48
1 1.Zkia

Kirol boletina 1. zenbakia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Kirol boletina 1. zenbakia

1

1.Zkia

Page 2: Kirol boletina 1. zenbakia

2

1 AGURRAK

Ongi etorri beroa eman nahi diot, Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak sortu duen Kirol Buletinari. Legealdi berrian Ondarroako Udala buru belarri ari da kirolaren promozioan lanean ondarrutar guztiei jarduera fisikoa errazteko asmoarekin. Honegatik kirol batzordea eratu eta bultzatu du. Horregatik animatu nahi ditut kirol taldeak eta kirola egiten duten banakakoak ere bertan parte har dezaten, denon artean askoz ere errazago izango baita gure helburua betetzea. Adin guztietan, gizarteratzean, hezkuntzan, osasunean eta ongizatean kirolak paper garrantzitsua betetzen du, eta hau dela eta, konpromiso irmoa dugu, gure herrian, kirol jarduera dinamizatzeko. Estreinatzen dugun Kirol Buletinak bide horretan beteko duen papera azpimarratu nahi dut. Zorionak, bene-benetan, ekimen honetan parte hartzen ari zareten kirolari eta kirolzale guztioi. Ongi etorri, bada, eta urte askotarako!

Argia Ituarte Arkotxa

Ondarroako Alkatea

Baina ezin gara ahaztu, beste hainbat eta hainbat kirolari daudela, kirol ezberdinetan, bakarka nahiz kanpoko taldeetan, lehiaketa herritarretan parte hartuz edo lehiaketatik at ulertuz, herrian zein kanpoan. Guztiak dira garrantzitsuak, nire ustez; horregatik udalak dituen baliabideak kudeatzeko orduan, ahal duen neurrian, denen esku jartzeaz gain, kirolari guzti horiek egindakoaren berri herriaren aurrean zabaltzea edo azaleratzea ere garrantzitsutzat jotzen dut. Helburu horrekin abian jarri ditugun ekimen hauek aipatuko nituzke: -KIROL AGENDA ETA KIROL EMAITZAK: Hauen bitartez asteroko jarraipena egiten saiatuko gara, herriko taldeei zein herriko gainontzeko kirolariei. -KIROL BULETINA: Urtean bi aldiz, Gabonetan eta udan, atalak argitaratuko ditugu, hor kirol talde eta kirolarien urteko balantzea eta itxaropenak zuenganatzeko. Hona hemen, bada, kirol buletinaren lehenengo alea. Bertan agertzen diren atalak ez dira behin betikoak izango, izan ere, kirol batzordeko kideen proposamenak jasoz ahalik eta buletin osoena argitaratzen ahaleginduko gara. Bukatzeko eskerrik asko benetan, buletin hau argitaratzeko zuen ekarpenak egin dituzuen guztioi.

Arantza Burgoa Agirregomezkorta

Kirol arloko zinegotzi arduraduna

Page 3: Kirol boletina 1. zenbakia

3

2 AURKIBIDEA

1 Agurrak 2 2 Aurkibidea 3 3 Batzuk 3 4 Kirol Batzordea 4 5 Kiroltasuna jokoaren zati bat da 5 6 Ondarroako Arraun Elkartea 6 7 Aurrera Mendi Taldea 9 8 Eskilantxarri Ur Kirol Elkartea 15 9 Koaxi Triatloi Taldea 17 10 Aurrera kirol Elkartea 22 11 Ondarroako Xake Taldea 30 12 Galdeketa 32 12 Zaldupe Udal Kiroldegiko instalazioak 33

14 Jarduera fisikoa eta osasuna: adineko pertsonak

34

15 Kirola osasuntsua?? 35 16 Efemerideak 36 17 Oporrak eta kirola: Itziar Nabarro 38 18 Herriko kirol zaletasunaren isla 39 19 EAJ-PNV 40 20 BILDU 41 21 Elur kirolen oinarrizko lexikoa 43 22 Denborapasak 44 23 Zer da ESAIT? 45 24 Emaitzak 46 KIROL BOLETINAK ez du izango egitura finko eta zarratu bat. Aurreneko ale honetan 24 atal eta 45 orrialde atera dira, baina, hurrengoetan, seguruenik, atal zein orrialde gehiago izango ditu. Beti izango ditu ateak zabalik egon daitezkeen ekarpen guztiak jaso eta bideratzeko. Oraingoan ez da izan posible herriko kirol talde guztien partaidetza, baina ziur hurrengoan hala izango dela. -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- Eskuartean duzun KIROL BOLETINAREN inguruko iradokizunen bat baduzu, idatzi ezazu helbide honetara:

[email protected] -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o- -o-

3 BATZUK

KULTURA ETA KIROL SAILEKO ADMINISTRARIAKULTURA ETA KIROL SAILEKO ADMINISTRARIAKULTURA ETA KIROL SAILEKO ADMINISTRARIAKULTURA ETA KIROL SAILEKO ADMINISTRARIA Oso ezaguna da Jose Ramon herriko kirol zein kultur taldeetako ordezkarien artean, urte asko bai daramatza, udalean, aipaturiko bi sailetako administrari gisa.

Hauexek dira bere ardurapean dauden eginkizun aipagarrienetarikoak:

• Urteko kultura eta kirol programazioa prestatzea. • Herriko jaien programazioa prestatzea. • Udal erakusketa aretoa eta hitzaldi aretoa erabiltzeko

eskaeren tramitazioa. • Udal lokalak erabiltzeko eskaeren tramitazioa.

• Herriko kultura zein kirol taldeek ekintzak egiteko eskatzen dituzten azpiegituren eta diru-laguntzen tramitazioa.

HERRIKO KIROL TALDEAK: TEKNOLOGIA HERRIKO KIROL TALDEAK: TEKNOLOGIA HERRIKO KIROL TALDEAK: TEKNOLOGIA HERRIKO KIROL TALDEAK: TEKNOLOGIA

BERRIEN ALDEKO APOSTUA BERRIEN ALDEKO APOSTUA BERRIEN ALDEKO APOSTUA BERRIEN ALDEKO APOSTUA

Teknologia berrien aldeko apostua areagotzen ari da herriko kirol taldeen artean. Komunikazio tresna berri hauen bitartez, taldeek burutzen dituzten ekintzei buruzko informazio oro eskuratu dezakezue. Hauexek dira alor honetan aitzindariak

ONDARRU IGERI TALDEA

www.ondarruit.eu

KOAXI TRIATLOI TALDEA

www.ondarroakotriatloia.net

AURRERA MENDI TALDEA

usuarios2.arsystel.com/aurreramt/ Beste batzuk ere laster emango omen dute urratsak. Ea buletinaren bigarren alea argitaratzen dugunean beste hainbaten berri ematerik dugun.

Page 4: Kirol boletina 1. zenbakia

4

4 KIROL BATZORDEA

Udal hauteskundeak 2011ko maiatzaren 22ean izan ziren eta ateratako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Argia Ituarte hautatu zen alkate, 2011ko ekainaren 11n izandako udal osoko bilkuran. 2011ko ekainaren 30ean izandako osoko bilkuran, besteak beste, batzorde iraunkorrak eratu eta berauen lehendakariak izendatzen dira. Jarraian, KIROL BATZORDEBURUA den Arantza Burgoak bere lan-taldea osatzen du. 2011ko uztailaren 12an lehenengo KIROL BATZORDERAKO deia egiten da. Helburu nagusia batzordea aurkeztea eta abian jartzea izan zen. Geroztik, izan dira jadanik bospasei batzar, eta zera azpimarratu behar da, urteetan izan duen etena gainditu eta herriko kirol taldeen partaidetza garrantzitsua berreskuratzen eta indarberritzen doala.

2011 urteko diru-laguntza deialdia ateratzeke zegoenez, berau izan zen jorratu beharreko lehenengo gai nagusia. Aurreko ea sei hilabeteetan Udal kudeaketa-batzordeak kudeatu zuen Ondarroako Udala eta beraiek prestatutako aurrekontuetan, kirol taldeentzako diru-laguntzen atalean 37.000 € ko diru-saila zegoen. 2011ko uztailaren 28ko KIROL BATZORDEAN zera erabaki zen: 2011ko iraila arte zain egotea, ikusita aurrekontuan kreditu-aldaketak egin zitezkeela eta horren ondorioz, aipaturiko diru-saila gehitu. Kreditu- aldaketa egin egin zen, 55.000 € arteko igoera lortu zen, eta kantitate horrekin atera zen deialdia. Aipatzekoa da, 2012urterako onartu diren aurrekontuetan, 70.000 € izango direla 2012ko diru-laguntzetarako.

-BILDU, EAJ-PNV eta KIROL TALDEEN ORDEZKARI batzuk-

Batzordeak landu edo lantzen ari den beste gai nagusienetarikoak, honakoak dira: 2012rako diru-laguntza deialdiaren prozedura guztia goitik behera berrikusi, KIROL AGENDA eta KIROL EMAITZAK ekimenak abian jarri, eskuartean duzuen KIROL BOLETINA prestatu, KIROL-SARIEN birmoldaketa eta formatu aldaketa, eta abar.

Kirol talde guztiak “ezagutuko” duten urteko KIROL EGITARAUA prestatzea ere da jarri dugun erronketariko bat, besteak beste, ahal den neurrian, urteko sasoi jakin batzuetan egon daitezkeen “gehiegizko” kirol ekimenak ekiditeko edo, aldiz, beste sasoi batzuetan egon daitezkeen hutsuneak osatzeko.

Page 5: Kirol boletina 1. zenbakia

5

5 ARTIKULUA: KIROLTASUNA JOKOAREN ZATI BAT DA

UPV-EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioko 4. ikasturteko sortzaile gazteek, OINARRIZKO KIROLAREN inguruan prestatu duten lanaren aurrerapen bat aurkezten dizuegu:

KIROLAREN DEKALOGOA

1 Kirola aisia da.

Ondarroako ume asko ados gaude!!

2 Denok gara garrantzitsuak.

3 Arauak bete egin behar dira.

4 Entrenatzaileak errespetatu behar ditut.

5 Nire aurkariak errespetatu behar ditut.

6 Epailearen irudia errespetatu behar dut.

7 Animoak eman ditzaket, inoiz ez iraindu.

8 Nire familiak eredu izan behar du.

9 Galtzen bai, baina baita irabazten ere jakin behar dut.

10 Nire goiburua garbi jokatzea da.

ESKOLA-KIROLAREN IKUSLE ONEN DEKALOGOA

1 Animoak denei eman.

Ondarroako guraso asko ere ados gaude!!

2 Errespetu guztiz jokatu.

3 Ez iraindu, ez errietarik egin.

4 Utzi libreki disfruta dezaten.

5 Jolasten eta ongi pasatzen ari dira.

6 Emaitza ez da garrantzitsuena.

7 Zure seme-alabentzako eredu izan.

8 Errespetatu ezazu epailea.

9 Ez ezazu sekula indarkeria justifikatu.

10 Zure goiburua “joko garbia” da.

ONDARROATIK ERE:

• BAI, KIROLAK ESKOLA-ADINEAN IZAN BEHARKO LITUZKEEN ALDERDI POSITIBOEI: DIBERTSIOA, JOLASA, GOZAMENA, ADISKIDETASUNA...

• EZ, ZORITXARREZ, ERREALITATE HORREN BARRUAN DAUDEN ZENBAIT ALDERDI NEGATIBOEI: GEHIEGIZKO LEHIAKORTASUNA, INDARKERIA, AGRESIBITATEA...

Page 6: Kirol boletina 1. zenbakia

6

6 KIROL TALDEAK: ARRAUN ELKARTEA

Zuzendaritza berri, dinamiko eta gazte bat gara, kirol elkarte bat kudeatzeko ikuspegi berriekin. Honela, zuzendaritza osatzen dugun bost kidetik hiru arraunlari gisa ari gara esaterako. Aurtengoa izan da gure lehen urtea eta orokorrean positibotzat jotzen dugu gure esperientzia berri hau, aurretik inor ez baikara elkarteko estamentu hauetan jardun. Gutaz aparte laurogei gazte dabiltza egunero elkartean entrenatzen entrenatzaile eta laguntzaileez baliatuz. Aurtengo urtean osatu ziren taldeak ondorengoak izan ziren:

• INFANTILAK (mutilak). • KADETEAK (mutilak). • INFANTIL/KADETE neskak. • JUBENILAK (mutilak) eta SENIORRAK (mutilak).

Egin ziren ekintzak eta lorpenak laburbilduko ditugu ondoren:

• BATELETAN

o Txapelketako estropada denetan parte hartu zuten infantil, kadete eta jubenilak. o Bizkaiko txapelketa irabazi zuten kadete mailako mutilek eta neskak bigarren geratu ziren. Infantil

mutilak, berriak izan arren 6. postua lortu zuten eta jubenil mutilak 4. sailkatu ziren. o Legutioko pantanoan antolatu zen Euskadiko txapelketan, kadete mutilek brontzezko domina irabazi

zuten eta neskek kontsolaziozko tanda irabazi zuten. o Ferrol-en jokatu zen batelen Espainia-ko txapelketan kadete mutilak eta infantil/kadete neskak aritu

ziren, 7. eta 8. sailkatu ziren hurrenez urren.

Bizkaiko txapelketa Euskadiko txapelketa Espainiako txapelketa

• TRAINERILETAN

o Trainerilako txapelketetan jubenil mutilak eta senior mutilak parte hartu zuten baina ezin izan zuten Ondarroan antolatu zen Bizkaiko txapelketara sailkatu.

o Trainerilako txapelketetan jubenil mutilak eta senior mutilak parte hartu zuten baina ezin izan zuten Ondarroan antolatu zen Bizkaiko txapelketara sailkatu.

• TRAINERUA

o KAE-2 ligan senior mailako mutilek 4 bandera irabazi zuten: Iberiako bandera, Elantxobeko bandera, Avilés-eko Bandera eta Donostiako bandera.

o KAE-1 mailarako play-off.etara sailkatu ziren ligan hirugarren geratuz. Pasaian eta Colindresen jokatutako play-off estropadetan bigarren bukatuz, KAE-1 ligarako igoera lortu zuten.

Page 7: Kirol boletina 1. zenbakia

7

-Iberiako bandera irabazita- -Elantxobeko bandera irabazita-

-Avileseko bandera irabazita- -Donostiako bandera irabazita-

Urtea bukatzeko, urtean irabazitako banderen bedeinkazioa egin zen Antiguako Ama elizan eta gero, arraunlari, entrenatzaile eta laguntzaileek urteko bazkaria antolatu zuten

Page 8: Kirol boletina 1. zenbakia

8

• ALDE SOZIALA

o Ibilaldiko ekitaldietan parte hartu zuen arraun elkarteak (bideoan eta baita ere ekintzetan):

� Sokatirako desafioa: Mutrikuko sokatira taldearekin erronka egin zuten, arraunean eta sokatiran nork irabazi aritu ziren.

� Ibilaldi egunean txosna antolatu zuten (guraso zein haurrek trainerilan jarri eta arrauneko nola egiten den ikusi ahal izan zuten).

� Ikastetxeekin harremanetan jarri eta haurrentzako arraunketa jarduerak egin ziren, horretarako

traineru berezi bat ekarri zen. Jardunaldi hauen bidez, gure kirola herriko haur guztiei zabaldu nahi izan diegu.

� “ZAPATU AZULEAN” kamiseta azokan parte hartu zuten. � Ondarroari hain lotuta dagoen itsaso edo arrantzaren inguruko ekitaldietan parte hartu dugu

urtero legez.

Page 9: Kirol boletina 1. zenbakia

9

7 KIROL TALDEAK: AURRERA MENDI TALDEA

AURRERA MENDI TALDEAK bi eratako ekitaldiak egiten ditu urtean zehar: MENDI IRTEERAK eta ESKALADA IRTEERAK. Kasu honetan MENDI IRTEEREN ingurukoak aipatuko ditugu.

