26
gureeskola Hemen duzue Gure eskola aldizkariaren lehen alea. Ibarberri eskola osoak hartu du parte beren lanak eskainiz. Denetarik dugu: argazkiak, marrazkiak, albisteak, elkarrizketa, bertsoak… Aldizkari hau eskolako web-orrian aurki dezakezue: www.ibarberrieskola.com

GURE ESKOLA ALDIZKARIA

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ESKOLAKO ALDIZKARI DIGITALA 2012

Citation preview

Page 1: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

gureeskolaHemen duzue Gure eskola aldizkariaren lehen alea.Ibarberri eskola osoak hartu du parte beren lanak eskainiz.Denetarik dugu: argazkiak, marrazkiak, albisteak, elkarrizketa,bertsoak…Aldizkari hau eskolako web-orrian aurki dezakezue:www.ibarberrieskola.com

Page 2: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

Kandinsky

IZENA:Wassily Vasilie-vich Kandinsky

JAIOTERRIA:Errusia

LANBIDEA:Margolaria

GURE LEHEN ARTELANA

Beste hainbat gauza lantzeaz gain,forma geometrikoak ezagutzeanbarneratuta gaudenez, plastikakosaioetan honekin nolabaiteko loturaduen jarduerak egitea pentsatudugu. Kandinsky margolari errusia-rrak, bere margolanetan forma ge-ometriko hauek nahastuz, sarrisortzen zituen bere margolanak.Gu ere margolari bihurtu gara Kan-dinsky bezala, eta zirkulu formakoobjektuak erabiliz (neurri askotakotapoiak, kortxoak, tutuak...), guremargolanak sortu ditugu.

Page 3: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

3 URTE

GURE BIGARREN ARTEALANA

Oraingoan, zirkuluaz gain, ikasitakobeste forma geometriko guztiak ereerabili ditugu, eta horrela, zirkulua,karratua, triangelua eta laukiluzeformako koloreetako papera nahidugun moduan itsatsiz, gure kon-posizioa osatu dugu. Bakoitzak,beraz, berak nahi izan duen paisaiasortu du.

Page 4: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

HIRUGARREN ARTELANA

Oraingoan, Kandinsky-k bezalaguk ere koloreetako milaka zir-kulu egin ditugu. Horretarako,erdian koloreetako gometsabat zuen karratu moduko pa-pertxo txikiak izan ditugu oina-rri, eta gometsa horreninguruan koloreetako zirkuluakegin ditugu. Ondoren, karratuformako papertxo txikiak elka-rren ondoan itsatsi ditugu!Hara hemen, gure artelanak!

Page 5: GURE ESKOLA ALDIZKARIA
Page 6: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

GU 4 URTE A GELAKOIKASLEAK GARA ETA HO-NAKO MARRAZKI HAU,GUZTION ARTEAN ALDIZ-KARI DIGITALERAKO EGINDUGUN ARTELANA DA.

Page 7: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

4 URTE A

Page 8: GURE ESKOLA ALDIZKARIA
Page 9: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

4 URTE B

Page 10: GURE ESKOLA ALDIZKARIA
Page 11: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

SAGUZARRAK

Jakingo duzuenez Haur Hezkuntzako taldeok proiektuen inguruanlan egiten dugu, hau da, bakoitzak ikasi nahi dugunaren berrieman ondoren bozketa egin eta zer gai landu erabakitzen dugu. Ikasturte hasieran, patioan jolasean genbiltzala, frontoiko ater-pean laguntxo baten bisita izan genuen, Saguzar batena. Gelanbere inguruan hitz egiten hasi ondoren, berau ikertu eta ikasteaerabaki genuen, eta gauza asko ikasi ditugu: - Ugaztunak dira.- Gorputza berezia dute: lumarik izan ez arren, hegoak di-tuzte, hegoetan patagioa dute, bost hatz dituzte, begi txikiak.- Bizilekua: hainbat tokitan bizi dira, batzuk zuhaitzetan,beste batzuk kobetan, arrailetan…- Elikadura mota bat baino gehiago dute, eta horren araberasailka ditzakegu: batzuk haragijaleak dira, besteak nektaribo-roak, banpiroak, ….- Ekolokazioaren bidez komunikatzen dira.- Buruz behera egoten dira: lotarako, jateko nahiz garbitzekoburuz behera jartzen dira.- Urtaroaren arabera ekintza bat nagusitzen zaie: neguan lo-aldian, udaberrian jaio, udan hegan ikasi eta udazkenean maite-mindu.Ikusiko zenutenez, gauza asko ikasi ditugu eta zortea gure aldeizan dugu, ikasketa prozesuan zehar gure gelakide Juneren aitak,Enekok, asko lagundu baitigu. Enekok Mendukilon lan egiten du,eta bere egunerokotasunean Saguzarrak presente izaten ditu,eta informazioa eskaintzeaz gain, bertara joatera gonbidatu gin-tuen. Horrela, bada, urrian goiz-pasa Astizko Mendukilo kobetarajoan ginen. Han Saguzarren bizileku bat ikusi genuen, eta Sagu-zarrak bertatik bertara ikusteko aukera izan geunen; oso ongipasa genuen. Hemen duzue han atera genituen argazki batzuk.

5 URTE A-B

Page 12: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

BEGIRA! GIZA GORPUTZABARRUTIK EZAGUTZEN ARIGARA, HORRELAKOA DAGURE HEZURDURA!

Page 13: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

LH 1 A-B

Page 14: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

2.MAILAKO IKASLEAK MARI-NEL BIHURTU ETA BALEERRALDOI BAT ARRANTZATUDUGU KOSTALDEAN.

Page 15: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

GU , 2. B, IRRATIAN EGON GI-NENEAN BERTSO ALAI BATZUKABESTU GENITUEN. IHAUTE-RIKO PERTSONAI EZBERDINAKZIREN PROTAGONISTAK: MIELOTXIN, ZIRIPOT, ALTSASUKOMOMOTXORROAK………

LH 2

Page 16: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

BISITA GOMENDIOA:ZINTZAR AUZOKO PARKEA

Ondo pasatzeko leku baten bila bbiltzate, hau da zuen tokia!Bertan armiarma sare moduko bat dgora eta behera ibiltzeko. Baina akutsua ere izan daiteke gora irissarea mugitzea. Beraz, kontuz ibili

Page 17: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

baza-

dago arris-

stean !

LH 3

Page 18: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

ALBISTEAK (GUK ASMATUAK)

MUSEO BERRIA ESKOLAN

Duela hilabete pare bat, 2012ko urtarrilaren 16an, 4. mailakoikasleak museo bat ireki zuten Ibarberri eskolan.

Museoa antzinako Amerikari buruzkoa zen. Esan zutenez osointeresgarria da: marrazkiak , maketak, argazkiak… baitzeu-den bertan.

Irakasleak azterketa egin ordez erakusketa egitea proposatuzuen, eta ikasleei ongi iruditu zitzaienez, erabaki hori hartuzuten.

Museoa otsailaren 1etik maiatzaren 1era egon zen irekia,bideo-gelan, ikusi nahi zutenentzat.

Ordutegia honako hau izan zen: astelehenetik ostiralera, goi-zeko 10:00tik eguerdiko 13:00ak arte, eta arratsaldeko16:00etatik arratsaldeko 18:30 arte.Duela hilabete pare bat, 2012ko urtarrilaren 16an, 4. mailakoikasleak museo bat ireki zuten Ibarberri eskolan.

Museoa antzinako Amerikari buruzkoa zen. Esan zutenez osointeresgarria da: marrazkiak , maketak, argazkiak… baitzeu-den bertan.

Irakasleak azterketa egin ordez erakusketa egitea proposatuzuen, eta ikasleei ongi iruditu zitzaienez, erabaki hori hartuzuten.

Museoa otsailaren 1etik maiatzaren 1era egon zen irekia,bideo-gelan, ikusi nahi zutenentzat.

Ordutegia honako hau izan zen: astelehenetik ostiralera, goi-zeko 10:00tik eguerdiko 13:00ak arte, eta arratsaldeko16:00etatik arratsaldeko 18:30 arte.

Page 19: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

LH 4

Hona hemen museoan ikus zitekeenpiezetako bat.

