16
Aiaraldeko hamabostekaria 2015 /// Azaroak 5 /// OSTEGUNA 40. zenbakia /// Doan /// www.aiaraldea.eus Iritziak: NORBERTO ALDAITURRIAGA 2. or. RAUL ARZA 6. or. MAIDER IGLESIAS 7. or. LUIS VIL 10.or AKETZA MERINO 11. or MIREN AYESA 16.or aiaraldea TOKIKO MERKATARITZA: 2008an krisi ekonomikoa hasi zenetik hona % 10.7 jaitsi da Aiaraldeko saltoki txikien kopurua, 124 saltoki galdu dira. 6 or. Jendartea Arropari bigarren bizitza bat emateko proiektu ugari eskualdean 7. or. Laudio Errefuxiatu siriarrentzako pisua prestatuko du Udalak 3. or. KALAMUA AIARALDEAN: Eragin handiko ekonomia ikusezina Argazkia: Martijn (Flirck) Azken urteetan handitu egin da eskualdeko liburutegietako mai- legu kopurua. Krisiaren ondorioz jendearen erosmen ahalmena jai- tsi izana izan daiteke horren kau- sa, zenbait liburuzainek iradoki du- tenez. Liburu elektronikoen eta inter- net hedapenak dudatan jarri du li- burutegien etorkizuna. Aiaraldeko liburuzainek, baina, ez dute uste bibliotekak desagertu egingo di- renik, eraldatu egingo direla bai- zik. 6. or. Krisia medio, gora egin du liburutegien erabilerak Aiaraldean Maria Barbero (Urduña, 1987) AZKARRENA MOTO GAINEAN “Emakume batek Moto GP txapelketa irabazten duenean zoragarria izango da” 12. or

Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

Citation preview

Page 1: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

Aiaraldeko hamabostekaria

2015 /// Azaroak 5 ///OSTEGUNA

40. zenbakia ///Doan ///

www.aiaraldea.eus

Iritziak:NORBERTO

ALDAITURRIAGA 2. or.

RAUL ARZA 6. or.

MAIDER IGLESIAS 7. or.

LUIS VIL 10.or

AKETZA MERINO 11. or

MIREN AYESA 16.or

aiaraldea

TOKIKO MERKATARITZA: 2008an krisi ekonomikoa hasi zenetik hona % 10.7 jaitsi da Aiaraldeko saltoki txikien kopurua, 124 saltoki galdu dira. 6 or.

Jendartea Arropari bigarren bizitza bat emateko proiektu ugari eskualdean 7. or.

LaudioErrefuxiatu siriarrentzako pisua prestatuko du Udalak 3. or.

KALAMUA AIARALDEAN: Eragin handiko ekonomia ikusezina

Argazkia: Martijn (Flirck)

Azken urteetan handitu egin da eskualdeko liburutegietako mai-legu kopurua. Krisiaren ondorioz jendearen erosmen ahalmena jai-tsi izana izan daiteke horren kau-sa, zenbait liburuzainek iradoki du-tenez.

Liburu elektronikoen eta inter-net hedapenak dudatan jarri du li-burutegien etorkizuna. Aiaraldeko liburuzainek, baina, ez dute uste bibliotekak desagertu egingo di-renik, eraldatu egingo direla bai-zik. 6. or.

Krisia medio, gora egin du liburutegien erabilerak Aiaraldean

Maria Barbero (Urduña, 1987)AZKARRENA MOTO GAINEAN

“Emakume batek Moto GP txapelketa irabazten duenean zoragarria izango da” 12. or

Page 2: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA 2

_iritzia

NorbertoAldaiturriagaLEGEBILTZARKIDEA

_Leihotik

Kanona

B atzuen arabera, Eus-kadi kapitalisten he-rri bat da. Izan ere, mo-dan dago bere onda-

sunetan bi edo hiru etxebizitza duen pertsona bat kapitalista-tzat hartzea.

Seguru asko, pertsona horrek ondare horren zati gehiena bere bizitzan zehar lan asko egin eta gauza askori uko egin ondoren lortu du. Baina beharrezkoa da etxebizitza horiek Euskadin ego-tea, enpresak eta lanpostuak sortzea sustatu ondoren. Hori bai: etxebizitza hori Euskaditik kanpo baldin badauka, kantita-te bera burtsan inbertitzen badu edo banku bati fidatzen badio, eta horiek paradisu fiskaletako funts putreetan kudeatzen bal-din badituzte, lasai egon daiteke pertsona hori: aurrezle ona da, are gehiago, abertzale ona iza-teaz harro egon daiteke.

Batzuek diote 90.000 eta 100.000 euskaldun inguru, etxeen jabe direnez gero, “abera-tsak” direla eta, ondorioz, euren etxebizitza alokairuan jartzeko jo-mugan daudela, bai eta zerga be-rezi bat ordaintzeko ere: etxebi-zitza hutsen kanona. Kaltetuta-koek eta gainontzeko herritarrek neurriak hartuko dituzte, dagoz-kien erabaki-eremuetan. Aurka-koa demagogo batek edo baldar samarra den batek baino ez luke pentsatuko, agerikoa denez.

Horrek Euskadiri eragingo dio, ezbairik gabe. Gure lurraldetik funts gehiago irtengo dira modu ofizial eta aitortuan, inguruko lu-rralde batzuetara. Berriro ikusi-ko ditugu euskal herritarrak bere aurrezkiak Castron, Ezcarayn, edo Jacako eraikuntzetan inberti-tzen, eta horietako herritar asko, haserre, Euskadin zerga hori ezartzearen aldeko aldarrikape-nak egiten. Bakoitzak atera ditza-la bere ondorioak.

JosefiEtxeko langilea

Badut irakurtzeko ohitura, baina inoiz ez naiz Udal Liburutegira bertaratu. Niri erosoagoa suertatzen zait etxean irakurtzea. Ez dut libururik erosten. Nire semeek asko irakurtzen zutenez euren liburuak ditut nik orain. Etxean dauden liburuak irakurtzen ditut.

OihanPublizista

Bai, gustuko dut irakurtzea. Baina e-booka erabiltzen dut, ez naiz udal-liburutegietara joaten. Lehen bai, ikasteko erabiltzen nuen liburutegia. Gaur egun liburuak formatu elektronikoan irakurtzen ditut. Akziozko eta abenturazko liburuak irakurtzen ditut gehienbat.

IdoiaIkaslea

Batzuetan bai, baina ez dut udal liburutegia erabiltzen. Liburuak irakurtzekotan erosi egiten ditut, edo lagunen batek uzten dizkit. Txikitan gehiago erabiltzen nuen liburutegia, etxerako lanak egitera joaten ginen lagunen artean. Baina gaur egun ez dut erabiltzen.

?_ASTEKO GALDERAZer iruditzen zai-

zu eskualdean eus-kara hutsean argi-taratuko den egun-karia?

Andres Erretiratua

Asko irakurtzen dut, baina ez dut Udal Liburutegia erabiltzen. Liburu bat irakurri nahi baldin badut erosi egiten dut. Historia eta ekonomia liburuak irakur-tzen ditut batez ere, nahikotxo. Liburuak etxean izatea gusta-tzen zait, nahi dudanean kon-tsultatu ahal izateko.

?_GALDERA

Irakurzalea zara? Udal liburutegia erabiltzen duzu?

BIDEOA WEB -GUNEAN

Proposatu zuk ere [email protected] idatzita.

CristinaEraikuntza enpresako langilea

Ez dut Udal Liburutegia erabiltzen, baina ikasten nenbilenean bai. Mota askotako liburuak gustatzen zaizkit. Etxean dauden l iburuak irakurtzen ditut, eta nire izeba liburutegitik liburuak ekartzen ditu eta etxean elkartrukatzen ditugu.

Egunkari hau laguntzen dute:

Argitaratzailea: Aiaraldea Komunikazio Leihoa Tirada: 10.000 ale. Maiztasuna: HamabostekariaLege gordailua: BI-1230-2013 Posta elektronikoa:[email protected]@[email protected]:[email protected]: 688 62 53 94Web-gunea:www.aiaraldea.eusHelbidea:Nerbio Kalea 1, 3. esk. Laudio. Araba. 01400Telefonoak:Tel: 94 656 85 54/688 62 59 00

ERREDAKZIO OHARRA: Aiaraldea Egunkariak ez du bere gain hartzen iritzi artikuluetan, gutunetan zein egindako elkarrizketetan adierazitakoaren erantzukizuna.

JEZ Sistemas FerroviariosArantzar, z/g • LAUDIO (Araba)

Tel.: 946 721 200 // [email protected]

CuadraBusZankueta Poligonoa z/g – Amurrio,

Araba. Tlfnoa: 902 210 215 [email protected]

Uribarri etorbidea 3520500 Arrasate

[email protected]

Graf!k Koop.Telleria 2 01400 Laudio (Araba)

94 672 65 [email protected]

_gutunakErrigora ekimenaSanti Ussia (Errigora ekimena)

Garai honetan ohikoa denez, Nafarroako Erribera eskualdeko ekoizle txikiek sortu edo landutako baratzetako elikagaiez osa-

tuta, aukera paregabea heldu zaigu hegoalde ho-rretan euskarari aupada ederra emateko. Badira 3 urte ERRIGORA izeneko ekimena martxan jarri zela, eta denontzat ezagunak dira negu parteko loteak, udaberriko olio garrafak edo udako kontserben es-kaintzak.

Urterik urte ezagunago, zabalago eta indartsua-go, kalitate handiko bertako produktuak era erra-zean eskuratzea ahalbidetzen duen sarea osatu dugu. Euskal Herriko ekoizle txikiak zaintzea (ora-ingoz Nafarroako Erriberakoak), kontsumo ohitu-rak aldatuz Euskal Herriko kontsumo arduratsua sustatzea, elikagaien burujabetzan urratsak ema-tea... helburu dituela, ahalegin itzel horretatik atera-tako etekin ekonomikoaren % 25, nafar administra-zioak ingurua “ez euskaldun” izendatzeak ekarritako oztopo zein trabak gainditzen laguntzeko erabiltzen da. Azaroaren 8a arte eskatu ahal dugu Amurrioko Txokogorri tabernan, Urduñako Mugalde taberne-tan eta Herri Ikastetxean, Okondoko Meson taber-nan, Etxaurren ikastolan, Orozkoko Gure arrainde-gian, Laudioko Arrañope tabernan eta Laudio BHI institutuan, eta eskualdeko AEK euskaltegi eta Ikas-toletan. Opari ederra gabon hauetarako!

Seguru gagoz?Kepa Barañano

Debalde festa preparatzen det, gogoa de-dan orduan” esan zion Xenpelar bertsola-riak Iparragirre kantariari, aspaldi handian;

gaur egun ez dakit nik halaxe esaterik ba ote lukee-netz.

Baten batek esana egia bada, herriko txistulariek, kalez kale hasi baino lehenago, aseguru-poliza egi-na behar ei dute, eta, are, asegurua ordaindurik edu-kitzearen agiri bat erakutsi ere bai.

Zein edo zein ekitaldi eratu nahi izatekotan, dela mendi ibilaldi bat, dela zer nahi den ere, asegurua ukan behar duzu, badaezpada, ondo ordaindua nos-ki.

Eta txistua jaitako asegurua behar baldin bada, arlote antzera kantari ibiltea ere aurki debeku du-kegu. Agate deunari, gazte ginela ez zegoen jalogui-na, etxez etxe eskean omen egin ohi genion, asegu-ru bagerik.

Egun, berriz, anbiolako ekandu hari berriro ekin nahi izanez gero, beharbada, aseguru-poliza bat bete beharko genuke, bulegoz bulego – burokrazia ez da burukrazia – aimen eske ibili ere bai, eta esku-ratu orduko Agate Deunaren bezpera bage bihara-muna izan liteke.

Borondate handiko antolatzaileak fitsik irabazi ez arren, aseguru-saltzaileek dirutza jaso ezean ezer egiterik ez dago.

