24
Haizea dator Iparraldetik! ELGOIBAR - 963. zenb. XXIII urtea - 2015-09-18 Elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko ekimena

Haizea dator Iparraldetik! - barren.eus · eta bizia hor egongo dela zain, mina pasatu eta gero ere. Baina mundu horretatik kanpo gauden askori izua sortzen digu odolak, eta ospitaleko

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Haizea dator Iparraldetik!

ELG

OIB

AR

- 963

. zen

b. X

XIII

urte

a - 2

015-

09-1

8

Elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko ekimena

963 azala:Maquetación 1 17/09/15 12:49 Página 1

963 azala:Maquetación 1 17/09/15 12:49 Página 2

ZOZOAK BELEARI

NORA HADI

GARAZI AYESTA

“Erizaintzan, begi onetik ikusi nahi izanez gero, dena da polita eta oso emankorra”

Ezer gutxi dakit nik minbiziaz, Nora. Hemen, kameraketa mikrofonoak ematen dizuten babesetik, beste aldehonetatik, mamu handi bat bezala bizi dudala esangonuke. Kantzerra. Ostras, hitz potoloa da gero… Nik hi-tzekin egiten dut lan batez ere, hitzekin eta irudiekin, eta

horien konbinazioekin… eta onartu behar dizut, berba batzuekbesteen aldean sekulako zama dakartela, berez. Kantzerra horie-tako bat da, minbizia. Hitzak berak dio, min-bizia. Bizitzeko minaematen al du kantzerrak, Nora?

Zuk, hitzari hazka egin eta sakonago zer dagoen jakingoduzu, seguru. Eta agian, gertutasun horrek, kantzerrarekiko bel-durra galtzen ere erakutsi dizu nolabait. Edo ondo esan duzunmoduan, gure barruko zerbait moduan sentitzen, onartzen, bera-rekin bizitzen. Agian badakizu kantzerra jende askok daukalagaur egun, eta horietako askok aurrera egiten dutela, indartsu, bi-zirik. Ondo jakingo duzu dena ez dagoela galduta, inondik inora,eta bizia hor egongo dela zain, mina pasatu eta gero ere.

Baina mundu horretatik kanpo gauden askori izua sortzendigu odolak, eta ospitaleko usainak barruak nahasten dizkigu.Guk, baina, mikrofonoa eskuan hartuta, hitzetan jartzen dituguhan eta hemen gertatutakoak. Errefuxiatuak, eraso sexistak etagaixotasunak. Onartu behar dizut, Nora, askotan saiatzen nai-zela entzute hutsarekin beldurtzen nauten berba horiei hazkagehiegirik ez egiten, haratago ez joaten eta gaiak distantziatiklantzen. Auto-defentsa izango da, akaso. Edo beldur hutsaagian.

Saiatzen naiz kantzerrari, eta gerrari urrunetik begiratzen,nahiz eta batzuetan ezinezkoa den. Nahiz eta batzuetan, ka-zetaritzan eta komunikazioan ere, barruak oihu egiteko eskatzendizun. Mundua erotuta dagoela eta zu hori kontatzen ari zarela,mundua zurekin joango ez balitz bezala… Baina zure barruanbadakizu poliki-poliki hitzei beldurra galtzeaz gain, hitzenatzean ezkutatzen diren mamuei ere, hobe duzula, kantzerrarimoduan, aurpegira begiratu. Eta aurrera egin.

3

Erizain moduan nator oraingoan! Aurreko astean, PauDonés, Jarabe de Palo-ko abeslariak, idatzitako testu batirakurri nuen. Pare bat aste dira koloneko minbizi bate-gatik operatu eta etxean dela indarrak berreskuratzen.Etxetik eskutitz bat bidali die ospitaleko langileei eta, be-

reziki, erizainei, jasotako tratuagatik eskerrak emanez.Testua irakurri eta iraila den honetan, bost urte atzera bota dut

begirada, unibertsitate hasierara. Disfrutatutako bost urte izan dira,esperientzia asko lagunekin elkarbanatu, hausnartu eta ikasteko.

Bost urte, denek aipatzen duten ospitaleko "usaina" etxekobihurtzeko, teoria ikasi eta teknikak martxan jartzeko, edozein zer-bitzurako deitu eta prest egoteko, enpatia eta tratu gizatiarra zerdiren ikasi ta eskaintzeko...

Erizaintzan, nahi izanez gero, begi onetik ikusi nahi izanezgero, dena da polita eta oso emankorra. Notizia on bat elkar-banatzea emankorra bada, notizia txar bat eman eta lagun-tzeko aukera izatea oraindik emankorragoa da.

Onkologia eta zainketa aringarriak barne hartzen dituen zer-bitzuan egin nuen lan ikasketak amaitu eta hurrengo hilabetean,eta hango psikologo batek esandako esaldia gogoan dut orain-dik:

- “Minbizia gure zati bat da, gure zelulak dira eta harekinbizitzen ikasi behar dugu. Bestela, gure alde egin beharrean,gure aurka egiten dugu”.

Garazi, kamara baten atzean mikrofonoa eskuan duzula,nola ikusten da minbizia?

“Saiatzen naiz ‘kantzerrari’ eta gerrari urrunetik begiratzen, nahiz eta batzuetan ezin den”

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:50 Página 3

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected]

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik.

KOORDINATZAILEA Ainara Argoitia KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, Irati Agirreazaldegi HIZKUNTZA ARDURA-DUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire Rubio, Leire Alberdi MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA

Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, ArkaitzIrureta, Nora Kortaberria, Nerea Gurrutxaga, Andoitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi,Eneko Iturbe, Javi Muñoz, Rafa Furnier, Eire Vila, Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, IñigoLamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen Ansola, Eider Iriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola,Iñaki Odriozola, Ander Mujika, Ander Soraluze. INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

4

Askotan uda aprobetxatzen da bi-daiatzeko, beste mundu batzukezagutzeko eta, zergatik ez,

zeure mundua beste mundu horietara za-baltzeko. Horretan ari nintzela (edo saia-tzen behintzat), hara non aurkitu nuen‘Where are you from?’ galdetu, eta ‘Doyou know the Basque Country?’ erantzu-nari aurpegi arrarorik jarri ez zion gaztebat. Islandiarra bera. Formalismo guz-tiak alde batera laga eta berau izan zeneuskara-islandiera pidginari buruz ber-betan hasi zena eta neu izan nintzen

hari zur eta lur begira ge-ratu zitzaiona.Irribarre inozo bat egin,

eta euskararen gaur egungoegoerara ekarri nuen elkarriz-

keta, masailetako gorritua ezku-tatzen saiatzen nintzen bitartean.

Iparralde urrun hartako istorio bitxiaezin burutik kendu ibili nintzen enkontruhark iraun zuen denboran, eta bilaketabehartuaren ondoren duela 400 urtekogertakari batekin egin nuen topo, eus-

kal baleazaleak Islandiako kostan egin-dako merkataritza-harremanetatik sortuzen hizkuntza nahasketa batekin. Harajoandako euskaldunek bertakoekin ko-munikatzeko tresna eratu zuten, eta hitzsolteak baino hartu-emanerako erabilizituzten esalditxoak iritsi dira guga-naino. XX. mendera arte, ordea, ezzuten pidgin horri buruzko idatzirik aur-kitu. Badirudi, gainera, ez zela euskalbaleazaleek erabili zuten pidgin baka-rra izan, lehenago Ternuara joandakoeuskaldunek eta tokiko merkatariek Al-gonkin-euskara pidgina sortu baitzuten.

Aizu, ez dator gaizki noizean behinzu kanpoan irakasten saiatzen zarenhorretatik pixka bat ikastea, islandia-rrak ezagutu behar izatea zeure arba-soen berri izateko. Hurrengorako, ezdiot behintzat horren seguru eran-tzungo ‘Where are you from?’ galde-rari.

Islandiar baten udako irakaspenak

ANE ASTIAZARAN

“Aizu, ez dator gaizki noizean behin

zu kanpoan irakasten saiatzen zaren horretatik

pixka bat ikastea”

Itzulpengintza ikaslea

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:50 Página 4

GUTUNAK 5

u NAN-A BERRITZERAKOAN, KONTUAN IZAN!

Aurtengo martxoan herritar batekadierazi zigun NANa berritzera joanzela, eta kalearen izenaren grafia zaha-rra jarri ziotela. Berak esan omen zuen,orain, grafia hori aldatuta zegoela (Uda-lak hala jakinarazi baitzien karta bidez),baina NAN bulegoko arduradunek

erantzun zioten, hori egin nahi bazuen,errolda-agiria eraman behar zuela.

Hori horrela, Udalaren Euskara SailaPolizia Nazionalarekin harremanetanjarri da, eta hainbat komunikaturen on-doren, lortu du aldaketa hori egitekoerrolda-agiririk behar ez izatea, etaeuren datu-basean kaleen izen ofizialakerabiltzea.

Beraz, honen bitartez jakinarazi nahidiegu herritar guztiei NANa berritzera jo-aten direnean, beraiek ere, gogoan izandezatela zenbait helbidetan kaleen izenaaldatu egin dela, eta aldaketa hori egi-teko oztoporik-edo izango balute, esker-tuko genukeela guri adieraztea.

Elgoibarko Udalaren Euskara Saila

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

II. URTEURRENA

Manolo Gil Zengotita2013ko irailaren 17an hil zen, 85 urte zituela. Haren oroimenez

II. urteurreneko meza izango da, barixakuan, irailak 18, arratsaldeko19:00etan Elgoibarko San Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi eskerrak aldez aurretik.

Florentina Fraile Muñoz 2015eko irailaren 8an hil zen, 90 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak.

Josefa Gurrutxaga Askasibar2015eko irailaren 11n hil zen, 95 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honakobaldintza hauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak, telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoakdira.

