16
aiaraldea Aiaraldeko hamabostekaria 2013 /// Urriak 17 /// OSTEGUNA 2. alea /// Doan /// www.aiaraldea.com Aiara Udalak 746.000 euro itzuli beharko ditu hamabost egunetan 3. or. ERREPORTAJEA: Frackinga Gasa ustiatzeko haustura hidraulikoaren teknikak mehatxupean ditu eskualdeko lur eta urak 8-9 or. Kultura Gaztainak utzitako historia bilduko du Orozkoko Gaztain egunak 10. or. Iritziak: JULEN ARZUAGA 2. or. ITZIAR LARRAZABAL 6. or. JONATAN MORENO 7. or. GAIZKA BARAÑANO 13. or. MATEO PAGAZAURTUNDUA INMA ROIZ 10. or. IRATI MARAÑON 16. or . Bost urtetan %160 hazi da lanik gabe dauden herritarren kopurua Aiaraldean _elkarrizketa: ELI PINEDO > “Gure helburua liga eta kopa irabaztea izan behar da” 12. or “Emakume kirolaria izatea abantaila baino pribilegioa da” Argazkia: Iban Pagalday ELI PINE e

2013 Egunkaria 2 Alea

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 2013 Egunkaria 2 Alea

aiaraldeaAiaraldeko

hamabostekaria2013 /// Urriak 17 ///

OSTEGUNA2. alea ///

Doan ///www.aiaraldea.com

AiaraUdalak 746.000 euro itzuli beharko ditu hamabost egunetan 3. or.

ERREPORTAJEA: Frackinga Gasa ustiatzeko haustura hidraulikoaren teknikak mehatxupean ditu eskualdeko lur eta urak 8-9 or.

KulturaGaztainak utzitako historia bilduko du Orozkoko Gaztain egunak 10. or.

Iritziak:JULEN ARZUAGA 2. or.

ITZIAR LARRAZABAL 6. or.

JONATAN MORENO 7. or.

GAIZKA BARAÑANO 13. or.

MATEOPAGAZAURTUNDUAINMA ROIZ 10. or.

IRATI MARAÑON 16. or

.

Bost urtetan %160 hazi da lanik gabe dauden herritarren kopurua Aiaraldean

_elkarrizketa: ELI PINEDO > “Gure helburua liga

eta kopa irabaztea izan behar da” 12. or

“Emakume kirolaria izatea abantaila baino pribilegioa da”

Argazkia: Iban Pagalday

ELI PINEe

Page 2: 2013 Egunkaria 2 Alea

Aiaraldea /// 2013ko Urriak 17 /// 2.ALEA 2

Sara Urkijo LarrinagaTabernaria

Nigatik lotuta joan daitezela. Kaletik bizikletaz goazenean gu-rutzatu egiten zaizkigu, eta eror-tzeko arriskua dugu.

Araudia batzuetan ondo irudi-tzen zait, besteetan ez. Mendian edo leku handietan solte joatea-ren alde nago, oinez dagoen jende kopuruaren arabera.

_iritzia

Julen ArzuagaABOKATUA

_Balkoitik

Esan nezake

E skaini zidatenetik zuta-be honetan parte har-tzea kezka bat darabilt buruan. Zer esan neza-

ke estreinaldi honetan? Azal nezake zer sentitu nuen

irailaren 30 hartan, Herriraren kontrako operazioaz jakin nue-nean. Plazaratu nitzake opera-tiboa salatzeko mota guztie-tako argudioak: arrazoi juridi-koen falta, ezegokitasun politi-koa, pertsona horiek egiten du-ten lanaren beharra…

Ausartu ahalko nintzateke salatzera, lege berberak Rodri-guez Galindo jeneralari aska-tasuna ematen diola eta bes-te batzuei askatasuna ukatzen diela, “lege-inbutua” bailitzan. Hipotesiak egin ahalko nituzke, Parot doktrinaz Europako Giza Eskubideen Tribunalak esango duenaren inguruan, eta esan-dakoaz Espainiar estatuak uler-tuko duenaren inguruan. Haus-nar nezake presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurri doilor horiek nola gainditu. Kon-ta nezake zein jarrera itxiak to-patu ditudan Legebiltzarrean, herri honetan Bake osoa eta Bi-zikidetza demokratikoa ezar-tzeko lanean. Aldarrika neza-ke proiektu guztiak berdinta-sun egoera batetik gauzatzeko eskubidea. Tesi egin nezake, ea politikak hori guztia laguntzeko eta bideratzeko balio duen edo, aitzitik, oztopatzeko eta ara-zoak usteltzeko balio duen.

Hori eta gehiago egin neza-ke. Baina lehenengo zutabe ho-netan, ariketa sinpleago baina bihotzekoago bat egitera noa: Espainian eta Frantzian saka-banatuak dauden Aiaraldeko presoei besarkada xume bat bi-daliko diet.

TWITTERen

#40gramoLanetik atera eta @aiaral-

dea-ren lehen #40gramo historiko tabernan topatzea #ederra @urtzai

Azkarrago iritsi zen Ulises Itakara baina tira, azkenik he-men dira ene #40gramo-ak. Zorionak ta kuraia on @aiaral-dea! ? @maikoxki

Zorionak @aiaraldea! Pix-kanaka pixkanaka eskual-dea euskalduntzen... Horre-gatik, gaurko eta biharko one-na #40gramo euskara izango dira Aiaran @larteaga

#eginklikMila esker ;) “@aiaraldea:

Udako Postal Lehiaketaren irabazleak aukeratu ditu epai-mahaiak http://bit.ly/16t7XSR @erreharria

Ongi. Hartu dut sari bat @aiaraldea Komunikazio Leihoak antolatutako Uda-ko Postal Lehiaketan http://www.aiaraldea.com/albis-teak/udako-postal-lehiaketa-ren-irabazleak-aukeratu-ditu @rruben4

> jarrai gaitzazu twitter-en> izan berriemaile @aiaraldea aipatuta

Roberto de BarrioLangilea

Kokoteraino nago udaltzaine-taz. Oso gaizki iruditzen zait arau-tzea. Txakurrek aske joan behar dute. Nirea, adibidez, oso txikia da eta solte oso ondo doa, ez dio inori arazorik sortzen.

Isunak jartzearen kontra nago.Txakurrentzat ez dago espazio publikorik, nondik ateratzea nahi dute bestela?

Nerea Iglesias LiliIkaslea

Nire ustetan txakurrak lotuta joan behar dira, gizarteko pertso-na guztiek ez dituztelako gogoko. Kontuan hartu behar da ea nola-ko txakurra den, ezaugarrien ara-bera jokabide ezberdinak dituz-telako. Hala ere, arriskutsua den edo ez jasotako heziketaren ara-berakoa da.

Anton SoroluzeUdaltzaina

Araudiak txakur arriskutsuak direnean bozala eta 2 metroko korrea eduki behar dela dio. Guk bi isun mota jartzen ditugu. Boza-la eta txakurra lotuta ez erama-tearren bat eta kaka ez jasotzea-rren bestea.

100 eurotik 6.000 arteko isu-nak egon daitezke.

_gutunakHelduak eta pentsionistakSabino Aramedi. Aiarako Pentsionistak Martxan-eko kidea.

Euskal Herriko lau herrialdetan gauden pentsionisten platafor-makoak gara. Elkartu eta gure eskubideen alde borrokatze-ko beharra ikusi dugu, orain arte nahiz eta bizitza laboralean

zehar asko lan egin ekarpen asko egiteko gaitasuna dugula uste dugu eta. Gure beharrak publiko egin nahi ditugu, jubilatuen eta pertsona na-gusien irudia berreskuratu. Finean, zuzenean eragiten diguten eraba-kietan parte hartzea nahi dugu. Hemen lan egin eta kotizatu badugu gu gara gure baliabideak zertarako erabili behar diren erabaki behar dugu-nak: pentsioak, osasuna, hezkuntza… Ez dugu 1000 euro baino gutxia-goko pentsiorik nahi. Bestetik, emakume eta gizonen eskubideen ar-tean berdintasuna eskatzen dugu. Eta, babes sozialeko sisteman zein segurtasuna dohainik izan beharko litzatekeela. Zergen sistema pro-gresiboa aldarrikatzen dugu, beharrezko denean pentsioa aurrekon-tu publikoetatik bermatzea barne. Horregatik, Euskal Herriko eskubide sozialen karta osatzen ari gara. Eskakizunak lortu artean mobilizatzen jarraituko dugu, botiken ordainketarekin bezala.

?_ASTEKO GALDERAZer iruditzen zai-

zu eskualdean eus-kara hutsean argi-taratuko den egun-karia?

Dong ChulienDendaria

Norbaitekin doazen txakurrak lotuta joan behar dira. Hala ez ba-doaz umeei... zerbait pasa dakie-ke. Txakurrentzat hobe da sol-te joatea, aske izatea. Pertsonen-tzat, aldiz, lotuta eramatea da onena.

Animaliek edo pertsonek bel-durra izan dezakete, eta eraso-kor bihurtu.

?_GALDERATxakurrak kaletik lotuta eraman behar direla arautu dute hainbat herritan. Ados zaude?Proposatu zuk ere [email protected] helbidera idatzita

BIDEOA WEB -GUNEAN

LAGUNTZAILEA: ARABAKO FORU ALDUNDIAArgitaratzailea: Aiaraldea Komunikazio LeihoaNerbio Kalea 1, 3. esk. Laudio. Araba. 01400 Tel: 94 656 85 54Aiara Etorbidea 9, Amurrio, Araba, 01470. Tel: 945 06 66 84Sakeleko Telefonoa (WhatsApp): 688 848 152

OHARRA: Aiaraldea Egunkariak ez du bere gain hartzen zutabeetan, iritzi artikuluetan, gutunetan zein egindako elkarrizketetan adierazitakoaren erantzukizuna.

E-POSTA HELBIDEAK: [email protected] / [email protected] [email protected] / [email protected] / [email protected]

TIRADA: 10.000 Ale. Lege gordailua: BI-1230-2013 ERREDAKZIO LANTALDEA: Aiaraldea Komunikazio Leihoko Erredakzio Saila

LOMCEren izena eta izanaElena Dominguez. STEE-EILASeko kidea.

Hezkuntzan gutxien espero genuen momentua heldu da. Bai, hurrengo ikasturteetan hezkuntza sistema arautuko duen le-gea mundura jaio da. Eta, momentuz jaioberria bada ere, las-

ter bere lehenengo urratsak emateko prest egongo dela aurreratu digu Wert ministroak, bere aita zoriontsuak. Lege berri hau LOMCE ize-narekin bataiatu dute, “kalitatea” eta “hobekuntza” hitzak hezkuntza-koarekin txertatuz. Baina, kasu honetan izena eta izana ez dira gauza bera eta, guztiok kalitatezko hezkuntzaren defendatzaileak eta hezkun-tza sistema hobetzeko aldekoak izan arren, lege honen barrukoak, ma-miak kontrako noranzkoa jarraitzeko asmoa dauka. Kalitatezko hezkun-tza ez da lortzen lurralde ezberdinen ezaugarriak ezeztatuz, hezkuntza komunitatearen iritziak baztertuz, ikasleak emaitzen eta klasearen ara-bera diskriminatuz, curriculuma elizaren zerbitzuan jarriz, ikastetxeen arteko lehiaketa bultzatuz… LOMCEaren sorrera hezkuntzaren kontra-ko baloreetan oinarritu da. Euskal Herrian hezkuntza sistema propioa eraikitzeko pauso berriak emateko beharrean gaude. Egin dezagun!

Page 3: 2013 Egunkaria 2 Alea

3 2.ALEA /// 2013ko Urriak 17 /// Aiaraldea

_herriz herriAiara

Aiarako udalak 744.000 euro itzuli behar dizkio Arabako Foru Al-dundiari, bukatu gabeko kiroldegiko obrak direla-eta. Izan ere, legeak, diru-laguntza eskatu eta obrak

burutzen (1) ez badira, bueltatzera behartzen du. Azkeneko emaitzan, zorretan zeuden 624.822,29 eu-roei 129.729 euroko interesa gehi-tu dio Aldundiak. Udalari eskaera

agiri bidez helarazi zaio, erantzute-ko 15 eguneko epea eskainiz. Pasa den astean jaso zuten eskaera. Hortaz, egun hauetan aztertu eta bideratu beharko dute kiroldegia-ren proiektuak utzitako zorrari nola egin aurre.

Proiektuaren prozesuaAiaran kiroldegia eraikitzeko

proiektua 2006an jarri zen mar-txan, 1.125.000 euroko aurrekon-tuarekin. Handik eta bost urtera, ordea, ia hirukoitza izatera pasatu zen; zehazki 3.000.000 eurokoa. Handitzeko erabakia osoko bilku-ran hartu zen. Hiru egun geroago heldu zen Josu Artetxe, Bilduren ize-nean, alkatetzara. Artetxeren ara-bera, proiektu horiek garatzeko ga-raia ez dela iritzita, 2011an bertan hasi ziren espedientea aztertzen, emaitza negatiboekin: irregularta-sunak, eraikuntza arazoak… Hor-ma bat erortzeko arriskuan zela-e-ta, behera botatzea erabaki zuten.

Diruaren gehiengoa kiroldegiak paisaiaren lerroan zuen presen-tzia leuntzeko egindako zuloan xahutu(2) zuten. Gainera, Aldundiak obra burutzeko beharrezkoak ziren 1.200.000 euroak ordaintzeko gai-tasun eza erakutsi zuen. Hori dela eta, Udal gobernutik eraikuntza ete-teko(3) erabakia hartu zen.

Udalaren egoera ekonomikoa dela eta, Aldundiak zehaztutako

epean dirua ordaindu behar iza-teak itoko zuela deritzo(4) alkateak. Horregatik, prozedura atzeratzea dute helburu. Izan ere, bide legalak erabilita kiroldegiaren eraikuntzaz arduratu zen enpresari eta udal ar-kitektoari ezarritako salaketaren sententzia 2014an jasotzea espe-ro dute.

