90
IKASGELAKO PROGRAMAZIOA – HAUR-HEZKUNTZA 2 URTE Ikasgelako programazioa Giltza 1 EUSKADI giltza

Edebe · Web viewIkasgelako programazioa. 2. urte. 0. unitatea: Max eskolan. OINARRIZKO GAITASUNAK. HELBURU DIDAKTIKOAK EBALUAZIO-IRIZPIDEAK Irakurritako edo entzundako kontakizun

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

IKASGELAKO PROGRAMAZIOA – HAUR-HEZKUNTZA 2 URTE

Ikasgelako programazioa

2urte

0. unitatea: Max eskolan

OINARRIZKO GAITASUNAK

HELBURU DIDAKTIKOAK

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

· Irakurritako edo entzundako kontakizun bat ulertzea.

· Eguneroko guneak kokatzea, eta haietan orientatzea.

· Helduekin eta gainerako haurrekin erlazionatzeko jarrera izatea.

· Besteekin komunikatzea, eta ingurune sozialarekin eta naturalarekin harremanetan jartzea.

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

· Nor bere emozioak identifikatzen eta adierazten hastea.

· Nor bere gorputzaren mugimendu-trebetasunak ezagutzen eta aztertzen hastea.

· Besteekin harremanetan jartzeko ohitura hartzen hastea.

· Lehen gizarte-harremanak eratzen hastea.

Ingurunearen ezagutza

· Irakasleak zer izen duen jakitea.

· Irakaslea eskolan bera zaintzen duen eta gauzak irakasten dizkion pertsonatzat identifikatzea.

· Pixkanaka, ikasgelako eta eskolako guneak ezagutzea.

· Ingurune hurbileko elementuak aztertzeko interesa adieraztea.

· Norberak eskolan erabiltzen dituen materialak identifikatzea.

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

· Irudien laguntzaz, ahoz kontatutako ipuinak eta narrazioak ulertzea.

· Ahozko tradizioko testu txiki batzuk ezagutzea.

· Entzunezko arreta garatzea.

· Zenbait material erabiliz adierazpen plastikoa lantzea.

· Oinarrizko plastika-teknikak erabiltzen hastea.

· Ipuinak gogoz eta arretaz entzutea.

· Esperientzia-arloei lotutako hiztegia barneratzea.

• Maskotaren abestia kantatzea.

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

• Pixkanaka, emozioak eta sentimenduak adierazteko gaitasuna garatzea.

• Pixkanaka, nork bere gorputzaren mugimenduen kontrola eta koordinazio orokorra ezagutzea.

• Gero eta autonomia handiagoz aritzea norberaren ongizatearekin eta gizarte-harremanekin zerikusia duten jardueretan.

Ingurunearen ezagutza

• Irakaslea identifikatzea, eta jakitea zein diren haren ezaugarri eta zereginetako batzuk.

• Ikasgelako eta eskolako elementuak eta guneak identifikatzea, eta ezaugarrietako batzuen berri izatea.

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

· Ahozko hizkuntza erabiltzea adierazteko eta komunikatzeko, adinari dagokion lexikoa erabiliz.

· Ahozko mezuak ulertzea: poemak eta abestiak.

· Abestiak buruz ikastea.

· Arte-hizkuntzetako plastika-teknika errazak eta materialak erabiliz adieraztea, bai eta zer aukera dauden aztertzeko interesa izatea ere.

· Komunikazio-egoeretan arretaz eta begirunez entzuteko jarrera izatea.

Musika-jardueretan (abestiak eta musika-pasarteak) gozatzea eta parte hartzea.

UNITATE DIDAKTIKOKO EDUKIAK

ZEHAR-LERROAK

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

· Gorputza: mugimendua. K

· Emozio Hezkuntza: haurrak zer sentitzen duen eskolara iritsi eta agur esan behar duenean. B

· Nork bere gorputzaren mugimendu-trebetasunak ezagutzea eta aztertzea. P

· Gizarte-talde berriekin harremanak izateko interesa adieraztea: eskolako ikaskideak. B

Ingurunearen ezagutza

· Irakaslea: zer izen duen eta zein diren haren zaintza- eta irakaskuntza-egitekoak. K

· Eskolako aretoak ezagutzea: ikasgela eta haren txokoak. P

· Norberak eskolan erabiltzen dituen materialak identifikatzea. bizkar-zorroa, adur-zapia eta mantala. P

· Ingurune hurbila aztertzea. P

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

· Ipuinak entzuteko gogoa eta arreta. B

· Ipuinak eta ahozko tradizioko testu txikiak pixkanaka ulertzea. P

· Ipuinarekin lotutako lexikoa: Max, bizkar-zorroa, ipuina, koloretako argizariak, tronpeta eta pandereta. K

· Ipuineko pertsonaia eta elementu nagusiak identifikatzea. Max kirikinoa eta eskola. P

· Abestia: Max. P

· Plastika lantzeko ekimena eta interesa. B

· Eskulan bat egitea: Maxen txotxongiloa. P

· Giza Eskubide eta Bake Hezkuntza: arauak jakitea eta onartzea.

· Giza Eskubide eta Bake Hezkuntza: jostailuak partekatzea.

· Emozio Hezkuntza: haurrak zer sentitzen duen eskolara iritsi eta agur esan behar duenean.

JARDUERAK

MATERIALA/BALIABIDEAK

ANTOLAKETA

Hasierakoak – motibatzekoak

· «Begira nor dagoen hemen… Ezagutzen duzue? Max kirikinoa da! Gogoan duzue zer ondo pasatu zuen Maxek eskolan? Ipuina ikusiko dugu, gogoratzeko».

· «Maxek oso ondo pasatzen du gure eskolan. Gero eta pozago etortzen dela esan dit. Ederto! Zuek ere pozik etortzen zarete? Zergatik?».

· «Poz-pozik nago gaur! Badakizue zergatik? Bada, Maxek esan dit asko maite nauela, ondo-ondo zaintzen dudalako, abesten eta margotzen irakasten diodalako… Irakasle ona naiz, Maxen ustez. Ederto!».

· «Begira zer pozik dabilen Max autotxoarekin jolasean: Burrrrun! Baten batek nahi du Maxekin jolastu? Hartu, bada, autotxoak, eta lasterketa bat egingo dugu».

· Haur bakoitzari plastika-lantegian egin duen Maxen txotxongiloa eman, eta, ondoren, hau esan: «Maxek zuen senideak ezagutu nahi ditu. Haiek ere Max ezagutu nahiko dute, ezta? Non gorde dezakegu, etxera eramateko? Mmm… Bizkar-zorroan, jakina!».

· Biribilean eserita, Maxek eta irakasleak ikasgelako haur guztien izenak ekarriko dituzte gogora, banan-banan: «Ea Max eta biok zuen izenez gogoratzen garen. Mmmm, zure izena… Paula da, eta zu Ander zara, ezta? Kaixo, Julen! Hau da hau lagun piloa!».

Maxen peluxea

Maxen ipuina

Jostailuzko autoak

Maxen txotxongiloa

Bizkar-zorroa

Talde handian

Garapena

• Maxen mantala margotu. Gero, koloretako barraskiloak zirrimarratu, Maxek eskolan egin zituenak bezalakoak.

• Max eskolara nola iritsi den (triste edo pozik) erakusten duen irudia hautatu, eta fitxan itsatsi Sentimendu hori ahoz azaltzen saiatu («Max pozik dago»).

• Gomet gorri bat itsatsi irakaslearen irudiaren gainean, eta gomet hori bat haur bakoitzaren irudiaren gainean

• Objektu bakoitza izendatu, eta dagokion tokian itsatsi

• Bizkar-zorroa norberarenaren kolore berberaz pintatu.

• Mutiko bat eta neskato bat trenaren atzealdean itsatsi, lagunekin jolas daitezen Ikasgelako laguntxoren baten izena esan.

Fitxak

Argizariak

Gometak

Eranskailuak

Talde handian

Bakarka

Osagarriak

Magaleko jolasak

Lantzean behin magaleko jolasak egitea proposatzen dugu. Jarduera erraz-errazak dira, eta abestitxoak izaten dituzte osagarri, hezitzaileak magalean duen haurrari abesteko.

Ikasturte osoan egin daitezke: egokitzapen-aldian, lasaitzeko uneetan, pixoihala aldatzeko unean…

Familien txokoa

Familiek toki berezia hartuko dute ikasgela barruan, txoko honi esker. Gainera, haurrekin familien osaera eta kideak aztertzeko aukera ere ematen du txoko honek.

· Haurra senitarteko hurbilenekin (gurasoak, neba-arrebak, aitona-amonak, tutoreak…) ageri den argazki bat eramateko esan familia bakoitzari.

· Argazkiak estalki garden itsaskorrez edo plastikozko zorroz babestu, eta horman eseki, haurren mailan.

· Kartoi mehe batean, haurraren izena idatzi, eta haren argazkiaren ondoan itsatsi.

· Haurra familien txokora gerturatzen denean, argazkiei buruz hitz egin haurrarekin, familiako kideak izendatu…

Argazki horiek oso erabilgarriak izaten dira egokitzapen-aldirako, haurra triste eta bakarrik sentitzen denerako.

Biribilean egiteko jolasak

Jolas hauiek ikasgelako lagunen arteko harremana sustatzen laguntzen dute.

· Haurrei abestia kantatu, haren doinua eta erritmoa ezagutzen has daitezen.

· Elkarri eskutik heldu, eta guztien artean biribil bat osatu. Abestiaren erritmoan biraka hasi norabide batean.

PLASTIKA-LANTEGIA:

· Maxen txotxongiloa.

Haur bakoitza senide batekin edo batzuekin ageri den argazkia

Estalki garden itsasgarria

Plastikozko zorroak

Kartoi mehea

Plastika-lantegiko lamina, izozki-makilatxo bat eta kola zuria

Hezitzailea eta haur bat

Talde handian

Bakarka

Talde handian

Bakarka

Sendotzekoak eta zabaltzekoak

· Max maskotaren horma-irudia egin. Pakete-paperean, Max kirikinoa marraztu, eta horman itsatsi, ikasgela apaintzeko.

· Ikasgelan txoko bat prestatu, Maxek han atseden hartzeko eta jolas egiteko.

Etxearen txokoa

· Ikasgelako eremu batean, etxetxoaren txokoa prestatu, sukalde, panpina eta guzti. Sukaldean, aulki edo besaulki pare bat ere jar dezakegu.

· Irakaslearen laguntzaz, ikasgelako txokoak izendatu behar dituzte haurrek: ipuinen txokoa, automobilen txokoa, laneko txokoa, jostailuen txokoa, eraikuntzen txokoa…

Pakete-papera

Argizari bigunak

Hatz-pintura

Koloretako arkatzak

Panpinak

Sukaldeko jostailuzko tresnak

Aulkiak, besaulkiak

Talde handian

Talde txikian

Ohiturak hartzekoak

• Osasun- eta higiene-ohiturak: aurpegia eta eskuak garbitu, eta zintz egin. B

• Helduekiko eta beste haur batzuekiko harreman-ohiturak: kaixo eta agur esan; ikaskideei entzun. B

• Aisia- eta jolas-ohiturak: jostailuak partekatu. B

• Erantzukizun- eta lan-ohiturak: bizkar-zorroa eta mantala eseki, ikasgela txukun eduki. B

Ohituren laminak

Bakarka

IRAKASJARDUNAREN EBALUAZIOA

Programazioa-irakasjarduna erlazioa

Emaitzak

Hobetzeko proposamena

Eskola-orduen prestakuntza

Programazioa / eskola-orduak koherentzia

Denboraren antolaketa

Jardueren garapena / ikastaldea egokitzapena

Metodologiaren egokitasuna

Interesguneak

Trataera orohartzailea

Motibazioa

Ebaluazioa

Informazioa

Tresnen baliozkotasuna

Etengabeko ebaluazioa

Informazioa

Aniztasuna tratatzeko neurriak

1. unitatea. Max eta garangorriak

OINARRIZKO GAITASUNAK

HELBURU DIDAKTIKOAK

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

· Joko eta jarduera jakin batzuetan aritzeko arauak onartzea.

· Eguneroko guneak kokatzea, eta haietan orientatzea.

· Helduekin eta gainerako haurrekin erlazionatzeko jarrera izatea.

· Materialak eta objektuak esploratzea, haietan aldaketak eraginez, eta emaitzak aztertzea.

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

· Nork bere emozioak gero eta hobeto ezagutzea.

· Beharrezkoa denean, helduei laguntza eskatzea eta haien laguntza onartzea.

· Zentzumenak erabiliz, zenbait esperimentu egitea.

· Begi-eskuen koordinazioa eta trebetasuna garatzea.

· Nor bere elikadura eta higienea zaintzeko ohitura hartzen hastea.

Ingurunearen ezagutza

· Udazkenean naturak izaten dituen aldaketak hautematea.

· Udazkeneko fruitu batzuk ezagutzea, eta haien ezaugarriak aztertzea.