Page 3: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

3 40. ZENBAKIA /// 2015eko azaroaren 5a /// Aiaraldea

_herriz herriLaudio

Premiazko udal osoko bilkura egin zuten astelehenean /aiaraldea.eusERREDAKZIOA I Orain dela bi aste udalak geltoki-

ko igogailua behin betiko konpondu zuen eta horren ostean bilera egin zuen Renferekin geltokiko irisgarri-tasun arazoak lantzeko. Udaletik hirigintza batzordean talde politi-ko guztien artean adostutakoa hiru eskaera helarazi zioten Renferi.

Lehena geltokiko irisgarritasu-nari lotuta zegoen. Igogailuaz gain, arrapala bidez edota Zubiko Kura-jotik sarrera bermatzeko aukera aztertu zuten. Balizko sarrera hori Zubiko Etxearen eta metalezko zu-biaren artean egon zitekeen.

Bigarrenik, geltokitik trenera igotzeko oztopoaz mintzatu ziren. Renfek aukerak aztertuko zituela berretsi zuen.

Azkenik, trenaren zain daude-nentzat babesleku bat jartzeaz jardun ziren.

Udalak geltokiko arazoei irtenbidea bilatzeko eskatu dio Renferi

Saratxo

Aurreko astean gertatutako is-tripuaren harira PPk argitaratu-tako prentsa oharra dela eta Sa-ratxo Bizirik 2.0 plataformak ere PP alderdi politikoari erantzuteko oharra zabaldu du. Plataformak salatu du PPk eta zehazki Javier De Andrés Arabako ahaldun nagu-

si ohiak aurreko asteko Saratxoko auto istripua eta errepideko “ma-kroproiektua” nahastu izana, ger-tatutako istripuaren gunea ez bai-tago errepide berriaren proiektua-ren barruan. Plataformaren ustez PP bozak eskuratzen saiatu da is-tripua baliatuz.

Istripua ikusgarria izan bazen ere, zauri larririk ez zuen jaso inork.

ERREDAKZIOA I Endika Diaz

Istripua errepide berriaren proeiktutik at jazo zen

2016ko ordenantza fiskalak onartu dituzte

Laudioko Udalak irailean adostu zuen Siriako errefuxiatuak lagun-tzea ekarpen ekonomiko baten bi-dez eta bi udal etxebizitza eskura-garri jarriz. Udalak larrialdi soziale-tarako hiru etxebizitza ditu guztira. Haietako bat ez dago oraindik altza-riz hornituta eta etxebizitza guztiei falta zaie maindire, eskuoihal eta abarrez hornitzea.

Isabel Boveda zinegotziak jakina-razi duenez, urriaren 22an pisu ho-rien ekipamendua esleitu zuen uda-lak. Hutsik dagoen pisua altzariz hornitzea –sukaldea eta bainugela barne- Garayo Altzariak enpresa-ri esleitu zion udalak 13.983 euro-tan. Bestalde, hiru etxebizitzen edre-doien, maindireen, eskuoihalen eta abarren horniketa Natalia Hogar

y Lenceria dendak egingo du 1.819 euroren truke. Hilabete eta erdiko epean hiru pisuak guztiz erabilgarri izatea espero dute, haietako bi Siria-ko errefuxiatuei eskainiko zaizkie eta.

Laudioko Udalak ez daki oraindik noiz helduko diren errefuxiatuak eta zenbat izango diren, baina bi familia, 8 edo 10 pertsona inguru izatea au-rreikusi dute.

Siriako errefuxiatuak babesteko bi etxebizitza prestatuko ditu udalak

ERREDAKZIOA I Lucía Menoyo

Astelehenean egindako pre-miazko Laudioko udal osoko bil-kuran onartu zituzten 2016ko or-denantza fiskalak. EH Bilduk eta Omniak alde bozkatu zuten eta gai-nerako taldeek aurka.

Zozketak eta igoerak2016ko tasa, zerga eta prezio

publiko gehienak dauden moduan mantenduko dituzte, igoerak egin gabe. Ondare Higiezin Zerga ere izoztuko dute eta zerga horretan-

rako hobariak egongo dira. Zen-bait zerbitzuk %1eko igoera izango dute: hilerria, hirigintza baimenak, lurzoru publikoaren okupazioa eta animalien bilketa, besteak beste.

Salbuespenak ere badaude. Lur zoru publikoa okupatzen duten ku-txazainek %20 gehiago ordaindu beharko dute.

Zaborren kudeaketa zerbitzua %5ean garestituko da eta ur zer-bitzuak ere igoera progresiboa izango du.

ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru

Page 4: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA 4

_herriz herri

Udalak onartu egin du Garrasta-txu S. Kooperatibak 21 etxebizitza libre eraikitzeko egindako obra es-karia. Etxebizitzak Amurrioko kan-poaldean eraikiko dituzte. Eraikin

bakoitzak trasteleku eta garajea izango du. Guztira 700 metro ka-rratuko lursaila erabiliko dute ho-rretarako. Federico de Barrenen-goa eta Felix Murga kaleak lotzen dituen errotonda aurrean altxatu-ko dituzte edifizioak. Obrak hemen-dik 6 hilabetera hastea espero da eta guztira 2 urteko iraupena izan-go dute.

Etxebizitza berria horiek eraiki-tzeko materialean 1.582.350 euro-ko aurrekontua erabiliko dute.

30.000 euroko bermeaAmurrioko udalak 30.000 eu-

roko bermea eskatu dio enpresa-ri obrak eragingo dituen hondakin guztiak ondo kudeatu ditzan. Ber-mea eman arte -dirua edo abalak erabiliz, adibidez- ez dute lanekin hasteko eskubiderik izango.

Artziniega

Herri bizia, museo biziaPasa den ostiralean I. Arimen

Gaua modu arrakastatsuan os-patu ondoren, igande honetan, azaroaren 8an, Museo Biziaren edizio berria egingo dute dute Artziniega Museoan. Beste urte batez, Museora hurbiltzen denari iraganeko bizimodua ezagutzeko aukera emango diote. Horretara-ko, Museoak Artziniegako eta es-

kualdeko hainbat artisau bilduko ditu. Eraikinak gordetzen dituen garaiko lanbide ezberdinen lan tresnei bizia emango diete arti-sau ugarik. Hala, parada egokia izango da errementaria, arotza, abeltzaina, botikaria, irakaslea, erlezaina, eta beste hainbat lan-bidetan nola jardun ohi ziren eza-gutzeko.

AmurrioOrozko

ERREDAKZIOA I Irati Moreno

ERREDAKZIOA I Unai Gotxi

21 etxebizitza eraikitzeko baimena eman du udalak

ERREDAKZIOA I Zutoia LatatuAzaroan Orozkon hainbat bisi-

ta gidatu historiko gauzatuko di-tuzte, hiru hain zuzen ere. Bisi-taldiak euskaraz zein gazteleraz izango dira, doakoak eta leku-ko-puru mugatukoak. Izena emateko Orozko Museora jo behar dute in-teresdunek, alegia, 94 633 98 23 telefono zenbakira deitu behar-ko da.

Azaroaren 8an egingo dute lehenengo bisita, Felix Muguru-tza eta Orozkoko Garrafa Elkar-tearen eskutik. Bertan, Gorbeiako elur-zuloak ikusiko dituzte, Zara-tateko elur zuloak alegia, eta on-doren garrafa dastatzeko auke-ra egongo da.

Bigarren bisita azaroaren 15ean izango da, Felix Muguru-tzaren eskutik berriro. Orozko Jose Arrue margolari kostun-bristaren obraren bitartez eza-gutzeko parada emango dute bi-sita horretan, Mugarragako San Migel eta Dulumango San Joan elizak bisitatuz.

Jose Arrue euskal margolari ospetsua izan zen, euskal gaiak batez ere lantzen zituena bere koadroetan. Euskal Artisten Era-kundearen sortzailea izan zen, besteak beste.

BasoakHirugarren eta azkengo bisita

azaroaren 22an izango da, Juanjo Hidalgok gidaturik. “Izan zen basoa. Txaradiak, zuhaitz lepatuak eta tan-taiak” deitu dio historialariak zita-ri. Horretan, Zerratuzergo minte-gia eta Mintegitxikerra bisitatuko dituzte.

Juanjo Hidalgok horrela deskri-batu du egingo duen ibilbidea: “Ba-soan barrena sartuz izandako ba-soaren ustiapen zaharren inguruan arituko gara, eta horretarako bidai historiko bat egingo dugu, mendez mende, jatorrizko basoaren bila… ”.

Zuhaitz motzak edo lepatuak, txaradiak eta zuhaitz tantaiak ere ikusiko dituzte bidean, “baso in-guruan geneukan birjintasunez-ko irudiarekin”. Hildagoren arabe-ra, mitoz betetako baso-magikoak egur-ikatz bihurtuko dira, ikazkinek bihurtu zituzten bezala, “eta bezain gogor. Amets urtuak, besterik ez.”

Aunia elkarteak historia jardunaldiak gidatuko ditu

Urduña

ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren Cosgaya

Landatas auzoko plaza berrituko dute

Urduñako udalak Landatas au-zoko obren lehen fasea abiatu du. Etxebizitzen eremua hobetu as-moz, eraikinen arteko plaza be-rrituko dute. Aurreneko fasea ga-ratzeko 30.000 euro bideratuko dira. Bigarrenari heltzeko, berriz, 156.000€ aurreikusi dituzte, ho-rregatik, beste bi ziklotan banatu-ko dituzte lanak.

Lehen etaparen baitan auzoa ix-ten duen horma botako dute, eta

sarbideko bide zorua fresatu. Era berean, etorkizuneko gune berde-ko sastrakak garbituko dituzte, eta drainatze sistemadun lurpeko tutu baten bidez blokeak ixteko horma eraikiko dute. Paretaren bidez uhol-deen arazoari egin nahi diote aurre, horma errepidearen hasieraraino luzatuz. Horrez gain, zaborrontziak lekuz aldatuko dituzte. Hemendik aurrera zaborrontziak partzelako sarreran egongo dira.

Page 5: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

5 40. ZENBAKIA /// 2015eko azaroaren 5a /// Aiaraldea

_herriz herri

Aiaraldea

Ekimen bateratua errefuxiatu sahararrak laguntzeko

Arabako Foru Aldundiak lan txi-kiak egiteko diru-laguntzak ematen ditu urtero. Foru erakundeak diruz laguntzen ditu 35.000 euro baino gutxiago balio duten egitasmoak. Udalerri bakoitzak ekimen bakarra aurkeztu dezake.

Aiara eta Artziniegak laster zehaz-tuko dute zeintzuk izango diren 2016 urterako hautatutako lanak. Laudio, Okondo eta Amurrioko udalbatzek,

ordea, erabakia hartu dute dagoe-neko. Laudiok erretiratuen klubeko komunak berrituko ditu eta horre-tarako 34.925 euro gastatzea au-rreikusi du. Okondok Otaolako ba-selizara doan bidea konpontzeko ba-liatu nahi du eskatutako diru-lagun-tza. Azkenik Amurrioko udalak bi ze-brabide berri jarri nahi ditu Mendiko kalean eta 34.866,31 euroko aurre-kontua prestatu du.

Lan txikiak gauzatuko dituzte Foru Aldundiaren laguntzaz

Laudioko Erretiratuen Etxeko komunak konponduko dituzte. /aiaraldea.eus

ERREDAKZIOA I Aitor AspuruERREDAKZIOA I Errefuxiatu sahararren kanpa-

lekuetan uholdeak jazo dira. Egoe-rari aurre egiteko 4 elkartek deial-di bateratua egin dute. Etawaso-lek, Sahara Eutsik, Convivencia y Solidaridad Amurriok eta Saha-rar Errepublikako lagunek eska-tu dute La Caixako 0133-4135-81.4200001263 kontu korronte zenbakian ekarpen ekonomikoak egitea, “Uholdeak” hitza erabiliz.

