8
Gaur emango diote azken agurra, Joxe Mari Gorrotxategiri Gaixotasun luze baten ondoren zendu da, euskal gozogintzaren erreferentzia bilakatutakoa; Santa Maria elizan izango da hileta, 19:00etan // 2 Ibarrako Gazte Zulo eta Belabieta prest dira, udako aisialdia jardueraz betetzeko // 4 AMASA-VILLABONA HERRIKO EMAKUMEEN TOPAKETA, ETZI // 3 Larraulen eta Berrobin alkatetzak hartuko ditu PSE-EEk Berrobin, zazpi zinegotzietako batek uko egingo dio karguari // 5 «Harrapakari naturalak dira txoriak eta saguzarrak» BEÑAT DIAZ YAÑEZ ORNITOLOGOA Aranzadi Zientzia Elkartearekin, Biobox proiektu pilotuan lanean dabil ikaztegietarra, sagasti eta mahastietan betidanik egon izan diren izurriteak era biologikoan kontrolatzeko proposamen berrien bila // 6 ENERITZ MAIZ ETXARRI 800 mendi lasterkari elkartuko ditu igandeko hitzorduak T3T eta T2T probekin batera, Gazte Lasterketa izango da, estreinakoz; Sarah Ugarte eta Iñaki Olano lasterketa gozatzera irtengo dira // 7 OSTEGUNA 2019/06/13 7. urtea, 1.074. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

«Harrapakari naturalak dira txoriak eta saguzarrak» · rago, «gozogintzan lanean ari-tzen zirenentzat konfiteroizaera berreskuratzeko lan berezia egin zuen». Pixkanaka, makinak

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: «Harrapakari naturalak dira txoriak eta saguzarrak» · rago, «gozogintzan lanean ari-tzen zirenentzat konfiteroizaera berreskuratzeko lan berezia egin zuen». Pixkanaka, makinak

Gaur emango diote azkenagurra, Joxe Mari GorrotxategiriGaixotasun luze baten ondoren zendu da, euskal gozogintzaren erreferentziabilakatutakoa; Santa Maria elizan izango da hileta, 19:00etan // 2

Ibarrako GazteZulo eta Belabietaprest dira, udakoaisialdia jarduerazbetetzeko // 4

AMASA-VILLABONAHERRIKO EMAKUMEEN TOPAKETA, ETZI // 3

Larraulen etaBerrobinalkatetzakhartuko dituPSE-EEk

Berrobin, zazpizinegotzietako batek ukoegingo dio karguari // 5

«Harrapakari naturalak diratxoriak eta saguzarrak»BEÑAT DIAZ YAÑEZ ORNITOLOGOA

Aranzadi Zientzia Elkartearekin, Biobox proiektu pilotuan lanean dabil ikaztegietarra, sagasti etamahastietan betidanik egon izan diren izurriteak era biologikoan kontrolatzeko proposamen berrien bila // 6

ENER

ITZ M

AIZ E

TXAR

RI

800 mendilasterkarielkartuko dituigandekohitzorduak

T3T eta T2T probekinbatera, Gazte Lasterketaizango da, estreinakoz;Sarah Ugarte eta IñakiOlano lasterketa gozatzerairtengo dira // 7

OSTEGUNA2019/06/13 7. urtea, 1.074. zenbakia107.6 fmwww.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: «Harrapakari naturalak dira txoriak eta saguzarrak» · rago, «gozogintzan lanean ari-tzen zirenentzat konfiteroizaera berreskuratzeko lan berezia egin zuen». Pixkanaka, makinak

Joxe Mari Gorrotxategigozogilea zendu daGaixotasun luze baten ondoren, asteartean hil zen, 90 urterekin, eta gaur izango da hileta elizkizuna; TolosakoBabarrunaren Kofradiako lehen lehendakaria izan zen

Josu Artutxa Dorronsoro

«Euskal kulturarentzako galerahandia» dela dio Juan ManuelGarmendia Otegi Kofradia Gas-tronomikoen Elkarteko lehen-dakariak. «Intentsitate handizbizi zituen bizitzaren alderdiguztiak. Bera ezagutzeko aukeraizan dugunok, jakitun gara auke-ra guztiak ikasteko eta gozatzekobaliatu zituela; beti izan da osomilitantea eta oso aktiboa. Bereibilbide pertsonalean eta profe-sionalean zehar izandako umo-rearekin eta laguntasunarekingeratzen gara».1929ko erramu igandean jaio

zen Joxe Mari Gorrotxategi Pika-sarri, eta lau anaietan zaharrenazen bera. 1957an, Mirentxu Pera-lesekin ezkondu zen, eta seiseme-alaba izan zituzten. «Berakez zuen haurrak negozioan has-terik nahi eta, beraz, ikasketeta-ra bideratu zituen». Rafa eta Iña-ki semeek, ordea, urrats berak ja-rraitzeko asmoa azaldu zioten.

TRANSMISIO GOZOATradizioz, herriko erdiguneankokatutako gozotegietan eginizan dute lan gozogileek. Horre-la, XVII. mendeaz geroztik Tolo-sako Kale Nagusian dago, gauregun gorrotxategitarren gozote-gia dena, Plaza Zaharreko sarre-ran. 1925ean, bere aitona MatiasGorrotxategik hartu zuen lokala.14 urte zituela, familiako nego-zioan ikastera sartu –orduan,bere aita Joxe Mari zen jabea–,eta gozogile izateko ametsa beteahal izan zuen Gorrotxategik.

Bere ezagutza aberasteko as-moz, Donostiako, Iruñeko etaMiarritzeko gozotegi entzute-tsuetan ere aritu zen lanean. Ka-talunian, Sabat maisu handiarengozogintza eskolan ikasle izanzen. Baina, bereziki, familiakonegozioari heldu zion, kalitateeta ospe handia emanez, «euskalgozogintzan erreferentzia izate-ra heldu arte»; tartean, Xaxu ize-neko gozo berritzailea sortuzuen. Izena San Blas auzoko Sa-sueta baserrian jaiotako gozote-giko langile baten ezizenetik da-tor. Baina, ez hori bakarrik. Ga-bonetan ohikoak diren turroiak,teilak, zigarrotxoak eta txokolateugari ere sortu zituen.Jaki berritzaileak sortzeaz ha-

rago, «gozogintzan lanean ari-tzen zirenentzat konfitero izaeraberreskuratzeko lan berezia eginzuen». Pixkanaka, makinak etaelementuak ikuskatzen eta bil-tzen joan zen, «bere sektoreanbakarra den museoa osatu arte».

Ondoren, gozogintzaren historiaikertzera igaro zen. Hainbat sariere eskuratu zituen: MundukoGozogintza Lehiaketan zilarrez-ko saria, Euskadi Turismo sariaeta Eguzki Lora saria. 65 urte zi-tuela, ezbehar handi batek bul-tzatuta, lantegia seme-alabenesku utzi zuen.

