Herria 3018

  • View
    251

  • Download
    8

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3018

Text of Herria 3018

  • Jakintza elkartea ez dago lo. Badoa beti aitzina gure ondarearen gria handi batekin. Bat bestearen ondotik, uztail huntan ate ra ditu bi zenbaki aberats, dena mamia, bi herri ohoratuz, Bidarte Lapurdin eta Donamartiri BaxeNafarroan. L e h e n a r e n aurkezpena kasik ixilixila egin bada, bigarren horrentzat untsa bilkura herrikoia bazen muntatua iragan larunbat goizean Donamartirin berean, herriko etxearen itzalpean. Herritar andana bat ere bildurik karia hortarat. Deneri, Pierre Haiaguerre auzapezak eta Ren Garat axudantak egin diote ongi etorri bero bat. Azpimarratuz gisa hortan plazaratu lana zoin baliosa den herriarentzat. Ondotik, Guy Lalanne elkarteburuak ere eskertu ditu sail hortan parte hartu duten guziak. Herriko kontseiluaren bilkuretarik bildu argitasun guziak ez baitira aldizkarian sartu, toki eskasez, sartu ez diren zati horien bilduma bat eskainia izan zaio auzapezari, artoski begiratuko duena bixtan da. Bidarte eta Donamartiri, horra beraz beste bi herri ohoratuak Jakintza elkarteari esker. Bi zenbakiak ere gehiago aipatuko ditugu helduden astean...

    Pierre Haiaguerre auzapezak eskerrak bihurtu dituJakintzari.

    Pastorala bera, aitzinetik iragarri bezala, hiru orenez eman da, ez gehiago, eta hobe bero zakar harekin ! Airoski emana, denbora galdurik gabe, 17 jelkaldirekin, kantu eta dantza ederrak tartekatuz. Ageri zen hor Mixel Etxekopar, Niko Etxart eta Joimo Arhanceten aztaparra, eta xuxen den bezala gogotik txalotuak izan dira, hain ziren kantu eta dantzu batzu bereziki hunkigarriak, balkoineko 15 musikariek ederki lagundurik egia erran, buzuki eta gaineratiko tresnekin.Airoski jokatua diogu, menturaz airoskiegi ? Beharbada, duela lau mende lapurtar emazteek jasan zuten De Lancren krudelkeria hura ez da behar zukeen barnatasunarekin senditu, nahiz De Lancrek berak

    eman duen prediku gaiztoa ihurtzuriaren parekoa izan. Jelkaldiak aski laburrak aurkitu ditugu, Titika Rekalt idazlea ez da itzulimitzulika ibili, zuzenki joan da mamira, hitz aski gordinekin batzutan : Badate sz hartrik bular frijit eta zkzilo tzokartrik, Urdaa ederrik ere bada titiak beti tzilintzau, Koskollik batere gabe dira gure gizon kl horik... Haatik, so zagon emazte bati entzun diogu : Ez idurian, politikotik frango badu pastoral hunek. Segurki, eta Titika Rekalten mezua argia zen : Herri bat ez da hola ustegabean matatzen, odol istilek beitakie hazi berrien urstatzen. Horiek hola, gure arabera manex begiekin ikusirik pastoral hau aitzinekoen ildo bertsutik joan da, funtsezko berritasun edo iraultzarik gabe, usaian baino molde biziagoan menturaz. Batere aspergarria etzaikun betiko airean emana, eta horrela gustatzen zaiku pastorala, zenbaitzuk menturaz artetik rap moduko aire bat ere har zezaketelarik. Ohiko suiet nagusirik etzen, bi pertsonai mota nagusi zirelarik, kiristiak eta trkak, azken hauetan Henri IV, De Lancre eta pentsamolde oneko burges andana bat, gutitarik egin baiduke elizgizon batzu ere ez trk bilakaturik.

    Balitaike zer erran oraino, jantzien edertasunaz, aktoreen jokoaz, satanen jauziez, taulen gainera asto zuria eta artaldearekin batera igan den ahuntzaz (aker bat igurika zitaikeelarik)... Bainan utz ditzagun pastorala oraino

    ikusi ez dutenak beren begiekin ikusgarri eder hori helduden igandean deskubritzera, bigarren aldikotz emana izanen baita Alozen, 10.30etako mezatik hasirik, pastorala bera 15.30etan. Azken hitz bat halere : Ezpeizek ereman ditu joanden igandeko antxerak 1900 eurotan.

    2009ko Uztailaren 30ekoa - ISSN 0767-764330 Juillet 2009 - 1,10 E - N 3018 -

    MINTZO BATBarkatu otoi, badakit lehen solas hunen gatik badirela hain segur bel tzurika plantatuko direnak bainan egiaz egi dautzuet orai dugun Aita Saindua, Benedikto XVI, ez dutala hain gostu-koa. Batzuetan iduritzen zaut aitzinerat egiteko partez gibelka doala. Gauza askotan, idekitzaile baino gehiago ze-rratzaile dela. Bestenaz ere hautetsi zutelarik, duela lau urte, banuen jada-nik halako arrangura bat: etzenez aise gazteagoko norbait ezartzen ahal kar-gu hortan, jakinaren gainean apezpiku guziak bortxatzen direla beren alkiaren uzterat 75 urtetan, denak salbu dene-tako lehena, Erromakoa hain xuxen, hori enetzat segurik ezin konprenitua izanki... Erromakoa 78 urtetan jartzen ahal bere sailari, eta nolako sailari! Horiek hola, hilabete huntan entzun da Aita Saindu hori aski gora mintzo, mundu guziari zabaltzen ziola dei su-har bat, gutun berezi baten bitartez, gisa hortako hirugarrena bera kargutan jarriz geroz... Caritas in Veritate, dei-tzen da maitasuna eta egia elgarri josten dituen dei hori. Baditake haa-tik munduak ez duen hanbat entzun, sasoin huntan e rrazu, uda beteko bu-rrunba alimale horrekin... Hor direlarik alabainan oporrak, Frantziako itzulia, Baionako bestak, xerrietako gripa eta beharriak tutatzen daizkiguten beste hameka gauza! Alta, erakaspen baliosak dauzka gu-tun ideki horrek. Nunbait idatzia izan da ere irakur-erretxa dela. Nik ez dut baitezpada hala kausitu. Lehen zatia bereziki frango zaila iduritu zaut. Gero haatik, sei kapitulutan, jendetasunaz, elkartasunaz, jendartearen zimenduez, bizia ren erroez eta erran nahiaz, zu ados edo ez ados, gisa guziz bada hor ainitz gogoeta sarkorren pazka. Nola ihardoki behar zaioten mundua zafra-tzen duten gaitz pisu horieri, izan go-setea, bortizkeria ala zernahi. Nolako axola behar dugun lanaren eta mozki-nen hobeki partikatzeaz, bai eta ingu-rumenaz, nolako bideak ideki behar litazkeen garapen orekatu baten gri-arekin...Egia erran, denen buru, ez da behar-bada deus arrarorik gutun hortan, ez baita baitezpada deus berriagorik ere, bainan beti eta gehiago gogoan hartu behar ginuzkeen erakaspen emankor batzuen bilduma on bat.Hori bera ez baita guti gaurko egu-nean... J-B D

    Ziminoa beti ziminojaun handi

    beztiturik ere...

    (Greziako erran zaharra)

    BIDARTE ETA DONAMARTIRI...

    Aloztar, Ziboztar eta

    Onizegaintarrek egun ederra

    eskaini daukute igandean,

    Belagileen trajeria

    pastoralarekin. Bazuen laurogeita bat urte etzuela

    pastoralarik eman Alozek, azkena

    1928ko apirilean, Abraham, orduko pastoralen gaiak mota hortakoak izanki. Aurtengo

    hunek goizetik bilarazi du jendea, xoko moko askotarik etorria Alozeko herrriaren sartzean, pentze batean, eman den mezarako, pastoraleko

    aktoreak lehen lerroetan jarriak, Tote Saldubehere meza emaile nagusi, Jeannot Etcheto garindaintarra

    predikari. Ondotik, pastoralegileek egin dute ohiko karrikaldia Alozen gaindi. Eta aratsaldean, tenoreko bildu da ikuslea, saldoan, 3500eko bat pastoralzale, erretzeko eguzki

    pean, zenbaitzu maldan goraxagoko zuhaitz batzuren itzalpean jarriz. Eszenatokiaren parreko jartokiak

    bereziak ziren, zurezkoak, lur maldan gogor finkatuak.