ERREDAKZIOA I Miren Ayesa

Aiara

Farmazia berrirako diru-laguntza eskatu dute

Hurrengo urtean hasiko dira Luiaondon kokatuko den farmazia berriaren obrak. Horretarako Aia-rako udalak 69.919 euroko diru-la-guntza eskatu dio Eusko Jaurlari-tzari. Egun osasun zentro berria-ren eraikitze lanak egiten ari dira

Luiaondoko Patxita etxean. Alboan dagoen korta txiki batean irekiko dute botika.

Aiara osoko farmazia bakarra Arespalditzan dago kokaturik eta udalerriko hainbat biztanlek ondo-ko herrietara jo behar dute senda-gaiak erostera.

Page 6: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA 6

RaulArzaUGT

_Argia

Eztabaida interesatua

Urteak daramatza-gu gure pentsio siste-maren gaineko ezta-baida interesatu ba-

ten parte izaten. Gure pentsioen maila kotizazioen bidez lortuko den diruaren araberakoa izan-go denaren baieztapenera mu-gatu nahi dute batzuek eztabai-da hori.

Beste ikuspuntu eta politi-ka batzuk ez dira soilik posi-ble, beharrezkoak ere badira. Nire ustez, eztabaida bat ire-ki beharko litzateke nahi dugun babes sozial motaren inguruan, eta babes sozial hori zergen bi-dez mantentzeko eta handitze-ko prest gauden ere galdetu beharko genioke gure burua-ri, Gizarte Segurantzako kutxan zenbat diru daukagun galdetzen egon ordez.

Europako gobernu kontser-badore guztiek krisiaren aitzakia baliatu dute euren helburua lor-tzeko: pentsioen murrizketa eta sistema pribatuen ugaritzea. Eurek abian jarritako lan-mer-katurako politikak dira Gizarte Segurantzako finantziazio ara-zoak handitzen ari direnak.

Adibide bat jartzearren: 2015eko lehen sei hilabetee-tan ia 70.000 pertsona gehiago hasi ziren kotizatzen, baina koti-zazioekin lortzen den dirua 639 milioi eurotan baino ez da han-ditu. Aldi baterako kontratuek (% 92) eta soldata baxuek go-bernatutako lan-merkatu baten ondorioa da hori.

Hortaz gain, geroz eta langile gehiagok dituzte lanaldi partzia-lak. EAEko emakumeen kasuan, lan egiten duten emakumeen herenak bizi du egoera hori.

Horregatik, gure pentsioak hobetzeko modu bat (ez ba-karra) izan daiteke gure lan-merkatu zauritua hobetzen hastea.

_sozioekonomia

Goiko argazkia adibide bat baino ez da. Azken urteetan ugariak dira Aia-raldean krisi ekonomikoaren ondo-rioz pertsiana jaitsi eta erakusleiho-ko kristalean lokala salgai edo alo-kairuan dagoela adierazteko kartela jarri behar izan duten saltoki txikiak. Gaindegiak (Euskal Herriaren gara-penen sozio-ekonomikorako beha-tokiak) ikerketa bat plazaratu(1) zuen udan enpresa txikien merkataritza-ren inguruan. Bertan aipatzen zen azken urteetan %10 jaitsi dela Eus-kal Herriko denda txikien kopurua.

Egoeraren egonkortzeaAiaraldean ere oso antzeko jaitsie-

ra eman da, Eustaten datuen arabe-ra. 2008an bost langile edo gutxia-goko 1157 establezimendu zeuden

eskualdean. Iaz, baina, 1033 kontabi-lizatu ziren, 124 gutxiago. % 10.7koa izan da krisi ekonomikoak markatu-tako zazpi urte hauetan eman den jaitsiera. 2009tik 2010ra bitarteko tartea izan zen latzena, 66 estable-zimenduko jaitsiera eman baitzen. Orain, baina, txarrena pasatu dela dirudi, 2011tik hona 6 establezimen-dukoa baino ez baita izan jaitsiera.

Errotazio asko eman dela uste du Laudioko Apill merkatarien elkar-teko gerentea den Claudio Perezek. Komertzio batzuk itxi egin duten bi-tartean beste batzuk ireki egin di-rela, alegia. Hala ere, gerenteak aitortu du eman dela jaitsiera bat, eta beherakada hori zergatik gerta-tu den ere azaldu du: krisiagatik eta belaunaldi(2) aldaketa ezagatik. Aia-

raldeko Merkatarien Elkarteko kidea den Jon Aspuruk bat egiten du Pe-rezekin jaitsiera bat eman denaren baieztapenean. “Krisia dela eta jen-deak gastuak murriztu behar izan ditu, eta saltoki txikiek zuzeneko era-gina nabaritu dute”. Etxerako osaga-rrien eta altzarien dendak izan dira kaltetuenak, Aspururen ustez, “eli-kadura dendetan ere eman da jai-tsiera, kontsumo ohiturak aldatu egin direlako”.

Eredua definitu beharraMerkataritza txikiaren garran-

tzia aldarrikatu du Perezek. “Harre-man sozialak garatu eta gertutasu-na ematen dute, merkataritza txi-kirik gabeko herri bat herri hila da”. Hala ere, gaineratu du herri batek merkataritzaren beharra duen mo-duan, merkataritzak ere herri baten beharra duela ondo funtzionatzeko. “Galera bat eman da herri pertzep-zioan”, adierazi du, “denbora librera-ko eta aisialdirako eskaintza kultu-ralean defizit handia dago, eta ho-rretan instituzioek badute erantzu-kizuna”.

Aspururentzat, berriz, saltokien espezializazioan egon daiteke solu-ziorako gakoetako bat. “Ezin dugu prezioetan saltoki handiekin lehia-tu, espezializazioan sakondu behar dugu“. Beste gako bat eredua de-finitzea da. Ez soilik merkatari-tza eredua, jendartearena ere bir-definitu beharra jarri du Aspuruk mahai gainean. “Zer motako jen-dartea nahi dugun pentsatu behar dugu lehenbizi”.

TOKIKO MERKATARITZA

2008an baino 124 saltoki txiki gutxiago daude eskualdeanKrisi ekonomikoa hasi zenetik hona % 10.7 jaitsi da eskualdeko merkataritza eta ostalaritza, establezimenduen kopuruari da. Etxerako osagarrien eta altzarien dendak izan dira kaltetuenak, merkataritza elkarteek adierazitakoaren arabera.

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

Establezimendu ugari itxi dituzte euren ateak eskualdean 2008tik hona. Argazkia: aiaraldea.eus

2009tik 2010erako tartea izan zen latzena, krisiagatik eta belaunaldi aldaketaren etenagatik

Plazaratu(1), aurkeztu / Belaunal-di(2), generazio

Hiztegi lagungarria

Page 7: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

7 40. ZENBAKIA /// 2015eko azaroaren 5a /// Aiaraldea

_jendartea

MaiderIglesiasARANZADI

_Hankamotz

Zizak

Azken urteetan asko handitu da perretxi-ko bila joaten den jen-de kopurua eta den-

borarekin arazo bat bilakatu lite-ke. Zizak, onddoen fruituak dira eta onddoek beharrezkoak dituz-te esporak askatu eta ugaltzeko. Hala ere, jendeak ez du inolako kontzientziaren ausikirik mendian topatzen duen edozein ziza etxe-ra eramateko, bai txikia izan edo-ta erdi ustelduta egon. Gure ustia-tzeko grina hain da handia inoiz ez dugula mendiak pairatzen dituen ondorioetan pentsatzen. Gainera gero eta jende gehiago hurbiltzen da usoko tabernara harrotasunez hartu (edo hobeto, ustiatu) dituen boletus kilo mordoak erakustera. Baina arazoa ez da soilik perre-txiko jangarrietara mugatzen, ez. Mendiaz eta naturaz gozatzen du-gun jendearentzat geroz eta go-gorragoa da udazkenean mendi-tik buelta bat ematea, perretxiko toxiko eta zatarrak nonahi topa-tzen baitira hilda ostiko baten on-dorioz. Zer dela eta jokaera hori? Onddoen presentzia, onak, za-tarrak zein pozoitsuak izan, ezin-bestekoa da basoen funtziona-mendu ona bermatzeko eta ho-rretarako espezie guztiak erres-petatu beharko genituzke. Eza-gutzen ez duguna eta beldurtzen gaituena errespetatzen ez dugula esaten da maiz, eta zizen kasuan oso argi ikusten da. Inoiz pentsa-tu al duzu: “hil beharrean Amani-ta muscaria harrigarri horren ar-gazki bat aterako banu? Edota, bere presentzia soilarekin goza-tu?“. Onddo espezie ugari ari dira desagertzen, batzuk ustiaketaren ondorioz. Hortaz, pentsa dezagun pixka bat esnegorri txiki hori edo zaharregi dagoen urretxa hura hartu baino lehen. Urte batzuen buruan baliteke izaki hauen pre-sentziaz gozatu ezin izatea gaur egindako txikizioaren ondorioz.

Duela bi aste ireki zuten Caritasek eta Kooperak Laudion bigarren es-kuko arropa denda. “Bihotzdun gu-nea” deitu diote dendari. Arropa bil-tegi soil bat zuten lehen, Aiaraldea osora bideratua zegoena. Biltegi izatetik denda bat izatera emanda-ko pausoak proiektua “duindu” egin du, Caritas-eko kidea den Miren Re-vueltaren esanetan.

Kooperak eskualdeko ia herri guz-tietan jarriak dituen edukiontzietan hasten da arropari bigarren bizitza bat ematearen prozesua. “Edukion-tzi horietan jendeak arropa utzi deza-ke, eta baita jostailuak edota etxeko gailu txikiak ere”, azaldu du Revuel-tak. Koopera arduratzen da kontai-ner horietan pilatutako material guz-tia sailkatu(1), garbitu eta berritzeaz, jendarte sare horrek Mungian duen biltegian. Ondoren, “Bihotzdun gu-neetara” bideratzen dute arropa, tartean Laudiokora. Ohiko dende-tan baino merkeago saltzen dute, gaitasun ekonomiko gutxi duten fa-miliak ere duintasunez jantzi ahal iza-tea xede harturik. Arropa banatzeaz gain, dendak badu baita beste helbu-ru bat: inklusio laborala sustatzea. Horretara bideratzen dute salmen-tetatik lortzen duten dirua.

Beste egitasmo batzukCaritas eta Kooperarena ez da, bai-

na, Aiaraldean dagoen arropa bilte-gi bakarra. Amurrion, adibidez, La-guntza elkartea dago. 2005ean sor-tu zen, eta gaur egun 20 boluntario dabiltza bertan lanean. Ekuadorren misiolari gisa egondako apaiz baten eta herriko emakume talde baten ekimenez sortu zen proiektua, bai-na gaur egun “elizarekiko indepen-dentea” da, elkarteko kidea den Toñi Bordagarairen hitzetan. Katekesiko bulego batean hasi ziren arropa jaso, konpondu eta banatzen. Gela hori, baina, laster geratu zitzaien txiki. 2007an joan ziren Intxaurdui kale-ko bigarren solairuan duten lokale-ra. Gaur egun bertan jarraitzen dute. Asteartetan dago lokala herritarrei irekita, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Caritas eta Koopeeraren dendan bezala, Laguntza elkartekoek ere “prezio sinboliko” batzuk jarri egi-ten dizkiete arropei, eta lortzen du-ten dirua Gasteizko elikagai banku-ra bideratzen dute, Laguntza-ko ki-deak direlako baita bankuko elika-gaiak Amurrion banatzeaz ardura-tzen direnak. 2010ean Urrezko Guk

saria jaso zuen elkarteak, bost ur-teko ibilbidearen errekonozimen-du gisa.

Aipatutako bi arropa biltegiek (Amurriokoak eta Laudiokoak) hain-bat urtetako ibilbidea dute atzetik. Urduñan dagoen biltegia, baina, aur-ten eratu da. “Biltegi” da, hain zuzen, egitasmoaren izena, eta herritar tal-de batek udaleko gizarte langileekin hitz eginda sortu zen, urte hasieran. Hirian ez zegoen horrelako zerbitzu-rik eskaintzen zuen talderik, eta arro-pa biltegi batera jotzeko Amurrio eta Laudiora joan behar zen derrigor. An-bulatorio azpian dute egoitza, eta do-zena bat boluntario aritzen dira la-nean.

Erabiltzaileak, anitzakAnitza eta ugaria da Aiaralde-

ko arropa biltegietara gerturatzen den jendea. “Etorri berriak zein amu-rrion jaiotakoak... jende asko dator Languntza-ra”, ziurtatu du Borda-garaik. Pertsona kopuru zehatza ez dakite, baina bai kopuru horrek gora egin duela. “Espazioa txiki geratzen ari zaigu”. Revueltak, bere aldetik, nabarmendu du ez dela “sekulako bazterkeria egoera” batean egon behar “Bihotzdun gunera” hurrera-tzeko. “Birziklatu nahi duen jendeari ere dago denda zabalik”. Caritas-e-ko kidearen esanetan, bazterkeria egoeran dagoen jende askori erre-paroa ematen dio arropa biltegi ba-tera gerturatu behar izateak. Hori ekiditea izan da, hain zuzen, Laudio-ko biltegiari denda formatua ema-

tearen arrazoietako bat, eta badiru-di funtzionatu egin duela. Azken hi-labetean salmentak asko igo baitira, Revueltak jakinarazi duenez. Aldake-ta oso nabaria izan da”.

TrucarecAiaraldean badago beste proiektu

bat, arropa biltegi bat ez den arren arestian(2) aipatutakoekiko antzeko-tasun ugari dituena. Trucarec izena du egitasmoak. 2008an sortu zen, moda gustuko zuten Orozkoko bi ahizpen eskutik. Laster egin zuten salto Bilbora, Irala auzoan musika talde batek zeukan entsegu gela batera. “Arropari bizitza berri bat ematea” zuten xede, elkarteko kide den Ana Sanchezen hitzetan. Arro-pa zaharren zatiak hartu eta joste-ko makinaz baliatuta jantzi berriak egiten zituzten. Beste leku bat bila-tu behar izan zuten laster, arropa asko bidaltzen zietelako. Gaur egun 2 de mayo kalean dute tailerra, zei-netan “doako arroparen gunea” ere duten. Arropa hila berpiztearekin aski ez, eta eskoletan joskintza tai-lerrak egitera ere animatu dira Tru-carec-ekoak.

+info: BIDEOA “Bihotzdun den-

daren irekiera“

ARROPA BERRERABILIA

Elkartasuna eta birziklatzea hari berarekin jostenDuela bi aste inauguratu zuten Kooperak eta Caritasek bigarren eskuko arropa denda Laudion. Arropa biltegiaren proiektuari itxura berri bat eman nahi izan diote horrela. Aiaraldean badaude tankera horretako beste proiektu batzuk ere: Amurrioko Laguntza, Urduñako Biltegia eta Orozkon sortutako Truca-rec.

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

Duela bi aste ireki zuten “Bihotzdun gunea” Laudion. Argazkia: aiaraldea.eus

Hiru arropa biltegi daude eskualdean: Laudion Caritasena, Amurrion Laguntzarena eta Urduñan Biltegi egitasmoarena

Anitzak dira arropa biltegietara jotzen duten herritarren perfilak

Sailkatu(1), katalogatu / Ares-tian(2), lehen /

Hiztegi lagungarria

Page 8: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA 8

_erreportajea

Kalamua Aiaraldean: Landarearen atzean ezkutatzen den basoa

Udazkenean izan ohi da marihuanaren uzta. Gaiaren inguruko informazio zehatzik ez dagoen arren, zer esan nabarmena du droga horrek eskualdean. Aiaraldean kontsumitzen den marihuana gehiena eskualdean ekoizten dela diote hainbat iturrik, eta landaketa gehienak “eskala txikikoak” diren arren, badaudela baita atzerrira esportatzen dutenak ere.

Iragan irailean 83 landarez osa-tutako kalamu(1) landaketa bat to-patu zuen Laudioko Ertzain-etxe-ko patruila batek Olabezarren. Ez da kasualitatea halako zerbait udaz-ken partean gertatzea: orain baita marihuanaren uzta eta, Aiaraldea Egunkariak kontsultatutako itu-rrien arabera, eskualdean bertan ekoizten baita Aiaraldean kontsu-mitzen den kalamuaren gehiengoa. Landare horren atzean ekonomia murgilduzko baso handi bat dago.

Iturri horien arabera, baina, txi-kiak izan ohi dira eskualdeko ma-rihuana landaketa gehienak, norbe-raren edo lagunen kontsumora bi-deratuak. “Kalitatezko marihuana normalean ezin da kantitate han-ditan ekoiztu, lan asko dakarrelako eta azpiegituretan inbertsio handia egin behar delako”, azaldu du Bilbo-ko Itsuk Grow Shop-ean (kalamua landatzeko behar den tresneria sal-tzen duen denda mota) lan egiten duen aiaraldear batek.

Hala ere, ematen da marihuana-ren salerosketa, baina “eskala txi-kian” izan ohi da. Hau da, ekoizlea bera arduratzen da saltzeaz. Dena dela, badaude beste eskualde edo-ta herrialde batzuetara esportatze-ko ekoizten dutenak ere, kontsulta-tutako iturri batzuek iradokitakoa-ren arabera.

Haxixetik marihuanaraItsuk Grow-eko kideak 15 urte

baino gehiago daramatza Grow Shop-en munduan sarturik. Bere hi-tzetan, egoera asko aldatu da duela hamabost urtetik hona. “Denda ireki genuenean jendeak Marokotik eka-

rritako haxixa (marihuanaren hos-toekin eta erretxinarekin osatutako pasta) erretzen zuen gehienbat. Bai-na haxix horren purutasuna asko-tan ez zen % 10era ere iristen, oso garestia zen eta dirua mafien poltsi-koetara joaten zen zuzenean”.

Orduan hasi zen Grow Shop-en fenomenoa. “Jendeak bere kasa landatzen ikasi zuen, eta baita be-lar ona eta txarra bereizten ere”.

Hori dela eta “txokolatea” (ha-xixa) kaleetatik “desagertu” egin dela ziurtatu du Itsuk Grow-eko ki-deak. “Duela 15 urte 50 pertsona egon zitezkeen Amurrio bezalako herri batean haxixa saltzen. Gaur egun ez dira bostera iritsiko”. Hori bai, orain Marokotik datorren ‘txo-kolatea’ “kalitate handiagokoa” da, “lehiakortasuna handitu egin dela-ko marihuanarekin”.

Ai Laket! elkarteak bat egiten du baieztapen horrekin. Arrisku mu-rrizketaren aldeko droga erabiltzai-leen elkarte horrek drogen testak egin izan ditu Aiaraldeko zenbait jaietan. “Kalitate handiko haxix la-ginak topatu izan ditugu”, ziurtatu du taldeko kidea den Ainhoa Mai-llok, eta gaineratu du aztertu du-ten kalamuak normalean ez duela gehigarririk, kasu batzuetan broty-tis-a detektatu duten arren (hain-bat landareri eragiten dien onddoa).

Erabilera ludiko eta medizinalaItsuk Grow-eko kideak marihua-

naren bi erabilera mota definitu ditu: erabilera ludikoa eta erabilera medizinala. Grow-Shopetara ger-turatzen diren pertsonen gehien-goak erabilera ludikoa bilatzen duen

arren, aiaraldearrak azpimarratu du bi erabileren arteko muga “lau-soa(2)” dela, “modu ludikoan kon-tsumitzen dutenetako askok efek-tu medizinal bat bilatzen dute, ho-rren jakitun izan gabe”.

Orain, merkeenZaila da kalamu gramo baten

prezioa zehaztea, kalitatearen eta kantitatearen araberakoa izan ohi delako. Dena den, Aiaraldean 3 eta 5 euro ingurukoa da batez besteko prezioa. Merkea, hirietako edo Eu-ropako beste herrialde batzuetako (Holanda barne) prezioekin aldera-tuz gero.

Sasoiak ere eragina dauka pre-zioan. Orain topatu daiteke mer-keen, uzta orain delako eta eskain-tza handia dagoelako. Urteak au-rrera egin ahala, baina, gora egin-go dute prezioek, datorren urteko udazkenean berriz jaisteko.

“Ez edonolako legalizazioa”Marihuanaren “legalizazio osoa”

aldarrikatzen dute Grow Shopeta-tik. Baina ez edonolako legalizazioa. “Nahi duguna da auto-ekoizle txi-kiek euren produkzioak mantendu ahal izatea. Ez lauzpabost enpresa egotea munduko marihuana guz-tia kontrolatzen, gaur egun taba-koarekin gertatzen den bezala. Ho-rrelako legalizazio bat are debeku handiagoa izango litzateke, ez ge-nuke nahiko”.

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

Aiaraldean kontsumitzen den kalamu gehiena eskualdean ekoitzitakoa da

Kalamu salerosketa gehienak “eskala txikikoa” izaten dira. Hau da, ekoizlea bera arduratzen da ingurukoei saltzeaz

Lehen haxixa kontsumitzen zen nagusiki; orain, baina, kalamuak hartu dio lekukoa

3-5 euro bitartekoa da marihuana gramo baten batezbesteko prezioa

Kalamua(1), marihuana / Lau-soa(2), nahasia

Hiztegi lagungarria

Page 9: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

9 40. ZENBAKIA /// 2015eko azaroaren 5a /// Aiaraldea

Takikardiak, psikosiak, depresioa, birikietako minbizia... ugariak dira marihuanari egozten zaizkion ondo-rio negatiboak. Hala ere, Ai Laket!-e-ko kidea den Ainhoa Maillok azaldu du ondorioak ez direla “beti berbe-rak”, hainbat faktorek dutela eragi-na: “zenbateko dosia hartzen den, non eta nola hartzen den, aldarte onean edo txarrean egon bitartean hartzen den...”.

Erreta edo jatearen artean alde handia dagoela nabarmendu du. “Janda, dosia eta ondorioa kontro-latzea zailagoa da, nahiz eta eskar-mentu handia izan”. Erretzerakoan, baina, kalamuaz gain beste droga bat kontsumitzen da sarritan: taba-koa, eta tabako industriala da men-pekotasuna sortzen duen sustan-tzia indartsuenetako bat, Maillok ohartarazi duenez.

Menpekotasun psikologikoaAi Laket!-eko kideak adierazi du

kalamuak ez duela menpekotasun fisikorik eragiten, eta ez dagoela gaindosia hartzeko arriskurik. Hori bai, pertsona batzuek “menpekota-sun psikologikoa” garatu dezakete-la ohartarazi du, “eta horrela zaila-goa da uztea”. Izan ere, kontsumo ja-rraituak ondorio psikologiko nabar-menak sortu ditzake: antsietatea, depresioa zein paranoiak. Baina Ai Laket!-eko kideak jakinarazi du sin-toma horiek normalean desager-tu egiten direla kontsumitzeari uz-ten zaionean.

Erretzerako orduan egon daitez-keen ondorio batzuk, berriz, epe lu-zerako izan daitezke: arnasan kon-plikazioak sortu daitezke, eta bron-

kitisa, faringitisa edo gaixotasun la-rriagoak agertu. Kontsumitzailea-ren adina ere faktore garrantzitsu bat da. Hazkuntza edo zahartze fa-seetan kontsumitzea “arrisku fak-tore” bat da, Ai Laket!-eko kidearen esanetan, “25 urtetik beherako per-tsonen eta 65 urtetik gorakoen or-ganoek” ez dutelako “ehuneko ehu-nean” funtzionatzen.

Hori guzti hori dela eta, kalamua kontsumitzea erabaki duten per-tsonentzako hainbat aholku eman ditu Maillok. Lehenbizikoa, kontsu-mituko den substantziaren gaineko informazioa lortzea. Erreta kontsu-mitzekotan, kotoizko filtroa erabil-tzea gomendatzen du Ai Laket!-eko kideak, horrela “keak dituen hainbat produktu” saihestu daitezkeelako.

