31
Hamar urte sariak banatzen. D:02 III. beka. Kepa Altonaga: “Idazle klasikoetan, laiko bakarra Jean Etxepare medikua zen”. D:04 Saridunekin solasean. D:06 1. saria. Meandroetako mina. D:08 2. saria. Replikantearen jazz-arima D:14 3. saria. Kafeina: behar bihur daitekeen plazera. D:19 Sari berezia. Izarren energiaren bila. D:25 Urtarrilean egin zen Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean CAF-Elhuyar X. sarien banaketa-ekitaldia. Edizio honetan, artiku- luen sailaz gain, dibulgazio-liburua idazte- ko beka ere izan da jokoan. Epaimahaiko kideek aurkeztutako lanen kalitatea nabar- mendu dute, guztiek erabat gogobete ez dituzten arren denek zutelako interesgarri egiten zituen zerbait. Hurrengo orrietan, sariak jaso dituztenak irakurtzeko aukera izango duzu. CAF-Elhuyar X. sariak

CAF-Elhuyar X. sariak...Dibulgazio-liburua idazteko beka Kepa Altonaga bio-logo eta dibulgatzaileak jaso du, Etxepare, Aldudeko medikua liburu-proiektuarengatik. Epaimahaiak aho batez

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • Hamar urte sariak banatzen. D:02

    III. beka. Kepa Altonaga: “Idazle klasikoetan,laiko bakarra Jean Etxepare medikua zen”. D:04

    Saridunekin solasean. D:06

    1. saria. Meandroetako mina. D:08

    2. saria. Replikantearen jazz-arima D:14

    3. saria. Kafeina: behar bihur daitekeenplazera. D:19

    Sari berezia. Izarren energiaren bila. D:25

    Urtarrilean egin zen Lasarte-Oriako TxitxardinBeltxa jatetxean CAF-Elhuyar X. sarienbanaketa-ekitaldia. Edizio honetan, artiku-luen sailaz gain, dibulgazio-liburua idazte-ko beka ere izan da jokoan. Epaimahaikokideek aurkeztutako lanen kalitatea nabar-mendu dute, guztiek erabat gogobete ezdituzten arren denek zutelako interesgarriegiten zituen zerbait. Hurrengo orrietan,sariak jaso dituztenak irakurtzeko aukeraizango duzu.

    CAF-Elhuyar X. sariak

  • CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

    abiapuntutik beretik erakargarria egiten baita propo-samena. Gure historian toki nabarmena baina orain-daino nahikoa ezezaguna izan duen pertsonaia sakon-ki ezagutzera gonbidatzen gaitu. Eta ez hori bakarrik,pertsonaren ibilbideaz eta pentsamenduaz baliaturik,zientziaren aspektu orokor batzuk, garaiko EuskalHerriaren nondik norakoa eta beste zenbait jakingarri,guztiak ere interesgarriak oso, emango zaizkigu libu-ruan”. Epaimahaiaren iritziz, lan osatu, aberats etaentretenigarria izango da Keparena.

    Kepa Altonagaren ibilbidea ikusita, ez dirudi iragar-penak hutsik egingo duenik, zientziaren dibulgazioaneskarmentu handia baitu. Bi dibulgazio-liburu idatziditu dagoeneko, bietan ere pertsonaia ezezagunbezain interesgarriak ardatz hartuta. Oraingoan,ordea, aspaldiko ezagunari heldu nahi izan dio, JeanEtxepare mediku eta idazleari. Hiru liburuetan zaile-na hau izango dela iritzi dio Kepak. “Etxeparerekin,pertsonaia landuz gero, arriskua dago liburu oso natu-

    CAF-Elhuyar sariak banatu zirenurtarrilaren 16an, urtero legez,Lasarteko Txitxardin Beltxajatetxean. Aurtengoa X. edizioaizan da, eta, dibulgazio-artikuluezgain, urtebete barru argia ikusikoduen liburu bat idazteko beka ereizan da jokoan.

    Beka Kepa AltonagarentzatDibulgazio-liburua idazteko beka Kepa Altonaga bio-logo eta dibulgatzaileak jaso du, Etxepare, Aldudekomedikua liburu-proiektuarengatik. Epaimahaiak ahobatez erabaki zuen proiektuak saria merezi zuela,“lagina eta lanaren azalpena biribila izateaz gainera,

    Hamar urtesariak banatzen

    D: 02 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A

    CAF-Elhuyar sariak: kronikaD:Dosierra

    Eider Carton VirtoElhuyar Zientziaren Komunikazioa

    CAF-Elhuyar sariak: kronika

    ARG

    AZK

    IPRE

    SS

    CAF-Elhuyar sarien irabazleak. Aurten, taldean egindako lanak izan dira nagusi.

  • ralistikoa ez egiteko. Eta buruan ditudan hainbat gaiukituz gero, gerta daiteke Etxepare bera eklipsatutageratzea liburuan”.

    Meandroetako mina,artikuluen sailean garaileDibulgazio-artikuluei dagokionez, Oihana Izagirreeta Oihane Lakar biologoen lanak jaso du lehen saria,“gure ibaien, gure lurraren zainen, osasun-egoerarenjarraipena nola egin hitz apalez azalduz zientzia etadibulgazioa maisuki uztartzen dituelako”.

    Meandroetako mina izenburua eman diote ibaien eko-logia aztergai izan duen lanari. Ibai osasuntsua zer dendeskribatzeaz gain, Euskal Herrian egoera zertan denazaldu dute, eta ibaien egoera sistematikoki neurtuahal izateko metodologia garatzen egindako lanenberri eman dute. Metodologia horiek garatzea osogarrantzitsua izango da, Europako Uren Arteztarauabete ahal izateko. Arteztarauak agindutakoaren ara-bera, Europako ibaiek egoera ekologiko onean egonbehar dute 2015erako, eta, gureen egungo egoera iku-sita, “hori betetzeak Euskal Herriko biologo guztien-tzat bezainbeste lan emango luke”.

    Bigarren saria Replikantearen jazz-arima lanak iraba-zi du. Aitzol Ezeiza, Karmele López de Ipiña etaMontxo López de Ipiñak konputagailuen adimena etasentimena garatzeko jarraitzen ari diren bideak azter-tu dituzte, eta etorkizunera begira leihatila bat ireki.Epaimahaiak gaiaren gaurkotasuna, eduki zientifikoa-ren kalitatea, erabilitako idazkeraren estiloa eta gaigogor eta astun bat era sinple eta ulerkorrean aur-keztea baloratu du.

    Hirugarren saria, berriz, behar bihur daitekeen plazera-rieman dio, kafeinari. Epaimahaiaren ustez, artikuluakongi eta txukun adierazten ditu kafeinari buruzkoalderdi interesgarriak, hala nola, arlo historikoak, era-ginaren mekanismo fisiologikoak eta horren ondoriozsortzen diren menpekotasun- eta abstinentzia-egoeraguztiak. Aitziber Mendiguren, Luis F. Callado etaJoseba Pineda dira lanaren egileak.

    Aspertzerik ezHemeretzi artikulu izan dira lehian aurtengo CAF--Elhuyar sarietan, eta, epaimahaiak adierazitakoarenarabera, barietate handia izan da gaiei eta jorratzeko mo-duei dagokienez. Ez omen dira batere aspertu, eta, languztiek erabat gogobete ez dituzten arren, azpimarratudute oro har lanak kalitate handikoak izan direla.

    Epaimahaia bost lagun hauek osatu dute: Koldo Nuñez--Betelu, Geologian doktorea eta zientzia-dibulgatzai-lea; Pili Kaltzada, kazetaria eta zientzia-dibulgatzailea;Mikel Alvarez, medikua eta Basurtuko Ospitalekozuzendari nagusia; Jesus Ugalde, Kimika katedradunaeta Ikerketako Euskadi sariaren aurtengo irabazlea; etaJulián Florez, Industria Ingeniaritzan doktorea, Na-farroako Unibertsitateko irakaslea eta VICOMTechikerketa-zentroko kudeatzailea.

    Barietate handiaizan da gaiei etajorratzeko modueidagokienez.Epaimahaia ez omenda batere aspertu.

    D: 03EL H U YA R. 195. Z K .

    ARG

    AZK

    IPRE

    SS

    Kepa Altonagak 2001eko bekaren irabazlearen es-kutik jaso zuen saria. Iñaki Peñak Euskal Herriko mi-kroenpresei buruz idatzi du liburua eta dagoenekokalean da.

    Dibulgatzaile gazteentzako sari berezia Gorka Azkunek

    irabazi du aurten ere, Izarren energiaren bila artikulua-

    rengatik. Gorkak Fisika atsegin du, eta, gai zailak erraz

    azaltzeko abileziari esker, dagoeneko hirutan jaso du

    CAF-Elhuyar sariren bat. Oraingoan fusio nuklearrari

    heldu dio, gaurkotasun beteko gaia inondik ere. Izarre-

    tan gertatzen den erreakzioa kontrolpean egin eta

    ustiatzeko asmoak zertan diren esplikatu du, fusio nu-

    klearraren oinarria azalduz lehenengo, ITER izeneko

    nazioarteko egitasmoaren azkeneko aurrerapenen

    berri eman arte.“Dotore idatzitako artikulua” delako

    jaso du saria,“erraz irakurtzen da,baina gaiari dagokion

    zehaztasuna galdu gabe”.

    Sari bereziaGorka Azkunerentzat

  • CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

    Kepa Altonaga:“Idazle klasikoetan, laiko bakarra

    Jean Etxepare medikua zen”

    D: 04 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A

    CAF-Elhuyar sariak: III. bekaD:Dosierra

    Guillermo Roa ZubiaElhuyar Zientziaren Komunikazioa

    CAF-Elhuyar sariak: III. beka

    Dibulgazio-liburua idazteko bekairabazi du Kepa AltonagarenEtxepare, Aldudeko medikuaproiektuak. Ez da liburu bat idazteariekingo dion lehen aldia. Sariketahonen babesean Folin markesa.Marraskiloak eta euskaldunak uhartegalduan eta Armand David, pandarenaita liburuak burutu zituen 1996aneta 1999an, hurrenez hurren.Altonaga biologia-irakaslea da EHUn.

    Nola sortu zitzaizun Jean Etxepare iparraldekomedikuari buruzko liburu bat osatzeko asmoa? Aurreko liburuen ezberdina izan da hau. Folin ia-iatxiripaz aurkitu nuen pertsonaia bat izan zen. NikFolinen izena nire lan profesionaletatik ezagutzennuen; XIX. mendeko malakologoa zen, eta EuskalHerriko barraskiloei buruz hainbat datu emanzituen. Baina, hari horretatik, memento batean iku-si nuen bazeuzkala datu horietatik abiatuta besteondorio batzuk, besteak beste Atlantidaren kontua.Eta hari horretatik tiraka ari nintzela, dibulgazio--liburu baterako gauza deigarri asko ateratzen arizitzaizkidan, eta pentsatu nuen horrekin bazegoelaliburu bat idaztea.

    G.

    ROA

  • D: 05EL H U YA R. 195. Z K .

    Eta dokumentatzen nenbilela, Armand David izene-ko beste pertsonaia bat aurkitu nuen; niretzat eze-zaguna zen oso. Eta Folinenean aipatu egin nuen,besterik gabe; artean ez neukan dokumentaziorik.Baina iturri bibliografikoetara jotzen hasi nintzeneankonturatu nintzen Daviden garrantziaz. Pertsonaiaerabat interesgarria zen. Izan ere, liburuan agertu zeninformazioaz gain, nik beste karpeta oso bat bildunuen.

    Baina Etxepare ezberdina da. Nik Etxepare aspaldi-danik ezagutzen dut. Euskararen munduan hastenzarenean, eta klasikoen testuak pixka bat irakurtzendituzunean, konturatzen zara denak zirela abadeak.Eta, txiripaz, laiko bakarra Etxepare zen; gainera,medikua zen. Beraz, beste pentsakera bat zuen, etabeste begi batzuekin ikusten zuen dena. Horregatikirakurri ditut askotan Etxepareren testuak. Hor aspal-didanik izan dut sugestio bat: Folin markesa etaArmand David esku artean nituela, Etxeparek ereliburu baterako ematen duela pentsatzen nuen.

    Orain, Etxepare hartu dudanean, konturatu naizhiruetan zailena izango dela niretzat; medikua da, bai-na herri txiki bateko medikua. Eta, printzipioz, ekar-pen zientifiko miresgarririk ez bestelakorik ez du egin,beste mundu batean aritu da. Alde horretatik, per-tsonaia nahikoa grisa dela esango dugu, eta pentsaliteke duen interesa literaturatik eta letren mundutikdatorrela soilik, baina ez da horrela.

    Beraz, eta zientziaren dibulgaziotik? Dibulgazioa bai, baina dibulgazio izan daitezkeen Etxe-pareren artikulu guztiak osasunari buruzkoak dira. Etajustu ez da hori nire alorrik hurbilena. Horregatik,dibulgazio-alde hori ez zen nire gustukoa hasteko.

    Hiru dibulgazio-mota ikusten ditut: azken ordukoa,dibulgazio utilitarista (higiene-, osasun-kontuak etaabar transmititzeko) eta diletantea (besterik gabe,intelektualki erakargarriak diren gaiak). Etxeparekbigarrena egin zuen gehien bat.

    Folin markesarekin eta Armand Davidekin ez beza-la, Etxeparerekin, pertsonaia landuz gero, arriskuadago liburu oso naturalistikoa ez egiteko. Eta buruanditudan hainbat gai ukituz gero, gerta daiteke Etxe-pare bera eklipsatuta geratzea liburuan; alde horre-tatik badaukat kezkatxo bat.

    Liburuak idaztean, pertsonaia batengan oinarri-tzen zara, eta, horren aitzakian, beste gai batzukgehitzen dituzu. Zergatik aukeratu egitura hori? Nik baditut gustuko eredu batzuk, eta horra hurbil-du nahi dut nire idatzietan. Eredu horiek ez ditut nikasmatu, noski. Folin markesaren liburuak egituranahiko zurruna eta monolitikoa du konparatiboki; lauatal daude, elkarren artean zerikusia daukatenak, bai-na nahiko itxiak. Armand Daviden liburua, DavidQuammen eta Stephen Jay Gould idazleen bidetik,hasten da puntu batean jakinda norantz jo nahi dudan,baina bidean hainbat eta hainbat azalpen sartzen ditut.

    Horrek zaila egiten du liburuaren sailkapena generoaridagokionez, baina egiteko orduan askoz ere atseginagoada. Horrela, esate baterako iturrien bila nabileneangehiago gozatzen dut. Eta, bestetik, edozer irakurtzenduzunean, beti daukazu gogoa topatzen duzun mate-rial interesgarria noizbait erabiltzeko. Aitzakia batbehar izaten duzu hainbat kontu azaltzeko.

    Etxepareren lanareninteresa idatzietandatza, osasunariburuzko dibulgazioaeuskaraz eginzuelako.

    Kepa Altonaga bere bulegoan, EHUko ZientziaFakultatean, Leioan.

    G.

    ROA

  • CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

    Saridunekin solasean

    D: 06 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A

    CAF-Elhuyar sariak: saridunakD:Dosierra

    Nagore Rementeria ArgoteElhuyar Zientziaren Komunikazioa

    CAF-Elhuyar sariak: saridunak

    1. saria:

    MeandroetakominaEgileak: Oihana Izagirre eta

    Oihane Lakar

    Ibaien ekologiari buruz idatzi duzue,puri-purian dagoen gaia, ezbairik gabe.Nolatan aukeratu duzue gai hori artiku-lurako?(Oihana) Ibaien ekologiari buruzko tesiaegiten ari naiz, eta Oihanek laguntzen digulaginketan. Idazteko gogoa geneukan etagaiak zein behar zuen argi zegoen.

    Zein da Euskal Herriko ibaien egoera?Batzuk oso ondo daude; adibidez, Urumea Hernaniarte oso ondo dago, Zarama ere bai... Kalitate kimi-koari dagokionez, Deba dago okerrena. Baina, oro-korrean, ari dira bere onera etortzen. Morfologikokiegoera ez da hain ona: kanalizazioak daude denean,ibai ertzeko basoak falta dira... alde horretatik osogaizki daude.

    Kontua da Europako lege berri baten arabera2015erako egoera ekologiko onean egon behar dute-la ibai guztiek. Egoera ekologiko onean egoteak eska-tzen du ibaiak dagozkion alga, ornogabe eta arrainguztiak izan behar dituela, sustratu egokia, metabo-lismoa ere behar bezalakoa... eta baita ibar-basoakegoera morfologiko onean egotea ere; hau da, mor-fologikoki ere ahalik eta egoera onenean egon behardute, adibidez, arrainen migrazioak posible egiteko.

    Euskal Herriko ibaietan lortuko da 2015erakolegea betetzea?Euskal Herriko biologo guztiek lan egin beharkolukete. Ibaiak duela urte batzuk baino askoz hobetodaude, baina oraindik lan asko dago egiteko.

    Zehazki zer egin beharko litzateke?Egoera onean dauden ibaiak erreferentzi gisa hartueta beste ibaietan egoera hori lortzea izango litzate-ke helburua. Baina arazoa da ez dagoela neurketakegiteko metodologia sistematikorik. Eta metodologiahori da gure lanaren helburuetako bat.

    Europako gainerako herriek guk adina arazo izan-go dituzte legea betetzeko?Egoera oso desberdinak daude. Europako herri asko-tan guk baino tradizio handiagoa daukate halako gau-zetan, eta egoerarik txarrenean dituzten ibaiak EuskalHerriko onenen parekoak dira. Estatu guztietan legeabateratzean egoera txarrean dauden herriak ezingodira atzean geratu, eta pentsatzekoa da isunak iritsi-ko direla.

    E. I

    MA

    Z

  • D: 07EL H U YA R. 195. Z K .

    Zertaz idatzi duzuartikuluan?Energia nuklearrarengainean idatzi dut. Fu-sio nuklearra eta Iterproiektua azaltzen saia-tu naiz.

    Zergatik jarri diozu izenburu hori artikuluari?Fusiozko energia izarretan agertzen da: helio eta hidro-geno gasek nukleoan fusionatzen dihardute, eta horriesker igortzen dute gureganaino iristen den argia. Ener-gia hori garbia da, eta lehengaiak lortzeko errazak dira.Baina oso tenperatura altuak behar dira, eta orain arte ezda lortu sortutako energia erabilitakoa baino handiagoaizatea. Iter proiektuarekin hori lortu nahi da.

    Sari berezia:

    Izarren energiaren bilaEgilea: Gorka Azkune Galparsoro

    Zergatik aukeratu duzue kafeina gaitzat?Orokorrean, departamentuan menpekotasunarekinerlazionatutako substantziak ikertzen ditugu. Horre-gatik aukeratu genuen kafeina. Gainera, munduangehien kontsumitzen den estimulantea da.

    Kafeinak menpekotasunik sortzen du?Menpekotasun fisikoa eta psikikoa bereizten dira.Animalietan eta gizakietan abstinentziaren zeinukimikoa ikusi da, beraz, menpekotasun fisikoa sordezake. Menpekotasun psikikoa —hau da, drogaaskatasunez uzteko gai garen— oraindik ez da fro-gatu. Artikulua idazteko, lan asko ikertu ditugu, bai-na ez dugu ondorio garbirik lortu, beste drogek ezbezala eragiten duelako.

    Zuen lanaren izenburuak Blade Runner filmekoandroideak ekartzen ditu gogora; haietako ba-tzuek emozioak sentitzen zituzten. Zer konta-tzen duzue artikuluan?Robotikan gabiltzanoi batzuetan nahiko hotzak egitenzaizkigu robotak, eta hortaz hitz egiten dugu. Montxok,berriz, ideiak irudien bidez interpretatzen ditu.

    Zein helbururekin egin behar dira robotak?Helburua guri laguntzea eta oztopo gehiago ez jar-tzea da. Robotikaren mundua hori aztertzen ari da.Gizatasuna faktore garrantzitsua da. Adibidez, kon-putagailu batekin lan egiten baduzu, erantzun ego-kia jasotzeko bide bat makina hori zure emozioakinterpretatzeko gai izatea da. Hurbilagoa egiten du.Eta edozein erabaki arrazional hartzeko ere geroz etagehiago onartzen da onuragarria dela emozioak kon-tuan izatea.

    2. saria:

    Replikantearen jazz-arimaEgileak: Aitzol Ezeiza, Karmele Lopez de Ipiña

    eta Montxo Lopez de Ipiña

    3. saria:

    Kafeina: behar bihurdaitekeen plazeraEgileak: Aitziber Mendiguren, Luis F. Callado

    eta Joseba Pineda

    E. I

    MA

    ZE.

    IM

    AZ

    E. I

    MA

    Z

  • D: 08 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A

    D:Dosierra

    Meandroetako mina

    Ibaiak ez dira ubide soilak, bizirikdaude, mugitu egiten dira, arnasahartzen dute eta ekoitzi egiten dute,uraz gain beste hainbat substantziazeta izakiz osatutako ekosistemakbaitira, askotan ahaztu egitenzaigun arren. Ibar-basoak kontuanhartzen baditugu, ibaiak mundukoekosistema emankor etadibertsoenetakoak dira, eta, besteekosistema guztietan bezala,hainbat prozesu gertatzen dira.

    Ekoizleek (alga eta landareek), fotosintesiaren bitar-tez oxigenoa eta materia organikoa ekoizten dituzteuretako mantenugai ez-organikoetatik abiatuta (nitra-to, nitrito, fosfato…). Horrela, ibaiak arazten dituzte,batez ere gizakiaren eraginez uretara iristen direnmantenugaiak atxikitzen baitituzte. Uretan bertanekoitzitakoaz gain, kanpotik ere materia organikoajasotzen dute ibaiek, batik bat ibar-basoz inguratuta-ko erreketan, udazkenean, orbela erortzean. Orbelada, hain zuzen, hainbat kontsumitzaileren bazka-iturrinagusia, horien artean ornogabeak, onddoak eta bak-terioak. Horiek guztiek ibaira iritsitako materia orga-nikoa prozesatu egiten dute, eta, gainera, arrainenbazka nagusia dira. Arrainez gain, ibaietan badirahainbat ugaztun, anfibio eta hegazti ere, eta guztienartean bazka-sare konplexua eratzen dute.

    CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

    Oihana Izagirre IgartuaOihane Lakar IraizozBiologian lizentziatuak

    A.

    ELO

    SEG

    I

  • Ekosistema horiek garrantzi handia dute jendearen-tzako, balio estetiko eta erromantikoez gain, hainbatbaliagai eskaintzen baitituzte: ura, energia, garraioa,arrainak, paisaia, aisialdirako guneak, autoarazteko gai-tasuna... Baina giza populazioaren gorakadak eta tek-nologiaren aurrerapenak oso gogor kaltetu dituzteibaiak. Hondakin-ur guztiak, hasi etxeetako kondar--uretatik eta industrietako zianuro-isurketetaraino,zuzenean ibaira isuri izan dira; ibar-basoak deuseztatuegin ditugu, eta ubideen morfologia kaltetu. Horrekguztiak ekosistemaren egituran eta funtzioetan eraginaduenez, ibaiak ez daude egoerarik onenean, azken ur-teetan kasu askotan hobera egin duten arren.

    Egoera horri aurre egiteko beharraz oraintsu jabetugara, garai batean ez baitzitzaien inongo arretarikeskaintzen ingurumenarekin lotuta zeuden arazoei. Pix-kanaka, ibaien ekosistemen ikerketak, kalitatearen jarrai-penak eta saneamendu-planak garatu dira besteak bes-te, ekosistema osasuntsuak berreskuratu nahian.

    Hasieran, uren kalitatea aztertzeko, ur-analisiak soi-lik egiten ziren. Baina analisi horiek askotan ez diragai uretan ehunka poluitzaile batera detektatzeko,

    are gutxiago ibaietan. Izan ere, ibaietan isurketak den-bora laburrean soilik neur daitezke, laster batean era-maten baititu urak beherantz. Isurketa gertatu etagutxira ura berriro garbi egon daiteke, baina ibaia jadakaltetuta dago. Horrelako isurketek sortutako kalteakdetektatzeko garatu ziren indize biotikoak. Horienbidez komunitate biologikoak aztertzen dira, urenkalitatearen historia ezagutzeko. Aldizka isurketarenbat gertatzen bada, izaki sentikorrenak desagertu egi-ten dira, eta hori detektatuz susma dezakegu uretanarazoren bat gertatu dela. Denborarekin, hainbatindize biotiko garatu dira, eta ohikoenak ornoga-beetan eta algetan oinarritutakoak dira.

    Baina, zer da ibai osasuntsubat? Osasuna izaki organikoak funtzio guztiak egoki bete-tzen ditueneko egoera omen da. Beraz, ekosistema batosasuntsu dagoela esan dezakegu dagozkion funtzioguztiak egoki betetzen baditu. Noski, egoki funtzio-natzeko egitura egokiak behar dira. Esate baterako,fotosintesirik ezin da gertatu landarerik ez badago.Beraz, osotasun ekologikoak osotasun estrukturala etaosotasun funtzionala behar ditu, txanpon beraren bialdeak baitira. Ekosistemaren egitura fisikoa, komu-nitate biologikoek eta beren baliagaiek osatzen dute,eta, hain zuzen, horien kantitatea eta kalitatea azter-tzen dira. Funtzionalitatea definitzeko orduan, berriz,

    D: 09EL H U YA R. 195. Z K .

    Giza populazioarengorakadak etateknologiarenaurrerapenak osogogor kaltetudituzte ibaiak.

    Ibaietako isurketak denbora laburrean soilikneur daitezke, laster batean eramaten baitituurak beherantz.

    Uraz gain,beste hainbatsubstantziaz etaizazkiz osatutakoekosistemak diraibaiak.

    ART

    XIBO

    KOA

    INRA

    A.

    ELO

    SEG

    I

  • hainbat aldagairen ondorioz, eta, beraz, ibai batek etabere erreferentziazkoak antzeko kondizioak izanbehar dituztela. Erreferentziazko ibaietan, ezaugarrifisiko-kimikoak, komunitate biologikoen egitura etaekosistemaren hainbat funtzio azter daitezke, eta ibaikaltetuak berreskuratzean balio horiek lortzen saia-tuko ginateke.

    Zer dio legeak horreninguruan?Uren kalitatearen inguruko politika oso sakonetik arida aldatzen. Orain arte, 1999ko Espainiako Uren Le-gearen arabera poluzioa uren konposaketa kimikoa-ren narriadura gisa definitzen zen, eta poluzio-mailauretan hainbat substantzia kimikoren kontzentrazioakneurtuz zehazten zen. Bestalde, lortu beharreko kali-tatea desberdina zen uraren erabilpenaren arabera(ureztatzeko, edateko, arrainak kontserbatzeko...).Orain, ordea, Europako Batasuneko Uraren Artez-tarauak dio ur-masen kalitatea neurtzeko, egoerakimikoa eta egoera ekologikoa neurtu behar direla.Kontzeptu berri hori, egoera ekologikoa, ur-ekosiste-men egituraren eta funtzionamenduaren kalitatearen

    ekosistema mailako hainbat prozesu aztertzen dira. Biosagai horien kalitatea ona denean, ibaia osasuntsudagoela esan dezakegu.