HERRIAREN ALDE LANEANKultur munduarekin ere loturaestua izan zuen. Joxemiel Baran-diaran, Jorge Oteiza eta MikelLaboa sortzaileekin maiz elkartuzen. Herriari denbora ugari es-kaini zion. Zinegotzi izatea pro-posatu zioten, eta alkateorde iza-tera heldu zen. Euskarazko haureskola eta txistu eskola jarri zi-tuen martxan, eta kale garbitzai-leei soldata igotzea lortu zuen.2008an omenaldia egin zion

udalak. Egun berean, Tolosakokultura eta gastronomia bizitzaislatzen zuten bere argazkiekinosatutako erakusketa bat inau-guratu zuten. Aldi berean, Tolo-sako tradizioen jarraitzaile su-tsua izan zen. San Joan egunean,

Tolosako Udalak omenaldia eskaini zion Gorrotxategiri, 2008an. JOXEMI SAIZAR

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 13a

Zaintzailea

Tolosa.Abuztuan, ordezkapen ba-terako, pertsona bat behar da, goi-zez, adineko bat zaindu eta etxekolanak egiteko. Euskaraz jakiteak le-hentasuna du. Informazio gehiago-rako, deitu 680 45 51 67 zenbakira,17:00etatik aurrera (Miren).

Tolosaldea.Uztailean umeak zain-

IRAGARKI LABURRAK

tzeko prest dagoen 18 urteko neskabat naiz. Interesatuek, deitu 661 3694 28 telefono zenbakira.

Zerbitzaria

Tolosa. Ikatza taberna, lanaldi osoanlan egiteko zerbitzari bila dabil. Inte-resatuek, bidali kurrikuluma [email protected],edo deitu 625 70 48 85 zenbakira.

lore sorta eskaintzen zion alkate-ari. Urtebetez gordetzen zuten,hurrengo urteko San Joan bez-perako suan erretzen zen arte.

BABARRUN KOFRADIA, MUGARRIBestetik, paper garrantzitsuaizan zuen Tolosako Babarruna-ren Kofradiaren sorreran. «Erla-zio estua zuen babarrunarekin,dendan, baserritarrekin zuentratu zuzenagatik». 1980ko ha-markadan behera egin zuen ba-barrunaren salmentak, azokan.Oso merke saltzen zen, eta base-rritarrek ez zuten interesik sal-mentarako; kontsumo propiora-ko soilik ekoizten zuten. Irungoeta Donostiako kofradia gastro-nomikoen adibideak jarraituz,1989an, Tolosako BabarrunarenKofradia sortu zuen, eta lehen le-hendakaria izan zen. «Beharrez-ko ikusi zuen herriko jaki prezia-tua defendatzea».Herriko kofradiako ordezkari

ez ezik, Gorrotxategi, Gastrono-miaren Euskal Kofradiako kofra-de eta zuzendaritzako kide izanzen, urte luzez. Tolosatik kanpoere aztarna utzi du. Bere Segura-ko tartak eta San Sebastian bez-perako azkenburuko bereziendiseinuak tradizio handiko la-nak dira. 2008an, ohorezko ko-frade izendatu zuten Euskal Ko-fradiako ordezkariek. Egun, bereseme Rafa kofradiako gozogileada, eta bera ere izendatu zutenohorezko kofrade, 2013an.Gastronomiaren Euskal Aka-

demiako kide ere izan zen, beresorreraz geroztik. «Gozogintzari,eta, orokorrean, gastronomiariburuzko ezagutzaren ingurukoekarpen handia egin zuen». Ko-fradiaren kasuan gertatu mo-duan, Rafa semea ere gerorabatu zen akademiara.Slow food erakundeko ordez-

kari ere izan zen. 2015ean, Oho-rezko Maisu Gozogile izendatuzuen Basque Culinary Center-ek.«Esker hitzak izan zituen, nahizeta gogorarazi zuen bera ez zelagozogile sentitzen, konfiterobai-zik». Gaixotasun luze baten on-dorioz hil zen, asteartean, etagaur emango diote azken agurra,Santa Maria elizan, 19:00etan.

Joxemi Saizar‘Konpiteroa’eta kultur gizonalaia

Tolosako pertsonai garrantzitsubat joan zaigu: Joxe Mari Gorro-txategi Pikasarri. Nagusiki lanbi-dean nabarmendu bazen ere,beste hainbat alorretan ere eraginhandia izan zuena, hainbeste mai-te zuen bere jaioterrian,Tolosan.Eta euskal kulturan ere bere leku-txoa irabazi zuen. Aitaren eskutik jaso zuen go-

zogintza ofizioa, eta bizitza osoaeman zuen horretan, artisau gisa,1680tik Plaza Zaharreko etxe be-rean izandako lanbideari eutsiz:konpiteroa, berari gustatzen zi-tzaion definizioa, eta bide berriakurratuz. Xaxugozokia izan zenosperik handiena lortu zuena, bai-na, horrekin batera, teilak, ziga-rrotxoak, pastelak, tartak, txoko-latea, turroiak eta bestelakoakere moldatu, berritu eta sortu zi-tuen. Eta, atal horretan, ikerketahandia egin zuen, liburuak argita-ratuz (Historia de la confitería yrepostería vasca, besteak beste)eta material eta tresna zaharugari bilduz. Hortik sortu zuen,1981ean, Gozogintza Museoa Le-txuga kalean bertan. Dietetikaproduktuak saltzen ere aitzinda-ria izan zen.Baina, lehen esan bezala, hau ez

zen izan jorratu zuen alor bakarra.Kulturako beste hainbat ataletanere bere ekarpena egin zion Tolo-sari, gizon ekintzailea eta ideiaonekoa zelako. Zinegotzi izan zendena debekatuta zegoen Franco-ren garaietan, 1960ko hamarka-dan, eta bere ahaleginez atera zi-ren aurrera, lehen udal ikastola,euskal dantza eta txistu klaseak,besteak beste. Izan ere, dantzariaere izan zela ez dugu ahaztu be-har. Argazkigintza izan zen bere afi-

zio nagusietako bat, hainbat era-kusketa eginez eta sariak iraba-ziz, bere argazkiekin. Udalakomenaldia eskaini zionean, 2008.urtean, bere lanen erakusketa za-bala osatu zen Aranburu jaure-gian. Basque Culinary Centerrek,berriz, 2015ean omendu zuen. Ez dut Joxe Mariren soslai hau

bukatu nahi, pertsona aipatugabe. Gizon ekintzaile hau alaiaeta denen laguna zen, xumea.Erraza zen berarekin egotea, hitzegitea, gertukoa zen, denei irekia.

SOSLAIA

Page 3: «Harrapakari naturalak dira txoriak eta saguzarrak» · rago, «gozogintzan lanean ari-tzen zirenentzat konfiteroizaera berreskuratzeko lan berezia egin zuen». Pixkanaka, makinak

Askotariko jatorriaduten emakumeenlehen topaguneaAmasa-Villabonako Lurgatz talde feministak urteabete du, eta elkar ezagutzan sakontzeko topaketaegingo dute, Errebote plazan, larunbatean, egun osoz

Jon Miranda Amasa-Villabona

Duela urtebete sortu zen Lurgatztalde feminista, eta herriko ema-kumeek elkar gehiago ezagutudezaten antolatu dute, Villabo-nako Emakumeen LehenengoTopaketa. Askotariko emaku-meek osatzen dute herriko mu-gimendu feminista, baina orainarte zailtasunak izan dituzte ja-torri ezberdinetako emakumebillabonatarrak taldera biltzeko.«Villabonan jatorri eta kulturaezberdinetako emakume askogaude, eta potentzialtasun horijarri nahi dugu erdigunean»,esan du Nahikari Iturbe Lurga-tzeko kideak. Ez da orain arte horrelako to-

paketarik egin. «Eskola atarietanegiten dugu emakumeok topo,baina, hor sor daitezkeen harre-manetatik aparte, ez dugu sa-kontzea lortu». Bat egiteko auke-ra izan dutenetan, ordea, ema-kumeek parte hartze handia izandute. Fleming Herri Eskolak,aurten bigarrenez, Kolore Guz-tiak elkartearekin antolatu duenaniztasunaren eta elkarbizitza-ren bigarren festan, adibidez, el-karlanean aritu dira, eta orduan

sortu zitzaien, Lurgatzeko kideeilehenengo topaketa antolatzekogogoa, «emakumeen arteko el-kar ezagutza, elkarlana eta aniz-tasun balioak bultzatzeko».

ESPAZIOAK KONPARTITZEKOOrain arte lanketa horretan ezinizan dute nahi bezainbeste sa-kondu, talde feministarentzatlokal baten beharra plazaratzenjarri dituztelako indarrak. LurgiZalakain Lurgatzeko kidearenesanetan, emozionalki gogorraizan da borroka hori, baina, epeertainera, egoera aldatuko dute-naren esperantza du: «Villabo-nako emakumeok elkar ezagu-tzeko eragozpenak ditugula esa-ten dugu, besteak beste,elkartzeko leku fisiko bat ez du-

gulako. Txoko bat behar dugugure proposamenak aurrera era-mateko, elkartzeko, guretzakoespazio goxo bat edukitzeko etababestuta sentitzeko. Ezinbeste-koa iruditzen zaigu, emakumeokzein egoera bizi dugun ikusita».Hilabete hauetan, lokal baten

faltan, Errebote plaza sinboliko-ki okupatu izan dute emakume-ek, batzarrak egiteko. Larunba-teko topaketa ere bertan eginasmo dute, «emakumeok erdigu-nean egon nahi dugula aldarri-katzeko». Plazan 11:30etik aurre-ra ekingo diote topaketari eta,eguerdira bitartean, tailerrakizango dira. Besteak beste, za-pien hainbat erabilera ezagutu-ko dituzte, Zalakainen iritziz,«ezjakintasun eta aurreiritzi

Aiztondoko feministek Zizurkilen emakume nigeriarrekin egindako saioa. AIURRI

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 13a

Prekarietatearen aurka egingo du ErnaikErredakzioa

Ernaik, Bizitzak biziarazi lelo-pean, ekitaldiak antolatu dituherri eta eskualdeetan eta, Tolo-saldeari dagokionez, gaur hitzal-dia izango da Anoetan, eta bizi-kleta martxa bihar, Tolosa eta Vi-llabona artean.Enpleguan, etxebizitza mer-

katuan eta aisialdian prekarieta-tea hedatzen ari dela salatu duErna gazte antolakundeak. Bizi-tzak gure neurrira txostena aur-

keztu du, prekarietateari aurreegiteko proposamenak bilduz,eta mobilizazio kanpaina bat ira-garri du, ostegunetik larunbate-ra bitarte.Gaur eta bihar herri eta eskual-

deetan hainbat egitasmo izangodira eta, hilaren 15ean, Gastei-zen, egun osoko egitaraua pres-tatu du Ernaik. Besteak beste, ai-sialdia «merkantilizatzen» ari di-rela salatu du gazte erakundeak.Duela gutxi telebista publikoakapustu etxeen iragarkirik ez

onartzeko erabakia hartu zuen,eta antzeko neurriak eskatu di-tuzte, arlo publiko zein pribatu-tik.Hain zuzen, gaur, Anoetako

plazan, Igor Meltxorrek hitzaldiaemango du gaiaren inguruan,Zer dago apustu-etxeen atzean?galderari erantzunez. Bestalde,bihar, ekainaren 14an, bizikletamartxa bat egingo dute, Tolosaeta Villabona artean, 18:00etatikaurrera. Martxa horrek geldial-dia egingo du Anoetan .

Larunbatean, Gasteizko Ar-tium plazara biltzeko deia egindiete Euskal Herri osoko gazteei,Ernai antolakundetik. Harreraasanblada egingo dute bertan,12:00etan, eta tailerrak, jokoaketa bestelako egitasmoak izangodira, Bizitzak gure neurriraalda-rriarekin bat eginez. Herri baz-karia egingo dute ondoren, eta19:00etan, Bizi, urrats bat gaztefronterantz lelopean, amaieraekitaldia izango da, egunari bu-kaera emateko.

MOBILIZAZIOAKEkainak 13, osteguna

19:00. Igor Meltxorren hitzaldiaAnoetako plazan. Zer dago apustuetxeen atzean? izenburupean.

Ekainak 14, ostirala

18:00.Bizikleta-martxa: Tolosa-Anoeta-Villabona artean.

Ekainak 15, larunbata

Egun osoz.Gasteizen prekarietate-aren aurkako ekitaldiak.

asko dagoelako, gai horren ingu-ruan». Eguerdian, Berdura plazan

bilduko dira, jatorri ezberdineta-ko jakiak elkarrekin dastatzeko:Mendebaldeko Sahara, Nigeria,Senegal, Maroko eta Mexikokojanari tipikoak egongo dira.17:30ean, berriz, Aljibera aldatu-ko da festa. Munduko hainbatmusika entzunez, dantzaldi pri-batua egingo dute. «Espazio inti-moago batean antolatu nahi ge-nuen festa, elkar ezagutzeko etalehen pauso hori emateko ego-kiagoa iruditzen zaigulako leku

BEERTOKI-REKINELKARLANEANARIKO DA LURGATZ

Aisiaren, musikaren eta, orokorre-an, bizitzaren ia alor guztietan be-zala, gizonek bere egin dute gara-gardoaren mundua, baina oraingo-an, hegemonia hori apurtzekoasmoz, emakumeak izango diraprotagonista Beertoki elkarteakLurgatz taldearekin batera antola-tutako egitasmoan.Larunbatean, afari-hitzaldi bat

eta bi kontzertu antolatu dituzte.Villabonako gaztetxean, 19:00etan,Mara bakarlariaren eskutik, kon-tzertua izango da aurrena, eta on-doren Holy Nuns taldearen rockemanaldia izango da.Jarraian, Bilbotik bertaratuko da

Mar La Txika de la Cerveza. Beregaragardoak aurkeztuko ditu. Afa-ria pintxo eta mokadu beganoz la-gunduta eskainiko dute eta, bitar-tean, emakumeek garagardoarenmunduan bizi duten egoerari buruzhitz egingo du. Afari-hitzaldirako 20euroan eman daiteke izena, KaleNagusiko Kaori faktorian.

