Upload
maiergereka
View
187
Download
9
Embed Size (px)
Citation preview
IKT
ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETAN
Maier Gereka
Maria Arevalo
Araitz Abasolo
Montse Soto
Miren Sanchez
Miren Guerrero
2
AURKIBIDEA
1.SARRERA………………………………………………………………………………………………….. 3 2.ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETA TAULA…………………………………………………. 5 3.KASU BEREZIA………………………………………………………………………………………….. 10 4.ONDORIOAK -PUNTUZ PUNTU……………………………………………………………………………... 11 -ONDORIOAK…………………………………………………………………………………… 11 5.GOGOETAK -PUNTUZ PUNTU……………………………………………………………………………… 12 -HAUSNARKETAK…………………………………………………………………………….. 13
3
1.SARRERA
Taldea sei pertsonek osatzen dugu: Araitz Abasolo, Maria Arevalo, Maier Gereka,
Montse Soto, Miren Sanchez eta Miren……
Eskolen arteko konparaketan sakondu aurretik, teknologia berrien inguruan dugun
esperientzia eta ibilbidea laburki deskribatuko dugu, lana egiterakoan baldintzatzen
gaituelakoan baikaude.
Hezkuntzan teknologia berriekin izandako esperientziak bitan bana ditzakegu gure
taldekideen adinaren arabera. Orokorrean teknologia berriek gure hezkuntzaren lehenengo
etapetan, hau da Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, presentzia urria izan dute. Garaian
garaiko teknologiek hala ere bere lekutxoa izan zuten: mekanografia eta logo helduenen
kasuan eta VHS eta kasete formatoa gazteagoenean.
Derrigorrezko Hezkuntzaren Bigarren etapan gizartean teknologia berriek “eztanda”
egitearekin batera, hezkuntzan bere presentzia handiagotu zen, hala ere, hautazko
ikasgaietara mugatzen zen. Aipaturiko eztanda honek helduak unibertsitate munduan edo
lanean harrapatu zituen.
Gutxika, batzuk laguntzarekin, besteak modengatik, beharragatik edo autodidakta
moduan, hala nola, denak joan gara moldatzen ahal den neurrian egin diren aurrerapenei.
Baina gaur egun, informaziozko gizarte honetan, badirudi dena teknologia berriek
maneiatzen dutela. Izan ere, konturatu behar gara, teknologia berriak ez direla ordenagailu
edo portatilera mugatzen, kamara digitalak, liburu elektronikoa, MP4, Iphone, kotxeak, GPS,
blurray eta ezagutzen ez dugun eta konturatzen ez garen ehuneko izugarria. Unean unera
moldatzen gara, kasu, lehen walkman, discman, mp3, mp3, Ipod...denbora gutxian izugarrizko
eboluzioa izan da, eta gu garapen horren paralelo gradualki igotzen goaz.
Informazio eta komunikazio teknologiak funtsean gizakion artean harremantzeko
ingurua erabat zabaldu du. Ikus-entzuneko gizarte batean murgildurik gaude, irudiak etengabe
erasotzen gaituzte, eta gu konturatu ere ez gara egiten. Mundu berri bat zabaltzen zaigu
begitartean, mundu oso bat. Edozeinekin, edozein momentutan, edozer egin dezakegu, dena
daukagu eskura, nahi haina, imajina ezineko guztia eskaintzen digute: infoxikazioa daukagu,
informazioz intoxikatuta gaude. Pertsonen arteko harremanak aldatu dira, harreman horiek
baino indar handiagoa baitute, edo hori sinestarazi nahi digute behintzat. Baina hori al da nahi
duguna?
Kontziente izatea da giltza, zein helburutarako nahi dugu? Hori da gure buruari
planteatu beharreko galdera. Izan ere, gure esku dago zein erabilera eman. Gauza bat da
gizartean ze paper jokatzen duten eta beste bat guk rol hori onartzen dugun eta menperatzen
gaituen (eta hemen azpimarratu nahi ala ez denak alienatzen gaituela, gehiago edo gutxiago,
baina denak) edota buruarekin pentsatu eta eskaintzen digun mundu horri nahi dugun
4
erabilera ematen diogun, dituen alde ezkutu eta beltzez gain, izugarrizko abantaila suposatzen
duelako informazio iturri ase ezin horrek.