    Hala ere, ibaietan gertatzen den edozein aldaketak ezdie halabeharrez egiturari eta funtzioei batera eragiten.Adibidez, Australiako Mary ibaian egindako esperimen-tu batean ikusi zen nitrogeno-kantitatea eta uren uher-tasuna emendatzeak ez zuela eraginik izan ornogabeenkomunitatean (egitura), baina aldaketak eragiten zitue-la arnasketan eta ekoizpen primarioan (funtzioak).Ibaien osasuna aztertzerakoan, bi osagaiak, egitura etafuntzioa, kontutan edukitzea eskatzen du horrek.

    Ekosistema baten osasuna neurtu ahal izateko, beharrez-koa da egoera ezin hobe batekin konparatzea. Horre-tarako, erreferentzia-sistemak erabil daitezke, hau da,oraindik egoera ‘naturalean’ dauden ibaiak. Betierekontuan izan behar da ibaiak oso desberdinak direlaleku batetik bestera, klimaren, geologiaren eta beste

    Osotasun ekologikoakosotasun estrukturalaeta osotasunfuntzionala behar ditu,txanpon beraren bialdeak baitira.

    D: 10 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A

    D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

    Adierazle biologikoak:Uretako floraren konposaketa eta ugaritasuna Uretako ornogabeen konposaketa eta ugaritasunaArrainen konposaketa, ugaritasuna eta adin-banaketa

    Adierazle biologikoetan eragina duten adierazlehidromorfologikoak:Erregimen hidrologikoa- Emariak edo ur-fluxuaren hidrodinamika- Lur azpiko ur-masekiko loturakIbaiaren jarraitasunaEzaugarri morfologikoak- Ibaiaren sakonera eta zabalera- Ibai-hondoko substratuaren egitura eta konposizioa- Ibarren egitura

    Adierazle biologikoetan eragina duten adierazlefisiko-kimikoak:Orokorrak- Tenperatura- Oxigenoa- Gazitasuna- Azidotzea- MantenugaiakPoluitzaile espezifikoak- Uretara isuri diren lehentasunezko poluitzaile guztiek era-

    gindako poluzioa.- Uretara kantitate esangarrietan isuri diren substantzia

    guztiek eragindako poluzioa.

    Europako Uren Arteztarau berrian proposatzendiren egoera ekologikoaren adierazleak

    Izokinen migrazioa eta, beraz, horien ugalketaahalbidetzeko, lagungarria da ur-saltoetanazpiegiturak ezartzea.

    A.

    ELO

    SEG

    I

  • adierazpen gisa definitzen du. Uren kalitateak kalita-te fisiko-kimikoa, kalitate biologikoa eta kalitatehidromorfologikoa (ubidearen egitura) barneratzenditu. Gainera, ez da erabileraren araberakoa, ur-masaguztietan bete beharrekoa baizik.

    Kalitatea neurtu ahal izateko hainbat adierazle propo-satzen ditu, eta, horien arabera, uren egoera ekologi-koa oso ona, ona, onargarria, eskasa edo txarra izan dai-teke. Horretarako, erreferentzia-puntuak aukeratubehar dira, hau da, gizakiaren eragin urria jasan dutenibai edo errekak, eta horietan adierazleek dituztenbalioak aztertu behar dira. Balio horien berdinak dituz-ten ur-masek egoera ekologiko oso ona dutela esangoda, eta balio horietatik zenbat eta gehiago urrundu,orduan eta txarragoa izango da egoera ekologikoa.

    Ikus daitekeen bezala, Uren Arteztarauak nahiko argiuzten du ur-ekosistemen egoera ekologikoa zeren ara-bera neurtu behar den. Eta, hori nahikoa ez balitz, hel-buru hau ere ezartzen du: Europako Batasuneko lurgaineko ur-masa guztien egoera ekologikoa adierazleguztiei dagokienez ona izatea lortu behar da 2015. urte-rako (salbuespenak eta luzamenduak alde batera utzi-ta). Horrek guztiak izugarrizko ikerketa, lana, dirutzaeta borondate politikoa eskatuko ditu, eta batzuek dio-te asmo handiegiko proiektua dela.

    Dena den, eta Arteztarauari hutsuneak bilatzen hasizgero, definizioetan eta asmoetan ur-ekosistemen fun-tzionamendua zein garrantzitsua den argi uzten duenarren, kalitatea neurtzeko metodo biologikoak aipa-tzeko orduan, egitura definitzen dutenak baino ez dituproposatzen (algak, ornogabeak, arrainak), eta ez dufuntzioak aztertzeko tresnarik aipatzen. Izan ere, orain-dik ez da mundu osoko ibaien funtzionamendua neur-tzeko tresna estandarrik garatu, nahiz eta hori kalitateekologikorako ezinbestekoa den. Hain zuzen, gabeziahorretaz jabetuta, hainbat ikertzaile buru-belarri aridira lanean tresna berri horiek garatzeko.

    Ibaien osasuna aztertzekotresna berriak: funtzioenazterketa Azkenaldian, puri-purian daude ibaien ekosistemen fun-tzioak aztertzeko tresnen inguruko lanak , eta kongre-suetako lanik puntakoenak gai horren ingurukoak dira.

    Ibaietan hainbat funtzio azter daitezke: mantenugaienarazketa, orbelaren atxikitzea eta erabilpena, bizidu-nen migrazioak, arrainen ekoizpena, metabolismoa…Badira funtzio horiek guztiak neurtu ahal izatekometodoak, baina ikertzaile bakoitzak bere moduanerabiltzen ditu oraindik, eta administrazioek edo urakkudeatzeko erakundeek tresna estandarrak behar

    EBko UrarenArteztarauak diour-masen kalitateaneurtzeko egoerakimikoa eta egoeraekologikoa neurtubehar direla.

    Euskal Herrian, uren poluzio-arazoez jabetuta, 70. hamarkadarenbukaeran hasi zen administrazioa uren karakterizazioari eta ur--baliagaiei buruzko azterlanak egiten. Dena den, ikerketa haiekpoluzio-arazo jakin batzuen aurrean garatu zirenez, ikuspegimurritza zuten. Ikuspegi zabalagoko lehen lana EAEko ibaietakouren karakterizazio fisiko-kimikoa izan zen,1984an.1985ean hasizen ezaugarri fisiko-kimikoez gain ezaugarri biologikoak kontuanizan zituen lehen ikerketa zabala,Bizkaiko Foru Aldundiaren esku-tik. Ikerketa hartan makrofitoen, ibaiertzeko basoko landaredia-ren,ornogabeen eta arrainen dibertsitatea,ugaritasuna eta nagu-sitasuna aztertu ziren.Bestalde,ornogabeen hainbat indize bioti-ko ere aplikatu ziren. 1989an ikerketa hura EAE osora zabaltzekoasmoz, beste ikerketa bat eskatu zuen Ingurumen Sailburuorde-tzak, Araban eta Gipuzkoan (Eusko Jaurlaritza, 1992).

    Azken urteetan, EAEko ibaietako 82 puntutan, analisi fisiko--kimiko,biologiko eta morfologikoak egiten dira.Hasieran analisibiologikoen artean ornogabe bentikoen indize biotikoak eta arrai-nen zentsuak soilik egiten ziren. Orain, ordea, algak ere aztertzendira.Hidromorfologiari dagokionez,ibar-basoen egitura aztertzenda.Zenbait estaziotan,gainera,10 minututik behin hainbat para-metro fisiko-kimiko automatikoki neurtzen dira (emaria,tenpera-tura, oxigeno disolbatua, pHa, amonioak…).

    Gure ibaiak Europako Uren Arteztarauak eskatzen duen kalita-tetik oso urrun daude oraindik,arazo fisiko-kimikoez eta komuni-tateen arazoez gain,ibaiertzaren egitura oso kaskarra baita.Kana-lizazioak ugariak dira, ibai asko eta asko dira bi paretaren arteanmugatuta doazenak. Ibar-basoak oso urriak dira, eta daudenakegitura aldetik txiroak dira. Horrek eragin handia du ibaien eko-sistemen osasunean.

    Ibaien osasunarenazterketa Euskal Herrian

    D: 11EL H U YA R. 195. Z K .

    EBko lur gaineko ur-masa guztien egoeraekologikoa ona izatea lortu behar da 2015erako.

    A.

    ELO

    SEG

    I

  • Deskonposizioa materia organikoa degradatzeari deri-tzo, eta ibaiak iristen zaion materiala erabiltzeko duengaitasuna islatzen du. Ibaira orbela iristen denean,ornogabeek eta mikroorganismoek (onddo eta bakte-rioek) hura erabili eta deskonposatu egiten dute.

    Orbela deskonposatzeko gaitasuna, erreketako fun-tzio garrantzitsua izateaz gain, hainbat estresekiko ososentikorra da. Gaitasun hori neurtzeko, orbelez bete-tako sarezko poltsak jartzen dira ibaian. Bi motatakopoltsak erabiltzen dira: bata sare larrikoa, ornogabezein mikrobio guztien sarrera ahalbidetzen duena, etabestea sare xehekoa, ornogabeen sarrera eragoztenduena. Hala, poltsak denbora batera jaso, geratzenden orbel-kantitatea neurtu, eta ornogabeek etamikrobioek orbelaren deskonposizioan duten eraginaneur daiteke.

    dituzte, eta, batez ere, emaitzak interpretatzeko erre-ferentziazko balioak. Ibai-mota bakoitzean, prozesuhoriek eduki beharko lituzketen balioak zehaztu behardira, baita kaltetuta badaude zein neurri hartu behardiren ere, eta horixe da une honetan hainbat ikerketa--proiekturen helburua.

    Euskal Herriko Unibertsitatean, Ibaien Ekologia La-borategiak arlo horretako bi proiektu ditu martxan:bata orbelaren erabileraren inguruan (RIVFUNC-TION) eta bestea metabolismoaren inguruan (ME-TATOOL).

    RIVFUNCTION delakoan, Europa osoko 10 uni-bertsitate ari dira lanean, eutrofizazioak (mantenu-gaien ugaritzeak) eta ibar-basoen degradazioakorbelaren deskonposizioan duten eragina aztertzen.

    D: 12 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A

    D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

    Urumea ibaian (Ereñozu,ezkerraldean), uren kalitateaoso ona da; 2003ko udan algakoso urriak ziren, eta oxigenoakontzentrazio altuetanmantendu zen. Oria ibaiak,berriz, (Alegia, eskuinaldean),mantenugai-kantitatehandiak jasotzen ditu.Uda hartan algen ekoizpenaizugarria izan zen, eta oxigenoakegunez balio oso altuak zituenarren, gauez minimoetarainojaisten zen.

    O.

    IZA

    GIR

    RE

    O.

    IZA

    GIR

    RE

    O.

    IZA

    GIR

    RE

    A.

    ELO

    SEG

    I

    2003/07/14

    ordua

    Ereñozu(Urumea)

    Alegia(Oria)

    00:00 12:00

    oxi

    gen

    oa

    (pp

    m)

    16

    14

    12

    10

    8

    6

    4

    2

    000:00

  • Euskal Herriko Unibertsitatean mantenugai ez--organiko gehiegi duten ibaien disfuntzioa detektatuahal izan dute, horietan mikrobioen eragina nabarmenhanditu baita. Bestalde, eukaliptoz inguratutako ibaie-tan orbelaren deskonposizioa ibar-baso naturalezinguratutakoetan baino geldoagoa dela egiaztatu dute,eta kasu horretan ornogabeak dira erantzuleak.Proiektu horretan lortuko diren emaitzekin, ibaienosasuna aztertzeko beste tresna bat izango dugu es-kura.

    METATOOL proiektua, berriz, ibai osoaren meta-bolismoaren ingurukoa da. Ibaietan metabolismoak biatal ditu: ekoizpen primarioa eta arnasketa. Oxigenoaegun guztian kontsumitzen da, bai ekoizleen eta baikontsumitzaileen arnasketa dela eta, baina egun-argizalgek materia organikoa eta oxigenoa ekoizten dituz-te. Hala, ekoizpen- eta arnasketa-tasen balantzearenarabera, uraren oxigeno-kontzentrazioa aldatuz doa.

    Ubidera mantenugai eta argi gehiegi iristen bada,ekoizle primarioak ugaritu egiten dira eta oxigeno--kontzentrazioa balio oso handietara iristen da egunez.Materia organiko hori, ordea, metatu eta usteldu egi-ten da, eta horrek oxigeno asko kontsumitzen duenez,gau-partean oxigeno-kontzentrazioa nabarmen gutxi-tzen da. Eskasia horiek oso arriskutsuak dira ibaikobizidunentzat; izokinek, adibidez, 6 mg/l-tik gorakooxigeno-kontzentrazioak behar dituzte, eta amuarrai-nek 4 mg/l-tik gorakoak. Horrek guztiak kalte egindiezaioke, beraz, ibaiari.

