8
AMERIKETAREKIKO ANTZINAKO HARREMANAK Karlox Barrentsoro Inken kronikek diotenez, 1526. urte inguruan Eguzkiaren seme zen Huayna Kapak inka edo jainko biziak, itsasoaren beste aldetik itsasuntzi bitxi eta handiez etorritako gizon zu- rien berri izan zuen. 1532. urtean Pizarro espainiarra Ekua- dorreko itsasertzetan lehorreratu zen eta hegoalderantz abia- tuz, Inken Inperio osoa zeharkatu zuen. Baina ordurako badirudi ketxua- rrek itsasoz beste aldetik etorritako gizon zurien berri bazeukatela; beren kroniketan makina bat aldiz hitz egiten bait da itsa- suntzi handietan eta itsasoa zeharkatuz etorritako gizon zuri bizardunetaz. Izena ere ba omen zeukaten beraientzat: vira- kotxak, eta neurri haundi batean jainkot- zat harturik zeuzkaten. Honetaz ezin dugu gauza handirik zehaztu, baina dirudienez antzinatean amerikar zibilizazioen eta Mundu Zaha- rrekoen arteko harremanak ez ziren falta. Amazonia osoan zehar aurkituriko Kristo aurreko 2.000 urteko zeramikek adibi- dez, Ekialde Hurbileko zenbait zerami- ken antz handia daukate dekorazio aldetik. Mahua izeneko indiarren hizkuntzak senidetasun handia du hizkuntza semiti- koekin, eta ketxuera hizkuntzak ere bai turkierarekin. Mexiko zaharrean horren ugari zerabilten Artizar eta Sugearen elkartzea, izugarri erabiltzen da oraindik ere Ekialde Hurbileko inskripzioetan; Ras Sramrakoetan batez ere. Brasildar inskrip- zio zahar eta egyptiera zaharraren artean 2.000 lotura baino gehiago aurkitu dira. Bitxikeriak?, kointzidentziak?, edo agian antzinako harremanen fruituak? Amerikar biztan- leriaren hastapenak Teoria asko dago bertako amerikar biztan- legoaren presentzia adie- razteko orduan. Batzuk orain dela 13 edo 15.000 urte, azken glaziarraldia- ren garaian, mongoloide arrazako herri bat Sibe- riatik abiatu zela eta zeha- ro izozturik zegoen Be- ringen Itsasartea zeharka- tuz, Alaska aldera igaro zela defendatu dute. Bes- te batzuek berriz, Atlan- tiar Ozeanoa edo Ozeano Barea untzi xumeez ze- harkatuz hara joandakoen ondorengoak direla Brasilen aurkitutako pintura honek 30.000 urteko adina du. Karbono-14z eginiko datazioaren arabera. baieztatzen dute. Thor Heyerdahl norvegiar esploratzaile ospetsua haueta- ko bat dugu. Badaude Atlantiar Ozeanoan At- lantida izeneko kontinenteko azken biz- tanleak direla esaten dutenak ere. Ale- xandre Dorozynskik azken urte hauetan aurkituriko eta karbono hamalauz data- turiko arrasto ugarietan oinarriturik de- fendatzen duenez, gizakia lehenengo al- diz amerikar lurraldeetan orain dela 40.000 urte inguru azaldu zen, azkenaurre- ko izozte edo glaziarraldiaren garaian. Aukeratutako bidea, izozturik zegoen Beringeko Itsasartea izan zen. Bigarren migrazioa, mongoloide arrazakoa eta bide

AMERIKETAREKIKO ANTZINAKO HARREMANAK - Elhuyar Aldizkaria · 2013. 2. 6. · AMERIKETAREKIKO ANTZINAKO HARREMANAK Karlox Barrentsoro Inken kronikek diotenez, 1526. urte inguruan Eguzkiaren

  • Upload
    others

  • View
    22

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • AMERIKETAREKIKOANTZINAKO

    HARREMANAKKarlox Barrentsoro

    Inken kronikek diotenez, 1526. urte inguruan Eguzkiarenseme zen Huayna Kapak inka edo jainko biziak, itsasoarenbeste aldetik itsasuntzi bitxi eta handiez etorritako gizon zu-rien berri izan zuen. 1532. urtean Pizarro espainiarra Ekua-dorreko itsasertzetan lehorreratu zen eta hegoalderantz abia-

    tuz, Inken Inperio osoa zeharkatu zuen.