Auzia, epaiaren zainSalaketan 1.200.000 euro ingu-

ru eskatu dituzte, obra arazoek sor-tutako kalte ordainengatik. Zehaz-ki, egitura kalkuluak oker egin iza-na egozten(5) zaie enpresa eta udal arkitektoari, horma erortzeko zo-rian egoteraino. Gauzak horrela, eta beste herri batzuetako adibi-deei helduta, Artetxek Aiarak po-likiroldegirik behar ez duela uste du; ez behintzat neurri horretakoa.

Haren arabera, beste kiroldegi batzuk erori egin dira mantentze gastuak direla-eta. Gainera Amu-rriokoa gertu izanda, 3000 biztan-lerentzat neurri horretako gastuak egitea zalantzakorra dela deritzo. “Gurea faraoi obra bat zen, helbu-ru soziala ez genuen ikusten inon-dik inora.”

Hiztegia: burutzen (1), egiten/ xahu-tu (2), gastatu / eteteko(3) , gelditze-ko / deritzo (4), uste du / egozten (5), leporatzen.

Kiroldegia egitekojasotako dirua itzuli behar du udalak

Aiarako kiroldegiaren proiektuaren planoa Argazkia: Aiarako udala

ERREDAKZIOA I Aitor Martinez Ibarrola

Gizarte etxe bat egingo dute auzolanean San Roman auzoan

ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren

Okondoko San Roman auzoan ekitaldiak antolatzeko gizarte etxea egiten ari dira. Antzinako ikastolan kokatuko da.

Egitasmoa auzolanean gara-tuko dute. Horretarako, Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso dute, materiala haiek ordain-duko dute. Lana, ordea, herritarrek egingo dute.

Egun, 200 lagun bizi dira San Ro-manen. “Eraikina eliza parean dago, inguru politean. Zaharra da, baina polita”, esan du Sergio Tato alka-teak.

Helburua, edozein pertsona edo eragilek ekintzak antolatzeko bes-te gune bat izatea da. Dagoeneko obrak hasi dira eta abenduan amai-tzea espero dute: “Epea duela bi hi-labete hasi zen, abuztua eta irailean lanak antolatzen ibili ginen: ordute-giak, materiala...”.

Orain arte solairuetako leihoak kendu eta konpondu dituzte. Gutxi gora behera 10 lagun ari dira txan-daka elkartzen.

Jubilatuen etxean konponketakSergio Tato alkateak azaldu due-

nez jubilatuen etxean ere konpon-ketak egingo dituzte.

Egurrezko solairua baldosen-gatik ordezkatuko dute, leihoak aldatu eta berogailu sistema be-rritu. Proiektua iaz aurkeztu zioten foru aldundiari, obra txikien plana-ren baitan. Azaroaren 30erako au-rreikusi dute lanen amaiera.

Bestalde, Okondoko Malkuartu portuko errepidearen egoera ho-betzeko lanak ere aurki abiatuko di-tuela Arabako Foru Aldundiak au-rreratu du Sergio Tatok.

DVD-a SALGAI

LAUDIO 1983: Ur eta elkartasun oldeaDOKUMENTALA

ZUHAITZA LIBURUDENDAN (Nerbioi 2, Laudio)

PREZIOA: 3 euro

Euskara gure hizkuntza da eta euskaraz ere bizi daitekeela go-gorazteko asmoarekin, Euskara-ren Egunak antolatu dituzte as-tebururako Aiaran. Hala, zenbait ekintza gauzatuko dira Luiaon-don, Arespalditzan eta Llantenon 24 euskara elkartea eta udalaren eskutik. Ostiralean, hilak 18, Ber-

balagun programaren aurkezpe-na egingo da Luiaondoko gizarte etxean 18:30ean. Udalerrian jada martxan dagoen iniziatiba horrek familientzako ekintzak ere biltzen ditu Gurasolagun ekimenaren ba-rruan. Helburuetako bat parte har-tzea sustatzea da, guztion artean zein ekintza egin nahi den erabaki-

tzeko. Ez da, ordea, aurkezpen hu-tsa izango. 19:30ean Molto vivace boskoteak kontzertu didaktikoa es-kainiko baitu marrazki bizidun eta fi lmeetan agertzen diren doinu os-petsuenekin.

Igandean triki-poteoa egongo da 12:30ean Arespalditzan. Gero 14:30ean herri-bazkaria egin-

go dute Llantenon. Bazkalostean, 16:30etatik aurrera, hausnarketa eta elkarrizketarako foroa antola-tu dute. Izan ere, 2014-2017 epeal-dirako Euskara Plana gauzatu nahi dute udalerrian eta garrantzitsua da hizkuntzaren erronkak identi-fi katu eta zein jarraipen emango zaien erabakitzea.

Ekitaldiz lepo datoz “Euskararen egunak” ERREDAKZIOA I Eunate Molinuevo

Okondo

Page 4: 2013 Egunkaria 2 Alea

Aiaraldea /// 2013ko Urriak 17 /// 2.ALEA 4

Laudio

_herriz herri

Bigarren gazteleku bat irekitzea onartu da udal osoko bilkuran, EAJ, PSE eta PPren aldeko bozekin. Hala ere, emandako pausua ez da eraba-kigarria izango.

“Hona ez da inor etorri ezer galde-tzera, guk albistea komunikabideen bidez jaso dugu”. Goretti Eskaltzak

ezustean jaso zuen bigarren gazte-lekuaren notizia. Bai berak eta bai-ta berarekin batera Ugarteko gaz-telekuan lanean dabiltzan beste he-zitzaileek ere. EAJk eta PSEk mozio bateratu bat aurkeztu zuten azken udalbatzan, zeinetan zera eskatzen zen: udala prestatzen ari den gaz-

te planaren barruan gazteleku be-rri bat irekitzearen proiektua sar-tzea. Mozioa ez zen aho batez onar-tu: PPk alde bozkatu zuen, baina OMNIA abstenitu egin zen, eta Bil-du aurka azaldu zen. “Erdigunetik hurbilago” egongo den lokal baten beharra dago, mozioaren arabera.

Baina hori “zentzugabekeria” bat da, Eskaltzaren hitzetan; eta bere lanki-de Ilazki Ussia bat dator baieztapen horrekin: “erdigunean bat egonda jendea ez da Ugartekora etorriko”.

Adin tarte zabalagoa -12 urtetik 35 urtera- hartuko duen gazteleku baten beharra dagoela ere argudia-tzen dute EAJ eta PSEk. Baina ho-rrek ere ez du zentzurik, langileen arabera, “oso ezberdinak” direlako 12 urteko baten interesak eta 35 ur-teko batenak. Horretaz gain, Aritz Lili lankideak gaineratu du 17 urte-tik gorakoentzako badela Laudion lokal publiko bat: gaztetxea.

Txaro Sarasua PSEko zinego-tziak Ugartera “integratu ez diren pertsona batzuk” iritsi direla esan izana ere salatu dute gazteleku-ko langileek. “Xenofobia indartze-ko komentario bat da”, Liliren iri-tziz. “Guk gazteen arteko integra-zioa landu dugu, eta gaztelekuan el-karbizitza oso ona izaten dute kultu-ra, arraza zein sexu ezberdinetako pertsonek”. Maider Basterra EAJ-ko zinegotziak gaztelekuaren kali-tatea jaitsi dela esan izana ere kri-tikatu dute langileek. Ordutegia murriztu den arren, eskaintzaren kalitatea handitu egin dela ziurta-tu dute, eta Basterraren komenta-rioak “mindu” egin dutela. Bigarren gaztelekuaren ideia aurrera atera-tzea “etxea teilatutik hastea” da, Lili-ren ustez. Izan ere, beharrak identi-fi katu behar dira lehenbizi, eta gero beharrizan horiek asetzeko zein az-piegitura behar diren ikusi, ez alde-rantziz.

Udalbatza bigarren gaztelekua egitearen alde agertu da

Laudioko gaztelekua Argazkia: Txabi Alvarado

Merkataritza euskalduntzeko programa bat jarri dute abian

ERREDAKZIOA I Jaione Pagazaurtundua

Urte hasieran hasiko den eki-men honi esker udalak zerbitzu eta laguntza batzuk eskainiko diz-kie planean parte hartzea eraba-ki dutenei. Eskura jartzen zaizkien onura horien trukean, planean ari direnek euskararekiko konpromi-so batzuk hartuko dituzte. Parte hartzaileek hartuko dituzten kon-promisoak hiru mailetakoak izan-go dira. Udalerrian dauden hiztun tipologia guztiek lekua izan deza-ten kolore batez identifi katuko dira eranskailu baten bitartez.

Konpromisoaren helburua lor-tzeko laguntza Euskara Arloak es-kainiko du: itzulpengintza, errotu-lazio berrirako diru-laguntzak eta abar.

Hiru konpromiso mailaOinarrizko konpromisoan “Irudia

eta komunikazioa euskaraz” izatea bultzatuko da. Era honetan esta-blezimenduan egingo diren errotu-lazio eta komunikazio orokor berri guztietan euskararen presentzia bermatuko da. Bezeroekiko ahozko harremanetan ere euskara txerta-tzen hasiko dira. Konpromiso ertai-nean “Irudia, komunikazioa eta zer-bitzua euskaraz” egingo dute. Au-rreko konpromiso mailan jasota-koaz gain, ahalegin berezi bat egin-go da zerbitzua euskaraz emateko. Goreneko mailan, aldiz, “Irudia, ko-munikazioa, zerbitzua eta lana eus-karaz” garatuko dute.

Azaldu dutenez, ahalegin bere-zi bat egingo da langileen arteko eta langileen eta enpresaren arte-ko idatzizko eta ahozko komunika-zioan euskararen presentzia ber-matuta egon dadin. Hartutako kon-promisoak betetzen ari ote diren al-dizka egiaztatuko da. Udalak bere aldetik honako konpromisoak har-tzen ditu ekimena laguntzeko: mer-katari eta ostalarientzat egokitu-tako “Dendaketan” euskara ikasta-roak, itzulpenetarako eta hizkun-tza aholkularitzarako doako zer-bitzua, errotulazioa euskaratzeko diru-laguntzak, hiztegi baten argi-talpena eta planean izena eman du-tenek bezeroen artean doan bana-tzeko parte hartzen ari diren lekuak identifi katzea. Euskara plan hone-tara sartzea doakoa da eta edo-zein unetan gauzatu daiteke. Ar-gibide gehiagorako Laudioko Uda-leko Euskara Arlora jotzea eska-tu dute.

Laudion Bizi Gara kulturen taldeak mobilizazioa deitu du urriak 18rako

ERREDAKZIOA I Irati MendigurenLaudion Bizi Gara ekimenak mo-

bilizazioa deitu du ostiralerako.Kontzentrazioaren bidez Lampe-dusara iritsi nahi zuten ehunka so-maliar, eritrear eta beste afrikar batzuri egindako sarraskia sala-tu nahi dute.

Izan ere, ehundaka haur eta hel-du hil dira itsasoan itota azken as-teetan zehar. Hitzordua 19:30ean izango da, Lamuza plazan.Laudion Bizi Gara ekimenak herrian bizi di-ren kultura ezberdinetako jendea batzen du. Besteak beste, euskal-dunak, espainiarrak eta saharauia-rrak daude.

Iaz sortu zuten taldea, eta kul-turartekotasuna lantzeko herri ez-berdinetako ohiturak, elikagaiak, dantzak... ezagutzeko jaia antola-tu dute orain arte, besteak beste.

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

_iruditanUrriaren 11tik 13ra hegaztien erakus-

keta egon zen Laudion. Bertan, hain-

bat espezie ezagutu eta erosteko au-

kera egon zen. Ostiralean, ikastetxee-

tako haur eta gazteak bertaratu ziren.

Asteburuan,

aldiz, herritarrak. Argazki bilduma: Bego Gillen

Page 5: 2013 Egunkaria 2 Alea

5 2.ALEA /// 2013ko Urriak 17 /// Aiaraldea

Zubiaur Eraikuntzak Elkarteak egun salgai dituen 9 etxebizitzen salneurria merkatzeko propo-samena egitea erabaki du ADIEk. Hala iragarri du Orozkoko alkateak Elkartearen azken Ezohiko Batza-rraren ostean eskainitako adieraz-penetan.

Zubiaur Eraikuntzak Elkarteak erabilitako orubeen(1) saleroske-

tan Orozkoko udalarekin sortu-tako zorra eta Udalak Elkarteari maileguan(2) emandako diruen ki-tapena burutzea espero du alka-teak proposamen honekin. Izan ere, udalarekin bi zor dituzte. Ba-tetik 1.600.000 euro eta beste-tik 150.000 euro. “Bata prestamo gisa utzitakoa da, eta bestea pisue-tako solarra saldu/erostekoa tra-

mitea. Udalak lurra saldu zionetik dago zorra”, zehaztu du.

Etxebizitza sozialak eskura jar-tzeko herritarren artean inkesta egingo dute: “Nahi duguna pisuak merkatzea da, baina horretarako jendeka zen bat diru irabazten duen jakin nahi dugu, errenta egokia bila-tzeko. Diru gutxiago badu, jendeak gutxiago ordain dezan”. Horretara-ko, BBKkoekin harremanak hasi di-tuzte, “eta ez digute oztoporik jarri, teknikoek erez....”. Guztira, 9 pisu ja-rriko dituzte salgai.

Udalbatzan polemikaZubiaur Eraikuntzak sozietate

publikoa da. Orain arte, etxebizi-tzak egin ditu. Duela gutxi, ordea, ADIEko bi kidek Administrazio Kon-tseiluan parte hartzeari uko egin zioten.