· Natura aztertzeko jakin-mina izatea.

· Kolorea eta forma inguruko elementuen ezaugarritzat hartzea.

· Kolore gorria bereiztea, eta inguruko elementuetan identifikatzea.

· Neurri-nozio batzuk barneratzen hastea.

· Ingurune kulturaleko tradizioen berri izatea. Gabonak.

· Gabonetako ospakizunetan eta ohituretan parte hartzea, eta haietaz gozatzea.

· Inguruko objektuetan zirkulua identifikatzea.

· Objektuen nolakotasunak alderatzea, eta haien arteko desberdintasunak adieraztea: handia, txikia; berdina, desberdina.

Hizkuntzak komunikazioa eta adierazpena

· Ipuinak gogoz eta arretaz entzutea.

· Irudien laguntzaz, ahoz kontatutako ipuinak eta narrazioak ulertzea.

· Esperientzia-arloei lotutako hiztegia barneratzea.

· Ahozko tradizioko testu txiki batzuk ezagutzea.

· Zenbait material erabiliz adierazpen plastikoa lantzea.

· Grafismoak egiten trebatzea, eta marra libreak egiten hastea.

· Musika-pasarteak entzunez gozatzea.

· Soinua eta isiltasuna bereizten hastea.

· Entzunezko arreta garatzea.

· • Musika-jardueretan parte hartzea.

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

· Pixkanaka, emozioak eta sentimenduak adierazteko gaitasuna garatzea.

· Zentzumenen bidez (ukimena, usaimena eta dastamena) sentipenak identifikatzea.

· Koordinazioa garatzea, eta motrizitate-aukerak aztertzea.

· Gero eta autonomia handiagoz aritzea norberaren ongizatearekin eta higienearekin zerikusia duten jardueretan.

· Helduei laguntza eskatzeko eta onartzeko gaitasuna garatzea.

Ingurunearen ezagutza

· Urtaroetako (udazkena) eguraldiaren eta ezaugarrien berri izatea.

· Inguruko objektuetan oinarrizko forma lauak ezagutzea eta identifikatzea (zirkulua).

· Elementuak eta bildumak alderatzea, kontuan hartuz berdintasunak eta desberdintasunak (tamaina, forma eta kolorea).

· Ingurune kulturaleko tradizioen berri izatea (Gabonak), eta interesa eta errespetua erakustea.

· Inguruko objektuak eta elementuak identifikatzea, eta haien ezaugarrietako batzuen berri izatea: kolorea, forma eta neurria.

· Ingurune naturala errespetatzeko jarrera erakustea.

Hizkuntzak komunikazioa eta adierazpena

· Ahozko hizkuntza erabiltzea adierazteko eta komunikatzeko, adinari dagokion lexikoa erabiliz.

· Ahozko mezuak ulertzea: azalpenak, ipuinak eta abestiak.

· Komunikazio-egoeretan arretaz eta begirunez entzuteko jarrera izatea.

· Arte-hizkuntzetako plastika-teknika errazak eta materialak erabiliz adieraztea, bai eta zer aukera dauden aztertzeko interesa izatea ere.

· Kolore gorria identifikatzea, eta harekin esperimentatzea, zenbait plastika-teknika erabiliz.

· Musika-jardueretan (abestiak eta musika-pasarteak) gozatzea eta parte hartzea.

· Pixkanaka, arretaz entzuteko eta soinua eta isiltasuna bereizteko gaitasuna garatzea.

UNITATE DIDAKTIKOKO EDUKIAK

ZEHAR-LERROAK

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

· Emozio Hezkuntza: helduei laguntza eskatzea eta haien laguntza onartzea. B

· Emozio Hezkuntza: poza eta haserrea. B

· Zentzumenez bidez esperimentatzea: testurak eta zaporeak. P

Ingurunearen ezagutza

· Udazkenekoak. eguraldian eta paisaian gertatzen diren aldaketak. P

· Udazkeneko fruituekin zerikusia duen lexikoa: mandarina, mahatsa, gaztaina, garangorria… K

· Udazkeneko fruituen ezaugarriak aztertzea. P

· Objektuen nolakotasunak: kolorea, tamaina, forma… K

· Pentsamen logikoa garatzea. K

· Kolore gorria identifikatzea inguruko objektuetan. P

· Eguneroko bizimoduko objektuetan neurri-nozioak berez erabiltzea: handia eta txikia. P

· Gabonak eta Gabonetako tradizioak. gabon-kantak abestea, kaleak eta etxeak apaintzea, jaiotza prestatzea… K

· Familiarekin Gabonetako jardueretan parte hartzeko interesa. B

· Inguruneko elementuetan zirkulu-forma identifikatzea. P

· Multzo bateko objektu berdinak identifikatzea (tamaina, forma eta kolorea). P

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

· Ipuinak entzuteko gogoa eta arreta. B

· Pixkanaka, ahozko tradizioko ipuinak eta narrazioak ulertzea irudien laguntzaz. P

· Ipuinarekin lotutako lexikoa: Maxen arreba, hostoak, gurbitza, garangorriz betetako saskia, Maxen aita, Maxen ama, pastela. K

· Ipuineko pertsonaia eta elementu nagusiak identifikatzea: Max eta garangorriak. P

· Ahozko tradizioko zenbait testu errezitatzea. Hostoen festa poema , Euria abestia, Gabon-gaua gabon-kanta. P

· Plastika lantzeko ekimena eta interesa. B

· Plastikako teknikak esperimentatzea. hosto iharrez collage bat egitea, eta belakiz estanpatzea. P

· Eskulan bat egitea: udazkeneko koroa eta Gabonetako posta-txartela. P

· Esparru mugatu batean marra libreak egitea. P

· Entzungaiarekin gozatzea: Txinatar dantza (P. I. Txaikovski) B

· Soinuaren nolakotasuna: soinua eta isiltasuna. K

· Giza Eskubide eta Bake Hezkuntza: helduekiko eta ikaskideekiko afektua.

· Kontsumo Hezkuntza: jostailuak eta gainerako materialak zaintzea.

· Emozio Hezkuntza: helduei laguntza eskatzea eta haien laguntza onartzea. B

JARDUERAK

MATERIALA/BALIABIDEAK

ANTOLAKETA

Hasierakoak – motibatzekoak

• «Maxek saski bat ekarri du. Garangorri gehiagoren bila joan nahi ote du? Gogoan duzue garangorriz bete-beteta zegoela saskia ipuinean?».

• Ikasgelan sartu, Max sorbalda gainean hartuta, eta hau esan: «Kaixo, neska-mutilok! Gogoan duzue zer egin zuen Maxek garai-garai-garaia izateko? Aitaren sorbaldara igo zen!».

• «Maxek hosto ihar hauek bildu ditu basoan. Gogoan duzue nola ibili diren Max eta arreba hostoekin jolasean? Zapaldu egin dituzte, hotsa entzuteko: kras-kras!».

• Hosto ihar pare bat hari bati lotu, eta ikasgelara sartu, hostoak haizatuz, haize handia balebil bezala. «Begira zer bizi dabilen haizea gaur. Hostoak firin-faran ari dira dantzan!».

• Max mandarina bat jaten ari delako itxura egin. «Zein goxoa, lagunok! Mandarinak goxo-goxo daude udazkenean. Baten batek probatu nahi du?».

• «Maxek galdera bat egin nahi digu: Zer kolore duzue gustukoena? Nik, gorria, horregatik janzten naiz beti gorriz. Sagarraren gorria atsegin dut, garangorrien gorria…».

• «Hara zer ekarri digun Maxek kutxatxo honen barruan. Ea, bada… Bi barraskilo dira! Begira zer handia den hau; bestea, berriz, txiki-txikia da. Ia-ia ez da ikusten-eta!».

• Max pandereta jotzen ari delako itxura egin, eta gabon-kanta bat abestu harekin. Haurrak animatu gabon-kanta abestera, txalo egitera, pandereta jotzera…

• «Maxek magia-truku bat irakatsi nahi digu. Hara! Begiak itxiak dituela, zer musika-tresna (pandereta edo kanpaia) emango diodan asma dezake. Argia da gero!

• Musika-tresnak banatu, eta tresnak jo, Maxek esaten duenean: «Hasi jotzen!. Maxek dioenean, musika-tresnak jotzeari utzi: «Isilik!».

• «Begira Maxek gaur zer ekarri digun: ikasgela apaintzeko xingolak. Zer distiratsuak diren!».

Gabonetako bolak sartu kutxa batean, kolore eta tamaina askotakoak, eta hau azaldu haurrei: «Maxek girlanda bat egin nahi du, eta, horretarako, bola gorri txikiak behar ditu… Hara! Honelakoak! Kutxa honetan bola horiek topatzen lagunduko diogu!».

Hosto iharrak

Udazkeneko fruituak: mandarina

Musika-tresnak pandereta eta kanpaia

Gabonetako apaingarriak Gabonetako xingolak girlandak eta bolak

Talde handian

Bakarka

Garapena

• Saskia garangorriz bete. Horretarako, tapoi baten oinarria pintura gorritan busti, eta saski barruan estanpatu.

• Eszena bakoitzaren ondoan, Max haserre ala pozik dagoen adierazteko eranskailua itsatsi. Sentimendua ahoz azaltzen saiatu.

• Fitxako lurrean kola eman, eta hosto iharren zatitxoak itsatsi.

• Plastika-lantegia: hosto iharrez egindako collagea (udazkeneko koroa).

• Hostoak airean dantzarazten dituen haizea nahierara marraztu, udazkeneko koloreak erabiliz.

• Fruituen irudiak orritik askatu, eta saskian itsatsi

• Zientzia-lantegia: zentzumenen bidez esperimentatzea (testurak eta zaporeak).

• Sagarrak gorriz margotu. Kolorea ahoz adierazi («Gorriak dira!»).

• Plastika-lantegia: belakiz estanpatzea.

• Barraskilo handia pinturatan bustitako belaki batez estanpatu. Gero, barraskilo txikia beste kolore batez estanpatu.

• Gabonetako bolak orritik askatu, eta girlandetan itsatsi

• Hatzarekin panderetaren ingerada birpasatu, eta esan: «Biribila da!». Gero, pandereta apaindu, zenbait material erabiliz: purpurina, gomet distiratsuak, girlanda distiratsuen zatiak…

• Gune bakoitzean dagokion trokelatua itsatsi Fitxako musika-tresnak seinalatu eta izendatu.

• Gabonetako zuhaitzean girlandak edo xingolak marraztu, errotuladoreak erabiliz.

• Hatza pinturatan bustita, lerro bat egin, berdinak diren panpinak lotzeko.

Kortxozko tapoia

Pintura

Eranskailuak

Itsasgarri zuria

Hosto iharrak

Koloreak

Argizariak

Belakia

Purpurina

Gometak

Girlanda distiratsuak

Trokelatuak

Errotuladoreak

Talde handian

Bakarka

Osagarriak

Udazkeneko garangorriak

Guztien artean, gurbitz erraldoi bat egin, ikasgela apaintzeko.

· Pakete-paperean, gurbitz-adar bat marraztu.

· Haurrei zeta-paper gorria zimurtzeko eskatu.

· Garangorrien barnealdea kolaz igurtzi, eta haurrei eskatu txandaka zeta-paper zimurtua adarrean itsasteko.

· Hatza pintura berdetan busti, eta gurbitzaren adarretako hostoak margotu.

· Horma-irudia ikasgelan jarri, udazkenean ikasgela apaintzeko.

Begiak itxita

· Haur guztiek lurrean eseri behar dute, irakaslearen azalpenak entzuteko.

· Ondoren, haurrak lurrean etzan, eta irakasleak argiak itzali behar ditu.

· Vivaldiren «Negua» entzun (CDko 30. tracka), eta haurrek irudikatuko dute haizea direla.

· Entzuten amaitutakoan, jarduerari buruz hitz egin.

Handia - txikia

· Kartoizko kutxa handiak eta txikiak eraman ikasgelara.

· Kutxak jolastokira edo psikomotrizitate-gelara eraman, eta lurrean zabaldu.

· Haurrei kutxetan nahi bezala ibiltzen eta jolasten utzi, inolako agindurik eman gabe: kutxa batzuk besteen barruan gorde; kutxa handien barrura sartu haurrak; tamainaren arabera antolatu kutxak…

· Gero, kutxa txiki batean sartzen ahalegintzeko esan haurrei, eta, ondoren, kutxa handi batean sartzen ahalegintzeko.

Ikasgela apaintzea

· Gabonetako izei baten irudia margotu, eta horman itsatsi behar du irakasleak.

· Koloretako zeta-paperez bolatxoak egin, eta zuhaitzean itsatsi behar dituzte haurrek. Girlanda distiratsuak ere erabil ditzakete apaingarri.

· Irakasleak kartoi mehe zuri batzuk hartu, eta Gabonetako zenbait apaingarriren irudiak marraztu behar ditu haietan (Olentzero, galtzerdiak, kanpaitxoak…), haurrek koloretako argizariz margo ditzaten. Apaingarriei zulotxo bat egin, eta ikasgela apaintzeko erabili.