Erabilera medizinalaBaina kannabinoideen kontsu-

moak baditu baita aspektu positi-boak. Hori adierazi du Itsuk Grow Shop-ean lan egiten duen aiaral-dearrak: “Gure dendara gaixo dau-den pertsona ugari bertaratzen dira marihuana landatzeko balia-bideen bila: minbizia dutenak, glau-koma dutenak, esklerosi anizkoitza dutenak...”.

Mailloren ustez, “agerikoa” da ka-nabinoideen eraginkortasuna gai-xotasunen tratamendu leungarrie-tan, baina gaineratu du “eztabaida gai” izan ohi dela hori.

+info: BIDEOA Kale-inkes-

ta: Kalamuaren legalizazioaren alde zaude?

Eragin fisiko eta psikologiko ugari ditu kalamuakMarihuanaren kontsumoak ondorio fisiko eta psikologiko ugari ditu. Batzuk kontsumitu orduko agertzen dira. Beste batzuk, berriz, kontsumo jarraituaren ondorio dira. Kalamuaren funtzio terapeutikoa aldarrikatzen dutenak ere badaude.

Takikardiak, psikosiak, depresioa, birikietako minbizia... ugariak dira marihuana-ri egozten zaiz-kion kalteak, baina onura terapeutikoak ere badituela aldarrikatzen dute askok

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

Hainbat aldiz egon dira Ai Laket!-eko kideak eskualdean, informazioa banatzen eta droga testak egiten. / aiaraldea.eus

LEGEAREN BALANTZA OREKATU EZINIK

Anbiguotasun handikoa da kalamuaren harira dagoen legeria. Hiritarren Segurtasunerako Legeak, gainera, debeku berriak jarri ditu martxan, kontuan eduki beharrekoak.

Legeak ez du norberaren kontsumoa zigortzen, kala-muaren salerosketa bai ordea. Baina ez dago marihuana kopu-ru bat zehaztuta hori ebazteko. Kopuru txikia izan arren, epai-learen esku geratzen da era-bakitzea auziperatutako per-tsona batek duen marihua-na norberaren kontsumorako edo trafikatzeko den. Marihua-

na kopuru handia izateaz gain, trafikoaren zantzutzat hartu daitezke baita kalamu kantita-te handitan ekoizteko tresneria edo salerosketa egiteko mate-riala izatea (poltsatxoak, esa-terako). Kontsumitzaileen el-karte bateko txartela izatea, berriz, kontsumo propiorako dela argudiatzeko modu bat izan daiteke.

Uztailaren 1ean jarri zen in-darrean Hiritarren Segurtasu-nerako Legea, “Mozal legea” gisa ere ezagutzen dena. Mar-txan jarri berri den lege horrek gogortu egin du marihuanaren aurkako legeria. Kalamua leku publikoetan edo kalean izatea (kontsumo propiorako izanda ere) 600 eta 30.000 euro bitar-teko isunekin zigortzen du. Adi-nez txikikoek isuna ordaintzea

ekidin dezakete desintoxikazio programa batean izena ema-nez gero. Kontsumo propio-rako marihuana landatzea ere modu administratiboan (isune-kin) zigortzen du legeri berriak. Horrek esan nahi du marihua-na landarea leku ikusgarri ba-tean izanez gero (balkoi batean, adibidez) isuna jasotzeko arris-kua dagoela, nahiz eta kontsu-mo propiorako izan.

Ertzaintzak irailean Olabezarren topatutako landaketa . / Ertzaintza

Marihuana balkoian izatea debekatzen du lege berriak. / aiaraldea.eus

Kontsumo propiorako marihuana kopurua, zehaztu gabe

Hiritarren Segurtasunerako Legeak gogortu egin du egoera

Page 10: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA 10

_kultura

Irakurzaletasuna jaisten ari dela esan ohi da sarritan. Belaunaldi be-rriek, teknologia berriekiko dute atxikimenduagatik(1), liburuak apale-tan hautsa hartzen uzten omen di-tuztelako. Baina baieztapen horrek kontraste nabaria egiten du Aiaral-deko Udal Liburutegien erabilera da-tuekin. Datu horien arabera, zerbi-tzu horren erabilerak gora egin du azken urteetan. Mailegu kopuruan igartzen(2) da igoera hori. Amurrio-ko Udal Liburutegian, adibidez, 2865 mailegu egin ziren 2006an (haurre-nak eta helduenak kontuan harturik). Handik bost urtera, 2011an, zifra hori hirukoiztu egin zen, 9495 mailegu egin baitziren.

Joera hori mantendu egiten da Laudioko eta Urduñako liburute-gietan ere. Urduñakoaren kasuan % 38,6ko igoera eman da maile-guetan 2006tik 2014ra. Datu zaha-rragoak ditu Laudioko Udal Liburu-tegiak: 1990an 9749 mailegu egin ziren. Orduz geroztik zifra horrek behera egin du, baina 2009tik au-rrera igoera nabarmen bat eman da, azken mende laurdeneko nabariena.

Salbuespena Artziniegako Udal Liburutegia da: 2011tik 2014ra % 19 jaitsi da mailegu kopurua. Li-buru elektronikoa martxan jarri iza-nak eragina izan du horretan, liburu-tegiko arduradunen esanetan. Bai-na gaineratu dute beste zerbitzu ba-tzuek gorakada izan dutela: interne-ten erabilerak, tailerrek edota ipuin kontalariek, besteak beste.

Kausa, krisiaMaileguen igoera orokor horren

zergatiez galdetuta hitz bat gailen-du da liburutegietako arduradunen mingainetan: krisia. Krisi ekonomi-koa dela eta liburuak erosteko ahal-mena txikitu egin da, eta horregatik igo da liburutegia bezalako zerbitzu publiko eta doako baten erabilera.

Bazkidetzen datuek ere informa-zio interesgarria eskaintzen dute li-burutegien erabileraren inguruan. Bazkide gehienak emakumezkoak direla da atera daitekeen ondorioe-tako bat, aldea oso handia ez den arren. Amurrioko helduen liburu-tegian, esate baterako, % 57 dira emakumezkoak (iazko datua), eta eskualdeko beste liburutegietan ere urtez urte bazkide egin direnen gehiengoa emakumezkoak dira.

Bazkidetzen datuak herri bakoi-tzeko biztanleriaren datuekin al-deratuz gero, ehuneko interesga-rriak ateratzen dira. Laudion, adi-bidez, 18.000 biztanle daude, baina udal liburutegiak 3951 bazkide ditu; hau da, populazioaren % 22a. Amu-rrion, berriz, populazioaren % 43,5a da bazkide.

Mugak: espazioa eta aurrekontuaLiburutegien jarduna, baina, ez

da liburuen mailegu hutsera mu-gatzen. Beste hainbat zerbitzu ere eskaintze dituzte: ikasteko gunea, prentsa, bideoteka, artxibategiak, ordenagailua, kultur eskaintzak, fotokopiagailua... azken berrikun-

tza liburu elektronikoena izan da, Eusko Jaurlaritzak EAEko bibliote-ketan sustatutakoa.

Bi dira material berria eskuratze-rako orduan liburutegiek topatzen dituzten oztopo nagusiak: aurrekon-tu mugatua izatea eta espazio falta.

Laudioko liburutegian, adibidez, urtero 1000 dokumentu berri ingu-ru sartzen dira, eta beste 1000 in-guru baztertu, “funtsa eguneratua egoteko”. Espazio faltaz gain, Lau-dioko liburuzaina den Patricia Ace-besek aipatu du oso jende gutxik lan egiteak ere zailtasunak dakar-tzala ekitaldi berriak antolatzera-ko orduan.

Urduñako liburuzaina den Loli Va-relarentzat, berriz, “edukien diber-tsifikazioa” da gakoa, “dibertsifika-zio horrek espazio birbanatzera bul-tzatzen du eta hori konplikatua iza-ten da sarritan”.

Amaieraren hasiera?Interneten eta liburu elektroni-

koen hedatzeak galdera bat jarri du mahai gainean: Zer gertatuko da li-burutegiekin? Euren amaieraren ha-sierara iritsi gara?

Aiaraldeko liburuzainek diote ezetz, ez direla desagertuko, eral-datu egingo direla. Nola aldatuko diren da horren argi ez dagoena. “Argi dago datozen urteetan pape-ra albo batera utziko dela pantailen mesedetan”, ondorioztatu du Vare-lak. Aipatu du badaudela liburu ba-tzuk jada iraganaren parte bilaka-tu direnak; “entziklopedia klasikoak, adibidez”. Fikziozko liburuen kasuan, baina, papera desagertzeko oraindik “urte asko” igaro beharko direla uste du urduñako liburuzainak.

“Liburutegien funtzioa aldatzen ari da”, aitortu du Acebesek, baina aipatu du aldaketa horiek beti egon eta beti egongo direla, liburutegiak “jendartearen ispilu” behar dutelako izan. Etorkizunean, paperezko bildu-ma “txikiagoa” izango dela uste du Laudioko liburuzainak, “baina askoz eguneratuagoa egongo da”.

Artziniegako liburuzainak ere bat egiten du liburutegiak desagertuko ez direnaren baieztapenarekin. “Izan ere, aspaldi utzi zioten liburu-edu-kiontzi soil izateari, udalerriko elkar-gune bihurtu dira eta baita soziali-zazio eta parte hartze eremu ere”.

LIBURUTEGIAK

Udal liburutegien erabilera handiagotu du krisi ekonomikoakNabarmen handitu da azken urteetan mailegu kopurua Aiaraldeko liburutegietan. Krisi ekonomikoaren ondorioz liburuak erosteko ahalmena jaitsi egin delako izan daiteke. Jendartearen digitalizazioak biblioteken etorkizunari buruzko eztabaida jarri du mahai gainean. Zerbitzua, desagertu baino, eraldatu egingo dela diote liburuzainek.

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

Liburu biltegi hutsak baino gehiago dira liburutegiak. Argazkiak, Amurrioko Haur Liburutegia. Argazkia: Jon Catalan

Amurrioko biztanleen % 43,5a da liburutegiko bazkide, Laudion % 22a

Emakumezko bazkide gehiago dago

Aurrekontu mugatua eta espazio falta dira oztopo nagusiak material berria lortzerako orduan

LuisVilMUSIKARI ETA ZINEMAGILEA

_Kamerinoa

Txakur kateatuak

Txakur kateatuak, eu-ren kateen distantziak markatutako perime-tro eskasaren bakar-

dadean bizi direnak. Euren gorozkien artean lo

egiten duten eta euren jabeen hondar zikinak jaten dituzten txakurrak.

Fisikoki eta psikologikoki zi-kiratuta euren jaiotzetiko izae-ra sexuala ukatua duten txa-kurrak.

Euren jabeen ongizate eta segurtasunerako instruitu eta magistratutako txakurrak.

Jarrera bortitzak gara-tzen dituzten txakurrak, bizi-tza osoan euren jabeekiko bel-dur eta terrore egoera batean egoteagatik.

Euren jabeengandik bakar-dade egoera batera kondena-tuta jaio, bizi eta hil egiten di-ren txakurrak.

Euren esklabo kateatuaren ahulguneez baliatzen diren ja-beak, txakurrak jaten ema-ten dion eskuarekiko garatzen duen muturreko fideltasuna medio.

Esklabo on izateko gai iza-teari uzten diote txakurrei du-darik gabe buruan tiro egiten dieten jabeak.

Txakur-gizaki, esklabo-jabe harremana ezartzeko beha-rra duten jabeak, gailentasun tradizio hori asetu ahal iza-teko.

Txakur kateatua, gure ingu-ruko baserri tradizional eta idi-likoetako dekorazio elemen-tua.

Euren paretik igarotzen ga-renean beti zaunka egiten duen txakur kateatua, agian zaunka egitea delako bere oihu eta askatasun ekintza ba-karra.

