28

K41 2005 06

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

Citation preview

Page 1: K41 2005 06
Page 2: K41 2005 06
Page 3: K41 2005 06

3

a u r k i b i d i aKalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Komikixa 9

Gazterixa 10

Aisialdia 13

Karenka 14

Hezkuntza 16

Kirola 20

Auzoz auzo 22

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Mutrikukoudala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

EDITORIALA

Uztailaren 10ean ARGIA astekariaren 2000. aleak argia ikusiko du.Euskara hutsean argitaratzen den astekari hau 1919an sortua izan zen Zeruko Argia

izenarekin fraide kaputxinoen eskutik, hilabetekari bezala. 1936tik 1954ra arteko isiluneluzearen ondoren, bide malkartsuan gora egiten saiatu zen, 1960an Espainiako Informa-zio eta Turismo Ministerioak debekatu zuen arte.

1963ko udaberrian berpiztu zen astekari bezala, euskara kontuetan irekiagoa zenNafarroan eta 1976an hartu zuen gaurko formato eta aurpegi koloreztatua. Hurrengourrats nagusia Zerukotik Argiara pasatzea izan zen 1981ean.

Gure Kalaputxitik zoriondu nahi ditugu hainbeste urtetan euskara hutsez aldizkariaateratzea ahalbideratu zuten eta duten guztiei eta gure eskerrona azaldu. Ez dituguahaztuko gure Mutrikutik “herrietako berriemale” bezala, lagun artean, jardun zuten etaeditorial hau irakurriko duten Patxi Lizardi “Kaialde” eta Maritxu Andonegi “Piñastei”.Zorionak eta eskerrik asko.

BIDALKETA ESKATZEN DUENA KALAPUTXI JASOKO DUENA

Izen-abizenak: ........................................................ Izen-abizenak: ...................................................Helbidea: ............................................................... Helbidea: .........................................................Posta kodea:........................ Herria: ......................... Posta kodea:................... Herria:.........................Telefonoa: .............................................................. Herrialdea: .......................................................

2005 urterako tarifak: Estatura: 15 euro Europara: 30 euro Beste herrialdeetara: 50 euroDagokion diru-kopurua beheko kontu korrentean sartu zeure izenean eta txartel honekin batera utzi gure buzoian.

KUTXA k/k zenb.: 2101 0056 01 0123564866

2005 urteari ateak zabaldu dizkiogu eta gure aldetik hobe-

tzen joateko ahaleginak ez dira bukatu. KALAPUTXI hilero

jasotzen ez duenik ba omen dago eta hori ez gertatzen

saiatuko gara. Hala ere etxeren batetara iritsiko ez balitz,

udaltzaingoan ale bat eskura dezake interesa duenak.

Honekin batera kanpoan bizi den norbaiti bidali nahi iza-nez gero, hona urteko harpidetza:HARPIDETZAK2005 URTERAKO TARIFAKURTE OSORAKOEstatua: 15 euro Europa: 30 euroBeste herrialdeetara: 50 euro

Page 4: K41 2005 06

hinteresekotelefonoak

informaziua4

AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa ..........................943 60 3143

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)EKAINA

1 etik 5era Jabier Otxagabia6tik 12ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)13tik 19ra Lon Apraiz20tik 26ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)27tik 30era Jabier Otxagabia

UZTAILA

1etik 3ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)4tik 10era Lon Apraiz11tik 17ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)18tik 24ra Jabier Otxagabia25etik 31ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

Tel: OTXAGABIA: 689 58 57 59 APRAIZ: 630 05 50 97PORTILLO-ZALDUEGI: 669 26 22 01

Page 5: K41 2005 06

5zeuk esan

ZORIONAK NESKAK

Asmoak-asmo, bete dira zuennahiak. Maiatzaren 21ean ia biho-tzekoak eman zigun partida osoan,baina azkenean TXAPELDUN.Hurrengo zapatukoa ez zen gutxia-go izan. Realak irabazi zuen bainamaila horretaraino iristea ez ahun-tzaren gauerdiko eztula, ez. Bejon-deizuela. Orain uda ederra pasairabazita daukazue eta.

Kalaputxi

KATEKISTEI ESKERRAK

Maiatzaren 8an Lehenengo Jau-nartzea egin zuten gure haurrek,gure neska-mutilek. Batzuek fami-liaren ohituragatik, beste batzuekbenetako fedeagatik, guztiek izanzuten egun hura orain artekogarrantzitsuenetako bat.

Ume horien gurasook, geure izene-an eta umeen izenean, eskerrakeman nahi dizkizuegu Mari Joseri,Ramonitari, Mari Kruzi eta OnRamoni urte osoan zehar izanduzuen pazientziarengatik eta inte-resagatik. Zuek kristaubidea eraku-tsita, aurrerantzean beraien lanaeta gure ardura izango da bidehorretan aurrera egitea.

Gurasoak

NEGUARI AGUR

Eguzkia bazterrak berotzen hasi daeta hondartza inguruak ere jendezbetetzen. Negu hotz eta luzearenondoren gustura sentitzen garahondar gainean. Toalla ipintzerazoaz eta konturatzen zara zigarro-kinak daudela inguruan. Horiekjaso eta etzaten zara. Lasai. Itsa-soaren soinua besterik ez duzuentzuten. Halako batean txakurzaunkak inguruan. Eguerdia da,

mutil bat eta bi txakur, artzain ale-man horietakoak. Haitzetara joan-go direlakoan, jarraitzen duzu zure-an, baina ez, zure ingurura datozeta jolasean hasten dira. Isiltzenzara, ez duzu haserrerik nahi.

Hurrengo egunean bainua hartzenzaudela txakurra eta bere jabeazure ondora datoz:»lasai, txakurrakez du ezer egiten» esaten dizunagusiak. «Hala izango da, bainanik ez dut txakurrarekin bainatunahi» esaten diozu. «Txakur haugarbixa da, pertsona asko bainogehiago...». Arrazoi horiek entzunondoren uretatik irtetea baino ezzait geratzen.

Honelako edo antzeko pasadizuakurtero gertatzen dira hirugarrenhondartzan. Txakur jabeari zerbaitesan eta hamaika entzun beharizaten ditugu. Hondartza sarreranoraindik ez dago inolako kartelikjarrita, eta ipiniko dela espero dut.(dena den, jarri arren jende baten-tzat sobera daude ez ditu errespe-tatzen. eta).

Txakurrak gustatzen zaizikit etatxakurra izandakoa naiz bainabadakit ere beren lekua behardutela. Hondartzan ibili beharbadute goizean goiz edo iluntzeandaukate ibiltzea.

Ea denboraldia ondo joaten denbestela irailean kontatuko dizuet.

Pernanda

ZAHARRETATIKIKASITAKOAK JASO

Kalaputxin Teodoro ikazkinareninguruko erreportajea irakurtzekoaukera izan nuen. Irakurri ahala,inbidia sentitu nuen aitonaz gogo-ratuta. Izan ere, aitona zenak

horrelako zenbat eta zenbat istoriokontatu ahalko zigun biziko balitz!

Aurreko batean ere Manolo Katxe-ruaren bilobak idatzitakoak ereinbidia berbera sortarazi zidan,orduan ere aitonaz gogoratuta. Iru-ditzen baitzait aitona edo zaharrakbizirik izatea inbidia emateko arra-zoia dela. Zenbat eta zenbat isto-rio, zenbat eta zenbat ikasgai zaha-rrengandik jasoak eta jasotzekoak!

Teodoro ikazkina izan zen, ManoloKatxerua arrantzalea eta gudaria.Mutrikun izango dira, bada, perra-tzaileak, sare konpontzaileak, ola-gizonak, esnedunak, errotariak,nezkazariak, arrantzaleak etahamaika lanbidetako beste hainbateta hainbat aitona eta amona. Etahoriek hamaika istorio eder etaaberats gorde dute, seguru.

Beharbada beranduegi konturatugara batzuk aitona eta amonahorien esanak, hamaika aldiz kon-tatu zizkiguten horiek papereanjaso ezik betiko eramango zituelaahazturaren gurpilak. Beharbadagure gogoetan geratzen zaizkigunoroitzapenak berreraikiz gogoragenitzake haiek.

Aitona zein amona bizi duzuenokez galdu aukera, garaiz zaudetezaharrei entzundakoak eta ikasita-koak jasotzeko eta ondo mereziduten errekonozimendua eskain-tzeko.

Urte batzuk barru, nahi bainogutxiago tamalez, ez zaigu geratu-ko esne partitzen lan egindakorik,ez eta errotan jardundakorik... Eabelaunaldi berriek horien testigan-tzak jasotzeko kapaz diren, herribaten historia horrela ere idaztenda eta.

Andiko

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.gu

tuna

k

Page 6: K41 2005 06

6 puri purixan

Maillota ere berria duzu aurtengoa...Iaz Baquen egon nintzen eta beste urtebeterako

neukan, baina bigarren esponsorrak huts egin zue-nez, talde gabe geratu ginen. Igorrek deitu zidan etaberarekin batera joan nintzen talde berrira, Barlo-world-Valsir taldera. Lehenengoa, Barloworld, multi-nazional hegoafrikar baten izena da eta bigarrena,Valsir, eraikuntzako tuboak-eta egiten dituen enpre-sa italiar bat.

Jatorri askoko jendea batuko zarete talde-an...

Taldean bi bloke nagusi daude: hegoafrikarrak etaitaliarrak; gero, errusiarrak, daniarra, suediarra,kolonbiarra, bi espaniar eta euskaldun bi. Batzuetanitalieraz, besteetan ingelesez eta gazteleraz, molda-tzen gara!

