Upload
others
View
6
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Uda museoanCRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA
Murgil zaitez aisialdi taldeei Murgil zaitez aisialdi taldeei zuzendutako jarduera berezietan!
Cristóbal Balenciaga museoak, udako oporraldiekin bat eginez, 6 eta 16 urte bitarteko umeak dituzten aisialdi taldeentzako jarduerak proposatzen ditu, modara eta jantzien mundura oro har gerturatzeko asmoz. Ekimenon helburua museoa espazio ireki, atsegin eta parte-hartzaile bihurtzea da, ikasteko eta ondo pasatzeko baliagarriak diren esperientzien bidez.
Uda museoan
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK
T 943 004 888
Ekimen honen xedea da Cristóbal Balenciaga. Moda eta Ondarea erakusketan barneratzea gymkhana motako jolas baten bitartez; bertan, zenbait proba gainditu beharko dira, eta taldeak parte-hartzaileen ezagutzak eta trebetasunak aberastuko dira. Parte hartzeko prest?
EsploratuGYMKHANA
IRAUPENA 120'
PARTE-HARTZAILEAK 6 eta 12 urte bitarteko umeak
GEHIENEKO KOPURUA 35 pertsona
PREZIOA TALDEKO 80 80¤¤
Balenciagaren harira izeneko jarduera honetan, parte-hartzaileek Cristóbal Balenciagaren Getariako txokoetan barna ibiltzeko aukera izango dute, baita museoan bertan ere. Gymkhana erako joko honen bidez, hainbat proba gainditu beharko dituzte neska-mutilek; horrela, beren ezagutzak areagotuko eta trebezia landuko dituzte. Animatzen al zarete? Jolasa hastera doa! Bat, bi eta hiru!
Balenciagaren hariraGYMKHANA
IRAUPENA 90'
PARTE-HARTZAILEAK 6 eta 12 urte bitarteko umeak 6 eta 12 urte bitarteko umeak
GEHIENEKO KOPURUA 30 pertsona
PREZIOA TALDEKO 70¤
Parte-hartzaileek ehun-diseinuaren hastapenak ezagutuko dituzte. Koloreak eta formak nagusi izango diren jarduera honetan, neska-mutilek beren diseinu propioa sortuko dute. Ehungintza teknika errazen bitartez, janzki bat kustomizatuko dute!
Nondik lortzen da haria? Nola egiten da ehuna? Zer tresna erabiltzen dira ehuna egiteko? Parte-hartzaileek ehun-zuntzen jatorria deskubritu ahal izango dute, bai eta ehunak egiteko prozesua bera ere, eta ehungailu bat erabilita, oinarrizko ehun bat egingo dute.
Artehuna / Haria JarraituBISITA TAILERRA
IRAUPENA 120'
PARTE-HARTZAILEAKPARTE-HARTZAILEAK 6 eta 12 urte bitarteko umeak 6 eta 12 urte bitarteko umeak
GEHIENEKO KOPURUA GEHIENEKO KOPURUA 25 pertsona
PREZIOA TALDEKOPREZIOA TALDEKO 80¤
Balenciagaren sorkarietan agerikoak diren forma-eta geometria-kontzeptuak irakastea da jarduera honen helburua. Parte-hartzaileek gorputzera egokitzen diren hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte, hauinbat figura geometriko bi dimentsioetan patroi batean figura geometriko bi dimentsioetan patroi batean marraztu eta buruketa erraz batzuk egin ondoren. marraztu eta buruketa erraz batzuk egin ondoren.
Lautik bolumenera BISITA TAILERRA
IRAUPENA 120'
PARTE-HARTZAILEAK 12 eta 14 urte bitarteko gazteak 12 eta 14 urte bitarteko gazteak
GEHIENEKO KOPURUA 25 pertsona 25 pertsona
PREZIOA TALDEKO 80¤
Janzteko moduak eta modak izandako bilakaera izango da jardueraren ardatza. Iraganeko eta gaur egungo emakume-janzkeren arteko antza eta aldea aztertuko dute parte-hartzaileek eta, tailerrean, beren diseinu propioa sortuko dute.
Bihur zaitez diseinatzaile BISITA TAILERRA
IRAUPENA 120'
PARTE-HARTZAILEAK 12 eta 16 urte bitarteko gazteak
GEHIENEKO KOPURUA 25 pertsona
PREZIOA TALDEKO 80¤¤
Balenciaga in English / En Français
Museoak jarduerak ingelesez eta frantsesez egiteko aukera aurkezten du.
Neurrira!
Museoak jarduerak aisialdi taldeen interesen eta beharren arabera moldatzeko eta egokitzeko aukera eskaintzen du. Aukerak kontsultatu.
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK
T 943 004 888
Aldamar Parkea 6
20808 Getaria – Gipuzkoa – España
T 943 008 840
www.cristobalbalenciagamuseoa.com
Biarritz — 71 km
Bilbao — 81 km
Donostia / San Sebastián — 25 km
Iruña-Pamplona — 97 km
Vitoria-Gasteiz — 83 km
GPS
43° 18’6.92’’ N
2° 12’ 18.77’’ W
CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA