23
nnnn GOTTI Nafarroan euskaraz bizitzeko euskubidea dugulako Vascuencearen legea: euskararen loteria Nafarroan Euskara uhinez-uhin: Herriaren eskola 2012ko abenduaren 21a 1. alea

´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Nafarroa eta euskara, euskara eta Nafarroa hizpide duen aldkizkaria prestatu dugu, klaseko lan gisa. Eduki propioetan aberatsa da GOTTI. On egin! EGILEAK: Maialen Arratibel, Iruñe Astitz, Amaiur Pagola, Bidatz Villanueva eta Garazi Zabaleta.

Citation preview

Page 1: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

nnnn

GOTTINafarroan euskaraz bizitzeko euskubidea dugulako

Vascuencearen legea: euskararen loteriaNafarroan

Euskara uhinez-uhin:Herriaren eskola

2012ko abenduaren 21a 1. alea

Page 2: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

2 3

-Werten legea aztertzen...-Euskara uhinez uhin

-Elkarrizketak: Euskal Hedabideak eta murrizketak Nafarroan

-Kantagintza euskararen babes-Bertsoz bertso, ahoz aho

-Nafarroa bertsotan-Euskararen alde, lokatzetan

-Vascuencearen legea; euskararen loteria Nafarroan

-Euskarabidea, euskara ezin topatuz-Lizarra: Hegoaldeko mugalariak

-Herriaren eskola-Aholkuen txokoa

-Unibertsitate euskaldun baten alde-Euskal agenda

-Etorkinak ere, euskaraz bizitzen!

GOTTI GAIAK...

Legeak? Hezkuntza Euskara Kultura Eskubideak!

26 urte dira jada, milaka nafarrek eus-

karaz bizitzeko eskubidea urratua

ikusten dugula. 26 urte dira jada, milaka

nafarrek zonifikazioa dela eta eskubideen

mailaketaren eragina jasaten dugula.

26 urte dira jada, Nafarroako Go-

bernuak, euskararen aurkako era-

so bortitzak egiten darraiela.

25 urte dira euskara hutsean dagoen

irrati bakarra, Euskalherria irratia, li-

zentziarik gabe martxan dagoela.

26 urte dira euskalgintzaren jar-

dunari esker, Nafar askok eus-

karazko heziketa bat jasotzeko

aukera izan dugula. Milaka dira eus-

kaltegietako aulkietatik igaro direnak.

Euskaldun eta burujabe bihurt-

zearen bidean darraigu egu-

nero egunero milaka nafarrek.

Bidean oztopoak baino ez dugu gure

egunerokoan topatzen. Horren adibide

garbia euskal komunikabideei zuzendu-

tako dirulaguntzak ditugu. 2008tik 4 mi-

loi euroko dirulaguntzak izatetik, 2012an

dirulaguntza ez jasotzera igaro arte.

Ugariak izan dira haien mikrofonoak itza-

li edo haien rotatibak gelditu behar izan

dituzten komunikabide euskaldunak.

Ez dugulako beste 26 urtez

egoera berean jarraitu nahi.

Nafarroan euskaraz bizi, hezi, ikasi,

entzun, hitz egin, ... nahi dugulako:

EUSKARAZ BIZI!

Nafarroan euskaraz bizitze-ko euskubidea dugulako...

Argitaratzailea: GOTTI euskal elkartea Zenbaki honetan parte hartzen dutenak: Maialen Arratibel, Iruñe Astitz, Amaiur Pagola, Bidatz Villanueva eta Garazi Zabaleta.

Eskerrak eman nahi diegu Lur Albizu, Eneko Alcalde eta Marian Etxagueri beraien kolaborazioarengatik.

Page 3: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak

irailaren 17an hezkuntza erreforma aurkeztu zue-netik, hezkuntza sistema propioa aldarrikatzen duten lurraldeek kezka adierazi dute, herriaren beharrei muzin egiten dien eredua baitelako. Curriculuma Espainiako Gobernuak zehaztuko du eta hizkuntza koofizialak baztertuak izanen dira, homogeneotasunaren bidean.

Nafarroan, euskal hezkuntza bermatua ez dagoen honetan, horri babesa kendu eta gaz-telania sustatzeko pro-posamena jaurti du Wer-tek. Parekotasunean jarri nahi omen ditu eta Na-farroako ereduari zilegi deritzo. Izan ere, familiek irakats-hizkuntza hau-tatzeko bermea dutela azaldu du Wertek, bai-na hitzok ziuraski erran nahi zutena da, familiek gaztelaniaz ikasteko aukera dutela eta ho-rixe dela Espainiako Go-bernuak eskaini behar duena.

Werten legea aztertzen

Nola eragingo die Werten legeak hizkuntza koofizialei?

· Estatu espainoleko komunitate autonomoak behartuak ego-nen dira zentru pribatuetako matrikulazioa ordaintzera, baldin eta familiek bere haurrek gaztelaniaz soilik ikas dezaten nahi izan, eta eskaintzarik ez egon ez publiko ez kontzertatuetan.

· Derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzako eta batxiler-goko ikasgaiak tronkaletan eta espezifikoetan banatuko dira, lehenengoek ordutegiaren %50 gutxienez beteko dutelarik. Erreformak hizkuntza koofizialak (euskara, katalana eta gaile-goa) ikasgai espezifikoetan barnebiltzen ditu.

· Gobernu espainola izanen da ikasgaien edukia, tronkalen or-dutegi minimoa eta espezifikoen maximoa zehaztuko duena.

Wert asegura que la reforma no “minusvalora” el catalán (ABC)

Wertek gaztelaniaren erabi-lera areagotu nahi du ikaste-txeetan, euskararen kaltetan (Berria)

Catalunya se planta y obliga al ministro Wert a convocar otra cumbre sobre su reforma edu-cativa (Deia)

Wert defiende la reforma de la educación en catalán (Diario de Navarra)

Euskadi y Cataluña se rebelan contra la reforma de Wert (El Correo)

Wert recula ante la amenaza de Mas de no aplicar su ley (El Mundo)

Mas se rebela contra la ley Wert’ por su “ofensiva frente al catalán” (El País)

Wert cede poco ante Aragón (el Periódico de Aragón)

No ens fa por (El Punt Avui)

Euskal Herria y Catalunya plan-tan cara al plan de Wert (Gara)

El Gobierno acierta (La Gace-ta)

Educación vs. sectarismo (La Razón)

Ampli rebuig de Catalunya al pla educatiu de Wert (La Van-guardia)

Catalunya y Euskadi cargan contra la reforma de Wert (Diario de Noticias de Álava)

Catalunya y Euskadi fuerzan a Wert a convocar otra cumbre (Noticias de Gipuzkoa)

Iribas defiende ante Wert el buen funcionamiento del mo-delo D (Diario de Noticias)

Zer diote egunkariek?

Jose Ignacio Wert Espai-niako Hezkuntza ministroak abenduaren 13an kongre-suan aitortutakoaren ara-bera, Espainiako familieki-ko “errepetua” bermatzea dela bere borondatea na-barmen adierazi du aldiro. Bestalde, aipagarria da, au-rrekoetan erabilitako dis-kurtso inposatzailea alde batera utzi eta erreformen ustezko onurak errepikat-zea erabaki izana, “errespe-tua” behin eta berriro aipa-tuz.

Kataluniako eta Hegoalde-ko sistemak aurrez jarri ditu. Izan ere, bere iritziz, Hego Euskal Herriak irakats-hi-zkuntza hautatzeko as-katasuna bermatzen du eta Kataluniako murgiltze orokortuak, aldiz, ez. Hor-taz, Kataluniari Hegoaldeko eredua beregana dezan ira-doki dio. Famliekiko “erres-petua” gorde behar dela azaldu du eta hizkuntzen

“elkarbizitza” lortzeko era-rik egokiena dela. Erreforma berriarekin gainera, curricu-luma Madriletik ezarriko da. Gogoratu, hizkuntza koofi-zialak ikasgai espezifikoen barne geratzen direla. Oposizioa ez dago inolaz ere prest erreforma onart-zeko eta Wert, bere aldetik, gorra dagoela dirudi, bere horretan jarraitzen baitu oposizioaren kezka eta na-hiak kontuan hartu gabe.

Euskararen inguruan, Wer-ten txostenak Hego Euskal Herriko ikasleek irakats-hi-zkuntza hautatatzea ber-matua dutela biltzen du. Ho-rren harira, gogora ekarri, Nafarroa hiru zonaldetan dagoela banatua eta hegoal-derantz joan heinean eus-karaz bizitzeko eskubideak ukatuz doazela. Iruñerriatik beherago, euskara ez da ofi-ziala eta ondorioz, haur eta gazte askok bidaia luzeak

egin behar dituzte ikasketak burutzeko, askotan ikastola pribatuak ordaindu behar dituztelarik. Baina Werten aburuz, plantetzean duen erreforma “errespetuzkoa da familiekin eta gobernuak hizkuntz normalizaziorako eduki dezakeen helburua-rekin”. Horrekin nahikoa ez, Montserrat Gomendio Hezkuntzako Estatu idazka-riak Werten proposamena goraipatu du, bere esane-tan, “elkarbizitza” adierazi eta “eskaintza plurala” ber-matzen duelako.

Gizartea haserreWertek erreporma iragarri zuenetik, asko izan dira le-gearekiko desadostasuna adierazteko burutu diren ekimenak. Eragile sozial eta politikoek ere parte hartu izan dute. Egoera honen ondorioz, gero eta gehiago batzen ari da Gobernuaren kudeaketa eta erabakiei planto egiteko.

Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak-planteatzen duen erreforma “errespetuzkoa” omen da familiekinWertek, bestean ez bezala, diskurtso leunagoa eraman zuen kongresura

4 5

Page 4: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

EUSKARA UHINEZ UHIN

Maialen Arratibel

Euskal irratigintzaren mu-garria izan zen 1932ko

martxoaren 2a, nahiz eta ez zen euskara uhinen bidez hedatzen zen lehendabiziko aldia. Lauaxetak, hala idat-zi zuen El Día egunkarian: «Txorijak legeixe ibili gura dau geure mintzuak». Egun hartan hasi eta 36ko gerra lehertu bitartean, Igeldoko menditik Euskal Herri oso-ra zabaldu zen zuzeneko lehen euskal irratsaioa, Union Radio garai hartako irrati bakarra medio. Hala, poliki poliki garatzen eta indartzen joan zen eus-karazko irratia, egun EAE den horretan. Hala ere, eus-kara dexente beranduago iritsi zen Nafarroa zein Ipar Euskal Herriko irrati uhineta-ra. Izan ere, oso bestelakoa zen euskararen egoera aipa-tutako lurraldeetan. Legea-ren aurrean zilegitasunik ez

izateak eragin zituen, hein handi batean, euskarazko irratigintza garatzeko ozto-poak. Oztopoak oztopo, 1980ko hamarkadan sortu ziren lehenengo euskal irrati na-farrak. Hala, Baztango Xo-rroxin Irratia eta Iruñerriko Euskalerria Irratia izan ziren Nafarroako euskal irrati-gintzaren aintzindari. Xoxo-rrin Irratia, 1981ean jaio zen Erratzun irrati aske moduan. Behin beharrezko tresneria erosita, Erratzutik lekual-datu zuten Xorroxin, eta, bertan zazpi urte eman eta gero, Elizondora eraman zu-ten estudioa. Baztango uda

lerri horretan kokatzearekin batera lortu zen emisoraren profesionalizatzea, 1990eko hamarkadaren hasieran. Nafarroako Gobernuaren irrati-maiztasunen lehenen-go lehiaketan (1990) bazter-turik izan eta gero, bigarre-nean, 1998an, lizentzia bat

lortu zuen Xorroxin Irratiak Lesakan. Baimena eskuratu berri zutela, egoitza inau-guratua zuten Elizondon, eta horrekin batera Lesakan estudio berri bat irekitzeko beharra sortu zen, lizentzia-ren baldintzek behartuta. Bi egoitza horietatik Baztan Malerreka, Bertizarana eta Bortzietarako berrogei bat herritara heltzen da emiso-raren seinalea eta eragina. Profesionaltasunaren eta legeztapenaren helburuak beteta ere, hasierako as-moei eusten jarraitzen diete Xorroxin Irratiakoek: “Eskualdeari zerbitzu so-zial bat gehiago eskaintzea, funtsezko zerbitzua gaine-ra, eremuaren ezaugarriak aintzat hartuz. Informazioa bide, heziketa osagarri eta kultur sustatzeile izan da bere abiapuntu eta ardatz. Horretaz gainera, erakunde eta talde ezberdinen egu-neroko lanaren legungarri bilakatu da irratia, hala nola:

erakunde ofizial, kultur eta kirol zentru, ikasketa zentru etab…”

“Abiatzea era-baki genuen, pentsatuz luze gabe etorriko zela emititzeko baimena”Mikel Bujanda (Euskalerria Irratia)

Euskalerria Irratiaren sorre-ran, Euskadi Irratiaren seina-lea Iruñerrira eramateko as-moa gailendu zen. Izan ere, Iruñeko Euskalerria Irratia Elkartearen lehenengo hel-burua horixe izan zen, EAEn jaioberria zen eta euskal irrati nazionala izateko as-moa zuen emisora Nafarroa osoan entzun ahal izatea. Hala, Iruñeko euskaltzale talde bat sortu zen 1983an, helburu hori egi bihurtzeko prest. Beranduago, irratia kudeatzeko, Iruñeko Ko-

munikabideak SA izeneko elkartea sortu zuten. Aurre-ra jarraitu ahal izateko, oso beharrezkotzat jotzen zu-ten bazkidetza, eta hori izan da gerora finantzabiderik garrantzitsuena, ia mila ba-zkidek urtero beren sosten-gu ekonomikoa eskaini ohi baitiote urtero emisorari.