2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak.Onartu egingo ditugu identifikagarriak diren taldeak:“Ikastolako irakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekinbatera beste lagun batzuk ere daudenean, hauek ereidentifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak

jakiteko eskubidea izango dute gutun horretan euren izenaaipatu edo erreferentziaren bat egiten bada eta gutunainizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetufaltaz idatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egitekoidatzitako idazkiak, pertsona eta erakundeei zuzendurikomehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:50 Página 5

MOTZIAN6

Gurasoentzako euskara ikastaroak antolatu dituzte euskaltegiek eta Udalak

Pintura eta eskulan ikastaroak Mendaron

Mendaroko Udalak antolatuta pinturaeta eskulan tailerra izango da urritik ekai-nera bitartean, 18:30etik 20:00etara: as-telehenetan, pintura, eta astearteetan,eskulan eskolak. Urteko kuota 163 euro-koa da, eta zati bat kurtso hasieran or-daindu behar da, eta bestea, apirilean.Irakasleak, bakoitzari, oinarrizko materialabanatuko dio eta gainerako material guztiaikasleak berak eraman beharko du. Izenaemateko epea irailaren 25era artekoa daeta matrikula orria aurkeztu behar da uda-letxean. Gutxienez lau ikasle egon behardira, eta hamar gehienez.

Odol ateratzeak datorrenbarixakuan izango dira

Gipuzkoako odol bankua datorren ba-rixakuan, irailaren 25ean, etorriko da El-goibarrera, eta nahi duenak, 18:30etik20:30era bitartean izango du odola ema-teko aukera osasun zentroko beheko solai-ruan. Arduradunek jakinarazi dute odolpremia handia dagoela, eta gazteei egindiete dei bereziki, odola emateko.

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak, Udal Euskaltegiak eta AEK euskal-tegiak, gurasoentzako hainbat euskara ikastaro antolatu dituzte, herrikoikastetxeekin elkarlanean. Haur jaioberrietatik hasi eta 12 urte bitarteko

seme-alabak dituzten gurasoek matrikula erdia baino ez dute ordaindukoikastaro horietan parte hartzeko. Horrez gain, gurasoek Udalaren beka lor-tzeko aukera izango dute, eta horri esker, izena ematerako orduan ordain-dutako kopuruaren erdia bueltan jasoko dute. Euskara ikasteko hainbataukera eskainiko dituzte euskaltegietan: euskara ikasten hasteko, hobeto edoerrazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko. Or-dutegiak, bestalde, gurasoen beharrizanen arabera moldatu ahal izangodira.

Guraso izan gabe ere, euskara ikasteko matrikulazio epea irailaren25era arte dago zabalik Elgoibarko bi euskaltegietan. Informazioa eskatzekoeuskaltegietara deitu behar da: 607 601 423 (AEK) edo 943 742 731(Udal Euskaltegia). Bestalde, diru-laguntza eta beketarako informazioa eus-kaltegietan ez ezik Udaleko Euskara Sailean ere eska daiteke. 943 744366 telefono zenbakian edo e-posta helbide honetara idatzita: [email protected].

Mendaron ere euskara ikastaroakBestalde, Mendaroko Udala ere prest dago ikasturte honetan ere Men-

daron bertan euskara ikastaroak emateko, Elgoibarko AEKrekin elkarlanean,eta deialdia egin du taldea sortu ahal izateko. Ezer ez dakitenentzat, erraz-tasuna hartu nahi dutenentzat edo tituluren bat eskuratu nahi dutenentzatizango lirateke taldeak, eta baldintza berdineko zortzi ikasle izan behar diragutxienez.

Talderik sortu ez eta euskara ikastera kanpora joaten diren mendaroarrekdiru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute, era berean. Matrikula kos-tuaren %80ra arte ordainduko du Udalak, beti ere banaketa ikasle kopurua-ren arabera eginez. Euskara ikastaroen eta diru-laguntzen gainekoinformazioa udaletxean jaso ahal izango dute interesatuek eta eskaera-orriak,berriz, udaletxeko erregistroan eta www.mendaro.net webgunean dago es-kuragarri.

‘Autoko haurrensegurtasuna’ jardunaldia

Autoan haurrak lotzeko dauden sistemeiburuzko kanpaina du abian Eusko Jaurlari-tzako Segurtasun Sailak. Horren hariraMendaron jardunaldia egingo du gaur, os-tirala, 16:30ean hasita, Herriko enparan-tzan. Ordenagailuetan bide segurtasunekojolasak jarriko dituzte, baita azalpenakeman ere. Horren helburua da sistemakezagutzea eta egoki erabiltzea, indarreandagoen araudia betetzen dela egiazta-tzea, sistemok egoki erabiltzea, haurrarenpisuari eta tailari egokituta eta gaiari bu-ruzko zalantzak argitzea, bai hitzez etabaita banatuko duten materialarekin.

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:50 Página 6

MOTZIAN 7

Kirolari paralinpikoen argazkiak ikusgai daude Kultur Etxean

PSE-EEk mozioa aurkeztuko du

Udalean Elgoibar errefuxiatuentzako babes herri izateko

Elgoibarko PSE-EEko zinegotziNerea Alustizak errefuxiatuen krisia-ren inguruko mozio bat aurkeztu duElgoibarko Udalean. Sozialisten bo-zeramaileak Udalari eskatu dio Siriaeta Irakeko errefuxiatuak hartzeko bo-rondatea erakutsi duten herri eta hi-rien sarean sartzeko eta errefuxiatuakhartu ahal izateko prestatzeko.

Horren harira Alustizak zera adie-razi du: “Gerratik ihesean atera dirasorterritik, beldurraren beldurrez, etabehar gorrian daude. Elgoibartik el-kartasuna erakutsi behar diegu”.Errefuxiatuak gurera ailegatuko direlasegurutzat jo du, eta bere berbetan“beharrezkoa da errefuxiatuen etorre-rari aurrea hartzea eta dena prestedukitzea”. Gainera, elgoibartarreigonbidapena egin die inplikatzekoerrefuxiatuei laguntza emanez.

Eusko Jaurlaritzari ere eskatu dioEudel eta Gipuzkoako Foru Aldundia-rekin batera berehalako plana pres-tatzeko, etorriko direnak “ardura etazabaltasun handienarekin” hartzeko.Sarean partaide diren herriei emer-gentziazko egoerarako ezohiko diru-laguntzak bideratzeko ere eskatu du.

Udalari esan dio Espainiako Go-bernua estutu dezala bere jarreramalgutzeko Europako Batasuneko ne-goziaketetan, kide den herrialde ba-koitzak dagozkion errefuxiatuak harditzan, eta eskuzabaltasunez jokatudezan asilo politikoa ematerakoan.

Alustizarentzat elkartasun eran-tzuna ez da gizatasun eskaera soila,milaka euskal herritarrek emigrazioaeta erbesteratze politikoa bizi izan zu-tenean jaso zuten elkartasuna itzul-tzea ere bada.

Egur Arte Tailerrak egoitza berria du

Herritarrek artearen hainbat arlo lantzeko Egur Arte Tailerra sortu zuten oraindela 34 urte Elgoibarren. Urterik gehienak Aita Agirre plazan igaro eta gero, Uda-lak instalazio berriak egokitu dizkio Merkatu Plazako lehen solairuan. Espazio za-bala izanik, jende gehiago eta ikastaro berriak antolatzeko aukera izango dute.

Juan Armentia argazkilari bilbotarraren lanak ikusgai daude Elgoibarko KulturEtxean, Ongarri argazki taldearen eskutik. Zetazko Gerlariak izenburuko erakus-ketan kirolari paralinpikoen irudiak jaso ditu. Armentia zazpi Joko Paralinpikotan

aritu da argazkilari lanetan, horien balentriak islatzen dituzten argazkiak jasotzen.“Kirolari paralinpikoei argazkiak ateratzen zaletasunez hasi nintzen, baina kirolari

handiak diren pertsonak ezagutzera emateko bidean nire zatitxoa jarri dut. Bartzelo-nako jokoetatik Londonekoetara bitartean gai horren inguruan asko aldatu dira gauzak,ezagutza handiagoa da, baina oraindik asko dago egiteko jendeak kirol paralinpi-koen berri izan eta lagundu dezan”, esan du Armentiak berak.

Zetazko gerlariak izenburuari buruz ere argazkilariak eman digu azalpena: “Ze-tazkoak kirolarien hauskortasuna adierazten du, bakoitzak bere istorio pertsonalak era-gina; gerlariak, berriz, kirolean borrokarako erakusten duten gogoa”. Izenburuberarekin liburu bat ere badu Juan Armentiak, eta erakusketan salgai dago. Irailaren26ra arte egongo da erakusketa, astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era.

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:50 Página 7

SEMAFOROA8

Santa Klara auzoko haur parkean, txakur-kakak: “Santa Klara auzoko Gemini etxe ondoko haur

parkea sarri egoten da txakur-kakaz beteta. Egun batean bai,eta hurrengoak ere bai, txakur kakaren bat topatzen dugu gureumeak jolasten diren parke horretan. Harrigarria da XXI. men-dean kakak jasotzen ez dituzten txakur-jabeak daudela ikustea.Horren ondorioak besteok jasan behar izaten ditugu, eta mese-dez errespetu pixkat eskatuko nieke besteonganako. Txakur-kakak jaso mesedez”

Basarte auzoko parkea, astelehenero zikin: “Ba-sarte auzoko parkean ia astebururo egoten dira gazteak

boteilatzarra egiten, eta lurrean lagatzen dute beti zaborra. In-guru horretan haur asko ibiltzen dira, eta besterik ezean, esker-tuko genuke astelehenetan brigadakoak pasatuko balira inguruagarbitzera.

Pedro Migel Urruzuno kalean zebrabide beha-rra dago: “Pedro Migel Urruzuno kalean eskertuko ge-

nuke obra egin aurretik geneukan zebrabidea –Salentotaberna aurrean– berriro jartzea. Autoak oso azkar pasatzendira, leku horretan behar luketena baino askoz azkarrago,eta arrisku une asko izaten dira, azkena gaur bertan. Autogidariek ez dute oinezkoa errespetatzen eta iruditzen zaigubehar dugula babesen bat”. Josu Arraiz Hirigintzako zinego-tziak erantzun du auto gidariak direla hor ezarritako gehie-nezko abiadura gainditzen dutenak, baina hala ere, Udalakaztertuko duela gai honen aurrean zer egin.

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:50 Página 8

ERREPORTAJEA 9

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Gotzon Garate idazle eta euskaltzalearen oroimenez urtero udazkenean antolatzen duenzikloak zazpigarren edizioa beteko du aurten. Eta zazpigarrenean, Euskal Herriaren osotasuna aintzat hartuko dute. Elgoibartarrek EuskalHerriaren iparraldea hobeto ezagutzea da zikloaren helburua, eta horretarako, urriaren 2an hasi eta azaroaren 14an amaituko den programaprestatu du Elgoibarko Izarrak Udalarekin eta herriko beste hainbat elkarte-erakunderekin elkarlanean: Sinuose taldea, Morkaiko mendizaleelkartea, Haritz Euskal Dantzari Taldea, Elgoibarko Gazte Asanblada, Etxe-Tar enpresa, Belaustegi jatetxea eta Txarriduna hotela.

Mixel Etxekoparren musika-kontzertuaUrriaren 2, ostirala, 23:00etan. Kultur Etxeko Sotoan. Mixel

Etxekopar (Gotaine-Irabarne, 1963) txirularia, kantaria eta ber-tsolaria da, eta lanbidez euskara irakaslea. Hebentik Zuberoakokultura elkarteko arduraduna da, eta Gotaine-Irabarneko Xirujaialdiaren antolatzaileetako bat. Sarrerak: Sotoan, egunean ber-tan. Prezioa: 3 euro. Sinuoserekin elkarlanean antolatu dute.‘Euskararen egoera Iparraldean: egiak eta susmoak’ hitzaldia

Urriaren 7, asteazkena, 19:00etan. Kultur Etxeko hitzaldigelan. Seaska ikastoletako Euskaraz Bizi egitasmoaren arduradunXan Airek eskainiko du hitzaldia. “Hain txarra al da Ipar EuskalHerriko euskararen egoera? Zertan, nola dabiltza bertako euskal-tzaleak? Nolako jarrera diogu gaiari, Elgoibartik begiratuta?”, gal-dereri erantzungo die.Mendi ibilaldia, Ainhoatik Donibane Garazira.

Urriaren 10-11-12. Morkaikorekin elkarlanean antolatutakoekintza da, eta interesatuek izena eman behar dute, gehienez 25lagunentzako lekua izango baita. Izena emateko: Elgoibarko Iza-rra eta Morkaiko Mendizale elkartea. Izena emateko azken eguna:urriaren 2a. Prezioa: 70 euro (bazkide ez direnentzat: 80 euro)‘Iparraldeko kultura’, hitzaldi-elkarrizketa

Urriaren 14, asteazkena, 19:00etan. Kultur Etxeko hitzaldigelan. Antton Luku Nafarroa Behereko euskal idazle eta antzerki-gilearen eta Miren Artetxe bertsolari eta filologoaren arteko elka-rrizketa izango da.

Kantu-bazkaria, Aire ahizpekin.Urriaren 24, zapatua, 14:00etan. Belaustegi jatetxean. Mixel

Aire bertsolariaren alabak dira Miren, Amaia eta Paxkalin; Xalba-dor bertsolariaren bilobak. Etxetik datorkie kanturako zaletasuna,eta badute horretarako dohairik. Kantu-bazkarian, Eñaut Elorrietak,Uxue Alberdik, Iban Urizarrek eta Jon Gurrutxagak ere parte har-tuko dute. Izena emateko: Elgoibarko Izarra (urriaren 19a bainolehen). Prezioa: 35 euro. ‘Gure herriaren iparra ez galtzeko’ gehigarri berezia.

Iparraldeari buruzko gehigarria BARRENen, urriaren 30ean. ‘Ederlezi’ pastorala.

Azaroaren 14, larunbata, 17:30ean. Herriko Antzokian. Ha-ritz Euskal Dantzari Elkartearekin elkarlanean antolatu dute, Etxe-tar enpresaren babesarekin, eta sarrerak 5 euroan jarriko dituztesalgai, aurrez, Elgoibarko Izarran, eta egunean bertan, HerrikoAntzokiko takilan. Gutxitan egongo da pastorala Zuberoatik kan-pora ikusteko aukera. Hego Euskal Herrian, birritan baino ez duteeman: Iruñean eta Bilbon.

Nahia x Matthys eta Xiberoots musika-taldeen kontzertua. Azaroaren 14, larunbata, 23:00etan. Gaztetxean. Gazte

Asanbladarekin elkarlanean antolatu dute, eta sarrerak 3 euroanjarriko dituzte salgai egunean bertan, Gaztetxean. Elektro folk na-hasketa proposatzen du Nahia x Matthys-ek, euskaraz kantatua,eta reggae eta ska estiloz janzten ditu euskal kantagintzako obraezagunak Xiberootsek.

Elkarlanaren argazkia: Imanol Larrañaga (Elgoibarko Izarra), Imanol Capanaga (Etxe-Tar), Eire Vila (Haritz dantzari taldea), Mikel Olaizola (GazteAsanblada), Iñaki Konde (Elgoibarko Izarra), Maialen Gurrutxaga (Udala), Itziar Agirregomezkorta (Udaleko Euskara Saila), Ainara Argoitia (BA-RREN), Iban Urizar (Sinuose), Eider Iriondo (Morkaiko) eta Imanol Urain (Txarriduna). Argazkian Belaustegi jatetxeko ordezkaria falta da.

Haizea dator Iparraldetik

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:50 Página 9

ERREPORTAJEA10

“Iparraldekoentzat jana eta dantza gara, eta

Hasier Etxeberria (Elgoibar, 1957) idazleeta kazetaria urte luzez bizi izan da IparEuskal Herrian, eta badu hango haizeenberri. Aitortu du, hala ere, hara bertarajoan arte ezer gutxi zekiela Iparraldea dei-tzen dugun lurralde horretako jendeari etakulturari buruz. Hegoaldearen eta Iparral-dearen artean eten handia ikusten du,zaila ixten. Elkarren berri izateko ahalegintxikia egiten den iritzikoa da.

w Estatuek ezarri zizkiguten mugapolitikoak eta banatu gintuzten. Etairudipena izango da beharbada,baina kulturari dagokionez, ez dakitez ote dagoen inoizko mugarik han-diena. Ebrotik beherakoaz gehiagodakigu sarri Iparraldean ekoiztendenaz baino. Zer dakigu Ipar EuskalHerriaz?

Nik ez nekien ezer bertara joan nin-tzen arte, eta jabetu naiz erreten handibat dagoela lehen muga zegoen to-kian. Azkenean bi kultura handiren bai-tan bizi garen kultura txiki bat gara, etahori antzeman egiten da, hizkuntzatikhasi eta idiosinkraziaraino, bainabatez ere Frantziaren kasuan, eskolafrantsesa dago. Eskola frantsesa ze-haro desberdina da Hegoaldeko etaEspainiako eskolatik. Eta horrek askomarkatzen du. Frantziaren handitasunaikusten dute Iparraldean. Hegoaldekoabertzaleok, aldiz, kritiko izan gara Es-painiatik zetozkigun gauzekin. Horiguztia, oraintsu arte, mespretxatzekozerbait izan da guretzat, eta geurean,geure kulturan, indartu gara. Aldiz, Ipa-rraldean, kultura frantsesa oso liluraga-rria da, eta han, Parisera begira

jartzea irabaztea da, Hegoaldean Es-painiara begira jartzea galtzea de-nean.

Hegoaldean asko gustatzen zaiguZazpiak bat esate hori, baina ideiarikere ez dakigu Iparraldeari buruz; fran-tsesik ere ez dugu barren ikasten! Ingle-sera emanda gaude, eta arrakala horihandia da. Are, esango nuke, gai-nera, gero eta handiagoa dela. w Zer diozu euskaraz? Nolakoa daeuskararen presentzia Iparraldekokultur adierazpenetan?

Iparraldeko euskarak ez dauka atera-biderik; galduko den zerbait da, eta penahandiz esaten dut hori, nire seme-alabakIparraldekoak baitira. Baina ez diot ikus-ten aterabiderik, batetik, frantsesak eta es-painolak asko tiratzen dutelako. Pentsa,guretzat cortinak direnak beraientzat erri-

deauak dira. Gure euskara bereizten dainguruko hizkuntzetatik irensten dituelakoterminoak eta moduak, eta haiek irenstendituzte frantsesetik eta guk espainoletik etahorrek distantziamendua dakar euskararenbaitan. Horretaz abisatu izan dute IbonSarasolak-eta, baina euskaldun oso gutxidago kezkatuta horrekin. Eta horri gehitubehar zaio Iparraldean, eta batez ere Zu-beroan, jendeak sentitzen duela galduegiten duela bere tasuna, baldin eta eus-kara batuan hitz egiten badu. Hala, zu-berotarrari eusten diote maskaradetan,pastoraletan, herri hizkeretan... badagoerresistentzia bat euskara batuarekiko.Erreparatu ezazu, bestela, nola idazten di-tuzten oraindik ere beraien deiturak; Ha-ritschelharrek nola idazten zuen,esaterako. Bertan goxo bat dago Iparral-dean, baina bertan goxo agoniko bat da.

- AINARA ARGOITIA -

u HASIER ETXEBERRIA IDAZLE, KAZETARI ETA BLOGARIA

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:50 Página 10

ERREPORTAJEA 11

“Iparraldekoentzat jana eta dantza gara, eta haiek guretzat, dantzariak eta artzainak”w Hegoaldeko askorentzat Iparraldeafolklorea baino ez da gaur, lehen ez be-zala. ‘Segi dezatela kantuan eta dan-tzan, trebeak baitira horretan. Horixeda agian askok espero dutena Iparral-dea deitzen dugun lurralde horretatik.Gorde dezatela gure tradizioa garai za-harretan legez’, zioen Nagore Amonda-rainek. Iparralde folkloriko bat behardugu geu moderno agertzeko?

Modernoa ez da Iparraldea izan,bere baitan zeukan Frantzia baizik. Egiada Iparraldean euskarari ezin zaionezeutsi, hurrengo zaindu beharrekoak fol-klorea eta pilota direla. Horri eustendiote, horrekin euren nortasunari eustendiotelakoan. Ez zaie gehiegi inportafrantsesez mintzatzea, baina. Adibiderikgarbiena azkeneko pastorala da: PierraLhande. Frantsez batek idatzia da [An-nick Renauld-Coulon], eta hori bai delamunstrokeria bat, euskaraz ez dakienemakume batek idaztea Pierra Lhandehizkuntzalariari buruzko pastorala, etahori herriak itzuli eta kantatzea. Pentsaezazu noraino dauden gauzak aldrebes-turik Iparraldean. Nik ez dut uste folklorehori behar dugunik Hegoaldean, geuere aski folklorikoak garelako. Nahi ba-duzu folklore modernizatuago bat, bainazer dira gure jaiak folklorea ez badira?Eta gauza bat: Iparraldean ere folklorikoikusten gaituzte. Iparraldekoentzat janaeta dantza gara. Eta Hegoaldekoentzat,berriz, Iparraldekoak maskaradetakodantzariak eta artzainak dira. Horiekdira topikoak eta horiek bizi gaituzte, etaez dugu ezer egiten gehiago ezagu-tzeko elkar. Gure euskaltasuna arriskuanikusten dut, alde askotatik.w Egiten dena transmititzen da? Zeinda nortasun kolektibo hori eraikitzekobidea?

Elgoibartar batek zeinekin dugehiago amankomunean, baionar bate-kin ala sevillar batekin? Nik uste dut

askoz gehiago duela sevillarrarekin,nahiz baionarra bera bezala euskaldunaizan. Nik ikusi dut hori nire inguruan,Baionan, adineko jendearengan. Ez da-kite Gernikan arbola bat dugunik ere, ezdakite EAEn lehendakari bat dugunik...ez dakite eta ez zaie ardura, beraiekfrantsesak direlako, nahiz eta euskaldu-nak izan. Donostiara etorri eta bi hitzeuskaraz eginez gero, poztuko dira,baina haiek frantsesak dira gehien ba-tean. Egia da, agian, nire esperientziamugatutik ari naizela hori esaten, etaagian egongo direla bestelakoak ere,baina nik hori ikusten dut Baionako, Mia-rritzeko edo Donibane Lohitzungo karri-ketan. Eta nahiz eta orain txanponbakarra izan eta mugarik ez egon He-goaldekoak ez dira joaten Iparraldera,batez ere frantsesagatik; frantsesez ezdakitelako. w Bateko eta besteko oso jende gutxiharremantzen da beraz zure ustez.Baina egongo da ba biderik hori iraul-tzeko, ala?

Ez dakit ba. Oso zaila daukagu. Lilu-raren bidetik beharko luke izan, bainanola liluratuko ditugu guk Iparraldekoakgeu izan gabe. Gu Espainia gara; le torogara haientzat. Europako bi kultura han-dienetakoen erdian harrapaturik bizi denpopulu txiki bat gara, politikoki zatiturikoagainera, estaturik gabea. Oso zaila dau-kagu herri eta kultura bezala bizirautea,eta gainera epelkerian bizi gara; hala ba-

litz bezala. Fikzioak bizi gaitu, ilusioak,eta ez errealitateak. Errealitatea iraultzenbenetan zaila daukagu. Lortuko genukebenetan herri bagina, benetan nor ba-gina, benetan gure industria kulturala era-kargarria balitz... Norbait liluratzeko ederizan behar gara, eta ez gara. w Ezaugarri jakinik badu, baina, IparEuskal Herriko kultur ekoizpenak?Izan ere, Antton Lukuri irakurria daegiten den asko ere ez dela ezta kulturekoizpentzat baloratzen.

Antton Luku eredu bat da. Diskurtsohandiak ahantzi, eta benetako kulturgin-tzan sartu da, benetako herrigintzan. Dis-kurtso handiak utzi ditu liburuetan-eta,baina orain ez zaio hori interesatzen.Akzioa interesatzen zaio orain. Osoerradikala da Luku, baina pena bakarradela. Lukuk erabaki bat hartu du, erabakilasaigarria, eta esan du: ‘Kultura frantsezputa honi ezin diot aurre egin, eta nireaegitera noa’. Eta lasaitu egin da, ez due-lako ibili behar denbora osoan prozesudialektikoetan sartuta. Eta berea egitendu, eta horrekin egiazko magma bat lor-tzen du bere parajeetan. Kostaldeandago populazioa, baina, eta horra ape-nas iristen den. Egin ditzakeen tokianegiten ditu bereak, oso leku marjinale-tan, bazter bihurtu den mendi horretan.Eta jakina, horrek ezin du inor salbatu.Horrek balio dezake herri txiki bat lor-tzeko, hango jendea zoriontsuago iza-teko, baina horrek ezin du hogeikilometrora funtzionatu.

Eredu bat da, baina bakarra da etabere ahalak mugatuak dira. Folklorearenbenetakotasunaren zentzua dauka. Fol-klorea erabiltzen du zintzoki, folkloreakbadituelako bere balioak ere. Jendeaez da konturatzen zertan ari den Luku,baina benetako agente kultural bat da.Ez da kezkatzen medioetan agertzeare-kin, eta beraz, ez da distraitzen besteokdistraitzen garen gauza horiekin.

“Errealitatea iraultzea

lortuko genuke

benetan herri bagina,

benetan nor bagina,

baina zaila daukagu”

Haizea dator Iparraldetik

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:50 Página 11

12 ERREPORTAJEA

Aire ahizpak, abesti ezagunen airea ahots gozo bezain sendoz emana

Fernando Aire Xalbador zuten aitona eta Mixel Aire aita.Biak bertsolari izanik kanta eta bertso artean haziak dirahaien biloba eta alaba diren Aire ahizpak: Miren,

Amaia eta Paxkalin. Etxekoengandik, ohiturak agintzen dueneran jaso dute, beraz, musikarenganako maitasuna, Urepe-leko beren etxean musika beti egon baita giroan.

Gurasoek etxean zituzten diskoak izan ziren kantak entzu-nez ikasi eta gero abesteko oinarrietako bat. Besteak besteMikel Laboa, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo eta Xabier Le-teren kantak eta Iparraldeko Mixel Labeguerie, Eñaut Etxa-

mendi, eta Xalbador beraren bertsoak ahaztugabe.

Amak etxeko pianoarekin egiten zituen harmo-nizatze lan ederrak eta joaldi gozoak ere aitzakiaona izan ziren hiru alabak kantuan hasteko.

Etxetik plazaraLagun artera eraman zuten beren kanturako za-

letasuna Aire ahizpek eta orain dela 25 urte in-guru herriko plazan entzun ahal izan ziren berendoinuak.

Umetan jasotako kanta zahar eta herrikoiak ezezik abesti berrien bertsioak ere abestu ohi ditu;batzutan, a cappella, eta musikarien laguntzaz,

bestetan; beti ere, ahots gozo bezain sendoz. Aire ahizpek lehen diskoa iaz kaleratu bazuten ere, aurretik

Euskal Herria Zuzenean festibalerako Arrosako zolan kantua gra-batu zuten; Txakun taldearekin Santxo Azkarra lo dago kantua;Mikel Markezekin Konplize ditut; eta Niko Etxartekin ere graba-tzen arituak dira.

Hegoaldean ez dira beste edozein bezain ezagunak, Iparral-dean, berriz, oso estimatuak kantaren berri dutenen artean. Izanere, beren ahotsek edozein hunkitzeko moduko sakontasuna duteeta horretan saiatuko dira Elgoibarren ere.

‘Bidexka’: tradizioari lotutako bide xumea

Iaz kaleratuzuten Aireahizpek lehenlana, Bi-dexka, eus-k a lkantagintzabe r r i a r e nsortzaileen

ahotik ezagutu-tako kantekin; doinuak eta hitzak al-

datu gabe, baina ahots ederrez jantziak. Horrela,omenaldi txiki bat egin nahi izan diete sortzaileei, baita

kulturaren transmisioan bidea eten ez duten beren gura-soei ere.

Diskoak 13 kanta ditu, erdiak ahots hutsez eginak etabesteak Sebastien Desgransen akordeoiz lagunduak: Eia,eia kanta herrikoia; Xabier Lete eta Lourdes IriondorenHala ere, Hitzak dira eta Lore bat zauri bat; XalbadorrenSemeari eta Neska bat haur beharretan; Eñaut Etxamen-diren Euskal Herri poeta; Euskal Herria Zuzenean festiba-leko Arrosako zolan; Sara Sotoren Maitasun honek zugandirudi; Josanton Artze eta Mikel Laboaren Gogo eta gor-putzaren zilbor-hesteak eta Martxa baten lehen notak;Mixel Labeguerieren Mendiaren deia; eta Olatz Zugasti-ren hitz eta doinu herrikoidun Ni gatibu hartzeko.

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:50 Página 12

ERREPORTAJEA 13

‘Ederlezi’ pastorala, ijitoen eta Euskal Herritarren borroka kantuz eta dantzaz emana

Ederlezi. Ijito romanienhizkuntzan udaberrikofesta da. Elgoibarrera

udazkenean ekarriko duteizen bereko pastorala, aza-roaren 14an, hain zuzenere.

Zuberoako herri-antzer-kia da pastorala, hasieratikamaierara arte bertsoz kan-tatua eta dantzatua, Zube-roako euskaran. Antzerkiemanaldia, berez, pertso-naia nagusi baten bizitzanoinarritzen da, eta gaiztoen eta onen arteko borroka baten ara-bera egituratuta dago.

Mixel Etxekoparrek idatzitakoa da Ederlezi pastorala, ohikopastoralak baino txikiagoa. Etxekoparrek berak honela azaldudu: “Guretzako instituzio bat da pastorala, baina gurea formatuzpastoral ofiziala baino pastoral txikiagoa da. Aktore gutxi daude,14-15, eta udako pastoraletan baino musikari gutxiago ere bai”.

Ijitoak eta Euskal HerritarrakNicole Lougarotek idatzitako Bohemiens liburuan oinarritua

dago, eta egileak “ijitoen epopeia” egin nahi izan du. Pastora-lean, ijitoa den ama baten eta haren zazpi alaben istorioa kon-tatzen dute. Haiei segika, Zuberoatik Bizkaira, hainbat garaitanijitoek bizi izan duten miresmenaren eta gorrotoaren testigu izangodira ikusleak. “Badira bi alderdi: alderdi bat da ijitoena edo beremunduena eta bestea euskaldunona, gure alderdi on eta txar guz-tiekin, beti gatazka izan baita. Orduan, haien istorioa eta nonbaittrajedia izanen da kontatua”, dio Mixel Etxekoparrek. “Beraiek

zeharkatzen dituzte mendeak eta probintziak, herrialdeak betiberen familiekin, baina Euskal Herri hontan bizitu dituzten kondenabatekin. Eta dakigun bezala, ez da ez zuri ez beltz izan historiaEuropan, eta Euskal Herrian ere ez”.

Antzezlana ohikoa baino txikiagoa izango den arren, pasto-raleko legeak baliatuko dituzte. “Istorio bat kontatzeko maneraerabiliko dugu bere arau zorrotz bezain malguekin. Mikrorik

gabe, lehen bezala ari gira, beraz garrantzia izan behardu kantaria kantari izateak. Amaren Alabak taldeko kan-tariak arituko dira, besteak beste, hori erakusteko”.

Euskal kultura biziPastoral hau da, besteak beste, Elgoibarko Izarrak Ipa-

rraldea gurera gerturatzeko antolatu duen ekintzetarikobat. Eta eskertu du Mixel Etxekoparrek: “Poz handia dutzeren gurea edo garena eskainiko dugu, euskal antzerkibat, euskal gai bat, euskal hoskari, euskal kantari normal-tasunez hemen ibiltzeko. Zubi egileak estimatzen ditut,zuek eta gu, zu eta ni normaltasunez euskal kulturaren bi-zitzeko. Egunkarietan bai, instituzioetan ere bai, baina zueta ni zer? Hortan sinesten dut %100ean, eta estimatzen

dut zuen urratsa Iparraldea hesolatzeko eta zubi egiteko, ez kali-tatez baizik normaltasunez euskal kultura bizitzeko”.

‘Ederlezi’Azaroak 14, zapatua, 17:30ean, Herri Antzokian.Sarrera: 5 euro. Sarrerak Elgoibarko Izarran saldukodira aurrez, eta egunean bertan, Herriko Antzokian.

Haizea dator Iparraldetik

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:50 Página 13

ERREPORTAJEA14

Debabarreneko lehen raid-a, Elgoibarren Elgoibar ere gehitu da abenturako raid proben Euskal Herriko ligara. Azken hiru urteotan liga horretan lehiatu den Elgoibarko lagun taldebatek bere gain hartu du ligarako puntuagarria izango den proba bat antolatzea, eta lan handiena eginda, zehaztu dute eguna: irailaren 26a.Ekimena haiena izan da, baina Morkaiko mendizale elkartearen babesean ari dira Debabarreneko estreinako raida izango dena antolatzen, etaeskertu dute jasotako laguntza. Babesleak ere inguratu dituzte: Elgoibarko Udala, Kirol Patronatua, Alcorta eta Danobat, eta baita probalagunduko dutenak ere: Iriondo eta Astigarraga kirol-dendak, Gobike, Bizkor bizikletak, Pitxintxu, Mara-mara, Mausitxa, Kaiku, Txarriduna,Beristain eta Ainhoa fisioterapia. Zailena egin dute. Orain kirolzale guztiei dei egin diete parte hartzera. Izenemateak Kirolprobak-en bidezegin behar dira, irailaren 23rako.

Mapa artean harrapatu ditugu Jabi Guallar eta ImanolGaraizabal antolakuntza taldeko bi buruak. Urtebetebada Elgoibarren raid proba antolatzera ausartu zi-

rela –ausartu eta tematu– eta ordutik, GPSa lagun, makina batibili egin dituzte taldekideek raida jokatuko den mendi hegalekobide eta bidexka guztiak markatzen, egiaztatzen eta neurtzen.Ezin gusturago ibili direla aitortu dute, hala ere. “Ni neu umebaten pare ibili naiz. Konta ezin beste ordu eman ditugu men-dian, baina entrenatzeko ere baliatu ditugu prestaketa lanetanemandako ordu horiek”, esan du horren harira Guallarrek.

Eginbeharra sentitu zutelako ekin zioten lan horri. “Euskal Li-gako proba guztiak parte-hartzaileek antolatzen dituzte. Eta ja-betu ginen beti berdinak ari zirela lanean eta guk ere lehiatzen

jarraitu nahi bagenuen heldu beharko geniola noizbait ardurahorri. Elgoibarren mordoska bat gara raidetan lehiatzen gare-nak, gainera, eta aitzakiarik ez genuen”, adierazi du Jabi Gua-llarrek, taldean akuilu-lanak egin dituenak. Taldean egosi zutenhorrekin Morkaikora jo zuten gero, herritarrek mendiari lotutaproposatutako ekimenei bidea ematea adostua zuelako elkartehorrek ibilbide berrirako. Eta lortu zuten Morkaikoren babesa.Halaxe, elkarlanean antolatu dute orientazioa oinarri hartutahainbat kirol modalitate elkartuko dituen taldekako abenturaproba –Guztira bost proba izango dira aurten Euskal Ligan, etalaugarrena izango da Elgoibarkoa, Lizarrakoaren, Ondarruko-aren eta Ireguakoaren atzetik (Logroño, Espainia). Azkena Arra-tian jokatuko da–.

- AINARA ARGOITIA -

Ander Soraluze, Asier Arizaga, Jabi Guallar, Iñigo Araujo, Aitor Zubiaurre eta Imanol Garaizabal.

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:50 Página 14

ERREPORTAJEA 15

PROBAREN EZAUGARRIAKHorixe da raida: kirol ezberdinak uztartzen dituen iraupen lu-

zeko orientazio proba. Euskal Herriko ligako probek zazpi orduirauten dute, eta bikoteka hartzen da parte. Eta ezaugarri horiexekizango ditu Debabarreneko estreinako raidak ere [10:00etan hasieta 17:00etan bukatuko da]. Ohi legez, parte-hartzaileek mapabana jasoko dute proba hasi aurretxoan, eta mapa horretan hain-bat baliza agertuko zaizkie markatuta. Kontrolguneak dira, berez,balizak, eta haietan oinarrituta, bere ibilbide propioa diseinatukodu talde bakoitzak, ahalik eta denbora laburrenean puntugehien –baliza gehien– eskuratzeko. Labur esateko, AltxorrarenBila jokoaren pareko kirol proba izango da. Berez, 52 bat kilo-metroko ibilbidea prestatu dute, 2.500 metroko desnibelduna,baina fisikoki ondoen daudenek bakarrik osatuko dute bide osoa.Gainerakoek pentsatu beharko dute ondozelan egin ahalik eta baliza gehien esku-ratzeko, ahalik eta esfortzu txikiena egi-nez. Halaxe azaldu du ImanolGaraizabalek, gaur gaurkoz raid probe-tan eskarmentu handiena duen elgoibar-tarrak. Hala ere, nabarmendu duparte-hartzaile guztiak batera xamar iri-tsiko direla helmugara (Kalegoen pla-zara), zazpi orduko denbora agortzekominutu eskasen bat falta dela.

ATAL EZBERDINETAN BANATUTARaida ataletan edo sekziotan banatuta

egoten da, eta bakoitzean kirol ezberdi-nak egiten dira. Atal baten eta hurrengo-aren artean trantsizio guneak izaten dira,eta horietan han behar ez den materialalaga, hurrengo atalerako behar denahartu eta jan eta edateko aukera izatendute kirolariek. Elgoibarkoak bost atalizango ditu eta hiru trantsizio gune, Gua-llarrek zehaztu duenez. Herri barruko orientazio proba izango dalehenengoa. Hiru kilometroko inguruan markatuta dituzten balizakhartu beharko dituzte eta zehaztutako trantsizio gunean bukatu be-harko dute proba, han bigarren sekzioari ekiteko. Bigarren atalamendiko bizikletan osatu beharko dute. 12-13 bat kilometroko ibil-bidean hainbat baliza izango dituzte eskuratzeko, eta bukatu, an-tolakuntzakoek zehaztutako lekuan bukatu beharko dute atalhonetako lana, bizikleta laga eta hirugarren atalari ekiteko. Ibil-bide osoa osatzen duenak 850 metroko desnibel positiboa gain-dituko du. Hirugarren atalean trekking-a izango dute. Eta hemenere gauza bera: mapa eskuan hartu eta saiatu beharko dira ha-mabost bat kilometroan antolatzaileek jarri dituzten kontrol gune-etatik pasatzen, zenbat eta gehiagotik hobe, baliza gehiagopilatzeko. Guztira, 1.000 bat metroko desnibel positiboa izango

du atal honek. Hala ere, Garaizabalek nabarmendu du sekziohau laburtzeko aukera handia izango dutela kirolariek, hala nahiizanez gero.

