24
HAUR BESOETAKOA JON MIRANDE Literatur Solasaldiak Errenteria, 2014 / 12 / 10 http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Jon Mirande

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Haur besoetakoa

Citation preview

Page 1: Jon Mirande

HAURBESOETAKOA

JON MIRANDE

Literatur Solasaldiak

Errenteria, 2014 / 12 / 10

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Page 2: Jon Mirande

Jon Mirande

(Paris, 1925-1972)

Jon Mirande idazlea arras ezaguna da Euskal Herrian, dela haren idazlanengatik, dela bizitzari begiratzeko moduagatik. Gurasoak zuberotarrak zituen: aita, Jean Mirande, Garindainen sortua; eta ama, Marie Ayphasorho,

Sohütan. Bien bizi maila oso apala zenez gero, lan bila Parisera joan behar izan zuten. Bertan, Maire (1923) jaio zen, baita bi urte beranduagoJon ere, azaroaren 10ean, hain zuzen ere. Frantziako hiriburuan, aitak hotel bateko atezain izateko aukera izan zuen eta, ama, aldiz, etxe zerbitzari aritu zen.

Parisen izan zuten bizimodua xumea izan zen. Boulevard Davouteko apartamentu txiki batean bizitzari ahal zen moduan aurre eginez bizi izanziren. Jon Mirandek bertan egin zituen bizitzako ia urte guztiak.

Jon Mirandek Nazio Plazako Aragon lizeoan egin zituen ikasketak. Hemeretzi urte zituela, Bigarren Mundu Gerra amaitu baino lehen, Finantza Ministerioan hasi zen itzultzaile. Lantokian, ordea, ez zen ongi moldatzen kideekin eta, ez zuen, inolaz ere, lana atsegin. Sentipen hori islaturik geratu da Paris-Beuret olerkian, batzuetan modu ironikoan: “Nirelankide bikainak / ditut adixkide minak” eta besteetan gardenki: “Seiak

Page 3: Jon Mirande

yo arte ezin erten / aspertzen naiz, lor betean, / büro zikintsu batean”. Dena dela, itzultzaile jardunda ere poeta-bizimodua zuela esan liteke. Izan ere, Goulven Pennaodekin (Georges Pinault) batera egoten zen poesia klubetan (Otaegi).

Miranderen pentsaerak garai hartako euskaldunen ideologia eta bizimoduarekin talka egiten zuen: nazismotik hurbil zegoen (nazi bretoiekin izan zuen erlazioa zela bide), misoginoa zen, EAJren euskal nazionalismoa gaitzesten zuen, bai eta marxismoa ere, bi pentsamolde horien sustraiak judo-kristauak zirenez gero, izpiritua ahultzen zutela ustebaitzuen. Jon Mirande, gainera, arrazista zen. Halaber, hainbat artikulutan garai batean euskaldunak zintzoak eta bakezaleak izan ez zirela zioen, ez bada “bortitz, urduri, guduzale ta aundi-izan anaiak” (Euskaldun romantiko baten alde). Heterodoxoa eta nihilista izan zen, etalanetan sexu jarrera apurtzailea erakutsi zuen. Kristautasuna publikoki kritikatzen lehenengo euskalduna izan zen. Pentsamendu hori zuelarik, orduan Euskal Herrian ez zegoen filosofia berri bat sortu nahi zuela esangenezake, “paganismo zaharra berbiztu nahi[rik]” (Azurmendi). Haatik, kritiko guztiak ez daude ados Mirande antikristaua zelako baieztapenarekin: Patri Urkizuren arabera, poetak 1948an kristau eta demokratatzat jo zuen bere burua, betiere zentzu kritikoan. Alabaina, ezin uka daiteke erlijio eta gizarte-mugimenduetan (marxismoan, sozialismoan, eta abarretan) ikusten zuen konformismoa zela poeta gehien gogaitzen zuena.

Page 4: Jon Mirande

Hori horrela, ez da harritzekoa Nietzscheren eta Spenglerren eragina jaso izana. Nietzschegandik `Pathosheroikoa´ jaso zuen eta Spenglergandik, berriz, `Mendebaldearen gainbehera´. Izan ere, Mirandek mendebaldeko kultura galbidean zela sinesten zuen, horren islatzat zituen kristautasuna, sozialismoa, demokrazia eta abar (Aldekoa).Horrez gain, Mirande erromantikoa izan zen, baita mugimendua agortua zegoenean ere. Neoklasizismoaren aurka sortutako 'Sturm und drang' mugimendu aurre-erromantikoaren esentzia zuen gustuko eta, erromantikoen bidetik, gizakiaren tolesgabetasuna defendatzen zuen, hezkuntzak eta gizarteak gizakiaren izaera gaizkitzen zuelako ustetan (Otaegi).

Azaldutako ezaugarrien aurrean, Mirande bere garairako goiztiarra zela esan dezakegu. Izan ere, bere idazlanetan egoera nola bizi zuen igartzen da. Etsipena antzematen diogu lehenago aipatutako ironiaz josiriko adierazpenetan.

Familiakoekin frantsesez aritzen zen arren, hogei urterekin euskara menderatzen zuen. Andima Ibiñagabeitiaren lagun egin zen Parisen, eta harekin gipuzkera ikasi zuen. Federico Carlos Krutwigen eraginpean, eta Luis Villasanteren proposamena onartuta, baina, lapurtera klasikoa erabilizuen bere lanetarako 1952tik aurrera. Euskara eta frantsesaz gain, bestehamar bat hizkuntza ere menderatzen zituela esaten da; horien artean bretoia. Are gehiago, bretoiaren akademiako kide zen eta, dirudienez,

Page 5: Jon Mirande

bizirik zein hilik ziren hizkuntza zeltikoak ezagutzen zituen. Muga linguistikoak gainditurik zituenez, ez zen geldi bizi izan, asko atsegin baitzuen bidaiatzea (Bretainian, Ingalaterran, Holandan, Alemanian eta Danimarkan egon zen).

Jon Mirandek 1956an Arantzazuko Biltzarrean parte hartu zuen, eta 1962an Koldo Mitxelenak euskaltzain oso izateko proposamena egin zuen arren, akademiako gehienak apaizak izanik, atzera bota zuten ideia.

Hala ere, hainbat aldizkaritan idatzi zuen, besteak beste, Gernika, Egan (Koldo Mitxelena zuzendari zela), Euzko Deya, Elgar, Euzko Gogoa eta Irrintzin. Gernika aldizkarian ez ezik, Jokin Zaitegik Guatemalatik gidaturiko Euzko Gogoan ere argitaratu zituen poema batzuk, 1950etik 1968ra arte hain zuzen ere. Joxe Azurmendik dioenez, “gero utzi egin zion euskaraz idazteari, euskaltzaleekin izandako haserreren batzuengatik”, 1989: 5. Ibiñagabeitiak Caracasen zuen Irrintzin ere eman zituen argitara hainbat lan. Txomin Peillenekin batera, Igela aldizkaria sortu zuen, baina bizitza laburreko aldizkaria izan zen, sei zenbaki soilik kaleratu baitzituen. Horrez gain, Euskal Herritik kanpo ere aritu zen Goulven Pennaoden Ar Stourmer agerkari bretoian (FrancisFavereau).

Aldizkarietan agertutakoei bakarrik ez, obra osoari begiratuz gero, abangoardismoa da Jon Miranderen ezaugarri azpimarragarriena, euskal

Page 6: Jon Mirande

literaturara modernitatea ekarri zuena. Dena dela, lehen esan bezala, ideologiaz gain, egilearen joera apurtzaileak ez zuen harrera onik izan, eta Miranderen poemek zein nobela bakarrak (Haur besoetakoa) urte batzuk igaro behar izan zituzten itzalpean. Poema batzuk aldizkarietan argitaratu zirela-eta, Mirandek bere poetikaren antologia egiteko asmoa azaldu zuen, baita prestatzen hasi ere, baina Andolin Eguzkitza izan zenlan hori amaitu eta, 1976an, Orhoituz izenburupean kaleratu zuena. Urte berean, Gero argitaletxeak Jon Miranderen Idazlan hautatuak argitaratu zuen, izenburuak dioen gisan poetaren lan batzuk eskainiz. Obra horiekin batera, Félix Marañak zuzenduriko Ilhun-argiak/Claroscuros lana argitaratu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak, Miranderen poesia osoa jasotzeaz gain, gaztelerara egindako Felipe Juaristiren itzulpenak biltzen direlarik bertan.

Esan bezala, Miranderen obra berritzailea eta probokatzailea zentsuratua izan zen, eta Haur besoetakoa eleberriak ez zuen argitaratzeko inoren laguntzarik jaso. Liburuak, beraz, iluntasunetik aterako zuen norbait lortu arte itxaron behar izan zuen. 1970ean, baina, Gabriel Arestik sorturiko Lur argitaletxeak kaleratu zuen, eta poeta sozialbilbotarrak egin zion hitzaurrea. Hortik aitzina, izan zuen arrakasta tarteko, eleberriaren hainbat edizio egin dira (Erein 1987, 1993, 1996, 2007; Pamiela 1987, 1991; Hordago 1983, esate baterako).