Presidentziako kontseilari nafarraren behin behine-ko baimena lortu eta gero, Euskalerria Irratia emititzen hasi zen 1988ko azaroren 7an, FMko 91,4 MHz-etan. Orduantxe izan zen, beraz, Euskalerria Irratiaren lehen-dabiziko emanaldia, Iruñako Donibane auzoko irrintzi Do-rre gainetik. Geroztik etenik gabe aritu dira jardunean langile eta laguntzaile. Ho-rrek esan nahi du aurtengo udazkenean 25 urte beteko dituela Euskalerria Irratiak. 25 urtez laneanHasieratik zehaztu zen no-lakoa behar zuen izan irra-tiak: euskarazkoa eta ez bestez, profesionala, eus-

kaldun guztiei zerbitzua egi-tekoa. Eta legezkoa, noski. Hasieratik sentitu dute irra-tiko kideek legezko baime-nez jarduteko gogoa eta beharra. “Zalantzan ibili gi-nen, hasi aurretik baimena-ren zain gelditu behar ote genuen, ala itxoiten egon gabe hasi. Abiatzea eraba-ki genuen, pentsatuz luze gabe etorriko zela emitit-zeko baimena”, dio Mikel Bukanda Euskalerria Irrati-ko kazetariak.

Hastapenetan, tokiko pro-gramazioa eskaintzen zuen ordubetez eta, gainerako denboran Euskadi Irratiaren seinalea eskaintzen zuen. Beranduago, Iruñean eta Nafarroa osoan gertatzen ziren albisteei eskainitako tartea zabaldu ahal zutela konturatu ziren bultzatzai-leak eta, ondorioz, bertan egindako irratsaioak es-kaintzen hasi ziren 1990ean. Mikel Bujanda kazetariak zuzendu du emisora hasie-ratik, eta poliki-poliki langi-le-plantila profesionala osa-tuz joan dira.

“Lege barruan jokatu nahi izan dugu ha-siera batetik. Lizentzia ezak b a l d i n t z a t u gaitu” Enrique Diez (Euskalerria Irratia)

6 7

Page 5: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

Nafarroako Gobernuak emi-titzeko lizentzia ukatzeak, legetik kanpo emitzera be-hartu du irratia. Hala ere, arduradunen as-moa profesionala izatea izan da —eta ez aske edo pirata moduan aritzea—, Enrike Díez de Ulzurrun irra-tiko kazetariak Argiari azal-du zion legez: «Dena den irratia profesionala da, eta lege barruan jokatu nahi izan dugu hasiera batetik. Lizentzia ezak baldintzatu egin gaitu». Esatariak zioen moduan, legetik kanpo aritzeak irratiaren egoera normalizatzeko oztopoak ezarri ditu, batez ere publi-zitatea erakartzeko eta in-bertsioak egiteko orduan. Dena den, aurrera jo, eta oso entzuleria fidela lortu du; adibidez, arratsaldean emititzen duen Metropoli forala izeneko magazinak bederatzi mila entzule bilt-zen ditu egunero.

2012an, Euro-pako Kontsei-luak hirugarre-nez baieztatu du, Nafarroan den euska-razko irrati ba-ten beharraArestian aipatu bezala, 1990eko otsailean FMko maiztasun-banaketen le-henengo lehiaketara deitu zuen Foru-Gobernuak. Deial-di horren arabera, zazpi emisio-lizentzia banatu be-har zituen obernuak: bana Elizondo, Altsasu, Tutera, Tafalla eta Peralta herrie-tan, eta bi Iruñean. Xorroxin Irratia eta Euskalerria Irratia

emisora euskaldunek mai-ztasun bana eskatu zuten, Elizondon eta Iruñean, hu-rrenez hurren. Ez batak, ez besteak ez zuten emititzeko baimenik lortu, euskaraz ari ziren irrati nafar bakarrak ziren arren. Erabaki horren aurka, helegitea aurkeztu zuen Euskalerria Irratiak Es-painiako Auzitegi Gorena-ren aurrean. Auzitegi horrek ere euskal irratiaren aur-kako epaia argitartu zuen ia hamabi urte beranduago, 1990eko irrati-banaketaren auziari amaiera emanez. Konstituzio-Auzitegira jot-zeko aukera zuten arren, emisoraren arduradunek ez zuten eskaerarik aurkeztu. Konpondu gabe ere, Eus-kalerria Irratiak eta Xorroxin Irratiak legez kanpo emitit-zen jarraitu zuten, egoera horrek zekartzan ondorio txarrei aurre eginez,batez ere ekonomikoei.1998an, Nafarroako gobernuak be-

rriz ere banatu zituen irra-ti-maiztasunak. Euskalerria Irratia legez kanpo geratu zen berriro ere. Auzitara jo zuen irratiak, epaia noiz hel-duko den oraindik ezagut-zen ez den arren. Eta orain-dik, ez da iritsi baimen hori, behin bano gehiagotan saia-tu diren arren. Iritsi dena, egunez egun, urtez urte, ordutik hona euskarazko irrati zerbitzuaren eskaint-za besterik ez da: zer gerta huraxe konta, informazioa, entretenimendua, harrema-na, konpainia, gertatua eta gertakizuna komunikazioa eskainiz, Iruñerriko euskal-dunen komunitateari bizi-modua atseginxeago egite-ko laguntasuna.

Lizentzia heltzeke2012an, hirugarrenez, Euro-pako Kontseiluak baieztatu zuen, besteak beste, Nafa-rroan den euskal irrati baten beharra, Euskalerria Irratia

izaki aukerarik egokiena. Azaroaren 7an Atarrabian egindako galan 25. urte hastea ospatu zuen, eus-kaltzale, bazkide, kolabo-ratzaile eta abarren babesa jasoz. Denboraldi berriari ekiteko Komunikazio proie-ktu berria aurkeztu zuen Euskalerria Irratiak 2012ko martxoan. Lizentzia lortzea jo puntuan izanik, bazki-de gehiago lortzea izan da azken urte hauetan irratia-ren helburu nagusia. Iru-ñerriko irrati euskaldunak “Aukera ON” goiburuarekin ekin zion kanpainari. Anto-latzaileek adierazi zutenez, “Gizartean ederki erroturi-ko proiektua da Euskalerria Irratia, eta sostengu horiek guztiak eta gehiago dant-zan jarri nahi ditugu kanpai-naren bitartez, orain hasi eta Sanferminak arte”.

Legeztatua izatea da, beraz, irratiaren helburu nagusie-

tako bat. Azaroaren 28an, Jose Luis Sanchez Muniain Kultura kontseilariak egin-dako adierazpenen arabera, Euskalerria Irratiari zuze-nean lizentzia bat ematea, “ez litzateke legezkoa”. Hala ere, irratiko kideek argi dute legeztatzea “etorriko dela” baina, horretarako “borrokatu” egin beharko dutela.

Legearen aurrean tinkoLegeztatua ez egon arren, duela 25 urtetik, FMko 91.4an, eta azken urteotan baita euskalerriairratia.com webgunean ere entzungai daude irratiaren emisio guz-tiak. Horrez gain, Uhinbak aplikazioak aukera ematen du euskara hutsean emitit-zen duten irratiak sakelako telefonoan entzuteko. Ho-rien artean dago, Euskale-rria irratia. Hala, Legearen babesik ez izan arren, ent-zuleen babesa badu irratiak.

8 9

Page 6: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

Garazi Zabaleta

Unai Zabaleta Leitzako Karrape Irratiko langilea da. Irrati txikia

eta herri mailakoa izanik ere, entzule mordoa ditu egunero, bai Leitza eta baita inguruko herrietan ere. Nafarroako euskal hedabideek jasan dituzten murrizketen inguruan aritu gara berarekin. Hona emen kontatu diguna.

Nafarroako Gobernutik laguntza edo babes ekonomikorik jasotzen al duzue?Momentu honetan batere ez. Bada denbora laguntza ekonomikoa jeisten hasi zirela, gaurdaino, alegia, diru laguntza osoa kentzeraino.

2008an euskal hedabideetako aurrekontuak mozten hasteak ze eragin izan du Karrape Irratian?Eragina zuzenekoa da, zenbait irrati, telebista itxiak dira dagoeneko, eta bizirauten dugunok ahalduguna eginez.

Karrape Irratiaren kasuan esan behar da Udal irratia dela, udalak finantziatzen duela, eta diru laguntzak kendu zizkigutenetik udalak hartu du bere osotasunean (horrek guziak suposatzen duenarekin). Euskararen

normalkuntzan, Euskararen egunerokoan irratiak duen garrantzia handia da, eta gure komunikabideak beharrezkoak ditugunez udalak irratiaren aldeko apustua egin zuen eta hori eskertzekoa da.

Hori bai, eragina izan dute murrizketek, orain urte gutxi bi langile ginen, orain bakarra, teknikoki ere ahalik eta gutxien gastatzen saiatzen da…

Zenbateko garrantzia ematen dio, zure ustez, Nafarroako Gobernuak euskal hedabideei? Eta zergatik?Nafarroako gobernuak batere ez, horren adibide dira murrizketa guziak, Euskara hutsezko irratiak itotzeko ahaleginak (nahiz eta beraiek krisia aitzakitzat hartu), eta beste adibide garbia Iruñeako Euskalerria irratiarekin urteetan duen politika.

Beraz seguru naiz gureak bezalako komunikabideak ez existitzea nahiago lukeela Gobernu honek.

Eta zure ustez, ze garrantzia du euskal hedabideen presentzia hori egoteak, eta zergatik?Berebiziko garantzia du. Batetik, gure tokiko komunikabidean gure herrietako, eskualdeetako berriak lantzen ditugu, zuzeneko informazioa da gure herritarrentzat, gertuko informazioak du lehentasuna (Euskal Herri osoko informazioa ere ematen badugu ere, edo beste tokietakoa).

Lehen aipatu dudana bestetik: Euskararen normalizazioan eta erabileran duen eragina. Bestalde, gure komunikabideetan egiten duguna herritik herritarrentzat, bertatik bertara egindako lana da.

Aurrera begira, Gobernuaren postura aldaketarik espero al da?Nire aburuz ez. Inoiz Gobernu aldaketarik balego (eta gobernu aldaketaren norabidea jakin beharko genuke) agian, baina, oraingoz eta dugun gobernuarekin inolaz ere ez.

ELKARRIZKETAK: Euskal Hedabideak eta murrizketak Nafarroan

10 11

Joxe Irigoien Ttipi-Ttapa aldizkariko kudeatzailea da. Ttipi-Ttapa Nafarroa

iparraldeko hainbat eskual-detan (Leitzaldea, Goizueta Malerreka, Baztan, Bortzi-riak, Sara) bi astetik behin banatzen den aldizkaria da. Nafarroako Gobernuaren ja-rreraz jarreraz mintzatu gara berarekin, besteak beste.

Nafarroako Gobernutik la-guntza edo babes ekono-mikorik jasotzen al duzue?Ez, 2012tik aurrera UPNren Go-bernuak ez du diru laguntzarik ematen euskarazko hedabi-deentzat, ez eta publizitate instituzionalik kontratatzen ere. Navarra Televisión te-lebista pribatuari ordea, bai ematen diola diru laguntza: ia 2 milioi euro Kultura Sailatik.

2008an euskal hedabideetako aurrekontuak mozten hasteak ze eragin izan du Ttipi-Ttapan?2009an Ttipi-Ttapa Telebista-ren emisioak bertan behera utzi behar izan genituen. Kon-tuan hartu behar da 2009an ere Euskarabideak ez zuela diru laguntzarik banatu eus-karazko hedabideentzat.

Hala ere, diru laguntzen falta ez zen arrazoi bakarra izan: Lurreko Tokiko Telebista Di-gitalen lizentzien banaketan

Nafarroako ipar-mendebalde-rako lizentzia bakar bat ere ez aurreikusteak etorkizunik gabeko panorama utzi zigun eta, errematerako, publizitate salmenten jeitsiera izugarria.

Hiru arrazoi horiengatik, Ttipi-Ttapa Telebista it-zaltzea erabaki genuen.

Zenbateko garrantzia ema-ten dio, zure ustez, Nafa-rroako Gobernuak euskal hedabideei? Eta zergatik?Datu objektiboa da UPNren gobernuak ez diela inolako ga-rrantziarik ematen euskarazko hedabideei. Krisiari egozten dio laguntzak kentzearen arrazoia baina gauza ageria da erdarazko telebistarentzako badela dirua 2012an aurreko ur-teetan bezalaxe (2 milioi euro).

Euskarazko hedabideok jaso dugun urteetan 240.000 euro jaso ditugu urterik onenean, betiere 21 hedabideren ar-tean banatzeko eta horien ar-tean erdarazko medioak ere.

