24

GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer
Page 2: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

2 • Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa

GAUGIROANIñaki Iturain

Sustoa oraindik ez zait guztiz pasatu. Ez nuenhorrelakorik espero. Atzo elkartu ginen biok.Nire soziedadean izan zen, San Juan Elizpen,Txominek horrela eskatuta. Lan handirik,behintzat, ez zidan eman, berak ekarri zuen-etaafaria etxetik prest. Pisuzko arrazoia zuen ho-rretarako: ezin du edozer jan, gaixo dago. Susmoabanuen horrena, oso argal ikusten nuen kaleanaspaldi honetan; baina atzo jakin nuena ez nuenespero. Minbizia du eta, gauzak okerrera eginbaino lehen, nirekin egon nahi zuen, nirekinbakarka, eta nire txokoan.Gaur biharamunarekin nago, aje handiarekin.

Ez noski afaldu genuenagatik, dena berde etaarina izan zen-eta. Hala agindu omen diomedikuak. Eta Txomin orain, garai batean ezbezala, men egiteko dago, esaten diotenaonartzeko, bizirik segituko badu, ditxosozkominbiziak utziko dion tartea ahal duen guztialuzatu nahi badu. Biharamuna Txominen ahotikentzun nuenak ekarri dit, eta hura digeritzekoedan behar izan nuenak.Iragana astindu nahi izan zuen. Minbiziarena

aitortu ondoren, askatu egin zen eta irudituzitzaidan bere buruari baimena eman ziola niriedozein galdera egiteko; ordura arte sekula egingabekoak ere bai. «Gogoratzen al haiz zer zegoengarai batean hor goian?» galdetu zidan, buruaaltxatuta nire atzeko paretan zintzilik zegoenkoadroari begiratuz. Han orain herriko traineru-aren irudi bat dago, orain dela urte batzukbandera irabazi zutenekoa; baina berehala gogo-ratu nintzen zer zegoen garai batean paretahartan: Francoren koadroa.Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria

Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahizuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txominiezer erantzun aurretik, jaiki eta kopatxo batprestatu nuen, patxarana. Berak ez zuen nahi.Isilunea luze zihoan, nik kopatxoa erdira hustu

nuen arte. «Gogoratzen nauk, bai, nola ez ba!Horretaz hitz egin nahi al duk?».Bai, horretaz hitz egin nahi zuen, eta horretaz

mintzatu ginen, luze, orain dela berrogeitagehiago urteko uda bero hartako gau ilun bateangertatu zenaz, gertatu zitzaigunaz. Orduan nireaita zen Elizpeko sozio, oraindik ere karkara ilunhorretan segitzen duen elkartekoa. 1975. urteazen, Franco hil zenekoa. Nik, orduan 19 urtekogaztea, lanean pasatu nuen uda, gauez, AntonEnean, gure aita zenaren okindegian. Panaderoazen, eta ogia gauez egiten da, egiten zen orduanbehintzat. Ez nuen gustuko gaueko ordu bataeta erdietan jaiki eta ordu bietan lanean hastea.Amorragarri zitzaidan nire lagunak oheratzenziren orduan ni jaikitzea, baina hala behar zuen.Etxean aho asko ginen elikatzeko, eta horixeeskatu zidan aitak: uda hartan ogibide bilakatzekoogi egitea. Asko ikasi nuen, ogibideaz gain.Gauak oso topaleku bitxia bihurtzen zuen

Anton Enea. Hango labearen epeletara tipo xele-bre asko elkartzen zen orduan. Egun hasiberriarenlehenengo orduetan, Txirla diskotekatik etataberna itxi berrietatik aterata etxerako gogogutxi zuen jendea: gazteak, mutilzaharrak etaetxeko ohean lo zutenarekin aspertuta zeudengizonak. Nire kuadrillakoak ere bai inoiz, bixi-bixi eginda, txantxetan azken kubata hartu nahizutela esanez. Txominek xaxatzen zituen, «goazenpanaderoarengana», nire bizkar barre egiteko.Serenoa ere etortzen zen, txapel gorria buruan

eta borra gerrikotik zintzilik, gautxoriak taber-natik uxatutakoan. Eta eskerrak hari! Harengatikgeratzen zen hainbat eta hainbat kanpoan, gureansartu gabe. Eulogio zuen izena. Gizon fuerteazen, baserrian ohitua, gure aitaren adin berekogizona, gerran Francoren armadan elkarrekinibiliak.Serenoaren ordu bertsuan etortzen ziren

guardia zibilak ere, trikornio esaten zioten txapel

Page 3: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

beltz oker hura buruan eta fusila bizkarrean, zersuma, hondartza ondoko kasetan beste pikoletobikote baten erreleboa hartutakoan. Garai hartankontrabandoa zen asko, eta gaueko «garraiola-riak» zaintzeko-edo jarria zuten kaseta han.Laurak aldean Basilio taxilaria bertaratzen

zen, laster bezero izango zituenen bila. Handikgutxira etortzen ziren neskak, Biotzatik, ategainean Night Club jartzen zuen herriko pute-txetik. Gure aitak go-go esaten zien, hitz horizuen gustuko. Neskak, lana bukatuta, ogia hartzeraetortzen ziren, etxeratu aurretik. Haietako batekopil gozo egin berri pare bat ere eramaten zuen,seme-alabentzat. Basilioren taxia hartuta joatenziren, herriko gizonei plazera ematen egindakolanaren nekea deskantsatzera.Haietako bat ez dut bizi naizen artean ahaz-

tuko. Dina zuen izena, Almeriakoa zen. Ederkigogoan dut gau hartan gertatu zena, atzo izanbalitz bezala. Aldi hartan ohi baino lehenagoetorri zen okindegira, eta bakarrik. Aitak, neskasartzen ikusita, esan zidan harengana joateko,Basilio etorri bitartean: «Joan hadi horrengana,badaezpada ere, horiekin ez zagok fidatzerik, guakordatzerako igual kajoia hustuko ziguk eta».Aitak ogi-ore puskak pala gainean jarrita labeansartzen segitzen zuen bitartean, ni mostradorealdera joan nintzen, kajoia zaintzera.Elkarri egun on esanda, neskarenak izan

ziren hurrengo hitzak: «Guapo, dáme un pan deleche, el más caliente que tengas», eta, emeki,mostradorearen barrualdera sartu zen, eta opilakusaintzen hasi. Urduritzen hasi nintzen, «aitakikusiz gero ere». Neskak, opilak utzita, hurbilduegin zitzaidan, nire hankartean pausatu zueneskua, eta ahoa nire belarrira hurbilduta esanzidan: «Este es el más caliente», eskuarekin niregorputz-atal puztua laztantzen zuen bitartean.Gertutasun hartan, bere eskote zabalak erakustenzizkidan opil ederrak eskuetan hartzekotan egonnintzen. Labe gorian baino beroago sentitunintzen, legamiak harrotutako ogia baino puz-tuago. Aitak moztu zuen aztoramendua, gureganaetorri eta Dinari esanez kalean ez zela hotzik etahan itxaroteko Basiliori; eta niri, berriz, lanerasartzeko eta txorakeriak alde batera uzteko.Aita ederki konturatu zen zer gertatzen ari

zitzaidan neska harekin. Uste dut horregatik

eten nahi izan zuela. Seguru pentsatu zuela:«Zer egiten du nire semeak horrelako pu… neskabatekin!». Segidan, neska kalera atera eta gero,ogia labean sartzen segitzen zuen bitartean, esanzidan: «Neska nahi baldin baduk, herrian askozaudek hori baino politagoak». Horiexek izanzituen azken hitzak; geroztik ez genuen sekulagaiaz ezta hitz erdirik ere gehiago esan. Ordukonire isiltasunaz damutzen naiz, gogora datorkidanbakoitzean. Gau hartan ikusi nuen azkenekozDina.Handik egun batzuetara, ikusita Dina ez zela

etortzen okindegira, erabaki nuen neu joangonintzela harengana, Biotzan sartuko nintzelaaurreneko aldiz. Lagun bati esan nion, Fermini,ea lagunduko zidan hara, hark ordurako ondoikasia baitzuen Biotzarako bidea. Baina esannionean zergatik joan nahi nuen hara, erantzunzidan alferrik zela, Dina ez zegoela han, joanazela. Hura jakiteak bihotza erdibitu zidan. Ferminbera ere konturatu zen horretaz: «Motel, motel,Biotzan neska gehiago ere bazagok, eta Dinabaino ederragoak ere bai!», kontsolatu nahi izanninduen, alfer-alferrik.1975eko uda hartan gauean izaten genituen

bisitarien errepasoa eginda, parrandazale, sereno,guardia zibil, taxilari eta Biotzako neskez osatutakogiza fauna berezi hura gogoratzen hasita, iaahaztu zait zer kontatzen ari nintzen ere. Atzokoafariaren ostean, Txominek galdetu zidan eagogoratzen nintzen zer zegoen soziedadeko pare-tan, orain traineru irabazlea dagoen tokian. Txo-mini aitortu nion baietz, ondo gogoan nuela guregazte-garaian han Francoren koadro bat zegoela;eta, ondoren, adarretatik heldu nion zezenari,Txominek hitzez esan gabe egin zidan galderari.Banekien zer jakin nahi zuen: nor zen Francorenkoadroa erriora bota zuena, balentria harenheroia. «Nork bota zuen Franco uretara?», horixeari zitzaidan galdetzen Txominen begirada.Nire burua gau hartan gertatutakoen irudiak

ekartzen hasi zen: aita paseoa egitera joana zen,Eulogio serenoarekin batera. Gauero egitenzuten, ni lanean hasi eta ordu erdira. Ogitarakomasa egiteko, bi zakukada irina bota, beharadina ur eta gatz pixka bat gehitu eta, nahasketahari legamia erantsita, oreak ordu erdia beharizaten zuen harrotzeko.

Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa • 3

Page 4: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

Tarte hartan aita eta Eulogio kofradiarainojoaten ziren, ttipi-ttapa, hango arkupeetan zegoenbarometroari begiratu bat ematera, ordu gutxitaraargituko zuen eguneko eguraldiaz barometroakzioena aztertzera. Bien artean eguraldiaren ira-garpena eginda, lasai itzultzen ziren kofradiatik,aita okindegira eta serenoa Goiko Kaleko errondaegitera.Aita eta serenoa gaueko paseoan ibili ziren

bitartean, Fermin etorri zen. Haren lasaitasunakharritu ninduen, ni bera baino urduriago nengoen.Arratsaldean adostu genuen bezala, nik giltzaeman nion eskura, Elizpe elkartekoa, aitak apalbatean ezkutatuta izan ohi zuena. Aita tartekasagardoa hartzera joaten zen soziedadera, irin-hautsak emandako egarria leuntzeko. Azkar eginzituen lanak Ferminek, ordu laurdena bainolehen han zen berriz bueltan giltzarekin. Di-da.Eguerdirako zabalduta zegoen herrian gauean

gertatutakoa. Esamesa eta harrabots handi sama-rra eragin zuen herrian Francoren koadroa elkar-tetik desagertzeak. Huraxe izan zen gai nagusiaplazako arrantzale zaharren hitz-aspertuetan,emakumeen ile-apaindegiko txutxu-mutxuetan.Gauean, ohetik jaiki eta lantegira iritsi ordukogaldetu zidan aitak ea nik zerbait ba ote nekien.Nik ezetz, bezperan inor ez zela agertu beraserenoarekin moilan ibili zen bitartean. Uste dutsinetsi egin zidala, ez zidala igarri. Hala ere, niharrotu egin ninduen aitak ni horretarako gauzanintzela pentsatze hutsak.Aitaren galderaz gain, izan ziren beste batzue-

nak ere hurrengo gauean. Guardia zibilen bisitaizan genuen Anton Enean. Aitak esan zien gukez genuela ezer arrarorik ikusi gauean. Haiekjoan orduko esan zidan aitak: «Hi ez hadi politikansartu, hori oso zikina duk eta». Gu ez ginen sus-magarri guardia zibilentzat, aita gerra irabazizutenetakoa zen-eta. Nik urduri sumatu nuen,txapelokerrak bezala. Haiek aztoratuta zebiltzanazkenaldian. Hiru hilabete lehenago, AberriEgunean, elizako kanpandorreko goiko puntanegunsentiak ikurrina argitu zuen, herritarrenaurrean. Egun hartako protagonista nagusia izanzen ikurrina. Goiz-eguerdi hartan inoiz bainojende gehiago ibili zen moilan, atzera-aurrera,kanpandorretik zintzilik zegoen hiru kolorekobandera askorentzat ezezagun hari begira, gehie-

nak poza aurpegitik ezin ezkutatuz; agenteakjendea moilatik eta plazatik botatzen hasi zirenarte, «¡Venga, zeñoree, muévanze de aquí!».Bi guardia zibil igo ziren kanpandorrera,

eskuko eskailera bat eskuan, ikurrina zegoentokiraino iritsi nahian. Horretan ari zirela,hamaiketako kanpaikadak jotzen hasi eta hartuzuten sustoarekin ia erori ziren handik. Erridikuluederra egin zuten: hantxe egon ziren ia bi orduztrabatuta, ikurrina jaitsi ezinik, nahiz eta egunargitan eta eskailera izan. Bandera hura gauezhan jarri zuen anonimoa heroi bihurtu zen ordugutxian, ospe handia irabazi zuen herritarrenaurrean.Handik egun gutxira hartu zuen ostera ere

protagonismoa ikurrinarenak. Fermin atxilotueta herriko kuartelera eraman zuten, ekintzaileahura zelakoan. Sekulako jipoia eman zioten;pasara hartuta atera zen handik. «¿Pero, chaval,tu no sabes que esa bandera es ilegal?» galdetuzion kuartelean buru egiten zuen sarjentuak, etazer da eta Ferminek gallegoarena eginez erantzun,beste galdera batekin: «¿Y el contrabando detabaco no es ilegal o qué?». Horrek bere onetikatera zuen sarjentua, eta ero baten moduan arituzitzaion ostikoka, ukabilkadaka, jo eta jo.Gure kuadrillara sekulako sukarra ekarri

zuen Fermini egindako basakeriak. Berak ezzigun behin ere esan bera izan zela ikurrina jarrizuena, ezta bera izan ez zenik ere. Baina banderabat jartzea besterik ez zen hura; eta kuarteletikmatxakatuta atera zen, txikituta. Zerbait eginbehar genuen; hala zioten kuadrillako sutsuenek:«Akaso txikitu egingo gaituzte, baina garaitu ez,aurrera egin behar dugu».Orduan bururatu zitzaidan Francoren koadroa

uretara botatzeko ideia. Ez ginen gauza izanarraunlariek udaletxeko balkoitik herriaren au-rrean bandera espainola erakustea ebitatzeko,baina hori baino latzagoa egingo genuen: dikta-doreari ostikoa eman eta putzura bota.Orain badakit zergatik bururatu zitzaidan

Francoren irudia uretara botatzea, zerk sortuzuen nire baitan ideia hura: hiru hilabete lehenagokanpandorreko ikurrina jarri zuenak herritarrenaurrean hartu zuen ospeak. Hala ere, ideia izanbai, baina gero ni ausartu ez eta koadroa Ferminekbota zuen. Hark potroak zituen, eta gainera

4 • Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa

Page 5: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

bizkorra zen, ikurrina kanpandorrean nola jarrizuen bururatze hutsak erakusten du hori: arra-tsaldeko mezan elizako atzeko konfesionarioanezkutatu eta gau osoa elizan pasatu zuen, ilunpetankanpandorrera igo, han ikurrina sokaz lotu eta,apaizak goizeko zazpitako mezarako eliza zabalduzuenean, inork ikusi gabe atera zen kalera.Baina ez nintzen bakarra izan herriaren au-

rrean oilarrak baino harroago agertu nahi izanzuena. Txomin ere saiatu zen, beste banderabaten bidez, irailean estropalariek Donostiatikekarri zutena. Okasioa ekarri zuen herrira, bainaaurrena kuadrillara. A zer nolako diskurtsoabota zigun Txominek: «Ezin dugu onartu piper-poto hori irabazi dutelako herriak hori ospatzea.Ezin diegu errezibimendurik egin arraunlariei.Besterik ez dugu behar, gutako batek biziaarriskuan jarri ikurrina kanpandorrera igotzen,putakume horien atzaparretan kriston jipoiajaso, eta gu ospakizunetan!». «Politika ez diaguarraunarekin nahastu behar», bota zion bestelagun batek. Denak ez ginen ados, baina gehienakkonbentzitu gintuen alirona boikotatzeko. Ho-rretan trebea zen.Huraxe izan zen gure kuadrillako aurreneko

eztabaida politiko gogorra, lehenengo zatiketa.Gutako batzuk oktabillen bidez-eta saiatu ziren,baina ez zuten lortu herritarrek errezibimendurikez egitea. Gure herrian arrauneko banderak,piper-potoa izanda ere, inportanteagoak ziren«gure herriaren askatasun-bidea» baino, etakuadrillako batzuentzat ere bai. Hala izan ziren,handik urte gutxitara, Txominentzat ere.Atzo gertatuta bezala ditut gogoan diktadorea

hil zen urte hartako udakoak: ikurrinarena, Fran-corena, piper-potoarena eta… neska eder hare-na… Baina atzo Elizpen afaldu ondoren Txominekegin zidan galderak erantzunik gabe segitzenzuen: «Nork bota zuen koadroa putzura?».Kostatu zitzaidan zer erantzun erabakitzea, urteaskotako isiltasuna zegoen bion artean, susmoak,usteak, zalantzak…Fermin aspaldi hil zen. Nik badakit ez ziola

sekula inori esan zer egin zuen gau hartansoziedadeko irudiarekin. Esaten ibili gabe, Fer-minek egin egiten zuen. Edozertan. Beti prestzegoen ekintzarako: gauez itsasoan barku handibatetik kaja batzuk hartu eta ekarri behar baziren

lehorrera, ekarri eta kito; Franco erriora botabehar zela, ba, bota. Ezerk ez zuen izutzen. Edo-zertara pronto izaten zen. Zera guztiei ekin ziengaztetatik: hamasei urte bete zituenerako, erreegiten zuen, alkohola edan, eta Biotzara joan;kontrabandoko diruak ematen zion horretarakoere. Bizitza labur baina betea hobetsi zuen, luzeeta aspergarriaren aurretik.Eta gazte hil zen Fermin. Ziztu bizian egin

zituen mundu honetakoak. Tiroketa batean hilzuten, arroka arte batean; orduan ere zerbaitzekarten itsasotik lehorrera, baina aldi hartanpoliziak zituzten zain. Fermin ihes egiten saiatuzen, baina han gelditu zen betiko, oso operaziopolizial ilunean.Beste galdera batekin erantzun nion Txominen

galderari: «Inporta al dio zeinek bota zuen gauhartan Francoren koadroa putzura?» Eta galde-tzen hasita, segitu egin nuen: «Eta zeinek jarrizuen ikurrina elizako kanpandorrean? Eta zeinenazen kuadrilla apurtzea ekarri zuen arraunzaleenfesta boikotatzeko ideia hura? Inporta al dio?»Ni seguru nengoen hobe genuela biok ere isiliksegitzea. Zer genuen irabazteko, atzo arte isilta-sunaren ganbaran giltzapetuta egondakoen aitor-pena egiten hasita?Baina Txomin ez zegoen isiltzeko. «Hara, ni

aurki baniak hemendik, ez zaidak asko geratzen,eta gauza batek minbiziak berak baino gehiagoerretzen zidak barrena: Uda hartako gertaerabat oraindik ere argitu gabe egoteak, ezin diat-eta burutik kendu. Orduan gertatutakoa ezindiat aldatu, ez zagok nire esku, baina hura hiriazaltzea bai».Zutituta, ordurako hutsik neukan kopa bete-

tzera joan nintzen barrara, oraingoan koñakaz.«Hik ez al duk nahi ezer? Hartzak trago bat!».«Ea, ba, ekatzak zerbeza bat». Koñaka eta zerbezamahaira ekarrita, Txominen aurrez aurre eserinintzen mahaira, berrogei eta gehiago urtelehenago Francoren koadroa zegoen tokiarenazpian.Txomin bera hasi zen hizketan, garagardoari

tragoxka bat kenduta: «Nik ez nian jarri ikurrinakanpandorrean, baina hi ere ez haiz Francoputzura bota zuena. Hori dena hik ondo dakik;nahiz eta harro samar ibili hintzen, kuadrillakoekuste zutelako hik bota huela koadroa. Ez ziok

Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa • 5

Page 6: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

inporta, hik ere jaso huen-eta hirea».Koñaka erdiraino jaitsi nuen kopan. Banekien,

horretaraz gero, kuarteleko egun beltz hartakoaere aterako zuela, eta izutu egin nintzen. Ni ereeraman ninduten kuartelera; Francorenasoziedadetik desagertu eta egun gutxira izanzen. Fermin kanpora joana zen ihesi, eta guardiazibilek hura harrapatu ez zutenez, niri botazidaten atzaparra; baina ez niri bakarrik. Sartunintzenerako han zeukaten Txomin ere, aulkibatean jarrita.Kuarteleko gela batean zen, sartu orduko

hantxe ikusi nuen Franco, hango paretako koadrohandian. Txomin han topatuta, sekulako sustoahartu nuen; egia esanda, lasaitua ere bai. FrancoElizpetik nork kendu zuen jakin nahi zuten.Zumezko makila jarri zidaten eskuetan. «¡Tú vasa hacer el trabajo: dale a tu amigo, hasta quecante. Si tú no le das, te daremos nosotros a ti!».«¿Quién tiró el cuadro a la ría?» galdetzen ziotenTxomini. Haren isiltasunaren aurrean, «¡Dale!».Nik jaso nuen aurreneko matrailekoa. «¡Dale!».Orduan eman nion lehenengo zartadazumitzarekin bizkarrean Txomini, bi guardiazibilek ezker-eskuinetik heltzen ziotela. «¡Más fuerte!» oihukatzen zidan sarjentuak.

Ez dakit zenbat eman nizkion, baina oraindikgogoan ditut Txominen oihu lazgarriak, etazumitzak haren bizkar biluzian ateratzen zuenhotsak eta azalaren gorriak eragiten zidatensamina. Eulogiok salbatu gintuen tortura huraluzatzetik; aitak bidalita kuartelean agertu zen,korrika, esanez ezinezkoa zela gu izateasoziedadeko koadroa handik kendu zutenak,bestela berak ikusiko gintuelako.Txominek aurrera egin zuen: «Hik pentsatuko

duk nik gorrotoa diadala egun hartakoagatik. Ezduk hola. Nik ere bazekiat zer den hori, zeregiteko gauza garen denok, behartzen gaituzte-nean. Baina gaur ez gaituk elkartu horretaz hitzegiteko». Lasaitu ederra ekarri zidaten Txominenhitzek. Bostekoa luzatu nion. «Eseri, eseri!»esanaz baretu nahi izan zuen momentuko nirezirrara, bostekoari heldu gabe.—Gogoratzen al haiz uda hartan herrian izan

zen neska hartaz? —nire isiltasunak segitzekoaukera eman zion—. Uste diat Dina zuela izena.

—Dina? —nik—. Hik ezagutu al huen, ba,Dina?—Ezagutu nian, bai. Ferminek eraman nindian

behin Biotzara. Han ezagutu nian. Xanpainaedaten egon gintuan, gaueko lana ondo aterataFermin patrika ederki beteta zebilen batean.Hura beste neska batekin joan zuan dantzanegitera, pega-pega eginda. Ni Dinarekin geratuninduan. Neska ederra zuan, goxoa. Ez zekiatzerk zoratu ninduen gehiago, kopa barruko xan-painak edo neskaren edertasunak. Nik ere dantzaegin nahi nian, baina eskatzeko zorian nintzela,hire aipamena egin zidaan: «¿Tu conoces al hijodel panadero, verdad?»; berehala konturatu nin-duan hitaz ari zela. Papertxo bat atera ziansostenetik.Eta, hori esatearekin batera, Txominek eskua

patrikan sartu eta paper bat atera zuen, eta nirierakutsi, zimur-zimur egindako papertxo bat.—Sinesten ere zaila duk, baina paper hauxe

duk Dinak gau hartan eman zidana. Hiri ematekoeman zidaan. «Se lo darás al hijo del panaderoese bruto, verdad? Hace tres días me echó a lacalle de la panadería. Yo tenía esta nota preparadapara que se la diera Fermintxo, pero me fío másde tí. Seguro que tu eres más responsable». Nirieman zidaan enkargua hiri emateko. Sobre batenbarruan zegoan, esan zidaan nik ez irakurtzekobarrukoa. Eta nik hala agindu nioan: ez nuelazabalduko eta hiri emango niala. Baina berrogeiurte pasatu dituk eta hik oraindik ez duk irakurriDinak hiretzat idatzitakoa. Ez zian kartero onaaukeratu.Kopan gelditzen zen koñaka trago batean

hustu eta papera eskutik hartu nion Txomini.Zabaldu egin nuen bere tolesduratik. Hitzik esangabe, irakurtzeari ekin nion:

Hola, biotza:No sé muchas palabras en vasco, pero ya sé

lo que quiere decir biotza: lo que eres tú, unencanto, corazón. Te envío esta nota a travésde tu amigo Chomin, porque he decidido no irmás a vuestra panadería. No aguanto que metraten así, no puedo. Me dolió que tu padre meechara a la calle. El taxi de Basilio ahora merecoge aquí, a la salida del club. Pero me gustaríaestar contigo. Quiero charlar un rato. Puedes

6 • Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa

Page 7: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

venir por ejemplo el sábado, que no trabajas.Te espero.

DinaIzu-ikara sentitu nuen gorputzean. Pasatuta

nengoen. Eserita nintzelako, bestela zerraldoeroriko nintzen lurrera. Ezin nuen sinetsi. Txomin,nire egonezina eta amorrua antzemanda, arra-zoitzen hasi zitzaidan ohar hura nireganatzekoenkargua berrogei urtez atzeratu izana: «Biotzakogau hartan, Dinak niri hiretzako karta eman etajoan egin zuan, niri masailean musu bat emaneta ‹agur, guapo› esanda. Ni kalera atera ninduan,Fermini itxaron gabe. Etxera joan eta, oheratuta,ezin nitian begiak bildu; ez nian onik izan Dinarenhitzak irakurri arte. Baina irakurri eta gero ereez. Sekulako amorrazioa sentitu nian Dina hireganfijatu zelako. Gogoratzen nauk nola pentsatunuen: Horixe bakarrik behar diat, kuarteleanostiak eman zizkidanari nik orain karta hau era-matea! Horregatik ez diat eman bostekoa lehen.Ez zekiat orain, hori entzun eta gero, eskuaemateko prest egongo haizen. Barkamena eskatunahi diat».Isilunea luzatzen ari zen. Dena ulertu nuen:

Txomini ez zitzaion galtzea gustatzen. Txikitanaurrena izan nahi izaten zuen beti. Sarri gogo-rarazten zidan bera izan zela kuadrillan zubikobarandaren gainetik erriora murgil botatzenlehena; bera izan zela, baita ere, neska bati musuematen aurrena. Eta Dinarena porrot moduanhartu zuen, Dinarentzat ni haren aurretik nen-goen. Orduan, hori onartu ez eta karta ezkutatuzuen, eta orain nire barkamena nahi, lasaihiltzeko. Zer egin behar nuen? Zer egin nezakeen?Barruko korapiloa askatu ezinik nengoen. Kopaberriro betetzera joan nintzen barrara. Hari

trago batean erdia kenduta, mahaira itzuli nintzenberriz. Hantxe segitzen zuen Txominek. Konturatunintzen berak nik baino premia handiagoa zuelalasaituko zuen zerbaitena.—Nahi al duk zerbeza bat?Txominentzako garagardoa edalontzira husten

nuen bitartean, pentsatzen jardun nintzen zererantzun behar nion. Baina berriz ere aurreratuegin zitzaidan hitza hartzen.—Etxera bueltatu nintzenean…Egia, ahaztua nuen baina Txomin Iparraldean

egon zen: kuartelekoa berriz gertatzeko beldurrezihes egin zuen hara eta, han hiru urte pasatuta,amnistiarekin etxeratu zen.—Bolada batean gogoan izan nian hiregana

joan, karta eman eta zer gertatu zen azaltzea.Baina orduan ez nian egin, ez ninduan ausartueta, gero, horrenbeste urte pasatuta, ez zianzentzurik.Kopatxoaren beste erdia eztarriratu nuen.

Txarrenari ere alde ona bilatu behar zaiolabadakidalako izango da, burura etorri zitzaidanTxominen aitorpenak balio izan zidala jakitekoDinarena benetan gertatu zela, hezur-haragizkoneska izan zela gau hartan une labur batez nirekinegon zena okindegian; aspaldi ametsa izan otezen etsitzen hasia bainintzen.Eta gaur biharamuna dut, berrogeita gehiago

urteko ajea. Pasatzen zaidanean, berriz egonbehar dut Txominekin, berandu izan baino lehen.Seguru nago atzo ez zidala dena esan. LehenDinarenganako zubia eraitsi zidan bezala, huraaltxatzen lagundu behar dit orain, egia baldinbada behintzat lehen egin zidanak min ematendiola, eta Dinaren arrastoren bat baldin badu.Ba ote daki nora joan zen?

Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa • 7

Page 8: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

Udazken amaierako hego-haize epela dabilfirin-faran gaur ere. Atera naiz etxetik eta Rafaelaeta biok bagoaz plazara, esne marmitak din-din.Gaur ez daramagu pisu askorik, eta astoa bixi-bixi doa. Tarteka moteldu ere egin behar dugu,estropezu egin eta esnea botako ote duen bel-durrez. Esnea galduz gero… ene! orduan bai ezdudala ama konbentzituko Donostiara esne-saltzera joaten utzi nazan. 10 urterekin, kapaznaizela behin eta berriro esaten diot, baina ez danitaz asko fio. Rafaelak esan zidan Donostiandenda apartak, andere dotoreak beren soinekoikusgarriekin, eta ederki zaindutako zaldi dirdi-ratsuak ere ibiltzen direla kalean gurdi ikaraga-rriekin, Bulebar eta Askatasunaren hiribidetik.—Donostia ezagutu behar duzu, Balbina!

Ikaragarria da! Han bizitzera gelditu nahikoduzu! —gogorarazten dit tarteka. Bera asteanbehin joaten da amarekin, enkargu pare bategitera herritarrentzat.Momentu batez, gure astoa zaldi zuri eder

bihurtu eta marmitez beteriko gurdia, egurrezkogurdi dotore bat dela imajinatu dut. Beherantzbegiratu eta, soineko urdin luze eta dotoreajantzi diot neure buruari. Gerriko, kapela handieta guzti. Rafaelari soineko… berdea! jantzi diot.Eta momentu berean barrea irten zait, ibaiondoko bidetik, gure amantal zulatu eta zikineiso eginez. Eta Rafaelaren ileak! Kar kar kar…Plazara iritsi gara eta giro ederra dago: Kolon

Txikiko atean gizonezkoak eta gazteak zahatotikzurrutean, hamaiketakoa eginez. Emakumerenbat ere badabil plazan, patata eta porruz beterikosaskiekin, uzta saldu nahian. Irin saltzen erebadabil nor edo nor. Txakurrak gizonezkoenogi-apurrak jan nahian dabiltza, baina horietakobat ostikoz bidaltzen saiatzen da. Gizon batekjokaera aurpegiratzen dio: «Alde egiok, Joxe! Ez

diat halako txakurrik sekula eduki eta, aldeegiok! Hik baino errespetu gehiago merezi dikhorrek!». Ingurukoen barreak ez dira batere di-simulatuak eta festa-giroan daudela nabarmenada.Rafaela eta biok esnea partitzen hasi gara:

plazan hiru marmita, mataderiko Eliasi bi, Palotanbat, apaizari beste bat… Gaur ez genituen askoeta azkar antzera banatu ditugu bederatzi mar-mitak. Iturrian astoari ur pixka bat eman etaetxerako bueltari ekin diogu.Bidean lehengusina eta biok txandakatuz

goaz gurdian esertzeko. Aurrena bat, eta gerobestea. Ortzaikarainoko bidea luze egiten zaigueta horrela egiten dugu beti.Etxera iritsi eta amari muxu eman diot. Amak

ikusmena galdu zuen gaztetan, eta badirudi itzalbeltza izan duela ordutik soinean. Ama bakarraizateaz gain, itsua. Ameriketara joatekotan egonzen, baina, daukan ezgaitasuna kontuan hartuta,ez zuen zereginik etxetik kanpo. Zer egingo zuen,ba? Ezinezkoa.Ikusmenik ez du, baina, batzuetan, gezurra

dirudi. Soinurik txikiena ere entzuten ez du, ba?Gauez, gose esnatu izan naizenetan, esne-basoka-da bat hartzera joaten naizenetan, beti harrapatzennau.—Balbina! Ohera segituan!Badakit ama ez dela guztiz zoriontsu. Herrira

hurbiltzen den orotan, berak ez ditu herritarrenbegiradak ikusten, nik bezala, baina sumatzenditu nola-hala. Kalean oinez goazela, etengabeakdira xuxurla eta zurrumurruak batak bestearibelarrira, gurutzatu ondoren atzera begiragelditzen direnak… «Aita ez dakit nor dudan, ez,eta zer?» pentsatzen dut askotan. Horregatik,akaso, ama ez da askotan herrira joaten.Ez da erraza izango berarentzat noski, baina

8 • Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa

TRENA ETA TRATUALibana Taboada

Page 9: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa • 9

harrigarria da nola moldatzen den eguneroko-tasunean. Etxean ederki asko moldatzen da.Kozinatzen, ukuiluko lanak egiten, tratuan ereibiltzen da… Nik miresten dut ama, eta bera zo-riontsu ikusteagatik ordaindu ere egingo nuke.Zertan ez dakit, baina lanean ere hasiko nintzatekegaur bertan bera lasaiago ikusteagatik.Bihar Rafaela Donostiara doa. Agian, amari

ezer esan ez eta berarekin joango naiz. Ziur hanlan egiteko aukera gehiago ditudala.Arratsaldean, zenbait baserritako arropak

garbitzen ibili naiz. Behintzat, pezeta batzukirabazten ditut horrela. Iluntzean, taloak eginditut afaltzeko.Mahaian eseri gara eta hain urduri nago ez

daukadala ia goserik ere. Ama engainatzekotan-edo, eskuak plateretik ahora mugitzen ditut,soinuak esajeratzen, baina esku hutsik.Normala dena baino azkarrago amaitu eta

ohera noala esan diot.—Ondo lo egin, bihotza. Biharkoak prestatu

hitzan, eskolara joateko: zapatak garbitu, karteraprestatu…—Bai, ama. Bihar arte.Eztarrian sekulako korapiloa dudala, ukuilu

paretik pasatzean, talo-soberakinak txerriaribota eta, eskailerak igota, ohean sartu naiz zuze-nean. Ez naiz Donostiara joango. Bai, bai, joangonaiz… Ziur han lantxoren bat egiteko aukerasortzen zaidala. Baina amari zer esango diot?Kezkatu egingo da…Kezka guztiei jira eta bira, azkenean, loak

hartu nau. Eta baita argitu egunak ere. Oilarrahasi da kantuan eta, jauzi batez, ohetik atera,jantzi eta Rafaelarengana joan naiz korrikabatean. Ez da posible! Lo hartu al dut? Rafaelajustu-justu harrapatu dut, baserritik ateratzen.—Rafaela! Rafaela! Itxaron! Hirekin noan!

—diot xuxurlatzen.—Balbina? Zer egiten dun hemen? Segi iezaion

eskolara! Ez esan txorakeriarik!—Ixo, hirekin noan Donostiara, trenez. Asteak

zaramatzanat zentimoak gordetzen. Bazeukanatjoan eta itzultzeko adina. Utzidan hirekin joaten,mesedez. Amari sorpresa eman nahi zionat.—Bueno, bale… baina azkar! Goazen! Zortzi-

etako trenak alde egingo zigun-eta.

Sabeleko tximeletak ezin ezkutatuta, irribarrehandi bat marraztu zait aurpegian. Rafaelarizeharka begiratu eta bera ere irribarrez doalaikusi dut. Korrika goaz estaziora.Iritsi da trena Orioko geltokira, eta nik ezin

ezkutatu urduritasuna.—Hau segurua al dun?—Balbina, mesedez! Oso segurua!Traka-traka egon gara trenean ia ordubetez.

Txundituta gelditu naiz leihoetatik ikusten denpaisaia, baserri, eta jendearekin. Geltokietakobizitzarekin. Txikiagoa nintzenean, joaten nintzengeltokira tarteka, trena pasatzen ikustera, etatrenean igo eta jaisten zirenen bizitza nolakoaizango ote zen imajinatzen pasatzen nuen denbo-ra. Baina behin ere ez nintzen bertan muntatu.Zeinen ederra!Iritsi da trena Donostiara, halako batean, eta

hunkituta gelditu naiz hango mugimenduaz:dendak, tabernak, jendea, kale dotoreak… Rafae-lari laguntzen goiz osoa pasatu dut bertan. Batetikbestera ibili gara: Bulebarrean, alde zaharrean…errekadu bat eta beste bat eginez. Bati dirua jaso,besteari eman; bati telak erosi, besteari ekarri-takoak saldu… Rafaelak bere bezeroei ezer ezesateko agindu dit, berak esango diola bakoitzariesan beharrekoa. Eta ni, lehengusin txiki etatxintxoaren gisa, aginduak betez, isil-isilik egonnaiz goiz osoan, ikusten, ikasten, eta bizitzaduten kale hauetaz guztiz maitemintzen.Janari-denda txiki batean sartu gara eguerdi

partean. Laster trena hartu behar dugu, etaRafaelak esan dit eguneko azken errekadua dela.Bezeroa aurkeztuko omen dit, eta apur bat urdu-ritu naiz. Ea itxura ona dudan galdetu diot etailea pixka bat konpondu dit. Lasai egoteko esandit, erraza izango dela honekin tratua egitea.Eskerrak Rafaela daukadala. Konplizitate itzeladaukagu elkarrekin. Elkarri irribarre egin dio-gu.Dendan sartu garenean, bibotedun gizon

handi bat dago mostradorearen atzean. Amantalzuri bat darama, eta karratudun galtzak. Rafaelaezagutzen duela nabaria da, haren biboteakkurba zabala marraztu baitu sartzen ikusi gaitue-nean.—Hau Balbina da, nire lehengusina, eta

Page 10: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

Donostiara etortzen hasiko da. Esnea ekarridezake, etxekoa, Oriotik. Probatua duzu, gogo-ratzen?—Ez iezadan esan! Albiste zoragarria dun

hori! Egunero… utzi pentsatzen… bai! Eguneromarmita bat beharko dinat, nire bezeroak hor-nitzeko. Zenbatean salduko didan?Mutu gelditu naiz, egunero marmita bat!

Ikaragarria da hori. Ez dakit gure behiek hainbesteesne emango duten. Eta amak zer esango du?Egunero Donostiara treneko txartela ordainduta?Azkar batean ditudan matematika-jakituria txiki-ak praktikan jarri eta… Orion marmita handiak30 zentimotan saltzen baditut, eta trenaren joan-etorria 60 zentimo kostatu bazait… Zerbait irabazibeharko dut…—Pezeta eta hogei! Pezeta eta hogei, marmita

handia, etxeko esne freskoarekin.—Pezeta eta hogei? Ez, ez… Horretarako,

Igeldokoarekin jarraituko niken. Pezeta bat.—Pezeta bat… Tira, ondo da: pezeta bat.—Astearterako ekarriko al didan lehenen-

goa?—Ba… ba… Bai! Asteartean ekarriko dizut

lehena.—Ondo zegon. Rafaela, hire lehengusinak

badin komertziante-planta galanta, hain gaztetxoaizateko!—Ez dakizu ondo, Antonio… Ez dakizu ondo…

—dio Rafaelak, eta denok barre egin dugu.Trenean goaz berriro Oriora. Sekulako

nahaste-borrastea dut barruan. Alde batetik,poza, emozioa, zoratzen saltoka hasteko gogoa.Egunean marmita bat saltzea! Non eta Donostian!Bestetik, aldiz, beldurra. Nola azaldu amari,eskolara joan beharrean Donostiara joan naizela,60 zentimo ordainduta, eta egunero joangonaizela orain? Utziko al dit? Baietz pentsatzendut, egunean marmita bat kolokatu izana itzelabaita etxeko dirutarako.Rafaela eta biok pozez zoratzen gaude, eta

treneko bidaia osoa kontu-kontari etorri gara,amaren erreakzioa zein izango den asmatunahian, estrategia prestatuz. Trenaren mugi-menduak trakets samarrak dira, baina gustatuzait trenean bidaiatzea.Etxera iritsi naiz eta ama sukaldean dabil,

patata egosiak zuritzen. Bere kopeta iluna eta

muturrak ataritik ikusi ditzaket, sukaldea ilundagoen arren. Sumatu nau. Non egon naizengaldetu dit, eta egia esan diot. Egia hutsa.Hasieran, beltza bihurtu da dena. Ama asko

haserretu da eta eskolara ez joan izana aurpegiratudit. Oraindik aukera aprobetxatu beharko nukeelaeta urte pare bat gehiagoz eskolara joaten jarraitu.Idazten eta irakurtzen behintzat ondo ikasteko.Etorkizunean hasiko naizela lanean. Baina berehitzetan zalantza-kutsua ere sumatzen dut.Negoziatzen saiatu naiz, beste behin, esanez

eskola eta gero eramango diodala esnea Antoniori,arratsaldeko trena hartuta. Berak ez du garbiikusi hasieran, baina egunero zentimo horiekbiltzen joatea beharrezkoa dugu. Aitaren faltaneta ama itsua izanik, familiarengatik ez balitz, ezgenuke ahora eramateko askorik izango.Ama negarrez hasi zait, mahaian eserita.

Inpotentziaz, tristuraz. 10 urteko alaba egunerozeregin horretan hasteak eta bera gai ez izateakhorrelako lanik egin eta etxera eskupekoakekartzeko inpotentzia ikaragarria sorraraztendio. Baina, era berean, badu esperantza txiki bat,konturatu delako zer ilusio eta pozez kontatudiodan Donostiako berri. Hango dendak, Antoniodendakoaren galtza karratudunak, gurdiak,txokolateak, hango kale eta eraikinak. Eta deses-perazioa pixkanaka baretzen joan zaio. Ekaitzarenostean barealdia datorrenean bezala, berebekainak ere gutxinaka erlaxatuz joan dira, irri-barre bat edo beste ere ikusi diot nire abenturakontatzean eta, halako batean, baimena emandit. Baina eskola ez uzteko baldintzarekin. Aulkitikjauzi batekin altxa eta besarkada indartsua emandiot. Zoriontasunak bildu nau orduan, oso-osorik. Azkenean, etxean benetan lagundukodut. Ez dugu senar eta aitarik behar.

***

5 urte geroago…—Ama, trena galduko dugu! Hirugarren aldiz

ari zara ilea jasotzen… nahikoa da! Ederra zaude-eta!—Bai, Balbina, bai! Minutu bat bakarrik.Donostiara goaz ama Carmen eta biok. Esnea

eramaten hasi nintzenetik, pixkanaka, oriotarraknire bidaiak aprobetxatze aldera, errekadu txikiak

10 • Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa

Page 11: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

eskatzen hasi zitzaizkidan: denda bateko botoiak,besteko txapela, besteko abarkak… Eta ni,egunero, joan-etorrian errekaduak egiten nabil:bai oriotarrei eta baita donostiarrei ere.Donostiarrei txipiroiak eta esnea eramaten

dizkiet joatean, normalean. Eta, etortzean,gehienetan, arropa eta osagarriekin bueltatzennaiz: pijamak, zapatak, aterkiak… Haur bat edobeste ere eraman behar izan dut, noiz edo noiz,herri batetik bestera.Eskola duela pare bat urte utzi behar izan

nuen, lanari lehentasuna emateko. Etxean behar-beharrezkoa da nire ekarpena eta, egia esan,ondo doakit. Rafaela sare konpontzen hasi zeneta nik hartu nituen haren Donostiako lanak ere.Neskame-lanarekin bateratzen dut rekadistarenaeta, Donostiarako enkargu gutxi ditudanean,batzuetan, ama nirekin etortzen da.Ama Donostian zoriontsu da. Han ez du inork

marmar egiten pasatzen ikusten gaituenean.Han inork ez gaitu ezagutzen, eta lasai askoibiltzen da. Ikusi ezin dezakeen arren, sumatzenditu hango kale eta jende dotoreak. Bere jarrera

aldatu da, baina baita Orion ere. Badirudi erre-alitate berri hau ezagutzeak bere egoera erlati-bizatzen lagundu diola. Eta orain ez dio axolajendeak marmar egiteak. Bera zoriontsu da, etabaita ni ere.Jarraituko dut, eta jarraitu nuen, oriotarrei

errekaduak eta enkarguak egiten, egunero Donos-tiara trenez joan eta etorrian. Hala atera nuenfamilia aurrera, lan hemen eta lan han, borrokan,kasta handiz, eta tratuan beti. Tabernan zerbitzari,neskame, arropak garbitzen, eta, batez ere etaurte gehienetan, rekadista. Nire negoziaketarakodohainak aski ezagun bihurtu ziren bi herrietaneta, makina bat urte geroago ere, bilobak eros-ketetara joatean, Donostiako dendetan bezerokuttunak izaten ziren, Balbina Txikiren bilobakzirela esanez gero.

Ipuin honetarako inspirazioa BalbinaTxiki rekadistaren istorioa izan da, baina

gertakariak eta datuak asmatuak dira.

Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa • 11

Page 12: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

Eta hor jarraitzen duzu, zure burua nirebularraren kontra jarririk, ametsen munduanmurgilduta ume txikien antzera… Kopetanmusukatu zaitut lehenik, masailean gero, egunonak xuxurlatu dizkizut belarrira goizeko ahotslakarrak baimentzen duen doinu onenarekin.Baina ezer ez… Irri txiki bat baino ez zaizu ateraeta ametsen munduan jarraitzea erabaki duzu.Hain zaude ederra lasaitasuna adierazten duenaurpegi horrekin… Burua kontuz eskuen arteanhartu eta burukoan ezarri dizut, irri misteriotsuhorrekin jarrai dezazun. Kalera noa txakurrarekin,segi ametsetan lasai eta, itzuli aurretik esnatzenbazara, itxaron iezadazu ohean, lasaitasun aurpegieta irri berarekin… Laster helduko naiz, osolaster…Itzuli gara eta, pronostiko guztiak betez, lo

jarraitzen duzu. Hain erraza da zurekin kinielakasmatzea! Ez zintuen, ba, eder hori, bart gauekoround-ak KO utziko, ezta? Zin dagit ez nuelaLuis Resto bat egin… Baina ez, borrokalaria zara,espero baino lehen irekiko dituzu berriz ere biziadarien zure begi argiak. Bitartean, zure baimenikgabe, dutxa bat hartzeko ausardia izan dut. Hainizan da gozagarria ur gezaren tantek atzokoizerdi gaziaren arrastoekin bat egin duten unehori! Eta denbora iragan dut bertan, mimohandiz oraindik zure usaina zerion hankarteagarbituz, buruan Sabinaren kantuak etengabeberen erritmoan zebiltzan bitartean. Hortzakere garbitu ditut, bakoitzaren maniak… Etahemen naiz, berriz ere logelan. Lotarako erabiltzendudan zetazko kamiseta soinean, baina ezbesterik… BozgorailuetanRythm and Blues zer-renda jartzea erabaki dut, eguna lasai eta ondohas dezagun… Hemen lehen abestia: Lou Reed-en Walk on the Wild Side.Eta, horrela, burua 70eko hamarkadako

Amerika ilun baina, aldi berean, koloretsu hartarahegan doala, zure ondoan etzan naiz. Nire esku

txiki eta leunekin izarrak marraztuko ditut zurebularreko ile ilunen artean, goxo, mimoz, zurearnasa gora eta behera sentitzen dudan bitartean.Eta ilargiak ere marraztuko ditut, eta gazteluak,eta hondartzak, eta bidegurutzeak… beti nahiduzun bidea har dezazun. Eta zuk begiak irekiartean, esku bat zure gainean jarririk, bestearekinbehin irakurri nuena egiteari ekingo diot: Entiempos de turbación, másturbación…Eta, bat-batean, nire sumendia lehen orgas-

moarekin lehertzear zelarik, begiak ireki dituzu.Pixkanaka zure burua nigana gerturatu duzu etaoraindik atzo gaueko gozatuaren usaina darionmingain punta zorrotz bezain jolastiarekin nireezpain hertsiak zabaltzeari ekin diozu. Denborageratzeko gaitasuna izan duen muxu bateanmurgildu gara, jolasti, boteretsu, goxo. Eskuahankartetik atera dut zure aurpegia laztantzeko.Zuk gauza bera egin duzu. Muxuak gorputz ten-peratura igotzearekin batera bideratu duzu nireeskua zure hankartera. «Esnatzen ari da» esanduzu esnatu berritako fraide ahotsarekin. «Sen-titzen duzu?» Buruarekin baiezkoa eman dizutmingainarekin zure ezpainak dastatzen ditudanbitartean. Pasioaren indarrak bereganatu nau,barrunbeek eztanda egiteraino. Laztan eta laztanartean zure hankartean jada guztiz puzturik denenborrari sendo heldu diot, ihes egin ez dezan.Zure gorputz osoa mihiztatuz, beherantz noadesiraren ateak gogoz kolpatu nahian. Esperobezala, ez duzu erresistentziarik jarri bidean.Gogoz heltzen dizkidazu bularrak beherantznoan bitartean, esku handi horiekin azalera osoahartuz. Batzuetan goxo, besteetan indarrez, maitedudan bezala. Zure hankartea musukatzen hasinaiz, begietara begiratuz, plazerean nolamurgiltzen zaren ikusiz. Pixkanaka, enborrarenpunta hartu eta ahora sartu dut; goxo lehenik,gogorrago ondoren. Bi eskuekin gora eta beheramugitzen dudan bitartean, zure bihotza nire

12 • Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa

ON ETA INGarazi Urretabizkaia

Page 13: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

ahoan senti dezaket. Zure eskuekin ni laztantzekoahaleginetan hasi zara, baina berandu, ez zaraondo iristen. Eta beherago jaitsi naiz, eta zurebarrabilak ahoratu ditut desiraz, behatzarekinhauen atzealdeari masajea ematen diodanbitartean. Zure eszitazioa nire bihurtzen ari dapixkanaka. Buelta eman eta ahalik eta leunennire hankartea zure aurpegian pausatu dut,batera goza dezagun. Zure mihia soma dezaketnire klitorian barrena, nire bulba goxoa goitikbehera mihiztatuz. Behatzarekin nire barruaaskatzen ari den likidoa hartu eta uzkia ukitzeariekin diozu. Ezin izan dut oihu txiki bat ateratzeaekidin. Ukitu lasai, egin nazazu zure… Nahiduzunean eta nahi duzun moduan. Zure gainetik kendu eta hanka zabalik jarri

naiz zure altzoan, lanarekin lasai jarrai dezazun.Hain zara abila… Guztiz utzi naiz eramaten. Fin-tasunez marrazten dituzu zortziak nire klitorian,beste behatzekin barruraino murgiltzen zarenbitartean. Ea gustuko dudan galdetzen didazu.Intziri batekin erantzuten dizut. Burutik heldueta nigana ekartzen zaitut, muxuen ozeanoanberriz murgil gaitezen. Zure hankartea nirearenaurka igurzten duzu gogor, eta barruan zeinengoxoa izango litzatekeen imajinatzen dut. Eskuakheldu eta bururantz bideratzen dizkidazu, tarteanezpainetan, tarteka lepoan, tarteka belarrianmuxuak uztartuz. Bat-batean, espero gabe, lepotikeusten didazu eta plazeraren paradisuan sentitzennaiz. Ahal dudan bezala esaten dizut mesedez nire

barnean sartzeko, zure zakila nire sentitu nahidudala. Eta kasu egiten didazu. Badoa enborzelataria zulo estuan barrena. Eta beste intziribat ateratzen zait. Ahoa estaltzen didazu indarrez,bizilagunak entzun ez gaitzaten. Hasieran goxo,

gero bortitz, hor zabiltza gora eta behera, zureeskuekin nire gorputz dardartia laztantzen duzunbitartean. Bat-batean bultzatu eta buelta ematendut. Lau hanketara jartzen naiz, barruraino sarzaitezen. Maite dut, maite duzu. Erritmoa jaistenduzu, haziak helmuga oraindik hartu ez dezan. Zure gainean jartzen naiz eta sekula sentitu

ez dudan askatasun batez hasten naiz gora etabehera. Zaldi gainean egongo banintz bezala.Zure eskua hartu eta nire hankartera eramatendut, bidai honetan masturba nazazun. Begiakixten ditut, eta ireki, eta itxi eta ireki… Zeinederra den aske gozatzea. Eta ezin duzula gehiagoesaten didazu, hazia iristear dela, ezingo duzuladenbora luzez eutsi. Eta zure gainetik jaistennaiz, eta nire gainera botatzeko erregutzen dizut.Eta nire mingain eta zure eskuaren laguntzazestasira heltzen zara, nire gorputz osoa testigudelarik. Eta zure hazia hartu eta ahora eramatendut, goxo, eta titi artera, eta niri begira zaudelaeta ni zuri begira, nire gorputz osoan zehar bar-reiatzen dut plazeraren elixirra. Eta masturbatzenjarraitzen dut, gogor, zure nekeak utzi arteaneskuekin titiak ukitzen dizkidazun bitartean.Eta, supituki, ni ere helmugara heltzen naiz,intziri erreprimitu artean…

***

Izerdi jasaren erdian Satisfyer-a hankartetikatera dut enegarren aldiz. Hutsik dagoen ohetikaltxa, ondo garbitu, eta mimo handiz gorde dutberriz ere mesanotxeko azken tiraderan, lasterberriz esku artean izango dudanaren segurtasunosoz. Zein gogorra den konfinamendua…

Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa • 13

Page 14: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

GOGOETAKNadhet Arruti

14 • Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa

Han Martxelo! Euria itsasaldetik! Gaur egun ez dakite bihar ze eguraldi egingo

duen beren kabuz. Aia aldera begiratu eta Hernioazpian hodei zapal eta luzanga bat badago,Hernio punta bistan utziz, bihar euria. Hori ezda berria! Baina, ikasteko, entzuten jakin behar.Orain gauzak oso desberdinak dira. Gaur egungogazteek ez dakite entzuten, dena dakitela ustebaitute. Ditxosozko internet! Seguru zer den ere ba

ote dakite? Galdera guztien erantzunak omendauzka. «Edozer idatzi interneten eta beti agertzenda zerbait, aitona» esaten didate maiz bilobek.Baina nola jakingo du ba dena? Gainera, ez dagozertan dena jakin beharrik!Nahiko lan izaten genuen guk! Ikasi beha-

rrekoak lanean edo mahai inguruan ikasten geni-tuen eta horrekin aski zen. A, ze tertuliak garaibatean izaten genituenak. Helduek hitz egitenzuten, noski, eta gazteok entzun: Izetako idiekirabazi zutela berriz ere Aiako dema… zer egitenote zioten Itxaspen tomateei urtero herrikouztarik onena izateko… halako baserriko morroiaalperra baino alperragoa zela… atertzen zueneanholako baserritara joateko hitza emana zutelabelar biltzera joateko… datorren ilbehera arteitxaron beharko zela sagarrondoak kimatzeko…eta horrelakoak. Gogoan dut oraindik aitak lehen aldiz idi-

parea erostera joateko eskatu zidanean Tolosakoganadu-feriara. Hartan, 15 urte inguru izangonituen. Ardura handia zen hura, baina poziknengoen ni hautatu ninduelako. Nigan konfiantzazuela esan nahi zuen horrek, nahiz eta inoiz ezzidan esaten. Gauza horiek lehen ez ziren esaten,erakutsi baizik. Han joan nintzen, beraz, goizean goiz, amak

prestatutako hamaiketakoa zapi batean bilduta.Autobusa hartu behar izan nuen lehenikLasarteraino, eta handik trena, Tolosara. Bidealuzea izan arren, eskertu egin nuen egun batez

baserriko lanez ahaztu ahal izatea, gutxitan izatenbaikenuen horretarako aukera. Baserrian betizegoen zer egin. Goizean goiz baratxuri-zopahartu eta behiak jeztetik hasi eta eguzkia sartuarteko lana izaten genuen egunero. Gogoan ditut,bazkaritarako geratzen ginenean, mahai gaineanjarri burua eta egiten nituen hamar bat minutukolo-kuluxkak. Neke guztiak uxatzen zituen ho-rrek!Behin Tolosara iritsita, gure aitarekin tratuan

ibiltzen zen gizonarengana jo nuen, Patxi Goyaren-gana. Hark ondo zekien noren semea nintzen ni.Hori garrantzitsua zen orduan, aitak idi-pareaaukeratu eta baserrira ekartzeko agindu baitzidaneta astebete beranduago berriz joan beharkobainuen Tolosara idi-parea ordaintzera. Ga-rrantzitsua zen hitzezko familia ginela jakitea,beraz.—Eguerdi on. Gaur bakarrik bidali al haute,

gazte? —galdetu zidan, barre txikia ahoan zuela.Gizon handia zen. Mahoizko galtzak eta abarkaksoinean zituen beti eta Tolosako feriako ganadurikonena edukitzeko fama zeukan. —Bai, gaur ezin izango da aita etorri eta

berorrek daukan idi-pare onena erakusteko esandit —erantzun nion, kikildu gabe. Egokiak ezziren idiekin itzuliz gero, aitak niganako konfiantzaosoa galduko zuen eta oso garrantzitsua zenniretzat gizon hark ni aintzat hartzea. —Hauexek ederrak! Biak gazte askoak dituk,

baina ez horregatik indar gabeak!—Besterik badauka berorrek? —ondo ikasia

nuen nik erakutsitako lehenarekin ez geratzen.Jakina zen saltzaileek beti zeukatela gainetikkendu nahi zuten abereren bat eta haiekgoraipatzen saiatzen ziren beti, ea norbaitek era-maten zituen. Beraz, banekien aurrenengo idi-pare hura ez zela Oriora nirekin etorriko. —Bai, noski! Erakutsiko dizkiat, baina bi

hauek bezalakorik ez! —eta beste bi idi-pareerakutsi zizkidan.

Page 15: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

Denbora hartu nuen haiek ondo aztertzeko:ea zer moduzko ilea zuten, ea gaitzik bazutenagerian, ferrak jarriak zituzten, ahoa, giharrak…Erakutsitako bigarren parea hautatu nuen, azke-nean. —Hauek zenbat? —lehenbailehen itxi behar

nuen tratua, ni konturatzerako gizon harenpostua jendez bete baitzen. Bidanitik zetozenaita-seme batzuk ere idi bila zebiltzan eta beldurnintzen haiei salduko ote zizkion.—15.000 erreal —erantzun zidan, irmo.—Begira, badakit idi ederrak direla, baina ez

daukat hainbeste diru. Oriotik nator eta ezinnahiz esku hutsik itzuli. Berorrek badaki betipostu honetan erosten dugula ganadua. 14.000erreal eskainiko banizkio?Gizon hark bazekien zuen famari buruz, baina,

Tolosako ganadurik onena edukita ere, gizonjatorra eta zintzoa zela banekien. Aitak behin,Tolosatik bueltan, erortzear zegoen Alegiakobaserri batean jaio zela Patxi Goya esan zidan.Miseria gorrian bizi izan zirela beti, koxkortu etaazokan saltzen hasi zen arte. Baserriak diru gutxiirabazteko aukera ematen zuela ohartuta, abereaksaltzen hasi zen plazaren bazter batean, saltzailerikospetsu eta entzutetsuena bilakatzeraino. Ho-rregatik, tenteletik ezer gutxi bazuen ere, estual-dian zebilenari laguntzeko prest agertzen zenoilo bakarren bat oparituta bazen ere—Datorren larunbatean ordainduko nioke,

gainera,. Nire hitza du berorrek —nabarmendunion setati.Pentsakor geratu zen une batez, baina, azke-

nean, eskua eman eta nik hautatuko idi-pareaatera zuen itxituratik. Haiek soka batekin lotueta abiatu nintzen. Tolosatik urrundu eta behin mendi aldean

nengoela, hamaiketakoa atera nuen. Aspalditiknuen tripa-zorria, baina egun guztirako horixebesterik ez neukan. Amak gustura jarriko zidanzerbait gehiago, baina asko ginen baserrian etaurte hartako uzta ez zen gure onena izan. Idihaiek onak baziren, nik uste bezala, beste base-rrietako lurrak goldatzen aterako genuen faltagenuena urtea ondo bukatzeko. Baserrira iritsi nintzen ilunabarrarekin batera.

Patata ereiten ari ziren familiakoak. Aita gusturageratu zen nire aukeraketarekin, eta ni gusturago!

Garai hartan 9 eguneko tartea izaten zenordainketak egiteko, baina nik, hurrengo larun-batean, dirua eta hamaiketakoa zapian ondojaso eta Tolosara joan nintzen, zorrak kitatzera.Patxik eskerrak eman eta kafe bat hartzeragonbidatu ninduen.

***

—Aitona! Bazkaria prest dago! Sukaldeangaude zure zain! —nire pentsamenduetatik esnatueta mahai ingurura batu naiz. Nire gaztetasuna aspaldi ahitu zen eta belau-

naldi berrien buruhausteak entzuteari ekin diotbabarrun gorriei koilararekin bueltak ematendizkiodan bitartean, hozteko. Epidemiaren egoera berri honek ezarritako

askatasun faltaz kexatzen dira. Horrela ezindutela parrandarik egin eta ezin dutela jendeberria ezagutu. Bestetik, ikasten pasatako urteguztiak alferrik izan direla, bilatzen dituztenlanen lan-baldintzak prekarioak direlako. Lo-tsagarria omen da lanera joan ahal izatea, bainaerreala ikustera, aldiz, ez. Kapitalismoaren puzzleko pieza batzuk besterik ez garela erakustenomen du horrek, eta abar. Nire barrurako pentsatu dut ez dakitela ondo

zein zorte duten. Ni jaio nintzen baserri bereanari gara babarrun-jana egiten. Baina nire oroitza-penak, ordea, guztiz desberdinak dira. Itoginez beteriko baserria zen eta, ekaitz

gogorra zegoen bakoitzean, teilatua eroriko otezen beldurrez ibiltzen ginen. Sukalde ondokoukuiluari esker, logelak abereen berotasunazberotzen genituen eta goizean goiz sukalderakandela eskuan sartzean, zoruak beltza zirudienlabezomorroz josita. Nire andrea eta biok erosi genion baserria

jauntxoari. Hark ezarritako errentak itota, hobegenuela geureganatu pentsatu genuen. Nirebizitza guztiko proiektua izan zen hura, eta aitazenak burua altxatuko balu, ez zuen sinetsikobaserri bera denik. Hala ere, garaian garaikoa. Orain gazteek

ekartzen dituzte berriak mahai ingurura etazaharrek baino gehiago dakitela dirudi. Presakabizi dira, ordea, eta denbora falta arazo bat deladiote. Nik Tolosara iristeko behar nuen denbora

Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa • 15

Page 16: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

bera behar dute, ordea, Ameriketara hegazkineziristeko. Nola demontre ulertzen da hori? Bizitza guztia aurretik duten gazteak denbora

faltaz itota eta, aldiz, egunak kontatuta dituenagure zahar hau, lasaitasun bila. Hau duk, hau! Igandero hanka hutsik jaisten ginen mezetara,

igandetako abarkak puskatzeko beldurrez, etaorain, berriz, zulodun arropa erosten dute; horiomen dago modan. Horri lotuta, bertso bat etorri zait gogora. —Aizue, familia! Ia otorduro abesten dizuet

bertsoren bat eta nahi al duzue oraintxe oroituzaidan bat abestea?—Bai! Baina itxaron, aitona: mugikorrarekin

grabatuko zaitut!

Oraingo neskatxa gaztien jantzi sobrantiak dira txokantiak:espaldetako poltsak, cuello mudantiak,txambra eta abriguak, gona bolantiak,

zapata koxkordunak, botoi brillantiak,buruan mantilla ta eskuetan guantiak.

—Aitona, hori askotan abestu diguzu! Botabeste bat, gustura entzuten zaitugu-eta!—Ongi da! Juan Krutz Zapirainen bertso bat

abestuko dizuet. Ehun urtetik gora ditu, bainaederki gogoratzen dut oraindik ere!

Orain ehun urteko hainbat gizon abil, ez baziraden hil, bat txoratu liteke munduan balebil. Oraingo tren ta tranbi, eta automobil, hitza ere noranahi alanbrian dabil,lehengo bidez gezurra besterik ez dabil.

Bazkalostean, lo-kuluxka bat egitera joanaurretik, zelaira irten naiz. Martxelok ez du inoizhuts egiten: badator euria itsas aldetik!

16 • Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa

ZURE AMONAGARAIRA EGOKITZEKOGIDAAne Etxabe Usandizaga

ZERTARAKO DA GIDA HAU?Agertu al du zure amonak sekula mugikor

berriekiko interesik? Esan du (ez inbidiarik gabe)ez dakiela familian zer gertatzen den whatsappikez duelako? Iruditzen zaizue itxialdian gusturaegin izango lukeela bideodei bat edo beste? Bada,gida hau zure familiarentzat soluzioa da!

NORI ZUZENDUA DAGO GIDA HAU? Biloba gazteari.Askok pentsatu lezake, gida hau izeba Miren-

txuri1 zuzenduta dagoela, izeba Mirentxu baitaaitona-amonez arduratzen dena. Baina, kasuhonetan, komenigarriagoa iruditzen zaigu zureamona teknologietan eguneratzearen arduradunazu zeu bihurtzea. Badakigu izeba Mirentxuk

Page 17: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

pazientzia gehiago duela —seguru asko, baitagogo gehiago ere—, baina zuk badakizu izebaMirentxu, batzuetan, trabatu egiten delaaplikazioekin eta ez dakiela bideodeietarakogonbitak bidaltzen. Beraz, animo, eta hartu lasai,burutzera zoazen bidea ez da lan erraza eta!

ZEIN MATERIAL BEHAR DUGU?Smartphone-a eta zaku bat pazientzia

(jatekoak ez, bestelakoa).

PROZEDURALehen urratsaLehenik eta behin, amonaren etxera jo beharko

duzu telefono berria aurkeztera (azkena joanzinenetik denbora asko pasa bada eta zureamonaren helbideaz gogoratzen ez bazara,galdeiozu helbidea familiakoren bati).2

Bigarren urratsaBadaude amona batzuk, lotsa edo beldurra

medio, telefono berririk behar ez dutela esan etasmartphone-ari uko egiten saiatuko direnak.Guk zenbait erakartze-teknika probatzea gomen-datzen dugu (txantaje emozionalera jotzea damodurik zuzenena, baina gure agentziak ezinomen du horrelakorik gomendatu). Amonarekinizango duzun elkarrizketa modu sinplean jo-rratzeko, hona hemen lagungarri izango dituzunadibide batzuk:3

—Baina, baina… adin honekin eta alturahauetan, nola hasiko naiz ba ni horrelakoekin?—Zergatik ez, ba, amona! Inoiz ez da berandu

ikasteko! Oso erraza da.—Ez dut asmatuko traste zahar horiek nola

funtzionatzen duten!—Jakina baietz, amona! Nik erakutsiko dizut.

Oso erraza da!—Zertarako behar dut nik garai hauetan ho-

rrelako bat?—Ba ez dakigulako noiz ahalko dugun elkartu

familian, eta elkar komunikatzeko.Elkarrizketa katramilatzen hasi dela antze-

maten baduzu, MOZTU. Pausu hau garrantzitsuada: elkarrizketa luzeetan zure amona entrena-tuagoa dago zu baino eta irabazteko aukerakizan ditzake. Beraz, hasi zaitez zuzenean azalpenakematen (gogoratu kontuan hartzea momentuko

etxeratze-agindua zein ordutan ezarrita dagoen;adi ez bazaude, hurrengo egunera arte harrapatutagera zaitezke).

Hirugarren urratsaAzalpena ematearen zatia norberak egokitu

beharko du bere amonaren abilezietara. Amonabatzuek badakite, adibidez, pantaila ondo ukitzensakatu nahi duten lekuan; beste batzuk, ordea,oinarrizko behatz mugimendua lantzetik hasibeharko dute. Gisa honetako elkarrizketakohikoak direla ikusi dugu:—Amona, sakatu hemen whatsappa ire-

kitzeko.—Horrela?—Ez, horrela ez! Jarri behatza gainean eta

gero kendu.—Ari naiz!Hartu arnasa sakon. Ez da zure amona tuntuna

denik; kontuan izan inoiz ez duela horrelakorikegin. Ez epaitu; ziur zu behin baino gehiagotanjardun zarela sukaldean eta oraindik ez duzulortu zure amonaren arrain-zopa egiterik.Horrez gain, azalpen-prozesura iritsi aurretik,

zuk zeuk egokitu beharko duzu telefonoa moduerrazean erabilia izan dadin eta aurrez erabakizer den erakutsi nahi duzuna.Momenturen batean, amorrua sentitzen

hasiko zara zure barnean: zure amonak erdiaulertzen ez dizulako, egiten asmatzen ez duelakoedo xehetasun txikiena ere galdetzen dizulako.Hau da zure etxera itzultzeko momentua (ikusiizan dugu gazteek modu txarrean erantzutekojoera dutela egoera honetan topatzen direnean,erretiratzea erabakitzen ez badute).

Laugarren urratsaHurrengo egunean itzuli berriz amonaren

etxera eta jarraitu irakasten (amonarenera ezjoateko aitzakiak topatzen saia zaitezke, baina,COVID egoeran, kostatu egingo zaizu).Laburbilduz, hau da egin behar duzuna:4

• Modu sinplean azalpenak eman.• Aurrena zuk egin, gero berari eskatu.• Saiatu adibide ugari jartzen.• Hiztegia zaindu (%0.05eko probabilitatea

dago zure amonak emoji eta app hitzakezagutzeko).

Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa • 17

Page 18: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

Bosgarren urratsaHau da arreta jarri behar diozun beste gune

bat: erabileraren inguruko trebakuntza lortzenduenean, whatsapparen eta mugikorraren kul-turan murgiltzen lagundu behar diogula.Esaterako, amona askorengan ikusi dugu

barre malkoak dituen aurpegitxoa eta negarrezdagoena nahasten dituztela. Aurpegiarekin espre-sioak esajeratzea bide ona izaten da, (gogoratuez diozula oraindik bideoa grabatzen erakutsi,ez dago arriskurik).

Seigarren eta azken urratsaAzenik, kontuan izan, erabili ahala ere, gauzak

zuzentzen joan beharko zarela; idazten duenean,ordu txikietan bideodeia egiten dizunean, bereerrezeta berrien 50. argazkia bidaltzen dizunean…(Adibide hauek jartzen ditugu, damutu egingozarela argi uzteko). Ikasketa- eta hobekuntza-prozesuek jarraitu

egingo dute, baina, ZORIONAK! Lortu duzu hel-burua!

AMONA GEHIEGI TREBATZEARENARRISKUAK

WHATSAPPEAN DENBORA GEHIEGIPASATZEA ETA MEZU EZEGOKIAK

ZABALTZEA (LAGA EGOERA IZEBAMIRENTXUREN ESKUETAN)

INTERNETEN BILAKETAK EGIN ETA EGINHASTEN BADA, BALITEKE MUNDUKOGAIXOTASUN GUZTIAK DITUELAPENTSATZEA (LAGA EGOERA IZEBA

MIRENTXUREN ESKUETAN)

EGUNERO-EGUNERO FAMILIA OSOARIIDAZTEN JARDUTEA, BIDEODEIAK EGINNAHI IZATEA ETA, OROKORREAN, ZUENONGIZATEAREN INGURUKO GEHIEGIZKOKEZKA ERAKUSTEA (ABISATU DIZUGUPROZEDURAREN AMAIERAN DAMUTU

EGINGO ZINELA)

AMONAK LIGATZEKO APLIKAZIOAKPROBATZEA ETA BERTAN ARRAKASTAIZATEA (EZ LAGA EGOERA IZEBA MIREN-TXUREN ESKUETAN; URDURI JARRIKO

DA. ESAIOZU AMONARI ONDOPASATZEKO)

KONTAKTATU GIDAREN [email protected]

gidaon.eus

18 • Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa

1.-Baliteke zure izebaren izena zehatz-mehatz asmatu ez izana, baina estatistiketara jo dugu eta probabilitatea handiakdaudela uste dugu. Lurdes edo Arantxa ere izan daitezke eta, zure familian halako izenik egokitzen ez bada, libre zaragidako izena zuk zeuk ordezkatzeko.2.- Pauso hau gauzatzeko, momentuko COVID egoera eta araudia errespetatzea eskatzen dugu (sarri aldatzen da etaoso liosoa da; baina, momentuz, Eusko Jaurlaritzak ez digu horri buruzko gidarik enkargatu).3.- Gogoratu errefortzu positiboak asko laguntzen duela beti, adin guztietan.4.-Pausu hau behar adina aldiz egin beharko duzu, hau ere amonaren abileziaren araberakoa baita (askotan errepikatzenbada, kontuz ibili amonak emandako janarekin gehiegi gizendu gabe).

Page 19: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

NEGUA12o20urte berezia,mila emoziorensinestesia, urtarrilean Txinaaldean hasia, mundu osoan barna abailan hazia.Herio bizia,osasun krisia,apokalipsia!Inoiz itxiko al daparentesia? (Bitan)

UDABERRIA2Ez du salbuespenik,ez klase, ez diru.Denok gara sarraskihonen testigu.Edonorentzat izandaiteke kastigu,eta aske sentitugarenak beti gu,etxean gatibu,preso dirudigu.Ezer ez dakigu!Udaberria zeineklapurtu digu? (Bitan)

3Mundua gelditu dainoiz ez bezala.Albisteei so laztuzaigu azala,ta azaleratu dagure arrakala:denek ez dute jasoetxean jornala.Argi dago, ala?batzuen ahaladesoreka dala?Behintzat zer pentsatuautzi dezala! (Bitan)

4Maiatza aro berribaten deiadarra,udari begirakolehen irrifarra.Berriz ikusi duguOrioko barra,Anarriri kolpekaitsaso suharra.Baina arauen marraze muga nabarra... Dut pena bakarra: betetzeko zigorrajarri beharra. (Bitan)

UDA/UDAZKENA5Datu gordinak dituerrealitateak,baina guztiok behargaitu kateak.Osasunean soilikez daude kalteak.Zabal ditzagun tentuzpixkana ateak:hondartzak, parkeak,pubak, elkarteak,eskaparateak...Kalea ere behardu gizarteak! (Bitan)

6Ekar dezagun berrizbizitza erdira.Itxaspetik zeharkaKukuarriraigo ta egin saltoaurrera begira!Aldatuko ahal diguhonek ikusmira!Haizeak firfira,ekiak distira,olatuak tira...Bizitza bizi duzunune hori da! (Bitan)

Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa • 19

PARENTESIAAinhoa Mujika

Doinua: Prantzisku zer dakarrek

Page 20: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

20 • Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa

7Oporrak agortzekoepe agorrila.Udari ate jokanegu hurbila.Askatasun egarriz bete da Antilla.Ez festa, ez bidaia,gel ta maskarilla.Uda giro hila,Urte biribila...Arrazoiak mila!Birusa iraileanitzul dadila! (Bitan)

8Iritsi da iraila,bagoaz lanera!Erantzunik gabekozenbat galdera!Kalean elkartu seilagunetik behera,baina hogeita hamarikasle klasera!Guztiak bateralau hormen artera?Posible ote da?Ez geneukala planikohartu gera! (Bitan)

9Bigarren olatuakemaro-emarobraust harrapatu gaitueta akabo!ZIUek egin duteoldean aldaro;izuak hartu nahi dugurean abaro.Ta denak naufragoneurri zorrotzagobatzuen itxaro.Baina orain arduragure gain dago! (Bitan)

NEGUA10Parentesia ez daoraindik itxiko,ta asko daude txertoanoiz iritsiko.Joka dezagun zentzuzneurrian neurriko,baina doluan ereez gara biziko.Giro larri, ito,apokaliptikohoni esan kito!Hitzeman esperantza ez dela hilko! (Bitan)

Page 21: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa • 21

NEGUAN BEROGarazi Urretabizkaia

Doinua: Haizeak bidali du

1Solteroen bizitzaohi dugu gogorra,beti badira zenbaittxiste, broma, porra…Nahikoa ez genun ta sorpresa bat, horra!Lehortea bihurtuzaigu iraunkorra.

2Distantzi sozialaguretzat kaltean,amaraunak ditugujada hankartean,muxu ta laztanetan galdu beharrean,silikonazko untxiakditugu aldean.

3Lehen tabernan ginengustura mozkortzen,begiradekin zirenmezuak igortzen,pixkat gerturatzeraginen derrigortzeneta horrela ereez genuen lortzen!

4Orain internet bidezegin behar dena,bestela pasako daarroza eta trena.Ene, ze presioa argazkien dema,tabernan ez geneuzkanhainbeste problema.

5Badoo, Jaumo, MeeticBumble, Loovo, Tinder…sexu berekoentzakoWapa, Scruff, Grinder…Guztiak jaitsi ditut,gainera bi bider.Benga, oraingoan bai,izango haiz lider!

6Halako adina tahalako altura,begien koloreakere badu ardura,erretzailea ez badani nago gustura,ta hiru karrerekin, behar den modura.

7Katalogoan zehar a, ze ahaleginak,badira burusoilak,Chewbaccak, birjinak,ta gero beste zenbaitmoldean eginak,exijentziaren ertzakhain ditugu finak!

8–Kaixo! –Aupa! –Zer moduz?—Ni ondo eta zu?Lehen kontaktu hortanzenbat enbarazu.Original ustekotxisteekin kasu!Lehen txispan erretabukatuko dezu.

9Pantailaz nazkatutaitxi dut begia.Ataka gaiztoa da,hori da egia!Abstinentzia degudrastikoegia,nahiago nuen izankuien biltegia.

10Aurtengo pazientziadaukat xahutua;beherapenetan da,antza, merkatua.Egoera ikusita, egin dut hautua:Bakarrik segiko dut,ez da bekatua!

Page 22: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

1Esperimentu honetan parte,ez probeta ta ez xagu,gure ezaugarria bestea:urte mordoa daukagu.Nonbait musikak adinekoenburuan eragina du,gure garunak ez dakit bainaguk ederki pasa degu.

2Erronka berri baten aurreannahiz eta jarri urduri,zita orduan denok gogotsu,bero-zapa edo euri.Plazer gisako sentimenduakzetozkigula dirudi,piano-tekla zuri-beltzetikbizi koloretsu guri.

3Egunerokoa utzi etahartu artista papera,bakarrik ohituak egon arren,dantzatu denok batera.Esker-eskuin noraezean,aholku eta galdera,estuasunan gainetik betialgara zaigu atera.

4Hirurogeitik gorako tropa,izenak eta izanak,Laster harrapatu gaituenakpartekatzean imanak,biluztu eta berriro jantzizilusioan sotanak,lagun on-onak bihurtu gaitulehen ezagun ginanak.

5Geure kana eta ximurrekinerakutsiz nor gerala,aurretik ere bai daramagubizipen-sorta zabala.Hunkitu gaitun istorioa,lagun-talde mundiala,hilabetean kareleratu degu kriston musikala.

6Batak bestean babesa jaso,laguntza eman elkarri,gure hizkuntza, gure herria,plazaren erdian jarri.Astindu dira haritz zaharra,Anarri eta Moilarri,denok batera joanez gero,lortzen denaren aldarri.

7Garrantzitsuak sentitu geraeta ez gaude ohituak,animo-hitzak jaso ditugu,txaloak, biba-oihuak…Herrian parte izan nahi degu,nahiz pausoak mantsotuak,pixkat zailago eduki dezanbakardadean mamuak.

8Ustekabean ai, ze aukeraegin diguzun eskaini:kantua, dantza edo testua,jolas eta zeremoni.Susto txikiak, malko tantan bat,nonbait hau ere komeni…Plazer hutsetik, harrotasunez,eskerrik asko, DO RE NI!

22 • Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa

ESKERRIK ASKO,DO RE NI!Rosi Lazkano

Doinua: Norteko trenbideari

Page 23: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

Ilunabar batekitsututa izan ninduen hainbat arratsez.

Urre koloreko izpiek sorgintzen ninduten.

Ez zion axola lainoek lausotzen bazuten,ni begira niharduen.

Urre koloreko izpiek sorgintzen ninduten

Ez nintzen ohartu, aldiz,Ilargi, atzean zinenik.Ez nintzen ohartu iluntasunean,argi ederrena zenuenik.Ez nuen ikusi itzaltzen zindoazenik,ez eta berriz harrotu zinenik.Ez nintzen ohartu deika ari zinenik.

Urre koloreko izpiek sorgintzen ninduten.

Eta aurrean jarri zinen.Ilunabarra eten zenuen…Eki atzean utzieta zeure argia ikusi nuen.

Urre koloreko izpiek sorgintzen ninduten.

Beti atzean egon zinela ohartu nintzen,begiratu zintudan,begirada lausotzen zidan sorginkeria orodesagertu arte.

Urre koloreko izpiek sorgintzen ninduten.

Baina beranduegi zen.Hiltzen zindoazen,zeure zilarrezko argia itzaltzen.Baina ez nuen amore eman,iluntasun ilunenean ere,begira jarraitu nuen.Eta esnatu zinen,pixkanaka, baina esnatu zinen.Eta ikusi nuen,lausoturik ez ziren begiekin, ikusi nuennola gaua argitu zenuen,zeinen ederra zinen.

Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa • 23

BERANDUGoiuri Unanue

Page 24: GAUGIROAN...hartan: Francoren koadroa. Horregatik nahi zuen Txominek atzoko afaria Elizpe elkartean egin. Horretaz hitz egin nahi zuen. Hasieran urduritu egin nintzen. Txomini ezer

Zer ari da gertatzen?Normaltasun berri honek erotuta nauka.Normaltasun berria? Lehengoa normala al zen, ba?Zer da normala eta zer ez?

Zer ari da gertatzen?Askatasun falta honek itota nauka.Askatasun falta?Lehen askeak al ginen, ba?Zer da aske izatea?

Zer ari da gertatzen?Geldialdi honek estututa nauka. Geldialdi hau?Lehen ez al ginen azkarregi ari?Zein da erritmo egokia?Zer ari da gertatzen?Ez dakit oso ondo erantzuten,baina geldialdi honek pentsatzera naramaeta bat-batean dena mantsoago doa, eta ausnartzeko denbora daukat,eta gauza txikiak baloratzen ditut,eta presa badoa nigandik. Eta bat-batean askeago sentitzen naiz. Eta aske sentitzea ez al da normalena?

24 • Gehigarri berezia. Euskaraz Gazte 27. literatur lehiaketa

NORMALTASUNA,ASKATASUNA ETAGELDIALDIAEsther Arruti