Euskal Bizikleta amaitu berria da. Zela joanzaizu?

Ondo, oso ondo. Etapa bat irabazi dut eta sailka-pen orokorrean ere laugarren geratu naiz. Bai, badi-tut pozik egoteko arrazoiak. Gainera, kontuan hartu-ta ez dela nire berezitasuna, erlojupekoan ere osoondo moldatu naiz seigarren postua lortuta.

Itzulia irabaztea inoiz baino hurbilago?Oso zaila da honelako itzuli bat kontrolatzea eta

irabaztea. Aurten, adibidez, bigarren etapan ihesaldi

Denboraldi hasieran zalantza askoizan ziren Peiok zein taldetankorrituko ote zuen 2005 urtean.Baque taldea tropeletik kanpo geratuzenean, baina, Peiok taldekide etalagun duen Igor Astarloatxirrindulariaren deia jaso zuen, eaberarekin batera Italiara joango zen.Harrez gero, Barloworld-Valsirtaldeko maillota jantzita ikusi ahaldugu gure inguruko errepideetan etatalebistako pantailan. EuskalBizikleta amaitu berri izan garaPeiorekin, denboraldia nola doakiongaldezka.

Peio Arreitunandiapedal kolpe onean

Page 7: K41 2005 06

7puri purixan

bat gertatu zen eta hartantxe hartutako denborak era-baki zuen azken sailkapena. Gero, etapen bila ibili garaeta lortu ere bai.

Denboraldi erdia joanda, hasierako asmoakbetetzen al doaz?

Euskal Bizikletako etapaz gain, Murtzian besteetapa bat ere irabazi nuen eta egin ditudan karreretanaurrean ibili naiz nire terrenoa tokatu denean, gorantzhasi garenean, Setmana Catalanan eta TrentinokoGiroan. Gainera, Trentinoko Giroan gero Italiako Giro-an aurre-aurrean ibili direnen parean ibili nintzen etahorrek ere poztu ninduen.

Giroa ere bagenuen asmoetan, baina Igor Astarloa-ren lesioa gertatu zenez, kanpo geratu ginen. Penaizan zen. Ilusio handia egiten zidan Giroak, betidanikgustatu izan zait eta, baina...

Tira, denboraldiko lehenengo zati honetan bosthelmuga egon dira gainean eta guztietan ibili naiz laulehenengoen barruan, bi etapa irabazita. Ezin hobeto.

Pro-Tourraren lehenengo urtea izan da aurten.Nola bizi duzue Pro-Tourra?

Saltsa asko dago horretan.16 talde daude lehenengo mai-lan eta horiek Pro-Tourrekokarrera guztietan parte hartze-ra behartuta daude. Horrenondorioz, talde txikiago askokezin dute lehen beste karrera-tan parte hartu eta Pro-Tourre-ko talde horiek, aldiz, askotanez dira joaten disputatzera.

Giroan, adibidez, Pro-Tou-rrekoak ez diren bi taldek 5etapa irabazi dituzte eta gene-ralean hirugarren postua lortudute. Horrek erakusten dubigarren mailako taldeak erekonpetitiboak direla

Aurrerantzean, Espainiako itzulia-ri begira?

Ez, gu ez gara Vueltan egongo; taldeaitaliarra da ta... Hala ere, karrera falta ezda izango. Urrutira joan gabe, ekainaren15ean dugu Narancora igoera eta 17tik21era Asturiasko itzulia. Ondoren, 26anestatuko txapelketa datorkigu. Beharba-da, denboraldiaren bigarren zatikokarrerarik garrantzitsuena Portugalekoitzulia izango da. Horretan karrera onakegin izan ditut, etapa irabazi ere bai... Eaaurtengoa zela ateratzen den.

Denboraldia amaitu eta datorrenurterako...

Urtebeterako sinatu nuen, baina den-boraldi polita nago egiten eta esperantzabadut hurrengo urtean segitzeko. Ikusikodugu. Taldea bultzatzeko asmoa dute,aurrekontua handitzekoa, ikusiko dugu.

Hogeita hamar urte asko al da txi-rrindulari batentzat?

Kirolean adinak baino sasoiak agintzen du. Tropele-an hor segitzen dute hogeita hemeretzi eta hogeitahamasei urteko txirrindulariak, Tonkov edo Konishevadibidez, eta ziur egon ez direla atzean ibiltzen. Aur-ten sasoiko ibili naiz eta oraindik urte batzuetarakonagoela uste dut. Gainera, etapak irabazita eta aurre-an ibilita errazago da taldeak izatea.

Tourra?Karrerak hor daude eta Tourra ere bai. Jakina, gus-

tatuko litzaidake korritzea zer den ikusteko eta korritududala esateko. Karrera guztiak probatzea gustatzenzait, zer diren ikusteko. Aurten, adibidez, MundukoKopako bi karrera egin ditut, Amstel Gold Race etaMilan San Remo, eta esperientzia moduan oso ondoegon da, nahiz eta nire ezaugarriekin bat ez etorri.

Tropeleko izen handien ondoan ibiltzean...Ez da ezer berezirik sentitzen. Azken batean, guz-

tiok gara profesionalak eta guztiok goaz gauza batenatzetik. Lehen bai, kanpotik ikusita banituen gogokoizen batzuk, Pantani adibidez, baina tropelean sartzen

zarenean, beste bat gehiagodirela ikusten duzu.

Tropelean hala ikusiko dute,bat gehiago direla txirrindulariguztiak, baina gu, mutrikua-rrok, tropeleko txirrindularibaten bila ibiltzen gara, harianimatzeko, hari gure indarrakemateko eta hark gure izeneanere etapak eta sailkapenak etabere buruari jarritako erronkakirabaz ditzan.

Animo, Peio, eta eutsi pedalkolpe horri!

Page 8: K41 2005 06

8 bi hitzetan

YURRITA ENPRESAK SARIA JASO DU

Gipuzkoako Bazkundea Ganberakbanatu berri ditu aurtengo IndustriaSariak. Hamahirugarren ekitaldi hone-tan Yurrita enpresa aukeratu duteGipuzkoako Pyme (Pequeña Y Media-na Empresa) arloan saritua izateko.Sari hori ematerakoan, enpresahorren familia izaera eta iraupenaaipatu zituzten, izan ere, gaur egun,bosgarren belaunaldiaren esku baita-go enpresaren ardura. Sari emaileekazpimarratu nahi izan zuten bestepuntuetako bat hauxe izan zen:60garren hamarkadan euren produk-tuak nazioartean saltzeko egindakoahalegin paregabea; ordukoak dira-eta USAko zenbait bezero. Harrezke-ro, etengabea izan da munduan zeharzabaltzeko egiten diharduten ahale-gina. Gaurko egunean, euren produk-zioaren %85 kanpora saltzen dute.Arrantza eta arrain kontserba enpre-sak hain egoera latzean dauden urtehonetan, bihoakie gure zorionik bero-ena eta aurrera egiteko kemena.

ARTE ESKOLAKO ERAKUSKETA

Ekaineko lehenengo hamabostaldian Arteeskolak erakusgai jarri ditu ikasturtean zeharegindako lanak. Pinturan, zeramikan, tailan...benetan lan ederrak, urtero bezala, herrikoartistek egindakoak. Datorren irailean berrizhasiko dira lanean Arte eskolan eta artearenmundutxoan hasi nahiko luketen guztiak ani-matu nahi dira parte hartzera. Ez zie damutu-ko, ziur.

ARGAZKI ERAKUSKETA

Arrakastatsua izan da Mutrikuko Argazki Talde-ak antolatutako argazki erakusketa. Hamaikaegunetan zehar jende asko pasatu da Luardoetxetik hantxe egin baita Alejandro Martinezasturiarraren argazkien erakusketa hau “Paisa-jes”. Merezi izan du, antolatzaileen ustez,aurreikusi gabeko erakusketa hau antolatzeaerakusketatik pasatu den jendea oso pozik joanbaita. Normalean erakusketak Zabielen egitenbadira ere, hurrengoetarako kontuan hartukoda Luardoko aretoa ere, oso toki egokitzat jobaita.

DANTZARIAK ETXEETARA

Aurtengoan hamaseigarren Euskal Jaia antolatukodute Gure Ametsa Dantza Taldekoek. Ohituradenez, kanpotik etorritako dantzari guztiei jateneman behar zaienez, deialdia egin dute Gure Ame-tsakoek hala nahi duten herritar guztiek dantza-riak eraman ditzaten bazkaltzera beren etxeetara.Lehengo aldean, jende gutxik eramaten ditu gauregun gazteak etxeetara eta horregatik egiten dadeialdi berezi hori. Hortaz, irakurle, eman izenaPanaderi Berrin, Poteron, Donibanen edo Virginia-renean. Eskertuko dizute, benetan.

BANETEUANBAREN DISKOA KALEAN

Itoiz, Delirium... Mutri-kuk eman du uztarikeuskal musikarako bai-na azken urteetan ez di-rudi horretan dabiltzantaldeek haien mailarai-noko biderik egin dute-nik. Hala ere, mutrikua-rrak badabiltza musika-ren munduan eta Bane-teuanba talde ondarru-tarraren azken diskoan, Tokixak eta Lekuak izene-koan, ibili dira mutrikuar batzuk. Batetik, Iñaki Be-laustegi Moxka taldekide eta bateriajole dihardu;bestetik, Andoni Basterretxea ere taldearen ingu-ruan ibili da produkzioan laguntzen. Ea, bada, hu-rrengo noiz daukagun talde mutrikuarra diskadendetako apaletan.