    Metabolismoa ikertzeak, ordea, badu zailtasunik.Metodologiak oxigeno-kontzentrazioa eta tenperatu-ra denboran zehar neurtzea eskatzen du, eta, beraz,

    automatizazioa beharrezkoa da. EAEn, Gipuzkoakoeta Bizkaiko ibaietan, oxigenoa eta tenperatura 10minututik behin neurtzen dituzten 21 estazio hidro-meteorologiko dituzte Foru Aldundiek. Azpiegiturahorren bidez lortutako datuak erabiltzeko aukera iku-sirik ekin zion EHUko Ibaien Ekologia Laborategiakmetabolismoaren inguruko proiektu horri. Oxigenoa-ren datuak landuz, ekoizpen primarioa eta arnasketa--tasak kalkulatzeaz gain, algen laginketak ere egin dira,haien biomasa eta komunitatearen konposizioa azter-tzeko asmoz. Hala, metabolismoak eta ekoizle prima-rioek ibaien ezaugarriekin duten erlazioa aztertu, etaibaien funtzionamendua denbora errealean aztertzekotresna berri bat sortu nahi da. Isurketa bat gertatzenden une berean ekosistemak nola erantzuten duenneurtzeko balioko luke horrek, besteak beste.

    Adibidez, 2003ko uda oso beroa eta lehorra izandenez, ekoizpen primarioa oso altua izan da, eta alga--kantitate izugarriak garatu dira estazio eutrofikoe-netan. Ondorioz, oxigeno kontzentrazioek eguneanzehar gorabehera handiak jasan dituzte. Estazio gar-bienen kasuan, oxigeno, kontzentrazioak altu man-tendu dira, ibaiaren osasun onaren seinale; halaber,badira poluzio handia dela eta oxigeno-kontzentraziooso txikiak dituzten estazioak ere.

    Deskonposaketari eta metabolismoari buruz ez ezik,beste hainbat funtziori buruz mundu osoan egiten aridiren ikerketen bidez, funtzioak aztertzeko tresnaegokiak garatzea espero da. Tresna horiek adminis-trazioen eta ur-kudeatzaileen esku izango dira hemen-dik urte batzuetara, eta ibaien osasunaren azterketasakonagoak egin ahal izango dira. Ea Uren Artezta-rau berriaren helburuak lortzen ditugun, eta, tresnaberri hauek erabiliz, gure ondorengoek ibai osasun-tsuagoak dituzten.

    Euskal HerrikoUnibertsitateanmantenugai ez--organiko gehiegiduten ibaiendisfuntzioa detektatuahal izan dute.

    D: 13EL H U YA R. 195. Z K .

    BIBLIOGRAFIA

    EUROPAKO PARLAMENTUAEuropako Parlamentuareneta 2000ko urriaren 3kokontseiluaren 2000/60/CEUr Arteztaraua. (kontsulta--data: 2003ko urriaren 20a).2000..

    BOULTON, A.J.“An overview of river healthassessment: philosophies,practice, problems andprognosis”Freshwater Biology, 41:469-479. 1999.

    GESSNER, M.O. & CHAUVET, E.“A case for litter breakdownto asses functional streamintegrity”Ecological Applications,12(2): 498-510. 2002.

    UEHLINGER, U., KÖNIG, C. &REICHERT, P.“Variability of photosynthesis--irradiance curves andecosystem respiration ina small river”Freshwater Biology, 44:493-507. 2002.

    RALLO, A.Caracterizaciónhidrobiológica de la redfluvial de Álava y Gipuzkoa. Eusko Jaurlaritza, 1992.

    Deskonposizioa neurtzeko erabiltzen diren orbel--poltsak. Ibai-hondoetan ezartzen dira sarezkopoltsa hauek, orbel-masa jakin batekin beteta.

    A.

    ELO

    SEG

    I

  • D: 14 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A

    D:Dosierra

    Replikantearenjazz-arima

    2001: Odisea espazioan film ospetsuan HAL makinaadimentsuak jendea zur eta lur utzi zuenetik, intereshandia dago konputagailuen arrazoitzeko eta komu-nikatzeko ahalmena dela eta. Hasiera batetik, iker-tzaileak filmean azaltzen diren elkarrizketa eta arra-zonamenduak lortzeko erronka handiaz ohartu ziren,baina zientziako lorpen gehienen antzera, ez zutenberehala amore eman, eta hainbat alorretan garape-na pausoz pauso egiteari ekin zioten, oinarri sendoaklortzeko asmoz eta bidean helburu eta aukera berriakaurkituz. Adimen artifiziala filmetan agertzen direnkonputagailuen antzerakoak garatzeko artea dela esanohi da.

    Oro har, bai zientzialarien artean, bai bestelakoenartean, makinen ‘gizatasunaren’ inguruko eztabaidaoso zabalduta dago. Jende gehienak uste du makinakez direla helduko gizakien pareko izatera, horretara-ko beharrik ere ez baitago, behar hori ez dagoelakoere, baina horien aurrean badira ameslari tematiakhorren alde lan egiten. Korrontearen aurka igeri eginarren, alde dute konputagailuen eboluzioaren abia-dura eta arrakasta. Orain dela urte gutxi, pentsaezinazen gaur egun konputagailuek egiten dituzten ataza

    CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2. saria

    Aitzol EzeizaKarmele López de IpiñaMontxo López de IpiñaSistemen Ingeniaritza eta Automatika SailaIIT eta ITT Unibertsitate Eskola. EHU

    Konputagailuak alferrikakoak dira.

    Erantzunak besterik ez dizkizute ematen

    Pablo Picasso

    Atea jo dute. Butano-banatzailea da. Larunbatean

    solasean aritu ginen, benetan atsegina da. Baina zer ari

    da hemen ordu hauetan? Bonbonarik ez dut behar,

    egia esan.

    - Gabon! Sentitzen dut ordu hauetan

    etortzea, baina... – Arkumetxo-begi horiek

    jarri dizkit - ...larunbatean giltza ingelesa

    ahaztu nuen hemen.

    Itsumustuan, musuka sutsu hasi gara.

    Txunditurik nago gertatzen ari denarekin.

    Gizon ideala da! Hmmm, hain gozoa...

    -Eta hemen duzun orin hau?- galdetu diot, bularrean duen

    biribiltxo bat laztanduz.

    -On/Off botoia da - erantzun dit, irribarre konplize batez.

    IRUDIAK: MONTXO LÓPEZ DE IP IÑA

  • jakin batzuk egiteko ahalmena izango zutenik. Artiku-lu honetan, konputagailuen adimena eta sentimenagaratzeko jarraitzen ari diren bideak aztertuko ditugu,eta etorkizunera begira leihatila bat ireki. Leihatilahorretatik, lagun egingo diguten robot maitekorrak,itsuei ikusten lagunduko dieten betaurrekoak etamatematika-ariketak gaizki egiten dituzten siliziozkoikasleak ikusiko ditugu.

    Konputagailuen garapenaren historiaren hasieratik,makinen hobekuntza helburu izan da, ataza berriakegiteko ahalmen handiagoa izateko. Alan Turingmatematikari ingelesa izan zen lehenengoa funtzioanitzeko makinak proposatzen. Funtzio bakoitzera-ko makina bat garatu ordez, funtzio asko egiteko ahal-mena izango zuen makina proposatu zuen. Ideia horimetodologia moduan garatu zuen Herbert Simonek(1978ko Nobel sariduna). Gaur egun metodo kon-bentzionala esaten zaio metodologia horri.

    Metodo hori erabiliz, erabakiak hartzeko erregelakerabiltzen dituzten makinak garatu dira. Erregelakzenbat eta garatuagoak izan, makinak gero eta adi-tuagoak izango dira. Ikuspegi hori erabiltzen da, bes-teak beste, sistema adituetan eta jokoetan. Makina

    horiek adimen espezializatua daukate, eta aditu batenerabakiak simulatzen saiatzen dira. Adibidez, tenpe-ratura eta presio atmosferikoari buruzko informazioaemanez eguraldia iragarriko duen makina bat erre-gelen bitartez egikari daiteke (adibidezko arau bat:“tenperatura 5 ºC baino baxuagoa bada eta hodeituabadago, elurra egingo du”). Ziur aski, makina horrekadituek bezainbeste asmatuko luke, ezer gutxi.

    Metodo konbentzionalaren osagarria metodo kone-xionista da. Metodo horrek proposatzen du gizakienburmuinaren sare neuronalen egituren funtziona-mendua eredutzat erabiltzea. Metodo horrekin gara-tutako makinek testuinguru jakin batean esperientziazlortutako ezagutza erabiltzen dute erabakiak hartzeko.Metodologia horretan ez dira erabiltzen erregelaitxiak; egitura irekia da eta sistemak esperientziaz ikas-teko gaitasuna du. Makina horiek jasotako estimu-luetatik ikasten dute, eta ikasteko ahalmen hori etor-kizunean erabil dezakete, gizakien kognitibarenantzerako jokaera izanik.

    Ikasketa-prozesu horretan, makinek, gizakiok bezala,inguruan agertzen diren datuak jaso behar dituzte,baina, gizakien antzera, datu horiek prozesatzeko ahal-mena izan nahi badute, emozioak garatzeko ahalmenaizan beharko lukete. Herbert Simonek berak 1967an

    D: 15EL H U YA R. 195. Z K .

    Erregelak zenbat etagaratuagoak izan,orduan etaadituagoak izangodira makinak.

    Adimenaren funtzioetako bat

    arrazonamenduaz soilik fidatzeak

    dakarren arriskuaz ohartzea da.

    Axel Munthe

    Konputagailuek ez dute ulertzen gizakiarenjokaera, eta horrek frustrazio handia sortzen dieerabiltzaileei.

  • koarekin. Erregela jakin batzuekin ondorio logiko batondorioztatzen dute. Aldiz, gizakiok emozioak kon-tuan hartzen ditugu gure erabaki guztietan, eta komu-nikazioan ere emozioaren elementu hori kanporatzekoahalmena dugu.

    Emozioak izateko ahalmen hori konputagailuetannola garatzen den gizakiaren garunaren egiturakazaltzen du. Neuropsikologoen arabera, nerbio--sistemaren egitura nagusia, garuna, hiru mailatanbanatuta dago: bizkarrezurretik hurbilen dagoen ata-lak barne-sistemak kontrolatzen ditu; horren gainetik

    jadanik nabarmendu zuen pentsamenduaren etaerabaki-hartzearen teoriak emozioak kontuan izanbeharko lituzkeela. Antonio Damasio neurologoakfrogatu zuen emozioak sentitzeko ahalmen fisiologikoagalduta zuten gaixoek erabaki arrazional penagarriakhartzen zituztela. Exekutibo erasokor hotzenak ereemozioak erabiltzen ditu bere erabakiak hartzerakoan.

    Adimen artifizialak eta konputagailuen zientziak orainarte garatu dituen sistema gehienak arrazonamendulogiko hutsean oinarrituta daude. Hori bat datormakinak inozoak baina oso azkarrak direneko topi-

    D: 16 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A

    D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2. saria

    Sistema automatikoen erabilera gero

    eta ohikoagoa da gure ingurunean,

    aurrerapen teknologikoa eguneroko

    kontua den enpresa edo unibertsita-

    te inguruneetan ez ezik, norberaren

    etxean ere.Sistema automatiko baten

    helburu nagusia erabiltzaileari zenbait

    eginkizun erraztea eta haren bizi-

    -kalitatea hobetzea da. Makinen eta

    gizakien elkarrekintzaren naturaltasu-

    na funtsezko eragilea da. Horregatik,

    erabiltzailearen ahalegin handiegia

    eskatzen duenean,amore ematen du,

    sistemara egokitzera behartuta ez

    badago behinik behin.

    Erabiltzaileak erakartzeko, produk-

    tuek ahozko komunikazio naturala

    eskain dezakete.Oinarrizko urrats asko

    aurreratu dira,eta,konputagailuak egin

    behar duen lanaren zailtasunaren ara-

    bera,helburu sinpleenak eskura ditugu

    jada, beste ataza batzuk oraindik lan-

    tzen ari badira ere. Hizketa-tratamen-

    duaren teknologia makinei ahozko

    komunikazioaren gaitasuna emateko

    helburuarekin jaio zen, eta azken ur-

    teotan garapen handia izan du.

    Sistema horiek beren helburuak

    komunikazio naturalaren bila zabaldu

    dituzte,elkarrizketa eta bat-bateko hiz-

    keta arloak arrakastaz jorratuz, erabili-

    tako lengoaiaren gaineko mugak mini-

    moak izanik. Elkarrizketa-sistemak giza

    komunikazioa emulatzen saiatzen dira,

    bi norabidetako giza makina interakti-

    boa gauzatuz murrizketa ahula duten

    mezuen bidez. Esatariak ez du hiztegi

    mugatuko sistemek eskatzen dituzten

    murrizketekin topo egingo, eta len-

    goaia arrunta erabiltzeko aukera izango

    du. Hori ez da gertatzen gaur egun,adi-

    bidez,telefono-operadoreak ordezkatu

    nahi dituzten informaziorako sarbide

    telefonikoekin.Etorkizunean,Berria-ren

    Harpidedunen Kioskora deitzean,

    “Aimarren partidarako sarrerak lortu

    nahi nituzke” bezalako esaldiak ulertu

    ahal izango ditu operadoreak. Horrela-

    ko sistemei bat-bateko hizketaren eza-

    gutzarako sistemak (Spontaneous

    Speech Recognition,SSR) esaten zaie,eta

    hizlaria ez dute behartzen bere len-

    goaia murriztera.

    Beste ildo batean, elkarrizketa-

    -sistemen kasurik sinpleena galdera-

    -erantzun sistemena da (Question

    Answering). Ingelesez badira sistema

    aurreratuak, baina euskaraz lehenen-

    go prototipoak lantzen ari dira orain-

    dik. Konputagailu batekin elkarrizketa

    izatetik urrun gaude gaur egun, baina

    ikerkuntza horretara zuzendurik dago,

    eta dagoeneko hasi dira lantzen natu-

    raltasuna lortzeko ezinbestekoak diren

    ezaugarriak,bai kognitiboak,bai emo-

    zionalak.