    Baina ordurako badirudi ketxua-rrek itsasoz beste aldetik etorritako gizonzurien berri bazeukatela; beren kroniketanmakina bat aldiz hitz egiten bait da itsa-suntzi handietan eta itsasoa zeharkatuzetorritako gizon zuri bizardunetaz. Izenaere ba omen zeukaten beraientzat: vira-kotxak, eta neurri haundi batean jainkot-zat harturik zeuzkaten.

    Honetaz ezin dugu gauza handirikzehaztu, baina dirudienez antzinateanamerikar zibilizazioen eta Mundu Zaha-rrekoen arteko harremanak ez ziren falta.Amazonia osoan zehar aurkituriko Kristoaurreko 2.000 urteko zeramikek adibi-dez, Ekialde Hurbileko zenbait zerami-ken antz handia daukate dekorazio aldetik.Mahua izeneko indiarren hizkuntzaksenidetasun handia du hizkuntza semiti-koekin, eta ketxuera hizkuntzak ere baiturkierarekin. Mexiko zaharrean horrenugari zerabilten Artizar eta Sugearenelkartzea, izugarri erabiltzen da oraindikere Ekialde Hurbileko inskripzioetan; RasSramrakoetan batez ere. Brasildar inskrip-zio zahar eta egyptiera zaharraren artean2.000 lotura baino gehiago aurkitu dira.Bitxikeriak?, kointzidentziak?, edo agianantzinako harremanen fruituak?

    Amerikar biztan-leriaren hastapenak

    Teoria asko dagobertako amerikar biztan-legoaren presentzia adie-razteko orduan. Batzukorain dela 13 edo 15.000urte, azken glaziarraldia-ren garaian, mongoloidearrazako herri bat Sibe-riatik abiatu zela eta zeha-ro izozturik zegoen Be-ringen Itsasartea zeharka-tuz, Alaska aldera igarozela defendatu dute. Bes-te batzuek berriz, Atlan-tiar Ozeanoa edo OzeanoBarea untzi xumeez ze-harkatuz hara joandakoenondorengoak direla

    Brasilen aurkitutako pintura honek 30.000 urteko adina du.

    Karbono-14z eginiko datazioaren arabera.

    baieztatzen dute. Thor Heyerdahlnorvegiar esploratzaile ospetsua haueta-ko bat dugu.

    Badaude Atlantiar Ozeanoan At-lantida izeneko kontinenteko azken biz-tanleak direla esaten dutenak ere. Ale-xandre Dorozynskik azken urte hauetanaurkituriko eta karbono hamalauz data-

    turiko arrasto ugarietan oinarriturik de-fendatzen duenez, gizakia lehenengo al-diz amerikar lurraldeetan orain dela40.000 urte inguru azaldu zen, azkenaurre-ko izozte edo glaziarraldiaren garaian.Aukeratutako bidea, izozturik zegoenBeringeko Itsasartea izan zen. Bigarrenmigrazioa, mongoloide arrazakoa eta bide

  • bera hartutakoa, orain dela 13 edo 15.000urte gertatu omen zen, azken glaziarral-dia izan zenean. Hala eta guztiz ere, gal-dera asko airean gelditzen zaizkigu. Zeinmotatakoa ote zen Ameriketan azalduta-ko lehenengo gizakia?. Orain dela 40.000urte Homo Sapiens deitutakoa sorturikegon arren, artean bizi omen ziren Nean-derthal izeneko gizakiak ere. Neandert-hala ote zen lehenengo amerikarra?. HomoSapiensa ote?. Gaurko arrastoekin ezinda inolako erantzunik eman, baina agianazken urte hauetan azaltzen ari diren etalaster azalduko diren aztarna eta hezurrenarrastoen azterketa zehatzak lagundukodigu galdera honi eta antzeko beste bat-zuei ere egoki eta zuzen erantzuten.

