12
11 2012ko AZAROA. Ezkertiar eta Abertzaleeen aldizkaria BIZKAIA “Con margen de crecimiento” ANALISIA >> 6 ARABA “Konstituziona- lismoaren porrota” ANALISIA >> 10 Jon Salaberria aralarkidea ELKARRIZKETA >> 12 zkerra Berri ezkerra aberri aldizkaria

Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ezkerraberri fundazioaren aldizkariaren ale honek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak lantzen du

Citation preview

Page 1: Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

11 2012ko AZAROA. Ezkertiar eta Abertzaleeen aldizkaria

BIZKAIA“Con margen

de crecimiento”

ANALISIA >> 6

ARABA“Konstituziona-

lismoarenporrota”

ANALISIA >> 10

Jon SalaberriaaralarkideaELKARRIZKETA >> 12

zkerraBerriezkerra aberrialdizkaria

Page 2: Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

21 legebiltzarkideZORIONAK

zkerra Berrialdizkaria

EzkerraBerriFundazioakgizartean eztabaidazabaltzekoegiten duenekarpena.

Erredakzio taldea:

Patxi ZabaletaRebeka UberaDani MaeztuAser LertxundiA. Iturriagaetxebarria

Diseinua:Aser Lertxundi

Inprimategia:Iratxe grafika

karagarrizko tresna daukagu esku artean. Gure esku dago tresna hori, herritarren eta Euskal Herriaren zerbitzura jartzea, ezkerretik eta abertzaletasunetik. Bakea eta norma-lkuntza soziala eta politikoa eraikitzeko; eredu aldaketa bideratzeko, gaur egungo krisi

ekonomiko eta sozialari aurre eginez; eta politika egiteko beste praktika bat indarrean jarri eta zabaltzeko.

21 eserleku lortzea benetan ikaragarria da! Lehenengo aldia zen, egoera nahiko normalizatuan, nahiz eta oraindik ez gauden egoera politiko eta sozial normalizatu batean, ezker abertzale zibil ta zabala legebiltzarreko hauteskundeetara aurkezten zela, eta esan dezakegu lorturiko emaitzak oso onak direla, nahikoak eta oso duinak. Arro egoteko modukoak, bai! Gipuzkoan lehenengo indarra, Bizkaian bigarren indarra eta gorantz eta Araban bigarren indarra, emaitza bikainekin.

Baina badirudi, Gipuzkoako emaitzak, hobekiago esanda, egon zitezkeen gehiegizko aurreikus-penek, hainbat komunikabideetatik eginiko balorazio ezkorrek, ehbilduren “aurkako frontea-ren” ingurumarian, hainbat eta hainbati sinestarazi nahi izan diotela Euskal Herria Bilduk lortu-riko emaitzak kaxkarrak izan direla. Hau esan da ere, argi utzi nahi dugu hauteskunde atarian, hauteskunde kanpainan zehar eta emaitzak merezi duten sakontasunez aztertuko ditugu-la, autokonplazentziatik ihes eginez, eta begi autokritikoetatik. Aipaturiko esparru guztietan egon izan diren faktore guztiak ebaluatuz: EAJ-ren beldurraren mezua (PP eta PSE-EEren bozka potentzialak bereganatzeko); Gipuzkoako gobernuak bere agintaldi osoan aurrean izan duen fronte anitza; kudeaketan asmatu ez izana, aldaketaren komunikazioa, mezua, pedagogia, azken finean herritarrekiko harremana; kanpainaren estrategia, eta abar luze bat. Baina bada, faktore bat, guztioi kezka berezia sortu beharko ligukeena: abstentzioa alde batetik eta gazteen parte hartzea bestetik. Izan ere, ez baitugu lortzen herritarren parte hartzea aktibatzen eta igotzen; eta kezka-tzekoa baita gazteen parte hartzea benetan kaxkarra izan dela (mahai desberdinetan hartutako datuek hala ondorioztatzen dute). Zehatzagoak izateko 18–30 adin tarteaz ari gara. Bai epe motzera, eta epe luzera kezkatzeko datuak, beraiek baitira herri honetako etorkizuna. Beraz, badaukagu zertaz hausnartuz, gure eguneroko praktika politikoa herritarrekin elkarla-nean uztartzeko, guztion artean herria eraikitzeko. Erakundeak herritarrei irekiaz, politikagintza herrigintza bilakatuz.

Aipatu beharrekoa ere, ezkerreko erreferentzia bakarra bilakatzen garela legebiltzarrean. Baina horrek begiak irekitzen lagundu behar digu, kanpoan geratu diren ezkerreko eragile politiko, sozial zein orotariko agenteekin elkarlana aktibatzeko eta indar metaketan jarraitzeko. Aldaketa soilik guztion elkarlanaren bidez etor daitekeelako, herritik etorriko delako, herritarren eskutik, guztiok batera arituz, herri proiektuaren gauzatzean, defentsan.

Orain beraz, lanerako momentua da, esandakoa egiteko eta egiten duguna esateko. Garden-tasun osoz jokatuz, pertsonak ardatz izanik justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri solida-rioagoa eraikitzeko.