    Dena den, galdera-erantzun sistema

    bat horretatik urrun dago, Picassok zio-

    en bezala, erantzunak besterik ez ema-

    tea ez baita komunikazioa. Oraindik ez

    da iritsi makinek gurekin bihotzez hitz

    egingo duten eguna.Gainera,batzuetan

    gizakiok gai gara hitzik gabe elkar uler-

    tzeko, eta, ziur aski, zailtasunak izango

    dira horrelako komunikazioa lantzeko.

    Androidearekin hitz egiten

    Lengoaia gizakiaren adimenaren ispilua da,kontzientziatik haratago dauden operazioen bidezbanakako bakoitzean berriz sortzen dena

    Noam Chomsky

    - Ge-hie-giz-ko a-bi-a-du-ra. Be-rre-hun eu-ro-ko i-su-na.Ertzaina automatikoak isuna jarri dit. Nola azalduko diot presakanabilela, etxera berandu noala? Ez dute erantzun ere egiten.Adimen pixka bat gehiago jarri izan baliete...

  • dagoenak, hipokanpoak, pentsamenduaren kontrola,pertzepzioa eta emozioak bideratzen ditu; eta, azkenik,kortexak inguratzen duen materia grisak, garunarenatal handienak, beste funtzio guztiak egiten ditu. Atalhori bi zati simetrikotan banatuta dago, eskuineko etaezkerreko hemisferioak.

    Eskuineko hemisferioan, garunaren emozioekin zeriku-sia duten zeregin jakin batzuetaz arduratzen diren ata-lak daude: intuizioa, olerkigintza, kantatzea, erritmoa,irudikatzea, ideia berrien sormena, etab. Hemisferiosortzaile eta sentikortzat hartu ohi da. Ezkerreko hemis-ferioan, berriz, arrazonamenduarekin lotura duten zere-ginen atalak aurkitzen dira, besteak beste: erreakziokontrolatuak, hierarkian oinarritutako egiturak, kausa--efektu ulermena, antolatzea, kalkulua, analisi matema-tikoa, etab. Hemisferio logikoena dela esan ohi da.

    Neuropsikologoek oraindik eztabaidak badituzte ere,frogatutzat ematen da gizakiaren garunaren bi hemis-ferioek zeregin ezberdinetarako atalak izan badituz-tela. Baina, era berean, azterketa sakonek argi adieraz-ten dute bi hemisferioen arteko elkarreragina handiadela eta pentsamendu-prozesuetan biek batera partehartzen dutela. Orokorrean, jakintzat ematen da hipo-kanpoak –garunaren atal emozionalena– garuneraheltzen diren estimulu guztiak koordinatzen dituelaeta erantzunak ere gauzatzen dituela. Pentsamenduekeduki emozional handia dute beti. Garai bateko teoria

    androzentrikoek defendatzen zuten hemisferioakmaskulino eta femenino gisa banatzen zirela, emaku-meak emozionalak eta irrazionalak zirela esanez etagizonezkoak arrazionalak eta argiagoak. Baina horretanere, beste guztietan bezala, oker zebiltzan. Pertsonaorok emozioei jarraituz arrazonatzen du, banakakobakoitzaren izaeraren berezitasunekin.

    Orain arte, adimen artifizialak gehien landu duenarloa garunaren ezkerreko hemisferioak betetzendituen eginkizunen ingurukoa izan da. Antolakuntza-rako eta arrazonamendurako erregela arrazionalakezartzen zaizkio sistemari, eta adituen informazio pro-zesatzen da, emaitza logikoak lortzeko helburuarekin.Horregatik, zenbait alderdi aztertzeke geratu dira, etamakinek, erabakiak hartzean, ez dute emozioek es-kaintzen duten aberastasuna.

    Adimen artifizialakorain arte garatu dituensistema gehienakarrazonamendu logikohutsean oinarritutadaude.

    Errealitate birtualak etorki-

    zun handia du aplikazio ani-

    tzetan.Joko errealak egiteko

    aukera emateaz gain, gure

    ametsak bideratzeko aukera

    eskainiko digu (bidaia bir-

    tualak), eta, zergatik ez, lan

    profesional jakin batzuk egi-

    teko aukera ere eskainiko

    digu; hala nola, operazio

    kirurgiko birtual bat egitea

    ala aurreikuspen ekonomi-

    koak egitea.

    Errealitate birtualak oinarrizko bi

    elementu ditu: eszenatokiak eta per-

    tsonaiak. Bietan, adimen artifizialaren

    kontzeptuak oinarrizkoak izaten dira,

    batetik, eszenatokiak eta istorioak de-

    finitzeko eta, bestetik, pertsonaiak

    definitu behar direlako.

    Pertsonaiak abatarren bidez defini-

    tzen dira. Abatarrak faksimile grafi-

    koak dira, gehienetan pertsonaia

    baten aurpegia adierazten dutenak.

    Kultura hinduak definizio ederra du

    hitz horrentzat: “jainko berraragizta-

    tua”. Sormenaren ikuspuntutik ikusita,

    oso interesgarria da bi definizioen

    integrazioa. Nola lortu faksimile grafi-

    ko bat aldi beran jainko berraragizta-

    tua izatea? Sortzaileak bere arima

    transmititu behar dio abatarrari. Erre-

    alitate birtualean, mundu ideala sor-

    tzea ezinezkoa litzateke sentimendu-

    rik gabe, emoziorik gabe, arimarik

    gabe. Azken finean beste gizakion

    mundu paraleloa izatea nahi delako.

    Abatarrak aplikazio askotan

    erabiltzen dira, bereziki era-

    biltzailearekin elkarreragin

    afektiboa izan behar denean.

    Horietako bat ipuin-kontake-

    ta (Storytelling) automatikoa

    da. Etorkizunerako ikerlerro

    horrek baditu bere aitzinda-

    riak,baina oraindik sail ia lan-

    dugabea da.Gai hori sormen

    artifizialarekin estu loturik

    dago. Ipuin-kontaketa auto-

    matikoak ipuin-kontaketa

    automatikoa, interaktiboa eta birtuala

    jorratzen du. Konputagailuak ipuina

    kontatzen du, eta erabiltzaileak parte-

    -hartze guztiz aktiboa dauka istorioan

    haren aginduen bidez. Horretan

    oinarrizko zenbait osagai daude: ipui-

    na edo istorioa, interfazea (batzuetan

    abatarrak erabiltzen dira) eta istorioa-

    ren zuzendaria. Ipuina bideratzeko,

    ipuinaren planifikazioa edo istorioa iza-

    ten da,baina erabiltzaileak elkarreragi-

    teko aukera dauka istorioan zehar.

    Abatarrak eta errealitate birtuala

    D: 17EL H U YA R. 195. Z K .

  • daude aukeratzeko bi muturren artean. Makinenezaugarri naturalak garatzeko bidea irekia dago, etanoizbait filmetan agertzen diren androideen modu-ko robotak egingo dira lan horiek aurrera eginezgero.

    Hurbilpen horrek gabezia handiak sortzen ditu gauregungo konputagailuetan. Konputagailuek ezin dutedatu hotzetatik haratago ikusi, eta emozioek eskain-tzen duten bizi-esperientziak ezin dituzte erabili giza-kion jarrera ulertzeko. Hori gutxi balitz bezala, ezdute ulertzen gizakiaren jokaera, eta horrek frustraziohandia sortzen die konputagailuen erabiltzaileei. Horibai, konputagailu guztiek gizakion ezaugarrietako batbadute behintzat: gutxien espero duzunean erratze-ko joera hori, denok sufritu duguna sarritan.

    Zorionez, azken hamarkadetan lan eskerga egin daadimen emozionalaren inguruan. Gero eta garrantzihandiagoa ematen zaie emozioei, eta horrek bidea ire-kitzen du gizakien antzerako konputagailuak egiteko.Gizatasuna edo arima osatzen duten ezaugarriak,komunikazio naturalerako ahalmena, sentimenduengarapena, erreakzio espontaneoak, ustekabeko jokaera,etab. Gainera, gero eta gehiago aplikatzen da logikalausoa (fuzzy logic), non balioak ez diren egiazkoa alafaltsua; gizakion logikan bezala, erdiko balio ugari

    D: 18 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A

    D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2. saria

    Arimaz hitz egitea arriskutsua da teo-

    logoen aurrean,baina,dena den,giza-

    tasunaren ezaugarrien multzoari

    buruz aritzen garenean arima hitza

    erabili ohi dugu. Horri helduz gero,

    Sasex robotak arima duela esan deza-

    kegu, jazzerako arima behintzat bai.

    Adimen artifiziala erabiliz, jazz-me-

    lodiak interpretatzeko gai da. Robot

    hori, bere sormenari esker, saxoa

    jotzen birtuosoa da. Robotak, unean

    uneko emozioen arabera, sentimen-

    du desberdinez jotzen du pieza musi-

    kala. Musikazale askoren ustez, hori

    Kepa Junkerak egiten duena baino

    gehiago da.

    Beste adibide batzuk Sonyk gara-

    tutako robot dantzaria edo txakur-

    -robota dira. Etxe horren azken pro-

    duktua, QRIO robota, bi hankaren

    gainean ibiltzen da, eta gizakion

    ezaugarri asko ditu; izan ere, lagun

    egiteko diseinatuta dago.

    Azkenik, badago zientzia berri bat

    makinek kontzientzia izatea lor deza-

    keena: Bioinformatika.Zientzia horrek

    zelula biziak ordezkatu dituzten txip

    programatuak erabili nahi ditu. Hori

    bai,helburua ez da gizakiak makinekin

    ordezkatzea, gero eta robot natura-

    lagoak garatzea baizik.

    Gauzak asko aurreratu dira, tekno-

    logiak asko laguntzen gaitu orain,

    baina gizatasuna falta da. Eguneroko

    biztitzan makinaz inguraturik gaude,

    baina makinek ez gaituzte hunkitzen,

    ez gaituzte ulertzen. Konplizitate

    horren falta sentitzen da. Asmatu

    behar duten robotak horrelakoa izan

    behar du: begiratzen zaituenean zer

    behar duzun dakiena.

    Ametsek eta kuriositateak izan

    behar dute zientziaren motorra.Galdu

    behar ez den ikuspuntua emozioen

    eta sentimenduen integrazioarena da.

    Emozioek berebiziko garrantzia dute

    gizakion erabaki-sisteman, eta horrek

    isla izan beharko du makinen eraba-

    kiak hartzeko moduan.

    Medikuen, psikologoen, filosofoen,

    teknikarien eta artisten arteko elkarla-

    nak adimen artifizialaren garapena

    areagotzea lor dezake, dudarik gabe,

    eta gaur egun garapen hori geldiaraz-

    ten duten mugak gainditu. Horrela,

    baliteke egunen batean makinak sen-

    tikorrak izatea, gozoak izatea eta, nork

    daki, arimadunak izatea.

    Roboten arima

    Emozioei ematenari zaien garrantziakbidea irekiko dugizakien antzerakokonputagailuakegiteko.

    BIBLIOGRAFIA

    Alan Turing home page.www.turing.org.uk/turing/

    ROSALIND PRICARD.Afective Computing,MIT Press.JEAN BERKO GLEASON &NAN BERNSTEIN RATHERPsicolingüística. Mc Graw Hill. 2000.

    MIT Artifizial InteligenceLaboratory.http://www.ai.mit.edu/

    Artificial emotionalcreatures project.

    www.aist.go.jp/MEL/soshiki/robot/ biorobo/shibata/aec.html

  • Kafeina da mundu osoangehien erabiltzen den substantziapsikoaktiboa. Hala ere,estimulatzaile hau drogatzat hardaitekeen ala ez eztabaidagai daoraindik.

    Azken urteetan kafeinaren eraginei eta mekanismoeiburuz zalantza ugari sortu dira. Era berean, kontraesanasko agertu dira kafeinak menpekotasuna sortzekodaukan ahalmenaz. Artikulu honetan kafeinaren ingu-ruko azken ikerketa zientifikoen emaitzak aztertukodira; substantzia honen kontsumoari, menpekotasu-nari, abstinentzia-sindromeari eta eragin indartzaileeiburuzko azken datuak aurkeztuko dira, anfetaminarenedo kokainaren moduko beste estimulatzaileekin kon-paratuz kafeinak dituen antzekotasunak eta ezberdin-tasunak azpimarratzeko asmoz.

    Kafeina kafean ez ezik tean, kakaoan eta kolan ere aurkidezakegu. Aipaturiko substantzia horien guztien kontsu-moa antzinatik dator. Esate baterako, orain 4.700 urteinguru Txinan tea kontsumitzen zen. Kafe-landarea, aldiz,Etiopiatik hedatu zen, eta handik Arabiara eta Indiarapasatu omen zen, ziur aski Mekara joaten ziren erromesmusulmanei esker. Hala ere, kafearen hedatzailerikgarrantzitsuenak herbeheretarrak izan ziren. Izan ere,beren kolonietatik Europara eraman zituzten lehen kafe--landareak eta handik Guyana holandarrera, Brasilera etaHego Amerikara hedatu ziren.

    Kakaoak, berriz, alderantzizko bidaia egin zuen. Kakaohitza maien hizkuntzatik dator; Cac-ek, gorria esan nahidu (kakao-oskolaren kolorea, hain zuzen) eta cau-k in-darra eta sua adierazten ditu. Amerika konkistatzearenondorioz, kakaoa Europara heldu zen, beste fruitu berribatzuekin batera. Hala ere, XIX. mendearen hasierantxokolatearen industriaren garapenari esker zabaldu zenerabat kakaoaren kontsumoa.