    Feniziar inskripzio bat Brasilen

    Cyrus H. Gordonek, Estatu Ba-tuetako Brandeis-eko Unibertsitatekoirakasle eta arkeologo ospetsuak, 1.872.urtean Brasileko Parayba-ko haitz bateanaurkituriko inskripzio bitxia deszifratudu. Cyrusek itzuli egin du inskripzioafeniziar alfabetoaz baliaturik. Ikusdezagun testua:

    "... Kanaako semeak gara, eta Erre-geren hiria den Sidonetik gatoz. Mer-kataritzan saiatu nahian genbiltzan, ekaitzbatek herri urrun eta menditsu honetarabidali gintuenean. Hiran errege handia-ren hemeretzigarren urte honetan, gaztebat sakrifikatu dugu indar handiko jain-ko eta jainkosen ohorez.

    Itsas Gorriko Ezion-Gaber-etikabiatu ginen hamar itsasuntzitan. Bi ur-tetan, danok elkarrekin nabigatu genuenHam-eko lurraldea inguratuz. Ekaitzikaragarri batek flotatik banatu gintuen,eta ondoren gure lagunen bila ibili ginen.Horrela, hamabi gizon eta hiru emakumeiritsi ginen lur berri honetara. Neuk,almirante bezala, lur honetako aginteahartzen dut. Jainko goiztiarrek eta jain-kosa ahaltsuek babes gaitzatela!."

    Hauxe da gaur daukagun daturikzaharrena eta garbiena, baina hemen galt-zen diegu arrastoa kostalde hauetaraekaitzak bidalitako feniziar marinel mer-katariei. Hortik aurrera zer gertatu zen,

    bertako biztanleekin zer nolako harrema-nak izan zituzten eta beraiengan zer no-lako eragina izan zuten, guztiz ezezagunazaigu.

    Historiagatik ondo dakigu feni-ziarrak zein trebe ziren; bai merkataritzaneta bai nabigazioan. oso untzi handiakomen zituzten eta beraiekin Mediterra-nioko merkatal harremanetaz nagusituziren. Beren hiriak: Tiro, Sidon, Gades,Kartago, ... kostaldean kokaturik zeuden,eta beraietatik abiatzen ziren beren itsa-suntzi handiekin munduko hamaika baz-terrerantz. Mediterraniotik kanpo ereibiliak ziren eta beraiek deskubritu omenzituzten Iparraldeko Itsasoko eztainu–irlak (Kasiteride Irlak = Britainiar Irlak).Ordurako Afrika osoa itsasoz inguraturikomen zeukaten, eta ondo ezagutzen omenzituzten Kanariar Irlak ere.

    Zehaztasun historiko hauek ikusi-rik, erraz sines daiteke Brasileko inskrip-zioak esaten duena.

    Bestalde logikoa dirudi noizbait bai aldebateko edo besteko biztanleek itsasoazeharkatu izatea ere.

    Ozeaniar herriak eta japonia-rrak

    Bestelako harremanen teoriak etahistorioak badaude, baina zoritxarrez ezdugu froga handirik ezer baieztatu ahalizateko. Egia esateko paralelismoak ba-daude ozeaniar herrien eta Ozeano Ba-rearen beste aldeko itsasertzetan bainat-zen direnen artean, beren eraikuntza, zera-mika, eta bestelako kultur ezaugarrienaldetik. Baina besterik ez.

    Bestalde logikoa dirudi, noizbaitbai alde bateko edo besteko biztanleekitsasoa zeharkatu izatea ere, baina eus-karri fisikorik ez dagoenez, asmazio etaburutazioen arloan gelditu beharra dau-kagu.

    Thor Heyerdahl norvegiar esplo-ratzailea ederki saiatu da itsasuntzi xu-meez Ozeano Barea zeharkatuz burutudituen ibilaldien bidez posibilitate haudemostratzen. Baina hala eta guztiz ere,gaurko zientzilari askok ez diote ahalbide

  • honi jaramon handirik egiten. Beraientzat garaibateko Ozeano Barea zeharkatze honek, ez duinola ere oinarri zientifikorik.

    Beste zenbait zientzilariren ustez berriz,nahikoa frogaturik dago orain dela lau mila urte(garai hartan Ozeano Bareko nagusi japoniarrakziren) Ekuadorreko Valdivian lehorreratu zirela.Gizakia beti gizaki eta eritziak beti eritzi, noski!.

    Euskal Balenzaleak

    Nahiz eta gaur egun euskal balenzaleakIparrameriketako Labrador, Ternua —Terrano-va—, eta Kanadako iparraldeko itsasertzetara zeinurtetan iritsi ziren zehazten zaila izan, badirudiColomb iritsi baino askoz lehenago han zebiltzalabalearen arrantzan jo eta ke. Han noiztik zebiltzanez dakigu, baina gure arrantzaleen artean ohiturazaharra zela, zahar–zaharra eta urteetan zehar luzeiraun zuena zela bai.

    Lope Martinez Isastik, XVII. mendeko le-zoar historialariak bere Compendio Historial deGuipúzcoa izeneko liburu mardulean, honen berriematen digu, eta berak dioenez, euskal balen arrant-zaleek Ternuara joateko zeukaten ohitura zahar-zaharra zen; aspaldi-aspaldiko ohitura zaharra.Euskal balenzaleen zenbait aztarna gelditu zaigu,bai bertakoen hizkeran, bai beren erreminta etaarrantza-tekniketan, eta baita bertako toponimianere.

    Orduko dokumentaziotik dakigunez, eus-kaldunek bertako indiarrekin zerabilten harreman-hizkuntza euskara zen. Eta dirudienez, bertakoekoso ongi ikasi zuten euskaraz; euskaldunekin berentratuak egiteko heinean bai behintzat.

    Aipatutako Lope Isasti historialariak 1.625.urtean idatzitako liburu ospetsuan kontatzen digu-nez, Ternuako indiarrek oso ondo omen zekiteneuskaraz1, eta euskaldunekin zituzten harremanak

    1 Euskara ez eta euskal truke-hizkuntza ezagutu zuten seguruenik. Ikus JAKIN, 48 zenbakia, 53. orrialdea.

    guztiz baketsuak izaten ziren. Euskalarrantzaleek "Zer moduz?" galdetzen diete-nean —jarraitzen du Isastik— "Apaizakhobeto!" erantzuten diete adiskideki, nahiz etagehienek apaiza zer den oso ondo jakin ez.Gure hizkuntzan hitz egiten eta tratuak egitendituzte beti eta askotan han ezagutzen ez dituz-ten sagardo eta ogiaren truke, arrai lanetanlagundu egiten diete.

    Feniziarrak oso merkatari onak ziren, eta merkataritzak bultzaturik itsaso

    Hau ikusirik, Joanes Etxeberri Ziburukoakidatzitakoa etorzen zaigu gogora" ... edo chalupa irauli gabe guillaz gaineraedo bereguin eraman gabe urtan behera ..."

  • guztietara abiatu ziren.

    Colomb Ameriketara iritsi aurretik badirudi hangoitsasertzetan euskal arrantzaleak baleak harrapatzenjo eta ke zebiltzala.

    Dirudienez, euskaldunek hasiera-hasieratik Ter-nua ezagutu zuten, eta geroxeago Kanadako itsasertzaketa San Lorentzo golkokoak, beren kaia, badia, lurmu-tur, golko eta bestelako toki geografikoak euskarazbataiatu zituztelarik: Balen Badia, Barba-Zulo, Anton-Portu, Igarnatxoa, Etxaide-Portu, Burua-Xumea,Burua-Aundia, Uli-Zulo, Plazenzia, Baratxoa, Opor-Portu, Portutxo, Badia-Aundia, Niganitz, Mingaiñ,Sagenai, Eskumiñak, San Joan,... Badaude bestalde,nahiz eta beste hizkuntzatan egon, oraindik ere

    euskaldunen orduko presentzia adierazten digutenizenak: Baye de Bizkaye, Port-aux-Basques, Baye-aux-Basques, Exafaud-aux-Basques, Anse-aux-Basques, Les escumins, Ile-aux-Basques, ...