Laugarren atalean, mendiko bizikleta hartuko dute berriro. Ir-teera puntua eta helmuga zehaztuta izango dituzte, trantsizio pun-tuak izango direlako, eta haietatik derrigor pasatu beharko dute.20-21 kilometroko ibilbidea prestatu dute sekzio honetarako, 600metroko desnibel positibokoa. Bizikleta antolakuntzakoek aurrezzehaztutako lekuan laga beharko dute, hirugarren trantsizioan, etahandik errekaraino joango dira oinez. Erreka jaitsi ostean, berrirohirugarren trantsizio horretan bizikleta hartu eta bizikletaz egin be-harko dute helmugarainoko bidea. Esan beharra dago, hala ere,erreka jaitsiera bosgarren sekziotzat aurkeztu badu ere, atal ho-rretako lanak raid-aren edozein unetan egin ahal izango direla.

SARIAK Hamar sari banatuko dituzte guztira. Kategoria bakoitzeko [gi-

zonezkoena, emakumezkoena eta mistoa] hiru sailkatuei dagoz-kienak eta Debabarreneko bikote irabazleari dagokiona. Ez dira,ordea, sari bakarrak izango. Izan ere, parte-hartzaileen arteanraid hau lagundu duten dendek emandako opariak zozketatukodituzte antolatzaileek. Sari banaketaren ostean, berriz, bazkaltzenemango diete. “Bizipenak trukatzeko unea izango da”, aurreratudu Guallarrek. Zenbakiei begira jarri ez badira ere, 120 batparte-hartzaile bilduko dituzten ustea dute, eta kopuru horiek etaproba bera hasi eta buka Kalegoen plazan egiten dela aintzathartuta, ikuskizuna ziurtatuta dago Elgoibarren irailaren 26rako.

Informazio gehiagorako: https://debabarrenaraid.word-press.com.

Imanol Garaizabal, Gaizka Agirre eta Aaron Garmendia.

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:51 Página 15

KIROLA16

Tenis ikastaroetarako izenemate epea zabalik,

urriaren 2ra arteTenis eskolako denboraldia hasiko du

urriaren 5ean 40-15 elkarteak. Hainbatadin eta mailatako ikasleentzako tenis ikas-taroak eskainiko dituzte. Mintxetako tenispistan astean bi orduko eskolak izangodira. Tenis ikastaroetan parte hartu nahi du-tenek ahalik eta lasterren Elgoibarko kirol-degian izena eman beharko dute –urriaren 2a da horretarako azken eguna–.Aurten, gainera, taldea sortuz gero, larun-batetan bi orduko eskolak hartzeko aukeraizango da Jonathan Taborcia tenislari pro-fesional ondarrutarrarekin. Izena eman au-rretik informazio gehiago jaso nahi duenakhonako telefono zenbakietara deitu de-zake: 696 577 872 edo 670 665 797.

Elgoibar bi erroberatan zeharkatzeko aukera izango da domekan

Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkar-teak antolatuta, Elgoibar bi erroberatanegitasmoa izango da domekan, irailaren20an. Distantzia laburretan txirrinduagehiago erabiltzera animatzeko helburua-rekin antolatu dute. 10:30ean Kalegoenplazan abiatu eta Sallobentera joangodira bizikletaz, herriari buelta emanez etaberriz Kalegoenera itzuliz. Ondorenerako,molto motoekin eta bizikleta txikiekin egi-teko lasterketatxo antolatu dute. Bestalde,aurten, eta berrikuntza gisa, ginkana batprestatu dute, bizikleta ibilaldia bukatzendenerako. Haur nahiz heldu, herritar guz-tiak daude gonbidatuta parte hartzera.

200 korrikalariko marka gainditunahi dute aurtengo Gau Krosean

Mintxeta atletismo taldeak antolatuta VI. Gau Kros herrikoia jokatukoda zapatuan, irailaren 19an, 20:00etan. Izenemateak bide onetikdoazela jakitera eman dute antolatzaileek. Eguazten iluntzerako da-

goeneko 90 korrikalarik emana zuten izena. Mintxetakoen helburua da irteeran200 lagun baino gehiago batzea da (iaz 227 lagunek bukatu zuten lasterketa).

Herriko kaleetan barrena arituko dira antxitxikalariak, 7,7 kilometroko ibilbi-dean, Kalegoen plazan hasi eta bertan bukatuz. Izena eman dutenek gaur, irailak18, jaso ahal izango dituzte dortsalak eta txipa Sanloren garagardo azokan,Aita Agirre plazan, 18:30etik 20:00etara bitartean. Aurrez izena eman ez du-tenek, berriz, zapatuan bertan aukera izango dute Kalegoen plazan 17:30etikaurrera, 15 euro ordainduta. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, kroseko partai-deek bi euroko deskontua izango dute Sanlo Eskubaloi Taldeak antolatu duengaragardo azokan, eta opariak ere zozketatuko dituzte.

Bestalde, helduenaren aurretik umeen lasterketa ere izango da zapatuan.18:30ean hasiko da eta 3 urtetik 8 artekoak arituko dira lehenengo eta 9 15eraartekoak gero. Ez da aurrez izena eman behar, Kalegoen plazara agertuta nahi-koa da.

Gau krosa dela-eta antolatzaileek nabarmendu nahi dute Santa Ana, Tren-bide, Bernardo Ezenarro, Ermuaranbide, Gabriel Kurutzelaegi, Pedro Muguruzaeta Pedro Miguel Urruzuno kaleak moztuta egongo direla 20:00etatik21:00etara bitartean.

Herritarrei deiaMintxeta atletismo taldea hasia da jadanik 2016ko urtarrilaren 24rako

Juan Muguerza Nazioarteko Krosa antolatzen eta horretarako beharrezkoaden dirua lortzeko antolatu du Gau Krosa. Hori dela-eta, herritarrak animatunahi dituzte parte hartzera, izan ere, 16 urtetik gorako edonork egin dezake an-txitxika proba honetan. Korrikalariak ez ezik gainerako elgoibartarrak ere ani-matu nahi dituzte Mintxeta atletismo taldekoek, kalera irten eta antxintxika aridirenak txalotzera eta kalean kirola eta jaia uztartuko dituen giroa sortzera.

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:51 Página 16

KIROLA 17

Hasi da Pala Txapelketa Mistoa hamazortzi bikoterekin

Astelehenean, hilaren 14an, hasi zen bigarren Pala Txapelketa Mistoa Kalegoenplazako frontoian. Hamazortzi bikotek eman dute izena, eta bi taldetan bana-tuta arituko dira lehian. Elkarren aurka jokatu ostean, talde bakoitzeko bikoterik

onenak sailkatuko dira hurrengo faserako. Partidak astelehen, eguazten eta eguen arra-tsaldetan jokatuko dituzte, 18:30etik aurrera, Kalegoen plazako frontoian. Euria eginezgero, Ikastolako edo Aiastiako frontoietan izango dira partidak. Aurrera egiten dutenekurriaren 30ean jokatuko dute finala. Iaz Kepa Arrizabalagak eta Nerea Irustak osatu-tako bikotea izan zen txapeldun, finalean Igor Castañaresi eta Marta San Martini 22-15 irabazita. Antolatzaileek partidak ikustera joateko gonbita egin dute, eta jakinarazidute errifak saltzeko asmoa dutela txapelketa antolatzeak eragiten dituen gastuei aurreegitek .

EmaitzakFUTBOLAHaundi 0- Mutriku 2 (Erregional ohorezkoa)

PALA TXAPELKETA MISTOAIrailak 14Bitxori-Ion 22 – Enara-Asier 13 Olatz-Igor 22 – Ana-Xabi 7 Ainhoa-Ioritz 22 – Marta-Kasta 18Amets-Hasier 22 – Lara-Julen 21

Irailak 16Bitxori-Ion 7 – Amaia-Josu 22 Enara-Asier 16 – Nerea-Buru 22 Sonia-Iñigo 12 – Olatz-Igor 22

ESKUBALOIABigara Pulpo 17- Alcorta Elg 27 (Sen. mut.)

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 1910:30 Elgoibar – Ermua (Infantil txiki)11:30 Elgoibar – Ermua (Infantil)16:30 Elgoibar – Aretxabaleta Uda (Oh. Jub.)18:30 Elgoibar – Ikasberri (1. erregionala)

Domeka, 2010:00 Elgoibar – Ermua (Alebin)

PALA (Kalegoen plazan)Irailak 21 (18:30ean hasita)Idoia-Joseba – Jone-Fernando Patricia-Imanol – Enara-AsierBitxori-Ion – Nerea-BuruOlatz-Igor – Ainhoa-Ioritz

Irailak 23 (18:30ean hasita)Ainhoa-Ion – Bitxori-Ion Idoia-Joseba – Amaia-Josu Nerea-Buru – Inma-IonNahia-Javi - Marta-Casta

Irailak 24 (18:30ean hasita)Ana-Xabi – Ainhoa-IoritzInma-Ion – Enara-Asier Sonia-Iñigo – Ana-IbaiNahia-Javi - Lara-Julen

ESKUBALOIAIrailak 19 Olaizaga kiroldegian09:45 Pulpo – Zarautz (Kad.mutilak)11:15 Deka - Pereda (Kad.mutilak)16:00 3. eta 4. postua (Kad.mutilak)17:30 Finala (Kad.mutilak)IMH kiroldegian12:30 Alkorta - Eibar (Sen. mutilak)16:30 Pneumax - Malkaitz (Kadete neskak)18:00 Tecnifuelle - Malkaitz (Inf. neskak)

Irailak 20 Olaizaga kiroldegian10:00 Beristain - Zarautz (Jub. mutilak)11:30 Lauko - Gasteiz (Senior neskak)IMH Kiroldegian10:00 Ikus - Ermua (Infantil neskak)11:15 Cometel - Ermua (Infantil neskak)

Axari Trail mendi lasterketa irabazi duMaite Maiorak hirugarren aldiz

Axari Trail mendi lasterketa hirugarrenaldiz jokatu zuten joan zen domekan Idiaza-balen, Aizkorri-Aratz parke naturalean ba-rrena, 25,4 kilometro eta 1.550 metrokodesnibeldun ibilbidean. Aurreko bietan be-zala, Maite Maiora izan zen azkarrena ema-kumezkoetan. Oihana Kortazar izan zuenaurkari nagusi. Ibilbideko lehen gailurretikKortazar pasatu zen lehen postuan, baina14. kilometrotik orpoz-orpo igaro ziren. Pro-baren bigarren zatian, ordea, erritmoa biz-kortu zuen mendaroarrak eta bakarrik iritsizen helmugara, bi ordu 19 minutu eta 20 se-gundoko denboran. Oihana Kortazarrek(2:24:08) egin zuen bigarren eta Alizia Ola-zabal (2:34:36) sailkatu zen hirugarren pos-tuan. Gizonezkoen proban Ander Zulaikamendaroarrak ere hartu zuen parte, eta 24.postuan sailkatu zen (2:29:56). Arg.: www.fotorunner.es

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:51 Página 17

MERKATU TXIKIA18

LANA................................

