Upload
others
View
4
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Etxeko eta zaintzako lana eta OsasunaIsabel Mosquera
www.oseki.eus
Osasuna faktore sozial ugarik baldintzatzen dute. Gure osasunaren egoeran eragiten duten faktoreak dira, eta desberdintasunak ere sor ditzakete herritarren osasunean. Horien artean, aipatu beharrekoa da birsortze-lana, hau da, etxeko lanak eta beste pertsona batzuen zaintza informalak uztartzen dituena.
OSASUNAREN BALDINTZATZAILE SOZIALAK
Iradokitutako aipua: MOSQUERA, I. (2019) Etxeko eta zaintzako lana
eta Osasuna. OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el
derecho a la salud. Eskuragai: https://www.oseki.eus/eu/arloak/osasunaren-
baldintzatzaile-sozialak/
ETXEKO ETA ZAINTZAKO LANA ETA OSASUNA2 www.oseki.eus
Osasuna faktore sozial ugarik baldintzatzen dute. Gure osasunaren egoeran eragiten duten faktoreak dira, eta des-berdintasunak ere sor ditzakete herritarren osasunean (1). Horien artean, aipatu beharrekoa da birsortze-lana, hau da, etxeko lanak eta beste pertsona batzuen zaintza informalak uztartzen dituena. Emakumeek egiten dute etxeko eta zaintza lanen zatirik handiena (2, 3, 4), nahiz eta gizonen parte-hartzea gora egin duen zaintza alorrean, batez ere adingabeena denean (5), baina baita menpekotasuna duten adinekoen zaintzan ere (6, 7).
Birsortze-lan horretan, zaintzaren jarduna da osasunean duen eragina ikusteko gehien aztertu den alorra. Ikerlan ugarik erakutsi dute zaintzak era askotara eragiten duela pertsonen osasun eta ongizatean, betiere zaintza motaren arabera. Adingabeen zainketan, esatera, zaintza lanetatik eratorritako nekea da gehien aztertu den efektuetako bat (8, 9), soldatapeko lanaldi bati uko egiteak edo lanaldia murrizteak dakartzan lan kostuekin batera (5, 8), osasunean dituzten ondorioak barne. “Lan ezengortasuna, langabezia eta osasuna” atalean luzeago azaltzen da laneko baldintzek eta lanik ezak osasunean duten eragina.
Menpekotasun egoeran diren pertsonen zaintzan, ikerlanek batez ere adinekoak zaintzearen ondorioak aztertzen dituzte. Zaintzailearen gainkarga da gehien aipatzen den inpaktua, hau da, zaintzaileak duen egoera fisiko, psikolo-giko, emozional, sozial eta ekonomikoan zaintzen aritzeak duen inpaktu negatiboa (10, 11, 12). Adinekoak zaintzen dituztenek, halaber, aitortzen dute bere ongizateak okerrera egin duela (13, 14), aldaketak izan dituztela euren fami-lia-harreman eta -egituretan (15, 16), parte-hartze gutxiago dutela lan munduan (13, 17) eta gizarte mailan isolatuta sentitzen direla (18, 19). Zainketan aritzen direnek osasun okerragoa ageri dute zainketan aritzen ez direnen aldean, bai buruko osasunean, bai emozioetan (20, 21) bai osasun fisikoan (14, 20) ere, eta inpaktua ez da berdina, gainera, emakumezkoen eta gizonezkoen artean (22, 23).
Zainketak, halere, ez dakartza bakarrik efektu negatiboak; zainketari eta seme-alaben hazierari egozten zaizkien efektu positiboak gero eta garrantzi gehiago hartzen ari dira. Zainketan aritzen direnek askotariko sentimendu gogobetega-rriak aipatzen dituzte, hala nola hazkunde pertsonala, balioen transmisioa, erantzukizun zentzua, eta zaintzen denare-kiko maitasun eta txera (8, 13, 15, 21, 24).
Zainketaren inpaktuek ez dute bizitasun bera gizarteko sektore guztietan. Hala, zainketan aritzen den jendea aztert-zean ikusten da emakumeek askoz lan karga handiagoa hartzen dutela euren gain gizonen aldean, eta azken horiek baino maizago aritzen direla zaintzan (22). Testuinguru ekonomiko eta sozialak gutxitu edo areagotu egiten ditu zainketaren ondorioak, eta horregatik dira desberdinak inpaktuak. Estatus sozioekonomikoa edo laguntza formala eta informala emateko sareak bezalako faktoreek zaintzailearen osasunean eta ongizatean dituzten eraginak alda ditzake-te. Ikusten denez, beharrik handieneko maila soziala eta hezkuntza maila baxua duten emakumeek pairatzen dituzte
Zainketak ez dakartza bakarrik efektu negatiboak; zainketari eta seme-alaben hazierari egozten zaizkien efektu positiboak gero eta garrantzi gehiago hartzen ari dira.
ETXEKO ETA ZAINTZAKO LANA ETA OSASUNA3 www.oseki.eus
zainketaren kargarik handienak eta, halaber, emakume horiek dira karga horiei aurre egiteko baliabide material gutxien dituztenak.
Bestetik, alde nabarmenak daude etxeko lana egitetik eratorritako inpaktuetan, lan horiek soldatapeko lanarekin uz-tartzen direnean. Etxeko lana parekidetasunean banaturik denean, etxetik kanpo lan egiteak efektu positiboa dakar emakumeen osasunean, soldatapeko lanik ez dutenen aldean. Etxeko lanen banaketa, ordea, ez denean parekidea, aipatu efektu positibo hori desagertu egiten da emakumeengan (25).
ERREFERENTZIAK4 www.oseki.eus
5 Tobío C, Agulló MS, Gómez MV, Martin MT. Pertsonen
zainketa. menderako erronka. “La Caixa” Fundazioa;
2010.
https://multimedia.caixabank.es/lacaixa/ondemand/
obrasocial/p
6 Álvarez M. Cuidados a las personas mayores en los
hogares españoles (Adinekoen zainketa Espainiako
etxeetan). Familia ingurunea. ed. Madril: Adinduen eta
Gizarte Zerbitzuen Institutua (IMSERSO); 2005.
http://www.imserso.es/InterPresent1/groups/imserso/
document
7 Discapacidad y dependencia en España (Ezgaitasuna
eta mendekotasuna Espainian). Madril; 2011 gut.
Adinekoen Atariaren Txostenak, 108. zk.
http://envejecimiento.csic.es/documentos/
documentos/pm-discapacidad-01.pdf
8 Agulló MS. Emakumeak, zainketak eta gizarte
ongizatea: haurtzaroa eta zahartzaroarentzako laguntza
informala. Madril: Emakumearen Institutua (Lan eta
Gizarte Gaietako Ministerioa); 2001.
http://www.inmujer.gob.es/publicacioneselectronicas/
document
9 Andrade LMC, Martins MMFPS, Angelo M, dos Santos
ATVMF, Martini JG. Identifying the effects of children on
family relationships. Acta Paul Enferm 2014;27(4):385-
91.
http://www.scielo.br/pdf/ape/v27n4/en_1982-0194-
ape-027-004-0385.pdf
1 Osasun Arloko Desberdintasunak Murrizteko
Espainiako Batzordea. Ekitatera bidean. Espainian
osasun arloko desberdintasunak murrizteko politika
eta esku-hartzen proposamena. Osasun eta Gizarte
Politikako Ministerioa; 2010.
https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/
prevPromo
2 Artazcoz L, Borrell C, Cortés I, Escribà-Agüir V, Cascant
L. Osasun determinatzaileak genero, klase sozial eta
lanaren alderdiak integratzen dituen ikuspegitik. In:
Borrell C, Artazcoz L, (Coord.), editors. monografia.
Epidemiologiako Espainiako Elkartea. Genero eta
osasuneko ikerketa. 1. ed. Katalunia: Epidemiologiako
Espainiako Elkartea; 2007. 21-43 or.
https://www.seepidemiologia.es/documents/
dummy/5aMonSEE
3 Cerri C, Alamillo-Martínez L. La organización de los
cuidados, más allá de la dicotomía entre la esfera
pública y esfera privada (Zainketen antolaketa esfera
publikoaren eta esfera pribatuaren arteko dikotomiaz
harago). Gazeta de Antropología 2012;28(2): 14.
artikulua.
http://www.gazeta-antropologia.es/wp-content/
uploads/GA-28-2-14-ChiaraCerri_LauraAlamillo.pdf
4 Borrell C, Palència L, Muntaner C, Urquía M, Malmusi
D, O’Campo P. Influence of macrosocial policies on
women’s health and gender inequalities. Epidemiol Rev
2014;36(1):31-48.
https://academic.oup.com/epirev/
article/36/1/31/563050
ERREFERENTZIAK5 www.oseki.eus
dependentes_no_domicilio_desabafos_de_quem_
cuida_-_DOI_104025cienccuidsaudev8i28198
16 Larrañaga I, Valderrama MJ, Martín U, Begiristain
JM, Bacigalupe A, Arregi B. Mujeres y hombres
ante el cuidado informal: diferencias en los
significados y las estrategias (Emakume eta gizonak
zainketa informalaren aurrean: aldeak esanahi
eta estrategietan). Rev Fac Nac Salud Pública
2009;27(1):50-5.
http://www.scielo.org.co/pdf/rfnsp/v27n1/v27n1a09.
17 Ferri CP, Schoenborn C, Kalra L, Acosta D, Guerra
M, Huang YQ, et al. Prevalence of stroke and related
burden among older people living in Latin America,
India and China. J Neurol Neurosurg Psychiatry
2011;82(10):1074-82.
https://jnnp.bmj.com/content/jnnp/82/10/1074.full.pdf
18 Bocchi SCM, Cano KCU, Baltieri L, Godoy DC, Spiri
WC, Juliani CMCM. Moving from reclusion to partial
freedom: the experience of family caregivers for
disabled elderly persons assisted in a day care center.
Ciênc saúde coletiva 2010;15(6):2973-81.
http://www.scielo.br/pdf/csc/v15n6/a36v15n6.pdf
19 Gonçalves LHT, Costa MAM, Martins MM, Nassar SM,
Zunino R. La dinámica de la familia de ancianos con
edad avanzada en el contexto de la ciudad de Porto,
Portugal (Adinean sartutako zaharren familiaren
dinamika Portoko (Portugal) hiriaren testuinguruan).
Rev Latino-Am Enfermagem 2011;19(3):458-66.
http://www.scielo.br/pdf/rlae/v19n3/es_03.pdf
10 Kuzuya M, Enoki H, Hasegawa J, Izawa S, Hirakawa
Y, Shimokata H, et al. Impact of caregiver burden
on adverse health outcomes in community-dwelling
dependent older care recipients. Am J Geriatr
Psychiatry 2011;19(4):382-91.
https://www.ajgponline.org/article/S1064-
7481(12)60031-1/abstract
11 Casado B, Sacco P. Correlates of caregiver burden
among family caregivers of older Korean Americans. J
Gerontol B Psychol Sci Soc Sci 2012;67(3):331-6.
https://academic.oup.com/psychsocgerontology/
article/67B/3/
12 Gratão ACM, Vendrúscolo TRP, Talmelli LFS, Figueiredo
LC, Santos JLF, Rodrigues RAP. Burden and the
emotional distress in caregivers of elderly individuals.
Texto Contexto Enferm 2012;21(2):304-12.
http://www.scielo.br/pdf/tce/v21n2/en_a07v21n2.pdf
13 Pimenta GMF, Costa MAS, Goncalves LHT, Alvarez AM.
Profile of the caregiver of dependent elderly family
members in a home environment in the city of Porto,
Portugal. Rev Esc Enferm USP 2009;43(3):609-14.
http://www.scielo.br/pdf/reeusp/v43n3/en_a16v43n3.
14 Nardi E, dos Santos L, de Oliveira M, Sawada NO.
Dificuldades dos cuidadores familiares no cuidar de
um idoso dependente no domicílio. Ciên Cuid Saúde
2012;11(1):98-105.
http://www.revenf.bvs.br/pdf/ccs/v11n1/13.pdf
15 Araújo IM, Paul C, Martins MM. Cuidar de idosos
dependentes no domicilio: desabafos de quem cuida.
Ciênc Cuid Saúde 2009;8(2):191-7.
https://www.researchgate.net/
publication/240989681_Cuidar_de_idosos_
ERREFERENTZIAK6 www.oseki.eus
23 Garcia MM, del Rio M, Marcos J. Desigualdades
de género en el deterioro de la salud como
consecuencia del cuidado informal en España (Genero
desberdintasunak osasunaren narriaduran Espainian
ematen den zainketa informalaren ondorioz). Gac
Sanit 2011;25(Suppl):100-7.
http://envejecimiento.csic.es/documentos/documentos/
gacetasanitaria2011-garcia-desigualdades-01.pdf
24 Chan SW. Family caregiving in dementia: the Asian
perspective of a global problem. Dement Geriatr Cogn
Disord 2010;30(6):469-78.
https://www.karger.com/Article/Pdf/322086
25 Bacigalupe A, Martín U. Desigualdades sociales en
la salud de la población de la Comunidad Autónoma
del País Vasco (Euskal Autonomia Elkarteko gizarte
desberdintasunak herritarren osasunean). La clase
social y el género como determinantes de la salud
(Klase soziala eta generoa osasunaren determinatzaile
gisa). Gasteiz: Arartekoa; 2007.
http://www.ararteko.net/RecursosWeb/
DOCUMENTOS/1/1_701
20 Pinquart M, Sorensen S. Differences between
caregivers and noncaregivers in psychological health
and physical health: a meta-analysis. Psychol Aging
2003;18(2):250-67.
https://www.ncbi.nlm.nih.gov/
pubmed/12825775?dopt=Citation.
21 De Oliveira APP, Caldana RHL. As repercussões do
cuidado na vida do cuidador familiar de idoso com
demência de Alzheimer. Saúde Soc 2012;21(3):675-85.
http://www.scielo.br/pdf/sausoc/v21n3/13.pdf
22 Larrañaga I, Martin U, Bacigalupe A, Begiristain
JM, Valderrama MJ, Arregi B. Impacto del cuidado
informal en la salud y calidad de vida de las personas
cuidadoras: análisis de las desigualdades de género
(Zainketa informalaren inpaktua zaintzaileen osasun
eta bizitza-kalitatean: genero desberdintasunen
analisia). Gac Sanit 2008;22(5):443-50.
http://www.gacetasanitaria.org/es-
pdf-S0213911108724191