I

Edito

riala

Datorren aleko gaia: EKONOMIAe-mail bitartez zuen artikuluak bidal ditzakezue.Ale bakoitzean josotako 2 iritzi artikulu argitaratuko dira. ANIMATU!

Aduanaren Txokoa 16-1831001 IRUÑA

www.ezkerraberri.org Tel: [email protected]

Page 3: Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

27  

21  

16  

10  1  

auteskunde ostean, ohi denez, analisi ezberdi-nak irakurtzeko aukera izan dugu. Nekez egon gaitezke guztiekin ados, baina, orokorrean EAJren

garaipena eta konstituzionalismoaren porrota izan dira ge-hienek azpimarratu dituzten ideiak. EHBilduren emai-tzak gutxietzi dituenik ere izan da, baita ezkerreko indar kritikoen gorakada aipatu ez duenik ere. Baina datuak xehetasunean aztertzeak bestelako informaziorik ere eman diezaguke: gizartearen despolitizazioa, alderdi ezberdinen garapena, mezuen egokitasuna, etab.

Egin dugun azterketan alderdiek eta hauek betetzen du-ten espazio soziopolitikoan oinarritu gara. Esan daiteke EAE mailan 4 espazio soziopolitiko gailentzen direla: ezker-eskuin konstituzionalistak (PSE-PP) eta ezker-es-kuin abertzaleak (EHBildu-EAJ). Bada, baita, 5. espazio kritikoa deritzana bozkatzaileen %10a inguru, gehien-goak alderdi ezkertiarrak bozkatzen dituena. Espazio hauen arteko mugimendu hipotetikoak aztertzen saiatu gara, baita, abstentzioak urteetan izan duen garapena eta hauen ondorioak.

H

>>

“Ezker Abertzale zabala indartsu iritsida Legebiltzarrera”

3

Ana

lisia

Page 4: Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

Luzatzen dizkizuegun grafikoetan, 90.ko hamarkadatik aurrera eman diren bozketa garrantzitsuenen garapena ikus daiteke (Legebiltzarra, BBNN, Kongresua).

Irakurketa azkar bat eginez gero, abertzalegoak azken aldian gorako bideari ekin diola esan daiteke eta 90. hamarkada hasierako kopuruetara iritsiz, baina, azken

>>

4

Ana

lisia

0  

100000  

200000  

300000  

400000  

500000  

600000  

700000  

1990   1991   1993   1994   1995   1996   1998   1999   2000   2001   2003   2004   2005   2007   2008   2009   2011   2011   2012  

Eskuin  aber.  

Ezker  aber.  

Eskuin  kons.  

Ezker  kons.  

5.esp.  

0  

100000  

200000  

300000  

400000  

500000  

600000  

700000  

800000  

1990   1991   1993   1994   1995   1996   1998   1999   2000   2001   2003   2004   2005   2007   2008   2009   2011   2011   2012  

ABERTZALEA  

KONSTITUZIONALISTAK  

20  25  30  35  40  45  

1990   1991   1993   1994   1995   1996   1998   1999   2000   2001   2003   2004   2005   2007   2008   2009   2011   2011   2012  

ABSTENTZIOA  

ABSTENTZIOA  

urteetako emaitzek, ilegalizazioa tartean, nekez erakus-ten dute EAEko benetazko argazkia. Aldagai asko ditugu aztertzeko: borroka armatuaren amaieraren eragina, es-tatuarekiko atxikimendu eza, mugimendu migratorioak, politikarien gainbera, kudeaketaren zigorra, gizartea-ren eraldaketa, indar bateratzeak, etab. Gizartea bizirik dago, eta bizirik egoteak pertsonek ideiak eta posizio-

Page 5: Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

namenduak aldatzea dakar. Hori dela eta, inor ez dadi-la harritu 90.eko hauteskundeetan EE eta garai hartan lorturiko emaitzak ezker abertzaleko bozka gisa aztertu baldin badira, ezta EAren emaitzak azken urterarte es-kuin abertzalekoak bezala. Datuekin horrela jolasteak espazio soziopolitikoaren bestelako argazkia bat ma-haigaineratzen digu eta gure gizartean ematen diren eraldaketen ikuspuntu argiagoa izateko aukera dugu.

90. hamarkadatik hona, borroka armatuaren eraginez eta estatutik emandako ilegalizazioen ondorioz, indar konstituzionalistek erakundeetan gizartearen argazkia eraldatzea lortu dute. 2000. urtean eta 2008.ean ema-ten den argazkia ez da erreala, ilegalizazioak sortua da. Kongresurako hauteskundeetan (93, 96, 00, 04, 08 eta 11) indar konstituzionalistek orokorrean emaitzak nabar-menki hobetzen dituzte beraien hauteslegoa mobiliza-tzeko gaitasuna erakutsiz (96ko emaitzak oso esangu-ratsuak dira). Tendentzia hau Amaiurrekin apurtzen da, bai krisiak eta Estatuko politika finantza munduarekin duen jarrerak abstentzio zabalagoa ekartzen duelako eta baita bi espazio abertzaleen artean sortzen den bo-rrokaren ondorioz, abertzalegoa gehiago mobilizatzen delako..

