Click here to load reader

Advantage 2 Programazio didaktikoa euskara · Web view Idazketa-sistemaren konbentzioak: ortografia, puntuazio-ikurrak. Atzerriko hizkuntzaren alfabeto fonetikoa identifikatzea eta

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of Advantage 2 Programazio didaktikoa euskara · Web view Idazketa-sistemaren konbentzioak:...

Advantage 2 Programazio didaktikoa euskara (Heziberri 2020)

Ikastetxearen izena: (*)

Ingeles irakasgaia

20.../... ikasturtea

20.../... PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA

Departamentu burua: (*)______________________________________

1. Ikastetxearen izaeraren deskribapena (*)

Erreferentziazko dokumentuak(*):

1. Ikastetxearen Hezkuntza proiektua(*)

2. Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua(*)

3. Ikastetxearen Curriulum Proiektua(*)

Bereziki honelako ezaugarriak aipatuko ditugu:

a) Aldagai soziokulturalak (*)

· Auzoa orokorrean

· Ingurune hurbila

b) Ikastetxearen ezaugarriak (*)

· Kokapena

· Funtzionaltasuna

· Integrazioa

· Ikasleak

c) Adinaren aldagaia (*)

d) Hizkuntzen Trataera Bateratua (*)

e) Didaktika sailaren osaketa (*)

f) Talde kopurua (*)

g) Departamentu bilerak (*)

2. SARRERA ETA METODOLOGIA

HEZIBERRI 2020 Hezkuntza-Eredu Pedagogikoaren Markoaren arabera, ikasleek irteera‐profileko eleaniztasun‐maila lortzeko helburuak hizkuntza‐irakasleak behartzen ditu hizkuntzak modu integratuak tratatzera, irakatsi eta ikastearen helburuaz gogoeta egitera eta, ondorioz, edukiak nahiz metodologia egokitzera.

Hizkuntzak modu integratuan irakastea hainbat ebidentziaren emaitza da:

• Ikasle elebidunak edo eleaniztunak etengabe eskura ditu hainbat hizkuntza eta haietan ikasitakoa, hornidura kognitibo eta emozional moduan.

• Hizkuntza‐ikasketak hizkuntza batzuetatik besteetara transferitzen dira.

• Hiztunek parte hartzen duten inguruneetan hainbat hizkuntza egotea aldi berean.

Bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean konpetentzia lortzeko

bidean, hizkuntzen curriculum integratu baten bidez eta curriculum‐arlo guztietan,

printzipio hauek onartu behar dira:

• Hizkuntzen irakaskuntza inklusioan oinarritu behar da, hau da, ikasleen jatorrizko

hizkuntza edozein izanik ere, denek beren konpetentzia eleaniztuna osoki garatzeko bidea eman behar du.

• Hizkuntzen irakaskuntza erabileran oinarritu behar da, hau da, hizkuntzak erabilera sozialean eta akademikoan ikasten dira, eta komunikazioaren behar pragmatikoak dira kodea menderatzeko bidea jartzen dutenak.

• Hizkuntzen irakaskuntza ikuspuntu komunikatiboan oinarritu behar da, hau da, ikasgelak komunikazio‐gune pribilegiatu bihurtu behar dira, ikasleek modu eraginkorrean parte hartu ahal izan dezaten denetariko komunikaziojardueratan.

Bestetik, konpetentzien araberako metodologia zenbait gauza egin beharra dakarkigu: erregulartasunez zereginen arabera lan egitea, jakintzak mobilizatu beharreko baliabidetzat hartzea, ikaskuntza problemen edo proiektuen arabera antolatzea eta ebaluazioak egiteko modu berriei heltzea, besteak beste.

Ezagutzak irakasteaz gain, ikasleei berengandik gertueneko testuinguruarekin lotutako

zereginak proposatu behar zaizkie, neska‐mutilek adierazpenezko edukiak, prozedurak

eta jarrerak abian jar ditzaten. Konpetentzien araberako ikuspuntuak, gainera, irakasleen rol eta zereginak aldatzera ere behartzen gaitu, eta alde horretatik, ikasleak askoz aktiboago bihurtzen ditu. Horrek irakasleen lana bera ere aberastu egiten du, konpetentziak garatzea hartu behar izaten baitute oinarri, eta ez ezaguerak transmititzea eta buruz ikasaraztea. Hala, bada, ikasleei problemak ebazten, ezaguerak aplikatzen eta ekintzara bultzatzen lagunduko dizkieten "zereginak" nahiz egoerak diseinatzeko gai bihurtzen direnez gero, irakasleak bideratzaile, bitartekari edo bidelagun bilakatzen dira.

Kurtsoaren deskribapena

Advantage 2 metodoak ingelesa ikasteko aukera motibagarria eskaintzen die ikasleei. Argi egituratutako hizkuntzaren trebezien arabera, hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia bereziki lantzen du, oinarrizko zehar-konpetentziak ahaztu gabe. Horrez gain, metodo honen bidez, ikasleek FCE azterketak ere prestatzen dituzte, azterketa horiek gainditzeko ariketa ugari eskaintzen dielako. Advantage 2 metodoa Hizkuntzen Ikaskuntza, Irakaskuntza eta Ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoaren B2 mailarekin bateragarria da.

Advantage 2 metodoa erabiltze erraza da ikasleentzat eta irakasleentzat. Ikasleek beraien irteera-profila lortzea eta egoera eta eremu pertsonal, sozial eta akademikoetan ingelesez egoki komunikatzea ahalbideratzen du metodo honek, FCE azterketak prestatzeaz gain.