Eta datu objektiboetatik ha-runtzago, nire iritzia da UPN-ren gobernuak nahiago luke-ela euskarazko hedabiderik ez balego, ezta euskarazko irakaskuntzarik ere eta, na-gusiki, euskarazko inolako espresiorik Nafarroan. Izate-

kotan, museo batean sartuak iraganeko aztarna modura.

“UPNren go-bernuak kri-siari egozten dio laguntzak k e n t z e a r e n arrazoia, bai-na agerikoa da erdarazko telebistentzat badela dirua”Eta zure ustez, ze garrant-zia eman beharko litzaioke euskal hedabideen pre-sentzia horri, eta zergatik?Berez duten garrantzia, bes-terik gabe. Uneotan euska-razko hedabideok 50 lanpos-tu inguru ditugu sortuak.Bestalde, audientzia datuak ere kontuan hartzeko mo-dukoak direla uste dut. Gure kasuan, CIESen arabera Tti-pi-Ttapa aldizkaria da Nafa-rroa Garaiko mendialde osoan audientziarik handiena duen idatzizko hedabidea, gazte-laniazko egunkarien aurretik.

Aurrera begira, Gobernua-ren jarrera aldaketarik es-pero al duzue gai honetan?UPNren esku segitzen duen artean ez dugu aldaketarik espero. Euskarabidea-Institu-to Navarro del Vascuenceko zuzendariak garbi adierazi zi-gun berekin izandako bilera batean diru-laguntzen etetea ez zela gauza tenporala, are ge-hiago, ‘sine die’ hartutako era-bakia zela azpimarratu zuen.

“ E u s k a r a r e n n o r m a l k u n t -zan eta egune-rokoan gure k o m u n i k a b i -deen garrant-zia handia da”

Page 7: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

Kantagintza, euskararen babes

Maialen Arratibel

Diru irabazi asmorik ga-bekoa izanik, elkarte

kulturala da Euskal Kan-tuzaleen Elkartea. Bertan, zaletasun horiek dituzten pertsonak bildu (sortzai-leak, kantariak, musikariak, antolatzaileak, etab.) eta elkartuta, elkartasuna in-darra baita, euskal kantuen eta musiken osasuna hobe-tu eta bermatzeko lan egi-ten dute.

Kantuak euskal kulturaren osatze prozesuan izan duen garrantzia handia izan da aspaldidanik. Euskal kan-tutegiak gordetzen omen ditu euskal kulturaren se-kretuak. Ahoz aho, aspal-dikoak iritsi dira gaurdaino kantutegi zabal bati esker. Kanta horietako batzuek, Azkuek edo Aita Donostiak XX. mendearen hasieran kantu bildumetan argitara emanak, aberastasun musi-kal, poetiko eta antropolo-giko handia erakusten dute.XX. mendearen laugarren eta bosgarren hamarkade-tan, ordea, euskal kultura-rendako negu beltzak kan-tuaren bizitza izoztu egin zuen. Hala, Euskal Herriko kale, plaza eta baita etxee-tatik ere, kantuaren ohitura desagertze bidean jarri zen.

Egoera horrek iraun izan balu, azkeneko familiagu-neak nahiz barne-barneko txokoak oso denbora labu-rrean agortuko ziratekeen modaren eta abangoar-

diako estiloen mesedetan, euskara baino hedatuagoak diren hizkuntza eta komu-nikabideak lagun hartuta. Izan ere, komunikabideen indarra geroz eta handia-goa zen eta horrek, kultura indartsuen zabaltze azkarra ahalbidetu zuen, ahul eta indarge zeudenak zapaltze-raino.

Iruñean Kantuz euskaraz abes-tu nahi duen o r o r e n t z a k o ekitaldia da

Ez Dok Amairuk, 1960ko hamarkadan abiatu zen tal-deak, geldiarazi zuen galbi-dera zeraman maldan be-herako inertzia eta, euskal kontzientziaren garapena-rekin batera, bertako artea, musika eta kanta aire berrie-kin gaurkotu eta zabaltzeko atea ireki zuen. Hari jarraitu zioten sortzaile askok.

Euskal kultura musikala mantendu nahi izan zuten hamaika musikarik eta ho-rri esker, hobera egin zuen kantagintzaren egoerak. Beranduago, 1980ko ha-markadarekin batera, Eus-kal Kantu Txapelketak hasi eta zabaldu ziren, haur, gaz-te eta adineko orori berriro euskal kantuan aritzeko pa-rada emanez. Herriz herri-ko elkarteek bultzatutako

mugimendu honi jarraipe-na eman nahian, 1992an Hegoaldeko eta Iparral-deko ordezkariek EUSKAL KANTUZALEEN ELKARTEA sortzea erabaki eta legez-tatzea lortu zuten. Urtero, Gipuzkoako, Bizkaiko, Ara-bako, Nafarroako eta Ipa-rraldeko Kantu Txapelketak antoltzen dituzte eta, lau urtetik behin Euskal Herri-ko Txapelketa burutzen da. Harrobia egon badagoe-la erakutsi dute urtez urte txapelketetan aritu izan diren kantuzaleak. Horrez gain, kantaldiak ere eskaint-zen dituzte urtean zehar haurrek zein gazteek.

Iruñean KantuzIruñean Kantuz euskaraz abestu nahi duen ororent-zako ekitaldia da; lau urte

luzeko ibilbidea egin duen ekitaldia, hain zuzen. Hilero, abuztuan izan ezik, lehen larunbatetan eta eguerdiko 12etan Mercaderes karrikan elkartzen dira kantu zaleak. Ekitaldien xede nagusia eus-kal kantutegi orokorra eza-gutu eta berau kaleetan, jai giroan edo kantalditan era-biltzen da.

Aldi berean, Nafarroako hainbat kantu ezagutaraz-tea nahi dute antolatzaileek, lurraldeko ondare hori gal ez dadin eta are, mantendu dadin. Euskal Kantuzaleen Elkarteak hainbat elkarte-ren laguntzaz antolatzen du Iruñean Kantuz; horien artean daude, besteak bes-te, Muthiko Alaiak, Karriki-ri, Atarrabia Abesbatza eta Euskaldunon Biltokia.

12 13

Page 8: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

Maialen Arratibel

Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen, bert-

soaren bitartez euskaldu-nek jasotako ondareak ge-roa izan dezan ziurtatzeko asmoz. Egun, Euskal He-rri osoko 2400 bertsolari eta bertsozale batzen ditu elkarteak.

Diru-irabazpen asmorik ga-beko elkarte soziokulturala da eta bertsolaritza sustat-zea du helburu. Bertsolarit-zaren geroa ziurtatu asmo-tan alor ezberdinak lantzen dira eta horretarako lan profesionala eta boronda-tezkoa uztartzen dira; ho-rixe baita Bertsozale Elkar-tearen filosofia.

Ahozko kultur transmisioa galtzear dagoen honetan eta euskara bezalako hi-

zkuntza gutxitu baten ere-muan bertsolaritzaren ge-roratze naturala ez dago inondik inora ere ziurtatua. Belaunaldi berriek kultur adierazpen bat bere egi-teak ziurtatzen du horren iraupena eta, azken batean, horrek ekartzen ditu zaleak, sortzaileak, eragileak, adi-tuak…

Horregatik, transmisioa da Bertsozale Elkartearen ardatz estrategiko nagu-sietako bat; hori du oina-rri-oinarrizko lana. Hala ere, ezin aipatu gabe utzi Bert-solaritzaren transmisioak hizkuntzaren normalkunt-zari eta kultura herrikoia-ren eraberritzeari egiten dien ekarpena. Alde batetik, bertso-eskolen mugimen-dua indartuz, bertsolarit-zaren transmisoa bermat-

zea lortzen da horretarako koordinazioa, elkartrukea, etengabeko gogoeta eta bitartekoen sorkuntzan lan eginez. Haur eta gazteen aisialdian bertsozaletasuna bultzatzea da elkartearen helburuetako bat, bertsola-ritza aisialdiko topagune be-zala proposatuz.

Ahozko kultur t r a n s m i s i o a galtzear da-goen honetan bertsolaritza-ren gerorat-ze naturala ez dago ziurtatuaNafarroan eta Ipar Euskal Herrian egin nahi du Bertso-zale Elkarteak indar berezia, ohiturak galtzear diren ho-netan. Nafarroan, esaterako 11 bertso eskola daude eta horietan, 125 ikasle aritzen dira kantuan. Lapurdi, Zube-roa eta Nafarroa Beherean, berriz, 7 bertso eskola dau-de guztira. Ikasle asko dago iparraldeko lurraldeetan; 67 ikasle aritzen baitira errimak eta doinuak ikasten. Txape-lketen bidez lortzen du Elkarteak zaleen erantzun gorena. Baina, bertsolariak dauden bitartean plazak bertso doinuz bete ahalko dira, transmisioa inoiz gal ez dadin.

Bertsoz bertso, ahoz aho

14

Page 9: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

NAFARROA BERTSOTAN

15

Xabier Silveira: Lesaka, 1975.Bortzirietako Bertso Eskolan treba-tu zen. Sei aldiz irabazi du Nafarroako Txapelketa, azkena 2009an.Bertso bat: Amets Arzallusek azken fi-nal nagusiko kartzelako gaian egin zuen bertsoa asko gustatu zitzaidan. Sua hit-za zen kartzelakoa eta bertsolaritzare-kin lotu zuen metafora ederra osatuz.

Saioa Alkaiza: Antsoain, 1991.Iruñerriko Bertso Eskolako kidea da. Es-kolarteko txapelketa bitan irabazia da, 2008an eta 2009an. Hirugarren Txape-lketa du.Bertso bat: Amaia Agirre eta Maddalen Arzallusek 2009ko Bilboko saioan bota-tako bertsoa, 10eko txikian. Bi emaku-meren arteko bikote harremanari buruz.

Julen Zelaieta: Bera, 1980Oronozko Bertso Eskolako kidea da. Na-farroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2008an.Bertso bat: Duela gutxi zendu den Joxe Agirre azpeitiarraren edozein bertso. Behin baino gehiagotan izan dut plazan entzuteko aukera eta pribilegiatu sen-titzen naiz orain horregatik.

Julio Soto: Gorriti, 1987Lekunberriko Bertso Eskolako kidea da. Hirutan irabazi du Eskolarteko Txape-lketa. Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen iaz.Bertso bat: Maialen Lujanbioren azken agurra, txapela jasotzean, 2009ko Bert-solari Txapelketa Nagusiko finalean. “Martxa baten lehen notak” doinuaz.

Nafarroak errimen munduan ere zeresana baduela frogatzeko, herrialdeko lau bertsola-ri aukeratu ditugu. Haien ibilbidea birpasatzeaz gain, dena delakoagatik gogoan duten bertso kutun bat aukeratzeko eskatu diegu.

Page 10: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

Garazi Zabaleta

Haizea, euria eta lokat-za. Eguraldi txarra izan da aurtengo Na-

farroa Oinezen berezitasun nagusia, pasa zen urriaren 21ean ospatu zen euskara-ren aldeko festa honetan zerua ilun egon baitzen egun osoan zehar.

Zizur Txikiko San Fermin Ikastola izan da 2012ko Na-farroa Oinezen antolatzai-lea. Aurtengo ediziorako aukeratutako lema berriz, “kolore&hitz” izan da; hitz-joko baten bidez eman nahi izan diote antolatzaileek izena egunari.

Urriaren 21 honetan ate-ratzen ziren irabaziekin DBHren eskaintza zabal-du nahi zuen San Fermin Ikastolak. Matrikulazio

kopuruak gora egiten ari direla batetik, eta inguruko ikastola ezberdinetatik DBH egiteko ikasle asko San Ferminera mugitzen direla bestetik, gelak txikie-gi gelditu zaizkie ikastolan, eta ordura arteko hiru ikas-gelei laugarren bat gehit-zearen beharra dute aspal-dian.

Neurri honetako festa egun bat antolatzeak jende asko-ren lana eskatzen du, ez soi-lik urte osoan antolakunt-zan dabilen ekipoari begira, baita Oinez eguneko azpie-gituren muntai eta zerbit-zuen osaketarako ere. Lan guzti hori aurrera ateratze-ko, 1800 boluntariotik gora egon dira lanean aurtengo Nafarroa Oinezean.

Bolondres horien artean, ikastolako haurren guraso, familia, lagun edota beste-rik gabe, laguntza emateko prest zegoen jendea biltzen zen. Hori izan da Nafarroa Oinezen lanerako filosofia betidanik: auzolana.

8,5 kilometrotako luzera

zuen Zizur eta inguruak gurutzatzen zituen ibilbi-deak. Tartean, sei gune ez-berdin zeuden, adin, gustu eta estilo guztietako jen-dearentzat antolatutako ekitaldi ugarirekin. Kont-zertuak, pailazoak, ginka-nak, bertsolariak, gazteent-zat jolasak... Esan bezala, eskaintza zabala zen oso, edonork gozatzeko aukera eman nahi baitzen Nafa-rroa Oinezen.

1800 bolun-tariotik gora egon dira la-nean aurtengo Nafarroa Oi-nezeanBerritasunen artean, Eko-txozna izan da nagusia: bertan, barazkijaleentzako menuak, janari makrobio-tikoak edota momentuan bertan egindako etxeko zukuak izan zituzten es

kaintzan. Euskal Eskola Makrobiotikaren laguntza izan zuten Nafarroa Oineze-ko antolatzaileek txozna berezi hau aurrera atera ahal izateko.