Page 9: K41 2005 06

9bi hitzetan

“MUTRIKUKO SARI NAGUSIA 2005” MENDI BIZIKLETA LASTERKETA

Datorren uztailaren 10ean, “Mutrikuko Sari Nagusia 2005” mendi bizikleta lasterketa jokatuko da Arno-pen hasi eta Apaingo mendi inguruetan. Horren aitzakian eta garai bateko ohiturari helduta, Xabier Asti-garraga bertsolariak Bertso Papera prestatu digu, Markesaren Alabaren doinuarekin. Hona hemen, Kala-putxik laburtuta:

Uztailaren hamarraaurten dator halata ea irteten denespero bezalabizikleta zaleakgogora dezalamendi bizikletakolasterketa dala

Egun hortako planagoazen egiteragoizian Olatza junpintxua jateramenditik pasieranbueltan Arnopera“mountain bike” lasterketazer den ikustera

Arnopen hasi etaapainen barrenakostola aldean dutealdapaik txarrenabuelta bat eman eta beste bat hurrenaez da makala hori egiten duena

“Lasterketa jartzekobastante komeribide lau gutxi etaaldapa gehiegimila esker lagundudezuten deneriaurrerantzean erehorrelaxe segi”

ARNOKO LEHENENGO MENDI LASTERKETA

Eguraldi ezin hobearekin goizeko hamarretan abiatu ziren lasterke-ta honetan parte hartu zuten 90 lasterkariek. Hasiera batetik IonutZinca errumaniarra aurrean jarri eta Arnoko kurutzera 35 minututanheldu zen. Ia ibilbide osoa bakarrik eginda, helmugan ordu bathogeita hamasei minutu eta berrogeita hamahiru segunduko den-bora egin zuen. Lehen emakumezkoa, Elena Perez (2:14:56) izan da.

Mutrikuarretan, lehen gizonezkoa Ladis Velasco (2:02:04) izan zeneta lehen emakumezkoa, berriz, Amaia Elosegi (2:38:20).

komikixa gotzon santander

Page 10: K41 2005 06

10 gazterixa

GAZTETXEKOAK PORTU BERRIARENINGURUAN LANEAN

Mutrikuko Gazte Asanbladak, MUGAk, portu berriaren proiektuaren inguruanazken urteetan herrian sortu diren eztabaida eta iritzi ezberdinen aurreanzerbait egin behar zela erabaki eta lanean hasi ziren. Lehenengo, herrian

dauden iritzi ezberdinetako taldeen hitzaldi-informatiboak antolatu zituztenGaztetxean. Hauen helburua ahalik eta informazio gehien zabaltzea izan zen,honen hutsunea somatzen baitzuten gazteek. Gero, Gaztemugiko topaketetan(Euskal Herriko Gazte Mugimenduen topaketa) ere gai hau lantzen aritu ziren.Ondoren, azken hilabeteetan herriko jende ezberdinen artean galdeketa bat

egin eta hauen emaitza edo ondorioak kaleratu dituzte.

GALDEKETAHasiera batetako helburua errolda erabiliz galdeketa zabala egitea zen, baina udaletxetik errolda eskuratzeko ezin-

tasuna agertu zietenez, 450 galdeketa-orri prestatu eta kalera atera ziren. Guztira, 311 pertsonaren iritziak jaso zituz-ten.

Galdeketa orri bakoitzean 10 galdera zeuden, aurrez asanbladan adostutakoak. Galdeketa antolatzerakoan, hona-ko adin tarteak hartu dituzte kontuan: 14 urtetik 19 urtetarakoa, 20tik 29rakoa, 30etik 44rakoa, 45etik 60rakoa eta60tik gorakoa.

Hona hemen egindako galderak eta jasotako erantzunak:

(*) Beste iritziak: Herritarren iritzia kontuan hartzea eta errespetatzea, demokrazia batean bizi garelako. Denok duguerabakitzeko eskubidea. Gure etorkizuna jokoan dagoelako. Proiektua herriarentzako eta herritarrontzako aldaketahaundia delako. Iritzi ezberdinak ditugulako.

1.- Aurrera eraman behar den proiektuaren informazio nahikoa al duzu?

2.- Udaletxeak proiektua onartu aurretik erreferenduma egin beharko zukeela uste al duzu?

3.- Zergatik?

Page 11: K41 2005 06

4.- Mutrikurako hau dena beharrezkotzatjotzen al duzu?

6.- Portua eraikitzeak naturan eragin haundia izango lukeela uste duzu?

8.- Turismoa bultzatzeko bide egokia zein delauste duzu?

5.- Mutrikuren etorkizuna konponduko duela usteduzu?

9.- Nahi al duzu proiektu ofizialaaurrera eramatea?

11gazterixa

7.- Portu honek aberastasuna zein arlotan ekarriko duela uste duzu?

Page 12: K41 2005 06

12 gazterixa

10.- Obrak martxoan hastea bidezkoa deritzozu?

ONDORIOAK«Portu berria beharrezkoa den galdetzerakoan (4), ezezkoa izan da gehiengoak

erantzun duena eta, horrez gain, adierazi dute portu berriak ez duela etorkizunikekarriko (5). Bestalde, portu berriak naturarengan izango duen eraginarengatik gal-detzerakoan, gehiengoak eragin larri eta atzeraezinak sortuko dituela dio (6). Gai-nera, portu berriak ekar ditzakeen ondorio posibleetan sakonduz, eta zehazki ekardezakeen aberastasuna kontuan hartuz (7), galdetutakoen artean erantzun ezberdi-nak jaso ditugunez, portu honek aberastasuna zein arlotan ekarriko duen argi ezdagoela adierazten digu. Honekin batera, portu berriaren proiektu ezberdinen aurre-an eta turismoa bultzatzeko bide egokiena zein den galdetzerakoan ere (8), eran-tzunak anitzak izan dira, baina aipatzekoa da galdekatuek ez dutela uste proiektuofiziala turismoa bultzatzeko biderik egokiena denik. Proiektu ofiziala aurrera era-mateaz galdetzean (9), argi eta garbi geratu da adinean aurrera doazenek bakarriknahi dutela proiektua burutzea eta ez, ordea, herriaren etorkizuna izango den gaz-teriak edo heldu diren herritarrek. Azkenik, informazio eza nolakoa den ikusita,obrak martxoan hastea ez dela bidezkoa dio MUGAk.,

Honen guztiaren aurrean, MUGAk proiektu ofizialari buruzko informazio garbibat luzatzea eskatzen dio udalari eta honen ondoren, herritarren iritzia ezagutu etaerrespetatzeko, erreferendum bat egitea, ezer egiten hasi aurretik.

Page 13: K41 2005 06

Aurten seigarren urtea da TXANTXANGORRI aisialditaldeak UDABENTURA antolatzen duela, uztaila-ren 1etik 21era hain zuzen ere. Guztira 18 begirale

(2 koordinatzaile lanetan eta 16 begirale lanetan) aritukodira izena eman duten 135 umeekin lanean. Izena emate-ko epea aurtengoz bukatuta dagoenez, apuntatu ez dire-nek datorren urtean izango dute aukera parte hartzeko.

Urtero bezala, UDATXIKIKOAK (3-6 urte) ZABIELENelkartuko dira goizeko 10:00etan eta 13:00etan lekuberean bukatuko dute. UDABENTURAKOAK (6-14 urte),aldiz, PARKEAN batuko dira goizeko 9:30etan eta bertanbukatuko dute eguerdiko 13:30etan ohitura den legez.Ordutegia aldatzen denean oharren bidez emango duguhorren berri.

Ekintzak astelehenetik ostiralera burutuko dira eta,besteak beste, hauexek izango dira:

• Jolasak• Tailerrak• Irteerak: astean behin egun osokoak eta 2. eta 3.

ziklokoekin 3 egunekoa.• Uretako motorrak• Kayak-ak• Herri kirolak• Mendira txangoak• Hondartzara joan• Uretako jolasak• Ipuin kontalaria• ..

Honen berri eta gehiagoren berri ekainaren 28an,asteartea, arratsaldeko 19:30etan ZABIELgo hitzaldiaretoan emango diegu UDABENTURA edo UDATXIKINparte hartuko duten haur eta gaztetxo guztien gurasoei.

TXANTXANGORRI aisialdi taldearekin harremanetanjarri nahi baduzue, edo zuen iritzia eman nahi baduzue,ostiraletan 19:30etatik aurrera Luardo etxean aurkitukogaituzue edo, idatziz nahiago baduzue, Mutrikuko 54postakutxara bidali zuen idatziak.

UDABENTURA ETA UDATXIKIN PARTE HARTU BEHARDUZUENOK PRIMERAN PASATZEKO ASMOZ ETA GOGOZAZALDU UZTAILAREN 1ean!

13aisialdia

UDABENTURA 2005

IRATXO LUDOTEKA

IRATXO LUDOTEKAlokalez aldatu da!Hemendik aurrera mer-katu plaza aldamenean(lehen KZgunea zegoenlekua) aurkituko gaitu-zue. Ustekabeko aldake-ta izan da, denboragutxian eman baita.Honek norbaiti eragoz-penik sortu badio, barka-mena eskatzen diogu.Bat-bateko aldaketarenarrazoi nagusia Txurru-karen erakusketa izan da, hau egiteko lokal handiabehar izan baita. Dena den, lokal aldaketa manten-du egingo da hurrengo urteetan.

Ludoteka kokatu den leku berriak bere aldeonak ere baditu: komuna dauka, ez da eskailerarikigo behar, eta haur liburutegia ez dago bertan.Beharbada liburutegia ludotekan ez egoteabatzuentzat ez da hain erosoa, baina ludotekabatek eta liburutegi batek dituzten helburuek ezdute zer ikusirik, eta batek bestearenak oztopatzenditu, gure ustez.

Bestalde, IRATXO LUDOTEKA ekainaren 24raarte, ostirala, egongo da irekita eta azken astean,hau da, ekainaren 20tik 24ra, astelehenetik ostirale-ra, ORDUTEGI IREKIA izango da 16:30etatik 19:30akbitartean, umeek nahi duten orduan sartu eta ate-ratzeko aukerarekin.

Aprobetxatu azken egunak IRATXO LUDOTE-KAN ondo pasatzeko eta animatu hurrengo ikas-turtean apuntatzera!!!!

TXANTXANGORRI AISIALDI TALDEA

Page 14: K41 2005 06

karenka14

Kontaguzu, Andoni, disko berriaren nondik nora-koak.

Badira hilabeteak Ondarruko “Banetenuanba” edo“BNTNE” taldekoak etorri zitzaizkidala iritzi eske, disko bategin nahi zutela eta. Harremanetan hasi ginen eta barne gri-nak bultzatuta, oso-osorik sartu nintzen proiektuan. Geurekontura grabatzea erabaki genuen eta hor izan naiz en-tsaioetan parte hartzen, musika aldetik iritziak ematen, or-denagailuarekin jolasten, baserrietan grabaketak egiten;azalak, karpetak, produkzio guztia geure kontura joan da.“TOKIXAK ETA LEKUAK” izango du izena diskoak eta ekai-nean aterako da.

Gustura?Bai. Egunerokotasunetik atera eta mundiloan ibiltzeak

asko pozten nau.

Denbora gehiegitxo isilik, oholtzara altzatu gabe...Gazte jendeak ez zaitu ezagutzen.

Hamalau urte. Hamalau urte erabaki hori hartu genuela.Despedida bat montatu eta jende pilaren aurrean aktuatuondoren, kamerinoan trago bat hartu “somos los mejoresdel mundo” esanez, eta jende artera atera ginen beraiekinospatzera. Momentu on batean, oso gustora bukatu ge-nuen. Bi taldekidek ezin zuten jarraitu eta guretzat taldea ezzen soilik izena, baita pertsonak ere eta ez genuen konpre-nitzen “Delirium” Txals furgonetaren bolantean ez bazego-en edo Yurrita baterian ez bazegoen. Geu ginen taldea etapartaide berriak sarturik beste gauza bat izango zen. Gurearteko harremanek sendo jarraitzen dute eta urtero biltzengara mahai baten inguruan.

Grabagailu baten aurrean hitz egitea kostatu egi-ten zaizula, zurea mikroa eta fokoak direla diozu. Noiz-ko berriro oholtzan?

Horretaz beti erantzun berdina ematen dut. Datorren ur-tean egingo dut talde berri bat. Diskoetxeetakoek eta lagu-nek aspertuta utzi diote galdetzeari, baina asmoa badut.Gauzatuko den ala ez, hori beste kontu bat da. Ez dut senti-tzen inolako obligaziorik baina nork daki hemendik ez dakitzenbat urtetara majaradak egiten hasten naizen ere. Nik ezdut etsitzen.

Delirium Tremens taldearen bukaera aipatu dugu,baina nola izan zen hasiera?

Txiki-txikitatik nuen buruan talde bat egin behar nuela.Arrantzale nintzela barkuan lejiaz marraztutako kamisetakerabiltzen nituen Delirium Tremens izenarekin eta lankideekbarre egiten zidaten esaten nienean soldadutza bukatu on-doren taldea montatu behar nuela izen horrekin.

Patxi Goenagarekin nenbilen asmo horretan eta izenaere berak asmatutakoa zen. Instrumentoak erosten hasi gi-nen baina Patxik ez zuen jarraitu eta orduan Txufukin bate-ra taldea aurrera ateratzea lortu genuen.

AAAANNNNDDDDOOOONNNNIIII BBBBAAAASSSSTTTTEEEERRRRRRRREEEETTTTXXXXEEEEAAAA::::boga boga bizitzako itsasoan

Erditutako emaztearen antzera aur-kitu dugu Andoni. Aspaldidanik ge-nuen berarekin solasalditxo bat egi-teko asmoa, baina ez zaio gustatzenbere buruaz gehiegi jardutzerik etadisko berri baten produkzioa aitza-kia hartuta, hura bukatzen zuenera-ko jarri genuen hitzordua. Hilabete-ak igaro dira eta gaur dugu aurrezaurre “Delirium Tremens”en ahotsaeta kitarra, Kalaputxirekin heganegiteko asmoz.

Page 15: K41 2005 06

Musikaz tolestutako mezuak ziren bozgorailuetatikzabaltzen zenituztenak. Gogora ditzagun mezu haiek...

“Errua inori ez bota, gehiago nahi baduzu hasibila”

Badugu besteei, historiari edo ez dakit zeini kulpa edo ar-dura botatzeko tendentzia arazoak sortzen zaizkigunean,baina ez dira horrela konpontzen, berdin jarraitzen dute.Muina ezagutu behar dugu sustraitik ateratzeko, horregatikutzi besteei bakean eta hasi bila.

“Boga boga, kresala azalean, haizea aurpegian, bei-dazuna... itsasoan galduta”

Kantu horretan barkuaren kobastan aurkitzen naiz atun-tsu denboran, maitasuna eta gorrotoaren sentimenduak bi-zitzen. Familian erakutsi didate itsasoa errespetatzen etamaitatzen, eta alde erromantikoak bizitzen. Gaur ustiaketaleku bat bihurtzen ari zaigu soilik. Azken 50 urteotan hartuduen jipoia ez zaio eman aurreko 5000 urteetan, gero etajende gehiago gaude eta gero eta errekurtso gutxiago ditu-gu. Itsasoak eguzkia amultsuki besarkatzen duen unean, te-lebistara begira daude barkuetan. Beltza ikusten dut etorki-zuna. Honelako martxan denekin amaituko dugu.

“Ikusi eta ikasi eta ondo entzun... eta hobeto hel-du”

Leku askotatik datozkigu ikasbide iturriak, liburuak, esa-nak, interneta, baina beti pentsatu izan dut ikustea beze-lakorik ez dagoela ikasteko. Zerbait interesatzen zaizu-nean ondo begiratu, ikusi eta ikasi ikusten duzunetik.

“Ez, honela ezin leike, ezin leike hemen ibili,ezin leike hemen bizi”

Atzo bertan egin nezakeen kantu hori. Kendu horren-beste politiko eta estafadore! Ez digute ezer demostra-tzen eta ez digute ezer konpontzen. Eskatzen digute le-geak betetzea, legalak izatea eta eurek ez dituztebetetzen. Orduan zer egin behar dugu? Ho-rrela ezin leike, tio!

“Sua kojon!”Horixe. Sua kojon! Kantu horretan he-

rriko alkatea zen sua eman behar zitzaionpolitikoa, era figuratiboan, noski, bainapolitikoak dira pautak markatzen dituzte-nak, beren gainetik dagoen diruak erebaldintzatuko ditu, baina eurak dira erre-mintak, eurek egiten dituzte legeak.

“I have no money... and you?”Ez dut pretenditu sekula dirua eduki-

tzerik, nire bizitza beste era batera anto-latu dut. Daukagun mundu materialistahonetatik alde egiten saiatzen naiz. Kan-tua idatzi nuenean baino gehiago begira-tzen diot diruari, baina neurrian, ez dutbizi nahi nire zahardadea aseguratzekoeta gero bi egun bizi. Oreka aurkitzen na-goelako ustea dut. “Bizitza urtez betetzeaez da urteak bizitzea” zioen gure bestekantu batek.

“Ni naizena naiz, nere akats etaguzti, ez daukat nortasuna saldu be-harrik”

Ez naiz perfektua, ezta pertsona erraza ere, baina bai la-gunen lagun eta emateko prest nagoena. Pertsona bat eza-gutzerakoan, hasieratik gustatzen zait naizen modukoaazaltzea eta ondoren hartu nazala ala utzi. Errespetatzeagustazen zait eta era berdinean errespetatua izatea.

“Izen gabeko bata zuri bat”Amodiozko kantu bat. Nire maiteak leunki tolestuta di-

tut nire barnean eta ez zait gustatzen horretaz hitz egitea.

“Laino ilunak”, “Soberan ez”, “Buruko mina”...etsipenezko hiru kantu.

Egun guztiak ez dira berdinak izaten, batzuek besteakbaino pisutsuagoak eta inoiz, benetan astunak, baina kantuhoriek badute atzetik mezu bat, gauzak erlatibizatzen la-guntzen duena. Ez zait inoiz ahaztuko Luzio Urangak itsaso-an, liskar bat, arrain gutxi edo horrelako zerbait gertatzenzenean esaten ziguna, “Trankil mutilak. Euzkixa bere leku-tik sartu ra, baiña bixar ere bere lekutik ertengo deu“.

“Ez da hain erraza... ez da ere ezinezkoa... norberaaurkitzea... ”

Hau printzipio deklarazio bat da. Zerbait argi baldin ba-daukazu, eutsi zeureari. Zalantzak beti izaten dira baina ezdago bizitza guztia zalantzan bizitzerik, zer nahi duzun era-baki gabe. Errespetua da niretzat bizitzaren ardatz bat. Bes-

teak errespetuz tratatuz gero, egin nahi duzuna,bizi nahi duzun bezala, ez duzu arazorik izan-

go.

Eskerrik asko, Andoni, nahiz etakostatu Kalaputxira igotzeagatik.Beste mezurik bertatik?

Ez. Nahikoa da, txo! Bueno bai. De-nok zerbait galdu, eman, egin, behar du-

gula gauzak konpontzeko... eta agur.

karenka 15

Page 16: K41 2005 06

hezkuntza16

EEgun batean, Errupin izeneko ume

bat mendira joan zen kilker bat hartzera.Eguzkiak gogor jotzen zuen eta zeruagarbi-garbi zegoen. Laranga auzoko larrebatera heldu zen eta han entzun zituenehundaka kilker kantuan; horrela zela-rik, zulo bila hasi zen eta, kostatuta,topatu zuen bat. Ondoren, ziri luze bathartu eta zuloan sartu zuen, gogor eragi-ten zion baina ez zen ezer irteten. Halakobatean, ziria asko sartu zuen lurrean etazerbaitek tira egingo balu bezala sentituzuen eta, bat-batean ziriari heldurikzuloan barrena sartu zuen indar batek.

Halako batean, kobazulo bitxi bate-ra heldu zen eta bertan zazpi bideezberdin zeuden, eta bakoitzaren gaine-an ,gure arbasoek idatzita, jartzenzuen: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafa-rroa, Nafarroa Behera, Zuberoa etaLapurdi. Orduan, honek, gipuzkoarrazela eta, Gipuzkoa jartzen zuen bideariekin zion. Hau beldurrez dardarkazihoan eta halako batean, kilker bate-kin topo egin zuen. Honek esan zion:“jarraitu niri eta inoiz ikusi duzun gau-zarik ederrenak ikusiko dituzu” beraz,beste zereginik ez zuenez, honi jarraituzion.

Lehenik, beste bide gurutze bateraheldu ziren eta hemen milaka bide guru-tze zeuden bakoitzak izen ezberdinakzituelarik, eta kilkerrak esan zuen:“hemengo 6 aukeratu behar dituzu eta

etxera joatea lortuko duzu”. Honek,orduan, ezagunenak aukeratu zituen.Hauexek izan ziren: Aiako Harria, Aiz-korri, Andutz, Ernio, Ganbo eta Irumu-garrieta.

Ondoren, kilker ezberdin bat etorrizitzaion eta honek esan zion berarekinjoan behar zuela. Orduan, bide horre-tatik jarraitu zuten eta bide batera irtenzuten beste zulo batetik. Bertan kilke-rrari jarraituz joan ziren mendia igoaz,eta gailurrean, oso ikuspegi ederrakzeudela esan zion kilkerrak. berrogeiminutu oinez igaro ostean, JunkalekoAma Birjinaren harpera heldu ziren.Bertan dama eder bat azaldu zitzaien;euskal sorginetako bat zirudien janzke-ran, eta kilkerra honekin berriketanhasi zen. kilkerrak halako batean, esanzion: - Errupin, hau Garazi duzu,Aiako sorgina da, Anbotoko Marirenlehengusina!

Errupin beldurtu egin zen pixka batbaina segituan hartu zuen konfidantzahonekin eta hirurak batera altxatu zirenAlako Harri gailurrera. Garazik esanzion erromeria egoten zela urteko azke-neko domekan eta jendetza izugarria bil-tzen zela urtero. Honek afaltzeko ogia etasalda beroa eman zien eta afal osteanGarazik akelarrera gonbidatu zituen.Hau amaitu zenean, Garazi agurtu etaberriro zulo batetik sartu eta kobaraitzuli ziren.

Bertan, gertatutako guztia idatzi, loegin eta hurrengo goizean zerbait gosaldueta Aizkorriko bidea hartu zuten Erru-pin eta kilkerrak.

Berriro zulo batetik irten eta men-dian gora ekin zuten; oraingo honetan,zertxobait lainotuta zegoen eguraldia etaeuria hasi haurretik, justu-justu helduziren San Adriango kobazulora. Hemenere, beste pertsonai mitologiko bat agertuzitzaien. Hau oso garaia, iletsua etaindartsua zen eta orroka hasi zen ozenki.Errupin larritu egin zen eta kilkerrarigaldetu zion ia nor zen gizaseme hura.Honek esan zion Basajaun zela eta ekai-tza zetorrelako ari zela orroka, artzainekardiak bil zitzaten. Basajaun oso beldur-garria zen: ilea belaunetaraino heltzenzitzaion eta gizakien hanka bat zuen etazezenaren antzeko beste bat. Baina, halaere, oso ondo tratatu zuen Errupin etabazkaltzeko ardi esnea eta okela emanzien. Atsegin handiz pasa zuten goizaelkarrekin eta ateri zegoen denboraldibatean gailurrera igo ziren eta, ondoren,Basajaun agurtu eta berriro kobaraitzultzea erabaki zuten.

Koban, dena idatzi eta lo kuluxka batbotatzera joan ziren, gau horretan Andu-tzera joan behar zirela esan zion kilke-rrak Errupini eta.

Iluntze aldean, Andutz bidean hasiziren oinez. Itsas ertzeko bidetik gauekoilargiaren argiaz baliatuz, eta San Telmo-

Hizki marrazki olg

Kilker bilaEgilea: Amaia Beristain Legarda

Page 17: K41 2005 06

hezkuntza 17

Azken urteetako ohiturari jarraituta, Institutuko, San Miguel ikastetxeko eta GoizekoIzarra ikastolako ikasleek narrazioa, poesia eta marrazkiak lantzen jardun dute Euska-

ra udal batzordeak antolatutako Hizki Marrazki Olgeta lehiaketan. Orri hauetara languztiak ekarri ezin direnez, aurtengoan DBHkoen narrazio eta olerki aukeratuak

eskaintzen dizkizuegu, horien irakurketa atsegin gertatuko zaizuelakoan.

ra heltzen zeudela, Traganarru agertuzitzaien zurrunbilo ikaragarri batenantzera. Kilkerrak esan zion hura Traga-narru zela eta itsasoko marinelak jatenzituen piztia beldurgarria zela. Ezinez-koa izango zitzaiela berarekin hitz egiteaeta, hori zela eta, bidea jarraitu zutenAndutzeko gailurrera heldu arte. Gailu-rrean, beste zulo baten barrena, berrirokobazulora itzuli ziren eta hurrengo egu-neko bazkal ordurarte lotan igaro zutengoiza.

Esnatu ostean, bazkaldu eta Erniobidean jarri ziren. Abuztuaren 28a zeneta hurrengo egunean erromeria zegoenZelatungo zelaian eta borda baten lotangeratzea erabaki zuten. Baina bordarasartzeko, atean zeuden metalezko uztaibatzuetatik igaro behar zuten. Gauez,lotan zeudela, lamia bat agertu zitzaionErrupini eta eguna oso beroa izan zenez,esan zuen: - Nahiago nuke eguzkia izangobanintz!

Eta lamiak eguzki bihurtu zuen.Baina eguraldia aldatu eta laino bat jarrizitzaion aurrean eta haserre esan zuen: -Nahiago nuke laino izatea!

Eta lamiak laino bihurtu zuen.Oraingoan, euri ugari bota ostean, ikusizuen mendi tontor bat eta ura izatea desi-ra zuela pentsatu eta, lamiak Erniobihurtu zuen. Hala ere, abuztuaren 29azen eta erromeria izugarria zegoela eta,jende ugariz zapaldua izan zen eta pen-tsatu zuen hobe zela ume izatea, etalamiak, ume bihurtu eta gero, esan zion:- Hobe hemendik aurrera zu ume eta nilamia izatea.

Orduan, lamia agurtu eta kilkerrare-kin bat, kobazulora itzuli ziren.

Hurrengo goizean, azken egunen

lez, esnatu eta Ganbora bidean hasiziren. Bidean zihoazela, ur gabe geratuziren eta kilkerrak Alotzako iturrirainoeraman zuen ur botila bete zezan, zereneta zuhaitz gabeko mendia da eta eguz-kipean bero izugarria jasan beharkozuten. Bidean zihoazela, kilkerra Ingu-maren istorioa kontatzen hasi zitzaion.Inguma, azti maltzur bat da eta gauetanmendian lo geratzen direnei eztarriaestutzen die, arnasa hartzea saihestuz,larritasuna emanez. Istorioa kontatuostean esan zion hau ez gertatzeko erre-zo bat zegoela horrela zioena:

Inguma, ez nauk hire beldur,Jainkoa eta Andre Maria

Hartzen diat lagun;Zeruan izar, lurrean belar, kostan are,

Hik guztiak kontatu arteEz zaitela niregana ager.

Ganbotik itzultzen zeudela, Alotzakozelai zabalak zeharkatu ostean, Saltarri-ko iruinarria aurkitu zuten eta lo kulux-ka bat egitea pentsatu zuten. Baina lohartu aurretik, bada ezpada ere, Ingu-mari errezo egin zioten. Esnatu ostean,kobara joan ziren eta azkeneko bidaiaondo baino hobeto antolatzea erabakizuten.

Oraingo honetan, bidean zihoazelaIgaratzako zelaietan zehar, Atarrabire-kin egin zuten topo. Atarrabi, AnbotokoMariren seme zintzoena zen eta ume etakilker bat ikustean, bere istorioaz gogo-ratu zen. Orduan, hirurak batera joateaerabaki zuten. Hamaiketakoa jatera gel-ditu ziren “Malloak”-eko amildegian. Etapaisaia izugarri horretatik, Atarrabikbere istorioa kontatu zien. Horrela zioen:

Bera eta bere anaia deabruaren ikas-le izan ziren eta kurtso amaieran, bietakobat betiko geratu behar zen deabruaren-tzat lanean. Eta deabruak bere anaiaaukeratu zuen eta bere anaiagatik alda-tuz, Atarrabi geratu zen deabruarenesklabutzat.

Eta egun batean, gari arteanlanean zegoela, kilker bat agertu zitzaioneta deabrua ez zen Atarrabirekin fida-tzen, orduan beti galdetzen zion: - Ata-rrabi, non haiz?

Eta honek erantzuten zion: - Hemennauk!

Kilkerrak Errupin horrela ikustean,esan zion: - Zergatik ez didazu hitz egitenerakusten eta nik erantzungo diot Horre-la zu lasai asko joan zaitezke eta berakpentsatuko du, lanean ari zarela.

Orduan, honek hitz egiten erakutsizion eta ihes egiten ari zela, deabruak gal-detu eta kilkerrak erantzun zuen.Orduan Atarrabik hanka bat atetikkanpo zuela, deabruak ikusi zuen etanola kanpoan zegoen, bere itzala besterikezin izan zuen harrapatu. Beraz, Atarra-bik ez zuen itzalik.Orduan, Atarrabikesan zien: - Inoiz nire itzala ikustenbaduzue, urrundu zaitezte, deabruagertu ibiliko da eta.

Bat-batean, Atarrabi desagertueta Errupin eta kilkerra Unagako putzu-tik itzuli ziren kobazulora. Bertan, gau-zak bildu eta berriro, Langako larreraitzulia izan zen Errupin. Hemen bukatuzen Errupinen bidaia.

Inoiz Larangako larreetan kilker bilabazabiltzate, Errupinek ziria sartu zuenzuloan sartzea eta Euskal Herriko inguruederrenak ezagutzea gerta dakizueke. ■

lgeta 2005

Page 18: K41 2005 06

UUdaberriko egun eguzkitsu bat zen.Goiuri etxetik irten eta Institutukobidean zihoan egunero bezala zuhaitzeibegira. Zuhaitz batean moda iragarkibat zegoen hau zioena:

12-14 URTE BADITUZU, ZATOZAURTENGO UDABERRI-UDA

ARROPEN DESFILEAN PARTEHARTZERA. OZTADAR ANTZO-

KIAN GAUDE ZURE ZAIN. ANIMAZAITEZ!!!

NESKAK, 17:00 MUTILAK, 19:00

Goiurik hau irakurri eta kontuanhartu gabe bidean jarraitu zuen, bainabidean zihoala pentsatzen hasi zen. “Nizergatik ez? Adinaren arazorik ezdago. Probatzearren ez zait ezer gerta-tuko, baina..., ez, ez naiz joango”.Goiuriri iragarkiak egun osorako zerpentsa eman zion. Klase orduan ere,joan ala ez joan pentsatzen zegoen,andereñori ezer entzun gabe.

Eskolatik irten eta etxerako bidean,berriro ikusi zuen iragarkia, berriroirakurri eta joatea erabaki zuen.Korrika batean etxera joan, motxilautzi eta antzokira abiatu zen. Bostaklaurden gutxiago ziren, antzokiaren

sarrera neskez gainezka zegoen, bainaez edonolako neskak, guztiak 60-90-60neurrikoak, modeluen antzera.Goirilotsatu eta etxera bueltatzea erabakizuen, baina bidean zihoala, berriropentsatzen hasi zen: “Guztiak berdinakdira, ez dituzte nahiko ba neska denakberdinak izatea? Ni ez naiz berdina etaagian aukera bat dut”. Hori pentsatu,bira eman eta antzokira itzuli zen.

Bostak ziren jada, banan-banangela batera sartzen zeuden guztiakGuztira, laurogeita hamar neska aur-keztu ziren, bakoitzak zenbaki banazuen kamisetan itsatsirik. Goiurik 33zenbakia zuen. Sartzeko zain zegoela,neska asko ikusi zituen bertatik nega-rrez irtetzen, oso triste. Goiuri beldur-tu egin zen neska horiek ez aukeratuizana ikustean. Neska haiek, neskaestuak ziren, oso argalak, aurpegizpolitak eta oso itxura onekoak. Goiuriez zen argala, ezta lodia ere, baina aur-pegiz polita zen, irrifar ederra zuen,bera bezalakoa, eta oso jatorra zen.

- Goiuri? –galdetu zuen arduradu-nak.

- Bai –erantzun zuen Goiurik. Beretxanda zen, sartu eta arduradunak

bere itxurari begira zeuden. Zenbaitgaldera egin zioten, guztiak oso eran-tzunik gainera.

- Zer dakizu egiten?

- Beno, nahiko ondo abesten dut etaasko gustatzen zait dantzan egitea.

Egindako proba guztiak gaindituzituen. Arduradunak borobilean batuziren bakoitzaren iritzia ikusteko. Guz-tiek oso jatorra zela pentsatzen zutenbaina bere itxuragatik ezin zutenhartu.

- Goiuri, oso jatorra zara, bainaulertu behar duzu beste hainbat neskadaudela zu baino argalagoak, arropahobeto geratuko zaiena –esan zionarduradun buruak.

Neskatoak hau entzun ostean balo-re handiz esan zuen: - Hemendik igarodiren denak berdinak dira. Ohartzenal zarete zer zaudeten egiten ni bezala-ko neskekin? Ondo iruditzen al zaizuedenok berdinak izatea? Guztiok zuekjarritako neurrietan egon behar aldugu? Dena kanpoko itxura al da? Ezal dauka zer ikusirik bakoitzaren izae-rak?

Goiurik bira eman eta handik irte-tzea erabaki zuen.■

Hizki marrazki olg

Zergatik ez?Egilea: Goretti Mendizabal Mendibe

hezkuntza18

Page 19: K41 2005 06

1919

lgeta 2005

hezkuntza 19

Heriotzaren itsasontzianEgilea: Lorea Larrañaga Azpiazu

Heriotzaren itsasontziannaramate noraezean,tripulatzaile mamuek

ametsen mundura.Itsaso amaigabean

arraunak mugitzen dituztedagoeneko berde urdina den uretan.

Zerua aldatzen ari daniri ongi etorria emateko.

Oraintxe traje urdina, arrosa, laranja,morea...

azkenean uste dut beltzaizartxo zuriekin aukeratu duela, ilargi borobila erdian duelarik.

Eguzkia aldiz ezkutatu egin da, nire etorrerarekin izuturik balego bezala.faltan botatzen ditut bere argia eta beroa,

ilargiak ematen ez didana.

Haizea ere aldatu da:zorrotzago eta hotzago dago nirekin,

haserre balego bezala.itsasoa ere berdin ari da jokatzen:

lehengo kolore alaiak, ilunagoez aldatu ditu eta

olatu txikiak bidaltzen dizkigu, itsasontzia laztantzeko,

berak errurik ez duela esateko.

Badirudi inork ez nauela nahimundu honetan,

hainbeste desiratutako ametsen munduan.Badirudi, nik imajinatutako unibertso polit

hura,dena, borratzea nahi dutela;dena ilundu, zakartu, hoztu.

Ni ez etortzeko agian?

Betidanik izan dut segadun gizona etorri eta geroko munduan, zer zegoen jakiteko

gogoa.Baina beldurra ematen zidan hazi naizen lurra

uzteak,familia, lagunak... denak.

Bai, beldurra nion ezezagunari,baina orain ez,

orain badakit itsasoa zakartu egiten dela,eguzkia ezkutatu eta ilargia eta izarrak ager-

tzen direla,zeruak harrerako trajea aldatzen duela...

Baina hau al da ametsen mundua?Amaierarik gabeko bidaia?

Hau al da HERIOTZA?

Sareko lagunaEgilea: Ana Andonegi Legarda

Sarean zehar nebilen batenlagun bat zitzaidan sortuezagutzen ez nuen pertsonahizketaldian zen sartu.Nor zen azaldu nahi izan zuenbaina ezin azertatugeratzea erabaki etaez zen inondik agertu.

Handikan aste batzuetaraberriz zitzaidan azaltzenta nik haserre galdetu nion``zerbait al zaizu gertatzen?´´.Zu falta zinen ta horregaitikni hazi nintzen kezkatzenpentsatzera ere heldu nintzenzeundela adarra jotzen.

Nik sentitzen det lagun maiteaez bainitzen gogoratzenazterketetan hasiak ginenta ez nintzen erlaxatzen.Denbora asko pasatu nuenetxean estudiatzen,barkatu baina azterketetanbakarrik nuen pentsatzen.

Hurrengo baten geratuko garaaxolarik ez bazaizu,nik ez nuen nahi ta gertatu zen,zuk barkatuko didazu.Laguna bihar egongo garazu sarean konektatu,ta hurrengoan azalduko naizmesedez zin egidazu.

Page 20: K41 2005 06

kirola20

Gogoan du betidanik gustatu izan zaizkiolaautoak... 18 urte nituela gidatzeko baimena ateratzeaizan zen nire lehenengo gauza. Orduan ez nuen dirurikautoa erosteko baina aitarenarekin ibiltzen nintzen.Betidanik sentitu dut abiaduraren adrenalina nIrebarruan eta hori lortzera joan naiz. Zaletasun horrekzerbait egitera behartzen ninduen eta 2000 urteanlasterketa munduan sartu nintzen, auten 5. denboraldiaegingo dut hortaz.

Rafa ez da profesionala, lan ondorengo orduakaprobetxatzen ditu bere nahiak betetzeko... nimaila baxuenean aritzen naiz, 2300 zentimetrokubikoko zilindrada duen kategorian, niretzat nahikoaeta sobera. Badakit hau ez dela nire lanbidea izango etahorrek ez nau atzeratzen, nire afizioa betetzearekin askidut.

Maila apalean ibilita ere ez da izango merkeabroma... oso garestia da eta ez bazara mainosoa etaaberiak zuk zeuk konpondu ezinezkoa izango litzateke.Nik ez dut esponsorrik, Mutrikuko udalak etaKamiñazpiko jai batzordeak lagundu izan naute bainanire poltsikotik ateratzen da ia dena. Autoa prestatzeakere badu bere zera, martxak auto normalak bainomotzagoak ditu, azkarrago joan behar baita... Bestalde,seguritateak ere lan handia ematen du, bestela ez dizutebidera ateratzen uzten. Seguritate barrak autoa iraulizgero ezer ez gertatzeko, jarleku bereziak, uhalbereziak... zerrenda amaigabea da. Gainera, guk arropaberezia erabili behar dugu, buzoa, oinetakoak, kaskoa...autoak su hartuz gero guri ezer ez gertatzeko.Aipatutako segurtasun nurri hauek guztiak bost urtetaniraungi edo kadukatzen dira eta dena berritu behar da,horregatik esaten dizut oso, oso kontu garestia dela nirehau, baina hau da gustatzen zaidana eta poltsikoanmina sentitu arren honetan jarraituko dut.

Garestia izateaz gain arriskutsua ere izangoda... bai badu bere arriskua, baina jendeak pentsatzenduena baino seguruagoa da, agian autoa apurtutaikusiko duzu baina barrukoak ez du minik hartu. Autoakseguritate neurri guztiak izateaz gain, gure kaskoak etabuzoak ere seguritatea ematen digute, eta ni oso lasaisentitzen naiz auto barruan. Ez dut esango eskapadarik

Ume-umetatik du autoarekikozaletasuna eta horretan ematen ditulibre dituen orduak. Berarekin egongarenean aurreko astean izandako

istripua zuen gogoan. Arratekoigoeran bere laguna laguntzera

zihoala, auto batek bidetik bota etaharri bat jausi zitzaion gainera. Ordubatzuk Mendaroko ospitalean eman

ondoren etxean zen berriro. Larriagoaizan zitekeen istripua baina susto

handi batean geratu da.

Sustotxo bat edo beste izanarren oso seguru joaten naiz

auto barruan.

RAFA UURANGA,TXIMISTAREN AABIADURAN

Page 21: K41 2005 06

edo sustutxorik izan ez dudanik, baina bizitza honetandenak du bere arriskua eta horrekin bizitzen jakinbehar dugu. Askok pentsatzen dute zoratuta nagoela,baina aurrera.

Batzuetan bakarrik bestetan lagunarekin...lasterketaren arabera. Arrateko proban edoantzekoetan bakarrik ibiltzen naiz, sprinak direnean,berriz, beste bat behar dut alboan zati luzeak direlako,12-14 kilometrokoak. Entrenamenduetan egindakoaazaltzen dit kopilotuak, ezkerrera edo eskubira biratubehar dudan... bere esanetara egon behar dut.

Prestakuntza berezirik... proba fisikorik ez eskatuarren, badakit nire aldetik zerbait prestatu beharkonintzatekeela, baina ez dut egiten. Lizentzia ateratzeaeta mediku azterketa egitea nahikoa da honetarako, ninabilen mailan ibiltzeko behintzat.

Autoak poltsikoak husten badizkio ere, barruabete-betea du Rafak... hauxe da nire mundua, betikotxearen inguruan, hau konpondu, beste hau jarri...lasterketarik ez dudanean garajean hau edo besteaikutzen, kotxea beti puntu-puntuan egon behar da.Mekanikari ere izan behar duzu. Hasieran denatailerrera eramaten nuen, gaur egun, ordea, nik neukkonpontzen dut gehiena, matxura oso larriak ez badirabehintzat.

Denboraldia luzea izan arren, lasterketabatzuk aukeratu behar... otsailean hasi eta abenduanbukatzen dira lasterketak, 30 inguru. Nik aurten 6-7lasterketatan parte hartzeko asmoa daukat. Arratekoaegin nuen eta Munitxibar, Aramaio, Durango, Bermeoeta Markinako San Miguelekoa geratzen zaizkit,gauzak ondo joanda... ea beste estropozurik izaten ezdugun.

Pilotua bakarra izan arren, talde baten inguanmugitzen da... lasterketetan ni eta nire autoaazaltzen bagara ere, jende multzoa dut nik nireinguruan, mekanikoak, pintoreak, kamisetak erostenlagundu didatenak, auzokoak... Nire mundu honetanerdia neu naiz eta beste erdia nire ingurukoak, haiekgabe ezin izango nintzateke lasterketetara atera.Gurpilak aldatzeko, matxurak konpontzeko...furgoneta beti inguruan izan behar dut eta nire lagunhoriek dira nire aingeru guardakoak.

Arestian esan bezala, inguru zabala du Rafak etahoriei eskerrak eman nahi dizkie; zerrenda luzea da: Jon

Gonzalez, Citroen Arrateko lagunei, anaiak etalehengusuari, SBBkoei, Kamiñazpiko jai batzordeari,

Mutrikuko udalari, Iñaki, Iurdana, Imanol, Nerea,Altzolako lagunei, Iñigo Arriolari, Aitor, Freddy, Potosio

Sport, eta kamisetak erosten lagundu dieten denei.Bukatzeko, bere lagun mina zen Koldo Mutxur hartu du

gogoan, berarekin pasatako orduak eta bizitakoesperientziak betirako geratu direlako Rafarekin.

Mundu honetan ibili nahibaduzu, aste buruetan ez

daukazu parranda egiterik.

Zaila da aseguru-etxe batekzure autoa aseguratzea

Page 22: K41 2005 06

auzoz auzo22

Bost irteera dira guztira herrian zehar antolatudituztenak. Lehenengo hirurak egin dituztedagoeneko eta oso gustura gelditu dira

denak, bai antolatzaileak eta baita parte hartu dutenguztiak ere. Batez beste hamabosten bat lagun bilduomen dira igande goizetan herriko ikuspegi zoraga-rriez gozatzeko.

Jose Matías eta Pedro Lasa “Txindatxin” dira asmohorren atzean daudenak. Josek kontatu digunez, kon-turatuta zeuden mendian betikoak, betiko bideetanzehar eta askotan bakarrik ibiltzen zirela. Horretazgain, Burumendiko irteeretan azkar samar joaten diraeta bazitekeen baten batzuk, adina edo beste zerbaitdela eta, jarraitu ezinda edo ibiltzea. Horrela, beraz,euren asmoa horrelako jendea erakartzea izan da.

Bi lagun hauek (euren esanetan Arnon etxeanbaino denbora gehiago pasatzen dutenak) askotanibili izan dira euren buruari galdezka ea halako edobestelako lekutik nora joaten ote den, eta sasi, lahareta sastraken artean sartuta ibili izan dira antzinakobideak zabaldu nahian. Aizkora, zerra eta abar hartueta han sartzen dira naturak beretzak hartuta dauzkanbidezidor zaharrak nora iristen ote diren jakitekoasmotan. Egia esan, gaur egun askotan bide zaharrakpinuak ateratzeko egindako pista berriekin ere lotzendira zati batzuetan.

Arnoko lehen krosaren antolaketan buru-belarri zihardutenBurumendi Mendi taldekoek eurengana jo genuenean. Baina ez

ginen horretaz hitz egitera hurbildu eurengana, ez; gure interesasortu duena herrian zehar egiten ari diren ibilaldiak dira. Horri

helduta, batez ere bide zaharrak zabaltzeko eta erakustekokontuaz mintzatu gara.

HHeerrrriikkoo mmeennddiibbiiddee zzaahhaarrrraakk

Mendian ibiltzeko beste modu baterakutsi nahi dute.

Page 23: K41 2005 06

23auzoz auzo

Hori ez omen daki jende askok, baina bide asko etaasko dira Arnora daramatenak. Zabaldu egin dituztebide zahar horietako batzuk; gehiago daude, baina,oraindik. Gehienbat Arnora doazen bideak dira zabal-du dituztenak. Jendeak arazorik gabe erabiltzekomoduan utzi dituzte: laranja koloreko markak jarridituzte eta.

Ez da herritar asko izango inoiz edo behin Arnonizan gabekorik. Hala ere, gehienok betiko bideabaino ez dugu ezagutzen eta nor ausartu ezagutzenez den bide bat hartzen? Ba, Josek kontatu digunez,badira beste hiru aukera behintzat orain, jada, garbieta markatuta daundenak. Bata, erdi bidean zaudela,horrelako lau-une txiki batean gora hartu eta txabo-latik pasatu gabe gurutzera zuzenean ailegatzendena. Hori ere ez da askotan egiten dena, baina eza-gun samarra, behintzat, bada. Gero, badira beste bi,bata aurten zabaldu dutena: Abeletxeko korta ingu-rutik hasi eta Lekonden zehar pasatuta ailegatzen dagurutzera eta, beste bidea, Ormolan zehar doana da.Oso polita hori ere.

Urtean zeharreko ibilbideak ez dira bide zaharrakerakusteko bakarrik; Mutrikun zehar ibiltzeko bestemodu bat ere badira: ez beti leku berean eta betikobideetan zehar. Erakutsi nahi dutena zera da: herrianzehar iblitzeko daukagun aukera zabala. JendeariMutrikun zehar ibiltzen erakutsi nahi diote, konfidan-tza eman, gero, bakarrik ere ibil daitezen.

Jose Matiasek beste asmo berri batzuk ere kontatudizkigu: gustatuko omen litzaioke kostaldeko Santia-go Bidea etapatan antolatzea, parte hartu nahi lukeenedozein herritarrentzat. Agian, hilean zati bat eginezedo. Baina hori datorren urterako proposamena izan-go da…

Aurtengo egitarauan badira oraindik beste bi irtee-ra zoragarri. Zuetakoren bat animatu eta joan nahikobalu, hona hemen noiz eta nondik-norakoaren berri:

Arnora doazen zenbait bide zaharzabaldu dituzte.

Betiko bidetik aldentzen ez den jende-arentzat aukera berriak.

IRAILAREN 25ean:Mutriku – San Juan – Langa – Urasandi –

Bustiñaga – Boradatxo – Tanger – Apain –Gabiasakoneta – Abeletxe –Bidekua – Mutri-ku.

AZAROAREN 13an:Mutrikutik Mendarora autobusean. Men-

daro – Sahatsu – Amei – Goienetxe – Sakone-ta – Olatz – Mutriku.

Page 24: K41 2005 06

zorion agurrak

MIRARIZorionak bihotz-bihotzezzure amaginarrebaBakarne, koinatu-koina-ta eta batez ere zureiloba maite Nerea, Ain-hoa eta Inayaren partez.Ondo pasa zure urtebe-tetzeko egun ederra!

NARKISAndonegi-Astigarragatripulazioaren partezgure kapitain piloturibihotz-bihotzez Zorio-nak! Aiora, Ekaitz etaMaren txalupamutilenpartez mila muxu. Egunederra izan dezazula etaleundu eztarriak kanta-tzeko prest gaude ta!

ILAZKIEkainaren 6an urteabeteko duen gure sorgintxikiari Zorionak etxekoguztion partez eta batezere Julen, bere anaiahaundiaren partez.

MIRENPoz-pozik bizi hirugarrenurtebetetzea.

UGAITZEkainaren 27an, etxekomorroxko zintzuak 4urte haundi betetzendituelako Zorionak! etamuxu asko etxeko guz-tien partez, batez ere,aita, ama eta Landerrenpartez. Ea zakarbiltzailekamioia iristen den!

IKERMaiatzaren 24an 5 urtebete zenuenez, Zorionaketxeko printze haundiarifamilia osoaren partezeta bereziki aita etaamaren partez.

JULENMaiatzaren 26an 7 urtebete zenuenez, zorionakaiton-amona, osaba-ixiko ete bereziki Ikerrenpartez. Muxo handi bat!

ENEKOKalendaixoko ojia pasa-tuta, zeiñen egunadator? San Fermin bez-perian bezperan 5 urtehaundi beteko ditxuzuta Zorionak Eneko!Ondo-ondo pasa egunaetxekuekin eta lagune-kin. Prestatu karame-luak... eta belarrixak erebai sei teinkada hartze-ko.

JESUS MARIAitxonak urteak beteditxu eta Zorionak Aitxo-na! Goxua zauan tartia,e! Eskerrik asko. Dato-rren urtian geixo... urtiaketa pastelak! Holaxesegi!

ALAITZKalendaixoko ojia pasa-tu aurretik Alaitzeneguna datorrenez,Zorionak Alaitz, Ikastola-ko lagun danen partezeta etxekoen partezmatxo handi-handi bat.

JONEkainaren 11n urtebete-tzea izan denez, Zorio-nak Aita eta bi muxuhandi-handi, Andoni etaemaztearen partez.

ANDONIEkainaren 19an 8 urtebeteko dituen gure etxe-ko futbolista onari zorio-nak eta ondopasatu!Aita, Ama, fami-lia eta lagunen partez,ZORIONAK! Aupa Athle-tic!

ALAITZEkainaren 24an 8 urtebeteko dituen gure etxe-ko printzesari zorionaketa ondo pasatu. Muxuhandi bat, Aita, Ama,Keyla, Andoni eta fami-liaren partez.

URKOEkainean urte berri batbete zuen etxeko nagusitxikiak eta ZORIONAKetxeko danon partezbaina bereziki lau aito-na-amonen partez.

JESSICAEkainaren 23an 13 urtebeteko dituzunez, zorio-nak Jessica Ama, aitaeta Daviden partez! Pas-telen zain egongo gara!

IORITZ etaMUGAITZEkainaren 2an Iori-tzek eta uztailaren26an Mugaitzek urte-ak beteko dituztenez,anai bihurri haueiZorionak! aita etaama, amona etaosaba-izeben partez.Segi horrelakoak iza-ten, txapeldunak!

JUNE eta AIORAEkainaren 14an Junek eta uztailaren 3anAiorak urteak betetzen dituztenez, Zorionakgure sorgintxo biei, etxekoen partez.

Page 25: K41 2005 06

argazki zaharrakargazki zaharrak

MUSLARIXAKGoitik eta ezkerretik: Ortiz, “Motriko”,

Luis Arrieta, Andoni “Olabarro”, Jose Luis“Tetuan” eta Zeles Salegi.

Ramona Aportategik utzitxako argazkixa

ARRAUNLARIXAKGoitik eta ezkerretik: Jose Luis Agirregomezkorta,Patxi Arreitunandia, Jose Mari Ansorregi,Jose Manuel Larrea, Jesus Mari «Masillas», Pako «Txaparro» eta Ramon Arrese-Igor «Trabuko»

Narzisa Urreistik utzitxako argazkixa.

Page 26: K41 2005 06

2626 agenda

ekaina uuztaila

Kalaputxi, 41. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

ekainaren 16tik 26ra

EUSKAL Jantzien erakusketa Zabiel Kultur EtxeanGure Ametsa Dantza Taldeak antolatuta eta Errenteriako IraultzaDantza Taldeak lagunduta.

ekainak 19, domeka

Mendi irteera: Larrau Gaina-Ori-Chalet de PedroBurumendi Mendi elkarteak antolatuta

XXIV. UMEEN EUSKAL JAIA

Gure Ametsa Dantza Taldeak antolatuta

ekainak 23, eguena

Gaueko 22:30etan hasita, SAN JUAN SUA, Musika Bandak girotutaJarraian, euskal mitologian oinarritutako “Numenes” taldearen kaleikuskizuna

ekainak 29, eguaztena, SAN PEDRO eguna

ROCKALL dokumentala, arratsaldeko 19:00etan Zabiel Kulturetxean.

uztailaren 1etik irailaren 15era arte

TAI-CHI ikastaroa. Astelehenetik zapatura, doan. Iluntzeko 8etatik9ak arte, Mutrikuko hondartzan. Turismo udal-sailak antolatuta.

uztailak 1, 2 eta 3

Mendi irteera: Peñalara (Guadarrama)Burumendi Mendi elkarteak antolatuta

uztailak 1, barixakua

19:00etan, Zabiel kultur etxean“Cosme de Churruca: Isasoa eta Argien semea” erakusketarenirekiera20:00etan, ParrokianDonostiako Orfeoia (Doako sarrerak Turismo Bulegoan jaso behardira aurrez)uztailak 8 eta 9, barixakua eta zapatua

Muntrikuko Musika Bandaren eta Madalen Abesbatzarenkontzertuak, Txurruka plazan

uztailak 9, zapatua

Uretako Motorren Txapelketa

uztailak 16

Debabarreneko Txistuari Alardea.

uztailak 10, domeka

Mendi bizikleta lasterketa “Mutrikuko Sari Nagusia”, Arnopen

Uztailaren 20tik 25era

MALEN JAIAK

GURE AMETSA DANTZATALDEAren 40.URTEURRENAekainak 19

XIV. Euskal Jaiaekainaren 17tik 26raERAKUSKETAGure Ametsa Dantza Taldearen argazkiakEuskal Jantzien erakusketa

ekainak 25, zapatua

Gaueko 10:30etan: Dantza erakustaldiaParte hartzaileak: Gure Ametsa, Txistu taldea,Kantuz Bizi abesbatza, Trikitilari taldea,Txalapartariak, Goizeko Izarra antzerki taldea etaAkordeoi taldea.

ekainak 26, domeka

Eguerdiko ordubatean, Fandango, Arin-arin etaherri-dantza herrikoia. Gure Ametsa dantza taldekopartaide diren eta izan diren guztiak.Ondoren, kalejira herrian zehar eta bazkariherrikoia Kai jatetxean.

GIZARTE-ONGIZATE UDALZERBITZUAREN OHARRAHirugarren adinekoentzako IMSERSO programaBidaiak: 2005eko urritik 2006ko ekaineraIzena ematea: ekainaren 30era arteTel.: 943195081

ZUEN ELKARTEAKANTOLATUTAKO EKITALDIENBERRI EMAN NAHI BADUZUE,

HEMEN DUZUKALAPUTXI!

Tel.: 635748393

Page 27: K41 2005 06
Page 28: K41 2005 06