Kurtsoaren osagaiak

Ikasleentzat:

Student´s Book

- Sei unitate didaktiko, kultura unibertsalarekin lotura duten hainbat zeharkako gai lantzen dutenak. Unitate bakoitzean nazioarteko azterketetan oinarritutako zereginak badaude.

- Hiztegiaren garapena eta hedapenerako ikuspegi sendoa.

- Entzuteko eta hiz egiteko ekintza ugari.

- Unitate bakoitzaren amaieran Vocabulary Review and Extension orrialdea, hiztegia ikasteko edo errepasatzeko.

- Putting it Together atala.

- Life Skills Extra, bizitzarako trebetasun praktikoak garatzeko.

- Culture Magazine (gehi bideoa), kulturua, CLIL eta literatura atala.

- Grammar Lab, gramatikako praktika ariketa gehigarriekin.

- Pronunciation Practice, ahoskera-ariketa gehigarriekin.

- Glossary, hitzen zerrenda eta itzulpena.

- Functional language, ahozko elkarrizketak gauzatzeko funtzio linguistikoekin.

- Exam Advantage: Reading Strategies (irakurmena garatzeko estrategiak eta estrategia horiek praktikan jartzeko adibide bat), Exam tips (azterketarako aholku eta adibideekin) Writing Guide (idazteko gida, testu-mota ereduekin eta hizkuntza erabilgarriekin) eta Common errors (erraz nahasten diren hitzak, false friends)

- Phrasal verbs zerrenda.

- Preposizioen zerrenda.

- Aditz irregularren zerrenda.

Two-in One Advantage 2 Workbook / Exam Advantage 2

- Sei unitate, Student´s Book-en aurkeztutako gaien ingurukoak, irakurmenekin eta ulermen ariketekin, hitz egiteko hizkuntza, gidatutako idazte praktika, hiztegia eta gramatika.

-Check your progress atala.

-Grammar appendix.

-Student Learning Record, autoebaluazioa egiteko.

-Itzulpen-ariketak.

-Exam Advantage 2, azterketen antzeko irakurmenekin eta ulermen ariketekin, hitz egiteko hizkuntza, gidatutako idazte praktika, hiztegia eta gramatika.

Advantage 2 web orrialdea - Student’s Zone:

Interactive student: www.burlingtonbooks.es/IS

Word app: www.burlingtonbooks.es/WA

Irakasleentzat:

- Teacher´s Manual

- Class audio

- Teacher’s All-in-One-Pack (testak, azterketa-praktika, lexiko, gramatika eta trebetasunak lantzeko ariketak, bideo lan-orriak, FCE eta kanpoko azterketa-praktika, ikaskuntza ebaluazio-estandarrak eta lankidetza-proiektuak).

- Interactive whiteboard materials.

-Test Factory and Other Resources and audio.

Digital resources for Teachers

www.burlingtonbooks.es sarea

Interactive classroom

Student’s Zone atalean honako hauek aurkitu ahal dira:

- Arbela digitalarako baliabideak (Interactive Whiteboard Material), Student’s Bookeko eta Workbookeko jarduera elkarregileekin eta hiru bideo unitate bakoitzarako.

Advantage 2 metodoa argia eta ongi egituratua da eta jarduera anitzak eskaintzen ditu, ikasleen atzerriko hizkuntza- komunikaziorako konpetentziak eta oinarrizko zehar-konpetentziak garatzeko asmoz. Halaber, metodo honekin ikasleek FCE azterketak ere prestatzen dituzte. Horregatik, metodo orekatua eta erakargarria da, ikasleei beren irteera-profila, curriculumaren arabera, lortzeko aukera ematen diena.

3. OINARRIZKO KONPETENTZIAK

Oinarrizko hezkuntzaren curriculumaren arabera, ikasleen irteera-profil orokorrak definitzen ditu ikasleak Oinarrizko Hezkuntza Derrigorrezkoa amaitzean lortu behar dituen oinarrizko konpetentziak, hezkuntza-xedeak lortzeko eta bizitzaren arloetan eta egoeretan moldatzen jakiteko.

Pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizartertzeko eta lan egiteko behar dituztenak dira oinarrizko konpetentziak. Konpetentzia hauek izan daitezke zeharkakoak edo diziplina barrukoak.

Oinarrizko zehar-konpetentziak:

Bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan —diziplina -arlo guztietan nahiz eguneroko bizitzan —, arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira. Konpetentzien arabera jokatzeko, beharrezkoa da modu bereizezinean

pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen eta norbera izaten ikastea.

Konpetentzien artean, gainera, ez dago inolako hierarkiarik, ez eta lehentasunik ere.

Esaterako, ikasten ikasteko konpetentzia ez da, inondik ere, gainerakoak baino

garrantzitsuagoa. Denak dira ezinbesteko ekintzarako.

Honako hauek dira oinarrizko zehar-konpetentziak:

1) Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea, ganoraz eta egoki komunikatu ahal izateko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan:

· Ahoz nahiz idatziz komunikatzen jakitea, eta, horretan, txukun, modu autonomoan, sormenez eta eraginkortasunez aritzea.

· Gorputz-, arte-eta matematika-hizkuntzaren oinarrizko kodeak erabiltzea, modu oso eta orekatuan.

· Kritikoki interpretatzea eta ebaluatzea gizarte-hedabideetako mezuak. Zereginak diseinatu eta planifikatzean, informazioa kudeatzean, produkzio digitalak sortzea, elkarlanean aritzean eta besteei emaitzen berri ematean, IKTak modu egoki, eraginkor eta arduratsuan erabiltzea.

· Euskadiko nahiz m

Search related