Eskaerak

Etxeak, elkarteak, tabernak nahiz elkar-teak garbitzen egingo nuke lan. Espe-rientzia daukat, eta autoa ere bai. ( 635 354 776-----------------------------------------------------------------------------------Etxeak zein pegorak garbitzen edo per-tsona nagusiak zaintzen lan egingonuke. Interna moduan jarduteko prest. ( 632 175 172-----------------------------------------------------------------------------------Umeak edo behar bereziak dituzten per-tsonak zaintzeko prest. Ikastolako etxe-kolanak egiten laguntzeko prest.Euskalduna naiz. ( 688 639 371-----------------------------------------------------------------------------------Sukaldari laguntzaile edo garbiketalanak egiteko prest. ( 636 882 838-----------------------------------------------------------------------------------Sukaldari edo zaintza lanetarako prestnago.( 688 682 398-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo margotze etamuntaia lanetarako prest. ( 640 209 948-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest.( 632 564 679-----------------------------------------------------------------------------------Ingeles eskolak ematen ditut, etxez etxe. ( 943 744 062----------------------------------------------------------------------------------- Umeak zein nagusiak zaintzeko eta gar-biketa lanak egiteko prest. ( 685 724 861 / 943 748 899-----------------------------------------------------------------------------------Umeak zaintzeko nahiz ingeles eskolakemateko prest. Euskalduna naiz. ( 608 686 814

Eskaintzak

Elgoibarko denda baterako langileabehar da. Aste barrurako eta asteburu-rako. Beharrezkoa da 25 eta 40 urte ar-tekoa izatea eta euskaraz hitz egitea.Bidali CVa helbide honetara: nire-denda@hotmail.com-----------------------------------------------------------------------------------LH5 eta DBH4rako klase partikularraketxean emateko pertsona behar da. ( 617 386 198

ETXEBIZITZAK...................

Alokairua

Etxea hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. Hiru logelatako etxea izatea ko-meni zait. ( 631 098 995-----------------------------------------------------------------------------------Etxea hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. Hilean 450-500 euroraino ordain-tzeko prest. ( 661 064 027-----------------------------------------------------------------------------------Elgoibarko bikote nagusi batek etxeahartuko luke alokairuan Elgoibarren ber-tan, erdigunean. Igogailudun etxea izanbehar da. ( 669 339 529-----------------------------------------------------------------------------------Pisu txikia hartuko nuke alokairuan. ( 632 175 172-----------------------------------------------------------------------------------Familia batek bi logelako pisua hartukolouke alokairuan Elgoibarren. Gehienez400 euro ordain ditzakegu. ( 637 207 806

GARAJEAK.........................

Alokairua

Garaje itxi bat emango nuke alokairuanElgoibarren, Leku-Ederren. ( 688 687 820

Salmenta

Garaje itxia salgai Santa Klara kalean.22 metro koadro dauzka.( 943 742 895

OSPAKIZUNAK .................

1945. urtean jaiotakoen kinto bazka-ria egingo dugu urriaren 3an Sigmajatetxean. Interesatuek 50 euro sartubeharko dituzte irailaren 30a bainolehen Euskadiko kutxako (Caja Labo-ral) kontu korronte honetan: ES803035 0007 25 0071131384. Eliz-kizunarekin hasiko dugu eguna,13:00etan Santa klarako elizan. Baz-karia 14:30ean izango da, eta baz-kalaurretik taldeko argazkia aterakodugu. Oharra: Diru-sarrera egiteko or-duan eraman kontu zenbakia banke-txera.-----------------------------------------------------------------------------1935. urtean jaiotako elgoibartarrenospakizuna egingo dugu irailaren26an. Interesatuek 55 euro sartu be-harko dituzte irailaren 20a bainolehen Euskadiko kutxako (Caja Labo-ral) kontu korronte honetan: 30350007 22 0071131225. Izen-abize-nak zehaztu dirua sartzeko orduan.12:30ean Maalako Milagrosa eliza-ren ondoan elkartuko gara. Bazkaria,14:00etan izango da, Txarridunan. -----------------------------------------------------------------------------1975. urtean jaiotakoen bazkariaegingo dugu urriaren 17an Belaus-tegi jatetxean. Joan nahi dutenek 60euro sartu beharko dituzte urriaren13a baino lehen Euskadiko kutxako(Caja Laboral) kontu korronte zenbakihonetan: ES89 3035 0007 270070031823. Egunean bertan auto-busa izango da 14:30ean Txanka-kua zubian Belaustegira joateko.

1985eko kinto bazkaria, irailaren26an. 11:15ean elkartuko gara Ibai-Ondo erretegian, eta mokadutxoaizango dugu han. Bazkaria Sigma jate-txean izango da, 15:30ean. Interesa-tuek 50 euro sartu behar dituzteondorengo kontu korronte zenbaki hone-tan: 0075 4632310700177872(Banco Popular). Ingresoa egiterakoanzehaztu izen-abizenak mesedez. Iraila-ren 23a da izena emateko azkeneguna.

BESTELAKOAK...................

Bi katakume oparitzen ditut. Maiatzeanjaiotakoak dira; grisak. ( 943 740 687 / 629 434 161----------------------------------------------------------------------------------Lokal bat hartuko nuke alokairuan Elgoi-barren biltegi modura erabiltzeko. Hi-lean 100 euro inguru ordaintzeko prest.( 629 425 632-----------------------------------------------------------------------------------Ninfa txoriak ihes egin zigun uztailaren9an, 21:00ak aldera, Maala inguruan.Kakatua espezie txikiena da eta hezitadago. Blue izena dauka eta topatzenduenari eskertuko genioke deitzea osoestimutan geneukan eta.(619 867 218

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Orain dela bost urte obra berriko etxebizitza erosi zuen nire aitak. Eskrituraren ara-

bera, eraikinaren gaineko 140 metro koadroko terraza modu pribatiboan erabili eta

gozatzeko eskubidea zuen. Terrazak, ordea, 100 metro koadro baino ez ditu. Orain, ni-

re aitak, falta diren metroak erreklamatu nahi ditu. Edukieran dagoen aldearen erre-

klamazioa egin dezake ala preskribatu egin da erreklamazioak egiteko aukera?.

Eraikin batek, entregatzerakoan, hasieran adostutakoa baino metro gutxiago baditu eta ondorioz edukiera

txikiagoa badu, horren arrazoia eraikitzailearen arduragabekeria bada, eta ondorioz, jabeari eman behar litzaio-

keena baino etxebizitza txikiago bat emango baliote, erreklamazioa hasteko epe orokorra hamabost urtekoa

da. Beraz, kontratuaren baldintzak ez ditu bete.

Saltzailea edo sustatzailea da kontratua bete ez duena, beraz, erreklamazioa honi egin beharko litzaioke, ez

etxe-jabeen elkarteari. Erosleak prestazioa itzultzeko eskatu ahal izango du, baita eragindako kalte-galerak or-

daintzea ere.

AHOLKUA: Etxe jabeak modu judizialean eskatu ahal izango du jabetza-titulua berritzea partai-

detza-koefizientea murrizteko eta erositako etxebizitzaren baldintzetara egokitzeko.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:51 Página 18

ZORIONAK ZURI 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Asier!Aurten 6 urtehandi. Izugarrimaite zaitugu. Ja-rraitu horrela! Etxe-koak.

Zorionak, Julen,zure lehen urtebe-tetzea izan de-lako. Muxu handibat familia osoa-ren partez, etabatez ere Xabatenpartez.

Hara, Luken,badator horren lu-zaroan desio izanduzun eguna. As-telehenean betekodituzu 4 urte, etaospatuko dugu,merezi bezala. Pa

Astelehenean 4urte bete zenituen,Luken. Zorio-nak, potxolo!Mutil handia eginzara dagoeneko.Muxu bat familiaosoaren partez.

Zorionak mutilhandi! 9 urte da-goeneko! Milazorion, Markel,denon partez, etabereziki Endikaeta Danelen par-tez.

Zorionak, Olatz!Lehenengo hama-rrekoa beteta!Ondo ospatu as-teburuan. Familia-koen partez.

Z o r i o n a k ,Udane, zure be-deratzigarren urte-betetzean. Etxekoguztion partez,eta bereziki Goia-tzen partez.

Zorionak, Ene-ritz, neska handi.Zoragarri pasatugenuen zure urte-betetze egunean.Etxekoak.

Zorionak, Raul eta Elene. Larunba-tean egun ederra pasatuko dugu zuenezkontza egunean.

Zorionak, Mikel eta Nerea, abuztuan4 urte eta urtetxo bat bete zenituztelako.Muxu bana familiako guztien partez etabereziki Igorren partez.

Zorionak, Sara eta Erik, zuen hiruga-rren eta seigarren urtebetetzean. Muxuhandi bana, etxeko guztion partez.

Zorionak, Ane-txi bihar 9 urtebeteko dituzulako.Muxu handi bat.