EAJk 2001eko Legebiltzarreko hauteskundeetan histo-rian izan dituen emaitza hoberenak lortzen ditu. Aipa-tzekoa da abstentzio txikia, Mayor Oreja zetorrelaren beldurrez, eta 2000.eko argazki eraldatuaren ondorioz, abertzalegoaren mobilizazioa izugarria izan baitzen (abstentzioa %20koa izan zen). Hala ere konstituziona-listek ere emaitza bikainak lortu zituzten (PPren emai-tzarik hoberenak), kontuan izan behar dugu, garai har-tan gaur egun baina 400.000 pertsona gehiago zirela erroldatuak eta horrek ere izango zuen eragina. Ordutik aldiz, EAJ behera doa, azken hauteskunde hauetan ur-teetako tendentzia apurtzea lortzen duelarik.

PSEren gainbera nabarmena da, PPrekin aurreko legeal-dian eginiko akordioak, nahiz, orokorrean krisi garaian Zapateroren, nahiz Patxi Lopez-en kudeaketak fak-tura pasa diela uka ezina baita. Hala ere hauteskunde hauetan ordezkaritza jeitsi badute ere emaitzak ez dira horren txarrak izan. PPk aldiz, burutu duen kanpaina erasokorrarekin botoak bereganatu beharrean UPyD bezelako alderdi ultra konstituzionalistarengana joatea

eragin du, baita EAJrengana baten batzu ere. 2001etik beranzko joera nabarmena da, eta badirudi PSEen ez be-zala jeitsiera oraindik ez dela egonkortu.

Amaitzeko datuen azterketa labur honetan, 5. espazio kritikoari buruzko aipamena egitea ere garrantzitsua da. Espazio honen %80a inguru ezkerreko alderdi txikiek osatzen dute eta 96az geroztik beranzko joera agertu badute ere, azkenaldian goruntza doan espazioa da. Elkarlanerako eta hausnarketarako kontuan izan beha-rreko datua, baita etorkizunean ezker abertzaleko espa-zio soziopolitikoa gehiago zabaltzeko aukera.

Beraz, zer ondoriozta dezakegu hauteskunde hauetatik. Lehenengo aldiz 4 espazio soziopolitikoak lau aukera elektoral nagusi aurkeztu dituzte. Ondorioz, azken ur-teetan, ilegalizazioak eta eskuin eta ezker abertzaleen arteko banaketak eta indarrak batzeko gaitasun ezak, sorturiko erakundeetako argazkia gizartearen irudi errealera gehiago hurbiltzen da. Eskuin abertzaleak be-ranzko joerari buelta eman dio Gipuzkoako emaitzak horretan garrantzia izan dutela uka ezina delarik. Hala ere 2011ean ezker abertzalea lehenengo aldiz espazio soziopolitiko nagusia izan zen eta hauteskunde haue-tan behera egin badu ere argazki bera mantendu da. He-rrialde honetan historikoki eskuin abertzalea gailendu da (HB lehen indarra izanik ere EA eta EAJ banaturik joan izan direla kontuan izan behar dugu), eta ondorioz nahiz eta hauteskunde hauetan emaitzak hobetu, erakundeen kudeaketa egoki bat eginez gero, datozen hauteskun-deetan ezker abertzaleak emaitzak berresteko aukera paregabea izango du. Bizkaia eta Araban, 2011ean sortu-riko indar metaketarekin hasitako bideak emaitza histo-rikoak eman ditu eta bide egokian gabiltzalaren seinale da.

Beraz, tresna paregabea dugu, gure burua ezkertiartzat eta abertzaletzat jotzen dugunok: EHBildu, Ezker Abertzale Zibil eta Zabala osatzen joateko oinarrizko tresna. Baina, aurrean dugun erronka ere ez da makala, krisi egoera honi buelta eman eta ezkerretik, justizia sozialean oinarrituz, kudeatzea posible dela erakutsi eta Herri bezala ditugun eskubideak erabakitze eskubidearen bitartez gauzatzeko bidea egitea. Herritarrekin kudeaketan asmatzeak, nahiz, barne mailan, nahiz kanpora, elkarlanerako oinarriak sen-dotzen jarraitzeak lagunduko digute helburuak lortzen.

5

Ana

lisia

Page 6: Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

6

Ana

lisia

U voto, pero no en cuanto a representación, ya que se presentaba fagocitada en distintas opciones electora-les. Debemos de seguir entablando lazos a la hora de unir sensibilidades y evitar el error histórico de los par-tidos de izquierdas que prefieren marcar sus diferencias a aunar esfuerzos para conseguir objetivos mas allá de la propia subsistencia.