Urteroko ekintzei dagokio-nez ere, gazteentzako kont-zertu aukera zabala zegoen Zizurren. Obrint Pass, Zu-loak edo Zopilotes Txirriaos bezalako talde ezagunei iruñerriko hainbat talde gazte gehitu zitzaizkien: So-ñadores Natos reggae tal-dea edo Motxila 21, besteak beste.

Aisirako eta festarako aukera zabal honek ordea, ez zituen esperotako emait-zak ekarri San Fermin ikas-tolarentzat. Handicap uga-rirekin abiatu zen urriaren 21eko festa: Batetik, Euskal Autonomi Erkidegoko hau-teskundeak egun berean jarri zizkieten, Nafarroa Oinezera gerturatzeko ohi-tura duen publikoaren zati handi baten asistentzia ko-lokan jarriz.

Maider Iriarte aurtengo Nafarroa Oinezeko koordi-natzaileak azaldu digunez, egunez aldatzearen aukera

ere planteatu zuten, baina kontzertu eta bestelako ekintza gehienak lotuta zi-tuzten ordurako, eta beraz, “teknikoki zailtasun han-diak” suposatzen zizkieten aldaketa horrek. Horrela, dei berezia egin zieten an-tolatzaileek EAEko euskal-zale guztiei: goizean hau-teskundeetarako bozka ematera joan, eta eguerdi edo arratsalde parterako berriz Zizurrera gerturatu.

Ziurrenik aukera ona lit-zateke antolatzaileek pro-posatutako hori eguraldi txarrak festa eguna zapuz-tu izan ez balie. Larunbat goizean hasita, euriak ez zuen inongo etenik izan hu-rrengo astelehen arte.

Aurreko eguneko antolake-ta lanak ere zaildu zituen eguraldi txarrak, eta azken momentuko neurriak hartu behar izan zituzten antolat-zaileek; horien artean lau karpa berri edota aparkale-ku alternatiboak.

Neurri guztiak ez ziren nahi-koak izan ordea, jende asko etxeetan gelditu baitzen eguraldiaz ikaratuta. Balo-razio prentsaurrekoan, San

Fermin ikastolako zuzenda-ri Javier Barcos eta aurten-go Oinezeko koordinatzaile Maider iriartek esker hit-zak izan zituzten eguraldi txarrari aurre eginez Zizu-rrera gerturatu ziren guz-tiei, baina onartu zuten hel-buruak ez zirela bete.

“EAEko hautes-kundeak zire-la eta, egunez aldatzekotan egon ginen, baina teknikoki ezinezkoa izan zen” Maider Iriarte, aurtengo Nafa-rroa Oinezeko koordinatzailea

Bertaratu ezin izan zuten eta euren laguntza eman nahi duten euskalzale guz-tiek beren ekarpenak egin ditzaten kontu korronte bat ireki dute antolatzai-leek, eta Nafarroa Oineze-ko webgunetik ere posible izango da diru laguntzak ematea.

Beraz, garaiz gaude orain-dik Nafarroako ikastolen al-deko festa honi gure babesa emateko. Informazio gehia-gorako www.nafarroaoi-nez.net web orrialdea.

16 17

EUSKARAREN ALDE, LOKATZETAN

Page 11: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

Iruñe Astitz

26 urte bete zituen abenduaren 15ean

Vascuencearen legeak. 1986. urtean onartua izan zen Nafarroako Parlamentuak hizkuntzaren estutasuna ikusitean. Euskararen ofizialtasuna zonaldeka ofizialtasuna sailkatu egiten du, nafarrek euskaraz bizitzeko eskubidea mailakatuz.

Helburu anitz biltzen ditu lege honek berepean, sortua izan zenetik gaur egun arteko egunerokoan, idatzita besterik azaldu ez direlarik.: “Herritarrek euskara erabili eta erabiltzeko eskubidea babestu eta eraginkor bihurtzeko tresnak sortzea; euskararen berreskurapena eta garapena babestea, bere erabilera sustatzeko bideak ezarriz; eta, euskararen erabilera eta irakaskuntza bermatzea b o r o n d a t e z k o t a s u n mailakatze eta behgirune irizpidak jarraituz, uneoro errealitate s o z i o l i n g u i s t i k o a r i erreparatzean ahaztu gabe...”.

V a s c u e n c e r e n legeak Nafarroa Garaia hiru z o n a l d e t a n banatzen ditu, honen helburuak z o n a l d e a r e n arabera aplikatuz.Eremuaren arabera euskararen estatus zabala aitortu eta hizkuntz zahar honen koofizialtasuna onartzen duen lege honek, Nafarrek euskaraz bizitzeko duten eskubidea hiru eremutan sailkatzen ditu: eremu euskalduna, eremu mistoa, eta eremu ez-euskalduna.

Eremu euskalduna deritzote, Nafarroa Garaiko iparraldearen eremuari: Abaurrea- gainatik Sakanaraino, eta Larraun bailaratik Beraraino. Bertan, euskera koofiziala da. Bertan, euskeraren estatusa oanrtu egiten du Nafarroako Gobernuak, bertako nafarrek euskaraz hitz egiteko eta hartatua izateko eskubidea onartuz.

Vascuenceren legea: euskararenloteria Nafarroan

18 19

Eremu honen baitan bizi diren haur eta gazteak, euskaraz ikasteko aukera dute, bai eredu publikoan, zein ikastolen federazioak dituen ikastoletan.

Eremu mistoa, Iruñerriari dagokio gehien bat, Erronkaritik Gareseraino dauden herriekin batera. Zonalde honen barruan dauden herrietako nafarrak, euskaraz bizitzeko eskubidea duten arren, ez dute, aurreko eremuan bezala, Nafar Gobernuko zerbitzuera joanez gero, euskaraz hartatua izateko aukera eta eskubidea ez dago ziurtatua, Foru administrazioko langileari dagokiolarik euskaraz mintzo direnen eskubidea bermatzea edo ez; hau da, langileari dagokio bertaratzen direnak euskaraz edo gazterleraz hartatzearen erabakia.

Horren aurrean, Gobernuak, euskaldunek euskara bizitzeko aukera eskeini ordez eta euskara administrazioan sustatu ordez, kontrakoa egiten du.Hezkuntzari dagokionez, euskarazko eredua ezarriko da eskaria nabarmena den eremuetan. Hala ere,

nabarmena da, azken hamar urteotan ez dela euskarazko haur eskolarik ireki; British ereduko haur eskola ugarik ateak ireki dituzten bitartean.Azkenkik, eremu ez-euskalduna dago, Nafarroako gainerako udalerriak bere baitan hartzen dituen eremua, alegia. Bertako biztanleek ez dute euskaraz bizitzeko eskubideak. Hori dela eta, administraziora bertaratzen direnak euskaraz mintzatu arren, gaztelerara itzultzeko eskaria egin diezakete administrazioko langileak. Hezkuntzari dagokionez, euskarazko hezkuntza onartuko du, kasuan kasu dirulaguntzak emanez. Hori dela eta, eremu ez-euskaldunean dauden Ikastolen Federazioko zentruek, sistema publikoaren funtzioak betetzen du.

Vascuencearen legea indarrean dagoenetik, UPN eta PSN alderdi politikoak, legea bere nahietarako erabili dute, unean hasiera batean hitzartutakoa bertan behera uzten zuten dekretuak sortuz: 2000 urtean eremu mistoa eremu ez-euskaldunaren pare

jarri zuena, adibidez. Hori dela eta, sortu zen unetik, euskalgintzaren eremuan jarduten duten eragile, zein alderdi politikoen aldetik kritikak ugariak izan dira zonifikazioaren afera dela eta.

Euskal Herrian Euskarazek hasieratik argi izan du lege hau Nafarroako gobernuek euskara desagertzea duela helburu soilik oztopoak jartzetik, Vascuenceren legea sortzera igaro zirelarik: “Hasiera batean, Foru Lege honek euskararen erabilera normal eta ofiziala erregulatzea du helburu, bai gizarte bizikidetzan,baita hezkuntzan ere. Sortu zenetik gaur eguneraino, betetzen ez den legea dugu hau, euskaldunon eskubideak gaitxetziz, nafarrak euskararen erabileraren arabera, hiru eremu ezberdinetan sailkatuz”. Euskal Herria euskaldun eta burujabearen aldeko eragile honen arabera, lege honek aholkuan baizik ez ditu ematen: “zatiketaren legea da, Nafarrak maila ezberdineta banatzen dituelarik, eskubideen aitortza ezberdinak ematen dituelarik”.

Page 12: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

Lur Albizu

Zergatik da gurea eremu ez euskalduna? Zergatik da Gares eremu mistokoa, eta handik lau kilometrora dauden Mañeru edo Artazu ez euskaldunak? Zergatik Mendigorria, Zirauki, Obanos ez euskaldunak? Loteria anker bat besterik ez da, zorte kontua. Bigarren mailako herritar nahi gaituzte. Edo bigarren mailako herritar gara?

Gurasoek mila oztopo gainditu behar dituzte haien seme-alaben etorkizuna hobetzeko. Umeek txikitatik gure hizkuntza propioa ikastea ez da al da, bada, guziok dugun eskubidea? Nori bururatzen ahal zaio hau txarra izatea? Bada, urte luze hauetan izan ditugun Nafarroako Gobernuei, UPNri; eta betiere, PSNren laguntza ezinbestekoarekin.This is Nafarroa. Hizkuntz Eskubideen Urraketarako Lurraldea.

Dena den, herrietan egiten ari den euskararen aldeko lana izugarria da: eremu aldaketarako eskaerak, Euskararen Egunak, literatura lehiaketak, Sortzen festa, dantza taldeak… AEK-n ikasle kopuruak etengabe egin du gora azkeneko urteetan Izarbeibarren, esaterako. Euskalduntzeak ez du etenik, eta zailtasunak zailtasun, etsipenak etsipen, aurrera eginen dugu, dudarik gabe. Lanean jarraitzen dugu, eta euskararekiko konpromisoa duten herritarrak gero eta gehiago dira. Oztopoek are eta indartsuago eginen gaituzte! Nafarrok, izan ere, badakigu burugogorrak izaten…

ZE ARRAROA EUSKARARIK GABE

EHErekin bat dator Bildu alderdi politikoa lege honen zergatia azaltzeko orduan: “Une hartan behar zelako euskara legez arautuko zuen legea eta bestetik euskararen eremuari ere mugak jarri behar zitzaizkiolako”. Lege honek euskari egiten dion ekarpena mugatua dela deritzo Koldo Kastañeda Bilduko kideak:

“lege honek Nafarroako lurraldeari mugak jartzea du helburutzat. Hizkuntza eskubideen ukazioa eremu batzuetan eta aitorpena besteetan euskararen aurrerakada ekiditea izan da hasieratik”.

Ikasle Abertzaleakeko kideen arabara, euskararen erabilera “arautzen” duen lege hau hasiera batean Nafarroako aniztasun linguistikoari erantzutea izan zen. Hala ere nabarmendu nahi izan zuten, abian jarri zen unetik “hizkuntz zapalketa” bermatzeko helburua besterik ez zuela.Vascuencearen legea egin zen garaian, hezkuntzako sailburua zen Roman Felones PSNko kidea. Beraren arabera, legeak esaten duen moduan, lege honen helburua “euskararen erabilera arrunta eta ofiziala erregulatzea da, Nafarroako gobernuari dagokion eremuetan: administrazioa eta hezkuntzan bereziki” da eta gaur egun bere funtzioa betetzen duela azpimarratu zuen, UPNren gobernuak euskararen aldeko ezer gutxi egin ez arren.

26 urteetan zatiketa berean mantendu egin da Foru Lege hau. Hala ere, 2001. urtean soilik aldaketa minimo bat jasan zuen, Aranguren, Belaskoain, Galar eta Noain eremu mistoan sartzeko aukera sortu zelarik, bertako udalek hala onartzen bazuten. Noainen kasua berezia da, izan ere, eremu ez-euskaldunean

geratu zen arren, D eredua ezarri ahal izan da, Sortzen-Ikasbatuaz, eta herriko guraso eta haurren elkarlanaz.

Hezkuntza izan da euskalduntzean gehien eragin duen eremua. Hau horrela, Nafarroako Gobernuak ahaleginak egin ditu urteetan zehar, euskal ereduaren garapena oztopatzeko: TIL eta British ereduei esker, edozein lekutan eta eremutan bizi dela, ingelesezko hezkuntza jasotzeko aukera dute Nafarrek. Euskararen hezkuntza ereduaren kasuan ordea, ez da berdina gertatzen. Milaka dira zonalde ez euskaldunean bizi diren familiak, heuren seme alabak euskaraz ikas dezaten, egunero

egunero, hamaika eragozpen sahiestu behar dituztenak. Autobusez, taxiz edota kotxez joan behar dira egunero eskolara vascuenceren legeak ezartzen duen zonalde ez euskaldunean bizi direnak, euskaraz ikasi ahal izateko. Hilabetero 200 eurotik gorako gastuari aurre egin behar diote: garraioa, jantokia, edota ikastola kontzertatuen kuota ordainduz, alegia.

