18
Familien jolasa Familiak ezagutuz ikasi! 2012ko abendua Xume Taldea Uxue Loinaz, Maddi Iradi, Iera Irazusta eta Xabier Iraola

familien jolasa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

EHUko ikasleak gara, eta gure jolas hezitzailearen txostena da hau

Citation preview

Page 1: familien jolasa

Familien jolasa Familiak ezagutuz ikasi!

2012ko abendua

Xume Taldea

Uxue Loinaz, Maddi Iradi, Iera Irazusta eta Xabier Iraola

Page 2: familien jolasa

1

AURKIBIDEA

1 Sarrera ......................................................................................................... 2

2 Jolasa .......................................................................................................... 2

3 Bideoa .......................................................................................................... 3

4 Erabilitako informazio-iturriak ....................................................................... 5

5 Egunerokoa ............................................................................................ 5-17

Page 3: familien jolasa

2

1 Sarrera

Aurkeztuko dizuegun jolas hezitzaile honek familien jolasa du izena. Karta-

joko bat da eta familia eredu ezberdinak daudela erakustea du helburu.

Horretarako, 4 familia ezberdin sortu ditugu erabat desberdinak: aita eta amaz

osatutakoa, bi amaz osatutakoa, adoptatutako haurra duen familia … Familiak

osatuz haurrek familia eredu desberdinak ezagutu eta errespetatzen ikasiko

dutelarik.

Hemen aurkezten dizkizuegu, beraz, gure bideoa osatzerakoan egindako

pausoak, gure helburuak, transmititu nahi izan ditugun baloreak, bideoaren

ezaugarriak, prozesua, erabilitako gidoi teknikoa …

2 Jolasa

Jolas-ikas proiektuan egin dugun lana jolas bat da, bere baitan helburu

hezitzaile eta pedagogikoak dituena. Jolas honen helburu nagusia haurrei famili

eredu desberdinak daudela erakutsi eta haien arteko elkarbizitza sustatzea da.

Honekin batera, zenbait balore ere transmititu nahi dira.

Jolasari berari dagokionez, material sinpleak erabiliz sortzea erabaki dugu

(ondo pasatzeak bere horretan gauza gehiegi behar ez dituela kontuan izanda).

Aldi berean, sinpletasun honekin kontrajarrian, kolore ugari sartu nahi izan

dizkiogu, erakargarritasuna eta bizitasuna helburu.

Karta-joko honetan jolasteko ezinbestekoa da jarraibide edo arau batzuk

jarraitzea. Familien jolasaren helburua 4 kidez osaturik dauden 4 familietako bat

osatzea da, beraz guztira 16 karta izango genituzke eta 4 parte hartzaile edo

gutxiago. Jolasaren hasieran karta guztiak banatuko dira parte hartuko duten

kideen artean. Behin karta guztiak banaturik daudenean, parte hartzaileetako

batek beste edozeini berak nahi duen karta eskatuko dio eta azken honek karta

hori izanez gero eman egin beharko dio. Karta eskatu duenak bere karta bat

emango dio azken honi. Eskatzen azkena izan denaren ezkerrekoa izango da

Page 4: familien jolasa

3

hurrengoa. Behin eta berriro errepikatuko da jarraibide hau parte hartzaileetako

batek familia bat osatu arte.

Jolasa didaktikoa edo hezitzailea da, hau da, jolasten ari denari familia

eredu desberdinen berri ematen dio, eta aldi berean, denbora-pasakoa ere

bada ondo pasa daitekeelako jolas honen bidez. Ezinbestekoa da taldeka

jolastea, hori bai, bakoitzak ikusiko du klase kideekin, lagun artean edo familian

jolastu nahi duen. Bestalde, jolas honek ez du batere kontsumorik sortzen, hau

da, behin sortzen denean behin eta berriz erabiltzeko ez inongo kanpo

laguntzarik behar. Gainera, sortzerakoan ere material ekologiko edo

birziklatuekin egin daiteke, eta noski ez da kutsakorra. Lehenengo bistan, agian

ez da oso erakargarria forma edo originaltasunari dagokionean, baina oso jolas

koloretsua eta bizia da.

Familia eredu desberdinak daudela erakusteaz gain, balore atxiki batzuk ere

jarri nahi izan dizkiogu gure jolasari. Ez da batere sexista, ez duelako gaur

egungo familia eredua jarraitzen eta gainera, familia bakoitzean gizonaren

nahiz emakumearen papera desberdina delako. Bestalde, arraza eta klase

sozial desberdinen arteko berdintasuna bultzatu nahi du jolasak, denak

existitzen direla azpimarratzen du, eta era berean, denak zilegi eta

errespetagarri direla transmititu. Bukatzeko, oso garrantzitsua ikusten dugu,

lehenago aipatu bezala, familia eta pertsona desberdinen arteko elkarbizitza

bultzatzea.

Jolasak helarazi nahi duen mezua potoloa da, eta aldi berean, jolasa bera

nahiko sinplea eta ohikoa da, beraz 6 urtetik gorako haurrei zuzendurik dago,

beti ere jakinda adin batetik aurrera jolasa aspergarria suerta daitekeela.

3 Bideoa

Bideoaren helburua nagusia familien jolasa azaltzea da. Bideoa 6 urtetik

gorako haurrei eta hauen gurasoei zuzendua dago. Bideoan familia eredu

desberdinak daudela transmititu nahi da nagusiki, baina beste hainbat balore

ere helarazi nahi dira. Esaterako, familia bakoitzaren karta ateratzen denean

Page 5: familien jolasa

4

familia horren eguneroko bizimodua antzeztuko dugu eta antzerki horietan

hainbat balore transmitituko ditugu: berdintasuna, parekidetasuna, elkarlana,

errespetua …

Bideoaz gain, musikak ere badu bere lekua gure lan honetan. Irudi jakin

batzuei musika jarri diegu eta horretarako musika estilo ezberdinak grabatu

ditugu osagarri bezala : pianoa, danborrak, trikitixa … Horrez gain, material

desberdinak erabiliz kartak egin ditugu eta beraz, osagai plastikoak ere ikus

ditzakegu gure bideoan. Komunikatzeko ere bide desberdinak erabili ditugu:

ahotsa, testua, irudiak …

Bideoan parte hartu duten osagai guzti hauek ezin ditugu maila berean jarri.

Batzuk nabarmenagoak baitira beste batzuk baino. Koloreak adibidez, indar

handia hartzen du gure bideoan eta garrantzi handia eman diogu horri. Kartak

ere oso koloretsua dira eta indar handia hartzen dute. Musikari dagokionez ere,

kultura bakoitzari dagokion musika jarri diogu eta horrez gain, bideoan zehar

ere musika jakin bat entzun dezakegu.

Aldi berean, hizkuntzari dagokionez, hizkuntzak ez du hainbeste garrantzia

hartzen bideo honetan, beste osagai batzuk askoz ere esanguratsuagoak

baitira. Irudiei eta bideoaren grabazioari dagokionez ere, perspektiba

desberdinak, planoak … lantzen saiatu gara.

Egin dugun bideo honetako osagaiei dagokienez, musika (gehienbat geuk

sortutakoa) kultura desberdinei erreferentzia egiteko izan da. Aldi berean,

bideoan zehar zenbait azalpen emateko eta bideoak zentzua izan dezan gure

ahotsak erabili ditugu komunikazio lanabes gisa.

Horrez gain, guk sortutako karta-jokoa ere ikusgai dugu bideoan. Honen

aurkezpena egitea baita lanaren helburua.

Gainera, leku ezberdinetan grabatu ditugu sekuentziak; une bakoitzean

egokien iruditzen zitzaigun lekua aukeratuz.

Bukatzeko, bideoaren amaieran egileen izenak jarri ditugu.

Page 6: familien jolasa

5

Hau guztia kontutan hartuta, balorazio positiboa egiten diogu lanari, nahiz

eta onartzen dugun ahuleziak ere izan ditugula. Gure indar-guneei dagokienez,

bideoaren grabazioan sentitu gara erosoen. Izan ere, plano desberdinak

sartzeko gai izan gara eta baita leku desberdinetan grabatzeko ere. Gainera,

plastika eta musika arloetan gauza politak sortu ditugula iruditzen zaigu.

Bestalde, muntaia egiteko momentuan arazoak izan ditugu formatuei

dagokienez. Honek programa bereziak erabiltzea behartu gaitu, pentsatzen

genuena baino denbora gehiago eskainiz. Horregatik, mugak eduki ditugu

bideoa muntatzeko garaian, ez dugulako nahikoa denbora izan. Ondorioz, ez

dugu nahi adina denbora eduki antzerkiak jolasarekin elkartzeko.