• MENDI IRTEERAK. Mendi talde hauekin antolatzen ditu irteerak: Artibai (Markina-Xemein), Lumentza (Lekeitio), Burumendi (Mutriku), eta Burdin Kurutz (Deba), Berritxuarrak ere parte hartzen dute. Orain dela 18 urte hasi ginen guztiok batera irteerak antolatzen, ikusirik herri bakoitzak ezin zuela bakarrik hartu irteerako kostuak, batez ere autobusaren kostea. Autobusaz irteerak egitea, aukera handiak ematen ditu mendi ibilaldiak antolatzeko. Mendi irteerak “zabalik” dira, edozeinek parte hartu dezake, ez da izan behar mendi taldeko bazkide bat. Gaur egunean, denon artean autobus bat betetzen dugu (50 lagun), Ondarroatik 15 bat mendizale joaten gara.

• URTEKO IRTEERAK-PROGRAMA. Urtero denon artean programa bat osatzen dugu, hilean irteera bat egiten dugu eta ahalegintzen gara Euskal Herriko lurralde guztietara irteera bat egitea. 2011. urtean Burgosera ere ailegatu gara, horrek ekartzen du autobusean bidai luzeak egin beharrak. Mendi ibilaldiak, normalean 5-7 ordukoak izaten dira eta 1.000 metro inguruko desnibelarekin. Autobusaz joaten garenetik ibilaldiak puntu baten hasi eta beste baten amaitzen ditugu. Ez dira kotxean joaten gareneko modukoak, hasi eta amaitu puntu berdinean egiten baitira. Ez dira irteera oso gogorrak, baina erritmo bat eskatzen dute eta ezin bestekoa da forma fisiko on baten egotea, bestela estu ibiltzen da mendizalea. Horregatik, eskatzen dugu aurretik informatzea, begirada bat ematea gure web orriari (www.aurreramt.org), jartzen dugun kartelei edo hobeto Aurrera Mendi taldeko lokaletik pasatzea. Aipaturiko lokalean egoten gara urteko eguen guztietan 20:00-21:30 bitartean. Beraz, etorri lasai, eta emango dizuegu behar den informazioa guztia.

AURRERA MENDI TALDEAK bi eratako ekitaldiak egiten ditu urtean zehar: MENDI IRTEERAK eta ESKALADA IRTEERAK. Kasu honetan MENDI IRTEEREN ingurukoak aipatuko ditugu.

• MENDI IRTEERAK. Mendi talde hauekin antolatzen ditu irteerak: Artibai (Markina-Xemein), Lumentza (Lekeitio), Burumendi (Mutriku), eta Burdin Kurutz (Deba), Berritxuarrak ere parte hartzen dute. Orain dela 18 urte hasi ginen guztiok batera irteerak antolatzen, ikusirik herri bakoitzak ezin zuela bakarrik hartu irteerako kostuak, batez ere autobusaren kostea. Autobusaz irteerak egitea, aukera handiak ematen ditu mendi ibilaldiak antolatzeko. Mendi irteerak “zabalik” dira, edozeinek parte hartu dezake, ez da izan behar mendi taldeko bazkide bat. Gaur egunean, denon artean autobus bat betetzen dugu (50 lagun), Ondarroatik 15 bat mendizale joaten gara.

• URTEKO IRTEERAK-PROGRAMA. Urtero denon artean programa bat osatzen dugu, hilean irteera bat egiten dugu eta ahalegintzen gara Euskal Herriko lurralde guztietara irteera bat egitea. 2011. urtean Burgosera ere ailegatu gara, horrek ekartzen du autobusean bidai luzeak egin beharrak. Mendi ibilaldiak, normalean 5-7 ordukoak izaten dira eta 1.000 metro inguruko desnibelarekin. Autobusaz joaten garenetik ibilaldiak puntu baten hasi eta beste baten amaitzen ditugu. Ez dira kotxean joaten gareneko modukoak, hasi eta amaitu puntu berdinean egiten baitira. Ez dira irteera oso gogorrak, baina erritmo bat eskatzen dute eta ezin bestekoa da forma fisiko on baten egotea, bestela estu ibiltzen da mendizalea. Horregatik, eskatzen dugu aurretik informatzea, begirada bat ematea gure web orriari (www.aurreramt.org), jartzen dugun kartelei edo hobeto Aurrera Mendi taldeko lokaletik pasatzea. Aipaturiko lokalean egoten gara urteko eguen guztietan 20:00-21:30 bitartean. Beraz, etorri lasai, eta emango dizuegu behar den informazioa guztia.

Page 10: Kirol boletina 1. zenbakia

----2011URTEKO MENDI IRTEERAK2011URTEKO MENDI IRTEERAK2011URTEKO MENDI IRTEERAK2011URTEKO MENDI IRTEERAK Mendi irteeretan eguraldiak asko esan nahi du, egun ederraz dena politaeskasaz, aldiz, tokirik politena ere ez dugu apreziatzenurteko irteerak aipagarrienen berri emango dizuegu.

• URKIAGA-ADI-SORAGAIN-UREPEL (BEHE

Udaberriko egun zoragarria tokatu zBehar bada, urteko irteera bat aipatzekotan, ADIko eguna izan zela irteera esango genuke.

Urkiaga mendatea

Sorogain mendatea

• OJO DE GUAREÑA-DULLA-PUENTEDEY

Irteera honek merezi zuen Puentedey herria ezagutzeko.ezaguna da Nela ibaiak egindako zubi naturalagatik. Ingurua

Krokisa

10

2011URTEKO MENDI IRTEERAK2011URTEKO MENDI IRTEERAK2011URTEKO MENDI IRTEERAK2011URTEKO MENDI IRTEERAK----

ahi du, egun ederraz dena polita ikusten dugu era pozik egoten garaena ere ez dugu apreziatzen. Horregatik ez da erreza izaten balantzea egitea. Jarraian,

aipagarrienen berri emango dizuegu.

UREPEL (BEHE-NAFARROA).

Udaberriko egun zoragarria tokatu zitzaigun. Behar bada, urteko irteera bat aipatzekotan, ADIko eguna izan zela irteera “perfektua”

ADI (1458m), Euskal Pirinehandietako bat da. Urkiagako mendatetik genuen eta jaitsi,aldiz, Sorogain lepotikherrira.

ADI

Listo!!

PUENTEDEY

Irteera honek merezi zuen Puentedey herria ezagutzeko. Puntedey, Burgos iparraldean do zubi naturalagatik. Ingurua oso polita da, Burgos iparralde guzti

Dulla mendia Mendizaleak Dullako tontorrean

pozik egoten gara. Eguraldi izaten balantzea egitea. Jarraian, 2011.

Euskal Pirineoko mendi Urkiagako mendatetik igo Sorogain lepotik, Urepel

Ufff…

Urepel

Burgos iparraldean dago kokatua, eta , Burgos iparralde guztia bezala.

Mendizaleak Dullako tontorrean

Page 11: Kirol boletina 1. zenbakia

11

• RIAÑOKO MENDIAK-MANPODRE Uztailean joan ginen asteburu osorako Riañora (Leon). Eguraldi ederra eduki genuen asteburu guztian. Larunbatean, kosta zaion argitzea baina gero egun ederra eduki genuen. Larunbatean, Macizo de Manpodren mendiko ibilaldia egin genuen. Mendi hauek orain dela gutxi arte ez ziren han ezagunak. Gehienok goraipatu izan ohi ditugu, adibidez, Picos de Europa, eta aldiz, aipaturiko mendi hauek, alboan utzi. Igandean, Pico Yordasera joan ginen. Oso mendi ezaguna da inguruan. Ibilaldi ederra da benetan eta dakarren bistak izugarriak dira, Riañoko pantanoa gure oin azpian ikusi genuelarik.

• ITSASU-GORRAMENDI-DANTXARINEA Beti egoten gara prest Iparraldera joateko eta aurten ere irteera bat antolatu genuen, Itsasu-Gorramendi-Dantxarinea, hain zuzen ere. Aurtengo udazkenean asteburu bat egin du txarra, eta irteera honetan suertatu zitzaigun. Ez da normala, baina zegoen eguraldia ikusita, irteera aldatzea erabaki genuen. Hondarribian geratu eta Santiagoko bidetik San Juan arteko ibilaldia egin genuen.

Page 12: Kirol boletina 1. zenbakia

12

----“BOGA” MENDI MARTXA“BOGA” MENDI MARTXA“BOGA” MENDI MARTXA“BOGA” MENDI MARTXA---- BOGA mendi martxa egitearen arrazoia, ZUBI ZAHAR IKASTOLAK 2011ko IBILALDIA antolatzen zuela izan zen. Zentsu honetan, AURRERA MENDI TALDEA eta ZUBI ZAHAR IKASTOLA elkartu ginen, Ibilaldiaren aurreko ekintzen programazio barnean, mendi martxa bat antolatzeko. Jarritako helburuetariko bat mendi martxa hau EUSKAL HERRIKO MENDI FEDERAZIOAREN iraupen luzeko martxen egutegian sartzea. Jadanik ezarrita zeuden baldintza batzuk bete behar genituela esan ziguten, gehien bat ibilbidearen luzera eta desnibelari zegokionak, alegia.

Lortu genuen baimena eta aipaturiko egutegian sartzea. Mendi martxari, ZUBI ZAHAR IKASTOLAK ibilaldirako aukeratu zuen leloa jarri genion, “BOGA MENDI MARTXA”, hain zuzen ere. Ezarri genuen ibilbidea honako hau izan zen: ONDARROA (ZUBI-ZAHAR IKASTOLA]-ASTERRIKA-KALAMENDI-BERRIATUA-MADALENA (KONTROLA eta HORNIDURA)-LARRUSKAIN (KONTROLA)-ETXEBARRIA (KONTROLA eta HORNIDURA)-KALAMUA (KONTROLA)-URKARREGI (KONTROLA eta HORNIDURA)-ARNOATE- ARNO (KONTROLA)-OLATZ (KONTROLA eta HORNIDURA)] - TONTORRAMENDI (KONTROLA)-ONDARROA (ZUBI-ZAHAR IKASTOLA).

Aipaturiko ibilbideak, herrian daukagun ingurunea dela eta, ez dauka aldapa luzeegirik, baina bai ordea etengabeko gora eta behera joan beharrak. Ibilbidearen hasieran KALAMENDI mendia igotzen da, Berriatuatik igaro eta LARRUSKAINGO aran sakona zeharkatuz; ETXEBARRIA igaro eta GIPUZKOAN sartzen gara KALAMUA tontorrera igotzeko, ibilbidearen gorengo puntua. Hemen ibilbidearen norabidea guztiz aldatzen dugu, leku zoragarrietatik barrena ARNO mendira iristeko, ondoren OLATZ auzora jaitsiz. Pixka bat aurrerago berriz era BIZKAIKO lurraldean sartzen gara, TONTORRAMENDI gailurrera igoz. Bukatzeko ia ARRIGORRI HONDARTZARAINO jaisten gara eta ARTIBAI IBAIAREN ertzetik berriz ere ZUBI ZAHAR IKASTOLARA heltzen gara.

Page 13: Kirol boletina 1. zenbakia

13

Hasiera eta helmuga ZUBI ZAHAR IKASTOLAN jarri genituen, antolaketarako aukera asko ematen baitzigun: ordenagailu eta interneten erabilera, hornidurak, dutxak, aurreko egunean zetorren jendeak bertan gaua pasatzeko aukera, gosaria eman eta abar. Ibilbide guztia larunbatean markatu genuen. Ibilbidearen hasiera gauez egin behar zenez, zati hau arrantzaleek kainaberari jartzen dizkioten argitxoekin argiztatu genuen. Martxaren egunean eguraldi oso kaskarra egin zuen, goizeko 4:30ak aldera euria hasi eta ez zen gelditu egun guztian. Honek garrantzi handia izan zuen partaide kopuruari dagokionez, baita antolakuntzako hornidura eta kontroletan lanean zegoen jendearekiko. Hartu genuen erabakietako bat, denbora minimoa ez errespetatzea izan zen, zegoen eguraldia ikusirik ezinezkoa izango baizen jendea kontroletan geldiaraztea, batez ere KALAMUA gailurreko bezalako tokietan. Halere, nahiz eta eguraldi txarra egon, martxa inolako gertakaririk jaso gabe joan zen, aurreikusita bezala burutuz. Eskerrak eman nahi diegu lagundu digun jende guztiari eta zoriondu partaide guztiak!.

Hauez gain, aipatu baita ere, mendi martxa ertaina eta baita umeentzako ASTERRIKARA irteera ere antolatu genituela.

----DINA MARTXADINA MARTXADINA MARTXADINA MARTXA---- 2011. urtean ere lagundu genIen mendiko DINA MARTXA antolatzen RADIXU IRRATIKO lagunei. Dakizuenez, martxa hau ZAPATU AZULEAN egiten da, TOLOSATIK atera eta ONDARROARA heldu arte. Ostiral gauean ateratzen gara Tolosatik, zehazki, gaueko 11etan eta larunbateko 14:00 inguruan ailegatzen gara ONDARROARA. Ibilbideak 50 km luzera du eta honela laburbildu daiteke: TOLOSA-ERNIO MENDIA-ZESTOA-DEBA-MUTRIKU-ONDARRU. Goizeko 7:00etan Zestoan gosaltzen dugu, eta Deban egiten dugu beste abituallamiento bat. Aurten 30 bat lagun anima ginen. Ibilbide hau egiten dutenek ez dugu uzten ZZAPATU AZULEKO parranda asko luzatuko dutenik!

Page 14: Kirol boletina 1. zenbakia

14

Eta amaitzeko zera esan, beste egitarau asko ere egiten duela AURREA MENDI TALDEAK. Beti ere, mendiarekin lotuta baina mendira joan barik, hau da, bulegoko “ofizinako biarrak”. Hona hemen garrantzitsuenak:

• FEDERATU TXARTELAK Federatzeko mendi talde bateko bazkidea izan beharra dago. Urtean zehar edonoiz federatu daiteke baina gure kanpaina “gogorrena” abenduan izaten da. Aurten, AURRERA MENDI TALDEAK 185 lagun federatu ditu. Aukera hau aprobetxatuko genuke mezu hau luzatzeko: mendian bazabiltza federatu zaitez zeure segurasuna baitago jokoan. Kontuan izan, FEDERATZEA ASEGURATZEA DA!

• MENDI ASTEA Urtero, Azaro eta Abenduan, aste osoko programa bat antolatzen dugu: kurtsoak, Boulder proba, diapositiba emanaldiak, eta azken egunean FINALISTA EGUNA egiten dugu Madalenan.

• KALAMENDIKO URTE AMAIERA

Badoan urteari amaiera eta berriari ongi etorria KALAMENDI egiten dugu urtero. Irteera abenduaren 31an izaten da, eta turroi ezein txanpainarekin amaitzen dugu urtea Ondarroako hainbat eta hainbat mendizalek.

Page 15: Kirol boletina 1. zenbakia

15

8 KIROL TALDEAK: ESKILANTXARRI UR KIROL ELKARTEA

Herriko hainbat gazte kirol talde berri bat osatzeko lehen urratsak ematen ari dira eta zentsu honetan, udalarekin jarri dira harremanetan. KIROL BOLETIN honen bitartez, herriaren aurrean aurkezteaz gain, beraien helburu nagusiak ere aurkeztuko dituzte. ONGI ETORRI! eta ZORTE ON!

SARRERA: Urte asko surf egiten aritu eta gero, ikusten dugu surf elkarte baten beharra dagoela. Praktika honetan hasi eta ibiltzeko eskaintza emateko helburuarekin herriko beste ur-kirol batzuk praktikatzen duen jendearekin proiektu komun bat martxan jarri nahi dugu, ur-kirolak bultzatzeko asmoarekin. Herriko gaztetxoei beste kirol desberdin batzuk egiteko aukera emango genioke; osasunean, bizi estilo aktibo batean eta ingurugiroarekiko eta elkar harremanekiko errespetuan oinarritua. HELBURUAK: Gaur egun ikusten dugu gazteriak gero eta ariketa fisiko gutxiago praktikatzen duela, eta hau gure gizartea gero eta sedentarioagoa bihurtzen ari delako ematen da, honek dakartzan arazo edo gaixotasunekin, esaterako hor dugu obesitatearen arazoa. Honi irtenbidea eman nahian, gazteak lokaletan sartuta, bideojokoekin jolasean edota telebista pantaila aurrean egon beharrean herrian dugun kirol eskaintza hobetu nahi genuke gazteei beste kirol batzuk praktikatzeko aukera emanez eta praktika hauetan aritzeko orduan gure babesa izango dutela erakutsiaz. Modu horretan bizimodu osasuntsu eta bizi estilo aktibo batean oinarritutako baloreak transmitituaz. Gure helburu nagusia ur kirolak praktikatzeko aukera ematea izango da herriko jendeari; surf-a, bodyboard-a, piragua eta paddle surf-a.

Esperientziagatik jakina dugu kirol hau praktikatzen hasteko egin beharreko diru inbertsioak nahiko handiak direla: taula, trajea, aletak, killak, eta abar, 500 euro inguruko inbertsioa izan daitekeela. Honela, jendeak kirol hauek probatzeko aukera izango luke horrelako inbertsio handirik egin gabe. Bestetik arlo guztietan ikastaroak emateko asmoa dugu kirol hauen praktikaz goza dezaten. Gure helburua ez da kirolari profesionalak irtetea gure eskolatik, baizik eta ur kirol hauen praktikak ekar ditzakeen onuraz baliatu eta beste balore batzuetan hezitzea kirolariak; Bizi estilo aktibo bat, ingurugiroarekiko errespetua eta jendearen arteko harremanak hobetzea errespetuan oinarrituz. Ikusten dugu gehien bat elkarteko aukerak gaztetxoei zuzenduta daudela eta balore hauek garrantzitsuak izan daitezkeela euren hezkuntzan. Honela herriko gaztetxoek beste kirol batzuk praktikatzeko aukera izango zuten herrian eduki dezaketen kirol eskaintza handituz. Bide horri jarraituz, eskoletan ere muturra sartzeko asmoarekin, ikastetxetan ere gure proiektua aurkezteko asmoa dugu, ur kirolen mundua zentroen eskura jartzeko helburuarekin, modu horretan, kostaldeko herri bat izanik ditugun baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatuz, beti ere naturarekiko errespetuan oinarrituta.

Page 16: Kirol boletina 1. zenbakia

16

Beste helburu bat, neskak kirol hauek praktikatzera animatzea da, urteak igaro ondoren kirol hau praktikatzen badakigu oso neska gutxi daudela surf egitera animatzen direnak. Gure herrian zehazki ez dago neskarik kirol hauek erregulartasunez praktikatzen dituenik. Honela kirol honek eman dezakeen maskulinitate itxura apurtu genezake eta jendeak ikusi dezake kirol hauek mundu guztiak praktikatu ditzakeela.

Bestetik, ikastaroak toki ezberdinetan gauzatzeko asmoa dugu, kirolaren arabera; Arrigorri hondartza, Arbe Badia, Debako hondartza; Sakoneta eta Portu txiki (Flysch), Zumaiako hondartza; Lekeitio, Ogeia; Laga, Laida, Mundaka… Horrela gazteek gure kostaren edertasunaz eta biodibertsitateaz gozatzeko eta errespetatzeko aukera izango dute kirol hauen praktikarekin. Udan irteerak antolatzeko asmoa ere badugu umeak kanpora joan eta toki ezberdinak ezagutu ditzaten; Landak (Frantzia), Kantabria, Asturias edota Galiziara.

Olaturik ez dagoenean beste hainbat ekintza burutzeko aukera ere badugu, patinetan ibili, bideo emanaldiak eman edota euskal herriko surflari ezberdinak gonbidatu euren istorioak kontatzeko. “Azkenik, konpetitzeko aukera eskainiko genuke nahi duen jendeari. Inoiz ez dugu hartuko konpetitibitatea oinarri bezala, garrantzitsua da ondo pasatzea lagun arteko giro betetan.” Bestalde, argi daukaguna da gure elkartea, elkarte den heinean, ez duela enpresa pribatu bat bezala jokatuko, ondorioz lortzen den dirua elkarteak aurrera jarraitzeko izango da.

ESKILANTXARRI UR KIROL ELKARTEA

Page 17: Kirol boletina 1. zenbakia

17

9 KIROL TALDEAK: KOAXI TRIATLOI TALDEA

Triatloia hiru kirol modalitate batu eta uztartuz osatzen den erresistentzi kirol indibiduala da, hain zuzen igeriketa, txirrindularitza eta korrika uztartzen dituena. Gaur egun nazioarteko lehiaketetan gogorrenetakotzat jotzen den kirol hau berri xamarra da, izan ere, esaten denez 1978 urtean AEB-etako marine batzuen arteko apustu bat dela eta sortu zen Hawaien. Zein kirol eta horrenbestez zein kirolari (igerilaria, txirrindularia edo atleta) izan gogor eta konpletoena, horixe zen

aposturen bitartez jakin nahi zutena. Honen arira, egun Hawaiko Ironmana dena ere sortu zen. Bitxikeriak alde batera utzi eta goazen orain gure herrian Triatloiak izan duen ibilbidearen errepaso txiki bat egitera. 1985ean ospatu zen lehen Ondarroako Triatloitik gaur egun KOAXIk osatzen duen talderaino, alegia.

• TRIATLOIA ONDARROAN Urte batzuk badira Ondarroako gazte batzuk triatloia ezagutu eta probatzen hasi zirela. Garai hartan jende gutxik zuen kirol honen berri baina Gerardo Saiz-ek bultzatuta KARDALA TRIATLOI TALDEA sortu zen Ondarroan. Handik gutxira, 1985ean ONDARROAKO I TRIATLOIA ospatu zen. Horrela, etenik gabe 1997 urtera arte Ondarroan triatloiak antolatu eta ospatu ziren.

1998an ordea, Ondarroan triatloia bultzatu zuen Gerardo Saizen heriotzaz batera, gazte talde bat saiatu bazen ere, Ondarroako triatloiak ez zuen aurrera egiterik lortu. Ia hamarkada bat geroago, berriro ere triatloia bultzatzeko gogoa izan zuen gazte talde bat elkartu eta bai ONDARROAKO TRIATLOI TALDEA, baita Ondarroako triatloia bera ere berpiztea lortu zuten. 2005eko Urria zen eta 2006ko Maiatzean ONDARROAKO XII. TRIATLOIA GERARDO SAIZ MEMORIALA ospatuko zen.

• KOAXIREN SORRERA Esan bezala, urte batzuetako geldialdiaren ondotik Ondarroan triatloia berpiztea lortu zen. Lehenik talde berria osatu zuten, KOAXI TRIATLOI KIROL TALDEA, gaur egun lanean eta triatloia sustatzen jarraitzen duena, eta ondoren urte askoan bezalaxe Ondarroako Triatloia antolatzeari berrekin zioten. 2005-2006 urteak ziren.

Orduzkero, urteak joan urteak etorri KOAXI eta ONDARROAKO TRIATLOIA hazten joan dira. Euskal Herriko zirkuituko erreferenteetako bat bilakatu da gure herrian antolatzen den triatloi hau, eta KOAXI ere gero eta partaide gehiagok osatzen dute urtetik urtera herrian kirol berri hau zabaldu eta sustatzearen poderioz.

-2007ko KOAXI kideak aurkezpen argazkian-

Page 18: Kirol boletina 1. zenbakia

18

• KOAXI GAUR EGUN Gaur egun KOAXI osatzen dugun partaide kopurua handia da, triatloia praktikatu eta probetan parte hartzeko fitxa edo lizentzia 30 kide inguruk ateratzen dugu, baina fitxarik atera ez arren, asko eta asko dira beren inplikazio eta lana KOAXIren mesedera jartzen dutenak. Guztiek osatzen dugu KOAXI, hori baita taldearen ezaugarri nabarmenena, taldea bera. Triatloia kirol indibiduala izanagatik ere, lana eta kirola taldean egiteko joera bultzatu nahi baitugu KOAXItik. Aipatzen den lanaren ondorioz, 2006an berriro ere hasi eta ordutik gaurdaino KOAXIk aurrera egiteko gogoz jarraitzen du. Batez ere bi esparru nagusitan banatzen da urteroko egintza: bata KOAXIk berak, talde bezala

aurrera egiteko egin beharreko eginkizunak ( barne antolakuntzarako batzarrak, federazio kontuak, udala eta diputazioarekin batzarrak… ); eta bigarrena Gerardo Saiz-en oroimenez jokatzen den Ondarroako Triatloiaren antolaketa. Azken ekintza hau antolatzearen ( Ondarroako triatloia ) harira esan beharra dago ez dela batere lan xamurra, Ekaineko lehen zapatuan jokatu ohi den froga behar bezala irten eta ospatu dadin lan eta ardura mordoa hartu beharra baitago hilabete luzez. Horregatik, lehen aipatutako talde lana eta nola ez, hauek gabe ezingo litzakeelako, bolondres, laguntzaile, ikusle eta parte hartzaile guztien lana oso garrantzitsua izaten da

-Irudietan 2010.urteko triatloiko boxeak Itxasaurren eta triatloiaren irteera Arrigorriko hondartzatik- Taldekideei dagokienez, 2005ean KOAXI sortu zenetik asko eta asko izan dira eta gara taldearen eta baita herriaren izena Euskal Herri guztian zehar zabaldu dugunak. Gaur egun esaterako, eta 2011 denboraldian zehazki, aurrerago aipatu bezala 30 fitxa inguru tramitatu ditu KOAXIk. Hauetako batzuk taldearen sorreratik daramate taldean, beste batzuk beranduago sartutakoak gara, urte bete edo denboraldi bakarra daramatenak ere badaude, sorreretan hasi gero utzi eta itzuli direnak ere badira. Guztiek, osatzen dugu KOAXI, urtean zehar froga bat, bi , hiru, dozenaka edota bat ere ez egin, guztiok gara KOAXI, gure helburuetako bat jendeari kirol hau probatzeko aukera zabaltzea baita, triatloia ezagutzea lehenik, ondoren probaren batean parte hartu nahi izanez gero hala egin dezaten. Normalean triatloi edo/eta duatloietan hartzen dugu parte probak lehiatzen ditugun KOAXIkideok. Lehenik

Osailaren bigarren hamabostaldian hasita duatloiak izaten ditugu Maiatzeko lehen asteburura arte gutxi gora behera. Ondoren duatloiak amaitzearekin batera, Maiatza, Ekaina eta Uztailean zehar triatloiak izaten dira, non KOAXIk partaidetza nabarmena izaten duen hainbat eta hainbat probatan. Proba hauek nagusiki Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan jokatzen dira, nahiz eta zenbaitetan kanpora irteeraren bat edo beste ere egiten dugun. Irteeren artean Landetako Mimizan herrira egiten duguna da nagusi. Taldekide batzuk eta hauen bikote edota seme/alabak barne, asteburu pasa ederra egiten dugu, non hasiberrientzako moduko triatloiak ospatzen diren, baita taldekako probak, zeinetan KOAXIk 3-4 talderekin parte hartu ohi dugun, mistoak gainera, eta triatloi indibidualak ere izaten dira nahi duenarentzat. Triatloia eta jaia uztartzeko paregabeko astebukaera.

Page 19: Kirol boletina 1. zenbakia

19

-2008 eta 2010ean Mimizango triatloira egindako irteeretan parte hartutako KOAXIkide batzuk-

Oro har, beraz, Euskal Herrian zehar aritzen gara baina Mimizango talde irteeraz gain, partaide asko dira kanpoan jokatzen diren triatloietan parte hartzen dutenak ere, hauek gehienbat distantzia luzeko triatloiak, Ironman erdiak (1,9km igerian, 90km

bizikletaz eta 21km korrikan) eta Ironmanak (3,8km igerian, 180km bizikletaz eta maratoia korrikan) jokatzen dituzte, adibidez Roth-en (Alemania), Embrun (Frantzia), Niza (Frantzia), Zurich (Suitza), Valle de Buelna (Cantabria) etab.-tan.

• 2011KO ERREPASOA Joan zitzaigun 2011. urtea eta heldu zen 2012a. Iada ia hilabetea ere pasa zaigu urte berri honetan sartu ezkero eta une egokia izan daiteke agurtu berri dugun urtean zehar egindakoen errepaso txiki bat egiteko. Azken urteotan bezalaxe, aurtengoan ere KOAXI TRIATLOI TALDEAN hiru ekintza nagusi antolatu ditugu: Gerardo Saiz-en oroimenezkoa izaten den Ondarroako Triatloi Olinpikoa, Gazte Akuatloia eta Triatloi Herrikoia dira.

Lehena Euskal Herriko triatloi zirkuituaren barnean jokatzen den froga izaten da, gainera distantzia olinpikoan lehiatzen den bakarrenetakoa da eta ekaineko lehen larunbatean ehunka partehartzaile ( 300dik gora ) eta beste horren beste ikusle urreratzen da herrira. Proba hau antolatzeak lan asko suposatzen duen arren eta urtero urtero izaten eta baita jartzen dizkiguten trabak gaindituz, Ondarroaren izena kanpoan zabaltzeko aukera aparta iruditzen zaigu eta esan bezala egunean bertan zenbat jende etortzen den kontuan hartuta, herriari berari ere onurak ekar diezaizkiola eta ekartzen dizkiola uste dugu.

-2011ko Maiatzean Hondarribian jokatutako triatloian KOAXIren ordezkaritza lasterketa amaitu ostea-

Page 20: Kirol boletina 1. zenbakia

20

Gazte Akuatloia eta Triatloi Herrikoiari dagokienez, izaera herrikoiagoa duten frogak dira, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoak, izan ere, emaitzei aparteko garrantzirik aitortu gabe, taldearen helburuetako bat triatloia ezagutaraztearekin batera jendeak herrian kirol hau probatu eta praktikatzeko aukerak zabaltzea da. Era berean talde lan, talde giro, ohitura osasungarriak etab. sustatzen ahalegintzen gara. Gazte Akuatloia, haur eta gaztetxoei bideratuta dago. Aldiz, Triatloi Herrikoia 16 urtetik gorako edonorentzat aproposa da. Gure pozerako esan beharra daukagu, bi ekintza hauetan ere partaidetza nabarmen igo dela, inguruko

herri eta hirietatik ere hasi baita jendea hurbiltzen, egun triatloi herrikoian ia 100 parte hartzaile izateraino helduz eta gazte akuatloian 30etik gora. Aurrez ere aipatu bezala, taldeak 30 fitxa edo lizentzia inguru tramitatu ditu, kideak sexu, adin eta maila ezberdinetakoak izanik. Triatloia modan dagoen kirola dela begibistakoa da, proba ezberdinetan parte hartzen duen partaide kopuruak nola gora egin duen ikusita bai behintzat, eta guk ere KOAXIn nabaritu dugu hori, izan ere, orain zazpi urte taldea sortu zenean baino ia halako hiru gara orain taldean.

