44
hh ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU ETA IRUDIKATU • EKARPENA: BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIAK GALDEIDAZUE: JOSEBA ETXEBESTE • JOSUNE BEREZIARTU 111 Etxeko irakaskuntza eskolara joan gabe hik hasi 4 EURO • 2006KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA GAIA

ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

hhE L K A R R I Z K E TA : J O S U T X A PA R T E G I • E S P E R I E N T Z I A : B E G I R AT UE TA I R U D I K AT U • E K A R P E N A : B U S T U R I A L D E K O E S K O L A T X I K I A K •G A L D E I D A Z U E : J O S E B A E T X E B E S T E • J O S U N E B E R E Z I A R T U

111

Etxeko irakaskuntzaeskolara joan gabe

hik hasi4 EURO • 2006KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

GAIA

Page 2: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA
Page 3: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 . Fax: 943/ 372 154; www.hikhasi.com;Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua:Ainhoa Azpiroz. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Miren Guilló. Erredakziobatzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito Rodriguez, Maite Saenz, Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Abel Ariznabarreta,Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga,Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Juanjo Otaño, Matilde Sainz eta Pruden Sudupe. Administrazioa: Arantxa Goiburu. Diseinua: TRAM•Graf!k. Maketazio:Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azaleko irudia:Argazki Press. Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2006-IX-25). Kopurua:3.500 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

aurkibidea8gaia

ETXEKO IRAKASKUNTZAIraila iristearekin batera, haur gehienak hasi dira eskolan,baina ez denak. Batzuek etxean ikasiko dute, gurasoek iraka-tsiko diete. Eskolara joatea baino hobea iruditzen zaielako egi-ten dute aukeraketa hori. Euskal Herrian ez dago oso hedatuahomeschooling-a, eta legea ere ez da berdina leku guztietan.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACION,UNIVERSIDADES E INVESTIGACION

18elkarrizketa

JOSU TXAPARTEGI “TXAPAS”Beste hainbaten moduan, Zarauzko ikastolako“Txapas” maisua aurten erretiratu da. 32 urtetan ira-kaskuntzan aritu ostean, pozik utzi die errelebua ira-kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu.

5 editoriala

6 kronika

8 gaia

ETXEKO IRAKASKUNTZA18 elkarrizketaJOSU TXAPARTEGI “TXAPAS”26 esperientziaEnergia Bizi erakusketa28 esperientziaBegiratu eta irudikatu Artistak eta ikasleak batu dituen erakusketa

32 ekarpenaBusturialdeko Eskola Txikiak

34 galdeidazue Joseba Etxebeste

37 berriak

41 ...goza nazazu gehiago!Denon zereginaErramun Osa

42 Atzeko atetikJosune Bereziartu

Page 4: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

Harpidetza orria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Page 5: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 5

e d i t o r i a l au r r i a

DDaattoorrrreenn oottssaaiilleeaann hhiizzkkuunnttzz eerreedduueenn lleeggeeaa eezzttaa--bbaaiiddaattuukkoo oommeenn ddaa GGaasstteeiizzkkoo LLeeggeebbiillttzzaarrrreeaann

Hizkuntz ereduak ezarri zirenean,edozein zelarik ere aukeratutako ere-dua (A, B edo D), 16 urterekin ikasleguztiek euskara ezagutuko zutela etaerraztasunez hitz egiteko gai izango zi-rela esan zen. Horrela jaso zen legean.Eta legeak ez du bere helburua bete.

Porrota nabarmena izan da. EAE-ko aurreko Hezkuntza Sailak eginda-ko ebaluazioaren arabera, D ereduanikasi dutenen artean 2/3ak soilikgainditu du hizkuntzaren ezagutzaneurtzeko Europan homologatutadagoen froga. Hau da, ALTE froga.

Zer egin horren aurrean? Euskaraezagutzeko helburua betetzen ez de-nez, neurri zehatz eta sakonak hartubeharko liratekeela deritzogu.

Herritar horien eskubideak uka-tzen eta urratzen ari dira. Ikasle guz-tiei bermatzen zaie gaztelania ongiezagutzea. Zergatik ez, ordea, eus-kara?

zan galiziera diren moduan.3.- Gaztelaniaren nagusitasuna

hain handia izanik (prentsa, kalekohizkuntza nagusia, lan harremanak,instituzioak, merkatua, telebista, in-terneta...), esparru guztietan era-gingo duen herri plangintza gau-zatzea ezinbestekoa da (familia-es-kola-kalea-lana-komunikabideak).

4.- Irakasle berri guztiak bihizkuntza ofizialetan ongi treba-tuak egotea.Hurrengo hamar urtee-tan EAEko irakasleen erdia erretiratuegingo da, eta berri ugari sartu.

Goian aipatu neurriekin ez daziurtatuko, seguruenik, bi hizkun-tzen oreka. Baina neurri horiek gabeez dela lortuko ziur gaude.

Itxurakeriarik ez! Har ditzagunbehar-beharrezko diren neurriak.Babes ditzagun herritarren hizkuntzeskubideak. Izan gaitezen behingozausartak eta koherenteak.

Duela urte batzuk Urola-Kostanegindako ikerketa baten arabera,etxean euskaraz hitz eginez eta esko-lan euskaraz (D eredua) ikasiz, 12 ur-terekin bi hizkuntzak (gaztelania etaeuskara) maila beretsuan aurkitzenomen ziren erabilerari dagokionez.Eta 12 urtetik aurrera gaztelaniaren al-de igotzen zen.

Esan dugu, bi hizkuntzen ezagutzabermatu nahi bada, neurri sakonakhartu behar dira. Zer neurri mota baina?

1.- Legedi esparruan, euskaragaztelaniaren parean jarri. Gauregun, Espainiako Konstituzioak gaz-telania jakitera derrigortzen gaitu de-nok. EAEko estatutuak, berriz, euska-ra hizkuntz ofiziala izendatzen baduere, ez du derrigorrez ezagutzerabehartzen. Euskara eskubidezko,aukerazko hizkuntza baino ez da.

2.- Eskola hizkuntza euskaraizatea. Katalunian katalana eta Gali-

“Nire alabak 8 urte daramatza eskolan eta ezdu euskaraz hitz egiten oraindik” (Luz Albaetorkin kolonbiarra).“Euskalduntze prozesuan eskolak egiten duegin behar duena, orain, gizarteari eskatubehar zaio berea egitea” (EAEko politikoa).

Page 6: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

6 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

H i z k u n t z a e r e d u e n a u z i a d a g o

D ereduak gora egin duEuskal Herri osoan

Ipar Euskal Herriko irakaskuntzaneuskararen presentzia haziz doa. Gauregun Iparraldean dauden 145 ikaste-txetatik 55etan eskaintzen dituzte ikas-ketak euskaraz. Horietatik 25 dira Seas-karen ikastolak, eta horietan ikasketakosorik euskaraz egiten dira. Guztira2.263 ikaslek ikasiko dute aurten ikas-toletan, pasa den urtean baino 90gehiagok.

Seaskak Baigorrin ireki berri duenama eskola 12 haurrekin hasi da mar-txan. Herriko gurasoen ekimenez etaBasaizea Baigorriko kultur elkartearenlaguntzaz abiatu da. Dena den, Hez-kuntza Ministerioarekin hitzarmena si-natu zenetik lehen aldia izango da Se-askak bertako irakaslearen eta besteirakasle postu baten kostua beregainhartzen dituela.

Bestalde, eskola publikoan sei ikas-

gela elebidun berri ireki dira; Arbonan,Bidarten, Getarian, Amorotzan, Baio-nako Malygarin eta Miarritzeko Ther-mes Salinesen.

Euskal Hazia elkarte kristauak bostpostu erdi elebidun zabaldu ditu, fran-tses hutsekoak kenduz. Euskarazkoirakaskuntzaren presentzia hazi da, be-raz.

Abuztuaren 30ean ekin zioten Zu-beroa, Lapurdi eta Baxenafarroakoikasleek ikasturteari. Nafarroakoek,ostera, irailaren 7an eta Gipuzkoa, Biz-kaia eta Arabakoek hilaren 8an.

Nafarroan guztira 87.178 ikaslekhasi dute ikasturtea, % 24,8k D ere-duan. G ereduan, berriz, % 53,4 ikasledaude eta A ereduan % 21,6. Campoykontseilariak D ereduaren igoera go-ranzkoa dela esan du, baina igoeranahiko txikia da.

Bien bitartean, Tontxu CamposekDebako Luzaro ikastetxean eman zionikasturteari hasiera. Aurten, “eskola in-klusiboa” indartzeko berrikuntza pro-gramak abian jarriko dituela aipatu du,herri txiki eta handietako ikasle guztieiarreta ona eskaini eta bermatzeko as-moz.

Ereduei dagokienez, ikasleen %44,2 arituko da D ereduan, iaz baino % 2gehiago. B ereduan % 23,3, aurreko ur-tearekin alderatuz % 1 baino gutxiagoigo da. Eta azkenik, A ereduan % 22,4kikasiko dute.

Patxi Larrainzar Iruñekoikastetxean 86 haurrek egin zuten

aurrematrikula D ereduan, baina75entzako lekua besterik ezdago. Haur horien gurasoek

seme-alabak auzoan ikastekoeskubidea dutela aldarrikatu dute,

baina badirudi NafarroakoGobernuak D ereduan laugarrenlerroa zabaltzeko ideia baztertu

duela. Oztopoak oztopo, 2006-07ikasturtea hasi da eta hamaika

haur horiek Arrotxapeakoikastetxean hasi dute ikasturtea.

Gurasoen Elkarteko ezohikobilera batean hala erabakita,

elkartearen gelara eraman dituztehaurrak, zuzendariaren

oniritziarekin. Orain gurasoakplangintza berri baten zaindaude. Hezkuntza Saileko

kideekin bilera egiten saiatubadira ere, ez dute inolako

erantzunik jaso. Beraz, ez dakitezer pasako den haur talde

honekin, baina espero duteikasturtea bertan amaitu

ahal izatea.

kronika

Page 7: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 7

g a t a z k a a n i t z e n o i n a r r i a n

Estatu handietan ezin den mila saio sozial probagenezake guk, askatasunean, justizian, lanarenorganizazioan, begiratasun poliziakoan,garraioetan, heredentzi eta jabego kapituluetan,urbanismoan, edozertan. Horixe bakarrik nahidugu. Geure eredua, geuretzat.Joxe Azurmendi

Estatu frantsesa irakas-le kopurua jaisteko egi-ten ari den politika sala-tzeko mobilizatu dirairakasleak

Hezkuntza publikoko hainbat sin-dikatuk, UNSA/Hezkuntza, FERC/CGT,FSU eta SGEN/CFDTk, greba antolatuzuten baliabideen murrizketa eta gelenitxiera salatzeko. Baionako Herrikoetxearen aurrean elkartu ziren, presioaegin eta baliabide gehiago lortzekoasmoz.

Urtero, ikasturte hasieran, ohikoaden errealitate honen aurkako protes-tak izan ohi dira. Eta, urteroko eraba-kien ondorioak pilatzen doaz. Estatuak8.700 lanpostu kentzea aurreikusia du.Zentroetan ikasleak gora egiten dute,baina irakasle postu gutxiago daude.Ikasgelak beraz, beteta daude.

Horrez gain, tokian tokiko errealita-

Gazte batek A ereduan ikasi etaeuskara ikasi ez zuelako jarritako

salaketa atzera bota du epailebatek. Sopelako neska gazteak bere

garaian Euskara irakasgaian notaonak izan arren, oinarrizko

mailarik ez zuela lortu adierazi du.Horregatik, ekainean salaketa jarri

zion Hezkuntza Sailari. 10.600 euroeskatzen dizkio horrek sortu

dizkion kalte-ordainengatik. Azkenbi urte hauetan euskaltegira joanda oinarrizko maila lortzeko eta

lan eskaintza publikoetara aurkeztuahal izateko. Gasteizko

administrazioarekiko auzi epaileak,ostera, atzera bota du argudio hori.

Emaitza onak lortzeak ez duelaesan nahi EGA maila lortu behar

denik. “Emaitza derrigortasunik” ezdagoela adierazi du. Bestalde,

Hezkuntza Sailak bere funtzioakbehar bezala bete dituela esan du,

eta Sopelako ikastetxe publikoak“estandarren barruan” eskaini

zuela bere zerbitzua.Eva de Miguel erizain gaztearen

abokatuak dio Euskal HezkuntzarenLegea 1993koa dela eta ordutikebaluazio jarraia egin beharra

zegoela. Izan ere, egun agerikoadela A eta B ereduek ez dutela

euskalduntzen, eta D ereduak erenekez egiten duela. Abokatuaren

iritziz, kasu honetanjurisprudentziarik ez da ezarri, eta

beste epai bat izan dezaketenantzeko beste salaketa batzuk etor

daitezke.

teak ez direla kontuan hartzen aipatudute, eta landa guneetan are agerikoa-goa dela baliabide falta. Herri hizkun-tzak ez direla aintzat hartzen diote, etaondorioz, ez dagoela elebitasuna lan-tzeko baliabide egokirik. Ahalmen urri-ko haurren kasuan ere, baliabide asko-rik ez dela ematen aipatu dute.

Pirinio Atlantikoetako Departa-menduan ikasturte honetan pasa dene-an baino 300 haur gehiago matrikulatudira, eta aurreko ikasturtean baino seiirakasle gutxiago daude.

Biga Bai hezkuntza publikoko gu-rasoen elkartea kezkaturik dago. Izanere, alde batetik gela anitz zabaldu di-tuzte euskarazko lerroan, 8 postu erdiberri irekiz, baina itxi ere egin dituzteeta 6 postu erdi kendu.

Horrez gain, eredu publikoan bikezka nagusi daude. Alde batetik, herriguztietara zabaldu nahi da eredua. Ira-kasle eta gurasoen elkarteak eskaintzaeman den herri orotan bete dela esandu, eta eskaintza hori zabaldu behar de-la. Bestalde, ikasleen euskara kalitateabermatzea nahi dute. Izan ere, ikasleeneuskara maila ez da neurtzen hezkun-tza publikoan. Eta irakasleena ere ez,eta kasu anitzetan ez dute ez EGA ezeuskara probarik gainditu. Horregatik,ikasleen euskara maila neurtzeko tres-nak sortzeko eskatzen diote EEP Eus-kararen Erakunde Publikoari.

Page 8: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

G A I A

8 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

Etx

eko

ir

aka

sku

ntz

a

Page 9: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

Iraskuntza unibertsala eta derrigo-rrezkoaren ondoren, herrialde gara-tuetan beste irakaskuntza mota bat sor-tu da: familiek euren seme-alaben hezi-keta beren gain hartzea erabakitzen du-te, modu arduratsuan eta etxean ber-tan. Eskola etxean, familian ikasi, fa-miliako heziketa, etxeko heziketa, etxe-an ikasi, eskolarik gabe hezi, homes-chooling, unschooling, learning other-wise... modu askotara deitzen zaio. Ezda eredu hobea edo txarragoa, beste al-ternatiba bat gehiago baizik. Batzuen-tzat egokiagoa izango da, eta beste ba-tzuentzat ez. Izan ere, etxean irakaste-ak baldintza batzuk eskatzen ditu, etahoriek eduki ezean, hobe eskolara joa-tea. Horrez gain, legeak eta inguruakere ez dute asko laguntzen hainbat he-rrialdetan.

Etxean hezteak zera esan nahi du:seme-alaben heziketaren kargu egiteamodu integralean, bai ezagutzak etaabildadeak hartzeko, bai balioak etaprintzipioak transmititzeko, eta beraz,funtzio horiek ez uztea inongo hezike-ta instituzioren esku.

Zergatik aukera hau?Euskal Herrian gutxi dira etxean

gelditzen direnak ikasten, eta gutxi ho-riek zenbat diren jakitea oso zaila da.Hemen ez dago inolako elkarterik; bai,ordea, estatu espainiarrean eta fran-tziarrean. Edonola ere, denek ez dutehaietara jotzen. Batzuei ez zaie gusta-tzen beren burua argitara ateratzea, in-guruan oraindik ere errezelo ugari sor-tzen baititu.

Bide zaila dute, baina euren ideiakgarbi dituzte. Aldaketa sakonak bizi-tzen ari garen unean bizi gara, eta ingu-runeak balioak transmititzeko zuenfuntzioa galdu egin duela iruditzenzaie. Eskola, ostera, gaindituta dagocurriculum hezigarria eskaintzeko be-harrarekin, eta “ezkutuko curriculume-

Eskolatu gabe etxean ikasten

ko” hezitzaileak falta dira. Gauzak ho-rrela, eskolak ezin dituela berme guz-tiak eskaini uste dute, eta beraz, ez da-goela arrazoirik beste heziketa aukerakbaztertzeko. “Guk, guraso eta tutore le-galok, gure seme-alaben heziketarenerantzuleok, heziketa eredu batean si-nesten dugu: aldakorra den munduanherritar arduratsuak izateko gaitasunakhartzeko aukera emango duen hezike-ta nahi dugu, gatazka pertsonalak ku-deatzeko gai izan daitezela, eta gauregun jasotzen dugun informazioa etadatu pila ulertzeko gai izan daitezela. Ezdugu uste pertsona guztiek bide bere-tik lortuko dutenik xede hori. Horrega-tik, etxean irakastea alternatiba balia-garria da gizarte heldu, plural eta bene-tan demokratikoan”.

Bide hau hautatzen duten guztiekez dituzte arrazoi berberak izaten, nos-ki. Batzuek zio erlijioso edo ideologi-koak izaten dituzte. Beste batzuek bidehau egokiago ikusten dute euren seme-alabek ezagutzak eta trebetasunak es-kura ditzaten.

Nola irakasten dute etxean?Irakasteko metodoak askotarikoak

dira, eta gurasoen esku egoten da. Ba-tzuek curriculum ofiziala jarraitzen du-te. Beste batzuek erreferentziatzat har-tzen dute berau, baina seme-alabek gaizehatz batzuekiko duten interesariematen diote lehentasuna eta moduerakargarriagoan lantzen dute. Bestefamilia batzuek haurraren kuriositatenaturalaz baliatzen dira eta ez dute ino-lako curriculum ofizialik jarraitzen.

G

- Zer moduz eskolan?- Ez naiz eskolara joa-

ten. Etxean ikasten dut.- !!!???Gutxitan espero dugu

horrelako erantzuna hainohikoa den galdera horrenaurrean. Hori entzundako-an,batzuek beldurra senti-tuko dute,beste batzuekpoza,edo zalantza,kon-fiantza eza,kezka,kuriosi-tatea...

Giza Eskubideen Adie-razpen Unibertsalak zeradio 26. artikuluan:oina-rrizko eskolatzea derrigo-rrezkoa dela eta gurasoeklehentasunezko eskubideaedukiko dutela seme-ala-bei eman zaien heziketaaukeratzeko.

Hor lekua izango lukeetxeko irakaskuntzak.Baina herrialdeen araberalegeak aldatu egiten dira.

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 9

Page 10: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

10 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

Legezkoa al da?

Euskal HerrianPortugalen9/79 Legeak dio gurasoak direla

seme-alaben lehenengo erantzuleak,eta heziketa hori gauzatzeko hiru mo-du aurreikusten ditu: publikoa, priba-tua eta familia (553/80 lege dekretua).Etxeko heziketaren hautua egitekofamiliak tokiko hezkuntza adminis-trazioari jakinarari behar dio eta eba-luazio probak egin behar dituzte 4, 6eta 9 urterekin.

Britania HandianEtxeko irakaskuntza legala da.

The Education Act 1996 (England andWales) 7. atalak zera dio: gurasoek es-kolatzeko adinean dauden seme-ala-bei euren adinaren, gaitasunen etaabildadeen araberako heziketa era-ginkorra emango diete denbora guz-tian, eta baita behar duten heziketaberezi guztia ere, eskolara bidalizedota beste modu batera.

Italian1994ko 297. lege dekretuak zera

dio 110. artikuluan: gurasoek berengain har dezakete seme-alaben (derri-gorrezko) irakaskuntza. Hautu horiegiten duten gurasoek gaitasun eko-nomikoa eta teknikoa dutela egiazta-tu behar dute eta dagokien hezkuntzaautoritateari jakinarazi behar dioteurtero.

AlemanianEtxeko irakaskuntza ilegala da.

Hainbat familia auzipetuak izan diraeta isunak ezarri dizkiete. Edonolaere, etxean jarraitzeko aukera emanzitzaien.

HerbeheretanSeme-alabei etxean irakatsi nahi

baldin bazaie, hezkuntza agintarien-gana jo behar da baimen eske. Syntaxelkartearen esanetan, eskaeren % 90ezeztatu egiten dituzte agintariek.

Etxean irakastea legeztatuta dagoIpar Euskal Herrian. Estatu frantzia-rreko 1998ko abenduaren 18ko Hez-kuntza Kodeak (1882ko martxoaren28koa aldatzen duena) jasotzen du es-kubide hori.

L. 131-1 artikuluaIrakaskuntza derrigorrezkoa da se-

xu bietako haurrentzat, frantses zeinatzerritarrentzat, 6 eta 16 urte bitartean.

L 131-2 artikuluaDerrigorrezko irakaskuntza modu

hauetan eman daiteke: ikastetxe publi-ko edo pribatuetan, familian gurasoekedo gurasoetako batek, edo eurak au-keratutako edozein pertsonak.

L 131-5 artikuluaL 131-1 artikuluan definitutako de-

rrigorrezko eskolaldiaren garaian dau-den haurren arduradunek haurra esko-la publiko edo pribatu batean matriku-latu behar dute. Edo bestela, udalari,Akademia Ikuskaritzari eta HezkuntzaNazionaleko Zerbitzuetako Departa-mentuko zuzendariari jakinarazi beharzaio familian irakatsiko diotela. Kasuhorretan, urtero adierazpen bat eskatu-ko zaie.

Haurrak 6 urte betetzen dituen urte-ko ikasturte hasieran egin beharko daaipatutako derrigorrezko prozeduraguztia, eta 16 urte bete arte ikasturte ha-siera bakoitzero egin beharko da.

Bizilekuz edo irakaskuntza moduzaldatuz gero, betebehar berberak ja-rraitu beharko dira aldaketaren ondo-rengo zortzi egunen buruan.

L 131-10 artikuluaDerrigorrezko eskolaldi garaian

dauden eta irakaskuntza familian jaso-tzen duten haurrei galdetegi bat pasa-tzen dio dagokion udalak lehen urtetik

hasita eta bi urtero. Galdetegiaren xe-dea da haurraren arduradunen arra-zoiak jasotzea, eta egiaztatzea haurra-ren osasunak eta familiaren bizi baldin-tzak egokiak direla familian irakasteko.Galdetegiak ez du ezer esaten irakas-kuntza kalitateari buruz. Emaitzak Aka-demia Ikuskaritzari eta Hezkuntza Na-zionaleko Zerbitzuetako Departamen-tuko zuzendariari jakinarazi behar zaiz-kio.Bi urtetik behin berritu behar da.

Galdetegia betetzen ez bada, depar-tamentuko Estatuko ordezkariak bidera-tuko du.

Familiaren adierazpenetik hiru hi-labetera eta gutxienez urtean behin,ikuskariak kontrol bat eramango du au-rrera. Horrela egiaztatuko da haurrakjasotzen duen irakaskuntza bat dato-rrela haurrak irakaskuntzarako dueneskubidearekin (L 131-1-1 artikuluandefinitzen dena).

Akademia ikuskariak preskriba-tzen duen kontrol hori haurren gura-soen etxean egingo da.

Kontrola behar den garaian egitenez bada, dagozkion zigorrak ezarrikozaizkio familiari.

Kontrola aurkakoa edo kaltegarriabaldin bada, ikuskariak epe bat eman-go dio familia egoera hobetzeko edobere argudioak hobetzeko. Epe horibukatutakoan beste kontrol bat egindezake. Eta emaitzak ez badira nahiko-tzat hartzen, familiak berak aukeratuta-ko zentro publiko edo pribatu bateanmatrikulatu beharko du haurra 15 egu-neko epean. Aukeratutako ikastetxea-ren berri eman behar zaio udalari, be-rau Akademia ikuskariarekin, eskola-rekin edota aukeratutako zentroarekinharremanetan jar dadin.

Page 11: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 11

G A I A Etxekoi rakaskuntza

Espainiako Konstituzioa27. artikulua, 1. atala1. Denek dute heziketarako eskubi-

dea. Irakaskuntzarako askatasuna ai-tortzen da.

3. Botere publikoek bermatzen du-te gurasoek duten eskubidea euren se-me-alabak beren usteekin bat datorrenformazio erlijiosoa eta morala jaso de-zaten.

4. Oinarrizko irakaskuntza derrigo-rrezkoa eta doakoa da.

10. artikulua1. Pertsonaren duintasuna, atxikirik

dituen ezin bortxatuzko eskubideak,nortasunaren garapen librea, eta legeaeta gainerakoen eskubideak errespe-tatzea, ordena publikoaren eta bake so-zialaren zutabeak dira.

2. Konstituzioak oinarrizko eskubi-deen eta askatasunen gainean aitor-tzen dituen arauak Giza EskubideenAdierazpen Unibertsalaren eta gaihoriei buruzko nazioarteko akordioenarabera interpretatuko dira, betiere Es-painiak berretsiak badira.

LOEII. kapitulua3. artikulua3. Lehen Hezkuntzak eta Bigarren

Hezkuntzak osatzen dute oinarrizkohezkuntza.

4. artikulua1. Oinarrizko irakaskuntza derrigo-

rrezkoa eta doakoa da pertsona guz-tientzat.

5. artikulua1. Pertsona guztiek eduki behar du-

te aukera bizitza osoan zehar prestatze-ko, hezkuntza sistemaren barruan etakanpoan, norberaren garapen pertso-nal eta profesionalerako gaitasunak,ezagutzak, abildadeak, trebetasunaketa konpetentziak hartzeko xedearekin.

Haurrei eskatzen zaizkien ezagu-tzen edukia dekretuz finkatuta dago(1999ko martxoaren 23ko 99-224 de-kretua).

R 131-18 artikuluaGurasoek, tutoreek edo arduradu-

nek ez baldin badiote udalari jakinaraz-ten etxean edo kontzertatu gabekozentro batean irakatsiko diotela, isunajarriko zaie.

Hego Euskal Herrian etxeko hezi-keta ez dago arautua. Espainiako Konsti-tuzioak babesten du familiek duten aska-tasuna euren seme-alabak ondoenirizten duten moduan hezteko. Era bere-an, ordea, etxeko irakaskuntzaren ingu-ruan ez dago araurik edo legerik. LOEkere ez du aukera hori espresuki aitortzen.Beraz, lege aldetik hutsune bat dago.

Zenbait familia “salatuak” izan diraGizarte Ongizate Sailetan euren seme-alabak ikastetxeetan ez eskolatzeaga-tik. Kasu horietan, ez eskolatzea tratutxarren edo utzikeriaren zantzutzathartu zen. Baina “salaketa” horietakogutxi iritsi dira auzitegietara. Epailegehienek atzera botatzen dituzte sala-ketak utzikeriarik ez baizik eta ohikoabaino arreta gehiago dagoela frogatu-takoan. Egon diren epaiketa gehiene-tan sententzia familiaren aldekoa izanda. Kasurik okerrenean, gurasoei jarri-tako “kondena” seme-alabak ikastetxebatean eskolatzea izan da. Ez litzatekelogikoa izango seme-alaben kustodiakentzea baldin eta frogatzen bada zain-duta daudela. Horrelakorik ez da inoizgertatu.

Azkenaldian administrazioak ez duinolako oztoporik jartzen.

Seme-alabei etxean irakasten die-ten familiak legearen ondorengo arti-kuluetan oinarritzen dira beren eskubi-dea defendatzeko.

EuropanGiza Eskubideen KonbentzioEuroparra (1952)

1. protokoloa, 2. artikuluaInori ez zaio ukatuko heziketara-

ko eskubidea. Heziketari eta irakas-kuntzari lotutako edozein funtziotan,estatuak gurasoen eskubidea erres-petatuko du heziketa eta irakaskuntzahori euren uste erlijiosoen eta filosofi-koen arabera gara dadin.

Europako Konstituzioa egitekohitzarmena

Estatu kideetako gobernuetakoordezkarien konferentzia. Brusela,2004ko urriak 13.

II. Titulua: Oinarrizko Eskubi-deak eta Batasuneko herritarrak

II. artikulua-74. Heziketarakoeskubidea:

1. Pertsona orok du heziketarakoeskubidea, eta baita prestakuntzaprofesional eta etengabekorako es-kubidea ere.

2. Eskubide horrek bere baitanhartzen du oinarrizko irakaskuntzadohainik jasotzea.

3. Lege nazionalak errespetatuz,zera errespetatzen da: ikastetxeaksortzeko askatasuna printzipio demo-kratikoak errespetatuz, eta gurasoekseme-alabentzat beren uste erlijioso,filosofiko eta pedagogikoekin bat da-torren heziketa eta irakaskuntza ber-matzeko duten eskubidea.

Page 12: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

12 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

Kezka iturri nagusiak

Formazio berezirik behar al dutegurasoek?

Ez, garrantzitsuena beraiekin ego-teko gogoa edukitzea da eta norberakgauza berriak ikasteko kuriositateaedukitzea. Etxean ikasteak ez du esannahi denbora guztian etxean egon be-har denik. Gurasoen papera ez da ira-kasle izatea, baizik eta seme-alabak in-guruarekin eta beste pertsonekin ha-rremanetan jartzea.Nola sozializatzen dira etxeangelditzen dira haurrak?

Eskolara joaten diren eta joaten ezdiren haurren arteko desberdintasunbakarra zera da: eskolara joaten dire-nak adin bereko haurrekin egoten dire-la, eta eskolara joaten ez direnak adindesberdinekoekin eta helduekin. Es-kolaz kanpoko jardueretara ere joanohi dira.Etxean gelditzen bada, norbaitiesan behar al zaio?

Hegoaldean ez, ez baitago arautua.Iparraldean, ordea, bai. Udalari etaAkademia ikuskariari horren berrieman behar zaie haurrak 6 urte bete-tzen dituen urte zibilean hasi eta 16 urtebete arte, urtero. Hori egin ezean, isu-nak jartzen dira.Zer egin behar da semea edo alabaeskolatik atera nahi bada?

Hegoaldean ez dago inolako pro-zedurarik. Normalean idatzi bat aur-kezten da ikastetxea zein egunetanutziko duen esanez, absentismoaz salaez gaitzaten. Eskualdeko Hezkuntzaarduradunarengana edo ikuskariaren-gana jotzea ere egokia izan daiteke, du-gun asmoa azaltzeko. Garrantzitsua daalderdi legala nola dagoen ezagutzea

administraziotik norbait etortzen badaere. Normalean herriko gizarte ongiza-teko arduradunen eskuetan gelditzenda gaia.

Iparraldean, lehen esandako pro-zedura jarraitu behar. Eta hortik aurre-ra, legeak ezartzen dituen kontrolakbete beharko dira.Eta eskolatu nahi bada?

15 urtera arte adinaren arabera es-kolatzen dira. Sarreran azterketa bategin ohi zaie. Nola lor daitezke derrigorrezkoirakaskuntzako tituluak eskolatugabe egonda?

Azterketak nork bere aldetik egin-da. Hegoaldean 18 urte betetakoan egi-ten da Bigarren Hezkuntzako azterketalibrea, helduentzako deialdian. Eskola-tutako gazteek 16 urterekin bukatzendute eta etxean aritutakoek hori alda-rrikatzen dute: azterketa 16 urterekinegitea, ez 18rekin. 12-13 urterekin es-kolatu eta 1. edo 2. DBHn matrikula-tzea ere posible da.

Iparraldean Brebeta eta Baxoa az-terketetara aurkez daiteke. Horretara-ko eskualdeko errektoradutzan emanbehar da izena.Gerora goi mailako ikasketakegiteko, zer?

Hegoaldean, Bigarren Hezkuntza-ko titulua lortuta, Batxilergoa edo Lan-bide Heziketa egin daitezke. Zuzeneangoi mailako Lanbide Heziketa egiteko,beste azterketa bat egiten da 20 urtere-kin. Unibertsitatera joateko bi aukeradaude: selektibitatea edo 25 urtetik go-rakoentzako proba.

Iparraldean sarrera horiek egitekomekanismoak formalizatuta daude.

Ohiko galderakGaur egun herrialde osoan

baimendua dago hhoommeesscchhoooo--lliinngg--a, baina estatuen arabera,legedia aldatu egiten da. Ida-hon, esate baterako, ez zaieinolako mugarik jartzen etxe-an irakasten duten gurasoeieta ez dute euren programa he-rriko edo estatuko agintarieiaurkeztu beharrik. Oregonen,aldiz, haurrek aldizka “pertso-na neutral eta kalifikatu” batekjarritako probak egin behardituzte. Orokorrean gurasoeiez zaie eskatzen irakaskuntzanaritzeko gaituak egotea, bainaestatu gutxi batzuek goi maila-ko ikasketak edo formazioikastaroren bat egina eduki-tzea exijitzen diete.

Estatu legeek zehazten di-tuzte irakaskuntza egunen ko-purua eta eduki pedagogikoenildo nagusiak. Gurasoek eurenseme-alaben aurrerapenak ja-sota utzi behar dituzte, bainaoso gutxitan eskatzen zaie“txosten” horiek erakunde ofi-zial batera igortzea.

Ikastetxeek harrera des-berdina egiten diete etxeanhezitako haur horiei: batzuekirteeretan edota zenbait ikas-gaitan parte hartzeko aukeraematen diete; beste batzuek,ordea, ez.

Gaur egun, etxeko irakas-kuntza da hezkuntza eredupribatuen artean hedatuenaAEBn.

AEBn

Page 13: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 13

G A I A Etxekoi rakaskuntza

Bi emakumek topo egin dute par-kean. Beren haurrak jolasten ari diratxirristan eta baloiarekin. Bi emakume-ak, aulkian eserita, haurrak zaintzen aridira. Une baten ondoren, hizketan hasidira:

M: Kaixo. Martina naiz. Nire haurrakgorriz jantzita daudenak dira, horrelaerrazago zaintzen ditut.

T: (irribarrea) Ni Teresa naiz. Nirehaurrak arrosaz eta horiz jantzitakoakdira. Sarri etortzen al zarete hona?

M: Astean bizpahiru alditan, liburu-tegitik ateratakoan.

T: Oh! Nola moldatzen zara?M: Haurrak ez dira eskolara joaten,

etxean irakasten diegu. Beraz, sarritanetortzen gara bitarte horretan.

T: Baditut bizilagun batzuk eskola-koa etxean egiten dutenak ere, bainanireak eskola publikora joaten dira.

M: Eta nola moldatzen zara?T: Ez da erraza. Gurasoen bilera

guztietara joaten naiz eta egunero egi-narazten dizkiet etxerako lanak eskola-tik irten ondoren. Asko arduratzennaiz.

M: Eta sozializazioa? Ez al zaitu kez-katzen egun osoan bere adin berekohaurrekin itxituran edukitzeak, harre-man naturalik izateko inongo aukera-rik gabe?

T: Beno, bai, baina ahalegintzennaiz hori konpentsatzen. Haurrek etxe-an ikasten duten lagun batzuk dituzte,eta ia hilero haien aiton-amonen etxerajoaten gara.

M: Mugitzen zara orduan. Baina ezal zaituzte kezkatzen haurrek galtzendituzten aukera horiek guztiek? Bizitzaerrealetik hain isolatuta edukita, nolajakingo dute zeren antza duen beneta-ko munduak edo bizimodua ateratze-ko jendeak zer egin duen? Nola molda-tuko dira mota desberdineko jendeare-kin?

Eta sozializazioa?T: Oh! Asko eztabaidatzen dugu gu-

raso bileretan, eta gelan errealitatekojendea gonbidatzeko kaxa sortu dugu.Joan den hilean ertzain bat eta medikubat etorri ziren gela guztietara hitz egi-tera. Eta datorren hilean emakume ja-poniar bat eta Keniako gizonezko bat e-torriko dira.

M: Oh, lehengoan gizon japoniarbat aurkitu genuen supermerkatuaneta bere Tokioko haurtzaroaz hitz egi-ten aritu zitzaigun. Haurrak liluratutagelditu ziren. Afaltzera gonbidatu ge-nuen eta bere emaztea eta hiru seme-alabak ezagutu genituen.

T: Ederra! Um! Beharbada plater ja-poniarrak eskuratu beharko genituzkeKulturarteko Egunerako.

M: Akaso zuen gonbidatu japonia-rra bazkaltzen geratuko da haurrekin.

T: Oh, ez. Oso egun lanpetua dau-ka. Beste bi eskoletara ere joan beharradauka egun horretan.Taldeka egitenditugu proiektuak-eta.

M: Lastima. Agian interesgarria dennorbait aurkituko duzue egunen bate-an supermerkatuan eta afaltzera gonbi-datu.

T: Ez dut uste. Nik ez dut sekula hitzegiten jendearekin supermerkatuetan,eta are gutxiago beste hizkuntza bateanhitz egingo duela iruditzen bazait. Ja-poniar horrek euskaraz jakin izan ezbalu?

M: Ez nuen esaten ari zaren horretazpentsatzeko ere astirik izan. Konturatunintzenerako, 6 urteko semea galdezkaari zitzaion erosten ari zen laranja haie-kin guztiekin zuen asmoaz.

T: Atzerritarrekin hitz egiten al duzure haurrak?

M: Ni bere ondoan nengoen. Hau-rrak badaki berarekin baldin banagoedozeinekin hitz egin dezakela.

T: Baina ohitura txarrak ari zara era-kusten. Nire haurrek ez dute inoiz hitz

egiten ezezagunekin.M: Ezta zurekin daudenean ere?T: Haurrak ez daude inoiz nirekin

eskolatik atera arte. Horregatik, ikustenduzu zergatik den horren garratzitsuahaurrak ulertzea erabat debekatuta da-goela ezezagunekin hitz egitea.

M: Ikusten dut. Baina zurekin egon-go balira jende interesgarri asko ezagu-tzeko aukera edukiko lukete, segurue-nik. Hartara, munduaren eta egoeraerrealaren ezagutza edukiko lukete.Beraiek ikasiko lukete arriskuan dau-den edo ez antzematen.

T: CE2n eta CM2n, Hiriko Ikaskete-tan ikasiko dute hori.

M: Beno, ikusten dut arduratzen za-rela. Nire telefono zenbakia emango di-zut. Inoiz hitz egiterik nahiko bazenu,dei egidazu. Pozten naiz zu ezagutzeaz.

Egile ezezaguna

- ALE, Asociación para la Libre Educaión:www.educacionlibre.org- Crecer sin Escuela: www.crecersinescuela.org- OFE, Organización Familia Escolar: www.familiaescolar.com- www.aprendersinescuela.net- Les Enfants d´abord: www.lesenfantsdabord.org- http://ecolesdifferentes.free.fr- www.cise.ass.fr- http://laia.asso.free.fr- XELL, Xarxa d´educació lliure: www.educaciolliure.org- Neixer i Créixer: www.geocities.com/neixer_i_creixer- http://es.groups.yahoo.com/group/educacionlibre- www.education-otherwise.org- www.hotlgws.com-http://learninfreedom.org/homeschool_growth.html

Helbide interesgarriak

Page 14: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

14 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

Zabaleta Berra familiaren esperientzia

“Jendeak ez du konfiantzarik etxeko irakaskuntzan,ez du sinetsi nahi”

lere, baldintza batzuk behar direla dio-te. “Ingurune egokia, irakasteko nor-bait etxean, ikasteko ordutegi bat, pro-grama bat, haurrarekin egoteko moduaeta denbora, eta egiten duzunean si-nestea”. Horiek bazituzten. Aitak etxe-tik egiten zuen lana eta ama ere etxeanaritzen zen. “Gurasoek etxetik kanpoegiten badute lana, agian hobe da esko-lara bidaltzea”. Baserrian bizi ziren etahorrek inguruaz eta naturaz gozatzekoeta bizitzeko aukera ematen zien.“Eskolan liburuetan ikusten dena, nikzuzenean bizi izan dut” gaineratzen duOihanek.

2 eta 10 urte bitartean etxean2 eta 5 urte bitartean etxean jardun

zen Oihan, eta 5 urte betetzear zegoela,irailean, etxe ondoko ikastetxera joanzen. “Hilabete egon zen. Hasieran po-zik, gero ez. Andereñoa aldatu zioteneta baita gauzak lantzeko modua ere.Ez zitzaidan gustatu, eta berriro etxeraitzuli ginen” dio Kristina amak.

Handik urtebetera, hurrengo ikas-turte hasieran, berriro joan zen. Irakas-leek taldeak eginak zeuzkaten, baina

Oihan Zabaleta Berrak 16 urteditu. Batxilergo internazionaleko2. maila egiten ari da eta datorrenurtean arkitektura egiteko as-moa du. Bere eskolako ibilbidea,ordea,ez da ohikoa izan:10 urte-rekin hasi zen ikastolan. Orduraarte etxean ikasi zuen guraso-ekin.

Oihanek 2 urte bete zituenean ba-serritik herrira jaitsi ziren eta ikastolanhasi zen. “Hasierako 20 egunetan gura-soak han egoten ginen eta oso ondo go-goratzen naiz. Oihanek eseritzeko mo-du bat zeukan, bere aulkia, bere orria,bere margoak, bere egitekoa... bere es-pazioa. Beste haurrek, ordea, ez. Aldebatetik bestera mugitzen soilik zekiten,ez zeukaten espazio indibiduala lan-dua. Guk, nahigabe, familiaren inguru-ko giroa biziz, nolabait leku bat ematengenion. Hori ikusita, pentsatu nuen:haur hau aberatsagoa izango da etxeanjarraitzen badu”.

Ez zen erabaki solte bat izan, fami-liaren prozesuaren barneko erabakibat baizik. Hala dio Jon aitak: “Gure he-rritik eta ingurunetik atera egin ginenzenbait baliorekin ez geundelako kon-forme. Eta eskola gizartearen jarraipenbat denez, ez genuen eskolara bidalinahi. Ez genuen gure semea txikitatikhan izorratzerik nahi. Etxean eskolanbaino hobeto egongo zela pentsatzengenuen”. Horregatik, bide hori hautatuzuten, egiten zuten horretan sinestuz.Lasai, bazekitelako zer egiten zuten.

Horrelako erabaki bat hartzeko, ha-

beraiek ez zeuden ados taldeak egitekomoduarekin, eta atera egin zuten. “Pen-tsatu genuen hobe genuela etxean ja-rraitzea, eta geroago, indartsuago ze-goenean itzultzea”. Horrela, ia 10 urteegiteko zegoenean bueltatu zen, berakeskatuta.

Etxean ikastenEtxean egonda, beste modu batera

ikasteko aukera izan zuen Oihanek;eguneroko bizitzako tresnak erabiliz,gauzak modu grafikoagoan eta prakti-koagoan eginez. Adibidez, inguruneaikasteko, kanpora ateratzen zen. Jatekomoduei buruz hitz egitean, sukaldeanaritzen ziren benetako jakiak eskuanhartuta. Eskulan asko egiten zituenbere kasara, gero eta material konple-xuagoak erabiliz: alanbrezko eskultu-rak, bonbilak jarri, elektrizitateko gau-zatxoak... Eskuak erabiltzeko gauzaasko.

Irakurtzen eta idazten ikasteko eus-karara itzulitako metodo aleman baterabili zuten. “Niretzat oso egokia zen.Ikurren bidez ikasten ziren letrak” dioamak. “Matematika eta zenbakiak ikas-

Page 15: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 15

G A I A Etxekoi rakaskuntza

teko garaian, berriz, batuketak, kenke-tak, biderketak eta abar egiteko modudesberdinak ikusten genituen. Horre-la, gauzak ikusteko edo egiteko ikus-pegi askotarikoak daudela jabetu zen,eta hori oso aberasgarria eta garrantzi-tsua da bizitzan zehar”.

Geroxeago eskolan erabiltzen di-ren liburuak erabiltzen hasi ziren, batezere, beste haurrekin haiek lantzen zute-naz hitz egiteko. Nolabaiteko zubi lanaegiteko balio zuten testu liburuek. Nor-malean egunero bi ordu edo bi ordut´erdi dedikatzen zioten ikasteari, etadenbora horretan eskoletan sei ordu-tan egiten dutena egiten zuten.

Gurasoetako inor ez da irakasle lan-bidez, baina ez dute horren faltarik su-matu. “Eduki behar dena sen ona da.Haur bat zer den jakitea eta komunika-tzeko trebetasuna edukitzea da garran-tzitsuena”.

Oztopo nagusiak: legea etajendearen konfiantza eza

6 urte t´erdi zituenean udaletxetikabisu bat jaso zuten haur bat eskolarajoan gabe zegoela, eta hori aztertzerajoan zen pertsona bat, ea zainduta ze-goen edo ez ikusteko. Berehala kontu-ratu zen ondo zaindua zegoela. Egoeraulertu zuen eta aurrera jarraitu zuten.“Arrisku legalak handiak dira eta aurreegin behar zaie egiten ari zarenaz ziurbaldin bazaude” dio Kristinak.

Jendeak ez duela konfiantzarikdiote. “Oso zaila da ofizialtasunetikkanpo dauden gauzei balioa ematea.Ez dute sinetsi nahi izaten”gaineratzen dute. “Kalean egunerogaldetzen dizute zergatik ez duzuneskolara bidaltzen, gaizki egiten arizarela... Ezin genuen edozein ordutankalera atera, gaizki ikusia zegoelako”.

10 urterekin eskolatu zenOihanek 10 urte bete zituenean es-

kolara joan nahi zuela esan zien guraso-ei, eta orduan hasi zen. “Kuriositateaga-tik joan nahi nuen, lagunek zer egitenzuten jakin nahi nuelako. Eta baita haie-kin denbora gehiago egoteko ere, ikas-turtean zehar bakarrik gelditzen bai-nintzen” dio.

Adinagatik 5. mailan hastea zego-kion, baina 4. mailan hastea nahi zuteneskolan. Amak ezetz esan zuen, 4. mai-lako edukiak emanak zeuzkala eta as-pertu egingo zela. Ez zuten sinestenetxean egindakoan, baina azterketaegin ondoren, harrituta gelditu ziren. 5.mailan hasi zen. Geroztik oso ondo ibi-li da ikasketetan.

Egindako ibilbideari begiratu batemanda, gurasoak gustura daude. “Ha-sierako helburua oso irekia zen. Ez ge-nuen inoiz helmugarik jarri. Une bakoi-tzean onena iruditu zaiguna egin dugu.Txikitatik eduki du erlazioa bizitzare-kin eta gizartearekin eta gauzak direnbezala ikusi ditu: gurasoak lan egiten,gurasoak festetan, landatzeko edo bil-tzeko garaia... Haurrak gela barruan

baldin badaude, ezin dute hori ikusi.Ontzi batetik bestera joaten dira: etxe-ko ontzitik autoko ontzira, eta handikgelako ontzira. Ez dute mundua ezagu-tzen. Oihanek adin desberdineko lagu-nekin eta helduekin izan du harremanaeta ez eskolan bezala bere adinekoekinsoilik. Gu oso kritikoak ginen horrekinguztiarekin eta mundu hori ezagutzekoaukera eman nahi genion semeari. Gi-zartearen korrontearen kontra joan ga-ra eta nekatuta gaude, baina gustura,atera denarekin konforme”.

Jon eta Kristina:“Eskolara joan

gabe etxeanirakasteko,

baldintza batzukbehar dira. Guk

bagenituen”

Page 16: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

16 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

Zabaleta Berra familiaren esperientzia

Zerekintopatu zinen10 urterekin eskolan hasizinenean?

Arau askorekin. Gauza batzuk ezziren logikoak niretzat, eta oraindik ereez zaizkit hala iruditzen.

Irakasle-ikasle arteko erlazioa ezzait gustatzen. Behin irakasle batekhala esan zigun: “Hau diktadura bat da.Ni maisua naiz eta zuek ikasleak. Nikzerbait egiteko esaten badut, zuek obe-ditu egin behar didazue”. Nire ustez,pertsona-pertsona arteko erlazioa izanbehar du, kontuan izanik batek gehia-go jakin dezakeela.

Gustatu ez zitzaidan beste gauza batdenak berdin tratatzea izan zen. Denakez gara igualak eta bakoitzak tratu bere-zia behar du. Ez dut esaten ikasle bakoi-tzeko irakasle bat behar denik, baiziketa ez tratatzea denak modu berdinean.

Notak jartzea ere ez zait iruditzenmodurik egokiena denik zenbat daki-gun jakiteko. Kriterio batzuen araberaebaluatzen gaituzte, eta agian beste kri-

terio batzuekin beste nota bat edukikogenuke.

Konpetentziaren zentzua ere berriaizan zen niretzat, etxean ez bainuen ha-lakorik bizi izan. Nik ez neukan posesiomaterialik ere, baina eskolan denekzeukaten, “ea nork daukan gehiago”.

Eta azkenik, ofizialtasunarekin eginnuen topo. Eskolak hori dauka, eta hor-tik ateratzen ez bagara, ez dira gauzaberriak sortzen, ez dago pentsatzekobeste erarik. Desberdintasunik ez ba-dago, ez dago aldaketarik, ez hobekun-tzarik, ez ezer. Geldituta dago. Eta horiez zait oso ondo iruditzen.

Gauza positiborik topatu al zenuen?Bai, jendea ezagutzea, lagunak egi-

tea. Eta ofizialtasuna zer den ikastea.Zeren gizarteak gauzak egiteko modubat eskatzen dizu, eta hori ikastea onada.

Egindako ibilbidea errepikatuko alzenuke?

Bai, bai, baina gogorra izan da, osogogorra. Beste askok baino zailagoeduki ditut hainbat gauza, baina ustedut azkenean, benetan, merezi izanduela. Nire bizitza daramat, lagunakegiteko ez dut inolako arazorik, nirearrazoiak dauzkat, ez nago manipula-tuta. Eskolan ofiziala dena ona dela era-kusten dizute, eta beti ez da hala. Ba-tzuentzat ona da, baina beste batzuen-tzat ez hain ona. Horregatik, kriterioakedukitzea garrantzitsua da.

Hasierako urteetan etxean jasotakooinarriekin nire kriterio propioak edu-

OIHAN: “Etxean ikasiz jasotako oinarriekin, nirekriterio propioak edukitzea lortu dut”

kitzea lortu dut. Eskolan txiki-txikitatikhasten dira esaten zer den ona, zure bi-zitzan zer den garrantzitsua edo zeregin behar duzun, eta zuk sinestu egi-ten duzu. Aldiz, inork ez badizu esatenzer den garrantzitsua edo zer egin be-harko zenukeen, zuk zeuk probatu etaikusten duzu zer den hoberena. Zuk ze-rorrek, ez besteek esanda.

Noski, eskolaren eta gizarteareneragina jaso dut, baina nire kriterio pro-pioa daukat. Badakit gizarteak eska-tzen dituen minimo batzuk betetzen,baina nire izaera aldatu gabe.

“Gogorra izan da,baina uste dut

azkenean, benetan,merezi izan duela”

Page 17: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA
Page 18: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

josutxapartegiE L K A R R I Z K E TA

“Gauza bera eskatzen diet irakasleberriei zein zaharrei: haurrei begiratzekoeta zintzoak izateko

“Txapas” maisua

18 • hik hasi •111. zenbakia. 2006ko urria

Page 19: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA
Page 20: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

Irakaskuntzan 32urtetan jardun ondoren, aurtenikasturteko lehen egunean ez zaraikastolara joan. Zer sentitu duzu?

Poz handia. Lasaitasuna eta poza.Aurreneko egunean 14 km egin nituenoinez Aiatik Andazarratera bakar-ba-karrik, zoriontasunean, bakardadean,oso gustura. Ni gustura nago egindakolanarekin eta apustuarekin. Ez dut sen-titzen apustu txarra izan denik bizitzairakaskuntzara dedikatzea. Gusturanago egin dudanarekin. Ez da askoizan, baina egin dudanak ideia batzueibabesa emateko balio izan du. Nik ustedut ideia horiek onak izaten jarraitzendutela, sentimendu hori daukat.

Zein dira, bada, garai hartandefendatzen ziren eta oraindik erebaliagarriak diren ideia horiek?

Urte haietan arazorik gordinenahizkuntzarekin ikusten nuen. Eta nik,nola ez nekien beste gauzarik egiten,pentsatu nuen: ea irakaskuntzan zeo-zer egiten dudan haur hauek euskal-duntzeko. Eta horixe egin dut urtehauetan: euskara defendatu, euskarazhitz egin, euskaraz animatu eta, ahal ba-da, euskara maitagarri egin.

Horrekin batera, garai hartan bestefenomeno bat nagusitu zen irakaskun-tzan: politikarik ez zela egin behar. Etahori hanka-sartze historiko bat izan da.

Zergatik diozu hanka-sartzehistoriko bat izan delairakaskuntzan politikarik ez egitea?

Ez ginen kapaz izan politika eta al-derdikeria desberdintzeko. Nazio guz-tiek defendatzen dute hezkuntzan po-sizio politiko bat, eta guk ere Euskal He-rriaren aldekoa, askatasunaren alde-

20 • hik hasi •111. zenbakia. 2006ko urria

josutxapartegi“txapas”

E

Belaunaldi oso bat jubilatu-ko da datozen urteetan irakas-kuntzan. Adin beretsuko ira-kasleak,garai beretsuan hasi-takoak. Batzuk jubilatu egingodira,baina ez erretiratu. Horie-takoa dugu Josu Txapartegi“Txapas”,orain arte ZarauzkoSalbatore Mitxelena ikastolakoirakasle izan dena.

Bertatik pasatako haurreketa gazteek Txapas maisua es-kusoinuarekin gogoratzendute. Irudi hori gelditu zaie bu-ruan. Haur txikiekin jardun izanda,baina horrez gain,Musika-ko irakasle ere izan da. Ikasto-lako festa eta jaialdi guztietandantzan eta kantuan jarri izanditu denak.

Zarauztik kanpo ere ibili dahan eta hemen. Irakasle Elkar-teko partaide izan zen. HikHasiren sortzaileetako bat erebai. Euskal curriculumaz hitzegiten aintzindari; eta oraineuskal pedagogiaren ingurukokezka agertu du. Hainbat ezta-baidetan partu hartu izan du,bere iritzi propioa irmotasunezdefendatuz.

Batzuetan filosofo serioarenpaperean eta beste batzuetankantu kantari eskusoinuaren,pianoaren edo gitarrarenerritmoan. Oraingo honetan,pedagogiaz eta euskal irakas-kuntzaren ibilbideaz jarri duguhizketan.

“Ahaleginbat egin beharkolitzateke euskal

haurrarekinpedagogia berezibat planteatzeko.

Zergatik? Herribakoitzeko haurrakhari ongi egokituko

zaion pedagogoaeduki behar

duelakoaurrean.

Page 21: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 21

koa mantendu behar genuen haurrenaurrean. Hori egiteko eskubidea eta be-tebeharra genuen, nazio guztien mo-duan. Beste gauza bat da irakasleakeduki dezakeen aukera politikoa. Horibaztertzea ondo bilatzen dut.

Baina euskaraz erakustetik aparte,ezer ez esatera pasa ginen: euskara, fol-klore pixka bat eta gauza kultural arruntbatzuk. Geografia erakusteko garaianere, zazpi probintzia ginela esatea poli-tika egitea zen, eta isildu egin behar. Ur-te askotan egon gara horrela, eta kaltehandia egin duela iruditzen zait.

Hortaz aparte, ezin esan euskaraere salbatu dugunik urte hauetan.Oraindik horretan darraigu.

Nik uste dut euskara ni eskolan sar-tu nintzenean baino abantaila hobeandagoela aurrera egiteko. Baina orduanez zegoen arrisku handi bat dator orainglobalizazioarekin. Ni ados nago Go-tzon Garatek hizkuntzei eta kultureiburuz egiten duen planteamenduare-kin eta azkenaldian politikari buruz ereegiten duenarekin: independentzia be-harrezkoa dela euskara aurrera ateranahi bada. Eta baita Jose Manuel Odrio-zolarekin ere. Aspalditik esaten du ho-nek botere politikoa beharrezkoa du-gula planteamendu kultural oso batenbarruan hizkuntza aurrera ateratzeko.

Gaur egun denok hitz egiten dugueuskal curriculumaz, baina oraindela 15-20 urte horretaz hitz egitenhasi zen lehenengoetakoa izanzinen. Zergatik?

Oteizak esnatu ninduen. Badira 40edo 50 urte esan zuela euskara ez zelasalbatuko bere testuinguruan, bere ha-bia kulturalean, propioan, naturaleansorrarazi zuen jende hura errekupera-tzen ez bazen. Ez zela posible euskarasalbatzea euskara sortu zuen gizakialehenik osatzen ez bazen. Ez zegoenados planteamendu euskarazale hutsa-rekin, hots, euskara salbatuko zela,besterik gabe, defendatuz.

Oteizaren ustez jatorrizko euskal-dun hori erabat galdua zebilen, eta ho-rregatik, berak egin zuen planteamen-

du kultural-artistiko-estetiko hori eus-kaldun horren berezitasunak zein izandaitezkeen aztertzera doa. Gizaki hurabideratzen bagenuen, horrek egingozuen posible berriz ere euskara modunatural batean errekuperatzea.

Niretzat pozgarria izan da urteakpasa ahala curriculumaren gaia hurbil-tzen ikustea eta orain mahai gainean etaondo bideratua dagoela ikustea. Hau-rrari esan egin behar zaio zer eta norgaren, gure gauzak nola izan diren etanolako herri proiektua irudikatzendugun. Hor jaiotzen da euskal curricu-luma.

Orain, berriz, euskal pedagogiaz hitz egiten hasi zara, horretan ereaintzidari. Zer da euskalpedagogia?

Gai berria eta zaila da, baina nik ustedut ahalegin bat egin beharko litzateke-ela euskal haurrekin pedagogia berezibat planteatzeko. Zergatik? Herri ba-koitzeko haurrak hari ongi egokitukozaion pedagogoa eduki behar duelakoaurrean. Adibidez, baserriko haurrabaldin bada, jarri iezaiozu baserrikomundua ondo ezagutzen duen irakas-lea. Eta oso rockeroa baldin bada, roc-ka sentitzen duena. Ez ezazu jarri hau-rraren testuingurua ondo ezagutzen ezduen irakaslerik. Haurrari egokitutakoirakasleak arrakasta gehiago edukikodu bai haurrarekin eta bai pedagogialanarekin.

Eta zer da euskal haurra?Inork ez dio heltzen gai horri, baina

badauzkat susmo batzuk euskal hau-rraren ezaugarriei buruz. Ni kontura-tzen naiz haurrarekin euskaldun gisaplanteatzen ditudanean gauzak, hauda, bere sotiltasunean, txikitasunean,hurbiltasunean, herriko goxotasun ba-tean, haur horiek erraz irabazten ditu-dala. Haur horiek bat eginda sentitzendira. Ostera, gauzak neutralago egitenhasiz gero, agian asmatuko duzu edoagian ez. Esate baterako, ez ezazu jarrihaur euskaldun baten aurrean itzulin-guruka eta gauza bat esateko mila buel-ta ematen dituen irakaslerik. Euskaldu-

nok, eta haur euskaldunek ere bai, gau-zak nahasmendutan ibili gabe jakinnahi izaten ditugu, zuzenean. Gurepentsamendua zuzena da, ez ibili buel-taka, ez erabili hitz asko gauza bat esa-teko. Bestetik, herri txiki batekoa da gu-re haurra. Egin eskalako planteamen-duak, tamainakoak. Intuizio batzukbesterik ez dira.

Orduan, euskal pedagogiaz edoeuskal haurrari dagokionpedagogiaz hausnartu beharkogenuke.

Nik uste dut baietz. Uste dut horiplanteatzeko ordua dela, eta norbaithasiko dela horri buruzko ikerketa egi-ten. Erreserba askorekin egingo dutopo, noski. Gaurko pedagogoek esan-go diote haurra mundu osoan berdinadela eta abar, eta onartu egin beharkodira kritika horiek hasieratik, gizakiakdenak berdinak garelako, oinarri berakditugulako.

Baina agian, urteetako ikerketenondorio moduan ikusiko balitz mereziduela pedagogia profil bat definitzeaeuskal haurrarentzat, nik uste dut horiona izango litzatekeela. Profil oso zaba-la izango litzateke, baina elementu po-sitibo batzuk edukiko lituzke haurren-tzat.

Adibidez, zigorra. Berdin al da zigo-rraz hitz egitea Alemanian edo EuskalHerrian? Estatu izugarri baten barruanedo herri txiki batean?

Page 22: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

22 •hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

Nik sumatzen dut haurrari errieta egi-ten zaiola behar duenean.

Ez dut kezka berezirik haurrak des-berdinak ote diren, gurasoak desberdi-nak ote diren… Uste dut denok ahal du-guna eginez gabiltzala. Borondate ona-rekin ikusten ditut, eta irakasleak erebai. Kezkatzen nauena sortu dugunedo diguten egitura sozio-ekonomikoada, mundua nola ari garen antolatzen.Horrek kezkatzen nau. Hor denok ereaskoz gehiago busti behar garela ustedut.

Alda al dezakegu gizarteakdaraman norabidea?

Mendebaleko gizarte mota hau hor-ma baten kontra doan trena da. Hasidira batzuk esanez trena gelditzen etanorabidez aldatzen hasi behar dela. Nikez dut uste hormaren kontra joango ga-renik. Zeren gizakiarengan ez du senti-menduak edo interesak soilik irabaz-ten, logikak ere irabazten du. Eta logi-kak esaten dizunean galtzera zoazenaaskoz gehiago dela irabazten ari zarenabaino, orduan hasten zara kezkatzen.Arrantzaleei horixe gertatu zaie. Ikusidutenean galtzera doazela, ez dagoelaarrainik jada, orduan egin dute atzera.Orduan esaten digu buruak horrelaezin dugula jarraitu.

Bestalde, gizartea aldatzeko, bertan

“Irakaslebatek ez du haurra

bakarrik edukibehar kontuan,

haren testuinguruaere bai. Horregatik,

ez dut ulertzeneskolatik kanpo

sozialki ezer egitenez duen irakaslea.

Niretzatkritikotasunakontzientzia

sozialeanoinarritzen da, etahori da merkatuakdesagertarazi nahi

duena.

Lehengo irakasleak eta oraingoak.Zer eboluzio ikusten duzu?

Nahiko eszeptikoa naiz gaur egunegiten diren planteamendu batzuekin:haurrak asko aldatu direla, gurasoekedozer gauza egiten uzten dietela…Nik inpresioa daukat lehenagoko hau-rrak eta oraingoak igualak direla. Tes-tuingurua da aldatzen dena eta hori dazaindu behar duguna. Irakasle batek ezdu haurra bakarrik eduki behar kon-tuan. Irakasleak haur horren testuingu-rua zein den jakin behar du. Irakasle la-nak, gainera, testuinguru horretan mu-gitzera eraman behar du. Horregatik,nik ez dut ulertzen eskolatik kanpo so-zialki ezer egiten ez duen irakasle bat.Zeren haurrak maite baditu, haurren al-dekoa bada, saiatu behar du gizarteandagoen egitura hori ahal den egokienaizan dadin hurrengo belaunaldientzat.Irakasleak, baita ere, ikuspegi irekiaeduki behar du. Zer ekarri dezaket es-kola kanpotik haurrentzat normaleanegiten dugunetik aparte? Herri bakoi-tzean dago jende interesgarria jakintzaeta sentimendu on asko eskolara hurbildezakeena. Horrek aberasten du ira-kaskuntza.

Gurasoak ere berdintsu ikusten di-tut. Esaten denean gurasoek edozergauza egiten uzten dietela seme-ala-bei, nik ez dut horrelakorik sumatzen.

josutxapartegi“txapas”

E

Page 23: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 23

dauden ideiak publikoki eztabaidatzeaere garrantzitsua da. Zarautzen, adibi-dez, eztabaida bat eduki dugu. Diputa-zioa eta herriko kirol arduradunak haurfutbolari onenak hartu eta 12-13 urtere-kin mundu horretan sartzearen aldezeuden. Herriko ikastetxeok, berriz, 14urtera arte, txarragoek eta hobeek elka-rrekin jokatzen jarrai zezaten defenda-tzen genuen. Orain jakin dut azkeneankonpetitibitate arlo horrek irabazi due-la, ez ikastetxeen ereduak. Eman deza-gun eztabaida hori publiko egiten dela;telebistan-eta alde bateko zein bestekoargudioak eta ondorioak azaltzen etaeztabaidatzen direla. Orduan, nik ustedut gehiengoak konpetitibitate horiahal den gehien atzeratzea defenda-tuko lukeela. Jendearen aurrean hitzegiten denean, badaude normalagoakdiren balio batzuk, sen onarekin hitzegiten da. Horrregatik uste dut, nahizeta ideia desberdinak egon, publikokidefendatzen diren ideiak oraindik zen-tzuzkoak direla eta komeni dela gizar-tean eztabaida horiek publiko izatea.

Arrisku horiek egonda, zein izandaiteke eskolaren egitekoa unehonetan?

Nik sumatzen dut datorren eskolangarrantzia ematen jarraituko zaiela na-tur zientzia zehatzei (matematika, fisi-ka…). Gai horiek ondo zainduko direlapentsatzen dut eta baliabide teknologi-ko gehiagorekin erakutsiko direla.

Horrez gain, orain arte bazterreanegon diren hainbat gauza ere landukodira: harremanak, politika, pedago-gia… Haurrak politizatu egin behar di-ra. Ez ideia konkretu batzuetan, baiziketa mundua ulertzeko, gizartearen ba-rruan kokatzeko eta biharko gizakiakizango dituen arazoak ulertzeko. Etahorretarako, eskola izango da lekuegokiena. Adostasun handi batekin,ideia orokor batzuk pasa egin beharzaizkio hurrengo belaunaldiari: “hauda daukaguna, hau da guk egin dugu-na, ondo edo gaizki, eta hau da pasa-tzen dizueguna”. Beren testuinguruankokatu behar dira; ez irakaskuntzaaseptiko bat egin, nik nire gaia eta kito.

Horrez gain, iruditzen zait pertsonabakoitzaren barne mundua askoz eregehiago hartuko dela kontuan belau-naldi berriekin arrakasta izan nahi ba-da: sentimenduak, mundu espirituala,artea, nortasuna… Gizarteari normale-an ez zaio interesatzen ordenagailue-tan asko dakien 18 urteko gazte bat, bai-na gero kezka sozial bakar bat ere ezdaukana; bere dirua, bere etxea, berebizitza eta besterik ez duena.

Baina merkatuari bai.Ez dut uste borroka hori merkatuak

irabaziko duenik. Hala ematen du, bai-na ez dut uste irabaziko duenik. Ust dutmerkatuaren aurrean hezkuntzarenpedagogia proiektu oso bat jaioko dela.

Pentsa dezagun merkatuan oinarri-tutako gizarte batean. Bata bestea jatenhasiko ginateke. Gaur egun horra goaz,baina argi gorriak aspaldi daude piztu-ta. Gaur jaiotzen ari den ideia garrantzi-tsu bat hauxe da: zuk zoriontsu izannahi al duzu bakarrik, gizabanako mo-duan? Bada begira zer esaten dizudan;ez zara izango. Zergatik? Norberarenzoriontasuna gainerakoen, gizarte oso-aren zoriontasunak baldintzatzen due-lako. Gizarte osoaren fruitua da norbe-ra zoriontsu izatea. Gizartea orekatu sa-marra baldin bada, norberak erezoriontsu izateko bidea edukiko du.“Zoriontsua naiz, BBKko gerente izate-ra iritsi naiz” esango du batek, bainaleihora irten eta gizarteari begiratzendionean, bere zoriontasuna iluntzenhasiko da.

Gehiegizko informazioaren aurrean,zer egin behar du eskolak?Kritikotasunik lantzen al da?

Niretzat kritikotasuna lehen esandudanarekin lotuta dago. Kontzientziasozialean oinarritzen da, eta hori damerkatuak desagertarazi nahi duena.Margaret Thatcherrek hala esan zuenorain dela 8 urte: “gizartea ez da existi-tzen, existitzen dena da pertsona kon-kretuak, indibidualak, eta familia”. Ho-ri da merkatuak lortu nahi duena; gu ezsentitzea gizarte bat, gizarteko partai-de. Horren aurrean, pentsamendu kriti-koa da bizitzarako irizpide sanoa.

Gizarteak pertsona indibidualakbultzatzen ditu. Eskolaren balioakkontrakoak dira. Borroka hori nolalantzen da eskolan?

Nik uste dut ausartagoak izan be-harko genukeela. Gai horietaz hitz eginbeharko litzateke klaustroetan, klaus-troetatik desagertuta baitaude.

Are gehiago, haur kritikoa normale-an buila pixka bat ateratzen duena daeta zigortu egiten da. Eta haur otzana,guztiaren ados dagoena edo arazoenaurrean beste aldera begiratzen duenaaurrera doa, hari ez diogu ezer esaten.Orduan, zer eredu ari gara ematen?

Haur parte-hartzailea, kritikoa,sortzailea… heztea zen eta dahezkutza proiektu askorenhelburua. Lortu al da urte hauetan?

Hor huts egite batzuk eduki ditugu.Gazteak ginenean egiten genituen

Page 24: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

24 •hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

gu-lakogalderakgarbi egiten. Isil-du egiten gara, eta orduan, etortzen de-nak lan erdia egina dauka gu konben-tzitzeko. Adibidez, pentsamendukonstruktibistarekin.

Ni horrekin gauza batetaz ohartunaiz: Vigotskik esan zuena ez dugulaondo jaso. “Dena” erakustea akatsaomen zen eta beste muturrera joan gi-nen: haurrari ezer ez erakustera. Hau-rrari ez zitzaiola ezer erakutsi behar, be-rak deskubritu behar duela guztia de-fendatzen hasi ginen; materiala emaneta berak egin behar zuela deskubri-mendua. Eta Vigotskik ez zuen horiesan. Gurasoek egiten dutenaren an-tzekoa egitea proposatu zuen berak.Amak badaki haurra non dagoen etahurrengo pausotxoa eskatzen dio hau-rrari, ez gehiago, ez gutxiago.

Euskal irakaskuntzaren ibilbidea ikusita, gatazkak etaeztabaidak bizitzea egokitukozitzaizun. Horietatik zein izan diraerabakigarriak?

Zarauzko ikastolarentzat bi gatazkaizan dira erabakigarriak. Lehenengo-an, orain dela urte asko, ikastola zatitze-ko arrisku izugarria egon zen, batzukesaten zutelako ezin zirela hezi gela be-rean sinestunak eta sinesgabeak. Izu-garrizko gatazka eduki genuen eta az-kenean bitartekarien bidez, haiek era-bakitakoarekin egin genuen aurrera;denak batera heziz.

Bigarren gatazka eskola publikoa-ren Buesaren legearekin izan zen. 300eta 200 arteko aldea izan zen gurasoenhautua eta azkenean ikastolak norta-sun propioa mantentzea erabaki zen.

Izan genuen beste eztabaida bat eregestioaren inguruan. Ordura arte gura-

“ Nortasunekohaurrak egin behar

ditugu. Pertsonabakoitzak bere

nortasun propioaizan behar du.Bakoitzak bere

iritziak sendotasunezdefendatzea ona da.

Hori lortzen badabesteenganako

begirada batekin,ikuspegi sozial

batekin etainguruarekiko

errespetuarekin,perfektua

litzateke.

ikastaroetan oker zegoen planteamen-du bat defendatu izan dugula uste dut.Italiatik etorritako korronteak ziren,partidu komunistaren inguruan sortuziren eskola alternatiboenak. Hala zio-ten: haurrak aukeratzen duen horretansinesten duena da eskola alternatiboa.Zergatik? Etorkizuneko helduak be-raiek direlako.

Nik uste dut ideia hori oker dagoe-la. Oteizak alderantziz esaten zuen:haurtzaroa bizitzako etapa bat da. Hau-rraren aurrean heldu eredu bat jarri be-har da. Eta nolakoa izan behar du helduhorrek? Gizarte horrek etorkizunerakoplanteatzen dituen ideiak adieraztendituena.

Planteamendua zeharo desberdinada. Ez du haurrak aukeratu behar zerheziketa eredu komeni zaion. Hori gi-zarte batek definitu behar du publikokieta demokratikoki eta gero irakasleaktransmititu.

Edonola ere, oreka bilatu behar da,haurraren ahalmenak, iniziatibak etainteresak ezin baitira ukatu; aitzitik,horiek ere aintzat hartu behar dira. Nor-tasuneko haurrak egin behar ditugu.Pertsona bakoitzak bere nortasun pro-pioa izan behar du. Bakoitzak bere iri-tziak sendotasunez defendatzea onada. Hori lortzen bada besteenganakobegirada batekin, ikuspegi sozial bate-kin eta inguruarekiko errespetuarekin,perfektua litzateke.

Urte hauetan zehar “modapedagogikoak” eduki ditugu. Zeriritzi duzu horietaz?

Euskal pedagogiak oso gauza oina-rritua izan nahi du, urte askotan luzatu-ko litzatekeena irakaskuntzan, eta ezmoda moduan.

Normalean modak etortzen dire-nean 10 bat urterako izaten dira. Eta ira-kasleok badaukagu horietara jotzekojoera, gure eguneroko lanean positi-boa baita aberastu nahi izatea. Gutxie-nez joan egiten gara ikustera zer den.Kuriositate hori mantentzen da irakas-kuntzan.

Baina alditan arriskutsuak dira, ko-rronte horiek etortzen direnean ez ditu-

josutxapartegi“txapas”

E

Page 25: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 25

soek eramaten zuten gestio guztia. Ira-kasleen iritziak zatitu egin ziren, bainaazkenean elkarrekin parte hartzea era-baki zen.

Eta azkenik, ikastolak hartu berriduen erabaki garrantzitsu bat herrikofrantziskotarrekin elkartzea izan da,Zarauzko gazteriari euskalduntasune-an oinarritutako zerbitzua emateko.

Niretzat, lau erabakiak izan diraonak.

Zergatik? Zertan oinarritzen zarahori esateko?

Lehenengoari dagokionez, gaurkogizartean kultura eta pentsamendudesberdinak mahai gainean jarri behardirela planteatzen da, inork ez du esa-ten “desberdinak garelako, gu aparte”.Eta guk bide hori aukeratu genuen,errespetuan oinarritutakoa.

Bigarrengoaren kasuan, uste dutpublikotasunaren kontzeptua krisiandagoela. Publiko hitzak, denon gauzaeta baten gauza desberdintzen ditu, etahori, oinarrian ez dago krisian. Bainahorrez aparte ematen zaizkion esa-nahiak kontuan hartuta, orduan krisiandagoela esan daiteke. Publikotasunkontzeptua berdefinitu egin behar da:publikoaren propietatea ez dauka zer-tan beti funtzionarioen bidez antolatu-tako gobernu batena izan behar. Etapropietateaz aparte, ikusi egin behar dazer zerbitzu ematen den, nolako intere-sa duen komunitatearentzat, zenbatenartean eraman daitekeen horren ges-tioa… Elementu horiek denek ekarrikodute publikoaren berdefinizioa.

Gestioari buruz orain irakasleakikastolaren etorkizunaz jabetzen diraeta gurasoak arlo pedagogikoaz.

Eta azkenik, frantziskotarrekin el-kartzearena, etorkizunari begira Za-rauzko herriarentzat ona dela uste dut,ez dudalako interes pribaturik suma-tzen, ez ekonomikorik, ez ideologiko-rik. Eta onura asko ikusten ditut etorki-zunerako.

Musika irakasle izan zara. Zerfuntzio du musikak heziketan?

Guk ikastolan kantuak landu izan

ditugu, eta hor, doinutik aparte, hitzaklantzen dira. Hitzekin gauza asko trans-mititzen dira eta antzinatik konturatuziren pedagogoak haurrei gauzak era-kusteko zenbat balio zuen kantuak.Manolo Urbietaren eredua oso abera-tsa izan da. Eta lehenagotik ere aita Do-nostiak planteatzen zuen zer garrantzizuten haurren heziketan euskal kan-tuek, horien bidez euskalduntasunaeta herrimina transmititzeak. Horienildoak jarraitu beharko genituzke. Nireustez, musikaren irakaskuntzak batezere euskal kantagintzak oinarritutaegon behar du. Hortik abiatu plangin-tza oso bat egiteko. Horregatik haserre-tu naiz ikastoletan ofizialki egin denmusika plangintzarekin.

Zer ikusi diozu, bada?Nire ustez ez dute eredu ona hartu.

Ni azken 15 urtetan 10-13 urteko gazte-txoei musika irakasten ibili naiz. Kanta-gintza landu dugu eta horrela, haurreketa nerabeek musika egin dute. Bestegauza desberdin bat izan da, beste sen-timendu eta bizipoz batzuei buruz aritudira musikaren eta kantuaren bidez.Horrela planteatuta arlo ederra delauste dut.

Baina ikasgai bat gehiago bihurtzenbadugu, bere liburuekin eta notekin, ezdakit zenbat datu buruz ikasi beharra-rekin, izorratu dugu. Horregatik, nikbeste aldeko apustua egiten dut. AitaDonostiaren eta Manolo Urbietaren il-

doen aldekoa. Iruditzen zait urte haue-tan asmatu egin dugula gure ikastolanzentzu horretan planteatuta egon denmusikagintzarekin.

Amaitzeko, zer eskatuko zeniokeirakasle belaunaldi berriari?

Gauza bera eskatzen diet irakasleberriei zein zaharrei: haurrei begiratze-ko. Haurraren aurrean jartzean hari be-giratu eta zintzoak izateko. Irakasleakzintzoa izan behar du, ahal duen zintzo-ena. Gurasoek beti egiten dute haurra-ren alde. Ahaztu egiten dituzte beraieninteresak haurraren alde egiteko. Ira-kasleek ere gurasoen jarrera hori izateaoso ona dela uste dut. Ez da soilik hau-rrekin lan egitea soldatagatik edo askodakidalako, baizik eta dauzkadan haurhorien alde egitea. Hori da pedagogoizatea.

Haur hori urte batzuetan helduaizango da, eta prestatu egin behar da.Horregatik, haur horrek biharko gizar-tean zer arazo edukiko dituen pentsa-tzen saiatu behar da aurretik. Guk gero-nek ere ez dakigu zer gertatuko den,baina zeozer sumatzen dugu, eta or-duan, hori adierazi behar diogu zintzo-tasun osoz. Eta busti behar badugu,busti. Hanka sar dezakegu, baina nor-malean, zintzo jokatzen bada, ez da ho-rrelakorik gertatzen. Hori da pedagogoon batek egin behar duena: haurrari en-tzun, eta bizitzarako ongi prestatu. Arloguztietan, ez bakarrik akademikoetan.

Maisua aurrean etaatzetik doa taldeaHamelingo txirularibezain ona ta trebea.Haurrak goxatzeko eraezin izanda hobeaastelehenean berriro erejarrai ezazu ordea.

BBeerree llaannkkiiddeeeekk eeggiinnaa

Page 26: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

26 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

Bi urteko esperientzia honi buruzoso balorazio positiboa egin du erakus-ketaren koordinatzaileak, Aritza Zorra-quinok: “Batez ere ikasleekin. Asteanzehar, egunean bost ikastalde etorriizan zaizkigu, eta ikasleak oso gusturaegon dira”. Erakusketari hasiera emate-ko, bideo labur bat jartzen zitzaien ikas-leei, energia berriztagarriei buruz. On-doren, gaian sakontzeko, ibilbide bategiten zuten karpako bost guneetanbarna, dinamizatzailearen azalpenaklagun. Ariketa eta praktika batzuk pro-posatzen zitzaizkien gero, jolas mo-duan. Eta azkenik, denbora tartea uz-ten zitzaien beren kasa “kuxkuxea” zi-tzaten karpako bazterrak (informaziotaulak, maketak, simulazio jolasak di-tuzte-eta aukeran).

Haurren artean arrakasta gehienizan duena: bioetxea

Sukaldea, komuna eta egongela

zeuden karpako gune batean. Eta etxe-

tresna elektriko bakoitzaren gainean,

kontsumo egokirako aholkuak. Bioe-

txea izan da haurrentzat erakargarriena

suertatzen den gunea, hurbilekoa zaie-

lako: beren etxean zuzenean zer egin

dezaketen ikusten baitute. Aritza Zo-

rraquinoren esanetan, gainera, “hau-

rrak dira etxean nola aurreztu gehien ja-

kiten dutenak, eta beti gurasoen atzean

daudenak esanez argia itzaltzeko edo

kontu izateko urarekin”. Karpa hau gu-

rasoek ere ikus eta ikas dezaten zabalik

egon dago, zorionez.•

EVE (Ente Vasco de la Energia)erakundeak antolatu zuen erakus-keta ibiltaria. Helburua hauxe zen:karpapetik igarotzen zirenak sen-tsibilizatzea energia modu egokianerabiltzeko urratsa eman dezaten,eguneroko bizitzan energia aurrez-tuz edota ustiatuz.

Bost gunetan banatzen zen kar-pa,eta informazioa oso modu ikus-garrian eskaintzen zuen: informa-zio taulak, maketak, simulazioak,jolasak, off-eko ahotsezko azalpe-nak...

Eskola taldeek bisita gidatuakizan zituzten aukeran, eta herrikoedonorentzat egon zen zabalik kar-pa. 2004ko ekainean hasi zen he-rriz herri,eta Euskadiko 52 herri bi-sitatu ostean, ekainean eman zionamaiera ibilbideari.

e s p e r i e n t z i a k

Energia Bizi erakusketa200 m2-ko karpak Euskadiko 52 herritan barrena egin zuenibilbidea iazko ikasturtean

Aritza ZORRAQUINO

Page 27: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 27

Haurrak dira etxeannola aurreztu gehien

jakiten dutenak. Karpa hau guraso-ek ere ikas dezaten

zabalik dago.

1. ENERGIAREN HISTORIA. Informazio panelen bidez eta off-eko ahotsaren azalpenekin, gai hauek lantzen dira: haize in-darraren erabilera, Erdi Aroko oletako edo siderurgietako uraren ustiapena eta energia forma berrien aurkikuntza, eta erregaifosilak.

2. ERREGAI FOSILAK ETA ENERGIA NUKLEARRA. Gaur egun gehien kontsumitzen ditugun energiak daude ikusgai:harrikatza, petrolioa, gas naturala eta energia nuklearra. Grafiko batek erregaion munduko erreserbak ere azaltzen ditu.

3. BIOETXEA. Gune honetan etxe arrunt bat dago muntatuta, eta aholkuak ematen zaizkigu eguneroko jardunean energiaaurrezteko eta kontsumo egokia egiteko. Etxeko argiak, ur beroa eta berokuntza nahiz etxetresna elektrikoak nola erabili azal-tzen da bertan.

4. ENERGIA ERAGINKORTASUNA. Simulazioen bidezko hainbat jolas daude gune honetan, garraiobideetan eta eraiki-netan energiaren zentzuzko erabilera zein den lantzeko.

5. ENERGIA BERRIZTAGARRIAK. Maketa ederren bidez, informazio panelen bidez eta proiekzioen bidez, energia be-rriztagarriok lantzen dira: biomasaren energia, energia hidroelektrikoa, eguzki energia, itsasoaren energia, energia geotermi-koa zein eolikoa. Egun Euskadin dagoen energia estrategia ere azaltzen da, energia berriztagarriak sustatzeko dauden dirula-guntzen programak zehaztuz.

Karparen barruan bost interesgune

Page 28: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

28 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

Erakusketa bizia, koloretsua eta be-rezia izan zuten ikusgai maiatza osoanLizarrako herritarrek. Alde batetik, Eus-kal Herriko 13 artista ezagunen lan ba-na zegoen, eta bestetik, ikastolako ikas-leek lan horien inguruan egindako in-terpretazioak edo artelan berriak. 2 ur-teko haurrek izan ezik, ikastolako ikas-le guztiek hartu zuten parte proiektuan,3 urtetik 16 urtera artekoek. Ikasleakgustura sentitzen ziren euren lanak ar-tisten lan originalen parean ikusita. Etaartistak ere bai, euren lan eta ideietatikzenbat obra berri sortu ziren ikusita.

Aniztasuna zen nagusi erakusketa-ko hiru aretoetan. Artisten artean 100urteko artistak eta artista gazteak zeu-den, batzuk euskal kulturan ezagunak

eta beste batzuk hasiberriak. Lanak eredenetarikoak ziren: figuratiboak, abs-traktuak, espresionistak, eskulturak...Ondorioz, ikasleen erantzuna ere oso-oso zabala izan zen; ez mailaren eta ar-tistaren arabera soilik, artista eta obraberak ere begirada eta espresio moduaskotarikoak sortu zituen ikasleengan.

Ideiaren jatorriaJosu Reparaz Lizarrako ikastolako

zuzendariak koordinatu zuen erakus-keta eta proiektua, eta ideia nondik no-ra sortu zen azaldu digu: “2004an Nafa-rroa Oinez Lizarran ospatu genuenean,85 artistaren lanekin osatutako erakus-keta bat egin genuen. Tartean NestorBasterretxea zegoen, eta harekin hiz-

612+13 artistaren lanak egon zi-ren erakusgai Lizarrako kulturetxean maiatzean. 612 artistak Li-zarrako ikastolako ikasleak ziren,eta gainerako 13ak Euskal Herrikoartista ezagunak. Ikasturtean gara-tutako proiektu batek elkartu zituendenak, eta emaitza “Begiratu etairudikatu”erakusketan ikusi zen.

e s p e r i e n t z i a k

Begiratu eta irudikatuArtistak eta ikasleak batu dituen erakusketa

Page 29: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 29

ketan ari ginela hauxe esaten zuen:egokia ikusten zuela horrelako erakus-ketak egitea, baina beti artisten lanekineta helduei begira egiten zirela, eta ezzirela iristen ikasleen geletara, ez zirelahaiengana hurbiltzen. Horregatik, bereobrak edo beste batzuenak ikasleekikustea nahiko zukeela zioen, haurrekinterpretatzeko eta zer sortzen zienikusteko. Haurrak ere artearen ikas-kuntzan eta kontenplazioan inplika-tzea egoki ikusten zuen”.

Hortik sortu zen ideia, eta Josu Re-paraz zenbait artistarekin harremane-tan jarri zen. 12k berehala eman zutenbaiezkoa. “Hamahirugarrena, FrancisBartolozzi, iaz hil zen 100 urterekin. Na-farroan oso artista garrantzitsua izan da,batez ere haurren mundu plastikoa era-man zuelako bere mihiseetara, eta betisaiatu zelako haurrek bezala margo-tzen. Oso emakume sentikorra zen, etaegoki ikusi genuen proiektu honetanharen lan bat egotea. Familiarekin jarriginen harremanetan eta oso jarrera bai-korra agertu zuten hasiera-hasieratik”.

Artista bakoitzak obra bana emanzien ikastolakoei, bere lanen arteannahiko adierazgarria zen bat. Maila ba-koitzak artista baten lana hartu zuen,eta hor abiatu zen artistaren eta ikasle-en arteko erlazioa. 3 urtekoek, adibi-dez, Jose Luis Zumetaren koadro bateduki zuten gelan, Lehen Hezkuntzako4. mailakoek Juan Gorritiren eskulturabat, eta DBH4koek Dora Salazarrena.

Ikasleek obra gelan eduki zuten,ikusi egin zuten, ukitu... Egilearen bizi-tzari eta lanari buruzko gauzak kontatuzitzaizkien. Eta ondoren, nahi zutenteknika erabiliz, lan horrek esaten zie-na adierazten saiatu ziren. Haur bakoi-tza hunkitu edo harritu duena agertzenda bere lanean; haur bakoitzak sentituduena kontatzen edo transmititzen dubere obrarekin. Batzuek originalareki-

ko fideltasunari eusten saiatu dira, etabeste asko gauza erabat berria eta des-berdina egiten saiatu dira. “Adibiderikgarbiena Nestor Basterretxearen “Hirizuria” obra da. Artistak hiria zuri-beltzaikusten du, eta ikasleen artean gutxikegin dute zuria, koloreak sartu dituzte.Haurrek mundua koloretan ikustendute eta hori erantzun diote artistari”.

Prozesua bera izan dainteresgarria

Martxoan jaso zituzten obrak etaapirila bitartean aritu ziren lan honetan.Kasu batzuetan bi ordutan amaitu zuteneuren obra, eta beste batzuetan denbo-ra gehiago behar izan zuten. “Prozesu o-soan izugarri inplikatu ziren. Izan ere,artelana gelan edukitzea, beraiengan-dik hurbil, oso polita izan da eta asko bi-zitu dute hori dena” dio zuzendariak.

“Orain ikasleen obrak mutu ikustenditut eta pena da emaitza soilik ikustea,ez prozesu osoa. Irakasleek ere gauzabera diote”. Izan ere, esperientzia hone-tan garrantzitsuena lan horiek egin au-rretik bizi izan duten guztia izan da. De-nak ez dira deigarriak edo begira jotze-ko modukoak, baina atzean izugarriz-ko lana dute, eta hori da irakasleek balo-ratzen dutena. “Ikasleek egin dutenazergatik egin duten kontatzen dutene-an, orduan hartzen du benetan zentzualanak. Eta hori guretzat oso-oso politaizan da. Ikasleek bizitu eta adierazi egindute”. •

Page 30: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

30 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

3 urtekoak Jose Luis ZUMETA Izenbururik gabeaHaurraren lanak oso adierazgarriak dira eta Zumetaren lanak horretarako jokoa ematen du: kolorearen

erabilera, espresioa, askatasunaren erabilera... Haurrek egiteko moduko obra aukeratu zuten eta kolorearenhurbiltasuna landu.

4 urtekoak Juan SUKILBIDE GarraiobideakMaila honetan garraiobideak lantzen dira: airekoak, lurrekoak... Artelan hau haurren

mundutik oso gertu dago. Haurrek teorian bazekiten zer diren garraiobideak eta zer ga-rraio dauden. Lan honek ezagutza horri ikuspegi estetikoa gehitu zien.

5 urtekoak Mª Jose REKALDE HirianMaila honetan hiria lantzen da, eta lan honek hiriaren beste ikuspegi bat planteatzen duelako aukera-

tu zuten obra hau. Koadroan etxeak daude, jendea dago... collage bat da, eta azken finean, hiri bat ere ho-ri da, collage bat.

LHko 1. maila Jesus Maria BEA VickyKoadroan hauxe ikusten da: haur batek marraztutako Vicky bikingoaren irudi bat. Hor zegoen

erakargarritasuna, eta haur guztiek ikusi zuten irudi hori.

LHko 2. maila Jose Ramon Izenbururik gabeaAMONDARAIN

Obra honetan margolari bat ikusten da eta margolari izateak zer esan nahi duen hausnartzeko baliatu zu-ten: nolakoa den margolariaren lanbidea, zer elementu dituen margolari batek; bihotza, paleta, eskua...eskua zikindu daitekeela, alkandora zikina daukala...

LHko 3. maila Nestor Hiri zuriaBASTERRETXEA

Artistak hiria zuria ikusten du, eta haurrek koloreak sartu zituzten. Helduek eta haurrek ez duteberdin ikusten ez hiria eta ez mundua. Haurren sentimenduak eta ikuspegia ederki islatu ziren.

LHko 4. maila Juan GORRITI Oteizaren omenezJuan Gorriti Jorge Oteizarengana joaten zenean honek hala esaten omen zion berarekin ego-

ten zen Begoñari:- Begoña, atera itzazu aulki batzuk hauentzat.Eta Begoñaren erantzuna beti bera izaten omen zen:- Baina, Jorge, bi baino ez dauzkagu-eta: zu eserita zauden hori eta ni eserita nagoen hau!

Horregatik, Gorritik “ezinezko aulkiak” deitu zien eta 13 egin zituen, Oteizaren Arantzazuko apostoluak bezala.Gelan eta erakusketan bi eduki zituzten, eta ikasleek hainbat material birziklatuz egin zituzten aulkiak. Joko handia eman

zuen obra izan zen, eta Gorritiren barruko haurra bizirik dagoela ikusi zen.

Maila Artista Artelana

Page 31: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 31

LHko 5. maila Francis BARTOLOZZI Sarasate pasealekuanEmakume sentikorra izan zen eta haurren marrazteko modua eta mundu plastikoa eraman zituen bere

mihiseetara. Horregatik, proiektu honetarako egokia iruditu zitzaien.

LHko 6. maila Florencio ALONSO AW50Obrarik abstraktuena eta zailena. erdiguneLanaren konplexutasunagatik ikusezina

aukeratu zuten.

DBHko 1. maila Jose Ramon ANDA Romeo eta JulietaPieza kuriosoa da eta izena Oteizak jarria da. Anda bere etxeko ateetako heldulekuak egiten ari

omen zen eta Oteizak ikusi zuenean, “Ai... ze polita, Romeo eta Julieta” esan omen zuen. Orduaneskultura moduan geratu zen eta izen hori jarri zion. Adin honetan, nerabezaroaren hasieran, le-henengo maitasun istorioak hasten dituzte gazteek eta oso iradokitzailea iruditu zitzaien eskultu-ra hau, gazteek zer ikusten zuten adierazteko.

DBHko 2. maila Faustino AIZKORBE MaklaNafarroan oso ezaguna den eskultore honek makla bat planteatzen du joko moduan: hirukie-

kin egindako zatiekin hexagono bat egin zuen. Modulu batzuk uztartuz eta konbinatuz, beste iru-di geometriko batzuk atera daitezke. Adin honetan izugarrizko jokoa eman zuen; interpretazio as-ko egon ziren, originalarekiko oso desberdinak. Elaborazio prozesua oso aberatsa izan zen.

DBHko 3. maila Antonio ESLAVA Divina Comediakoinfernuaren XXII. kapitulua

Literaturako eskolan pasarte hori irakurri dute, deabrua eta infernua agertzen direna. Munduhori oso gertu dago nerabeengandik eta bi ikuspegi ikusi dituzte: idatzitako artea eta arte plastikoa.

DBHko 4. maila Dora SALAZAR Gainean hegan eginEgiteko nahiko konplexua den obra da. Eskultura ikaro bat da eta hegan egite-

ko prest dago. Nerabeek askatasun gogoa izaten dute adin honetan, eta euren psikologiatik hurbil dago. Horrezgain, adin honetan gai dira alanbrearekin lan egiteko..

Page 32: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

32 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

Busturialdeko Eskola Txikiak

e k a r p e n a k

miliak arduratuta egoten dira euren se-me-alabek eskola txikietan ikasten ba-dute, batzuen iritziz, horrek eraginaizan dezakeelako etorkizunean. Ho-rien ustez, eskola txikietan hezitakohaurrek etorkizun hurbilean sozializa-zio gaitasun gutxi izan dezakete. Bainauste hori saihestu egin behar da, arlohorri dagokionez eskola txikiek gaine-rako eskolek bezalako lorpenak eduki-tzen baitituzte. Batzuek eskolaren kali-tatea tamainaren arabera neurtzen du-te, eta ez, eskolaren kalitateak ez daukazerikusirik bere tamainarekin.

Batzuek uste dute, eskola txikietanhaur gutxi elkartzeak, gerora haur ho-riek gizarteratzeko beharko dituztengaitasunetan eskasia eragin dezakeela.Bada, kezka hori izan dezaketenei ho-nako hau ohartaraz diezaiekegu: guztizkontrako lorpenak eskuratzen direla,eskola txikietan sortzen den egoera na-turalaren ondorioz. Izan ere, eskolahauetan haur helduenek hartzen dutenaturalki haur txikienak zaindu, gidatueta babesteko ardura, neba-arreba txi-kiagoei garai bateko senide askoko fa-milietan ematen zitzaien arreta berbe-

rarekin. Haur txikienek, helduenenereduak hartzen dituzte eta, haien arte-ko harremanak eta jokoak ahalbidetze-ko erabili behar dituzten mekanismoguztiak martxan jartzeko gaitasunaksakondu eta aurrera egiteko aukeragehiago izaten dute. Eskola txikietanhaur nagusienek gazteenei erakustendiete, eta gaiak azaldu behar horrekedukiak hobeto menderatzea eskatzendie ikasleei. Gainera, haurra bera nonegongo da hobeto bere ikasle bizitzakolehen urteetan bere ingurunean bertanbaino? Pertsona guztiontzat, eta hau-rrentzat gehiago, oso garrantzitsua dagertuko erreferentzien baitan garatzeabere ezagutza eta nortasuna. Beraz,ikasle asko ez izatearen desabantailaongi baino hobeto osatzen du egunero-ko ariketa hezitzaile eta aberasgarri ho-rrek. Urte askotako esperientziakbaieztatzen digunez, hamabi urtere-kin, hurrengo eskolara iristean, haurhauek ez dute inolako arazorik izatenlagunekin elkarbizitza oparoa gauza-tzeko edo beste esparru batzuetan bizieta hezitako haurren mailako emaitzaklortzeko.

Azkeneko bi urteetan Busturial-deko lau eskola txikiek jaialdi batantolatu dute udaberri aldera, hain-bat helburu lortu nahian. ArteagakoMontorre, Busturialdeko Ucelay,Muxikako Urretxindorra eta Munda-kako Ikastetxe Publikoa dira eskolatxiki horiek. Gure herrietako esko-lentzat garrantzitsua den ekitaldiaaprobetxatuz, gizartearen aurreanhainbat asmo eta gogoeta aldarrika-tu beharrean gaude.

Zaila izaten da eskolarik gabekoherri bat irudikatzea, ikastetxea herribaten arima delako. Ikastetxe horiekduten berezitasun edota ezaugarri na-gusia ikasle kopuru murriztuak dituzte-la da. Eskola horietan ez da egoten adinbakoitzeko ikasle nahikorik gela banaizateko, eta gela bakoitzean adin des-berdineko ikasleak bildu behar izatendira. Herri txikietako eskolen kontraerabili izan diren argudio nagusiak hez-kuntza kalitateari eta ekonomiari lotuizan zaizkio. Alde batetik, kalitateareninguruan planteatzen den kezka nagu-sia ikasleen aniztasuna da; alegia, nolamoldatu gela barruan adin desberdine-ko ikasleekin ikaste-prozesu egokialortu ahal izateko. Gaur egungo esko-lan, talde lanaz, pedagogia aktiboaz,balioez eta aniztasunaz hitz egiten da.Horretan oinarrituta, eskola txikia es-kola modernoa da. Ikaste prozesuan a-niztasun horrek aberastasuna dakar,eta ez da ikusi behar oztopo gisa edotagurasoen kezka moduan. Askotan fa-

BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIETAKO

ZUZENDARIAK ETA IRAKASLEAK

Page 33: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 33

rik daude herriko bizitzan, haur, gurasoeta herritarren artean harreman estuaksortuz. Horretarako, urtean zehar hain-bat ekitaldi, ospakizun eta jaialdi buru-tzen dira: Gabonak, inauteriak, lehia-ketak, proiektuak, irteerak elkarrekin,jolas kooperatiboak eta abar. Orain arteegindako bi edizioetan arrakasta izandugunez eskolen arteko giroaren alde-tik, eta eskola txikienentzat gure artekoelkarlana ezinbestekoa denez, Bustu-rialdeko Eskola Txikietako Jaialdi ga-rrantzitsu honen antolakuntzari irrikazekingo diogu, urte askotan jarraipenaizan dezan. •

Urteekin eskolen egoera nabarmenhobetu da, prestigioa irabazi dute etazerbitzu berriak zabaldu dituzte. Esko-letako irakasleen artean harremanaksendotu dira, eta baita ikasleen arteanere. Komunikazio teknologia berriekaldaketa asko bideratu dituzte eskole-tan. Espezializazioari eta hornikuntzarilotuta egon daitekeen kezka uxatu be-harra dago. Eskola handi zein txiki, es-pezialista berberak daude (musika, in-gelesa, hezkuntza fisikoa, aholkularia,laguntzailea, etorkinen hizkuntza in-dartzeko irakaslea, logopeda, heziketabereziko irakaslea eta abar). Eta horni-kuntzari dagokionez, eskola handienegoerarekin konparatuz gero, ez dagodesberdintasun handirik. Eskola txi-kietan baliabide gutxiago dagoenarren, horiek erabiltzeko aukera gehia-go ere badago; jantokiak antolatzen,garraio egokiak bilatzen, haurtzainde-giak moldatzen eta eskolaz kanpokojarduerak bultzatzen gabiltza etengabeeskola txikietan. Eskola txikietan esta-mentu guztien artean dagoen hurbilta-sunagatik, edota hobeto esanda, arretazuzenagatik, sortzen diren harrema-nengatik, haurren aniztasunari emanahal zaion trataeragatik, erabiltzen di-ren didaktika aurrerakoiengatik, etaabarrengatik, eskola horiek kalitatehandikoak direla esan dezakegu.

Gure ikastetxeak guztiz integratu-

HAMARREKO HANDIADoinua:“Txepetxa”.

edo “ Mutil koxkor bat”

Busturialdeko neska-mutilakgabiltza ikasi nahirik horretarako gure ahaleginaksarri ez daude alperrik famili giro gure artean adin guztiak nahasirik herri hauetan eskola barik ez dago zer eginik eskola txiki zabalik eta herri txikiak bizirik eskola txiki zabalik eta herri txikiak bizirik

Page 34: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

34 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

Zein da gorputz hezkuntzako irakasleenfuntzioa? Zein dira landu behar diren

gutxieneko edukiak?Horrekin lotuta, zer iritzi duzu Soin

Hezkuntza arloan Euskal Curriculumakhartu duen bideari buruz? Betetzen al

dira gutxieneko horiek?

Joseba ETXEBESTESOIN HEZKUNTZAKO LIZENTZIATUA ETA DOKTOREA

Galdera hori Natur Zientzietako ira-kasleei egingo bagenie, erantzunak bizati edukiko lituzke: batetik, gaurkoneska-mutilek Natur Zientziez jabetubehar dutela, egun duen garrantziaga-tik, eta bestetik, eskolan ikasten dituz-ten azturak hezitzailetzat ere hartzenditugula, etorkizunerako oso lagunga-rriak direlako. Horiek horrela, NaturZientzietako irakasle batek menperatubehar dituen eduki arloak bi dira: bate-tik, hezkuntza, irakasleak haurren he-ziketan jantzia egon behar du; eta bes-tetik, Natur Zientziak berak, NaturZientzietan aditua izan behar du.

Gauzak horrela ikusita, Soin Hez-kuntzak eta Natur Zientzien “Hezkun-tzak” ez lukete desberdintasun handi-rik izan behar. Galderari erantzuteko,“Soin Hezkuntzaren” izenburuari ja-rraitzea nahiko izan beharko genuke:lehenik, soinak edo gorputzak duengarrantzia gure gizartean aurkeztea, etaberaz, irakasleak zientzia arlo horreta-ko aditua izan beharko du; eta bigarre-na, aztura hezitzaileak garatzea. NaturZientzietako irakaslearen gisara, bi arlozientifiko menperatu beharko lituzketeSoin Hezkuntzako irakasleek: soinarenedo gorputzaren arlo propioa eta hez-kuntzarena.

Indarrean dagoen OCDak SoinHezkuntzako irizpide nagusiak gorpu-tza eta mugimendua direla dio, eta ho-rrela, gorputzaren eta mugimenduarenhezkuntza bultzatu nahi du. Baina…gorputza eta mugimendua hezigarriakal dira?

Erantzuna ezezkoa da: gorputza etamugimendua ez dira hezigarriak, per-tsonak, aldiz, bai. Matematika, Gizarteedo Natur Zientzietako eskoletan ez di-ra burmuinak —gorputzaren zati bat—hezten, nahiz eta ikasle bakoitzak banaeduki. Ikasleen jokabideak dira heziga-rriak, bai Matematikan eta baita Soin

Hezkuntzan ere: ez gorputza, eta eztamugimendua ere. Horrela, Soin Hez-kuntza “jokabide motorren hezkuntza”bilakatzen da; eta galderari erantzunez,irakasleen betebeharra neska-mutilen“jokabide motorrak” heztean datza.

Bigarren galderaren erantzunakonplexuagoa da

Gure eskoletan zer landu behar du-gun galderari erantzutea konplexua-goa da, bultzatu nahi ditugun jokabidemotorrak zein diren jakin behar dugu-lako. Kezka honako honek sortzen du:zer hiritar mota eraiki nahi den. Esko-lan, ideologia eta giza testuinguruakontuan izanik, hezitzaileek hainbataukera dituzte: lankidetza edo lehia-kortasuna lantzea, norbanakoa edo tal-dea bultzatzea, hezkidetza edo sexubazterketa sustatzea, aurreztea edokontsumoa garatzea… Soin Hezkun-tzako irakaslea lehiakortasuna garatunahi duen eskola batean balego, lehiaizango luke jokabide motorrenirizpide; hau da, kirola eta jokoa izangolirateke eduki nagusiak. Aldiz, elkarta-suna bultzatu nahi izanez gero, naturjarduerak eta jolasak landu ditzake,lehia baztertzen baitute. Ez dago, bada,denontzat ona den gorputz heziketa

galdeidazue

?

Page 35: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 35

bakarrik, ideologia desberdinek joka-bide desberdinak bultzatzen baitituzte.Gizarte askotarikoan “soinketako” es-kolak ere askotarikoak dira.

Horrela, heziketa bakarra egiteaezinezkoa denez, zer zentzu du gizartedemokratiko batean hezkuntza legezarautzeak?

Hezkuntza arautzearen arrazoia oi-narrizko gizartearen elkartasuna lortueta hiritar-ikasleen eskubideak berma-tzea da. Ondorioz, legeak gutxienekoespirituarekin jaio behar du: batetik, gi-zabanakoen eskubideak bermatu be-har ditu, baina beste alde batetik, esko-la bakoitzak duen ikuspuntua aurreraeramateko aukera eman behar du.

Demokrazian oinarritutako gizarte-ko eskoletan haurren eskubideak dirabermatu beharreko gutxienekoak. Na-zio Batuen Erakundeko haurren esku-bideen adierazpenean bi dira, nire us-tez, Soin Hezkuntzarekin loturik ber-matu beharreko haurren eskubideak:lehena, ikasleak euren ezaugarrienga-tik baztertuak ez izatea da, eta bigarre-na, haurrek jolasteko eta jokatzeko du-ten eskubideaz gozatzea.

Baztertua ez izatea lortu behar da,bai modu “mikroan” eta bai “makroan”–eskolan eta gizartean–; hau da, ikasleaneska-mutilen taldean onartua izatea,eta eskolan ikasitakoa gizartean onar-tua izateko baliagarria gertatzea; etahori dena joko eta jolasekin gozatuz.

Printzipioz, ikasleak gizarteak es-kaintzen dizkion joko-jolasetan aritze-ko eskubidea du, joko-jolasez gozatze-ko eskubideak ez baitu mugarik: sokasaltoan aritzeko plazeraz gozatzekoposibilitatea edonork eduki behar du,baita futbolean jardun nahi badu ere,edo beste hainbat jardueratan.

Soin Hezkuntzako eskoletan, kiroljoko eta jolasen bitartez, eskubide ho-riek gauzatzeko posibilitatea dugu.Baina eskola ez da norberaren gustuabetetzeko gunea, eskubideak berma-tzeko lekua baizik. Eskubide hori ber-matzerakoan, irakasleak joko-jolaskonkretu batzuk hautatu behar ditu.Irakaslearen ardura aukeran dituen jo-ko-jolasetatik esperientzia desberdi-

nak bultzatzen dituztenak hautatzeada: plazer diferentea ematen dutenak.Baina nola jakin bi jarduera desberdi-nak diren? Edo beste modu bateanesanda, nola jakin bi jarduera antzeko-ak diren?

Dudarik gabe, bi jarduera motor ezdira berdinak euren araudia eta betebe-harra desberdinak direnean; teknikokiesanda, euren “barne logika” bestela-koa denean: pilota ez da soka saltoa, etasoka saltoa ez da futbola.

Modu honetan, jarduera motorraktaldeka ditzakegu euren barne ezauga-rriak antzekoak direnean. Eskuba-loiak, saskibaloiak, marro-marrokakedo “brileak” garatzen duten gozame-na edo plazera antzekoa da, euren egi-tura antzekoa baita: bi taldeen artekolehia zuzenak ematen duen plazerazgozatzea. Honela sailkatzean eta talde-katzean, irakasleak modu errazeanhauta ditzake jarduera motor diferente-ak, plazer desberdina duten jarduerak.Hau da irakaslearen betebehar nagu-sietako bat: jarduerak ondo hautatzea,hor baitago bere eginbeharraren erdiaeta ikasleen eskubideen bermea; ho-rretarako, barne logikaren irizpideagaindiezina da.

Bestalde, Soin Hezkuntzako irakas-leak ikasleari plazer askotarikoez goza-tzeko aukera ematea ez da nahikoa,ikasle guztiek gozatu beharko dute au-kera horietaz, baita “baztertutakoek”ere: soka-saltoan gizonezkoak diraneska-mutilen irainen helburu, eta bo-xeoan, aldiz, emakumezkoak. Onar-tuak izateko helburua lortzeko, ezinez-koa da baztertuen eta baztertzaileen ar-teko bereizketa egitea. Ikuspuntu horialdatu beharrean gaude, denok bazter-garriak garela onartzeko —E.Goff-man-ek estigmagarriak deritzo—. Ira-kasleek printzipio horri jarraitzea ezin-besteko irizpidea da, ikasle guztiek bai-tute euren ezaugarri pertsonalengatikbaztertuak ez izateko eskubidea. La-burbilduz, gorputz hezkuntzako gu-txieneko helburua hauxe da: jardueramotorren plazer askotarikoak eskain-tzea eskoletan, ikasle anitzek gozatze-ko aukera eduki dezaten.

Kontzeptuzko, prozedurazko etajarrerazko edukiak Soin Hezkuntzan

Argi dago Natur Zientzietako esko-letan izango duten gutxieneko helbu-rua ez dela Soin Hezkuntzakoaren mo-dukoa, irakasgai bakoitzak hiritarren-gan arlo desberdinak garatzen baititu.Baina ez da hori bien arteko alde baka-rra. Natur Zientzietan kontzeptuzkoedukiak dira programazioaren ardatznagusia, kontzeptuak ikastea da oina-rrizkoa. Soin Hezkuntzan, berriz, pro-zedurazko edukiak dira ardatz printzi-pala: jarduera motorretan aritzen jaki-tea da koska, pilotan jokatzea, alegia.

Irakasle batek ikasleei pilota jokoaaurkezterakoan, haurren jokabide mo-torrak aurrelantzen ditu, hau da; bi ikas-le beste biren kontra lehian arituko dira.Irakasleak aldez aurretik jakin dezakezer-nolako jokabideak bultzatuko di-tuen aukeratutako jarduera motorrak.Modu horretan, jarrerazko edukiak ereaurredefinitzen dira: laguntasuna gara-tuko dute taldekidearekin eta lehiakor-tasuna beste partaideekin, besteak bes-te. Kontzeptuzko edukien barnean, pi-lotaren araudia jakitea ezinbestekoada, ezinezkoa baita hori jakin gabe pilo-tan ondo aritzea. Prozedurazko edu-kien plangintza egiterakoan, jokabidemotorren plangintza egiten ari gara.

Halere, argitu gabe dago oraindikzer-nolako jokabide motorrak direngutxienekoak euskal hiritarrentzat.Beste modu batean esanda, ea eskole-

Hau da irakaslearenbetebehar nagusietakobat: jarduerakondo hautatzea,hor baitago bereeginbeharrarenerdia eta ikasleen eskubi-deen bermea.

?

Page 36: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

36 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

tan egiten dena gizartean onartua izate-ko baliagarria den. Horrek bete-beteanjotzen du hezkuntzaren zereginean:haur euskaldun bat heldu euskaldunbihurtzeko prozesuan. Jokabide moto-rren plangintzak bide horren sistemati-zazioaren iparrorratza izan behar du.Euskaldunek, Europako herrien pare-ko, etxea dute munduaren erdia. Ho-rrela, europarren mundua etxekoeneta kanpokoen artean banatzen da, etahorien euskarriak jokoa eta jolasa dira.Jokoa, euskaldunok kanpokoen aurre-an dugun jokabideen eredua da, eta be-re balio orokorra “irabaztearen plaze-rak” laburbiltzen du. Bestalde, jolasaketxekoen arteko jokabideen ereduaadierazten du, eta “elkarbanatzearengozamenean” oinarritzen da. Jokoeneta jolasen bidez ikasten ditugu gure gi-zartearen jokabideak, egiten duguna-ren esanahia; gizartekotzearen oina-rrizko zutabeak dira.

Gutxieneko edukitzat hartu beharda eskolan euskal jokoak eta jolasakerakustea, ez soilik joko eta jolasen ga-rrantziagatik, baizik eta horiek gizarte-aren jokamoldeak erakusten dituztela-ko: gure kulturaren kosmologia. Eus-kal Herrian biziko diren hiritarrek, etor-kinak barne, beharrezkoa izango dutehemengo ohiturez jabetzea, nahiz etaeuren ezaugarri pertsonalak askotari-koak izan. Eskubide gisa onar daitekeetnomotrizitatea, ideologia bateratzai-le gisa. Hezkuntza araudien gutxiene-koak betetzeko, batetik norbanakoa-ren eskubideak gorde behar dira, eta

bestetik, oinarrizko gure gizartearenezaugarriak onartu, nekez uzten baituelurrak zuritasuna.

Euskal Curriculumaren gaur egun-go dema, eskolei eta proiektu hezitzai-le bakoitzari, gizarteak zer-nolako mal-gutasuna eman behar dion definitzeada, gizarte proiektu askotarikoak bul-tzatzeko aukera nahikoa izan dezaten.

Soin Hezkuntza arloa EuskalCurriculumean

Hirugarren galderari helduz: zeriritzi dut Soin Hezkuntza arloan EuskalCurriculumak hartu duen bideari bu-ruz? Betetzen al dira gutxieneko horiek?

Nire ustez, ikastoletan eta ikastetxe-etan eztabaidan dagoen testuak ez duhorretan laguntzen. Lehenago argitududanarekin lotuko dut egiten diodankritika.

Gorputza eta mugimendua, XIX.mendekoak diren kontzeptu zaharki-tuak, oraindik testuan agertzen dira: ja-rrerazko edukiak, alde batetik, eta pro-zedura eta kontzeptuzkoak, bestetik,banaturik agertzen direnean. Hori bar-kaezina da. Jokabide motorrak modubateratuan lantzen ditu hiru eduki mo-ta horiek; banaketa teorikoa da. Egia dajokabide motorren ikuskera oso argiagertzen dela Euskal Curriculumarensarreran; baina ez da nahikoa, irizpidenagusia izan behar du.

Horren ondorioa hauxe da: EuskalCurriculumak ez duela argi adieraztenprozedurazko edukien nagusitasuna:Soin Hezkuntzan eduki garrantzitsue-na ariketa egitea da. Hori egiten ez ba-da, gure irakasleek euren burua galdu-ta ikusiko dute, eta askotan, azterketaidatziak egitera edo etxerako lanak bi-daltzera behartuta sentituko dira, gurebetebeharretik at joatera. Ondorioa ho-ri soilik izango balitz ez nioke garrantzihandirik emango. Baina banaketa ho-rrek adierazten duena zera da; irakasle-ak eskaintzen dituen prozedurazko etajarrerazko edukiek loturarik ez dutela.Berdin diola boxeoa, soka saltoa, fut-bola, harrapaketa, txorromorroka,mendi irteera edo atletismoa egitea, de-nek jarrerazko eduki berberak landu

ditzaketelako. Banaketa hori ez daarazo formala soilik, gorputz hezkun-tzarako gure betebeharrak suntsitzendituen eta zientziatik banatzen gai-tuen muga da. Ez da Pariseko Sorbo-nan ikasi behar konturatzeko irakasle-ak mendi irteerak eta errugbia eskain-tzen baditu, nesken eta mutilen artekoharremanak eta jarrerak aldatu egitendirela. Jarduera ezberdinek ez dituztejarrera berberak bultzatzen: jokoaketa jolasak ez dituzte balio berberak.

Bestalde, baina horrekin bat, edu-ki blokeak nahastuta agertzen dira.Hau da: harrapaketa jolasa “nork bereburuaren ezagutzako, nork bere bu-ruaren kontroleko, komunikazio mo-torreko, osasuneko, etnomotrizitate-ko eta ludikotasuneko” -euskal curri-culumean agertzen diren blokeak-edukia izan daiteke. Beste modu bate-ra esanda, harrapaketara jolastea ikas-leak bere burua ezagutzeko eta kon-trolatzeko baliagarria da, komunika-zio motorrean soziomotrizitatea lan-tzenko ere bai, harrapaketako ariketaere osasungarritzat hartu behar dugu;euskal kulturarekin lotuta dago, eus-kal jolasa delako; eta jolasaren ludiko-tasuna bultzatzen du. Nola demontreantolatuko dute irakasleek zentzuzkoprogramazioa egoera honetan? Au-kera bakarra soin heziketa teorikoa,kontzeptuala, egitea da eta hori daeuskal curriculumak hartzen duen bi-de arriskutsua: mugimendurik gabe-ko soinketa bultzatzea: onartu ezine-ko egoera!

Beste kezka bat irakaslearen iritziabiltzeko sisteman datza. Soin Hezkun-tzan ditugun egiturazko arazoek ezdute eztabaida modu argi batean adie-razten uzten. Gauzak argi ez badaude,zaila da iritziak biltzea. Jokabideen he-ziketa bideratzeko, argi eduki beharda mugimendua eta gorputza ez direlagure edukiak eta prozedurazko edu-kiak direla gure programaketaren eus-karria. Hori guztia ulertzea urte luzee-tako lana da, ezinezkoa da dokumen-tu bakar batekin aldatzea. Halere, Eus-kal Curriculuma indarrean dagoenOCDa baino hobea dela deritzot. •

Gorputz hezkuntzakogutxieneko helburua

hauxe da:jardueramotorren plazeraskotarikoakeskaintzea

eskoletan, ikasle anitzekgozatzeko aukera edukidezaten.

?

Page 37: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakurria

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 37

Page 38: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

38 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

Hiru dimentsioko irudiak erabil-tzen dituen euskarazko lehen pla-taforma jokoa da. Teknologia be-rriak, euskara eta abentura uztar-tzen ditu D´Artagan eta hiru moske-tarien istorioan oinarriturik.

1972. urtean sortu zenetik, Ellhuyarfundazioak ekarpen handia egin duzientzia eta euskara uztartzeko bidean.Zientzia eta teknologia gizarteratuz etahizkuntzaren normalizazioa bultzatuz,material asko atera du fundazioak.

Lehenengo CD-ROMa 1994an kale-ratu zuen, Ezagutu Gipuzkoa izenbu-ruarekin. Ordutik, 20 CD baino gehia-go argitaratu ditu, gai orotarikoak etabatez ere, gaztetxoei zuzendutakoak.Baina oraingo honetan, jauzi kualitati-boa eman du, eta punta puntako tekno-logia duen bideojokoa kaleratu du. “Hi-ru dimentsiotako irudiak dauzka, era-kargarria izateko eta, era berean, bi di-mentsiotakoa ere bada, erabiltzekoerraza izateko, gaztetxoenei zuzenduadagoelako”, esan digu Danel Salaberria

jokoaren arduradunak. Zehazki 7-10urte arteko adinera egokitzen da bideo-joko hau. Izan ere, 10etik aurrerako bi-deojokoetan hizkuntzak garrantziagaltzen du.

Gazteen aisialdian bideojokoek es-pazio dexente betetzen dute, baina ho-rien artean, euskarazko eskaintza mini-moa da. “Bideojoko bat geuk sortuz ge-ro, zaila da beste bideojoko batzuekinlehiatzea, merkatuan denetik dagoela-ko eta gauza oso garatuak; baina euska-raz ez. Puntu honetan, euskarazko soft-waregintzak sekulako erronka dauka:euskarazko joko erakargarriak kalera-tzea azken boladako bideojokoetan jo-lastera ohituta dauden gaztetxoentzat”,esan digu Danelek. Eta hala, hutsunehau betetzera dator hiru mosketariakjokoa.

Euskarazko bideojoko bat kalera-tzea erabaki zutenean, merkatuari be-gira jarri aurretik, irizpide batzuk argi zi-tuzten; hala nola adinari egokitzea eta,era berean, gainontzekoentzat, haurzein heldu, erakargarria izatea; grafikoeta animazio onak izatea; edota balio

zintzoak eta egokiak islatzea. Hala,merkatua aztertzen ibili eta AlexandreDumasen pertsonaia klasikoetan oina-rritzen den joko hau aurkitu zuten. Sue-diarrak dira joko honen egileak, eta unehonetan 19 hizkuntzatan kaleratu berrida.

Istorioa Parisen gertatzen da, 1628.urtean. Xabier Kondeak eta bere lagun-tzaile Orsini maltzurrak, DArtagnan etahiru mosketarietatik bi bahitzen dituz-te, Aramis eta Athos. Gaztelu sekretubatean ezkutatuko ditu eta bere asmoaFrantziako koroa menderatzea da. Hi-rugarren mosketariak, Porthos-ek,hauen bila aritu beharko du gaztelutikgaztelura, baso zabartsuak, munstroak,ziega ilunak zein ezusteko beste ha-maika oztopo gaindituz. Bidean urrez-ko giltzak jasotzen joan beharko du, ez-kutuko gaztelua aurkitu arte. “Jokoabost jokalekutan banatzen da eta ba-koitzak hainbat maila ditu. Eszenatokibakoitzaren hasieran, sarrera gisa, ma-rrazki bizidunen film labur bat dago.”Ez du aspertzeko betarik ematen,beraz.

Alexandre Dumas-en nobela klasi-koan inspiraturiko lehen bideojokoada honakoa. Korapiloa baino, pertso-naiak erabiltzen ditu. “Liburu batean oi-narrituta egoteak, agian liburua irakur-tzera ere zirikatu lezake, beraz, kul-turalki ere interesgarria zela ikusigenuen.”

Informazio gehiago nahi izanez ge-ro, jo www.elhuyar.org/mosketariakweb orrira, eta bertan demoa deskarga-tzeko aukera izango duzu.