Page 20: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

ALBISTEAK (GUK ASMATUAK)

MUSEO BERRIA ESKOLAN

1. esperimentua: Mingainak zapo-reentzat dituen txokoakJaten ditugun elikagaien zaporea ahoanhautematen dugu; mingainean, hainzuzen ere. Ez dut uste hori gauza berriadenik inorentzat. Baina ohartu zaretezapore gozoa edo gazia, adibidez, ez di-tuzuela mingainaren alde berean hau-tematen? Esperimentu bat egin duguhau frogatzeko.

Inguruneko hainbat kontzeptu indartzekolaborategian bi esperimentu burutu di-tugu. Alde batetik, mingainak zaporeent-zat dituen txokoak eta bestetik,platanoaren puzkerra puxikan.

Zer gertatu da?Mingainean, zaporea hautemateaz ar-duratzen diren milaka dastamen-papiladaude, eta mingainaren eremu bakoit-zekoek zapore-mota batekin bakarrikerreakzionatzen dute. Zergatik usteduzu, bestela, almendrak edo pipakjaten ari zarenean, irentsi arte ez du-zula sumatzen mingotsa zegoena? Min-gainaren atze-atzean dagoelako zaporehori hautematen duen eremua!

Page 21: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

LH 5

2. esperimentua: Platanoaren puzkerrapuxikanPuxika bat puztea erraza da: puxikaren zuloaahoan ipini, eta… fffffu, putz egin. Baina puz-tuko al zenuke puxika bat sudurretik bota-tako airearekin? Eta platano batekin? Bai,ongi irakurri duzu: puztuko al zenuke puxikabat platano batekin?

Zer gertatu da?Pixkanaka puxikaren diametroa handituegingo da, guztiz puztu arte. Hau da, bakte-rioek platanoa usteltzen dute, eta, deskon-posatzean, gas bat askatzen dute, arnastendugunean guk CO2-a askatzen dugun mo-duan. Bakterioek askatzen duten gasa,ordea, metanoa da, guk puzkerretan askat-zen duguna, puxikaren barruan duzun ber-

OHARRA: Bi esperimentuak agertzen badiraaldizkarian gelako guztiak agertzen dira biargazki horietan. Bi esperimentuak gehiegibadira eta bat aukeratzen baduzue ondo-rengo argazki hau jarri dezakezue, zeinetangela osoa agertzen baita.ESKERRIKASKO! Miren

Page 22: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

ASMAKIZUNAK

- Baginela eta bagara, bi anaia bikiak;gu aurrean jarrita, hobeto ikusiko dituzu gauza guztiak.

- Udan jendez beterik, neguan huts-hutsik;zutik baino jende gehiago egoten da etzanik.

- Nola zula daiteke globo bat bertatik airerik atera gabeeta soinurik egin gabe.

- Zer dela eta zer dela aurrean punta bi eta atzean zulo bi.

- Denek zapaltzen dute non nagoeneta nik ez dut galdetzen non dauden

LH 6

Page 23: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

BERTSOAK

Ondorengo bertsoak Lekunberriko festetan gertatzen denarazo bati buruzkoak dira: gurasoek ez dute nahi umea pa-rrandan ateratzea eta umeak bai.

AMA:

Atera nahi baduzubeatzitan etxeanzer uste zenuen zukhamabi urteanbestela zigortukozaitut gaur gaueanez bazara etortzenzapla muturrean.

GAZTEA:

Zergatik ezin dut nikgauean ateraesadazu zergatikbeti den horrelaama, esan didazuetortzeko etxeragauean irtengo naizleihotik kalera.

DBH 1

Page 24: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

- Zenbat urte egon zinen ira-kasle lanetan?Ikasketak bukatuta Atarrabiako Pazde Ziganda ikastetxean 6 hilabeteegon nintzen, eta gero 1976-01-01-ean Lekunberriko haur hezkuntzakoeuskArazko gelan hasi nintzen la-nean; beraz, 36 urte irakasle bezalapasatu ditut

- Aldaketarik nabaritu alduzu hasi zinenetik? Bai, lanean hasi nintzenean orduguztiak haurrekin pasatzen genituen,materiala prestatzen, gurasoekin hitzegiten, informeak betetzen... AzkenurteEtan hau asko aldatu da, gelakolanetik aparte, bilerak, gelatik kan-poko ekintzak prestatu... behar izanditugu

- Gustatzen al zitzaizun zurelana?Hasieran galduta nengoen, 45 haur,4 eta 5 urtekoak... gero esperientziahartzearekin gustura sentitzen nint-zen, baina lan honetan gorabeherakere izaten dira.

