerakoan gel-ditu egiten dira; beraz aipaturikokalea ez da garbitzen. Arrazoirenbat dago?(Ahalik arinen hasiko garaegiten.)

12. Arana tar Sabin 21 eta 23etxebizitzetan bi bonbilla ditugubakarrik eta bat fundituta. Eske-rrak kirol portuko argitasunari,bestela linternekin atera behar-ko ginateke kalera.(Ahalik eta arinen egingodugu.)

13. Gure etxebizitzek (AranaSabin) duten patioak jabetzapartikularra du. Baina erabilerapublikoa. Hau da, komunitate-koak ez diren herritarrek ere era-biltzen dute. Horregatik, eskatu-ko nioke Udalari noiz behinkapatio hau ere garbitzea.(Zamarreroen ibilbideakaztertuko dira eta kontuanhartuko da zure eskakizuna.)

14. Auzo guztia txakur kakazbeteta dago eta Latxanbreenparantzako lorategia, txaku-rren komun bezala erabiltzenda, txakur jabeak aurrean dau-delarik. Ezin da gehiago zaindulorategi hau?(Herri guztiko arazoa da.Udalak kontzientziazio kan-pinak jarriko ditu martxan.Txakur jabeak egiten ari dire-naren jabe izan behar dira.Udaleko ordenantzek 300euroko isunak aurreikustendituzte.)

15. Zubi Zaharra eta monjetakoetxeen bitarte guztian ez dagozebra bide bat ere. Gai hau delaeta idatzi bat bidali nuen Udale-txera 2010. urtean eta “autogidariek oinezkoei beti emanbehar diete bidea” da erantzunzidatena. Zer gerta liteke ume-ren batek zubi zaharreko eskaile-rak aringaingan jaitsi eta auto

bat badator? Kontuan izan ezdagoela oinezkoak pasatzekoinongo seinalizaziorik.(Aztertuko da zure eskaera.)

16. Alamedako komunen garbi-tasuna zaindu. Komunak garbi-tu gabe jarraitzen dute eta ura-ren detektoreak konpondu gabe.(Jendeak detektoreak puska-tu eta erre egiten ditu.Detektoreentzako babesakjarriko dira.)

17. 0-6 urte bitarteko haur ludo-teka eskaera. Lea Artibaiko besteherri batzutan dan modure,Ondarrun haur txikixantzakoludoteka bat nahi dou eskatu.Ondarrun faltan botaten daumik jolastu ahal ixateko lekubabestu edo aterpe bat. Begiralebateaz nahiku ixan leike.(Udal taldeak gaia aztertuegingo du. Baloratuko daeskari gehiago egon daitez-keen zentzu horretan.)

2011/11/1518. Zaldupe anexoan aparkale-kua egin dela baina argiztape-nik ez dagoela, argiztapena egi-teko 4/6 beso dituen farola batba omen dago baina piztea faltadela. Gauez ez da ezer ikusten.(Urte amaierarako argiaegongo da.)

19. Nire desadostasune nahi dotagertu. San Juan Txurrun ixekale guzti horiz margoztuzku etaaparkalekuk kendu. Garajinaurrik horiz margotzi ondo dabañe lehen tarti euan lekungaraje biren erdixan kotxi apar-ka zeinkin eta on ezin dde etamultak ipintxen dabe. Horrekgarajiiok lokal komertzialmodun saldu zin eta erosi ebe-nak udalai badu eskatu eutsen,bañe etxitakuai iñok eztozkugaldetu ia ados gazen ala ez horgarajik eotiaz. Garajik ondo dazbañe bestiok be tokixe birdouaparkateko.(Aztertu egingo da.)

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2011ko abendua • 2. zk 7HERRITXARREN BOZA

900 314 053TFNOA. + ALAMEDAKOBUZOIA

ALAMEDAKOBUZOIA

ALAMEDAKOBUZOIA

2011ko urriko eta azaroko gutunak eta deiakUrriak 24rarte kexen telefonoa ez da erabilgarri egon. Bitarte horretan deitu dutenei barkamenak eskatzen diegu.