Page 7: Jon Mirande

Mirande idazle izateaz gain, itzultzaile ere izan zen. Poe, Saki, Per Denez, Kafka, García Lorca eta beste hainbat idazleren obrak euskaratu zituen.

Miranderen lana oparoa izan zen arren, argitaratzeko zailtasunak, Ibiñagabeitia lagunaren atzerriratze eta heriotzak, gurasoak galtzeak (batez ere amaren heriotzak sortu bide zion gabeziak), etxebizitzaz aldatu beharrak eta alkohola neurriz gaindi hartzeak Miranderen bizitzakoazken urteen gainbehera ekarri zuten. Depresio sakon batean murgildurikegon zen; Xabier Kintanari bidalitako gutun batean zioenez, ez omen zuen “gogaiderik [bere] herritarren artean” eta, gainera, etsipen tonuarekin, euskaldunei zer esan ere ez zekiela aitortzen zuen (Eguzkiza, 1976).

Gaixotasun latz horri aurre egiteko lotarako tratamendua jarri zioten ospitalean eta horrek, dagoeneko zituen arazoak areagotzeaz gain, botiketarako mendekotasuna sortu zion. Lehenago ere bere buruaz besteegiten saiatu zela uste den arren, 1972ko abenduaren 28an hil zen lasaigarri-gaindosi baten ondorioz. Lagunek 1973ko urte hasieran topatu zuten apartamentuan hilik. Gorpua Pariseko Thiais hilerrian datza.

Amaia Serrano

http://www.ehu.es/ehg/literatura/idazleak/?p=700

Page 8: Jon Mirande

Lanak

POESIA

Orhoituz1976, KriseluEne jainko-eidol zaharra, lur!1984, ElkarPoemak 1950-19661984, EreinIlhun-argiak1992, EHU-UPV

NARRAZIOA

Gauaz parke batean1984, Elkar

NOBELA

Haur besoetakoa1970, Kriselu-Lur

ARTIKULUAK

Miranderen lan kritikoak1985, Pamiela

Page 9: Jon Mirande

ANTOLOGIA

Jon Miranderen idazlan hautatuak1976, GeroObra osoa1999, HiriaXX. mendeko poesia kaierak2002, Susa

GUTUNAK

Jon Miranderen gutunak 1948-19721995, Susa

ALDIZKARIAREN BILDUMA

Igela, euskaldun heterodoxoen errebista1979, Hordago

http://zubitegia.armiarma.com/?i=225

Page 10: Jon Mirande

Haur besoetakoa

Txinpartak kebidean gora jauzten ziren, sorgin

ongile batek deituriko pamerial alaiak irudi.

Gizonak inguratu zituen begiak leihotik suaren

aldera. Sutondoan, zizeiluan jarririk zegoen

Theresa, eta garrek haren itzal lerdena

dantzarazten zuten hormaren gainean. Irakurtzen ari zen, ahoa erdi

zabalik eta begiak liburutik hurbilegi, haur gazteek ohi dutenaz. Noizetik

noizera, txinpart batek besteak baino biziago urrez erraustatzen zituen

haren ile-sorta barneko ilun-nabarrean gorrizka ageri zirenak, eta noizetik

noizera, gar luzeago batek haren aztal eztia miazkatuz, aldera inguratzen

zen hats-behera ito batekin. Bazirudien bere gogoa oro irakurtzen ari zen

liburu lodi, azal gorrikoan zeukala, baina gizonak begiratzen ziolarik,

begiak eraiki zituen haurrak eta so egin zion aita besoetakoari irribarre

herabeti batekin. Irribarrea bihurtu zion gizonak, ez zen ordea deusen

Page 11: Jon Mirande

esatera ausartu, eta Theresak bere liburua hartu eta berriz ere

irakurtzeari lotu zitzaion, matrailak pixka bat gorriturik, suaren beroaz

agian.

Elkarri so egon ziren une labur hartan, haurraren begi nabar zohardiak

harenei erantsiak gelditu zitzaizkien betikotasunaren momentu hartan,

zer esan, zer adieraz zezakeen? Gorputza ikara zeukala eta sutan

gogoa, ez egurrezko su alaiaren garrez baina izaerazko suaz, lurra,

haizea eta ura antzaldatzen eta moldatzen dituena — haragia den lurra,

gogoa den haizea eta arima den ura...