VILLABONAKO EMAKUMEEN I. TOPAKETAEkainak 15, larunbata

11:30.Topaketari hasiera emangozaio Errebote plazan. Aurkezpenaketa prestaketa egingo dira.12:00.Errebote plazan tailerrakegingo dira: irakurketa feminista,kartelak, henna tailerra eta zapienerabilera ezberdinak.

14:00.Berdura plazan bazkaria: lu-rralde ezberdinetako emakumeenarteko janari dastaketa. Oharrak:Borondatea baino ez da kobratukoeta norberak bere mahai tresnakeraman beharko ditu. 16:30.Emakumeen dantzaldi priba-tua Aljibean.

bilduago bat», esan du Zalakai-nek. Festarekin jarraitu nahiduenak aukera izango du, ilun-tzean, Lurgatzek Beertoki elkar-tearekin elkarlanean antolatudituen kontzertu eta afari-hitzal-dian.Behin topaketa amaituta, au-

rrera begira zein gogo sortzenden hausnartuko dute Lurgatze-ko kideek. Festetan ere partehartze aktiboa izango dute femi-nistek eta, norabide horretan,Iturberen esperantza da, «pixka-na, Villabonako emakumeen ko-munitatea zabaltzen joatea».

Page 4: «Harrapakari naturalak dira txoriak eta saguzarrak» · rago, «gozogintzan lanean ari-tzen zirenentzat konfiteroizaera berreskuratzeko lan berezia egin zuen». Pixkanaka, makinak

Udan ez aspertzekohamaika aukeraGazte Zuloren eskutik Ibarrako Gazte Zulo gaztelekuak udako eskaintza zabalaprestatu du hainbat adinetako gaztetxoentzat ; izena emateko azken eguna ekainaren 21a izango da

Irati Saizar Artola Ibarra

Ibarrako Gazte Zulo gaztelekuakuda honetarako hainbat jardue-ra antolatu ditu, 10 eta 16 urte ar-teko ibartarrentzat. Ekainarenamaieran hasi eta, uztailaren19ra bitarte, irteera eta askotari-ko jarduerak egingo dituzte. Izena emateko azken eguna

ekainaren 21ean izango da. Izenemate orriak kultur etxean, Gaz-te Zulon edota Ibarrako Udala-ren webgunean eskura daitezke,eta orri horietan aukera egongoda zein jardueratan apuntatunahi den aukeratzeko, hau da, ezda zertan jarduera guztietan par-te hartu beharrik izango; baka-rrera joateko aukera izango da.Jarduera bakoitza adin tarte

jakin batentzat antolatu dute.Beraz, Lehen Hezkuntzako 5. eta6. mailakoek hiru irteeratan par-te hartzeko aukera izango dute:ekainaren 25ean Hernaniko ige-rilekura joango dira, eta 5 eurokokostua izango du; uztailaren1ean, Donostiako hondartzarajoatea erabaki dute; uztailaren8an, Uztaritzeko Wipe Out ur-parkera egingo dute irteera, eta10 euro ordaindu beharko dira.Uztaritzeko irteerara apuntatzendirenek, udalean baimen berezibat eskatu behar dute, frantziarestatura bidaiatu ahal izateko. DBH 1. mailakoei dagokienez,

horiek ere hiru jarduera izangodituzte aukeran. Lehena, ekai-

naren 27an egingo dute, eta Za-rautzera joango dira, egunpasaegitera; uztailaren 5ean, Uztari-tzeko Wipe Out ur-parkera egin-go dute txangoa, horiek ere 10euro ordaindu beharko dute; az-kenik, uztailaren 10ean, Ordizia-ko Oiangu parkean barbakoaegingo dute,eta 5 euro ordaindubeharko ditu egun pasa eginnahi duenak. Bestalde, DBH 2. eta 3. maila-

koentzat irteera bateratua pres-tatu dute. Uztailaren 15etik 18ra,Nafarroako Mendigorria kanpi-nean pasatuko dituzte egunak;egonaldiaren kostua 50 eurokoaizango da. Azkenik, DBH 4ko ikasleak ere

bi gau pasatzera joango dira, uz-

tailaren 3tik 5era bitarte, Honda-rribira. Gauak bertako kanpine-an pasako dituzte,e ta joan nahiduenak 40 euro ordaindu behar-ko du. Irteerak izena emateko ga-

raian ordaindu beharko dira,Gazte Zulon bertan.

AMAIERA FESTAOndo pasatzea eta harremanakegin eta sendotzea helburu dueneskaintza zabal honek, uztaila-ren 19an izango du amaiera.Adin guztientzako festa egunaantolatu dute. Ibarrako plazanegingo dute, eta antolatzaileekbainujantzia eta aldatzeko arro-pa eramateko eskaria egin dietebertaratuko direnei.

Hiru urte daramatza Ibarrako Gazte Zulok herriko gazteenekin lanean. M. IRAOLA

04 IBARRALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 13a

Belabietako kiroleskaintzan ere,izen ematea irekita

I. Saizar

Ibarrako Belabietako kirolde-gian udarako prestatu dituzteneskaintzetan izena ematekoepea zabaldu dute. Apuntatzekoazken eguna ekainaren 21a izan-go da. Cycling ikastaroak, astelehen

eta asteazkenetan, 19:30eanizango dira, edo astearte eta oste-gunetan joateko aukera egongoda, 09:00etan edota 19:30ean. Mantentze gimnastikarako

aukera ere zabalik da. Asteleheneta asteazkenetan 09:00etan ha-sita izango dira saioak, eta indar-tze ikastaroak astearte eta oste-gunetan egingo dituzte,18:30etik aurrera. Azkenik, pilateseko ikastaroa

antolatu dute. Hori ere astearteeta ostegunetan izango da,18:30ean. Kiroldegiko bazkide direnek

25 euro ordaindu beharko dute

ikastaro bakoitzeko, eta bazkideez direnek 35 euro.

BESTE AUKERA BATIbarrako kiroldegian izango dabeste aukerarik ere. Gimnastikaerritmikoko udako eskaintzaaurkeztu dute. Ekainaren 17anhasi eta, hiru astetan zehar, el-kartzeko aukera egongo da kirol-degian bertan. Ekainaren 6tik 21era, 15:00eta-

tik 17:00etara izango da saioa;eta, ekainaren 24tik 28ra eta uz-tailaren 1etik 5era, berriz,10:00etatik 12:00etara izangodira. Egunero joan nahi ez due-narentzat, aste solteetan apunta-tzeko aukera ere jarri dute. Astebakoitzeko 20 euro ordaindu be-harko da. Izena eman nahi due-nak [email protected] hel-bidera idatzi beharko du edo,bestela, honako zenbakietakobatera deitu beharko da: 657 7195 33 edo 688 86 33 63ra.

