12
UGAO.MIRABALLES HISTORIA EZAGUTZEKO ZENTROAREN XVI. MARRAZKI LEHIAKETA “AISIALDIA ERDI AROAN”

“AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: “AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

UGAO.MIRABALLES HISTORIA EZAGUTZEKO ZENTROAREN

XVI. MARRAZKI LEHIAKETA

“AISIALDIA ERDI AROAN”

Page 2: “AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

AISIALDIA ERDI AROAN: ARTEAK, JOKOAK ETA KIROLAK

SARRERA:

Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko

Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an Amerikaren aurkikuntzarekin amaitu zen.

Erdi Aroan gehienek zorigaiztoko bizitza izaten zuten eta ez zuten aisialdi-jardueretarako astirik izaten. Soilik

gizon batzuk izaten zuten torneoak, ehiza eta arrantza bezalako ekitaldietan (Erdi Aroko kiroltzat jotzen direnak)

parte-hartzeko edo haietara joateko pribilegioa. Hala ere, garai honetan, estamentu batean zein bestean, jolas-

jarduerak sortu ziren. Joko batzuen jatorriek gaur egun gehien egiten diren kirol edo jokoei buruzko orientabideak

ematen dituzte (pilota-, borroka-jokoak…). Zalduntza-, falkoneria- zein arrantza-arteak garai honetan izan zuen

loraldia.

Entretenimendu entzutetsuena herriz herri dibertitzeko eta informatzeko asmoz ikuskizunak egiten zituzten gizonezko

eta emakumezko juglareak izaten ziren. Juglare mota desberdinak zeuden: malabaristak, akrobatak, bufoiak eta

errezitatzaileak. Herriko enparantzan edo gazteluetako patioetan ipinita olerkiak errezitatu edo heroien zein zaldunen

ekintza gogoangarriak kontatzen zituzten. Koblakariak ere bazeuden; musikari eta olerkari hauek herriz herri abesten

eta maitasunezko olerki ederrak errezitatzen ibiltzen ziren edo, baita ere, eurak igarotako herrietan gertatutako

albisteak kantatzen zituzten.

Page 3: “AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

Zalduntza

Jaun feudalaren semea haurtzarotik prestatzen zen zalduntzan jarduteko. Zazpi urterekin armak erabiltzen eta

zaldiz ibiltzen irakasten zioten, hamabi urterekin eskrima eta ekitazioa ikasten zuen, eta hamalau edo hamabostekin

jaun aberatsagoren baten ezkutari (morroi) bilakatzen zen.

Page 4: “AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

Torneoak

Zaldunen entretenigarririk onenak erregeen edo jaun feudal handien gorteetan antolatzen ziren torneoak,

lehiaketa militarrak izaten ziren. Torneorako pista berezi bat prestatzen zen, hesi altu batez inguratua, eta hesiaren

beste aldean ikusleentzako tokia egoten zen. Torneoak egun batzuk irauten zuen. Zaldunen arteko banakako borrokekin

hasi eta destakamendu edo pelotoi osoekin jarraitzen zuen. Zauri hilgarriak ekiditearren, lantzetan punta bigunak

ipintzen zituzten eta zorroztu gabeko ezpatekin borrokatzen zuten. Hala ere, torneoak askotan lesio larriekin amaitzen

ziren, eta batzutan, parte-hartzaileen heriotzarekin.

Page 5: “AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

Justak

Gerrarako prestatzeko egiten ziren arren jolas-osagaiak (jolasa entretenimendu gisa ulertuta) eta indar,

bizkortasun zein abilezia ariketak ere bazituzten. Lantzarekin armaturiko zaldunen arteko borrokak ziren eta lurrera

botatzeko helburuarekin, distantzia zehatz batera bata bestearengandik banalerro batekin bereizita aurrez aurre

ezartzen

ziren.

Page 6: “AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

Falkoneria

Eguneko hegazti harrapari bat beste hegazti batzuk edo lau hankako animalia txikiagoak ehizatzeko entrenatzen

dute.

Page 7: “AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

Arrantza eta ehiza

Gizakiak bere elikadura beharrizanak asetzeko hasiera baten arrantzatzen eta ehizatzen hasi zen. Denbora igaro

ahala, premia-premiazko beste jarduera askorekin gertatu bezala, kirol- zein jolas-jarduera bilakatu ziren.

Page 8: “AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

Jeu de paume

XIII. mendeko pilota-jokoa. Azalera desberdineko zelai biz osatutako espazio baten jokatzen zen, beraz, esan

dezakegu ez zela gauza bera zelai batean edo bestean jokatzea. Jokoan garrantzitsuena ahalik eta denbora gehien zelai

onenean geratzea zen, horrela errazagoa baitzen irabaztea. Hasiera baten pilota eskuz jotzen zen, ondoren pala batez

jotzera pasatu zen eta azkenik tripekin egindako sokaz lotutako erraketa batekin jotzen zuten. Gaur egungo

eskupilota.

Page 9: “AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

La "Soule"

XII. mendean hasi ziren honetan jokatzen. Joko honekin baloi bat aurkariaren zelaiko leku baterantz eraman

behar zen, eta normalean zutoi biren artean zegoen leku hori. Gaur egungo futbola eta Errugbia.

Page 10: “AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

Garai honetan garrantzi handia izan zuten dadoek, xakeak eta taula-jolasak

Arku-tiroa

Page 11: “AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

Juglareak: malabaristak, acrobatak, bufoiak eta errezitatzaileak

Page 12: “AISIALDIA ERDI AROAN”...Erdi Aroa Europa kristauko V. mendetik XV.era bitarteko garaiari deitzen diogu. Garai hau mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiarekin hasi eta 1492an

Banketeak:

Jaiak ospatzeko antolatzen ziren banketeetan okelak eta edariak zerbitzatzen ziren. Garai hartan hatzamarrekin jaten zen. Juglareak, musikariak eta akrobatak agertzen ziren, harpa, kornamusa eta txirimia jotzen zuten eta, une berean, txotxongiloak zein hezitako animaliak erakusten zituzten eta soken gaineko abileziez gain jolasak eta pikarokeriak egiten zituzten. Ondoren, kantatzen eta errezitatzen zuten koblakariak zein troberoak agertzen ziren.