    Arrasto gehiago ere badira. Esate baterakoBadia Haundia edo "Grande Baye" deiturikoanazaldutako San Joan izeneko euskal balenontzia;1.565. urtean hango uretan urperatu zena. Pla-zenzia izeneko herrian aurkitutako XVI. mende-ko itsasgizonen hilobiak, euskal etxeen arrastoak,zenbait lanabes eta bestelako tresnak, ...

    Bertakoekin zer nolako harremanak izanzituzten ondo ezagutu ez arren, badaukagu ho-netaz Isastik bere liburuan emandako zenbaitargitasun. Martinez Isastik dioenez, hango uretanbalea asko omen zegoen, baina itsasertzen on-doan higitzen ziren izotzmendiak (iceberg-ak)zirela eta, harrapatze-lanak oso zailak zitzaizkieneuskaldunei. Bertako biztanle basatiek ere, osotraba haundia egiten zieten. Isastiri jarraituz ter-nuar kostaldeko biztanleak bi eratakoak zirelaikus dezakegu:

    "... Eskimal izenekoak dira okerrenak, guztizsalbaiak eta ankerrak, uztaia eta geziak erabilt-zen arras trebeak eta beraiekin harrapatzen di-tuzte gure gizonak gero jateko. Besteak menditaredo kanal izenekoak baketsuagoak dira. Gurebalenzaleekin hitz egiten dute, eta eskimalak noizdatozen abisatzen diete..."

    Oso adierazgarriak dira Patri Urkizuk bereBertso zahar eta berri zenbaiten bilduma izenekoliburuan agertzen dizkigun 1.798. urteko zenbaittesturen artean agertzen diren Ternuari buruzkohonako bertso hauek ere:

    – Ternura da mortu hotza,eremu triste arrotza,laboratcen ez den lurra,neguan bethi elhurra.

  • – Han oïhan, sasi handiac,larreac eta mendiac,harri, arroca gogorrac,lur agor eta idorrac.

    – Han otsoac eta hartçac,basoco beztia gaïtçac,alimalien herria,desertu icigarria.

    teke Ternuako beothuksak eta euskal-dunak nahasturik zeudela. XVIII. men-dean jende dezentek uste zuen Labra-dorreko eskimalak bertakoek euskaldu-nekin izandako nahasketaren fruitu zi-rela. Gaur egun ez zaie teoria hauei jara-mon handirik egiten; ez bait da inolaz ereeuskaldunak horrelako mestizatze han-dira iritsi zirenik sinisten.

    Nolanahi ere, inor gutxik eztabai-datzen du bi taldeon arteko harremanakoso handiak izan zirela, eta ondorioz,bertako kanadiarren bizimoduan arrastougari utzi dutela; arrantza-tekniketan, to-ponimian eta baita oroimen kolektiboanere.

    Amaitzeko zera aipatu beharra da-go: XVII. mendeko euskal idazleen ar-tean badaudela balenzale hauek eta berenTernuarako bidaiei buruz zenbait berriematen digutenak ere, garrantzitsuenakJoanes Etxeberri Ziburukoa, Arnaut Oihe-narte eta Axular direlarik. Ikus dezagungure idazle finak, 1.643. urtean argitaratueta gure literaturaren barruan idazlangorenentzat harturiko "Gero" izenekoliburuan azaltzen digun paragrafo adie-razgarria:

    Gizon batec, bere herritic kanporaIndietara edo bertçe lekhu urrun bateta-ra partitçen denean, eta oraiño bere

    – Ternuan dire salbaïac,ere isquimaü etsaiac,guiça bestia cruelac,hillic jaten mariñelac.