(Liburuaren zatia)

Kritikak

Oraindik ere “Haur besoetakoa”-z Itxaro Borda / Hegats, 2004-12

Azken urteotan agerian biderkatzen diren pedofilia-afera ugariek eraman behar gintuzkete Jon Mirande jatorri zuberotarreko izkiriatzaileak 1959. urtean idatzi zuen Haur besoetakoa nobelaren berriz irakurtzera.

Page 12: Jon Mirande

Haurrekiko amodioaren elementu likitsak oro kausitzen dira lan honetan, baina hau fikzioa da eta obraren sortzaileak testuan zehar frankotan adierazten duen eran sinbolo bat. Erran nezake, urrunago ikusiko dugun maneran, metafora bat dela. Haur besotakoa Nabokov-en Lolitarekin konparatu da anitzetan, alde handiak nabaritzen dira hargatik bi nobelen artean: Lolita, Theresa baino ekileagoa da eta bere destinoa eskuetan atxikia du fermuki. Haur besoetakoa aspaldi irakurri nuen eta halako disgustu batekin geratu nintzen bururatzean. Neure lagunek ez zuten aise jasaten (patitzen) liburuan emazteek pairatzen duten tratamenduaren kontaera. Artikulu honen ontzeko berriz ekin diot leitzeari, behialako gohaindura bazterturik. Aitortzekoa dut liburuko bost kapituluak ura bezala edan ditudala, istorioan gurutzatzen diren pertsonaiak beren traketsean hunkigarriak direla eta azkenean, nobela hau azaleko blasfema guztien azpitik filosofiaz moralista dela, elitista eta faxista. Eta, Haur besoetakoa erromantizismo totalitarioaren altzoan kokagenezakeen nobela balitz? Zergatik ez azpimarra goraki Jon Mirandek Parisetik euskara batuaren lehen muskilak lora araziz izkiriatzen duela, bere hizkuntzan zuberotarraren aieruak nabaritzen zaizkion bitartean. Idazkera-mota hori soila eta funtzionala da, garai hartarako jadanik arraroa, euskaradun guztiek ulertzeko modukoa. Hizkuntza izan daiteke, istorioaren haria baino agian, Jon Mirandek euskarari egin zion oparia: mintzaira eraginkorra, sotila. Gabriel Aresti, Lur argitaletxean publikatu zenean egin zuen aitzin-solasean ez zen engainatu, nobela hau euskara-mailan, 1970 inguruko urteetako gure literaturaren berrizaleen uhin berean sartu baitzuen: “Miranderi eskerrak, lizarditasunetik herritar

Page 13: Jon Mirande

eskolara hirugarren bide bat zabaldu zaio euskal literaturari: Lasa neba-arrebak, Peilhen, Harzabal eta Sarasola lekuko.” Mirandek ez zuen bere lanaren zabalkundearen eta famaren ezagupena dastatu, ezen ordukoz bere buruaz beste eginik baitzen Parisen, 1972ko Eguberri batez.

Pertsonaiak aipa ditzagun behinik behin. Izenik gabeko narratzailea harrapatzen dugu, berrogei bat urte ditu eta emetzear doan haurra ukitzen hasi eta sei egunen buruan ezkontzekoa da, eskualdeko andere ponpox batekin. Therese hamaika udaberritako neskatxa da beraz, gizonzohituaren amodioaren helburu, eta gaztetasuna ihes doakiola sentitzen duen arau, mirail amilgarri. Isabela, ezkongaia, emazte aberats eta konbentzioen errespetatzailea da, gizonaren jendarte arruntarekiko loturabakarra irudiz gurasoak hil eta hauen etxera aterbetzera etorriz geroztik. Etxea itsas bazterreko notableohien gaztelu antzekoa da, sehi edo neskame batekin. Atso adinduak gizonaren familiakideak leial eta fidelki zerbitzatu ditu, deus erran gabe, nahiz eta aldion, bere ikusmolde mutuaager arazten duen, alegia Isabelarekiko ezkontza begi onez dakusala etagaratzen segitzen duen Theresa eta narratzailearen arteko harremana erabat alderantziz. Haur besoetakoa giro hertsi eta itogarri horretan hedatzen da, eskandaluak premiazkoa duen kartzela ilun batean, hots. Gizona alkoholikoa da. Edatea patologia latza zaio, Isabelen konkistatzeko saihesten saiatzen den arren. Gurasoak istripuz zendu zitzaizkionean Theresa etxera ekartzea erabaki duen narratzaileak, gauez ferekatzera eta musukatzera joan aurretik vodka ausarki irentsi behar du, Schuberten “amaitu gabeko” sinfonia entzunez. Theresa itxuraz lo-gailuz emokatua, ez da ohartzen gizonak egiten dizkion laztan

Page 14: Jon Mirande

ahalkegarrietaz, ahalketuena narratzailea delarik noski. Honen urratsetanfaltsukeria, maltzurkeria eta ezkutukeria agerikoak dira: alkoholiko nazkagarriak ongiaren eta gaizkiaren mugen jakimena galdu du, horditzearen erruz. Egoera horrek higuina hazten du irakurlearen baitan, Theresa konplize isila dela baimentzen duen arte. Alabaina neskatxak ezditu erremedioak hartzen. Gizonak uste du, ilusioan baitirau, mundua tronpatzen duela, baina ez zerbitzari zaharra eta are gutxiago Isabela ezdira petzero: badakite edo behintzat susmatzen dute. Jon Mirandek darabilen hizkuntza zehatza jartzen du nobelan zehar emendatzen doan jokoaren menpe. Haur besoetakoa-n herrak eta bazterrekobizi-ildoak neurriak baino haratago urratzeko desira hilkorrak kutsatzen du gizona, hain garbia lehiatzen duen neskatxarekiko maitasunagatik. Bolada berdinean gizon erdibituak gordea eta denen ikusgarri izatea xede du, maitatua eta bertan hastiatua, lege sozialak hautsiz neskatxaz jabetzea, eta Isabelarekin ezkonduz, ingurunean indarrean dauden normak errespetatzea. Pertsonaien arteko harremanak bikoitzak, anizkoitzak? etanahasiak dira; bistakoa denez Jim Morrisonek abesten zuen bezala, inor ez da honetarik sano aterako!

Bi gauza dakizkigu Jon Mirandetaz: batetik pentsamenduz, hori hala deitzen ahal bada, biziki hurbil zela nazien ideologiatik. Eta bestetik, egun guztiak funtzionario gisa higatu zituela, honek arduradun zein mailaapaleko chef de service (zerbitzuburu) delakoekiko jende-esklabutza zerbait dakarrelarik. Haur besoetakoa ez daiteke izan nobela autobiografikoa, eta balitz ere, bost axola, baina segur aski bi elementu horien aldeko zein kontrako erreakzioz izkiriatu hostoak ditugu eskupean,

Page 15: Jon Mirande

liburua errealitate dorpearen mendekuz ekoitzia bailitzan. Erantsiz, denboraren ihes debaldeak gizonarengan sortzen duen melankolia ikaragarria. Hor dauzkagu, Mirande nobela honen izkiriatzera bultzatu zuketen hiru itzal garrantzitsuenak.

Haur besoetakoa nobela azpatu egiten du maisu-esklabo lotura sadomasokistaren ingumak. Gizonaren etxeko emazteekiko harremana gisa horretakoa da: Isabela eta sehiarekin argiki menpekeria zitala da, mesprezuz eta gorrotoz josia. Sehia kanporatzen du eta Isabela, zakur ernaria bailitzan, odoleraino jotzen. Doako biolentziak zurkaizten du pertsonaia horiekiko jauntxokeria. Biolentzia berdina zuzentzen die aberatsei (burges handikoiak/Isabel) eta pobreei (proletaria kontrola-ezina/sehia) gizona bestelakoa delako, aristokrata bat, esteta bat lehen kapituluan dioenez. Bitxi da hargatik nola bai Isabelarengandik eta bai sehiarengandik gaztigatuko lukeen oldar bortitza espero duen, biolentzia zinezko bezain zilegizkoa dela berarekiko segurtatzeko. Baina biak desagertzen dira buru-makur, gizona bere sentimendu hutsalen aurrean, hobendun eta bekatoros abandonatuz. Barneko biolentziarekin jokatuko lukeen ume sufritu eta herabearen antzera dabil nobela honetako narratzailea.

Theresarekin daukan maisu-esklabo haria ezberdina da, hein batean baikorragoa. Theresa walkiria txikia jostailua du, maisu lehiakorrak haren orotariko irakasle bilakatu nahi du, kanpoalde zikinaren aztaparretarik neskatxa gatibatuz. Emeki-emeki eskolan edo karrikan neskak zeuzkan ezagunak ezabatzen dira, jabe bakarra gizona daukala onartzera heltzen den arte. Laster nagusiaren pentsua txertatzen zaio haragian.

Page 16: Jon Mirande

Narratzailea irakasle bakun bilakatzen da, Theresa amodio debekaturen desafioak akuilaturik behar bada ikasle ona delarik, perestua, umila, apaletsia. Hautatua izan den gizonaren betekizuna gizarte arruntaz oraindik kutsatu gabe dagoen neskatxen heztea daiteke, hala nola aitzinetik aukeratutako populazio zapaldu eta ezjakinekiko den aristokratafaxistena. Hauek diziplinaz zorrotzak eta estetak izan behar dute, musika zainarta maite “musika goibel bat entzun nahi zuen, ez latin-errietakoa inola ere, Alemania edo Rusiakoa baizik” baitio nonbait, eta bortizkeria baliatzeko ez uzkur. Haur Besoetakoa eleberrian edozein egitura totalitario eta faxista zurkaitzen duen paranoia kausitzen da, intentzio txarreko gizarteak gizonari walkiria txikia eta zoriona ebatsiko diolako beldur-izua hain zuzen. Halaz barrakia itsua eraikitzen du Theresaren inguruan, leihorik gabeko harresi astuna. Aldi berean, etxea hustu eta, aipaturiko zoriona, parada militarrak zinominokatuz erakusten du, neskatxa jatetxera eta teatrora eramaten baitu, agerkeria edo exhibizionismo larrutuaz paranoiak baldintzatzen dion gordekeria zurkaiztuz. Jeloskeria eta sentimenduekiko xantaiak hondarrean nahitarako baztertze urguilutsu honen baliabide eraginkorrak dira. Gizonak bahitzen du neskatxa, kapritxoen meneko, errespetatuko duela errepikatzen dion arren. Theresa ondorioz zehargi bihurtzen da herionahikunderaino: kontrolatzen eta desiratzen ez dituen korronteen gauza

Haur besoetakoa-n azaltzen den Gaztedi Lurra amets idatzitako nobelafranko irakur daiteke, Kolaborazioaren garaian Drieu La Rochelle bezalako izkiriatzaileen eskutik onduak. Alde horretarik pixka bat berandu

Page 17: Jon Mirande

dabil Mirande, baina beste aldetik bigarren mundugerla ondoko ohituren askatze mugimenduaren partaide dela erran dezakegu, erkaketa-neurriakbereziki zainduz Bataille eta Genet-en sailetik adibidez, zuberotarraren kasuan hargatik, garaikoa ez eta gaur nekez jasan daitekeen nazismoaren nostalgiaz beterik. Nobela osoan irakur daiteke gizarte normalaren gorroto erraldoia.

Usu salatzen du idazleak jendarte motelegia, trufa gorakoiez bezainbat mehatxu gisa. Itsas hegiko hiri horretako biztanleek bere amodioa hauts eta ebats diezaiokete noiz nahi, familiakoek barne, ezen Theresaren osaba bat baitatorkio bila, neskatxa berriz bide onean jartzeko asmoz. Mehatxu horren aurka, aterabide bat baizik ez da, herioa. Hiltzean bikoteak Gaztedi Lurra erdietsiko du; han denborak ez dizkie gehiago sentimenduak erraustuko. Mito indoeuropar hau kultura eta erlijio ugariren oinarrietan aurkitzen da: betikotasunaren ohoreak herioan dauzka bermeak. Gaztedi Lurrabirjintasunaren eremua ere da. Garbitasunarena, gizarteak gizon kurkuilatuaren eta neska emazte egin gabearen arteko maitasuna gaitzetsiagatik. Gaztedi Lurrean indar kultua, estetikoa da lehen. Haur Besoetakoa-n ez da bortxaketa fisikorik, ukitze lizunak salbu, eta bortxaketa, neskaren izpirituaren jabetza erraldoian datza.

Harritu nau, bukatzeko zenbait aldiz, bizpahirutan menturaz, Mirandek izkiriatzen duen hau guztia sinbolo bat dela, amodiozko istorio horren eskandalua bururaino eroateko kemenik ez bailuan: “simbolo bat baizik ez zela ulertuko ahal zuen Theresak.”Zeren sinboloa bestela, ez baldin bada bere gizartean euskal idazlearena? Alabaina badakigu