Vascuencearen legearen arabera, euskara sustatzeko bidean, Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak eta aurrekontuetako diru kopuru jakin bat bideratu beharko luke. Bere garaian murritzak baziren ere, gaur egungo murrizketen eraginez, euskarari

zuzendutako diru kopurua nabarmen eta larriki egin du behera. Hau horrela, euskalduntze programa askori zuzendutako diru kopurua murriztu egin da.Kasurik larriena euskal hedabideek jasan dute. 2008an 4,04 milioi euroko diru laguntzak jasotzetik, 2012. urtean dirulaguntzarik ez jasotzera igaro dira; Canal 6, Canal 4 Navarra eta Navarra Tvri 2milioitik gorako diru laguntza eskeini dieten bitartean. Euskal Herria Irratiaren kasua aski ezaguna da, eta auzitegi ezberdinen arabera Nafarroako Gobernuak legearen aurka jokatu duela behin eta berriz aitortu arren.

20 21

Page 13: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

22

Iruñe Astitz

Euskararen Nafar Ins-titutua (ENAI) edota Euskarabidea bezala

ezagututako Nafarroako Gobernuaren euskararen erakunde aholkularia da. 2007ko irailaren 10ean sortu zen, UPN-CDN gobernuko hezkuntza saileko kontsei-laria zen Perez-Nievas sus-tatuta. Euskarabidea sort-zen duen 183/2007 dekretu forala, irailaren 27an plaza-ratu zen Nafarroako Aldi-zkari Ofizialaren (NAO) 118. Alean, Nafarroako organis-mo berri hau sortuz.Euskarabidea sortu zenean UPN alderdi politikoak CDN alderdiarekin batera agint-zen zuen Nafarroan. Or-duko, CDNko, hezkuntzako sailburuak sustatutako pro-posamena izan arren, be-hin akordio hautsita, UPNk bere egin zuen.

Funtzio zerrenda luzea du erakunde honek bere bai-tan, orokorrean euskararen sustapena eta euskararen ezagutza zabaltzea bilatzen dituztenak.Funtzio pila horiek, hainbat erakunde zein instituziore-kin batera lankidetzan be-tetzen dituzte gehien bat: aholkukaritza ezberdinak; bi euskaltzegi kudeatzen, euskarazko edukien media-teka bat osatuz; ikerketa soziolinguistikoak eginez.Horretaz gain, 2012ko aza-rotik, Navarra TVrekin lan-kidetzan dago, haien saio ikusienak euskaratuz. Hau horrela, momentuz hiru saio besterik ez itzuli, ez dute ukatzen kopurua handitzea.

Lehengo momentuan au-rrekontuetatik bideratzen ziren diru-sarrerak nabar-menak izan arren, urteak aurrera egin ahala murriztuz

joan dira, funtzio hauek be-tetzeko arazoak sortuz. Xa-bier Azanza Euskarabideako gerente ohiaren arabera diru aldetik gero eta dirut gutxiago izan zutela adiera-zio zuen 2010ean egindako elkarrizketa batean: “Diru aldetik guk gero eta diru gu-txiago eduki dugu”.

Bilduren arabera, Euskarabi-dea euskararen erakunde publikoa da, egin beharko lukeen hizkuntz politika inondik inora egiten ez due-larik: “nahiko lanarekin bi euskaltegi kudeatzen di-tuen erakundea da, hainbat teknikariz osatua eta diru-la-guntza apurrak banatzen di-tuena”. Bilduk argi dauka, euskarabidea, garai baten “aurpegia zuritzeko” ma-niobra bat besterik ez zela izan Euskarabidea: “egun miseria bat dena handi ge-ratu zaiola ematen du Nafa-

: euskara ezin topatuz

rroako eskuin erregionalista eta sozialista espainiar za-leei”.

Urteak aurrera egin ahala, bost urteren buruan, Na-farroako Gobernuak %42 murriztu du Euskarabideari zuzendutako diru sarrerak. 2007 urtean jaio zenetik, gaur egun arte, bi milioi bai-no gehiagoko murrizketa jasa behar izan dituelarik.

Hizkuntz baten sustape-na, zabalkundea eta beroni bultzada emateko; azken finean, hizkuntz bat nor-malizatzeko, Paul Bilbao Kontseiluko ordezkariaren arabera “ezinbesteko” bal-dintza batzuk bete behar dira : gizartea baldintza, bal-dintza politiko, ekonomiko eta juridiko egokiak alegia. Iñaki Lasa Kontseiluko ki-dearen ustetan:

“Euskarari zuzen-dutako aurrekon-tuetan egiten di-ren murrizketak krisiaren eragina dela esatea, honen logika hutsa gain-ditu egiten du”Xabier Azanzaren arabera euskarabidea “garai txar ba-tean jaio zen”.Murrizketarik nabarmene-nak euskarazko komuni-kabideek jaso dituzte; izan

ere, hasiera batean 310.000 euro jaso zituzten arren, aurten, 2012. Urtean, ez dute diru laguntzarik jaso. Horrekin, tokiko hedabide ezberdinen itxiera ekarri du Nafarro osoan zehar, zuten baliabide ekonomiko nagu-siena galdu ondoren.Euskarabidea sortu zenetik, 2011 urteko uztailaren hasie-ra bitarte, honen zuzendaria izandakoa da Xabier Azan-za. Oraindik organismo ho-nen gerentea zenean eskei-nitako elkarrizketa batean azaldu zuen arabera, euska-rabideko gerentzia onartze-rakoan euskararen aldeko gauzak egiteko aukera zeu-dela pentsatzen zuen. Eus-kararen alde asko dagoela egiteko azaldu zuen, hala ere, argi utzi zuen berarent-zat zaila ikusten zuela eus-kararen normalizazioa.

Berez Nafarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea baiment-zeko eta babesteko , zein euskararen berreskuratze eta garapena babesteaz ar-durtatuko zen instituko ho-nek, euskalgintzaren kritika asko jaso izan ditu. Azanza-ren aburuz kolektibo ugari daude Nafar gizartean, Go-bernu erregionalista batek euskararen alde egiten due-naren aurka egiten dutenak. Hasiera batean, euskalgint-za aritzen direnetako baten batek esperantzak zituen arren, gerora euskalgintzan aritzen diren erakunde zein agente sozial ezberdinek Nafarroako Gobernuaren organismo honen jarduera minimoa birritan salatu izan

23

Euskarabidearen funtzioak

> Prestakuntzari dagokionez: · Euskara helduei irakasteko behar diren baliabide pertsonalak, tek-nikoak eta materialak prestatzea, gaurkotzea, kudeatzea eta edatzea.

· Foru Komunitateak kanpoan he-datzeko egiten dituen kanpainetan euskararen presentzia bultzatzea.

· Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko entitateekin lankidetzan aritzea, Nafarroako euskararen pre-sentzia, erabilera eta irakaskuntza sustatzeko.

> Sustapenari dagokionez:

· Nafarroako komunikabide sozialetan euskararen gero eta presentzia handiagoa bultzatzea.

· Nafarroako euskalkien kontser-bazioari eta garapenari dagozkion jarduera planak proposatzea.Euskarazko agerpen kultural eta artistikoak, liburuen argitalpena eta ikus-entzunezkoak ekoizteko bultzatzea.

· Euskara garatzeko programak eta jarduerak sustatzea, laguntzea, antolatzea, entitate eta adminis-trazio publikoekin lankidetzan.

· Herritarren elkarteekin lanki-detzan aritzea, agerpen artistiko eta kulturalak euskaraz egiteko.

· Euskara komunikabide publiko eta pribatuetan sustatzeko egiten diren deialdiak eta hitzarmenak proposatzea, kudeatzea eta kon-trolatzea.

· Eremu ez-euskalduneko ikasto-lak finantzatzearen gaineko mar-txoaren 23ko 7/2007 Foru Legetik eratorritako betekizunak kudeat-zea.

Page 14: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

dute. Iñaki Lasa Kontseiluko kidearen arabera, Euska-rabidea “euskararen susta-penerako istituzio bat baino gehiago, euskarari zuzendu-tako dirua xahutzeko maki-na bat bihurtu da”. Izan ere, 2012. urteko aurrekontuen arabera, erakunde honi zuzendutako diru osoaren %72,4a bertan lan egiten du-ten 37 langileen soldatak or-daintzera bideratu dira. Hori dela eta, Lasaren aburuz “gezur handi bat esatea” da Euskarabideak euskara sus-tatzen duela: “egoera hau lotsagarria da”.

Ilusio zapuztuakTopaguneko Oskar Zapata-ren arabera: “Sorrera ilusioz bizi genuen. Ikusi genuen 2001etik 2009ra Pegenau-tek jarri zituen euskararen aurkako politikak aldatzeko edo bide bat izan zitekee-la. Bi urteren bueltan ikusi genuena izan zen, UPNren hizkuntz politika euskera-foboa garatzeko tresna bat

besterik ez zela”. Euska-rabidearen eginkizuna zein izan behar zuen argi dauka Zapatak: “Nik uste dut Euskarabideak, gutxienez, errealki euskara sustatze-ko beharrezkoak diren bal-dintza ekonomikoak Nafar Gobernuari erakustea eta gizarteratzea, Gobernu ho-nen hizkuntza politika, eus-kararen jenozidio linguisti-koa bilatzen ari dela agerian utziz”.

“Ley del Vas-cuece berak ez du euskararen normalizazioa baimentzen” Nestor Esteban Euskal He-rrian Euskarazen (EHE) kideak argi dauka Euska-rabidea, Nafar Gobernuak “aurpegia zuritze” aldera

sortutako organismoa dela, egungo euskararen legeari erantzuten diona: Euskarabidea baino, le-gea aldatzea eskat-zen du EHEko kideak: l Herriko berezko hizkunt-za izanik, ezinezkoa dugu gaurko egunetan”.

Helburuetatik urrun Antza denez, euskarabi-deak bere funtzioak betet-zetik urrun, bere helburuen lorpena geroz eta urrunago dauka.

“Euskaraz bi-zitzea ahalbi-deratuko duen hizkuntza poli-tika burujabea behar dugu euskaldunok” Sortu zenean, hezkuntzako

kontseilaria zen Perez-Nie-vasek aipatu zuen erakunde honek eukera “behar duen bezala”tratatuko zuela. Hala bada, berriez ere, Esukarabideak euskara “tratatzen” duen modu honekin argi geratzen da UPNren hizkuntz politika.

Murrizketak direla eta ez direla, euskara eta euska-raz bizi nahi duten nafarrak haien eskubideak murriz-tuak ikusten dituzte egune-tik egunera.

24 25

> Ikerketari dagokionez:

· Europar Batasuneko eremu urriko hizkuntzen edo eskualdee-tako hizkuntzen arloko legeen eta jardueren gaineko txostenak az-tertzea eta prestatzea.

· Euskarak Nafarroan duen errealitate soziolinguistikoaren gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak proposatzea, koordi-natzea eta egitea.

· Euskararen gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak sustat-zea, baita hauek argitaratzea ere.

> Aholkularitzari dagokionez:

· Foru Komunitateko adminis-trazio publikoetan hizkuntza poli-tika aztertzea eta ebaluatzea.

· Nafarroako Gobernuko zein tokiko administrazioei aholkua ematea.

· Erabileraren esparruan ikert-zea, koordinatzea eta aholku ematea gizarte bizitzaren zernahi esparrutan.

· Nafarroako euskararen termi-nologia arloan jardutea.

· Euskaratik edo euskarara egi-teko agintzen zaizkion itzulpenak egitea.

· Indarra duten xedapenek es-leitzen dizkioten gainerako egin-kizunak, eta helburuak.

Page 15: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

Amaiur Pagola

Lizarraldeko euskaldu-nak ez dira ehuneko

ehunean euskaraz bizi den herri bateko biz-tanleak ezta metropoli ezagunetako hiritarrak ere. Ia ikustezinak diren euskaldun hauek, ordea, hegoaldeko muga ongi ezagutzen dute. Perife-rian egoera ez da gozoa, baina mugan bizitzeak trinkotasun eta identita-te berezia ematen dizkio komunitate honi. Alfredo Dufur lizartar mugalariak herriaren erradiografia soziolinguistiko sakona egin du “Biziberritzetik indarberritzera” ikerla-nean, bertako egoera azaltzeko.

Lizarra, aintzinean euska-rak bertan izandako na-turaltasuna berreskurat-zeko bidean dela esaten

duzu zure lanean, “bizibe-rritzetik indarberritzera” doala.Bai, hori da. Euskara ez da Lizarratik inoiz desagertu, baina euskaldun komuni-tatea birsortzen ari gara. Oinarri bat sortu dugu, eus-kara ezagutzen duten 2.000 pertsonak osatutakoa eta 200 inguru gara euskaraz bizi garenak. Orain, trinkot-zen ari da gure arteko harre-man sarea, testuinguruaga-tik ahal den neurrian, baina naturaltasuna mantenduz. Eta ahal den neurrian diot, eremu erdaldunean koka-tuta dagoelako gure herria, hau da, euskal eremuko pe-riferia garela. Gainera, nik ulertzen dut, momentu ho-netan, euskararentzako eta euskal munduarentzako bi lehentasun daudela aurre-ra egin nahi badugu. Bata, euskaraz bizi ahal diren le-kuak, adibidez Leitza edo Ondarru bezalakoak izan daitezkeen udalerriak, ba-

bestu behar direnak; eta bestea, metropoliak: Iru-ñerria, Donostialdea, Bilbo Handia, BAM deitzen dena (Baiona, Angelu, Miarritze). Eta sailkapen horretan, non geratzen gara gu? Ez gara metropolia, ez gaude eus-kararen gunean... Orduan, zer gara gu? Bada, periferia. Horregatik, ez gara lehenta-suna euskal munduarentzat eta hala ere, lorpen handiak egin ditugu.