-2011ko KOAXIren aurkezpenean batutako taldekide batzuk Arrigorri hondartzan- Hala ere, eta datu hauek gure kirolarentzat oso onak izan arren, KOAXItik neska eta emakumeak animatu nahi ditugu, emakumezkoen kopuruak ere gora egin badu ere, hazkunde hori are eta gehiago bultza nahi genuke eta. Gaur egun sei neska ditugu taldean, beraz, neska eta emakumeak animatu eta egin aproba triatloiarekin. Errepasoa amaitzeko, emaitzen aipamen txiki bat egin nahi genuke. Nahiz gure filosofian emaitzei aparteko garrantzirik aitortu ez, pasatako 2011 urtean eta gure harridurarako Bizkaiko talderik onena izan gara Euskal Herriko triatloi zirkuituan Bizkaiko lurraldean jokatu diren triatloiak kontuan hartuta. Dudarik gabe emaitza aparta gurea bezalako talde xume batentzat. Bestalde, maila indibidualean Mikel Dieguez gazteak ere jaso ditu aipamen bereziak, Bizkaian bigarren izan baita maila absolutuan eta lehena junior mailan. Gainera ezagutzera eman berri duten Euskal Herriko zirkuituan ere junior mailan onena izan da eta absolutuekin zazpigarren.

ZORIONAK MIKEL!!! ZORIONAK KOAXI!!!!

Page 21: Kirol boletina 1. zenbakia

21

• 2012rako ASMOAK Hasi berri dugun urte edo denboraldi honetan ere ildo beretik jarraitzeko asmoa dugu KOAXItik, ahal izanez gero, noski, aurrera pauso edo hobekuntza txikiak eginaz, batez ere, antolatzen ditugun ekintzei dagokienez, dakizuen bezala Ondarroako triatloia Gerardo Saiz memoriala, Triatloi herrikoia eta Gazte akuatloia, zeintzuetan iada burubelarri ari garen prestakuntza lanetan.

Bestalde taldekide ezberdinek ere baditugu bakoitzak bere helburu eta erronkak, batzuek distantzi luzeko probak dituzte jomugan, beste batzuek triatloian estreinakoz aritzea izango dute helburu eta horrela gutariko bakoitzak bere asmo eta planak gauzatzen ahaleginduko gara. Hori bai, beti ere gure filosofiari leial eta nola ez bai KOAXI zein Ondarroaren izena herririk herri, lurraldez lurralde zabaltzeko asmoz.

Eskerrik asko KOAXIn parte hartu eta laguntzen

duzuen guztioi, baita urterik urte Ondarroako

Triatloiko antolaketan bolondres eta musutruk aritzen

zareten guztioi ere.

Zuek ere KOAXI osatzen duzue!!

AUPA KOAXI!!

Eta argitaratu ditugun zenbait KIROL AGENDAN ikusteko aukera izan dugun modura, KOAXI TRIATLOI TALDEKO zenbait kidek, era askotako lasterketa herrikoietan ere parte hartu izan du. Hona hemen adibide batzuk:

Page 22: Kirol boletina 1. zenbakia

22

10 KIROL TALDEAK: AURRERA KIROL ELKARTEA

Bukatu berri den 2011 urte hau latza izan da Aurrerarentzat, hasiera-hasieratik igarri zuelako guztioi eragiten digun krisialdiaren astindua. Baina gurea lako elkarte batean, are nabarmenagoa izan da, zailtasun ekonomikoak ez ezik, proiektu polit hau aurrera ateratzeko lanean ari den taldearen moralean ere eragina izan duelako, eta zuzendariek etorkizunerako beharrezkoak diren erronka berriak proposatzea eragozten duelako. Baina bukaeran, esperantza-izpi bat ikusi da. Antza denez, ziurgabetasun handiaren ostean, azkenean klubak belar artifizialeko zelai bat izango du Zaldupen, eta azpiegitura hori nahitaezkoa da gure Aurreraren biziraupena ziurtatzeko. Egungo zuzendaritza-taldeak ilusioz heldu dio azken proiektuari. Indarberrituta dihardu, kirolari zein pertsona gisa gazteek duten prestakuntza oinarri hartzen duen proiektu berri batean; gure bazkideek eta ondarrutar guztiek amets egin dezaten, eta 90 urte bete berri dituen erakunde honek Ondarroan, haren inguruan, eta zergatik ez, Euskal Herrian, gure ustez izan behar duen pisua har dezan. Baina goazen atalez atal. Harira. Egungo zuzendaritza-taldeak ..... urtean klubaren ardura hartu zuenetik, bere jarduna eta analisia hiru atal handitan banatu izan ditu: kirol-arlokoa, ekonomikoa eta soziala.

Bata bestea bezain garrantzitsuak dira, jakina. Hala ere, azpimarragarria da kirol-arloa emaitzen mende dagoela, eta hori ez da gure klubaren helburu nagusia; arlo ekonomikoa da denbora eta ahalegin handiena eskatzen diguna, aurrekontua betetzea lortze aldera; eta arlo soziala funtsezkoa da, gure proiektuaren muina kirola eta gizartea direlako. Aurrera Ondarroa apaltasunez baina, halaber, harrotasunez ordezkatzen duen kluba izan dadin gura dugu; bai eta bazkideak, klubaren benetako jabeak, horretaz harro egotea eta Aurreraz harro egotea ere. Baina gainera, klubak preskuntza-funtzioa bete dezala nahi dugu: kirolariak sortu ez ezik, pertsonak ere sortzeko. Bizitzako garai gogor batean, hots, nerabezaroan, bai eta gaztaroko lehenengo urteetan ere, haurrei sozializatzen laguntzea, eta egungo gizarteak uzten dion heinean, ohitura osasungarriak sustatzea; horrekin batera, zintzotasunean, leialtasunean, adiskidetasunean, apaltasunean, lanean eta bereziki, errespetuan oinarrituta kirola ulertzea, gure kirolariek hainbeste ondarrutarrek jantzi izan duten kamiseta gorriaren zama barnera dezaten, eta Aurrerako jokalariak izateaz harro egon daitezen, hala, horren arabera jarduteko, eta klub beterano honen ezkutua eta koloreak maila gorenean uzteko.

INFANTILAK “A” (2010-11) INFANTILAK “B” (2010-11)

Hasteko, alderdi sozialean emaitza tristea izan dugu 2011n. Izan ere, futboleko sei talde eta saskibaloiko talde bat eduki arren, 2010-2011 denboraldia bukatzean, Gipuzkoako Federazioak, gure taldea Haurren Ohorezko kategoriatik kanporatu zuelako, erabaki onartezin baten ondorioz. Gipuzkoako Foru Aldundiaren arau bati jarraiki, kategoria horretan parte hartzeko nahitaezko baldintza da Real Sociedadekin hitzarmena izatea; aldiz, Aurrerak luzaro izan du hitzarmena Athleticekin. Gogorra da erakunde publiko batek, erakunde pribatu baten mesedetan, beste erakunde pribatu bat modu jakin batean jardutera behartzea. Jakina, Haurren Parte-hartzerako kategorian jolasteko aukera eman ziguten, diru-laguntzak jasotzeko ahalik eta fitxa-kopuru handiena izatea komeni zaielako. Baina kirol-arloan Ohorezko kategorian okatzeko eskubidea geneukala uste dugu, eskubide hori irabazi egin genuela, eta beraz, Bizkaian jolastea erabaki genuen.

Page 23: Kirol boletina 1. zenbakia

23

Gertatutako guztiaren atzean, urteetan pairatu dugun jazarpen-kanpaina dago. Dena hasi zen, Gipuzkoako kazetari ezagun batek -ez dakigu zeren harira- Bizkaiko klub batek Gipuzkoan zergatik jolasten duen galdetu zuenean, Gipuzkoako kategoria altuenetako mailetan lekua hartuta, gainera. Harrezkero, zelai askotan harrera txarra izan dugu, beherengo kategorietan batik bat. Eta arbitroek ere, ez digute ezer musutruk eman. Horiek guztiek ahaztu egin dute Aurrera Gipuzkoako Federazioko taldeen artean bosgarren edo seigarren zaharrena dela. Ahaztu egin dute betidanik eman duela izena Gipuzkoako Futbol Federazioan, eta oso gustura orain arte. Ahaztu egin dute urtez urte lortutako gauza bakarra diru-laguntzarik ez edukitzea izan dela, jakina denez, Gipuzkoako Federazioak ez duelako Bizkaiko klub bat diruz lagunduko, eta Bizkaiko Foru Aldundiak ez duelako diruz lagunduko Bizkaiko Foru Aldundian izena eman ez duen klubik.

Berriatuko futbol-zelaiaren kontua ere zoritxarrekoa izan da. Ez da izan udal bien jarreragatik soilik, horietako bakoitza bere erabakien erantzulea baita. Hala eta guztiz ere, pena eman digu adostasunik ez lortzea. Eta adostasuna ez da azpiegitura erabiltzearen truke dirurik ez ordaintzea, baina dirudienez, Aurrera ez den beste inork zelaia erabiltzeko baimena eskatzen duenean, tarifak askoz merkeagoak dira. Aurrerak ez du gastu horri aurre egiteko gaitasunik, eta ondorioz, gure taldeak entrenamendu askoz gutxiago egiten du Berriatuan. Edonola ere, gure aurrekontuan gastu handia da hori. Horren ildora, Zaldupeko zelaiaren berrikuntzei buruzko auzi-mauziak ere kontatu behar ditugu. Gai hori lantzeko deitutako Batzar Berezi batean bazkideei azaldu bezala, aurreko Udalak proiektu bat onartu zuen zelaia berritzeko, baina lurpeko aparkaleku bat ere hartzen zuen barnean.

OHOREZKO MAILA KADETEA (2010-11) KADETEA (2010-11)

Zuzendaritza-talde honek ulertu zuenez, Aurrera ezin zitekeen urtebete baino gehiago egon Ondarroan zelairik eduki gabe. Eta urtebete diogu, dena proiektuan adierazi bezala irtenez gero, noski, ezustekorik egon gabe. Halakorik gertatzea ez litzateke zentzugabea, kontuan hartzen badugu Zalduperen ingurua zer egoeratan zegoen. Aurrerak beste proposamen bat luzatu zuen: egungo Zaldupeko eremua aldatzea, eta aldagelen gune berri bat eta bestelako lokalak eraikitzea. Dena den, balizko beste aukera batzuk ere jarri zituen mahai gainean, eraikitzeko horrenbeste denbora behar ez zutenak, eta arriskurik eragiten ez zutenak. Hilabete batzuk geroago jakin genuenez, proiektua geldirik zegoen. Une hartan, Futbol 7-ko belar artifizialeko zelai bat eraikitzearen aldeko apustua egin zuten. Aukera horrek ez zuen azpiegitura zaharkituen

arazoa konpontzen, baina eskolako futbolerako eta entrenamenduetarako baliagarria zen. Aldiz, hura ere ez zen abiatu, eta Udala aldatu zenez, proiektu hori geratu egin zen. Ondoren jakinarazi ziguten Zaldupeko egungo belarra aldatuko zutela eta aldagela berriak jarriko zituztela. Aurrerari gehien gustatzen zitzaion proiektua, alegia. Eta horretan gabiltza. Agintariak esandakoan sinesten dugu. Ilusioz espero dugu agindutakoak betetzea, eta urte berriko lehenengo egunetan pausoren bat ematea. Klubaren aldetik, zer beharrizan ditugun jakiteko gurengana jotzeko eskatu dugu. Hala, ahalik eta Zaldupe praktikoena eta eraginkorrena eraikiko dugu. Eta agindu digutenez, klubaren iritzia kontuan hartuko dute, guztiontzat hoberena dena egiteko.

Page 24: Kirol boletina 1. zenbakia

24

Jada hemen dagoen 2012rako, horixe da gure itxaropenaren arrazoietako bat. Beste arrazoietako bat, zuzendaritzaren kudeaketan bazkideek emandako laguntza da, bai eta gure proposamenei emandako babesa ere, batzarrez batzar erakutsi diguten bezala.

Iritsi ginenetik egin genuen promesetako bat gardentasuna izan da, eta gure ekintza eta erabaki guztiak agerian uztea. Gai horretan zeharo zurrunak gara. Horren harira, bene-benetan eskertzen ditugu bazkideek emandako babesa eta animoak.

OHOREZKO MAILA JUBENILAK (2010-11)

Klubaren ardura hartu zuenean, egungo zuzendaritzak arlo sozialean sustatu zuen helburu nagusia Ondarroako gainerako elkarteekin, erakundeekin, eta bereziki, Ondarroako gizartearekin eta gure bazkide eta zaleekin harremanak berrezartzea izan zen, orduan, ez zelako garairik onena. Klubaren arduran daramatzagun urteetan, harreman horiek hobetu direla hauteman dugu. Baina oraindik asko dago egiteko eta hobetzeko, eta gaur egun Aurrerak Ondarroan islatzen duen irudi-aldaketarekin gustura gaude. Are gehiago hobetzeko eta Aurrera bere historiaren eta lorpenen arabera egon beharko litzatekeen tokian uzteko lan egin behar dugula badakigu. Ez dugu inor baino gehiago izan nahi, baina gure apaltasunaz harro gaude, eta historia hori, klubean gure aurretik jardun zutenaren lana –gure

herriari, Ondarroari, hainbeste ekarpen egin zizkiona– aintzatestea nahi dugu. Hobekuntza sozial horren barruan, legez daukagun betebeharrari jarraiki, aurretiaz egindako egokitzapenetik lege-aldaketa batzuk izan zirela-eta, klubaren Estatutu batzuk aldatu behar genituela aprobetxatu genuen, eta Club Deportivo Aurrera izenetik, AURRERA KIROL ELKARTEA-CLUB DEPORTIVO AURRERA izena onartu genuen aho batez Batzar Orokorrean (izen erdaldunari eutsiz, historian izan duen esanahia ez doalako gure errealitate euskaldunaren aurka). Baina egunez egun, AURRERA K. E. erabiliko dugu. Egungo zuzendaritza-taldeak aspalditik egin nahi zuen aldaketa hori, eta azkenean, gauzatu dugu.

Page 25: Kirol boletina 1. zenbakia

25

Kontuan hartuta aurreko guztia, hilabete triste eta latzak igaro ondoren, Aurrera ilusioz beteta dago 2012. urte honi ekiteko. Kalitate salto handia izan daiteke, eta izango da. Beharbada lehenago egin behar genuen, baina hobe da berandu egitea inoiz ez egitea baino.

AFIZIONATUA ERREGIONAL OHOREZKO MAILA (2010-11)

Zuzendaritza-taldeak lan egingo duela eta ahalegindu egingo dela zin egiten du, bai eta instalazio berriekin kluba handitzea eta jarduna hobetzea ere, etorkizun hurbilean emaitza hobeak izateko.

-EKONOMIA: ALERTA GORRIA- Alderdi ekonomikoari dagokionez, urtea izan zitekeen modurik txarrenean hasi zen. Urtarrilean alarma guztiak piztu ziren. Udalak onartutako diru-laguntzak ez zirenez iritsi, klubak ez zeukan likideziarik, eta lehenengo bi hiletan ezin izan genien hornitzaileei ordaindu, nahiz eta konprometitutako dirua eduki. Haiei guztiei eskertu behar diegu beren jarrera, bai eta ulermena ere, denok gauza bera esaten ziguten eta: “lasai, orain arte esana bete duzue eta dirua edukitzen duzuenean ordainduko duzue, seguru”. Eta hala izan zen. Diru-sarrerak eduki bezain laster, zorrak kitatu eta

lasaitua hartu genuen. Bi hilabete latz izan ziren, eta kaltegarria izan zen zuzendarientzat eta haien jardunerako. Izan ere, arlo ekonomikoan, irabazitakoa baino diru gehiago ez gastatzea da helburu nagusia. Hau da, zorrik ez eragitea. Eta orain arte, helburu hori bete dugu, kluba kudeatzen hasi zirenean 68.000 euroko zorra baikeneukan pilatuta. 2010-2011 denboraldiko aurrerapenean ikusiko dugunaren arabera, nabarmen murriztu da zor hori, eta hornitzaile ondarrutar bat baino ez zaigu gelditzen. Gainerakoak, zenbatetsitako zorrak dira, baina egiaztagaitzak.