De todas formas y sin caer en la autocomplacencia también hay ámbitos de autocrítica. En algunos pue-blos importantes en los que hoy gobierna Bildu, y ma-ñana quizás EH Bildu, el resultado electoral no ha sido positivo y es el PNV quien ha salido ganador, realidades como Gernika, Bermeo, Sopelana, Igorre u Orduña nos deben llevar a una reflexión sobre nuestro quehacer político municipal o sobre nuestra forma de transmitir nuestras políticas. Desde Aralar Bizkaia y desde nuestro compromiso con EH Bildu, queremos sentirnos coparti-cipes de la responsabilidad de estos resultados y que-remos aportar nuestras ideas y nuestra militancia para solventar a futuro nuestros actuales posibles errores.

Los buenos resultados y la autocrítica que hagamos nos deben dar señales de por dónde mejorar nuestro quehacer político para consolidar nuestros resultados y mejorarlos de cara a las siguientes elecciones munici-pales y forales. Estos resultados nos dejan la convicción de que aún nos quedan opciones de crecimiento, si so-mos capaces en los próximos años de implicar a más sectores en nuestro proyecto de cambio de modelo.

na vez realizado el paseo por las urnas y con un tiempo prudencial para analizar los datos con cierta tranquilidad, podemos decir que EH Bil-

du ha obtenido unos buenos resultados. Es cierto que por unos momentos las encuestas nos hicieron soñar con mariposas que aleteaban sobre la posibilidad de igualar, o casi, el número de escaños con el PNV, pero el análisis sociopolítico en el seno de la coalición, con el que iniciamos el trabajo de cara la proceso electo-ral, no era ese y las previsiones resultantes de entonces se han cumplido. Por tanto, hemos de valorar que han sido unos buenos resultados.

Referiéndonos en concreto a Bizkaia, 6.000 electores más nos han dado su confianza (con respecto a la refe-rencia de Amaiur), destacando el crecimiento en votos en las zonas urbanas como Bilbao y Ezkerraldea con in-crementos en torno al 15% alcanzando resultados his-tóricos en municipios como Barakaldo o Sestao y sin olvidarnos de los incrementos en pueblos importantes como Getxo o Galdakao. En ello ha influido fundamen-talmente el nítido mensaje de izquierdas de EH Bildu, y nos ha de mover a seguir incidiendo en esa línea. EH Bildu tiene que trabajar para poder llegar a ser refe-rente en todos estos espacios, tiene potencial y gente dispuesta a ello.

Por otro lado, un dato a subrayar en estas elecciones, es que por primera vez en las últimas 5 elecciones (hay que tener en cuenta también las ilegalizaciones), EH Bil-du consigue mayorías en unas elecciones al Parlamento Vasco en espacios que tradicionalmente han sido de centro-derecha. Los 4 grandes espacios sociopolíticos han quedado clarificados, y aunque la derecha abertza-le, liderada por el PNV sigue siendo mayoritaria en Biz-kaia, el descenso de votos es visible desde los 335.000 del 2001 cuando EAJ toca techo (EH 61000). El ascen-so en votos del espacio socio-político de izquierdas y abertzale es una realidad y resalta el acierto a la hora de unir fuerzas por un objetivo común. Pero, tampoco debemos de menospreciar ese quinto espacio crítico que se considera generalmente de izquierda que ha ob-tenido unos buenos resultados electorales a nivel de

BIZKAIACon margen

de crecimiento

Page 7: Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

11  

6  

5  

3  

0  

EAJ-­‐PNV   EH  BILDU   PSE-­‐EE/PSOE   PP   UPyD  

Lege

biltza

rkide  ko

puru

a  

Bizkaiako  emaitzak  

ALDERDIA BOZKA % ORDEZK.

EAJ-PNV 229569 38,43 11

EH BILDU 128407 21,49 6

PSE-EE/PSOE 113147 18,94 5

PP 70444 11,79 3

UPyD 10786 1,8 0

2012

1998 200920052001

EAJ-PNVEH BILDU

PSE-EE/PSOEPP

No es una arrogancia pensar que tenemos opciones de sumar a más conciudadanos/as en nuestro proyecto, pero para ello debemos arropar más nuestra labor en las instituciones con un trabajo militante, para defen-der nuestros logros políticos en las instituciones y tam-bién para ayudar a impulsar aquellos cambios necesa-rios tanto en política económica como fiscal, social e institucional. No podemos, no debemos acomodarnos. La calle es nuestro lugar y nuestra referencia, la institu-ción sólo un medio.