4 Erabilitako informazio-iturriak

La alfabetización audiovisual. Introducción al lenguaje audiovisual (Dr.

Pere marqués Graells, 2000)

5 Egunerokoa

Page 7: familien jolasa

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

6

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Lan modularra egiterako momentuan zer jolas egingo dugun erabakitzen ibili gara.

2.- ADOSTUTAKOAK

Ze jolas egingo dugun erabaki dugu: familien jolasa.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Ez dugu inolako zereginik ezarri

4.- JAZOERAK

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Gutxi gora behera nola egingo dugun, zertarako, zein mezu igorri nahi dugun… hausnartu dugu.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

XUME

Maddi Iradi

Xabier Iraola

Iera Irazusta

Uxue Loinaz

X

Saioa: 2012- 09-04

Noiz hasi: 9:00

Noiz bukatu: 11:00

Page 8: familien jolasa

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

7

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Familien jolasa zein materialekin, nola, zenbat karta, familia mota, argibideak emango ditugun ala ez, zein musika… erabiliko dugun eztabaidatzen egon gara zirriborroa egiten hasi ahal izateko.

2.- ADOSTUTAKOAK

Zein material, zein musika, familia mota , argibideak eta jolasaren azalpena zehaztu ditugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Ez dugu zereginik zehaztu.

4.- JAZOERAK

Irakaslearekin hitz egin dugu eta emandako ideietatik abiatuta zirriborroa osatu dugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Bideoa nola antolatu, pertsonaiak nola egin, muntaia nola egin… hausnartzen aritu gara.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

XUME

Maddi Iradi

Xabier Iraola

Iera Irazusta

Uxue Loinaz

X

Saioa: Arte ( 2012-09-09)

Noiz hasi: 9:00

Noiz bukatu: 10:30

Page 9: familien jolasa

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

8

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Ze musika landuko ditugun, zirriborroa ondo dagoen begiratu, adina, bideoaren gidoia jorratzen hasi eta jolasa nola egin erabaki.

2.- ADOSTUTAKOAK

Zer motatako musika sortuko dugun eta zein instrumentu erabiliko ditugun zehaztu dugu. Horrez gain, pertsonaiak egiteko arropa eta mozorroak nola lortuko ditugun erabaki dugu eta egin beharreko eskulanak nola egingo ditugun erabaki dugu ( irudiak internetetik atera, kartulinan itsasi… ). Gainera, bideoaren gidoia ere zehaztu dugu, zer behar dugun jakiteko eta jolas hori zein adinetarako den ere erabaki dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Hurrengo egunerako: Kaxa ekarri, mozorroak lortu, materiala ekarri( guraizeak, kola, errotulagailuak…) , ze lema jarriko diogun zehaztu eta irudiak begiratu.

4.- JAZOERAK

Bideoa nola antolatu erabakitzeko zalantza batzuk eduki ditugu, lan modularra egiteko denbora gutxi geratzen zaigulako.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Ahalik eta ondoen antolatu behar dugu garbi daukagu, denbora gutxi baitaukagu lana bukatzeko.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

XUME

Maddi Iradi

Xabier Iraola

Iera Irazusta

Uxue Loinaz

X

Saioa: Musika ( 2012-12-26)

Noiz hasi: 10:00

Noiz bukatu: 11:30

Page 10: familien jolasa

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

9

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Eskulanak egiteko materiala eta moduak eta musikarako kantak eta instrumentuak izan dira gaurko eguneko lanaren izpide.

2.- ADOSTUTAKOAK

Zer nolako irudiak eta tamainak erabiliko genituen erabaki dugu eta zer material behar dugun aztertu dugu. Gainera, internetetik behar ditugun irudiak aukeratu eta inprimatu ditugu kartetako irudiak errazago egiteko. Horrez gain, txostena osatzen ere hasi gara. Musikan sartu behar dugun musika nolakoa izango den eta ze instrumentu erabiliko ditugun ere zehaztu dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Irudiak marrazteaz amaitu, kantak begiratu eta margoak ekarri .

4.- JAZOERAK

Instrumentu desberdinak probatzen aritu gara, guk nahi dugun musika estiloa aurkitzeko. Horrez gain, irudiak egin ditugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Ondo antolatu behar dugu eta denbora ahalik eta gehien aprobetxatu lana ondo egin eta den estu eta larri egiten ez ibiltzeko.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

XUME

Maddi Iradi

Xabier Iraola

Iera Irazusta

Uxue Loinaz

X

Saioa: Arte eta Musika ( 2012-12-27)

Noiz hasi: 9:00

Noiz bukatu: 13:00

Page 11: familien jolasa

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

10

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Gaur, kartetako irudiak egiteaz eta marrazteaz amaitu (nahiz eta oraindik 2 falta zaizkigu) eta dagozkien kartulinetan itsasten hasi gara, familia bakoitza bere kolorean itsatsi dugularik. Horrez gain, jokoa gordeko dugun kaxa ere forratu dugu kolore desberdinez eta apaindu ere egin dugu. Gainera, musikan, musika txinoa egiteko instrumentua zehaztu dugu eta afrikarra egiteko erritmoa ere zehaztu dugu. Arratsaldean, musika hori grabatuko dugularik.

Taldekide batek piano jo behar duenez, jo behar duen kanta esaiatzen aritu da.

2.- ADOSTUTAKOAK

Lehen-bailen eskulanak amaitu eta musika grabatu behar ditugu, bideoa egiten hasteko.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Gaur arratsaldean musikako orduan musika txino eta afrikarra grabatu. Falta diren irudiak datorren astearterako amaitu, eta jokoaren argibideak inprimatu. Horrez gain, datorren astean, jokuaren kaxa eta kartak forratuko ditugu.

4.- JAZOERAK

Gaur konturatu gara, gure lanaren prozesuaren inguruko argazkiak atera behar ditugula eta gaur hasi gara egindako lanaren inguruko argazkiak ateratzen.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Aste honetan asko aurreratu dugu eta lasaiago gaude lanarekin. Gainera, ideia asko atera zaizkigu eta ondo pasatzen ari gara.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

XUME

Maddi Iradi

Xabier Iraola

Iera Irazusta

Uxue Loinaz

X

Saioa: Arte eta musika(2012-11-29)

Noiz hasi: 8:30

Noiz bukatu: 15:30

Page 12: familien jolasa

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

11

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Kartak egiteaz bukatu( marrazkiak bukatu eta plastifikatu), txostena egiten jarraitu eta gidoi teknikoa osatzen hasi, bideoa nola egin zehazteko.

2.- ADOSTUTAKOAK

Bideoaren grabaketa noiz egingo dugu zehaztu dugu eta nola ( ze plano erabiliz, non …).

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bihar, kaxa plastifikatu eta musikan pianoarekin kanta grabatuko dugu. Datorren astelehenean, bideoaren grabaketa osoa egin.

4.- JAZOERAK

Gidoi teknikoa egiterakoan arazotxo batzuk eduki ditugu, ez genekielako ze plano, non grabatu … baina azkenen irakasleen laguntzaz konpondu dugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Grabatzen ahalik eta azkarren hasi behar dugu, gerora bideoaren muntaia egiteko denbora edukitzeko.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Xume

Maddi Iradi

Xabier Iraola

Iera Irazusta

Uxue Loinaz

X

Saioa: Musika(2012-12-03)

Noiz hasi: 10:00

Noiz bukatu: 11:30

Page 13: familien jolasa

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

12

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Kaxa plastifikatu dugu eta txostena osatzen jarraitu dugu. Kanta grabatu dugu pianoz.

2.- ADOSTUTAKOAK

Astelehenean, bideoa grabatzeko zer arropa erabiliko dugun erabaki dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bihar, bideoekin probak egin eta 2 kanta trikitixaz grabatuko ditugu.

4.- JAZOERAK

Kaxa plastifikatzen arazoak eduki ditugu eta kaxaren tapa berriz ere, osatu dugu eta denbora asko kendu digu berriz ere dena egiteak.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Gaur ez dugu gauza handirik aurreratu, arazo mordo bat eduki baititugu gauzak egiterako orduan.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Xume

Maddi Iradi

Xabier Iraola

Iera Irazusta

Uxue Loinaz

X

Saioa: Musika eta Arte(2012-12-04)

Noiz hasi: 9:00

Noiz bukatu: 13:00

Page 14: familien jolasa

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

13

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoa: gaurko eguna bideoa osatzeko behar duguna grabatzen eta argazkiak ateratzen pasa dugu.

2.- ADOSTUTAKOAK

Gidoi teknikoa osatua genuenez horri jarraituz egin dugu bideoa, zenbaitetan nondik grabatu, nola egin, non grabatu … erabaki behar izan dugularik.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bihar bideoaren muntaia egiten hasi.

4.- JAZOERAK

Aldaketa batzuk egin behar izan ditugu, argiak eta lekuak ez zutelako guk nahi genuen moduan grabatzeko batere laguntzen.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Uste genuena baino luzeagoa egin zaigu bideoaren grabaketa, ea muntaia egiten nola konpontzen garen.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Xume Taldea

Maddi Iradi

Xabier Iraola

Iera Irazusta

Uxue Loinaz

X

Saioa: 2012-12-10

Noiz hasi: 09:30

Noiz bukatu: 13:40

Page 15: familien jolasa

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

14

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoaren muntaia egiten hasi gara.

2.- ADOSTUTAKOAK

Zein bideoa erabili eta zein argazki erabili adostu dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Muntaia bukatu eta txostena ere bukatu behar ditugu.

4.- JAZOERAK

Bideoa muntatzen hasitako, Movie Marker-ek ez ditu .mov.cr2 formatuak irakurtzen. Ondorioz, arazoak eduki ditugu bideoa egiterakoan eta denbora ugari galdu dugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Gaurko eguna uste genuena baino gutxiago ari gara aprobetxatzen arazo teknikoak direla eta.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Xume Taldea

Maddi Iradi

Xabier Iraola

Iera Irausta

Uxue Loinaz

X

Saioa: Arte eta musika ( 2012-12-11)

Noiz hasi: 9:00

Noiz bukatu: 14:00

Page 16: familien jolasa

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

15

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoaren muntaia.

2.- ADOSTUTAKOAK

Bideoa nola egin, zer trantsizioa jarri, musika non sartu … erabaki ditugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bihar bideoarekin amaituko dugu, azkeneko gauzatxoak egite falta da soilik.

4.- JAZOERAK

Bideoa egiterakoan arazoak eduki ditugu. Formatuaz gain, ordenagailua ere behin eta berri blokeatu zaigu eta pazientzia handiz hartu behar izan dugu bideoaren muntaia.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Gaurko egun taldekide guztientzat gogorra izan da. Bideoa egiteko genuen presioaz gain eta entregatzeko data hain gertu ikusita, denbora luzez egon gara ordenagailuaren aurrean lanean eta oso nekatuta bukatu dugu.

Orain arte, ondo antolatu gara eta lasai geunden denbora edukiko genuela uste baikenuen. Baina, azken orduko arazo hauek izan direla eta estresatu egin gara.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Xume

Maddi Iradi

Xabier Iraola

Iera Irazusta

Uxue Loinaz

X

Saioa: 2012-12-12

Noiz hasi: 08:30

Noiz bukatu: 14:30

Page 17: familien jolasa

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

16

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoa bukatu eta youtube-ra ingo.

2.- ADOSTUTAKOAK

Bideoari azkeneko ukituak eman dizkiogu eta youtubera igo dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Astelehenean, aurkezpenean zer esango dugun zehaztuko dugu. Horrez gain, txostena amaitu eta bideoa CD-ra pasako dugu.

4.- JAZOERAK

Bideoa amaitu dugu eta dena ondo gorde dugu. Ondoren, youtube-ra igo eta tutoreri gure link-a bidali diogularik.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Azkeneko aste honetan edukitako arazoak kontuan hartuta, uste genuena baino emaitza hobea lortu dugula uste dugu, nahiz eta zenbait gauza hobetu daitezkeen.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Xume

Maddi Iradi

Xabier Iraola

Iera Irazusta

Uxue Loinaz

X

Saioa: 2012-12-13

Noiz hasi: 9:00

Noiz bukatu: 12:30

Page 18: familien jolasa

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

17

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Gidoi teknikoaren zuzenketa, txostena idatzi eta bukatu eta biharko aurkezpena zehaztu.

2.- ADOSTUTAKOAK

Bakoitzak aurkezpenean esan beharrekoa adostu dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bihar bideoaren muntaia egiten hasi.

4.- JAZOERAK

Gidoi teknikoa zuzentzerako momentuan aldaketak egin behar izan ditugu pentsatutakoa eta grabatzeko unean egindakoak ez zetozelako guztiz bat.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Biharko aurkezpena ahalik eta ondoen ateratzea espero dugu.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Xume Taldea

Maddi Iradi

Xabier Iraola

Iera Irazusta

Uxue Loinaz

X

Saioa: 2012-12-17

Noiz hasi: 09:30

Noiz bukatu: 12:00