Soinua - isiltasuna

Musika-tresnekin edo soinua ateratzen duten beste material batzuekin zenbait jolas egitea proposatzen dugu, haurrek soinua eta isiltasuna bereizten ikas dezaten.

· Lurrean eserita, une batez isilik egon, eta inguruan entzuten den guztiari erreparatu behar diote haurrek. Zer entzun duten azaldu behar dute gero (beste ume batzuk jolastokian, kaleko zaratak…), eta, guztien artean, inguruan hamaika zarata eta soinu mota dagoela ondorioztatu.

Biribilean jarrita, ikasgelako musika-tresnak jotzeari ekin behar diote haurrek; irakasleak agintzen duenean, tresnak jotzeari utzi, eta isilik geratu behar dute. Jolasa errepikatu, soinua egiteko eta isiltzeko aginduak txandakatuta.

Plastika-lantegia

· Urteurreneko koroa

· Hiruhilekoko albuma

Musika

Haurren eta irakaslearen arteko kontaktua eskatzen duten zenbait abesti eta bakarkako jolas proposatzen dira haurraren konfiantza eta segurtasuna sustatzeko. Eguneroko bizitzako zenbait egoera irudikatuko dituzte jolasek, eta aldatu egin ahal izango dira erritmoaren, mugimenduaren... arabera.

1. Eguneroko jardueretarako.

2. Jolasteko eta dantzatzeko:

3. Hatzak, Ning-nong...

4. Abestien kutxa

Entzungaia

P. I. Txaikovski ezagutzeko, musika-jardunekiko interesa eta errespetua erakusteko eta entzungaiekin gozatzeko aukera ematen duten zenbait saio proposatzen dira:

1. Azaldu Txaikovskik ipuin bat izan zuela musika idazteko inspirazio-iturri.

2. Ilaran jarrita mugitu, musikaren erritmoan.

3. Hatzak azkar mugitu, dantza egiten duen jostailuaren musikaren soinua imitatuz. Flauta da entzuten den instrumentua.

4. Txinatar dantza entzungaian zer instrumentu entzuten diren azaldu, eta musikaren txokoan jarri, konposatzailearen ondoan.

5. Musika entzuten duten bitartean, haurrek marrak egin ditzatela musikaren erritmoan.

Ikasi eta ikasi

· Ikasi eta ikasi koadernoko proposamenak eta jarduerak egin.

Pakete-papera

Zeta-paperezko bola gorriak.

Kola zuria

Hatz-pintura berdea

Zenbait tamainatako kartoizko kutxak

Pakete-papera

Zeta-paperezko bolak

Girlanda distiratsua

Kartoi meheak

Argizariak

Musika-tresnak

Grapagailua, kola zuria, argizariak, koloretako gometak, kotoia, pintzela eta koadernagailuak.

Kartoi meheak

Talde handian

Talde txikitan

Bakarka

Talde txikitan

Talde handian

Talde handian

Bakarka

Bakarka

Sendotzekoak eta zabaltzekoak

Sentimenduak adierazten

· Ispilu aurrean jarri, eta, irakaslearen argibideei jarraituz, emozio hauek azaldu: poza, tristura, haserrea...

· Binaka jarrita, haurretako batek sentimendu bat adierazi behar du aurpegiarekin, eta zer sentimendu adierazi duen igarri behar du besteak. Hala jardun behar dute, txandaka.

Zirkulu-forma

Horma-irudi bat osatu zirkulu-forma duten objektuen argazkiekin.

· Zirkulu-forma duten objektuak bilatu katalogoetan, aldizkarietan, egunkarietan...

· Irakasleak pakete-paper zati bat itsatsi behar du horman, eta haurrek, txandaka, ebakitako objektuak itsatsi behar dituzte han.

· Haurrek zirkulu-forma duten horma-irudiko objektu guztiak aipatu behar dituzte.

Berdinak edo desberdinak

· Irakasleak orri batean itsatsitako hiru gometi erreparatuko diete haurrek (bi berdinak dira; bestea, ez), eta berdinak diren gometak markatu behar dituzte argizari bigunez.

Sailkatzen

· Kutxa batean zenbait objektu sartu (mota bakoitzeko bi, gutxienez): jostailuak, arropak, apaingarriak… eta berdinak direnak topatu behar dituzte: bi autotxo, hiru pala…

Non dago?

- Marrazkiko objektuen artean besteetatik desberdina dena bilatu.

Ikasi eta ikasi

· Ikasi eta ikasi koadernoko proposamenak eta jardueran egin.

Psikomotrizitatea

Koordinazio dinamikoa, oreka eta jarrera-kontrola, eta lekualdatzeetako mugimenduen koordinazioa garatzeko aukera ematen duten zenbait jarduera proposatzen dira:

· Ispiluaren aurrean jarri, eta ariketak egin buruarekin, besoekin, eskuekin, eskuetako hatzekin, hankekin, oinekin eta behatzekin.

· Ispiluaren aurrean jarri, burura begiratu, eta izena errepikatu: burua. Zenbat buru dauzkagun esan (bat), eta emeki-emeki mugitu.

· Ispiluaren aurrean jarri, eta irakasleak adierazten dituen aurpegi atalak seinalatu.

· Ispiluaren aurrean jarri, eta oinei erreparatu. Izena aldatu, oinutsik ibili, eta bi oin dituela egiaztatu.

· Bost oztopoko zirkuitu batean hara eta hona mugitu.

· Tamaina desberdinetako aparrezko plataforma eta moduluen gainetik jauzi egin.

Arte-lamina

· Joan Miróren Pintura arte-lamina interpretatu.

Grafomotrizitatea

· 1., 2. eta 3. grafomotrizitate-fitxa fotokopiagarriak egin, lerroak nahieran eta oztopoen artean marrazteko.

Betiko ipuina

· Urrekizkur eta hiru hartzak ipuina ulertu, fitxa fotokopiagarrien laguntzaz.

Ispilu bat

Zirkulu-formako objektuen argazkiak

Pakete-papera

Tamaina eta kolore ezberdinetako gometak

Argizari bigunak

Sailkatzeko objektuak: jostailuak, apaingarriak, arropa...

Kutxa bat

Bakarka

Bikoteka

Talde handian

Bakarka

Talde txikitan

Talde txikitan

Talde handian

Bakarka

Talde handian

Bakarka

Talde handian

Talde handian

Talde txikitan

Talde handian

Ohiturak hartzekoak

• Osasun- eta higiene-ohiturak: aurpegia eta eskuak garbitu, eta zintz egin. B

• Elikadura-ohiturak: koilara eta sardexka erabili. B

• Helduekiko eta beste haur batzuekiko harreman-ohiturak: kaixo eta agur esan; ikaskideei entzun. B

• Aisia- eta jolas-ohiturak: jostailuak partekatu. B

• Erantzukizun- eta lan-ohiturak: bizkar-zorroa eta mantala eseki, ikasgela txukun eduki. B

Ohituren laminak

Bakarka

EBALUAZIO-JARDUERAK

PROZEDURAK

TRESNAK

• Unitateko edukiak berrikusi: udazkena, zentzumenen bidez testura eta zaporeekin esperimentatzea (udazkeneko fruituekin lotuta), Gabonak, kolore gorria, zirkulua, handia/txikia eta berdina/desberdina nozioak, soinua eta isiltasuna.

• 1. ebaluazio-fitxa: Udazkeneko fruituak margotu, hatza pinturatan bustita, eta fruitu horien izenak esan.

• 2. ebaluazio-fitxa: Zeta-papera urratu, eta kanpai handian itsatsi.

• 3. ebaluazio-fitxa: Elurrezko panpinaren botoiak gorriz margotu. Ondoren, botoiek zer forma duten eta zer koloretakoak diren esan.

• Fitxari buruz hitz egin irakaslearekin, ikasitakoa aztertzeko.

Ebaluazio-fitxa

Etengabeko ebaluaziorako irizpideak

METODOLOGIA ESTRATEGIAK

Oinarri metodologikoak: ikusmolde orohartzailea; ikaskuntza esanguratsua; aniztasunaren trataera; ikasleen jarrera aktiboa; jolasa, baliabide metodologikoa; egoerak, guneak eta materialak moldatzea.

Ikaskuntzaren urratsak: aldez aurreko jarduerak (manipulatzekoak, interaktiboak, esperimentatzekoak), fitxako jarduera eta ondorengo jarduerak (ikasitakoa aplikatzekoak, finkatzekoak eta orokortzekoak).

Zailtasun-maila askotako jarduerak, eguneroko bizimoduko egoeretan aurkeztuta.

IRAKASJARDUNAREN EBALUAZIOA

Programazioa-irakasjarduna erlazioa

Emaitzak

Hobetzeko proposamena

Eskola-orduen prestakuntza

Programazioa / eskola-orduak koherentzia

Denboraren antolaketa

Jardueren garapena / ikastaldea egokitzapena

Metodologiaren egokitasuna

Interesguneak

Trataera orohartzailea

Motibazioa

Ebaluazioa

Informazioa

Tresnen baliozkotasuna

Etengabeko ebaluazioa

Informazioa

Aniztasuna tratatzeko neurriak

2. unitatea: Max eta elurra

GAITASUNAK

HELBURU DIDAKTIKOAK

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

• Pixkanaka, ahozko hizkuntza erabiltzea norberaren ideiak eta emozioak adierazteko.

• Antzekotasun- eta desberdintasun-erlazioak egitea.

• Besteekin komunikatzea, eta ingurune sozialarekin eta naturalarekin harremanetan jartzea.

• Irudimena eta fantasia garatzen laguntzen duten zenbait adierazpen teknika erabiltzen hastea.

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

• Pixkanaka, nork bere emozioak eta sentimenduak gero eta hobeto ezagutzea.

• Zentzumenak erabiliz, zenbait esperimentu egitea.

• Begi-eskuen koordinazioa eta trebetasuna garatzea.

• Norberaren burua, elikadura eta higienea zaintzeko ohiturak hartzen hastea.

Ingurunea ezagutzea eta harekin harremanetan jartzea

• Neguan naturak izaten dituen aldaketak hautematea.

• Hotzetik babesteko beharra sentitzea eta ohiko jantzi beroak identifikatzea.

• Zentzumenen bidez, inguruko elementuei behatzea.

• Zenbait testuratako oihal eta arropen ezaugarriei behatzea.

• Kolore urdina bereiztea, eta inguruko elementuetan identifikatzea.

• Espazio-nozio batzuk barneratzen hastea.

• Kaleko zenbait elementu ezagutzea.

• Inguruko objektuetan zirkulua identifikatzea.

• Segida errazak osatzea.

Hizkuntzak komunikazioa eta adierazpena

• Ipuinak gogoz eta arretaz entzutea.

• Irudien laguntzaz, ahoz kontatutako ipuinak eta narrazioak ulertzea.

• Esperientzia-arloei lotutako hiztegia barneratzea.

• Ahozko tradizioko testu txiki batzuk ezagutzea.

• Zenbait material erabiliz adierazpen plastikoa lantzea.

• Grafismoak egiten trebatzea, eta marra bertikalak egiten hastea.

• Entzunezko arreta garatzea.

• Musika-pasarteak entzunez gozatzea.

• Soinuaren intentsitatea bereizten hastea.

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

• Pixkanaka, sentimenduak eta emozioak (poza) adierazteko gaitasuna garatzea.

• Zentzumenen bidez (ukimena) sentipenak identifikatzea.

• Koordinazio garatzea eta motrizitate-aukerak aztertzea.

• Pixkanaka autonomia bereganatzea norberaren ongizatearekin, elikadurarekin eta higienearekin lotutako jardueretan.

Ingurunea ezagutzea eta harekin harremanetan jartzea

• Urtaro bakoitzeko fenomeno atmosferikoak eta ezaugarriak ezagutzea (negua).

• Inguruko objektuak eta elementuak identifikatzea, eta haien ezaugarri (forma, kolorea) eta erabileretako batzuk ezagutzea.

• Elementuak eta bildumak alderatzea, berdintasunak eta desberdintasunak (tamaina, forma eta kolorea) kontuan hartuz, eta segida erraz batzuk osatzea.

• Oinarrizko espazio-nozio batzuk ezagutzea eta erabiltzea.

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

• Adierazteko eta komunikatzeko ahozko hizkuntza erabiltzea, eta adinaren araberako hiztegia erabiltzea.

• Askotariko ahozko mezuak ulertzea: azalpenak, ipuinak, abestiak.

• Arte-hizkuntzetako plastika-teknika errazak eta materialak erabiliz adieraztea, bai eta zer aukera dauden aztertzeko interesa izatea ere.

• Grafismoak egitean, begi-eskuen koordinazioa garatzea.

• Abestiak buruz ikastea.

• Musika-jardueretan gozatzea eta aktiboki parte hartzea (abestiak eta entzunaldiak).