Behin hauteskundeetako emaitzak nahiko denbora izan ondoren, EH Bilduk emaitza onak eskuratu di-tuela esan dezakegu. Egia da komunikabideetan azal-du ziren inkestek amets egiteko aukera eman zigute-la, eta zirrara ere izan genuela zenbait momentutan, EAJrekin eserleku kopuruan berdindu genezakeelako, edo oso hurbil geratu gutxienez. Baina koalizioaren baitan egin genuen azterketa soziopolitikoaren az-terketa ez zen hori, eta horrenbestez, hauteskun-deen aurretik gure buruari jarri genizkion helburuak bete egin ditugu. Beraz, hauteskundeetan izan ditu-gun emaitzak onak izan dira. Ezkerreko abertzaleen espazio soziopolitikoak boto kopuruan izan duen gorakada nabarmena izan da, eta ageri-agerian geratu da elkarlanari eusteko erabakia onuragarria izan dela. Bizkaian ere bai, nahiz eta EAJ garaile izan den herrialdean. Baina jeltzaleek goia jo dutela ere esan daiteke. Lortutako emaitza onek eta egin beharrekoa den au-tokritikak esango digute gure jardun politikoaren no-rantza zein izan behar den, gure emaitzak egonkor-tzeko eta hurrengo udal eta foru hauteskundeetan hobetu ahal izateko. Izan ditugun emaitzek eta egi-ten dugun analisiak erakusten digute hazteko tartea izan badugula, baldin eta gai bagara gizarteko beste sektore batzuk gure proiektu komunera eta gizartea eraldatzeko gure proiektura erakartzeko.

Page 8: Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

G

8

Ana

lisia

Testuinguru honetan, aurrekanpaina hauteskundeak iragarri aurretik hasia izan da, eta herritarrek intentsi-tate apaleko kanpaina batekin egin dute topo. Sekto-re ezkertiarrenak irabazitzat jo dira mezuak garatzeko garaian, eta kanpaina beste sektore batzuk irabazteko saiakeran zentratu da, nazionalismo instituzionalaren sektorea besteren artean, neurri handi batean erakar-tzea lortu ez dena.

Nabarmendu beharrekoa da 1980tik ematen ez zen ezkerreko eta abertzaleen indar metaketa eman dela, Euskal Herria Bildu koalizioaren bitartez. Kultura poli-tiko desberdinetatik etorritako 4 eragile politikok ba-tzen gaituena indarrean jarri dugu, elkarren arteko lanari konfiantzen eta eguneroko jardunaren bitartez eutsiz.

Ezkerreko bozka abertzalea lehen indarra da Gipuzkoan, azken urteotako joerari eusten zaio beraz.

Aldaketa bat bada ordea: EHB koalizioak gauzatu duen indar metaketak, 80. hamarkadetatik aitzin ez bezala, 9 legebiltzarkide igorriko ditu Gasteizera, inoiz baino ko-puru altuagoa. Legebiltzarreko hauteskundeetako datu historikoei begiratuz gero, ezker abertzalego zabalak lortu dituen emaitza hoberenak dira, bai lortutako eser-lekuei dagokionean bai eta gorako joerari eusten zaio-lako bozka portzentajeei dagokionean ere.

Gainerako eragile politikoei dagokionean, EAJk legebil-tzarrerako azken hauteskundeei dagokionean eserleku baten galera eta bozken %4ko jaitsiera izan du. Ezin uka badaiteke ere emaitza onak izan dituela, urrun geratzen dira 2001ean lortutako 12 eserleku haiek.

Porrota alderdi espainolistek izan dute, PSE-EEk 11 pun-tuko jaitsiera eta 3 eserlekuren galera eta PPk 2 puntu-ren jaitsiera eta eserleku baten galera izan baitute.

asteizeko Legebiltzarrerako hauteskunde hauek Gipuzkoan izan duten eragina baloratzen hasi aurretik, egunotako testuinguruari buruzko zer-

tzelada batzuk aipatzea egokitzen da, emaitzen irakur-keta egiteko baliagarri izango direlakoan:

– Urtea bete da Aieteko Ituna sinatu zela, bere jarduna bertan behera uztea erabaki zuela ETAk, eta bi urte bete dira Gernikako Akordioa sinatu zela. Bakegintzaren bidean emandako gertaka-ri garrantzitsuak izan diren arren horiek guztiak, ezin esan daiteke hauteskunde hauek erabateko normalizazio politikoaren baitan eman direnik. Alderdien legea indarrean egoteak, Bateragune auzia dela eta politika egin izanagatik 5 pertso-na espetxeratuak jarraitzeak, edo eszepzio le-geria bere horretan mantentzeak, oraindik orain urratsak eman beharrean gaudela nabarmentzen baitute.

– Astintzen gaituen krisi sozioekonomikoak, egu-netik egunera herritarren egoera prekarioagoa bi-lakatu du, eta familien egunerokoa larriki zigortu, aspaldian ezagutzen ez genuen langabe tasekin eta ehunka familiarekin haien etxeetatik desjabe-tuak. Urtetako borroka sozial eta politikoei esker lortutako eskubide soziolaboralak ere, dekretu eta erreformen bitartez desegiten aritu dira.

– Azken urteekin alderatuta sekula baino eragile politiko gehiago aurkeztu bada ere, 13 Gipuzkoan, abstentzio maila azken urteotako handienetakoa izan da, %37,06arekin. Hauen artean gazte ugari dagoela ezin uka daiteke.

– Urte eta erdi da Gipuzkoako Aldundiak eta lu-rraldeko udaletxe gehienek Bildu+Aralarren alde-ko gobernu aldaketa izan zutela.