    Badaude bestalde, harreman haie-tatik euskaldunak eta bertako indiarrakasko nahastu edo mestizatu zirela baiez-tatzen dutenak ere. Askotan entzun dai-

    Iparrameriketako toponimiak euskaldunak datzartzagu etengabe burura.

    Badia Handia deiturikoan, euskal itsasuntziak ainguraturik.

  • Beren drakkar azkarrekin wikingoak ipar aldeko itsasoan jaun eta jabeak bihurtu ziren.

    herrico agherrian, comarcetan eta ter-minoetan denean, maiz behatçen du gibe-lat bere herrico mendietart. Baina aitçi-na iraganez gero, itçultçen da bertçealderat, ioan behar duen eta dohan lekhuhartarat: eta han aldiz, bere begiac, etagogoa ere ibentçentu.

    Wikingoen ordua

    Gure aroko 200. urte aldean hasiomen ziren Iparraldeko germaniar edowikingoen lehenengo migrazioak. Berendrakkar azkarrekin aldameneko itsaser-tzak eta ondoren Europa osokoak era-sotzen eta lapurtzen hasi ziren. Europakoherriak izuturik omen zeuzkaten, etakostaldeko herrietan wikingoak deabruensemeak zirela pentsatzen zuten. X. men-deko Ingalaterran "WIKINGOEN ERA-SOALDI ANKERRETATIK LIBRAGAITZAZU JAUNA!" errezatzen zuten,otoitz hau adierazgarri dugularik.

    Badirudi wikingoen erasoaldi etazabaltze-bidaien atzetik arrazoi asko zeu-dela. Batzuek beren demografiaren han-ditze ikaragarria aipatzen duten bitartean,besteek eskandinabiar buruzagi eta erre-geen intolerantzia agertu eta onartzen dutearrazoirik handientzat.

    Eskandinabiatik Mendebalderantzabiatu ziren; Feroe irletara, Islandiara etagero Groenlandiara, 980. urtean iritsiz.1.002. urtean Erik Gorria ospetsuarenseme zen Leif Erikson-en untziakWinland-eko (Iparramerikako) itsasert-zetara iritsi ziren. Bertakoekin izandako

    harremanez ezer gutxi dakigu, baina Es-tatu Batuak eta Kanadaren arteko LakuHandiak izeneko lurralde zingiratsuanaurkituriko haitz batean egindako ins-kripzio batetik (harri ruriko deritzonetik)atera dezakegunez, 1.370. urte inguruanwikingoak bazebiltzan lur-eremu hotzhaietan.

    Testimonio aldetik ez dago gauzahandirik; iturririk garrantzitsuenak (Is-landiar Sagak deiturikoak) gertatukoa bai-no 200 urte geroago idatziak izan baitziren. Beraietan azaltzen dira beraz,Winland-i buruz ezagutzen ditugun lehe-nengo albisteak. Badirudi 986. urtean Is-landiatik aldenduriko Erik Gorriaren wi-kingoek zenbait kolonia finkatu zituztelaGroenlandiako kostaldeetan (bat ekialdealdean, eta beste bat mendebaldeko itsa-sertzetan) eta dirudienez bigarren ho-netatik abiatu zen geroago (1.000 urteinguruan), Eriken semea, Leif Eriksonmendebalderago zeuden beste lurraldee-tarantz, periplo honetan hiru irla berriaurkituz: Winland (mahatsaren lurra),Markland (basoen lurra) eta Helluland(harri leunen lurra).

    Zenbait ikerlarik XVI. mende bu-kaerako eta XVII.eko hasiera aldeko ma-petan erroturik defendatzen duenez, Win-land bataiatutakoa Ternua litzateke,Markland Labradorreko Penintsula etaHelluland, agian Baffin izeneko irla.

    Uste denez, wikingoen buruzagihauek lur berri hauen kolonizazio-pro-zesuari ekin zioten, Groenlandia eta Ipa-rramerikako kostaldeetan kolonia eta

    lantegi txikiak eraikiz. Orduko agirieketa aurkituriko zenbait arrastok (txanpon,lanabes, arma, eraikuntzen hondakin, ...)hori azaltzen digute behintzat. Gaur egunoraindik ondo ez dakiguna wikingoenkolonia hauei geroago gertatu zitzaienada; misterioski desagertu bait ziren islan-diar sagetan isladaturiko oroimena ezikinolako berririk utzi gabe.

    Ikerlari batzuen ustez, wikingoakbertakoekin nahastu egin ziren. Honelazioen behintzat Wilhjalmur Stefanssoniparramerikarrak 1.939.ean New Yorkenargitaratu zuen "Un solved mysteries ofthe Artic" izeneko liburuan. Gauza beradefendatu zuen geroago, 1.941. urteanJon Duason islandiarrak.

    Wikingoen zenbait agiri eta kro-nika zaharretan, bertako biztanleen berriematen zaigu skraeling izenaz deiturik.Agian hauek izan ziren kolono wikin-goen desagerpenaren eragileak. XIII.mendeaz gero Europatik joandako kolo-noek ez zuten inolako arrastorik utzi.Hauxe da arazoa. Ez testu idatzirik, ezgrabatutako oroigarririk, ... Groenlandia-ko Upernivik izeneko kolonia zaharreanazaldutako harrizko tumulua salbuespe-na dugu, eta bertan grabaturik kontatzenzaigunez, 1.333.eko apirilaren 25ean,bertan egon ziren groenlandiar ekialdekokolonia batetik etorritako hiru wikingo.Baina 1.341. urtetik aurrera galdu egitendira mendebaldeko amerikar lurraldeenalbiste guztiak. Zer gertatu ote zitzaienkolonoei?. Tenperatura hotzak, gaitzezezagunak, izurritea ala pirata edo ber-tako biztanleen erasoak izan al ziren be-

  • ren desagerpenaren zioa? Denak hil oteziren? Nahastu egin al ziren bertakoekinzenbaitzuek dioten bezala, edo 1.637.urtean dataturiko testu batek dioen beza-la, Iparrameriketako lurraldeetarantzabiatu ote ziren?

    Oraindik erantzunik gabe dagoeneztabaida luzea dugu. Gauza zera da;XVIII. mendean, Hans Egede daniarmixiolaria kolonizazio berri bati hasieraemanez, Groenlandiarantz abiatu zenean,ez zuela inor aurkitu, inuit izeneko es-kimalak ezik.

    Piri Reis almirante turkiarrarenmapak

    1.920.eko azaroaren 9an, MalilEdhem, Museo Nazional Turkiarretakozuzendariak, Istambuleko Topkaki mu-seo ospetsuko inbentario eta sailkapenariekiteko orduan, ustez galdurik zeudenXVI. mendeko Piri Reis almirante turkia-rraren lurbira osoko mapak aurkitu zi-tuen. Kronikek diotenez, bi mapa hauekPiri Reis berak eginak dira; lehenengoa

    1.513. urtean eta bigarrena 1.528.ean.Mapa misteriotsu hauetan, Atlantikoosoko itsasertzak azaltzen dira: amerika-rrak, europearrak, afrikarrak, Arktikokoaketa Antarktikokoak. Eta hauxe da harri-garriena; garai haietan Anktartida guztizezezaguna bait zen.

    Ez dakigu bere datu kartografikoakzein iturritatik atera zituen, baina beremapetan azaltzen diren xehetasun askoguztiz ezezagunak ziren bere garai-kideentzat. Berak bere liburu batean esa-ten duenez, Alexandro Haundiaren garai-ko liburu batean oinarritu zen, eta Co-lomb berak bere Ameriketarako bidaiaantolatu zuenean, ba omen zuen liburuzahar honen berri ere. Mallery kartografoamerikarrak dioenez, Pirisen mapetanazaltzen diren Groenlandia eta Anktarti-da, poloetako izoztea gertatu aurretikdiseinaturik omen daude. Bestela nolaezagutu zitzakeen horren zehazki Pirisekizotz azpian zeuden itsasertzak?