• Komunikazio-egoeretan arretaz eta begirunez entzuteko jarrera izatea.

UNITATE DIDAKTIKOKO EDUKIAK

ZEHAR LERROAK

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

1. blokea. Gorputza: irudia, gaitasun motor eta sentsorialak, osasuna eta nork bere burua zaintzea

• Emozio Hezkuntza: lagunekin jolastean poza sentitzea. B

• Zentzumenen bidez esperimentatzea: ukimena. P

• Jantzi beroak: txanoa, bufanda, eskularruak, berokia eta botak. K

• Zenbait testuratako oihalak eskuetan erabiltzea. P

Ingurunea ezagutzea eta harekin harremanetan jartzea

1. blokea. Ingurune fisiko eta naturalera hurbiltzea

• Negua: eguraldiak eta paisaiak izaten dituzten aldaketak identifikatzea. P

• Inguruko objektuetan kolore urdina identifikatzea. P

• Objektuak kokapenaren arabera identifikatzea: barruan - kanpoan. P

• Kaleko elementuak ezagutzea: espaloia, galtzada, semaforoa, oinezkoak eta ibilgailuak. P

• Inguruko objektuetan zirkulu-forma identifikatzea. P

• Bi elementuko eta ezaugarri bateko segida logikoak egitea. P

Hizkuntzak komunikazioa eta adierazpena

1. blokea. Hizkuntza eta komunikazioa

• Ipuinak entzuteko gogoa eta arreta. B

• Pixkanaka, ahozko tradizioko ipuinak eta narrazioak ulertzea irudien laguntzaz. P

• Ipuineko hiztegia: pijama, zuhaitz elurtua, Mapi, Sam, Toti, lera, Max, egurra, beheko sua. K

• Ipuineko pertsonaia eta elementu nagusiak identifikatzea: Max eta elurra. P

• Ahozko tradizioko testuak errezitatzea: Negua poema eta Atxis-atxis! abestia. P

2. blokea. Komunikatzeko beste modu batzuk: artistikoa, gorputzaren bidezkoa, ikus-entzunezkoa eta teknologikoa

• Plastika lantzeko ekimena eta interesa. B

• Plastikako teknikak esperimentatzea. testura askotariko paperez eginiko collagea. P

• Eskulan bat egitea: neguari buruzko mugikaria. P

• Marra bertikalak egitea. P

• Entzungaiarekin gozatzea: «Negua» (A. Vivaldi). B

• Soinuaren intentsitatea: gogorra - ahula. K

• Osasun Hezkuntza: hotzetik babestea.

• Bide Hezkuntza: oinezko zintzoaren arauak.

JARDUERAK

MATERIALA/BALIABIDEAK

ANTOLAKETA

Hasierakoak – motibatzekoak

· Haurrak biribilean eseri. Irakasleak bolak egingo ditu zeta-paper zuriz, elur-malutak balira bezala, eta airera botako ditu, haurrak Max eta haren lagunak bezala jolas daitezen.

· Max hotzeriak jota dagoelako itxurak egin behar ditu irakasleak: «Aaatxis-aaatxis! Max gaixoa! Egundoko hotzeria du. Gogoan duzue nola hoztu zen Max? Ipuina ikusiko dugu, gogoratzeko».

· «Gurekin jolas egin nahi duela esan dit Maxek. Basoko lagunekin gogoratzen da; haien falta sumatzen du. Gogoan duzue zer ederto ibili ziren elurretan jolasean? Tira, bada… Jolas gaitezen Maxekin!».

· «Maxek neguari buruzko poema polit-polit bat irakatsi dit. Lagunduko didazue poema errezitatzen? Ea… Nik poema errezitatuko dut, eta zuek antzeztu egingo duzue, besoak honela mugituz (poemaren edukia keinu erraz-errazez adierazi)».

· Kutxa bat paper zatitxo zuriz bete, eta azaldu: «Begira zer ekarri digun Maxek… Elur-malutaz betetako kutxatxo bat da! Hara… paperezkoak dira-eta!».

· Panpinentzako arropa prestatu (Maxen neurrikoa), eta azaldu: «Max jantziko dugu! Hotz egiten duenez, arropa beroak jantzi beharko dizkiogu! Ea, bada, nork lagunduko dit?».

· Bufanda urdin bat (edo txano bat) jantzi, eta esan: «Begira zer bufanda (edo txano) oparitu didan Maxek! Artilezkoa da, leun-leuna… eta urdina! Goxo-goxo egongo naiz!».

· «Gaur Mapiren etxera joango da Max lotara, eta… maleta prestatu behar du! Ea, bada… zer sartuko dugu maletan?».

· «Maxek abesti bat irakatsi nahi digu… Errepidean doanean po-po egiten duen auto bati buruzkoa da. Ikas dezagun!».

· Max auto batean sartu (edo gurpilak dituen bestelako jostailuren batean), eseri, eta ibilgailua abian jarri: «Horra zer laster dabilen Max! Begiratu autoaren gurpilei. Bizkor-bizkor biratzen dira!».

· Klaxon bat (edo antzekoren bat) jo, eta esan: «Po-pooo! Maxen klaxona entzun duzue? Zer ozen jotzen duen! Gaur Max Kamioia gidatzen ari dela dirudi!».

· Horma-irudi baten gainean, gometekin bi ilara osatu (bata goian eta bestea behean), eta azaldu: «Maxek koloretako gomet hauek ekarri dizkigu jolas bat egiteko… Hatzarekin, kolore bereko gometak elkarrekin lotu behar ditugu: gorria gorriarekin, urdina urdinarekin... Erraza da?».

· «Ilarak egiten ba ote dakigun jakin nahi du Maxek. Ea, bada; ea, bada… Ederto! Beste modu batera egingo dugu orain: lehenengo, mutiko bat; gero, neskato bat; mutiko bat orain, neskato bat hurrena… Primeran!».

Maxen peluxea

Maxen ipuina

Paper zuri zatiak

Panpinentzako arropa

Bufanda edo txano urdina

Maleta edo bizkar-zorroa

Jostailuzko autoak

Klaxona

Gometak

Talde handian

Garapena

• Elurra adierazi, pintura zuritan bustitako kortxozko tapoi bat fitxako lurrean estanpatuz. Ondoren, zerutik erortzen ari diren malutak estanpatu.

• Maxek eta haren lagunek egin duten elurrezko panpina itsatsi. Maxen lagunak seinalatu, eta haien izenak esan.

• Elur-maluta trokelatuak askatu eta itsatsi, paisaia osatzeko.

• Plastika-lantegia: neguko birakari bat egitea askotariko testuretako paper zatiak erabiliz.

• Argizari bigunez, elur-malutek egiten duten bidea marraztu, hasiera-puntutik abiatuta.

• Trokelatuak askatu, eta jantzi bero bakoitza dagokion tokian itsatsi.

• Zientzia-lantegia: askotariko tamaina eta testuretako oihalekin esperimentatzea.

• Marrazkiko bufanda tenpera urdinez margotu. Ahoz adierazi: bufanda urdina da.

• Plastika-lantegia: askotariko testuretako paperez eginiko collagea.

• Armairu barruan dagoen jantzia urdinez margotu, eta kanpoan dagoena, beste kolore batez.

• Semaforoan argi berdea itsatsi, haurrak eta amak kalea zeharkatu ahal izateko.

• Autoaren gurpilak eta bide-seinalea margotu. Margotutako formaren izena esan: zirkulua!

• Eranskailu gorri bat itsatsi soinu gogorra egiten duten elementuen gainean, eta eranskailu hori bat soinu ahula egiten dutenen gainean.

• Errotuladorez, puntu-lerroak birpasatu, elementu bakoitza dagokion ibilgailuarekin lotzeko.

• Bigarren segida osatu, Maxen eranskailu bakoitza dagokion tokian itsatsiz. Ondoren, segidari erreparatu, eta hura osatzen duten elementuak izendatu.

Fitxak

Eranskailuak

Trokelatuak

Audio-CDa

Argizariak

Pintura

Talde handian

Bakarka

Osagarriak

Medikuen txokoa

Elementu hauek erabil ditzake irakasleak txokoa prestatzeko: koltxonetak, gaixoek atseden hartzeko; aulkiak, itxarongela antolatzeko; kuxinak, atseden hartzeko; mantal zuriak mediku eta erizainentzat, fonendoskopioak, termometroak, botikak…

Lau umeko taldeak osatu. Haur bakoitzak rol bat edo pertsonaia bat hautatu behar du. Medikutan jolastu pixka batez. Irakaslea ere haurrekin jolas daiteke, eta jolasa bideratu, haur bakoitzak pediatrarenean izan duen esperientzia gogora ekarriz.

Nola gaude?

Jolasetik abiatuta, gure emozioak hautemateko eta adierazteko lehen urratsak egingo ditugu.

· Egunkari- edo zeta-paperez bolak egin.

· Gune zabal batean, guztiak elkarrekin, paperezko bolak elkarri jaurtitzen jolastu, elurrezko bolak balira bezala. Eguraldia lagun, jolastokian egin daiteke jarduera hori, eta guztien artean elurrezko panpina bat eratu, Maxek eta haren lagunek egindakoaren modukoa.

· Lurrean biribilean eseri, eta honako galdera hauek egin, haurrek jolas-denbora horretan nola sentitu diren adieraz dezaten: Nola ibili zara? Jolasten aritu zarenean, barre egin duzu ala negar? Nola sentitzen zara negar egiten duzunean? Eta barre egiten duzunean? Zer duzu nahiago, barre ala negar egitea? Gustatzen zaizu nola sentitzen zaren barre eta barre aritu ondoren?

Marra bertikalak

· Argizari bigun zuriz, lerro bertikalak egin kartoi mehe beltz batean. Irakasleak, aldez aurretik, lerroen abiapuntuak adieraziko ditu kartoian.

· Marraren txokoan jolastu, marra bertikalak eginez (goitik beherakoak):

• Mahai baten gainean irina zabaldu, haurrek lerro bertikalak egin ditzaten eskuak zein hatzak erabiliz.

• Beste material bat hartu, marrak nahierara egiteko (irinetan edo zerrautsetan marrak egin; hatza uretan busti, eta pakete-paper zati baten gainetik pasatu; hatza klarionez margotutako arbeletik pasatu; pakete-papera horman itsatsi, haurren mailan, argizariz marrak egin ditzaten).

Barruan - kanpoan

· Irakasleak lurrean margotu duen zirkulu baten barrura eskua sartu eta atera. Uztaiak ere erabil daitezke. Irakasleak esango du une oro zer egin behar den: «Eskua zirkuluan sartu, eskua zirkulutik atera…». Jarduera bera egin daiteke, gorputz osoa zirkuluaren edo uztaiaren barrura sartuz eta kanpora ateraz.

· Mihia sartu eta atera, irakasleak agindutakoaren arabera.

· Eraikuntza-piezak kutxatik kanpo ipini. Haiekin jolastu lehendabizi, eta, ondoren, piezak batu, eta kutxa barruan gorde. Jarduera bera egin daiteke panpinekin eta haien kaxarekin, mozorroekin eta haien kutxarekin…

Zirkuludun elastikoak

· Hainbat koloretako zirkuluak estanpatu behar dira elastiko batean.

Gogorra-ahula

· Irakasleak guztiek dakiten abesti bat kanta dezake, ozen edo ahul, haurrek soinuaren intentsitatea hautemateko.

· Abesti bat kantatu, lehenik ozen eta gero ahul. Abesteaz batera, txalo gogorrak edo ahulak jo, unean uneko intentsitatearen arabera.

· Horma-irudi bat osatu, soinu gogorrak eta soinu ahulak egiten dituzten objektuen eta elementuen argazkiekin.

· Gorputzarekin, soinu gogorrak eta soinu ahulak egin: oinekin lurra jo, putz egin, txalo egin…

· Ikasgelan arin edo motel mugitu (psikomotrizitate-gelan hobeto), irakasleak adierazitakoaren arabera: tinbala gogor joz gero, haurrek arin mugitu behar dute; ahul joz gero, motel; eta tinbala jotzen ez badu, geldirik geratu behar dute.

Segidekin segi

· Guztien artean, irakasleak arbelean marraztutako segidaren objektuak izendatu edo «irakurri».

· Bi koloretako plastilinazko bolak egin, eta, irakaslearen laguntzaz, segidak osatu.

· Irakasleak bi bloke logikorekin hasitako segida bat osatu.

· Irakasleak hasitako segida bati jarraitu, gometak itsatsiz (karratu gorria – zirkulu gorria – karratu gorria – zirkulu gorria…).

· Irakasleak orri zuri batean egindako lerro horizontal baten gainean segida bat eratu, kolore urdineko gomet karratuak eta biribilak itsatsiz.

2. horma-irudia: «Max kaleari begira»

· Unitateko gai hauekin lotutako hiztegia gogoratu eta zabaldu: negua, kalea, koloreak, formak eta espazio-nozioak.

· Horma-irudiari behatu, eta, irakasleak egindako galderetan oinarrituta, zer ikusten duten azaldu. Norberaren bizipenei buruz hitz egin, horma-irudian ageri diren egoerak oinarri hartuta:

· Horma-irudiarekin jolasten gara: irakasleak izendatzen dituen elementuak bilatu, eta horma-irudian seinalatzen saiatu.

Jostailuzko mediku-tresnak

Mantalak

Kuxinak

Aulkiak

Egunkari- edo zeta-paperezko bolak.

Kartoi mehe beltzak

Irina

Zerrautsa

Klariona

Pakete-papera

Uztaiak

Eraikuntza-piezak

Kotoizko elastikoak

Pinturak

Oinarri zirkularreko objektuak

Pakete-papera

Argizari bigunak

Soinu gogorrak eta ahulak egiten dituzten elementuen argazkiak

Plastilina

Bloke logikoak

Gometak

Orriak

Talde txikitan

Talde handian

Talde txikitan

Bakarka

Talde txikitan

Talde txikitan

Talde handian

Talde handian

Sendotzekoak eta zabaltzekoak

Euria (marra)

· Pakete-paper zati handi bat prestatu, eta horman zinta itsasgarriz itsatsi.

· Pakete-paperaren goialdean bi hodei marraztu, eta haurrei argizari bigunez margotzeko eskatu.

· Ondoren, txandaka, lerro bertikalak marraztu, hodeietatik erortzen den euria balitz bezala.

Pakete-papera

Argizari bigunak

Talde txikitan

Ohiturak hartzekoak

• Elikadura-ohiturak: koilara eta sardexka erabili; bakarrik jan. B

• Osasun- eta higiene-ohiturak: eskuak eta aurpegia garbitu; zintz egin; jardueraren ostean atseden hartu. B

• Aisia- eta jolas-ohiturak: jostailuak partekatu, batetik bestera zintzo-zintzo ibili. B

• Besteekiko harreman-ohiturak: ikaskideei entzun. B

• Erantzukizun- eta lan-ohiturak: bizkar-zorroa eta mantala eseki, ikasgela txukun eduki. B

Ohituren laminak

Bakarka

EBALUAZIO-JARDUERAK

PROZEDURAK

TRESNAK

• Unitateko edukiak berrikusi: kaleko elementuak, kolore urdina, negua, zentzumenen bidez esperimentatzea (testurak), kanpoan/barruan nozioak, marra bertikala, zirkulua, soinu gogorrak eta ahulak.

• 1. ebaluazio-fitxa: Autoa urdinez margotu. Semaforoaren diskoa dagokion koloreaz margotu (berdez edo gorriz), oinezkoak kalea zeharkatzeko.

• 2. ebaluazio-fitxa: Kutxaren barruan dagoen kapela urdinez margotu, eta kanpoan dagoena, horiz.

• Fitxari buruz hitz egin irakaslearekin, ikasitakoa aztertzeko.

Ebaluazio-fitxa

Etengabeko ebaluaziorako irizpideak

METODOLOGIA ESTRATEGIAK

Oinarri metodologikoak: ikusmolde orohartzailea; ikaskuntza esanguratsua; aniztasunaren trataera; ikasleen jarrera aktiboa; jolasa, baliabide metodologikoa; egoerak, guneak eta materialak moldatzea.

Ikaskuntzaren urratsak: aldez aurreko jarduerak (manipulatzekoak, interaktiboak, esperimentatzekoak), fitxako jarduera eta ondorengo jarduerak (ikasitakoa aplikatzekoak, finkatzekoak eta orokortzekoak).

Zailtasun-maila askotako jarduerak, eguneroko bizimoduko egoeretan aurkeztuta.

IRAKASJARDUNAREN EBALUAZIOA

Programazioa-irakasjarduna erlazioa

Emaitzak

Hobetzeko proposamena

Eskola-orduen prestakuntza

Programazioa / eskola-orduak koherentzia

Denboraren antolaketa

Jardueren garapena / ikastaldea egokitzapena

Metodologiaren egokitasuna

Interesguneak

Trataera orohartzailea

Motibazioa

Ebaluazioa

Informazioa

Tresnen baliozkotasuna

Etengabeko ebaluazioa

Informazioa

Aniztasuna tratatzeko neurriak

3. unitatea: Max eta mozorroa

GAITASUNAK

HELBURU DIDAKTIKOAK

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

• Adinari egokitutako hiztegia erabiliz hitz egitea.

• Materialak eta baliabideak txukun eta kontuz erabiltzea.

• Eginkizun errazak eta jolasak antolatzea.

• Helduei eta inguruko haurrei afektua adieraztea.

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

• Pixkanaka, nork bere lehentasunak identifikatzea eta adieraztea.

• Aurpegiko eta gorputzeko zenbait atal identifikatzea.

• Nork bere gorputza eta mugimendu-aukerak ezagutzea.

• Ispiluaren aurrean nork bere irudia ezagutzea.

• Begi-eskuen koordinazioa eta trebetasuna garatzea.

• Hainbat ohitura hartzen joatea (elikadura, higienea, aisia eta jolasa, besteekiko harremana eta erantzukizuna eta lana).

Ingurunea ezagutzea eta harekin harremanetan jartzea.

• Ingurune kulturaleko tradizioetan pozik parte hartzea.

• Inauterietako ohiturak eta elementuak identifikatzea.

• Kolore horia ezagutzea eta inguruko elementuetan identifikatzea.

• Espazio-nozio batzuk barneratzen hastea.

• Inguruko objektuetan karratua identifikatzea.

• Elementuak zenbatzen eta multzokatzen hastea.

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

• Ipuinak gogoz eta arretaz entzutea.

• Irudien laguntzaz, ahoz kontatutako ipuinak gero eta hobeto ulertzea.

• Esperientzia-arloei lotutako hiztegia barneratzea.

• Ahozko tradizioko testu txiki batzuk ezagutzea.

• Zenbait material eta teknika erabiliz adierazpen plastikoa lantzea.

• Grafismoak egiten trebatzea eta marra horizontalak egiten hastea.

• Entzunezko arreta garatzea.

• Musika-pasarteak entzunez parte hartzea eta gozatzea.

• Gorputzak soinua sortzeko dituen aukerak aztertzea.

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

• Nork bere buruaren kontzeptu egokia garatzea, norberaren lehentasunak adierazteko.

• Pixkanaka, gorputzeko eta aurpegiko zati nagusiak ezagutzea eta ondo kokatzea.

• Nork bere gorputzaren mugimendu-, zentzumen- eta adierazpen-aukerak aztertzea.

• Ongizate pertsonalarekin, elikadurarekin eta higienearekin lotutako jardueretan pixkanaka autonomia hartzea.

Ingurunea ezagutzea eta harekin harremanetan jartzea.

• Tradizio eta festa herrikoiak ezagutzea (inauteriak), eta kultura-adierazpenekiko interesa eta errespetua adieraztea.

• Inguruko objektuak eta elementuak identifikatzea, eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzea (forma, kolorea).

• Elementuak eta bildumak antzekotasunen eta desberdintasunen arabera biltzea (tamaina, forma, kolorea).

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

• Adierazteko eta komunikatzeko ahozko hizkuntza erabiltzea, eta adinaren araberako hiztegia erabiltzea.

• Askotariko ahozko mezuak ulertzea: azalpenak, ipuinak, abestiak, olerkiak.

Arte-hizkuntzetako plastika-teknika errazak eta materialak erabiliz adieraztea, bai eta zer aukera dauden aztertzeko interesa izatea ere.

• Grafismoak egitean, begi-eskuen koordinazioa garatzea.

• Kolore horia identifikatzea, eta zenbait teknika plastikoren bidez kolore horrekin esperimentatzea.

• Norberaren gorputzaren soinuak ezagutzea eta bereiztea.

Musika-jardueretan gozatzea eta aktiboki parte hartzea (abestiak, entzungaiak).

UNITATE DIDAKTIKOKO EDUKIAK

ZEHAR LERROAK

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

1. blokea. Gorputza: irudia, gaitasun motor eta sentsorialak, osasuna eta nork bere burua zaintzea

• Emozio hezkuntza: nork bere lehentasunak adieraztea. B

• Aurpegia eta haren atalak: begiak, sudurra, ahoa, masailak eta belarriak. K

• Gorputz atalak: burua, besoak, eskuak, sabela, oinak, hankak, ipurdia. K

• Nork bere gorputza eta mugimendu-aukerak hautematea. P

• Oratze xehea eta begi-eskuen koordinazioa garatzea. P

Ingurunea ezagutzea eta harekin harremanetan jartzea

1. blokea. Ingurune fisikora eta naturalera hurbiltzea

• Inguruko objektuetan kolore horia identifikatzea. P

• Objektuak espazioan duten kokapenaren arabera identifikatzea: gainean - azpian. P

• Inguruko objektuen forma laukia identifikatzea. P

• Elementu bateko eta biko multzoak. P

2. blokea. Bizitza sozial eta kulturalean parte hartzea

• Inauterietako tradizioak ezagutzea: mozorroak. P

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

1. blokea. Hizkuntza eta komunikazioa

• Ipuinak entzuteko gogoa eta arreta. B

• Irudien laguntzaz, ahozko tradizioko ipuinak eta narrazioak gero eta hobeto ulertzea. P

• Ipuineko hiztegia: Max, Mapi, Errauskine, Simbad, hiru txerrikumeak, Edurne Zuri, ipotxak, pirata, txaplata, zapia, Txanogorritxo, otsoa. K

• Ipuineko pertsonaia eta elementu nagusiak identifikatzea: Maxen mozorroa. P

• Ahozko tradizioko testuak errezitatzea: hitz magikoak, Inauterietan eta Bugi-bugi abestiak. P

2. blokea. Komunikatzeko beste modu batzuk: artistikoa, gorputzaren bidezkoa, ikus-entzunezkoa eta teknologikoa

• Plastika lantzeko ekimena eta interesa. B

• Plastikako teknikak esperimentatzea: estanpazioak objektuekin eta paper zatitxoekin egindako collagea. P

• Plastika lantzeko ekimena eta interesa. B

• Eskulan bat egitea: magoen makilatxoa eta kapela. P

• Marra horizontalak egitea. P

• Entzungaiarekin gozatzea: «Pa, pa, pa…» (W. A. Mozart)

• Gorputzaren soinuak aztertzea: abestea, txalotzea, zapateatzea. P

• Giza Eskubide eta Bake Hezkuntza: desberdintasun fisikoak onartzea eta errespetatzea.

• Osasun Hezkuntza: norberaren irudia eratzea.

JARDUERAK

MATERIALA/BALIABIDEAK

ANTOLAKETA

Hasierakoak – motibatzekoak

• Haurrak biribilean eseri, eta erdian mozorroz betetako kutxa bat jarri. Lamina bat irakurri, kutxako mozorroak erautsi, eta zer mozorro jantziko genukeen galdetu.

• Zapi bat buruan lotu, eta azaldu: «Begira, pirata-mozorroa jantzi dut… Maxek bezala! Beste inork mozorrotu nahi du? Ea... zapi hauek hartuko ditugu, eta pirata jantziko gara denok. Bai jostagarria! Bai jostagarria!».

• Max eta lagunak zoragarri ibili dira mozorrotzen; ipuinetako pertsonaiak dirudite: Txanogorritxo, otsoa, Edurnezuri… Ipuina ikusiko dugu, gogoratzeko!».

• Kaxa edo kutxa batean, mozorro-osagarriak sartu (lepokoak, kapelak, betaurrekoak, gorbatak, begiztak…), eta esan: «Mozorrotzen jolastuko gara gaur, Maxekin. Ea, bada… Nork nahi du lepoko hau? Mmmm…, zuk? Zer dotore zauden… Printzea dirudizu! Eta sorgintxo-kapela hau… Zuretzat! Bai jostagarria!».

• «Begira, Maxek girlanda bat ekarri digu! Inauteriak ospatzeko, ikasgela apaintzea nahi du. Non esekiko dugu? Mmm… Horma honetatik… beste honetara! Luzea da gero!».

• Hainbat koloretako makillajez, haurren masailak eta sudurra margotu: «Zer jostagarri zaudeten pailazotxoen moduan margotuta! Begira, Maxek ispilu hau ekarri dizue, zuen burua ikus dezazuen… Eskerrik asko, Max!».

• «Begira nolako serpentinak (edo puxika) ekarri dizkigun Maxek. Badakizue zer koloretakoak diren? Horiak dira!».

• «Kaixo denoi! Ikusi duzue Max? Ez dut aurkitzen. Lagunduko didazue topatzen? Maaaax! Non zaude? Hau bai ederra! Begira non ezkutatu den… Aulkiaren azpian! Bihurria halakoa!».

• Ikasgelara bugi-bugia dantzatzen sartu, eta azaldu: «Maxek dantza dibertigarri-dibertigarri bat irakatsi nahi digu. Gorputz osoa mugituko dugu! Goazen dantzara!».

• Maxen argazkiak trokelatuetatik askatu, eta haurrei banatu. «Hara, Maxek bere argazki bat oparitu digu! Polita dago benetan!».

• «Kanta-marmarrean irakatsiko digu gaur Maxek. Erraz-erraza da. Ahoa itxi, eta abestuko bagenu bezala egin behar dugu: Mmm… Oso ondo! Orain, ahoa ireki eta… abestu!».

• Ikasgelako mahaiekin, bi tuneleko zirkuitu bat antolatu, eta azaldu: «Tuneletan jolastuko gara gaur. Ea, bada… Nork hasi nahi du? Mmmmm… Hara! Maxek izan nahi du aurrena… Bai ausarta! Aupa, Max!».

• «Zenbatzen irakatsi nahi digu Maxek. Ea… Ozen-ozen zenbatuko dugu, Maxekin batera! Bat, bi eta hiru... Mmmm… Oso ondo!».

Maxen peluxea

Maxen ipuina

Kaxa edo kutxa

Mozorrotzeko osagarriak: lepokoak, txapelak...

Girlandak

Makillajea

Serpentina horiak

Talde handian

Garapena

• Maxen mozorroari dagokion jantzia hautatu, eta dagokion tokian itsatsi.

• Fitxako mozorroak izendatu, eta esan zein mozorro duten gustuko eta zein ez. Mozorro bakoitzaren ondoan, dagokion begitartea itsatsi.

• Haur bakoitzaren jantzia marraztu, mozorroa osatzeko. Mozorroak nahierara apaindu (purpurina, gomet distiratsuak eta halakoak itsatsi).

• Plastika-lantegia: «Magoak gara» (collagea paper zatitxoekin).

• Bideak birpasatu, errotuladorez. Marraztutako lerroen artean, beste lerro batzuk egiten saiatu.

• Aho bat eta sudur bat hautatu, eta haiekin pailazo-mozorroa osatu.

• Zientzia-lantegia: • «Aurpegiarekin jolasean» (nork bere gorputza eta mugimendu-aukerak hautematea).

• Puxiken barnealdea argizari bigun horiz margotu.

• Plastika-lantegia: «Estanpatzen» (estanpazioekin objektuak egitea).

• Txirristaren azpian dagoen haurraren mantala horiz margotu; txirrista gainean dagoenarena, urdinez.

• Hatza pinturatan busti, eta irakasleak aipatutako ataletan estanpatu («Neskatoaren eskuan, mutikoaren oinetan, beste haren sabelean…»).

• Maxen argazkia markoaren barruan itsatsi. Argazkiaren markoa gometekin apaindu.

• Bineta bakoitzean, dagokion neskatoa edo mutikoa itsatsi. Soinu bakoitza egiteko erabiltzen duten gorputz atala seinalatu eta izendatu.

• Koloretako argizariz, haur bakoitzak tunela zeharkatzeko egingo duen ibilbidea marraztu. Marraztutako lerroen artean, beste lerro batzuk egiten saiatu.

• Tapizean beste haur bat itsatsi; kutxa barruan, bi pilota; eta haur-kotxetxoan, panpina bat. Multzo bakoitzeko elementuak seinalatu eta zenbatu («Bi haur! Bi pilota! Panpina bat!»)

Eranskailuak

Argizari bigunak

Hatz-pinturak

Purpurina

Errotuladoreak

Maxen argazkia

Talde handian

Bakarka

Osagarriak

Mozorroen txokoa

· Guztia kutxan (edo kaxan) gorde, eta hau dioen txartel bat itsatsi: «Mozorroen kutxa».

· Kutxa ikasgelako txoko batean ipini, eta haurrei jantzi eta osagarri guztiak erakutsi. Jantzi eta osagarri horiekin egin dezakegun guztiari buruz hitz egin.

· Ondoren, haurrei oihal eta mozorro guztiekin nahierara jolasteko esan, eta zer mozorro jantzi duten galdetu.

· Azkenik, mozorro guztiak batu, eta kutxa barruan gorde. Berriz ere lurrean eseri, biribilean, jarduera hori egiten nola sentitu diren azaltzeko.

Izar- eta ilargi-mozorroak jantziko ditugu

· Irakasleak unibertsoko astroei buruzko mozorro bat egitea proposatuko du: izarrak eta Ilargia.

· Haurrek pintura horitan bustitako belaki bat kartoi mehe batean marraztutako izar batean estanpatuko dute. Gauza bera egin ilargia margotzeko.

· Pintura lehortu arte itxaron, eta, ondoren, marrazkiak ebaki. Izarrak eta ilargiak zabor-poltsa beltzetan itsatsi (irakasleak, aldez aurretik, burua sartzeko zulo bat eta besoak sartzeko beste bi eginak izan behar ditu).

· Mozorroa inauteri-jairako gorde.

Horma-irudi interaktiboa

· Horma-irudi interaktibo bat osatu, ikasgelako objektuak erabiliz. Irakasleak adierazitako objektu mugikorrak objektu finkoen gainean edo azpian jarri behar dituzten haurrek.

Non jarriko gara?

· Guztien artean, zeren gainean edo zeren azpian egon gaitezkeen azaldu.

Gorputz atalak

Honako jarduera hauek proposatzen ditugu, haurrek beren gorputz atalak aurkitzeko eta ezagutzeko:

· Soinean duten arropa eranzten laguntzeko eskatu haurrei, eta, erantzi ahala, gorputz atalak izendatu, azpiko arropetan edo pixoihalean geratu arte.

· Irakasleak aipatutako gorputz ataletan gometak itsasten jolastu.

· Irakasleak adierazitako gorputz atalekin pintatzen edo estanpatzen jolastu.

Karratuen collagea

Karratuen collagea egin, hainbat kolore eta ehunduratako paperak erabiliz.

· Mota askotako paper horietan hainbat tamainatako karratuak ebaki.

· Haurrari utzi karratuak eskuetan erabiltzen, hatza aldeetatik pasatuz haren forma hauteman dezan.

· Irakaslearen laguntzaz, haurrak itsasgarri zuria laminan zabaldu behar du, eta paperezko karratuak han itsatsi, collagea eratzeko.

· Collage guztiak horman eseki, sormen-lanen oparotasunari erreparatzeko.

Gorputzaren soinuak

· Haurrei eskatu ikertzeko zer soinu egin ditzaketen beren gorputzarekin, eta ikaskideei azaldu.

Tapiz marraduna

· Kartoi mehe zuri baten gainean koloretako lerro horizontalak marraztu. Koloretako marrak modu askotara egin daitezke: hatz-pinturaz, brotxaz, argizari bigunez…

· Kartoi meheak lehortzen utzi.

· Irakasleak kartoi mehe guztiak zinta itsasgarriz batu behar ditu, tapiz bat eratzeko. Tapizari izena jarri: «Marren tapiza».

Ikasi eta ikasi

· Ikasi eta ikasi koadernoko proposamenak eta jarduerak osatu.

Psikomotrizitatea

Koordinazio dinamikoa, oreka eta gorputz jarreren kontrola garatzeko eta leku batetik bestera joatean mugimenduak koordinatzeko zenbait jarduera proposatzen dira:

· Lurrean marraztutako lerro zuzen eta okerren gainetik oinez ibili.

· Animalia batzuen mugimenduak imitatu.

· Irakasleak ispilu aurrean egiten dituen mugimenduak imitatu.

· Soka baten gainetik jauzi egin edo haren azpitik pasatu.

· Nahiak eta beharrak adierazi (gosea, egarria... ) hainbat keinu eta mugimendurekin.

· Zirkuituko objektu zirkularren inguruan ibili, barrura jauzi egin, haien gainean edo azpian jarri.

Arte-lamina

· Wassily Kandinsky-ren Abstrakzio bioformoa arte-lamina interpretatu.

Grafomotrizitatea

· Grafomotrizitatearen 1, 2 eta 3 fitxa fotokopiagarriak egin, marra bertikala praktikatzeko.

Betiko ipuina

· Txanogorritxo ipuina ulertu, fitxa fotokopiagarrien euskarriaren bidez.

Plastika-lantegia

· «Maxen lagunak» (eskulan bat egin).

· Hiruhilekoko albuma (hiruhilekoko albumaren azalak egin).

Musika

· Musikaren txokoa (ikasgelan espazio bat sortu musika-tresnekin eta soinua ateratzen duten materialekin).

· Soinu gogorra / soinu ahula (soinuaren intentsitatea barneratzeko jolasak eta jarduerak).

· Abestia (abestia erabili haurrei musikaren ezaugarriak adierazten dizkieten jardueretarako).

Entzungaia

· «Negua», Lau urtaroak (A. Vivaldi).

· «Pa-pa-pa» duetoa, Flauta magikoa (W. A. Mozart)

Horma-irudia: «mugi-mugi»

· Psikomotrizitate-gelaren deskribapenarekin lotutako hiztegia gogoratu eta zabaldu (koloreak, formak eta espazio-nozioak).

· Horma-irudiari begiratu, eta irakasleak egindako galderetan oinarrituta, horma-irudian zer ikusten den azaldu. Horma-irudian agertzen diren egoerak oinarri hartuta, norberaren bizipenei buruz hitz egin.

· Horma-irudiarekin jolasten gara: irakasleak izendatzen dituen elementuak bilatu, eta horma-irudian seinalatu.

Kaxa handi bat edo kutxa bat

Hainbat koloretako oihal handiak eta txikiak

Kapelak eta txanoak

Osagarriak: poltsak, zapatak, lepokoak, ezpatak, tulak...

Pintura horia eta zuria Zabor-poltsa beltzak

Guraizeak

Belakia

Kola zuria

Ikasgelako objektuak

Gometak

Pinturak

Pakete-papera

• Hainbat kolore eta ehunduratako paperak eta kartoi meheak.

Guraizeak

Itsasgarri zuria eta pintzela

Folio tamainako kartoi mehe zuriak

Kartoi mehea

Hatz-pinturak

Argizari bigunak

Brotxa

Soka

Klariona

Ispilua

Fitxa fotokopiagarriak

Fitxa fotokopiagarriak

Pinturak

Kartoi meheak

Kola zuria

Musika-tresnak

Hainbat material

CDa

Horma-irudia

Talde handian

Talde handian

Bakarka

Talde handian

Talde handian

Talde txikitan

Bakarka

Bakarka

Bakarka

Talde handian

Bakarka

Talde handian

Bakarka

Talde handian

Talde handian

Talde txikitan

Talde handian

Talde handian

Talde handian

Talde handian

Talde handian

Sendotzekoak eta zabaltzekoak

Marra horizontalak

· Irakasleak pakete-paper handi batean marraztu dituen lerro horizontalak birpasatu, hainbat koloretako pinturak erabiliz. Papera horman itsatsi, apaingarri; noizean behin, lerroak hatzarekin birpasatu, marra horizontala gogora ekartzeko.

· Marra horizontalak hainbat gainazaletan egin: irinetan, zerrautsetan, hareatan…

· Irakasleak lurrean marraztutako lerro horizontalen gainean ibili.

· Horma-irudi bat egin, pinturaz lerro horizontalak marraztuz. Irakasleak, ondoren, zenbait jarduera iradoki ditzake, hala nola horma-irudiko marra batzuk birpasatzea edo eginda dauden lerroen ondoan beste lerro horizontal bat marraztea.

Ikaskideen serieak

· Irakasleak egindako serie bati begiratu, eta zer den azaldu.

· Haurren jantziekin egindako seriean irakasleak egindako akatsa aurkitu.

Pintura

Pakete-papera

Irina

Zerrautsa

Harea

Talde handian

Talde handian

Ohiturak hartzekoak

• Elikadura-ohiturak: koilara eta sardexka erabili; bakarrik jan. B

• Osasun- eta higiene-ohiturak: eskuak eta aurpegia garbitu; zintz egin; komunera bakarrik joan; jardueren ostean atseden hartu. B

• Aisia- eta jolas-ohiturak: jostailuak partekatu, batetik bestera zintzo-zintzo ibili. B

• Besteekiko harreman-ohiturak: ikaskideei entzun. B

• Erantzukizun- eta lan-ohiturak: bizkar-zorroa eta mantala eseki, ikasgela txukun eduki. B

Ohituren laminak

Bakarka

EBALUAZIO-JARDUERAK

PROZEDURAK

TRESNAK

• Unitateko edukiak berrikusi: gorputza eta gorputz atalak, inauteriak, kolore horia, laukia, gainean/azpian nozioak, marra horizontala, gorputzaren soinuak.

• 3. ebaluazio-fitxa: begiak irudikatzeko bi gomet, sudurra irudikatzeko plastilina zatitxo bat eta ahoa irudikatzeko plastilinazko txurro bat itsatsi. Argizari bigunekin sudurra eta ahoa marraztu.

Ebaluazio-fitxa

Etengabeko ebaluaziorako jarraibideak

METODOLOGIA ESTRATEGIAK

• Oinarri metodologikoak: ikusmolde orohartzailea; ikaskuntza esanguratsua; aniztasunaren trataera; ikasleen jarrera aktiboa; jolasa, baliabide metodologikoa; egoerak, guneak eta materialak moldatzea.

• Ikaskuntzaren urratsak: aldez aurreko jarduerak (manipulatzekoak, interaktiboak, esperimentatzekoak), fitxako jarduera eta ondorengo jarduerak (ikasitakoa aplikatzekoak, finkatzekoak eta orokortzekoak).

Zailtasun-maila askotako jarduerak, eguneroko bizimoduko egoeretan aurkeztuta.

IRAKASJARDUNAREN BALORAZIOA

Programazioa-irakasjarduna erlazioa

Emaitzak

Hobetzeko proposamena

Eskola-orduen prestakuntza

Programazioa / eskola-orduak koherentzia

Denboraren antolaketa

Jardueren garapena / ikastaldea egokitzapena

Metodologiaren egokitasuna

Interesguneak

Trataera orohartzailea

Motibazioa

Ebaluazioa

Informazioa

Tresnen baliozkotasuna

Etengabeko ebaluazioa

Informazioa

Aniztasuna tratatzeko neurriak

4. unitatea: Max parkean

OINARRIZKO GAITASUNAK

HELBURU DIDAKTIKOAK

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Modu argian eta adinari egokitutako hiztegiarekin hitz egitea.

Ideien eta emozioen adierazpenen aurrean jarrera ona izatea.

Besteekiko eta norberarekiko erantzukizunez eta errespetuz jokatzea.

Jolas jakin batzuen arauak onartzea.

Inguruko pertsonekiko afektua adieraztea (helduak eta beste haurrak).

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

• Nork bere emozioak gero eta hobeto ezagutzea.

• Zentzumenak erabiliz, zenbait esperimentu egitea: usaimena.

• Esperimentazioaren bidez zentzumenak garatzea.

• Erantzukizun- eta lan-ohiturak hartzen jarraitzea.

. Usain berriak aurkitzea.

Ingurunea ezagutzea eta harekin harremanetan jartzea.

• Udaberrian naturak izaten dituen aldaketak hautematea.

• Udaberriko zenbait elementu bereizgarri ezagutzea.

• Ingurune naturala zaintzeko eta errespetatzeko jarrera hartzen hastea.

• Kolorea inguruan ditugun elementuen ezaugarritzat hartzea.

• Kolore berdea ezagutzea eta inguruko elementuekin identifikatzea.

• Espazio- eta kantitate-nozio batzuk barneratzen hastea.

• Ingurune hurbileko zenbait animalia ezagutzea.

• Inguruneko elementuetan karratu-forma identifikatzea.

• Behatzeko eta arreta jartzeko gaitasuna garatzea.

• Animalia batzuen bizi-zikloa zein den jakitea.

• Pixkanaka, animalienganako eta haien kumeenganako begirunea garatzea.

• Pentsamen logikoa garatzen hastea.

. Segida logikoak osatzea.

• Ezaugarri bateko segidak gero eta hobeto osatzea.

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

• Ipuinak gogoz eta arretaz entzutea.

• Irudien laguntzaz, ahoz kontatutako ipuinak eta narrazioak ulertzea.

• Esperientzia-arloei lotutako hiztegia barneratzea.

• Ahozko tradizioko testu labur batzuk ezagutzea.

. Oinarrizko plastika-teknikak erabiltzen hastea.

. Zenbait material erabiliz adierazpen plastikoa lantzea.

• Marra bertikalak eta horizontalak egiten trebatzea.

• Musika-jardueretan gogotsu parte hartzea.

• Musika-pasarteak entzunez gozatzea.

• Soinuaren iraupena bereizten hastea.

• Entzunezko arreta garatzea.

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

• Pixkanaka, emozioak adierazteko gaitasuna garatzea (beldurra eta lasaitasuna).

• Zentzumenen bidez sentipenak identifikatzea (usaimena).

• Erantzukizunarekin eta lanarekin lotutako jardueretan gero eta autonomia gehiago hartzen joatea.

Ingurunea ezagutzea eta harekin harremanetan jartzea.

• Urtaro bakoitzeko fenomeno atmosferikoak eta ezaugarriak ezagutzea (udaberria).

• Inguruko objektuak eta elementuak identifikatzea, eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzea (forma eta kolorea).

• Ingurune naturala ezagutzeko eta errespetatzeko jakin-mina eta interesa adieraztea.

• Ingurune hurbileko animalia batzuk ezagutzea eta izendatzea, eta haien bizi-zikloa ezagutzea.

• Inguruko objektuetan, oinarrizko forma lauak ezagutzea eta identifikatzea (karratua).

• Espazio- eta kantitate-nozioak ezagutzea eta barneratzea.

• Elementuak antzekotasunen eta desberdintasunen arabera multzokatzea.

Hizkuntzak komunikazioa eta adierazpena

• Adierazteko eta komunikatzeko ahozko hizkuntza erabiltzea, eta adinaren araberako hiztegia erabiltzea.

• Askotariko ahozko mezuak ulertzea: ipuinak, abestiak, kontakizunak, azalpenak...

Arte-hizkuntzetako plastika-teknika errazak eta materialak erabiliz adieraztea, bai eta zer aukera dauden aztertzeko interesa izatea ere.

• Musika-jardueretan gozatzea eta aktiboki parte hartzea (abestiak eta entzunaldiak).

• Soinuaren ezaugarriak aztertzen eta identifikatzen hastea.

• Abestiak buruz ikastea.

• Marra bertikalak eta horizontalak egitean, begi-eskuen koordinazioa garatzea.

UNITATE DIDAKTIKOKO EDUKIAK

ZEHAR LERROAK

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

1. blokea. Gorputza eta norberaren irudia

. Norberaren sentimenduak eta emozioak adieraztea eta kontrolatzea. P

• Zentzumenez bidez esperimentatzea: usaimena. P

2. blokea. Jolasa eta jarduera eguneroko bizitzan

• Erantzukizun- eta lan-ohiturak: ikasgela txukun edukitzea, eta batetik bestera zintzo-zintzo ibiltzea. B

• Emozio Hezkuntza: beldurra eta lasaitasuna. B

Ingurunea ezagutzea eta harekin harremanetan jartzea.

1. blokea. Ingurune fisikora eta naturalera hurbiltzea

• Udaberria: eguraldian eta paisaian izaten diren aldaketak. K

• Intsektuak udaberrian: tximeleta, marigorringoa, erlea eta inurria. K

• Usain-belarrak esku artean erabiltzea. P

• Inguruko elementuetan kolore berdea identifikatzea. P

• Kantitatearen nozioak naturalki erabiltzea (gutxi-asko). P

• Gertuko animaliak: txakurra, katua, ahatea, igela, arraina eta dortoka. K

• Inguruko elementuetan karratu-forma ezagutzea. P

• Animalia batzuen bizi-zikloa ezagutzeko interesa izatea: ahate ama eta ahatekumeak. B

• Bi elementuko eta ezaugarri bateko (forma) segida logikoak egitea. P

• Pentsamen logikoa, ikusizko arreta eta erlazionatzeko gaitasuna garatzea. P

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

1. blokea. Hizkuntza eta komunikazioa

• Ipuinak entzuteko gogoa eta arreta. B

• Pixkanaka, ahoz kontatutako ipuinak eta narrazioak gero eta hobeto ulertzea. P

• Ipuineko hiztegia: bizkar-zorroa, janaria, lorezaina, ahatea, katua, ahate ama, ahatekumeak, saskia eta irakaslea. K

• Ipuineko elementu nagusiak ulertzea eta pertsonaiak ezagutzea: Max, Mapi, katua eta ahatea. P

• Ahozko tradizioko testuak errezitatzea: «Zelaiko eskola» poema eta , Tximeleta polita eta Katua kantuan abestiak. P

2. blokea. Komunikatzeko beste modu batzuk: artistikoa, gorputzaren bidezkoa, ikus-entzunezkoa eta teknologikoa

• Plastikako teknikak esperimentatzea: brotxaz pintatzea. P

• Plastika lantzeko ekimena eta interesa. B

• Eskulan bat egitea: udaberriko lorea. P

• Marra bertikalak eta horizontalak egitean, begi-eskuak koordinatzea. P

• Entzungaiarekin gozatzea: Mendiko erregearen harpean (E. Grieg). B

• Soinu luzeak eta laburrak bereiztea. P

• Inguruko zenbait animalia bereiztea, egiten duten hotsaren arabera: miauka, zaunka, karranka, txorrotxioa… P

• Ingurumen Hezkuntza: ingurune naturala zaintzea.

• Ingurumen Hezkuntza: animalia-kumeenganako begirunea.

• Giza Eskubide eta Bake Hezkuntza arauak ezagutzea eta onartzea.

• Kontsumo Hezkuntza: jostailuak eta gainerako materialak zaintzea.

JARDUERAK

MATERIALA/BALIABIDEAK

ANTOLAKETA

Hasierakoak – motibatzekoak

• Haurrei biribilean esertzeko esan. Irakasleak lore bat ekarriko du ikasgelara. Bigarren lamina irakurtzean, Maxi eman behar dio lorea, lorezainak ipuinean egiten duen moduan.

• «Begira, Maxek lore hau oparitu dit! Lorezain batek eman zion, parkean. Gogoan duzue? Ederki ibili zen Max egun hartan!».

• «Gogoan duzue nola atera zuten Maxek eta haren lagunek katutxoa uretatik? Ausartak izan ziren gero! Max iristen denean, txaloka hartuko dugu».

. «Maxek poema bat irakatsi dit. Entzun nahi duzue? Ea, bada… Nor ausartuko da nirekin batera poema astiro-astiro irakurtzen? Zu? Ederto! Aurrera, bada; errepikatu nirekin:...».

• Trokelatuetako tximeletak eta loreak kutxa edo saski batean sartu, eta azaldu: «Maxek opari bat ekarri digu kutxa honen barruan. Zer ote da? Ea, bada… Loreak eta tximeletak! Zer politak!».

• «Maxek sekretu bat kontatu nahi dizue: udaberri honetan animaliatxo pila bat iritsi da haren basora. Haiekin jolasean ematen du egun osoa! Txiki-txikiak dira, eta ikusi nahi badituzue... begiak zabal-zabalik eduki beharko dituzue!».

• «Begiratu zer hirusta (edo hosto berdeko beste edozein landare) ekarri dizkigun Maxek. Hosto biribil-biribilak dituzte, leun-leunak dira… eta berde-berdeak!».

• Saski bat koloretako lorez bete (paperezkoak izan daitezke), eta azaldu: «Maxek lorez betetako saski hau ekarri digu. Banatu egingo ditugu!».

. Ikasgelara Katua kantuan abesten sartu, eta azaldu: «Maxek koloretako katu bati buruzko abesti dibertigarri bat irakatsi nahi digu. Oraintxe ikasiko dugu!».

. Kartoi mehez zenbait irudi egin, eta haurrei banatu. «Maxek puzzle bat osatzen laguntzeko eskatu digu. Karratu hauek guztiak batuko ditugu, ea zer gertatzen den. Hara! Karratu erraldoi bat osatu dugu-eta!».

. «Maxek zuekin jolastu nahi du, animaliak imitatzen. Ea, bada… Nork daki nola mugitzen diren igelak?... Oso ondo! Igelak saltoka mugitzen dira! Eta... Baten batek badaki nola kantatzen duten? Kro-kro! Primeran! Zuek bai azkarrak!».

• Kutxa baten barruan «habia» bat prestatu, lasto pixka batekin (edo antzeko materialen batekin): «Maxek habia bat prestatu digu, animaliak zaintzen jolasteko». «Habia» barruan animalia-kumeen peluxeak edo plastikozko panpinak ipini, eta, Maxekin batera, haiek zaintzen jolastu.

• Paper-xingola bat itsatsi horman, haurren mailan, eta eranskailuak banatu (bakoitzetik bana): «Maxek zerrenda apaingarri bat egiten erakutsiko digu orain. Ikusiko duzue zer polita den! Animaliatxo hauek hurrenkeran itsatsi behar ditugu. Ados? Lehenik, untxitxoa; haren ama, gero. Orain, beste untxitxo bat…».

Maxen peluxea

Maxen ipuina

Kutxa edo saskia

Trokelatuak (loreak eta tximeletak)

Hosto berdeko landarea

Koloretako paperez egindako loreak

Lastoa

Peluxeak edo panpinak

Paper-xingola

Eranskailuak (animaliak

Talde handian

Garapena

• Maxen laguntzaz, lamina bakoitzean zer gertatzen den azalduko die Maxek. Laminetan agertzen diren elementuak seinalatu eta izendatu.

• Parkean ahatearekin jolasean ari den animalia hautatu, eta fitxan itsatsi.

• Ura eta saskia margotu. Bineta bakoitzean katutxoa nola sentitzen den adierazi: ikaratuta (uretan) eta lasai (saskian). Bineta bakoitzean dagokion begitartea itsatsi.