– Garapen eredu desberdinen inguruko eztabaida mahai gainean izan da, batez ere independentzia-ri, hondakinen ereduari, azpiegitura handiei eta fiskaltzari dagokionean.

Ezker Abertzale zabalak lortu dituen emaitzarik

hoberenak dira

GIPUZKOAEmaitza onak

baina ez bikainak

Page 9: Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

9   9  

5  

2  

0  

EH  BILDU   EAJ-­‐PNV   PSE-­‐EE/PSOE   PP   UPyD  

Lege

biltza

rkide  ko

puru

a  

Gipuzkoako  emaitzak  

ALDERDIA BOZKA % ORDEZK.

EH BILDU 114460 32,17 9

EAJ-PNV 113978 32,04 9

PSE-EE/PSOE 68525 19,26 5

PP 30160 8,48 2

UPyD 5271 1,48 0

2012

1998 200920052001

EAJ-PNVEH BILDU

PSE-EE/PSOEPP

Ezker Batuak eta Ezker Anitzak lortutako bozka ko-puruen baturak, aurreko hauteskundeetan elkarrekin joanda baino bozka gehiago eman badu ere, bananduta joateak eserlekurik ez lortu izana ekarri du.

Aipatzekoa ere bada, 2011ean izan ditugun bi hautes-kunde prozesuetan lortutako emaitzei dagokionean, udal eta foru hauteskundeak batetik (urtetako legez kanporatze batetik irten berri) eta Madrilekoak bestetik (ETAren jarduna bertan behera geratzen zela iragarri be-rri), Euskal Herria Bildu udalerri gehienetan lehen indar izaten jarraitu arren bozka kopuruak behera egin duela, eta EAJk udalerri gehienetan gora egin duela.

Euskal Herria Bildu fenomeno elektoral berria da, nor-malizazio politikorako lehen urrats baten testuinguruan. Maila horretan eragiten diguten faktoreak gainerako aukera elektoralei eragiten dizkien berak dira, krisi glo-balaren aurrean hauteslegoan konfiantza sortzeko gai-tasuna, burututako kudeaketaz egiten den balorazioa, eta dudarik gabe, hauteslego periferikoak duen eragina.Aukera elektoral handia garen neurrian, bozka lotura afektibotik eraginkortasun praktikora pasatzen ari da; 4 alderdien boto emaile nuklearra, zabala eta anitza dena, fidel mantendu da botoa emateko garaian. Zabala eta anitza ere baden periferiako boto emaileak, afekti-bitateak baino eraginkortasunak mobilizatzen dituena, emaitza onak lortzeko adina erakarri da, baina ez emai-tza bereziki bikainak lortu ahal izateko moduan.

Datozen hilabeteetako erronkak, herritarrak oinarri izango dituen kudeaketa eredua indartzea ahalik eta instituzio gehienetan, pertsonen ongizate sistema man-tenduko duen ekonomiaren berrindartzea, politikagin-tzak interesik pizten ez dien sektoreetara gerturatzea, eta bereziki gazteekin lan ildoak ireki eta egonkortzea izango da, honek ekarriko baitu egonkortu eta sendotu dadila gure hautesleria, eta periferia erakartzea.

Ezker Batuak eta Ezker Anitzak elkarrekin bozka

kopurua igo dute

Page 10: Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

onstituzionalismoaren feudoa izateko ospea izan omen du betidanik Arabak. Inoiz merezi izan ez duen ospea, azken hamarkadan konstituzio-

nalismoak Araban lortu dituen gehiengoak batzutan hain zabalak izan ez direlako, edo ez behintzat “feudoa” edo “bastioia” hitzak erabiltzeko modukoak, eta beste batzutan izan ez direlako, kontrakoa esan badigute ere.

Ustezko ospe horrek, ostera, Arabako mapa soziopoli-tikoa irauli egin delako sentsazioa areagotu du. Eta hor-tik hasiko gara pasa den urriaren 21ko hauteskundeen emaitzak analizatzen. Hauteskunde honetan, Araban zein EAE osoan, irabazlea baino, galtzailea dugu argiago: konstituzionalismoa. PP-PSE blokeak egundoko porrota pairatu du. “Normaltasuna” ezin da dekretuz inposatu, ezta gehiengo irreal edota itun artifizialetan oinarritu ere. Inposaketa hori, azken finean, bizi izan dugun anor-maltasunaren eredutzat har genezake, eta horrela hartu beharko lukete inposatzen saiatu direnek ere.

Abertzale eta konstituzionalisten blokeak hartuta, haien arteko indar erlazioan aurkitu dezakegu Araban gertatu den lehenengo aldaketa garrantzitsua. Alderdi abertza-leen gehiengo berria dugu herrialde honetan, baina hori ez da nahikoa Araba abertzaleon feudoa dela esateko. Ez dira besteek egindako akatsak errepikatu behar.

