6
SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO EGUNKARIA 2013ko azaroa 24. urtea 2. Zb Azaroaren 23an 400 pertsona inguru batu ziran, ikasle ohien bazkarian, eta izugarrizko eguna igaro eben. Bazkaria eta osteko juergak merezi izan eban. Hasiera baten 110. urteurrena ospatzea izan zan helburua baina, atzealdeko eraikina egiten ari zirala eta, dana amaituta egon arte ez egitea erabaki zan; hori dala eta 111. urteurrena ospatu da, eta horretarako hainbat urtetan zehar bertatik pasatako ikasle mordoa azaldu zan. Lehenik, guztiek izan eben ikastetxea bisitatzeko aukera, batetik, eurek bizitakoa gogoratzeko eta, bestetik, barrikuntzak edo nobedadeak ezagutzeko. Ostean guztien argazkia atara zan eta, jakina, bazkaldu. Gero bazkaria apur bat bajatzeko, musikaren laguntzaz, dantzaldia egiteko aukera izan eben. Gogoratu ataratako argazkia WEB orrialdean jarriko dala, gura dauanak deskargatzeko. IKASLE OHIEN BAZKARIA / 111 años cumplidos ERROXAPE TALDEAGAZ HIZKETAL- DIAN, ESPERIENTZIAREN BERBEA DBH 3 eta 4. mailako gazteak Erroxape taldeko ema- kumeekaz elkarrizketatu jakuz; emakumeok, hainbat urte- tan bizitzako esperientziak eta eginbeharrak azaldu eta kontatu deutsiez. Gazteok ezagutu dabez nagusi izan arren, beti dagoela laguntzeko edo prest egoteko jarrera eta go- goa. Jakin behar dozue, talde honek urtean zehar ekimen piloa egiten dauala herriari laguntzen. Eta hau guztia aurtengo geure lemagaz bat dator, gure nagusiak, bizi dogun egoera latz honetan, jo eta ke ari dirala besteoi laguntzen. DOMUND DOMUNDeko pasadan kanpainan, ikastetxeko partaide guztien laguntza batu ostean, danatara 1095,41€ batu dira. Bene-benetan eskerrik beroenak guztioi! Zuen laguntza eskertuko dabe hainbat eta hainbatek!. La cantidad recogida en la campaña del DOMUND ha ascendido a 1095,41€. ¡Gracias!

IKASLE OHIEN BAZKARIA / 111 años cumplidos · 2013. 12. 4. · gure nagusiak, bizi dogun egoera latz honetan, jo eta ke ari dirala besteoi laguntzen. DOMUND DOMUNDeko pasadan kanpainan,

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: IKASLE OHIEN BAZKARIA / 111 años cumplidos · 2013. 12. 4. · gure nagusiak, bizi dogun egoera latz honetan, jo eta ke ari dirala besteoi laguntzen. DOMUND DOMUNDeko pasadan kanpainan,

SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO EGUNKARIA 2013ko azaroa 24. urtea 2. Zb

Azaroaren 23an 400 pertsona inguru batu ziran, ikasle ohien bazkarian, eta izugarrizko eguna igaro

eben. Bazkaria eta osteko juergak merezi izan eban.

Hasiera baten 110. urteurrena ospatzea izan zan helburua baina, atzealdeko eraikina egiten ari zirala

eta, dana amaituta egon arte ez egitea erabaki zan; hori dala eta 111. urteurrena ospatu da, eta horretarako

hainbat urtetan zehar bertatik pasatako ikasle mordoa azaldu zan.

Lehenik, guztiek izan eben ikastetxea bisitatzeko aukera, batetik, eurek bizitakoa gogoratzeko eta,

bestetik, barrikuntzak edo nobedadeak ezagutzeko. Ostean guztien argazkia atara zan eta, jakina, bazkaldu.

Gero bazkaria apur bat bajatzeko, musikaren laguntzaz, dantzaldia egiteko aukera izan eben.

Gogoratu ataratako argazkia WEB orrialdean jarriko dala, gura dauanak deskargatzeko.