- Zergatik?Haurrekin lan egitea atsegina da,ikusten dituzu nola aldatzen diren,helduagoak bihurtu, zure lanarenemaitzak.

- Jubilatu ondoren zertan pasat-zen duzu denbora?Etxeko lanak egiten, 3 egunez nerebiloba zaintzen dut, asko irakurtzendut, baina benetan esanda, oraindikez dut nire tokia aurkitu, hutsunehandi bat sentitzen dut.

- Zer izan nahi zenuen irakasleizan aurretik?Biologia ikasi nuen eta azken urteanBiokimikako laborategian tesina egi-ten hasi nintzen, ordu asko sartutaez nituen emaitza onak lortu; tutore-arekin zorte txarra izan nuen eta ezzidan laguntzen. Hori alderentziz izanbalitz, banuen aukera han jarrait-zeko, baina bizitzak buelta askoematen ditu eta Lekunberrin bukatunuen.

- Eskolan izan duzun esperientzianolakoa izan da?Hainbeste urtetan denetatik ikusi dutbaina esan dezaket gustura egonnaizela eta oroipen ona dudala; gai-nera, une txarrak ahaztu ditut, etaonekin bakarrik gelditu naiz.

ELKARRIZKETA

ARANTXA MUGIKA

Page 25: GURE ESKOLA ALDIZKARIA

TABAKOARENAURKAKOLEGEA

Zer dio jendeak gaihoni buruz? Duela hi-labete batzuk La-rraun bailaran inkes-ta bat egin genuenadin guztietako jen-dearen iritzia jasot-zeko.Lehen datuek esatendutenez, jende ge-hiena ados dago erai-kuntza publikoetanez erretzearekin,baina hori tabernen-tzat arazoa dela ustedu.Beste arloetan gau-zak ez daude hainargi; batzuei iruditzezaio kanpora atera-tzeak molestatu egi-ten duela eta bestebatzuek ez dute halauste (kopuru berdint-suak azaldu dira biiritziak). Gehien ke-xatzen direnak 25-50urte artekoakdira.Jendeak erretze-ari utziko dion gal-detzean, iritziakparekoak dira..Gutxiago erretzendela eta gazteenganizango duela eraginhandiena dio gehien-goak. Dena den, gaz-teak dira lehenbezala erreko delapentsatzen dutenak.

- Betidanik D ereduan irakatsi al duzu? Ez, 8 hilabete Casedan pasatu nituen, eta han1981 urtean ez zen euskara ematen; gero-ago, A eredua jarri zuen.

- Bidaiatzea gustuko duzula badakigu.Egon zaren lekuetatik zein iruditu zaizuerakargarriena?Asko dira, azkena Islandia, natura gozatzekoparegabea, Geologia praktikan jartzeko tokizoragarria. Iguazu. Kalifornia. San Frantzisko,Praga, Londres. Tunisiako erromatar garaikoaztarnak, Pompeia, eta hemen bertan, Kata-luniako erromanikoa, Palentziako baselizak…

- Orain zer egiten duzu eskolara joan be-harrean?Esan dudan bezala, etxean nago nire bilobazgozatzen , ia 9 hilabete ditu eta oso neskatoalaia eta atsegina da. Espero dut nire lagunenjubilazioan gehiago bidaiatzeko...

- Aldaketa handia sentitu al duzu urtehonetan?Bai, bat-batean pasatu naiz ordu guztiak be-teta izatetik, denak libre izatera. Lasaiago bizinaiz, ardurarik gabe.

- Sumatzen al duzu ikasleen falta? Etxean nagonean ez dut haien faltarik suma-tzen, baina Lekunberrin baten bat ikusten du-danean, bihotzak horrelako bueltatxo batematen dit, urte asko izan dira....

- Jubilatu ondoren ikasten jarraitzenduzu?UNEDen Antropologia ikasteko matrikulatunintzen, baina lehenengo hiruhilekoan nahikolanpetuta egon nintzen, eta ez nuen ikasi.Dudan materialarekin neure kabuz ari naiz,baina ez dut azterketak egiteko asmorik.

DBH 2

Page 26: GURE ESKOLA ALDIZKARIA