Norberaren bozka kopuruari begira, PP Araban lauga-rren postura eta Gasteizen hirugarrenera jaitsiera izan da hauteskunde hauetako bigarren aldaketa nabar-mena. Araba eta Gasteizko gobernuak haien esku izan arren, PP-k ezin izan du iraganeko hautesleria manten-du, seguru aski abstentziora edo EAJ-ra mugitu baita. Mugimendu honen arrazoien artean, Madril, Araba eta Gasteizen egin dituzten murrizketek eragindako nekea aurki genezake, baina baita PP-k berak astindu duen EH Bilduren kontrako beldurra ere.

PSE-EE-ren aldetik ere, jaitsiera nabermena izan da, bai-na ez agian espero zen bezain sakona, eta Araban hiru-garren postua mantentzea lortu dute, PP-ren gainetik. Azken zirkunstantzia hau, haien ikuspuntutik, kontsola-mendua izan daiteke.

K Iraulketa honetan, EAJ suertatu da garaile indarrik boz-katuena izan den heinean. Araban legebiltzarkide ge-hien lortu duen alderdia izan da, baina haien emaitzarik onenetatik urrun geratu dira. Oraingo honetan 40.000 bozka eta %25’88 lortu dute, baina 2005.urtean 50.000 bozka eta %30’67 (EA-rekin koalizioan), eta 2009.urtean 45.000 bozka eta %30’38 lortu zuten, Espainiako Kon-gresurako hauteskundeetan 32.000 bozka eta %19,06 lortu zutela egia bada ere.

5.espazioa delako horrek aparteko analisia merezi du. 3 talde aurkeztu dira espazio horren bozak bideratzeko asmoz. Aukera gehiegi eremu oso txiki eta garrantzitsu batentzako. Ondorioz, hautesleria banatu egin da eta inork ez du ordezkaririk lortu. Dena den, 5. espazio hori aintzat hartzekoa da, 3 taldeak jasotako bozkek, elkarre-kin joan balira, kualitatiboki alda lezakete argazkia, eta ezin dugu eremu sozial honen garrantzia gutxietsi, batez ere gure proiektuarekin helburu bera duelako.

Aldi berean, eta garaileak izan ez arren, Araban ezke-rreko subiranistok lortutako emaitza beste garaipen berri bat dela esan beharrean gaude. Atzera begiratzen badugu, eta ezkerreko subiranisten emaitzen ikuspun-tutik, 1998. urtera arte jo behar dugu pasa den urriaren 21ean EH Bildu koalizioak lortutako antzeko zenbakiak ikusi ahal izateko. Orduan, ETA erakundearen su etena eta Lizarra Garazi akordioa indarrean egonda, Euskal Herritarrok plataformak eta Eusko Alkartasunak 31.000 bozka (%18’59) lortu zituzten bion artean. Oraingo ho-netan, ordea, EH Bilduk 34.000 bozka (22’07%) jaso ditu. Tarteko 14 urteotan, ezkerreko subiranisten emaitzen batuketak inoiz ez du bozken %15-a lortu, indar metake-taren prozesua martxan jarri arte.

Araban, gainera, ezkerreko subiranisten indar metaketa gorantz doa, eta 2011ko Espainiako Kongresurako hau-teskundeekin alderatuta, Amaiurrek baino 1.500 bozka gehiago lortu izan du EH Bildu-k. Guztira 34.122 bozka, garaileak baino 6.000 bozka gutxiago. Jasotako bozka bakoitzak izugarrizko balioa dauka, oraingo honetan hauteskundeak irabazteko eta gobernatzeko aukera es-kura geneukalako pertzepzioa kalean egon delako, eta

10

Ana

lisia

ARABAKonstituzionalismoaren

porrota

Page 11: Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

7  

6   6  

5  

1  

EAJ-­‐PNV   EH  BILDU   PSE-­‐EE/PSOE   PP   UPyD  

Lege

biltza

rkide  ko

puru

a  

Arabako  emaitzak  

ALDERDIA BOZKA % ORDEZK.

EAJ-PNV 40018 25,88 7

EH BILDU 34122 22,07 6

PSE-EE/PSOE 30267 19,58 6

PP 29303 18,95 5

UPyD 5435 3,51 1

beraz, benetako aldaketa politiko eta sozialaren aldeko konfiantza eman digutela ondorioztatu dezakegu.

Hortan datza Araban benetako garaipena. Pausoz pau-so, ekinaren ekinez, lurraldea aldatzen doa, eta aztarna guztien arabera, aldaketa martxan dago eta hasi baino ez du egin.

2012

1998 200920052001

EAJ-PNVEH BILDU

PSE-EE/PSOEPP

La derrota del constitucionalismo

Araba siempre ha tenido la fama de ser el feudo del constitucionalismo. Una fama inmerecida, ya que las mayorías que ha obtenido el constitucionalismo en la última década en el territorio nunca han sido muy amplias, o no tan amplias como para considerar Araba un “feudo” o “bastión” del constitucionalismo; y en alguna ocasión porque tampoco se han dado esas mayorías, a pesar de que nos han transmitido lo contrario.