24 ordutan martxan zure mezua lagateko!

TTEELLEEFFOONNOO BBEERREEZZIIAAZuen kritikak, kexak, ideiak

zein proposamenak jasotzeko,telefono zenbaki berezia daukazue. DEITU!

DOHAINIK!

900 314 05324 horas disponible para recibir tus quejas, tus opiniones o tus propuestas.

Page 8: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK...ingurumen batzordea kontsumo taldea bultzatzen dabil Udaleko ingurumen batzordeak kontsumo taldeei buruzko hitzaldia antolatu zuen azaroan. Bertan,

ABENDUAK 24,GABON EGUNA

ABENDUAK 31,GABON ZAHAR EGUNA

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIEN ALDEKO

ELKARRETARATZEA,13:00etanItsasaurre

Plazan.

URTARRILAREN 7an,«KOLOSALA IZANGO DA»

HERRI MOBILIZAZIOA BILBON,

17:30eanLa

Casillatik.

OTSAILAREN 4a,SANTA AGEDA

BEZPERAKoplak eta makila

hotsek kalea hartuko dute!

OTSAILAREN 13a,TORTURAren

AURKAKO EGUNA

OTSAILAREN 18, 19 eta 21a,

INAUTERIAK!!!

MARTXOAK 8,EMAKUMEEN

NAZIOARTEKOEGUNA

Ondarroako ekitaldien agenda: http://www.ondarroa.eu/eu-es/Gertakariak/

vHERRIBUSA

UUDDAALLEETTXXEEAAMMUUSSIIKKAA PPLLAAZZAA zz//gg11..ppiissuuaann::Idazkaritza 94 6833674Alkatetza 94 6833676Bulego Teknikoa 94 6833677Kultura eta Kirol Saila

94 6833669Euskara Zerbitzua94 6833668Berdintasun Saila94 6833670

PPLLAAZZAA AAZZPPIIKKOO BBUULLEEGGOOAAKKErregistro orokorra 94 6833672Udaltzaingoa 94 6833673Gizarte Zerbitzuak 94 6833671Kontuhartzailetza 94 6833666Kontsumo Bulegoa 94 6830498Bake Epaitegia 94 6833679

BBEESSTTEE UUDDAALL ZZEERRBBIITTZZUUAAKKKiroldegia 94 613 42 09Artibai Egoitza 94 683 32 31Musika Eskola 94 613 40 63Liburutegia 94 683 33 43Turismo Bulegoa 94 683 19 51HHI - EPA 94 683 27 55

Osasun Etxea 94 603 79 99Gurutze Gorria 94 683 19 29SOS Larrialdiak 112Suhiltzaileak 94 616 89 92Itsas Sanitatea 94 683 10 00Alkoholiko Anonimoak Elkartea

94 683 20 86Emakunde 945 13 26 13

Bizkaibusa 902 222 265Euskotrena 902 543 210PESA 902 101 210Taxi-Geltokia 94 683 26 86

Kofradia 94 683 19 51Txalupen sarrera 94 683 02 23 Enplegu Bulegoa 94 683 07 00

Butanoa 94 616 62 54Iberdrola 94 415 14 11Telefonika-Aberiak 1002Ura- Partzuergoa 94 487 31 87

Postetxea 94 683 15 01Parrokia 94 683 01 98Notaritza 94 683 00 83

Arraun Egoitza 94 683 33 35Zaldupe Zelaia 94 683 10 53KZgunea 94 683 33 45Lea-Artibai Amankomunazgoa

94 616 90 68

UDALTELEFONOAK

TELEFONOINTERESGARRIAK

www.ondarroa.eu

EZ PASA!