    Nola eragiten dio organismoari? Oro har, kafeina substantzia estimulatzailea edo kitzika-tzailea da. Beraz, nekea eta logura gutxitzen ditu, eta zen-bait lan egiteko gaitasuna handitzen du. Dosi handietan,berriz, kafeinak urduritasuna, egonezina, loezina, takikar-dia, diuresia, aurpegiaren gorritasuna eta digestio--aparatuaren asaldurak eragin ditzake. Kafeinak sortutako

    D: 19EL H U YA R. 195. Z K .

    Kafeina: behar bihurdaitekeen plazera

    CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3. saria

    Aitziber MendigurenLuis F. CalladoJoseba PinedaFarmakologia SailaMedikuntza Fakultatea. EHU

    ART

    XIBO

    KOA

  • adenosinikoen antagonista da, eta, beraz, adenosinareneraginak oztopatzen ditu, eta transmisio sinaptikoa bul-tzatzen du. A1 eta A2a motako hartzaile adenosinikoek har-tzen dute parte kafeinaren eraginetan. A1 hartzaileak garunosoan hedatuta daude, baina kantitate handienak hipo-kanpoan, talamoan eta garuneko zein zerebeloko azaleandaude. A2a motakoak, aldiz, gorputz ildaskatuan, accumbensnukleoan eta usaimen-erraboilean soilik daude.

    Ikerketa batzuen arabera, A2a hartzaile adenosinikoen etaD2 motako hartzaile dopaminergikoen artean elkarrekin-tza dago. Horien arteko gorputz ildaskatuko interakzioametilxantinak portaeran dauzkan zenbait eraginen eran-tzule izan daiteke. Izan ere, adenosinak hartzaile dopa-minergikoen aktibazioa oztopatzen du. Kafeinak, beraz,adenosinaren eragina antagonizatzen duen heinean, neu-rotransmisio dopaminergikoa bultzatzen du. Mekanismohori, kafeinaren zenbait efektu fisiologikorekin lotuta ego-teaz gain, menpekotasunaren errudun ere izan daiteke.

    Kafeinaren bila kontrolik gabeSubstantzia batek menpekotasuna sortzen duen ala ez esa-teko, drogatzat jotzen direnek bete beharreko baldintzenzerrenda bat kaleratu du Munduko Osasun Erakundeak.Ezaugarri horien artean, askatasunez droga uzteko zail-tasuna, drogaren inguruko bizimodua egitea, abstinentzia--sindromea, tolerantzia eta errefortzua daude.

    intoxikazioetan, giharretako uzkurdurak, bihotz-arritmiaketa astinaldi psikomotorra ager daitezke. Hala ere, egin-dako ikerketa guztiek frogatzen dute kafeina neurriz kon-tsumitzeak ez duela eragin toxikorik sortzen. Gainera,alkoholak eta nikotinak ez bezala, kafeinaren kontsumoakez du asaldura organiko larririk sortzen epe luzean eta dosiertainetan.

    Gizakien kasuan, kafea aho-bidez hartuta, kafeinarenodol-kontzentraziorik handiena 30-45 minutura lortzenda. Kafeinaren erdibizitza (odol-kontzentrazioa erdira jais-teko behar den denbora) 3 ordukoa da gehienetan, bainajaioberrietan (entzimen eragina txikiagoa baita), antisor-gailuak hartzen dituzten emakumeetan edo haurdunal-diaren lehenengo hiru hilabeteetan luzeagoa izan daiteke.Erretzaileetan, ordea, kafeinaren erdibizitza % 30-50laburragoa da.

    Kafeinaren efektu garrantzitsuena adenosinaren eraginaoztopatzean datza. Adenosina nerbio-sistema zentralekohainbat gunetan neuromodulatzaile gisa eragiten duennukleosido endogenoa da. Nukleosido horrek, bere har-tzaileak aktibatuz (hartzaile adenosiniko izenekoak, hainzuzen), neuronen kitzikapen-erritmoa moteltzen du, eta,horren ondorioz, transmisio sinaptikoa gutxitu eta neu-rotransmisore gutxiago askatzen dira. Kafeina hartzaile

    D: 20 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A

    D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3. saria

    Gizakien kasuan,kafea aho-bidezhartuta, kafeinarenodol-kontzentraziorikhandiena 30-45minutura lortzen da.

    Kafe-landarea Etiopiatik hedatu zenmundu osora.Kakaoa, berriz,Ameriketatik iritsizaigu. Orain 2.500 urtemaiek kakaoalandatzen zuten.

    Ezkerrean adenosinarenegitura kimikoa.Adenosinak (agonistak)hartzailea aktibatzen du;kafeinak (antagonistak),aldiz, hartzaileablokeatzen du.

    NH2

    CH2

    HO

    HO

    OH A1hartzaile

    adenosinikoa

    O

    N N

    NN

  • Menpekotasun fisikoaAbstinentzia-sindromeak eta tolerantziak osatzen dutemenpekotasunaren osagai fisikoa. Animalietan, ikerketabatzuek frogatu dute kafeinaren administrazioa eteteanabstinentzia-sindromearekin erlazionaturiko zeinu kli-niko batzuk ager daitezkeela. Izan ere, badirudi kafeinahartzeari utziz gero, mugitze-jarduera zein errefortzu--portaera gutxitu egiten direla. Kafeinak eragindakoabstinentzia-sindromea kafeinaren dosiaren eta trata-menduaren iraupenaren araberakoa da. Aipaturiko zeinuklinikoen adierazpen nabariena hartutako azken kafeina--dositik 24-48 orduren buruan gertatzen da animalietan.

    Gizakietan ere, laborategiko animalietan bezala,abstinentzia-sindromea gertatzen da. Kasu horretan, zei-nu kliniko hauek agertzen dira: buruko mina, ahulezia,logura, depresioa, kontzentrazioa galtzea, lan egiteko zail-tasuna, nekea, tentsio muskularra handitzea eta sumin-kortasuna. Normalki, gizakietan zeinurik nabarienakkafeinaren administrazioa eten eta 20-48 ordura azaltzendira. Dena dela, gizaki batzuetan abstinentzia-sindromeairaunkorragoa edo azkarragoa izan daiteke. Badirudi, ani-malietan ez bezala, gizakietan abstinentzia-sindromea ezdagoela egunean zehar hartutako kafeina-kantitatearekinlotuta.

    Jakina da abstinentzia-sindromean gertatzen diren zei-nu kliniko asko drogak berak organismoan dituen era-ginen kontrakoak izaten direla. Kafeinak baso-uzkurduraeragiten du, eta, hala, garuneko odol-fluxua gutxitu egi-ten da. Ildo horretatik, ikerketa batzuek frogatu dutekafeinaren abstinentzia-sindromean agertzen den buru-ko mina bat datorrela odol-fluxuaren igoerarekin. Gai-nera, badirudi emakumeek gehiagotan nozitzen dutelaburuko mina. Halaber, zahartzaroan, sindromean ager-tzen den buruko mina murriztu egiten da. Aipatzekoa da,gainera, kafezale sutsuen haur jaioberriek abstinentzia--sindromea jasan dezaketela.

    Bestalde, farmako batekiko tolerantzia gertatzen denean,farmakoak eragin ditzakeen efektuak gutxitu egiten dira.Zenbait ikerketak diotenez, animalietan zein gizakietankafeinaren administrazio kronikoak tolerantzia sortzen

    du hainbat efektuekiko. Animalietan, kafeinak portaeraneragiten dituen efektu batzuekiko tolerantzia gertatzenda, mugitze-jardueraren estimulazioarekiko kasu. Tole-rantzia hori azkar sortzen da, eta gurutzatua da bestemetilxantinekin, baina ez anfetamina bezalako estimula-tzaileekin. Hau da, kafeinarekiko tolerantzia gertatzenbaldin bada, beren konposaketan metilxantina egiturakimikoa duten beste droga batzuekiko ere tolerantziaagertzen da. Animalietan azaltzen den tolerantzia batezere sistema dopaminergikoan gertatzen diren aldaketabiologikoetan oinarritzen da, eta ez hartzaile adenosi-nikoen kopuruaren aldaketetan.

    Gizakietan ere, egun gutxiren buruan zenbait eragin fisio-logikorekiko tolerantzia gertatzen da, hala nola, odol--presioaren eta bihotz-maiztasunaren igoerarekiko, edoadrenalinaren eta noradrenalinaren plasma-mailarenigoerarekiko. Ez dago argi loaren asaldurarekiko toleran-tzia gertatzen den. Izan ere, kafe asko edaten dutenekkafeinak eragiten duen loezinarekiko tolerantzia nozitzendute, baina tolerantzia hori ez da osoa. Beraz, gizakietan,tolerantziari dagokionez, orain arte bildutako datuak ezdira animalietan lortutakoak bezain garbiak, eta badirudialde handiak daudela pertsona batetik bestera.

    Abstinentzia--sindromearenzeinurik nabarienakadministrazioa eteneta 20-48 orduraazaltzen dira.

    Egunero hartzen ditugun elikagai askok dute kafeina

    (kafea, tea, txokolatea, kolazko edariak...). Hala ere,

    kafeina-kantitatea ezberdina da batzuetan eta bestee-

    tan; kafea da kafeina gehien duena, eta kola gutxien

    duena. Orokorrean, eguneko batez beste 76 mg kafei-

    na hartzen dugula zenbatetsi da. Nolanahi ere, kantita-

    te hori aldatu egiten da herrialdearen arabera. Umeek

    hartzen duten kafeinaren % 55 edari freskagarrietatik

    dator, % 35-40 txokolatezko produktuetatik eta gaine-

    rako % 5-10 kafetik edo tetik. Horrez gain, katilukada

    bat kaferen kafeina-kantitatea oso ezberdina izan dai-

    teke prestatzeko eraren eta kafe-motaren arabera (Ara-

    bica edo Robusta) .

    Ikerketa epidemiologiko guztien arabera, gero eta

    kafeina gehiago kontsumitzen da mundu osoan.

    Lurralde pobreetan, kafeina duten elikagaien kontsu-

    moa amaigabeko lan-saioei ekiteko ezinbesteko erre-

    fortzu edo sabel hutsa engainatzeko tresna bihurtu da;

    lehen munduko herrialdeetan, berriz, estresari aurre

    egiteko estimulatzaile baten beharrean oinarritu da

    kontsumoa. Azken horren isla da kafeina ugari duten

    edari energetikoak agertzea. Edari horien osagaien

    artean, kafeina bera ez ezik, kafeinaren iturri diren bes-

    te substantzia batzuk ere aurki ditzakegu, guarana eta

    kola, esate baterako.

    Kafeina gure dietan

    D: 21EL H U YA R. 195. Z K .

  • du automatikoki, normalki bena barnetik, sari gisa. Far-makoaren lehenengo dosia emanda, haren eragina gogo-ko badu, animaliak laster ikasten du behin eta berrirogailuari eragiten, eta, hortaz, farmako horri estimuluindartzailea deitzen diogu. Soluzioaren eragina, atseginez badu, ordea, palankari eragiteari uzten dio tarte bate-an; soluzio horri estimulu negatiboa edo neutroa deitzendiogu. Estimulu indartzaile baten eraginkortasuna zen-bat eta handiagoa izan, orduan eta gogo biziagoa izatendu animaliak palankari eragiten jarraitzeko, eta, orduan,estimuluak autoadministrazioa eragiten duela esatendugu. Autoadministrazioa giza menpekotasunaren ere-dutzat hartu izan da, eta ustezko drogak menpekotasunasortzen duen aurreikusteko erabiltzen da. Izan ere, ohi-ko drogak, anfetamina, kokaina eta heroina kasu, osoeraginkorrak dira autoadministrazio-ereduan, espezie,animalia-mota eta egoera guztietan.

    Kafeinaren kasuan, ordea, emaitzak ez dira izan hain gar-biak. Zenbait ikerlanetan kafeinak autoadministrazioaeragiten du, eta beste hainbat azterketetan, aitzitik, erre-fortzu izateko kafeinaren gaitasuna aldatu egiten da espe-ziearen eta dosiaren arabera. Gainera, ohiko drogekin,animaliak esperimentuan hartzen dituen dosiak handi-tuz joaten dira pixkanaka, baina kafeinaren autoadmi-nistrazioak ez dio mailakako ereduari jarraitzen. Izan ere,animaliak tarteka hartzen du kafeina, dosi altuetan noi-zean behin eta dosi txikietan beste zenbaitetan.

    Ba al dago kafeinarekiko menpekotasun psikikorik?Galdera honi erantzuteko, ikuspuntu ugari sortu diraaspalditik, askotan norberaren eskarmentuan oinarritutaeta frogarik gabe. Argitaraturiko ebidentzia zientifikoenarabera, bi ikerketa-mota ditugu: epidemiologikoak, hauda kontsumitzaileen populazio baten deskribapena egi-ten dutenak, eta esperimentalak, ikerketaren diseinua etaosagaien baldintzak kontrolatuz zergatiak bilatzen dituz-tenak bai animalietan bai gizakietan.

    Ikerketa epidemiologikoakStrain-en eta haren laguntzaileen ikerlanaren arabera,DSM-IV gidaliburuko menpekotasunaren irizpideak bete-tzen zituzten 16 lagunez osaturiko lagin batetik 7k kafei-na zuten edari freskagarriak hartzen zituzten, 8k kafea eta1ek tea. Laginaren % 75-94ek esan zuen noizbait jasanzituela kafeinarekiko abstinentzia-sindromea edo tole-rantzia, eta % 81-94ek adierazi zuen kafeina hartzenjarraitzen zuela kalteak nabaritu eta kafeina kontsumitzeariutzi nahi izan zion arren. Beraz, esan genezake kafeinakmenpekotasun fisikoa eta psikikoa eragiten dituela.

    Ikerketa esperimentalakKafeinaren eta bestelako drogen berezitasunak ongiezagutzeko, kontuan hartu behar dira laborategiko ani-malietan eginiko ikerketak. Laborategian, drogek men-pekotasuna sortzen duten ala ez neurtzeko, Skinner-enkutxa izeneko aparatua erabili izan da. Animalia palanka,botoia edo manipulatzeko beste sistema bat duen kaiolatxiki batean jartzen dugu. Animaliak eskura duen sistemahori droga, farmakoa edo beste soluzioren bat ematenduen gailuarekin lotzen da. Horrela, animaliak palankarieragiten dion bakoitzean soluzio horren dosi bat jasotzen

    D: 22 EL H U YA R 2004 OT S A I L A

    Skinner-en kutxa: drogak menpekotasunasortzeko duen gaitasuna neurtzeko erabiltzen da.

    D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3. saria

    Kafezale sutsuenhaur jaioberriekabstinentzia--sindromea jasandezakete.

    Kafeina 1820. urtean isolatu zen. Kimikoki metilxantina

    familiako alkaloide bat da (1,3,5-trimetilxantina, hain

    zuzen), Caffea edo Cacahuatl landareen alkaloiderik

    nagusiena, hain zuzen. Teari buruz, berriz, nolabaiteko

    nahasmena egon da; haren osagai aktiboa isolatu ze-

    nean, teina izena

    hartu zuen. Hala

    ere, urte batzuk

    geroago egindako

    azterketa moleku-

    larrak argitu zuen

    teina ez zela kafei-

    na besterik. Kafei-

    naren eraginak ikertu dituzten zientzialarien artean zen-

    bait Nobel saridun ditugu: Hermann Emil Fischer (Kimi-

    kako Nobel saria 1902an) eta Hermann Staudinger (Kimi-

    kako Nobel saria 1953an).

    Kafeinaren egiturakimikoa

    O

    O

    N

    NN

    N

    H

    CH3

    SKINNER-EN KUTXA

    ponpa

    zunda

    palanka

    dosi-banatzailea

    CH3

    H3C

  • Dosiari dagokionez, gizakietan ere frogatu da kafeina--kantitateak garrantzi handia duela. Hain zuzen, katilu-kada bat kaferen kafeina-kantitatea (25-50 mg) estimuluindartzailea izateko nahikoa bada ere, kafeinaren dosiahanditzen den neurrian (400-600 mg), estimulu negatiboedo baztergarri bihurtzen da. Azkenik, gizakietan kafei-naren autoadministrazioa norberak une horretan eginbehar duenaren menpe dago. Adibidez, farmako-motabatzuk eskuragarri izanik, kontsumitzaileak kafeina dutenpilulak aukeratzen ditu arreta behar duen eginkizunabetetzeko, ez bestela. Beraz, kafeina beste drogak bezalaestimulu indartzailea den arren, badirudi ez dela anfeta-mina, kokaina edo heroina bezain eraginkorra.

    Zein da menpekotasunaren oinarri biologikoa?Ivan Pavlov errusiarra izan zen kafeinak portaeran dueneragina aztertu zuen lehenengo ikertzailea. Kafeinakestimulu guztiek, bai sari-emaileek bai negatiboek, sor-tutako erantzunak indartzen zituela nabaritu zuen. Espe-rimentu horiek eta geroago argitaraturiko beste lanbatzuek baieztatu zuten kafeinak droga estimulatzaileekbezala jokatzen duela nerbio-sistema zentralean.

    Horrela, laborategiko animaliak gai dira emandakokafeina gatz-soluziotik bereizten ikasteko, baina kafei-naren eraginak eta estimulatzaileenak (kokainarenak edo

    anfetaminarenak) askotan nahasten dituzte. Gizakiek erekafeinaren efektuak kokainaren efektuekin nahas ditza-kete, dosi altuetan eta bena barnetik hartuz gero. Halaere, ezin dugu ondorioztatu kafeinak eta beste drogabatzuek (kokainak edo heroinak, adibidez) sortzen dutenmenpekotasuna parekoa denik.

    Bi hipotesi ezagutzen dira kafezaleak kafea hartzearizergatik utzi ezin dion azaltzeko. Lehenengo teoria-ren arabera, errefortzu negatiboa gertatzen da, hau da,kontsumitzaile kronikoak kafeina duten edariak hartubehar ditu kaferik hartzen ez duenean abstinentzia--sindromea ez jasateko. Ikerketa batek frogatu du burukominak dituztenek nekez uzten dutela kafea (burukomina da abstinentziaren sintomarik arruntena).

    Errefortzu positiboa izeneko bigarren teoriaren arabera,kafezale kronikoa kafeinak sortzen dituen eragin atsegi-nak bilatzen saiatzen da. Izan ere, kafeinaren efektuakpositiboak eta erakargarriak izaten dira gizakietan; bes-teak beste, plazera, ernetasuna, adorea, lanerako grinaeta autoestimazio handia. Ikertzaile batzuek jakinarazidute eragin positiboak biziagoak direla dosi txikiak har-tuz gero, batez ere kontsumitzaile kronikoak ez badira.

    Zer gertatzen da, bada, gure nerbio-sisteman?Droga hartzeak berehalako aldaketa zelularrak eta mole-kularrak eragiten ditu. Aldaketa horiek kronikoki gertatuzgero, organismoak, bere orekari eusteko, beste mekanis-mo batzuk jartzen ditu martxan. Nahiz eta epe luzerakoaldaketek menpekotasuna sor dezaketen, oso gutxi dakiguhorretaz, eta are gutxiago kafeinari dagokionean.

    Kafeinak drogaestimulatzaileekbezala jokatzen dunerbio-sistemazentralean.

    Gauez lanean jarraitu ahal izateko kafea hartzekoohitura du jende askok.

    ART

    XIBO

    KOA

  • Hainbat drogak, besteak beste kokainak, anfetaminak,morfinak, etanolak, kanabinoideoek eta nikotinak, sistemadopaminergikoa kitzikatzen dute.

    Kafeinari dagokionez, orain dela gutxi arte ez da guztizfrogatu halako mekanismo dopaminergikorik eragitenduenik. 2002ko abuztuan, Solinas-ek eta haren lagun-tzaileek frogatu zuten kafeinak neurotransmisio dopami-nergikoa bide mesolinbikoetan aktibatzen duela.

    Beste ikertzaile batzuk ez datoz bat emaitza horiekin, etahorregatik proposatu dute beste gune zentralei eragitendieten dosi altuak emanez soilik eragiten diola kafeinak sis-tema mesolinbikoari. Edozein kasutan, animalietan etagizakietan esperimentu gehiago egin beharko dira (besteteknika berri batzuk ere erabiliz), kafeinak sorturikomekanismo korapilatsuak hobeto ulertzeko.

    Orain arteko ikerketek drogen ekintzak eta eragin aku-tuak soilik aztertu dituzte, drogak ez diren farmakoenmekanismoetatik bereizteko. Horrela, oso onartuta dagoikerketa konduktualei eta neurofisiologikoei esker, dro-gek sustrai neurobiologiko jakin bat aktibatzen dutelaakutuki, sistema mesolinbikoa, hain zuzen ere. Horrekez du esan nahi bestelako sistemek ere parte hartzen ezdutenik.

    Sistema mesolinbikoa sari-sare izenez ere ezagutzen da,bizirik mantentzeko ekintzak (jatekoa eta sexua, adibidez)indartzen baititu, sari gisa. Nerbio-sistema zentraleko gunetegmental bentralean dauden neurona dopaminergikoezosatua dago, eta hortik accumbens nukleora eta kortexerajotzen duten bideak irteten dira. Sari-sareak estimuluindartzaileekiko erantzunetan eta motibaziozko, atsegi-nezko eta emoziozko funtzioetan du zeregina.

    BIBLIOGRAFIA

    FREDHOLM, B.B., BÄTTIG, K.,HOLMÉN, J., NEHLIG, A. ETAZVARTAU, E.E.Actions of caffeine in the brainwith special referenceto factors that contribute to itswidespread use. Pharmacol Rev 51 (1): 83-133.1999.

    ILLY, E. La complejidad del café. Investigación y Ciencia 311:68-74. 2002.

    NEHLIG, A. Are we dependent upon coffeand caffeine? A review onhuman and animal data.Neurosci Biobehav Rev 23:563-576. 1999.

    SOLINAS, M., FERRÉ, S., YOU, Z.-B.,KARCH-KUBICHA, M., POPOLI, P. ETA GOLDBERG, S.R.Caffeine induces dopamineand glutamate release in theshell of the nucleusaccumbens. J Neurosci 22 (15): 6321-6324.2002.

    STRAIN, E.C., MUMFORD, G.K.,SILVERMAN, K. ETA GRIFFITHS, R.R. Caffeine dependencesyndrome, evidence from casehistories and experimental evaluations.

    JAMA 272 (13): 1043-1048. 1995.

    Kafeinaren efektuakerakargarriak izatendira gizakietan;plazera, ernetasuna,adorea, lanerakogrina...

    Sistema mesolinbikoa: drogek aktibatzen dutensustrai neurobiologikoa. Nerbio-sistema zentraleandago, gune tegmental bentraletik accumbensnukleora eta kortexera jotzen duten bideez osatua.

    D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3. saria

    kortexa

    accumbens nukleoa

    gune tegmental bentrala

  • Oinarriak eraikitzenEzinezkoa zaigu azaltzera goazen ezer ulertzea, aurre-tik kontzeptu sinple batzuk aurkezten ez baditugu.Nukleoitzat ezagutzen diren protoiz (p+) eta neutroiz (n)osatutako atomoaren nukleoa aztertuko dugu. Positi-boki kargatua dagoenez (p+-en eraginez, noski), eremuelektrikoak kontuan hartu beharko ditugu bi nukleoenarteko edozein prozesutan. Baina eremu elektrikoak ezezik, nukleoan barneratuz topatuko ditugun eremubortitzek ere zeresan handia dute. Indar horiek osohedapen mugatua dute, 10-14 metro hain zuzen ere,baina eremu elektrikoak baino askoz intentsoagoakdira. Horrek esan nahi du nukleoaren barneko lotura--energiak oso altuak izango direla. Baina zer da lotura--energia delakoa? Ikus dezagun adibide batekin.

    Izarrenenergiaren bila

    Gorka Azkune GalparsoroInformatikako ikaslea

    XXI. mende-hasiera honetan, inoiz baino gehiago, gizakiak energia-iturriberrien beharra duela ikusi da. Gaur egun, gure behar energetikoakhandiak dira, eta gorantz doaz gainera. Nahiz eta fisiozko zentralnuklearrek erraz hornitzen gaituzten, fisioa ez da oso energia egokia.Kutsadura erradioaktiboa eta zentral horietan sor daitezkeen ihesak,ingurumenarentzat ez ezik, gizakiarentzat ere arazo larriak bilakadaitezke. Horregatik, energia berriak behar dira. Artikulu honetan,fusio nuklearra azalduko da gizakiarentzat aro energetiko berri batireki dezakeen iturri gisa.

    Bi p+ aske edo biak nukleo batean itsatsita edukitzea ezda gauza bera. p+ baten masa x bada, bi p+ askek osa-turiko sistemak 2x-ko masa izango du. Era berean,pentsa daiteke bi p+-ak elkartzen direnean eraturikonukleoaren masa 2x-koa dela. Baina hori ez da horre-la. Osatu dugun nukleoaren masa 2x baino txikiagoaizango da, bien artean dagoen lotura-energia delamedio. Kontuan izan partikulen fisikan partikulenmasak energia-unitateetan ematen direla, masa etaenergia kontzeptu baliokideak baitira. Horrela, lotura--energia halako energia negatibotzat ulertu behardugu. Zergatik negatiboa? Lotura-energiaren defini-ziora jotzen badugu, hau irakur dezakegu: nukleobaten lotura-energia hura osatzen duten partikulaaskeek nukleoa osatzean askatzen duten energia da.

    D: 25EL H U YA R. 195. Z K .

    SOH

    O

    CAF-Elhuyar sariak: sari bereziaCAF-Elhuyar sariak: sari berezia

  • masikoaren (A) arabera. Zenbaki masikoak, azkenfinean, atomo konkretu batek duen nukleoi-kopuruaneurtzen du. Ikus daitekeenez, A txikien kasuan Ahazten den neurrian lotura-energia ikaragarri haztenda. Masa ertaineko nukleoetan, berriz, egonkortu egi-ten zaigu. Azkenik, masa handiko nukleoek behera-kada bat erakusten dute. Ondorioz, nukleo pisutsu batlotura-energia handiagoa duten bi nukleotan zatitzenbadugu, energia lortuko dugu. Uranioa eta plutonioa,fisioetan gehien erabiltzen diren elementuak, aipatu-riko nukleo pisutsuetako bi dira.

    Azaldu duguna hobeto ulertzeko, fisio-prozesu kon-kretu bat aztertuko dugu:

    n + 235U → 95Mo + 139La + 2n

    Ekuazioaren ezkerraldean zein eskuinaldean, nukleoi--kopuru berdina dugu: 236. Nukleoi bakoitzaren masa10 MeV (megaelektrovolt) dela suposatuko dugu gau-zak erraztearren. Uranioaren lotura-energia nukleoiko7,5 MeV dela kontuan hartuz, ekuazioaren ezkerralde-ko sistemaren energia 236x10 – 235x7,5 = 597,5 MeVda. Eskuinaldean nukleoi-kopuru berdina dugu, bainaproduktuen lotura-energia nukleoiko 8,4 MeV ingu-rukoa da oraingoan. Beraz, sistemaren energia 236x10– 95x8,4 – 139x8,4 = 394,4 MeV da. Bi sistemen arte-an 203,1 MeV-ko diferentzia dago. Energia hori dafisioan askatzen dena, benetan beldurgarria.

    Fisioan bada aipatzeko beste elementu bat: kate--erreakzioak. Uranioaren eta plutonioaren fisioetan,batez beste bi-hiru n askatzen dira. n horiek beste hain-beste nukleo fisionatuko dituzte, eta horrela gelditugabe. Ondorioa leherketa bat izango da, 1945eanHiroshiman eta Nagasakin gertatu zirenak bezalakoa.Kate-erreakzioak dira, nola ez, lehergailu atomikoenoinarri, baina baita zentral nuklearrenak ere. Azkenhorietan, ordea, n-ak xurgatuz, kate-erreakzio linealedo kritikoak lortzen dira; hots, fisio batek beste batbakarrik sorrarazten du.

    Nukleo bat bere osagai diren partikula askeek osaturi-ko sistema bat baino askoz egonkorragoa da. Sistemabatek egonkortasuna irabazten duenean, energia aska-tzen du. Nukleo baten eraketan, lotura-energiarenbalioko energia-kantitatea askatzen da nukleoiko, etahorregatik hartzen dugu energia negatibotzat. Gureaurreko adibidean, beraz, bi p+-ek zuten energia alda-tzen ez den arren, bi horien baturari lotura-energiarenbalioa kendu behar zaio sistema osoaren energia kal-kulatzeko. Azkenik, nukleoaren lotura-energia eremubortitzen araberakoa denez, kontuan izan energia han-diei buruz mintzo garela.

    Nukleoaren fisioa, gainetikFusioa azaltzen hasi baino lehen, fisioaren –gureenergia-iturri garrantzitsuena– nondik-norakoak ikus-tea komeni da. Fisioa nukleo bat bitan zatitzea da.Horretarako, eskuarki, n-ak erabiltzen dira. Haienbidez nukleoa kitzikatzen da bibrazio indartsuak sor-tarazteko. Bibrazio horien ondorioz, nukleoa bereoreka-puntutik irten eta bitan hausten da. Fisioa pro-zesu exoenergetikoa izan dadin, ordea, elementu ego-kiak aukeratu behar dira.

    Zein elementu den egokia eta zein ez ikusteko, goikoirudira jo behar dugu. Han, nukleoi bakoitzeko lotura--energiaren balioa agertzen da, atomoaren zenbaki

    Fusioa, modu sinplebatean azalduta,bi nukleo elkarrekinelkartu eta bestenukleo bat osatzea da.

    D: 26 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A

    D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: sari bereziaCAF-Elhuyar sariak: sari berezia

    Nu

    kle

    oik

    o lo

    tura

    -en

    erg

    ia,M

    eV

    Ezkerrean atomoaren ikuspegi modernoaren irudikapena. Eskuineko grafikoan, berriz,nukleoi bakoitzeko lotura-energia ikus daiteke zenbaki masikoaren arabera.

    Elektroi-lainoak

    Zenbaki masikoa, A

    Nukleoa

    Atomoaren erradioa

    9

    8

    7

    6

    5

    4

    3

    2

    1

    00 20 40 60 80 100 120 140 160 180 200 220 240

  • Nukleoaren fusioaFusioa, modu sinple batean azalduta, bi nukleo elkarre-kin elkartu eta beste nukleo bat osatzea da. Hori, nos-ki, fisioaren aurkako prozesua da, prozesu horretannukleoak zatitzea baita helburua. Horrela, fisioaren pro-tagonistak nukleo pisutsuak diren bitartean, fusioannukleo arinak erabiltzen dira erregaitzat. Ezkerrekoirudian argi ikusten dugu nukleo arinen artean lotura--energiaren izugarrizko hazkundea dagoela zenbakimasikoa handitzen den heinean. Beraz, bi nukleo arinelkartu eta lotura-energia handiagoko nukleo bat era-tzen badugu, energia lortuko dugu beste behin. Kal-kulua fisioaren kasuan egin dugunaren oso antzekoa da.

    Fusioa vs fisioaFusioak, fisioak gaur egun gure bizitzan duen lekuahartu nahi badu, argi dago ezaugarri hobeak aurkeztubehar dituela. Egin dezagun bien arteko konparaketaenergia-iturri gisa onena zein den ikustearren. Lehen-bizi, noski, alderdi energetikoari egingo diogu so. Fisio--prozesu bakar batean lortzen den energia fusio bakarbatean lorturikoa baino askoz handiagoa da. Bainafusioan erabiltzen diren erregaiak uranioa eta plutonioabaino askoz arinagoak direnez, fusioan erregai-masarenunitateko lortzen den energia fisioan askaturikoa bai-no 2 edo 4 aldiz handiago izan daiteke. Beraz, alderdienergetikotik, fusioa interesgarriagoa da.

    Bestalde, jakina da zentral nuklearrek hondakin erra-dioaktiboak sortzen dituztela, eta horregatik topa dai-tezke, besteak beste, zentral horien aurka daudenhainbeste erakunde. Halaxe da, zentral nuklearretanerregaitzat erabiltzen den U-238aren fisioan pluto-nioa sortzen da, eta elementu hori erradioaktiboa da.Fisio erreakzio horiek ez dira ‘garbiak’, hondakinakuzten dituzte. Alderdi horretatik begiratuz, fusioakenergia garbia emango liguke. Fusio erreakzio ego-kienetan, elementu kaltegabeak sortzen dira, helioaedo deuterioa adibidez. Ez dago, beraz, inongo hon-dakinen beldur zertan izan.

    Dena fusioaren alde dagoela badirudi ere, bada orainarte fusiozko zentral nuklearrik egiten utzi ez duen fak-tore zeharo garrantzitsu bat. Bi nukleo fusionatzeko,elkarren aurka jaurti behar ditugu talka egin eta indarbortitzen bitartez itsatsita geldi daitezen. Baina nu-kleoak p+-z osatuak daude, hots, karga elektriko posi-tiboa dute. Ondorioz, bi nukleok elkar aldaratuko dute.

    Aldarapen-indar horiek gainditzeko, nukleoek energiazinetiko handiak behar dituzte. Demagun erregaia bil-tzen dugula fusioaren bidez energia lortzeko. Partikula--sistema honek 109 kelvineko tenperaturan egon behar-ko luke bertako nukleoek nahiko energia zinetiko izandezaten fusioa lortzeko. Horrelako tenperaturak gureEguzkiaren zentroan ere ez daude. Fisiozko lehergailu

    D: 27EL H U YA R. 195. Z K .

    Otto Hahn eta Fritz Strassman alemaniarrek aurkituzuten fisioa, halabeharrez, 1939an. Aurkikuntza horiegin baino lehenago, Hitlerren erregimenaren ondo-rioz, erbesteratu egin zituzten. Horrela, eskutitz batenbitartez, AEBetan zegoen Niels Bohr fisikari daniarrariberri eman zioten:“uranioa fisionatzean energia ikara-garria askatzen da”. Bohr bat-batean ohartu zen berrihark zituen ondorioez.

    John Wheeler fisikariak lagundurik,Bohr-ek fisioarenteoria ia osorik garatu zuen.Lorturiko emaitzak 1939koirailaren 1ean argitaratu zituzten,Hitlerren tropek Polo-nia hartu eta II. Mundu Gerra hasi zen egun berean.Gerrak iraun zuen sei urteetan,fisikariek lehergailu ato-mikoa garatu zuten, Oppenheimer-ek zuzendurikoManhattan proiektuan, Los Alamos-en. Bestalde, leher-gailuarentzat erregai izango zen plutonioa lortzeko,lehen zentral nuklearrak eraiki ziren Hanforden eta Was-hingtonen.Historia hau,tamalez,ez da Hiroshimako etaNagasakiko biktimekin amaitzen. Errusiarrek 1949koabuztuaren 29an probatu zuten beren lehergailu nu-klearra.AEBetan hortaz jabetu zirenean,beste lasterke-ta nuklear bat hasi zen: superlehergailuaren bilaketa,eta horrekin, Gerra Hotza.

    Fisiozko lehergailunuklearraren historia

    Ezkerrean, U-235 nukleobaten fisioa ur-tantarenereduaren arabera.Eskuinean, lehergailuatomikoetan izaten denkate-erreakzioarenadibide posible bat.

    U-235

    n

    nXe Sr

    n

    n

    R. S

    ERRA

    S

  • batek ere ez luke inondik ere horrelakorik lortuko.Beraz, galdera argi dago: nola demontre lor daitekefusio batek behar duen energia-piloa? Lehen erantzunalehergailu atomikoekin etorri zitzaigun.

    Superlehergailuaren bila:Gerra HotzaFusioaren historia, fisioarena bezala, lehergailu nu-klearrekin hasi zen. Sobietarrek beren fisiozko lehergai-lua probatu zutenean, AEBetan larritasun ikaragarriasortu zen. Politikariek komunismoa hartu zuten etsai-tzat, eta lehergailu nuklearren jabetza arrisku handiengisa. Sobietar Batasuna mehatxu handia zen AEBeninteres poltiko eta ekonomikoentzat. Testuinguruhorretan, AEBetako zientzialariak eztabaida osogarrantzitsu bat hasi zuten: komenigarria al zen fusioz-ko lehergailu nuklear baten bilaketa martxan jartzeaSobietar Batasunaren mehatxuari aurre egiteko?

    Aldeko iritziak (John Wheeler, Edward Teller) etaaurkakoak (Oppenheimer) entzun ondoren, Trumanek,Hiroshimako eta Nagasakiko lehergailuak botatzekoagindu zuen gizonak, superlehergailuaren bilaketara-ko programa abian jar zedila agindu zuen 1950eko

    martxoaren 10ean. Hala ere, ez da ahaztu behar sobie-tarrak jada garai haietan beren programa garatzenhasiak zirela helburu berdinarekin. Eta horrela hasizen lasterketa.

    Arrakastaren bidea:Teller-Ulam ideiaSuperlehergailuaren bilaketa 1949an hasi zen, progra-ma intentsiboa artean abian jartzeko zegoela. Garaihartan zientzialariek garatu zituzten diseinuek ez zutenarrakastarako inolako aukerarik. Hala ere, ezer hobe-rik ezagutzen ez zenez, 1951 arte ideia horien gaineanziharduten jo eta ke lanean. Inflexio-puntua Teller--Ulam ereduarekin iritsi zen. Hasieran diseinu-ideiabat zena, lan ikaragarrien ondoren, proiektu sendo bila-katu zen 1952an. Kalkulu guztiek ondorio bera ematenzuten: superlehergailua posible zen eta nahi bezainindartsu izan zitekeen.

    Zertan datza Teller-Ulam ideia? Lehenik eta behin,eta proiektu horien misterio-maila ikustearren, datubat eman beharrean gaude: 80ko hamarkada arte ez

    D: 28 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A

    D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: sari bereziaCAF-Elhuyar sariak: sari berezia

    Izarren distirak txundituta uzten ditu milioika pertsona.Baina askok ez dakite distira horren jatorria fusiozkoenergia dela.Halaxe da, izarrek fusioa darabilte energiasortzeko.Eta gugana iristen den eta horren onuragarriazaigun argia ez ezik, ezagutzen diren elementu kimi-koen sorrera ere mekanismo horren ondorioa da.Izarretan sortzen dira hainbat elementu garrantzitsu,helioa,nitrogenoa,oxigenoa,karbonoa eta burdina adi-bidez.Fusiorik gabe,bizitzaren oinarri diren elementuokez ziren existituko.

    Hasieran, unibertsoan, hidrogeneoa, helioa eta litioabakarrik zeuden, azken biak askoz proportzio txikia-goan. Baina materia erakarpen grabitatorioz elkartzenhasi zenean, multzo handiak sortuz, grabitateak sortu-riko dentsitate handietan,hidrogenoa fusionatzen hasizen. Izarren jaiotza zen.

    Lehen fusio horiek helioa sortu zuten, baina baitagorago aipatu ditugun beste elementu batzuk ere.Halaere, elementu guztien sintesia ez da berdina izarretan.Berilioa, esaterako, ez da oso elementu ugaria, eta kar-bonoa, berriz, bai. Horren arrazoia fusio erreakzioenegokitasunean aurkitu behar da. Hala, gehien sortzendiren elementuak He, C, N, O, Fe… dira.

    Nahiko ziur dakigu izarretan eta fusio bidez burdinaarteko elementuak sortzen direla. Burdina baino pisu-tusagoak direnak ere izarretan sintetizatzen direla pen-tsatzen da ordea. Alde batetik, n xurgapen bidez eta,bestetik, izarrak hiltzean sortzen diren leherketen ondo-rioz fusionatuz (supernovak). Horrela azal daiteke gureunibertsoan topa dezakegun elementuen banaketaasimetrikoa.

    Fusioa izarretan:elementuen sorrera

    Fusio erreakzioegokienetan,elementukaltegabeak sortzendira, helioa edodeuterioa adibidez.

    Lehergailu nuklear baten leherketak eragindakoperretxikoa.

    ART

    XIBO

    KOA

  • zen publiko egin Teller-Ulam ideia. Ordura arte,AEBen maila goreneko sekretua zen. Baina, sobietarrekez al zuten haren berri? Egiazki, sobietarren lehendiseinuak ez ziren bide horretatik joan, baina 1954an,Sajarov eta Zel’dovich, beren kasa, ondorio berdine-ra iritsi ziren.

    Teller-Ulam diseinua behar bezala ulertzeko, ondokoirudira jo behar dugu. Hor ikus daitekeenez, le