Esa inmerecida fama ha dejado la sensación de que el mapa sociopolítico de Araba ha sufrido un gran revolcón. En estas últimas elecciones autonómicas del 21 de octubre, más que un ganador lo que ha dejado a las claras es quién ha sido el perdedor: el constitucionalismo. El bloque PP-PSE ha sufrido una gran derrota. La “normalidad” no se puede imponer por decreto, y menos aún fundamentarla en mayo-rías irreales o pactos artificiales. Esa imposición la podríamos considerar como ejemplo de la anormali-dad que hemos vivido, y así lo deberían de ver aque-llos que han intentado imponerla. Teniendo en cuenta los bloques de abertzales y constitucionalistas, el primer gran cambio que se ha producido en Araba lo podemos encontrar en las di-ferencias que se han dado entre estos dos grandes bloques. El bloque abertzale es ahora mayoritario en el territorio, pero esa diferencia no es suficiente como para considerar Araba feudo del bloque aber-tzale. No se debemos caer en los mismos errores.

Araban, zein EAE osoan, konstituzionalismoa izan

da galtzaile nagusia

Page 12: Ezkerraberri 11. Hauteskundeen emaitzak

Jon Salaberria Aralarkidea da ia alderdiaren sorreratik, 2002tik. “Ez naiz oso ondo oroitzen, baina gogoan dut udal hauteskunde horien kanpainan parte hartu nuela”.

Udal hauteskunde horietan zer egin zenuen 2002ko udal hauteskunde horietan?

Garai horretan lanean nengoen, eta iluntzetan eta arratsaldetan aritzen nintzen. Arratsaldetan kartelak jarri eta haiman egon propaganda banatzen. Garai ho-rretan Durangon eta Bilbon aritzen nintzen. Gainera, Durangoko zerrendetan nindoan.

Zenbat kartel jarriko zenituen zure militante bizi-tzan?

Asko. Ikaragarri. Bai Durangon eta bai Bilbon. Egunen ba-ten Getxon hasi eta ibaiaren ertzetik joan eta joan, herri guztiak pasa, kartelak ipini eta ipini.

Anekdota asko edukiko dituzu?

Noizean behin izaten genituen, baina ez ere horrenbes-te. Azken hauteskunde hauetan, adibidez, Bilbon pro-gaganda banatzen ari ginela, abade batekin elkarrizketa interesgarria izan genuen (barrez).

Betetzen zaitu lan horrek?

Ez daukat inolako problemarik horrelako lana egite-ko; gustura egiten dut, gainera. Hauteskunde hauetan, adibidez, ez dut hainbeste kartel jarri. Koalizioan ere joan gara, eta hainbesteko balioa ere ez du orain kar-telak jartzeak. Betetzen nauen? Egin behar zen, eta egin dut. Gainera, lanordu arazorik ez daukadanetik erraza-go. Min ematen dit kartelak egin, eta gero ez jartzea.

Norbaitek eskertzen duen lana da?

Inguruko jendeak bai baloratzen du.

Kartelak eta bestelako materiala jartzeko legeak zo-rroztu dira aspaldian. Nabaritu duzu?

Bai. Koalizioak ere ez du kartel asko jarri. Ez du merezi kartelak ipintzen demaseko lana egitea, eta gero isunak bakarrik jasotzea.

Ze beste egiteko ditu alderdi bateko oinarrizko mi-litanteak?

Garrantzitsuena ez da kartelak jartzea militante baten-tzat. Militantzia da parte-hartzea eztabaidetan, prota-gonista ere sentitzea. Horregatik ere banago Aralarren, hasieratik sentitu dudalako parte-hartze eta hurbiltasun hori. Ez dut uste gainera, Aralarren nahia eta espiritua hori denik.

Militantzia ulertzeko modua ezberdina da adinen arabera?

Ez dut gehiegi aztertzen besteon egitea. Nik uste dut Aralarren gaudenenon ezaugarri bat dela erabakietan partaide izatea, informazioa jaso nahi izatea... Besteon zereginetan sartzea zailagoa da, bakoitza mundu bat delako. Baina ikusi dut azken hauteskundeetan, Bilbon eta Ezkerraldean, jendeak erantzun duela.

Oso ezberdina dira Durangaldea eta Bilbo militante lanean aritzeko?

Badaude ezberdintasunak hiri handi batetik herri txiki batera. Nik Bilbon ez daukat norberaren historiaren kar-garik. Eta motxila hori ez izateak badauka eragina, one-rako eta txarrerako. Bestalde, hiriburuan politika egitea gurea moduko alderdi txiki batean, zaila egiten zaigu. Baina Aralarrek parte hartu zuen, adibidez, Bilboko or-denantzen prestakuntzan. Horrek balio izan zigun jende askorengana hurbiltzeko, eta Bilduk ordezkatzen duen mundu horretara, pertsonetara, hubiltzeko. Ezagu-tzen zaituztenean, kritikatzen ziatuztelako, baina beste modu batera.

Kanpainako lanakJon SalaberriaAralarkidea

Elka

rriz

keta