Udala tartean izaki(3), Bilduk eta EAJk osatutako oposizioak alkatea eta alkateordea kontseilari izen-datu zituen, baina ADIEko partai-deek izendapena errefusatu(4) zu-ten. Kontseiluaren osaketaren ha-rira, Josu San Pedrok zera adiera-zi du: “Kontseiluak funtzionatzen jarrai dezake, 3-5 pertsona diote estatutuek. Bi joan dira, orduan 3 daude. Funtzionala da eta ez gara sartuko”.

Udalbatzaren aurretik eginda-ko Kontseiluan, ADIEko ordezka-riek galderak luzatu zituzten. Bil-duko eta EAJko kideek, alde egitea erabaki zuten.

Hiztegia: Orube (1), , lur saila / Mai-legua (2), prestamoa / izaki (3), egon-da / errefusatu (4), ukatu.

Orozko

Artziniega

_herriz herri

Erosleen errentaren arabera Zubiaurreko 9 pisu salgai

Orozkoko udalbatza Argazkia: Aiaraldea.com

ERREDAKZIOA I Aitor Fernandez de Pinedo

Berdintasun Foroa egingo dute urrian zehar Amurrioko kultur etxean

ERREDAKZIOA I Irati Mendiguren Amurrioko udalak eta Aurre-

raka emakume taldeak kafe-so-lasaldiak antolatu dituzte Berdin-tasun Foroaren baitan. Ekimenak hilabeteko iraupena izango du. Urrian zehar, hiru saio egingo di-tuzte.

Atzo egin zuten aurreneko hi-tzaldia. Laudioko Biok gizon tal-deak, “Gizonak berdintasunaren alde” gaiaren inguruan mintza-tzea proposatu zuen.

Bigarren saioa, urriaren 23an izango da eta transexualitatea izango dute hizpide.

Urriaren 30ean izango da az-ken saioa, eta “zaintza parteka-tua” izango dute aztergai.

Solasaldi guztiak Amurrio-ko kultur etxean egingo dira, 18:30etatik 20:30ak arte.

Argazki erakusketaBestalde, Amurrioko Berdinta-

sun Arloak, erakusketa bat pres-tatu du. Ruth Agilar teknikariak azalduenez “Gizonak berdintasu-naren alde” du izena, eta urriaren 21etik 31 arte egongo da ikusgai La Casona eraikinean.

info +: Aiaraldea Irratian Ruth Agi-lar teknikariari egindako elkarrizketa

Gobernuaren ordezkariak Espainiako bandera jartzera behartu du Udala

Espainiako Gobernuaren ordez-karitzaren eskaera betez, urriaren 11tik Espainiako bandera ipinita dago Artziniegako udaletxeko teilatuan. Eskualdeko herri gehienetan eman da urrats hori. Badira hilabete ba-tzuk udalean ohartarazpena jaso zela. 39/1981 legearen arabera Espainiako bandera administrazio guztietako eraikinen kanpoaldean eta barrualdean egon behar da. Az-kenaldian, ostera, legearen aplika-zioa saihestearren, ez da bandera-rik egon, ez ikurrinik, ez espainiar

banderarik. Orain, udalak eskakizu-na onartu eta beste udal batzuen ereduari jarraiki, bi bandera ofi zia-lak teilatuan ipini ditu. Biak dira neu-rri txikikoak. Aiaraldean Laudio eta Amurrioko udalak izan ziren legea betetzen aurrenak, 2009an, eta beste udal asko, Urduña edo Aia-ra kasu,

Artziniegakoaren prozesu be-rean daude. Euskal Herrian, nazio-nalitate ezberdinen banderak jar-tzea erabaki zuten udal batzuk, bai-na epaitegiek atzera bota dute.

Landaketa egingo dute ziklogenesiak kaltetutako basoetan

ERREDAKZIOA I Jaione Pagazaurtundua

Amurrioko udalak bere men-dialde publikoaren lursail handi batean zuhaitz landaketak egingo ditu. 2010eko ziklo genesiak kalte-tu zituen zenbait lursailetan egin-go dira lanak.

Azaldu dutenez, lurzoruaren hi-gadura, paisaiaren degradazioa, emankortasunaren gutxitzea… ekiditea litzateke helburua.

61 hektareatan landaketaLandaketak 61 hektareatan

egingo dira. Horretarako, lau fase aurreikusi dituzte.

Landatuko diren espezieen ar-tean, eskaintzen duen emankor-tasunaren eta merkatuaren ara-bera Pinus radiata litzateke konife-roen produkzioen oinarri nagusia.

Ekosistemen babeserako di-bertsifi kazio neurriak ezinbeste-koak dira eta ondorioz leku heze eta emankorretan Sequoia sem-pervirens landatzea proposatzen da. Beste 15 hektarea lursailetan Pinus pinaster, gaztainondoak eta haritz amerikarra landatuko dira.

Azkenik, haritzaren birsortzea nabarmentzen ari den beste 2 hek-tarea itxi egingo dira ganaduaren sarrera ekidin eta zuhaitzak era-gozpenik gabe haz daitezen.

LOMCEren legeak hezkuntzan eragingo dituen aldaketak salatzeko mobilizazioak antolatu zituzten Amurrion eta Lau-

dion hainbat eragilek, Euskal hezkuntza sistema eraikitzeko beharra azpimarratuz. Argazkia: Aiaraldea.com

_Iruditan

Amurrio

Aiaraldea

ERREDAKZIOA I Xabi Zalbide

Page 6: 2013 Egunkaria 2 Alea

Aiaraldea /// 2013ko Urriak 17 /// 2.ALEA 6

Langabezi tasak gora egin du be-rriro Aiaraldean. Irailean erregis-tratutako langabetu kopurua 2012 urte amaieran baino %6.57 handia-goa izan da.

Irailarekin alderatuz, 689 langa-be gehiago daude eskualdean.

Urduñan, Amurrion eta Lau-dion goraka ari da langabezia ete-nik gabe.Urduñako langabezi tasa, esaterako, Hego Euskal Herriko ba-tez bestekotik hamarren bat behe-ra dago.

Amurriok erreferentzia hori gainditzen du.

Laudio berriz, %20,5eko tasare-kin, euskal eremuan langabezi tasa altuena duten udalerrien multzoan dago.

2007 urtean krisi ekonomikoa azaldu zenetik langabezi tasa %160 hazi da Aiaraldean. 1.538 pertso-na izatetik 3.536 izatera igaro bai-ta langabetu kopurua eskualdean.

Egoera hori bizi duten perfi lik na-barmenena emakumeena da.

Emakumeak, kaltetuenEmakumeen enplegu maila ari

da bereziki pairatzen(1) egoera hori. Iraileko datuek agerian utzi dute Aiaraldeko emakumeengan lan-gabeziaren gorakadak duen era-ginak alarma gorri guztiak piztu behar dituela.

Artziniegan %19,2ko tasa jaso da, Amurrio eta Urduñan %21,5 eta Laudion %25,5era iritsi da emaku-meen artean ematen den langabe-zi kopurua.

Begi-bistako datu hauek egoera larriaren neurria erakusten dute eta agerian uzten dute inoiz bai-no premiazkoagoa dela erakunde publikoen aldetik enpleguaren sos-tengurako ekimenen beharra.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa-ko herrialdeetako langabezi tasei erreparatuz gero, Laudio emaku-mezkoen tasa altuena duen hiruga-rren udalerria da, benetan ardura-tzekoa den egoera islatuz (2).

Kontratazio maila, eskasaAiaraldean ematen ari den kon-

tratazio maila, bestetik, eskasa da. Iraileko datuen azterketak datu

argigarriak eskaintzen ditu honen harira, kontratuen iraupena kasu: hilabetearen bueltan izenpetuta-ko 1.326 kontratuen %63,34ak 19 egun baino gutxiagoko iraupena izan zuen. Hartara, iraupen txikiko

kontratu hoien erdiak 12 eguneta-ko iraupena ere ez zuen gainditu.

Hego Euskal Herrian ematen ari den egoeraren garapen mimetikoa ari da Aiaraldean suertatzen: lan-gabeziak gora egiten du eta preka-rietatea areagotzen da. Oso baldin-tza kaskarretan (3) eskaintzen dira kontratuak eta tamalez, gobernu eta administrazioetako arduradu-nek erranak erran(4), egoerak ez du oraindik behea jo.

Hiztegia: Pairatzen(1) , jasaten / Is-latuz (2), erakutsiz / kaskarretan (3)

, txarretan/ erranak erran(4), esa-nak esan.

_sozioekonomia

Behin betiko itxi dute LIPmesa en-presa. Eskualdeko lantegi garran-tzitsuenen artean zegoen, 140 per-tsonei ematen baitzien lana. Langi-leei maiatzetik zor zaizkien soldatak FOGASAren bitartez kobratuko di-tuzte, baita 18.000 euro gehiago.

Sinatutako akordioaren arabera, beharginen kolektiboak milioi bat euro jasoko du LIPmesaren maki-nak, eraikina eta lurrak saltzen ba-dira. Enplegu-erregulazioko espe-dientearen ostean hartzekodunen

lehiaketan murgildu zen enpresa eta nahiz eta erosleren bat agertu behar zela adierazi, azkenean langi-le guztiak kalera joan dira eta langa-bezia kobratzeko zain daude.

1943an sortu zen LIPmesa en-presa. Lantegia, Aretan kokatuta dago. Azken hilabeteetan fabrika ix-tea saihesteko mobilizazioak egin dituzte bertako langileek. Laudio-ko udalbatzak Lipmesakoei babe-sa adieraziz adierazpen instituzio-nala egin zuen irailean.

Lanbideren bulegoan hainbat herritar Argazkia: Iban Pagalday

Itziar LarrazabalELA sindikatua

_Argia

Uztailaren 7a pasa da, orain zer?

Uztailaren 7az geroz-tik, ehunka enpre-sek (patronaletako agintarien aholkuei

jarraiki) aurrerantzean lan baldintzen inguruko erabaki guztiak enpresaburuen esku gelditzen direla komunika-tu diete idatziz beraien langi-leei. Hau da, aurrerantzean Estatuko lan-hitzarmenetan jasotako miseriazko lan-bal-dintzak inposatzeko aukera dagoela jakinarazi diete. Eta are gehiago, Langileen Esta-tutuaren Legeak jasotzen di-tuen lan baldintza minimoak in-posatzeko aukera ere nabar-mendu dute hainbat enpresek, betiere beharginei zuzenduta-ko eskutitz “informatiboetan”. Egoera gogorra da. Eta ez du hobera egingo. Ez behintzat langileok gauzak aldatzeko borrokan murgildu artean. Beraz, egoerari buelta ema-te aldera, behar-beharrez-koa dugu enpresetan ondo antolatzea eta eduki dui-nak bermatuko dituzten en-presa-hitzarmenen alde bo-rrokatzea (Lan Erreforma-ren aurkako klausulak bar-ne: ultra-aktibitate mugaga-bea jaso, lanaldi erregularra bermatu, inposatutako arbi-trajea baztertu...). Derrigo-rrezko ezarpena izango du-ten enpresako hitzarmenen alde borrokatu behar dugu. Ez dugu gomendio hutsa den lan-hitzarmenik nahi.

Urriak 21-25eko mobiliza-zio, kontzientziazio eta greba asteak bide horretan sakon-tzeko balio behar du. Espai-niar zein euskal patronaleta-ko goi-kargu zikoitzen estra-tegia zapuztu beharra bai-tago.

LIPmesa enpresak ateak itxi ditu betiko

2007tik %160 egin du gora lanik gabe dauden herritarren kopuruak Aiaraldean

ERREDAKZIOA I Juanjo Basterra

1 LAUDION 1.747 (%20.5)2 AMURRION 882 (%17.7)3 AIARAN 155 (% 10.9)4 ARRANKUDIAGA 58 (%12.1)5 ARTZINIEGAN 135 (%14.3)6 OROZKON 111 (%8.8)7 URDUÑAN 359 (%17.3)8 OKONDON 79 (%13)9 ARAKALDON 6 (%9.1)

3.532LANGABETU GUZTIRA ESKUALDEAN

Page 7: 2013 Egunkaria 2 Alea

7 2.ALEA /// 2013ko Urriak 17 /// Aiaraldea

Gaur da Nazioarteko Pobrezia-ren Eguna. Askorentzat, baina, egunero da. Izan ere, krisi ekono-mikoa hasi zenetik bikoiztu egin da pobrezian bizi direnen kopurua. Es-painian, esaterako, ia hiru miloi per-tsona bizi dira hilabetean 307 euro baino gutxiagorekin, Caritasek aur-keztu duen memoriaren arabera.

Pobreen kopurua hazi den beza-la, aberatsen igoera ere nabaritu dute: “Espainian 402.000 pertso-na dira aberatsak, iaz baino %13,2 gehiago”.

Munduko biztanleen %0,7ak du aberastasunaren %41. Hori dio Cre-dit Suissek egindako azken ikerke-tak. Azterketaren arabera, popula-zioaren %68aren ondasunen(1) ba-tuketa -3.200 miloi pertsona- ez da iristen aberastasunaren %3ra.

Munduko 12 herrialde aberatse-nen artean daude, hurrenez hu-rren, Estatu Batuak (%42), Japo-nia (%8), Frantzia (%7), Alemania (%5), Ingalaterra (%5), Italia (%5), Txina (%4), Australia (%4), Kanada (%3), Suitza (%2), Espainia (%1) eta Taiwan (%1).

