Upload
itziar-larinaga
View
217
Download
1
Embed Size (px)
DESCRIPTION
2.bildumaren sintesia
Citation preview
UPV-EHU
INFORMAZIO KONPETENTZIA ETA DIGITALA ESKOLAN
Gaur egungo gizarteak behartuta (informazioaren gizartea) eskolak kultura
digitalera hurbildu behar du helburua gizartean konpetenteak izango diren ikasleak
prestatzea baita. Horretarako gaitasun berri batzuk landu behar dira:
* Multialfabetizazioa. Alfabetizazio berrien beharra dago, Ikus entzunezko
alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa eta informazioaren alfabetizazioa.
* Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko gaitasunak landu behar dira:
informazioa bilatu, dokumentatu, analizatu, ondorioak atera, , blog-ak, multimedia
aurkezpenak…
Irakasleak ere egokitu egin behar dira teknologia digitalak ezartzen dieten
erronka berrietara: Ikasleak informazio asko du eskuragarri eta honi informazio hori
berreraikitzen lagundu behar zaio, ikasleek teknologia gehiago menderatzen dutela
onartu, egiten dituzten ariketak organizatu eta begiratu hauen beharrei erantzunez ,
teknologiaz baliatu lan kolaboratiboak egiteko, IKTak irakasteko modu
konstruktibistarekin erabili.
JATORRIZKO DIGITALAK ETA ETORKIN DIGITALAK
Gaur egungo ikasleak asko aldatu dira, egungo ikasleak, ez dira diseinaturik
zegoen hezkuntza sistemarako. Ikasleek orain, pentsatu eta informazioa prosezatzeko
era ezberdina dute. Dr Bruce D. Perry-k dioen bezala, esperientzia ezberdinek garun
egitura ezberdinetara eramaten dute.
Bizi garen garaiko ikasle guztiak, ordenagailuen, bideo jokoen eta internetaren
jatorirzko hizlari dira. Aldiz, etorkin digitalak, mundu digitalean jaio ez direnak dira,
baina erabiltzen ikasi dutenak. Hauek ingurunean egokitzen ikasi dute, baina beti
iraganean urrats bat dutelarik. Adibidez, informazioa bilatu behar badute, interneta
bigarren aukeratzat uzten dute. Ez dute uste beraien ikasleek telebista ikusten duten
bitartean edota musika entzuten ari direnean ikas dezaketeenik, beraiek ezin baitute.
Gainera uste dute ikaskuntza ezin daitekeela entretenigarria izan. Beraiek ikasle
zirenean erabilitako metodoek beraien ikasleekin funtzionatuko dutela uste dute, baina
ez da egokia. Lehenik eta behin, irakasle batek duen metodologia aldatu beharra
dauka, azkarrago joan behar da, ez pausoz pauso. Bigarrenik, edukiak aldatu behar
dira, bi eduki mota: irakurketa, idazketa, aritmetika, pentsamendu logikoa, idatzien
ulerketa, iaraganeko ideiak... batzen ditu batek, besteak, edukiak, software, hardware,
robotika, nanoteknologia... ditu baina baita, etika, politika, soziologia, hizkuntzak eta
horiekin erlazionaturiko beste hainbat gauza. Eduki hau ikasleentzat arras interesgarria
da. Baina... zenbat etorkin digital prest daude hori erakusteko?
Hezitzaile bezela, nola irakatsi pentsatu behar dugu, bi edukiekin, natibo
digitalen hizkuntzan. Gai guztietarako, jatorrizko digitalentzat metodologiak asmatu
behar ditugu, maila guztietarako, ikasleak gu gidatzeko erabiliz. Beraz, hezitzaileak
diren etorkin digitalek, natibo digitalengana iritsi nahi badute, hau da, beren ikasle
guztiengana, aldatu egin beharko dira.
TEKNOFOBIA ETA TEKNOFILIA
Teknologia berriek emozio desberdinak sortzen dituzte pertsonengan. Horrela
muturreko bi joera guztiz aurkako bereiz daitezke, teknofobia eta teknofilia.
Teknofobiak teknologia berriekiko beldurra adierazten du eta pertsona hauek
teknologien aurka agertzen dira. Teknofilia berriz guztiz alde agertzen da.
Teknofobiaren arrazoi nagusietako bat irakasleengan, formakuntza falta da,
izan ere, haurrek eskolara iristean irakasle askok baino gehiago jakin dezakete
ordenagailu eta teknologien inguruan, eta hori dela eta gauzak gaizki egiteko beldurra
dute irakasleek, hau da autoestima falta bat. Horretaz gain aldaketa honek ekarriko
duen egoera okerragoa izango ez ote den zalantza dute askok, eta horrek
aldaketarako erresistentzia ezarrarazten die. Batzuek gainera, ordenagailuek beren
lanpostuan ordezkatuko dituzten beldurra dute. Baina azken hau ez da gertatuko
seguruenik, izan ere ordenagailuak egotean irakasleak bere rola aldatu eta ikasleak
orientatzeaz eta laguntzeaz arduratuko da.
Aldaketa honetan gurasoek zer egin garrantzitsua izango dute, izan ere, etxean
kontrol bat eramatea ere garrantzitsua da. Horretarako gurasoek ezagutza minimo bat
izan behar dute.
Teknologia berriek, onuragarriak izateaz gain zenbait aspektutan,
desberdintasunak sortu dituzte garai desberdinetan zehar, bai emakumeengan
(lanbidean...) eta baita sozialki (pertsona askok ezin dituzteztelako eskuratu eskuratu).
ORDENAGAILUAK ERABILTZEKO EUROPAKO LIZENTZIAREN IRIZPIDEAK
Europak markatzen dituen irizpideen artean informazio eta komunikazio
teknologien inguruko oinarrizko kontzeptuen ezagutza agertzen da. Baita
ordenagailuen oinarrizko funtzioen erabilera eta aurkezpen,testu nahiz kalkulu orriak
sortzeko aplikazioen erabilera ere. Horiez gain, ordenagailuetako datu baseekin lana
egitea ere azpimarratzen du. Alderdi guzti hauen ezagutzak, informazioa bilatzeko eta
sarean komunikatzeko oso lagungarriak izango dira.