Page 18: Jon Mirande

zuberotarrak nola pairatu zuen hemengo kulturakraten bekaizgoa eta nobelaren irakurketa berria egin dezakegu zirrikitu horretarik, ene ustez, testuak daukan blasfema-usaia kendu gabe. Neskatxa euskara eta euskal herria izan daiteke eta gizona, jendarte malgu eta axolagabearen aztaparretarik biak salbatzen saiatzen dena. Eta Haur Besoetakoa, nehormaite ez duen eta bere dohainaz segur den euskal idazlearen ipuina balitz? Bukaera patetikoa da. Theresa hiltzen da eta gizonak bizirik dirau,kontzientzia txarrak eta errukeriak barruak larrutzen dizkiola. Gaztedi Lurrak lehia dauka baina ez da ausartzen ametsa egiaztatzera neskatxarekin batera: ez ote du nahikoa kuraiarik horretarako? Beranduago obratuko du, beste behin bere istorioa tindalari misteriotsu bati kontu ondoan, erakutsi behar baitu sakrifizioa ez dela debalde izan. Haur besoetakoa ez da alabaina Eric Segalen Love Story, ez da ere Nabokov-en Lolita, hain ederki zinemaratu zuen Kubrickena begiko, Lolita azkenean ezkontzen baita, gizarte normalera ihes eginik. Hogei urteren buruan, berriz irakurri dut Haur besoetakoa. Orduan baino goragale gutxiagorekin. Huts egite triste eta hits baten aitortza dator Miranderen hitzen atzealdean eta horrek inarrosten nau. Liburuko pertsonaiek ez dute libertatea ezagutzen, ez diote askatasunik bata besteari eskaintzen. Libertate eremu bakarra literatura dela dateke obra honen erakaspenetarik bat, moral faxistazalea ahanzten baldin bada (baina nola ahantz dezakegu hori?). Dena dela Euskal Herriak bizitu duen mende-erdi baten lekuko zehatz eta harrigarri moduan, hor daukagu oraindik ere, gogoeta-gai Miranderen Haur besoetakoa.http://kritikak.armiarma.com/?p=3748

Page 19: Jon Mirande

Jon Mirande ELSN-n

Azurmendi, Joxe (1941-) La presencia de Nietzsche en los pensadores vascos, Ramiro de Maeztu y Jon Mirande / [conferencia pronunciada por Joxe Azurmendi ..]

(2001)

Azurmendi, Joxe (1941-) Mirande eta kristautasuna / Joxe Azurmendi Otaegui

(1978)

Azurmendi, Joxe (1941-) Schopenhauer, Nietzsche, Spengler, Miranderen pentsamenduan / Joxe Azurmendi

(1989)

Bidegileak (2000)Eguzkitza, Andolin (1953-2004)

Intento de análisis estructural de la novela "Haur besoetakoa" / memoria de licenciatura presentadapor Andolin Eguzkitza Bilbao

(1979)

Etxaide Itharte, Yon (1920-1998)

Etxaun'en bertsoak gipuzkeraz / Yon Etxaide Itharte ; Jon Mirande'ren lankidetasunez

(1969)

Euskal literatoak. III [Bideoa] / P. Ezkiaga eta M. Ibarbia-k egina

(1989)

Gartzia Trujillo, Sebastian (1944-)

Jon Mirande : euskal antikristoa? / Sebastian Gartzia Trujillo

(2010)

GAUAZ parke batean [Vídeo] / infografia eta egilea Espe San Esteban ; Jon Miranderen ipuin batetik hartuta

(1999)

Jon Mirande orhoituz (1925-1972) : antología / (1997)

Page 20: Jon Mirande

Patri Urkizuren edizioa ; [testuak, Patri Urkizu, Aurelia Arkotxa-Scarcia ; testuen itzulpena eta zuzenketa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza]

Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande (1993)Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa / Jon Mirande (1995)Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande (1996)Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande (1996)Mirande, Jon (1925-1972) Jon Mirande / antologia eta sarrera Koldo Izagirre (2002)Mirande, Jon (1925-1972) Obra osoa / Jon Mirande Aipharsorho (1999)Mirande, Jon (1925-1972) Orhoituz / Jon Mirande ; Andolin Eguskitzak

prestaturiko argitaraldia(1976)

Mirande, Jon (1925-1972) Gauaz parke batean : ipuin izugarriak / Jon Mirande ; edizio honen prestatzaile Patri Urkizu

(1987)

Mirande, Jon (1925-1972) Ene jainko-eidol zaharra, lur! / Jon Mirande ; edizio honen prestatzailea Xabier Olarra

(1984)

Mirande, Jon (1925-1972) Mirande-ren idazlan hautatuak : literatura / Jon Mirande ; [azala, Juan Luis Goenaga]

(1976)

Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / [Jon Mirande] (1970)Mirande, Jon (1925-1972) Poemak :1950-1966 / Jon Mirande ; Txema

Larreak apailatutako edizioa(1984)

Mirande, Jon (1925-1972) Jon Miranderen gutunak : (1948-1972) / Jon Mirande ; edizioa Patri Urkizuren

(1995)

Mirande, Jon (1925-1972) Ilhun-argiak = Claroscuros : poesía / Jon (1992)

Page 21: Jon Mirande

Mirande ; [traducción al castellano, Felipe Juaristi ; prólogo, Iñaki Aldekoa ; introducción y bibliografía, Eduardo Gil Bera]

Mirande, Jon (1925-1972) Miranderen lan kritikoak / José María Larreak apailatu edizioan

(1985)

Mirande, Jon (1925-1972) Igela : euskaldun heterodoxoen errebista / Jon Mirande, Txomin Peillen

(1979)

Mirande, Jon (1925-1972) Gauaz parke batean : ipuin izugarriak / Jon Mirande ; edizio honen prestatzaile, Patri Urkizu

(1984)

Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande (1983)Mirande, Jon (1925-1972) [H]aur besoetakoa / Jon Mirande (1987)Mirande, Jon (1925-1972) La ahijada / Jon Mirande ; edición de Eduardo Gil

Bera(1991)

Mirande, Jon (1925-1972) Mirande-ren idazlan hautatuak (1981)Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa / Jon Mirande (1983)Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande (1987)Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande (1991)Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa / Jon Mirande (2007)Mirande, Jon (1925-1972) Gauaz parke batean : ipuin izugarriak / Jon

Mirande ; edizio honen prestatzaile Patri Urkizu(1997)

Mirande, Jon (1925-1972) Obra osoa / Jon Mirande Aipharsorho (2012)Mirande, Jon (1925-1972) `Aur besoetakoa [Baliabide elektronikoa] / Jon

Mirande Aiphasorho ; computerizatu versionea, Jesus Lavin Campo

(1999)

Page 22: Jon Mirande

Mirande, Jon (1925-1972) Igela : euskaldun heterodoxoen errebista / Jon Mirande, Txomin Peillen

(1984)

Mirande, Jon (1925-1972) Jon Mirande-ren idazlan hautatuak (1981)Mirande, Jon (1925-1972) Obra osoa / Jon Mirande Aiphasorho (1999)Mirande, Jon (1925-1972) Orhoituz : [(poemak guztiak)] / Jon Mirande ;

Andolin Eguzkitzak prestaturiko argitaraldia(1976)

Mirande, Jon (1925-1972) Ene jainko-eidol zaharra, lur / Jon Mirande ; edizio honen prestatzailea, Xabier Olarra.

(1984)

Mirande, Jon (1925-1972) Mirande-ren idazlan hautatua / [Jon Mirande] ; azala : Juan Luis Goenaga

(1981)

Mujika, Luis Mari (1939-) Irudiak, teknika literarioak eta ideologia Mirande-ren poesigintzan / Luis Mari Mujika

(1984)

Mujika, Luis Mari (1939-) Miranderen poesiagintza / L. Mujika (1985)Peillen, Txomin (1932-) Jon Mirande, olerkaria = (Jon Mirande poète

parisien) / Txomin Peillen Karrikaburu(2012)

Page 23: Jon Mirande

Loturak

http://www.susaliteratura.com/emailuak/mirande/

http://jonmirande.gipuzkoakultura.net/jon_mirande_biografia_eu.php

http://zubitegia.armiarma.com/?i=225

http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/JON%20MIRANDE.pdf

http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee96225

http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/M/MirandePoemak014.htm

http://basquepoetry.net/?i=aurkies&b=poemak

Page 24: Jon Mirande

JAUREGI HOTZEAN ZERGATIK

Jauregi hotzeanaitoren-alhabak

nigar dagi.

Goizetik joana dazalduna gurudat

—noiz dathorke?

Mendietan elhur,haizeak urduri,zeru goibel...

Egunen luzeabakhar-bakharrikan

othoitzetan!...

Elhurte zurianzeinbat odol-istil,

odol urdin...

Nasaiki jan dutehilbeltzeko zakhur

gosetuek.

Nafar jauregianandere gazte batbeltzez jantzi.

Zergatik ikasiahanztekotz gero

ikasiak oro?

Zergatik ikhusihainbertze lurralde,

hainbat, hainbat jende?

Ezer ezin eutsi...Zergatik laztandu?Zergatik higuindu?

Bihar edo etzini non naiz izango?

(Ai, ez naiz ordongo,

Nigar dagit askosoin 'ta bihotz-minez,

irazeki minez)

Zergatik, zertako—nork erranen eni?—

hemen... hor... han... ni... (ni?)

Iturria: Ilhun-argiak / Claroscur os

http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/M/MirandePoemak014.htm