Ekainaren 21era bitarte zabalik izango daudako eskaintzetan izena emateko epea;gimnastika erritmikoan ere apunta daiteke

Duela bi urte uztai eguna ospatu zuten Ibarran. J. MIRANDA

Page 5: «Harrapakari naturalak dira txoriak eta saguzarrak» · rago, «gozogintzan lanean ari-tzen zirenentzat konfiteroizaera berreskuratzeko lan berezia egin zuen». Pixkanaka, makinak

PSE-EEk hartuko dituBerrobi eta Larraulgoudalak, larunbatean Larraulgo kasuan, PSE-EEko zazpi kideek hartuko dituztekarguak eta Berrobin, berriz, sei lagunek emango dutebaiezkoa; zazpigarren batek uko egingo dio karguari

J. Miranda / I. Saizar

Maiatzaren 26an egindako udalhauteskundeetan, Larraulen 19boto eskuratu zituen PSE-EEketa, boto baliodunen %5eko lan-ga gaindituta, Larraulgo Udale-ko zazpi eserlekuak eskuratu zi-tuen. Alderdi sozialistako itu-rriek baieztatu dutenez,larunbatean, hautetsiak karguhartzeko bilkuran izango dira,eta zinegotzi aktak sinatuko di-tuzte.Eneko Andueza Gipuzkoako

PSE-EEko idazkari nagusia etaMikel Duran antolaketa idazka-ria, aurreko asteazkenean, ekai-naren 3an, Larraulgo jardunekoudal ordezkariekin bildu ziren.Larunbatean egingo den osokobilkuran zazpi kideek karguahartuko dutela baieztatu zieten,baina beste eskaintza bat ereegin zieten: «Prest daude, uztai-lean, hiru zinegotzi postu La-rrauldarren esku uzteko, hau da,PSE-EEko lau zinegotzi, eta hiruzinegotzi larrauldar egotea». Ho-rrela baieztatu dute, 2015 - 2019legealdiko udal zinegotziek.Proposamenari zein erantzun

eman erabakitzeko herri batza-rra deitu zuten ostegunean, ekai-naren 4an, eta Gipuzkoako PSE-EEk egindako proposamena al-boratzea erabaki zutenherritarrek; «herriko inor udalkorporazioan ez sartzea», dio he-rri bileraren aktak. Are gehiago,

maiatzaren 26an Larraulen izan-dako boto zuriak aintzat hartze-ko eskatu diete sozialistei. «Udalhauteskundeetako emaitzakikusita, 95 boto zuriak herri hau-tagaitzaren aldeko bezala hartu-ta, PSE-EEk 19 botorekin udalba-tzan eserleku bat edukiko luke.Gauzak horrela, zinegotzi sozia-listek kargua ez hartzea –dago-kien bakarra izan ezik–eta herri-ko botoen proportzionaltasunaerrespetatzen duen batzorde ku-deatzaile bat osatzea eskatzendiogu alderdi sozialistari». Aldiberean, beren plana azaltzekoherri bilera bat egin dezan eska-tu diote, herritarrek, PSE-EEri.Proposamena idatziz helarazizioten, astelehenean, bainaoraingoz ez dute erantzunik jaso.Alderdi sozialistako iturriek ez

dute baieztatu, euren aldetik,gisa horretako proposamenikegon denik, eta berretsi dute zaz-

pi kideek karguak hartuko dituz-tela larunbateko bilkuran.10:30ean hasiko da plenoa.

SEIK BAIEZKOA, BERROBINBerrobiren kasuan, alderdi so-zialistak 30 boto eskuratu zituenudal hauteskundeetan eta, nahizeta boto zuriak 218 izan, ez zutenlortu %95era iristerik. Beraz, zaz-pi eserlekuak eta alkatetza PSE-EEren esku geratu dira. Berrobiko Udalean jardunean

dauden ordezkariek azaldudute, ez dutela inongo proposa-menik jaso sozialisten aldetik.Asteartean egin zuten bilera,udaleko egungo ordezkariek, so-zialistekin. Han jakinarazi zie-ten, PSE-EEkoek, haietako sei ki-dek sinatuko dituztela zinegotziaktak, eta zazpigarren kide batekuko egingo diola karguari. Osoko bilkura 09:30ean izan-

go da, larunbatean.

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetako boto kutxak. J. MIRANDA

Naparraren kasua: aldibaterako parentesi bat

E kainaren 11n, asteartean,39 urte bete dira gureanaia Jose Miguel Etxe-berria Álvarez, Naparra,

bahitu eta bortxaz desagerrarazizutenetik, BVE taldeak erreibin-dikatu zuen ekintza batean.1981eko ekainaren 14an, Alegia-Tolosaldeako plazan (han jaiobaitzen gure aita Patxi), bereoroimenezko lehen ekitaldiaegin genuen. Bi urte geroago,ekitaldi hau familiaren base-rrian hasi zen egiten. Bertananaia gogoratzeko monolito batezarri zen, eta han, azken hogei-ta hamabost urteetan, ekaineanegin izan dugu omenaldia.Iazko urteko ekitaldia oso be-

rezia izan zen. 2018ko maiatzeanlortu genuen prozedura judizialaabiaraztea, Landetan bigarrenindusketa martxan jartzeko.Une honetara iritsita, gogora-

tu behar da 2015eko abenduan,CESIDeko agente ohi batek IñakiErrazkin kazetariari eman ziz-kion datuei esker lortu zela ka-sua berriz irekitzea AudientziaNazionalean (2016ko irailean).Hori dela-eta, 2. zenbakiko Ins-trukzio Epaitegiko titular IsmaelMoreno epaileak erregu-eskaeraegin zion Frantziako justiziariindusketa bat egiteko; horretara-ko, Paco Etxeberria forentseakegindako peritu-txostenak ga-rrantzizkoak izan ziren, haietanesaten baitzen agente ohiakegindako deskribapenaren ara-bera, bi toki zehatz izan zitezkee-la gure anaiaren gorpuzkiak ego-teko toki probableenak.Frantziako agintari judizialek

eta poliziak sei hilabetez eginda-ko lanaren ondoren finkatu zenindusketa egiteko eguna: 2017koapirilaren 4a.Frantziako agintariek toki ba-

kar batean zulatzea erabaki zu-ten, eta bigarren tokian induske-ta egitea erabat baztertu zuten.Goizez eta arratsaldez bost orduzaritu eta gero, ezer aurkitu ez, etaindusketa lanak amaitu egin zi-ren. Hori horrela, kasua itxi eginzuten. Irtenbide bakarra gera-tzen zitzaigun: legearen eta epai-tegien bihurguneetan borrokansegitzea bazter utzitako bigarrentokian begira zezaten lortzeko.Eta gure harridurarako, aur-

keztu genuen apelazio-errekur-tsoa onartu egin zen, eta ontzateman zituen gure eskaerak; ho-rien artean, erregu-eskaera berribat egitea Frantziako agintariei,bigarren gune horretan ere in-dusketa egin zedin. Ezkor jarritaere, uste genuen bigarren indus-

keta hau 2018ko udazkeneanegingo zela, beranduenez ere.Egunak bazihoazen, eta espe-

ro genuen deia ez zen iristen.Gure amatxok hasieratik zekienbere etsairik handiena denborazela. Jakitea eta sentitzea itzal-tzen ari zarela, eta ez duzula lor-tu bizitza oso bateko borrokare-kin lortu nahi zenuena: zure on-dotik eramandako semeaberreskuratzea. Joan den azaro-aren 29an zendu zen ama. Bi astelehenago, etxean, hauxe esatenzidan: «Eneko, zer gertatzen arida? Nik ezin dut gehiago itxaron.Goazen toki hartara eta geronekegingo dugu». Nik esaten nion,«zer ama, pasako gara aurretikbaserritik, aitzurrak hartzeko?Eutsi, ama, eutsi. Etxera ekarri-ko dugu. Eutsi!».Eta gaur da eguna, bigarren

erregu-eskaera egin eta hamahi-ru hilabete pasata ere, oraindikez daukaguna erantzunik. Aurten, gure ama Celes ez da-

goenez, erabaki dugu omenaldi-ekitaldirik ez egitea. Inork ez de-zala pentsa horrek esan nahiduenik amore eman dugula.Ezta pentsatu ere. Borrokan segi-tuko dugu, jakitun garelarik, Na-zio Batuen Erakundeak aitortuzuen bezala, bortxaz desagerra-razitako biktima baten familia-rrak garela, eta eskubidea dauka-gula egia jakiteko, justizia eska-tzeko, erreparaziorako etagertaerak errepikatuko ez direnbermea edukitzeko. Beraz, era-baki hau, une honetan ireki nahiizan dugun parentesi bat bezalaulertu behar da.Bukatzeko, eskerrak eman

nahi dizkiegu urte hauetan gu-rekin egon diren guztiei. Badaki-gu beren laguntzarik gabe ez ge-nuela lortuko lortu dugun guz-tia. Eta badakigu, halaber,parentesi hau ixtea erabakitzendugunean, beren laguntza guz-tia izango dela beharrezkoa etaongi etorria.

Eneko Etxeberria Alvarez Naparraren anaia

GUTUNA

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 13a

Page 6: «Harrapakari naturalak dira txoriak eta saguzarrak» · rago, «gozogintzan lanean ari-tzen zirenentzat konfiteroizaera berreskuratzeko lan berezia egin zuen». Pixkanaka, makinak

Eneritz Maiz Etxarri Ikaztegieta

Ingurumen zientziak ikasi etaAranzadi Zientzia Elkarteko Or-nitologia sailean hasi zen laneanBeñat Diaz Yañez (Ikaztegieta,1991). Orain, urte hasieratik Bio-box proiektu pilotuan ari da lane-an, Amilotxa eta Kaskabeltza he-gaztiekin, eta Saguzarrekin.Proiektuak Trantsizio Ekologiko-rako Ministerioaren babesa du;Fundacion Biodiversidad era-kundearen bitartez ari dira. Amilotxa eta Kaskabeltza he-gaztiekin, eta Saguzarrarekinari zara lanean. Azalduko ze-nuke zertan?Biobox izeneko proiektu berri batjarri genuen martxan, urtarrile-an. Bertan, Gipuzkoan garrantziaduten laborantza lur batzuk har-tu ditugu, hau da, sagastiak etamahastiak, eta betidanik egon di-ren izurriteak kontrolatzeko bes-te metodo bat planteatzen arigara. Kontrol biologikoa izangolitzateke. Hori da ideia.Txakolindegiak eta sagardote-giak aukeratu dituzue, zerga-tik?Gipuzkoan, behinik behin, neka-zaritzara bideratzen diren lurre-tan garrantzia handienetakoadutenak direlako. Ez bakarrikeremu zabalak hartzen dituztela-ko, baizik eta diru dezente produ-zitzen dutelako, eta interesga-rriak direlako, sagardoa egitekoeta txakolina egiteko.Zein tokitan jarri dituzuenesaterik bai?Petritegi, Zapiain, Egiluze etaIkaztegietako Begiristain sagar-dotegietan, eta txakolindegietan,berriz, Ameztoin, Talai Berrin,Arbelan eta K5-en. Animalia horiek izurriteakkontrolatzeko balio omendute. Zein da gaurko egoera?Asteko, esan, intsektu dezentedaudela izurritea eragin dezake-tenak, baina garrantzitsuenak bitximeleta dira: Carpocapsa dei-tzen zaiona, sagastietan, eta ma-

hastietan, berriz, Lobesia botra-na. Carpocapsak sagarrari eragi-ten dion harra jartzen du, eta Lo-besia botranari, mahats mordoa-ren sitsa esaten zaio. Borrokagehien bi tximeleta hauen kontraegiten da, baina badaude bestehainbat intsektu kalteak eragitendituztenak. Ikusi da, harrapakarinaturalak direla txoriak eta sagu-zarrak. Txori asko daude, eta ho-rien artean txori intsektu jaleakbereizi behar ditugu. Horien ar-tean, besteak beste, Kaskabeltzak

eta Amilotxak ditugu. Saguza-rrak, berriz, esan dezakegu, ia de-nak direla intsektu jaleak. Lehen baino izurrite gehiagodaude orain?Guri kontatu digutenagatik, ikusida Carpocapsa ugaritzen ari dela.Izan daiteke sagasti gehiago dau-delako–Gipuzkoan ugaritzen aridira–, baina, gehienbat, esatenda gero eta argi kutsadura gehia-go dugulako dela. Hiri eta herrie-tan geroz eta argi gehiago dago,eta horrek eragiten du tximeleta-

ren aktibitatea ugaritzea. Horiuste da. Egoera da tximeletagehiago daudela, eta dezentekokaltea eragiten dutela. Tratatzenez diren sagastietan, produkzio-aren zati handi bat galdu egindaiteke.Urtearen araberakoa ere izan-go da, ezta?Bai. Carpocapsak hiru belaunal-di ditu urtean, gutxienez hirutanagertzen da tranpetan. Hirure-tan egin behar da tratamendusendo bat. Animalien egoera zein da?Datu zehatzak ez ditugu, bainaematen du gutxitu egin direla.Jarri ditugun kontrolatzaileekinikusten duguna da, sagasti etamahasti berrietan, zulo natura-lak falta direla. Zuhaitza zaha-rrik ez dago eta, beraz, zulo natu-ralik ez dago. Zulo horiek habia