    Kantarietan, Niko Etxart

    Azken peredika Bi anaiak pozik, Jan Pierra Rekalt errejenta eta Titika Rekalt idazlea

    ALOZEKO TRAJERIA,AIROSKI EMANA

    Mundu bat Alozera bildua

    Debrua kolore alaietan

  • 40 urte egin du gizonak lehenaldikotz ilargian izan zirela 1969kouztailaren 20ean. Gertakari hori ospatudute amerikanoek, zuzen bezala, erakutsizurrats haundia izan zela gizakiarentzat hirugizonen ilargiaren gaineko urrats ttipitto horiek :Obama presidentak bere jauregirat gomitatuditu orai 78-79 urte dituzten Amstrong, Collinseta Aldrin hiru jaunak. Orai argizagiarena egina,Marzoren aldi izan dute beste batzuek hurrenaeta bixtan da segitzearen alde daudela lehenbalentria hori egin zutenak. Iguzkiaren aldi zen orai berriz uztailaren 23huntan bainan arras beste gisa batean : India,Japonia eta Xinako partea jo ditu joandenasteazkenean iguzkia doi batez itzaltzen zueneklipsia batek eguna gau eginez epe laburbatean i largia pasatzen zelarik orduaniguzkiaren eta lurraren artean. Ez omen da2132 urtea artean holakorik ikusiko. Norbaitekikusiren hura ere. Urdeen A gripa deitzen dugun haren berrijakiten da beti munduan gaindi eta orain 700hiletara pasatu da orotara gaitza. Mundukoosasunaren ardura duen OMS erakundeakerran ere du orain arteko beste izurriteak bainozaluago ari dela gaitza emendatzen munduaneta beraz ez dela amor egitekorik horren kon-trako neurrietan, bereziki toki batzuetan. Ukraina OTAN batasunean sartzeko galdezbaitago beti, horra Amerikar Estadu Batuekzinez sustengatzen dutela bide hortan, nahizauzoko Errusia ez alde izanik ere, ez baitusartze hortaz batere dudarik egiten UkrainakoViktor Iutxenko presidentak. 22000 soldado gehiago Irakia eta Afganistan-erat igortzea erabakiz Amerikak, ez dira segurhango nahaskeria batzuen xuxentzeari amoremaitekotan oraino Obama eta lagunak,bestalde handik erretiratzera ari diren denborahuntan ere. Ez haatik epe luzeegiarentzat horihalere baina seguragoz. Turkian ez da gehiago haizu ostatuetan etajatetxetan erretzea edo pipatzea, ez-eta jen-dearen biltokietan ere. Debekatzeko lege ho-rrek ari ditu usaiak aldatzen, tabako saltzeakttipitzen alta orai artean guziz gehienek erre-tzen zutelarik ostatuetan, diotenaz. Ondorioakere araberakoak zituzten tabakotikako ainitzeritasunekin eta 100.000 hil ere urtean Turkian. Hegoamerikan bere presidentziako epealaburregia zaie president askori herriaren ma-natzeko mandata pare batekin, hasiak zituztenerreformatzeen bururatzeko. Bixtan dademokraziaren aldeko arrazoinez dituztelapresidentziak mugatuak, gehienetan : bazirenalabaina buruzagi batzu beren kargutik ezinkenduak, batzu zaharregiak eta beste batzupodere guziak beren eskuetan ezarriakzituztelakotz. Holakoen aldatzea arras beha-rrezkoa bilakatzen da, bixtan dena. Eta badirabeste batzu hasi lanaren segitzea on luketenakere. Horra nola izaiten diren president batzu

    konstituzioa aldatu nahi ukaiten dutenak luza-menduarekin, gauzak zuzenki egiteko, bestebatzu indarka dauden denboran, edo indarkakenduak. Luzeak eta nekeak bainademokraziaren bideak, bereziki holako ohidu-rarik ez zuten tokietan.Filipinetan ere komedia bera : Gloria Arroyodute presidenta z