IKASLE OHIEN BAZKARIA / 111 años cumplidos

ERROXAPE TALDEAGAZ HIZKETAL-DIAN, ESPERIENTZIAREN BERBEA

DBH 3 eta 4. mailako gazteak Erroxape taldeko ema-

kumeekaz elkarrizketatu jakuz; emakumeok, hainbat urte-

tan bizitzako esperientziak eta eginbeharrak azaldu eta

kontatu deutsiez. Gazteok ezagutu dabez nagusi izan arren,

beti dagoela laguntzeko edo prest egoteko jarrera eta go-

goa. Jakin behar dozue, talde honek urtean zehar ekimen

piloa egiten dauala herriari laguntzen.

Eta hau guztia aurtengo geure lemagaz bat dator,

gure nagusiak, bizi dogun egoera latz honetan, jo eta ke ari

dirala besteoi laguntzen. DOMUND

DOMUNDeko pasadan kanpainan, ikastetxeko partaide guztien laguntza batu ostean, danatara

1095,41€ batu dira. Bene-benetan eskerrik beroenak guztioi! Zuen laguntza eskertuko dabe hainbat eta

hainbatek!. La cantidad recogida en la campaña del DOMUND ha ascendido a 1095,41€. ¡Gracias!

Page 2: IKASLE OHIEN BAZKARIA / 111 años cumplidos · 2013. 12. 4. · gure nagusiak, bizi dogun egoera latz honetan, jo eta ke ari dirala besteoi laguntzen. DOMUND DOMUNDeko pasadan kanpainan,

LH 4. mailako ikasleak Urriaren 28an Loiuko aireportura

eta Pakea Bizkaia belauntzia bisitatzera joan ginan. Airepor-

tuan bidaia bat egiteko jarraitu behar doguzan pausuak

azaldu euskuezan. Honez gain bertako segurtasun neurriak

jakinarazi euskuezan. Hau ikusi ondoren aireportuko suhiltzai-

leengana abiatu ginan. Han erakustaldi txikia egin ondoren,

barratik jaitsi ginan eta euren kamioekaz ura bota eben. He-

mendik urtenda, Getxoko kirol portura joan ginan eta, bertan,

Pakea Bizkaiko espedizioko tripulazioa itxaroten egoan. An-

tartidara egindako espedizioaren bideoa ikusi genduan eta be-

launtzia erakutsi eta ze-

langoa dan barrutik azaldu

IRTEERAK / Salidas

Page 3: IKASLE OHIEN BAZKARIA / 111 años cumplidos · 2013. 12. 4. · gure nagusiak, bizi dogun egoera latz honetan, jo eta ke ari dirala besteoi laguntzen. DOMUND DOMUNDeko pasadan kanpainan,

EA 21 TXOKO BERDEA /

Agenda 21

BARRIRO, EDUKIONTZI HORIETARA BOTA

DAITEKEZAN ONTZIAK GOGORATU GURA DEU-

TSUEGU:

- PLASTIKOZKO BOTILA ETA ONTZIAK: UR,

FRESKAGARRI, ESNE ETA ABARREN BOTILAK,

GARBIGARRIEN ONTZIAK, BAINUKO GEL, KOLO-

NIA ZEIN XANPU ONTZIAK, GURIN-TERRINAK

ETA JOGURT POTEAK, POLIESPANEZKO AZPILAK,

PLASTIKOZKO BILGARRIAK (MADALENAK, GAI-

LETAK, E.A), PATATA FRIJITU, ZIZKA-MIZKA,

GOZOKI ETA ANTZEKO JAN-GAUZEN POLTSAK.

- METALEZKO ONTZIAK: KONTSERBA LA-

TAK (TOMATEA, ATUNA, SARDINAK, MUSKUI-

LUAK, E.A), EDARI POTEAK, ALUMINIOZKO PAPER

ETA AZPILAK, AEROSOLAK, FLASKO ETA ABAR-

REN METALEZKO TAPOIAK.

- BRIK ONTZIAK: ZUKU, ESNE, ARDAO, IRA-

BIAKI, SALDA, GAZPATXO ETA ABARREN ON-

TZIAK.

BESTE KULTURAK AZ-

TERTZEN / Diversificación

cultural HH 4 urteko umeek unitatea lantzean Nueva

Zelandako maorien kultura aztertu eta landu dabe,

euren ezaugarri pilo bat ezagutuz.