AASSTTEEGGUUNNEETTAANN::Kamiñazpi - ArtaArta- KamiñazpiKamiñazpi - ArtaArta- KamiñazpiKamiñazpi - ArtaArta- KamiñazpiKamiñazpi - PortuPortu - KamiñazpiKamiñazpi - ArtaArta- KamiñazpiKamiñazpi - PortuPortu - KamiñazpiKamiñazpi - PortuPortu - KamiñazpiKamiñazpi - ArtaArta- KamiñazpiKamiñazpi - ArtaArta- KamiñazpiKamiñazpi - PortuPortu - KamiñazpiKamiñazpi - PortuPortu - KamiñazpiKamiñazpi - ArtaArta- KamiñazpiKamiñazpi - PortuPortu - KamiñazpiKamiñazpi - PortuPortu - KamiñazpiKamiñazpi - PortuPortu - KamiñazpiKamiñazpi - PortuPortu - Kamiñazpi

ZZAAPPAATTUUTTAANN::Kamiñazpi - PortuPortu- KamiñazpiKamiñazpi - PortuPortu- KamiñazpiKamiñazpi - PortuPortu- KamiñazpiKamiñazpi - PortuPortu- Kamiñazpi

DDOOMMEEKKEETTAANN EEZZ DDAAGGOOZZEERRBBIITTZZUURRIIKK..(Ebaki Herri Busaren ordutegia,

gorde patrikaran, eta erabili)

07:4508:0008:2008:3508:5009:1009:2509:4009:5510:1011:0011:1511:4512:0012:3512:5513:1014:1014:3015:4516:0016:1516:4017:0018:0018:1518:3019:0020:0020:1520:3020:45

09:1509:3009:4512:1512:3012:4513:0013:15

-ren ordutegia

Kontuan hartzekodatak:

Txakurren kakak jaso egin behar dira

Gogoratu!

UMEENTZAKO JOLAS TXOKOA (3-7 urte)10:00-13:00, UDALETXE ZAHARREAN(abenduak 26, 27, 28, 29 eta 30eta urtarrilak 2, 4 eta 5. Prezioa: 20 euro)

ERRBLA TXKÑE GAZTELEKUA, (abenduak 23, 26, 27, 28, 29 eta 30 eta urtarrilak 2, 3, 4 eta 5. )16:00etatik 21:00etara, ZABALIK!

UMEENTZAKO PARKEAJUMPING-A, GAZTELUAK, BIDEO JOKOAK... 16:00-20:30, UDAL KIROLDEGIAN(abenduak 26, 27 eta 28)

!

!

-

Kalera atera eta txakurbatek egindako kakazapaltzea ez da oso

gauza atsegina. Baina errua ezda izaten kaka egin duen txa-kurrarena, jaso ez duen jabea-rena baino.

Jaberik gehienek euren txa-kurren kakak jasotzen badituz-te be, beste batzuek ez dutehalakorik egiten. Ondorioz,herriko kale askotan topatu

daitezke txakur gorotzak. Txakur batek egindako kaka

jasotzea bere jabearen arduraeta betebeharra da. Udalekoanimalien ordenantza argia daarlo honetan: “txakurren goro-tzak ezin dira bertan beherautzi bide eta plaza publikoe-tan, umeen parkeetan, lorate-gietan eta, oro har, leku apain-garrietan edo jendea ibiltzenden lekuetan”, eta hori egiten

ez duenarentzat 300 eurokomultak aurreikusten ditu orde-nantzak.

Ahalegin apur batekin,arazo hau erraz konpondu dai-teke. Ez da ezer kostatzen bol-tsikoan plastikozko boltsa bateramatea eta txakurrak kakaegiterakoan berau jasotzea.Txakur jabe gehienek horrelaegiten dute, inolako arazobarik.

> Kakak jasotzen ez dituenak 300 euroko multak jaso ditzake, udal ordenantzen arabera

ZZAAIINNDDUU HHEERRRRIIAA!!