Ramon Ibeas Arabako Caritase-ko idazkariak dioenez, soluzio kon-plikatua du”. Ondorioak, aldiz, ar-giak. Lehena, etxebizitza arazo bi-lakatzea: “Ez da soilik etxegabe-tzeen afera (2), berogailua konpon-tzea edo bestelako extra batzuk ateratzen direnean jendeak ezin ditu ordaindu. Hipotekak, alokai-rua... ordaintzera iristen ez dire-nak batzuetan pisuz edo herriz al-datu behar dute, horrek suposa-

tzen duen guztiarekin”. Bigarrena, emakumeen egoera txarragotzea: “Ama bakarra gurasotzat duten fa-miliak behartsu(3) talde gisa azal-tzen ari dira. Ez dute lanik aurki-tzen, eta gizonek lana galtzen du-tenez ez diete dagokien diru kopu-rua pasatzen”.

Oinarrizko soldata laborala 645 euroan dago. Ibeasen esanetan, or-dea, hilero 1100 euro baino gutxia-go jasotzen dutenak dira pobrezia arriskuan bizi direnak. “2008an Araban, %5,8 iristen zen muga horretara. Azken urteetan, %7,3. Beraz, %94 ez da iristen ekonomi-koki oinarrizkotzat jotzen den bizi kalitatera”.

Etxebizitza, lana eta jana arazoEstelak eta Miriamek Aiaraldeko

Caritasen egiten dute lan. Pobrezia areagotzen ari den joera dela argi dute, “kronikoa bihurtzen ari da, ge-roz eta iraupen luzeagoa du gaine-ra, oinarrizko beharrak ez baitira bermatzen”.

Aiaraldean, etxebizitzarekin lo-tutako arazo ugari gertutik ezagu-tu dituzte: alokairuak, fakturak… Baita elikagaiak eskuratzeko ba-liabideen gabeziak ere. Alabaina, egungo jendarte ereduak sortzen dituen bakardade arazoak ere na-barmentzen dituzte. Horregatik, norbanakoa babestea dute helbu-ru. Eskaintzen dituzten laguntzen artean daude baliabide sozialak judizialak.. eskuratzeko aholkuak, lan merkatuan sartzeko bideak edo arropen entrega.

Ibeasen hitzetan, etorriberrien egoera larria da: “Lanik eta pape-rik ez dutenez pobreziaren fakto-re handietako bat dira”. Uste as-koren kontra etorriberriek ez dute aparteko laguntzarik jasotzen. Jua-nan Urkijo Laudioko udaleko Ongi-zate arloko arduradunaren arabe-ra Laudion etorriberrien familien

%50 haien diru sarreretatik bizi da.

Aiaraldeko egoeraDiru sarrerak bermatzeko la-

guntza (RGI) jasotzen duten %28 soilik da etorriberria. 2012an, %31,03 ziren. Aiaraldean, 1090 eskaerari eman zaie laguntza hori. Horietatik %57,2 emakumeak izan dira. 2012an 941 biztanleri luzatu zitzaien laguntza, %61,53 emaku-meak zirelarik.

Caritasek Ongizate eta hezkun-tza gaietan laguntzeko bi langile ditu eskualdean. Eta, aktiboki lan egiten duten 80 bolondres. “Bo-londresak dira Caritasen indar eta protagonistak, pertsonen hazkun-tza gertutasunetik jarraitzen dute-lako”. Laudion, Amurrion eta Ur-duñan arreta zerbitzuak eskain-tzen dituzte.

Laguntza eskaerei dagokienean lau perfil nabarmentzen direla diote. Batetik, sare sozialarenga-tik momentu zailak igarotzen ari di-ren pertsonak; atzerritarrak kasu (4). Bestetik, seme edo alabak ardu-rapean dituzten emakumeak. Lan-gabezian denbora asko daramaten pertsonak ere hurbiltzen dira Cari-tasera. Edo, etxerik ez duten herri-tarrak, arropa, janari edo garbita-suna eskuratzeko.

Elikadura aintzat hartuta po-breziak ekonomikoki zailtasunak dituzten familietako haurrei era-giten die gehien. Helduei dagokie-nean, aldiz, 55 urte inguruko gi-zon-emakumeak aipatzen dituzte, lan merkatuan sartzeko aukera gu-txi dituzte eta. Izan ere, etxebizitze-tako zerbitzuetan geroz eta lan gu-txiago dago.

Egoera hobetzeko, instituzioek estaldura soziala hobetu behar-ko luketela pentsatzen dute Aia-raldeko Caritasekoek: “Ezin dira orain arte lortutako eskubide so-zialak murriztu, osasunarena be-zala”. Jendartean, aldiz, bestelako eredu sozial baten beharra ikusten dute, interes ekonomikoetan oina-rrituko ez dena: “Pertsonen ha-rremanak eta ontasuna kontuan hartuko dituena, konpartitzea eta elkar laguntzea zer den ulertu-ko duena. Gauza gutxirekin biziko dena, gutxienez beste batzuk bizi-tzeko aukera izan dezaten”.

Hiztegia: Ondasun(1) , aberastasun / Afera (2), auzia / Behartsu(3), pobre / kasu (4), adibidez.

Diru gutxi eta behar ugariHilero 1100 euro baino gutxiago jasotzen dutenak pobrezian bizitzeko arriskuan daude. Aiaraldean 2013an RGI motako 1090 laguntza eman dira. Eskaeren %57,2 emakumeek egin dute., etorriberriak %28 baino ez dira izan

Krisi ekonomikoa medio, geroz eta familia gehiagori eragiten dio pobreziaren egoerak Argazkia: Aiaraldea.com

ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren Cosgaya

_jendartea

Jonatan Moreno CarranzaPARTE HARTZEAN aditua

_Hankamotz

Gobernu irekia

B adira 10 urte EHU/UPVn egin nuela par-te hartze teknika eta metodologien ingu-

ruko graduondokoa. 10 urte hauetan, gutako asko ari-tu gara irmo herritarren par-te-hartzearen alde ikerkete-tan zein prozesuak aurrera era-maten.

Aurrerapauso anitz eman di-tugu Euskadin parte hartzearen garapenean. Hala ere amets edo asmo asko ezerezean ge-ratu dira.

Azken bi urte hauetan, gogor entzuten ari da “Gobernu Ire-kia”-ren kontzeptua. Ez da hain berria, 70ko hamarkadan Erre-suma Batuan honen inguruko hausnarketa eta ekintza zehatz batzuk ere eman ziren. Gober-nu Irekiak hiru (edo lau segun zeinen arabera) oinarri ditu; parte-hartzea, gardentasuna, kolaborazio publiko-pribatua, eta “accountability” edo jen-daurrean kontu ematea.

Eta orain, galdera da: ba al da momentua modu irekiago batean gobernatzeko? Prest al gaude herritarrak zein eus-kal instituzio publikoak Gober-nu Irekiak suposatzen duen al-daketa gauzatzeko? Uste dut aurrera egin behar dugula era-kunde publikoak hobetu ditza-keten ekimenak garatzen bai-na zalantzak ere baditut. He-men uzten ditut zuen hausnar-ketarako: Orain arte garatuta-ko parte hartzea behar bezain ona da proiektu handiago bate-ra jotzeko? Ezagutzen ditugun gardentasun ekimenak herrita-rrek informazioa eskuratu eta ulertzea bermatzen dute? Kon-tu emateak herritarrok gus-tuko ez dituzten ekimenak edo gobernuak aldatzeko benetako aukerak ematen dituzte?

Pobreziaren nazioarteko eguna

Aurten aiaraldeko 1090 herritarrei eman zaieDiru Sarrerak Bermatzeko Laguntza. Iaz, 941 izan ziren. Horietatik %57,2 emakumeak dira

Page 8: 2013 Egunkaria 2 Alea

Aiaraldea /// 2013ko Urriak 17 /// 2.ALEA 8

“Nahiz eta frackinga edo haustura hidraulikoaren teknika oraindik Aiaraldera praktikan ez den heldu, bere oihartzunak eztabaida ugari piztu ditu hainbat herritan. Ez da harritzekoa Gobernu Espainiarrak dagoeneko eskualdean bi baimen onartu dituela aintzat hartzen bada; Mirua eta Usapal proiektuak, hain zuzen ere. Baimen horiek Arabako hiru herri hartzen dituzte haien baitan; Amurrio, Aiara eta Artziniega, hurrenez hurren.

Mirua eta Usapal baimenak 2008an onartu ziren eta ingurumen inpaktuaren adierazpenaren emaitzen zain daude jasotzen dituzten lanak abiarazteko.

Hala ere, gatazka(1) gehiago sor-tu ditu orain arte Eusko Jaurlaritzak

emandako Saia baimenaren harira egindako frogak. Printzipioz, Saiak gas arrunta ustiatzeko(2) balio du. Berez, ekainean egindako ikerketek ez dute haustura hidraulikoa era-bili. Froga sismiko soilak izan dira. Dena den, herritar anitz(3) agertu zi-ren Tesla enpresak Orozkon, Arran-kudiaga-Zollon, Arakaldon, Laudion eta Aiaran egindako lanen aurka.

Arrazoia Iker Fiallegas Fracking ez Aiaraldeako kideak azaldu du: “Saia baimenaren eskubideen jabea SHESA da eta enpresa hau Ener-giaren Euskal Erakundearen men-pe dago. Nahiz eta Saia baimenak frackinga egiteko ez duen balio, egin diren ikerketen emaitzak haustura hidraulikoa abian jartzeko baimena lortzeko balio dezakete”.

Horrelako adierazpenen aurrean, SHESAk zein Energiaren Euskal Era-kundeak behin eta berriro esan dute Saia baimenaren eremuan(4) haus-tura hidraulikoa egiteko asmorik ez dutela. Hala eta guztiz ere, Iker Fia-llegasek kontrako iritzia du: “Mirua eta Usapal baimenak eskatu badi-tu SHESAk, zergatik ez du beste bat eskatuko eskualdean?”

Tokiko erakundeen jarreraDuela urte bat baino gehiago

Fracking Ez Arabak mozio kanpai-na hasi zuen. Aurkarien artean da-goen talde ospetsuenaren helbu-rua udalek bere oposizioa erakus-tea da. Horrela, Araban zein Biz-kaian hainbat udalerrik “Frackingik gabeko herriak” aldarrikatu dituz-te bere buruak. Eskualdean, Aia-ran, Okondon, Arrankudiaga-Zo-llon, Orozkon, Urduñan eta Amu-rrion onartu da testua. Kasu ba-tzuetan adostasun zabala lortu du mozioak. Adibidez, Orozkoko talde politiko guztiek alde bozkatu zuten. Beste batzuetan testua onartu ez ezik herriko sarreretan haustura hi-draulikoaren aurkako errotuluak ja-rri dituzte, Amurrion kasu.

Artziniegan eta Arakaldon mo-zioak ez dira oraindik landu. Laudio-ko kasua berezia da. Bi aldiz aurkez-tu da mozioa eta lehenengo aldian ez zen onartu, Bilduk eta Omniak ba-karrik bozkatu egin zuten testua-ren alde. Bigarrenean, PSE-EEk eta EAJ-k testu bat gehitu zioten ingu-rumen aldetik berme legalak es-katzeko.

Baimenen ahalmenaFrackingaren aurkako mozioen

balioa sinbolikoa da, udalek legalki ez baitute eskumenik. Interes oro-korraren menpe dagoenez, haus-

tura hidraulikoaren inguruko era-bakiak ez dituzte udalek hartzen. Mirua eta Usapal baimenek erki-dego ezberdinetan eragiten dute-nez -Kantabrian, Burgosen, Gazte-la eta Leonen, Nafarroan eta Eus-kadin- Gobernu Espainiarrak du az-kenengo hitza.

José Manuel Soria Industria Mi-nistroak maiz(5) erakutsi du PPren gobernua teknika horren erabilera-ren alde dagoela. Alderdi Popula-rrak duela gutxi adierazi du haus-tura hidraulikoa errealitatea izan-go dela. Hitz horiek erkidego ezber-dinen legebiltzarretan onartu diren legeei zuzendutako mezua dira.

Kantabriako eta Nafarroako go-bernuek frackingaren aurkako le-geak jaso dituzte. Errioxan aurre-rapausoak eman dituzte bide ber-dinetik.

Euskal Autonomia Erkidegoan herri ekimen legegilearen aldeko sinadura bilketa egin zen eta Le-gebiltzarreko Mahaiak atzera bota zuen otsailean, Naturaren Babe-serako Legearen aldaketa bozka-tu behar zutela argudiatuz. Frac-king ez Arabak oso jarrera kritikoa azaldu du horren inguruan eta sa-latu du pasa den astean onartuta-ko lege aldaketan ez dagoela haus-tura hidraulikoari buruzko aipurik (5).

Gauzak horrela, saiakera berria egingo du plataformak alderdiek horrelako legea bozkatu dezaten. Frackingaren aurkako taldeek, be-raz, laster ekingo diote sinadurak biltzeari.

Bestalde, urriaren 19an, frack-down Egunean -Nazioarte mailan haustura hidraulikoaren aurkako mobilizazio egunean- Kuartangon teknika horren inguruko herri-gal-deketa gauzatuko da. Gobernu Es-painiarrak udalaren iniziatiba debe-

Frackingaren labirintotik ateratzeko koordenatuakHautsak harrotu ditu haustura hidraulikoak Aiaraldean, baina zehazki frackingaren itzala zein den gutxik dakite. Zeintzuk dira eskualdean indarrean dauden baimenak? Eta alde zein aurka daudenen argudioak?

_erreportajea

Fracking-a ustiatzeko putzu bat AEBetan Argazkia: Am

6 udalek onartu dute Fracking-aren aurkako mozioa: Arrankudiaga- Zollok, Aiarak, Okondok, Orozkok, Amurriok eta Urduñak.

ERREDAKZIOA I I Aitor Aspuru

Page 9: 2013 Egunkaria 2 Alea

9 2.ALEA /// 2013ko Urriak 17 /// Aiaraldea

katu eta gero kontzejuen ideia izan da hori eta asmoa HAPNaz balia-tzea da frackingaren debekua sor-tzeko helegitearen bidez.