30+10 Mintegia Elgoibarko IMHn30+10 Mintegia: Makina Erremintaren arloko enpresen erantzu-

kizun soziala, euskara baliabideak eta praktika onak” mintegia an-tolatu du Elgoibarko IMH Institutuak urriaren 26rako. Helburua dasektorearen inguruan dauden enpresei euskaraz garatutako zerbi-tzuak, makinak eta tresnak ezagutaraztea.

2003an IMHk Ahize-AEK aholkularitzarekin batera abiatu zueneuskararen erabilera sustatzeko Goazen egitasmoa. Beronen ildo es-trategikoetako bat euskararen inguruan hezkuntza eta enpresen ar-teko zubi lana egitea da.

Mintegia goizez egingo da eta lau atal izango ditu: 1) erakudeen sa-rrera; 2) metodologia, esperientziak eta praktika onak; 3) enpresa-ko zerbitzuak eta produktuak ezagutaraztea; eta 4) sektorean urtee-tan euskararen presentziaz arduratu diren enpresei errekonozi-mendua ematea.

Informazio gehiagorako: 943 744 132 eta ggooaazzeenn@@iimmhh..eess

EEllhhuuyyaarrrreekk HHiirruu mmoosskkeettaarriiaakk bbiiddeeoojjookkooaa aarrggiittaarraattuu dduu

Page 39: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

Dena prest Reggio Emiliara abiatzeko!Urriaren 11 iristear da eta kon-

turatu baino lehenago izango garaItalian. Talde polita elkartu garaReggio Emiliako haur eskoletakoesperientzia ezagutzeko: 153 lagunguztira. Horietatik 69 Euskal Herri-koak, 50 Kataluniakoak, 24 Valen-tziakoak, 8 Galiziakoak eta 2 Kanta-briakoak.

Reggio Emilian lau egun igaro-ko ditugu. Talde handian nahiz tal-de txikitan arituko gara, goiz etaarratsalde, eta eskoletara bisitakere egingo ditugu.

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 39

HHiikk HHaassiikk MMiiggeell AAllttzzoossaarriiaa jjaassoo dduu

Ilargiaren sekretua filman oinarri-tuz, zinemaren mundua ezagutzekoeta aztertzeko aukera ematen duenproposamen didaktikoa da Begirada-ren Heziketa. Zinema aztertzen.

Irudiak eta horien azpian ezkuta-tzen dena lantzeko material pedagogi-koa da. Film bat ikusi aurretik zer egin,ikusi bitartean nola jokatu eta ikusi on-doren nola landu jakiteko hainbat jar-duera proposatzen ditu.

Horrekin guztiarekin, irakasleak,ikasleak eta edozein herritar irudiarenmundura gerturatzea, barrutik ezagu-tzea eta ikuspegi kritikoa lantzea daxedea.

Osagaiak1. DVDa:a) Ilargiaren sekretua filma osorik

(sekuentziatan banatuta).b) Fimari buruzko estrak.

c) Begiradaren heziketa proposa-men didaktikoa: prozesua, gidoia, iru-dia, soinua, efektuak, diseinua, mezuaketa balioak eta zinemaren bilakaera.

2. Liburuxka3. www.hikhasi.com

Begiradaren Heziketa. Zinema aztertzen DVDakjatorrizko bideo onenaren Migel Altzo saria jaso du

Ikastolen Elkarte-ak ikasturte hasierabaliatu du SSAAIIOOKKAAproiektuaren sor-tzaileak, egileak etakudeatzaileak omen-tzeko. Iker taldeak1974. urtean hasita1982 arte 24 testu li-buru, 2 gidaliburu eta2 disko sortu zituen,eta ekarpen garran-tzitsua izan zen eus-kal irakaskuntzarentzat. Besteak beste, planteamedu pedagogiko berritzai-leentan oinarritu zirelako, Euskal Herri osoa hartzen zutelako aintzat, eus-kara batuaren aldeko apustua egin zutelako, itzulpen lanak alde batera utzieta sortu egin zutelako eta irakasleen prestakuntza ere landu zutelako.

Page 40: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

40 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

argitalpenak

Amonak nobioa du, eta zer?Leire Bilbao

ELKARAma oporretara joan da eta Peru

amonaren etxean utziko du itzuli bitar-tean. Hasieran pentsatzen zuena bainointeresgarriagoa suertatuko zaio Peruriamonarenean egonaldia. Laranja kolo-reko bi arrain txiki ezagutuko ditu han;eta sekretu txiki bat ere deskubritukodu: amonak nobioa duela!•

Bus bat AlabamanJean-Francois Sauré

SAUREAmerikako Estatu Batuetan garai

batean beltzek jasan izandako segrega-zioa eta eskubideen ukazioa nolakoaizan zen esplikatzen digu komiki ho-nek. Istorioan zehar borroka honetanekimen handia izan zuen pertsona batezagutarazten digu idazleak; MartinLuther King, hain zuzen ere.•

Euskaldunen kolore mundua atsotitzetan

Txema PreciadoGAIAK

Damaso Intzak, Zabalak, Azkueketa batez ere Gotzon Garatek atsotitzeninguruan bildutako material aberatsaordenatu eta sailkatzen da, euskaldu-nen kolore munduaren interpretazioa-ri ekiteko. Nagusi diren gorria, beltzaeta zuria (urdina, nabarra eta berdeare-kin batera) ikertzen dira bereziki.•

Txomin udazkeneanLiesbet SlegersIBAIZABAL

Udazkena iritsi da, hotz egiten dueta zuhaitzetatik hosto hori, gorri etamarroiak erortzen dira, zapaltzean kris-kras egiten dutenak. Gustura egiten dioharrera Txominek udazkenari, hosto,barraskilo eta abarrekin jostatuz. Txi-kienentzako liburu berezi hau, Txomi-nen hainbat bizipen deskribatzen di-tuzten liburuen bildumaren parte da.•

Basotxo eta zuhaitzakA. Ibarra Basañez

EREINBasotxo zuhaitz magikoa da, edo-

zertan bihurtzen dena; animalia, gauza,pertsona... Liburuan hainbat zuhaitzmota aurkezten dizkigu pertsonaiak,eta zuhaitz bakoitzak egoera didaktikobater hurbiltzen gaitu. Basotxorekin,gaztaina saltzailea, gabonetako pinuaedo sagardoa ezagutuko ditugu.•

BAT soziolinguistika aldizkaria59. zenbakia

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAHizkuntzen egoera, normalkuntza

prozesua eta glotopolitikari buruzkoideiak jorratzen ditu aldizkari honek, etaale honetan, “Euskararen egoera IparEuskal Herrian” gaiaren inguruan, adituaskoren gogoetak biltzen ditu: beste akbeste, Iparraldean euskarak komunika-bideetan eta adierazpen kulturaletanduen presentziaren azterketa.•

Page 41: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

... goza nazazugehiago

111. zenbakia. 2006ko urria • hik hasi • 41

Denon zeregina

Euskararen indarberritzea askotari-ko pertsona, elkarte zein bestelakoenkezka iturri izan ohi da. Alabaina, ardurahori lagun hurkoaren esku uzteko jarreraere egon ohi da bazterretan. Hainbate-tan, irakasleen zeregina euskara ondo e-rakustea dela eta haur eta gazteen arteanerabilera sustatzea, berriz, beste norbai-tzuena zenbat aldiz entzun dugu gure i-kastetxeetan, klaustro zein bestelakoe-tan? Euskara indarberritzeko askotarikojarduerak aurkeztean ez ote dugu suma-tzen gure inguruan garrantzi urriko gaibati buruz ari garela eta ahalik lasterrenbestelako gaietara, ustez garrantzi han-diagoetara, igarotzeko gogoa, desioa, sa-rritan?

Fishmanek zioenez, “Ikaskuntzak,ikasbide eta ikastetxeak ez du bere lana-ren jarraipen bermerik segurtatzen. Es-kolatik bakarrik ezin espero liteke kon-ponbiderik. Etxe-auzo-bizigiro multzokorapilatsu horren falta du eskolak. Hiz-kuntza ezin du eskolak bere kabuz etabere eragin hutsez biziberritu”. Baina, ha-la izanagatik ere, gure hizkuntzaren in-darberritze ahaleginean, dezakegunetik,denontzako lekua ez ezik guztion beha-rra dagoela azpimarratzea ere erabakiga-rria da.

Gauzak horrela, zer egin lezake esko-lak gure hizkuntza indarberritzeko aha-leginean? Besteren artean, gela barrukojarduna hizkuntzen erabilera areagotze-arekin uztartu beharko genuke, lehenbi-zi. Izan ere, hizkuntzak, haiek guztiakgauzak egiteko, askotariko jarduerak bu-rutzeko baliatzen ditugun neurrian esku-ratzen ditugu. Halaber, gela barruan zeinkanpoan, haur eta gazteen jarreretan etamotibazioan eragitea, euskaraz jardun a-hal izateko harreman-sareak eraikitzea e-ta sustatzea, erabilera-eremuak irabazteaeta abar jorra ditzakegun lan-ildoak dira.

Honakoak, baina, itsumustuan ezingara litezke. Hargatik, denboran garatze-ko eta eramateko moduko estrategia ze-haztea komeni da, itolarria eragingo ezduena, lan iraunkor zein sistematizatua a-halbidetuko dituena eraikiz bidenabar.Inguruabar horretan, eskolan hizkuntze-kiko egon litezkeen esku-hartze ere-muak (ikus. koadroa) kontuan izanik,bakoitzean eragile d(ir)ena(k), bilaka li-te(z)keena(k) ongi identifikatu zein le-

Erramun OsaEuskal Herriko Ikastolen Konfederazioko

Hizkuntza arduraduna

1.-Kurrikuluproiektua:1.1.Hizkuntz arlo-ko kurrikuluintegratua.1.2. Beste arloeta-ko kurrikuluak:hizkuntzen trata-era instrumentala,globalizazioa etaabar. 2.-Egitasmoosagarriak:2.1. Euskara etaeuskal kultura.2.2. Zehar lerroak. 3. Irakasleenprestakuntzaplanak:Hizkuntz hobe-kuntza, metodo-logia eta abar..

1.-Harremanak: 1.1. Arlo bakoi-tzeko harremanhizkuntza.1.2. Irakaslearenhizkuntz ereduaeta hizkuntzekikojarrera.1.3. Irakasle/ikas-le arteko hiz-kuntz erabileraeta kalitatea.1.4. Ikasleen ar-teko hizkuntzerabilera etakalitatea.2.-Baliabideak:2.1. Gelaren giro-tzea: horma-iru-diak, kartelak,etab.2.2. Informazioiturrien eta beste-lako baliabideenhizkuntza.

1.-Jolasaldiak. 2.-Jantokia,garraioa, zerbi-tzuak.3.-Ikastorduz-kan-poko ekintzak.4.-Irakasleenarteko hizkuntzerabilera eta kali-tatea.5.-Gainontzekogiza baliabideenhizkuntza.6.-Ikasleen arte-ko hizkuntz era-bilera eta kalita-tea.Ostadar ikerketasoziolinguistikoa

1.-Eskola eta gu-rasoen arteko ha-rremanak, irakas-lea, eskola, etab.2.-Familia barru-ko hizkuntz era-bilera eta kalitatea.

1.-Beste ikaste-txeekiko harremanak.2.-Herriko bestetalde eta erakun-deekiko harremanak.3.-Administra-zioarekiko harremanak.4.-Bestelako ha-rremanak.

1.-Gobernu etafuntzionamendu-organoak.2.-Ekonomia,administrazioaeta dokumenta-zioa.3.-Pertsonalarenhizkuntz profilak. 4.-Espazioenbanaketa eta trataera.5.-Ikastetxekoerrotulazio etainformazio gune-ak (errotulazioa,kartelak, iragar-pen taulak,etab.).

KKuurrrriikkuullaarrrraa HHaarrrreemmaannaakkKudeaketa pedagogikoa

Interakziodidaktikoa

EEzz kkuurrrriikkuullaarrrraa

EEsskkoolleettaakkooaannttoollaakkeettaa Gizartea

orokorreanFamilia

hentasunak-eta kontuan jarduerak eder-to zehaztu beharko genituzke.

Esku-hartze eremuei dagokienez, bieremu bereiz ditzakegu nagusiki; bate-tik, eremu pedagogikoa, ekintza peda-gogikoarekin eta gela barruko elkarrera-gin didaktikoarekin erlazionatutako hiz-kuntzaren alderdiak biltzen dituena; etabestetik, eremu instituzionala, ikastetxe-aren kudeaketa eta antolaketarekin ez e-zik gelaz kanpoko zein inguruneko ha-rremanarekin ere erlazionatutako hiz-kuntzaren alderdiak biltzen dituena.

Sail honek, iaz zein aurten, lehenagoaitatutako esku-hartze eremuak kon-tuan, abian jar litezkeen estrategiak zeinesperientziak aurkezteko saiakera egi-nen du. Gure xedea, beraz, ez da era iso-latuan jarduerak eta esperientziak aur-keztea soil-soilik, plangintza eragingarrieta oso batean bateragarri eta aldi berean,eragile desberdinak tarteko direla, eginditzakegun urratsez zenbait orientabideeskaintzea baizik. Ea hala den!

EErreemmuu ppeeddaaggooggiikkooaa EErreemmuu iinnssttiittuuzziioonnaallaa

Page 42: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA

42 • hik hasi • 111. zenbakia. 2006ko urria

atzeko atetik

Gelako denboraren % 67 inguru igarotzen omen du irakasleak hizketan,eta gelditzen den denbora gela bakoitzeko 20-25 ikaslerenartean banatu behar da.

Iturria:Edwards eta Mercer,1988,Ereinkaria.

Josune BEREZIARTU ESKALATZAILEA

Mendira! Mendira! Mendira!...

*

“Mendira, mendira, mendira!!”,errepikatzen genion txikitan ikastolangure maisuari. Ametsezko leiho ireki batbezala ikusten genuen mendira joatekoposibilitate hura. Mendia ihesa zen, gureikastolako gelatik ihesaldi tinko bat. In-kotzienteki ikastolako eguneroko erruti-na gainditu nahiaren leiho irekia. Gelakoikasle guztiak ados jartzen ginen, eta gureasmoa maisua presionatzea zen, gehie-netan ostiral arratsaldeetan. Batzuetan,oso gutxitan egia esanda, gure asmohaiek errealitate bihurtzen ziren. Or-duan, ikasle guztiok, zezen bat plazara-tzen den bezala, maldan gora abiatzen gi-nen mendiko bidea hartuz. Gertakizunhaiek, lagunekin solasean, ikaragarriakziren.

Goizeko hamarretan Tolosaldeko Al-kiza herri txikira pozez abiatzear nago.Memento nahiko zaila bizitzen ari direneskola txiki horietako batera, hain zuzen.

Esan bezala, ikasle izan nintzen urteaskotan, eta oraingoan badirudi “maisu”lanak egiteko asmotan noala. Nirekin eta“irakasle” jarduteko intentzioarekin, Ri-kar dator baita ere.

- Kaixo guztioi, Josune ata Rikar gara.Zer moduz zaudete?

- ONGIIIIII!!!!! -erantzuten diguteirrifartsu.

Beraien artean Manex gure iloba da-go. 5 eta 12 urte bitarteko 13 ikasle aurrezaurre dauzkagu begirik kendu gabe.

- ETA ZUEK? -galdetzen digute.- Oso ongi baita ere. Zuen ondoan,

nola ez, beti ongi. Beno, gaur goizeanzuen maisuak izango gaituzue. Ongiiruditzen al zaizue?

- BAI HORIXEEEEE!!!! -erantzuten di-gute.

Imajinazioa eta interesa sortu etaeragin nahian, bi motxilatzarretan ge-neukan guztia gelako zoruan utzi dugu:mendiko eta eskaladako tramankulu etasoka guztiak.

Maisu asko eduki izan ditut, ez baka-rrik ikastolan edo geroko ikaskuntzetan.Guztiengandik beti gauza positiboak ate-ra izan ditut. Beraz, errespetu handiz es-

pero dut Alkizako mutil kaxkar hauei be-netako solasaldi polita eskaintzea.

Badirudi “MENDIRA, MENDIRA,MENDIRA…” hitz miresgarri haiek alda-rrikatu dizkietela nolabait gure 13 lagunkaxkar hauek beren irakasleei. Orain-goan Rikar eta biok, geure kondairekin,sokekin, katu-oinekin, mosketoiekin, ar-nesarekin, magnesio poltsekin… “men-diaren” ikuspegi pertsonala hurbildubehar diegu.

Aho zabalik, begiak finko, mugiezindaude denak. Gure kondaira barne-bar-nean sartzen ari zaiela dirudi. Ongi ba!

Beraien gelako leihoa oraingoanzabal-zabalik dago. Askatzen dut soka,korapilatzen dut gelako puntu finko ba-tera eta leihotik kanpora botatzen dut.Poz handiz hartzen dute ikusten ari dire-na. Oraindik ez diet esan zer egin behardugun, baina ederki ikasi dute ikaslanaeta ziur dakite zer egingo duten gero.Zoratuta, ezin dute itxaron beren txandaailegatu arte!!!

Motel, motel, leihotik kanpo “rapel”baten bitartez jaitsiz, kontatu diegun guremendiko esperientzietatik “egungo”errealitatera bueltatzeko bidea hartzendute denek.

Nik ere ikasle bihurtu behar dut berri-ro, eskaladan edo bizitzan ez baitago bes-te aukerarik aurrera egiteko.

Page 43: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA
Page 44: ELKARRIZKETA: JOSU TXAPARTEGI • ESPERIENTZIA: BEGIRATU … · 2017-06-23 · kasle berriei. Urte horietako errepasoa egin dugu. 5 editoriala 6 kronika 8 gaia ETXEKO IRAKASKUNTZA