Izango duen garapena geldiezina izango da eta geroz eta denbora gutxiagoan
aurrerapen izugarriak izango ditugu. Hori da gure patua, bizi garen eta datorren gizarte
horretan, hezkuntzan IKTak zein bidetan bideratu aukeratzea. Eta eremu honetan badago
zenbait kontraesan, finean, bi galdera hauetan laburtzen dena: teknologia berriak erabili behar
dira? Eta erabiltzekotan, nola?
Lan honen bitartez, hainbat eremu ikusiko ditugu: egungo eskolen errealitatea haur
hezkuntzako geletan teknologia berriei dagokionez, ikasgelarekin kontrastean gizarteko
errealitatean zer gertatzen ari den eta irakasleak egoera horri zein erantzun ematen dien.
Horretarako, gure ingurua nahikoa ezagutzen dugunez, lehen saltoa haur hezkuntzako
ikasgeletara joatea izango da, bertako egunerokoa ikusi ahal izateko, darabilten dinamika
aztertzeko: ikasleak ematen dioten erabilera eta irakasleak duen papera eta jarrera honen
inguruan. Behin eskola desberdinen errealitateak ezagututa, bildutako datuak konparatuko
ditugu, berdintasun eta desberdintasunak bilatuz, abantailak zein desabantailak aztertuz, gutxi
gora behera, ondorio batzuk ateratzeko (esan beharra dago aterako ditugun konklusioak
aztertuko ditugun sei eskoletara mugatuko direla, beraz, hain lagin kopuru txikia izanik, eremu
urri horretaz hitz egingo dugula, baieztapenak alde batera utzirik). Behin errealitatea bizitu eta
ikusirik, hausnarketara joko dugu, gu baikara etorkizunean geletan egongo garen irakasleak,
eta taldekideen ideia desberdinak entzutea eta baloratzea lan aberasgarria dela deritzogu,
gure biharko lanean sinetsi eta ahalik eta hoberen egiteko.
5
2.ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETA TAULA
IGELDOKO ESKOLA TXIKIA ZURRIOLA IKASTOLA AMARA BERRI LUZARO LANGILE
HARDWARE
Ordenagailua Bai, bakarra. DVDren bat ikusteko ez bada, arratsaldeetan soilik ematen diote erabilera.
5 urteko gelan hasi dira ordenagailuarekin. Etxeetan soberan dauden “patatak” dira. Txantxo, Txirritx eta Xango erabiltze dituzte. Irakasle gelan beste bat dute irakasleen erabilerarako.
Bai, 5 urteko gela bakoitzeko ordenagailu bat dute. Ematen dioten erabilpena, jolasteko, informazioa jasotzeko. Lagunen artean mezuak idazteko, eta urtebetetzeko zorion mezuak idazteko. Egunero txandaka, 20 minutuz erabiltzen dute.
Bai, 3,4 eta 5 urteko gela bakoitzeko ordenagailu bat dute. Ematen dioten erabilpena, Urtxintxa CDko ekintzak lantzekok, jolasteko, informazioa jasotzeko, eskolako maskotaren egunerokoa egiteko. Egunero, txandaka, 15-20 minutuz erabiltzen da.
Bai, 5 urteko gelako ordenagailu bana dute. Ematen dioten erabilpena, jolasteko eta informazioa jasotzeko izaten da.
Inpresora Bai, haurrek ordenagailuan (Paint edo Txantxo) egindako marrazkiak inprimatzeko erabiltzen da.
Bai, irakasle gelan dago. Bai, irakasle gelan dago. Egindako mezuak eta lan orokorrak inprimatzen dituzte.
Bai, irakasle gelan dituzte bi, bat hp zahar bat, eta Epson itxurako bat. Zaharra erabiltzen dute egunerokoa astean behin inprimatzeko, eta bestea, haurrek egindako marrazkiak eta jasotako informazioa inprimatzeko.
Haur Hezkuntzarako inpresora bakarra dago eta beharren arabera erabiltzen dute.
Eskanerra Bai, irakasle gelan dute. Bai, irakasle gelan dute. Bai, argazkiak, koloredun fitxak…eskaneatzeko
Bakarra dago Haur Hezkuntzan.
6
erabiltzen da
Argazki kamera Irakasleak berea dauka eta dexentetan erabiltzen du. Eguneroko jarduerak biltzen ditu, haurrei eta gurasoei erakusteko.