egiteko edota babesleku gisa era-biltzen dituzte. Landaketa be-rriekin kentzen ari gara, txorihauentzako egoera naturaleanaurki daitezkeen zulo horiek.Honenbestez, haien presentziagutxitzen ari gara. Gure ideia,habia eta babes kutxak jarriz,fauna honen presentzia areago-tzea da. Hori izango litzateke proiek-tuaren helburua?Bai, presentzia areagotuz, lehen-goratzea izango litzateke helbu-rua. Bestetik, animalia hauek ne-kazaritza ekoizpen hauetan zeinzerbitzu betetzen duten ikusinahi dugu. Eta zenbatu nahikogenuke, ea zenbateraino egitenduen kontrol biologiko bat, biplaga hauen aurrean. Proiektupilotu bat da, proba bat, baina,kontrol biologikoa egin nahibada, metodologia bat ezartzekoerabilgarria izatea nahiko genu-ke. Noiz jarri dituzue habia eta ba-bes kutxak?150 habia kutxa jarri genituenotsailean zehar, eta saguzarre-nak, martxoan, 30 bat. Emaitzak noizko aurreikus-ten dituzue?Txoriak udaberrian umatzendira, eta gehienek egin dute le-hen ume aldia, eta batzuk dago-neko bigarrenarekin ari dira. Sa-guzarrak, berriz, udako hilabete-etan sartzen dira, etairaila-urrira bitarte luzatuko li-tzateke. Hortik aurrera, bildu di-tugun datu guztiekin bilketa bategiten hasiko gara. Ia astero ibil-tzen naiz, lursail batetik bestera,gauzak apuntatzen. Negurakodatu batzuk edukitzea esperodugu, plazaratu ahal izateko. Bakarrik ari zara?Lantalde bat gaude. Departa-menduko zuzendaria dugu, etaproiektu honen zuzendaritzaMaite Laso altzotar ornitologoakdarama; batik bat bion artean arigara. Praktiketan ari direnen la-guntza handia ere izan dugu.

«Izurriteak kontrolatzekobeste metodo batplanteatzen ari gara»BEÑAT DIAZ YAÑEZORNITOLOGOAIkaztegietarrak gustuko du hegaztienmundua, eta urte hasieratik AranzadirenBiobox proiektu pilotuarekin ari da lanean.

06 ALEGIALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 13a

Beñat Diaz ornitologoa, Ikaztegietako baratze parkean jarria duen Saguzarren babes-kutxa atzean duela. E. MAIZ

Page 7: «Harrapakari naturalak dira txoriak eta saguzarrak» · rago, «gozogintzan lanean ari-tzen zirenentzat konfiteroizaera berreskuratzeko lan berezia egin zuen». Pixkanaka, makinak

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 13a @TOLOSALDEAKIROL

Sarah Ugartek (Donostia, 1986)bi urte daramatza Tolosan bizi-tzen. Orain bi urte, min hartuarren, T3T proba amaitu zuen,seigarren eginez. Aurtengoan,denbora eta postua hobetzea duhelburu.Aurretik egina duzu T3T pro-ba. Zein oroitzapen dituzu?Orain bi urte atera nintzen, etaUzturreko gurutze inguruan lu-xazio bat egin nuen klabikulan.Dezenteko minarekin, baina ja-rraitu nuen eta bukatu nuen.Gero ospitalera joan nintzen eta

hiru hilabetez bajan egon beharizan nuen. Aurten berriro ateranahi dut, iaz Zegama-Aizkorrinlesionatu egin nintzelako, etaezin izan nuelako atera. Eta, zer esango zenuke ibilbi-deari buruz?Ibilbidea oso ondo ezagutzendut. Tolosan bizi naiz eta egune-ro joaten naiz leku horietatik.Gogorra da, hiru mendi direlakoeta kilometro asko direlako, bai-na oso ohituta nago eta etxeansentitzen naiz. Ibilbidea ezagu-tzen baduzu, asko aldatzen da

lasterketari aurre egiteko mo-dua.Zein da zure helburua igande-rako?Postua hobetzea, eta baita den-bora ere. Orain bi urte sei ordueta erdi egin nituen, eta hori ho-betu nahi dut. Eta podiuma egi-teak ilusio handia egingo lidake.Podiumerako lehia horretanaurkari zein izan ditzakezunbegiratu duzu ?Oraindik ez dut begiratu, etanormalean ez diot begiratzenhorri. Nik beti pentsatzen dutnola egingo dudan nik ibilbidea,eta sentsazioen arabera joatennaiz.Aurten hainbat proba irabazi

dituzu. Zer-nolako denboral-dia egiten ari zara?Oso kontentu nago. Denboraasko daramat lesionatu gabe, etaorain oso ondo nago fisikoki. Ga-ringo mendi lasterketa, Beraste-giko Negu Trail, Urretxuko UZTrail eta Trail Mallos de Riglosirabazi ditut. Nafarroa Xtremproban bigarren egin dut, eta

orokorrean nire urte onena delaesan dezaket, proba guztietanpodiuma egin dudalako. Zega-ma-Aizkorrin izan naiz eta horhamalaugarren egin nuen, etaoso kontentu bukatu nuen. T3Tprobaren antza gehien duena da,eta ea igandean zortea dudan,eta Zegama-Aizkorrin erakutsi-tako maila eman dezakedan.

ENERITZ MAIZ

«Podiuma egiteak ilusiohandia egingo lidake»SARAH UGARTEMENDI LASTERKARIA

Iñaki Olanok (Altzo, 1988) bestebehin parte hartuko du T3T pro-ban. Iaz ibilbide motza aukeratuzuen, T2T, proba irabaziz. Aur-ten hainbat proba irabazi ditu,tartean, asteburuan egin zen Zal-dibiako Mendi Lasterketa.Nola joan zen irabazi duzunazkena, Zaldibiako MendiLasterketa?Aurreko astetik nentorren, Zega-ma-Aizkorrin nahiko sufrituta,tripetatik-eta gaizki ibilita, eta

aurreko astea errekuperatzenpasa dut. Zaldibiako lasterketainguruan zenez, Aralarren ze-har, itxura polita zuen, eta aspal-didanik nuen begiz jota. Bertarajoan nintzen, Zegama-Aizkorri-ko har hori kentzeko. Lasai joannintzen, eta gero bigarren eta hi-rugarren egin zutenak aurretikjoan ziren. Nik Ganbo eta Aralaralde horiek ondo ezagutzen ditutzortez, eta banekien denbora ze-goela, eta atzetik aurrera joan

nintzen, tripak ondo sentitzennituela-eta, sentsazio onak be-rreskuratuz. Ez da irabazi duzun lehenen-go proba . Nola joan da denbo-raldia orain arte?Aurreko irailean hankeko hezurtxiki bat puskatu nuen, eta nahi-ko buruhauste eman zizkidan.Urtarrila aldera oinarekin nor-mal antzera zapaltzen nuela iku-si nuen, eta Berastegiko NeguTrailera joan nintzen, nola senti-