Zorionak, Nora-txo, iraillaren14an 3 urtehaundi bete zeni-ttulako. Patxohaundi bat, famili-xako danon par-tez.

Zorionak, AratzGaur urtetxo bat.Etxeko guztienpartez eta bere-ziki arreba Jareeta lehengusuIbairen partez.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€.

Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€.

Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora,

edo [email protected] e-postara bidali.

Urteak bete dituzue. Bi belarriak, tira etatira, gorritu arte. Zorionak!

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:51 Página 19

AGENDA

18 BARIXAKUA17:30 ‘Kiribil’. Maalako parkean. Antolatzailea: Elgoibarko Izarra.22:30 Kontzertua: Melissa and TheJacks. Sanlo Beer Festako karpan. Anto-latzailea: Sanlo E.K.T.23:00 Sotoko Hotsak. Anari banda.Kultur Etxeko Sotoan. Antolatzailea: Sinuose.

19 ZAPATUA10:00 Sanlo Eskubaloi Taldeko argazkiofiziala. Ikastolan.Ondoren, Sanlo Eskubaloi Taldeko tal-dekako argazkiak. Kalebarren plazan.11:30 Sanloko beteranoen partidak.12:00 Sanlo Beer festako karparen ire-kiera. Aita Agirre plazan.14:30 Sanlo Eskubaloi Taldeko betera-noen bazkaria.

18:30 Umeentzako krosa. 3tik 8urteraeta 9tik15urtera. Kalegoen plaza. Anto-latzailea: Mintxeta atletismo taldea.20:00 Gau krosa. Juniorrak, helduaketa beteranoak. Kalegoen plaza. Anto-latzailea: Mintxeta atletismo taldea.22:00 A2an taldea. Sanlo Beer fes-tako karpan. Aita Agirre plazan.Ondoren, Dantzaldia.

20 DOMEKA10:30 Elgoibar bi erroberatan. Kale-goen plazatik hasita. Antolatzailea: Ka-lamua Guraso Elkartea.12:00 Sanlo Beer festako karparen ire-kiera. Aita Agirre plazan.12:30 Udal Musika Bandaren kontzer-tua: Ross Roy obertura (Jacob de Haan);Robin Hood suite-a (Michael Kamen); LaGracia de Dios pasodoblea (R.Roig); ElBarbero de Sevilla obertura (G. Rossini);

eta Simon and Garfunkel’s greatest hits(N. Studnitzky). Herri Antzokian.14:30 Paella erraldoia. Aita Agirren.

25 BARIXAKUA22:00 Haizea zine forum-a. Agua. Di-namizatzailea: Loredi Salegi. KulturEtxean. Aurrez, 21:30ean, kafea. In-dian, burujabetze garaian, gertatutakoistorioa kontatzen du filmak. 8 urtekoneskatxo bat hiltzorian dagoen gizo-nezko batekin ezkontaraziko dute. Egunberean gizona hilko da. Umea alargu-nentzako ashram batean sartuko dute,eta han bizitakoak erakutsiko ditu DeepaMehtak filmean.

‘PHOENIX’18, Barixakua, 21:30

‘GHADI’19, Zapatua, 19:0020, Domeka, 19:00

21, Astelehena, 21:00

‘GÜEROS’22, Martitzena24, Eguena

21:30

‘MANDARINAS’23, Eguaztena25, Barixakua

21:30

Zinea (Herriko antzokian)

20

Nabarmenduak Jazz latinoa Soraluzen

Elgoibarko eta Eibarko musikariz osatutako Aterritaldeak kontzertua eskainiko du domekan, irai-

laren 20an, Soraluzeko Gaztelupe tabernan19:00etan. Alfonso Guillo elgoibartarra kontraba-xuarekin arituko da, eta gainerako musikariak Isa-bel Laspiur (pianoa), Gari Araolaza (gitarra) etaIñaki (bateria & perkusioak) dira. Latin jazz taldeada Aterri, eta hainbat estiloko kanta ezagunek osa-tzen dute beren errepertorioa: txatxatxa, manboa,boleroa, rumba, bossanova, reggae-a...

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:51 Página 20

AGENDA

Uztailean eta abuztuan hildakoak

June Alonso Ferrero 2015-08-04Beni-Christ Kilembe Tshibangu 2015-08-07Alejandro Lasanta Amado

2015-08-12Israel Luna Mejia 2015-08-13Elene Garate Larrañaga 2015-08-20

Alex Alustiza Alberdi2015-08-19Ireber Maguregi Otal2015-08-21Lea Maguregi Otal2015-08-21

Adrian Vieira Ibañez2015-08-27Sharielis Alejo Herrera2015-08-25Aritz Jato Corona2015-08-29

. Jesus Iglesias Endeiza74 urte, uztailak 1

. Pedro Zialzeta Arregi79 urte, uztailak 1

. Luis Elustondo Gorriti88 urte, uztailak 1

. Leonor Maria Andres Femia72 urte, uztailak 1

. Juanita Lizundia Zabaleta80 urte, uztailak 2

. Ramona Gorriti Aranberri82 urte, uztailak 3

. Ignazio Zubia Arregi84 urte, uztailak 9

. Manuel Lopez Atienza77 urte, uztailak 9

. Antonio Fidalgo Losada85 urte, uztailak 10

. Antonia Urrutia Arostegi82 urte, uztailak 11

. Jose Ramon Larrañaga Igartua85 urte, uztailak 13

. Pedro Del Rio Fuertes65 urte, uztailak 13

. Florentino Leiaristi Iriondo87 urte, uztailak 22

. Pakita Zubiaurre Urizar87 urte, uztailak 24

. Kontxita Arrieta Etxaniz85 urte, uztailak 24

. Concha Revenga Arranz85 urte, uztailak 27

. Miren Arrieta Barrenetxea91 urte, uztailak 27

. Maria Pilar Alberdi Arakistain88 urte, uztailak 28

. Maria Sagrario Perez Delgado88 urte, uztailak 29

. Pedro Ezkurra Areitio92 urte, uztailak 30

. Pedro Del Rio Fuertes65 urte, uztailak 13

. Alfonsa Lopez Valero71 urte, abuztuak 3

. Jose Mari Osoro Arluciaga82 urte, abuztuak 10

. Jesus Mari Riaño Zubizarreta82 urte, abuztuak 12

. Antonia Azpiazu Larrinaga86 urte, abuztuak 3

. Isabel Ruano Bajo89 urte, abuztuak 31

Abuztuan jaiotakoak

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK

09:00 - 22:00

18 Barixakua YUDEGO19 Zapatua ETXEBERRIA

20 Domeka FERNANDEZ21 Astelehena FERNANDEZ

22Martitzena YUDEGO23 Eguaztena ORUESAGASTI

24 Eguena BARRENETXEA25 Barixakua IBAÑEZ

22:00 - 24:00Astelehenetik igandera GARITAONANDIA

24:00 - 09:00ELORZA (Eibar) Juan Gisasola, 18- 943 206 100

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) - Tel.: 943 756 142

* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

21

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:51 Página 21

HITZ ETA KLIK22

“Konturatu zenerako hamar minutu zeramatzan zubiaren aurrean eta ordurako ez zen zubi bat”

Unai Villena

Manu Sanchez

“Beste aldera pasa ala nagoen hone-tan gelditu?”, galdetu zion bere bu-ruari Ikerrek, zubiaren aurrean

geldirik, seko ikaratuta. Beldurtia zenoso, eta zalantzatia, umetatik. Egunerokoerabaki ustez hutsalak erraldoi bihurtzen

zitzaizkion eta duda-muda amaigabeetan kateatzen zen maiz.Errutinaz kanpoko zerbait egin behar zuen bakoitzean, eskurazeuzkan aukera guztiak aztertzen zituen behin eta berriz, pentsa-menduak pentsamenduekin nahastu eta bere barnean ito arte. Zeredo zer erabaki, okerrekoa izan zitekeela zekien, eta horrek estu-

tzen zizkion barrenak indarrez, mugikortasun oro mugatu eta de-sagerrarazteraino. Donostiara autobusez joaten zenean KingKong-eko zubitik egin ohi zuen geltokirainoko bidea, baina egunhartan merkatu plaza atzekotik joan zitekeela otu zitzaion. Eta,nola jakin gabe, hantxe zegoen. Aurrera egin ala ez erabaki ezi-nean. Konturatu zenerako hamar minutu zeramatzan zubiaren au-rrean eta ordurako ez zen zubi bat, bidegurutze formakogaldera-marka erraldoia baizik. Halako batean pareko errepidetikikusi zuen bere autobusa pasatzen, ihes egiten. Larritasunez gai-nezka, galdera berri batek bete zion gogoa: “Hurrengo autobu-sari itxaron ala trena hartu?”.

963 alea:Maquetación 1 17/09/15 12:51 Página 22

Lourdes Leyaristi Echeverria2015eko irailaren 10ean hil zen, 93 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Begoña Ibarlucea Arano2015eko irailaren 13an hil zen, 73 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

I. URTEURRENA

Juanito Loiola Bergaretxe2014ko irailaren 14an hil zen 69 urte zituela.

Haren oroimenez, I. urteurreneko meza izango da domekan, irailak 20, 12:00etan Garagartzako elizan. Joango zaretenoi eskerrak aldez aurretik.

Hutsunea eta tristura galanta,baina eguna zure irribarrea oroituz hasi

eta izarrei begira bukatzen dugu. Gure bihotzetan zaude. Maite zaitugu.

Etxeko sendiak

Jose Kortaberria Ansola“Otsua”

2015eko irailaren 13an hil zen, 78 urte zituela.Emazteak eta etxeko senideek

bihotzez eskertzen dituzte jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Ez zaitugu inoiz ahaztuko,ez zaitugu inoiz galduko,

gure bihotz barreneaneramango zaitugu betiko.

963 azala:Maquetación 1 17/09/15 12:49 Página 3

963 azala:Maquetación 1 17/09/15 12:49 Página 4