Galdeketaren harira, Kuartan-goko udalak hainbat ekitaldi anto-latu ditu.

Frackdown egunaAiaraldean ere haustura hidrau-

likoaren kontrako eguna ospatuko da. Larunbatean, 09:00etan, men-di ibilaldia deitu dute. Laudioko pla-zatik Ermu Andra Marirako bidea egingo da. Bertan leize batean ar-gazkia egingo dute, haustura hi-draulikoaren aurka protesta egi-teko. Aldi berean, informazioare-

kin mahai bat jarriko dute eta mu-rala margotuko da Zumalakarre-gin. Arratsaldean, Kuartangora joateko deia luzatu dute. Horre-tarako, autobus bat igaroko(6) da Arrankudiaga-Zollo, Laudio, Amu-rrio eta Urduñatik Kuartangora joa-teko, bertan jaia ospatuko baitute galdeketa dela eta. Hurrengo egu-nean ere, Laudion, “Promise Land” fi lma emango dute Lanbide Hezike-tako Udal Ikastetxeko areto Nagu-sian. 17:30ean eta 20:00etan izan-go dira emanaldiak. Haustura hi-draulikoaren aurkakoek pelikula ikusteko deialdia zabaldu dute, eta irteeran informazioa banatzeko as-moa dutela jakinarazi.

Froga sismikoak Azaldu dutenez, Saia baimenak

jasotzen dituen froga sismikoek eragindako erreakzioa ez da soilik mobilizazioen bidez adierazi. Ener-giaren Euskal Erakundeak ekaina-ren 21ean argitaratutako oharrak Orozkoko aldean egindako sabo-taiak kalte ugari sortu zituela adie-razi zuen.

Juan Cruz Vicuña SHESAko lehendakariak mahai-inguru ba-tean parte hartu behar zuen egun berean Orozkon Fracking ez Araba eta Aiaraldeako kideekin eztabaida-tzeko, baina ez zen joan.

SHESAk froga sismiko guztiak egin gabe bukatutzat eman zituen lanak, Zeberion edo Galdakaon, besteak beste, ez zituen egin eta.

Hiztegia: gatazka (1), eztabaida /ustiatzeko (2) , esplotatzeko / anitz (3) , asko / Eremuan(4), alorrean / Aipu

(5), adierazpen / igaroko (6) pasatuko. + info: Frackingaren aurkako mo-

bilizazioen bideoa

merica’s Natural Gas Alliance

Frackingaren aurkako nazioarteko egunean hainbat protesta ekimen antolatu ditu “Fracking ez Aiaraldea” plataformak.

Zer da frackinga?Frackingaren boom-a ulertze-ko, lehenik eta behin abian egon daitekeen krisialdi energetikoa-ren jakitun izan behar da. Petro-lioaren erreserbak gero eta txi-kiagoak dira eta geratzen dire-nak ustiatzeko gero eta baliabi-de energetiko handiagoak erabili behar dira. Horrek, errentaga-rritasuna mugatzea suposatzen du. Lehen interesgarriak ez ziren baliabideak helburu bilakatu ditu krisialdiak.Testuinguru horretan, energi baliabide berriak lortzeko mu-turreko teknikak deritzenak jaio dira. Helburua baliabide zailak lortzea da. Horien artean dau-de frackinga eta asfalto-hareak, besteak beste.Haustura hidraulikoaren helbu-rua ez da teknika arrunten bitar-tez ustiatzen den gasa eskura-tzea. Normalean, gas hori pol-tsetan pilatuta dago lur azpian, azaletik ez oso urrun. Poltsa zu-latuz gero erraz ateratzen da azalera. Frackingak ateratzen duen gasa harri sakonetan dago preso, 2000 edo 5000 metrota-ra. Ez da poltsetan topatzen, ha-rri egituren baitan baizik.Lur azpitik ateratzeko haustu-ra hidraulikoak zulaketa berti-kala eta horizontala uztartzen ditu. Bertikalak harri egitureta-ra heltzeko balio du. Horren os-tean zulaketa horizontala eta gi-datutakoa egiten da. Leherketen bitartez harriei arrakalak(6) era-giten zaizkie eta horren ostean presio handiaren bidez ura sar-tzen da pitxaduren artean ho-riek irekitzeko. Aurrez, ura ha-rea eta osagai kimikoekin nahas-

ten da gasaren irteera errazte-ko. Gas arruntarekin alderatuz, gas hori ez dago poltsetan, sa-kabanatuta baizik. Beraz, zula-keta ugari egin behar dira ere-mu zehatz eta ez bereziki zaba-la ustiatzeko. Eta jakina, proze-sua behin eta berriro errepika-tzeko beharra dago.Gizakien irudimenaren lorpena-ren itxura duen teknikak, hala ere, aurkari anitz topatu ditu. Hauek dira batzuk arrazoietako batzuk. Hasteko, lur okupazio handia sortzen duela salatzen dute zenbaitek(7), hainbat putzu ireki behar baitira azalera txikia esplotatzeko. Bestalde, uraren kontua dago. Urarekin nahasten diren osagai batzuk oso kaltegarriak dira ; azido kloridrikoa eta bakterizi-dak besteak beste. Printzipioz ehuneko txikiak erabiltzen dira,

baina ur kantitate handiak behar direnez putzu bakoitzean -Esta-tu Batuetan 9000 eta 29000 ur tona bataz besteko- lur azpian sartzen diren osagaien kantita-teak asko dira. SHESAk esanda-koaren arabera, Enara 1 putzu esploratorioan 31 250m3 ur, 1 120 tona hare, 57 m3 azido klo-ridriko eta 15.6 m3 bakterizida beharko dira. Aurkarien ustez, segurtasun aldetik ez dago ber-me askorik eta osagai horiek gi-zaki eta animaliek kontsumitzen duten uretan bukatu dezakete. Estatu Batuetako Cornell Uni-versityk 2012an egindako txos-tenean frackinga abereek zein bere jabeek zituzten gaitzekin lotu zituen, adibidez. Horretaz gain, ura nondik atera behar den galdera behin eta be-rriro errepikatu dute. Fracking ez Araba plataformaren kalku-luen arabera, 62.000.000.000 litro ur beharko dira Gran Ena-ra baimenak aurreikusi dituen 2000 putzuak ustiatzeko. Ur kantitate horiek mugitze-ko kamioi asko behar dira, eta errepide eta azpiegituretan kalte handiak eragiten dituzte, ez bai-taude prestaturik. Gainera, ka-mioi horiek izan ditzaketen is-tripuak oso larriak izan daitez-ke, osagai kimikoak garraiatzen baitituzte. Uraren aldetik, haustura hidrau-likoaren kritikoek azpimarratzen duten beste kontua bat azalera-tzen den ur kutsatuarekin zer gertatzen den da. Tratatzeko instalaziorik ez baitago, eta ho-rien eraikuntzaren erantzukizu-na ez dago argi.

Haustura hidraulikoa egiteko lur azpian osagai kimikoekin nahasten den ura sartzen da. Aurkarien kezka gehienak ura eta osasunari daude lotuta.

Page 10: 2013 Egunkaria 2 Alea

Aiaraldea /// 2013ko Urriak 17 /// 2.ALEA 10

Urriaren 27an ospatuko dute Orozkon hamahirugarren Gaztain eguna. Supelaur elkarteak antola-tuta, basoetako ondare etnografi -koa ezagutzeko parada(1) izango da. Ibilaldia 10:00etan aterako da Zu-biaur plazatik. Jose Anjel Aramen-di antolatzailearen hitzetan bideak 7-8 kilometroko luzera du, “eta pai-saia oso politak”. Azken urteetan, goizean zehar, herriko historia eta ondareak ezagutzeko txangoa(2) egiten dute. Eguerdian, aldiz, he-rri bazkaria. Arratsaldea, trikitilari, txistulari eta bertsolariekin lagun-duta igarotzen dute.

Duela hamar urte erabaki zuten Gaztainaren ibilbidea osatzea. Bi-dea garbitu, markatu eta ezagu-tarazteko larunbatero 6-8 lagun aritu dira bertaratzen. “Azken as-moa eskuorri txukun bat egin, bi-dea markatu, planoak osatu eta bi-dea zabaltzea da. Orozkoko museo zein nekazal etxeetan ere utziko di-tugu. Edozeinek, edonoiz ezagutze-ko aukera izan dezan”. Era horretan nahi dute ikasle zein herritarrek ba-soa beste era batera ikustea: “He-men jendea basoetan eta basotik bizi zen”.

Proposatutako bideak kirikiñau-seak, errotak eta teileriak batzen ditu. “Ur jauzi polit bat ere bada. 15-20 metroko altuera du. Horiek Orozkoko toki sekretuak dira, os-tonduta (3) daudenak”, dio. Orain

arte, oso harrera ona izan du Gaz-tain egunak: “Eguraldiaren arabe-ra kopurua aldatu egiten da, baina 700-800 lagun ere batu izan gara”.

Mendeetan zehar, garrantzitsuGaztainondoek, eskualdeko his-

toriaren zati handi bat markatu dute. Orozkon, esaterako, kirikiñau-se deitzen diote. Aiaran, aldiz, gor-tina. Aramendiren esanetan, Oroz-kon eta Baranbion daude inguruan katalogatuta dituzten kirikiñause-rik handienak: “Batzuk oso handiak dira, 7-8 metrokoak ere badaude. Asturiaseko batzuentzat zezen pla-za bat da”. Enrike Ibabe adituaren iritziz, bigarren errepublikararte

-1930- oso garrantzitsua zen. Ge-rra osteko goseteetan asko eragin du: “Ez bakarrik jateko. Sua pizte-ko egur gisa, azala, elikagaia… asko saldu da”. Aramendik dioenez, ho-rrek, gaztainaren inguruan kultu-ra bat bazela erakusten du horrek: ikatza egiteko negozioa, oholak…

Euskal mitologian ere utzi du arrastorik. Horren adibide da, Mar-tintxu eta jentilen istorioa. Izan ere, euskaldunek ez omen zekiten jenti-lek erreminta sortzea nola lortu zu-ten: “Kondairak (4) dio Martin jenti-lengana joan zela haren osabak ze-rra bat zuela esanez. Kontxo! Or-duan konturatu da gaztainak zer-tarako balio duen! erantzun zion jentilak. Ez, baina konturatuko da! esanez agurtu zuen Martintxok”.

Aiaraldea, ondaretan aberatsOrozko inguruetan 25 errota

ezagutu dituela dio Aramandik. “Hemendik 20 urtera jaiotzen den ume batek ez du jakingo errota bat zer den ere ez”. Horregatik du ga-rrantzitsutzat ondareen transmi-sioa: “Ondarea kanpora ateratze-ko Gaztain eguna izendatu genuen, berreskuratu eta jendeak gaztaina-ren garrantzia ezagutzeko”.

Hala, Orozkoko ondareen ze-rrendan ditu errotak, burdinolak, teileriak, kareak egiteko karabiak…“Ezkutuan dagoen tolare bat duen baserritxo bat ere bada, sagardo-tegi izandakoa”. Itzina mendian, al-diz, ikatza egiten zen. “Laster Itzi-nara ezingo gara sartu pagoz josi-ko delako. Guk han lau artalde eza-gutu ditugu. Gaur bakarra dago, eta txikia”. Aretako Anuntzibai jauregia, aldiz, Erdi Aroko toki estrategikoe-tako bat zela gogorarazi du: “Gaur egun dorretxea jauzia du, ermita, errota eta burdinola sasiz jantzita egongo dira… Autopistak itsutu zi-tuen”. Kirikiñauseen bideaz harago, ordea, bada ondare gehiago. Are-tatik Orozkorantz joz (5) Torreza-rren dorretxeaz gain, burdinola eta errota bat dago. Olabarri auzoan, berriz, Bizkaiko etxerik handieneta-koa: “Hor ere burdinola txiki bat eta errota zegoen. Arbaizatarrak gerra ostean zentral elektriko bihurtu zu-ten”. Uxuluxen, aldiz, errota, bi bur-dinola txiki eta handi bat: “Bigarren karlistadan ura eramateko 150 me-troko tunela egin zuten eta hor hon-dakinak daude”.

Hiztegia: Parada(1),

aukera /Txangoa(2),, ibi-laldia / Ostonduta (3) , ezkutatuta / Kondaira (4)

, istorioa / Orozkorantz joz (5) , joanez.

_kultura

Kirikiñausien ibilbidean jendea azalpenak entzuten Argazkia: Gartzen Garaio

”Kirikiñause batzuk oso handiak dira, 7-8 metrokoak. Asturiaseko batentzat, zezen plaza”

”Ur jauzi polit bat ere bada. 15-20 metroko altuera du. Orozkoko toki sekretuak dira, ostonduta daudenak””

ERREDAKZIOA I I Izar Mendiguren Cosgaya

InmaRoiz IDAZLLEA

_Kamerinoa

Hori dena ere bada Manuela

Sarritan pentsatzen dut eleberri hau jaio bai-no askoz lehenago hasi nintzela idazten, beste

batzuk bizi zirenean barru-ba-rruan naraman Aiarako lur ho-netan. Haiek gugan utzi zuten arrastoa, euren egiteko mo-duak, amets eta asmoak. Sor-tu nintzenean hori guztia neka-rren aldean: haran eta base-rrietako antzinako historia, ber-tokoek landutako lur heze eta emankorraren historia. Berto-ko harrotasunaz eta berbetaz beterik nentorren. Haiek denek, euren bizitzek, euren hildakoek, zereginek, modu eta sentimen-duek nire oraina iraganarekin uztartuz ulertzen laguntzen di-dan kontakizuna betetzen dute. Munduaren memoria deritzon horrekin zerikusia duen zer-bait da.

Sarritan uste dut haien gra-fia dela lerro hauetan azalerat-zen dena; nirearekin apaindua, jakina. Manuela idazten nenbi-lela antzinako doinuak entzun ditut, pilota baten soinua eli-zako horman jotzean. Dastatu dut gaurko ardoek –zorionez- ia guztiz galdu duten txako-lin zaharraren mingotsa. Berri-tu egin ditut hil arte harria be-zain gogor zirauen emakume horren pasioak, hiru urte luzez artxibo eta paper-apurretan “gu” haiekin topo egitera eka-rri nauten familia-loturak bila-tuz. Munduaren beste puntara emigratu ahal zuten zorioneko horiek joaten ziren lekura joan naiz eta aurkitu dut leku bat non gure abizenek, hiri baten muina osatzen zuten: Nueva Españako San Miguel el Grande hiria. Eta han izan nuen hango seme-alabek herria askatzen izandako ibilera eta borroken berri. Hori dena ere bada Ma-nuela.

Gaztainak, historiaren fruituUrriaren 27an ospatuko dute Orozkon Gaztain Eguna. 10:00etan Zubiaur enparantzatik abiatuta “Kirikiñausien ibil-bidea” egingo dute. Besteak beste, inguruko basoetako errotetan, gaztainondoetan eta burdinoletan gordetako Historia ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Jose Anjel AramendiSupelaur elkarteko kidea

“Azken asmoa eskuorri txukun bat egin, bidea markatu, planoak osatu eta Kirikiñausien bidea zabaltzea da”

Page 11: 2013 Egunkaria 2 Alea

11 2.ALEA /// 2013ko Urriak 17 /// Aiaraldea

Asteburu honetan nazioarteko ospea eta eskarmentu handiko ar-gazkilari bartzelonarra izango da Aiaraldean, Tino Soriano. Argazki-lariak National Geographic Chan-nelerako hiru dokumental egin eta Unescoren Humanity Photo Award, Mexikoko Lente de Plata eta World Press Photo saria jaso ditu, besteak

beste. Black Kamera argazki esko-lak antolatu du tailerra eta urriaren 19 eta 20an izango da Arespaldi-tzako Adram Dram Kulturgunean.

Tinorekin tailerra egiteko ideia duela sei hilabete inguru sortu zen, Gasteizen bidaia - argazkigintzaren inguruan egindako saio batek izan-dako erantzuna ikusi eta gero. Ber-

taratu zirenak gehiago entzuteko gogoz geratu ziren eta Josu Zaldi-barrek ikastaroa Aiaran egitea pro-posatu zion Tinori.

Tailerrak “Argazki erreportajea: Estiloa eta begirada” du izena eta Tinok azaldu duenez denentza-ko ikastaroa da, ez dira ezagupen handiak behar, ez baita oso tailer teknikoa.

Argazkilariak nabarmendu due-nez, ez da trukoak ikasteko ikasta-roa izango, argazkiak hobeto ate-ra eta ondo pasatzeko saioa bai-zik. Bere iritziz, edozerekin, telefono mugikorrekin ere, argazki onak ate-ra daitezke gauzak argi izanez gero.

Tailerrean argazkilariaren begi-radaren ingurukoak jorratuko dira batez ere. Egungo argazki-kaze-taritza, argazkilaritzaz bizitzea-ren erronka, irudi aukeraketa nola egin eta argazki edizioa ere mintza-gai izango dira.

Hitzaldi irekiaIkastarora Aiaraldeko eta Eus-

kal Herriko jendea bakarrik ez, Ti-nori entzuteko aukera galdu nahi izan ez duten pertsonak ere eto-rriko dira Bartzelona, Kantabria edo Aragoitik.

Tokirik ez dago tailerrean, 20 le-kuak deialdia ireki eta berehala bete baiziren. Hala ere, ostiralean, urriak 18, argazkilariak publiko guztiari za-baldutako hitzaldi irekia emango du. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da Arespalditzako Adram Dram Kulturgunean.

+ info: Aiaraldea Irratian Josu Zaldibarri egindako elkarrizketa

_kultura

Tino Soriano National Geographic-eko argazkilaria, Aiaran

Tino Sorianok National Geographic-erako ateratako irudia Argazkia: Tino Soriano

ERREDAKZIOA I I Lucia Martin

Txemi Llanok argazki erakusketa Gasteizko Artium plazan ikusgai

Txemi Llano argazkilari aiara-rraren lanak Gasteizko Artium museoaren plazan ikusteko auke-ra dago urriaren 12 geroztik.

Erakusketak “Ciclistas urba-nos” izena du. Erakusketan ager-tzen diren txirrindulariak Jose Mi-guelek bere bidean aurkitutako pertsonak dira, desplazamendu jasangarriaren bidean ibiltzen di-renak, hain zuzen.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko sarre-rak, Aiaraldean salgai

Urrian hasi zen Euskal Herriko Bertsolarien Txapelketa nagusia. Abenduak 15ean izango da fi nala, Barakaldoko BECen. Finaleko sa-rrerak dagoeneko salgai jarri ditu Bertsozale Elkarteak Amurrioko Txokogorri eta Laudioko Arraño-pe tabernetan. Sarrera arruntak 30 euroko prezioa du. Bazkideek, aldiz, 21 eurotan eskuratu ahal-ko dituzte.

MUSIKALA PANDILLA VOLADORAArkaitz San Jose.

“Muchachito, Canijo, Toma-sito, Lichis eta Albert Pla han-dia dira “La Pandilla Voladora... Amorrawtu gaitzakete”

_kultur leihoa WEB-GUNEAN KULTUR PROPOSAMEN GEHIAGO IRAKURGAI ETA ENTZUNGAI www.aiaraldea.com/proposamenak

ZINEMALAS BRUJAS DE ZUGARRAMURDITxetxu Urkijo.

“Gidoia esaldi indartsu eta ondo idatziez josita dago.

Honela ezinezkoa da lan duin bat ez borobiltzea..”

MATEOPagazaurtunduaIRAKASLEA

_Lurpetik

Amerikara joan nintzen...

Tomas Zubiaur albaitari laudioarra Mexikoko Pancho Villaren ejer-zito iraultzailean ibili zen gora eta behera, horren berri jakitun gaude. Aldiz, bere emigraziorako arrazoiak ez dira hain ezagunak gure ar-tean. Ahoz aho entzundakoa zuenganatzeko asmoz, hara hor istorio-txoa.

Gaur egungo Nerbioi kalean Urkixo (Urquijo) markesaren estatua zegoen kokatua garai haietan. Gau baten estatua horren burua moz-tu eta Nerbio ibaira bota omen zuen gure ekintzaileak. Markesak ho-rren berri izan bezain pronto neurriko erantzuna emateko prest ager-tu ziren. Tomasi, beldurraren beldurrez, Laudiotik emigratzea otu zi-tzaion bere larrua uhalak bihurtu baino lehen.

Denbora laburrean, Kubarako prestatu eta itsasontziratu zen. Ir-lan bertan nahi zuena topatu ez, eta, ondoren kontinenteko Mexikora egin zuen jauzi. Han Pancho Villaren bila joan eta aurkitzerakoan ha-ren partidako zaldien osasunaz ardura hartu zuen albaitari lana ede-rra eginez.

Bueltako bidaia ere egin omen zuen. Berean egonik gauza bera egingo zenuke zuk, irakurle xaloa?

AUDIO ALBISTEA: Aimara antzerki taldearen Amateur erakustaldia. Elisabeth Andari egindako elkarrizketa Aiaraldea Irratian.

MUSIKAREN TXOKOA: “Born#1” musika taldeari egindako bideo elkarrizketa. Taldearen sorrera, orainaldia eta etorkziuneko erronkak azaldu dituzte Ikus gure web orrian

Page 12: 2013 Egunkaria 2 Alea

Aiaraldea /// 2013ko Urriak 17 /// 2.ALEA 12

ELI PINEDO Bera-Bera eskuba-loi taldeko jokalaria da. Gizonekin alderatuz emakumeak bigarren lerroan dauden arren, pixkanaka berdintasuna lortzea espero du.

Nola hasi du liga Bera-Berak? Egia esan, uste genuen baino

askoz hobeto hasi gara. Ligako partida guztiak irabazi ditugu, eta horrela jarraitu nahi dogu. Hala ere partiduz partidu joan behar gara, liga luzea da eta.

Talde gisa, zein helburu jarri diozue denboraldiari?

Gure helburu nagusia Liga eta Kopa irabaztea izan behar da.

Aurten ere Txapeldu-nen Ligan parte hartuko dugu, baina oso zaila izango da honetan mantentzea, hala ere disfrutatu egingo dugu seguru eta asko ikasi-ko dugu txapelketa honetaz.

Eta per-tsonalki?

Bera Bera taldearekin hel-buru hauek lortzea noski.

Eta, gero, selek-zioarekin aben-duan ospatuko den Mundialean sailkapen on bat lortzea es-pero dut.

Espainiako eskubaloi selekzio-ko kide ere bazara. Hautatua iza-tean zer sentitzen da?

Ilusio handia egiten dit hauta-tua izaten naizen bakoitzean.

Selekzioan jokatzen dudan ba-koitzean asko disfrutatzen dut eta.

Joko olinpikoetan brontzezko domina lortu zenuten. Nola bizi du batek hori? Nolako esperien-tzia izan zen?

Esperientzia izugarria izan zen, inoiz ahaztuko ez dudana.

Nire ametsa errealitate bihurtu zen Joko Olinpikoe-

tara joateko sailka-tu ginenean,

baina han bertan egon-da domi-nare-

kin buel-tatzea si-neste-zina

izan zen guztion-

tzako. Inoiz bizi dudan

esperientziarik poli-tena izan zen inolako zalantza-rik gabe.

Patri Pinedo ahizpa, taldekide eta aurkari izan duzu. Zer izan da zuretzat?

Patri dena izan da -eta da- ni-retzat. Ahizpa, kidea, laguna... ezin dot imajinatu nire bizitza Pa-tri barik.

Gehien ezagutzen nauen per-tsona da, maila handiko jokalaria izan da eta orain euskara irakasle aparta da. Nere bizitzako pertso-narik garrantzitsuena da.

Emakume izatea kirolari pro-fesionalen munduan zer da aban-taila ala oztopoa?

Gauzak hobetzen doaz gizar-tean emakume kirolarekin.

Egia da oraindik bigarren lerro batean gaudela gizonekin konpa-ratuz, baina pixkanaka pixkanaka berdintasuna lortzea espero dut.

Abantaila baino, emaku-me izatea pribilegio bat

dela pentsatzen dut, falta dena jende guz-tia honetaz kontura-tzea da.

Urte batzuk barru, nola gustatuko litzai-

zuke ikustea profesio-nalki zure burua?

Egia esan ez da-kit zertan egingo doten lan esku-baloiarekin bu-katzean.

Pedagogian lizentzia-tua naiz eta hezkuntzaren mun-dua beti gustatu zait. Telebistan lan egitea ere gustatuko litzaida-ke, beti ere kirolaren arloan bal-din bada, noski.

ESKUBALOIA

“Gure helburu nagusia liga eta kopa irabaztea izan behar da”ELI PINEDO (Amurrio, 1981) Bera-Bera taldeko jokalaria da. Espainiako Selekzioarekin Joko olinpikoetanbrontzezko domina lortu zuen. Emakume eta kirolari izatea abantaila baino pribilegiotzat du, “falta dena jende guztia honetaz konturatzea da”.

_kirola

ERREDAKZIOA I Markel Iturrizar Eskualde eta inguruko korrika-

lariak batu zituen igande goizez Arrankudiaga-Zolloko II. Trail las-terketak. Eguraldi ederrak eta ki-rola egiteko gogoak, giro bikaina zabaldu zuen herrian. Nagusien lasterketa, goizeko 11:30ean hasi zen eta emakume eta gizonek har-tu zuten parte.

Hala ere, hori ez zen goizean egin zen lasterketa bakarra, umeentza-ko Kross txikia izan zen ere eta. 0-5 urteko umeek 500 metro inguru-ko lasterketa korritu zuten, 6-10 urte bitarteko umeek 700 metro inguruko lasterketa eta 11-15 urte-ko umeek 1200 metro inguruko bi-dea egin zuten.

Parte hartzeari dagokionez na-gusien lasterketak marka hautsi zuen. Izan ere, 230 korrikalari bai-no gehiagok hartu zuten parte 11 Ki-lometro luze eta 1005 metro mal-da metatua dituen ibilbidean.

Ibilbideak Arrankudiaga eta Zo-lloko zenbait auzo eta baso zehar-katzen zituen, abiapuntua eta hel-muga Arrankudiagako plaza zuela. Zirkuituak asfalto zein mendi pis-tak aldizkatzen ditu.

Lasterketa hastearekin bate-ra, Javi Olabarria orozkoarra jarri zen buruan erritmoa markatuz. Zollon 7. kilometro inguruan jarri-ta zegoen hornidura puntuan mi-nutu bateko tartea ateratzen zien atzetik zetorren taldetxoari. Hel-mugan, minutu eta erdiko tartea atera zion 2. sailkatuari, Amurrio Trail taldeko Jon Lozanori. Irabaz-leak 43 minutu eta 44 segunduko marka egin zuen, orainarteko erre-korra hautsiz.

Nesken kategorian, aldiz, San-dra Sevillano izan zen garaile, 53 minutu eta 38 segundotan bete zuen ibilbidea. Atzetik, minutu ba-teko tartean Naia Gartzia, Montse Vázquez eta Raffaella Ciavola sar-tu ziren.

Arrankudiagatarren artean az-karrena Aritz Leturiaga izan zen.

ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren Cosgaya

Sevillano etaOlabarria garaile igandeko proban

TRAIL LASTERKETA:

a dogu. Hala

duz partidu joan behar gara, liga luzea da eta.

Talde gisa, zein helburu jarri diozue denboraldiari?

Gure helburu nagusia Liga eta Kopa irabaztea izan behar da.

Aurten ere Txapeldu-nen Ligan parte hartuko dugu, baina oso zaila izango da honetan mantentzea, hala ere disfrutatu egingo duguseguru etaasko ikasi-ko dugu txapelketahonetaz.

Eta per-tsonalki?

Bera Bera taldearekin hel-buru hauek lortzea noski.

Eta, gero, selek-zioarekin aben-duan ospatuko den Mundialean ailkapen on at lortzea es-ro dut.

Joko olinpikoetan brontzezkodomina lortu zenuten. Nola bizidu batek hori? Nolako esperien-tzia izan zen?

Esperientzia izugarria izan zen, inoiz ahaztuko ez dudana.

Nire ametsa errealitate bihurtu zen Joko Olinpikoe-

tara joateko sailka-tu ginenean,

baina hanbertan egon-da domi-nare-

kin buel-tatzea si-neste-zina

izan zen guztion-

tzako. Inoiz bizi dudan

esperientzia iktena izan zeik

izana

Efesiotaila

Gautean e

Egiabateanratuz, baberdintas

Abame

df

t

nolzuke

nalki zEgkidobk

Pedagtua naiz eta hd

”Nire ametsa errealitate bihurtu zen Joko Olinpikoetara joateko sailkatu ginenean”

KONTRATATUPUBLIZITATEAAIARALDEA EGUNKARIANEDO WEB-GUNEAN

[email protected]

kontsultatu tarifak eta eskatu aurrekontua

Page 13: 2013 Egunkaria 2 Alea

13 2.ALEA /// 2013ko Urriak 17 /// Aiaraldea

Gaizka Barañano “Txapel” KORRIKALARIA

_Helmugari so

Kirol gutxituak

Jende gutxik nahi du kirol gutxituak de-sagertzea. Bai-na, nork egiten du zeo-

zer hau ez gertatzeko?Lau urtero, Joko Olinpikoe-

kin batera oroitzen gara fut-bola izan ezik, saskiba-loia, txirrindularitza, esku pi-lota, arrauna, Formu-la 1, tenisa, eta beste ki-rol asko ere badaudela.

Kirol hauek administra-zioen aldetik diru laguntza irrigarriak jasotzen dituz-te eta hauek dira laguntza benetan behar dituztenak.

Badira gure artean kirola-ri oso onak. Ez bakarrik Eus-kal Herrian, baita Aiara es-kualdean ere. Eta, hur-bil egon arren,guztiz ezeza-gunak dira.

Javier Ruiz de Larrinaga (Zi-klokrossa), Eli eta Patri Pine-do (eskubaloia), Julian Sanz (ultracicling), Fernando Egui-luz(BTT), Ibai Ruiz (Kick-bo-xing), Olga Artiñano (Soka-tira)... Bakoitza bere kirole-tako kirolari onenen mai-lan dago.

Gutxienen kirol horieta-ko askok beste kirolek bai-no sakrifizio, diziplina eta ar-dura askoz gehiago eska-tzen dute.

Kirolari hauek, gainera, en-trenatu baino lehen, edo en-trenatu eta gero, lan egite-ra joan behar dute.

Egununeroko lan guz-tia, ez dute diruagatik edo os-peagatik egiten. Kirolare-kiko zaletasunagatik egi-ten dute.

TXIRRINDULARITZA: Urriak 27an egingo dute XVI.alforjadun bizikleta martxa Amurrion

Alforjadun bizikleta martxa egingo dute datorren igandean Amurrion. Ibilbideak 40 kilome-troko luzera izango du. Amu-rrion hasi eta amaituko da. Tar-tean, ordea, Luiaondo, Laudio, Areta, Orozko, Ibarra, Bergan-za eta Lezama zeharkatuko ditu. Izen emateak 40 euro balio du.

BTT: Fernando Egiluzurduñarrak munduko suhiltzaileen proban lehen postua lortu du

Fernando Egiluz urduñarrak Munduko suhiltzaileen txapelke-tako BTT txirrindularitza modali-tatean txapeldun izatea lortu du. Lehen postua BTT eta erlojupeko frogetan eskuratu du. Kirol pro-ban munduko 140 pertsonek par-te hartu zuten. Egun, Egiluzek,Bil-boko suhiltzaile gisa egiten du lan.

ARETO FUTBOLA: Babiloniak 3-4 garaitu du Izarobe futbol taldea Amurrioko bigarren derbian

Pasa den asteburuan Babilonia areto futbol taldeak, 3-4 iraba-zi zuen Izarobe. Ondorioz, Izaro-be laugarren postuan kokatu da. Uxoa talde laudioarra zortziga-rren dago, eta Babilonia hamar-garren postuan.

Partidaren bideolaburpena sa-rean eskegi du Izarobek.

_kirola

AIARALDEA IRRATIANIRRATSAIO BATEGIN NAHI DUZUEUSKARAZ?

Jar zaitez harremanetan [email protected] Ordutegia: 07:00-23:00

(ASTEBURUAK 08:00-24:00)Bañuetaibar 601470 AMURRIO (Araba)

Razioak, gosariak,afariak, giro eta musika ona...

Geraxane Ussia korrikalariak uz-tailaren bukaeran lorpen pertsonal handia erdietsi zuen: Alcobendasen jokatutako Espainiako Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen 400 metroko kategorian.

Hala ere, kirolari laudioarrak ez zuen batere argi atletismoaren munduan jarraitzeko aukerarik izango zuen. Izan ere, 2013/2014 denboraldian ez du babeslerik lor-tu. Hala eta guztiz ere, ez dio kiro-la egiteari utziko eta bere kabuz or-

dainduko ditu atletismoa praktika-tzeak eragiten dizkion gastuak. Has-teko, Durangora joan behar du as-tean zehar egunero entrenatzera eta bestalde lehiaketek sortutako gastuak daude.

Gastuak beregainAbuztuan egindako elkarrizketan

gastuak gehiegi izango zirela uste zuen baina orain, lanean dagoenez iritzia aldatu eta berak aurre egi-tea erabaki du. Ez zaio erraza egin,

ordea. “Uda osoan zehar pentsatu dut zer egin behar nuen”, adierazi du Ussiak.

Nahiz eta bitartekoak murriztu helburu berdinak ditu, bere marka pertsonalak eta sailkapenak ho-betzea. 2013an hainbat sari lortu ditu: 400 metroko urrezko domi-na lortu du Euskadiko Txapelketan eta 200 metroko bigarren postua eskuratu du.

Horri esker Espainiako Txapel-ketan aritu da eta udan brontzez-ko domina eraman zuen etxera 400

metroko kategorian. Pozik egote-ko arrazoia da hori, domina ez ezik marka pertsonal berria lortu bai-zuen: “54,73 segundo egin nituen eta ez nuen uste 55 segundotik jai-tsiko nintzenik”

Emakumeak sasoi beteanEskualdeko emakumeek moda-

litate ezberdinetan kalitate handia erakutsi dute behin baino gehiago-tan.

Garazi Larrakoetxea arakalda-rrak altuera jauziko probaren zila-rrezko domina eskuratu zuen uztai-lean Castellonen lehiatutako Espai-niako Junior Txapelketan. 1,67 mar-kaz baliatu zen txapeldunorde pos-tua lortzeko. Hala ere, Garazi ez zen guztiz pozik geratu, marka hobea-goa egitea espero baitzuen.

Antequeran martxoa aldera lehiatutako Pista Estaliko Espainia-ko Junior Txapelketan eta Grano-llersen ekainean jokatutako Espai-niako Gazte Txapelketan 1,68 mar-ka erdietsi zuen, proba bietan zila-rra eskuratuz. Orain erronka berri baten aurrean dago, Ohorezko mai-lan egongo baita Bidezabal Kluba-ren baitan.

Onditz Iturbe laudioarrak ere ibil-bide oparoa du. Horregatik Laudio Atletismo Kluba uzteko aukera izan du eta Santutxura Klubera joan da. Onditzek promesa kategoriako ze-lai arteko Euskadiko txapelduna da. Ez da hori bere esku dagoen txapela bakarra, Oropesa de Maren antola-tutako zelai arteko kluben lehiake-tako irabazlea bera izan baita. Zen-tzu berean, Castellonen jokatuta-ko kluben arteko Europako kopako txapeldun ordea ere bada.

ATLETISMOA: Geraxane Ussiak babesle gabe jarraituko du lehian

Geraxane Ussia korrikalariak domina ugari eskuratu ditu atletismoko maila ezberdinetan Argazkia: Geraxane Ussia

ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru

Page 14: 2013 Egunkaria 2 Alea

Aiaraldea /// 2013ko Urriak 17 /// 2.ALEA 14

_Herriko plaza_agurrak

Unai Lado

Zorionak Unai! 6 urte bete ditu gure txikiak.

Ondo pasa zure egunean! Zure lehengusinak.

Ziortza Orueta

Urriaren 13an 26 urte bete zi-tuen gure etxeko neska polit, atse-gin, maitakor ta jatorra. Zorionak zarena zarelako!Etxekoak.

Eneko Eguren

ZORIONAK ENE PREXIOXIN!Urriaren 27a zure eguna! Maite zaitugu!35 muxu erraldoi zuretzako nire bihotz eta barrenetik!Manex eta Irantzu!

@_BIDALI ZUREA!

Idatzi zure mezua eta bidali argazkia [email protected] helbidera

_botikak _merkatu txikiaALOKAIRUANPISUA GASTEIZENSan Ignacio de Loyola kalean60 metro karratu.2 logela550 €[email protected]

SALGAIGURPILDUN AULKIAElektrikoaegoera onean1.500 € (negoziagarria)685723960 (Laudio)

MOTOALTZURRA SALGAIHonda markakoa, 6,5 cvKutxillak % 90eanBi abiaduratako martxak aurreraeta bat atzera616256632

METRONOMOAWITTNER PiccoloEgoroera onean, jatorrizko kutxarekin.Prezioa 15 eurofacebook.com/comprameloenurduna

BIDEOKAMERAHANDYCAM DVD203EEgoera onean, zaindua(5 orduko erabilpena)Osagarriak barnePrezioa negoziagarria: 200 eurofacebook.com/comprameloenurduna

PLATAFORMA BIBRAKORRAVIBROMAX YV20. 150 W-TAKO 2 motoreEgoera onean, salgai leku faltagatikJatorrizko prezioa 1200 euroPrezioa: 500 euroEtxera eramateko prest nago.facebook.com/comprameloenurduna

Karrantza (Bizkaia)5 hilabeteko bildotsaLatza eta beltza. Arra. Prezioa ez dago finkatuta. 665754313

DOANTXAKUR JAIO BERRIAKEuskal Artzain Txakurra eta Collie arraza-gurutzaketa duen txakur eme baten kumeak Irudiak jasotzeko aukera [email protected]

UMEAK ERAMATEKO MOTXILADurango (Bizkaia)Prezioa: 50 €Red castle sport umeak eramateko motxila [email protected]

LANESKAINTZAKUMEA ZAINTZEKO PERTSONAIurretan pertsona bat behar da, goizetan umea haurtzaindegira

eramateko, eta gaixo dagoenean zaintzeko.659-15 08 50

TXISTU IRAKASLEA.Aramaio (Araba)Datorren ikasturterako605-74 80 87 / 945-44 54 84

LAN BILAESKOLA PARTIKULARRAKDurangaldeaEkonomian lizentziatutaMasterduna. EGA eta First.635-74 67 98

BILAFRANTSESAFrantsesa praktikatu nahiko nuke.Astean behin edo bitanArratsaldez eta Laudion.65 67 65 811

ZERBAITEN BILA BAZAUDE EDO ZERBAIT ESKAINTZEN BADUZU, HONA HEMEN ZURE TXOKOA:[email protected]: 94 656 85 54WhatsApp: 688 848 152

URRIAK 17Laudio: EGUIA (Zumalakarregi 13)Amurrio: PEREDA (Landako)

URRIAK 18Laudio: MENOYO (Ugarte)Arespalditza: CACERES (Udaletxe 19) [*19:45-21:00 Amurrio: PEREDA]

URRIAK 19Laudio: AIS (Gasteiz kalea 2)Arespalditza: CACERES (Udaletxe 19)

URRIAK 20Laudio: AIS (Gasteiz kalea 2)Arespalditza: CACERES (Udaletxe 19) [*11:00-13:00 Amurrio: PEREDA]

URRIAK 21Laudio: RIVERA (Ibaizabal 1)Amurrio: YARZA (Elexondo 33)

URRIAK 22Laudio: FUERTES (Kamaraka 4)ARTZINIEGA: FERNANDEZ (Encina 6) [*19:45-21:00 Amurrio: YARZA]

URRIAK 23Laudio: EGUIA (Zumalakarregi 13)Urduña: IBARROLA (Foru Plaza 12) [*19:45-21:00 Amurrio: QUIJANO]

URRIAK 24Laudio: MENOYO (Ugarte 5)Amurrio: QUIJANO (Landaburu 7)

URRIAK 25Laudio: SOLAUN (Lamuza 3)Amurrio: HERNANDEZ (Elexondo 11)

URRIAK 26Laudio: FUERTES (Kamaraka 4)Amurrio: HERNANDEZ (Elexondo 11)

URRIAK 27:Laudio: FUERTES (Kamaraka 4)Amurrio: HERNANDEZ (Elexondo 11)

URRIAK 28Laudio: AIS (Gasteiz kalea 2)Amurrio: PEREDA (Landako 28)

URRIAK 29Laudio: RIVERA (Ibaizabal 1)Arespalditza: CACERES (Udaletxe 19) [*19:45-21:00 Amurrio: HERNANDEZ]

URRIAK 30Laudio: FUERTES (Ardantzazar 9)Amurrio: YARZA (Elexondo 33)

GUARDIAKO FARMAZIAK: 2.500 biztanleetatik beherako udalerriek ez dute guardiarik egiten.