tzen nintzen ikustera. Min alde-tik gustura, ez nuelako izan, bai-na formaz oso baxu nengoen.Hortik aurrera, dena hobeto joanzen, eta Urretxun eta Arriaranenhirugarren egin nuen. Ondoren,Larraulen, Gabirian, SeguranGoizuetan eta Zaldibian irabaziditut lasterketak. Zegama-Aiz-korriko arazoak alde batera utzi-ta, oso gustura aurtengoarekin. T3Trako zer sentsazio dituzu?Ezagutzen dut, eta hitz handiak

dira. Maratoi bat da, desnibelhandikoa eta gogorra. Iaz T2Tegin nuen, eta berriro T3T egite-ko gogoa nuen. Egia da mara-toiak errespetua ematen didala,eta nire helburua gozatzera ate-ratzea izango da. Denboraldiaamaitzen ari da, karrera asko di-tut hanketan, eta nahiago dutsentsazio onekin bukatu. Lasaiaterako naiz, eta sentsazioenarabera joango naiz. Lasterketa-ren erditik aurrera badago noneman. Ez duzu, beraz, posturen batburuan. T3T proban parte hartzen dute-nak maila jakin bat dutenak dira.Gainera, aurten Euskal HerrikoTxapelketa izango da, eta partehartzaileen artean ikusi ditutizen indartsu batzuk, nire aldeanonak direnak. Ez noa irabaztekoedo podiuma egiteko asmoare-kin; hankak lurrean izan behardira. Hassan Ait Chaou, BeñatKatarain eta Xabi Lete hor aurre-an lehian izango direla pentsa-tzen dut.

ASIER IMAZ

«Nire helburuagozatzeraateratzea da»IÑAKI OLANOMENDI LASTERKARIA

Berrehun boluntarioei esker Igandean mendi lasterkarien bilgune izango dira, Tolosa eta bereingurunea; 800 korrikalari lehiatuko dira, hiru probatan

Imanol Garcia Landa Tolosa

Tolosako Trianguloa plaza izan-go da, igande honetan egingo di-ren hiru mendi lasterketen abia-

puntu eta helmuga. T3T Mara-toia 09:00etan hasiko da, T2Tproba 09:30ean eta Gazte Laster-keta 09:45ean. Antolakuntza tal-deko bederatzi kideez gain, 200

boluntario ariko dira lanean, hiruprobak nahi bezala joan daite-zen. Parte hartzaileak, berriz,800 izango dira; horietatik 400T3T proban, 350 T2Tn eta 50 in-

guru gazteentzako prestatutakolasterketan.Aurtengo ekitaldian –bosga-

rrena maratoiarentzat–, EuskalHerriko Txapelketa izango da jo-koan, eta horregatik antolatudute Gazte Lasterketa ere, junioreta kadete mailentzat. Berritasunnagusi bat ere txertatu du antola-

kuntzak, dortsalarekin batera,lasterkariei edalontzi berrerabil-garriak banatuko baitizkiete. Korrikalariek paella jatea izan-

go dute Zerkausian, eta 16:30akaldera egingo dute sari banaketa,Trianguloan; lehendabizi laster-ketena eta ondoren Euskal He-rriko Txapelketarena.

Page 8: «Harrapakari naturalak dira txoriak eta saguzarrak» · rago, «gozogintzan lanean ari-tzen zirenentzat konfiteroizaera berreskuratzeko lan berezia egin zuen». Pixkanaka, makinak

OSTEGUNA 13AGENDA

Deialdiak

Aduna.Naizen elkartearen hitzaldia,19:00etan, kultur aretoan, haur etagazteen transexualitateaz.Tolosa.Bertso musikatuak Orbelatabernan, 22:30ean: Eli Pagola etaUnai Mendizabal. Tomax Lizardiizango da musikaria.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Iker Ibarlu-zearekin eguraldi iragarpena, solasla-dia helduekin, Joxemari IturralderekinAstero liburu bat, Quark zientzia atalaeta Karin Van Der Worpekin eleaniz-tasuna. 11:00. Hamaiketakoa.Anoetaldea,Villabona-Aiztondoko berriak.12:00. Entzuteko jaioak. Musikasaioa. 13:00.Erakutsiz ikasi. Anoetako herriikastola.16:00.Zebrabidea. Magazina. 18:00.Goizeko onena. 20:00.Erakutsiz ikasi. Anoetako he-rri ikastola.

24 KANALA13:30Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Hiri baratzea17:30.Gaurkoan Tolosaldetik

21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Urrutiajunbe22:30.Ajoarrieroa (Ainhoa Aznares)23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Jesus Mª Echeveste EloseguiGernikako Arbolaren lorategiak, 3Telefonoa: 943 65 10 40.Gauekoa.Lourdes Azpiroz GalartzaAmarotz auzoa, 9Telefonoa: 943 67 51 18

EGURALDIA

Iker Ibarluzea

Gaur.Ezegonkorrago. Arra-tsaldeko lehen orduak arte,giro eguzkitsua eta epela;

22-24 gradu. Arratsaldeko lehen or-dutik aurrera, giroa ezegonkortu.Bero-hodeiak garatu eta arratsaldeerdian eta iluntzean ekaitza.

Bihar.Egun osoan hodeiaknagusi, eta euri pixka bat.Haizeak ipar-ukitua izango

du, eta termometroa zertxobait be-herago kokatuko da: eguneko erdikoorduetan 19-21 gradu bitartean joazgoia.

Jolastearen plazerakadinik ez duenean

Erredakzioa

Jolasteak eta horrek sortzenduen plazerak ez du adinik; halaerakutsi dute, bigarren urtez,Ibarra Martxan eta Mugi Tolosaegitasmoetako parte hartzaileek,elkarrekin egin dituzten olinpia-detan.Atzo goizean egina zuten hi-

tzordua, Tolosako Zumardiaun-dian, eta 340 pertsona elkartu zi-ren, 7 eremutan banatuta, hain-bat jardueratan aritzeko. Petankan, tokan, soka-tiran,

aulki-jokoan, paraxutarekin ba-loia eragiten, ingumarenkinnahiz beste hainbat jolasetanaritu ziren, eta horretarako hain-bat laguntzaile izan zituzten:ikastetxeetako gaztetxoak, txa-ranga eta Herri Kirol Federazio-ko kideak, gero haien erakustal-diaz gozatu ahal izateko.Behin jarduera horien guztien

txanda amaituta, txorixoa dasta-tu zuten guztiek, ogiarekin.

Bigarren urtez, Ibarra Martxan eta Mugi Tolosako partehartzaileek olinpiadak egin dituzte Zumardiaundian

Zazpi taldetan banatuta, 340 pertsona elkartu ziren olinpiadetan. IRATI SAIZAR

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2019KO EKAINAK 13Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.L.ko kideak:

Ataria-k Bai Euskarari

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

Ibarra Martxan eta Mugi Tolosako kideek parte hartu zuten. I.SAIZAR