Atxikimendu(1), lotura / Igarri(2), nabaritu /

Hiztegi lagungarria

Page 11: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

11 40. ZENBAKIA /// 2015eko azaroaren 5a /// Aiaraldea

_kultura

Amurrion dagoen muino bati “El monte de los ahorcados” esaten diote bertokoek. Honen zergatia azaltzeko, orain arte kondai-rak baino ez ditugu entzun. Adibidez, gazte zenean urkaren arrastoren bat ikusi omen zuen adineko gizonarena eta antzeko kon-takizunak.

Dakigunez, barruti-judizial baten buru izan zen Amurrio eta horregatik barruti ho-netan noizbait baten bati heriotza-zigorra ezarriz gero, logikoena zen herri honetan betetzea zi-gorra. Zorionez, Amurrion izan-dako exekuzio batzuen berriak aurkitu ditugu antzinako egun-karietan eta orain zinez esan de-zakegu herri honetan behin baino gehiago ezarri eta bete zela he-riotz zigorra. Gainera, gure ustez “El monte de los ahorcados” to-ponimoaren jatorria aurkitu dugu.

1877ko urrian hiru gizon ur-katuak izan ziren Amurrion eta gertaera, egunkarietan ikusi dugunez, oso ospetsua izan zen bere garaian eta zirrara ikaraga-rria eragin zuen herriko jendearen artean. Dirudienez, Amurrion izandako azken exe-kuzioa duela asko izan zen (bi mende lehenago, lekuko baten ustez) eta herrian meza batzuk egin ziren hiru errudunen alde otoitz egiteko.

Exekuzioan bertan eskualde-ko apaiz asko egon ziren eta, zigorra bete baino lehenago, hor zegoen jendetzarekin ba-tera otoitz egin zuten. Baina, zer egin zuten hiru errudunek hain zigor gogorra pairatze-ko? Hona hemen gertaera: 1871eko karlistadaren porro-taren ostean, ofizial karlista bat Soxora ailegatu zen eta, be-randu zenez, etxe ba-tean gaua pasatzea eskatu zuen, hu-rrengo egunean Balmasedarai-no jarraitzeko.

Baina ofiziala ez zen inoiz Bal-masedara heldu, eta bost seme-a-labak ez zituen be-rriro ikusi. Etxe-ko jabeak, bi se-meen eta auzoko baten laguntzare-kin, ofiziala akaba-tu zuelako gauean, bide batean, zerga-tik eta bere dirua la-purtzeko.

Hiltzailea Losara joan zen eta hantxe harrapatu zuen Guar-

dia Zibilak. Laurak Gasteizko espetxean urte batzuk egon ziren eta azkenean, gerra bu-katu ostean, 1876an, krimena aitortu zuten. Heriotza zigorra ezarri zieten gizonari, bere semeari eta auzokoari; seme gazteena li-bratu zen 13 urte zituelako.

Gertaera nahiko traumatikoa izan arren, urte batzuk geroago beste exekuzio bat

egon zen Amurrion, 1884ko mar-txoaren 1ean, hain zuzen. Hildakoa

Juan de Orue izan zen, artomaña-rra, zeinek 1882an bere bi anaiak aizkorakadaz akabatu baitzituen.

Jendetza handia bildu zen exe-kuzioa ikusteko, goiz-goizean,

muino batean. Baina Orue ez zen urkatua izan, garrotez akabatu zu-ten. Gure ustez, hau izan zen Amu-rrion egindako azken exekuzioa (legala, bederen).

1877ko exekuzioen ezaugarriak kontuan harturik (alde batetik ur-

katuak izana eta beste aldetik herrian era-gin zuen zirrara), pentsatzen dugu gertaera hori izan zela, hain zuzen ere, “El monte de los ahorcados” izena sortu zuena. Horre-la, “urkatuak” hiru soxoarrak izango ziren.

ERREDAKZIOA I

Baso solidarioa ehundu dute Kexaan

Baso solidarioa inauguratu zuten iragan ostiralean Arcos de Queja-na jatetxean. Verónica Werckmeis-ter artista kaliforniarra arduratu da basoa egiteaz, jatetxearen alboan dagoen harizti bat baliatuaz. Baso solidarioko haritz bakoitzak gober-nuz kanpoko erakunde baten lana-ren berri ematen du.

Baso Solidarioa inauguratzeaz gain, plaka bat eman zieten inaugu-razio ekitaldian Menagaraiko Mai-

tasun Errukiorraren Kongregazio-ko mojei, bertako ikastetxe-egoi-tzan egiten duten lanaren erreko-nozimendu gisa. Xabier Santxote-na eskultoreari ere plaka bat eman zioten, Arcos de Quejana hotelari egindako ekarpen artistikoagatik.

+info: BIDEOA Baso solida-

rioaren inaugu-

Urkamendia

_HISTORIAREN ISTORIOAK

AKETZA MERINOHISTORIALARIA

Arcos de Quejana-ren alboko harizti batean egin dute proiektua. / Arcos de Quejana

ILUSTRAZIOA Jabi Isasi

Page 12: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA 12

_kirola

ERREDAKZIOA I Irati MorenoLehenik eta behin, zorionak lortu

duzun garaipen garrantzitsuagatik. Zer sentitu zenuen garaipena zure eskuetan zegoela ohartu zinenean?

Eskerrik asko. Egia esan, garaipe-na eskuetan izan baino lehen senti-tutako guztia askoz garrantzitsua-goa izan zen niretzat. Lehendabizi-ko lasterketa bizitzea izan da bene-tako lorpenik handiena. Hori bai, po-dium beretik nire talde osoa ikusteak, lagunak, familia eta hainbat ikusle, munduko emakumerik zoriontsue-na bihurtu ninduen.

Lehiatzen zaren lehen aldia da or-duan. Zelako esperientzia izan zen?

Demagun betidanik amestu izan duzun hori, bat-batean egia bihur-tzen dela. Momentu horretan denbo-ra gelditzen da eta segundoak ordu bihurtzen dira. Benetan zaila egiten zait horri buruzko azalpena ematea. Laburbilduz, bizitzako momenturik zoragarriena izan zela esan dezaket.

Emakumezkoen Espainiako Kopa egiten den lehen aldia da, ezta? Zer-gatik ez da lehenago egin?

Pasa den urtean Espainiako Mo-toziklismo Federazio Errealera hel-du zen proposamena eta haien la-guntza eskatu ondoren, urte batean prestatu zuten guztia. Suposatzen dut, orain arte egin ez bada, hala-korik prestatzeko inor ez zegoelako izan dela, oso lan gogorra izan baita.

Zergatik erabaki zenuen parte hartzea?

Motoziklismoa bihotzean da-raman emakume bati Espainiako Lehen Emakumezko Kopan parte hartzeko ideia sor-tu ondoren, ez dago atzera bueltarik.

Egin beharra nuen nigatik eta etxean geratu ziren emakume guzti horiei erakusteko “gizonezkoen kirol” ba-tean parte hartzea eta ondo egitea oso garrantzitsua dela.

Non entrenatzen duzu? Urduña inguruan dauden errepi-

de zoragarrietan, bidaietan, noiz-behinka(1) zirkuituan eta ahal dudan-leku guztietan. Fisikoki momentu ho-netan ez dut ezer egiten, baina igeri egitea da gehien gustuko dudana eta gehien laguntzen didana behar beza-la prestatuta sentitzeko.

Nola prestatu zenuen lasterketa? Ez nuen prestatu, kontzentra-

zioa landu nuen, hori bai, baina bes-te guztia (teknika, prestakuntza fi-sikoa eta esperientzia) nirekin bate-ra doaz beti.

Motoziklismoa kirol garestia da? Bai, oso. Kirol profesional guztiak

garestiak direla suposatzen dut, bai-na hau bereziki. Motoa, gurpilak, ga-solina, motoen prestakuntza bere-ziak, nire ekipamendua... Pentsa txapelketa honetan parte hartzeko 40.000 euro behar izan ditut. Egia da motoa oso garestia dela (30.000€) eta, beste hainbat gauza kon-tuan izanda, oso zaila da diru-rik gabe Espainiako Lasterke-ta batean parte hartzea.

Zenbat denbora daramazu motorrean ibiltzen?

Ez asko, 2008. urtean motoa gidatzeko agiria(2)

lortu

nuen eta momentu horretan hasi nintzen. Denbora baino gehiago, ki-lometroak kontuan izango nituzke, ehun mila baino gehiago daramatzat bueltaka hainbat motorekin, eta hori izan da benetan txapelketa honetan parte hartzeko gaitasuna(3) eman di-dana.

Motoak betidanik maite izan di-tut. Ez daukat arrazoi zehatzik, bai-na behin probatu eta berehala jakin nuen egunen batean nire moto pro-pioa izango nuela.

Zein taldetan aritzen zara? Sortu berri den Ducati Bilbao tal-

deko pilotu bakarra naiz momentuz. Orain dela bi hilabete lanean hasi nin-tzen Ducati Bilbao moto dendan, eta haiek izan dira taldea sortzeko auke-ra eman didatenak.

Orduan zure lanak asko lagundu dizu mundu honetan, ezta?

Bai, irakaskuntza alde batera utzi eta ia lau urte daramatzat motoen munduan lanean. Behin mundu ho-netan sartuta, ezin irten.

Euskal Herrian badago lehiatze-rik? Zer nolako maila dagoela esan-go zenuke?

Gizonezkoen lehiaketak badaude, hainbat kategorietan gainera, bai-na emakumezkoen kasuan ez dago ezer. Suposatzen dut datorren ur-tean haiekin lasterketak egingo di-tudala eta Euskal Herriko emakume bakarra izango naizela.

Zelan ikusten duzu emakumeen presentzia kirol honetan?

Egia esan, azken hamar urteetan emakumeen presentzia nabarmen handitu da, baina seguru nago poli-ki poliki gehiago handituko dela. Ba-daude bi emakume mundialean (Ele-na Carrasco eta Maria Herrera) bai-na espero dut hemendik gutxira as-koz gehiago izatea.

Eta ematen zaizuen garrantzia? Pentsatzen nuena baino askoz ga-

rrantzi handiagoa ematen zaigu. Gi-zon guztiek maite dituzte emaku-

mezko pilotua, eta errespetatzen gaituzte. Suposatzen dut Moto GP lasterketa emakume batek irabazten duen momentuan zo-ragarria izango dela. Ametsa ote? Igual bai, igual ez...

Hiztegi lagungarria Noizbehinka(1), batzuetan / Agi-

ria(2), dokumentua / Gaitasuna(3), kapazitatea

“Irteerako momentuan nire motorra gelditu zen eta denbora justua izan nuen garaiz atera ahal izateko”

“Azken hamar urteetan emakumeen presentzia nabarmen handitu da mundu honetan”

“Ez dut ezer lortu nahi, disfrutatzea da nire lorpenik

handiena”

MOTOZIKLISMOA

MARIA BARBERO (Urduña, 1987) abiadura txapeldun izan da Emakumezkoen Espainiako Motoziklismo Koparen lehen edizioan. Open eta amateur 1000cc kategorian lehiatu zen Nafarroako Los Arcos zirkuituan.

“Espainiako Kopan lehiatzea nire bizitzako momenturik zoragarriena izan da”

KOMUNITATEA

KRONIKA: Eternal Running lasterketa arrakastatsua

“Laudioar askok hartu zuten parte Galdakaon egindako Eternal Running lasterketan”.

Ganzorrotz Mendi Taldeko arropa berriz salgai

“Facebook-eko mezu pribatu bidez edo [email protected] helbidera mezu bat bidaliz ere eskatu daiteke (azaroaren 6ra arte)”.

KRONIKA: Drumgorri Sugarrak galdu, Zubiko Malekoia Sugarrak ordea, irabazi

“Sugarrak Laudioko lau taldeek jokatu dute asteburuan”

KRONIKA: Txapeldunei bisita

“Berriz ere jendez justu abiatu zen gure Errugbi taldearen espedizioa Arrasatera. 16 jokalari soilik ligako txapeldunari aurre egiteko”

+info: Argitaratu zure kirol taldeari buruzko albiste, kroni-ka eta deial-diak aiaraldea.eus-eko komu-nitatearen Pla-zan

Page 13: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

13 40. ZENBAKIA /// 2015eko azaroaren 5a /// Aiaraldea

_kirola

Euskadiko Federazioaren Esku-pilota txapelketa antolatuko due-la jakinarazi du Herriaren Pelota-zale Elkarteak, Elite maila gorene-ko kategorian eta 4 1/2ko modalita-tean. Ranking-aren arabera, Euskal Herriko zortzi pilotari onenek parte hartuko dute.

Jaialdia azaroaren 6an hasiko da eta otsailaren 12ra arte iraungo du. Ostiralero egingo dira partidak, 19:30ean, Aretako frontoian.Aur-ten, 4 ½ko Elite txapelketaz gain,

eskuz binakako Senior Kategoria-ko Herriaren lehiaketa jokatuko da.

Euskal Herriko Eskupilota Fede-razioaren Elite txapelketaren fina-la, abenduaren 11n, ostiralean, jo-katuko da. Finalean, EITBko kame-rak egongo dira.

Prezioak mantendu egingo ditu elkarteak: bazkideentzako prezioa 2 eurokoa izango da, bazkideak ez direnek 3 euro ordainduko dituzte eta 14 urte baino gutxiago dituzte-nentzat sarrera doakoa izango da.

ERREDAKZIOA I Irati Moreno Fernandez

Otsailera arte iraungo dute txapelketek . Argazkia: aiaraldea.eus

PILOTA TXAPELKETAKHerriaren Pilotazale Elkarteak neguko txapelketak aurkeztu ditu

ZIKLOKROSSA: Espainiako Kopako lehen txapelketa izan zen Laudiokoa. Guztira, 425 parte-hartzaile egon ziren. Egun ezin hobea atera zen lasterketarako. Ibilbideko zorua lokatzik gabe zegoen. Eskualdeko kirolariek ere parte hartu zuten, eta horietatik bi podiumera ere igo ziren. Alde batetik, Luisa Ibarrola kadeteak 2, postua lortu zuen eta, bestetik, Josu Isasi 3. sailkatu zen Master 40ko norgehiagokan.

RALLY SPRING:Aingeru Castro laudioarra eta Alaitz Urkiola garaile Euskadiko Rallyspring Txapelketan

Karrantzako rally esprinta izan da Euskadiko Txapelketako azken lasterketa. Aingeru Castro lau-dioarra eta Alaitz Urkiola antzuo-larra bigarrenak izan ziren las-terketa horretan eta, ondorioz, lehen postua lortu zuten Euskadi-ko Rallysprint Txapelketan, puntu bateko aldearekin.

MENDI ERRONKAK: Axier Vivanco eta Dani Martinez korrikalariek Babioko igoeren errekorra lortu dute

13 igoerako errekorra egin dute oraingoan Amurrio Trail taldeko ki-deek. 12 ordu eta 15 minutu behar izan zituzten. 3.750 metroko des-nibel positiboa duen 68,200 kilo-metroko ibilbidea egin zuten guzti-ra, gauez. Zailtasun handiena “gau osoa korrikan igarotzea” izan zen, bikotearen esanetan.

PADELA: Laudion padel pista eraikitzeko sinadura bilketa laster aurkeztuko dute Udalean

Padela praktikatzen duten herri-tar batzuek kirol horretarako pis-ta eraikitzeko eskaera egingo dio-te Udalari. Laudion ez dago pistarik eta horregatik kirolariek Arrigorria-ga, Ugao edo Etxebarrira jo behar dute. Pistak merke samarrak direla eta mantentzeak ez duela ia kostu-rik adierazi dute eskaeraren egileek.

Goizean goiz abiatu da gure aurtengo 29. Gorobel Ibilaldia. 7:30etan atera dira ibilbide luze-ko ausartak, zintzarrien hotsa la-gun Haiek atera eta ordu erdira txikikoen txanda heldu da. Aurten berezitasun bat aurkitu dute par-taideek, trenez hurbildu dira Ur-duñaraino, mendilerroa gertua-go eduki eta haren ikuspegi lilu-ragarriaz tarte luzeago batez go-zatzeko. Badirudi eguzkia ere igo dela trenera, eguraldia apartekoa izan baita, ibilbidearen edertasu-na gehiago handituz. Bi ibilbideek bat egin dute Tertanga bidean, Txarlazorako igoeran, bertatik Frailebururen atakatik igotzeko. Txalapartaren bultzadak lagun-duta, mendilerroaren goialdera pasa dira lagun guztiak. Esfor-tzuak merezi izan du, paisaia zo-ragarria dela eta. Frailebururen dotoretasunak, atzean Aiaraldea duela, txundituta utzi ditu denak.

Bertatik, Txarlazoren Ama Bir-jinaren monumentutik eta Cue-va llanaren iluntasunetik pasa os-tean, Goizale aterpean eduki dute horniketa egiteko aukera. Jana-ria eta edaria denontzat egon da, beraz, erabat deskantsatuta eta indarrak hartuta, berriz ere ibil-tzeari ekiteko prest zeuden de-nak.

Tologorri gailurra izan da azke-neko igoera gogorra, baina behin tontorrera iritsita, jaistea baino ez zen falta. Horrela bukatu da martxa, aldapan behera erama-ten utzi eta Mendeika zeharkatu ondoren Amurrioko plazan izan dute harrera goxoa, non kami-seta ederra eta guzti jaso duten.

Zorionez ez da zauritu larririk egon eta guztia ondo atera da, hortaz, egun bikain eta ahaztezin-tzat hartzen dugu Mendiko Lagu-nak mendi taldeko kideok. Miles-ker egun polit hau partekatzera etorri zareten guztioi; hurrengo urtera arte. Ehunka herritarrek hartu zuten parte martxan igandean. / Mendiko Lagunak

XXIX. Gorobel Ibilaldia

“Egun eta ibilaldi paregabea izan dugu Gorobelen”

Jon Guinea (Mendiko Lagunak)

Page 14: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA 14

_Herriko plaza

_denborapasakGALTZAGORRIAK02.19-03.20Zure begietatik zoriontasuna ikus-teko modua ederra da, askok gauza guztien alde txarrak baino ez dute ikusten eta halakoetan zu bezalako pertsonen iritziak entzu-tea ondo datorkie, jarraitu ezazu munduarekiko daukazun ikuspegi hori besteei zabaltzen!

LAMIA04.21 - 05.20Beti zabiltza zure burua arrazoitzen, arrazoiak noiz eman behar diren ikasi beharko zenuke. Egoera ezberdinen aurrean zu zeu izan behar zara erabakiak hartu eta horren aurrean tinko eta harro mantendu behar dena, kritikak alde batera utzita.

BASANDERE06.21 - 07.20Denbora librerik gabe zabiltza beti, utziozu garrantzirik gabe-ko gauzak egiteari eta has zaitez zure denbora probetxuzko gau-zak egiten. Gauza horien artean lagun eta familiakoekin denbora pasatzea dago, zure arreta behar dute urrun sentitzen zaituzte eta.

JENTILAK08.22 - 09.22Maiteminduta zaudela diozu pertsona berri bat ezagutzen duzun bakoitzean. Horrela jarraituta asko sufrituko duzu. Pertsonek sarritan itxura ona daukate ikusten ditugun lehenengo aldian eta asko gutaz aprobetxatzen dira, kontuz!

MARI10.23 - 11.22Arreta guztia diru kontuetan jar-tzen duzu, diruak gora eta behe-ra egiten du aldi ezberdinetan eta gure umoreak diruarekin bat bada-tor gorabeheratan ibiliko gara beti. Balio materialezko gauzak erreku-peratu daitezke, ez ostera haien in-guruan galdu dugun denbora.

SUGAAR12.20 - 01.19Momentu gogorra pasatzen ari zara orain, lanean daukazun ar-dura hain da handia ezen etxera heltzen zarenean deskonektatzea zaila egiten zaizula. Ogi gogorrari hagin zorrotza jarri eta laguntza eskatzen ikasi. Animo!

TARTALO01.20 - 02.18Agurrak gogorrak dira, bisita motzek zapore gazi-gozoa us-ten dute, baina maite dituzunak tartetxo txiki batean ikusi badi-tuzu ere, zure bihotza alaitzeko balio izan du ezta? Ez pentsatu agurrean, agur sentikorrak mai-tasunaren seinale dira eta!

HERENSUGE03.21-04.20Ekaitza daramazu nonahi. Jai eta giro ona suntsitzeko abilidade hori ez da harro egotekoa. Zure arazoak besteenak bihurtzen dituzu eta animoak konpartitzen dituzula uste baduzu oker zabiltza besteek zu bezala egon daitezen nahi baituzu.

BASAJAUN05.21 - 06.20Bihotzaren beharra alde batera uzten duzu eta buruaz baliatzen zara beti. Egia da askotan hala egin behar dela, baina sentimendu sakon eta argia daukazunean buruak esaten dizuna jarraitzea al da ausartena?

GAUEKOAK07.21 - 08.21Pertsona onek gehiago sufritzeko joera daukate, zergatik? Besteengan pentsatzen dutelako gehienetan. Ez itzazu besteen arazoak zureak egin beti eta zaintzen zaituen jendeaz inguratu zaitez, maite zaituzte!

AKERBELTZ09.23 - 10.22Etxekoen aholkuak jarraitzeko joera daukazu. Nahiz eta euren etxeko legeak jarraitu behar, gauzak leporatu beharrean sentiarazten dizutena adierazi, uste baino gehiagotan ulertzen gaituzte, bigarren aukerek emaitza onak izaten dituzte.

ZIRIPOT11.23 - 12.20Zoriontasuna bilatzen jarrai-tu beharrean zergatik ez dauka-zunaz jabetzen hasi? Maite zai-tuen jende asko dago. Ez duzu euren adiskidetasunean pentsa-tzen ezta aprobetxatzen, baina uste baino gehiago behar dituzu.

_horoskopoa

SOLUZIOAK

Sudoku, hitz-gurutzatu eta hitz gezidunen soluzioak web-gunean ikusgai: http://www.aiaraldea.eus/users/denborapasak

ZAILA OSO ZAILA

OSO ERRAZA ERRAZA

3 26 8 2 3 74 5 6 87 5 3

4 76 8 5 74 6 7 2 5

39 2 7 5 8 3 4

6 2 4 34 2 5

4 5 8 6 92 3 6 7

8 55 3 7 8 6432 8

6

49

2

3 7

6 86 4 35 8 49 4 6 7 2

7 22 3 8 5 9 6

5 8 4 29 3 5

4 2

6 77 8

5 91 6 7 92 5 1

7 21 62 6 34 3 5 1

3

HainoGazteenak ere nagusitzen di-

relako... Zorionak pitxintxu! Ziur egon ospatuko dugula!

Betikoak

Jonan eta AlexOndo pasa zuen egunean, disfru-

tatu gaur eta egunero!!! Barrezka eta primeran pasatzen lagunekin.

Kaskarrekoak

Haizea eta AlaitzZorionak laztanak!!! Bikain pasa-

tu zuen egunean. Asko maite zai-tuztegu maitiak!

Aita eta ama

Izaro eta NagoreTxikiak izatetik handira izatera iga-

ro zarete. Zorionak eta gurekin jarrai-tu euskaraz egiten . 26 muxu!

Zuen lagunak

Beñat eta OinatzZorionak Beñat zure 8. urtebete-

tzean eta zorionak Oinatz zure 6. ur-tean. Bihurriak izaten jarraitu!

Familia

_agurrak Bidali zure zorion agurra [email protected] helbidera azaroaren 13a baino lehen

Page 15: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

15 40. ZENBAKIA /// 2015eko azaroaren 5a /// Aiaraldea

11.05 OSTEGUNA

“TIMBUKTU” LAUDIOKO LHUI 18:30ean DOAN

11.07 LARUNBATA

“EVEREST” LAUDIOKO LHUI 17:30ean eta 20:00etan (3 €)

11.08 IGANDEA

“SUSTRAIAK ETA ENBORRAK” LAUDIOKO LHUI 12:30ean DOAN

“LOS MINIONS” DONIBANE ARETOA 16:30ean

“UPSSSS, ¿DÓNDE ESTÁ NOE?” AMURRIO ANTZOKIA 17:30ean (3,60 €)

“AMAMA” DONIBANE ARETOA 19:00etan

“IRRATIONAL MAN” AMURRIO ANTZOKIA 19:30ean (4,80 €)

11.09 ASTELEHENA

“IRRATIONAL MAN” AMURRIO ANTZOKIA 20:00etan (3,60 €)

11.12 OSTEGUNA“UNA SEGUNDA MADRE” LAUDIOKO LHUI 18:30ean doan

11.14 LARUNBATA

“NIGHTCRAWLER” LAUDIOKO LHUI 17:30ean eta 20:00etan (3 €)

11.15 IGANDEA

“EVEREST” AMURRIO ANTZOKIA 19:30ean

11.16 ASTELEHENA

“EVEREST” AMURRIO ANTZOKIA 20:00etan

_irakurlearen txokoa

11.08IGANDEA09:00 AMURRIOARKU ARETOAAmurrio hiribildua txapelketaBañueta Kiroldegia

09:30 OROZKOBISITA GIDATUAGorbeiako elur-zuloakOrozko Museoa

10:00 OROZKOTAILERRAGeneroa, umorea eta emozioa Kultur Etxea

11:00 ARTZINIEGAMUSEO BIZIAAntzinako ogibideen erakustaldiaEtnografia Museoa

12:00 URDUÑAURDUÑAR BERRIAKJose Ignacio Ruiz de Olabuenagari omenaldiaAlondegia

13:30 LAUDIOMAGOSTO JAIAEspalladoiro taldearen ekitaldi folklorikoaAldai Plaza

16:30 LEZAMALEZAMAKO JAIAKVI. Mus TxapelketaMuseoa

11.09ASTELEHENA16:30 LAUDIOODOLA EMATEAGaztela eta Leongo Etxean

11.11ASTEAZKENA12:00 LEZAMALEZAMAKO JAIAKMeza, bazkaria... Herria

16:30 LAUDIOODOLA EMATEAUgarte auzoa

12:30 ZOLLOZOLLOKO JAIAKAizkolariak, trikitilariak, txerrikiakZollo

11.12OSTEGUNA18:00 LAUDIOHITZALDIAOsasuna eta emakumea, Solastiarrek antolatutaKultur etxea

18:00 ARTZINIEGASOLASALDIA50 sombras de Grey liburuari buruz Liburutegia

18:00 LUIAONDO TAILERRAMindfullnessGizarte Etxea

20:00 LAUDIOKONTZERTUAPrison (Danimarka), 1991 eta MarmolOrbeko Etxea (5 €)

11.13OSTIRALA19:30 AMURRIOHITZALDIATrans Euskal Herria, Ivan Ruiz Rotaetxeren eskutikKatekesia

22:00 ZOLLOZOLLOKO JAIAKUluka taldeko kontzertuaZollo

11.14LARUNBATA10:30 LAUDIOELKARTASUN YOGA ASASAM elkartearen aldekoaSatya Yoga Eskola

12:00 ZOLLOZOLLOKO JAIAKUmeentzako ekintzak, bazkaria, musika...Udaltalde

_agenda

_ezin galdu

11.05OSTEGUNA19:00 AMURRIOHITZALDIAAiara eta Nerbioigoienako kartografia historikoaKultur Etxea

19:00 ARTZINIEGAHITZALDIA Kiroleko lesioak ekiditeko aholkuakEtnografia Museoa

19:30 URDUÑAURDUÑAR BERRIAK Jesus Maria Garaio eta Nuria Telleria soziologoen hitzaldiaAlondegia

11.06OSTIRALA18:00 ARTZINIEGAKLOWN TAILERRAUmeentzako ekintzaLiburutegia

19:00 AMURRIOHITZALDIAGuda zibila Amurrion eta UrduñanKultur Etxean

19:30 URDUÑAURDUÑAR BERRIAK Mahai-ingurua estatu espainiarreko etorkinekinAlondegia

11.07LARUNBATA 10:00 URDUÑABASERRITARREN AZOKAForu plaza

10:30 LAUDIOBISITA GIDATUAErmu Andra Mari ezagutzeko bisitaSanta Luzia

11:30 LAUDIOINAUGURAZIOABatzokia irekiko du Andoni Ortuzarrek, besteak besteBatzokia 12:00 LAUDIOMAGOSTO JAIAGaitapoteoa, musika, gastronomia, Queimada...Aldai plaza

17:30 LAUDIOSORGIN ZAPATUAKZorroak egiteko tailerraLamuza parkeko ludoteka

19:30 URDUÑAURDUÑAR BERRIAKBeste kontinentetako etorkinekin mahai-inguruaAlondegia

22:00 LAUDIOBAKARRIZKETARaul Feveren ikuskizuna eta DJ Rubaren saioaSorgin Taberna

LEZAMAKO JAIAK: Asteburuan Lezamako Jaiak ospatuko dituzte eta egitarau anitza prestatu dute. Larunbatean mendi ibilaldi batek irekiko du egitaraua, arratsaldeko 19:30ean herri kirolen txanda helduko da eta gaueko ordu txikiak arte dantzatzeko aukera emango dute.

ZOLLOKO JAIAK: Azaroaren 11n abiatuko dituzte Zolloko Jaiak eta hainbat egunez luzatuko dira. Azaroaren 14an kontzertua egingo dute -Matarrasca, Zopilotes Txirriaos eta Tximeleta taldeek joko dute- eta horretarako gau osoko autobus zerbitzua eskainiko dute dohainik.

LEZAMAKO JAIAK

11.07 LARUNBATALEZAMA09:00 Mendi ibilaldia14:00 Bazkaria17:30 Umeentzako jolasak 19:30 Herrien arteko Herri Kirolak22:00 Herri afaria00:00 Kontzertuak: Astalapo eta Honat

ZINEMA

MAGOSTO JAIA

11.06 OSTIRALALAUDIO19:00 irekiera 19:00 Kalejira eta triki-poteoa19:30 Kun-Kun Batukada20:00 Galiziako gaztainak23:00 Queimada

Page 16: Aiaraldea Egunkaria 40. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA 16

aiaraldea.eus_kontra

Floren Usia

Gernikako arbolaren kimuak erein eta saltzen dituzu. Nolatan?

Duela 30 urte hasi zen dena. Ger-nikako arbolaren ezkurrak hartzen nituen garai hartan, nire kimu pro-pioak egiteko, kapritxo pertsonal moduan.

Duela bi urte langabezian geratu nintzen, eta orduan bururatu zitzai-dan gustatzen zitzaidan hori modu serio batean egitearen ideia. Bane-kien mundu osoan zehar zeu-dela landaturik Gernika-ko Arbolaren kimuak, eta horiek bilatzeari ekin nion. Herriz herri joa-ten hasi nintzen, topa-tzen nituen kimuen ezku-rrak hartzen eta argazkiak ateratzen.

Udalekin kontak-tuan jarri eta doku-mentuak biltzen eta baimenak eskatzen hasi

nintzen. Baina mila oztoporekin egin nuen topo, eta azkenean egin nue-na izan zen notario batekin kimuen ezkurrak hartzera joatea, Gernika-ko Arbolaren ondorengo ofizial zi-rela ziurtatzeko, eta nire kimu zen-bakitu eta egiaztatuak sortu nituen. Horrela jaio zen “Gernikako haziak” proiektua.

Baina hortik nola egin duzu salto kolonia bat egitera?

Kimuen kontuarekin web-gune bat atondu nuen, eta eskaerak iris-ten hasi zitzaizkidan, horietako asko Hego Ameriketatik. Baina ezin nituen kimuak

ber-

tara bidali, izaki bizidunak direlako eta baimen bereziak behar dituzu-lako Ameriketara horrelako zerbait bidaltzeko.

Orduan kimuen ordez zer bida-li nezakeen pentsatzen hasi nintzen, eta horrela sortu zen koloniaren ideia. Athletic-ek edota Madonak ba-zituzten euren koloniak, baina guk ez genuen gure lurraldeari, Euskal Herriari, loturiko koloniarik. Gernika-ko arbolatik haritzaren esentzia ate-ratzea zen helburua.

Baina zu ez zara perfume egi-lea, ez?

Ez. Ezagun batek esan zidan Ka-talunian bazegoela eskoziar bat, Jimmy Boyd, enkarguzko koloniak ekoizten zituena. Berarekin kontak-tuan jarri nintzen eta nire asmoak kontatu nizkion. Haritz hostoak bi-daltzea eskatu zidan, eta hilabe-

te eta erdiz egon zen Frantzian duen laborategi batean, pro-

bak egiten. Egun batean bere deia jaso nuen.

“Izugarri ondo gera-tu da”, esan zidan.

Zer nolako usaina dauka kolo-niak?

Haritzaren egurraren usaina dau-ka, baina ez gehiegi. Hortaz gain, Boyd-ek bergamotaren ukitua ere eman dio. Laranja eta limoiaren ar-teko zitriko bat da bergamota, eta koloniari oreka emateko balio izan du.

Harrera ona izan du egitasmoak?Oso ona. Gertatzen dena da hau

artisautza produktu bat dela. Ez da El Corte Ingles bezalako kate han-dietan saltzeko. Donostiako Albo-ka dendan, Gernikako Euskal Sou-venirs-en edota Bilboko Alde Zaha-rrean dagoen Orriak-en topa-tu daiteke. Kolonia ona da, Jimmy Boid oso perfume egile ona baita, Rochas edo Margaret Astor bezala-ko markentzako lan egin duena.

Hori bai, ez dakigu Hego Ame-riketara bidaltzerik izango dugun, bertara garraiatzea oso garestia delako. Baina Txilen badago amona donostiarra duen emakume bat, lurrin-denda bat duena eta kolonia saltzeko interesa azaldu duena.

Alfredo Pereiro Rekakoetxea“Orain arte ez geneukan Euskal Herriari edota Gernikako Arbolari loturiko koloniarik” ALFREDO PEREIRO REKAKOETXEA (Laudio, 1961) Gernikako Arbolaren kimuak erein eta saldu egiten ditu. Orain proiektu berri bat du esku artean: Gernikako Arbolaren esentzia duen kolonia.

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

ZURE BIDAIA AGENTZIA URDUÑAN

608 182 17210urte baino gehiagokoesperientzia! Bidai pertsonal izatuak! [email protected]

www.wegoaz.com

MirenAyesaKAZETARIA

_Leihotik

Besarkada isilak

Urteetan gordetako se-kretua edo subkon-tzientean lurperatuta zegoen amesgaiztoa

azalarazi eta lagunarteko intimi-tatean kontatzen diren esperien-tziak dira. Isiltasuna, besarka-dak, malkoak, norberaren bizi-pena. Emakumeen arteko elka-rrizketa batean bizitzan jasan-dako sexu erasoak agertzen direnean bakartasuna kolekti-bo bihurtzen da. Honelako elka-rrizketetan emakume gehienak, gehiegi, era bateko edo besteko erasoak jasan ditugula ohartzen zara, batzuen bizitza birrinduz.

Egun hauetan bortxaketa ba-ten berri izan dugu eta eskuak burura eraman dituzte batzuek, harrituta gazteen artean hone-lako egoerarik ematen ez zela pentsatzen zutelako agian. Ez da hala izan bortizkeria euren azaletan bizi izan duten milaka emakumeentzat, badakitelako gure gizarte jator honetan bor-txaketak iceberg baten punta besterik ez direla, beste guztia sekretupean edo bakoitzak bere barruan lurperatu behar duela. Azken finean gure herrian sexu erasoa jasaten duenak bi bide ditu: isildu edo lotsa eta arbuioa jasan.