Page 26: Kirol boletina 1. zenbakia

26

2010-2011 denboraldiko gastuak 149.713,80 €-koak izan ziren, eta diru-sarrerak 147.088,74 €-koak; beraz, 2.625,06 €-ko defizita sortu zen, eta 2.975,00 €-ko geldikin iraunkor batekin konpentsatu zen; hartara, denboraldiaren bukaeran 349,94 €-ko geldikina izan genuen. Balantze horren barruan dago denboraldian zeharreko zorraren amortizazioa. Zor historikoaren geldikina 27.704,64 €-koa zenez, denboraldiaren bukaeran 22.144,00 €-koa zen; hortaz, aurreko denboraldian 5.560,00 €-ko zorra amortizatu zen, eta diru hori, hornitzaileekin adostu bezala, zor historikoa kitatzeko aplikatu ez bagenu, egin gabe ditugun proiektuak burutzerik izango genuke, denboraldian nasaiago egoteko. Nolanahi ere, hornitzaileei gure esker ona adierazi nahi diegu, izan duten jarreragatik. Ez dute sekula kluba estutu beraiekin ditugun zorrak kitatzeko; aldiz, erakundea itoko ez duen ordaintzeko era adostu genuen haiekin, eta alde bietatik

errespetatu ditugu hitzarmenak. Esan dezakegu, horri esker klubak ez daukala larritasunik alderdi ekonomikoan. Baina arlo horretan zuzendaritzak duen beste helburua hitzartutakoa betetzea da, eta esan genezake orain arte bete dugula. Hala eta guztiz ere, ekitaldi gogorra izan da. Krisialdi orokorra aurreko denboraldian baino gehiago igarri da, bereziki erakundeen diru-laguntzei dagokienez, eta era apalagoan izan arren, bai eta publizitatean ere. Beste alde batetik, bazkideek bikain erantzun dute, eta ia kopuru berari eutsi diogu, bai eta haien ekarpenei ere. Ezin ahaztu Zaldupera bertaratzen diren zaleak, horien kopurua ere ez baita urritu. Eskerrik asko, beraz, Aurrerari diruz laguntzen dioten guztiei. Haien laguntza gabe ezingo genuke aurrera egin. Eta honen bitartez, bazkideak ez direnak bazkide izatera animatu nahi

ditugu, gazteenak batik bat, aurrerazaleak izan daitezen, eta nagusitan, klubaren oinarria izan daitezen. Ekainean bukatu zen aurreko denboraldian gertatutakoaren ondorioz, eta krisialdiaren errealitate tristeari atxikita, zuzendaritzak 2011-2012 denboraldirako aurrekontua diseinatu du, gastuen atalean murrizketa handia aplikatuta: gastuak 128.313,44 €-koak izango dira, eta diru-sarrerak, berriz, 129.188,30 €-koak. Aurrekontu zurruna da, baina errealista ere bada. Hainbat partida murriztea ekarri du, eta baliteke kirol-arloan eragina izatea, baina gure ustez, ez da arrazoi erabakigarria izango. Dena den, nahitaezkoa da zorrik ez sortzeko helburua betetzea, bai eta egungo diru guztia xahututa klubaren etorkizuna ez hipotekatzea ere. Aurrekontu hori aho batez onartu zen 2011ko ekaineko Batzar Orokorrean.

2010-11DENBORALDIKO BALANTZE EKONOMIKOA

Beste denboraldietan ordaintzeko zorrak 27.704,64 € Sarrerak 147.088,74 € Gastuak 147.713,80 € Denboraldiko defizita 2.625,06 € Beste denboraldiei dagozkien ordaindutako zorrak 5.560,00 € Klubaren geldikina (konpentsazioa) 2.975,00 € Benetako irabazia 349,94 € Geratzen diren zorrak guztira 22.144,00 €

2011-12DENBORALDIKO AURREKONTUA

Sarrerak 147.088,74 € Gastuak 149.713,80 € Denboraldiko onurak, irabaziak 874,00 € Geratzen diren zorrak 2010-11 22.144,00 € Geratzen diren zorrak 2011-12 17.000,00 €

Page 27: Kirol boletina 1. zenbakia

27

-TRANTSIZIOKO DENBORALDIA- 2010-2011 denboraldia, kirol-arloari dagokionez, trantsizio-aldia izan zela esan dezakegu, klubaren egiturak finkatzen jarraitu zuelako. Egungo zuzendaritzak klubaren ardura hartu zuenetik izan duen kirol-planteamendua argia eta konstantea izan da: kluba behetik gora eraikitzea, eta amateurren taldeko gehienak ondarrutarrak izatea, inguruko errefortzuez gain (Lea-Artibai zein Deba-Mutriku). Eta gainera, bide guztiak eskueran jarri ditugu futbolean jokatu nahi duen eta Aurreran egin nahi duen edozein gazte ondarrutarrek aukera izan dezan, betiere, klubaren arauak errespetatuta. 2010-2011 denboraldian, klubak sei futbol-talde eta saskibaloi-talde bat izan zituen lehiatzen, eta eskolarteko futbola ere koordinatu zuen. Azken horri dagokionez, Ondarroako Lehen Hezkuntzako hiru ikastegietako hamaika taldek hartu zuten parte.

Saskibaloiko taldeak Bizkaiko Lurraldeko Seniors 1. Kategorian hartu zuen parte, eta helburuak sobera gainditu zituen. Joni Taborciaren zuzendaritza teknikoaren pean, hogei jokalari inguruk jolastu zuten denboraldian zehar, eta 7. geratzea lortu zuen taldeak; hartara, kategoriari eutsi zion, eta nola ez, zapore gozoa utzi zuen jarraitzaileengan. 2011-2012 denboraldian ere Joni Taborcia da taldearen burua, eta aurreko denboraldiko jokalari gehienek jarraitzen dute, saskibaloia utzi duten batzuk salbu, eta zenbait alta, Ondarruko saskibaloiaren jokalari ospetsu bat kasu. Abiagunean dugun helburua taldea finkatzen jarraitzea da, jaitsiera saihestea eta denboraldi guztian zehar borroka eginez, saskibaloian jolasten dibertitzea.

Page 28: Kirol boletina 1. zenbakia

28

Futbolari dagokionez, Iraitz Prietok, Eladio Leonek eta Iñaki Urrosolok entrenatu zuten Haurren Parte-hartzerako kategoria, eta seigarren sailkatu zen lehenengo fasean, beraz, Kopan jolastu zuen, eta bere taldeko hirugarren gelditu zen. Denboraldi ona izan du, eta hobetzeko helburua lortu du, bai banaka, bai taldean; hala, nabarmen hobetu zen denboraldiaren hasieratik bukaerara. Aipatzekoak dira Jon Arufe jokalari erregular gisa, eta Julen Carmona golegile nagusi gisa. Haurren Ohorezko kategoria Iker Aldazabalek eta Idoia Arantzamendik zuzendu dute, eta seigarren sailkatu zen lehenengo fasean, beraz, Kopan jolastu zuten, eta bertan, zazpigarren geratu zen. Denboraldi ona izan duela esan daiteke, jokalariek eta taldeak izan duen hobekuntzari erreparatzen badiogu. Xabier Iparragire hautatu zuten jokalari erregularrena, eta golegile nagusia Manu Mañon izan zen. Lehen mailako kadeteen denboraldian, azpimarragarria da Unai Macerro entrenatzaileak egindako esfortzu handia. Hark, Jon Bedialaunetaren laguntza izan zuen lehenengo, eta Asier Akarregirena ondoren; talde sakabanatua eta maila baxukoa batzea lortu zuen, eta klubeko 2. kadeteak izanda, jokalariek futbolaz gozatzea eta beren maila hobetzea ahalbidetu zuten. Lehenengo fasean zazpigarren gelditu ziren, eta bigarrenean sailkapena itxi zuten. Aner Jimeno izan zen jokalari erregularrena, eta Jon Larrañaga golegile nagusia. Ohorezko Kadeteen kategoriako taldea Iker Zubikaraik, Aitor Guenagak eta Hodei Iramategik entrenatu zuten, eta lehenengo fase oso ona egin zuten, taldean hirugarren geratu baitziren; horregatik, igoera-fasean sartu ziren. Bigarren fasean, esan daiteke lasaitu egin zirela, eta behin jaitsiera saihestuta, bederatzigarren gelditu ziren, gehiago egin zezaketelako sentsazioarekin. Alex Ochagavia izan zen jokalari erregularrena, eta Unai Etxebarria golegile nagusia. Gazteen taldeak bere kategoriako Ohorezko Kategorian jokatu zuen, eta Iker Santosek entrenatu zuen Josu Brenesen laguntzarekin. Taldeak igoera-fasean sailkatzeko borroka egin zuen, baina lehenengo fasearen bukaeran gelditu zen, bederatzigarren. Bigarren fasean, lehiakideek baino maila hobea erakutsi zuen, eta Gipuzkoako Kopa lortu zuen kopa bukatu baino partida bat lehenago. Balorazio orokor ona izan dute, taldeak jakin izan duelako kategoria eta igoera jokatzen duen txapelketan sailkatu ez izanaren

etsipena gainditzen, eta bigarren fase indartsua eginda, Gazteen Kategoriako Gipuzkoako Kopa aise lortu duelako. Iraitz Larrañaga izan zen jokalari erregularrena, eta Jon Iñaki Mendizabal golegile nagusia. Gipuzkoako Ohorezko Mailako amateurren taldeak trantsizio-denboraldia egin zuen. Denboraldi osoan zehar, seigarren eta hamabigarren postuen artean ibili zen, estualdirik izan gabe, eta azkenean, zortzigarren gelditu zen. Aitor Arrate izen zen burua, Unai Maiztegi eta Aitor Gotik lagunduta; Xabi Barrenetxea izan zen jokalari erregularrena, eta Julen Uribesalgo golegile nagusia. Baina denboraldia bukatzean, Aurrerak kolpe latza izan zuen –aurretik aipatu duguna, baina garrantzitsua denez beste behin esango dugu. Izan ere, ez zuten onartu Gipuzkoako Haurren Ohorezko kategorian, Real Sociedadekin hitzamenik ez zuelako. Hori bai, Gipuzkoako Federazioak Formazio Kategorian nahi beste talderekin parte hartzea eskaintzen zion (gure klubaren fitxak interesatzen zitzaizkion). Ustekabeko erabakia izan zen, eta haren aurrean ez zuen balio izan gure klubaren historiak, 1921ean sortu zenetik federazio horretan jardun arren, eta bertako bosgarren edo seigarren klubik zaharrena izanik ere; ez zuten balio izan Aurreraren zuzendaritzaren argudioek ere, eta azkenean, haurren hiru taldeek Bizkaian inskribatzea erabaki zen. Aurrerari tristura eta haserrea eragin zizkion horrek, eta lehen esan bezala, gure klubeko talde askok Gipuzkoako zelaietan duten harrera txarraren ondorioz, areagotu egiten dira. Ez dugu jarrera hori ulertzen, kontuan hartuta 90 urtean federazio horri leiala izan dela, eta duela hogeita hamar urte harekiko lotura aho batez berretsi zuela. Zuzendaritzaren ikuspuntutik, Aurreraren kontrako giro txar hori -batzuetan zelaian ere nabari da- amateurren taldea bigarren gelditu eta Hirugarren Mailara igotzeko borrokatu zenean, Gipuzkoako kazetari ezagun batek egindako kritikaren ostean piztu zen. Ondoren, Gipuzkoako prentsan Athletic kritikatuz ageri izan diren beste berri batzuekin areagotu izan da. Guk hitzarmena dugu klub horrekin, eta esker ona adierazi nahi diogu izan duen jarrera onagatik eta beti emandako laguntzagatik, baina bereziki, azken denboraldi latz hauetan, ez baitakigu zergatik sartu duten tartean gure kluba. Zuzendaritza aspertuta dago gai horrekin, eta Aurreraren interesen alde egingo du, apaltasunez, baina gure klubaren 90 urtetako historiaz harro.

Page 29: Kirol boletina 1. zenbakia

29

Laster, 2011-2012 denboraldiko pertsiana altxatu behar genuen, eta zuzendaritzaren helburu nagusia bete genuelako berri onarekin hasi zen: jokalari eta entrenatzaile guztiak ondarrutarrak zituzten zazpi talde eratzea, horietako bakarra izan ezik. Oinarrizko kategorietan kide berriak ditugu, eskolako futboletik datozenak, eta hiru talde eratzea lortu dugu. Haurren C taldea Amaia Fernandezek eta Nerea Brenesek entrenatzen dute; Haurren B taldea, Iraitz Prietok eta Jon Zabalak; eta Haurren A taldea, Idoia Arantzamendik eta Mikel Santisok. Aitor Solabarrieta da Lehen mailako Kadeteen burua eta, eta Iñaki Urrosolo Ohorezko kadeteena. Anton Martinez de Luco Gazteen Ohorezko taldeaz arduratzen da, eta Amateurren Ohorezko kategoria Gotzon Basarasen agindupean dago, Iker Zubikarai, Ander Aranbarri eta Josu Egigurenekin batera; talde gaztea da, gazteen taldeko lau sartu baitira, eta beste talde batean jolasten ibili den jokalari bat ere itzuli da, baina baja batzuk izan ditu denboraldiaren bukaeran.

Talde horren helburua taulako lehen postuetan egotea izan behar da, eta epe labur edo ertainean talde indartsua eratzea. Oinarrizko taldeetan, helburuak denboraldi guztietako berberak dira: gazteekin lan egitea, prestakuntza jasotzeko eta kirol-arloan nahiz maila pertsonalean aurrera egiteko, eta hala, lehenengo taldeko jokalariak izan daitezen etorkizunean. Eta klubaren izaera gisa zuzendaritzak proposatzen dituen balioak beti oinarri hartuta: errespetua, lana, zintzotasuna, prestutasuna, apaltasuna eta adiskidetasuna. Zuzendaritza konbentzituta dago balio horiekin eta gogor lan eginda, Aurrerak bizitza luzea izango duela. Berriro izango dituela poztasunak eta arrakastak. Horretarako, lan egingo du, eta denok norabide berarekin arraun egiteko eta egunez egun, mendeurrenera arte, hobetzen jarraitzeko laguntza eskatzen die zaleei.

AUPA AURRERA

Page 30: Kirol boletina 1. zenbakia

30

11 KIROL TALDEAK: ONDARRU XAKE TALDEA

Gaur egun ONDARRU XAKE TALDEA osatzen dutenen artean, JOSE LUIS OTXOANTESANA eta JABI BEDIALAUNETA dira taldearen sorreran parte

hartu zutenak. Egon dira denboraldi batzuk lehiaketatik kanpo egon direnak baina beti taldearen inguruan, eta gaur egun, berriro ere lehiatzen.