Kale inkekstak egin di-tuzu hiztun kopurua neu-rtzeko. Nork egiten du euskaraz Lizarran?Inkesta hau bitan egin dut kalean, ikerketa moduan, eta azken urtean nik esan-go nuke haurrak direla eus-karaz gehien mintzatzen direnak. Gero helduak, gaz-teak tartean, eta azkenik adineko pertsonak. Bes-talde, biztanle guztiak kon-tutan hartuta, euskal hiz-tunen kopurua Lizarran %5

26 27

LIZARRA: HEGOALDEKO MUGALARIAK

ingurukoa da, baina tentuz egin behar da datu honen irakurketa. Hasiera batean, badirudi kopurua txikia dela, aldiz, hemengo errea-litatea eta dagoen ezagut-za maila kontutan hartuta, datu nahiko onak direla es-ango nuke, gainera urterik urte mantenduz edo hobe-tuz joan direnak.

Umeak izanik hiztun na-gusiak, eskolek eta Ikas-tolak garrantzi handia izanen dute euskalduntze prozesuan. Askotan, eus-kal ereduetako matriku-lazio datuak hartzen dira erreferentzia moduan, baina, errealitatea isladadatzen al dute? Niretzat garrantzi handia du horrek, bai, baina beste aditu batzuek kontrakoa defendatzen dute, hau da, ez dela erreferente egokia. Izan ere, zenbat denbora uste duzu pasatzen dute-la umeek eskolan? Bada, lo

orduak kenduta -ez deza-gun tranparik egin-, hamar urteko ume batek urte ba-tean zehar bere denboraren %15a besterik ez du ematen eskolan. Horretaz gain, jo-lasorduan erderaz mintza-tu daiteke, eta seguruenik ingelera, frantsesa edota gaztelerazko klaseak ere ez ditu euskaraz jasoko.

“Gauza asko galtzen ari gara euskalduntzea-ren prozesua bermatzen du-ten zutabeeta-tik” Hala eta guztiz, Lizarran, eskolatze euskalduna iza-tea oso garrantzitsua dela uste dut, adin batetik au-

rrera erreferente euskaldu-nak gutxitu egiten direlako. Gauza asko galtzen ari gara euskalduntzearen prozesua bermatzen duten zutabee-tatik eta azkenerako gerat-zen den sustengu nagusi bakarra delako.

Lizarran eredu euskaldu-nean matrikulazioa egin duten haurren kopurua igo egin da azken urtee-tan. Wert ministroarekin amesgaiztoak izan arren aurrera goaz, beraz.Datu horiek AEKko irakasle nintzen bitartean hasi nint-zen jasotzen eta, hein haun-di batean, horren harira sor-tu ziren nire kezkak eta lan hau egiteko ideia. 2011/2012 ikasturteko aurrematrikula-zioan gertatutakoa bereziki esanguratsua da eta oso in-teresgarria. Haur Hezkunt-zako lehen mailan D ereduan 93 ume matrikulatu ziren: 59 Lizarra Ikastolan eta gai-nerakoak Remontibal ikas-

Page 16: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

tetxe publikoan. Arrakas-ta honen ondorioz, 5 ume Lizarra Ikastolatik kanpo gelditu behar izan ziren eta Remontibalen D ereduko bi gela sortu ziren. Erakun-deak pozik zeuden lortu-tako emaitzekin, positiboak ziruditen. Aldiz, informazio hori grafikoetan bilduta eta bilakaera ikusita, hamar-kadako daturik txarrenak zirela ondorioztatu nuen. Murgiltze ereduetan izena emandako haurren kopurua mantendu egin da, baina asko jeitsi egin da ehune-koei erreparatuz gero. Inor ez zen akats horretaz ohar-tu, eta hortaz, pentsatu beharra dago geratzen zit-zaigun zutabe handi hori, hezkuntzari dagokiona, ez dagoela hain sano. Esan beharra dago, oso garrant-zitsua dela erakunde hauen lana, profesionaltasuna eta prestigioa, baina ezin dugu ahaztu beste ikupegi bat: Lizarrako euskalduntzearen ikuspegia, hain zuzen.

Zeintzuk dira Lizarrako Euskalgintzaren erronka nagusiak eta nork hart-zen du parte bertan?Euskalgintza norbanakoz osatutako talde bat izan ahal da, nolabaiteko anto-lakuntza bat duena eta ba-tez ere euskaraz lan egiten duena, uste dut nik. Euskalt-zaletasuna, kultura eta ho-rrelakoak ongi daude, baina niri normalizazioa interesat-zen zait gehiago, euskaldu-non egoera lantzea hemen, gure inguruan. Hori beste kontu bat delako, euskaraz bizi nahi dudala, baina he-men, Lizarran. Nik ez dut

“euskaraz bizi nahi dut” al-darrikatuko, gero horreta-rako Iruñeara edo Azpeitia-ra joan behar baldin badut. Txillardegik ere esan zuen noizbait Lizarra eredugarri izan dela euskalduntzean.

“Nik ez dut ‘euskaraz bizi nahi dut’ alda-rrikatuko, gero h o r r e t a r a k o Iruñeara edo Azpeitiara joan behar baldin badut”Hala ere, zulo handiak dau-de oraindik. Esaterako, udaletxean izugarrizko monstruoa daukagu eus-

kararekin! Nafarroa osoko euskara zerbitzu guztien ar-tean biztanleko diru gutxien jartzen duena da Lizarrakoa. Estatusari dagokionez ere, ezin dugu, noski, Tutera edo Calahorrarekin konparatu, baina Euskara Ordenant-zarik ez duen azken herrie-tako bat da. Eta hau horrela izanik, oraintxe bertan, 150 pertsona inguru dira Liza-rran euskararen alde egiten dutenak, euskalgintzaren parte direnak.

Egiten den lan honek emaitza positiboak ditu? Hau da, kalean eragina dauka gero?Ez dakit neurtzeko era egokia den, baina “Euska-raz bizi nahi dut” lelopean egindako lasterketetan 200 pertsonek hartu zuten parte Lizarran. Eta aldarri-kapena oso zuzena zen, ez zen “euskararen egoera ho-betzearen alde nago”, ez, “Euskaraz bizi nahi dut” eta

28

kitto. Lizarran hori eskatzen duten berrehun pertsona baldin bagaude, ez da gutxi! Egia da, askotan konprome-zuagatik partehartzen dela horrelakoetan. Aurrekoan, ordea, bertso-afari bat anto-latu genuen Gure Izkuntza elkartean eta denontzako leku nahikorik gabe geratu ginen. Hori oso seinale ona da, baina niretzako politena jende gehiena gustu han-diz eta disfrutatzera joaten hasi dela ikustea izan zen. Gai gara, beste gauza bat-zuk izanda ere, ekimen in-teresgarri eta arrakastatsu bat antolatzeko, eta gaine-ra, euskaraz. Garrantzitsua da oso antolatzea eta ha-rremanak sortzea, bestela, gutxiengoa izanik, disol-batzeko arriskua daukagu. Desagertu egingo ginateke gure arteko sarea trinkotu ezean.

“Periferiako” herri ba-tentzat aurrerapauso handia da hori. Zerbaiten adierazle al da?Teoria bat daukat horren inguruan, Isaac Asimoven zientzia fikziozko “La Fun-dación” liburuan inspiratu-ta. Nobela honetan, etorki-zun urruneko inperio baten historia kontatzen du, ga-laxia osoa hartzen duena. Kontua da, erromatar inpe-rioa bezala, erortzen ari dela, baina Erroman ez dire-la enteratzen ari. Zu gunean zaudenean ez dituzu aldake-tak nabaritzen; dena ongi doa, gauzek funtzionatzen dute... baina periferian le-henago igartzen dira, mu-getan. Orduan, hori da nik aldarrikatzen dudan ideia,

Lizarra bezalako guneetara aplikatuta. Txikiak gara, bai, baina termometro bat izan gaitezke. Mugako herrietan lehenago antzematen dira aldaketak Iruñerrian bai-no: biztanle asko dira, herri

asko, eskola asko...eta zail da neurtzen. Beraz, Lizarra baliatu baldin daiteke neur-ketak egiteko eta alderatze-ko, hemen ematen ari den euskararen indarberritzea adierazle ezinhobea da.

29

Kokapena: Lizarerri- ko merindadea, Nafarroa. Iruñeatik 44 kilometrotara. Nafa- roako Erribera eta Mendialdearen arte-ko lotunea da.

Sorrera: 914. urte aurretiko herri batean, Brontze Arokoa.

Ingurune naturala: Ega ibaiak Lizarra zeharkatzen du ipa-rraldetik hegoalde- ra, Urederra ibaiaren ur-emaria jaso eta gero. Jurramendi, Peñaguda, Santa Barbara eta Belastegi mendiek inguratzen dute.

Garaiera: 421m itsas mailatik

Eremua: 15,39 km2

Biztanleria: 14.251 bizt. 2011ko erroldaren arabera.

Alkatesa: Begoña Ganuza Bernaola (UPN) 2007tik.

Zerbitzuak: Lizarral- deko zerbitzu gehienak zentralizatzen direla esan daiteke.

-Osasuna: García Orkoien Ospitalea eta 17 farmazia-Hezkuntza: Arie- ta Haur Eskola, Lizarra ikastola, Remon-tival ikastetxe publikoa, Lizarraldea BHI, Politeknikoa, Santa Ana eta Ntra. Sra. del Puy ikastetxea.-Garraioa: La Es- tellesa autobus konpainia eta Tierra Es-tella Bus-Jurramendiko Mankomunitatea: ur eta zaborren ku-deaketa, turismo partzuergoa (CTTE), herrigarapena (TE- DER) eta hirigintza bulegoa (ORVE)-Liburutegi pu- blikoa, polikiroldegia, frontoia, zinema aretoak, Pinupe gaztetxea...

Jarduera ekonomi- ko nagusia: Merkataritza minorista eta zerbitzuak (Done Jakue bidearen inguruan antolatuta neu-rri handi batean).

Ondare kulturala: Puyko Andere Mariaren basilika, gazteluak (Lizarra, Belmecher eta Zalatambor), San Pedro de la Rua eta San Miguel parrokiak, Nafarroako erregeen jauregia eta zubi erromanikoa. Gustavo de Maeztu eta karlismoaren museoak.

LIZARRA DATUETAN

Page 17: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

“Euskal Eskola Publiko Berria ezaugarritzen duen ildo ho-riek lantzen di-tuzten proiek-tuak sorten eta egunerokota-sunean apli-katzen saiat-zen gara”

So r t z e n - I k a s b a t u a z Hego Euskal Herrian

D hezkuntza eredu pu-blikoaren alde diarduen erakundea da, edo beste hitz batzuetan esanda, Eus-kal Eskola Publiko Berria eraikitzeko lanetan jardu-ten den elkartea. Horrek, ezinbestean, Hezkuntza Sistema Propioarekin du elkarlotura.

Sortzen-Ikasbatuazek oina-rri batzuk ditu egitasmoa aurrera eramateko. Euskal curriculumean oinarritu-tako eskola euskaldun eta eleanitza aldarrikatzen du, pedagokikoki eraldatua eta autonomoa, kudeaketa pro-pioa duena. Horrez gain, hezkuntzako kide guztiei eman nahi zaie ahotsa era-bakietan, kudeaketan eta proiektuen eraketan. Bes-talde, langileen iraunkor-tasuna bermatuko duen eskola eredua izanen da. Kalitatea edukiko du ardatz, hau da, eskola hezkidetzai-lea, laikoa eta integratzailea erdietsi nahi du, diskrimina-zio oro baztertuko duena.

Luzera begirako proiektua da. Horregatik eguneroko-tasunean eta apurka eraiki beharra dago, praktikota-sunera joanaz. Urtero Iru-ñeko Takonera eremuan ospatzen den jaialdiaz gain, tresna garrantzitsuak gara-tu dituzte Aitziber Martinez de Lagos elkarteko koordi-natzaile nagusiaren esane-tan. Adibidez, hezkuntza sendotzeko Euskaraz Mint-za, Guraso Eskolak, eskolaz

kanpoko jarduerak egiteko hitzarmenak, Aixe Aisialdiak deiturikoa, Bilgune Feminis-taren hezkidetza gida, Arbi-zuk egindako Palestinaren inguruko ipuina eta proiek-tua... eta nola ez, Euskal He-rritik mundurako ikuspegia

jasotzen duen proiektu pe-dagogikoa. “Euskal Eskola Publiko Berria ezaugarrit-zen duen ildo horiek lant-zen dituzten proiektuak sor-ten eta egunerokotasunean aplikatzen” saiatzen direla azaldu du Martinez de La-gosek. Bestalde, hezkuntza problematika era orokorra-go batez tratatzeko gunee-tan ere parte hartzen dute. Esaterako, Kontseilua, Eus-kal Curriculuma, Nazio Ezta-baidagunea...