Irakasleek bakoitzak berea erabiltzeko ohitura dauka. Irteeretan edo jaialdietan gurasoek ateratakoak biltzen dira eta gurasoren bat arduratzen da danak bildu eta urte bukaeran CDa banatzeaz.
Bai, irteeretan, ospakizunetan eta jaialdietan erabiltzen da. Egindako argazkiak eskolako web guenan zintzilikatzen dira etxetik ere ikusi ahal izateko.
Bai, irteeretan, ospakizunetan, eskolako jaialdietan, eta gelan noizean behin erabiltzen da. Ateratako argazkiekin irakasleak movie maker baten batez zintzilikantzen ditu eskolako web gunean.
Bai, ospakizun desberdinetan erabiltzen dute gero gurasoek ere ikus ahal izateko.
Tb Gelan ez daukagu, baina liburutegian badago DVDa badue bat, behin edo behin erabiltzen dena.
Badago tb/bideo/dvd gurpildun bat gela guztiek erabiltzeko, baina ez dute ikusten.
Bai, bideo gelan dute. Bai, zahar-zahar horietako bat bideo gelan, bideoak ikusteko bakarrik balio duena.Telebista bezala ez duena funtzionatzen.
Bai, bideo gelan.
Bideoa Ez. Bai, VHS bat.
Dvd Bai. Bai. Ez.
SOFTWARE
Pakete ofimatikoa Paint-a erabiltzen dute marrazkiak egiteko.
Ez dute erabiltzen. Word erabiltzen dute mezuak idazteko. Eta Jolasen programa bat.
Paint-a erabiltzen dute marrazkiak egiteko. Word mezuak eta egunerokoa idazteko.
Word eta power point
CD/VHS/DVD Bai, goizero irakasleak musika jartzen du haurrak jolasean
Txokoetan ari direnean irakasleak musika jartzen
Bai, CDak entzuten dituzte arratsaldeko lehenengo
Bai, bakarkako lanak egiterakoan irakasleak
Musika saioetan erabiltzen dituzte
7
dabiltzan bitartean Kolektiboa hasi arte baita siesta garaian ere. DVDari dagokionez, ikasle batek ekarria ez bada, soilik astelehenetan 15-20 minutuz erabiltzen dute. Halaber, Urtxintxa proiektuak dakarren Txantxo programa erabiltzen dute gehienbat.
die, baita jaialdietarako prestatzeko edota pausoren bat edo erritmoa lantzerakoan. Bideoa edo DVDa 2 eta 3 urteko geletan ikusten da, astean behin arratsalde batean.
saioan. musika jartzen die. Eta astean bitan, musika klasikoa entzunez erlajazioa egiten dute.
CDak.
Internet (posta elektronikoa, sare
sozialak, informaziorako…)
Irakasleak erabiltzen du. Gaiarekin loturiko bideoak youtuben bilatu eta denek ikusteko, baita irudiak bildu eta informazio iturri moduan.
Irakasleak erabiltzen du materiala prestatzeko irakasle gelako ordenagailuan.
Irakasleak erabiltzen du informazioa jasotzeko eta aurkezteko.
Irakasleak erabiltzen du, informazioa jasotzeko eta aurkezteko. Youtube ere erabiltzen du gaiarekin lotutako bideoak ikusteko.
Irakasleek beraien lanetarako beharrezko informazioa jasotzeko eta ondoren bileretan elkar trukatzeko erabiltzen dute.
Ipuin multimedia Bai,Txantxo programan. Bai, Urtxintxa programarekin.
Bai.Txantxo programarekin.
Bai, Urtxintxa programarekin.
METODOLOGIA
Erabileraren maiztasuna
Ordenagailua egunero erabiltzen dute, arratsaldeetan, gehienez 7 haur egoten dira azkeneko ordu erdian. Beti ikasleek eskatuz gero, Txantxo programa edota paint
Ipuin txokotik normalean 4 egunetik behin pasatzen dira, baina ez dute beti erabiltzen.
Egunero erabiltzen dute. Izan ere, ordenagailu txokoa dute. Txokoaz gain, noizbehinka ateratako argazkiak ikusteko erabiltzen dute.
Egunero erabiltzen da ordenagailua, goizetan. Hortaz gain ikasle batek lanak bukatzerakoan eskatzen badu ordenagailuan ibiltzea, erabili dezake.