    Mapa hauek bultzaturik eta sismo-grafo batez lagundurik, Malleryk Pirisenmapetan seinalizatutako anktartidakozenbait izotz azpiko itsasertz zehaztu ahal

    izan du. Harrigarria benetan!

    Sovietar ikerlariek pentsatzen dute-nez, mapa hauek wikingoen geografiezagupenetan oinarriturik eginda daude.Hauetako mapa batzuetan San Lorentzoeta Hudson-eko bokaleak seinalatuz"BJARNI ETA LEIF-EN AURKI-KUNTZAK" esaten duen testu laburrairakur daiteke, eta dakigunez, Bjarni Her-jolson eta Leif Erikson 1.002.ean Iparra-meriketako kostaldeetan ibili ziren. Erru-siarren teoria honetan finkatzen da na-gusiki, nahiz eta beste herrietako zien-tzilariek onartu ez. Wikingoen kartografieta geografi ezagupenak pentsatzen denabaino askoz ere handiagoak zireladefendatzen duen eskola da. Arazoa zerada: Pirisen mapak hor daudela eta horjarraitzen dutela beren misterioa gordez.Nork eginak?. Hori da koxka!.

    Kristobal Colomb

    Kristobal Colomb-i buruz asko ida-tzi da, eta asko dira bere sorterriari buruzsortutako eztabaidak. Batzuentzat italiarrazen; Genoakoa. Besteentzat espainiarra,

    Uste denez, wikingoen buruzagiek lur berri hauen kolonizazio-prozesu bati ekin zioten, Groenlandia eta Iparrameriketako kostaldean

    koloniak eta faktoria txikiak eraikiz.

  • eta badaude euskalduna zela baieztatzendutenak ere. Batzuentzat Katay (Txina)eta Zipango (Japonia) aldera iritsi nahizuen, lurbirari itzulia emanez. Besteentzatbazuen beste kontinente baten berri etabaita hara joateko bidea ondo erakustenzuten mapa eta nabigazio-karta zaharbezain misteriotsuak ere.

    Batzuek diotenez, Colombek ondoezagutzen omen zituen kontinente urru-naren berri ematen zuten AlexandroHaundiaren garaiko mapa zaharrak;geroxeago Piri Reis almirante turkiarrakbereak egiteko oinarri gisa erabili zituenenantzekoak. Piris Reisek bere liburuanbehintzat, horrela baieztatzen du. Amerikaezezaguna izan arren, bazegoen berenizatearen zenbait susmo eta esaera.Zenbait kartografo grekok ziotenez, "...Mendebaldeko itsaso zabalean ba omendago "Antictoné" (antipoden lurraldea)izeneko kontinente misteriotsua. SevillakoIsidoro (560-636) gotu jakintsuak erehonako hau esana omen zuen: "...Ezagutzen ditugun hiru kontinenteez gainbadago beste bat. Itsasoaz bestalderakokatzen da eta han eguzkiak gurelurraldeetan baino askoz gehiagoberotzen du. Badago gutxi ezagutzen deneta itsasoz bestaldeko kontinente urrunaebangelizatzera joan ziren monje bretoiezmintzatzen zaigun epopeia dramatikoaere. Jakin badakigu Bretainiakokostaldetik irten izan zirela baina iritsiote ziren kontinente berrira?.

    Hitz bitan, teoria asko, esames as-ko, ... baina beren atzean zerbait gorde-tzen dutenak dira. 1.492. urtean KristobalColomb-ek Espainiako Erregeen izeneanamerikar lurren agintea bere gain hartuzuenean, ez zuen ezer berririk deskubritu,mendebaldeko kontinenteko biztanleekaspaldi-aspalditik itsasoko bestealdekoekin harremanak izan zituztelakoeta itsasoko bazter batekoek eta baibestekoek betidanik beste aldekoen berrizeukatelako. Kristobal Colomb-ek eginzuen gauza bakarra, europear beharrizanekonomikoei Ameriketako merkatal etaesplotazio bideak irekitzea eta munduosoan inoiz ezagutu den genozidiorikhaundienari hasiera ematea izan zen.Besterik ez!.