Los chavales de 4 años trabajando los maoríes de Nueva Zelanda.

Page 4: IKASLE OHIEN BAZKARIA / 111 años cumplidos · 2013. 12. 4. · gure nagusiak, bizi dogun egoera latz honetan, jo eta ke ari dirala besteoi laguntzen. DOMUND DOMUNDeko pasadan kanpainan,

KONPETENTZIETAN BLAI / Practicando para el día de mañana

LH 4. mailako ikasleok, konpetentziak

dirala eta, hainbat gauza barri ikasten gabilz.

Alde batetik, barregarria irudituko jatzue,

baina korbataren korapiloa egiten eta tur-

banteak buruan zelan ipinten diran ikasi dogu.

Beste alde batetik, Ingurune arloko gaiagaz

lotuta ere, eskeleto mugikorrak egin doguz.

Ikasle bakoitzak berea etxera

eroan dau.

Amaitzeko hiruhilabete

honetan sukaldera joan gara.

Gela batek bizkotxoa egin dau

eta besteak limoi krema. Aurre-

tiz errezetak zelan idazten di-

ran ikasi genduan. Hemendik

Master Chefera joango gara. Su-

kaldari trebeak bihurtuko gara!.

Los alumn@s de 4º de Primaria se están poniendo al día.

IKASLEAK PARTE HARTZEN / Participación estudiantil

Hiru ikasleren artean egindako poematxoak. Honeek “estilo baliabideak fonetikoak” aztertzen ibili

jakuz.

“Zure begiak itzuli itzali dira, “Zure itzul itzaliak, Zure itzuli itzaltzeek lau gau dira, beti dira lau gau. Zure irribarreak nireak ez dira, Beraz zure musuak, Baina ez galdu itzuli itzali hori.” Ez daude gaur.” DBH 3 Herman Pelissier DBH 3 Jon Jodar

“Hats hotsa da, Hats egitean entzuten den hotsa, Hats egin ezazu isilean, entzuteko haien hotsa, Eta konturatuko zara hats horren hotsa suabea dela.” DBH 3 Jokin Marin

Igarri dozuez berton azaldutako baliabideak???

Page 5: IKASLE OHIEN BAZKARIA / 111 años cumplidos · 2013. 12. 4. · gure nagusiak, bizi dogun egoera latz honetan, jo eta ke ari dirala besteoi laguntzen. DOMUND DOMUNDeko pasadan kanpainan,

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK / Energías renovables

Pasadan azaroaren 5ean DBH 2. mailako neska-mutilak Munitiba-

rreraino joan ziran bertan dagoen zentroa bisitatzen. Zentro hone-

tan energiak berriztagarriak lantzen dabez eta energia mota honeei

buruz jakin beharrekoa azaldu eutsen. Batez ere Eguzki eta Haize

Energiak landu ebezan. Eta horrez gain Euskal Herriko errota zaha-

rrenaren aztarnak ikusteko aukera izan eben.

Los alumn@s de 2º de la ESO se acercaron hasta Mu-nitibar para profundi-zar más de cerca las energías renovables.

BERBALAGUNek LAGUNTZA BEHAR

“Berbalagun” euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi

dauan egitasmoa da; euskara praktikatzeko eta bizitzeko aukera emo-

ten dau. Berbalagunak 5-6 pertsonako taldeetan alkartzen dira. Tal-

deak berak aukeratzen dauan orduan eta egunean batzen dira, mini-

moa astean ordu bat izanez. Parte hartzen animatzen zaituegu, anto-

latutako taldeetan edo talde barrietan aritzeko. Horretarako harre-

manetan jarri “Berbalagun” arduradunekaz. Euskara hobetu gura ba-

dozu, konfiantza hartu gura badozu, edota euskaraz ondo moldatzen bazara eta berba egin nahi dauanari

laguntzeko prest bazagoz ETORRI, MESEDEZ, laguntza behar dogu. Euskaraz aritzea guztion onerako da!.

Si quieres mejorar tu nivel de Euskara, o tu confianza, o ayudar a los que no dominan el idioma, ayúdanos

y apúntate.