Page 15: 2013 Egunkaria 2 Alea

15 2.ALEA /// 2013ko Urriak 17 /// Aiaraldea

10.17OSTEGUNA16:00 AMURRIOHITZALDIANagusien zaintzaKultur etxean

18:00 ARTZINIEGAHITZALDIAUdalaren erantzuna indarkeria matxistariMuseo etnografikoan

10.18OSTIRALA12:00 AMURRIO MOBILIZAZIOAKider enpresak deituta Juan Urrutia plazan

18:30 LUIAONDOAURKEZPENABerbalagunak Gizarte etxean

20:00 LAUDIOKONTZERTUAMelmak, Beruna etaAkhbanDrumgorri Aretoan

19:30 ARESPALDITZAHITZALDIATino Soriano argazkilaria Udaletxeko aretoan

19:00 LAUDIO KONTZERTUAKantautoreen maratoia Gaztetxean

19:30 OROZKO HITZALDIAIrakeko kurduak: bizitza bazterbideanOrozkoko museoan

10.19LARUNBATA

09:00 LAUDIOMOBILIZAZIOASanta Luziara martxa Herriko plazatik

20:00 AMURRIOANTZERKIA“Escrito en la piedra: Cami-lle Claudel”Amurrio Antzokian

12:00 OROZKOAURKEZPENAÑau-ren aurkezpenaGaztetxean

11:00 AMURRIOMIKOLOGIA ASTEATabernetan pintxo lehiaketaHerrian zehar

09:30 ARAKALDOAUZOLANAIbaiaren garbiketaUsilarran

10.20IGANDEA

08:00 LAUDIOIBILALDIAOxigenoa euskarari: Urkio-lara mendi irteeraBus geltokitik

09:15 AIARALDEANAFARROA OINEZ09:15 Urduñatik09:30 Amurriotik09:45 LaudiotikAutobusa. Itzulera 18:00etan

11:00 AMURRIOMIKOLOGIA ASTEATabernetan pintxo lehiaketaHerrian zehar

13:00 LAUDIOKONTZERTUAMusica AntiquaLamuza Elizan

19:00 LAUDIOKONTZERTUALaudioko Musika Done Pedro Elizan

10.22ASTEARTEA11:00 LAUDIOHITZALDIAAtzerritar araudiaErabilera Anitzeko Udal Aretoan

20:00 URDUÑABERBALAGUNDantza taldearenaurkezpenaLanbide Heziketan

10.23ASTEAZKENA11:00 LAUDIOVII. AZOKA SOLIDARIOAArabako GKEek antolatutaHerriko Plazan

16:30 LAUDIOIKASTAROAEmozioen adierazpenaKultura Etxean

18:00 LAUDIOIKASTAROASexualitatea eta tupper sexKultura Etxean

19:00 ARESPALDITZAHITZALDIAEmakumeen ordezkaritza Arabako KontzejuetanUdaletxean

10.25OSTIRALA18:30 URDUÑAHITZALDIAVallecaseko gazteriaGaztetxean

20:00 URDUÑAKONTZERTUABood boys, Nucleo Terco, Habemus papam, A gan-txo y kutxilloGaztetxean

10.26LARUNBATA08:30 LAUDIOMENDI IBILALDIAOtxandio-MotxotegiBus geltokitik

20:00 AMURRIOANTZERKIA“Esta noche no estoy para nadie”Amurrio Antzokian

22:00 LAUDIOKONTZERTUAThe pushermen, Nuevo con diez eta Born#1Gaztetxean

14:30 AMURRIOALDAMAKO JAIAKHerri bazkariaAldama auzoan

10.27IGANDEA09:30 OROZKOGAZTAIN EGUNAIbilaldia eta herri bazkariaZubiaur plazatik

12:30 AMURRIOALDAMAKO JAIAKTrikipoteoaAldama auzoan

20:00 LAUDIOKONTZERTUAChickens Call eta DiswarOrbeko etxean

_agenda

OROZKOEUSKAL DANTZA ASTEA UBIXETA DANTZA TALDEAK ANTOLATUTA

10.25. OSTIRALA. 12:00etan“Euskal Jantziak” erakusketa Orozko MuseoanAgintzari Dantza Taldeak antolatuta SARRERA: doan

10.31. OSTEGUNA. 19:00etan.“Zapia nola jarri” hitzaldia Donibane AretoanUbixeta Dantza Taldearen eskutik. SARRERA: doan

10.02. LARUNBATA. 18:30ean. Dantzen alardea eta pintxoak Ubixeta Dantza Taldeak antolatuta. SARRERA: doan

20:00etan. Erromeria eta dantza jantzi baten zozketaUbixeta Dantza Taldearen eskutik. SARRERA: doan

AIARAEUSKARAREN EGUNAK24 ELKARTEAK ETA AIARAKO UDALAK ANTOLATUTA

10.18. OSTIRALA. 19:30eanMarrazki bizidunen kontzertu didaktikoa Luiaondoko gizarte etxeanSARRERA: doan

10.20. IGANDEA. 12:30eanBertsotrikipoteoa ArespalditzatikSARRERA: doan

10.20. IGANDEA. 14:30eanHerri bazkaria Llantenoko eskolanSARRERA: doan

ARAKALDOEUSKARAZ BIZI NAHI DUT EGUNAARAKALDOKO UDALAK ANTOLATUTA

ANTOLAT10.20. IGANDEA. 11:00etanPilota tailerra frontoianSARRERA: doan

10.20. IGANDEA. 16:30eanPilota txapelketaSARRERA: doan

_ikusmiranZINEMA BEREZIAK

_ezin galdu

MIKOLOGIA ASTEA: Datozen hiru asteburuetan Mikologia asteak antolatu dituzte Laudion eta Amurrion. Bi herrietan tabernen pintxo lehiaketa egongo da. Amurrion, larunbatetik aurrera ekingo diote perretxikozaleen asteburuei. Azaroak 3 bitarte, ekitaldi ezberdinen bidez ziza mota ezberdinak ezagutzeko aukera izango da.

BASERRITARREN AZOKAKAIARALDEANOSTEGUNALAUDIO Herriko PlazanDENETARIK

OSTIRALAAMURRIO San Anton plazanDENETARIK

LARUNBATAURDUÑA Hileko 1º larunbataForu plazanOROZKO Herriko PlazanOGIA ETA GAZTA

* Hamabostaldi honetan ez dago Azoka berezirik

_merkatua

_herriko plaza

PREZIO ORIENTAGARRIAKMERKATUETANBARAZKIAKTomatea 3 €/kgLetxuga 0.80-1 €/kgAzelgak 2 €/kgLekak 2 €/kgFrijitzeko piperra 1-1.5 €/kgPipermorroa 6 €/kgKalabaza 2 €/kgKuiatxoa 0.60 €/kgIndabak 8-10 €/kgPorrua 1.50 €/sorta

BESTEAKArrautzak 3 €/dozenaGari ogia 2.30 €/kgIdiazabal gazta 16 €/kg

10:00 OROZKOONDAREA JARDUNALDIAKGoikiriako gangak ikusteko txangoa. Orozkoko museo-tik abiatuko da ibilaldia.

17:00 OROZKOEUSKARAZ BIZI NAHI DUT LASTERKETAUmeen eta helduen lasterketa.

10.18. OSTIRALA “FORMAT”LAUDIOKO LHUI20:00etan

“LA FUENTE DE LAS MUJERES”OKONDO ESKOLA19:30ean / Doan

10.20. IGANDEA “PROMISE LAND”LAUDIOKO LHUI 17:30ean eta 20:00etan/ 2€

“EL LLANERO SOLITARIO”AMURRIO ANTZOKIA17:30ean / 3.60 €.

“CRUCE DE CAMINOS”AMURRIO ANTZOKIA19:30ean / 4.80 €.

10.21. ASTELEHENA.

“CRUCE DE CAMINOS”AMURRIO ANTZOKIA 20:00etan / 4.80 €.

10.26. LARUNBATA. “LA GRAN FAMILIA ESPAÑOLA”LAUDIOKO LHUI17:30ean eta 20:00etan/ 3€

10.27. IGANDEA. “LOS PITUFOS 2”AMURRIO ANTZOKIA17:30ean / 3.60 €.

“EL ULTIMO CONCIERTO”AMURRIO ANTZOKIA : 20:00etan / 4.80 €

10.28. ASTELEHENA. “EL ULTIMO CONCIERTO”AMURRIO ANTZOKIA : 20:00etan / 4.80 €

10.31. OSTEGUNA“LA BICICLETA VERDE”LAUDIOKO LHUI18:30ean / Doan

Page 16: 2013 Egunkaria 2 Alea

Aiaraldea /// 2013ko Urriak 17 /// 2.ALEA 16

Irati MarañonITZULTZAILEA

_Leihotik

Zurekin ez nagoenean malariaz gaixotzen naiz

E z dizut esango goiz usaineko ahotsa duzu-la, ez desertuko erreka naroa zarenik.

Ez dizut esango gazela begiak dituzula, ez zure ilea arratseko haizea baino leunagoa denik.

Ez dizut esango zure gorpu-tzak, loak hartua,duna maga-len sosegua duenik. Zure gor-putza normala da, baina zure-kin ez nagoenean malariaz gai-xotzen naiz.

Horra hor nola definitu zuen amodioa duela mila bat urte bizi izan zen poeta tuareg batek. Sentimenduen misterioa bere gordinean, logikak azaldu ezin duena hitzen bidez adierazia. Li-teraturak ezertarako balio ez duela dioten horiek, beraz, oker daude. Egunerokotasunaren sorgin-gurpiletik atera eta so-segu apur bat ematen digu lite-raturak, aterpea. Harekin ikasi egiten dugu, bidaiatu, hausnar-tu, gozatu… Gutxi dira, beraz, hainbeste aukera eskaintzen dizkiguten tresnak. Bide ba-tez, Sarrionandiaren Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak li-buruan dago harribitxi hori.

_kontra

Yogurinha Borova“Trabestiak beti egon dira, baina euskaraz egiten dutenak gutxi. Ni mundu hori zabaltzen ari naiz”

ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren Esnekiak gogoko ditut da zure

kantu ezagunenetako bat. Esne-kiak bakarrik maite dituzu?

Ez, gauza askoz gehiago. Mu-sika, artea, moda, bidaiatzea, argazkigintza, pertsonak, Laudio, ama, familia…

Zeri dio Yogurinhak alergia?Gezurrei, jende txarrari, ho-

mofobiari, intolerantziari, go-rrotoari…

Gezurren munduan bizi gara, askoz ho-beto geundeke egiarekin aurrera joango bagina.

Bizitzeko beharrezkoa da gezurrak esatea?

Nola-kotasuna-ren arabe-ra. Gehiene-tan nik uste dut ez dela beharrezkoa.

Trabesti bat abesten. Zer-

gatik da jen-dearentzat

ezohi-ko?

Tra-bes-tiak beti

egon dira, baina

euskaraz egiten dutenak nahi-ko gutxi. Ni mundu hori zabaltzen ari naiz, baina ziur nago lehenago trabesti euskaldunak egon direla. Jendea ohitu egin behar da.

Euskara trabestismora eraman duen lehena zara..

Nire gurasoei hitz egiten uzten ez zietelako kantatzen dut eus-karaz. Beti gustatu izan zait izu-garri, ikasi egin nahi nuen, erabi-li. Euskaldunberria naiz, AEKn ikasi eta EGA atera nuen duela 20 urte, errazagoa zenean. Baserri bate-tan bizitzen ere egon nintzen; fa-milia ikaragarri batekin Altzon. Bai eskolan eta bai kalean horri esker ikasi nuen.

Mozorroa beharrezkoa du jen-deak?

Batzutan bai, bestetan ez. Ondo dago mozorratzea nahi duzunean, jolasteko eta beste era batera jo-katzeko bada. Hori bai, beti erres-petuarekin eta ondo. Gauza txa-rrak egiteko mozorratzea nik uste dut nahiko txarto dagoela.

Pertsonatik ala pertsonaitik, nondik du Yogurinhak gehiago?

Hasiera batean pertsonatik, orain pertsonaitik. Las Felini tal-dekoekin hasi nintzen. Trabesti izatea ez da inoiz nire gogoa izan, baina haiek ikustera joan eta haie-kin jolasteko /probatzeko esan zi-daten. Bakoitzak bere pertsonai-ko gauzak barrutik ateratzen zi-tuen. Hasiera nire barrutik sor-tu zen, baina orain aktoreak gara gehiago.

Ispiluaren aurrean nahi duzu-na zara?

Bai, gero eta gehiago. Niri eta edozein pertsonari gertatzen zaio hori, zu izaten saiatu behar zara. Orain geroz eta errazagoa da zu izatea. Lehen aurreiritziak, beldu-rrak, lotsak… zeuden.

Erotik ala erotikotik nondik duzu gehiago?

Bietatik. Nire pertsonaia nahi-ko eroa da, erotikotikoa izaten ere saiatzen da. Pertsona bezala, ona eta alaia izan nahi dut, zoriontsua.

YOGURINHA BOROVA abeslaria (1969, Laudio) Munduko Alabak kantuarekin BAI- SI-YES diska prestatzen dabil. Urriaren 29an aterako du.

Edor

ta M

oren

o

KZIOA I A Izar Mendiguren k gogoko ditut da zure gunenetako bat. Esne-rik maite dituzu?aaaaaaa askoz gehiago. Mu- moda, bidaiatzea, tza, pertsonak,

ma, familia…

Yogurinhak alergia?, jende txarrari, ho-intolerantziari, go-

n munduan skoz ho-deke urrera

gina.

ooa

ak

e-e dut ez dela oa

Trabesti bat abesten. Zer-

gatik da jen-dearentzat

ezohi-ko?

Tra-bes-tiak beti

egon dira, baina