• Hatza koloretako pinturatan bustita, behin eta berriz estanpatu, loreak adierazteko. Ondoren, kortxozko tapoi bat pintura horitan busti, eta zeruan estanpatu, eguzkia adierazteko.

• Bideak argizari gogorrez birpasatu.

• Udaberriko paisaia osatu, tximeletak, marigorringoak eta abar itsatsiz. Fitxako intsektuak seinalatu eta izendatu: tximeleta, marigorringoa, erlea eta inurria.

• Hirusten barnealdea argizari bigun berdez margotu.

• Trokelatuetako loreontziak itsatsi: loreontzi urdina lore askoko landarean, eta loreontzi gorria lore gutxiko landarean. Loreontzietan beste lore batzuk marraztu: gutxi, gorrian; asko, urdinean.

• Parkean ezkutatuta dauden animaliak bilatu, eta haietako bakoitzaren ondoan gomet bat itsatsi. Animalia bakoitzaren izena esan.

• Txakurtxoaren etxetxoko leihoa, atea eta plaka margotu. Margotutako elementuek zer forma duten esan («Karratuak dira!»).

• Txakurrak eta katuak egiten duten soinu «laburra» edo «luzea» imitatu. Beste animalien hotsak imitatu, eta animalia bakoitza dagokion tokian itsatsi. Adierazi zein animaliak egiten duen «miau», eta zeinek «zaunka».

• Eskortako lastoa adierazi, errafia zatitxoak, serpentinak edo paper horia itsatsiz. Ondoren, arrautza-azal zatitxoak itsatsi, arrautza-oskolak adierazteko.

• Segida osatu, eranskailu bakoitza dagokion tokian itsatsiz. Ondoren, itsatsitako eranskailuak seinalatu eta izendatu.

Pintura

Kortxozko tapoia

Argizariak

Eranskailuak

Trokelatuak

Gometak

Errafia zatitxoak Serpentinak edo paper horia

Arrautza-azal zatitxoak

Talde handian

Bakarka

Osagarriak

Parkera txangoan

Etxetik askaria ekarri (zukua, ura, galletak, bizkotxoa…), eta eskolatik gertuen dagoen parkera joan guztiok. Eskolan egoki baderitzote, familiek ere parte har dezakete txangoan, egun horretaz elkarrekin gozatzeko.

Parkean, lurrean manta batzuk zabaldu, gainean esertzeko, askaltzen hasi aurretik.

· Irakasleek jostailuren bat eraman dezakete (baldeak, palak, pilotak…), askaldu ondoren haurrak jolasteko.

· Biko ilaran jarrita, parkean zehar paseoan ibili. Inguruari behatu: landareak, zuhaitzak eta animaliak, hala nola txoriak eta intsektuak (tximeletak, marigorringoak, inurriak…). Irakaslearen galderei erantzun (Zer koloretakoak dira loreak? Badago lore horirik? Eta gorririk?…). Parkeko soinuak ere entzun: txorien txorrotxioa, uraren borborra…

Hartz ama eta hartz-kumeak

· Ipuinaren bidez, banantzeko beldurra landu.

· Galdera batzuen bidez, ipuinaren ulermena landu.

Plastika-lantegia: eskulan bat egin (udaberriko lorea).

Ibilian-ibilian

· Irakasleak bi soka jarri behar ditu lurrean, landutako bi marrak eratzeko: marra bertikala eta marra horizontala.

· Garraiobide bat hautatu (autoa edo trena), eta hari dagokion onomatopeia eta jarrera hartu: autorako, besoak luzatu eta, eskuetan bolantea izango bagenu bezala, «po-pooo» egin; trenerako, berriz, eskuak gorputzetik hurbil mugitu, eta «tu-tuuu» egin.

· Garraiobide bakoitzak soka baten gainean ibili behar du.

Zientzia-lantegia: zentzumenen bidez esperimentatzea (usaimena)

Plastika-lantegia: brotxaz pintatzea.

Asko edo gutxi erosi!

· Jostailuzko fruitu batzuk prestatu (katalogoetatik ebakitakoak, plastilinaz egindakoak... ).

· Lurrean mahai batzuk edo oihal batzuk prestatu, fruituak multzoka antolatzeko. «Erosketa egiteko» saskiak prestatu.

· Fruitu-saltzailea nor izango den hautatu. Erosle taldeak osatu (bizpahiru lagun talde bakoitzean).

Hauxe da jolasa:

· Haur talde batek fruitu mota bat edo batzuk eskatu behar ditu, aldian-aldian kopurua aldatuta («Sagar asko nahi ditugu, eta banana gutxi»…).

· Guztien artean, salerosketa egoki egin den aztertu.

Nor naiz ni?

· Hots ezaguneko animalia batzuen argazkiak prestatu (txerria, txakurra, behia, ardia…), eta kutxa batean sartu.

· Irakasleak animalia baten hotsa imitatu behar du, eta haurrek, txandaka, animalia horren argazkia hartu behar dute.

Karratuen horma-irudia

· Etxekoen laguntzaz, elementu karratuen argazki bat edo batzuk prestatu, eskolara ekartzeko.

· Haur bakoitzak bere argazkiak erakutsi behar dizkie ikaskideei, eta argazkietan zer ageri den azaldu.

· Irakasleak ingerada lodi-lodiko karratu bat marraztu behar du pakete-paperean.

· Haurrek, txandaka, irakaslearen laguntzaz, pakete-paperean marraztutako karratuaren barruan itsatsi behar dituzte argazkiak.

· Horma-irudia amaitutakoan, guztien artean, karratu-forma duten elementuen izenak esan, horma-irudiari begira.

Soinu luzea eta soinu laburra

· Soinuaren iraupena hauteman: irakasleak soinu luzeak eta laburrak egin behar ditu musika-tresna bakar batekin; flautarekin, adibidez. Soinu laburrak egiten dituenean, haurrek urrats txikitxoak egin behar dituzte; soinuak luzeak direnean, berriz, urrats handiak.

· Ahotsarekin jolastuz, soinu luzeak edo laburrak egin, irakaslearen aginduei jarraikiz.

Animalien mugikaria

· Irakasleak amen eta kumeen argazkiak banatu behar ditu, eta haurrek apaindu egin behar dituzten margoak, gometak eta abar erabiliz. Marrazki guztiekin mugikari bat egin.

Baserrira txangoan

· Baserri batera joateko txangoa antolatu, eta irakaslearen azalpenetan oinarrituta, animalien beharrizanei buruz hitz egin.

Bolekin egindako segidak

· Bolak egin, bi koloretako zeta-paperez. Bolak esku artean erabili, eta konbinazioak egin.

· Askotariko segidak egin:

• Segidak nahierara egin, eta, ondoren, segida bakoitzak zer arau betetzen duen azaldu irakasleari.

• Segidak eratu, eta irakasleak paper batean marraztutako lerro horizontalaren gainean ipini. Jarduera bera egin, baina, oraingoan, segidak lerro bertikal batean ipini.

· Egindako segidei buruz hitz egin irakaslearekin.

4. horma-irudia: Max baserrian

· Udaberriarekin, baserriarekin, koloreekin, formekin, logikarekin eta nozioekin lotutako unitateko hiztegia gogoratu eta zabaldu.

· Irakasleak egindako galderetan oinarrituta, horma-irudiari begiratu eta ikusten denari buruz hitz egin. Horma-irudian agertzen diren egoerak oinarri hartuta, norberaren bizipenei buruz hitz egin.

· Horma-irudiarekin jolasten gara: irakasleak izendatzen dituen elementuak bilatu, eta seinalatu.

Askaria

Mantak

Jostailuak (kuboak, palak... )

Ipuina

Paper berdea

Izozki-makilatxoa

Kola zuria

Sokak

Ontzia

Pintura berdea

Kirten zabaleko brotxa

Katalogoak

Plastilina

Saskiak

Animalien argazkiak

Kutxa

Elementu laukien argazkiak

Pakete-papera

Txirula

Animalien marrazkiak

Gometak

Pintura

Zeta-papera

Horma-irudia

Talde handian

Talde handian

Bakarka

Talde handian

Bakarka

Bakarka

Talde txikitan

Talde handian

Talde handian

Talde handian

Bakarka

Talde handian

Talde handian

Talde handian

Talde handian

Sendotzekoak eta zabaltzekoak

Marrak kopiatzen

· Irakasleak arbelean marra bertikalak eta marra horizontalak egin, eta haurrek kartoizko zerrenda baten gainean kopiatu.

· Marrak ondo kopiatu dituzten aztertu behar du irakasleak.

Non dago?

· Irakasleak peluxezko zenbait animalia ezkutatu behar ditu ikasgelan, haurrek aurki ditzaten. Haur batek animaliaren bat aurkitzen duen bakoitzean, haren izena esan eta haren hotsa imitatu behar du.

Koloretako segidak

· Irakasleak mahai gainean jarri dituen koloretako automobilei (edo eraikuntza-piezei) erreparatu, eta guztiek batera haietako bakoitzaren kolorea esan.

· Irakasleak autoekin egin duen segidari erreparatu (koloreak txandakatuta: gorria – berdea – gorria – berdea…).

· Segida kopiatu, irakaslearenaren azpian.

Kartoi mehea

Peluxezko animaliak

Talde handian

Talde handian

Talde handian

Ohiturak hartzekoak

• Elikadura-ohiturak: koilara eta sardexka erabili; bakarrik jan. B

• Osasun- eta higiene-ohiturak: eskuak eta aurpegia garbitu; zintz egin; jardueraren ostean atseden hartu. B

• Aisia- eta jolas-ohiturak: jostailuak, objektuak eta materiala partekatu. B

• Besteekiko harreman-ohiturak: ikaskideei entzun. B

• Erantzukizun- eta lan-ohiturak: batetik bestera zintzo-zintzo ibili eta ikasgela txukun eduki. B

Ohituren laminak

Bakarka

EBALUAZIO-JARDUERAK

PROZEDURAK

TRESNAK

• Unitateko edukiak berrikusi:

- Udaberria: eguraldia eta paisaia, landareak eta animaliak.

- • Bizi-zikloa: ahate ama eta ahatekumeak.

- Kolore berdea eta karratu-forma.

- Asko/gutxi nozioak.

• 1. ebaluazio-fitxa: Loreak hazten diren zelaiko belarra argizari bigun berdez margotu, eta arrainak bizi diren itsasoaren hondoa, urdinez.

• 3. ebaluazio-fitxa: Txita gutxi non dauden adierazi, eta kolore berdez margotu.

Fitxei buruz hitz egin irakaslearekin, ikasitakoa aztertzeko.

Ebaluazio-fitxa

Etengabeko ebaluaziorako jarraibideak

METODOLOGIA ESTRATEGIAK

Oinarri metodologikoak: ikusmolde orohartzailea; ikaskuntza esanguratsua; aniztasunaren trataera; ikasleen jarrera aktiboa; jolasa, baliabide metodologikoa; egoerak, guneak eta materialak moldatzea.

Ikaskuntzaren urratsak: aldez aurreko jarduerak (manipulatzekoak, interaktiboak, esperimentatzekoak), fitxako jarduera eta ondorengo jarduerak (ikasitakoa aplikatzekoak, finkatzekoak eta orokortzekoak).

Zailtasun-maila askotako jarduerak, eguneroko bizimoduko egoeretan aurkeztuta.

IRAKASJARDUNAREN EBALUAZIOA

Programazioa-irakasjarduna erlazioa

Emaitzak

Hobetzeko proposamena

Eskola-orduen prestakuntza

Programazioa / eskola-orduak koherentzia

Denboraren antolaketa

Jardueren garapena / ikastaldea egokitzapena

Metodologiaren egokitasuna

Interesguneak

Trataera orohartzailea

Motibazioa

Ebaluazioa

Informazioa

Tresnen baliozkotasuna

Etengabeko ebaluazioa

Informazioa

Aniztasuna tratatzeko neurriak

5. unitatea: Max hondartzara doa

OINARRIZKO GAITASUNAK

HELBURU DIDAKTIKOAK

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Pixkanaka, ahozko hizkuntza erabiltzea eguneroko bizitzako jarduerak planifikatzeko adierazpide gisa.

Pixkanaka, pertsonek eta egiten dituzten jarduerek espazioan duten eraginaz konturatzea.

Helduekin eta gainerako haurrekin erlazionatzeko jarrera ona izatea.

Irudimena eta fantasia garatzen laguntzen duten zenbait adierazpen-teknika erabiltzen hastea.

Materialak eta baliabideak txukun eta kontuz erabiltzea.

Pixkanaka, gorputza eta hark ematen dituen aukerak ezagutzea eta kontrolatzea.

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

• Nork bere burua familiako kidetzat hartzea.

• Familiartekoen maitasuna eta arreta estimatzea.

• Pertsonak sexuaren arabera identifikatzen hastea.

• Besteekin harremanak