Atzera begira Ibildide luzea du elkarteak. Hasiera batean, Sortzen eta Ikasbatuaz-ek independien-teki egiten zuten lan, Nafa-rroan lehenengoak eta Eus-kal Autonomia Erkidegoan bigarrenak.

Sortzeni dagokionez, 1991ean sortua, hasieratik bereganatu zuen euskara eta euskal kultura hezkunt-zan zabaltzearen lana Nafa-rroan. Era berean, D eredu publikoan nolabaiteko inpli-

Herriaren eskola kazioa zuten banako guz-tiak koordinatzea ahalbide-tuko zuten aurrerapausuei garrantzia eman zitzaien. Izan ere, eredu publikoan gabezia ikusten zuten arlo horretan. Koordinazio eta helburu komunik ezean, nekez ekingo zioten Euskal Hezkuntza Sistema propioa eraikitzeari.

Ikasbatuazi joaz, Sortzen erreferente izanik, 1993an egituratu zen. Kide askok Sortzeneko eraketa proze-suko esperientzia zuen eta hor finkatutako helburue-kin sortu zen Ikasbatuaz. Sortzenen moduan, eskola komunitateko partaide oro biltzeari garrantzitsu zerit-zoten.

2000ko urtarrilaren 22an, ostera, hainbat eztabaida sakonen ondorioz, bi elkar-teek batzea erabaki zuten. Arrazoietako bat, Euskal Herriak garaian bizi zuen egoera politiko eta soziala izan zen. 1999an Lizarra-Ga-raziko akordioa sinatu zen, zeinean Euskal Herriko hain-bat talde politikok, sindika-tuk eta herri mugimenduk parte hartu zuten. Nahiz eta gerora itun politikoaren ga-rapena 2000. urtean eten, Euskal Herriko erakundeen arteko elkarlanaren beharra nabarmen islatu zen. Hala ere, Sortzen-Ikasbatuazek Lizarrako akordioa osatu aurretik bi elkarteak batzea ezinbestekoa ikusten zuela adierazi zuen, haien arteko lotura aurreragotik zetorre-la azalduz. Akordioak elkar-ketaren beharra besterik ez zuen berretsi.

Elkarte berriak, 57 ikastetxe publiko barnebildu zituen. Helburu gorena Euskal Hezkuntza Sistema Propioa sortzea izanen zela zehaztu zuten, euskal curriculuma gidari izanen zelarik. Hel-buruak, estatutuak, anto-laketa eta lan ildo nagusiak zehaztu zituzten, etorkizu-neko eskola euskalduna, au-tonomoa eta demokratikoki kudeatua, laikoa, hezkidet-zan oinarritua eta anitza, kalitatezkoa eta integrat-zailea, osoki finantzatua eta lan marko berri batean kokatua egongo litzatekee-na eraikitzeko.

Egun, Sortzen-Ikasbatuazek 70 ikastetxe publiko baino gehiago barnebiltzen ditu eta, aipatu legez, urtero os-patzen duen jaialdiaz hara-tago doa.

Aurtengo jaialdiaSortzen-Ikasbatuazen jaial-dia Txantreako Bernard Etxepare ikastxeak antola-tuko du. 2013ko maiatzaren 18 (Txantrea) eta 19an (Tako-nera eremua) ospatuko da jai-nazionala eta aurtengoa, helburuak indartzeko erabi-li nahi dutela adierazi dute, hau da, “euskaraz aritzen diren ikastetxe publikoen bilgune” bihurtu nahi dute festa, eta era berean, egi-tasmoa zabaldu.

Elkarteak azaldu duenaren arabera, “erronka potoloa” du esku artean. Izan ere, xede nagusia “hezkuntza beharrei erantzungo dion elkarte sendo bat sortzea” izanen da. Horretarako, hel-

buruak berrikusi, lan-ildoak definitu eta horiek aurrera eramateko funtzionamen-dua berrituko dute, Euskal Eskola Publiko Berria jomu-ga delarik, aurreranzkako pausuak emateko.

Gogoetatik ondoriozta-tukoa jaian isla dadin nahi du elkarteak. Horretarako 19an Takonera eremuan sei gune berri zabalduko ditu, bakoit-zean elkartearen izaera eta helburuekin lotura duen arlo bat landuko delarik.

“Euskal Esko-la Publiko Be-rria erdiestea-ren bidean, hezkuntza be-harrei erant-zungo dion elkarte sendo bat sortzea da aurtengo xe-dea”Logoari dagokionez, “Txan-txu” deituriko leiho ireki bat da, Txantreako leihoa anto-latzaileek helarazi dutenez. Leloa “Haizeberritu, auzo eta lan” izanen da, irekiak daudela adierazi nahi baitu-te, “leihoak zabalik” dituz-tela, “euskararen eta eskola berriaren aldeko mezuak lau haizetara zabaltzeko as-moz”. Kanta urtarrilean pla-zaratuko dute.

30 31

Bidatz Villanueva

Page 18: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

Zizur Nagusiko Erreniega IP eskolak D eredua eskaintzen du. Dakigunez, D ereduak murgiltze prozesua dauka ardatza. Zertan datza? Ikas-leak, sartzen den momentu-tik, euskaraz euskal kultura dastatzen du. Euskara esko-lako hizkuntza gidaria da. Eta horretatik abiatuta bes-te hizkuntzen ikastera bide-ratzen da: ingelesa, gaztela-nia eta aurrerago frantsesa edota alemana.

Erreniegak Sortzenen-Ikas-batuaz jaialdia antolatu zue-neko logoa.

Jakin badakigu Zizur herria Iruñea inguruko zonalde-koa dela, euskarazko zo-naldetako legearen arabera zonalde mixtokoa. Honako gizartean hizkuntza nagusia gaztelania da.

Gure ikastetxean, beste as-kotan bezala, euskara eta euskal kultura sustatzeko planak ditugu. Baina fami-lien eskaria eta gogoa ez dira aski. Nafarroako Gober-nuko kudeaketak, lagundu

aino kalte egiten die D ere-duko ikastetxeei.

Horrek, alabaina, euskal hezkuntza komunitatearen artean harremanak sendo-tu ditu eta elkarlanerako aurrerapausuak eman dira.Horren adibide dugu Nafa-rroan Sortzen-Ikasbatuaz elkartea, Euskal Eskola Pu-bliko Berriaren aldarrikape-nean lagun eta gu kide gara.2011an jaialdia antolatzea egokitu zitzaigun. Hezkunt-zan parte hartzen dugun jende ororen laguntza jaso genuen, hala nola, ikaslee-na, gurasoena, ikasle ohie-na, beste ikastetxeetako jendearena, musika mun-duan dabiltzanena... Haatik, aipatu, Sortzen-Ikasbatuaz jaialdi bat baino askozaz ere gehiago dela.

Bestalde, eskolatik eta fa-milietatik ikasleei euskaraz hitz egitea eskatzen diegu. Baina askotan ahaztu egi-ten dugu gaztelaniak eremu honetan daukan boterea. Are gehiago Nafarroako Go-bernuak gutxietsita dagoen hizkuntzarako esleitzen duen politika kontuan hart-zen badugu.

Hizkuntza batek indarra hartuko badu normalizazio egoeran bizi behar du. Hain-beste urte daramatzagu era guztietako eginahaletan euskara era funtzional ba-tean bizi dadin. Hainbeste

urte arrotza sentitzen geu-rea den herrian. Gehiene-tan egoera horri erreparatu nahi ez eta gure seme-alabei herentzian uzten ez diegu-na eskatzen diegu. Exenp-luak predikamenduak bai-no indar handiagoa dauka. Eta zer da gure ondorengo belaunaldikoak ikusten ari direna? Zergatik eskatzen diegu geuk praktikatzen ez duguna? Non dago beraiek helduok erabiltzen ez du-gun hizkuntza bat erabilt-zearen beharra? Irakasleen aurrean soilik? Azterketaren aurrean akaso?

“ E t s e n p l u a k predikamen-duak baino in-dar handiagoa dauka”Ez litzateke hobe izango gu geuk horrenbeste maite du-gun hizkuntzaren balorea eta edertasuna transmitit-zen ahalko bagenitu? Argi dago administrazioan dau-den kudeatzaileen eskuetan lan hori utziz gero, Erramun Baxok hizkuntzalariak zioen erara euskara kaletik eliza batzuetara itzuliko zela eta hortik zerura. Emozioen bidetik, gure arbasoen on-dare preziatu horrentzako benetako maitasuna oinor-detzan helarazteko ahalegi-nak egin ditzagun, alajaina.

Marian Etxague, Erreniega IPko orientatzailea

32

Page 19: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

35

Eneko Alcalde, NUPeko ikaslea

Urte asko pasa behar izan ziren Nafarroako U n i b e r t s i t a t e

Publikoan Euskarazko eskaintza minimo bat ezartzeko. Hau hala izan arren, NUPeko ikasleek euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea bermatuta ez daukatela orain ere dirauen errealitatea da.

90. hamarkadan zehar, irakasle-eskolako tituluak soilik eskaintzen ziren euskaraz. Hala ere, ezin dugu ahaztu Nafarroako gobernuak titulu hau euskaraz eskaintzearen beharra zeukala, azken finean, irakasle euskaldunak behar zituelako D ereduko klaseak eman ahal izateko. Baina, salbuespen hau kenduta, NUPen ez zen euskarazko klaserik eskaintzen.

Ikasle mugimendutik hasita eta ondoren hezkuntza komunitate osoari zabalduz, euskararen normalizaziorako pausoak eman zitezen eskatzen zuten mugimenduak sortzen hasi ziren. Urte hauetako ekimenen adibiderik gordinena, 2002. urteko istiluak ditugu. 97 pertsona (ikasleak, irakasleak, eta unibertsitateko langileak) atxilotuak izan ziren euskaraz ikasteko eskubidea e r r e b i n d i k a t z e a g a t i k , greban egon bitartean NUPeko aularioan lo egitera geratzeagatik. Antzerako istiluak errepikatuz joan ziren, Antonio Perez Pradoz errektoreak bere kargua utzi zuen arte.

Burututako mobiliziazioak direla medio, hurrengo urteetan euskararen plan estrategikoak aplikatzen hasi ziren. Besteak beste, hirugarren plan estrategikoan hurrengoa zioen: “Ikasle bati, bere ikasketa prozesuan hurrengo euskara eskaintza izatera bermatzera joan behar du NUP-ek: lehenengo ikasturtean 3 irakasgai euskaraz izatea; bigarren ikasturtean 2 irakasgai izatea; eta hirugarren ikasturtean euskaraz irakasgai bat izatea”. Argi eta garbi, euskaraz ikasteko eskubidetik oso urrun geratzen da eskema hau. Eta hori gutxi balitz, titulazio askotan hirugarren plan estrategikoan agertzen ziren irizpideak ere ez dira betetzen.

Bologna planaren ezarpenarekin, unibertsitateko tituluak birplanteatu ziren: diplomaturak desagertu ziren eta lizentziaturak gradu izatera pasa ziren. Adar berdineko graduetako lehen urteetan derrigorrezko irakasgai berberak ezarri ziren, ikasle aunitz metatuz klase berdinean.

Beraz, ikasle asko dira irakasgai hauek aldi berean burutzen dituztenak. Honek graduetako lehen urteetan eskaintzen diren irakasgai gehienak (baina ez guztiak) euskaraz jaso ahal izatea ahalbidetu du.

Arazoak ez dira amaitu, ordea. Krisi ekonomikoak ekarritako finantziazio arazoak direla eta, graduetako azken bi urteetan (espezializazioak burutzen direnetan) euskararen presentzia ezdeusa da. NUPen euskaraz matrikulatzen diren ikasle kopurua ez omen da nahikoa erderazko taldeen kostua berdintzeko. Hala ere, garbi dago Nafar Gobernuak ez duela batere interesik gastu hau bere gain hartzeko, euskararekiko duen jarrera agerian utziz.

Hala baina, asko gara Nafarroan euskaraz ikasi nahi dugunak, baita Unibertsitatean ere. Horregatik, gure hizkuntza eskubideak bermatu eta ditugun beharrak beteko dituen Nafar Unibertsitate Publiko baten aldeko apustua eginez, lanean eta borrokan jarraituko dugu.

UNIBERTSITATE EUSKALDUN BATEN ALDE

Page 20: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

33 34

12345678910123456789201234567893012345678940123456789501

12345678910123456789201234567893012345678940123456789501

Liburuak

Itxaro Borda - Boga Boga

Amaia Ezpeldoi detektibearen bosgarren obra dakarkigu Itxaro Bordak. Baionan zabor biltzaile lanetan jarduteaz gainera, aspaldiko desagert-ze bat argitzen tematuko da Amaia Ezpeldoi. Badira hogeita bost urte pasa Jana Elgebeltz garaztarra azkene-koz ikusi zutela, Santizpiritu zubian, 1985eko Baionako fes-tetan. Bost neska adiskide eta alegeraren laguntzari esker, aferaren muinera gerturatzen hasiko da detektibea.