Egunero erabiltzen dute baina irakasleek ere ez dute garrantzizko lan bat bezala ikusten. Bakoitzaren gogoaren araberakoa da.
8
erabiltzen dute.
Irakaslearen papera Irakasleak ordenagailua piztu eta Txantxo jartzen die. Haurrak bere kasara ibiltzen dira, baina gatazkaren bat sortzen bada bitartekari lana egiten du.
Ordenagailua piztu, itzali eta arazoren bat suertatzen bada esku hartzen du.
Ikasleek ordenagailuarekin arazoren bat dutenean lagundu egiten die.
Irakasleak piztu eta amatatu egiten du ordenagailua, informazioa bilatzen du ikasleei erakusteko eta ikasleek arazoren bat badute gainditzen laguntzen die.
Haurrek izan ditzaketen arazoei irtenbideak emateko dago irakaslea
Ikaslearen papera Behin ordenagailua piztuta haur guztiak nahi izaten dute harekin ibili, orokorrean ez da gatazkarik sortzen. Gehien dakitenek, gutxiago dakitenei erakusten diete.
4 edo 5eko taldeetan txanda errespetatzea eta elkarri laguntzea.
Beraiek modu librean erabiltzea.
Ikasleek arauak errespetatuz, modu librean erabiltzen dute.
Elkarlana da sustatzen dena, ikasleak binaka jarriz.
Haurren taldekatzea
Arratsaldetan taldea ttikia izaten da, ordenagailua erabiltzeko nahi duten astia dute haurrek, txandak erespetatuz.
Taldeak 4 edo 5 haurrek osatzen dituzte.
Bikoteka izaten da. Batzutan bakarka, binaka, hirunaka, launaka... izaten da. Egin beharreko lanaren arabera.
Binaka printzipioz zehaztu gabekoa. Haurren gogoaren arabera.
Ordenagailuaren kokapena
Ez dago ordenagilu txokorik. Irakaslearen mahaiaren ondoan dago
Ipuin txokoan dago. Ipuin txokoan kokatua dago, beraz, txoko honetan dauden haurrak dira erabiltzen dutenak.
Gelan, ordenagailu txokoan dago kokatuta.
Ez du kokapen espezifikorik.
9
IRAKASLEAK
Ezagutza maila Oinarrizkoa. Word, power point eta interneten oinarrizkoena.
Oinarrizkoa. Oinarrizkoa da, eguneroko gauzetarako word, internet edo power pointa erabiltzen du. Irakasle guztiek ez dute oinarrizkoa menperatzen.
Oinarrizko ezagutzak dituzte. Izan ere, berandu heldu zaie teknologia mundua. Irakasleagoaren batazbezteko adina 50bat urte izago da.
Oinarrizkoa. Adituagoak direnak dira, hain zuzen, gehiago arduratzen direnak.
Erabilera Ez oso maiz. Irakasle gelakoa erabiltzen du.
Eguneroko lanetarako eta irteera berezietarako informazioa lortzeko ere.
Egunero erabiltzen da. Eguneroko lanak egiteko, Informeak, egunerokoa...
Eguneroko lanetarako eta gurasoei oharrak bidaltzeko ere erabiltzen dute.
Prestakuntza Tutoreak ez. Eskola 2.0n dagoen irakasle eta IKT arduraunak bai, Berritzegunean.
Norbere kabuz lortutakoa. Irakasleek elkarlagunduz ikasten dute, irakasle espezialistarik gabe.
Uretero ikastaroren bat jasotzen dute, aurten adibidez, movie maker ikastaroa. Iaz power pointarena.
Informatikako irakasle batek laguntza eskeintzen die beharren arabera.
10
3.KASU BEREZIA
Taldeko bi partaidek praktikak Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin egin ditugu,
Dominikar Errepublikako Batey batean. Hato viejo #2ko Escuelita “Las Hormiguitas”-en,
zehaztearren.
Herrialde txiro bat dela kontutan hartuta (edo “Hirugarren mundua” deritzona), gure
gizartean hain arruntak diren teknologia berriak bertan hain ohizko eta arruntak ez zirela esan
dezakegu.
Hau honela izanda, eskolatxoan burututako praktiketan teknologia berriak ez ditugu ia
landu. Hala ere, nahiz eta bertako biztanleek eskura ez izan, guk eramandako argazki kamera
digitala inoiz erabili izan dugu. Ziurrenik horrelako aparatuekin kontaktuan egoteko aukera
urria dela eta, haurrak emozio eta gogo handiarekin erabili eta burutzen zituzten honekin
egindako ekintzak; hala nola, haurrek euren argazkiekin egindako klaseko murala.
Aipaturikoaz gain, ordenagailuarekin ere harremana izan dugu, nahiko murritza izan
den arren. Bertan, Karibe aldeko herrialde gehienek duten famari ohore eginez, musika
edonon entzuteko aukera dago, eta ordenagailuak ere horretarako erabiltzen dira funtsean.
Horretaz baliatuz, haurrekin eskola ondoko “Colmado”-ra (bateyeko denetariko
denda/taberna, non musika momentu oro jarrita dagoen) joaten ginen. Egunero, klaseko haur
bi aukeratu eta bertara joaten ginen, klasearen amaieran, ordenagailuan gustuko zuten abesti
bat jarri eta ikaskideek dantza egiteko.
11
4.ONDORIOAK
PUNTUZ PUNTU:
- Gizarteak eragina du: gu informazio gizartean bizi gara, eta honetan, teknologia
berriek izugarrizko garrantzia dute.
- Eskola gehienetan teknologia berrien erabilera eta dituzten baliabideak antzekoak
dira.
- Denek Urtxintxa programak erabiltzen dituzte (Ttantto, Txirritx eta Xango).
- Teknologia berrietan ordenagailura mugatzen dira.
- Irakasleek oinarrizko prestakuntza dute, euren kabuz lortutakoaK.
- Txikiak diren eskoletan erabilera handia da, ludikoa. Lanak bukatu ondoren
ordenagailua erabiltzeko aukera izaten dute. Amara Berrin, berriz, ordenagailu txokoa
dute, eta ordenagailua baliabide moduan hautematen dute haurrek. Zurriolan,
erabilera oso urria da.
- Eskola guztietan internet ez dute ikasleek erabiltzen, irakasleek baizik. Informazioa
ateratzeko, lanak prestatzeko eta gaiak osatzeko erabili ohi dute.
- Argazki kamerak ere irakasleek soilik erabiltzen dituzte, eta gehien bat irteera
berezietan argazkiak ateratzeko. Egunerokotasunean orokorrean ez du presentziarik.
- Telebistak protagonismoa galdu du, bere lekua ordenagailuak hartu duelarik. Honek
askoz aukera gehiago ematen ditu.
- Musika batzuetan erlaxatzeko eta beste batzuetan lanean dauden bitartean
entzuteko erabiltzen dute.
- Eskola bakar batean tutoreek urtero jasotzen dute prestakuntza (Luzaron). Hala ere,
jasotako formazioa ez da haurrekin aritzeko aproposa, irakaslearen erabilerara eta
haur eta gurasoei produktu bat eskaintzera zuzenduta dago (Movie Maker eta Power
Point).
ONDORIOAK
Gure lana egiterakoan, bi gizarte aztertzeko aukera izan dugu, baita gure gizarte
bertako garai ezberdinak ere. Honela, ohartu gara teknologia berriek gizartean duten
presentziaren araberakoa ere badela hauen erabilera hezkuntzan. Hala ere, gure ustez,
gizartean aurrerago egin dute teknologia berriek hezkuntzan baino.
12
Ikusitako hemengo eskola gehienetan teknologia berrien erabilera eta dituzten
baliabideak antzekoak dira, ezberdintasun txiki batzuk gora-behera. Esaterako, eskola
guztietan ikusi dugu Urtxintxa programak erabiltzen dituztela; hots, TTantto, Txirritx eta
Xango.
Erabilitako teknologia berriei dagokionean, guztietan ordenagailu eta musika
aparatuetara mugatzen dira. Eskolaren araberako hauen erabilera apur bat ezberdina da, hala
ere: eskola txikietan (Luzaro eta Igeldokoa), ordenagailuaren erabilera ludikoa da batez ere;
Amara Berrin baliabide moduan erabiltzen dute (ordenagailu-txokoa dutelarik); Zurriolan,
berriz, honen erabilera oso urria da. Musikari dagokionez, eskola guztietan antzeko
funtzioetarako erabiltzen dituzte, hau da, erlaxatzeko edo lanean dauden bitartean entzuteko.
Aipaturikoaz gain, telebistak presentzia galdu duela ikusi ahal izan dugu; izan ere,
ordenagailuak honek eskain ditzakeen funtzioak ere eskaintzen ditu, beste hainbatez gain.
Orain arte plazaraturikoaz aparte, argazki kamerak eta internet ere eskola guztietan
daudela aipatu nahi genuke. Hala ere, hauen kasuan haurren esku ez daudela edota horiek
manipulatzeko aukerarik ez dutela nabarmentzea gustatuko litzaiguke. Nahiz eta egungo
eskolek baliabide teknologiko ugari izan, haurren erabilerarako ordenagailuen zenbait
programa soilik erabiltzen dira.
Eskola gehienetan irakasleek duten formazio informatikoa euren kabuz jasotakoa da.
Kasu bakar batean, Luzaroko eskolakoan hain zuzen, irakasleek urtero jasotzen dute
nolabaiteko formazioa. Hala ere, esan beharra dugu, formazio hau alde pedagogikora baino
irakaslearen erabilera pertsonalera edota haur eta gurasoei produktu bat eskaintzera (argazki
muntaiak cd-an) zuzenduta dagoela.
5.GOGOETA
PUNTUZ PUNTU:
- “No es malo el uso sino el abuso”.
- Ez dugu premiarik ikusten haurrek ordenagailua erabiltzeko.
- Teknologia berriak beti mugatzen ditugu ordenagailura, eta ordenagailua ez dago
haurrentzako prestatuta, edo irakasleek ez dute haurrentzat prestatuta dagoen
erabilera hori ezagutzen.
- Erabilera ez da txarra, baina erabilera egokia eman behar zaio. Arazoa da irakasleek ez
dutela oso argi erabilera egokia zein den.
13
- Ez dakigu teknologia berriak erabiltzen, ez dugu ezagutzen haurrei begira,pedagogikoki
nola erabiltzearen ideiarik ez daukagu, esperientziarik ez. Urtxintxako cd-etara
mugatzen gara eta horiek eginda daudelako. Mila aktibitate egon
litezke:bideokonferentziak, kamara…baina ez ditugu ezagutzen.
- Teknologia berriak beste baliabide bat dira zerbait landu nahi denean. Ez da ezer erabili
behar hauek lantzeko. Ez helburu bezala, baliabide bezala baizik.
HAURSNARKETA
“No es malo el uso, sino el abuso”. Esaldi honek, nolabait, jasotzen du gure
hausnarketaren emaitza.
Lehenik eta behin esan, teknologia berriak hitza zuzenean ordenagailuarekin
lotzen dugu, eta ez gara jabetzen gure egunerokotasunean etengabe teknologia
berriak erabiltzen ari garela. Hots, ordenagailuaz gain, telebista, sakelakoa, MP3,
MP4, Ipad…
Teknologi berriak ditugu geroz eta indar handiagoz sartzen gure gizartean.
Horiek ukatzea ere ez dugu egoki denik esango, noski, baina, horiei erabilpen egokia
ematea izan beharko litzateke Haur Hezkuntzan irakasleriaren betebeharra, gure
ustez. Hau da, teknologi berriak baliabide bat bezala ikus ditzaten haurrek, beste
edozein baliabide eskaintzen diegun eran, ez mugarik gabeko jolas huts bat bezala.
Haurrek adin honetan beren heziketa globalerako alderdi desberdinak landu
behar dituzte oraindik eta teknologi berriak ezin ditu arlo hauek baztertu. Ez dugu
uste egoki denik, esate baterako, bideo edo ordenagailuan jolasean ibiltzea limiterik
gabe, lagunarteko harremanak eta betiko jolasak mugatzen baditu.
Beraz, erabilpen egoki bat emanez, tresna erabilgarri bat izan daiteke Haur
Hezkuntzan, baina beti ere, beste baliabide batzuk ditugula kontutan hartuz.
Bestalde, irakasleriari dagokionez esan, teknologia berrien alorrean duten
prestakuntza oinarrizkoa dela eta eguneroko lanak aurrera atera ahal izateko beraien
artean laguntzen direla, beti ere beraien kabuz ikasitakoa aplikatuz.