ONDARRU XAKE TALDEA aurreneko urratsak 1984 urtean eman ziren. Orduan Gaztedi tabernan jokatzen omen ziren partiduak, eta han biltzen zirenak, IGNACIO MARTINEZ DE LUCOREKIN hitz egin ostean, taldea sortzea erabaki zuten. IGNACIO MARTINEZ DE LUCO bera izendatu zuten presidente, BENJAMIN BADIOLA presidenteorde, JOAQUIN ALKORTA diruzain, eta JAVIER BEDIALAUNETA idazkari. Beraiekin batera, bazeuden beste batzordekide batzuk ere. Bizkaiko liga txapelketa ezberdinetan hasi ziren jokatzen, eta urtero mailaz igotzea lortu zuten, Bizkaiko maila gorenera heldu arte. Taldearen ibilbidean, seguruenik, urte horiek izan ziren hoberenak, bai jende kopuruari dagokionez, 25-30 partaide izatea ere iritsi baitziren, eta baita kirol alorrari dagokionez ere, lau maila ezberdinetan lehiatzeko aukera izatea lortu baitzuten. Aipaturiko liga txapelketaz gain, aipatzekoa da ea urtero antolatu dutela herriko jaietan, herrien arteko xake txapelketa azkarrak. 2011urtean antolatu duten

lehiaketa, 25 edo 26.edizioa izan omen da. Herri bakoitzeko ekipo hauek lau kidek osatzen dituzte baita ere, eta 5 minutu izaten dute partiduak bukatzeko. Azken urteotan ugaritzen joan dira aipaturiko txapelketa azkar hauek, eta egun 30 txapelketa inguru daude jadanik. Bertan parte hartzeko baldintza, norbere herrian txapelketa bat antolatzea da, eta zirkuituko 8 talde gutxienez gonbidatzea. Euskal zirkuitua izan arren Logroño, Kastro eta Astilleroko taldeek ere parte hartzen dute, esaterako. Bestalde, aipatzekoa da indarra hartzen doan ohitura bat hartu dutela, etxeko taldeak, afari bat eskaintzea partaideei, hain zuzen ere, taldeen arteko giroa sendotzeko. Iazko denboraldirako jarri genuen helburua, maila mantentzea izan zen, eta justu-justu lortu genuen. Azken momentu arte ez geneukan bat ere argi, baina, tira, azkenean, esan bezala, lortu genuen ezarritako helburua. Honako hau izan zen, taldekideen arteko “indar ordena”:

2010-11 DENBORALDIA -PARTAIDEAK-

BANAKAKO INDAR MAILA

IBON ZENDOIA SOLABARRIETA P IBON GALDOS OSA 1

MARKEL CASCO OCAMICA 2 AITOR ARAMAIO ARANTZAMENDI 2 JABIER BEDIALAUNETA EGURROLA 3 XABAT ZABALA ARRIZABALAGA 3 IBON ETXEBERRIA ATXURRA 3

ION MARKUERKIAGA ZUAZAGOITIA 3 MOSTAFA ADDI 3

ALEJANDRO SOLAR LEKUNBERRI 3

Page 31: Kirol boletina 1. zenbakia

31

Aipatzekoa da, taldea 10 pertsonak osatzen bazuen ere, ea laukote bera izan zela denboraldi guztian zehar aritu zena. Bata dela bestea dela, batzuetan ez da erraza izaten laukotea osatzea. Beraz, arazoak arazo, positibotzat jotzen dugu iazko denboraldia. Liga txapelketaren ostean, Gurutzetan (Barakaldo) egin ziren Bizkaiko taldekako xake txapelketa azkarretan ere aritu ginen, zehazki, bere bigarren mailan. IBON ZENDOIA, MARKEL KASKO, ALEJANDRO

SOLAR eta IBON GALDOSEK osatu zuten laukotea eta 6. postuan geratu ginen. Lehen mailara igotzeko muga 4. postutik zegoen jarrita, eta espero genuena baino askoz hurbilago ibili ginen. Aipatu ditugun liga eta txapelketa horien artean, Deustuko irekira ere joan ziren IBON ZENDOIA, MARKEL KASKO eta IBON GALDOS, eta oso gustura geratu ziren lortutako emaitzekin.

Udaberri bukaera eta udazken hasiera bitartean hainbat herritako xake txapelketa azkarretan parte hartu genuen, besteak beste, Durango, Elgoibar, Elorrio, Zornotza, Azpeitia, Bergara, Portugalete edo Santurtzin. Orokorrean, emaitzak ez ziren izan oso onak, ea beti azkenen artean ibili ginen eta. Dena den, aipatu beharra dago, oso maila ona egoten dela txapelketa azkar horietan. Emaitzak albo batera utzita, giro polita sortzen da, eta ondo pasatzen dugunez, gustura joan izan gara beti.

Emaitzarik hoberena etxeko txapelketan lortu genuen. Azken txandaraino lehen hiru postuetan sailkatzeko aukerekin iritsi ginen, baina azkenik 6. postuarekin (14 taldetik) konformatu behar izan ginen. Herriko bigarren taldeak, Ondarroako B taldeak, alegia, sailkapena itxi zuen. Giro ona egon zen Ondarroako txapelketan, eta txapelketa honekin lotuta egin ziren “itsumustukako” partidek ere ikusmin polita sortu zuten. Behar bada herritar askok ez du jakingo zertan datzan XAKE TXAPELKETETAN parte hartzeko prestaketa edo entrenamendua. Aukera hau aprobetxatuko dugu bada, zertxobait argitzeko. Entrenatzeko bi modu daudela esan daiteke, bat efektiboena, bakarka liburuekin egiten dena, alegia, irekierak, finalak eta kontzeptu ezberdinak ikasteko, eta bestea, agian dibertigarriagoa dena, gehiago dakien bateren batekin aritzea indarrak neurtzen. Guri dagokionez, hobby bezala hartuta badaukagu ere, entrenatzeko talde dinamika hobe bat eraiki nahian gabiltza aspaldian, jendearen ikasketa eta lana direla medio, beherantz zihoala iruditu baitzaigu.

Entrenamendu hauetan bilatzen duguna zera da, irekieretan, akatsak minimizatzea, eta ahal bada, aurkaria baino egoera hobean joko erdira iristea. Joko erdian maniobra ezberdinak egiten dira (hemen normalean, joko plan bat pentsatzen da, hemendik eraso, bestetik, puntu hau presionatu, eta abar. Gure ustez, hobe da plan txar bat izatea, planik ez izatea baino, eta hauek taularen gainean dauden piezen kopurua jaisten dute. Azkenean finalera iritsiz, finalean erregeak taulan zehar mugitzeko aukera arrisku gutxiago izaten du, aurkariak berau erasotzeko pieza gehiegirik edo nahikorik ez duenean. Bestalde, bukatzeko, jadanik ohitura bihurtu den beste ekimen baten berri ematea geratzen zaigu, Gabonetan antolatzen dugun haurren xake txapelketa, alegia. Oso pozik geratu ginen partaidetzari dagokionez, guztira, 7-11 urte bitartekoak 16 haur apuntatu baitziren. Sailkapenari zegokienez, XABAT ANTXUSTEGI izan zen irabazlea, bigarren postua, AIERT AZKARATEK lortu zuen, eta hirugarrena, aldiz, neska batek, ITZEA BURGOAK, hain zuzen ere. Aipaturiko hiru haurrei xake taula eta pieza joko bana eman genizkion.

Page 32: Kirol boletina 1. zenbakia

32

12 GALDEKETA

Bukatu berri den 2011 urteko balantzea eta jadanik murgilduta gauden 2012 urterako itxaropenak aurkeztu dituzte herriko zenbait kirol taldek aurreko orrietan. Baina, zenbateraino ezagutzen ote dugu horietako askoren ibilbide??

Ea nola moldatzen zaren ondorengo galdeketan!!

1. Noiz sortu zen AURRERA kirol elkartea?

A 1921 urtean B 1821 urtean C 1951 urtean

2. Noiz irabazi zuten Ondarroako arraunlariek Kontxako Bandera?

A 1888 urtean B xx urtean C 2005 urtean

3. Lekue, Patxi, Iparragirre, Morrosko eta Kauso, Ondarroak izan dituen pilotari ezagunenetarikoak dira. Aipaturikoetatik, ba al dakizu zeintzuk ziren aurrelariak?

A Bostak B Lekue eta Patxi C Lekue, Iparragirre eta Morrosko

4. 1950ean herriko zaletu batzuek “Sociedad ciclista ondarresa” sortu zuten. Zein izendatu zuten elkartearen buru?

A Ramon Toña B Pedro Urresti C Jesus Loroño

5. Noiz inauguratu zen Ondarroako kiroldegia?

A 1985 B 1975 C 1965

6. Zein izan zen lehiaketa ofizialetan parte hartu zuen Ondarroako lehen triatleta?

A Guillermo Burgoa B Dina Bilbao C Gerardo Saiz

7. Gerra ondorengo urteetan Aurrera Mendi Taldeak gutxienezko funtzionamendu bat mantentzea lortu

zuen. Zein izan zen ardura hori bereganatu zutena?

A Juan Badiola B Jose Mari Etxaburu C Koldo Ituarte

8. Noiz ospatu zen Aurrera Kirol Elkarteak antolatutako krosa?

A 1961 B 1931 C 2001

9. Noiz eman ziren estreinakoz judoko klaseak Ondarroan?

A 1965 B 1985 C 2000

10. Zein izan zen AURRERA kirol taldearen lehenengo lehendakaria?

A Pedro Agirreoa B Baltasar Scola C Alberto Irazabal

Page 33: Kirol boletina 1. zenbakia

33

13 ZALDUPE UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIOAK

ZALDUPE UDAL KIROLDEGIA 1985an inauguratu zen, beraz, hogeita zazpi urte egingo ditu laster.

Hona hemen kiroldegiaren instalazioen zerrenda:

Soiketa gela 1 Soinketa gela 2 Soinketa gela 3 Cycling

Squash

Igeritokiak

Kantxa

Rokodromoa

Boulderra

Muskulazio gela

Tatami gela

Sauna

Zaharkitzen ari dira zenbait instalazio jadanik. Beraz, ahal denean, erreforma sakonak planteatu beharko dira.

Page 34: Kirol boletina 1. zenbakia

34

14 JARDUERA FISIKOA ETA OSASUNA: ADINEKO PERTSONAK

Zalantzarik ez dago osasuna izateko, portaera osasungarriak hartu eta praktikan jarri behar direla. Zentzu honetan osasuna ez da ulertu behar gaixotasun edo patologien eza bezala eta, aldiz, bizitza aktibo batean oinarritzen den ongizate fisiko, psikiko eta soziala bezala onartu behar da. Esparru honetan sortzen den iniziatiba ororen helburu eta arrazoia ohitura osasungarriak hartzea izan behar du. Ohitura horiek, gehien bat, jarduera fisiko eta kirolaren ohiko praktikan oinarritzen dira . Ikerketa askok ondotxo frogatu duen bezala, zahartze-maila eta fakultateak edo gaitasunak galtzea modu garrantzitsuan gutxitu daitezke ariketa fisikoa eginez. Baina edonola izanik ere, intentsitate handiko kirolak edota koordinazio-maila altua eskatzen dutenak saihestu beharko lirateke. Adinekoek ariketa fisikoa egitea «orokorrean» ona da, baina egiten diren ariketek «norbere gaitasunaren araberakoak» izan behar dute. Guztiok ezaugarri fisiko ezberdinak ditugu, eta bakoitzak bere egoerara moldatu behar ditu ariketak. Ez da ona ariketa gogorrak egitea, ezta oso gutxi egitea ere. Ariketa fisikoa prebentzio gisa, tratamenduari laguntzeko edo errehabilitazio modura egin daiteke.

Kirolen bat egitea, edo besterik ez bada ere egunero ariketa pixka bat egitea, beti da mesedegarri, baina sarritan ez da erraza bakoitzarentzat egokiena zein den jakitea. Kirol bat aukeratzeko orduan pertsona bakoitzaren ezaugarri fisikoak eduki beharko dira kontuan, bere bizitzeko estiloa eta, batez ere, bere adina. Adin bakoitzeko beharrizanak desberdinak dira, eta baita pertsonaren jarrerak eta trebetasunak ere horiek guztiak egiteko. Adituek diotenez, adinekoentzat hauek dira ariketa mota gomendagarrienetarikoak: mantenuko gimnasia, pilates luzaketa metodoa eta oinez ibiltzea. Dena dela, begiraleek gidatutako ikastaroetan, egindako ariketa edozein izanda ere, nekea edo artikulazioko minik izaten bada, ikastaroko begiraleari esan behar zaio eta ariketa horren ordez beste bat egin behar da. Nork bere kasa egin dezakeen ariketa fisiko eraginkorrena oinez ibiltzea da. Dena den, adi egon behar da beti, eta sintomaren bat edo sentsazio arraroren bat izanez gero, medikuarekin kontsultatu behar da lehenbailehen. Ondarroako polikiroldegiak aukera ezberdinak eskaintzen ditu adineko pertsonentzako, besteak beste: soinketa, aerobic/step, ars corpore, energy cycling, igeriketa mantenua, eta abar.

Bestalde, asko dira baita ere, egunero, bakarka nahiz taldeka, oinez egiten duten adineko pertsonak. Batzuk, ibilbide zehatz batean aritzen dira, besteak, aldiz, aldatzen joaten dira, hainbat aukera eskaintzen baitu gure herriak. Dena den, jorratu beharko gai bat da hau ere, ibilbidearena, alegia, erakargarriak izateaz gain, segurtasuna ere bermatzea ezinbestekoa baita.

Hondartzako moilan Saturrarango pasabidean Zaldupe inguruan Lekeitioko bidean

Page 35: Kirol boletina 1. zenbakia

35

15 KIROLA OSASUNTSUA??

Behar bada, izenburu hau irakurtzean, oso iritzi ezberdinak emango genituzke ondarrutar askok. Kasu honetan, kanpoko baten ekarpena zuenganatuko dugu, Athletic taldeko jokalaria den Koikili Lertxundirena, alegia. Hona hemen Koikilik bere blogean gai honen inguruan egindako hausnarketa. Sarritan entzuten dugu jarduera fisikoa eta kirola egitea osasuntsua dela. Osasuna hitz subjetiboa izanik, norberaren ongizate fisiko mental eta soziala izateari erreparatuko diogu. Zentzu honetan, goi mailako errendimendu kirolak eta aisian egin daitezkeenak ezberdindu beharra dago. Goi errendimendu kirolak eta konpetizioak limiteak bilatu ohi ditu eta zenbait aspektutan onurak ekarri arren, beste askotan arazo fisiko eta psikologikoak dakartza.

Baina hori beste kontu bat da. Hel diezaiegun jarduera fisiko eta kirolak era kontrolatu batean ekar diezazkiguken onurei.

Gizakia, aktiboki bizitzeko diseinatua da eta gure bizimodu aldaketagatik gero eta gutxiago mugitzen gara. Mugimendu ezak organismoa gaizki funtzionatzera eramaten du eta horrek eragin zuzena du arlo psiko-fisikoan.

Beraz, jardueraren bat egiteak mesede egingo du:

• ONURA FISIKOAK:

� Bizi kalitatea hobetzen lagunduko digu. Egunerokotasuneko gauzak efikazia handiz egiten laguntzen du eta koste energetiko baxuan. Arreta gehiago izan eta aktiboagoak bihurtuko gara.

� Bizi itxaropena gehitzen laguntzen du. Gaitz ugari prebenitzen dira: kardiopatiak, hipertentsioak, diabetesa, osteoporosia, obesitatea...Osasun hobearekin bizitza luzeagoa.

� Sistema Kardiobaskularra hobetzen du: gorputzeko gihar garrantzitsuena, bihotza, indartsu eta osasuntsu mantenduko dugu. Gaixotasun ugari ekiditen dira.

� Sistema muskulo-eskeletikoan eragin zuzena. Gihar tono hobea eta hezur sendoagoak. Tentsio handiagoak jasateko gaitasuna izango dugu gure giharrak indartsu badaude eta odol fluxua areagotzen denez, hezurrak mineralez hornitu eta gogorragoak bihurtuko dira.

� Arnas sistema hobetzen du eta sistema honen gaixotasunak baretzen ditu.

� Diabetesa, minbizia, hipertentsioa eta loditasunaren inguruan prebentzio lan handia egiten dugu.

• ONURA PSIKIKOAK:

� Autoestima nabarmenki igotzen da.

� Sozializazioan asko irabazten dugu eta erlazioek aberastasun handia ekartzen dute.

� Depresioa eta estresaren aurkako baliabide oso egokia da, antsietate maila jaitsiz eta depresio arinetan eraginez. Atentzioa desbideratzen dugu eta gure arazoak bigarren plano batean gelditu daitezke.

ONDORIOZ, egoera fisiko ona izateak, gaixotasun gutxiago izatearekin erlazio zuzena du eta horrek eragina izango du gure lantokietan baja gutxiago izateko. Arazoen aurrean jarrera hobeagoa izango dugu eta istripu gutxiago ere emango dira gure nekea atzeratuko delako eta arreta maila handitu. Zentzu honetan, ondo legoke administrazioek erabat bultzatzea

jarduera fisiko kontrolatua, baita gizarte segurantzatik jarduera fisiko gehiago errezetatzea ere. Hezkuntzari dagokionez, gure ikasleen bizimodu edo ohitura osasuntsuak bermatzeko, ezinbestekoa litzateke gorputz hezkuntzari indar gehiago ematea, etorkizunean gizarte osasuntsua izan nahi badugu, bizi ohituretan inbertitu behar delako.

Page 36: Kirol boletina 1. zenbakia

36

16 EFEMERIDEAK

Atal honen helburua, duela hainbat urte Ondarroan izan ziren edota ondarrutarrek parte hartu zuten kirol ekimenen berri ematea da. Kasu honetan, honakoak “gogoratuko” ditugu:

� AITOR AULESTIA: MUNDUKO TRANSPLANTATUEN TXAPELKETETAN. � ONDARROAKO SASKIBALOIKO 24 ORDUAK.

Irakurle batzuk jaiotzeko egongo ziren orduan, erabat ahaztuta dutenak ere egongo dira, baina, beste batzuk, aldiz, ederto gogoratuko dira, nola ez!

-AITOR AULESTIA: MUNDUKO TRANSPLANTATUEN TXAPELKETETAN- Sei urtez makina bati erabat lotuta egon ondoren, dialisia egiten, alegia, orain dela 20 urte, zehazki 1991an, izan nuen estreinakoz herritik kanpo kirola egiteko aukera. Budapesten (Hungria) ospatu ziren munduko transplantatuen txapelketan parte hartzeko hautatua izan nintzen. Bi urtez jarraian (1989 eta 1999) bizikletan eta igerian estatu mailako txapelketak irabazi ondoren lortu nuen aipaturiko txartela. Urte berean, 1991an, alegia, zilarrezko bi domina ere lortu nituen Bolzanon (Italia) ospatu ziren Europako txapelketetan, biak, txirrindularitzan izan zirelarik. Bereziki gogoratzen dudan urtea da dudarik gabe, neure herrian, Ondarroan, alegia, kirolari onenaren saria abian jarri zen eta, Dina Bilbao kirolari ospetsua eta pertsona ezin hobearekin finalera helduz, neuri eman baitzidaten aipaturiko saria.

Saria jaso ondoren Ondarroako RADIXU irratian egin zizkiguten elkarrizketan zera esan zidan Dinak: “Aitor, nola ez duzu mereziko sari hau ba, sei urte dialisian egon ondoren bizikleta gainean ibiltzeko indarra eta kemena izanik…”. Gogoratzen dut baita ere ekitaldi horretan, neure lagun eta familiartekoekin batera, han zeudela, nola ez, Ondarru Saskibaloi Taldeko hainbat neska, gara hartan, oso sartuta bainengoen taldean. Hortik aurrera europan zein mundu mailako hainbat txapelketetan parte hartzeko aukera izan dut, bidaia zoragarriak egin eta hainbat herrialde ezagutuz, besteak beste, Budapest, Napoles, Bolzano, Manchester, Singapur, Sidney, Kobe (Japon), eta abar. Aipaturikoez gain, beste hainbat ekimenetan ere parte hartu dut, batzuk aipatzearren: Santiagoko bidea bizikletaz anaiarekin, Tourreko portu garrantzitsuenetako igoera gehienak, eta abar.

Nire anaia den Gorkak emandako giltzurrunari esker izan dut aipaturiko gauza guztiak egiteko aukera eta ondorioz, nola ez, entrenamendu zein txapelketetan egindako lagunak eta egunero kalean jasotako animoak. Gaur egundo egoera ere ez zait gehiegi aldatu. Nahiz eta anaiaren giltzurruna 2007an galdu nuen, laster izan dut berriro ere lehengo martxa hartzeko aukera, gaur egun nire emaztea den Virginiaren eskutik, 2009an jaso bainuen giltzurrun berria Bartzelonan.

Bukatzeko zera esan, Zarautzen bizi eta Zumaiako kiroldegian egiten dudala lan, kirolarekin loturiko lana dela eta han igarotzen ditudala egunak, spining zein igeriketa ikastaroak ematen edota sorosle lanetan. Emaztearen giltzurrunak anaiarenak eskaini zizkidan beste 20 urte ematen badizkit, oso pozik geratuko nintzateke eta, nola ez, kirola eginaz zaindu.

Page 37: Kirol boletina 1. zenbakia

37

-ONDARROAKO SASKIBALOIKO 24 ORDUAK- 1986ko uztailaren 19an, hainbat urteetan zehar arrakasta handia izango zuen txapelketa herrikoi bat jarri zuen martxan ONDARRU SBTk, ONDARROAKO SASKIBALOIKO 24 ORDUAK deiturikoa, hain zuzen ere. Oso ikuskizun bitxia izan zen, larunbat goizeko 10etan hasi eta igande eguerdiraino, etenaldirik gabe, egunez zein gauez, hainbat eta hainbat partidu jokatu zirelarik. Txapelketa horretan 45 ekipo eta 430 jokalarik parte hartu zuten, guztira 44 partidu jokatu zirelarik.

MAILAK Ekipoak Jokalariak 1. postua 2. postua Jokalarik onena ... 12 M 2 18 ONDARRU LACKERS ZUBI ZAHAR Aitzol Etxaburu 10 - 12 N 2 19 BETI BALTZAK GANORA BAIKUK Nerea 13 - 14 M 6 58 ZUBI ZAHAR ATROX Eladio Leon 13 - 14 N 2 19 ZUBI ZAHAR “A” ZUBI ZAHAR “B” Elbira Rekalde 15 - 16 M 6 57 KAMIÑALDE ATAULFO Beñat

NAGUSIAK N 3 28 KALATXORI OND. INSTITUTOA Arantza Diz NAGUSIAK M 24 231 KAMIÑAZPI PIXAPI Dei Karmel

Dena den, txapelketaren formatua aldatu egin zen hurrengo edizioetan, 24 ordu jarraian izan beharrean bi aste bukaeretan egin zen bi urtez eta hirutan gainontzeko urteetan. Larunbatetan, goizeko 9etatik gaueko 21ak bitartean eta igandeetan, aldiz, goizeko 9etatik eguerdiko 14etara jokatzen ziren partidu guztiak. Izugarrizko partaidetza mantendu zen urtez urte. ONDARRU SBTko sorreraren 25.urteurrena 2.011 urtean ospatu dutenez, orduan haurrak zirenak, gaur egun, gehienak gurasoak dira, baina hala ere, orduan bezala, gaur eguneko herriko haurrentzako SASKIBALOIKO GABON KOPA ospatu dute. Ez dute lortu nahi besteko partaidetza, baina tira, ahalegina egin dute behintzat.

-ONDARRU SBTko 25.urteurreneko bazkaria-

Page 38: Kirol boletina 1. zenbakia

38

17 OPORRAK ETA KIROLA: ITZIAR NABARRO

Oporraldiak beti erlazionatu izan dira deskantsu fisikoarekin. Urtean zehar eginiko lanaren ondorioz, nekatuak sentitzen gara. Lo egin, liburuak irakurri, eguzkitan etzan eta antzeko jarduerak amets izatetik errealitate izatera eramaten ditugu lanaldia bukatzen zaigunean.

Baina nire kasuan, atsedena kirolaren praktikarekin lotzen dut. Bizikletaren gainean edo oinez, herriz herri, aranez aran, mendiz mendi, gailurrez gailur eraman dezakedan abiadura egokia iruditzen zait lurralde berriak ezagutuz, gorputza eta arima berriztatzeko eta lasaitzeko.

Eli, Itziar,Mikel eta beraien lagun bat

Aurtengo Aste Santuan Pragatik Budapestera joan ginen bi gurpilen gainean bi ondarrutar, arrasatear bat, elgoibartar bat eta hegoaldeko gatza eta piperra azalean daraman Marbellako lagun handi bat. Koadrilan izerdia bota, udaberriko lora artean siesta egin, Europako ibai handia behin eta berriro zeharkatu, hainbat kultura desberdinen nahasketa sumatu eta ilunabarrean, etaparen bukaeran, garagardo handi freskoa edatea izan ziren bizi izan genituen plazerik handienak.

Budapesteko parlamentu aurrean Eslobakiako muga Olomouc ingurua Eguneko etapa bukatu ondoren

Abuztuan bizikletak alde batera utzi eta Alpeetan dauden mendi tontor eta glaziar ikaragarriak ezagutzeko aukera izan genuen. Oinez, uda sasoiko epeltasunaren laguntzarekin, naturak eskaintzen dituen paraje ikaragarriak ikusi eta gozatu genituen.

Itziar Alpeetan Mikel Alpeetan Akanpatuak Alpeetako paisaia zoragarria

Kirola, bidaia, natura, kultura eta laguntasuna. Ideala!? Nik hala uste dut baina, beste askoren zerrenda hondartza, parranda, siesta, zinema eta irakurketa da. ONENA?? NORBERARENA NOSKI!! ONDO PASA!!

Page 39: Kirol boletina 1. zenbakia

39

18 HERRIKO KIROL ZAlETASUNAREN ISLA

Jakina denez Ondarroan legalki eratuta dauden hainbat kirol talde daude, eta era antolatuan kirol modalitate ezberdinak praktikatzeko aukera dago, nola ez. Baina Ondarroako kirol zaletasuna ez da hartara mugatzen hainbat eta hainbat herritar baitaude, helburu, dedikazio, erregulartasun, eta abar luze bat medio, herrian zein kanpoan, kirola egitea maite dutenak. Atal honen helburua Ondarroa benetako herri kirolaria dela agerian jartzea da. Hona hemen aipaturikoen isla:

Numa Goikoetxea elurtzan

“Herriko korrikalariak” herriko kaleetan zehar

Urtza eta Edurne piraguan Jose eta Iban

eguneko korrikaldia bukatuta Ander eta Iñaki Jauregi

Anboton

Ibai eta Erlantz palan Jolanda eta beste herritar batzuk Donostiako lilatoian

Ander Portu lasterketa herrikoi baten parte hartzen

Zenbait Ondarrutar eskiatzen Ondarroako zenbait

mendigoizale

Kakatzan mendi bizikleta martxako partaideak

“Plaiko morrun” korrika Herriko “montanbaikeruk” Bakeiran zenbat Ondarrutar Ondarroako zenbait haur eta

guraso Rocopolisen

Herriko haur batzuk Berritxuko futbol zelaian

Egia Iriondo memoriala “Kaleaka” herriko frontoian Herriko zenbait txirrindulari Kalatraba zehazkatzen

Ondarroako neska batzuk Debako olatuak hartzen

Piraguakin Arrigorri hondartzan Ondarroako zenbait mendigoizale elurtzan

Atxurra anaiak, Iarobik eta Karlos palan

Herriko haur batzuk Berritxuko futbol zelaian

Zenbait Ondarrutar eskiatzen

Page 40: Kirol boletina 1. zenbakia

40

19 EAJ-PNV

Page 41: Kirol boletina 1. zenbakia

41

20 BILDU

Hauteskunde kanpainan behin eta berriro azpimarratu genuen bezala, herritarren partaidetza bultzatu, herriko talde eragileen ekarpenak jaso eta udal kudeaketaren gardentasuna dira BILDU kideon xede nagusienetarikoak. Zentsu honetan, Udaleko Kirol Batzordean gauden BILDUko ordezkariok argi daukagu geure lehentasunak. Besteak beste, urteetan erabat hilik egon den Kirol Batzordea berpiztea, eta herriko kirol taldeen arteko harremanak sakontzea lirateke hauetariko batzuk. Hilabete batzuk pasatu dira jadanik Kirol batzordearen kudeaketaren ardura hartu genuenetik, eta presazkoak iruditu zitzaigun gai nagusiei ekin ondoren, heldu zaigu, sakontasun guztiarekin geure programaren inguruko xehetasunak emateko garaia. Hauexek dira bada, 2012 urterako finkatu ditugun ildo nagusiak:

• Kirol Batzordea berpiztu eta abian jarri

• Goitik behera aztertu 2012 urterako diru laguntza deialdia eta hainbat arinen argitaratu.

• Zaldupe Udal futbol zelaiaren proiektua garatu eta 2012-13 denboraldi hasierako prest izan.

• Herriko kirol taldeen ezagutza bermatu.

• KIROL BOLETINA argitaratu, herriko kirol talde eta beste zenbait eragileen parte-hartzea lortuz.

• Kiroldegiaren hurbileko jarraipena egin: zuzendariarekin harreman zuzena eta iraunkorra bermatu, kiroldegiko araudia prestatu, egun indarrean dauden pleguen inguruko hausnarketa egin eta berriak prestatu, kiroldegiko Autobabes Plana ezarr, eta abar.

• Instituzio ezberdinen deialdi erabilgarriak lokalizatu.

• Kirol sarien inguruko ekimena berreskuratu, goitik beherako azterketa eginaz Kirol Batzordean. Kirol Batzordeak erabakitzen duen formatuan bideratu 2011.ko sariak.

• Taldeentzako hitzarmen aukera aztertu kultura eta beste batzorde ezberdinetako ordezkariekin (beste herrietako esperientziak, egungo legedia, eta abar).

• Urteko kirol programazioa prestatu. Helburu nagusia, herriko zenbait kirol talde, ikastetxe eta eragileek zuzenean parte hartu, eta Ondarrutarrentzako urteko KIROL PROGRAMAZIO zabal eta orekatua prestatzea litzateke: adin guztietako herritarrei zuzendurikoa eta urte sasoi guztietara helduko zena eta oporraldietan intzidentzia berezia izango lukeena.

• Urte osoko kanpaina bat prestatu Herrian kirol zaletasun handia dagoela agerian jartzeko. • Eskola kirola bultzatu. Ikastetxeetako ordezkariekin landu aurrera begirako estrategia. 2012.urtean ekimen

jakin batzuk abian jarri.

• ”Guztiontzako” kirola bultzatu. Ondarroako gizarte osoan kirol praktika sustatzea eta kirolean aritzeko ohiturak herritar guztien artean zabaltzea izango dira bilatuko diren helburu nagusiak. 2012 urtean ildo nagusiak definitu eta ekimen zehatz batzuk abian jarri

• Irteera antolatuak: kirol ikuskizunak. Irteera bat antolatu udaletxetik, garraioa zein sarrerak kudeatuz. 2012 urtean: EMAKUMEEN kirola bultzatzeko asmoz Donostiara AKABA-BERA BERAren partidua ikustera (eskubaloia) edo Hondarribira, TXINGUDIrena ikustea (saskibaloia) proposatuko dira.

• Kirolaren inguruko ERAKUSKETA bat antolatu: kirol modalitate konkretu baten ingurukoa edota GAI konkretu baten ingurukoak (emakume eta kirola, natura eta kirola, kirola eta osasuna, nagusientzako kirola, haurdunaldia eta kirola, kirolari ondarrutarrak historian zehar, eta abar.)

Page 42: Kirol boletina 1. zenbakia

42

• Kirola, heziketa fisikoa zein osasunaren inguruko HITZALDIAK antolatu: goi mailako kirolari “ezagunak” ekarriz edota gai konkretu baten ingurukoak (emakume eta kirola, natura eta kirola, kirola eta osasuna, nagusientzako kirola, haurdunaldia eta kirola, eta abar.)

• Ondarroako kirola-kirolariak historian zehar deituriko iniziatiba abian jarri. Beka bat atera urtero Kirol Batzordean aukeratuz gaia.

• Herriko kirol azpiegituraren inguruko azterketa egin: zerrendatu, bakoitzaren egoera, aukerak, erabilera eta abar. Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol azpiegituren datuak gaurkotu.

• INBERTSIOAK AZPIEGITURETAN 2012 URTEAN.

o NAGUSIENTZAKO bigarren “KIROL-GUNEA jarri Kamiñazpin edo hondartza inguruan). o HONDARTZAKO ekipamenduak osatu OREKA MANTENTZEKO azpiegitura jarriz (MENDI

TALDEAREN proposamena da). o Anexoan egiteke gera daitezkeen moldaketak. o Mendiko bizikletak garbitzeko gune bat prestatu.

• Eta abar. Udala herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea izanik, ondarrutarren ekarpenak eta iritziak kontutan hartuta lan egingo duen eredu parte-hartzailearekin sinesten dugu. Beraz, koherenteak izateko, martxoaren 20an izango dugun Kirol Batzordean aurkeztuko dugu aipaturiko programa hau, partaideen iritsi zein iradokizunak jaso, eta ondoren, egin beharreko moldaketa guztiak egiteko prest gaude, nola ez. Gogotsu eta indartsu hartu dugu Ondarrutarrek eman digun konfiantzari aurre egiteko konpromisoa.

Kirol Batzordeko BILDUKO ordezkaritza

Page 43: Kirol boletina 1. zenbakia

43

21 ELUR-KIROLEN OINARRIZKO LEXIKOA

Eski-garaian murgilduta gaudenez UZEIk Elur-kirolen lexikoari buruz argitaratu zuen lanaren berri eman nahi dizuegu. Bertan, elurretako kirolen esparruko termino usuenak hartzen ditu barnean (elurretan erabili ohi den ekipamendua, tresnak, etab.), eta guk horietako 60 termino aukeratu ditugu guztira. Ez bakarrik hori, ariketatxo bat ere proposatzen baitizuegu.

abono abonamendu

Kirolean ere euskaraz!

gorro txano

alud elur-jausi guante eskularruak

avalancha elurrolde manopla eskuzorroak

bajada, descenso jaitsiera mono de esquí osoko eski-jantzi

bastón de esquí eski-makila moto de nieve elurretako motor

bota de esquí eskiatzeko bota moto-nieve elur-motor

brújula iparrorratz orejera belarri-babes

cantimplora kantinplora pantalón de esquí eski-praka

casco kasko paraesquí paraeski

correa de ajuste doitzeko uhal pista pista

cota máxima kota gorena pista alpina pista alpear

cota mínima kota beherena pista bacheada pista gorabeheratsu

crema solar eguzkitako krema pista de esquí de fondo iraupen-eskiko pista

equipo ekipamendu pista de snowboard snowboard-eko pista

eslalon slalom pista de subida goranzko pista

eslalon gigante slalon erraldoi portaesquís eski-eramateko

esquí eski protector labial ezpain-babes

esquí acrobático akrobazia-eski raquetas de nieve elurretako raketak

esquí alpino alpetar-eski rodillera belaunetako

esquí artístico eski artistiko salto jauzia

esquí de fondo iraunpen-eski salto con esquís eski-jauzi

esquí de montaña mediko eski skwal skwal

esquí de travesía mendi-zeharkako eski surf de nieve elurretako surg

esquí nordico eski nordiko suela de esquí eski-zola

fijación lokailu telecabina telekabina

forro polar jantzi polar telescópico teleskopiko

funda de esquís eski-zorro telesilla teleaulki

gafas de esquí eski-betaurrekoak telesquí teleski

gancho kako trineo de perros zakur-lera

giro, viraje biraketa zig-zag sigi-saga Osa ezazu hiru lerroko esaldi bat ondoko LAU hitzak erabiliz (edozein kasutan deklinatuta edo aditz forma aldatuta):

ekipamendu slalon teleaulki Sigi-saga

eskularruak eski-betaurrekoak eguzkitako krema txano

Page 44: Kirol boletina 1. zenbakia

44

22 DENBORAPASAK

Ea nola moldatzen zaren ondorengo LETRA ZOPAREKIN:

Dakizunez, herrian, jarduera edo diziplina ezberdinetan aritzen diren hainbat kirol talde ditugu. Hauetariko 10 kirol diziplina aukeratu eta jarraian aurkezten dizugun letra-zopan sartu ditugu. Lehenik, horiek guztiak bilatzea eskatzen zaizu.

C G T U I K O L P H U E

A T L E T I S M O A B J

O R A E Y D I A Y L A G

M W R D S F O P F O G A

S F E A A D T W O B Y T

I A H C U L N C G T I E

L T I J T N A Y E U E K

K A E T A R A K Y F F I

I K R U V E Y I S F D R

Z O N U K C Y J O E E E

T R I A T L O I A U T G

R T X T H I O P S R N I

Eta animatuko zinateke JON ARRIZABALAGA eta JOSE MARI ARANBARRI “BOTX” herriko bertsolariek, ZALDUPE udal futbol zelai zaharraren inguruan prestatu dituzten BERTSOAK OSATZEN? Ziur baietz, ANIMO! Futbol zelaira joan behar eta danok Zaldupe __________, han egurrezko zubi bat bazen ia ustelduta __________, pasalekuko egurrak falta ziren tartetik __________, oztopo denak gainditu eta Aurrera __________.

mendira aldera kritikatzera tartera animatzera bera Mare bizia gertatzen bazen futbolzelaia __________, batzuetan joka eta bestetan suspenditzeko __________, futbolariek dutxarik ez da errekan kentzen __________, lehengo eta oraingo futbolariek ez dute giro __________.

piszina zikina sardina premina berdina jakina

Oraindik ondo gogoratzen naiz Zaldupe futbol __________, Koiska ta ura, basaz betea beldurtzen gendun __________, teknika asko esan ibiltzen indarra eta __________, beti zegoen jendez beteta hura zen herriko __________.

etsaia jaia lehia kuraia premia zelaia

Hango giro eta berotasuna nahi nituzke __________, eguraldi txar edo eta ona beti jendea __________, Aupa Aurrera eta txaloak benetan zuten __________, Gogoz aurrera egiten eben Nahi galdu nahi __________.

kontarazi merezi irabazi adierazi nagusi azalarazi

Jarraian, letra zopan agertzen diren kirol modalitateetan aritzen diren edo aritu izan diren herriko kirolariak ikus daitezke. Bete ezazu ondorengo taula, kirolari bakoitzaren alboan, dagokion kirolaren izena jarriz.

KIROLARIA KIROLA

1 Orkatz Beitia

2 Jose Irueta

3 Irati Burgoa

4 Julian Pagate

5 “Letetarrak”

6 Jon Lasarte

7 Ibon Galdos

8 Luis Arraiz

9 Arnaitz Burgoa

10 Iñaki Arantzamendi

Eta amaitzeko, ea bi esaldi “aldrebes” hauek moldatzeko gai zaren. Koka ezazu zutabe bakoitza dagokion tokian, eta kirolaren heziketa-balioen inguruko testuak osatuko dituzu.

ZUTABE ALDAKORRA (1)

A E G E G T T N A X O Z P E S O A N O R O R A K E R I A R E B I L R K G A A Z K T I N Z D E E A I A Z B T N E - I A A E K E H O Z T I K T S A E L U S A D U A R T L 0 K. N K I I

T X N N A B G R N A E E K A K U A T K O

ZUTABE ALDAKORRA (2)

O Z J I E R R I A Z A H A E R B T A G R E A R T E Z A U T Z R M A I I A B E A, T I; I R B L A E S T D Z E A E A U N N E N I O G K S N G E O O L I I A Z D M E K A. U P O

Z I I E Z A T A Z N O K O A Z A.

Page 45: Kirol boletina 1. zenbakia

45

23232323 ZER DA ESAIT?ZER DA ESAIT?ZER DA ESAIT?ZER DA ESAIT?

ESAIT (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) nazionala da, irekia, partehartzailea eta euskalduna. Bere helburu nagusia da EUSKAL HERRIKO SELEKZIOAREN OFIZIALTASUNA LORTZEA nazioarteko txapelketetan aritzeko.

Taldea, 1995ko udazkenean sortu zen eta lehen agerpen publikoa, Donostiako Kirol Etxean, 1996.eko ekainaren 25ean egin zuen. Taldearen estatutuak, 1998ko maiatzaren 8ean, Oiartzungo egoitzan egindako batzarrean onartu ziren eta Eusko Jaurlaritzan aurkeztu ondoren, 1998ko ekainaren 2an, taldearen eratze-inskripzioa burutu zen. Beraz, erabat legeztatuta dago.

ZER ALDARRIKATZEN DU ESAITEK?

EUSKAL HERRIA NAZIO BAT DENEZ, KIROL GUZTIETAN, EUSKAL HERRIKO SELEKZIOAK NAZIOARTEKO TXAPELKETA OFIZIALETAN ARITZEKO AUKERA IZATEA. Helburu nagusia Euskal Selekzioa nazioarteko txapelketa ofizialetan ikustea bada ere, badaude beste BITARTEKO batzuk hori lortzeko lagungarriak direnak eta era berean euskal nazioaren identitate propioa aldarrikatzeko oso baliagarriak direnak, esaterako:

� Euskal Herriko Federazioak batuko dituen Kirol Instituzio Nazionala sortzea. � Euskal lizentziaren ofizialtasuna lortzea. � Euskal Komite Olinpikoa sortzea. � Euskal Herriko Ligak eta Txapelketa ofizialak kirol mota eta maila guztietan antolatzea.

IZAERA: ESAIT irabazi asmorik gabeko entitate bat da. Hona, laburrean, bere izaeraren funtsezko atalak:

� Euskal Herrikoa: Euskal herri osoko selekzioa da gure helburu eta horren aldeko apustu garbia egiten dugu, lurraldetasunaren ideia oinarrizkoa iruditzen zaigulako gure jardunetan. Beraz, gure taldeak bere burua Euskal Herriko herrialde guztietan antolatu nahi du, bakoitzaren erritmoak eta berezitasunak kontuan hartuz, Euskal Herria delako gure lan eragite eremua.

� Irekia: Ez gara talde itxia, gardenak izan nahi dugu. Oso interesgarria iruditzen zaigu jendearen parte hartzea. Gure gogoetak, dinamikak eta proposamenak lan-taldeetan eztabaidatzeko, ideiaren aniztasunak aberastu eta indartu egiten duelako eztabaida bera. Eta horretarako, behar diren baliabideak eta funtzionamendu irizpideak ezarriko ditu gure taldeak.

� Parte hartzailea: Aurreko puntuaren ildotik jarraituz, Euskal Selekzioaren alde dagoen edozein izan daiteke gure taldeko kide edo laguntzaile.

� Euskalduna: Gure taldearen funtzionamendu era euskalduna da. Beraz gure idatzietan, bileretan, hitzaldietan, ekitaldietan, eta agerpen publikoetan, euskara izango da hizkuntza nagusia.

Baina, oraindik ez dakizula Euskal Herriko Selekzioen abestia?,,,, ordu da ikasteko bada…

Gure selekzioak Partehartzearen lehia Euskal selekzioak Nortasunaren deia Gure selekzioak Munduari begira Euskal selekzioak Gure gureak dira. Gure selekzioak Garenaren islada Euskal selekzioak Kirolaren plazara Gure selekzioak Txuri, gorri ta berde Gu euskal selekzioaren alde!

Gure selekzioak Partehartzearen lehia Euskal selekzioak Nortasunaren deia Gure selekzioak Munduari begira Euskal selekzioak Gure gureak dira. Gure selekzioak Garenaren islada Euskal selekzioak Kirolaren plazara Gure selekzioak Txuri, gorri ta berde Gu euskal selekzioaren alde!

Jokoaren poza ta Harmailen zirrara Biak elkartzeko Sentimentu bat bada Herria bihotzean Ahoan euskara Galdutakoan ere Irabazle gara

Euskaldunok euskaldun Izan gara beti Kirola ikur da Edozeinek badaki Zergatik itzal eman Geu ez garen bati Nor izan nahi genuke Ez inoren zati.

Euskal Herria nazio bat denez, Euskal Herriko Selekzioa nazioartean ofizialki aritzeko eskubidea aldarrikatzen dugu ondarrutarrok ere!

Page 46: Kirol boletina 1. zenbakia

46

24242424 EMAITZAKEMAITZAKEMAITZAKEMAITZAK

Hona hemen KIROL BOLETINAREN DENBORAPASA ataleko emaitzak:

EA ZENBAT ASMATU DITUZUN!

-Letra-zopak-

C G T U I K O L P H U E

A T L E T I S M O A B J

O R A E Y D I A Y L A G

W R D S F O P F O G A

S F E A A D T W O B Y T

I A H C U L N C G T I E

L T I J T N A Y E U E K

K A E T A R A K Y F F I

I K R U V E Y I S F D R

Z O N U K C Y J O E E E

T R I A T L O I A U T G

R T X T H I O P S R N I

-ZUTABE ALDAKORRA (1)-

G A Z T E T X O E N G A R A P E N E R A K O O S O E R A B I L G A R R I A K I Z A N D A I T E Z K E E N H E Z I K E T A - B A L I O A K S U S T A T Z E N D I T U K I R O L A K.

GAZTETXOEN GARAPENERAKO OSO ERABILGARRIAK IZAN DAITEZKEEN HEZIKETA-BALIOAK SUSTATZEN DITUKIROLAK.

-ZUTABE ALDAKORRA (2)-

E Z Z A I O J A R R I B E H A R A R R E T A G U Z T I A E M A I T Z A R I; B E S T E L A, I R A B A Z T E N D U E N E A N S O I L I K E G O N G O D A P O Z I K U M E A.

EZ ZAIO JARRI BEHAR ARRETA GUZTIA EMAITZARI; BESTELA, IRABAZTEN DUENEAN SOILIK EGONGO DA POZIK UMEA.

-Bertsoak osatzen-

Futbol zelaira joan behar eta danok Zaldupe aldera, han egurrezko zubi bat bazen ia ustelduta bera, pasalekuko egurrak falta ziren tartetik tartera, oztopo denak gainditu eta Aurrera animatzera.

Oraindik ondo gogoratzen naiz Zaldupe futbol zelaia, Koiska ta ura, basaz betea beldurtzen gendun etsaia teknika asko esan ibiltzen indarra eta kuraia, beti zegoen jendez beteta hura zen herriko jaia.

Mare bizia gertatzen bazen futbolzelaia piszina, batzuetan joka eta bestetan suspenditzeko premina, futbolariek dutxarik ez da errekan kentzen zikina, lehengo eta oraingo futbolariek ez dute giro berdina.

Hango giro eta berotasuna nahi nituzke adierazi, eguraldi txar edo eta ona beti jendea nagusi, Aupa Aurrera eta txaloak benetan zuten merezi, Gogoz aurrera egiten eben Nahi galdu nahi irabazi.

-GALDEKETA-

1 A 6 B

2 B 7 C

3 C 8 A

4 A 9 B

5 A 10 C

BENO, EZ ZIREN HAIN ZAILAK ERE…!

Page 47: Kirol boletina 1. zenbakia

47

Page 48: Kirol boletina 1. zenbakia

48

ONDARROAKO UDALA ONDARROAKO UDALA ONDARROAKO UDALA ONDARROAKO UDALA ONDARROAKO UDALA

KIROL BATZORDEA KIROL BATZORDEA KIROL BATZORDEA KIROL BATZORDEA KIROL BATZORDEA

----2012012012012.ko MATXOA2.ko MATXOA2.ko MATXOA2.ko MATXOA----

1.Zkia1.Zkia1.Zkia1.Zkia