Page 6: IKASLE OHIEN BAZKARIA / 111 años cumplidos · 2013. 12. 4. · gure nagusiak, bizi dogun egoera latz honetan, jo eta ke ari dirala besteoi laguntzen. DOMUND DOMUNDeko pasadan kanpainan,

LA ACTIVIDAD FÍSICA MEJORA EL APRENDIZAJE Y EL RENDIMIENTO ES-

COLAR / Ariketa fisikoa oso komenigarria ikasketetarako

El observatorio de Salud de la Infancia y la Adolescencia -Fundación Faros- del Hospital San Joan de Déu ha publicado su séptimo cuaderno, titulado “La actividad física mejora el aprendizaje y el rendimiento esco-lar”. El objetivo de este nuevo informe es recoger los principales beneficios que tienen la actividad física y el de-porte en la salud integral del niño, en el aspecto físico, mental, conductual, emocional y en la adopción de valo-res. En este trabajo se subraya la importancia de que los niños practiquen ejercicio de forma regular y destaca, sin embargo, que nunca deben practicarlo de forma obligada o bajo presión, sino que deben hacer deporte como un juego, como un espacio de recreo y socialización en el que los niños puedan divertirse y adquirir valores. Los niños que practican deporte gozan de un mejor estado de salud y bienestar: son más fuertes, también de mentalidad; son más sociables; y padecen menos trastornos como la ansiedad y la depresión. Además, cada vez más estudios evidencian que la actividad física tiene una relación directa con la mejora del rendimiento cog-nitivo de los niños.

Informazio guzti honegaz lotuta, Ikastetxean

badogu honi buruz zeresana daukan pertsona: Eneritz Un-

dabarrena.

Txikitatik gaur egunera arte kirola bere bizitzari

lotuta egon da. Sei urtegaz hasi, bakarkako kirolean, eta

gero saski munduan sartu zan, konpetizio mailan. Lorpenak

izan dauz saskian, bai Bizkaiko txapelduna, baita Euskadi

txapelduna eta Espaniako txapelketan ere egon zan. Baina

danak ez dira izan lorpenak, ibilbidean gorriak ere ikusi

dauz.

Gaur egun ere kirola egiten dau, frontoian, palan eta padelean hain zuzen.

Berari egindako alkarrizketatxoa dozue jarraian.

1. Eneritz, zure ustez kirolak badauka eraginik ikasketetan?

Bai, kirolak arreta eta kontzentrazioa hobetzen dauz. Asko laguntzen dau emozioak bideratzen, porta-era aldetik ere laguntzen dau, zure eguneroko errutinetan zorrotzagoa izaten. Kirolak arau asko dau-kaz azken finean, bizitzak daukazan moduan. Taldeko hartuemonetan ere asko laguntzen dau. Uste dot ildo honetatik arrazoi guztiok lagungarriak dirala ikasketetarako.

2. Zure bizitzan, kirolak zer emon deutsu?

Kirola nire bizitzan ezinbestekoa izan da. Kirola nire ustez, ez da aparteko puntua, bizitza ulertzeko beste modu bat baino. Kultura da, ni naizen moduko pertsona izaten lagundu deustana.

Lagunekaz, taldekideekaz, kirol munduan pozak eta frustazioak bizi izan dodaz, gaur egun lagun han-diak gara. Kirola egitea ondo, osasuntsu eta lasai sentitzeko era bat da.

3. Heziketa Fisikoko espezialista zaranez, gurasoei ze aholku emongo zeunskioe kirola bultzatzeko?

Lehenengo eta behin, argi izan behar dogu gurasoak umeen ereduak garala. Teoriatik ezin dogu kirola bultzatu; etxean ahal dan neurrian kirol-kulturak egon behar dau. Pentsa behar dogu, osasuntsu senti-tzeko modu bat dala. Ez dogu txapelketetan parte hartu behar, familian ere praktikatu daiteke. Umeak joko moduan hartu behar dau. Ez dogu derrigortu behar, baina euren interesetatik hasita posi-ble da ariketa fisikoa lantzea. Amaitzeko, nik uste dot kirola zure emozioak, pertsonalitatea, hartuemonak, eta batez ere zure fisi-koa indartzeko modu merke eta bidezkoena dala.