“Argi zurbilek iraitzi soroaren orlegitasunak ilusitu nindue-la aitor dut. Zuriz, gorriz eta urdinez apaindu deabruek hegaldarazten zuten baloia. Mukuru zen kirol zelaia eta apirileko haize hotzak ez zituen ikusleak haur mukizuen antzera mugitzetik trabatzen. Oihuz eta laidoz errausten zi-tuzten Miarritzeko jokalariak ekintza eder baten garatzera zihoazen oroz. ”

Iñigo Astitz - Baita honda-kinak ere

Bere lehen poesia liburua ar-gitaratu du Iñigo Astitz idazle gazteak.

“Ez dakit nor den, baina nor-baitek denbora bat kalkulatu dit hemen. Eskaileretako ar-giari sakatu eta bertan gelditu naiz ikustera noiz suposatzen nauten kanpoan, noiz behar nukeen beste inon, agian bes-te inorekin, edo behintzat ez hemen: bakarrik, geldi, isilik. Ezertan ez. Bataz besteko presentzia bat dut mundua-ren leku zehatz honetan, eta nire ausazko existentziaren denbora agortzea erabaki dut gaur, beste inori eszedenterik utzi gabe. Norentzat dira nire segundoak ni ez nagoenean? Ordezkatzen al naute? Biga-rrenez sakatu diot argiari, geldi, ezin asmatuz zer beste unerengatik sakrifikatu behar nukeen une hau, zer beste lekutan pentsatu nauten, eta zer beste bizitza amestu didaten.”

AHOLKUEN TXOKOA Diskoak

Itziarren Semeak - Dale Candela Mikel Urdangarin - AzulaHamabost abestik osatzen dute disko berria eta estilo aniztasuna dugu bere ezaugarri nagusia: funk, punk rock, reggae, ska, hip hop, hardcore, saltsa, drum and bass eta techno zertzeladak biltzen baititu. Horregatik, “koktel tropikala” esaten diote disko berriari. Hego Amerikako iraultzak eta emaku-meak dira lan honen protagonista nagusiak, euskal presoak eta bestelako aldarriak ahaztu ez badituzte ere.

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsentzat urte berezia da aurtengoa. Hogeita bost urte igaro dira jada sudur gorriak eta zapata handiak jantzi eta herriz-he-rri euskara eta alaitasuna zabaltzen hasi zirenetik. 25 urteko jarduna eta bizitako abenturak ospatzeko disko sinfonikoa grabatu dute pailazoek, urte hauetan bildutako abestien ar-tean aukeratutakoekin osatua.

Pirritx, Porrotx eta Marimo-tots- Sinfonikoa

“Azula” izeneko lan berria aurkeztu du Mikel Urdangarinek, orain arteko bere lanik intimoena eta biluziena, bere hitzetan. Zortzi kantaz osatutako lan berri honetan bateria eta pianoa besterik ez ditu izan alboan zornotza-rrak. Letretan landutako gaien artean, gizakion idealizazio beharra, bakarda-dea, maitasuna, deserria, memoria.

DVDak

Tximeletak, etengabeko meta-morfosia - Topatu.infoEuskal Herriko gazte mugimendua eraberritze prozesuan sartuta dago. Etorkizunari begira abiatu den eral-daketa honi eskarpena egiteko asmoz azaldu dira Tximeletak taldeko kideak. Azken hiru hamarkadetan mugimen-duak izandako metamorfosi anitzak berraztertzen dituen eta urteetan mantendu den esentzia jasotzen duen dokumentala da hau.

Kirmen Uribe - Mussche

Kirmen Uriberen nobela hau 1937ko maiatzean hasten da, Santurtziko portutik milaka haur euskaldun atzerrira bi-daliak direnean. Haur horien artean dago Karmentxu, zortzi urteko neskatoa. Flan-desko Gante hirian izango du Karmentxuk helmuga, Robert Mussche idazlearen etxean. Une horretatik II. Mundu Gerra amaiera arte, garai gordinakeharkatuko ditu narrazioak.

“ Gernikako bonbardaketa-ren ondoren, haurrak babe-sean jartzeko erabakia sen-dotu egin zuen Jose Antonio Agirre Lehendakariak. 1937. urte hartan, 19.000 haur atera ziren Bilboko portutik Europako hainbat herrialde-tara bidean. Frantzian, So-bietar Batasunean, Britainia Handian eta Belgikan gorde ziren gehienak. Gurasorik gabe joan ziren erbestera, bakarrik, eurak laguntzeko gertu zeuden irakasle anda-na baino ez zutela bidaide.”

Page 21: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

EUSKAL AGENDA

36 37

ABENDUAK 1: “Euskaraz Bizi Nahi Dugu”

manifestazioa Donostian. 17:00etan Anoeta esta-

diotik irteera.

ABENDUAK 3: Euskararen Nazioarteko Eguna. Ekimen ezberdinak herrietan.

ABENDUAREN 6TIK 9RA: Duran-

goko Azoka. Euskal kultura maite dugunok

galdu ezin dugun hitzordua. Gainera, Azoka

Alternatiboaren XIII.edizioa bada aurten.

ABENDUAK 14: Korrika Kulturalaren aurkezpena Gas-

teizko Jimmy Jazz aretoan. Gainera, Euskal Herri osoan egingo

den lehiaketa aurkeztuko da, “lekukoaren bila” ginkana.

ABENDUAK 15: Pirritx Porrotx eta Marimo-

tots Bianan. 17:00tan Udal kiroldegian. Sarrerak

bertan izango dira salgai, 6 eurotan.

ABENDUAK 20: Benito Lertxundiren kontzertua

Iruñeako Baluarten 20:30etan. Emanaldirako sarerrak

28 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko

txartel-leihatilan, www.ticketmaster.es helbidean eta

902 15 00 25 telefono zenbakian.

ABENDUA ETA URTARRILA

ABENDUAK 22: Napar festa Anaitasuna

kiroldegian (Iruñea). Deskonkista garaia da!

Ekitaldi nazionalaren hasiera 17:30tan. Nafarroa

Bizirik herri ekimenak antolatuta.

ABENDUAK 24: Olentzeroren etorrera eta kalejirak herri

ezberdinetan. Eguberri on guztioi!

ABENDUAK 26: Itziar Zigaren “Sexual Herria” liburua-

ren aurkezpena eta kantautorea. 18:00tan Lizarrako Pinupe

gaztetxean. Eguberrietako ekimen alternatibo eta kritikoen

egitarauaren barnean antolatu du Lizarrako Gazte Asanbladak.

Informazio gehiago www.lizarrakogaztetxea.wordpress.com

ABENDUAK 27: Haurrentzako antzezlana

“Sialuk hartz txikiaren bidaia”, En la Lona taldea-

ren eskutik. Lizarrako Golem zinemetan arratsal-

deko 18:00tan. Sarrerak 3€.

URTARRILAK 3: “Boli Bili Boli” haurrentzako antzerkia. Zizur Nagusiko kultur

etxean 18:00tan. Sarrerak 4 euro.

URTARRILAK 18: Xabier Amurizaren “Zazpi ebi-

dentzia birjaiotzarako” liburuaren aurkezpena. 20:00etan

Txantreako Euskaldunon Biltokian (Iruñea).

Page 22: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako

Garazi Zabaleta

Paulu Lobete duela lau urte joan zen Bilbora ikastera, eta bertan hasi

zituen euskararekin lehen harremanak. Gaur egun, Iruñan bizi da Kantabriar gaztea, eta euskaraz bizitzetik gero eta gertuago dago.

Euskal Herrira bizitzera etorri baino lehenago, ba al zenekien zeozer euskararen inguruan? Gutxi, egia esan. Nolakoa zenaren kontzeptu orokor bat banuen, baina “agur” edo askoz jota “bai” eta “ez” hitzetatik haratago ez nekien ezer. Existitzen zela bai, eskolan eta erakusten zigutelako (barreak). Telebistan ere entzuna nuen noizbait, baina batez ere, euskal musika taldeen kantuetan entzuten nuen.

Zergatik interesatu zinen euskara ikastera? Logikoena iruditzen zaidalako toki batera bizitzera joan eta bertako hizkuntza ezagutzen ez denean ikasten hastea.

Ez da behar kontu bat, zeren, euskaraz hitz egiten jakin gabe arazo handirik gabe bizi daiteke gaur egun hemen. Jarrera kontu bat da, hizkuntzekiko eta pertsonen eskubideekiko jarrera bat, beraien herrialdean beraiena ez den hizkuntza bat erabiltzera behartuak ez dutelako zertan izan.

Eta non hasi zinen ikasten? Bilbon hasi nintzen Uribarriko gau eskoletan. Han oinarrizkoa erakutsi zidaten. Eskola horietaz gain, inguruko jendea entzunez ere ikasten joan nintzen pixkanaka, haiek ere gauzak erakusten zizkidaten.

Ze esaldi izan zen ikasi zenuen lehena? Betikoa: “Paulu naiz, kantabriakoa naiz eta 21 urte ditut...” Bueno, momentu hartan “18 urte ditut”.

“Jarrera kontu bat da euskaraz i k a s t e a r e n a , hizkuntzekiko eta pertsonen eskubideekiko jarrera bat”

Nola ikusten duzu gaur egun etorkinek eusararekin duten erlazioa? Eta nolakoa izan beharko litzatekela uste duzu?Gehienak ezinezkoa denaren ideiarekin datoz. Askok paso

egiten dute zuzenean. Beste zenbaitek ikasteko keinua egiten dute baina segituan desesperatu eta “oso zaila” denaren justifikazioarekin utzi egiten dute.

Hala ere, badira hortan gogotsu jartzen direnik ere, eta ikasten amaitzen dute, baina egia esan, gutxiengo bat dira horiek.

Euskararekiko jarrera beste modu batekoa izan beharko litzatekela pentsatzen dut, baina testuinguruak ere ez du laguntzen. Ezin zaio kanpotik datorrenari eskatu bertako jendeari eskatzen ez zaiona.

Zure herrialdean ba al da euskararen egoera antzekoan aurkitzen den hizkuntzarik?Bai, baina ez du euskararekin zerikusi handirik, hizkuntza erromantze bat da eta. Kantabrua astur-leones alorreko hizkuntza bat da, batez ere landa eremuko zonalde konkretuetan hitz egiten dena.

Egoera nahiko zaila da, erakunde ofizialengandik ez baitago onartua (UNESCO salbu, bere Atlas Linguistikoan aipatzen duenez).

Hala ere, egoera hobetzeko lanean ari gara orain eta jende asko esfortzu handia egiten ari da hizkuntza hau ezagutu eta ikasteko. Ez dugu galduko Kantabria kantabru batean noizbait biziko garenaren esperantza.

ETORKINAK ERE, EUSKARAZ BIZITZEN!

38 39

Filippo duela bost urte Nafarrarroara bizitzera etorri zen Italiarra da.

Gaur egun Iruñan bizi da, lagun euskaldun ugari dituelarik. Euskararekin duen erlazioaren inguruan galdetu diogu.

Nafarroara bizitzera etorri baino lehenago, ba al zenekien zeozer euskararen inguruan? Bai, Italian neska euskaldun batzuekin lan egin nuen eta beraiekin euskal kulturaren inguruan zertxobait ikasi nuen.

Zergatik interesatu zinen euskara ikastera? Nire inguruko jende askok euskaraz hitz egiten zuelako batez ere. Gainera, gauza berriak ikastea betidanik gustatu izan zait.

Eta non hasi zinen ikasten? Barañainen. Iritsi nintzenean

euskara kurtso bat zegoen hango gaztetxean eta bertan hasi nintzen.

Ze esaldi izan zen ikasi zenuen lehena? Tabernaria, patxaran bat mesedez (kar,kar)

Nola ikusten duzu gaur egun etorkinek eusararekin duten erlazioa? Eta nolakoa izan beharko litzatekela uste duzu?Inondik inora ez dut pentsatzen euskara hizkuntza komun eta normal bat denik, beste edozein bezela, eta horregatik iruditzen zait nahitaezkoa ikastea.

Jendearen ohitura eta tradizioak, horien artean hizkuntza ere bai, errespetatu behar direla pentsatzen dut. Hemengo komunitate batek euskaraz hitz egiten badu justuena da ni leku horretako jendarteari eta hizkuntzari egokitzea. Italiara emigratzen duen frantses batek ezin du pentsatu frantsesez biziko denik, ba hemen ere berdina gertatzen da.

Egia da euskara ikasteko hizkuntza zaila dela, gramatikalki nahasmen bat dela eta hasieran behintzat dena memoriaz ikastea tokatzen dela.

Praktikatuz hala ere, ikastea posible da.

“ H e m e n g o k o m u n i t a t e batek euskaraz hitz egiten badu justuena da ni bertako jendarte eta h i z k u n t z a r i e g o k i t z e a ”

Zure herrialdean ba al da euskararen egoera antzekoan aurkitzen den hizkuntzarik?Bueno, Italiaren bateratzea eman zenean garaiko hizkuntza guztak dialekto izatea pasa ziren, eta 200 urte ondoren eskualde bakoitzak bere hizkuntza etxeetan erabiltzen du soilik. Dialektoak italiar ofizialaren antza gehiago edo gutxiago izan dezakete.

Ni adibidez italiako hegoaldetik nator, eta beraz, Italia hegoaldeko dialekto asko ulertzen ditut, baina ez ordea iparraldekoak.

Page 23: ´GOTTI, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako