198
2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka Nork ez du ezagutzen K.P. Kavafis-en "Ithaka" poema gogoangarria? Andolin Eguzkitzak ekarri zigun euskarara , hain berea zuen euskara intelektual hartara. Lehengoan, Interneten zerbaiten bila nenbilela, Lluis Llach-en bertsio indartsu honekin topo egin nuen. Ikusleen aurpegiak ikusirik, egingo nuke Katalunian beste abesti bat baino gehiago badela. Ingelesez ere entzun dezakezue olerkia, Sean Connery-k irakurrita eta Vangelis-ek musikatuta. Nork: Block.2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Etiketak: literamusika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0) 2008/09/17 09:00:12.418 GMT+2 Begi zoliz I Ezaguna da erlatiboak itzultzeak buruko min handiak eragiten dituela. Horren erakusgarri duzue testu hau: "Gaurik tristeena da hau, banoalako eta ez naizelako itzuliko. Bihar goizean, sei urtez harekin bizi izan naizen emakumea bizikleta hartu eta lanerako bidean denean, geure umeak euren baloi eta guzti parkera eraman ondoren, maletan zenbait gauza batu, eta inork ikusiko ez nauen esperantzarekin utziko dut nire etxea, Victorrenerako metroa hartzeko". Liburu bateko pasartea da, haren prentsa-oharretik aterea (gaur aurkeztuko dute). Bistan denez, erlatibozko perpausean ezin ager daiteke izen erlatibizatua (harekin/emakumearekin); isilean egon behar du.

2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2

Ithaka

Nork ez du ezagutzen K.P. Kavafis-en "Ithaka" poema gogoangarria? Andolin Eguzkitzak

ekarri zigun euskarara, hain berea zuen euskara intelektual hartara.

Lehengoan, Interneten zerbaiten bila nenbilela, Lluis Llach-en bertsio indartsu honekin topo

egin nuen. Ikusleen aurpegiak ikusirik, egingo nuke Katalunian beste abesti bat baino gehiago

badela.

Ingelesez ere entzun dezakezue olerkia, Sean Connery-k irakurrita eta Vangelis-ek

musikatuta.

Nork: Block.2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2

Etiketak: literamusika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/17 09:00:12.418 GMT+2

Begi zoliz I

Ezaguna da erlatiboak itzultzeak buruko min handiak eragiten dituela. Horren erakusgarri

duzue testu hau:

"Gaurik tristeena da hau, banoalako eta ez naizelako itzuliko. Bihar goizean, sei urtez

harekin bizi izan naizen emakumea bizikleta hartu eta lanerako bidean denean, geure

umeak euren baloi eta guzti parkera eraman ondoren, maletan zenbait gauza batu, eta inork

ikusiko ez nauen esperantzarekin utziko dut nire etxea, Victorrenerako metroa hartzeko".

Liburu bateko pasartea da, haren prentsa-oharretik aterea (gaur aurkeztuko dute). Bistan

denez, erlatibozko perpausean ezin ager daiteke izen erlatibizatua (harekin/emakumearekin);

isilean egon behar du.

Page 2: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

"Gaurik tristeena da hau, banoalako eta ez naizelako itzuliko. Bihar goizean, sei urtez nirekin

bizi izan den emakumea bizikleta hartu eta lanerako bidean denean, geure umeak euren baloi

eta guzti parkera eraman ondoren, maletan zenbait gauza batu, eta inork ikusiko ez nauen

esperantzarekin utziko dut nire etxea, Victorrenerako metroa hartzeko".

Beste aukera bat ere badago (ba al dago?!): sei urtez bizi izan naizen emakumea. Aukera

teorikoa da, baina afuntzionala eta alegiazkoa. Izan ere, nahitaezkoa da, ia beti, erlatibozko

perpausean izen erlatibizatuak (isilean dagoenak) gramatika-kasu baten lekua betetzea (alegia,

nominatibo, ergatibo edo datibo izatea).

Nork: Block.2008/09/17 09:00:12.418 GMT+2

Etiketak: begi_zolia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/16 11:16:37.124 GMT+2

Testu-antolatzaileak

Liburu jakingarria argitaratu berri du Euskaltzaindiak Jagon bilduman. Hona hemen

Plazaberri agerkarian ateratako aipamena:

Jagon bildumaren 7. liburuak, aldiz, Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoa du izenburua

eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu

duelarik. Esnalek berak azpimarratzen duenez, liburu honek euskararen egokitasuna du langai,

"galdera bat gidari: nola ekoiztu euskara egokia? Eta erantzuten ere saiatu gara: besteak beste,

testu-antolatzaileak era estrategikoan erabiliz".

Ezinbesteko liburua izango da, inondik ere, hemendik aurrera. Aski da Pello Esnalen bermea,

horretaz jabetzeko. Pentsatzekoa da, gainera, Hizpide aldizkarirako gai horren haritik

idatzitako artikuluen bertsio osatu eta hedatua dela honako liburu hau (ikus Hizpide 50 eta

51).

Testu-antolatzaileak zer diren? Ahozkotik idatzirako jauzia egiten laguntzen diguten lotura eta

korapiloak. Izan ere, idatzian ugariago dira, testu konplexuen kohesioari eusteko, idatziaren

doinua aberasteko...

Nork: Block.2008/09/16 11:16:37.124 GMT+2

Etiketak: pello_esnal testu_antolatzaileak biblio | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (1)

2008/09/16 09:14:57.848 GMT+2

Nahi al duzu "yogur"?

Gero eta sarriagotan entzuten ditut horrelakoak eta honelakoak.

Page 3: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nahi duzu "yogur"?

Emango didazu "mobil"?

Guruzu "txitxi"?

Are, hipokoristikoa erabilita (ez euskarazkoa, horratik):

Nahi duzu "bokadillito"?

Gure dozu "yogurcito"?

Eta ez dut uste guraso erdaldun saiatuen gaitza denik bakarrik. Ez horixe.

Nork: Block.2008/09/16 09:14:57.848 GMT+2

Etiketak: real_basque | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/11 14:44:18.227 GMT+2

Puntu eta koma

Gai idorra izaten da puntuazioa. Ez beti, ordea. Victor Borge-k eta Dean Martin-ek hala

erakutsi ziguten. Bideoa ikusteko egin klik hemen.

Nork: Block.2008/09/11 14:44:18.227 GMT+2

Etiketak: puntuazioa bideoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/10 13:02:57.097 GMT+2

Berbaurrekoa

Zer erosoagorik oharrak Interneten paratzea baino? Pentsa lezake baten batek. Halaxe egingo

dut nik, bederen.

Zerbait arina izango da: han-hemen irakurritakoak, nonbait entzundakoak, norberari

otutakoak, estekak, aurkikunde txiki-handiak...

Alamenak ez du tarterik izango (hala izango ahal da, behintzat).

Oraingoz ez diot inori honen berri emango.

Laster arte.

Nork: Block.2008/09/10 13:02:57.097 GMT+2

Etiketak: aurkezpena | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2008/10/02 08:01:29.506 GMT+2

Anxuberro

Page 4: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

XIX. mendeko Iparraldeko kazetaritzan badugu ikasbide ederra gaur egungo testugileok. Nik

oso atsegin ditut, besteak beste, Jean Hiriart Urruti eta Jean Saint-Pierre Anxuberro. Maisu

handitzat ditut, bata nahiz bestea. Eta, aldika, haien liburuei kolpe egiten diet ikaskizun bila,

euskara beratza bizitzeko.

Lantzean behin, Anxuberroren pasarte batzuk ekarriko ditut hona, denontzat laketgarri. Edizio

hau erabiliko dugu: Saint-Pierre, J.: 14eko Gerla Handia, Klasikoak, Donostia, 1998.

Gerra-kontuak izango dira gehienak, beraz, baina, Arestik zioenez, lore batzuk aurkituko

ditugu simaurtegi hartan.

Harritua nago nola ginuen han zenbeit egunez atxiki, ez ginelarik oraino lurpean; etsaiak

bazter guziak xehatzen zituelarik tiroka ta kanoi ukaldika. (5. or.)

Nork: Block.2008/10/02 08:01:29.506 GMT+2

Etiketak: anxuberro lokuzioak esakuneak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/01 08:03:52.870 GMT+2

Pello Esnalen hitzaldia

Aurrekoan aipatu genuen Pello Esnalen liburu berria, Testu-antolatzaileak: erabilera

estrategikoa. Eta, hara, Plazaberriren bidez jakin dugu sarean eskuragarri dagoela aurkezpen-

ekitaldiko hitzaldia.

Page 5: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2008/10/01 08:03:52.870 GMT+2

Etiketak: pello_esnal testu_antolatzaileak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/30 07:55:53.173 GMT+2

Estiloaren osagaiak (I)

3. Adierazpen parentetikoak koma artean sartu

Ez da erraza gomendio hau aplikatzea; sarritan zaila izaten da erabakitzen ea hitz bakar bat

(beraz edo beharbada, esaterako) edo perpaus labur bat parentetikoa den ala ez.

[Parentetikoak parentesi artean sar litezkeen osagaiak dira].

Bihar(,) beharbada(,) ez naiz joango lanera.

Ariketa fisikoa(,) berez(,) ez da ona bihotzerako.

Parentesi artean idatziz gero, bateko, esaldiak irakurtzean inflexio, koska, txiki bat egin

behar da komen parean, eta, besteko, semantikoki garrantzi handiagoa ematen zaie koma

arteko osagaiei.

Adierazpen parentetikoak koma artean sartzen diren bezala, mendeko perpausak ere koma

artean sartzekoak dira, non eta ez diren perpaus osagarriak.

Etxera itzuli zenean, hura izan zen anabasa aurkitu zuena!

Ez zuen zekien guztia kontatu, etxekoak ez mintzearren.

Baina:

Mireni esan zion asteburuan mendira joango zela.

Esan dezagun, hala ere, mendekoa galdegaiaren lekuan (aditz nagusiaren atze-atzean edo

aurre-aurrean) ageri bada koma hori kentzekoa dela.

Zentzatzen zarenean deitu telefonoz, eta hitz egingo dugu.

Idazle zuhurrak ez lituzke lotu behar perpaus beregainak komen bidez.

*** Letra etzanezkoak geureak dira.

Nork: Block.2008/09/30 07:55:53.173 GMT+2

Etiketak: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2008/09/29 08:17:09.144 GMT+2

Estiloaren osagaiak

Aspaldi handian, estilo-liburuak eta idazlarientzako denetariko eskuliburuak baino ez ditut

irakurtzen kasik, baterako ikastaroa dela, besterako iruzkina dela... Eta guratu egin naiz.

Astun eta luze litzateke horietaz guztiez jardutea, eta aurrerantzean baliteke iruzkinen edo

aipuren bat sartzea hemen. Jakingarriak soilik.

Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu

xehea hartu eta gomendio batzuk euskarara egokitzea (ahal direnak, behinik behin).

Estatu Batuetan idazkera-libururik erabilienetako bat izan da, eskoletan nahiz bulegoetan.

Page 6: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Beraz, badu berme nahikorik.

Liburuan, estiloa hobetzeko hemezortzi gomendio jasotzen ditu egileak, eta, horiekin batera,

aurkezten tipografia-ohar batzuk eta gaizki erabilitako hitz eta esapideen zerrenda bat.

Bistan denez, denak ezin baliatuko ditugu euskaraz, baina gehienak, bai. Jatorrizko liburuko

atalen zenbakiei eutsiko diegu, egokitzapenari hobeto segitzeko.

Edizio hau erabiliko dugu: Strunk, W.: The Elements of Style, Coyote Canyon Press,

Claremont (AEB), 2007. Harcourt, Barce and Company-k 1920an New Yorken

argitaratutakoaren faksimilea da.

Edizio horrez geroztik, beste atal batzuk gehitu zizkion E.B. White-k, 1959an, eta gaur egun

Strunk and White izena ematen zaio liburuari.

Oso-osorik duzue sarean: hemen eta hemen.

Nork: Block.2008/09/29 08:17:09.144 GMT+2

Etiketak: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2008/09/26 08:40:48.785 GMT+2

Aberats eta pobre

Behin entzun nion Koldo Izagirreri klasikoak irakurri behar zirela hizkuntza tresnatzeko, Frai

Bartolok, esaterako, opari eman ziola giltza eman (‗amaitutzat jo‘) esapidea, eta halako beste

hamaika aurkikunde izaten direla. «Harritzekorik ez», pentsatuko duzue.

Hitzaldi hartan jardun zuen, orobat, hizkuntzen mestizajeaz, euskara hizkuntza nahasia,

mestizoa, zela esanez. Eta erantsi zuen inori berriro euskararen milenariotasunaz hizketan

entzunez gero mihia moztuko liokeela eta halakorik irakurriz gero eskua moztuko liokeela

idazlariari.

Page 7: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Gogoeta horietan ari nintzela, egokia iruditu zait aldika testu zahar batzuk ekartzea hona,

horietan zerbait azpimarratzeko, ikasbide gisa.

Gaur hona ekarri dut 1935ean Lekeitioko Udalak ateratako bando (agintza) bat. Euskara

batura aldatu dut. Jatorrizkoa hemen duzue.

AGINTZA

Bihar herriko neskatila batzuk ibiliko dira Bilboko Ospitalerako dirua batzen.

Edukirik kontuan zelan Ospitale horretara joaten diren Lekeitioko gaixo pobre asko eta, baita

ere, albo-herrietakoak, eskatzen da ez dadila inor ere geratu, ahal duen ginoan, dirua eman

barik, aberatsek aberatsen moduan eta pobreek pobreen moduan.

Baita eman ditzake nahi duenak zozketarako gauzak.

(I. Trebiño: Administrazio zibileko testu historikoak)

Nork: Block.2008/09/26 08:40:48.785 GMT+2

Etiketak: testu_zaharrak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/25 09:14:33.363 GMT+2

UEUren otarrea

Udako Euskal Unibertsitateak badu txoko apain bat Interneten, ikastaroetako materiala

gordetzeko: Otarrea.

Besteak beste, badituzue aurten «Ikasmaterialak eta zuzentze-lana» ikastaroan banatutako

materialak (batzuk zinez jakingarriak).

Gomendatzekoa da, orobat, UEUren Inguma proiektuko web orria. Hor eskura dituzue

denetariko artikulu, material eta hitzaldiak, edo horien erreferentziak.

Nork: Block.2008/09/25 09:14:33.363 GMT+2

Etiketak: bibliografia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/24 08:01:52.393 GMT+2

Kilkerrak eta txoriak

Page 8: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Ikastaro baterako adibide bila ari nintzela, pasarte honekin topo egin nuen.

Sor Matteo would say to him, "You, I want to see you in the army; that will be something.

They´ll clean the crickets out of your head in the regiment," and Nuto would answer, "It´s

hard to get rid of them all. Don´t you hear how many there are in these vineyards?"

(Cesare Pavese: The Moon and the Bonfires)

Jatorrizkoa italierazkoa da, bistan denez, eta hara jo behar genuke ezer baino lehen. Dena den,

zalantza sortu zitzaidan nola eman behar genukeen crickets hori euskaraz. Ez ote litzatekeen

egokiagoa txoriak erabiltzea, eta ez kilkerrak.

Sor Matteo-k esango lioke: «Pozik ikusiko zintuzket armadan; zerbaiterako balioko luke.

Burutik kenduko lizkizukete txoriak/kilkerrak errejimentuan», eta Nuto-k erantzungo luke:

«Zaila da horiek kentzea. Ez al duzu entzuten zenbat dauden mahastietan?».

Izan ere, euskaraz honelako esapideak dabiltza: txoritan egon, burua txoriz beterik eduki... Eta

Piemonteko muinoetan ere ez dira falta izango horiek. Hala ere, ezinbestekoa al da

egokitzapen hori? Seguru ezin esan.

Nork: Block.2008/09/24 08:01:52.393 GMT+2

Etiketak: itzulpengintza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/23 08:31:55.932 GMT+2

Belarri zoliz I

Euskadi Irratian entzuna:

Auto Suecia uste duzuna baino hurbilago!

Oso zabaldua dago (eta zer ez?).

Auto Suecia uste duzun baino hurbilago!

Nork: Block.2008/09/23 08:31:55.932 GMT+2

Etiketak: belarri_zolia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/09/22 08:39:56.231 GMT+2

Erregistro mistoa

Page 9: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Aurrekoan aipatu genuenez, Euskarazko albistegietarako eskuliburua II lanean, erregistro

misto terminoa erabili zuen egileak, Asier Larrinagak, ozen irakurriak izateko testuez

diharduela. Honela dio:

Idatzizko erregistroak bezala, erregistro mistoak ezaugarri hauek ditu.

Pentsatzeko astia dagoenez, testua planifikatu eta informazioa ondo antolatzen da.

Testua berrikusteko aukera dagoenez, okerrak eta akatsak zuzendu egiten dira.

Ahozko erregistroak bezala, erregistro mistoak ezaugarri hauek ditu.

Ideia-pilaketa saihesten da, eta oro har perpaus bakoitzean ideia bakarra jartzen da.

Sintaxi bihurri, hanpatu eta korapilatsua baztertu egiten da.

Nork: Block.2008/09/22 08:39:56.231 GMT+2

Etiketak: ahozkotasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/19 08:02:42.769 GMT+2

Ahozkotasun idatzia

Egunokin, ozen irakurriak izateko testuei buruzko artikuluen xerka aritu naiz. Eta oso gauza

mamitsuak aurkitu ditut.

«Oralidad secundaria» darabil Ongek, komunikabide elektronikoetan erabiltzen den hizkera

izendatzeko. Horretaz baliatzen da, adibidez, irratiko eta telebistako hainbat esatari, hizketan

ariko balitz bezala irakurtzen duenean. Azken batean, testu idatzia da, baina esatariak ahoz

gora irakurri eta entzuleak belarriz jasoko duena. Ez da, beraz, isilean irakurriz jasotzeko

idatzia izan den testua; entzunez jasotzeko ondua baizik; edo, bestela esanda, idazleak

entzuteko sortzen duen testua.

Esnal, P.: Herri-prosa: oinarri eta bide, in Euskera, 50 (2005), 897.

Horra, labur eta xehe azaldurik, zer den bigarren ahozkotasuna.

Page 10: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

EITBren Euskarazko albistegietarako esku-liburua [sic] II gomendagarrian, berriz, erregistro

misto esapidea erabiltzen dute, kontzeptu bera izendatzeko.

Irratian eta telebistan ahoz bideratzen dugu komunikazioa, baina testuak idatziz prestatzen

ditugu aldez aurretik. Horregatik, gure hizkera berezia da, eta erregistro mistoa deritzo.

Datorren asterako utziko ditugu erregistro misto horren ezaugarriak.

Nork: Block.2008/09/19 08:02:42.769 GMT+2

Etiketak: ahozkotasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/15 08:03:48.757 GMT+2

Lokailuak oinetan

Ibilian-ibilian, badaezpadako terminologia bat mamitu behar izan dugu gure azalpen

ttattarretarako. Duela hilabete batzuk, esaterako, iruzkin-lokailu terminoa asmatu nuen, testu-

antolatzaile mota bat izendatzeko, Xabier Alberdiren Euskal estilo-libururantz hartan oinarri

hartuta. Izenak ez zion ardura hainbeste, asmoa egitura batzuen puntuazio moldea azaltzea

baitzen. Dena den, barka eske hasi nuen jarduna.

Lokailuen zaku handian denetariko partikulak sartu zaizkigu. Azkenaldian, hizkuntzalaritza

testuala garatzeaz batera, testu-antolatzaile terminoa ere zabal-zabal dabil gure artean. Geuk

ere, partikula horiek nolabait izendatu behar, eta iruzkin-lokailu terminoa aukeratu dugu.

Alde batetik, semantikoki bereizi behar dira iruzkin-lokailuak, denek ez baitute esanahi bera:

hain zuzen ere (informazioaren progresioa adierazten du)

hau da (identitatezko erlazioa ezartzen du)

alegia/hots (aurretikoa finkatzen eta birformulatzen dute)

batez ere, bereziki, nagusiki, zehazki (semantikoki hain zuzen eta adibidez bezalakoen

artean daude)

adibidez, esate baterako, hala nola, esaterako, kasurako, konparazio batera, besteak

beste… (multzo aurrekariko zenbait elementu soilik aurkezten dituzte)

Pello Esnalek, berriz, testu-markatzaileen barruan sartu ditu:

operatzaile argudiozkoak: zehatzaileak [zehaztaile behar luke] (adibidez, esate

baterako, esaterako, konparazione, kasu...)

esplikatiboak (hau da, hots, alegia...)

Terminologiarekikoak eginik eta adibideak adi azterturik, ohartu naiz liburuko adibideetan

(oharkabean?) agertzen den puntuazio eredua ikastaro hartan proposatu genuenetik hur

dagoela. Lasaitu egin nau horrek.

Page 11: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2008/10/15 08:03:48.757 GMT+2

Etiketak: lokailuak terminologia pello_esnal testu_antolatzaileak | Permalink | Erantzunak (0)

| Errenferentziak: (0)

2008/10/14 08:08:27.439 GMT+2

Lokailulogia

Asteburuan irakurri dut Pello Esnalen azken liburua, hasi eta buka. Bere xumean zeresan

handia du. Poztekoa da, besteak beste, nolako ahalegina egin duen, kanpoko lanak lagun,

terminologia finkatzeko; lokailu termino lausotik harago egiteko.

Honela sailkatzen ditu testu-antolatzaileak:

testu-markatzaileak

juntagailuak eta menderagailuak

adberbioak, adberbio-esapideak eta postposizio-sintagmak

Lokailuak testu-markatzaileen motetako bat baizik ez dira.

Nork: Block.2008/10/14 08:08:27.439 GMT+2

Etiketak: lokailuak terminologia pello_esnal testu_antolatzaileak | Permalink | Erantzunak (0)

| Errenferentziak: (0)

2008/10/13 08:03:49.311 GMT+2

Kirikiñoren apatxeak

Euskaltzaindiak duela gutxi plazaratutako Literatura terminoen hiztegian ere badituzu

eufemismoen beste adibide batzuk, Xabier Altzibarrek paratuak. Kirikiñoren adibide hau

dakar, besteak beste:

Ez apacheak bakarrik, mari-bideetako guztiak be uxatu ditue andik.

Page 12: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Gerla Handiko gertakarien berri eman zuen Bustintzak Euzkadi egunkariarentzat, Bilboko

bere bulegotik. Hori jakinda ere, oraindik iluna da esaldia, zulaezina. Hemen dituzu gakoak:

apache: proxeneta, emazain

maribideetako: prostituta, emagaldu

Kontua da prostitutak gerra-eremuetatik atera zituztela, soldaduen artean zabal-zabal zebiltzan

gerripeko gaitzak areago ez hedatzeko.

Nork: Block.2008/10/13 08:03:49.311 GMT+2

Etiketak: kirikiño eufemismoak lokuzioak esakuneak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2008/10/10 08:01:32.439 GMT+2

Pessoaren ispilua

Saramagoren blogetik ekarri dizuet testu hau. Hemen duzue osorik portugesez.

Adiskideek esaten zioten etorkizun oparoa zuela aurrean, baina hark ez omen zeukan hain

gauza segurutzat hori, horrenbestez bizitzaren onenean hiltzea erabaki zuen bidegabeki, 47

urte zituela, atera kontuak. Hil aginean betaurrekoak eskatu zituen: «Emazkidak antiojoak»

izan ziren haren azken hitz zentzuzkoak. Gaur arte inork ez du jakin nahi izan zertarako

galdatu zituen, horrela baztertzen edo gutxiesten dituzte agonian dagoenaren azken hitzak,

baina daitekeena da hark bere burua ispiluan ikusi nahi izatea jakiteko azkenean nor zegoen

han. Parkak ez zion tarterik utzi. Izan ere, ez zegoen ispilurik logelan. Fernando Pessoak ez

zuen inoiz xuxen jakin nor ote zen, eta zalantza horri esker apur bat argitzen ari gara nor ote

garen gu.

Itzulpen-zalantzak

* [...] decidiu morrer injustamente na flor da vida, [...]

** [...] assim se vêm ignorando ou desprezando as últimas vontades dos moribundos [...]

Nork: Block.2008/10/10 08:01:32.439 GMT+2

Etiketak: pessoa saramago itzulpen_ariketak itzulpena itzulpegintza | Permalink | Erantzunak

(0) | Errenferentziak: (0)

Page 13: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

2008/10/09 08:02:47.164 GMT+2

Eufemismoak

Euskaraz ere badira eufemismoak; beste hizkuntza guztietan adina.

Bazuen Jesus haurra bere ohakoan; bazituen bildotxak, idia eta beharri-luze bat ere, hein bat

pollitak, bere muthikoaren jostagailua...

Hara zer aurkitu zuten Anxuberrok eta haren lagunek Somme aldeko eliza batean, Eguberri-

eguna ospatzeko. Ez zen gisakoa izango, nonbait, Jesus haurra eta astoa esaldi berean

aipatzea.

Nork: Block.2008/10/09 08:02:47.164 GMT+2

Etiketak: esakuneak eufemismoak lokuzioak anxuberro | Permalink | Erantzunak (1) |

Errenferentziak: (1)

2008/10/08 09:32:52.359 GMT+2

Gotzon Garate hil da

Gotzon Garate hil zaigu.

Irakasle maitagarririk izan bazen Deustuko eskola-urte haietan, huraxe izan zen. Hemen

duzue Barren aldizkariaren omenaldi xumea.

Nork: Block.2008/10/08 09:32:52.359 GMT+2

Etiketak: gotzon_garate | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/08 08:01:28.191 GMT+2

Page 14: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Sinonimiazko kateak

Autobusa abiatu orduko, leiho ondoan eseritako bidaiariak begiak zabal-zabalik ireki zituen

zerbait berria ikusteko esperantzan [...]

Pamuk, Orham: Elurra, Elkarlanean, Donostia, 2007 (itzultzaileak: Fernando Rey eta Monika

Etxebarria).

Esaldia betegina da; ezin daiteke hobeto agertu pertsonaiaren aditasuna.

* Estonierazko edizioaren azala.

Nork: Block.2008/10/08 08:01:28.191 GMT+2

Etiketak: esapideak pamuk estilistika itzulpengintza elurra fernando_rey kar

monika_etxebarria lokuzioak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/07 08:01:40.736 GMT+2

Saramagoren bloga

Page 15: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Duela ia hamar urte Bilboko Arriaga antzokian ikusi nuen, eta entzun haren solas lasaia.

Nobel Saria irabazi berria zuen, eta Lisboako setioaren historiaren euskarazko edizioa

aurkeztera etorri zen.

Miraturik utzi ninduen haren soseguak.

Berriki jakin dugu blog bat zabaldu duela sarean. Ez ezazue galdu.

Gogoan dut arranguratu egiten zela erretiroaren ankerkeriaz. «Legezko adina bete, eta

ezertarako ere ez zarela esaten dizute», zioen Josek. Erretiroa aurrez hartzea ametsik

irrikatuena da gure artean, eta, ordura artekoan, funtzionario izatea.

Buru argia du. Honela mintzatzen da sareko koadernoan:

Ruben Daríok, xaloki, esan zuen harako «juventud, divino tesoro» hura. Gaur ez luke

horrelakorik idatziko.

Nork: Block.2008/10/07 08:01:40.736 GMT+2

Etiketak: saramago literatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/06 08:02:19.241 GMT+2

Egitura paraleloak psikologoarekin

Har dezagun Psikologiako testu bat aztergai; sofan etzanda, nahi baduzue.

Page 16: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Informazioa trukatzeko elkarrizketa ere esaten zaio txosten mota horri, eta esku-hartze

psikologikoaren hainbat unetan egin daiteke: tratamenduaren aurretik, tratamenduak

iraun bitartean eta tratamenduaren ondoan.

Ez da ezer probetxuzkorik ateratzen, halako zerrendetan kategoriak nahasten ditugunean

(aditz-izenak eta izenak; perpausak eta izen-sintagmak). Gainera, ez zait iruditzen deus

konpontzen denik puntuazioa aldatuta (maila bat jaitsita, esaterako, puntutik puntu eta komara

igarota). Komeni da kategoria-bateratasunari eustea. Emaitza biribilagoa da, behintzat.

Informazioa trukatzeko elkarrizketa ere esaten zaio txosten mota horri, eta esku-hartze

psikologikoaren hainbat unetan egin daiteke: tratamenduaren aurretik, tratamenduan

zehar eta tratamenduaren ondoan.

Informazioa trukatzeko elkarrizketa ere esaten zaio txosten mota horri, eta esku-hartze

psikologikoaren hainbat unetan egin daiteke: tratamendua hasi aurretik, tratamenduak

iraun bitartean eta tratamendua amaitu ondoan.

Nork: Block.2008/10/06 08:02:19.241 GMT+2

Etiketak: idazkera estilistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/03 08:01:44.877 GMT+2

Estiloaren osagaiak (II)

4. Juntagailuaren aurretik koma jarri, perpaus koordinatuak lotzen dituenean

Hiriko agiririk zaharrenak galdu dira, eta haren sorrerako historia ezin osa dezakegu.

Egoera arriskutsua da, baina oraindik badago onik ateratzeko aukerarik.

Eta da lotura-partikuletan orokorrena, zehaztasunik gabekoena. Perpausen artean erabiltzen

denean, bi perpausen artean nolako edo halako lotura dagoela adierazten du, ezer ere zehaztu

gabe. Adibidean, lotura kausa-ondoriozkoa da. Bi esaldiak honela berridatz litezke:

Hiriko agiririk zaharrenak galdu direnez, ezin osa dezakegu haren sorrerako historia.

Egoera arriskutsua izan arren, oraindik badago onik ateratzeko aukerarik.

Page 17: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Adibide horietako perpaus segidak oso ohikoak dira idazkera landugabean. Idazlariak kontuz

ibili behar du, beraz, eta era horretako esaldi askorik eratu ez.

Bi zatiko esaldietan [perpaus koordinatuetan], juntagailu batek aurkezten badu bigarren zatia,

koma jarri beharko da juntagailuaren aurretik.

Ez zuen ahoa zabaldu, ezta ahaleginik egin ere.

Bigarren zatia lokailu batek aurkezten badu, berriz, puntu eta koma erabiliko da, ez koma.

Ez zuen ahoa zabaldu; hala ere, ahalegina egin zuen.

Bigarren zatiaren barruan [bigarren perpausean], mendeko perpaus bat edo aurkezpeneko bat

badago, ez da komarik erabili behar juntagailuaren ondoren.

Egoera arriskutsua da, baina# berehala esku hartzeko prest bagaude, oraindik badago onik

ateratzeko aukerarik.

Esan dezadan ez daukadala oso garbi azken hori hala den; alegia, egoera horretan

juntagailuaren ondoren koma behar duen ala ez. Izan ere, baldintzazko perpausa

parentetikotzat har liteke (Strunk-en beraren terminologia erabilita).

Egoera arriskutsua da, baina[, berehala esku hartzeko prest bagaude,] oraindik badago onik

ateratzeko aukerarik.

Dena den, aburua interesgarria da. Ezin uka.

***

Letra etzanezkoak geureak dira.

2008/10/29 07:31:55.554 GMT+1

Manu Leginetxe

Euskadi Saria eman diote Manu Leginetxeri (Arratzu, 1941). Ikustekoa izan da sari horien

inguruan azkenaldian ibili den nahaste eta eztabaida. Nik, gaur, aitzakia gisa erabiliko ditut

(zilegi bekit), Manu Leginetxe ekartzeko gure honetara.

Duela urte asko irakurri nuen haren lehenbiziko liburua, El camino más corto, eta benetan

ume (gurasoen liburutegian ibili zale) haren barrenean sarturik geratu zen azpildurarik gabeko

jardun hura. Beste garai batzuk ziren; orduan, kazetariak abenturazale zoro batzuk ziren,

parabolikarik gabeko mundu batean, Arratzu Gernikarena zen denboran. Kapuscinski-ren

Viajes con Herodoto ekar diezaguke gogora, garai bertsukoa baita, baina Leginetxeren estiloa

bixiagoa zen (halaxe dut gogoan, behinik behin).

Geroztik, beste liburu batzuk irakurri dizkiot: Los años de la infamia edo Hotel Nirvana.

Atsegin izan dut, beti, haren prosa xume eta didaktikoa, hamaika erreportaje eta kronikatan

zaildua eta landua.

Page 18: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Iruditzen zait hura euskaraz jartzea ere mereziko lukeela, Oteitzaren poesiarekin egin den

gisan. Pozarren hartuko luke albistea idazleak. Izan ere, saria eskertzean, adierazi du ez duela

galdu euskarazko saria irabazteko esperantza.

Inpresio handia egin zidan hain gaixorik ikusteak iaz TVE2n egindako elkarrizketa batean,

hain gaixorik eta hain buruargi (hitz-debekua izan arren).

Ea halako batean ekartzen dizuedan haren testu bat gogo-bihotzen gozagarri, itzulpen-ariketa

gisa.

Nork: Block.2008/10/29 07:31:55.554 GMT+1

Etiketak: manu_leginetxe kazetaritza euskadi_sariak literatura | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2008/10/28 08:03:15.828 GMT+1

Beldurra sortu

Lehengo batean, adibide hau ekarri nizuen.

Tresna horrek ebaluatzen ditu fobia soziala duten nerabeengan beldurra sortu dezaketen

egoerak.

Eta beste aukera hau proposatu:

Tresna horrek ebaluatzen ditu fobia soziala duten nerabeentzat beldurgarri izan daitezkeen

egoerak.

Page 19: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Izan litezke beste aukera batzuk; zuhurrena, nolanahi ere, erlatiboa desegitea dateke.

Tresna horrek ebaluatzen du zer egoera izan daitezkeen beldurgarriak fobia soziala duten

nerabeentzat.

Tresna horrek ebaluatzen du zer egoerak beldurtu ditzakeen fobia soziala duten nerabeak.

Tresna horrek ebaluatzen du zer egoerak ematen/eragiten dien beldurra fobia soziala duten

nerabeei.

Izan ere, OEHn begiratuz gero, beldurra eman eta beldur(ra) eragin dira aditz-esapide

nagusiak. Beldurra sorturen ale bakarra aurkitu dugu Jon Miranderen adibide honetan (hor,

gainera, sortu aditza agerturen parekoa da, eragiletasunik gabekoa).

Gaua jabeturik da: meneko du lurra;

Lanerat badoake gaixtagin lapurra;

Jesusen gorphutzean, Satanen agurra,

Zainak hartzen daizkola, sortu da beldurra.

Beude hemen sorturekikoak.

Nork: Block.2008/10/28 08:03:15.828 GMT+1

Etiketak: aditz_esapideak sortu | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/10/27 08:29:19.884 GMT+1

Estiloaren osagaiak (IV)

7. Adberbio-esapideak aurrean daudenean perpaus nagusiko subjektuari dagozkio

Errepidean barrena astiro zebilela, emakume bat ikusi zuen bi haurrekin.

Page 20: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Zebilela adizkia perpaus nagusiko subjektuari dagokio, ez emakumeari. Idazleak emakumeaz

halakorik esan nahi izan balu, birformulatu behar zukeen esaldia.

Emakume bat ikusi zuen bi haurrekin, errepidean barrena zebilela.

Arau hau hausten duten esaldiak barregarriak izaten dira usu.

Egoera negargarrian egonik, oso merke erosi nuen etxea.

Ez dakit adberbio-esapidea (denborazko edo moduzko perpausak...) atzeratzea konponbiderik

seguruena ote den beti. Hala ere, funtsezkoa da ohartzea egoki moldatu behar direla perpaus

osatugabe horiek (ageriko subjektua ments duten aldetik, osatugabe). Aukera batzuk badira,

behintzat.

Etxea, egoera negargarrian zegoenez, oso merke erosi nuen.

Emakume bat ikusi zuen bi haurrekin, errepidean barrena zebiltzala.

Kasuan-kasuko askabidea aurkitzea da kontua.

***

Letra etzanezkoak geureak dira.

Nork: Block.2008/10/27 08:29:19.884 GMT+1

Etiketak: estiloaren_osagaiak elements_of_style adberbio_esapideak | Permalink | Erantzunak

(0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/24 08:03:56.995 GMT+2

"Sortu" aditzaren esapideak

Kontuz-kontuz urratu behar dira zenbait bide, sastrakaz, asunez eta harriz beterik baitaude.

Nik, oraingoz, gogoeta labur bat egin nahi nuke.

Sortu aditzaren neurriz gaindiko erabileraz jardun nahi nuke. Nire iritzian, funtsean,

euskarazko sortu eta gaztelaniazko provocar parekatzetik dator kaltea.

Har dezagun, kasurako, Carlos Cid-ek Senez aldizkarian plazaratutako artikulu baten

izenburua.

Txekieratik itzultzeak sortzen dituen hainbat buruhauste

Egitura hau dugu, beraz: buruhausteak + sortu. Itxura batez, inork gutxik esango luke

horretan okerrik dagoenik (ezta nik ere). Dena den, on litzateke tradizioari begiratzea,

berehalakoan ohartzeko zer aditz izan dituen lagun buruhauste izenak. Ikus dezagun

Orotariko Euskal Hiztegian:

Page 21: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

buruhaustea(k) + ekarri, eman, izan/ukan, erabili, egin

Ez dago sortu zernahitarakoaren aztarnarik. Ereduzko Prosa Gaur datu-basean bilatuz gero,

ordea, emaitzak bestelakoak dira.

buruhaustea(k) + ekarri (6), eman (48), izan/ukan (40), erabili(0), egin (0), eragin (12),

sortu (22) Esan dezagun sorturen sarrera gehienak Berriari dagozkiola eta, beraz, literaturan ez dagoela

hain hedatuta erabilera hori. Emaitza horrek erakusten digu, ororen buruan, gaur egun zabal

dabilela sortu aditza egitura horietan. Orain koska da ea hori eboluzioa edo inboluzioa den.

Alderatu ditzagun bi esaldi hauek:

Tresna horrek ebaluatzen ditu fobia soziala duten nerabeengan beldurra sortu dezaketen

egoerak.

Tresna horrek ebaluatzen ditu fobia soziala duten nerabeentzat beldurgarri izan daitezkeen

egoerak.

Buruari eragin. Hurrengo batean ekarriko ditugu zenbait datu eta argibide, aztarrika segitzeko.

Nork: Block.2008/10/24 08:03:56.995 GMT+2

Etiketak: aditz_esapideak sortu buruhauste beldurra | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2008/10/23 07:55:02.442 GMT+2

Hiztegi Batua Euskal Prosan

EHUko Euskara Institutuak bekoz beko ipini ditu Hiztegi Batua eta Ereduzko Prosa Gaur

datu-basean bildutako gaur egungo idazleen testuak. Hemen duzue. Lan bikaina.

Nork: Block.2008/10/23 07:55:02.442 GMT+2

Etiketak: ereduzko_prosa_gaur hiztegi_batua_euskal_prosan hiztegi_batua | Permalink |

Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/22 07:55:00 GMT+2

Noranzko biko komak

Lehengoan, Gazteberri hilabetekariaren ale bat aurkitu nuen autobuseko jarlekuan, lanetik

etxerakoan. Eta harritu egin nintzen, ikusirik artikulu asko euskaraz zeudela. Gainera,

bazegoen atal oso bat Euskaltzaindiaren arauei buruzkoa. Dena den, apur bat aztarrika hasiz

gero...

Page 22: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Boladak izaten ditut, zerbait ondo ateratzen zaidanean oso pozik nago, ordea, gauzak behar

bezala ateratzen ez direnean dena pikutara bidaltzeko gogoak izaten ditut.

Esaldiak, bistan denez, badu zer zuzendu franko, baina guk ordea lokailuari erreparatu diogu

gehien bat; haren puntuazioari eta kokapenari, hain zuzen. Txukundu dezagun, bada,

paragrafoa:

Boladak izaten ditut: zerbait ondo ateratzen zaidanean oso pozik nago, ordea, gauzak behar

bezala ateratzen ez direnean dena pikutara bidaltzeko gogoa izaten dut.

Ordeak hiru kokapen izan ditzake: perpausaren hasiera, erdia edo amaiera. Hartara, gure

paragrafoak bi irakurketa izan ditzake:

Boladak izaten ditut: [zerbait ondo ateratzen zaidanean oso pozik nago, ordea], gauzak

behar bezala ateratzen ez direnean dena pikutara bidaltzeko gogoa izaten dut.

Boladak izaten ditut: zerbait ondo ateratzen zaidanean oso pozik nago, [ordea, gauzak behar

bezala ateratzen ez direnean dena pikutara bidaltzeko gogoa izaten dut]. Esaldia osorik irakurritakoan, irakurlea ohartuko da zein den interpretazio zuzena: ez dago

gaitz-ulerturik, baina paragrafoa berriro irakurri beharra dago. Jakina denez, bitan irakurri

beharreko esaldiak ez dira ez egokiak, ez eraginkorrak.

Bi komaren arteko lokailuek aurrera eta atzera seinalatzen dute. Beraz, puntu eta komak

argituko luke zeri dagokion ordea hori, eta, horrekin batera, puntuazioa ugaritzeko aukera ere

emango liguke.

Boladak izaten ditut: zerbait ondo ateratzen zaidanean, oso pozik nago; ordea, gauzak behar

bezala ateratzen ez direnean, dena pikutara bidaltzeko gogoa izaten dut.

Hasierako bi puntuen partez puntua ere erabil genezake berdin-berdin, baina apur bat aldatuko

litzateke perpausen arteko loturaren kutsua.

Nork: Block.2008/10/22 07:55:00 GMT+2

Etiketak: puntuazioa lokailuak begi_zoliz | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/10/21 07:58:49.049 GMT+2

Gorputzak atalka

Gaur ere, Anxuberrori segituko diogu lubakietako bere ibileretan barrena. Hara zer kontatzen

digun:

Page 23: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Guardiako gizonak lerro-lerro [zeuden] beren erreketan, begi-beharriak erne.

Esapidea ikusirik, bati baino gehiagori etorriko zitzaien gogora Lizardiren harako Bihotz-

begietan hura?

Baina badira tankera horretako beste zenbait adibide; menturaz, gogo-bihotz dateke

ezagunena.

Bakarrik gain hautan bizitzeko, gogo-bihotzak fermu behar ditik. (Piarres Lartzabal: Iru

ziren)

Bide hori oraindik zabalik dago. Izan ere, guztiz baliagarriak izan daitezke koordinaziozko

hitz-elkarketa horiek beste arlo batzuetan (batere konnotaziorik gabekoetan).

begi-eskuen koordinazio: coordinación ocular-manual (es), coordination oculaire-manuelle

(fr), eye-hand coordination (en).

Nork: Block.2008/10/21 07:58:49.049 GMT+2

Etiketak: gorputz_atalak anxuberro lokuzioak esakuneak | Permalink | Erantzunak (1) |

Errenferentziak: (2)

2008/10/20 08:02:59.999 GMT+2

Larry Trask eta puntuazioa

Larry Trask hizkuntzalaria ez da arrotza izan euskaldunontzat. Hainbat lan egin zituen

euskararen gainean; besteak beste, hiztegi etimologiko bat.

Dena den, gaurko aipamena puntuazioari lotua dago. It´s brilliant.

Puntuazio-markak ez erabili soilik arnasaldiak markatzeko. Irakurlea arnasa egoki hartzeko

gai izango da, esaldia behar bezala puntuatua badago; puntuazioa ulermenerako lagungarri da,

ez arnasketarako.

Page 24: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2008/10/20 08:02:59.999 GMT+2

Etiketak: puntuazioa larry_trask esakunea | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/10/17 08:02:48.888 GMT+2

Estiloaren osagaiak (III)

5. Perpaus beregainak ez lotu komen bidez

Bi perpausek edo gehiagok, gramatikalki osoak izanik eta juntagailuen bidez loturik egon

gabe, esaldi konposatu bat osatu behar badute, puntu eta koma da puntuazio-marka egokiena.

Stevensonen eleberriak entretenigarriak dira; abentura zirraragarriz beterik daude.

Ia bost eta erdiak dira; ezin gara hirira heldu ilundu aurretik.

Bi adibide horietan, jakina, puntuak erabil daitezke puntu eta komen ordez.

Juntagailu edo menderagailurik sartuz gero, berriz, koma da marka egokia.

Stevensonen eleberriak entretenigarriak dira, zeren eta abentura zirraragarriz beterik

baitaude.

Ia bost eta erdiak dira, eta ezin gara hirira heldu ilundu aurretik.

Dena den, puntu eta koma erabiltzea aukerarik onena da, bi perpausen arteko harreman estua

iradokitzen baitu argiroen: puntuak ez du halakorik egiten, eta juntagailu-menderagailuek

esaldi luzeagoak eta, batzuetan, behartuagoak sortzen dituzte.

Adibidean, kausa-ondorio harremana dago bi perpausen artean.

Ohart bedi irakurlea bi perpausen artean testu-markatzaileren edo adberbioren bat ageri bada

(esaterako, beraz, gainera, orduan, hala ere...), eta ez juntagailu-menderagailurik,

nahitaezkoa da puntu eta koma erabiltzea.

Arau horrek baditu bi salbuespen: perpausak laburrak eta antzekoak badira, koma onar

daiteke.

Amak esan, guk egin.

Etxera joan, afaria prestatu, eta telebista aurrean jarri zen.

Lehenbiziko adibidean, esaerak, atsotitzak, esaldi klixetuak sar daitezke.

Bigarrena zinez interesgarria da. Aditz laguntzailearen elipsia dagoenean nolako puntuazioa

erabili erakusten digu; perpausak sinple samarrak direnean, bederen. Ez pentsa, buru-hauste

bat baino gehiago ekartzen digu horrek.

Liburuaren bigarren arau edo gomendioan (ez dugu erabili laburpen antzeko honetan),

etsenplu adierazgarri hau dago:

Gutuna ireki, hura irakurri, eta ohar batzuk hartu zituen.

Hala ere, esan dugunez, egitura konplexuetan puntu eta koma baliatu behar genuke

elipsietan.

Page 25: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Gutuna ireki, barruan zer zegoen ikusteko; hura irakurri, eta ohar batzuk hartu zituen.

*** Letra etzanezko pasarteak geureak dira.

Nork: Block.2008/10/17 08:02:48.888 GMT+2

Etiketak: elipsiak elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink |

Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/16 08:00:26.193 GMT+2

Irakurgai digitalak

Hiru irakurgai gomendatuko dizkizuet gaur:

Milan Kunderari egotzi diote polizia politikoarentzat salatzaile aritu izana

unibertsitate-garaian. Hark ezeztu egin du. Espioi eta polizien istorioa.

Fernando Reyk zuzentze-lanari buruzko saio bat eskaini zuen Euskalema elkartean.

Hemen duzue han banatutako materiala. Jakingarria.

Mikel Hernandez Abaituak artikulu luze bat idatzi du Volgako Batelariak

inoizkarian, Euskaltzaindiaren zenbait jokaera kritikatzeko eta XX. mendeko idazleen

ekarria aldarrikatzeko. Eztabaida.

Page 26: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2008/10/16 08:00:26.193 GMT+2

Etiketak: fernando_rey hernandez_abaitua milan_kundera | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2008/11/13 07:50:27.078 GMT+1

2tzul

Atzo jakin genuen EIZIEk blog bat zabaldu duela. Patxi Petrirena izango da proiektuaren

arduraduna, eta haren helburu nagusia izango da Itzul posta-zerrendan eztabaidatutakoak

jasotzea eta garbira pasatzea.

Askoren kexua izan da hori, alegia, iritzi-trukeak ez zuela emaitzarik ematen. Orain,

Sunbillako zuzentzaileak hartuko du lan hori. Esan gabe doa nekez aurki zitekeela pertsona

egokiagorik.

Irakurriko ditugu harenak. Hemen lehenbiziko alea.

Nork: Block.2008/11/13 07:50:27.078 GMT+1

Etiketak: patxi_petrirena 2tzul esteka eizie internet bloga | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2008/11/12 08:03:18.878 GMT+1

Aditz laguntzailearen elipsia (V): gaurko erabileran

Page 27: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Patxik ekarri dizkigu adibide batzuk Ereduzko Prosa Gaur datu-basetik (eskerrik asko!).

Geuk ere bagenuen horretarako asmoa, joan eta segmentua bilatuta.

Hona hemen emaitzak:

Elizen Arteko Biblia

Joabek erregeagana joan eta esan zion: "Zer egin duzu? Abner etorri omen zaizu. Zergatik

utzi diozu joaten?

Filistearren buruzagiek emakumeagana joan eta esan zioten:

Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar)

Eta nik joan eta McGonagall andereñoarena begiratu nuen erregistroan, eta mende honetan

zazpi animagus bakarrik izan dira, eta Pettigrewen izena ez zegoen zerrendan...

Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano (Elkar/Alberdania)

Gero Amy txabolaren beste aldera joan eta han, eserita, burua sorbalda aldera okertu eta ilea

txirikordatu zuen, esanez:-Ez hadi gero gauaren erdian hil, entzun?

Neska harraskara joan eta katilukada ur ponpatu zuen.

Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania)

Ni izkinara joan nintzen itsumustuka, neure ohiko aulkira, eta Nanniek, arasara joan, eta

jerez botila bat eta ardo-kopa batzuk atera zituen.

Bederatzietatik bederatzietara, Leo Perutz / Anton Garikano (Elkar/Alberdania)

Andereñoa hitzik esan gabe belazera joan eta kapela ekarri zion.

Denak hasperenka, Gianni Celati / Pello Lizarralde (Igela)

Nik lanera joan eta egun guztia lasterka ematen nuen entregatu behar ziren zapata kaxa

handi haiekin

Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania)

Erretorea, gertatzen ari zenaz jabeturik, Leo Steinitzengana joan eta zerbait esan zion

belarrira, niri gehiegizkoa iruditu zitzaidan kortesia batez.

Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey (Igela)

Gero ama aitarengana joan, eta esaten zion:

Page 28: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Ararat mendiaren sumina, Yasar Kemal / Fernando Rey (Elkar/Alberdania)

Gero mezulariak azokara joan eta kondenatuen izenak eta delituak aldarrikatu zituzten.

16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa)

Amona xahar bat Gizonarengana joan eta paketea ukitzen dio.

Ulises, Homero / Juan Kruz Igerabide (Erein)

Bada, ninfak joan eta esan zion uzteko negarrak eta mozteko enbor batzuk, haiekin almadia

bat egiteko, etxera bidaliko zuela eta; biderako ogi eta ardo ugari ere emango ziola, eta zer

jantzi ere bai.

Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar)

Oharrik utzi izan ez banio gutxienez, ertzainak gela miatzera joan eta liburua aurkitu zutela

esan niezaiokeen, baina momentuko urduritasunean Monikari argibide bat, desenkusa bat zor

niola pentsatu nuen.

Biharko utziko ditugu ondorioak. Dena den, nabarmena da nahaste-borrastea.

Nork: Block.2008/11/12 08:03:18.878 GMT+1

Etiketak: ereduzko_prosa_gaur aditz_laguntzailea elipsia komunztadura | Permalink |

Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/11 07:05:25.274 GMT+1

Aditz laguntzailearen elipsia (IV): tradizioan

Ez da erraza bilaketak egitea, hitz bat edo hitz sail bat bilatzen ez duzunean. Haztamuka ibili

nahi ez, eta bilaketa nola edo hala mugatu behar izan dugu. Kontuan izanda perpaus

koordinatuetan ugari direla laguntzaileen elipsiak, joan eta eta etorri eta segmentuak xerkatu

ditugu, baina ez dugu aurkitu ezer adierazgarririk bigarren horretarako.

Joan eta

Pernandok izkutura joan eta ardagai puska bat piztu zuan. (Gregorio Muxika: Pernando

Amezketarra)

Page 29: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Atzean zetorren soldaru prantzesak txoperrarenganaño joan eta itz egin zion. (Txillardegi:

Leturiaren egunkari ezkutua)

Eta Patxi, astiro astiro, burua makurtuta osabagana joan eta, iñoiz ume batek ezezagun bati

eman dion mosurik hotzena ematen ziolarik, amak askaria athera zuan huntzitegitik.

(Oskillaso: Kurloiak)

Elipsiaren inguruan aztergai asko ditugu, baina gu komunztadurari soilik lotuko gatzaizkio.

Hartara, adibideetan subjektuak isildutako laguntzailearen aurrean agertu behar du, bestela

ezin antzemango baikenioke subjektuaren komunztadura-hautuari.

1. Adierazgarria izan daiteke XX. mende aurreko testigantzarik aurkitu ez izana. Egile horien

adibideetan subjektua ez da esplizitua edo atze-atzean ageri da, edo, bestela, aditzak

erregimen berekoak direnez, ezin igar daiteke zerekin egiten duen subjektuak komunztadura.

Ez dago adibide argi askorik, beraz.

2. Hiru adibidetik bakar batean egiten du subjektuak komunztadura hurbileneko aditzarekin

(Oskillasoren adibidean); gainerakoetan, laguntzaileak agintzen du.

3. Erabakigarria izan daiteke subjektuaren eta laguntzailearen arteko tartea, komunztadura

batekin edo bestearekin egiteko (adibideen urritasunak sendotasun handirik eman ez arren

uste horri).

Nork: Block.2008/11/11 07:05:25.274 GMT+1

Etiketak: oeh tradizioa aditz_laguntzailea elipsia komunztadura | Permalink | Erantzunak (1) |

Errenferentziak: (0)

2008/11/07 08:03:40.480 GMT+1

Aditz laguntzailearen elipsia (III)

Subjektutik hurbilen dagoen aditzak agintzen du komunztaduran

Ez dut aurkitu jarrera honen aldeko berariazko teorizaziorik (adibideak, bai, ugari). Zerbait

ekarriko hona, eta Fernando Reyk Itzul posta-zerrendara igorritako mezu hau (2003-05-06)

dakarkizuet (Juan Garziarenaren iritzi-truke berekoa da).

Page 30: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nik honelaxe idazten dut beti.

Aitak goizean esparragoak bildu eta igerilekura joan da.

Zer du txarra horrek?

Esaldi horiek, niretzat, kopulatiboak dira eta subjektuaren

komunztadura hurbileneko aditzarekin egiten dut.

Aitak goizean esparragoak bildu eta igerilekura joan da.

Aita goizean baratzera joan eta esparragoak bildu ditu.

Ez naiz, dena dela, tematuko. Norbaitek bestela behar duela

frogatzen badu, aldatu eta kitto.

Adibideetan, laster ikusiko dugunez, horrelako asko daude.

Nork: Block.2008/11/07 08:03:40.480 GMT+1

Etiketak: elipsia aditz_laguntzailea komunztadura | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2008/11/06 07:50:50.595 GMT+1

Aditz laguntzailearen elipsia (II)

Ageriko aditza laguntzaileak agintzen du komunztaduran

Hasi aurretik, esan dezadan beti izan naizela iritzi honetakoa, baina azkenaldian apur bat

hoztu zait jarrera honen aldeko erabateko suhartasuna.

Patxi Petrirenaren eta Juan Garziaren azalpenak aldatuko ditugu hona.

a) Patxi Petrirena: Morfosintaxia

Lana oraindik ez da argitaratu (EIMAren estilo-liburuaren parte izango da), eta, horregatik,

iruzkinak egiteko txostenetik hartu dugu aipua.

Page 31: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Aditz guztiak erregimen berekoak ez direnean, laguntzailea agerian duen aditzarekin egiten

du subjektuak komunztadura (b eta c kasuak).

a) Mutikoa gelan sartu zen(,) eta atea itxi zuen.

b) Gelan sartu eta atea itxi zuen mutikoak.

c) Mutikoak, gelan sartu, eta atea itxi zuen.

b) Juan Garzia: Joskera lantegi

Liburu horretan luze eta zabal dihardu Juan Garziak afera honen inguruan. Dena den, Itzul

zerrendara igorritako mezu bat (2003-05-15) ekarriko dizuet, argigarriagoa delakoan.

Berandu nabil, oso, baina hona nire iritzia,

zuzenean (arazoak izan ditut mezua helarazteko):

Elipsizko perpausa ez da formalki menderatua,

baina baditu ezaugarri batzuk menderatuetara

hurbiltzen dutena. Besteak beste, partizipio

burutua finkoa da halakoetan, elipsigabeak

markatzen baitu aspektua:

Hortxe eserTZEN/IKO da(,) eta egunkaria irakurtzen/

irakurriko du. > Hortxe eserI, eta egunkaria

irakurtzen/irakurriko du.

(Aditz laguntzailearen) elipsia markatzeko

kortesia hizkuntza zibilizatu guztiek betetzen

dute, eta horregatik guk ere koma hori (baten

bati komen kontua ateratzen ez bazaio,

sentitzen dut, baina hola dira gauzak).

Beste norbaitek argitu duen moduan,

eliptikoaren aurretik komarik gabe

doan elementua eliptiko horrexena da,

eta ez bestearena:

Patxi hor eseri, eta egunkaria irakurtzen/

irakurriko du (beste norbaitek).

Beraz, edo honela ematen da:

Patxik, hor eseri, eta egunkaria irakurtzen/

irakurriko du.

(Hots, ia-ia:

Patxik, hor eseri (e)ta, egunkaria irakurtzen/

irakurriko du.)

Page 32: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Edo, bestela, eta hori ere adierazi du baten

batek:

Hor eseri, eta egunkaria irakurtzen/irakurriko

du Patxik.

Hortik landakoak ez dira, nire ustez, zuzen

eta egokiak, elipsi molde horretan.

Gutxiago erabiltzen dugun baina hainbat

abantaila dituen kontrako bidean, berriz,

koma gutxiago behar da noski, lehenbiziko

perpausa baita nagusi(tu)a, eta besteak haren

subjektua hartzen baitu noski, menderatuek

bezalaxe:

Patxi hor esertzen/eseriko da(,) eta egunkaria

irakurtzen/irakurriko (?irakurri)

Horiek dira, nire ustez (nire uste hala ere

guztiz sendoz), aukera egokiak.

Nork: Block.2008/11/06 07:50:50.595 GMT+1

Etiketak: elipsia garzia petrirena aditz_laguntzailea komunztadura | Permalink | Erantzunak

(0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/05 07:55:59.583 GMT+1

Aditz laguntzailearen elipsia (I)

Ez nuke ur handitan sartu nahi, baina zer da, bada, notebook hau, gogoetarako bidea ez bada?

Urteotan askotan izan dut kezkagai aditz laguntzailearen elipsia. Ez pentsa, gero, loak hartu

ezinik egon naizenik. Dena den, zeharo interesgarria iruditu zait gaia, oraindik, nik dakidala,

ez baita guztiz trenkatu nola egiten den komunztadura aditz laguntzaile isilduko sortetan

(barkatu terminologia informala).

Funtsean bi eredu daude:

Mikel Iruñera joan eta hainbat mandatu egin zituen.

Mikelek, Iruñera joan, eta hainbat mandatu egin zituen.

Puntuazio moldeak gorabehera, komunztadurari dagokionez, horiexek dira eredu nagusiak.

Eta horietaz ere izan da idatzi duenik. Hala, ekarriko ditugu besteren esanak gure txoko

honetara, eta, hondarrean, ahaleginduko gara zerbait argitzen eskura ditugun corpusetan

bilaketa eginda (ez dizuet emaitza argirik agintzen).

Page 33: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2008/11/05 07:55:59.583 GMT+1

Etiketak: aditz_laguntzailea elipsia komunztadura | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2008/11/04 08:00:54.572 GMT+1

Bikote adierazgarriak

Ikus ditzagun adibide batzuk.

Bere hortz eskastu hek bethi gogoan —bainan zorigaitzez, ez orduan ahoan— urrikaltzeko ere

zen, zinez eta minez. (Jean Barbier: Supazter xokoan)

Zeren huraxe baitzen, gezurra badirudi ere, hamar-hamaika urteren buruan soinu hura zinez

eta minez aditzen nuen lehen aldia, eta zeren soinu edo kanta bat mila aldiz entzun baitaiteke

eta adi, entzun eta aditu ere gabe. (Joan Mari Irigoien: Lur bat haratago)

Oso ugariak dira halakoak: bilintzi-balantza, zehatz-mehatz, zoko-moko... Halako

hoskidetasun baten arrimuan sortzen dira egitura horiek. Batzuk (zinez eta minez, esaterako)

lehenagoko eta gaur egungo idazleen testuetan ageri dira. Beste batzuk, aldiz, ezin esan

seguru berriki asmaturikoak diren ala ez:

Lurrean miaka eta bilaka hasi nintzen, mahaien azpian, lauhankan. (Gianni Celati:

Paradisuko almanaka)

Fernando Reyk itzuli zuen Celatiren liburu hori, eta Elurran ere erabili du esapidea

(azkenaldian behin baino sarriagotan aipatu dugu liburu hori).

Gogoan dut Itzul posta-zerrendan Karlos del Olmok proposatu zuela giza eta gauza-baliabide

esapidea, recursos humanos y materiales euskaraz emateko, izenondo erreferentziazkoaren

eta hitz elkartuaren arteko tartea gainditzeko (bestela, giza baliabide eta baliabide materialak

behar luke).

Garrantzizkoa da hizkuntzaren (bir)sortzeko ahalmena, barne-indarraren erakusgarri baita.

Nork: Block.2008/11/04 08:00:54.572 GMT+1

Etiketak: bikote_adierazgarriak miaka_bilaka zinez_minez giza_gauza | Permalink |

Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2008/11/03 08:08:28.699 GMT+1

Zestoarren erretolika

Asteburuan pitxi bat aurkitu dut Interneten: Zestoarren erretolika (Zestoako Udala, 2003)

hiztegia. Zestoako hizkera biziko hainbat eta hainbat esapide jaso ditu liburuak. Hona adibide

batzuk:

beruana kendu. ‗beroarena kendu‘. Exajeratutako guztia kendu, kontuan ez hartu; izan ere,

animalia kanalean pisatzen denean beroa egon ohi da eta berez duen baino pisu gehiago izan

ohi du; hozten denean, berriz, pisua galdu ohi du. Horri beruana kendu inberko zayo pixkat.

Ik. oriana kendu.

puntanetakua izan. ‗puntanetakoa izan‘. Bikaina, goren mailakoa izan. Harek erropak beti

puntanetakuak ibilli ber izatettu. Bai futbolista berri bat fitxau due, baña eztet uste

puntanetakua danik.

Page 34: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Definizioak-eta apur bat findu zitezkeen, baina, hala ere, lan arras interesgarria da herri-

hizkeraren berri izan nahi duen ororentzat.

Nork: Block.2008/11/03 08:08:28.699 GMT+1

Etiketak: zestoa herri_hizkera internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/31 08:03:09.854 GMT+1

Gibeleko lanak

Lau mila emazte angles sarthu dire armadan; gibeleko laneri buruz bermatuko dire, karrosa,

posta, eta holako zeretan.

Gibeleko lanak atzeguardiako lanak dira. Jakina denez, ekialdean gibel(alde) erabiltzen da

atze(alde)ren partez.

Badu interesik, halaber, ondoko esapideak, alegia, zerbaiti buruz bermatu horrek. Hor,

bermatuk hurbileko ditu saiatu edo ahalegindu aditzak: gibeleko lanetan lagunduko/jardungo

dute.

Nork: Block.2008/10/31 08:03:09.854 GMT+1

Etiketak: esapideak lokuzioak anxuberro | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/30 08:04:09.083 GMT+1

Elurretako axeriak

Irakurtzeko modu ugari dago, antza. Ohartuki leitu daiteke, edo pasa-pasa eginda. Nik uste

utzi egin behar zaiola testuari norbera eramaten (horretarako behar besteko indarra badauka,

bederen), eta xehetasunak bigarren irakurraldi baterako utzi (halakorik nekez izaten den

arren).

Page 35: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Elurra irakurtzen ari naiz egunokin. Lehendik ezagutzen nituen Fernando Rey (Pereirak

dioenez, Gure etxeko kontuak, Oker ttiki garrantzigabeak...) eta Monika Etxebarria

(Hildakoen entziklopedia, Goragalea...) itzultzaileak, baina hauxe da elkarlanean egin duten

lehenbiziko literatura-itzulpena, batak gaztelaniatik eta besteak frantsesetik (turkieraz ez

jakin).

Pasarte honek eman zidan atentzioa atzo.

1980ko estatu-kolpearen ondoren, eraikina hustu zuten, eta aldameneko dendatxoa erosi zuen

saltzaile axeri bat jabetu zen etxeaz: hozkailu eta berogailuen biltegi bilakatu zuten. (247. or.)

Axeri hor izenondoa da, zilar adibide honetan den bezalaxe: Liburu zilar batzuk utzi zituen

literaturaren historiarako. Horraino harritzekorik ez.

Hala ere, bustidurak eransten dio balio berezi bat hitzari (eta hauxe da miragarria):

desanbiguaziorako tresna da. Liburua Kars izeneko herri batean girotua dago Anatolian

Armeniako mugatik hur, eta han nahaste ageri dira turkiarrak, kurduak, azeriak,

armeniarrak... Bustidurak argitzen digu axeri testuinguru horretan zer den, ez dela

azerbaijandarren sinonimo* ezpada axkarrena.

* Azeri izena talde etnikoari dagokio. Azerbaijanen, azeriekin batera, badira beste talde etniko

batzuk: kurduak, errusiarrak, georgiarrak, juduak, avarrak, armeniarrak... Eta azeriak beste

herrialde batzuetan ere bizi dira, batik bat Iranen.

Nork: Block.2008/10/30 08:04:09.083 GMT+1

Etiketak: elurra fernando_rey kar bustidura itzulpegintza monika_etxebarria | Permalink |

Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/12/24 08:12:26.402 GMT+1

Idiaren urratsean gabiltza

Aurtengoak honaino iritsi dira; Anxuberrorekikoak ere bai.

Badira oraindik metaforazko esapide batzuk (batzuk hemengoak, gehienak nonahikoak):

Page 36: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Gerlaren hastapenean xori-gizonek etzuten bertze lanik egiten, bazterren ikertzea baizik, nun

nor zabilan ikusteko, tropen harat-hunat guzien berri jakiteko, kanoieri norat jo erakusteko.

Ikusiko duzu odol hotzeko gizonak direla.

Alamanak ziren hasi kitzikan; guk arrapostu oren erdi batez, toki hartako tresna guziekin,

handi eta tipi, erauntsi bat igorri baitzuten izugarria. [Erreparatu, orobat, handi eta tipi

aposizio miragarriari].

Idiaren urhatsean gabiltza. Seguretik ari gira, dakigulakotz zeri gauden, zer xede dugun,

zeren ondotik gabiltzan.

Heiagorak:

Debruen urdeak, ez othe dut bada oraikoan enea hilen!

Zenbakien erabilera berezia:

Han ere, etsaiak zazpi ahalak egin ditu, berriz ohiko lekuaz jabetzeko.

Koordinaziozko hitz-elkarteak:

Athe-leihoak ere zabalik daude, gau eta egun, ohoinen beldurrik gabe.

Marne ibaiko urlo honekin finituko dugu.

Osagarri guzier!

Nork: Block.2008/12/24 08:12:26.402 GMT+1

Etiketak: anxuberro lokuzioak esakuneak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/23 08:03:03.401 GMT+1

Tragikoa dena

Badira urte batzuk liburuak binaka irakurtzen ditudala, bat euskaraz eta beste bat erdaraz (dela

ingelesez, dela gaztelaniaz). Batzuetan, gurutzatu egiten dira irakurgaiak eta diskurtsoak.

Page 37: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Orain, Juanjo Olasagarreren T eleberria eta, aurreko batean aipatu nizuenez, Milan

Kunderaren The Curtain saiakera-liburua ditut ohe ondoan.

Lartxo litzateke esatea elkarren osagarri direla, baina, neurri apal batean, ez daude oso urrun.

Olasagarreren liburuan greziar tragediari buruzko eskolak hartzen ditu pertsonaia nagusiak.

Aldizkatu egiten dira tragediari buruzko apunteak eta pertsonaiaren bizikizun tragikoak

liburuan barrena. Areago, atal gehienak unibertsitateko oharrekin hasten dira, eta hari

nagusiko kontakizunarekin bururatzen. Kunderak ere oso aintzat hartzen du greziar tragedia,

historiaz, literaturaz eta, oro har, munduaz jardutean.

Olasagarreren liburua maila jasokotzat daukat, sofistikatutzat (ederra hitza!); betegarririk

gabeko narrazio jantzi eta esanguratsua da, ene ustez. Hala ere, nork atzeman ditzake greziar

tragediari buruzko aipamen guztiak? Nork ekar xoko eta garai hauetara?

Irakurle arruntak ez du izaten harreman handirik mundu klasikoarekin. Guk Plautoren lan bat

edo beste irakurri genuen UBIn; ez besterik. Greziar komediaren ereduak baliatu zituela

irakatsi ziguten, eta horra guztia. Presokratikoak, Sokrates, Platon... landu genituen

Filosofian. Platonen haitzuloko itzalak baino are gutxiago geratzen da horretatik guztitik.

Hegel ere aipatzen da bi liburuetan, baina zer arraio dakigu hartaz? Asko jota, idealismoa

sortu zuela, eta Marx eta Engelsen aurretikotzat har daitekeela.

Zer uler dezakegu Olasagarrek aipu dituenean Eskiloren arkaikotasuna, Sofoklesen jainkoen

gizakiekiko axolagabezia eta Euripidesen gizakien arteko jainkoekiko mundu ezaxola?

Erudizioaren bristadak sumatzen ditugula hitz horietan, zer besterik?

Bidaian ibilita ere atxikitzen da kultura horren ziraia, axalekoa. Mizenasen, ahalegindu

zaitezke Agamemnon eta Klitemnestra irudikatzen, aldats gora, jauregiko bidean. Gida

turistikoan irakur dezakezu Ariadna eta Teseoren istorioa, Naxosen zaudela, eta neskaren

itxaronaldi debaldekoa imajinatu. Litekeena da batek baino gehiagok Oresteren itzulerari

buruzko Sarrionandiaren ipuina irakurri izana. Baina ezagutza porrokatu eta sakabanatu

horretan ez dago inolako sistemarik; intuizio maxkal bat, gehienera ere.

Page 38: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Kunderak hutsune batzuk tapatzen dizkigu, greziar tragedia dakarkigunean, inguruko mundua

endelegatzen saiatzen ari dela. Eta honela mintzo zaigu:

Antigonak inspiratu zuen Hegel: bi antagonista daude bekoz beko, eta haietako bakoitza

zeharo atxikirik dago bere egia partzial eta erlatiboari, zeina guztiz justifikatutzat jotzen baitu.

Biak prest daude egia horregatik beren bizia sakrifikatzeko, baina bakarrik nagusitu daitezke

aurkaria erabat suntsituta. Biak dira, aldi berean, zuzen eta errudun.

[...] horrek dakarkigu giza egien erlatibismo saihestezina.

Horra hor tragediaren mamia, azaldu eta eguneratua. Izan ere, Kunderaren liburua xeheagoa

da, zuzenagoa, hainbeste itzulingururik gabekoa. Olasagarrek, berriz, eleberrigintza baliatu

du, hori eta beste gauza asko azaleratzeko. Eleberrietan iradoki egiten da (edo, bederen, hala

behar luke), gertaeren eta pertsonaien bidez; ez da diskurtso edo teorietarako eremu

emankorra. Idazleak zulatu egin behar du gauzen esentzia, esentzia horien izenik ahomentatu

ere egin gabe. Hori da desafioa. Saiakerak ez dauka abstrakzio (itxurakeria) horren beharrik.

Bi liburuak bikainak dira.

Zerbait eskatzekotan, hurrengo argitaraldirako erratak mehazteko eskatuko genieke

Alberdaniako arduradunei.

Nork: Block.2008/12/23 08:03:03.401 GMT+1

Etiketak: the_curtain kundera olasagarrare t tragedia | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2008/12/18 08:16:45.134 GMT+1

Desmarkatu

Politikan eta hedabideetan, hitzek, mendreenak ere, berebiziko garrantzia daukate.

Jon Alonsori entzun nion Brigada Gorriek Aldo Moro hilko/exekutatuko zutela iragartzeko

plazaratutako agiriak zirrikitu bat utzi zuela pentsatzeko ez zutela berehalakoan hil behar.

Gerundioak (esequendo adizkiak) eragin zuen interpretazio lauso hori (euskaldunok ere

badakigu zerbait sasigerundioez, ezta?).

Concludiamo quindi la battaglia iniziata il 16 marzo, eseguendo la sentenza a cui Aldo Moro

è stato condannato.

Page 39: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Zalantza hark oso gutxi iraun zuen, baina, itxura batean, italiar gehienak estekatu zituen. Oso

garai bizi eta gogorra izan zen hura, berunezko urteena. Italiako Alderdi Komunista bere

gorenean zen, eta Moro haiekin gobernuan aritzeko prest agertu zen. Gaur egun, oraindik ere

ez dago garbi nor egon ote zen hilketa haren atzetik. Akorduan al duzue CIAren Galdio sare

behiala entzutetsua?

Euskal Herrian ere, izaten dira ñabardura doiz beteriko adierazpenak. Azpeitiko gertakariek

agerian utzi dute lexikoaren xorroxtasuna: batzuek gaitzetsi dute; beste batzuek dolua agertu

dute, eta, oraintsu, AHTren Aurkako Elkarlaneko kideak desmarkatu egin dira.

Gure ume-denboran futbolariak ziren desmarkatzen zirenak. Egingo nuke euskaraz txukunago

litzatekeela bat egiten ez dutela adieraztea, baina ezin jakin seguru hori esan nahi zuten.

Izan ere, nork uka hitz egokien hautuaren garrantzia hemen eta han, atzo eta gaur?

Nork: Block.2008/12/18 08:16:45.134 GMT+1

Etiketak: politikako_hizkera hedabideak azpeitia semantika aldo_moro | Permalink |

Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/12/16 08:01:10.180 GMT+1

KrisiaisirK

Asteburuan jakin dugu britainiar gobernua kexu dela hedabideak krisi-garai honetan izaten ari

diren jokabidea dela eta. Itxura batean, aski da susmorik mendreena agertzea edo jendea

bankuen kanpoaldean ilaran erakustea, kalte handia egiteko finantza-erakundeei.

Page 40: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Oraindik ez digute sinetsarazi geurea dela krisiaren errua kakajario hutsak izateagatik, baina

larri ibili.

Soka guztiek bi mutur dituzten ber, hizkeraren zuzentasun politikoak ere baditu bereak.

Lehengoan, ekonomialari baten testuan aurkitu nuen horren adibide bikaina: enplegu-

doikuntza. Termino zehatza da, aseptikoa, zientzia-hizkerari dagokiona. Azken batean,

garrantzizkoena ez da zeinu linguistikoa bera, norberari iradokitzen diona baizik.

Ez da oso gai jostagarria, baina bi titulu parez pare ipinita aise igarriko duzue zein den

britainiar gobernuaren gogokoa eta zein ez.

Etxebizitza-merkatuak egokitu beharko du ekonomiaren motelaldiaren aurrean.

Krisiak gogor jo du etxebizitza-merkatua.

Nork: Block.2008/12/16 08:01:10.180 GMT+1

Etiketak: hedabideak eufemismoak krisia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/15 08:02:12.928 GMT+1

Estiloaren osagaiak (V)

8. Paragrafoa testuaren unitate gisa erabili: paragrafo bat, gai bat

Paragrafoa idatzi ondoren, hura banatzea onuragarri den aztertu.

Page 41: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Gaiak paragrafoka banatzearen helburua agerikoa da: irakurleari laguntzea. Paragrafo

bakoitzaren hasiera seinale bat da, gaiaren garapeneko beste urrats bat adierazten duena.

Eleberrigintzan, esaterako, bilakaera handia izan du paragrafoen antolaerak. Flaubert-ek,

esaterako, bere lanen azken edizioetan batu egin zituen paragrafoak, eleberrigintza

antzerkigintzatik urruntzeko asmoz. Kontzientziaren isuriaren estreinako zantzuak izango

ziren haiek.

*** Letra etzanezkoak geureak dira.

Nork: Block.2008/12/15 08:02:12.928 GMT+1

Etiketak: elipsiak elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink |

Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/12 08:00:34.375 GMT+1

Marrazoak, marranoak, marratxoak, marrak...

Joseba Sarrionandiaren Gau ilunekoak liburu alegorikoa erosi nuen lehengo batean. Ez nuke

literatura-iruzkinik egin nahi, baina, aitortuko dizuet, nahiko etsirik nago argitaletxeen liburu-

objektuaren politikarekin. Ez dut esango liburuak mamirik ez daukanik, barru-hutsa denik,

baina Sarrionandiaren arestiko lanekin zimiko hori izan dut. Eta ez ditu argitaletxe bakarrak

plazaratu, horratik. Lasai, neska-mutilok, ez, ez naiz "totemizazio"az mintzatuko.

Page 42: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Hala ere, ez dugu Sarriren liburura horregatik jo. Probestu nahi izan dugu hitz elkartuen

idazkeraz bi hitz egiteko.

Argia zabaltzen ari zen, behe-lainoak eta iluntasuna deseginez, eta argietarantz inguratzen

ginenok mundua luze eta zabala dela ikusi genuen lehenengoz, eta auzo herriak genituela.

(33. or.)

Ikustekoak ikusita zeuden gure lagun haiek. Geu ere konturatuak ginen, inguruko eremuetan

auzo herriak genituela. (38. or.)

Auzo(-) herri bitara uler daiteke:

auzo-herriak: auzo eta herriak (dvandva edo koordinaziozko elkartea)

auzo(-)herriak: auzoko/ondoko herriak

Testuan marratxorik ez erabiltzeak erabat eragozten du polisemia hori, marratxorik gabeko

aukera bakarra bigarrena baita.

Nork: Block.2008/12/12 08:00:34.375 GMT+1

Etiketak: hitz_elkarketa auzo sarrionandia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/10 07:53:33.206 GMT+1

Irudizko esanahiak

Hiztegietan bigarren adieratik aurrera ageri diren irudizko esanahi horiek dira irudi ihartuak.

Kontu handiz hartu beharrekoak dira, hizkuntza guztietan ez baitira berdinak.

Eman dezagun esaldi honekin topo egiten dugula.

Arimarik ere ez zegoen herrixkan.

Page 43: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Baten batek pentsa lezake: hara kalkoa, erdaraz (gaztelaniaz esan dezagun garbi) ere halaxe

erabiltzen delako. Kontuz! Senak eta belarriak erakusten digute halakoak ondo arruntak direla

hiztunen ahotan. Zilegi da irudi hori baliatzea.

Har dezagun beste esaldi hau:

Ramon Saizarbitoriari zor diogu berrikuntza hori.

Bada, zor irudizko hori ere balekoa da, bistan denez.

Egin dezagun aitzina, gozatu aditzarekin "tupust" egin arte.

Ondo merezitako oporrez gozatu zen.

Hor, ordea, egingo nuke hizkuntzak ez duela horretarako biderik ematen inola ere.

Ondo merezitako oporrak izan zituen.

Ondo merezitako oporren poza/atsegina izan zuen.

Izan ere, hizkuntza bakoitza sistema beregain bat da. Arrotz zaiona arrotz zaio.

Nork: Block.2008/12/10 07:53:33.206 GMT+1

Etiketak: metaforak zor irudiak kalkoak gozatu arimarik_ez | Permalink | Erantzunak (2) |

Errenferentziak: (1)

2008/12/09 08:36:53.139 GMT+1

Oihala

Egunokin, Milan Kunderaren The Curtain liburua irakurtzen ari naiz.

Literaturaz, geografiaz, historiaz eta literaturaren historiaz dihardu txekiar idazleak, han eta

hemen plazaratutako artikuluen bilduma honetan.

Gaur egun frantsesez idazten du Kunderak; areago, frantses-txekiar idazle gisa aurkezten dute

haren editoreek. Hala ere, ez pentsa hizkuntza txikiei buruzko diskurtso atzerakoi

gutxiesgarririk duenik, ezta hurrik eman ere.

Gogoan hartzeko moduko esaldi hau irakurri diot (Chamberlein-ek 1939an Munichen

sinatutakoez ari da):

Herrialde txikiak ez dira Historiaren subjektu, haren objektu baizik.

Page 44: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Tarterik ateraz gero, liburuko artikuluetako bat ekarriko dizuet hona.

Nork: Block.2008/12/09 08:36:53.139 GMT+1

Etiketak: gogoeta oihala kundera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2008/12/04 11:09:52.272 GMT+1

Garajeko oharra

Begira nolako idazkuna ipini diguten etxeko garajean:

Garaje barruan kotxeek argiak izetuta eroan behar dabezala gogorarazten da.

Se recuerda...

Oso ohikoa da inpertsonalak erabiltzea erdara nagusietan, halako debekuak edo oharpenak

adieraztean.

It´s banned... (en)

Se prohibe... (es)

C´est interdit... (fr)

Jakina, ugariago dira aukera trinkoak kaleko idazkunetan:

No smoking (en)

No fumar (es)

Défense de fumer (fr)

Vietato fumare (it)

Euskaraz, hala ere, testu barruan molde hau erabili beharra dago:

Debekatua dago erretzea

Eta idazkunetan beste hau:

Ez erre

Eta gure garajeko oharra dela eta, zer egin?

Gogoan izan garajearen barruan kotxeko argiak izetu behar dirala.

Edo errazago eta egokiago:

Izetu(ta eduki) kotxeko argiak garajean.

Gero, hor ere badira batuaren eta euskalkiaren arteko nahaste eta interferentziak, baina utz

ditzagun beste baterako.

Nork: Block.2008/12/04 11:09:52.272 GMT+1

Etiketak: aginduak oharrak inpertsonalak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/14 08:05:02.324 GMT+1

Aditz laguntzailearen elipsia (VI)

Gaur egungo testuen argitan, ondoriorik nabarmenena da bi eredu ditugula ondoz ondo. Esan

liteke idazleak, itzultzaileak edo editoreak sistematiko samarrak direla honetan: Elizen Arteko

Biblian subjektuak laguntzailearekin egiten du beti komunztadura (hona ekarri baino adibide

gehiago badira); Anton Garikanoren itzulpenetan, lehenbiziko aditzarekin bat doa subjektua,

eta beste horrenbeste esan daiteke Fernando Reyren lanez.

Ez dirudi, beraz, subjektuaren eta laguntzailearen arteko aldeak lebarik daukanik, edo beste

Page 45: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

faktoreren bat aintzat hartu behar denik.

Klasikoetan argibide bila jarraitu behar dugu, ea handik argi apur bat datorren. Itxaron egin

beharko duzue, hala ere, gesu batean (hemen inguruan esaten den bezala).

Nork: Block.2008/11/14 08:05:02.324 GMT+1

Etiketak: komunztadura aditz_laguntzailea elipsia ondorioak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/01/23 07:59:01.150 GMT+1

Zientzia eta teknikarako euskara

Gaur, liburu-proposamen bat dakarkizuet: Zientzia eta teknikarako euskara.

Eta, bide batez, elkartasunezko besarkada bat bidaliko diogu beti hain atsegin hartu gaituen

zuzentzaile historiko bati, Joserra Etxebarriari.

Nork: Block.2009/01/23 07:59:01.150 GMT+1

Etiketak: joserra_etxebarria liburu_proposamena | Permalink | Erantzunak (1) |

Errenferentziak: (0)

2009/01/20 08:02:24.597 GMT+1

Altsasuko eta Lekunberriko bi gazte

Astelehen goizetan usu izaten dira asteburuko auto-istripuei buruzko albisteak irratietan.

Atzo, lanerakoan, zorigaitzezko albiste sorta entzun nuen autoko irratian.

Dos jóvenes de Alsasua y Lekunberri fallecieron ayer en un accidente de tráfico.

Euskaraz ere, halakoak entzuten dira.

Page 46: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Altsasuko eta Lekunberriko bi gazte hil ziren...

Zalantza eragiten du esapide horrek. Zer esan nahi du?

Altsasuko gazte bat eta Lekunberriko beste bat hil ziren...?

Altsasuko bi gazte eta Lekunberriko beste bi hil ziren...?

Baten batek pentsa lezake: Eta bina gazte? Bada, ez. Banakariak ez du horretarako aukerarik

ematen, subjektua (isilekoa bada ere) ments baitute esaldiek. Honela, bai, ordea:

Altsatsuk eta Lekunberrik bina gazteri agur egin zieten...

Nork: Block.2009/01/20 08:02:24.597 GMT+1

Etiketak: zenbakitzaileak komunztadurak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

2009/01/19 08:00:18.374 GMT+1

Erregistroak

Buruan erabili dut erregistroen kontua, adibide argigarriren bat bilatzeko asmotan. Zerbait,

behintzat, bururatu zait. Har ditzagun eremu semantiko bertsuko aditz batzuk.

Maila jasokoak

gaitzitu / gaitzi (izan)

samurtu

koleratu

Markagabeak

haserretu

sumindu

erresumindu

Maila apalekoak

sutu

sutan jarri

muturtu

muskertu Badakit sailkapena naïf samarra dela, baina nolabait oratu behar genion gaiari, eta, hara, hau

oharretarako koaderno xume bat baizik ez da. Bidenabar: ez ahaztu erregistroaz ari garela eta

ez haserretasun-graduaz.

Abiapuntua edo izaria eguneroko euskara batua izan da. Nik beti esaten dut badela euskara

batu hori, hedabideetan, liburuetan eta, gero eta sarriagotan, jendearen solasetan. Hala ere,

onartu behar dugu mailaketa horrek ageriko muga batzuk dituela; izan ere, ez dakigu (nik ez

dakit xuxen) nola hautematen duen eredu batu hori Ekialdeko hiztun arruntak, esaterako.

Maila jasokoak ez dira arruntean ikusten gaur egungo testuetan, eta klasikoenetan, aldiz,

ugari. Guztiaz ere, oso litekeena da gaur egungo Ekialdeko hiztunen ahotan ere agertzea.

Markagabeak, ostera, egunerokoak dira testuinguru formaletan, eta egingo nuke isoglosa

zabalenekoak direla (beraz, euskalki gehienetan, aldez edo moldez, ezagun dira).

Maila apalekoak, aldiz, lagunarterako dira, edo testu markatuetarako (literaturarako, kasu):

termino adierazgarriak dira.

Page 47: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Proba egin dut hiztegietan gaztelaniazko encabronar aditza xerkatuta.

encabronar/se. (vulg.) sumindu, erremindu (Zehazki)

encabronar. (vulg.) sutu, sumindu, haserretu (Elhuyar, 3000)

Hiztegigileek onartu egiten dute erdal hitza arrunkeria dela, baina euskarazko ordainek ez

dute inondik ere jasotzen kutsu hori. Real basqueak beste aukera batzuk ematen dizkigu: ostia

txarrean jarri/paratu... Dena den, ez dut nik horrelakorik gomendatuko hemen.

Nork: Block.2009/01/19 08:00:18.374 GMT+1

Etiketak: haserretu erregistroak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2009/01/16 07:54:11.355 GMT+1

Amurizaren liburu berria

Xabier Amurizak kaleratu berri du beste liburu bat, Joan ziren izenekoa. Nahi duenak

eskuragarri du idazlearen blogean.

Nik, hala ere, sartaurreari erreparatu diot, hizkuntza-ereduari buruz zenbait juzgu eta iritzi

agertzen baititu. Suizidio linguistiko probintziano eta antzeko beste "lore" batzuk erabili ditu

gaur egungo hizkuntza-ereduaz aritzean.

On litzateke horri buruz iruzkin txiki bat egitea. Baten batek horretarako trenpu onik badu,

hementxe egingo diogu lekua.

Nork: Block.2009/01/16 07:54:11.355 GMT+1

Etiketak: amuriza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/01/15 08:04:01.921 GMT+1

Egurra!

Askotan hitz egin dugu erregistroaz txoko honetan. Harrigarria da zer-nolako testutan ikusten

den, esaterako, izorratu aditza, apurtu edo hondaturen partez, irakingailu, uhin

elektromagnetiko edo teknolektoko antzeko hitzen ondoan.

Hona atzo gaueko albistegiko izenburuetako bat (gutxi gorabehera):

Sei urteko haurra egurtu zuten ama eta aitaordea kondenatu dituzte 20 eta 22 urteko kartzela-

zigorrera.

Ez egurtu, ez dantzatu, ez astindu... Beste aukera asko badira: jipoitu, jo, tratu txarrak eman...

Nork: Block.2009/01/15 08:04:01.921 GMT+1

Etiketak: erregistroa hedabideak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Page 48: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

2009/01/14 08:02:33.214 GMT+1

Jo hona, jo hara

Laster izango dira hamar urte testu-zuzenketan dihardudala. Batzuetan, iruditzen zait ez

nukeela jakingo bestela ateratzen bizimodua. Beste batzuetan, beste edozer egin nahi nuke.

Sentipen horiek, hala ere, lanbide guztietako giza jendeei ausiki egiten diete.

Gogoan dut hasieran azaldu behar izaten nuela zer egiten nuen. Jende askok ez zuen ulertzen

zertarako zuzentzen diren testuak; ez ziren jabetzen zuzenketaren premiaz.

Lehengoan, telebistan Jude Law segaila ikusi nuen zuzentzailearen papera jokatzen, The

Holiday filmean.

Atzo arratsaldean, Cesare Battistiri buruz informazioa bilatzen ari nintzela sarean (oso kontu

interesgarria da, zinez; batez ere bi aldeetakoen elkarrizketak-eta irakurtzea), hara non jakin

nuen Frantziako Zuzentzaileen Sindikatuak bere atxikimendua agertu ziola italiar idazleari

(zuzentzaile ere badugu, jakina). Ez pentsa elkartea atzo goizekoa denik: 1881ean eratu zen!

Dena den, ez daukat ahazteko zer galdera egin zidan ezagun batek esplikatu nionean nolako

lana egiten nuen: Eta nork zuzentzen dio zuzentzaileari?

Page 49: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Zer erantzun ez nekiela geratu nintzen. Gaur egun, honela erantzungo nioke: "Egileak, bestela

berandu da".

Nork: Block.2009/01/14 08:02:33.214 GMT+1

Etiketak: zuzentzailea lanbidea irudia | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2009/01/09 08:07:35.910 GMT+1

Eskualgaitza

Lehengo batean, "Sustraiak" telebista-saioan, Orozkoko alkateak adierazpen hauek egin

zituen herriko abere-azokaren karietara:

Gu gure dau [...] gure doguna jendea etorteko. [...] Eta bueno apurka-apurka dago hobeto

ganadue, eta bueno [...] aber badago ekarri Euskal Herriko hobeto buruak.

Gure irakasle batek esaten zuen euskararik txarrena erdara dela. Dena den, komeniko litzateke

nor bere mugen jakitun izatea, nahiz eta onargarriaren mugak apur bat lausoak diren. Gutxi

gorabehera hauxe esan nahi izan zuen asmo oneko gizonak:

Gure doguna da jentea etortea. Ganadue gero eta hobie da, eta, bueno, Euskal Herriko

abelbururik onenak ekarri doguz (???).

Saioa erdaraz ere egiten denez, baten batek pentsatuko beharko zuen hobe izango zela

adierazpenak erdaraz ematea euskaraz azpititulaturik.

Nork: Block.2009/01/09 08:07:35.910 GMT+1

Etiketak: orozkoko_alkatea swahilia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/01/08 08:01:17.259 GMT+1

Zeroz azpitik

Gero eta gehiago fidatzen naiz belarri kutsatugabeekin. Atzo, egunero bezala, gaueko

albistegia ikusi genuen ETB1en. Egunokin Euskal Herrian izaten ari garen hotzaldia aipu

zuten, eta halako batean aurkezleak esan zuen bihar ere [gaur] tenperaturak zeroz azpitik

izango zirela. Eta ondokoak salto egin zuen: "Zeroz azpitik! Zero azpitik izango da, ezta?".

Arin eta txarto baino astiro eta seguru hobe denez, liburuetara jo nuen argi bila, erantzun

aurretik. "Zero azpitik baino ez da ageri", arrapostu nik.

Ereduzko Prosan ere erabatekoa da emaitza. ZTCn, zeroz azpitik behin ageri da, eta zero

azpitik dozena bat aldiz. Orotarikoan, hala ere, badira zenbakia+(izena)+-(e)z+azpitik

moldeko adibide batzuk (dena den, bakanak beste moldekoen aldean). Beraz, hor bada

zerbait.

ETBko albistegian, komeniko litzateke, guztiaz ere, formarik zabalduena erabiltzea.

***

Post egokitua (eskerrik asko, Patxi)

Page 50: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/01/08 08:01:17.259 GMT+1

Etiketak: zeroz_azpitik postposizioak zero_azpitik eguraldia | Permalink | Erantzunak (2) |

Errenferentziak: (0)

2009/01/05 08:02:08.410 GMT+1

Zein zan Sanson? Sanson Sanson zan

Hilkintza lazgarria gertatzen ari da Gazako lurraldean, berrogei kilometro luze eta hamabost

zabal baizik ez den lur pusketa horretan (horregatik esaten diote Gazako zerrenda).

Badakigu Sanson, israeldar epailea, ibili zela lurralde hartatik (han galdu zen plazeraren

amoreagatik), Toraren arabera, eta, zuetako askok jakin ez arren, Bizkaiko alde hau ere

korritu zuen, Asier Bidartek, nire lagun handiak, Lezama inguruan batutako Sansonarriaren

ipuinari jaramon eginez gero.

Gatozen baratxe-baratxe harira. Duela egun batzuk Hamasek haserre-egunerako deia egin

zuen. Halaxe izendatu zuten, behintzat, Berria egunkarian borrokarako egun hori. Dena den,

erdarazko kateak ere eskura ditugunez, laster ohartu nintzen ordain hori ez zela bete-betekoa.

Espainiako kateetan, día de la ira entzuten zen; frantsesez, journée de colère, eta ingelesez,

day of the wrath.

Kontua da zer iradokitzen duten ira, colère edo wrath hitzek. Alegia, ele guztiek hartzen dute

beren esanahia beste eleekiko harremanean, esanahi-sare batean. Gutxi dira konnotazio

bereko sinonimo petoak. Hala, erdal hitz horiek zerbait jainkozkoa adierazten dute; zerbait

handi, alimalekoa. Esaterako, ingelesezko hitzak Steinbeck-en The Grapes of Wrath liburua

ekarriko digu gomutara (depresio handitik krisi-denbora honetara).

Page 51: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Ez al zen hitz egokiagorik euskaraz hori zehatz (ñabardura guztiez horniturik) adierazteko?

Orotariko Euskal Hiztegian begiratuz gero, Jainkoaren hira era askotara ageri da: hira, kolera,

haserre, samurgo, haserretasun, haserrekuntza...

Hartara, tradizioari dagokionez, haserre ere aitzakiarik gabekoa da, baina badu arazo bat, eta

ez txikia: arras polisemikoa da, orokorregia. Hira ugaria izan zen gure idazle printzipalen

idatzietan, baina XVIII. mendeko erdialdeaz geroztik urri ageri da. Gisa berean, hiztegiak

(Orotarikoan dena ez baita deskribapen soila) ohartarazten gaitu idazle txukunenen testuetan

aserre, aserretasun edo aserkuntzarekin batera ageri dela.

Zer da bada ira edo kolera gaiztoa eta eragabea? (Gerriko)

Zer da iria edo aserretasuna? (Busturiko kristau-ikasbidea)

Anhitz gauzak egiten derauka giristinoari gaitz eta kalte, eta hetarik bat da, eta are

buruzagietarik, hira, kolera, haserretasuna, mendekatzeko desira desordenatua. (Axular)

Axularrek ematen digu beste arrasto bat. Kolera edo hira irakurtzen dugunean (guk oso-osoan

ulertzen ditugu hitzok; ez saratar eskolagabe haiek bezala), mendeku-gosea hautematen dugu.

Hots, kolera edo hira emankorrak dira, eta haserrea, ez (edo ez du zertan hala izan).

Le Robert Micro hiztegiak (2006) areagotzen du gure goganbeharra.

ire. colère.

colére. 1. Violent mécontentement accompagné d´agressivite.

Zergatik aukeratu da, bada, haserre? Bistan denez, erdal kutsurik batere ez duen aukera

bakarra delako. Haserretasun hautaturik, menturaz (ez diot erabat seguru), polisemiaren

eremua murriztuko zatekeen. Dena den, ñabardura asko galduko lituzke irakurle euskaldunak.

Hobe zatekeen, inondik ere, hira-eguna edo kolera-eguna aukeratzea.

Batzuetan, iruditzen zait hirurehun hitzekin eraiki nahi dugula hizkuntza oso bat, eta hori

ezinezkoa da, eta, gainera, ezin da.

Interneten bilaka, hainbat ikerketa aurkitu ditut gizakiak egunean erabiltzen duen hitz

kopuruari buruz. Ez dakit denak guztiz fidatzekoak diren, baina, tira, ezin uka daiteke Lur

hiztegi txikietako zerrenda nahiko eta sobra dugula.

Page 52: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Eta euskaraz, horrekin batera, bada beldur handi bat, askotan agertzen dena, ahalik eta hitzik

ezagunenak erabiltzera behartzen gaituena. Hasier Etxeberriari, esaterako, irakurri diot ez

zaiola onartzekoa begitantzen euskarazko liburuak irakurtzean dozena bat bider hiztegira jo

behar izatea.

Idazleen beldur hori (orain erabat aldenduko gara testu honen sorburuko helburutik) ezin

hobeto jaso zuen Atxagak Obabakoak liburuaren gaztelaniazko aurreneko edizioan (1989).

[...] Porque, naturalmente, escribir es lo artificial, y ese artificio que es el lenguaje literario es

algo que va formándose con el tiempo y con el trabajo de muchas personas, adaptándose así a

las necesidades expresivas de cada época.

Una de las consecuencias de ese trabajo es, por poner un ejemplo, la invisivilidad de ciertas

palabras. Cuando un lector lee, en castellano, una novela con mucho diálogo, es muy probable

que no vea los continuos dijo, respondió y replicó del texto. Las palabras están ahí, pero le

ocurre con ellas lo que con los árboles de su paseo favorito: que las ha leído tantas veces que

ya no repara en ellas.

Escribiendo en euskara, yo no tengo problemas con dijo (esan), o respondió (erantzun); pero

empiezo a tenerlos con replicó (arrapostu), debido a que esta palabra no le es familar al lector,

porque se trata de un árbol que conoce pero que, sin embargo, nunca ha visto en ese paseo.

Así las cosas, el escritor vasco sabe que su lector se detendrá en esa palabra, que supondrá una

interferencia.

Mende batzuk lehenago esana zuen Axularrek hori. Hobena ez zela euskararena, irakurlearena

baizik. Eta oraindik horretan gara. Atxagaren arrazoibidea ez da erabat zuzena (besteak beste,

arrapostu eta erantzun sinonimo garbiak baitira), baina esplikazioa guztiz balekoa da

ulertarazteko erdaldunei (geuri ere, gaztelaniadun garen aldetik) zein den euskarazko

sorkuntzaren herrena edo muga.

Axularrek aipatu zuen Sanson bere liburuan, gizonezkoak haragiaren bekatutik eta emakume

engainagarriengandik aldentzeko, eta atzera eramaten gaitu Gazara. Salam!

Nork: Block.2009/01/05 08:02:08.410 GMT+1

Etiketak: lexikologia palestina haserre_eguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak:

(1)

2009/01/01 00:01:17.283 GMT+1

Urte berri, asmo berri

Page 53: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Lehenik eta bat, inork ez dezala pentsa urtezahar gauean idazten ari naizenik: modernitatearen

gauzak dira hauek.

Blogerako urte berrirako asmoak:

1. Etxeko liburuetan markaturiko esapide, hitz eta pasarteak biltzea.

2. Lagunen ekarpenak jasotzea.

3. Aditz-elipsiaren ezkutukia argitzea.

4. Han-hemengo liburutegietako argazkiak erakustea.

5. Strunk-en estilo-liburukoak amaitzea.

6. Ikastaroetarako apailaturiko materialak jasotzea.

7. Orozkoko alkateak "Sustraiak" saioan (2008-12-20) esanikoak hitzez hitz

transkribatzea.

8. Leginetxeren pasarteren bat euskaratuta ematea.

9. Itzulpen-ariketa batzuk eskaintzea.

10. Orotarikoan ikusiriko pitxi batzuk agerira ekartzea.

Erdiak beteta, ni pozik.

Nork: Block.2009/01/01 00:01:17.283 GMT+1

Etiketak: asmoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/11 07:42:41.559 GMT+1

Altubek burua altxatuko balu!

Mitxel Kaltzakorta irakasleak bi artikulu jakingarri argitaratu ditu galdegaiaren erabilerari

buruz, Euskalingua aldizkarian. Hemen bata, eta hemen bestea.

Herri-ipuinetan aztarrika aritu da Kaltzakorta, galdegaiaren joerak ipi-apa guztiekin argitu

nahian.

Komeni da, orobat, Bittor Hidalgok egindako lan eskerga gomutara ekartzea berriro ere.

Nork: Block.2009/02/11 07:42:41.559 GMT+1

Etiketak: mitxel_kaltzakorta artikulua galdegaia | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

Page 54: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

2009/02/10 07:40:37.703 GMT+1

Pragako Udal Liburutegia

Pragako Udal Liburutegiaren sarreran eskultura berexi bat dago. Matej Kren izeneko

eslovakiar artista batena da, eta "Hizkuntza" deritzo. Liburuz osaturiko zilindro bat da, erdi-

parean bulba edo sugar (ez jakin) itxurako irekigune bat duena.

Barruan kirik eginez gero, hauxe ikusten da:

Page 55: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Ispilu batek infinituraino eramaten du liburu-dorrea.

* Argazkiak Arraterenak dira.

Nork: Block.2009/02/10 07:40:37.703 GMT+1

Etiketak: praga liburutegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/09 07:39:18.723 GMT+1

Zerbitzu eman?

Batzuetan begiak ustekabeko lekuetan pausatzen dira. Lehengo batean, zerbitzu(a) eman

esapidearekin topo egin nuen testu batean.

Eta, jakina, tatxarik gabekoa begitandu zitzaidan (alegia, ez zegoen zer zuzendu hartan), baina

halako zimiko batek eraman ninduen Orotarikoan zoko-miran aritzera. Han, zerbitzu emanen

aztarnarik ez zen ageri inon; zerbitzu egin, zerbitzatu, zerbitzu errendatu... jasota daude, baina

eman aditzaren bihirik ere ez.

Gaur egungo erabileran, aldiz, jaun eta nagusi da zerbitzu(a) eman esapidea; Ereduzko Prosa

Gaur datu-basean bilatzea besterik ez dago.

Dena den, interesgarriena da erregistro jasoko erabileretan oraindik bizirik dirauela zerbitzu

egin esapideak.

Aitatxik, lehen aldiz, zerbitzu egin zion erresumari, Asparrotsen artilleroei argibideak

emanez tiro zuzena egin zezaten gazteluaren kontra. (Aingeru Epaltza: Mailuaren odola)

Eta hori eskuratzeko, bakoitzaren indarrak ez lirateke ez nahikoak, gizakiek elkarri zerbitzu

egin ez baliezaie. (Spinoza: Etika)

Hurrengo batean, lapurtu aditzaren eremu semantiko bereko aditzez zerbitzatuko gara,

erregistroaren gaia arrapizteko. Argi dagoena da (barka pellokeria) idazle klasikoak direla

erregistro jasorako eredua.

Page 56: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/02/09 07:39:18.723 GMT+1

Etiketak: erregistroa zerbitzu_egin zerbitzu_ aditza_esapideak eman | Permalink | Erantzunak

(0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/05 07:47:34.329 GMT+1

Ismail Kadaré Bilbon

Atzo Guggenheimen izan nintzen beste bi lagunekin batera, Ismail Kadaré idazle ezagunaren

hitzaldia entzuteko asmoz. Alhondiga fundazioak antolatu zuen ekitaldia, "Gutun Zuria"

jardunaldien barruan.

Ordubeteko tartea eman zieten itzultzaileari, interpreteari eta idazleari biografiaz eta

autobiografiaz jarduteko. Kadaré erlojua eskuan iritsi zen mahaira, eta hantxe eduki zuen

ekitaldi osoan.

Halako batean, itzultzaileak (elkarrizketatzaileak) galdera burutsu horietako bat egin zion

Kadaréri:

Duela berrogei urte Harrizko kronika liburuan agertu zenuen umezaroko giroa berriro landu

duzu azken lanean. Nola hurbiltzen da idazlea ume-denborara berrogei urteren buruan?

Erantzun labur eta zorrotza eman zion idazleak:

Ez da autobiografia bat.

Itzultzaileari barre inozoa atera zitzaion, eta totelka beste era batera egin zuen itauna. Kadaré-

ren erantzuna ezin argiagoa izan zen:

Bai, galdera arras interesgarria da, baina, oso denbora gutxi dugunez, denbora larregi beharko

nuke hori behar bezala azaltzeko, eta hobe izango da beste galdera bat egiten badidazu.

Handik atera ginen ez genekiela idazlearen moxtasuna bere errua zen edo antolatzaileen

moxtasuna ote zen kulpantea. Nori bururatu zaio Kadaréren literaturaz hain labur jardun

daitekeenik (esan osteko interpretazioa tartean dela, gainera!)? Zertarako antolatzen dira

halako ekitaldi interruptusak?

Hasier Etxeberriak, berriz, loriaturik entzun omen dio Kadaréri. "Sautrela"n ikusi beharko.

Bitartean, Berriako elkarrizketa aski izango ahal da.

Page 57: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/02/05 07:47:34.329 GMT+1

Etiketak: kadaré | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2009/02/04 08:00:18.889 GMT+1

Denboralea

Oraingoan ere, elurtea datorrela. Kepa Diegezen testu hau gomendatzen dizuet, denborale

hitzaren mugei begi emateko. Labur-zurrean, denboralea itsasoko ekaitza gogorra da;

gainerakoak ekaitzak dira; edo elurteak, euriteak, euri-erauntsiak...

Hitz beste eginda, begira nolako testua aurkitu genuen, duela aste batzuk, Berria egunkariaren

edizio digitalean. (Badakigu arin-arinka aritzen direla kazetariak webguneak elikatzeko lan

horretan).

Lakuan goizeko 10:00etatik bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Krisi Mahaia. Barne Saileko

ordezkariek hartu dute parte, baita Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioetakoek,

hiru herrialdeotako hiriburuetako udaletakoek eta Espainiako Gobernuak EAEn duen

ordezkariak ere. Ezin luzeagoa da hitz sorta. Lehenbiziko esaldiak mugarritu egiten du bileraren eragin-

eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa. Beraz, hortik abiaturik:

Lakuan goizeko 10:00etatik bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Krisi Mahaiak. Parte-

hartzaileen artean izan dira Barne Saileko ordezkariak, hiru aldundietakoak,

hiriburuetako udaletakoak eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria. Aurretik emandako informazioak gobernatzen du testuaren emana. Ez da alferrekoa; aitzitik,

guztiz ohargarria da, testua arintzeko eta harilkatzeko.

Nork: Block.2009/02/04 08:00:18.889 GMT+1

Etiketak: denboralea hizkuntzaren_ekonomia kepa_diegez | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/02/03 07:45:32.749 GMT+1

Ervin Szavó liburutegia, Budapest

Guztiz ederra da Budapesteko Liburutegi Nagusia, Ervin Szavó liburutegia. Aretorik

ikusgarrienak jauregi neobarroko batean daude, baina erdiko patioa eta haurren txokoa ere

zoragarriak dira.

Hemen duzue jantokiko argazki bat. Gaur egun irakurgela bihurtua dago, jakina.

Page 58: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

* Argazkiak Arraterenak dira.

Nork: Block.2009/02/03 07:45:32.749 GMT+1

Etiketak: jantokia budapest liburutegia ervin_szavó | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/02/02 07:47:36.501 GMT+1

Begira, begira

Ikusgarriro zabaldu da gure artean begira postposiziozko makulu gisa, nire ustean, ez hanka

ez buru ez duen testuinguruetan. Batzuei ondo jotzen die, gainera (inguruan galdetuta).

Zerura begira dago; amari begira zegoen; umearen begira dago; begira gaitzazu gaitzetik...

Ugari dira begira eta begiraturen erabilerak testu zaharretan.

Ez ditut nik erabat gaitzetsiko irudizko erabilera berriak, baina ohartu behar genuke, behinik

behin, ez direla tradiziozkoak eta badela molde egokiagorik (jatorragorik esan behar nuen,

baina).

Hizkuntzaren erabilerari begira, oraindik ez dugu aurreratu nahi genukeen beste.

Asteburuari begira, eguraldiak txarrera egingo omen du.

Hobekuntza handiak egin dira eraikinean erabiltzaileei begira.

Page 59: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Beste aukerak:

Hizkuntzaren erabilerari dagokionez / erabileraz den(ez) bezainbatean, oraindik ez dugu

aurreratu nahi genukeen beste.

Asteburuan, eguraldiak txarrera egingo omen du.

Hobekuntza handiak egin dira eraikinean erabiltzaileen mesederako/onerako.

Ikusten direnak ikusita, esango didazue, ez da halako larria kontua; gaur, galtzua ikusi dut, eta

ez habea.

Nork: Block.2009/02/02 07:47:36.501 GMT+1

Etiketak: begira | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/01/28 08:00:29.141 GMT+1

Jainkoaren hira eta kolera

Aspaldi ez dela, Jainkoaren haserreaz aritu ginen hemen. Kasualitatea zer den, lehengo

igandean topo egin nuen esapide horrekin, atzera.

Batetik, Ramon Saizarbitoriak erabiltzen du Egunero hasten delako liburuaren azken

berrargitalpenaren hitzaurrean (gomendagarria, haren hizkuntzaren ikuspegian sakondu nahi

duenarentzat).

Eta berak [Jose de Artetxek], orduan, sabaia dardara suminkorrez seinalatuz, "barkamena

eskatu behar diozu Euskal Herriari belauniko" esan zidan, bere ahots burrunbatsuaz

Jainkoaren hirak hartuta.

Page 60: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Bestetik, Saint-Exupéryk ere erabili zuen Gaueko hegaldian, eta Koldo Izagirrek honela

euskaratu du:

Ezagutzen zituen gizonaren irriak, haren maitale artak, baina ez, ekaitzean, haren jainkozko

kolerak.

Nork: Block.2009/01/28 08:00:29.141 GMT+1

Etiketak: kolera haserre hira jainkoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2009/01/27 08:00:05.250 GMT+1

Biharkorako

Lehengo batean, lagun batek, Itziarrek, esaldi hau bidali zidan, iritzi eske.

Lan hori biharkorako behar dut.

Ez zen, ez horixe, esaldiaren agindu-kutsuak harritu ninduena (horixe behar genuen), ezta nire

laguna ere.

Kontua da azkenaldian nabarmen ugaritu direla horrelako egiturak.

Gaurkorako amaituko dut.

Gaurkoan eguraldi narrasa izango dugu.

Euskaltzaindiak ere badaezpadakoen atalean sartu du gaurkoan.

gaurkoan adlag. h. gaur

Page 61: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Jakina, debekua ez da erabatekoa. Arazoa da gaurkoan gaurren partez erabiltzea, hura

erabiliko genukeen lekuan. Nire iritzian, eder edo dotore ustean erabiltzen da gaurkoan

(haratago edo nolaz ere bai, bestetik; ez dagokien lekuan, jakina).

Noiz erabil ditzakegu biharkoan edo gaurkoan? Izenen bat isilean dagoenean:

Gaurkoan [gaurko saioan] haurren elikaduraz solastatuko gara.

Biharkoan [biharko entrenamenduan] abdominalak egingo dituzue.

OEHk honela jaso du:

- GAURKOAN. Hoy. Cf. gaurkoan (="gaurko dotrinan, gaurko erakutsian") en Mg CO 71,

Gco II 21 y fB Ic II 183.

Eta, esan beharrik ez dago, gainerakoan gauzak gaurko edo biharko egin behar izaten dira.

Nork: Block.2009/01/27 08:00:05.250 GMT+1

Etiketak: gaurkorako biharkorako | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2009/01/26 08:25:25.726 GMT+1

Liburuen abandonuaz

Zergatik uzten dira liburuak bazterrean amaitu barik? Ezagutzen dut Otto Pette edo Elurra,

esaterako, amaitu ezinik liburu zokoratuen apalategian utzi dituen lagunik. Eta ezagutzen dut

liburu horiek loriaturik irakurri dituenik ere. Jaidurek, ohiturak, gustuak, uneko aldarteak...

zer agintzen du amore emate horretan?

Azkenaldian, Claudio Magris izeneko italiar idazle baten liburua irakurtzen aritu naiz,

Danube (The Harvill Press, 2001). Lehenbizi esku artean hartu nuen Budapest-eko denda

batean, Lipótváros auzoan. Erakargarria gertatu zitzaidan; bidaia-liburua zirudien, historia eta

bideko pasadizoak nahasten zituena. Atzeko azaleko aipuak honela zioen, hala ere:

«Ez da bidaia-liburu bat, ez poema narratibo luze bat, ez historia-liburu bat, ez filosofia, ez

aurkikunde-bidaia bat; horietatik guztietatik badu zerbait». Edward Steen, Independent on

Sunday

Eta pasarte batzuk jakingarriak dira; jakingarria da nolako eztabaida dagoen Donaueschingen

eta Furtwangen herrien artean Danubioren sorburua ofizialki ezartzeko; zer gogoeta egin

zituen Célinek gerra hondarreko ihesaldi noragabean; nolako koadernoa gordetzen zuen Ulm-

eko katedraleko azken arkitektoak bizitzako mindurak jasotzeko...

Page 62: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Itzultzaileak John Florio saria irabazi zuen lan horri esker. Liburua erudizioz beterik omen

dago, gogoeta sakon eta mamitsuz ederturik, baina nik, aitor dut, ezin jasan ditzaket liburuko

barne-paisaiei buruzko burutazio ederretsi eta hanpatuak.

Zein da erudizioaren eta pedantekeriaren arteko muga? Erudituak jakingura asezina du;

pedanteak, aldiz, ororen buruan atsegin du bere burua mirailean ikustea, bere esanak entzutea

eta bere letrak irakurtzea. Baina horiek irakurlearen irudipen subjektiboak baino ez dira:

batentzat pedante dena beste batentzat burutsua izan daiteke.

Liburuko paragrafo honetan etsi nuen. Egileak Alemaniaren erdian dagoen hilobi batez

dihardu, hain zuzen, Napoleonen armadako lehen granadari Théophile Malo Corret-en tonbaz.

[...] Hilobi hutsak, bestetik, loria erakusten du, la loire, eta aldi berean haren debaldekotasuna;

bizi baten esanahia itxuratzen du, zeinak armak hartzen baititu, bandera berri batekiko uste

osoak bultzaturik, eta ez tokiko printzeen arteko gerren zerbitzuan, ahaide nagusien esanetara;

eta hilobia, orobat, zamalkaldi loriatsu eta bandera jendetsu bakoitzaren atzean geratzen den

hutsunearen gorazarre da.

Beharbada, paragrafoa ez da nahi bezain adierazgarria (hainbat horrelako behar dira gogoa

galtzeko, barren).

Page 63: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Irakurle honi gustatzen zaizkio sentipen gidaturik gabeko paisaiak, eta egileak, nire ustean,

erabat eragozten du hori, kate motzean estekatuz irudimena eta ikusmira.

Orain, Orham Pamuk-en Other Coloursen gorde naiz (atsedenleku segurua da), sagar-tea

hartzeko eta nargilari patxadaz lotzeko (halako topikotzarrik!), ea ahoko zapore zakarra

kentzen den.

Ume-denboran, beti pentsatzen aritzen nintzen ea nire mahaitik ikusten zen minaretea inoiz

jausiko ote zen nire gainean [...]

Nork: Block.2009/01/26 08:25:25.726 GMT+1

Etiketak: danube claudio_magris literatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/03 07:54:30.302 GMT+1

Parisko Liburutegi Nazionala

Parisko Liburutegi Nazionalaren barruan badago liburutegiaren beraren maketa bat. Ez dakigu

maketaren barruan maketaren eskalako beste maketa bat dagoenetz, eta haren barruan beste

bat... Dena matriuska bat balitz bezala.

Page 64: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Hor egongo dira Etxepareren liburuaren editio princepsa, euskarazko grabazio galduak,

pastoralak, Miranderen ileren bat berrogei urtean ireki gabeko liburu exoterikoren batean...

Nik dakita zer.

Mila esker, Miren, argazkia bidaltzeagatik.

Nork: Block.2009/03/03 07:54:30.302 GMT+1

Etiketak: parisko_liburutegi_nazionala liburutegia | Permalink | Erantzunak (1) |

Errenferentziak: (0)

2009/02/26 07:59:31.620 GMT+1

Lehen aldia

Liburuak irakurtzean liburu-markan denetariko oharrak hartzen ditut (markak paper txatal

soilak izaten dira): hitzak, esapideak, liburu-gomendioak, datu jakingarriak... Batzuk han

geratzen dira, liburuetan gordeta, sekulako eta betiko, eta beste batzuek irakurgai berriak

ekartzen dizkidate edo artikulu laburrak.

Atzo Saizarbitoriaren lehenbiziko liburuko oharrei begi eman nien, eta esaldi hau agertu

zitzaidan:

120. Lehen aldia izan zen kontzienteki hura atsekabetzeko zerbait egiten zuena.

Hasierako zenbakia orrialdeari dagokio. Gakizkion gaiari. Ugari dabil esapide hori: lehen

aldia + izan + erlatiboa. Xalbadorrek, berriz, honako hau eman zigun Odolaren mintzoa

paregabean.

Lehen aldia zen nik pertsulariak entzuten nituela.

Ereduzko Prosan molde hori da nagusi, nahiz idazle batzuek erlatiboduna erabiltzen duten

(edo biak nahaste!). Adierazgarria, eta harrigarria, iruditu zait Elizen Arteko Biblia molde

horretara makurtzea, gainerakoan aski txukuna izaten baita.

Gogoratzen dudan denboran, zalantzarik gabe lehen aldia zen pasatzen zuela gurekin. (J.K.

Igerabide: Oh Jung-hi)

Alabaina, lehen aldia zen, zorigaitza gertatuz geroztik, apartamendu hartara nindoala. (D.

Landart: Anaiaren azken hitza)

Kontuak kontu, argi dago Xalbadorren eredua dela tradizioz eta erabileraz hedatuena; eta

zuzen bakarra ere bai, esan dezagun.

Page 65: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Horrekin batera bada beste egitura bat, erlatiboari bide ematen diona, baina esapideko

osagaien antolaera mudatuta.

Gizonak sorbaldatik oratu zion, horrela oratzen zuen lehen aldia zen [...] (J. Saramago / J.

Alonso: Lisboako setioaren historia)

Ezuste bikoitza izan zen: gutuna jasotzeaz gain etxeko helbidearekin dendara heltzen zitzaion

lehen aldia zen hura. (Joxemari Urteaga: Ordaina zor nion)

Nork: Block.2009/02/26 07:59:31.620 GMT+1

Etiketak: erlatiboa osagarria lehen_aldia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/24 08:00:12.771 GMT+1

Huts

Gogoan al dituzue eskuorri haiek, burmuinaren ahalmen osoa erabiltzeko mirarizko teknikak

iragartzen zituztenak onberen engainagarri?

Hizkuntzaren ahalmena ez dakit zer proportziotan erabiltzen dugun, baina askorik ez. Ez,

horratik!

Har dezagun huts hitza, eta ekar ditzagun hona esapide edo erabilera zokoratu batzuk.

Parentesi zuzenen artean jarri ditugu gaur egungo ordainik ohikoenak.

Huts izan zen ikastea. Ez zegoen irakasgaia gainditzeko modurik. [Alferrekoa izan zen

ikastea]

Huts eta hauts da hori. Beste batzuek dituzte benetako problemak. [Huskeria/hutsala da hori]

Huts ala beteka jolasten eman zuten atsedenaldi osoa. [Bi eskuak erakutsita harria/txanpona

zeinetan zegoen igartzen jolastu ziren...]

Miruari tiro egin zion huts ala/edo bete. [Miruari tiro egin zion destatu gabe]

Bada beste esapide bat, hain ahantzia ez duguna: zerbait(era) huts egin.

Bi eredu ageri dira: Mendebaldekoa (zerbaitera huts egin) eta Ekialdekoa (zerbait huts egin).

Eskolara huts egin du. (Mendebaldea)

Eskola huts egin du. (Ekialdea)

Gogora ekarri beharra dago, halaber, trena/autobusa huts egin esapidea ere bizi-bizirik

dagoela Ekialdean.

Nork: Block.2009/02/24 08:00:12.771 GMT+1

Etiketak: hizkuntza_tresnatzen oeh | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/23 08:02:03.210 GMT+1

Itzulezintasunaren poetika

Page 66: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Batzuetan olerkiak itzultzen jolasten naiz. Eta halakoetan beti tupust egiten dut

itzulezintasunarekin, zuzenean nahiz zeharka ezin adieraziarekin. Asko idatzi da horri buruz;

ez dut ezer berririk erantsiko.

Egunokin berriro gorde naiz ohitura zahar horretan (utzixea nuen, aitor dut). Badira hilabete

batzuk aldiro poemak, banaka, kentzen dizkiodala Juan Gelmanen antologia bati (Gelman, J.:

Otromundo. Antología 1956-2007, Alcaláko Unibertsitatea / Fondo de Cultura Económica,

2008).

Erbestearen literatura da Gelmanena, distira hits halako bat daukana. Bidegabea da, hala ere,

deskribapen hori.

Semeari eskainitako testuak, bereziki, hunkigarriak zaizkit; Domicilio desconocido liburuan

bildu zituen horiek. Ni jaio nintzen urtean, diktadurako poliziak eraman eta desagerrarazi

zuen Marcelo Ariel Gelman bere andre Claudiarekin batera. Poema horiek porrokaturik

daude, barne-etenik, adarkaturik, zehar-marraz ildokaturik. Dolorezkoak dira.

XXIII

hilo grueso/delgado/atando el alma

a este desesperarte o esperarte/

nave que se detiene en pleno mar

como puerto donde cargar su nunca/

pajarito parado en aire como

visitación de su desvuelo/sangre

que vas/volvés/contra el encerramiento

que te da de comer/de vos/sin vos

Page 67: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Lehenbiziko ahapaldian, desesperarte o esperarte horrek zer pentsatua ematen digu;

esperatzen edo desesperatzen zaitut egin liteke, goi-nafarrerazko espe(ra)tu hori gogoan,

baina... ez nau gogobetetzen. Bi lerro beherago, como puerto donde egiturak ere buruhauste

batzuk emango dizkigu (berriro erlatiboa!).

Bigarren ahapaldian ere, visitación de un desvuelo esapideak Mikel goi-aingeruaren ikustaldia

ekartzen digu gomutara. Eta desvuelo eta desvelo, hoskidetasunez besterik ez bada ere,

hurbileko zaizkio irakurleari. Azkenik, de vos eta sin vos aurkaritza sormenaren errotarriak

eho beharko du.

Nola euskaratu idatzirik dagoen, eta ez dagoen, hori guztia? Aurrenik, onartu beharra dago

gure ezina. Eta, gero, zerbait asmatu.

XXIII

hari lodi/mehea/arimaren lokarri

zure esperantza edo desesperantzarako/

itsasoaren erdian baratzen den ontzia

sekulaz zamatzeko portuan bezala/

txoriño airean gelditua

loezinaren hegaldiaren bisita/odola

zoaz/zatoz/oldarka gatibutzari

jaten ematen dizunari/zuretik/zu gabe

Nork: Block.2009/02/23 08:02:03.210 GMT+1

Etiketak: itzulezintasuna juan_gelman itzulpen-ariketak poesia | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/02/20 07:59:44.208 GMT+1

Partekatu

Page 68: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Lagun batek esaldi hau eman dit opari:

Partekatu ezazu zure txakurrekiko zaletasuna beste jabe batzuekin, dohainik. Zerbitzu-guida (sic) batetik aterea da. Iruzkina egin diogu denon artean. Batetik, iruditzen

zaizu eredu baten erakusgarri dela. Itzulpen zurrunetan oinarrituriko eredua bota digu zaplada

batez aurpegira.

Batetik, partekatu ageri da (gure inguruan partitu esaten dena).

Comparte tus esperiencias con otras madres.

?Parteka itzazu zure...

Hitz egin zure bizipenei buruz beste ama batzuekin.

Kontatu zure bizipenak beste ama batzuei.

Elkartu beste ama batzuekin, elkarren esperientzien berri emateko.

Minak eta penak partekatu egin daitezke, hainbaten artean aiseago eraman baitaitezke.

Xalbadorrek eta Mattinek badituzte era horretako adibideak, baina hortik aurrerakoekin hobe

kontuz ibiltzea.

Eta, bestetik, txakurrekiko zaletasun hori ere badago. Niri, behintzat, txakurzaletasun errazago

sartzen zait, edo txakurrenganako maitasun. Aukera batzuk proposatu behar izanez gero,

hemen dituzue bi:

Elkartu beste txakurzale batzuekin, dohainik.

Ezagutu beste txakurzale batzuk, dohainik. Uau.

Nork: Block.2009/02/20 07:59:44.208 GMT+1

Etiketak: partekatu hizkuntza_eredua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/19 08:00:02.852 GMT+1

Blogaren aipamenak sarean

Atzo googleratu egin nuen gure blogaren izena. Eta, ustekabean, bi aipamen aurkitu nituen:

Karrajua blogean iruzkin labur bat egin du Benitok.

Itzulbaitaren webgunean ere sartu dute euskal blogen artean.

Oso interesgarriak iruditu zaizkit Benitoren esanak. Lehengoan, etxean ere kritika egin

zidaten: "Notebook? Hori ez da ganorazko izena".

Materialak (ikastaroak, artikuluak...) blogaren txokoren batean gorde nahi nituzke, nahi

duenak hortik eskuratu ditzan, baina uste dut leku honetan ezin dela...

Blogak orain arte bezain xume jarraitu beharko du, handinahirik gabe. Azken batean, nik ez

diot besterik eskatzen.

Nork: Block.2009/02/19 08:00:02.852 GMT+1

Etiketak: internet | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

2009/02/18 07:37:28.147 GMT+1

Estiloaren osagaiak (VI)

Page 69: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

9. Araua da paragrafo bakoitza gako-esaldi batekin hastea eta horrekin bat amaitzea.

Gomendatzen dugu paragrafoaren asmoa hasieratik bertatik agertzea, eta asmo hori buruan

edukitzea amaierara arte.

Guztiz baztertzekoa da digresio batekin amaitzea, edo xehetasun hutsal bat emanda.

Paragrafoa idatzi luzeago baten zati bada, adierazi behar dira aurreko testuarekiko loturak edo

testu osoarekiko funtzioa.

Paragrafoaren gorputza era batera baino gehiagotara lotu hasierako gako-esaldiarekin. Gako-

esaldiaren esanahia argitu daiteke, beste modu batera formulatuz, hura zehaztuz, aurkakoa

ezeztatuz, azalpenak edo adibideak emanez; edo garatu egin daiteke, haren ondorio eta loturak

erakutsiz.

Ez dezagun ahantz estilo-liburu sinple eta soila dela. Dena den, nik uste argiro erakusten

duela zer den sinpletasunean egokia.

***

Letra etzanezkoak geureak dira.

Nork: Block.2009/02/18 07:37:28.147 GMT+1

Etiketak: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/02/17 08:00:13.555 GMT+1

Iragarki nahasgarriak

Publizitatea toles eta azpildura ugariko jarduna da. Badira esanahi garbirik gabeko iragarkiak,

iragarki-itxurarik ez dutenak, ukabilkada bezalakoak, lo-belar ostekoak...

Dena den, iruditzen zait mezuak argia izan nahi duenean, ez litzatekeela nahasbiderako

aukerarik egon behar.

1) Ezker Batuaren iragarkia

Eta

100.000

bagina?

Izango bagina ala majina?

2) Caixaren iragarkia

Aurreztu nahi duzun bezala

Page 70: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nahi duzun bezala aurreztu ala...?

Nork: Block.2009/02/17 08:00:13.555 GMT+1

Etiketak: caixa iragarkiak eb | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/16 08:00:59.479 GMT+1

Bienvenue chez les Ch'tis

Ostiralean Bienvenue chez les Ch´tis filma ikusi nuen; hobeto esateko, Bienvenidos al Norte.

Gaztelaniaz ere, bizi eta irrigarri joan zen dena. Berealdiko ahalegina egin dute egokitzaileek

pikardieraren (edo ch´ti hizkuntzaren) ezaugarri fonetiko-lexikoak gaztelaniara ekartzen,

ikuslea ezeren faltarik ez izateko maneran.

Interesgarria litzateke elkarrizketa-pasarte batzuen itzulpenak alderatzea.

Nork: Block.2009/02/16 08:00:59.479 GMT+1

Etiketak: bikoizketa bienvenue_chez_les_chtis | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak:

(0)

2009/02/12 08:00:03.880 GMT+1

Harrituak

Oso gai labainkorra da, eta ez dakit bide hau hartzera maiz menturatuko naizen, baina on

litzateke aldiro gure egunkari eta politikarien adierazpen eta esanak aztertzea.

Page 71: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Lehengoan, "bitxi" hau aurkitu nuen El Correo Españoleko edizio digitalean.

Según fuentes de la lucha antiterrorista, A y B han sido arrestados en Vitoria, mientras que C

ha sido detenido en Salvatierra-Agurain (Álava). En Guipúzcoa, las fuerzas de seguridad han

detenido a D, en San Sebastián, y a E en Usurbil. F, G y H han sido sorprendidos en

Vizcaya. (El Correo Español, 2009/01/23)

Esanda gaudenez, hitzek esanahia hartzen dute diskurtsoko harreman-sare sarri eta trinkoan.

Sorprendidos horrek duen konnotazioa garbia da: gaiztakeriaren batean harrapatu dituzte

(koilara zopetan); alegia, esaldiak "epaitu" egiten du atxilotua.

Ez da gure asmoa, hala ere, deontologia-leziorik ematea, ezta hurrik eman ere. Litekeena da

kazetaria, besterik gabe, sinonimo baten bila aritzea, detener aditza behin eta berriro ez

errepikatzearren. Dena den, batzuetan ezinbestekoa da errepikatzea; ez dago beste itzurbiderik

(denotatu bakarrik egin nahi badugu, jakina).

F, G y H han sido detenidos en Vizcaya.

Esaldiak euskaratu behar izanez gero, beharbada, honela egingo genuke:

F, G eta H atxilotu dituzte Bizkaian. (konnotaziorik gabe)

F, G eta H harrapatu/atzeman dituzte Bizkaian. (konnotazioduna)

Ez dut uste bigarrenak erdarazkoaren kutsu berbera duenik, baina aski izan behar luke.

Nork: Block.2009/02/12 08:00:03.880 GMT+1

Etiketak: kazetaritza_hizkera sorprendidos semantika | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/03/23 08:05:32.153 GMT+1

Página2

Espainiako bigarren kateak liburuei buruzko saio interesgarri bat emititzen du igande

arratsetan, "Página2" izenekoa. Gure "Sautrela"ren antza duen arren, bistakoa da aurrekontuen

arteko aldea.

Saioetako eduki guztiak webgunean paratzen dituzte. Hemen duzue literatura-itzultzaileei

Page 72: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

buruzko erreportaje labur bat.

Bide batez, esan diezaiogun, dagokionari, estimatuko genukeela "Sautrela"ren webgunea ere

astean-astean elikatzea, etb3tik etb1erako bidea egin ondoan.

Nork: Block.2009/03/23 08:05:32.153 GMT+1

Etiketak: sautrela telebista página2 tve2 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/20 07:53:17.275 GMT+1

Hizki eta letra

Hizkik eta Zenbakik aukera handiak zituzten Letrari eta Numero Lumerori gailentzeko.

Zenbakik aise irabazi zituen borrokaldi guztiak, KO. Orain urketari hartua dauka Numero

Lumero, (h)auspo gisa.

Hizkik, ordea, zafraldi latzak hartu ditu, baina oraindik borrokalekuaren bazterretan segitzen

du jauzika, sudurra odoletan. Letrak abezedarioko norgehiagoka guztiak irabaziak ditu, eta

Hizkiri bakarrik uzten dio irabazten pilotalekuetako borroka morfemiko guztiak.

Entelegatzaile onentzat.

Nork: Block.2009/03/20 07:53:17.275 GMT+1

Etiketak: letra hizki | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/17 14:55:10.828 GMT+1

Bizi diren

Erlatiboak erraz-erraz onartzen ez dituen hizkuntza da geurea, batez ere nor, nori edo nork

gramatika-kasuak ez badagozkio erreferenteari erlatibozko esaldian. (Tira, luzeago jardun

liteke horretaz, baina bego horretan).

?Urte luzeetan bizi izan nintzen etxea eraitsi dute gaur.

Txarto dagoenik ezin esan, baina ez da hau bezain txukuna:

Urte luzeetan bizi izan zuen sufrikarioa amaitu zen.

Dena den, ez zen gaurko nire asmoa horrelakorik xehatzea. Kontua da askotan erlatiboak

erraz saihestu daitezkeela, batik bat ezein karga semantikorik ez dutenean.

Jone bizi den herrian ikusgarriak dira abuztuko jaiak.

Joneren herrian ikusgarriak dira abuztuko jaiak.

Ez, ez dago halako alde handirik ere, baina, adibideak aukeratzen txarra, ni. Saiatuko naiz

berriro.

Mikelek lan egiten duen bulegoa Iruñeko zabalgunean dago.

Mikelen bulegoa Iruñeko zabalgunean dago.

Hor, segurutik, nabarmenagoa da aldea. Bulegoak lantokiak dira; beraz, lan egin aditzak ez du

informaziorik eransten; areago, moteldu egiten du irakurketa, eta, bestetik, hortxe dago

erlatibo susmagarriaren koxka.

Mehaztu dezagun prosa.

Page 73: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/03/17 14:55:10.828 GMT+1

Etiketak: erlatiboak bizi_diren | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/16 07:26:23.201 GMT+1

Txakur-belarriak

Badira norberak ohikotzat hartu arren hain ezagun ez diren esapideak. Niretzat, txakur-

belarriak horietakoa da.

Liburuetan orriak markatzeko askotariko erak daude: orriak tartekatzea, post-itak itsastea,

kordelak jartzea, beste liburu batzuk tartean sartzea... Denetan zabarrena, hala ere, txakur-

belarriak egitea da; alegia, orriaren goiko izkina tolestea.

Ez dakit noiz entzun nuen lehenbizi esapide hori, baina badira hainbat urte arruntean

erabiltzen dudala (lehen ez zeukan izenik niretzat).

Ingelesez ere halatsu esaten diote: dog-ear, dog-eared book, and so on...

Ezagutzen al duzu ohitura trauskil horri esateko beste modurik?

Nork: Block.2009/03/16 07:26:23.201 GMT+1

Etiketak: dog_ear txakur_belarriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/13 08:05:17.375 GMT+1

Estiloaren osagaiak (VII)

11. Baiezkako adierazpenak egin.

Adierazpen argiak egin. Hizkera geza, belaxka, zalantzatia saihestu. Ezezkako moldeak soilik

erabili ukazioak edo antitesiak aurkezteko.

Ez zen askotan garaiz iristen. > Oso gutxitan iristen zen garaiz.

Ez dut gogoratzen zure izena. > Ahaztu dut zure izena.

Page 74: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Arau gisa, komeni da ezezkako esapideak baiezka aurkeztea. Euskaraz, ez+izenondo egiturak

tai gabe hazi dira.

ez-garrantzitsu > hutsal, garrantzirik gabe

ez-kontrolatu > kontrolgabe

------

Letra etzanezkoak geureak dira.

Nork: Block.2009/03/13 08:05:17.375 GMT+1

Etiketak: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/03/12 07:59:54.675 GMT+1

Duenetakoa

Lankide batek beti esaten dit maiztasunak erakusten duela hizkuntzaren bidea. Ez da

txantxetan hartzeko moduko esaldia, eta, beharbada, gure asturugaitzaren erakusgarri ere

bada, entzuten den guztia ez baita baitezpada ontzat eman behar.

Gaurkoan, batez ere Gipuzkoa aldean oso zabalduta dagoen huts bat dakarkizuet.

"Inoiz ez" erantzun duenetakoa izan naiz urte askoan. (A. Iturbe: Ai, ama)

Izan ere, erdialdeko euskaraz dunetakoa/duenetakoa da aurkaritza, eta ez

duenetakoa/dutenetakoa. Hortik etor liteke okerra (ezin jakin seguru, halere); gainerakoan,

bistakoa da aditzak pluralezko subjektua behar duela erlatibozko perpausean (perpaus

nagusian subjektua singularra izanda ere).

Jokabide gorabeheratsu horren erakusgarri dugu beste adibide hau.

Baina idatzita jarritakoan gauzak argiago ikusteko itxaropena galtzen ez dutenetakoa

naizenez, idatzi egin dut. (A. Iturbe: Ai, ama)

Page 75: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Hara, hara... egile bat, bi jokamolde.

Nork: Block.2009/03/12 07:59:54.675 GMT+1

Etiketak: dutenetakoa duenetakoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/09 07:44:29.149 GMT+1

Britainiar Museoko irakurgela

Irakurgela ederra dauka Britainiar Museoak, ikusgarria.

Gaur egun, museoko liburutegiaren funts gehienak British Library-n daude, St Pancras-en.

Nork: Block.2009/03/09 07:44:29.149 GMT+1

Etiketak: britainiar_museoa irakurgela british_museum reading_room liburutegia | Permalink |

Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/06 07:41:39.495 GMT+1

Isilekoak

Gaurkoa labur joango da. Ez gara mugituko perpaus koordinatuetako elementuen elipsitik.

Etxean euskara ikasi eta [euskaraz] egiten duten umeek beste era bateko lanak egin beharko

dituzte.

Esaldi herrena da hori. Bi aukera daude okerrekoa artezteko: a) osagaia (euskaraz)

esplizitatzea; b) bigarren aditza (egin) aldatzea.

a. Etxean euskara ikasi eta euskaraz egiten duten umeek beste era bateko lanak egin

beharko dituzte.

b. Etxean euskara ikasi eta erabiltzen duten umeek beste era bateko lanak egin beharko

dituzte.

Page 76: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/03/06 07:41:39.495 GMT+1

Etiketak: elipsiak komunztadurak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/05 07:49:21.542 GMT+1

Aditz laguntzailearen elipsia eta subjektuaren komunztadura

Hemen duzue, Patxi Petrirenak eskatuta, 2tzul blogerako idatzi dudan artikulu laburra.

Landua genuen lehendik gaia blog honetan, baina, hemen tarrapataka ibiltzen garenez, orain

hura guztia taxutzeko eta biribiltzeko tartea hartu dugu, eta eztabaidagaia eraz aurkezten

ahalegindu gara. Ea jendeak zer dioen.

Nork: Block.2009/03/05 07:49:21.542 GMT+1

Etiketak: 2tzul elipsia komunztadura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2009/03/04 07:47:18.499 GMT+1

Beltz[ez(ko)] jantzia

Lehengo batean, "Hortzetik hortzera" saioan esaldi hau entzun nion aurkezleari (antzeko

zerbait, behintzat):

Bertsolariak beltzez jantzita agertu ziren Zizurkilgo saioan.

Gogora etorri zitzaidan Lekeitioko lagun batek beste honetara esaten zuela: baltzezko

jantzitta. Beltzezkotu aditza ere bada, belztu edo baltzituren ondoan. Eta esapidea zabal-zabal

dabil.

Aspaldiko lurrak lorrindu ondoren, akordura etorri zitzaidan behinola, AEKn itzultzaile

nintzela, bezero batek deitu zidala galdetzeko ea zer ote zen beltz jantzia, ea okerra ote zen.

Eta, bistan denez, ez da.

Dena beltz-beltz jantzita zegoen eta burua txanoz estalirik zeukan. (G. Garate: Esku leuna)

Argi dagoena da pailazoz jantzia/mozorrotua baino egokiago direla beste molde hauek:

pailazo jantzia edo pailazo-mozorroa jantzia.

Koloreen inguruan, berriz, ez dago halako erabatekotasunik. Areago, egingo nuke beltzez

jantzia dela formarik zabalduena, baina besteak txarretsi gabe.

Aranzazuko bidean zear beltzez jantzita zijoan gizadiari begira. (Tx. Agirre: Garoa)

Nork: Block.2009/03/04 07:47:18.499 GMT+1

Etiketak: beltzez jantzita beltzezko beltz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/07 07:57:12.047 GMT+2

Puntuazioa atseginbidez

Page 77: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Puntuazioa. Horra hor kalapitarako modurik seguruena.

Nori irakatsi diote puntuatzen? Inori gutxiri. Ikasi duenak bere kasa egin du (han-hemen

liburuak irakurriz) edo ikastaro bereziren batean, baina egingo nuke hezkuntza arautuan

(unibertsitatean ere bai) zeharo bazterturik dagoela.

Nik beti gairik nahienen zerrendan izan dut, iruditzen baitzait (ez niri bakarrik, hala ere)

puntuazioa testuen hezurdura eta egituraren erakusgarri dela.

Itxuraz idorra izan arren, izan da gaia modu atseginean aurkeztea lortu duenik ere. Horra hor

Lynne Truss-en Eats, Shoots & Leaves zoragarria (Prophil Books, 2003), liburu salduenen

artean sartzera iritsi zena.

Badu umeentzako bertsio bat, marrazkiz hornitua.

Ingelesez irakurtzen ez dutenek gaztelaniaz badute beste aukera bat: ¡Me como esa coma!

(RBA, 2009).

Page 78: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/04/07 07:57:12.047 GMT+2

Etiketak: puntuazioa eats_shoots_ _leaves me_como_esa_coma | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (2)

2009/04/06 07:46:01.500 GMT+2

Adibideak

Gaurkoan, deontologia-arazo bat dakarkizuet. Zilegi al da inoren idatziak erabiltzea gaizki

eginen adibide gisa? Baten batek esango dit haizu dela baina itsusia.

Denboragarrenean, egiantz handiko adibideak asmatzeko ahalmena garatu dut (hala uste dut

nik, behintzat), egileei baimen eske ez hastearren. Gainerakoan, nik zuzendu gabekoetatik

hartzen ditut etsenpluak, argitaratu dena denon ondare eta ondasun delakoan.

Dena den, lastima da egunero benetako testuetan hainbeste jakingarri aurkiturik ere horiek

ezertarako ere ez izatea.

Jakina, beti duzu adibidea maskaratzea edo atsaguretzea, inork tankerarik ez hartzeko

maneran.

---

Bide batez, nola idatzi Hiztegi Batuak jasoak ez dituen hitz hauek?

Denboragarrenean ala denbora garrenean?

Atsaguretu ala atso-aguretu?

Hari batetik tiraka hasi, eta jertsea desegin.

Nork: Block.2009/04/06 07:46:01.500 GMT+2

Etiketak: adibideak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2009/04/04 07:37:12.096 GMT+2

Korrika!

Page 79: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Korrika, antxintxiketan, arin-arinka, arineketan, galapan, karraderan, lasterka, arrapaladan...

Biziaren lasterra.

Nork: Block.2009/04/04 07:37:12.096 GMT+2

Etiketak: aek korrika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 07:47:14.130 GMT+2

Patata frijituak

Kulturak badu, ezbairik gabe, eraginik irudi erretorikoen hautuan.

Pamuken Other Colours liburuan, konparantza txundigarri hau aurkitu nuen duela hilabete

batzuk:

Patata frijituak bezain horia zen argi bat jabetu zen gelaz. (341. or.)

Nork: Block.2009/04/03 07:47:14.130 GMT+2

Etiketak: figurak irudiak erretorika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2009/04/01 07:46:33.063 GMT+2

Estiloaren osagaiak (IX)

13. Debaldeko hitzak baztertu

Idazkera ahaltsua zehatza da. Esaldi batean, ez litzateke alferreko hitzik izan behar, edo

Page 80: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

paragrafo batean, alferreko esaldirik, hain zuzen ere, margolan batek debaldeko marrarik edo

makina batek alferreko zatirik ez daukaten arrazoi beragatik.

Horietariko batzuk erlatibozko esaldiak dira.

?Ezetz esaten ez dakien pertsona da hura.

Hark ez dakit ezetz esaten.

Zehaztasunaren legea urratzeko modu arruntenetako bat da ideia bakun bat, urratsez urrats,

hainbat esaldi edo perpaus beregainetan ematea, esaldi bakar batean egoki moldatu beharrean.

Macbeth handinahia izan zen. Horrek eraman zuen Eskoziako errege izan nahi izatera.

Sorginek esan zioten nahi hura bete zezakeela. Garai hartan Duncan zen Eskoziako errege.

Emazteak bultzaturik, Macbethek hil zuen Duncan. Horrenbestez, Duncanen lekua hartzeko

gai izan zen. (38 hitz)

Emazteak bultzaturik, Macbethek, bere handinahia asetzeko, Duncan hil zuen, eta, sorginen

iragarpena betez, Eskoziako errege bihurtu zen. (17 hitz)

Kontu handiz hartu beharreko gomendioa dugu hau, zeren sarri askotan dena esaldi

bakarrera ekartzea onerako barik kalterako izaten baita, batez ere idazlaria guztiz trebea ez

denean. Ez dezagun ahantz euskara ez dela ingelesa bezain eroso ibiltzen periodo luzeko

idatzietan.

----

Letra etzanezkoak geureak dira.

Nork: Block.2009/04/01 07:46:33.063 GMT+2

Etiketak: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/03/31 08:03:28.801 GMT+2

Interpreteei buruzko istorio irrigarriak

Lehengo batean, lagun batek eman zidan The Interpreter´s Friend web-orriaren berri.

Interpreteek badakite jakin beren buruari barre egiten.

Page 81: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/03/31 08:03:28.801 GMT+2

Etiketak: interpreteak internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/30 07:55:17.980 GMT+1

Zuzendu

Asko aldatu da euskara klasikoen sasoitik gaurko prosara. Bilakaera hori, ikuspegi

lexikografikotik, ikertzen ari dira EHUko Euskara Institutuan, Lexikoa atzo eta gaur

egitasmoaren bidez.

Kontuak kontu, askotan azaleratzen dira bilakaera horren erakusgarriak. Esate baterako, har

dezagun zuzendu aditza.

1. Josebagana zuzendu zen azkenean: "Har ezazu karta bat, nahi duzuna, eta bota

mahaira". (B. Atxaga: Soinujolearen semea)

2. Hitzik ere ez zion zuzendu. "Jainkoarren, neska honen ederrak ez du parerik, baina

ezjakina edo mutua izan behar du", egin zuen erregeak bere baitan. (Anonimoa / P.

Zubizarreta: Mila gau eta bat gehiago)

3. Eta ez zen ohartu neskak zuzendu zion begirada bitxiaz. (L.N. Andreiev / J. Morales:

Zazpi urkatuak)

Orotarikoan bilatuz gero, horrelako erabilerek ez dute ia lekurik (batere ez), ezta Euskal

Hiztegian ere. Beste molde batzuk batzuk ageri dira horien partez: (1) Josebari mintzatu

zitzaion azkenean. (2) Hitzik ere ez zion egin. (3) Eta ez zen ohartu neskak egin zion adikune

bitxiaz. Badira beste aukera hipotetiko batzuk, jakina.

Nork: Block.2009/03/30 07:55:17.980 GMT+1

Etiketak: aditz_esapideak zuzendu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/27 08:05:43.357 GMT+1

Iñaki Ugartebururen ekarria

Ez dira denak egongo, baina hemen dituzue Iñaki Ugarteburuk, hil berriak, prestatutako

lanetatik batzuk. Ondo gogoan hartzekoak denak.

Nork: Block.2009/03/27 08:05:43.357 GMT+1

Etiketak: iñaki_ugarteburu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 08:05:08.127 GMT+1

Zazpi etxe Frantzian

Irudi erretorikoak etengabe berritzen dira, belaunalditik belaunaldira ere bai. Izan ere,

harritzeko ahala galduz gero ez dute ezertarako ere balio; hortik berritu beharra.

Page 82: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Literaturan ere, bistan denez, larriagoa da, premiazkoagoa, berritu behar izate hori. Idazleak

etengabe asmatzen ari dira irudi edo esapide txundigarriak.

Atxagak ere egin ditu ahalegintxoak azken eleberrian, Eta, hala, etengabe agertzen da liburuan

metafora batekin esateko esakunea, ia dozena bat aldiz (denak ez ditut zenbatu). Eta badira,

orobat, metafora seinalatugabeak ere, bi soldadu talaian daudenean (zelatan, adi, zain) edo

euri-jasak bazter guztiak basituko dituenean (agerikoa izan arren, ez al da ederra?).

Liburuaren beste ezaugarri bat da euskara eta frantsesa nahaste erabiltzea, txitean-pitean, eta,

nire irudiko, horretan ez du asmatu idazleak: prediku elebidunen antzekoak dira pasarteak,

frantsesezkoa konprenituz gero alferrik baita gauza bera euskaraz irakurtzea, edo alderantziz.

—Etxe hau eta kapitainarena ere garbitu behar al dira? —galdetu zuen subofizialak. " Est-ce

qu´on doit nettoyer aussi cette maison eta la maison du capitaine? " (139. or.)

Gainerakoan (estilistikako huskeriak alde batera utzita, alegia), zer esango dizuet?, Atxagaren

mailan oso idazle gutxi ari direla gure inguruan, baina, beharbada, zerbait ments du liburuak,

naturaz gaindikorik gabeko Macondo bat balitz bezala.

Nork: Block.2009/03/25 08:05:08.127 GMT+1

Etiketak: atxaga metaforak zazpi_etxe_frantzian irudiak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/03/24 08:14:11.633 GMT+1

Estiloaren osagaiak (VIII)

12. Hizkera zehatz eta doia erabili.

Idaztearen artea aztertu duten guztiak bat datoz esatean irakurlearen arreta handitzeko edo

atxikitzeko modurik seguruena dela zehaztasunez eta doitasunez idaztea.

Ez dira xehetasun guztiak eman behar; ezinezkoa litzateke, eta, gainera, ez da helburua; baina

Page 83: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

xehetasun esanguratsu guztiak eman behar dira, eta ez modu lausoan.

"Adierazpen zehatzen nagusitasuna zor zaio, hain zuzen, hitzak pentsamendu bilakatzeko

ahaleginari, ez baitugu abstraktuan pentsatzen konkretuan baino". (Herbert Spencer:

Philosophy of Style)

Nork: Block.2009/03/24 08:14:11.633 GMT+1

Etiketak: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

Estiloaren osagaiak (XI)

15. Ideia lotuak gisa berean adierazi

Egitura paraleloetan, eduki eta funtzio bertsuko adierazpenek beharrezko dute itxura antzekoa

izatea.

Idazle hasberriek sarri urratzen dute arau hau, adierazmoldea etengabe aldatu behar delakoan.

Lehen, ikasliburuen bidez irakasten zen zientzia; orain, laborategiko metodoa erabili ohi da.

Lehen, ikasliburuen bidez irakasten zen zientzia; orain, laborategiko metodoaren bidez.

Lehenbiziko formulazioak zalantza edo herabetasuna agertzen du; bigarrenak, aldiz, idazleak

bere hautua egin duela, eta hari eusten diola.

Eta antzeko ideiak asko badira (hogei, egin dezagun)? Orduan, idazleak pentsatu beharko du

ez ote den hobe izango taula batean denak ematea.

Strunk-en gomendioa lausoa izan daiteke. Esan dezagun irakaslearen asmo bakarra zela

nabarmentzea adierazpen paraleloak egitura bertsuen bidez ematea argitasunerako mesede

dela, ez besterik.

Nork: Block.2009/04/29 07:37:02.064 GMT+2

Etiketak: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

Page 84: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

2009/04/28 07:50:23.506 GMT+2

-t(z)earena

Badakizue hemen, labur beharrez, gaiak gaingiroki baino ez ditugula jorratzen. Aspalditik

ekarri nahi nituen hona -t(z)earen nominalizazioarekikoak, adibide ugari jaso, eta eraz landu

gaia.

Uste dut adibide bat aski izango dela (beharko du izan), ohartzeko hobeto pentsatu behar

genukeela benetan haren premiarik dagoen ala ez.

Huts handia izan zen etxera ez deitzearena.

Argi eta klaru dago beste molde hau egokiagoa dela.

Huts handia izan zen etxera ez deitzea.

Hamaika adibide halako atera litezke. Baten batek ekarriko balizkigu banaka batzuk, bihotzez

eskertuko genioke.

Nork: Block.2009/04/28 07:50:23.506 GMT+2

Etiketak: -tzearena kalkoak interferentziak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2009/04/23 07:56:01.020 GMT+2

Urregorrizko zutabeak

Egunkaria irakurtzeko hamaikatxo era badira; esaterako, amaieratik has eta hasieran buka,

kiroletara hainbat arinen heltzeko; arauzko eran, azaletik hasita...

Nik, azkenaldian, Itxaro Bordaren xokora jotzen dut artez, ezker-eskuin begiratu gabe. Idazle

ezaguna dugu Oragarreko alaba Baionan jaioa, baina zutabegintzan ere egina du bere ekarria.

Inork gutxik moldatzen, plegatzen, zukutzen du hizkuntza hain maisukiro. Hari irakurria

diogu amerri hitz durduzagarria, aberriren lekuan. Ahoan legarrik ez duten horietakoa da.

Izan ere, zeinek brida honelako kapitelak zizelkatzen dituen lagun bat:

Arratsapaleko beroak erretzen ditu larruak. Mintzaira zahar zokoratuaren aldeko outing

distiratsuak hondarrean on dagigula sentitzen dugu. Zuberoako arbelezko hegatsak ekiz

horditzen dira eta desertua usainez hantzen doa. Herriak banaka trabeskatzen ditugu

gauez, gauez, gauez: Maule, Oxkaxe, Garazi, Baigorri, Ortzaize, Luhuso, Kanbo, Uztaritze,

Senpere, Azkaine, Sara. ("Ongi etorri", 2009-03-29)

Betidanik entzun dugu zergen bidez estatuek aberastasunaren banaketa soziala zegitela. Baina

Frantzian dagoeneko ez da horrela, zergak herritar kategoria baten lana, ekimena, lorpena eta

hoberentasuna —elearen barbaritatea— saritzeko ontzen direla deiadartzen duelako Sarkozyk.

Ez omen da huts egiten dutenen presidentea, rolexak ukaraietan erreusitzen dutenena

baino [rolexak eskuturretan irabazten dutenena baino]. ("Zergaren etikaz", 2009-03-31)

"Zer hizkuntza deabru da hori?", pentsatuko du baten batek. Hiltamu den mintzaira darabilela

diosku Itxarok, lapurtar-nafartar koinea (Euskalduna agerkariak Arantzazuko biltzarra izan

baino mende erdi luze lehenago mamituriko batua), baina ironiaz dio, itxuraz etsirik baina

benaz oldarturik.

Page 85: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Estilista bikaina da enetzat, gure artean onenetako bat, ezbairik gabe. Zinez eskertuko nuke

baten bat deliberatuko balitz Berriako zutabe horiek, hautenak, bildu eta liburu-tankeran

plazara ematera.

Amaitu aurretik, beste zutabe miragarri bat utziko dizuet (oraingoan osoa: kapitel, enbor,

oinarri eta guzti).

Lanetik etxera natorrenean ardura gelditzen naiz Santizpiritu zubiaren erdigune

geodesiokoan. Urguiluz, hala dela uste dut behintzat. Ezkerraldera begiratu eta Aturriren

itsas ahoaren zintzurra ikusten dut, noiztenka arrantza ontzi bat sareak hedatzen eta trenera

lehiatzen diren bidaiariak, maletaz handizki zamatuak. Eskuinaldera aldiz, Auñamendiak

amets, ibaia dakusat, lantegien kea zehargiak argi-aurka eta zakurrez setiaturiko hiriko

eskale saldoak, algaraz eta zein gehiagoka mintzo.

Denbora dildil doakit. Goizean irratian entzun meteo agiriaren funtsaz galdezka nago. Uhar

galantak hitzemanak zizkiguten, zeruaren urdin minberak ordea iragarpenak gezurreztatzen

dizkit. Edo, Aurelia Arkotxak lerrakeenez, lainoak dira ekiarekin, gristasunez blu-bluiak.

Pentsamendu hutsalak irri gutizia hazten dit. Mundutik kanpo naizela dirudit Santizpiritu

minean. Debaldetasunaren harrotasunak naroa, noraino eraman nazakeen asmatzea zaila

zaidan arren.

Lurrean ttantta bat zartatu da. Txoriak zainetan dabiltza. Ez dakit gauza askorik baina

apirilean batere potretik gabe euri egin dezakeela badakit. Heze da ortzea, ur gatibatuz

esperantzetan, ene bihotza bezain.

Ibiltzen ahanzten banu bezala.

("April rain", 2009-04-29)

---

*Argazkian, Delfoseko zutabe bat (eskerrik asko, Nere)

Page 86: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/04/23 07:56:01.020 GMT+2

Etiketak: zutabeak itxaro_borda zutabegintza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak:

(0)

2009/04/22 08:00:09.395 GMT+2

Izenaz jabetu

Zenbait gauzak, batzuetan, ez dute izenik izaten. Begiak ikusten ditu, baina ahoak aipatzen ez.

Harik eta, halako batean, dagokion izenarekin topo egiten duzun arte.

Doris Lessing-en Belarra kantari irakurtzen ari nintzela, pintura babatua esapidea gurutzatu

nuen testuan. Ez dut inongo hiztegitan erabilera horren aztarnarik aurkitu, baina, hala ere,

nork ez du ulertzen, bada?

Ez da pintura altxatua edo askatua, ez higatua edo maiztua (argazkikoa bezala), beroak

sorturiko burbuila txikiak dituen pintura handitua baino.

Koro Navarro itzultzaile bikainari zor diogu esapidea.

Nork: Block.2009/04/22 08:00:09.395 GMT+2

Etiketak: belarra_kantari doris_lessing koro_navarro pintura_babatua | Permalink |

Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/21 07:17:51.407 GMT+2

Beñat Sarasolak Pello Lizarralderi

"Berbarik onena, laburrena" dio esaera zaharrak. Eta hala erakusten digu Pello Lizarraldek,

etengabe, bere lanetan.

Estilo-liburuek, oro har, gomendatzen dute labur aritzea, argiagoa eta indartsuagoa delakoan.

Jokamolde horrek, batetik, estekatu egiten du irakurlea, eta, bestetik, ulergarri egiten du

testua. Dena den, egingo nuke hori gomendio orokor horietako bat dela eta literatura (fikzioa),

neurri batean, salbuetsita dagoela.

Pello Lizarraldek, ordea, literatura egitean bezatu egiten du etorria, kontrolatu,

esentziarainokoan.

Page 87: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nire aldetik, esan dut lehen ere, ez dut apaingarririk nahi nire liburuetan, ez dut ezer

azpimarratu nahi, ez dut ezer jantzi nahi, exotismoa eta deigarriak gorroto ditut. Areago,

egokitu zaigun garai honetan espektakuluak hartu duen garrantzia ikusirik, defentsa zuzenena

kentzea da, biluztea…

Iruditzen zait soiltasunak mesede egiten diola nik idatzi nahi dudanari, urrunetik begiratzeak

sakonago sartzen laguntzen didala. Beste bide bat dago hor. Nik ez dut inoiz idatziko ―halako

triste dago‖. Hori niretzat frakasatzea da.

Bestelako bideak hobesten ditut. Idazten duzunean idatzi ez duzuna ere agerian geratzen da.

Liburu guztietan daude idazten ez duzuna eta isiltzen duzuna. Eta ez dira gauza bera. Nik

itxaropena dut idazten ez dudan horrek gune jakin batera eramango duela irakurlea, eta gero

isildutakoa beteko duela. Hor dago liburua, edo ―beste liburua‖. Jakina, gune horretara

heltzean oso erraza da huts egitea.

Bistan denez, Lizarraldek ez dihardu bakarrik estiloaz, soiltasuna aldarrikatzen duenean;

narrazioaren gainerako osagaiez ere ari da.

Hemen duzue elkarrizketa osorik. Irakurri beharrekoa.

Nork: Block.2009/04/21 07:17:51.407 GMT+2

Etiketak: pello_lizarralde beñat_sarasola elkarrizketa | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/04/20 08:03:04.167 GMT+2

Estiloaren osagaiak (X)

14. Esaldi lokabeen sortak baztertu

Juntagailuz edo erlatiboz loturiko bi perpauseko esaldi lokabeen zerrendak saihestu behar

dira.

Atzo iluntzean izan zen bazkideentzako zikloko hirugarren kontzertua, eta ikusle asko erakarri

zituen. Edward Appleton bakarlaria izan zen kantuan, eta Bostongo Orkestra Sinfonikoa

musika jotzen. Bakarlariak lehen mailako artista zela erakutsi zuen, eta orkestrak frogatu zuen

ondo merezia duela bere ospe ona. Zikloak piztutako interesak gogobete ditu antolatzaileak,

eta urtero antzeko zikloak eskaintzea pentsatzen hasi dira. Laugarren kontzertua maiatzaren

10ean (asteartearekin) izango da, non beste programa erakargarri bat aurkeztuko baita.

Paragrafoa, belaxka eta ezdeusa izateaz gainera, guztiz ahula da, esaldien simetria mekaniko

eta errepikakorra dela eta.

Monotonia hori eteteko, erabil daitezke esaldi bakunak, puntu eta komaz loturiko perpausak,

eta hiru perpausek (nagusi nahiz mendekoek) osaturiko esaldiak. Testu-markatzaileak

baliatzea ere ez da ideia txarra.

Ikusle asko izan ziren atzo iluntzean bazkideentzako zikloko hirugarren kontzertuan. Edward

Appleton bakarlariak eta Bostongo Orkestra Sinfonikoak, biek ala biek, erakutsi zuten ondo

merezia dutela izen ona. Zikloak piztutako interes handia dela eta, antolatzaileak pentsatzen

hasi dira urtero antzeko zikloak eskaintzea. Laugarren kontzertua maiatzaren 10ean

(asteartearekin) izango da. Orduan ere, beste programa erakargarri bat aurkeztuko da.

Page 88: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/04/20 08:03:04.167 GMT+2

Etiketak: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/04/17 07:58:15.298 GMT+2

Estuak eta nasaiak

Duela egun batzuk Eats, Shoots & Leaves liburua gomendatu nizuen hemen.

Liburu hori aitzakiatzat harturik, bi artikulu ekarriko dizkizuet, ohartu zaitezten (lehendik ere

oharturik egongo zineten segur aski) zeinen ikusmolde desberdinak dauden hizkuntzaren

zuzentasunaren inguruan.

Louis Menand-ek The New Yorker aldizkarian artikulu bat argitaratu zuen, Truss-en

liburuaren doitasun falta salatzeko. Hasieran, liburuko puntuazio-akatsak bihikatzen ditu. Eta,

halako batean, The New Yorkerren jokabidea aldezten du (Menand aldizkariko karguduna da,

edo izan da).

And it is stated that The New Yorker, ―that famously punctilious periodical,‖ renders ―the

nineteen-eighties‖ as the ―1980‘s,‖ which it does not. The New Yorker renders ―the nineteen-

eighties‖ as ―the nineteen-eighties.‖

Minberaren artikulua da, arrazoia ere batzuetan alde duen arren. Hemen duzue zati eder bat.

Horren infrentzua da Nicholas Waters-en Eats, Roots and Leaves liburua, Truss-enaren ordain

gisa idatzia. Hona hemen egileari egindako elkarrizketa baten pasarte bat:

I would describe my book as a plea for people to be tolerant with other people's use of

English. We have to get used to the idea that change in language is inevitable. Language

should be inclusive not exclusive and people should not use language as a tool to put other

people down.

Nasaia eta narrasa hain hurreko ez balira.

Nork: Block.2009/04/17 07:58:15.298 GMT+2

Etiketak: leaves eats_shoots_ | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/16 07:57:54.404 GMT+2

Appella

Page 89: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Askok ezagutuko duzue Londreseko Oyster txartela. Izen xelebrea inondik ere (badaezpada

ere, "ostra" esan nahi du).

Jakin-minak hartaraturik, Wikipedian aurkitu nuen azalpena. Appella izeneko enpresa batek

bataiatu zuen txartela, eta, hara, enpresa horren egitekoa horixe da, gauzei izena ematea (eta

ez izana).

Ahal baduzue, sartu haien webgunean, zinez bitxia da eta.

Halako lanik hartuko nuke nik. Really.

Nork: Block.2009/04/16 07:57:54.404 GMT+2

Etiketak: izenak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/15 07:28:23.168 GMT+2

Komunztadura berriro

Lehengoan entzun nion itzal handiko idazle bati, ozen irakurtzen ari zela: "... zuen izenak ere

ez genekizkien esaten". Eta gomutara etorri zitzaidan "lan horiek egiten jarraitu zituen" eta

antzekoak ere inoiz entzun ditudala.

Batzuetan penatu egiten naiz gure bide-erakusleei entzunda.

Nork: Block.2009/04/15 07:28:23.168 GMT+2

Etiketak: komunztadura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/14 07:55:17.899 GMT+2

Mendel liburuena

Egunokin, besteak beste, Stefan Zweig-en Mendel el de los libros liburuxka xume bezain

hunkigarria irakurri dut.

[...] bakarra dena gero eta baliotsuagoa da, ezinbestean oro berdintzen ari den gure mundu

honetan.

Page 90: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Duela laurogei urte, 1929an, idatzi zuen Zweig-ek. Ez zuen, hala ere, igarri hamabost urte

geroago liburuko pertsonaiaren patu petral bera izango zuela.

Leku berezia egina diot austriar idazleari, Henry Jamesekin batera, nire liburutegian.

Nork: Block.2009/04/14 07:55:17.899 GMT+2

Etiketak: stefan_zweig liburuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/23 07:59:44.941 GMT+2

Iran txioka

Onartu beharra daukat gizarte-sareen kontu hori (Facebook, Twitter...) arrotz samarra zaidala.

Laster okitua naiz, mamizko ezer aurkitu aurretik.

Irango protestaldietan, agidanez, Twitterren bidez komunikatzen dira manifestariak;

elkarretaratzeak antolatzen dituzte; polizien triskantzak salatzen... Kazetariek hoteletako

geletatik ateratzerik ez daukatela, sare horiek dira berriemaileen iturri bakar. Youtubeko

irudiak ia besterik ez da ikusten atzerriko albistegietan.

Kontua da prentsa idatzian ere Twitterreko mezuak jasotzen hasiak direla. Mezu horiek, sms-

ak bezalatsu, arrapaladan idatziak dira, oro nahas. Kontua da nola eman behar genituzkeen

horiek euskaraz?

El País egunkarian plazaratutako testu honek eragin dit gogoeta:

En Twitter leemos el siguiente mensaje: "RIP NEDA, El mundo llora viendo tu último

aliento, nohas muertoen vano. Te recordamos".

Page 91: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Ezin jakin seguru nahi gabeko hutsa den hitzak elkartzea edo jatorrizko testuaren estiloa, nola

edo hala, ispilatu nahi zuen idazlariak.

Orduan, Kike Amonarrizek-eta argitaratutako sms-etarako hiztegia etorri zait gogora. Azken

batean, zer da hori guztiori erregistro berezi bat ez bada? Testu jaso eta eder-ustekoak

itzultzen trebe izan behar badugu, horrelakoetarako prestatzen ere hasi behar genuke, ba,

teknofobiak teknofobia.

Nork: Block.2009/06/23 07:59:44.941 GMT+2

Etiketak: sms twitter iran erregistroak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/19 08:11:56.855 GMT+2

Axularren moldeak

Atzo, Peru Abarkaren irakurraldi jarraikian izan nintzen Bilbon. Amaieran, Bilbo Zaharra

euskaltegiak Axularren inguruan antolatutako jardunaldien hitzaldiak banatu zizkiguten liburu

tankeran (eskerrik asko!).

Liburutxoak baditu herren batzuk (neure alea, esaterako, 38. orrialdetik 43.era igarotzen da,

tartekoak airean deseginda). Horrek, berriro, erakusten digu edizio-lanaren garrantziaz, baina

hori ez da gure gaurko berbakizuna. Testuak hagitz interesgarriak dira (ez neurrian berean,

hala ere). Ez dago azterlan burutsurik, ezpada esperientzia pertsonalei buruzko iritzi asko.

Joan Mari Irigoienen hitzaldian (24.-25. or.), bada pasarte bat hona ekartzea merezi duena.

Manuel Lekuonak Axularren molde batzuei egindako kritikaz dihardu Irigoienek. Lekuonari

ez zaizkio "legezko urre" begitantzen eredu erromanikozko erlatiboak eta menderatuak (ezen,

zein...). Irigoienek arrapostu hari:

Prosa batek, ona izateko, bi baldintza bete behar ditu: eraginkorra izatea, eta ulertzeko

modukoa. Sendoa eta ulerterraza. Nik askotan Axularren prosa konparatzen dut eskailera

batekin. Edozein prosa konpara daiteke, egia esan, eskailera batekin. Irakurlearen ikuspuntuan

jarrita, baina, goitik beherako eskailera bat behar du... irakurleak gehiegizko esfortzurik gabe

jaso behar baitu mezua, balizko irakurleari pazientzia eta egonarria agor ez dakion. Eta

eskailera mailaz maila osatzen da eta esaldiz esaldi, baina esaldiek ezin hobeto lotuak behar

dute, akabo bestela. Juntagailuek (-la horiek eta non, hain, baita puntu eta komek ere),

bakoitzak bere tokian behar duela, alegia, guk eskailera ahalegin berezirik gabe jaitsi ahal izan

dezagun. Halako egitura baten ondorioak begi-bistakoak dira... paragrafo osoa ulertzeaz gain,

halako betetasun batekin geratzen baita edo gera baitaiteke irakurlea, niri Axularrekin horrela

gertatu zitzaidan behintzat.

Nire gusturako, Atxagak ederto azaldu zuen hori berori Obabakoaken gaztelaniazko

lehenbiziko argitaraldian. Haren ustean, aurrerabide ikusgarria egin zuen euskarak, latinezko

plegu horiek guztiak bere egin behar izan zituenean (Atxagak ere eredu erromaniko esapidea

Page 92: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

darabil; beste batzuek ere bai).

Askok oraindik sasikotzat dituzte halakoak, ordea. Niri, esaterako, Kimikako irakasle batek,

ez bat ez bi, zera bota zidan: "Niretzat, non... bait- eta horiek guztiak ez dira euskara".

Zerbait esan nuen behinola ikastaro batean horretaz guztiaz, eta adibide batzuk jaso, baina

zeresan asko dago oraindik.

Eskerrik asko Pedro Alberdiri eta Bilbo Zaharreko guztiei abegikortasun adeitsu horregatik.

Nork: Block.2009/06/19 08:11:56.855 GMT+2

Etiketak: irigoien erlatiboak erromanikoa axular | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/06/12 10:58:00.760 GMT+2

Eusko Legebiltzarra puntuatzen

Beste zerbaiten bila ari nintzela, hara zer aurkitu dudan amaraunean, Eusko Legebiltzarreko

itzultzaileen puntuazioari buruzko txostena. Hemen duzue.

Ez da egileen izenik ageri. Baten batek zerbait baleki lan horretaz, idatz dezala gurera.

Hemen beste batzuk, katalanez:

Universitat Oberta de Catalunya

Universitat Pompeu i Fabra

Vilaweben estilo-liburua

Kataluniako Justizia Saila

Gironako Unibertsitatearen leku honetan badira beste hainbeste hizkuntza-baliabide

jakingarri. Nahiko genituzke guretzat ere.

Ingelesez ere badut horrelako mordoxka bat gordeta, baina beste baterako utziko ditugu

horiek.

Nork: Block.2009/06/12 10:58:00.760 GMT+2

Etiketak: puntuazioa eusko_legebiltzarra internet | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/05/29 07:51:56.432 GMT+2

Navajoen herria

Lagun batzuek hitzaldi bat antolatu dute navajoen herriari buruz:

Page 93: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Navajo Immersion 101

Hizlaria: Vanessa Schmitt

Lekua: Bidarte udaltegia, 13. gela (Deustu)

Ordua: 18:30

Navajo idazle baten poema bat euskaratzeko eskatu didate. Hemen duzue:

Lucy Tapahonso, Sáamii Dahataal. The Women are Singing

“1864” [pasartea]

[…]

Izekok honela hasten zuen beti kontakizuna: ―Hemen zaudete

birramamari esker‖.

Jendea biltzen eta pilatzen hasi ziren udazkenean.

Batzuk tentatu zituzten janaria, jantziak

eta aziendak eskainiz. Urte hartan gutako asko gosekilik geunden,

sufritzen, bilagáana haiek erasoan jarraitzen baitzuten.

Kit Carson-en armadakoek su eman zieten soro guztiei,

eta gure ardiak akabatu zituzten gure aurrean.

Ezin genuen sinetsi. Aurpegia estalirik negarrari eman nion.

Bizitza guztian izanak genituen ardiak. Gure artekoak ziren.

Orduan jakin nuen gure biziak arrisku bizian zeudela.

Hainbesteko beldurra genien gizon hari, Jakagorriri, eta haren armadari!

Page 94: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Batzuk ezkutatu ziren Chuska Mendien mazaletan

eta Chelly Arroilean. Familian hitz egin genuen,

eta hona etortzea erabaki genuen. Nolakoa izango zen

gure bizimodua ardirik, laborerik eta lurrik gabe? Behinik behin armetatik urrun

egongo ginen eta gure familia ez zen gosez hilko; hala uste genuen.

Bidean abiatutakoan, inguratu egin gintuzten soldaduek.

Denok oinez, batzuek jaioberriak aldean. Ume txikiak eta adinekoak

taldearen erdian zeuden. Egunero-egunero ibiltzen ginen,

eta soldaduek jan edo atseden hartu nahi zutenean baizik ez ginen gelditzen.

Gure artean mintzatzen ginen eta isilean negar egiten genuen.

Ez genekien zer urrun zegoen, ezta nora gindoazen ere.

Gauza jakin bakarra zen Dinetah, gure etxea, uzten ari ginela.

Egunak joan egunak etorri, gero eta akituago geunden, eta laster

bidaia nekeza zen denontzat, baita militarrentzat ere.

Haien ideia izan zen, horratik.

Bidea oso luzea zen.

Zahar batzuk jausi egin ziren atzean, baina ez ziguten laga itzultzen haiei laguntzeko.

Ikuskizunik tristeena izan zen hura (bihotzak oraindik min egiten dit gogoratzean).

Bi emakume erditzekotan ziren,

eta kosta egiten zitzaien taldean jarraitzea.

Gizon armatu batzuek haitz handi baten ostera eraman zituzten, eta aldarri egin genuen,

Page 95: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

tiro-hotsak entzutean. Emakumeek ez zuten murtik ere esan,

baina intzirika hasi ginen haiengatik eta umeengatik.

Orduan pentsatu nuen ez nintzela onik aterako.

Rio Grande igarotzean, asko ito egin ziren.

Ez genekien igerian: ez zegoen ur sakonik

etxean igeri egiteko. Ibaiaren indarrak eraman egin zituen

zenbait jaioberri eta ume, eta gizon-emakume zaharretarik ere zenbait.

Ez ditugu inoiz ahaztuko haien garrasiak eta haiek ikusi genituen azken aldia

(eskuak, hanka bat edo ile-xerlo batzuk ur gainean).

Asko hil ziren Hwééldi-ra bidean. Bide osoan

esaten genion elkarri: ―Eutsiko diogu, bat eginda bagaude‖.

Nik uste horri esker atera ginela bizirik. Sinetsi egin genuen geure buruengan

eta jende santuak emaniko elezaharretan.

―Horrexegatik —esaten zigun izekok—, horrexegatik gaude hemen.

Gure arbasoek gure alde otoitz eta negar egin zutelako‖.

[…]

Nork: Block.2009/05/29 07:51:56.432 GMT+2

Etiketak: hitzaldia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/22 07:26:26.896 GMT+2

Osatzen duten

Zerrenda luzea egin liteke debaldeko erlatiboekin. Horietan kuttunena dut osatzen duten

naroa. Nonahi eta nolanahi ageri da.

Page 96: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Egin itzazu azterketa osatzen duten lau ariketetatik hiru.

Ikasgela osatzen duten ikasleen erdiek ez dakite hungarieraz.

Titanioz osaturiko bizikletak arinagoak dira.

Genitiboak edo birdeklinabideak lañotuko lituzkete horiek guztiak.

Egin itzazu azterketako lau ariketetatik hiru.

Ikasgelako ikasleen erdiek ez dakite hungarieraz.

Titaniozko bizikletak arinagoak dira.

Azken esaldian, gainera, uste dut aditzik sartzekotan egin behar lukeela izan: titanioz

egindako bizikleta.

Nork: Block.2009/05/22 07:26:26.896 GMT+2

Etiketak: erlatiboak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 07:42:07.658 GMT+2

Hilberriak

Baztertu samarrik dut bloga, eta aldi batez, bederen, halaxe egongo da. Azkenaldian,

hilberriak gailendu zaizkie estilistika-kontuei.

Hemen utziko dizuet Benedettiren poema bat euskaraturik. Ailitz astirik iruzkinetarako.

Letra de ustedes y nosotros (Mario Benedetti)

Zuek maite duzuenean

ongizatea eskatzen duzue

zedrozko ohe bat

eta koltxoi berezia

guk maite dugunean

aski izaten dira

izara batzuk baina

izararik gabe ere moldatzen gara

zuek maite duzuenean

interesak kalkulatzen dituzue

eta desmaitemintzen zaretenean

berriro ere kalkulua

guk maite dugunean

berriz jaiotzea lez da

eta desmaitemintzen bagara

gorriak ikusten ditugu

zuek maite duzuenean

handios eta airos zarete

Page 97: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

argazkiak zurrumurruak prentsa daude

eta maitasuna best-sellerra da

guk maite dugunean

maitasun arrunt bat da

sasoi oneko egotea

bezain sinple eta zaporetsua

zuek maite duzuenean

erlojua kontsultatzen duzue

zeren galtzen duzuen denborak

milioi erdi balio baitu

guk maite dugunean

presarik gabe eta suhartasunez

gozatzen dugu eta ikuskizuna

merke ateratzen zaigu

zuek maite duzunean

analistarenera joaten zarete

hark erabakitzen baitu

ondo ala txarto egiten duzuen

guk maite dugunean

halako moxtasunik gabe

azpikontzientea txorrotxioka

atsegin betean da

zuek maite duzuenean

ongizatea eskatzen duzue

zedrozko ohe bat

eta koltxoi berezia

guk maite dugunean

aski izaten dira

izara batzuk baina

izararik gabe ere moldatzen gara.

Erdaraz hemen duzue.

Nork: Block.2009/05/19 07:42:07.658 GMT+2

Etiketak: benedetti | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/06 07:51:03.683 GMT+2

Tartekien antolaeraz eta puntuazioaz

Administrazioa euskaraz aldizkariak, apirileko zenbakian, nire artikulu bat plazaratu du:

"Tartekien antolaeraz eta puntuazioaz".

Page 98: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

On degizuela.

Nork: Block.2009/05/06 07:51:03.683 GMT+2

Etiketak: puntuazioa administrazioa_euskaraz tartekiak | Permalink | Erantzunak (6) |

Errenferentziak: (0)

2009/05/05 07:49:40.205 GMT+2

Seinaletika

Orhiko xoriarena gertatzen zait niri ere. Zeinahi egoeratan, hizkuntza-gaietara joaten zait

gogoa. Asteburuan Lapurdin eta Baxenabarren barrena ibili gara, eta han ere, nahi ez dela,

bide-seinaleetako testuekin jostatu naiz, hain dira eta ohargarriak.

Badira gauzak adierazteko modu bat baino gehiago, baina horiek guztiek bateratzeko joera

izaten dute testuinguru formaletan. Alegia, seinale-egileak ezin du gogoeta egin, horietako bat

egiten duen bakoitzean, ea bidegurutze, edo dena delako, horretan zer den egokiena.

Kaikukeria galanta litzateke.

Ipar Euskal Herriko seinaletikan ageri da oro euskal hitzetan esateko saioa, kanpokoei

erakutsi behar bagenie bezala euskara gai dela mailegurik gabe zernahi adierazteko (croix

basquezko eta Ezpeletako biperrezko dekorazioaren osagarri gisa). Dena den, nik atsegin ditut

hango esamoldeak.

Seinaleetan, frantsesezko testua letra lodiz ageri da, eta euskarazkoa, meharrez. Hona hemen

adibide batzuk:

(Hazparne)

Jardin / Baratzea

Terrasse exterieur / Kanpoko aterbea

Mediatheque / Berri hedagailutegia

(Kanbo)

Thermes / Ur onak

Page 99: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

(Uztaritze)

Centre-Bourg / Hiri-barnea

(Senpere)

Toutes directions / Norabide guziak

(Ezpeleta)

Toutes directions / Alde orotara

Espelette-Centre > Ezpeleta-Barne

(Donibane Lohitzune)

Accueil / Errezebitza

Sortie / Jalgia

Ur onak edo kanpoko aterbea ondo ekarriak dira, inondik ere. Eta nik, aizue, nahiago ditut

saihesbideetako biribilguneetan ageri diren barnea edo hiri-barnea horiek herriguneak edo

erdiguneak baino (ez dira hain geometrikoak). Dena den, batzuetan artikulu ezak salatzen du

hiztegiak ziria sartu diela (komun, barne...).

Ariketa polita izango litzateke alderatzea Mendebaldeko hiru probintzietako, Nafarroa

Garaiko, Lapurdi-Baxenabarreko eta Zuberoako seinaleetako testuak. Egingo nuke

administrazio bakoitzak hizkuntza nolako serio(s)tasunez hartzen duen emaitza halakoxea

dela.

Amaitu aurretik, gomendio bat. Egun batzuk "bertzaldea"n igarotzekoak bazarete, Aire Berria

etxea aukera seguru-segurua duzue: familia-giroa, etxe ederra, jateko zoragarriak eta

noranahiko abiapuntu egokia. Ez zaizue dolutuko.

Page 100: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/05/05 07:49:40.205 GMT+2

Etiketak: seinaletika bide-seinaleak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/04 07:55:00.172 GMT+2

Azpiatalen tipografiaz

Hutsune handiak ditugu oraindik euskarazko tipografiaren araubidean. Horren erakusgarri

dugu azpiatalen zenbakikuntza (B-head, C-head...). Hona aldatu dizkizuet aurreko batean

lankide bati gai horren inguruan emandako argibideak.

---

Funtsean, gaztelaniaz amaierako puntu eta guzti zenbakitzen dira azpiatalak (Martínez de

Sousa).

4.2.1.3.4. Giltzurrunaren funtzioa

Testu barruan azpiatalaren erreferentzia ageri denean, ordea, aipuak galdu egiten du puntua.

Halako ikertzailek hainbat lan argitaratu zituen giltzurrunen ezaugarri horren inguruan, ikusi

dugunez (4.2.1.3.4).

Ingelesez bietan (alegia, izenburuan bertan eta testuko erreferentzian) amaierako punturik

gabe ematen dituzte zenbakiak (Oxford eta Chicago). Wordek ere molde hori lehenesten du.

4.2.1.3.4 Giltzurrunaren funtzioa

Eta euskaraz? Zokomiran ibili naiz, eta gaztelaniazko plegua nagusitzen da, argi eta garbi.

Beraz, oraingoz, horixe erabiltzea gomendatuko nuke, EIMAk ez baitu deus esan horren

inguruan.

Nork: Block.2009/05/04 07:55:00.172 GMT+2

Etiketak: ortotipografia azpiatalak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/30 07:43:05.817 GMT+2

Lello & Irmão liburu-denda Porton

Europako liburu-dendarik zaharrenetariko bat da Porto-ko Lello & Irmão.

Porton izan nintzenean ez neukan haren berri, eta ez nintzen ikustera joan.

Page 101: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Argazkia Flickr-etik atera dut. Argibideak portugesezko Wikipedian.

Nork: Block.2009/04/30 07:43:05.817 GMT+2

Etiketak: liburu_denda lello irmão porto | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/07/31 13:50:50.532 GMT+2

Okerbideak

Progresio tematikoa dugu koherentziari loturiko arau nagusietariko bat. Funtsean, testuaren

informazio-hurrenkera gordetzea dakar; alegia, informazioa kudeatu beharra dago, irakurlea

beti jakinaren gainean egon dadin, ezagun ez direnak jakintzat eman gabe.

Arazoa askotan ageri zaigu, mendeko perpausak aurreratzen ditugunean subjektua aipatu

gabe.

Bilerak luze jo zuen. Hainbat eta hainbat aztergai izan zituzten, eta, baten batzuk atzeratu

beharrean, denei heltzea erabaki zuten. Mikelek ez zuen begi onez ikusi erabakia. Txanda

iritsi zitzaionean, lehendakariak agur-hitz batzuk esan eta zenbait proposamen aurkeztu

zituen.

Halakoetan, aldi batez irakurlearen buruan elkartzen dira mendekoaren aditza eta aurreko

perpausaren subjektua, egiazko subjektua (edo asmozkoa) isilean baitago. Konponbidea

erraza da.

Bilerak luze jo zuen. Hainbat eta hainbat aztergai izan zituzten, eta, baten batzuk atzeratu

beharrean, denei heltzea erabaki zuten. Mikelek ez zuen begi onez ikusi erabakia.

Lehendakariak, txanda iritsi zitzaionean, agur-hitz batzuk esan eta zenbait proposamen

aurkeztu zituen.

Page 102: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/07/31 13:50:50.532 GMT+2

Etiketak: koherentzia progresio_tematikoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/07/26 17:43:29.013 GMT+2

Bibliografia

Kontu korapilatsua da gaurkoa ere. EIMAk proposatu zuen eredu bat, baina egingo nuke ez

dela aintzat hartu. Anabasa handia dago. Ia argitalpen bakoitzak bere moldea du (ikus

Uztaro). Jakintza-arlo batzuek, gainera, badituzte nazioarteko estandar batzuk (Kimika eta

Psikologia), eta ez dirudi zentzuzkoa denik mundu osoko profesionalentzat balio duena

gurean ez erabiltzea. Hala, testu berean koherentziaz jokatzea baino ez dago eskatzerik.

EIMAren eredua aipatu dugu, eta esan beharra dago, hari orpoz orpoz jarraituta ere, badituela

ageriko hutsune batzuk. Esate baterako, ez du esaten nola egin behar diren testu barruko

erreferentziak:

(Joanategi, 1890: 4) ala (Joanategi 1890: 4)

Hor, azken batean, gaztelaniazko eredua ala ingelesezkoa erabili dago jokoan.

Baliabide digitalen aipuak nola eman ere ez du argitzen EIMAren liburuxkak, nahiz eta,

bistan denez, horren premia gero eta handiagoa den. Badago ISO arau bat: ISO 690-2. Dena

den, ez dago batere hedaturik.

Kontuak kontu, zenbait eredu ikusirik, ausartuko naiz artikulu digitaletarako eredu bat

proposatzen, Oxforden bidetik eta EIMAren gomendioak kontuan izanik:

EGILEAREN ABIZENAK, IZENA: «Artikulua», Argitalpena [argitalpen mota], data edo zenbakia

<sareko helbidea>, kontsulta-data.

AIERBE MENDIZABAL, AXUN: «Aditz ez-ergatibo eta ez-akusatiboez», 2tzul [webloga], 2009-

04-01 <http://www.eizie.org/2tzul/aditz-ez-ergatibo-eta-ez-akusatiboez>, 2009-07-28an

kontsultatua.

Dena den, beharbada, egokiagoa litzateke izenen inizialak bakarrik ematea, ingelesez egiten

den bezala, izen osoak bilatzen ez erotzeko (hala ibiltzea egokitu zaigu inoiz).

Beste mota bateko argitalpen digitaletarako eredua hortik atera liteke. Hemen dituzue beste

iturri batzuk.

Nork: Block.2009/07/26 17:43:29.013 GMT+2

Etiketak: bibliografia digitala | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/07/24 08:00:05.821 GMT+2

Zenbakiak letraz edo zifraz

Tolestura ugariko auzia da zenbakiak letraz edo zifraz idatzi behar ote diren. Lehengoan lagun

batek galdetu zidan, eta zerbaitto dakienaren segurantzia faltaz erantzun nion. Uste dut

Page 103: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

gehienok senez jokatzen dugula horretan, baina jakin behar genuke finkatu samarrik dagoela

gaia estilo-liburu gehienetan.

Harrigarriena da, guztiarekin ere, mugak nork berera ezartzen dituela, pinudietan munarriak

bezala. Hauek dira, zenbait eskulibururen arabera, letraz idatzi beharreko zenbaki-tarteak:

1-20 (Berria)

1-10 (IVAP)

1-99 (Oxford)

1-99 (Chicago)

1-9 (Martínez de Sousa)

Uste izatekoa da beste eskuliburu batzuetan bilatuz gero, beste zenbait aukera ere agertuko

liratekeela.

Dena den, gaiak adar asko ditu, araua ez baita inondik ere hain sinplea; esaterako, liburu

gehienetan gomendatzen da beste zenbaki biribil batzuk letraz ematea (mila, miloi...), baina

horretan ere ez datoz bat proposaturiko zerrendak. Ez dakit euskaraz zer ereduri jarraitu behar

geniokeen, egia esateko. Gogoa duena aztarrika ibil dadila apur bat.

Nork: Block.2009/07/24 08:00:05.821 GMT+2

Etiketak: letrak zenbakiak zifrak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2009/07/22 08:04:50.246 GMT+2

Lege-itzulpenak

Oso artikulu mamitsua argitaratu du Jesus Mari Agirrek Administrazioa euskarazen azken

zenbakian: "Lege itzulpenetako koxka batzuk".

Lege-testuen itzulpenen hiru arazo aipatzen ditu:

Mintzagaia eta galdegaia atzeratzea

Koherentzia apurtzen dutenak

Erliebe-joko desegokiak

Agirrek berriki argitaratu du liburu bat gai horren inguruan: Itzulpen estrategiak:

gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak (IVAP, 2009). Pentsatzekoa da handik

ekarriko zituela artikuluko gogoetagaiak. Beraz, erosi egin beharko dugu.

Nork: Block.2009/07/22 08:04:50.246 GMT+2

Etiketak: jesus_mari_agirre legeak ivap itzulpena | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (1)

2009/07/16 07:39:01.514 GMT+2

Poesia-egunak Ean

Astebururako proposamen bat dakarkizuet gaur. Poesia-egun batzuk antolatu dituzte

astebururako Bizkaiko Ea herrian, urtero bezala. Hemen duzue egitaraua.

Duela bi urte izan nintzen han, eta benetan gomendatzeko modukoa iruditu zitzaidan ekimena.

Page 104: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Inoiz ez naiz izan rapsoden erakustaldien zale. Honek, ordea, ez du horrelakoekin zerikusirik,

poesia herritartzea baita asmoa, ez sentibera minberatuen lantuak haizeratzea (horrelakoak

badira franko, bestetik).

Egunen batean eskerrak eman beharko dizkiegu, behar bezala, Landatarrei (Asun, Karmelo

eta Erramun), hain eskuzabal opari hori egitearren denoi.

Nork: Block.2009/07/16 07:39:01.514 GMT+2

Etiketak: egunak poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/07/14 07:58:54.724 GMT+2

Dialektoak eta hizkuntzak

Ezaguna da dialektoen eta hizkuntzen arteko muga oso lausoa dela; mintzairaren pertzepzio

eta estimazioari dagokiola, eta ez hizkuntzalaritzazko irizpide objektiboei. Estatus-kontu bat

da, ororen buruan.

Gure inguruan baditugu muga labainkor horretan batera eta bestera irristatzen diren

mintzairak. Okzitaniera (gaskoiera, biarnesa, proventzera...) patoistzat hartua da Frantzia ia

osoan. Aragoiera eta asturiera gaztelaniaren desitxuraketa barregarriak baizik ez dira

askorentzat Espainia aldean (ultra batzuek katalana ere halakotzat dute).

Egunokin Asturiasen barrena ibili gara, eta errealitate gordin horrekin topo egin dugu.

Seinaleetan batzuetan lekutxoa egiten diote asturierari, eta herrietan entzun ere egiten da,

baina ez dirudi ofizialtasuna hurbil dutenik.

Guk haietaz ez dakigu ezer askorik; Gerardo Markuleta salbuespen da horretan, hainbat

literatura-lan euskaratuak baititu. Sautrelan saio monografiko bat eskaini zioten asturierazko

literaturari, eta Xuan Bellori elkarrizketa egin zioten.

Berriaren estilo-liburuan gaztelaniazko leku-izenak erabiltzea gomendatzen da. Eta horrek ere

bereizi egiten ditu katalanetik edo galegotik, horietan euskarak bere egin baititu jatorrizko

izenak. Egia da bretainierazko eta gaelikozko izenekin berdin jokatzen dela, jatorrizko izenok

hain ezagunak ez direla eta.

Uviéu-n hizkuntzaren alderako jarreraren erakusgarri paregabe bat aurkitu nuen kalean.

Dohainik banatzen diren egunkari horietako baten tituluak atentzioa deitu zidan:

El principado se gasta 700.000 euros para traducir su web al bable Artikulu osoa hemen duzue. Artikuluan asturiera aipatzen den arren, azalean bable dio, izen

hori gaur egun gutxiesgarria bada ere. Artikulua irakurriz gero, ohartuko zarete, gainera, diru

hori erabiltzekoa dela webgunea asturierara eta ingelesera itzultzeko hiru urtez. Beraz, gezurra

gezurraren gainean.

Bide batez, esan dezadan gastar para esapidea aski badaezpadakoa dela, eta gastar en behar

lukeela hor.

Horrelaxe dira gauzak. "Leku guztietan txakurrak ortozik".

Page 105: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/07/14 07:58:54.724 GMT+2

Etiketak: asturiera dialektoak hizkuntzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/07/01 07:58:11.533 GMT+2

2009-2010 ikasturtea

Gaurtik aurrera, pausuan izango da bloga: oporrak.

Dena den, joan aurretik datorren ikasturterako asmoak utziko ditut hemen (neure burua

behartzeko).

The Elements of Style liburukoak amaitu.

AEBko beste estilo-liburu klasiko bat (William K. Zinsser: On Writing Well) landu.

Euskal idazle klasiko batzuen printzak ekarri (Laphitz, Axular...).

Orain arte bezala, gogoetak etorri ahala jorratu.

Hitzaldi eta ikastaroetarako apailatutako materialak sareratu (ea Benitok

gomendatutako tresnekin nola moldatzen naizen).

Izan funtsa.

Nork: Block.2009/07/01 07:58:11.533 GMT+2

Etiketak: ikasturtea asmoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/30 08:00:08.410 GMT+2

Segurola soziatiboa

Diglosiak bizi gaitu sarri, eta batzuetan ez gara ohartzen erabilera batzuen trakeskeriaz.

Soziatiboak zabarkeria horren hamaikatxo adibide ematen dizkigu, gaztelaniazko eta

euskarazko erabilera guztiak ez baitatoz bat.

El niño con la camisa roja se cayó al suelo.

Alkondara gorriko haurra erori zen lurrera.

Entró con el cigarro encendido al colegio.

Zigarroa piztuta sartu zen eskolara.

Lehengo astean, besteak beste, gai hori izan genuen hizpide, Gipuzkoako Aldundiko

itzultzaileentzat eman nuen hitzaldi batean. Arratsaldean, adibide ezin argigarriago hau begiz

jo nuen BBKren sukurtsalean, herrian:

Segurola

BBK Gordailu berria.

Ezuste bako inbertsioa,

errentagarritasun finkoarekin.

Irabaziko duzuna seguru

Page 106: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

jakingo duzu.

Galde iezaguzu. Gauza asko esan daitezke iragarkiaz. Batetik, batua-bizkaiera hibrido itxuragabea aipa

genezake: bako eta iezaguzu nahaste. Bestetik, ahotan har genitzake erlatiboak eta zehar-

galderak (Irabaziko duzuna seguru jakingo duzu). Dena den, gaur erreparatuko diogu

soziatiboaren erabilera baldarrari.

Uste dut argi dagoela esaldi horretan soziatiboak ez duela adierazten ez laguntasunik, ez

instrumentaltasunik, ez modurik... Errentagarritasun finkoa duen inbertsioa baizik ez du

adierazten esaldiak. Hala iruditzen zait niri, behintzat.

Hiru aukera badira, gutxienik, testua emateko.

A aukera (batu-batua) Segurola

BBK gordailu berria.

Ezusterik gabeko inbertsioa,

errentagarritasun finkoduna/finkokoa.

Seguru jakingo duzu

zenbat irabaziko duzun.

Galde iezaguzu.

B aukera (Mendebaldeko batua) Segurola

BBK gordailu berria.

Ezusterik bako inbertsioa,

errentagarritasun finkoduna/finkokoa.

Seguru jakingo duzu

zenbat irabaziko duzun.

Galdetu egiguzu.

C aukera (Mendebaldeko euskara) Segurola

BBK gordailu barria.

Ezusterik bako inbertsinoa,

errentagarritasun finkoduna/finkokoa.

Seguru jakingo dozu

zenbat irabaziko dozun.

Galdetu eiguzu.

Hizkuntza-ereduaren afera ere badago, ikusten duzuenez, baina oraingoz ez ditugu zapatak

basituko bide horretan.

Nork: Block.2009/06/30 08:00:08.410 GMT+2

Etiketak: segurola publizitatea soziatiboa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/29 08:01:34.420 GMT+2

Digresioa

Page 107: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Lehengoan aipatu genuen Antton Lukuren Euskal Kultura? liburua. Badakar, besteak beste,

digresioei buruzko gogoeta interesgarri bat.

Baina, bereziki, kultura egunerokotasunetik beharrak ekarri digresioa da. Oraingo haurrek,

euskaldunak izanik ere, diote zaharrak beti kutzuka [astiro] ari direla, hasten direla zerbaitekin

eta gero ez dakizu nola, hasten zaizkizu morala egiten, nahasten... Ez dira nahasten, hariari

lotzen zaizkio tinko, digresioen kontrolean dago solasaren ardatza. (31. or.)

Kontrola da gakoa digresioetan; denbora eta narrazioa mendean hartu behar dira, eta nahierara

baliatu, entzulea kontuan izanda betiere. Beste horrenbeste esan daiteke testu idatziez ere.

Izaten dira pertsona batzuk pasadizoak inguru-minguru kontatzen dituztenak, aurrekariak,

gertakariak eta ondorenak emanez. Maisu izan beharra dago, hala ere, hartzailearen

aditasunari eusteko. Lukuren iritzian, galtzen ari da eroapenezko antze hori, orain dena azkar

eta fite nahi izaten baitugu.

Nork: Block.2009/06/29 08:01:34.420 GMT+2

Etiketak: luku diskurtsoa digresioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/24 08:01:55.461 GMT+2

Larsson, Luku, Eskualduna

Stieg Larsson-en trilogiako lehenbiziko liburua irakurtzen hasi naiz, The Girl with the Girl

Tattoo. Guztiz harrapatua nauka. Ez naiz horrelako liburuen oso zale, baina honek badu

zerbait distiranta.

***

Antton Lukuren azken liburua ere «ttindika edaten» ari naiz, eta hura, beste maila eta

dimentsio batean, ezinbestekoa iruditzen zait, batez ere Iparraldean euskal kultura zertan den

ulertzeko. Bide batez, biziki gomendatzen dizuet Botoiletan haren ipuin-liburu txundigarria.

***

Egunotan, Armiarma atariko hemerotekarekin tupust egin dut. Aspaldi aurkeztu zuten, baina

denari ezin jaramonik egin eta.

Han denetarik bada. Hizkuntza tresnatzeko, historia ikertzeko, gizartea aztertzeko ezin konta

ahala testu eskura du irakurleak. Eskualduna aldizkarian, esaterako, gaurkotasun beteko

testuak aurkitu ditut, duela hirurogeita hamar urte idatziak! Horietako batean, etorkinak

dituzte mintzagai.

Page 108: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Parise alde hortan, moroak erdi nausituak, kartier osoak betheak, bertze toki batzuetan

Polonesak, emeki emeki endurtu behar othe den Frantsesa bere lurrean !

Nolakoak ziren xuri Ibarnegarairen lagun haiek! Gaur zenbaitek halako iritzirik izan arren, ez

dut uste inor menturatuko litzatekeenik horrelako astakeriarik idaztera.

Jarrai dezagun oneski dantzatzen.

Nork: Block.2009/06/24 08:01:55.461 GMT+2

Etiketak: saski naski eskualduna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

2009/08/28 11:30:20.383 GMT+2

Ez du ematen itzulpena denik

"Itzulpen ona, itzulpen-itxurarik ez duena". Horra bolo-bolo dabilen mito bat. Zenbat bider ez

dugun horrelakorik entzun behar izan. Bistan denez, haatik, naturaltasuna baino zerbait

gehiago behar du itzulpenak, ona izateko.

Bada horretan halako gatazka bat: irakurleari ala egileari atsegin eman? Bestetik, ezin uka

hizkuntza beste molde batzuetara makurraraztea aberasgarri dela hizkuntzarentzat berarentzat,

adierazpide berriak aurkitzeko. Klasikoek ezin hobeto erakutsi ziguten hori, latinezko

idazleen testuak geureganatzean hizkuntzaren ohiko moldeak mudaturik.

Afera, guztiarekin ere, uste baino konplexuagoa da hain aise ebazteko. Lehengo batean,

Walter Benjaminen "Itzultzailearen zeregina" artikulu bikainarekin topo egin nuen sarean.

Irakurria nuen duela zenbait urte, eta etxean neukan itzulpenarekin alderatzeari ekin nion

(ganora handirik gabe, egia esateko). Artikuluan lañoki mintzatzen da Benjamin gaurko gaiaz:

Itzulpen bati, bereiziki originaralen garai berekoa bada, egin dakiokeen laudoriorik

handiena ez da esatea originala balitz bezala irakurtzen dela. Gisa berean, gure honetarako bereziki jakingarria den testu bat aipatzen du, Rudolph

Pannwitz-en Krisis der europäischen Kultur liburutik aterea.

Hemen duzue bertsio bat (itzultzailea: Steven Randall):

our translations even the best start out from a false principle they want to germanize Indie

Greek English instead of indicizing, graecizing, anglicizing German, they are far more awed

by their own linguistic habits than by the spirit of the foreign work [...] the fundamental error

of the translator is that he holds fast to the state in which his own language happens to be

rather than allowing it to be put powerfully in movement by the foreign language, he must in

particular when he is translating out of a language very distant from his own penetrate back to

the ultimate elements of the language at that very point where image tone meld into one he

must broaden and deepen his own language through the foreign one we have no notion how

far this is possible to what degree each language can transform itself one language

differentiates itself from another almost as one dialect from another but this happens not when

they are considered all too lightly but only when they are considered with sufficient gravity.

Eta hemen bestea (itzultzaileak: James Hynd eta E.M. Valk):

Page 109: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

our translations, even the best, proceed from a false premise, they want to germanize hindi,

greek, english, instead of hindi-zing, grecizing, anglicizing german. They have a much greater

respect for the little ways of their own language than for the spirit of the foreign work. The

fundamental error of the translator is that he mantains the accidental state of his own

language, instead of letting it suffer the shock of the foreign language. He must, particularly if

he translates a language very remote from his own, penetrate to the ultimate elements of

language itself, where word, image, tone become one; he must widen and deepen his language

through the foreign one, no one realizes just how possible this is, to what degree every

language is capable of transformation, and language differes from language almost as little as

dialect from dialect; but this is so only when one takes it not as something merely superficial,

but as matter of the deepest gravity.

Azken itzulpena da, ene ustez, onena, jatorrizkoa (alemanez) ulertu ez arren, baina

konparatzen jolastu nahi duenak badu nondik hasi. Proba egin dezakezue, orobat, Harry Zohn-

en itzulpenarekin, horixe baita ingelesez gehien zabaldu dena (eta neurri batean kanonikoa).

Testua euskaraturik:

gure itzulpenak, onenak ere, okerreko premisa batetik abiatzen dira: alemaniartu egin nahi

dute hindia, grekoa edo ingelesa, eta ez alemana indiartu, grekotu edo ingelestu. Begirune

handiagoa diete beren hizkuntzaren bidezidorrei atzerriko lanaren espirituari baino.

Itzultzailearen hutsik handiena da bere hizkuntzaren berezko egoera atxikitzea, atzerriko

hizkuntzaren shocka jasaten utzi gabe. Itzultzaileak, bereiziki oso urrutiko hizkuntza batetik

ari bada, zulatu egin behar luke kanpoko hizkuntza azken osagaietaraino, non hitza, irudia eta

doinua bat baitira; zabaldu eta sakondu behar luke bere hizkuntza atzerrikoaren alderantz; inor

ez da ohartzen zenbateraino egin daitekeen hori, zer neurritaraino eralda daitekeen edozein

hizkuntza, hizkuntzen arteko aldea dialektoen artekoa bezain txikia izateraino; baina horretaz

ohartzeko, itzultzea ez da azalkeriaz hartu behar zinezko seriotasunez baino.

Alemanezko jatorrizko testua hemen duzue.

Gakizkion hariari. Labur-zurrean, esan dezakegu ezinezko oreka bat dela auziaren muina, eta

itzultzaile onak horixe izan behar lukeela, orekari ausart eta zentzuduna, ausardia eta zentzua

ez baitira beti elkarren arerio. Euskararen egoera bereziak (diglosia beteak) eramaten gaitu

etxekoaren alde jokatzera, hizkuntzaren esentzia zaintze aldera; erlatibo erromanikoekiko

ezinikusia izan daiteke horren erakusgarri. Eta ez da harritzekoa ere.

Page 110: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Hutsune handia dugu itzulpen-teoriaren arloan, euskarazko testuei dagokienez. Abiaburu ona

litzateke Benjaminen artikulu osoa euskaratzea, zuloa estaltzen hasteko eta hizkuntza

"zabaltzeko", baina hori, beharbada, etxea teilatutik hastea bezala litzateke. Guk hango aipu

txiki batzuk ekarriko ditugu laster hona. Zentzu gutxiko ausartak ote garen.

(Jarraituko du)

Nork: Block.2009/08/28 11:30:20.383 GMT+2

Etiketak: rudolph_pannwitz walter_benjamin itzulpengintza itzulpena | Permalink |

Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2009/08/26 22:53:35.431 GMT+2

Estiloaren osagaiak (XIII)

17. Laburpenetan, aditz-aldi bera erabili

Antzerki-lanen laburpenetan, idazlariak orainaldia erabili behar luke. Poemak, kontakizunak

edo eleberriak laburbiltzean ere, komeni da hala jokatzea, baina iraganaldia ere aukerakoa da,

nahi izanez gero. Laburpenak orainaldian eginez gero, aurretiko gertaerak orainaldi burutuan

adieraziko dira.

Aldi batetik bestera, etengabe, aldatzeak ziurgabetasuna edo zalantza agertzen du.

Besteren adierazpenak edo usteak aurkeztean, baita saiakerak laburbiltzean edo hizketaldiak

jasotzean ere, idazlariak honelako esapideak saihestu behar lituzke: hark esan zuen, hizlariak

erantsi zuen, egileak uste du... Hastetik beretik adierazi beharra dago testua laburpen bat dela,

aldiro alferreko oharrik egin behar ez izateko.

Nork: Block.2009/08/26 22:53:35.431 GMT+2

Etiketak: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/08/23 10:47:28.066 GMT+2

Hizkuntza-ereduen arteko lehia

Jurgi Kintanaren Intelektuala nazioa eraikitzen (EHU-Euskaltzaindia) liburua irakurtzen aritu

naiz egunokin. Haren tesian oinarritua dagoenez, batzuetan errepikakorra izan daiteke,

mehaztu gabea, baina, oro har, irakurgai atsegina izan da.

Page 111: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Bereziki interesgarria da hizkuntza-eredua edo ortografia ezartzeko lehiaz dioena. Alde

batetik, Azkue dugu, azkueratik (Euskal Izkindea) gipuzkera osatura iragan zena. Bestetik,

Sabino Arana eta haren jarraitzaileak (Kirikiño fedeberritua, Euzkeltzale Bazkuneko

gazteak...), hiperbizkaieraren bidetik lerratu zirenak.

Kintanaren liburuan ez zaie hainbeste erreparatzen hizkuntza-hautu horiei; historialariaren

ikuspegia du lanak. Izan ere, xehetasun horiek gutxienekoak dira (hein batean, jakina),

ereduak egiten eta desegiten baitziren; ororen buruan, gatazka bizia zegoen, hizkuntza-

botereguneez jabetzeko (institutuko katedra, aldizkarigintza, akademia...).

Liburu bikaina duzue honako hau, Azkue aitzakiatzat hartuta XX. mende hasierako

euskalgintza barrutik ezagutzeko.

Nork: Block.2009/08/23 10:47:28.066 GMT+2

Etiketak: azkue ereduak jurgi_kintana | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/08/20 18:25:38.270 GMT+2

Laphitz eta joera nagusia (I)

Rock´n´rollean badago termino bat talde komertzialen musika izendatzeko: main stream.

Euskara batuak ere badu joera nagusi bat, hedabideetan eta eskoletan beste inon baino hobeto

mamitzen dena. Hortik kanpo beste doinu batzuk ditugu, bakanagotan entzuten direnak (maila

jasoan, bederen).

Page 112: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Laphitzen Bi saindu eskualdunen bizia hartu, mehaztu, eta bakan iruditu zaigun hori jaso

dugu, hona ekartzeko bizigarri eta ikaskizun.

Hizkuntzari dagokionez, arizkundarra izanik ere, Irisarriko euskara erabili zuen bere

idatzietan. Hemen duzue Pello Salabururen artikulu jakingarri bat. Eta jakingarria da, hain

zuzen, herri berekoak direlako eta egungo hizkuntzaren "margultasun"ari buruz gogoeta

egiten duelako.

Gure asmoa xumeagoa da: Laphitzen esaldi nahiz esapideak eskaintzea, egungo estandarreko

moldea ondoan dutela.

Nork: Block.2009/08/20 18:25:38.270 GMT+2

Etiketak: laphitz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/08/17 17:37:58.528 GMT+2

New York City Library

New York City Libraryko irakurgela nagusia (Rose Main Reading Room).

Page 113: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Liburuak jasotzeko, txanda gorde behar.

Merezi du liburutegiaren funts digitalizatuetan kirik egitea.

Eskerrik asko Arrate eta Itziarri argazkiengatik.

Nork: Block.2009/08/17 17:37:58.528 GMT+2

Etiketak: new_york liburutegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/08/15 22:46:23.052 GMT+2

Isolamendua

Aburu oso hedatua da hutsetik abiatu behar dugula euskarazko testugintzan. Behin baino

sarriagotan topo egin dut jarrera horrekin, debaldeko asmakarien estakuru gisa. Jakina, asmo

oneko idazlariak ez dauka horretan errurik, beharbada esan lekioke, hala ere, euskaraz

Page 114: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

gehiago irakurtzeko edo sortu-nahia bezatzeko. Beste batzuk, aldiz, estandarrari lotzen

zaizkio, irudimenik gabe, eta horiei, beharbada, eska geniezaieke lantzean behin bizitasun

apur bat eransteko testuei eta gehiago irakurtzeko, irakurtzea beti gakoa baita hizkuntza

eragin-eragina izateko. Bego hor predikua.

Gaurkoan, arazo jakin bat ekarriko dizuet, solas-molasik gabekoa: isolatu aditzaren

ingurukoak. Hiztegi Batuak esana da fisikarako soilik dela egokia, eta gainerakoan hobe dela

bakartu erabiltzea.

Dena den, Eskualduna aldizkarian aurki daitezke beste aukera batzuk, isolatu, bakartu,

inkomunikatu edo aparteren ordez baliatzeko.

Behinik behin, ekaineko uhaldeak, ginuen erregebide bakarra hautsiz, ezarri gitu

eskualde guzietarik bazter. (Eskualduna, 1914-01-02)

Ganbera batean zaukaten berex etzelakoan osoki bere zentzuaren jabe, edariak

hortaratua naski. (Eskualduna, 1914-01-09)

Gaur eguneko testuetara ere ekar genitzake adierazpide horiek, neke handirik gabe.

Aurreko asteko uholdeek Qinghai eskualdea ezarri dute auzo-eskualdeetatik bazter.

Hoteleko bi gelatan eduki dituzte bereiz A gripeak jotako belgikar turistak.

Bakartuk, berez, ez du ezer txarrik, jakina; aparte maila apalekoa da. Gogoan izan behar

genuke, haatik, automatismoak baztertzeak arnasa ematen diola diskurtsoari.

Nork: Block.2009/08/15 22:46:23.052 GMT+2

Etiketak: bereiz isolatu bakartu bazter eskualduna | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/08/14 13:29:19.397 GMT+2

Izena aldatu diogu blogari

Izena aldatu diogu blogari, Notebook arruntegia zelakoan izen jaseko bat jarri nahian (edo

horren ustean, bederen).

Herskari larregi izan daitezke, d-k-k-t-k-t-k. Eskuin muturrean, horrelakoetarako joera izaten

dute: Ataka alderdia (Bulgarian), KKK (Estatu Batuetan)... Gureak, berriz, indarra barik

zaratotsa adierazi nahi du; zehazkiago, zarata-lanbro horren artean zerbait konprenitzeko

gogoa.

Diseinua ere aldatu nahi genioke, baina, oraingoz, dagoela bere horretan.

Hala ere, aldaketa txiki bat egin da: alboko zutabean Scribd-eko botoia erantsi dugu, gure

dokumentuetarako ataka gisa (eskerrik asko, Benito, argibideengatik).

Nork: Block.2009/08/14 13:29:19.397 GMT+2

Etiketak: notebook izen_aldaketa idazkolako_takatekoak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

Page 115: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

2009/08/09 08:22:08.495 GMT+2

Edota

Gaurkoan, labur joango da azalpena.

Edota juntagailua edoren forma indartua da; markatua, beraz. Ez da eta/edo esapidearen

pareko edo ordezko. Neurriz erabiltzea hobe.

Nork: Block.2009/08/09 08:22:08.495 GMT+2

Etiketak: eta edo eta edo edota | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/08/08 18:26:51.567 GMT+2

Irakurle xaharrak

Zahartzen hasia dago Pako Aristi, eta azkenaldian lehenminez beteriko artikuluak idazten ari

da "hitzerdi patsetan".

Osteguneko zutabea gomendatzen dizuet (hemen). Hizkuntza-ereduaz ari da, belaunaldien

arteko "irakurrezintasuna"z, hain zuzen.

Baten batek iruzkina egin nahi balio, hementxe du lekua.

Nork: Block.2009/08/08 18:26:51.567 GMT+2

Etiketak: pako_aristi hitzerdi_patsetan ereduak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak:

(1)

2009/08/04 19:07:37.226 GMT+2

Estiloaren osagaiak (XII)

16. Lotura estuko hitzak ez banatu

Hitzen kokapenak erakusten digu, nagusiki, zer harreman duten berbek beren artean esaldian.

Beraz, idazleak, ahal dela, ez ditu banatu behar gogoan loturiko hitz multzoak.

Subjektuaren eta aditz nagusiaren artean ez da perpausik tartekatu behar, aurreratu baldin

badaiteke.

?Wordsworth-ek, Txangoaren bosgarren liburukian, xeheki deskribatzen du eliza hau.

Txangoaren bosgarren liburukian, Wordsworth-ek xeheki deskribatzen du eliza hau.

Page 116: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Arau horrek ez du balio erlatibozko perpausetarako edo aposizioetarako, ezta suspensea

sortzeko esaldia nahita eteten denerako.

Bestetik, erlatiboak bere aurrekariaren ondotxoan agertu behar du.

Garrantzi handikoa da hitzak egokiro kokatzea esaldian, batez ere hizkuntza postpositiboetan

(seinaleak amaieran ageri baitira). Horren erakusgarri paregabea dugu perpaus osagarrien

antolaera.

?Mikelek esan zion etxean ez zegoela lanik.

Etxean Mikelek esan zion ez zegoela lanik.

Mikelek esan zion ez zegoela lanik etxean.

?Arrebak esan zidan, etxera iritsi zenean, liburua aurkitu zuela.

Arrebak, etxera iritsi zenean, esan zidan liburua aurkitu zuela.

Etxera iritsi zenean, arrebak esan zidan liburua aurkitu zuela.

Liburua etxera iritsi zenean aurkitu zuela esan zidan arrebak.

Izan ere, ahoz, prosodiak lagundurik, nahasgarri ez direnak ilun izan daitezke idatzian. Hala

ere, puntuazio doiak eta kokapen egokiak gaindi ditzakete behaztopa-harri horiek.

---

Page 117: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Letra etzanezkoak geureak dira.

Nork: Block.2009/08/04 19:07:37.226 GMT+2

Etiketak: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Erantzunak (2) |

Errenferentziak: (0)

2009/09/23 20:06:37.767 GMT+2

Zuzenketari buruzko monografikoa

"Donde dice..." aldizkariak, Fundación del español urgentek plazaratuak, zuzentze-lanari

buruzko zenbaki monografiko bat kaleratu zuen joan den urtarrilean. Hemen duzue osorik.

Denetariko iritziak bildu dira agerkarian, profesionalenak nahiz akademikoenak. María-

Fernanda Poblet-ek, lubakietatik idatziz, aitortzen digu hutsa, goiz edo berandu, beti agertuko

dela, eta gomendatzen horregatik ez larritzeko, analgesikoei ez emateko; beste artikulu

batean, berriz, zuzentzailearen perfekzionismoa aipatzen da, ikastaro bateko ondorioen artetik.

Errealitatea eta teoria; esan ezin dena eta esan beharrekoa.

Irakur ezazue.

Nork: Block.2009/09/23 20:06:37.767 GMT+2

Etiketak: español_urgente donde_dice | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/20 11:34:28.266 GMT+2

Terminologia-ariketa

Testugintzari buruzko lanetan, ingelesez, oso erabilia da hitz bikote hau: readibility eta

legibility. Gaztelaniaz, ordea, perifrasiaren bidetik abiaturik, legibilidad tipográfica

(legibility) eta legibilidad lingüística (readibility) bereizten dituzte. Frantsesez ere dena da

lisibilité.

Euskaraz, gaztelaniari edo frantsesari jarraituta, tipografia-irakurgarritasun eta hizkuntza-

irakurgarritasun eman genitzake termino horiek.

Ingelesaren aldera ere lerra gintezke. Ez genuke neke askorik izango readibility itzultzen:

irakurgarritasun (to read = irakurri). Legibility euskaratzeko, ordea, buruari eragin behar.

Ingelesez, eta auzo-erderetan, kultismo bat da hitz hori, latinezko legibilis izenondotik

eratorria (hura legire aditzetik dator). Hartara, gure leitu ez litzateke hautu zuhurra izango,

beheko erregistroari baitagokio. Aditz horren hamaika aldaeren artean aztarrika eginda,

ostera, balio lezakeen bat kausituko genuke: legitu. Harrietek jasoa du hiztegian, eta, gainera,

Mendebaldeko hiztunei ere ez zaie arrotza, zenbait lekutan horren aldaera batek, legiduk,

korritzen baitu (seguru antzean bokal arteko kontsonante epentetikoa da g hori, eta ez

latinaren aztarrena, nahiz arruntean agertu ohi den erderatiko hiatoetan, suberte nahiz sugerte,

edo goranzko diptongoetan, mendiya nahiz mendixa). Kultismoen ezaugarria etimoaren

nolakotasun fonetikoak atxikitzea denez, guk legigarritasun proposatuko dugu, hala.

Page 118: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Legigarritasuna formari dagokio: letra-motak eta -tamainak; orbana; testuaren eta hondoaren

arteko kontrastea; marjinak...

Irakurgarritasuna hitzei dagokie: hitzen hautua; esaldien luzera; testu-antolatzaileak;

adieraziaren zehaztasuna...

Jakina, legible hitz ezaguna da ingelesez nahiz gaztelaniaz, eta euskaraz legigarri ez da ezer,

gaur-gaurkoz. Nik, oraingoan, hala ere, nahiago ditut ingelesetiko ordain horiek, trinkoagoak

baitira. Auzo-erdaretatik jotzeak, gainera, hitz-elkarte itxuragabe samarrak ematen ditu, nire

iritzian (egunen batez, beharbada, hitz egingo dugu hitz-elkarketaren muga estetikoez eta

ulermenezkoez). Eta, azken batean, guk, ingelesek bezala, eskura ditugu geure ondareko erroa

(irakur) eta mailegatua (le[g]i).

Horrelakoxeak izaten dira terminologiaren bidegurutzeak, corpusetan emaitzarik ez

dagoenean: nahasiak eta subjektiboak. Esango didazue zer deritzozuen.

Nork: Block.2009/09/20 11:34:28.266 GMT+2

Etiketak: terminologia leigarritasuna legibility readibility irakurgarritasuna | Permalink |

Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2009/09/18 17:48:06.174 GMT+2

Atxagaren puntu eta komak

Udaldi honetan, puntu eta komari buruzko artikulutxo bat prestatu dut aldizkari batentzat. Han

ezin denak esan ere, eta hona aldatu dizuet Atxagaren aipu bat, artikuluan labur beharrez sartu

ezin izan dudana, blogerako egokia delakoan ("Zergatik ikasi ahanztekotz gero?").

Idazleak agerian uzten du zeinen estuki loturik dauden puntuazioa eta idazlearen beraren

estiloa; beste hainbeste esan zezakeen paragrafoen antolaeraz, noski.

Juan Garziak 1990ean Senezerako egindako elkarrizketa baten pasartea da (Senez 9). Hemen

duzue testu osoa.

[...] Esate baterako, zergatik erabili dut nik liburuan hainbeste gidoi [marratxo luze] arteko

zera? Ba, gidoi arteko horrek nola komentatu egiten duen aurretik datorrena, zehaztu egiten

du. Euskaraz erabili dudan puntuazio guztia horren zerbitzuan jarri dut: testua zehazteko.

Esate baterako, nire puntu eta komaren erabilera horrekin doa erabat lotua, ze horrek

bideratzen dit hemen jartzea halako perpaus nagusi bat eta abar; hemen jartzen dut puntu eta

koma, eta hala, atzetik datorren guztia da aurrekoaren zehaztapena. Eta baita batzutan

perifrasien bitartez metaforen bitartez, eta abar.

Oso "ingelesa" da puntu eta koma baliatzea aurreko perpausa zehazteko.

Nork: Block.2009/09/18 17:48:06.174 GMT+2

Etiketak: atxaga puntuazioa puntu_eta_koma | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak:

(0)

2009/09/16 14:56:48.929 GMT+2

Atera ezak soberano bat!

Page 119: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Hiztegi Batuak, oraindik definizio gutxi duen hitz-zerrenda horrek, bere xehean, umorerako

modua ere ematen du.

soberania Ipar. Zah. 'gehiegia; soberakina'

subiranotasun Ez omen da gustu oneko ez politikaz mintzatzea, ez izkirimiriak azaltzea.

Nork: Block.2009/09/16 14:56:48.929 GMT+2

Etiketak: subiranotza soberania | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/15 12:26:43.381 GMT+2

Ondo hazi

Gizarte-bizitzan badira adeitasunezko hainbat esapide.

Baten baten ezagubidea egiten duzunean, esaterako, urte asko(ta)rako segurua da. Hiletetan,

berriz, atsekabean lagun egiten dizut edo antzeko zerbait hortxe izango da; Azkuek, behinik

behin, hala jaso zuen.

Egunokin, beste bat ikasi dut, orain artean oharkabean pasatu zaidana. Umearekin lehenbiziko

kale-buelta egin, eta hiru andrek esan digute: Ondo hazi.

Esan beharrik ez dago halako usadioak galtzen hasiak direla, eta gazte-jendeak ez duela

horrelakorik erabiltzen. Gaur egun, klixeak ez dira hain eder eta baitaezpadako, eta

naturaltasuna da errege eta erregin. Hortik segi liteke gizabidea baztertuxea dugula, baina ez

da egia: denborak mudatzen ditu haren adierazmoldeak.

Nork: Block.2009/09/15 12:26:43.381 GMT+2

Etiketak: adietasunezko_esapideak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/14 20:21:47.146 GMT+2

Martin Luther eta itzultzailearen eskubideak

Ez da gaurko kontua itzultzaileen egile-eskubideen bindikazioa, ezta hurrik eman ere. Martin

Lutherrek, esaterako, bereak galdatu zituen N. jaunari idatzitako gutunean.

Atseginez ikusiko nuke papista bat agertuko balitz eta alemanera itzuliko balu San Pauloren

gutunen bat edo profeten testuren bat. Lutherren alemana eta itzulpena erabiliko ez lukeenez,

orduan iritziko litzaioke alemanezko itzulpen fin, xalo eta deboziozko! Haatik, ikusia dugu,

noski, Dresden-eko Baldarra ene Itun Berria bikaintzat hartzen (ez dut haren izena engoiti

aipatuko ene liburuetan; badu hemen bere judizioa eta, bestela ere, ezaguna da). Onartzen du

ene alemanaren gozoa eta ona, eta erakusten du berak ezin egin lezakeela hobeki, eta,

guztiarekin ere, hura erraustu nahi; harago joan da, eta ia elez ele jaso du ene Itun Berria,

kendurik atarikoa, iruzkina eta izena, eta, haien ordez, erantsirik bere izena, hitzaurrea eta

iruzkina, eta hala saltzen du bere izenean enea den Itun Berria. Oi, haurtto maiteak, norainoko

mina egin zidan jakiteak haren subiranoak, hitzaurre beldurgarri batean, zigorpetu eta

debekatu zuela Lutherren Itun Berria irakurtzea eta galdatzen zuela Baldarrarena irakurtzea,

zeina Lutherren berbera baita.

Salaketa horretaz gainera, "Itzulpenari buruzko gutun irekia" urregorrizko dokumentu bat da,

Lutherren itzulpen-irizpideez jabetzeko. Testu horretan, irakurlearen alderako jarrera

Page 120: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

nabarmena agertzen du apaiz itzultzaileak, jatorrizkoarekiko fideltasunaren gainetik. Halaber,

Lutherren izaera "apal"era hurreratzeko modu ezin hobea da. Baiki.

Lutherren itzulpenak aleman moderno batuaren kanona ezarri zuen, eta, horrenbestez, goi- eta

behe-alemanaren arteko banaketa zurruna aienatu. Alemaniaz haraindi ere, berebiziko eragina

izan zuen Eskandinaviako hizkuntzen estandarizazioan.

Ezaguna denez, Korana ere arabiera klasikoaren iturri nagusia da. Beste batean helduko diogu

Mahometen testuari. Hala ere, gaurkoan gomendatzen dizuet Jacques Berque-ren frantsesezko

edizioa, bereziki erudizioz beteriko "En relisant le Coran" atala (Albin Michel, 1995),

Koranaren itzulpenaren zokondoak miatzeko. Hizkuntza, hitza, hain lotua baitago erlijioari

(edo ideologiari).

Euskal Herrian, ordea, Leizarragarren Testament Berriak ez zuen halako arrakastarik izan.

Bateko, protestantismoak ez zuen erro luzerik egin euskal jendartean, eta Nafarroako

Henrikek meza baten truke irabazi zuen Parisko aulkia; higanoten aukera galdua zen,

horrenbestez, hexagonoan. Besteko, Lutherrek ez bezala, Leizarragaren eredua kulturistegia

zen; urrun zegoen herri xehearen eguneroko berbetatik. Jarraikorik gabeko harribitxi bat izan

zen, bada, nahiz XX. mendearen erditik aurrera bat baino gehiago (Aresti, Krutwig, Ertzilla...)

pizten saiatu ziren. Arestik, esaterako, Leizarragaren euskara erabili zuen, baita grafia bera

ere, T.S. Ellioten The Waste Land euskaratzeko, hura euskararik "intellectualena" zelakoan.

Izan bedi argia. Eta argia izan zen, baina copyrighta zuen.

Nork: Block.2009/09/14 20:21:47.146 GMT+2

Etiketak: eskubideak biblia martin_luther itzulpengintza | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/09/10 15:20:00.353 GMT+2

Kultura arteko zubi harrigarriak

Daniel Cassany irakaslea UPV/EHUren udako ikastaroetan izan zen uztailean, eta "Escribir de

manera eficaz en una lengua extranjera" ikastaroan parte hartu zuen. Gu ez ginen izan han,

baina Cassanyen webgunean aurkitu dugu ikastaroko materiala (PDF formatuan).

Page 121: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Besteak beste, erretorika konparatuaren zenbait adibide eskaintzen ditu, hizkuntza-ikasleek

bereganatu beharreko kultura-bereizgarriez jabetzeko.

En una clase de E/LE [atzerriko hizkuntza: espainera] para principiantes, un estudiante chino

escribió una pequeña carta para reservar una habitación en un hotel:

Muy Señor mío,

Escribo para reservar una habitación

en su hotel: y una cama y un armario y una mesilla de noche...

Miquel (2004)

El estudiante carecía del concepto español reservar una habitación.

Duela bi urte Leoian ikusi nuen Cassany, Euskara Institutuak antolaturiko terminologiari

buruzko jardunaldietan; ordurako irakurriak nituen haren bizpahiru liburu. Plaza-gizon

bikaina iruditu zitzaidan, eta uste dut txinatar ikaslearen adibideak hala erakusten duela:

atsegingarri bezain harrigarria da (horiek irauten dute luzaroen entzuleen gogoan, barren).

Dakizuenez, hartzaileen aditasunari eustea da komunikatzaile onaren lehenbiziko araua;

alegia, aspergarria ez izatea. Cassanyek badaki nola egin, mamizko edukiei ihes egin gabe.

----

URTEBETE DA HASI GINELA BLOGEAN IDAZTEN.

Nork: Block.2009/09/10 15:20:00.353 GMT+2

Etiketak: komunikatzailea atzerriko_hizkuntzak daniel_cassany | Permalink | Erantzunak (5) |

Errenferentziak: (0)

2009/09/03 17:48:53.901 GMT+2

Uztapideren egunak

Uztapideren Lengo egunak gogoan irakurtzen ari naiz egunokin. Aukera paregabea eskaini

digu "Auspoa" bildumak Endoiako bertsolariaren prosa xehera berriz hurreratzeko, duela

hogeita hamar urte bi liburukitan plazaratutako lana liburu bakarrera ekarrita.

Antonio Zavalaren bilduma herri-prosaren monumentua da. Gaurko idazlariek zer ikasi franko

dute lerro horietan. Xalbadorren Odolaren mintzoa, Pello Errotaren ibilerak... ezin utzizko

irakurgai zerrenda eskaini zigun jesuitak.

Herri-prosa hori eredu da hizkuntza argiaren bidetik ibili nahi duenarentzat, testu argi, soil eta

komunikagarriak sortzeko. Horretaz, maisukiro idatzi du Pello Esnalek, eta interesa duenak

baditu haren hainbat artikulu sarean. Batzuek prosa molde horren erabatekotasuna eta

noranahikotasuna aldarrikatu dute, nahiz, nire iritzian, ez den beti konponbide maila jasoko

testugintzarako eta, batik bat, itzulpengintzarako. Hala ere, hizkuntzaren senaren arrastoa

erakusten digu, ahotik harako hizkuntza biziaren eremu zabala.

Hara zer dioen Zavalak liburuaren atarikoan gaur egungo hizkuntza-ereduaz.

Erri-gizon auei, prosa-libururen bat egitera prestatzen direnean, danei kontseju bera ematen

diet beti, idazten hasi aurretik: beren etxeko sukaldean eta erriko tabernaren batean lagunen

artean izketan ariko balira bezalaxe gauzak papereratzeko; naturalidadea galdu ezkero, beren

lanak ezer gutxi balioko duala, eta abar.

Page 122: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Gure Uztapideri gauza ber-bera predikatuko nion, noski; eta bai bera xuxen, txintxo eta apal

nere sermoitxoaren esan-naiaz jabetu ere. Nere iritzirako, izan ere, eta nere esana ez dezala

iñork gaizki artu, alkarrengandik urrutitxoegi darabilzkigu itz egiten degun euskera eta

idazten deguna. Batetik bestera tarte geiegi jarrita daukagu. Batere dudarik gabe, mundu zabal

ontako beste izkuntzarik geienak izan oi duten baiño askozaz ere aundiagoa.

Gure Manuelek, berriz, biak bat egitera irixten dala esango nuke bere prosa ortan. Itz egiten

zuan bezalaxe idatzita dago, izan ere, bere liburu ori. Zenbat aldiz, itzak, gauzak errepikatuz

eta abar, mingaiñeratu ere ala egiten zaizkigu denoi-eta.

Oroitean al duzue zer zioen Pako Aristik duela zenbait aste? Horretan, Zavalarenean bezala,

badago, ene ustean, herri-hizkeraren mitifikazio halako bat (herriarena ere bai, apika);

tradizionalismo-puntu bat, nahi baduzue.

Zeinen desberdinak diren idatziaren eta ahozkoaren adierazpideak! Aspaldi haizatua omen

genuen mito hura: idatzia ahozkoaren transkipzio hutsa zelakoa. Idatzia, besteak beste, ez da

bat-batekoa; aitzitik, prestatua da, zuzendua, orraztua, euskaraz eta munduko bost izkinetako

hizkuntza guztietan.

Kontua da adierazpide bakoitza noiz eta zertarako erabiltzen den, eta nola aberasten duten

elkar bateko eta besteko baliabideek. Nik orain laurehun orrialdeko ikaskizun ederra daukat

esku artean. Zerbaitto erakutsiko dizuet, menturaz.

Nork: Block.2009/09/03 17:48:53.901 GMT+2

Etiketak: uztapide hizkuntza_eredua antonio_zavala herri_prosa | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (1)

2009/08/31 19:17:06.404 GMT+2

Estiloaren osagaiak (XIV)

Ez dugu landuko liburuko IV. atala ("A few matters of form"). Ez du interesik guretzat:

ingeles tipografia, ortografia eta puntuazioko arau gutxi batzuk baino ez ditu biltzen.

Bosgarren atala lantzean, euskarazko testuetan debaldetan baliatu ohi diren zenbait hitz eta

esapide kontuan izan ditugu, gehienak aipatu ez arren Strunken liburuan. Dena den,

komeniko litzateke gaia xehekiago jorratzea, hots, kalkozko idazkera eta hitz-jario eder-

ustekoa.

V. Gaizki edo alferrik erabilitako hitz eta esapideak

Bestek

Komunztadura singularrean egiten du.

Besteri esaten zaiona aintzat hartzen du Enekok.

... d(u)en pertsona da ?Mikel oso abegikorra den pertsona da.

Mikel oso abegikorra da.

Page 123: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Elkarren desberdinak *Bi anaiak elkarren desberdinak dira izaeraz.

Bi anaiak desberdinak dira izaeraz.

Bi anaiek izaera desberdina dute.

Edutezko izenordainak ?Anek bere bizikleta eraman zuen oporretan.

Anek bizikleta eraman zuen oporretan.

Era ?Era zakarrean erantzun zion irakasleari.

Zakar erantzun zion irakasleari.

Zakarki(ro) erantzun zion irakasleari.

Hurrenez hurren ?Jone eta Iñaki, hurrenez hurren, Koreara eta Japoniara joango dira oporretan.

Jone Koreara joango da oporretan, eta Iñaki, Japoniara.

Kasu *Lanerako aukeratzen duten kasuan, bihar bertan hasi beharko du.

Lanerako aukeratuz gero, bihar bertan hasi beharko du.

Konparatuta ?Europarekin konparatuta Asian basamortu gehiago dago.

Asian Europan baino basamortu gehiago dago.

Kontsideratu

Hiztegi Batuaren arabera "gogoan erabili, gogo eman" esan nahi du, eta zahar-marka darama.

*Eddy Mercx txirrindularirik onena kontsideratzen zuen.

Eddy Mercx txirrindularirik onentzat (jotzen/hartzen) zuen.

Eddy Mercx txirrindularirik onena zen harentzat.

Literalki *Lurrikarak, literalki, irentsi egin zuen herri osoa.

Esan daiteke lurrikarak irentsi egin zuela herri osoa.

Lurrikarak "irentsi" egin zuen herri osoa.

Nolabait *Irailaren 11ko atentatuek nolabait aldatu zuten estatubatuarren segurtasunarekiko jarrera.

Irailaren 11ko atentatuek, neurri/hein batean, aldatu zuten estatubatuarren segurtasunarekiko

jarrera.

Konturatuko zinetenez, gutxi dira erabateko galarazpenak zerrenda horretan, eta asko, prosa

soiltzeko eta doitzeko gomendioak.

---

Honaino iritsi dira, gure aldetik, The Elements of Styleren lehenbiziko argitaraldiarekikoak.

Beharbada, halako batean helduko diogu laugarren edizio zuzendu eta osatuari.

Scribd-en jarri dugu artikulu-bilduma osoa.

Nork: Block.2009/08/31 19:17:06.404 GMT+2

Etiketak: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/08/29 21:28:24.671 GMT+2

Benjamin interpretatzen

Page 124: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Aurreko post-ean genioenez, Walter Benjaminen "Itzultzailearen zeregina" artikulua xehetuko

dugu: pasarte batzuk itzuli eta, ondoren, iruzkindu. Hasi aurretik, esan dezagun artikuluaren

osoari oratzea ezinetan ezinena dela. Beraz, izan zaitezte bihozberak gurekin, eta, eranstekorik

baduzue, egin ezazue, mesedez.

Benjaminek artikulua prestatu zuen Baudelaire-ren Tableux parisiens liburuaren bere

itzulpenaren atariko gisa, nahiz bizitza luzea izan duen bere aldetik. Garrantzizkoa da, hala

ere, Baudelaire aipatzea, agerikoa baita erromantikoen eragina Benjaminen hizkuntza-teorian.

Orobat, aipatu beharra dago nor izan zen Benjamin: filosofo judu marxista (edo alderantziz)

heterodoxo bat, Frankfurteko Eskolako kide gailenetako bat eta, aldi berean, espezialena.

Horrenbestez, lotuko gatzaizkio artikuluari.

Hartzaile idealaren nozioak berak kutsatzen egiten du arteari buruzko edozein teoria. Itzultzaileak ezin ditu irakurleak kontuan izan, jatorrizko testua baino. Askotan bridatu behar

izaten dugu geure burua, halako hitz edo esapiderik ez erabiltzeko, ulertuko ez delakoan. Esan

ere inoiz egin didate: "Hau eta hau kenduz gero hobeto ulertzen da". Ulertzaile on gutxi

dituen hizkuntza da gurea; hala ere, ez dut uste murriztu egin behar dugunik haren ahalmen

osoa, zergatik eta "den"ek ulertuko ez dutelako.

Kontuan izan, hala ere, literatura-itzulpenaz ari garela. Beharbada, komeniko litzateke

bereizkuntza bat egitea. Alde batetik, sorkuntzaren gorena dugu (literatura, bere zentzurik

zabalenean); han, hizkuntzak bere tresna eta bitarteko guztiak erakutsi behar ditu. Beste

aldetik, formari hainbesteko garrantzirik ematen ez dioten testuak dituzkegu: egunkariak,

ikasmaterialak..., komunikazioa xede nagusitzat dutenak.

Komunikatzeaz soilik arduratzen den itzulpenak komunikazioa baizik ezin transmiti

dezake: bestela esanda, esentziala ez dena. Bada beste zerbait, hala ere, literatura-

lanetan, eta itzultzaile txarrak ere onartzen du huraxe dela esentziala: ez al da poetika

mugaezin eta ezin atzemanezkoa? Aurrekoaren haritik, testuetan aztertu beharra dago zer gailentzen den: adierazia (edukia) ala

adierazlea (forma)? Erabakigarria da balioeste hori, itzultzaileari askatasuna emango edo

fideltasuna eskatuko baitio. Benjaminek berak fideltasunaren bindikazioa egiten du etengabe.

Itzulpena, ona izanik ere, ezin da esanguratsua izan originalaren aldean. Hala ere,

loturarik hertsiena du harekin: originala itzulgarria delako. [...] Esan daiteke lotura

naturala dela edo, zehazkiago, bizi-lotura. Itzulpena ez da deus originalik ezean, eta haren mendean dago: originalik ez balitz, ez legoke

itzulpenik. Benjaminek, gainera, eransten du beste kontzeptu bat: itzulgarritasuna; zalantzan

jartzen du testu guztien itzulgarritasuna, baina ez beste hizkuntza batera ekar ezin

daitezkeelako. Izan ere, testuak itzulgarriak dira hala merezi dutenean, "originalari dagokion

esangura jakinen bat azaleratzen delako itzulpenean".

Idazlearen hitzek iraungo duten arren, itzulpenik handiena ere ttipitu egiten da

itzultzailearen hizkuntza hazi ahala, baita galdu ere haren bizitza berrian. Ezaguna da ideia hori. Esan izan da belaunaldi bakoitzak klasikoen bere itzulpenak egin behar

dituela. Har dezagun, konparaziorako, Zaitegiren Sofoklesen edozein itzulpen; guretzat beste

garai bateko hizkuntza ageri da han, eta ez preseski Grezia klasikokoa. Originalak, haatik,

bere horretan dirau, gizaldi eta gizaldietan.

Atzerriko hizkuntzetako banako osagai guztiek (hitzak, esaldiak, testuingurua) elkar

baztertzen badute ere, asmoetan elkar osatzen dute. [...] Asmoek inplizituki bereizten

dute adierazia eta adierazteko moldea.

Page 125: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Kosta egiten da paragrafoaren mezu osoari heltzea. Pentsa liteke Benjaminek eskatzen diola

itzultzaileari egilearen buru-prozesua errepikatzeko edo, hobeto, "klonatzeko" bere

hizkuntzan, idazlearen asmo bera hartuta (testu guztiek izaten baitute motibazio zehatzik) eta,

gisa berean, jatorrizkoaren edukiak eta adierazmoldea gordeta.

[...] itzulpen oro da, hein batean, hizkuntzen arteko arroztasuna behin-behinean

gainditzeko modua. Esaldi horretan behin-behinekotasuna da adierazgarriena, itzulpenen iraungitze-data segurua

baita.

Itzultzailearen zeregina bat bedera da, idazlearenetik guztiz bereizirik dagoena. [...]

Zeregina hauxe da: itzultzailearen hizkuntzan aurkitzea originalaren ezkutuko egitura,

haren durundia dakarrena. "Itzultzailea idazlerik anonimoena" dela esaten zuen Sarrionandiak. Horregatik ari dira

itzultzaileen elkarte guztiak haren ikusgaitasuna sustatzeko kanpainetan. Dena den,

itzultzailea ez da idazlea; edo izan liteke, baina ez itzultzen ari den testuarena. Itzultzailea

sakoneko irakurlea da; zeharkatu egiten du testua aldean beste; eta haren kopia egiten du beste

ekai (hizkuntza) bat erabiliz.

[Idazlearen diseinua] naïve da, oinarrizkoa, konkretua; itzultzailearena, eratorria,

helburuzkoa, kontzeptuzkoa. Izan ere, itzultzailearen zereginari eragiten dion bulkada

da hizkuntza guztiak egiazko bakar batera biltzea. Hizkuntza unibertsala eta egiazko hizkuntza aipatzen ditu Benjaminek testuan zehar,

erromantikoen pleguan (Rimbaud, Verlaine). Kontzeptu horrek Chomskyren printzipio

unibertsalak ekar diezazkiguke oroitera. Badu horretatik zerbait, baina, badaezpada, ez

gaitezen ur handitan ito (segi dezagun "azaleko egitura"n).

Itzulpenak, originalaren zentzuari jarraitu beharrean, originala bera egokitu egin behar

luke bere hizkuntzan, bereiziki haren adierazteko era; halako moldez, non bi

hizkuntzak hizkuntza nagusi baten partetzat har bailitezke. Ideia berbera da.

Egiazko itzulpena zeharrargia da; ez du estaltzen, ez lausotzen, jatorrizko testua. Egiletzari lotua dago esaldia: egilea eta "ulertarazlea" ez dira bat bera.

Hizkuntza guztietan eta haien sorkarietan badago, komunikagarriaren azpitik, zerbait

sinbolizatzailea edo sinbolizatua, testuinguruari lotua. Benjaminek oso atsegin zituen sinboloak, Kabala edo Biblia bezainbat; agerikoaren azpiko

horretaz ari da, dirudien baino gehiago adierazten duenaz.

Itzultzailearen zeregina da bere hizkuntzaren bidez hizkuntza unibertsala askatzea

erbeste arrotzetik [...]. Horretarako beren hizkuntzaren hesiak hautsi zituzten Luther-

ek, Voss-ek, Hölderlin-ek edo George-k, eta zabaldu zituzten alemanaren mugak. Gurean ere, aurreko batean genionez, klasikoek egin dute bide hori. Leizarraga, gure lehen

itzultzailea, izan liteke muturrekoena jarrera horretan (guiça pescadoreac gogoan al dituzue?).

Hasmentara gatoz berriro. Behialako lankide batek klasikoak aipatzen nizkion bakoitzean,

hutsik egin gabe, esaten zidan haiek ez zekitela euskaraz, euskaldun batek ez lukeela egundo

halakorik esango. Baina noiz hitz egin behar izan du herritar xeheak erregistro jasoan Fisikaz,

Medikuntzaz edo Filosofiaz?

Gu saiatu gara Benjaminen testua interpretatzen, baina, ezbairik gabe, onena duzue testu osoa

irakurtzea eta egostea. Iruzkin osatu eta buruargiagoak dituzue sarean, horratik. Oso

lagungarri izan dakizueke, halaber, beste klasiko bat: George Steiner-en After Babel: Aspects

of Language and Translation. Txitean-pitean mokoka egingo diogu hari ere.

Page 126: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/08/29 21:28:24.671 GMT+2

Etiketak: walter_benjamin itzultzailearen_zeregina | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/10/19 10:24:40.301 GMT+2

Gehi

Testuetan nahiz hizketan, gero eta gehiagotan, ageri zaigu gehi partikula eta juntagailuaren

ordez, nahiz, izatez, batuketaren sinboloaren deitura baizik ez den.

*Tutera eta Enkarterriak salbu, Euskal Herri osoa aztertu zuen gehi Biarnoa. (Argiako

"Larrun" gehigarria)

*Galdera-orriak adar-taularen elementu guztiak ditu, gehi beste funtziotxo batzuk.

Zilegi izan liteke matematikako irudizko hizkeran, baina hortik kanpo zabarkeria baino ez da.

Nork: Block.2009/10/19 10:24:40.301 GMT+2

Etiketak: eta gehi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/10/16 18:34:44.893 GMT+2

Atseginen lorategia Saramagoren arabera

Liburu berria argitaratu du José Saramagok, Caim. Azalak azter genitzake; alderdi grafikoa

landu, eta galdetu geure buruari zergatik ausartu den bakarrik argitaletxe portugesa

Jesukristoren bekokia zulatzen (irudiko lehena ezkerretatik).

Euskarazko ediziorako zein hautatuko litzatekeen ere eztabaidatu genezake. Dena den, guk,

usaian bezala, testuei helduko diegu, eta itzulpen-ariketa bat proposatuko. Itzulpena

gaztelaniatik egin dugu, El País egunkariak lehenbiziko kapitulua jaisteko moduan paratu

baitu bere webgunean.

Saramagoren estiloak ez du batere errazten itzultzailearen lana, batez ere tipologikoki

portugesarekin zerikusirik ez duten hizkuntzak baliatuz gero. Idazlearen estiloa zinez berezia

da: periodo luze-luzeak; ez puntu eta komarik, ez komatxorik, ez parentesirik, ez letra etzanik,

letra larri gutxi; kapituluen besteko paragrafo luzeak; prosa ahozkoa, oso diskurtsiboa.

Itzultzaileak aintzat hartu behar lituzke nolakotasun horiek guztiak, eta euskara horietara

makurrarazi (hitz-ordena egokituz gehienetan), ahal denik eta modurik airosenean. Jon

Alonsok maisukiro erakutsi zigun nola egin Lisboako setioaren historian.

Dena den, xehetasun txiki bati erreparatuko diogu: nola euskaratu gaztelaniazko lengua

hitzaren polisemiazko jolasa; bestalde, erromantze-hizkuntza gehienetara eta ingelesera

(tongue) arazo handirik gabe alda daitekeena.

Page 127: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Jaunak, jainko ere deituak, ohartu zenean adami eta evari, ageriko guztian akasgabeak, ez

zitzaiela hitz bat ere ateratzen ahotik edo hots soil bat, ezta sinpleena ere, bere buruarekin

samurtzea beste aukerarik ez zuen izan, ez baitzegoen edeneko lorategian nori egotzi hutsegite

larri hura, aldiz beste animaliek, haiek ere bi gizakiak bezala jainkoaren eginbediren emaitza,

beren ahotsa zuten, batzuek marruka edo orroka, besteek karranka, irrintzika edo

kukurrukuka. Kolera bizian, harritzekoa beste fiat batekin guztia berehala konpon

zezakeenarengan, bikotearen aldera joan zen lasterka eta, lehenengo batari eta gero besteari,

ez bat ez bi, txikikeriatan hasi gabe, mihia sartu zien eztarri barruan [les metió la lengua

garganta adentro]. Aspaldi handiko gertaera horiek, urteak joan urteak etorri, nahi gabe edo

nahita jaso dituzten idatziek, bai gerora oniritzi kanonikoa izan zezaketenek bai irudimen

apokrifo eta ezinbestez heretikoen fruitu zirenek, ez dute argitzen zer esan nahi zuen mihi

horrek, alegia gihar tolesgarri eta bustia den, aho barrenean ari dena hara eta hona eta

batzuetan kanpora, edo lengoaia den, hizkuntza ere deitua [no se aclara la duda de a qué

lengua se refería, si al músculo flexible y húmedo que se mueve y remueve en la cavidad

bucal y a veces fuera, o al habla, también llamado idioma], jaunak tamalez ahantzi zuena eta

guretzat ezezaguna dena, haren aztarnarik ez baitzen geratu, ezta sentimenduzko idatzi bat ere

zuhaitzen baten azalean grabatutako bihotz baten barruan, eva maite haut edo antzeko zerbait.

Batak, eskuarki, bestea zor duenez, daitekeena da jainkoak beste asmo bat ere izatea seme-

alaben mihi mutuei emaniko bultzakada bortitz hartan, hain zuzen haiek gorputzaren izatearen

barrurik sakonenarekin, izatearen deserosotasun deituekin, harremanetan jartzea, zertarako

eta, etorkizunean, jakinaren gainean, haren nahaste ilun eta labirintikoaz mintza zedin,

zeinaren leihora, ahora, agertzen hasiak baitziren. Hori ere izan liteke. Jakina, obratzaile

onaren eskrupulu txoil onuragarriak direla medio, aurreko arduragabekeria artezteaz gainera,

jaunak egiaztatu nahi izan zuen bere hutsa konpondua zela, eta hala adami galdetu zion, Hik

nola duk izena?, eta gizonak erantzun Adam naiz, zure premua, jauna. Gero, sortzailea

emakumeari mintzatu zitzaion, Eta hik, nola dun hik izena, Ni eva naiz, jauna, lehen dama,

erantzun hark debaldetan, beste emakumerik ez baitzegoen. Jaunak nahikoa iritzi zion, Gero

arte aitatiar bat esanda agur egin zien, eta bere bizitzara joan zen, adamek lehen aldiz esan

zion evari, Goazeman ohera.

Pasarte luzea itzuli dugu, plazer duenak goza dezan testuarekin, berealdiko indarra baitu (hala

zuen, behintzat, gaztelaniaz).

Orain gatozen harira. Itzulezintasunaren hegian dago gure hitz-jolasa, bistan denez.

Hizkuntzak modua ematen digu, arazoa nola edo hala konpontzeko. Pouvreauk jaso bazuen

hiztegian eta Leizarragak erabili, guk zergatik ez?

2. (SP, H), miin (Dv (V)). Lengua, idioma. "Bi mihitakoa, qui a deux langues. Hainitz

mihitakoa, qui a plusieurs langues" SP. "Le P. Uriarte l'emploie au fig., dans le sens de

langue, idiome" Dv (no lo encontramos en Uriarte). Ebanjeliza liezenzat lurreko habitantei

eta nazione eta leinu eta mihi eta populu guziari. Lç Apoc 14, 6 (He erdara, TB, Ker, BiblE

hizkuntza, Dv mintzaia, Ol izkera). Guztiak hitz eta mihi / diferentetakoak. EZ Noel 33. Gizon

hauk nola zaizkigu / geure mihiz mintzatzen? Ib. 118. Min guztien ta iakiteen gorazallea

(1638). TAV 3.1.26. Arrain gaixoak bere mihian, / erraiten derio nigarrez. Arch Fab 157. Bi

mihiren gramatika, uskara eta franzesa. Arch Gram (tít). Urthe multzu egoten eskola

handitan, / mihi arrotz zenbeitez ikhasi mintzatzen, / eskaraz yakin gabe kasik irakurtzen. Hb

Esk 4. O mihi ederrena, hasterik gabea, / nork erran ez duiala lurrean parea! Ib. 4.

Ez dakit amarrua zenbateraino den zilegi. Gaurko irakurlearentzat erabilera hori arrotza da,

noski, eta litekeena da askok hitz-jolasa ez ulertzea (piztuko ahal da burmuin elebiduna).

Latinera ere jo genezakeen, eta lingua besterik gabe erabil; azken batean, Saramagok

Page 128: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

latinezko fiat hitza jartzen du Jainkoaren ahotan. Kontuan izan, hala ere, autorearen estilo

tipografikoak ez ligukeela utziko hitza letra etzanez markatzen. Proba egin dezagun.

[...] txikikeriatan hasi gabe, lingua sartu zien eztarri barruan. Aspaldi handiko gertaera

horiek, urteak joan urteak etorri, nahi gabe edo nahita jaso dituzten idatziek, bai gerora

oniritzi kanonikoa izan zezaketenek bai irudimen apokrifo eta ezinbestez heretikoen fruitu

zirenek, ez dute argitzen zer esan nahi zuen latinezko lingua horrek, alegia gihar

tolesgarri eta bustia den, aho barrenean ari dena hara eta hona eta batzuetan kanpora,

edo lengoaia den, hizkuntza ere deitua [...]

Ez dago gaizki ere, ezta? Ea zer deritzozuen zuek.

Nork: Block.2009/10/16 18:34:44.893 GMT+2

Etiketak: caim saramago itzulpen_ariketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/10/12 19:44:33.360 GMT+2

Hizkuntza parataktikoa

Eusko Legebiltzarraren webgunean baduzue estilo-liburu antzeko bat, itxuraz hango

itzultzaileek prestatua. Oso gogoeta interesgarriak (interesgarri bezain sakonak) ageri dira

bost dokumentutan.

"Gaztelania formaletik itzultzeko estrategiak" izeneko dokumentuari erreparatuko diogu

gaurkoan. Dokumentuetan ez da ageri egileen izenik, baina oso litekeena da, batez ere edukia

ikusirik, Jesus Mari Agirre tartean egotea, berriki plazaratu duen Itzulpen estrategiak:

gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak liburuaren oihartzunak agerikoak baitira.

Kontzeptu interesgarri bat aurkezten dute dokumentu horretan, parataxia ("ondoz ondo

jartzea", grekoz), hizkuntzaren berezko estilistikari hertsiki lotua.

Euskarak, tipologiaz eta garapen historikoz, parataxia du jardunbide egokiena. Estilo

parataktikoa justaposizioan eta koordinazioan oinarritzen da (egitura txertatu arinak ere lagun

hartuta), eta aditzezko perpaus arruntak ditu egitura nagusi. Euskarak, beraz,

zatikakotasuna du estilo-ezaugarri.

Gaztelaniak, ordea, bere egitura prepositiboan oinarriturik, trinkotzera jo ohi du

idazkera formalean, eta formulazio oso txertatuak eratzen ditu. Gaztelaniak, bada,

jarraikortasuna du estilo-ezaugarri. Estilo trinko-txertatu horren oinarri diren bi baliabide

nagusi nabarmendu behar dira, esaldi osoak kondentsatzeko gai diren neurrian:

nominalizazioak (gerundioak ere nominalizazioen artean sar daitezke), eta adjektibazioak

(aditzetik eratorritako adjektiboak, bereziki partizipioak; erlatiboak ere adjektibazioen artean

sar daitezke). Baliabide horiek, beste batzuekin konbinatuz, idazkera-estilo bat egiten dute,

hipotaxian oinarritua.

Estilo hori itzultzeko modurik egokiena, dudarik gabe, oinarrizko estilo parataktiko gorago

aipatutakoa erabiltzea da; alegia, batik bat justaposizioan eta koordinazioan oinarritzea

(perpaus txertatu arinak ere baliatuta, noski). Horretarako egin beharreko ariketa nagusia

parafrasia da. Parafrasiaren bidez, helburu hauek lortzen dira:

a) Itzulgaiaren formulazioa desmuntatzea; hots, oinarrizko sekuentziak azaleratu, edukiaz

ondo jabetu, testua zuzen interpretatu. Lan hori berme bat ondo itzuli ahal izateko.

Page 129: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

b) Itzulpena askatasunez muntatzea; hots, parafraseatzeak autonomia ematen du xede-

hizkuntzaren estilistikaren arabera itzultzeko. Eta badirudi euskarari hobeto doazkio lokailuak

eta juntagailuak: perpaus hasieran doaz, mugikorrak dira, mugarri-lana egin dezakete,

esaldiak askatasuna lortzen du enfasi-jokoetarako. Horiez gain, menpeko arinak ere ondo

egokitzen zaizkio.

c) Komunikazioa erraztea. Bestalde, itzulgai trinkoak euskaraz ematerakoan kontuan izan

behar da, lehenengo, sekuentzien ordena logikoa zaintzea (informazioaren hierarkizazioa);

bigarren, eduki-dentsitatea arintzea; eta hirugarren, hitz-katea gehiegitan ez etetea (apartekien

pilaketa ez da naturala; hobe koma, puntua eta koma, edo puntua erabili). Nolanahi ere,

mailak bereizi daitezke trinkotze eta txertatzeari dagokionez, eta tarteko formulazioak ere

erabil daitezke.

Plaza honetan sarritan mintzatu izan gara hizkuntza postpositiboen arazoez eta adierazpideez

(kontu zaharra da: Larramendik ere aipatu zuen El impossible vencidon); azken batean,

menderakuntzaren mugak bistakoak dira euskaraz. Menderagailu aurreratuak ere izan ditugu

berbakizun (zeren, nahiz [eta], zein, ezen...), konponbide egokia direlakoan arnasaldi luzeko

testuetarako.

Soka luzeko eztabaida dugu, kasuan-kasuan erantzun bat edo beste behar duena. Dena den,

kontuan izatekoa da egileek hain zabaldua dagoen jokamolde horretaz (esaldiak eta jardunak

zatikatzeaz) teorizatzeko egin duten saioa; "euskara argi"aren filosofiari ezin hobeto

datxekiona, bestetik.

Nork: Block.2009/10/12 19:44:33.360 GMT+2

Etiketak: parataxia eusko_legebiltzarra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/10/11 11:18:30.357 GMT+2

Zorionak, Euskaltzaindia!

Aurten laurogeita hamar urte bete ditu Euskal Akademiak, eta esku bete opari etorri zaigu.

Orotariko Euskal Hiztegia sarean paratu du kontsultagai.

Erlea literatura-aldizkaria abian jarri du, Bernardo Atxaga buru dela.

Mila esker eta urte askorako!

Nork: Block.2009/10/11 11:18:30.357 GMT+2

Etiketak: euskaltzaindia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Page 130: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

2009/10/08 18:30:05.643 GMT+2

Izatearen arina

Karlos del Olmori irakurria diogu Milan Kunderaren Izatearen arintasun jasanezinaren

euskarazko itzulpena "ia didaktikoa" dela, eta, ez nago seguru zertaz ari zen Karlos, baina

eskolan erakusteko modukoa zela esan nahi bazuen, ni bat-bat nator harekin.

Behin edo behin hitz egin dizuet Kunderaz blogean; orrikatu ditut haren zenbait liburu: El

libro de los amores ridículos, La ignorancia eta The Curtain (izenburuak irakurritako

hizkuntzan daude). Hala ere, horiek guztiak txiki geratzen ei dira Kunderaren lanik gorenaren

aldean; obra minoreak dira.

Niri La ignorancia, bederen, bikaina begitandu zitzaidan; gaur egun, ordea, ez dut askorik

gogoratzen: familiak ibai baten ondoan, erbesteratuen denbora zirtzildua, arroztasuna,

aberrigabetasuna; dena 1970etako txekoslovakiar estiloko marrazki bizidun haien tankeran.

Beraz, kostatu egin zait gailurreraino igotzea. Bitxia da nola aukeratzen ditugun liburuak. El

libro de los amores ridículos anaiak utzi zidan; La ignorancia, norbaiti utzi eta galdua,

neronek aukeratu nuen plazaratu berrien erakusmahaian; The Curtain Pragan erosi nuen San

Wenceslao plazako liburu-denda handi batean, hornigai askorik gabeko "Czech literature in

english" apalategian. Izatea..., aldiz, ez dut behin ere gurutzatu bidean orain arte; edo edizio

gehienetako azal melengek atzera eragingo zidaten (nork jakin).

Har dezagun idazle bat (ez hasiberrietako bat, ibilbide laburregia baileukake), eta ikus

dezagun nola inguratu garen haren lanera, ea irakurgaien hurrenkera hautatu dugun, noiz jo

dugun gailurra (Dublindarrak irakurria dut, baina Ullysses, ez), noiz gogait eragin digun

(Auster izan daiteke horren adibide niretzat), zer hizkuntzatan irakurri ditugun haren liburuak;

azken batean, azter dezagun zer-nolako harremana izan dugun idazlearen obrarekin. Hala

ohartuko gara, segur aski, adiskideekin izaten dugun harremanaren antzekoa dela: batzuekin

fidela, beste batzuekin noizbehinkakoa, halakoekin behartua...

Hara, hor duzue Henry James. Juan Garziaren bidez ezagutu nuen (2000-12-08), hark

Aspernen paperak euskaratu baitzuen. Gero, handik urte batzuetara (2004-06-20), ordura arte

gaztelaniaz argitaratu gabeko La lección del maestro gurutzatu nuen Bilboko liburu-denda

batean, eta baita erosi ere, kontrazalak limurturik ("Considerada por la crítica mundial como

una de las mejores novelas cortas de Henry James..."). Handik bost hilabetera (2004-11-03)

Europarrak erosi nuen, nahiko "modu" onean, Areatzako saltoki batean. Bi urte joan ziren,

eta Areatzako azoka berean erosi nuen Washington Square, ingelesez (2006-11-08). Eta

horixe izan da orain artean izan dugun intimitate-unerik berexiena, jatorrizko hizkuntzan

Wordsworth argitaletxearen edizio merke horietako batean. Eta inork galdetu aurretik, badakit

zergatik ez dudan inoiz irakurri Koxka bat estuago, euskaraz aspalditik dugun arren:

misteriozko eleberria delako, eta nik ez ditut oso atsegin, bada, horrelakoak (aurreiritziek

Page 131: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

gidatzen gaituzte sarri, mea culpa).

Bakarrik utzi ditugu Karlos Cid eta Milan Kundera lehenbiziko paragrafoan, nahiz post honen

hasierako asmoa txekiarraren "teknika"ra hurbiltzea zen. Kontua da Henry James agertu

zaigula bidean, eta, gure lagunei agur esanda, amerikarrarekin joan gara (iparramerikarrik

europarrena omen zen). Hala, honaino inor iritsi bada, pentsa dezala hasierako eta hondarreko

paragrafoak hurrengo artikulua iragartzeko baizik ez ditudala paratu hemen; sandwich erako

publizitatea izan direla, alegia.

Nork: Block.2009/10/08 18:30:05.643 GMT+2

Etiketak: karlos_cid henry_james kundera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/10/06 07:12:26.732 GMT+2

William Tyndale

Gaurko egunez, 1536an, erre zuten Wiliam Tyndale Vilvoorde herrian (Flandria), heretiko

izateagatik kondenatu ondoren. Ingeles humanista eta teologo horrek itzulpengintzari eman

zion bere bizialdia: Erasmoren testuak, Itun Berria, Hebrear Biblia...

Oxforden eta Cambridgen ikasi eta gero, erbestera jo behar izan zuen, zenbait testu ingelesera

itzuli ondoan izandako istiluak zirela eta. Deserrian eman zituen ordutik hil arteko egun

guztiak.

Lutherren itzulpenaren eragina nabarmena da haren lanean, eta badakigu harekin elkartu zela

Wittenberg-en (1524). Erlijio-gerren erdian zegoen itzulpengintza garai hartan; casus belli

zen: katolikoen herra pizten zuen, haien ustean Biblia ezin interpreta (itzul) baitzitekeen.

Hala, Trentoko Kontziliora arte (1545-1563), katolikoek ez zieten tarterik egin herri-

hizkuntzei predikugintzan edo testugintzan (ezin ahaztu daiteke San Jeronimok Jainkoaren

argia jaso zuela Vulgata ontzeko). Berandu zen Tyndalerentzat, ordea.

Igarri-igarrian dago Tyndaleren eragina Bibliaren geroztikako ingeles itzulpenetan (Geneva

Bible eta Douay-Reims Bible), baita King James Version deituan ere, zeina ingelesaren testu

kanonikoetako bat izan baita mendeetan.

Page 132: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Ikus dezagun zer zioen Hasiera liburuaren itzulpenari egindako atarikoan.

Hara zerk eraman ninduen Itun Berria itzultzera. Nihaur ikusia naiz nola ezin den jende xehea

egiaren bidean ezarri, eskriturak haien ama-hizkuntzan argiro jarri ezean, testuaren prozesuari,

hurrenkerari eta esanahiari antzeman diezaieten [...]

"Nola sinets uler ezin daitekeena?" pentsatuko zuen Tyndalek. Eliza Anglikanoak gogoratzen

du urtero, gaurko egunez, haren martiritza (heriotzaren data zehatza zalantzazkoa da, haatik).

Guk ere, Canterburyri eta Erromari men egin ez arren, oroitera ekarri nahi izan dugu, ofizioko

askok historian zehar izan duten pagua (ate osteko palua) ahaztu ez dezagun.

Nork: Block.2009/10/06 07:12:26.732 GMT+2

Etiketak: biblia erlijioa willian_tyndale | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/10/01 19:40:44.358 GMT+2

Itzulpengintzaren diskurtsoa

Aiora Jakak "El discurso de la traducción en la historia de la traducción vasca" artikulua

argitaratu berri du, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak plazaratutako 1611 aldizkarian.

Lan bikaina iruditu zait. Funtsean, euskal itzultzaileek historian zehar itzulpengintzaren aldera

izan duten jarrera landu du Jakak, Steinerren teorietatik abiaturik.

Gu ere aspaldion ari gara euskal itzulpen zaharren atarikoetan itzulpen-jardunari buruz

egindako gogoetak biltzen, hona ekartzeko, baina, batetik, blogari honek fronte larregi ditu

zabalik eta, bestetik, Aiorarenak irakurrita ez dakit eranstekorik dagoen orain; beharbada,

beste adibide batzuk jaso.

Pozgarria da ikustea Itzulpengintzako lizentziatura ari dela fruitu umotuak ematen.

Nork: Block.2009/10/01 19:40:44.358 GMT+2

Etiketak: steiner aiora_jaka 1611 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/29 14:39:15.753 GMT+2

Page 133: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Aditzen erregimenaz

Dakizuenez, zenbait aditzek erregimen bat gehiago izan ditzakete; euskalkiaren arabera bata

edo bestea. Euskara batuan, eskuarki, bi ereduak onesten dira: lagundu zaitut/dizut, deitu

zaitu/dizut... Hala ere, beti ez da horrela (irten da, baina *irten du).

Ohartarazi aditzari buruzko argibideen peskizan aritu naiz azkenaldian, Hiztegi Batuaren

sarreraren aztarnari jarrikiz.

ohartarazi, ohartaraz, ohartarazten. du ad.

Orotariko Euskal Hiztegiari kasu egitera, Hegoaldeko idazleek zer-nori-nork moldeari

segitzen diote; Iparraldekoek, aldiz, zer-nork adizkiak erabiltzen dituzte nagusiki, eta

instrumentalaz baliatzen (batzuek, instrumentala barik, datiboa erabiltzen dute, hala ere).

Bideko arriskua ohartarazi nion. (Heg.)

Bideko arriskuez ohartarazi nuen. (Ip.)

Perpaus osagarrietan ere bitasun bera dugu.

Lanerako berandu zebilela ohartarazi nion/nuen.

Hiztegi Batuak, horrenbestez, zer pentsatua ematen digu, ez ote litzatekeen hobetsi behar

ekialdeko eredua; izan ere, aditz eragileen arauzko osabideari estukiago datxekio.

Horretaz ohartu naiz. ---> Horretaz ohartarazi nuen.

Nik, bederen, hala ulertu dut Euskaltzaindiaren esana, eta halaxe aplikatzen testu-zuzenketan.

Dena den, aitor dut gure idazle eta itzultzaileetan xorrotxenek ere ez dutela berdin jokatzen.

Beste aditzekin, erregimen-bitasuna zilegi den aldetik, ez da aparteko arazorik izaten.

Beharbada, lagunduk ekar litzake buruko min batzuk, bi adierak ("ondoan egon" nahiz

"laguntza eman") nahas baitaitezke.

Kinka hartan lagundu zuen/zion.

Adibide horretan, ez dago jakiterik zer esan nahi duen, xuxen, idazlariak, bi interpretazioak

haizu baitira. Saio batzuk izan dira erregimenaren arabera bereizteko bi adierak, eredu

formalean bederen, baina ez dute zuztar sendorik egin apetazko desberdintze horiek. Nik

halakoetan lagun egin eta lagundu bereizten ditut (nire konponbidetxoa da, kontuz!), baina

perifrasietara ere jo liteke.

Kinka hartan haren ondoan egon zen.

Kinka hartan laguntza eman zion.

Esan beharrik ez dago gehienetan testuinguruak ebazten duela auzia, eta ez dagoela halakoen

premiarik.

Zilegi bekit bitxikeria: gure inguruan, Zornotzan, adiera-nahaste horrek erdara ere kutsatu du,

eta inork ez du bueltarik hartzen entzutean "¿Te ayudo a casa?" eta antzeko esakuneak.

Page 134: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/09/29 14:39:15.753 GMT+2

Etiketak: erregimena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/27 16:14:29.481 GMT+2

Ahozkorako prosa

Uztapideren liburua amaitu dugu irakurtzen, eta laster hona zerbait ekartzeko esperantzan

gara. Dena den, aurrenik, batetik, gogoeta egin nahi genuke ahozkoaren eta idatziaren arteko

aldeaz, eta, bestetik, herri-prosaren gaurko erabileraz jardun. Horretarako zenbait ikertzaileren

hitzak baliatuko ditugu.

Gaur egun, agerikoak dira idatziaren eta ahozkoaren arteko muga estilistikoak, nahiz luzaroan

lauso samarrak izan diren. Dena den, oraindik oso zabaldua dago uste hori. Hala, Martin Cutts

irakasleak sartu zuen zuzendu beharreko idazkuntzako mitoen zerrendan.

6. mitoa: "Mintzatu bezala idatzi behar zenuke". Maiz entzuten da aholku hori, baina

kontu handiz hartzeko da, zinez. Egia da idazlari askok irabaziko luketela, beren testuak

solas-moldeetara ekarririk, esaterako, izenordain eta ekintza-aditz gehiago erabiliko balituzte.

Hala ere, ez da gauza bera mintzatzea eta idaztea. Gehienok ez dugu perpaus osoen bidez hitz

egiten: gure berriketaren transkipzioa mordoilo ulertezin bat litzateke paperean. Hara,

idazkuntza argia solasaldi transkibatua baino zerbait gehiago da; solasaldi antolatu, landu eta

findua da. (Oxford Guide of Plain English, OUP, 2007)

Lehengoan genioenez, horixe da idatziaren ezaugarririk behinena: ez dela bat-batekoa,

antolatua eta maneatua baizik. Antonio Zavalaren "Auspoa"n, aldiz, liburu asko

magnetofonoz jasoak dira, eta beste asko burura etorri ahala idatziak, gero Zavalak

txukuntzen zituen arren; beraz, prestalanei dagokienez, ahozkotik idatzitik baino hurreago

daude liburu horiek: errepikak, hari solteak, digresioak ugari dituzte.

G. Brown eta G. Yule irakasleek ere aipu dituzte, besteak beste, bat-batekotasunaren

ondorioak.

Idazleak [hiztunak ez bezala] berrikus dezake izkiriatu duena; hitz bakoitzaren aurrean paratu,

kezkatu gabe solaskidea tartean sartuko ote den; denbora hartu hitz bakoitza aukeratzeko,

baita, beharrezkoa izanez gero, hiztegian begiratu ere; testuaren garapena eta oharrak alderatu;

idatzia berrantolatu, eta esandakoari buruzko iritzia aldatu ere bai. Hiztuna behartua dago

hizketan jarraitzera txanda dagokionean; aldiz, idazlearen ezaugarria da presiorik gabe aritzea.

(Discourse Analysis, Cambridge, 1983)

Gure Cassany estimatuak ere, puntuazioaz ari delarik, ohartarazten gaitu bi erregistroen arteko

nahasteaz.

Idazkuntza komunikazio mutua da. Idazten ditugun testu gehienak bakarka eta isilean

irakurtzeko dira. [...] Bestetik, puntuazioa entonazioaren mende ezarrita, nahi gabe hedatzen

ari gara harako uste zaharkitu hura, idatzia hizkuntzaren ahozko moldearen transkipzio hutsa

dela. (La cocina de la escritura, Anagrama, 2007)

Hizkuntza-kontuetan, jakina, ez dago molde edo erregistro erabatekorik, eta denen premiarik

bada. Herri-prosa ere, bistan denez, eredu baliotsua da, batez ere bigarren ahozkotasuneko

testuak sortzeko (gidoigintzarako, esaterako), edo elkarrizketak nahiz ahozko jardunak

idatzian jartzeko (kazetaritzan nahiz literaturan). Lehenago mintzatua da gai horretaz Pello

Esnal, esana gaudenez, eta onena duzue haren artikulu honetara jotzea argi bila: "Herri-prosa

oinarri eta bide", Euskera L, 2005-2.

Page 135: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Uztapiderenak zor orain.

Nork: Block.2009/09/27 16:14:29.481 GMT+2

Etiketak: ahozkotasuna herri-prosa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/25 21:33:36.907 GMT+2

Hobera egiten al dute liburuek itzultzean?

Guardian egunkariak galdegin die irakurleei ea liburuek hobera egiten duten itzultzean.

Hemen dituzue zenbait erantzun, itzulpen-oker mesedegarrien aipu eta guzti.

Nork: Block.2009/09/25 21:33:36.907 GMT+2

Etiketak: guardian itzulpengintza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/22 17:02:34.241 GMT+1

Bibliografiaren galdea

Gero eta argitalpen gutxiagotan aipatzen dira bibliografia-iturriak. Lan akademikoetatik landa,

oso bakanetan eransten zaie artikuluei erabilitako bibliografiaren aipamenik.

Norberaren burutazio hutsak al dira han eta hemen argitaratzen diren artikuluak? Non

bazkatzen dira idazleak? Non alha litezke artikulua amaitu ondoren oraindik gose diren

irakurleak?

Begiratu bat egin gure estilo-liburuei. Nork ematen die autoritatea? Elkarren berri al dute? Ez

dakigu, espresuki.

Entzuten jakitea ei da jakintsuaren dohaina.

Page 136: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/11/22 17:02:34.241 GMT+1

Etiketak: bibliografia artikulugintza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/19 21:08:02.546 GMT+1

Ezinezko kopulatiboak

Eta juntagailuak maila bereko egiturak elkartzen ditu. Errepara diezaiegun izen-sintagma

hauei:

*Mikel joan da Parisera eta Mirenekin.

Mikel joan da Parisera eta Lyonera.

Bistan denez, ezabatu behar genuke eta hori. Perpausen mailan ere beste horrenbeste

gertatzen da.

*Zira janzten du euria egitean eta ez bustitzeko.

Zira janzten du euria egitean eta mendira joatean.

Zer azaldu handirik ez dago: hain da agerikoa esaldi horien okerra, non balizko hizkuntza-

hutsen munduan bakarrik bizi baitira. Egingo nuke ez dudala inoiz entzun edo irakurri

horrelakorik.

Gatozen txiri-txiri gaurko auzira, ideien mundutik egitateen mundura eginda. Atzo esaldi

honekin topo egin nuen testu batean:

?Hala ere, askotan, eta sinplifikatzearren, honako adierazpide hau erabiltzen da.

Ez dira gutxi izaten halakoak, batez ere helburuzko perpausen lagun datozenak.

?Igandean, eta Telmo Zarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, hainbat ospakizun izango

dira Lezamako futbol-zelaietan.

Adibidea asmatua da, baina irakurleari, seguru antzean, ez zaio ezezagun izango. Nik

gaztelaniaren itzala susmatzen dut jokabide horretan, gaztelaniazko fraseologian oso sartuak

baitaude molde horiek.

El domingo, y para ir cerrando el año, las Gimnastas Rojinegras no federadas viajarán a

Cañada Rosquín para realizar el Encuentro [...]

Beste adibide asko ere badira amaraunean, batez ere denbora-sintagmei eta helburuzko

perpausei lotuak. Ez nuke inoren sororik lorrindu nahi, baina iruditzen zait gaztelaniazko

esaldi horiek tatxarik gabekoak direla.

Euskarak, ordea, ez du horretarako modurik ematen; esamoldea arrotza da, hizkuntzaren

Page 137: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

normatik kanpokoa (Coseriu). Azken batean, helburuzko perpausa tarteki antzeko bat da, eta

horregatik eman ohi dugu koma artean. Ingelesez ere, ez dago adibide bihirik ere

Gainera, ezin ahatz dezakegu hizkuntzaren ekonomiaren printzipioa, ezta Zinsser-en esanak

ere: "Mekanika batek debaldeko parterik ez duen ber, esaldiek ere ez dute alferreko

osagairik".

Nork: Block.2009/11/19 21:08:02.546 GMT+1

Etiketak: juntagailu_kopulatiboa eta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/14 10:38:15.604 GMT+1

Hasierako debekuak

Duela hilabete batzuk, hitzaldi bat eman nuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Itzulpengintza

Mintegian, hango arduradun Patxi Petrirenak gonbidaturik. "Unibertsitateko testuak

zuzentzen" izenburua jarri nion saioari, eta, hala, hainbat testu eraman nituen, jatorrizkoak eta

zuzenduak ondoz ondo ipinita, haien iruzkina egiteko. Benetan gustura aritu nintzen hiru

orduz, nireak esaten eta hango itzultzaileenak entzuten.

Testuetako batean eta juntagailua ageri zen esaldi batean hasieran. Hona hemen testu

zuzendua:

Hizkuntza-irakaskuntzaren ildo teoriko berrietan, arreta handiagoa jartzen zaie, azken

urteotan, hizkuntzaren erabilera modu guztiei; literatura-eredu zurrun bakarra eta (zenbaiten

ustez, bederen) urrutikoa denei erakutsi eta hura aztertu beharrean, hizkuntzaren izaera plurala

eta erabilesparru guztiak azpimarratzen dira. Eta, horrekin neurri batean lotuta, ikasle

bakoitzak etxetik dakarren hizkuntza-jakintza ez da baliogabetzat hartzen eta albora uzten

[...].

Entzuleetako batek erreparatu zion esaldi-antolaera horri, eta txarretsi egin zuen eta

juntagailua esaldi hasieran azaltzea. Entzuleari arrapostu nion ez zela, beharbada, oso ohikoa

izango, baina zenbait egoeratan onar zitekeela.

Orduan, Bibliako Hasiera liburuko harako "Eta argia izan zen" hura etorri zitzaidan akordura,

eta hala aipatu nuen, ordena "markatu" horrek zer iradoki dezakeen erakuste aldera.

Harrezkero buruan erabili dut entzule haren kezka (ez zitzaidan arrotz), eta blogean zerbait

idaztea pentsatu dut.

Inoiz aipatu dugu hemen Martin Cutts-en Oxford Guide to Plain English liburuko "Seven

Writing Myths Explored and Exploded" atala. Bada, mito horietan lehenak erreferentzia

egiten dio esaldi hasierako juntagailuen aferari.

Myth 1: You must not start a sentence with "but"

By some people, this ban is even extended to "so", "because", "and" and "however". [...]

Jane Austen starts hers [sentences] with "but" on almost every page of her novels, and

occasionally uses "and" in the same position, in the sense of "futhermore". [...]

[...] the best advice is that you may start a sentence with any word you want, so long as the

Page 138: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

sentence hangs together as a complete statement. Even to begin a sentence with "and" in the

sense of "furthermore", is fairly common among journalists and novelists who want its extra

dramatic effect.

Cutts-en arabera, beraz, egokia izan daiteke eta juntagailua esaldi hasieran erabiltzea,

"areago" edo "are gehiago" adierazteko.

Euskararako ere balio lezake azalpen horrek; hitzaldiko esaldia horren adibide bete-betekoa

da, hurrean. Dena den, ahaleginduko gara besterik eransten, adibide batzuk emanda.

Garbi dago esaldi hasierako eta hori ez dela juntagailu kopulatibo hutsa. Kontrastean jartzen

ditu aurreko eta ondoko perpausetako adieraziak. Har ditzagun perpaus hauek.

?Amak esan zion ez egiteko, eta hark egin zuen.

Horixe litzateke antolaera kanonikoa, baina ez dabil: prosodiaren nahiz semantikaren

ikuspegitik, perpaus-segida herrena da.

Amak esan zion ez egiteko. Eta hark egin zuen.

Puntuak "eten dramatikoa" iradokitzen du, batetik, eta, bestetik, etari aurkaritza-kutsua

mentatzen dio, bainaren pare jartzeraino.

Amak esan zion ez egiteko. Baina hark egin zuen.

Egingo nuke baina horrek ere behar duela antolaera bereizi hori. Ikus dezagun, osterantzean,

zer genukeen.

Amak esan zion ez egiteko, baina hark egin zuen.

Emaitza geza da, batere indarrik gabekoa, motela, eta nago semantikoki ere ez dela guztiz

zuzena. Azken batean, bigarren perpausa gertatzeko eragozpenak erakusten ditu lehenbiziko

perpausak; ez dira perpaus koordinatu soilak.

Amak esan zion ez egiteko, eta, hala ere, hark egin zuen.

Edo lokailua huts-hutsik emanda:

Amak esan zion ez egiteko; hala ere, hark egin zuen.

Jakina denez, hala ere horren lekuan aurkaritzazko beste lokailu batzuez zerbitza gintezke:

alabaina, haatik, hala eta guztiz ere...

Ikasi behar genuke puntuazioa ez dela zorizko antze bat, erabaki bakoitzak bere ondorioak

dituela, laguntzen digula testuari testura ematen, hura biribiltzeko edo hauspotzeko.

Hitzaldiko testuan, esaterako, aitzakiarik gabea da etaren erabilera hori, indargarria baita

(ingelesezko erabileraren ildotik); zuzentzailearen ekarria izan zen, jatorrizko bertsioan ez

baitzen ageri, eta, nire "hantuste"an, esaldi luzeko paragrafo horren kolore-kontrastea

areagotzen du, neurri batean.

Mito guztien ostean beti egoten da egiaren parte bat; pixar bat, besterik ez bada ere.

Esaldiaren hasieran juntagailuak jartzea ez da ohikoena, maiztasunari dagokionez, baina, ikusi

dugunez, haizu da zenbait egoeratan (jakin egin behar zeinetan).

Nork: Block.2009/11/14 10:38:15.604 GMT+1

Etiketak: puntuazioa eta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/10 19:49:09.192 GMT+1

Uztapideren tresnak

Uztapiderekin eta zuekin aspalditik dudan zorra kentzera natorkizue. Artikulu baten aitzakian,

ahaleginduko naiz tiro batez bi txori botatzen.

Page 139: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Atzo jaso nuen etxean Senez aldizkariaren azken zenbakia (37. zk.), eta han, hainbeste

irakurgairen artean, Xabier Aristegietaren artikuluak deitu zidan atentzioa, "Euskarazko

testuen komunikagarritasun-problema larriak" izenburukoak. Han, espero izatekoak ziren

gogoetekin batekin (atzerakargak, marratxoak eta beste), oso ikuspegi berexia eskaintzen digu

egileak beste zenbait gaiez; besteak beste, "velcro-efektuaz" dihardu, izen-lagunen inguruan

sor daitezkeen gaitz-ulertuak aletzean, edo informatikako "bereizmen" kontzeptuaz baliatzen

da, lexikoaren gabeziez aritzeko (unibokotasunaren aldeko jarrera, ene ustez, muturrekoegia

ageri du; gogoan al dituzue untzi/ontzi haiek?).

Nolanahi ere, guk, artikulua xehe aztertzeko astirik ez, eta alderdi txiki bati erreparatuko

diogu: eufemismoei (Uztapideren estilistikarekin uztartzeko egokiena baita). Aurrera baino

lehen, argitu beharrean gaude eufemismo lexikalizatuez solastatuko garela hemen,

sorkuntzazkoak albo batera utzirik, horiek ez baitute aparteko arazorik sortzen hizkuntza

batetik bestera pasatzean.

Artikulugilea itzultzaile dugu, eta, hargatik, etengabe ari dela hizkuntza-konparantzan.

Itzultze beretik datoz artikuluaren muina eta arazoa, erdal eufemismoei euskarazko ordain

egokirik ezin aurkitzetik; alegia, eufemismoak itzultzen saiatuko ez bagina, ez geneukake ez

arazorik, ez artikulurik. Aristigietak, gainera, Nafarroako Gobernuan egiten du lan, eta, jakina

denez, itzulpenen baliokidetasun juridikoak behartzen du hitzari estu atxikitzera.

Kulturaren osagai dira eufemismoak, ihartu eta klixetuak, eta, hala, itzulezintasunaren hegian

daude. Umetan, Espaniar Hizkuntza eta Literaturako eskoletan eufemismoak zer ziren

esplikatzeko, bicha hitza jarri ziguten adibide gisa (Andaluzian hala esaten diete sugeei). Nola

eman liteke hori? Ezin da, Euskal Herrian ez baitzaio egundo izan erreparorik hitz horri. Gera

gaitezen Andaluzian pixka batean. Han, hilekoari (tener la) tomata esaten bide zioten lehengo

mendearen hasieran (orduko film batean entzun nuen lehenbizi). Zer bide ematen digu

euskarak? Emalege, ilbehera... Ingelesezko dick, esaterako, aise eman genezake: berdela,

kirtena... Hala ere, beti ez da hain erraza, eta galdu egin behar ñabardura eufemistiko hori.

Berdio dio zer norabidetan itzuli behar dugun. Euskaratiko itzulpenetan arazo bera dugu.

Pertsonifikazioetarako joera du gure hizkuntzak, eufemismoak eratzean: Bettiri Sants (gosetea

edo pobrezia gorria), Martin Itsu (loa edo logura) edo Balbea (heriotza edo zorigaitza; ez

dakit zenbateraino den pertsonifikazioa, mugatzailea hartu ohi baitu). Kultura-markak dira

horiek. Martin Itsu aise txulia genezake Morfeoren bidez, baina gainerakoan itzulpenak,

nahitaez, ments izango du ezaugarri edo xehetasun hori.

Esan beharrik ez dago eufemismo batzuk kultura-eremu zabalagoei dagozkiela; esaterako,

pertsonifikazioez ari garelarik, Parkak aipa genitzake. Ez diezagutela Parkek kukurik egin!

Besterik gabe, har ditzagun Aristegietak artikuluan aipatzen dituen eufemismoetako batzuk,

eta erants diezaiegun azalpen labur bana:

Ciudadanos de color. Zentzurik gabeko eufemismoa da, beltz hitza, berez, ez baita

laidogarri auzo-hizkuntzetan; aitzitik, harrotasunaren erakusgarri izan daiteke: black

power, black panthers, black nation, black pride. Ingelesezko negro iraingarriak,

ordea, arazo bat edo beste ekar diezaguke; Itziar Otegik, kasurako, negro eman ditu

horiek guztiak, Ez da erraza gizona on bat aurkitzea ipuin-bilduma itzultzean.

Page 140: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Deja mucho que desear. Modulaziora jo genezake, eta konnotazio osoa ezezkako

esaldien bidez eman (bigunagoak dira): ez da batere egokia, ez da oso txukuna

(graduatzailea ere lagungarri da)...

Defecar. Libratu dugu ordainik zabalduena; Mendebaldean obratuk korritzen du.

Orinar. Gernua hor dugu, baina gernu egin lartxo litzateke; niri, bederen, pixa/txiza

egin horrek ez dit eskatzen leungarririk.

Aristegietak dio normalizazioaren seinale direla eufemismoak, euskaraz bat ere ez bageneuka

bezala. Egingo nuke, haatik, itzultzaileak ezin sor ditzakeela hutsetik eufemismoak. Alabaina,

itzultzaileak konpentsazioa erabil lezake, jatorrizko testuko tonu "kontuzko" eta

"begirunezko" hori jasotzeko beste era batera (sormenari katazuloa zabalik utzi behar

litzaioke, beldur handirik gabe); edo azalpenezko oin-oharrez balia liteke, irakurlea

ohartarazteko. Izan ere, itzulpenaren autonomia da eufemismoak maneiatzeko modurik

artezena.

Artikulugilea kezketan da eufemismorik ezagatik. Plaza honetan erakutsia dugu aburu hori

okerra dela (gisa berean, oraindik asko dira sinesten dutenak euskaraz ez dagoela biraorik,

ladiola). Badaezpada ere, Uztapidek lagunduko digu, herri-euskarako adibideak emanez,

eufemismoen bakantasunari buruzko ezbaiak aienatzen.

Ura gazteagoa zan, baña danak bukatu [hil] ziran gure aitaren senideak. (51. or.)

Egualdi bustiagatik [euriteagatik], etzan ura jatordura egitera ere txabolara mogituko.

(99. or.)

Bedeinkazio [madarikazio, birao] ederrak botatzen zituen. (103. or.)

Alkain semea gure aldean gaztea zan, baña ura ere joan zen mundu onetatik. (193.

or.)

Lamitegi eta biok izan giñan urte artan, bi eguneko giñan; apaldu ta edan-alak edan eta

gero, kalmantea zala ta oiera joaterako ura edan bear izaten genduan, eta ederki

berdinduta [hordirik] joango giñan oiera. (256. or.)

Orain gurea joan da [zahartu gara], eta ezin asiko gera onezkero guretzako kotxea

erosten. (302. or.)

Arratseko lana [edo gaueko lana: kontrabandoa] esaten diote berak; lanik ez

egiteagatik egiten den lana. (446. or.)

Aiek zazpi litroko zatoa zeukaten, eta, goizean bete ta gosaltzerako oso ardo gutxi

zuten eta ederki gobernatuta [hordirik] zeuden. (489. or.)

Blogean, dakizuenez, iraizean lantzen ditugu aztergaiak; pasadizo edo anekdota baino ez dugu

kontatzen, askorik sakondu gabe. Onena izango duzue osorik irakurtzea Uztapideren Lengo

egunak gogoan eta Senezen azken zenbakia, biak aldizkatuz nahi baduzue (Senezen

hitzaurrean ere aipatzen da Uztapideren liburua).

Amaitu aurretik, Agerre "Malua"ren ikaskizun txiki bat utzi nahi dizuet, Uztapideren liburutik

hona aldatua: "Zoroen memoria eta lertxunen hostoa ez dituk geldi egoten". Ez gaitezen geldi

egon, bada.

Nork: Block.2009/11/10 19:49:09.192 GMT+1

Etiketak: uztapide xabier_aristegieta eufemismoak senez | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/11/08 22:07:07.479 GMT+1

Page 141: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Eskailera-mailak

Administrazioa euskaraz aldizkariak nire artikulu bat agertu du urriko zenbakian: "Eskailera-

maila atzendua: puntu eta koma". Hemen duzue, aldizkariaren webgunean. Scribd-en ere utzi

dizuet.

Ea zer iruditzen zaizuen.

Nork: Block.2009/11/08 22:07:07.479 GMT+1

Etiketak: puntuazioa administrazioa_euskaraz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak:

(0)

2009/11/06 21:22:26.586 GMT+1

Eskuargia

Piztu da berriro La tinterna del traductor aldizkaria, Asetrad elkartearen magalean orain.

Era askotako artikuluak daude, baita zuzentze-lanari buruzkoak ere. Horien artetik, María-

Fernanda Poblet-ena ekarriko dizuet gaur: "La corrección de textos: qué es y para qué sirve

(I)".

Oro har, zuzentzailearen egitekoaz eta irudiaz dihardu Pobletek.

Por poco tiempo que se lleve en este oficio, cualquier corrector sabe lo diversas que pueden

ser las reacciones del común de los mortales (léase: los que no se dedican a corregir) cuando

decimos a qué nos dedicamos. Enumero algunas que servirán para dibujar un no muy

halagüeño panorama: «¡Ah! ¡Que es profesora y corrige exámenes!»; «Pero ¿eso no lo hace el

Word?»; «¿Se corrige a los escritores? Pero si son escritores, no les hace falta, ¿no?»;

«¿Entonces que lo que sale publicado no estaba así cuando lo escribieron? ¡Eso es trampa!».

Nik, esaterako, erabakia dut itzultzaile naizela esatea, jendeak ez baitu ulertzen irakasleek zer

zuzendurik izango dutenik; edo, okerragoa dena, euskarazko testuak bakarrik orrazten

dituzula esaten duzunean, batzuetan begiratzen dizute hizkuntza deabru horretan ganoraz

idazterik ez balego bezala (erdaraz, bai, ordea).

Si les pregunto en qué se nota que un texto se ha corregido, la mayor parte de ustedes pensará

como primera respuesta en la falta de erratas. No irían descaminados, aunque tampoco sería

completamente cierto. ¡Ojalá la corrección de los textos garantizara la desaparición total de

las erratas! Sí se puede —y se debe— esperar, sin embargo, que tras la corrección haya menos

erratas de las que había, pero difícilmente desaparecerán todas. Los correctores somos

humanos y, como tales, imperfectos, pero, además, la errata tiene vida propia.

Hitz eginak gaude hutsen trebeziaz, nola dauden moldatuta ingurune guztietan bizirik irauteko

(hautespen naturalaren mirariak).

Nos convertimos en una especie de vigilantes del idioma, tarea que, por desgracia, algunos

confunden con la de carceleros.

Nork ez du behin edo behin hizkuntza-polizia esakunea entzun?

Beste gai askotaz ere mintzatzen da Poblet: prestakuntza ofizialaren faltaz, arau berriei adi

egon beharraz, eta bestez.

On degizuela.

Page 142: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/11/06 21:22:26.586 GMT+1

Etiketak: poblet zuzentzailea la_linterna_del_traductor | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2009/11/04 17:41:24.770 GMT+1

Editore, traditore?

Aurten, idazle hilen urtea izango da ingelesdunentzat. Nabokov-en eta Hemingway-ren

eleberri argitaragabeak plazaratuko dira; Carver-en Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean

ipuin bildumaren jatorrizko bertsioa karrikaratuko da, Beginners izenburupean.

The Observer astehondarkariak bi artikulu bikain agertu ditu, gertakari horien karietara.

"The Final Test in Nabokov´s Untold Story" izenekoan, Nabokoven azken eleberri

plazaragabearen nondik norakoaz dihardu Robert McCrum-ek. Idazle errusiar-

estatubatuarraren idazteko teknikara hurreratzeko aukera bikaina da. Artikulugileak azaltzen

digu nola Nabokovek fitxatan idazten zuen eta, gero, baratxe-baratxe osatu eta ahokatu egiten

zituen testuak.

Oinordekoen zalantzak eta kezkak ere aletzen dira, batez ere Nabokoven seme Dmitrirenak.

Izan ere, aitak testua (The Original of Laura) erretzeko agindu arren, azkenean, hainbeste

urteren buruan, testuaren originala, ohar eta guzti, argitaratzea erabaki du, "aditu"entzako

edizio batean.

Virgilio, Kafka, Gandiaga... zenbat idazleren azken nahia ez da bete, bada? Askotxorena, eta

eskerrak; bestela, kasurako, Eneidarik gabe bizi behar genuke.

Bigarren artikuluan, "The Final Cut" izenekoan, Hemingway-ren autobiografiaren eta

Carverren Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean liburuen edizio berrituez mintzo zaigu

Sarah Churchwell.

Carver, maisua, gaur egungo euskal ipuin-idazle gazteen miragarrizko ispilua. Hutsik egin

gabe aipatuko dute elkarrizketetan, erantsi gabe Gordon Lish editoreari zor zaiola estilo urri-

itxurako eta eliptiko hori (minimalista esan izan zaio).

Lishek, kontakizunak laburtzeaz gainera, eliptikoago, ilunago, bortitzago, zakarrago egin

zituen; amaiera irekiagoa eman zien; langile-klasearen eite handiagoa eman, eta intelektual-

kutsua kendu zien [...], tonua eta, batez ere, emakumeen alderako jarrera aldatuz.

Orain, Carverren emazte Tess Gallagher-ek jatorrizko testuak argitaratzea erabaki du; tira,

guztiak ez dira jatorrizko bertsioan azalduko, Lishen emaitza batzuk hobeak direla iritzirik-

edo.

Idazle handi ororen atzean, editore (ez argitaratzaile) on bat izaten da. Alabaina, horien

izenek ez dute luzaro irauten jendartearen gogoan, gaizto-fama eransteko ezpada.

Idazleak, oinordekoak eta editoreak. Zuzentzaile hau beti aterako da editoreen alde,

lehengusu-lehengusinak baikara.

Page 143: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2009/11/04 17:41:24.770 GMT+1

Etiketak: carver nabokov editorea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/01 15:03:26.701 GMT+1

Kalkomaniak

Kalkoak, ezaguna denez, mailegu gordinak dira, narrasak. Hizkuntzaren eremu guztiak

hartzen dituzte, eta, beharbada, lexikoan antzematen zaie errazen. Beste batzuetan, aldiz,

oharkabean pasa daitezke; edo zalantza eragiten digute, batez ere esapideetan eta, oro har,

fraseologian.

Egunokin, Scott Fitzgerald-en Tender is the Night irakurtzen ari naiz, eta hasieran berean

esaldi honekin topo egin dut:

"Something tells me we´re not going to like this place."

Liburuko pertsonaia nagusiak, ama-alabak, iritsi dira itsasaldeko oporleku batera, eta amak ez

dio itxura onik hartzen lekuari. Gaztelaniaz eta frantsesez ere ez da arrotza esakunea: Algo me

dice que... / Quelque chose me dit... Jakina, ez dakigu zer norabidetan zabaldu den esapidea

auzo-erdaretan. Ingelesezko zinemagintzatik hedatu al da? Aspaldi handiko moldea ote da?

Bada zer arakaturik.

Jo dezagun esaldia euskaratu behar dugula. Saia gaitezen berban berba itzulita:

"Zerbaitek diost / esaten dit ez zaigula gustatuko leku hau".

Horra egin genitzakeen itzulpenetan hitzez hitzekoena, osagai-hurrenkera eta adierazmoldeak

atxikirik. Sorburu-hizkuntzara makurrarazitako esaldia da, zerbaitek esan kolokazioa ez baita,

inondik ere, ohikoa eguneroko euskaran. Ala? Egiaztatu ere egin liteke gure susmo hori,

Ereduzko Prosa Gaur corpusean zerbaitek [hitza] + esan [lema] sartuta. Eta emaitzak ezustean

harrapatuko gaitu, gure aburuaren arras kontrakoa baita. Uste genuen baino garbizaleago al

gara?

Page 144: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Beste aukera bat litzateke maiztasun bereko beste esamolde bat (hots, arruntagoa) bilatzea

euskaraz. Esku-eskura dukegu:

"Uste dut ez dugula gogoko izango leku hau".

Alegia, ahalegindu gintezke jatorrizkoaren irakurleari esapideak eragindako "arroztasun" bera

lortzen.

Duda-mudan jartzen gaitu egoera honek. Batetik, ezin ukatuzkoa da esapidea geureganatua

dugula; edo geureganatzeko bidean dagoela, bederen (hizkuntzak, sarri, hala zabaltzen dira,

azken batean). Bestetik, garbizalearen eskrupuluei aurre egitea ez da lantegi makala.

Hara itzultzailearen mamutzarretako bat.

Nork: Block.2009/11/01 15:03:26.701 GMT+1

Etiketak: kalkoak maileguak zabalkuntza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/10/26 10:18:31.607 GMT+1

Hizkuntza kaletarra

Sarritan jardun dugu erregistroen premiaz blog honetan, berariaz nahiz zeharka. Aipatu dugu

hizkuntzak lagunarteko erregistroan dituela hutsunerik nabarmenenak, gure artean.

Goganbehar hori berretsi digute, azkenaldian, zenbait adituren iritziek.

Andres Urrutia euskaltzainburuak:

El gran reto es que sea una lengua viva. Debemos hacer biología, y no arqueología. Debemos

ser conscientes de que podemos haber ganado la física nuclear y haber perdido la cocina, la

cuadrilla, el día a día, la expresividad con nuestros hijos, con nuestros padres. Pensemos que

podemos haber perdido, en definitiva, la transmisión de ese euskera oral que nos ha

enriquecido a todos y nos ha permitido dar el salto al otro euskera, al escrito. Ese es el gran

reto de hoy en día: cómo impulsar la transmisión del euskera en los ámbitos afectivos, en los

ámbitos menos formales. (El Correo, 2009-10-09)

Andu Lertxundik:

Halatan ere: kezkagarriagoa egiten zait administrazioaren hizkera-eredua beste alorretara ere

hedatu izana: hedabideek eta erakunde eskolarrek eta askotan baita kaleko hizkerak ere

(afixetan, iragarkietan, bandoetan...) hizkera hori imitatzeko joera dute, naturaltasunaren

kaltetan. Balirudike hizkuntza jasoak erregistro hori bakarrik eman dezakeela. Euskara

erregistro bakarreko hizkuntza bihurtzen ari zaigu jardun normal askotan, eta, astiro-astiro,

gurdi astun batena bezalako ibilera hori hizkuntzaren ia kale-kantoi, bazter eta zulo guztietara

iritsi da. Hizkera zurrun uniboko hori da jendearen erreferentzia nagusia. Eredua. Kode hori,

erregistro hori da, jende askoren ustetan, euskara estandarra, ona, imitagarria. (Lertxundi,

Anjel: "Lorpenak eta desafioak", Erlea 1, 2009ko urria)

Lizardik bezala, noranahiko hizkuntza nahi genuke guk, baina gure kezka bestelakoa da;

orain, arazoa ez da hizkuntza larrekoa dugula, halakoa ere behar dugula baizik.

O tempora, o mores!

Nork: Block.2009/10/26 10:18:31.607 GMT+1

Etiketak: erregistroa urrutia lertxundi | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Page 145: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

2009/10/24 22:00:21.945 GMT+2

Tovaritx

Ideologia, batzuetan, hizkuntzaren muinetaraino iristen da.

Napoleon egutegi errepublikanoa ezartzen ahalegindu zen. Hamar eguneko asteak

(hamarteak) atondu zituen, eta egun eta hilen izenak aldatu. Hamabi urteko bide laburra egin

zuen kalendera horrek. Iraultza-garai hartan, hiritar esaten zioten elkarri jaun-andreek.

Kadarek kontatzen du Albanian aise itzuli zela hizkuntza lehengo berbetara, erregimen

estalinista jausi eta gero, baina Errusian, ez. Sobietarrek ahaztuak omen zituzten hainbat hitz

zahar; esaterako, jaun edo andre hitzak (tovaritx esaten baino ez zekiten). Iraultza nagusitua

zela hirurogeita hamabost bat urte joanak ziren. Zenbat belaunaldi dira? Bi eta erdi?

Azkenaldian, gurean, hizkuntza ez-sexista dugu boladan, batzuek gizarte barik jendarte

proposatzerainokoan (Gara egunkariak "Gizarte" atalari izena aldatu zion duela urte batzuk,

kasurako). Ingelesek, ildo beretik, atal berezi bat eskaini ohi diote estilo-liburuetan

hizkuntzaren erabilera ez-sexistari. Zinsser-ek, konparaziorako, gomendio horiek aintzat hartu

zituen On Writing Well ezagunaren edizio berrietarako.

Hala mudatzen dira hizkuntzak batzuetan, intelektualen buruetatik hasita. Noiztik ez duzue,

esaterako, intelektual hitza irakurri? Izan ere, ideologia ondoko garaian bizi omen gara

(Giovanna Melendri Italiako kultura-ministro izanari kasu egitera), edo posthistorian

(Fukuyamak dioenez); edo hori sinetsarazi nahi digute, behintzat.

Nork: Block.2009/10/24 22:00:21.945 GMT+2

Etiketak: ideologia hizkuntza | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2010/09/09 19:54:07.372 GMT+2

Fotokopia-josleak

Askotan itzuli behar izan ditut liburuak dendetan: batean, orrialde batzuk inprimatu gabe

zeudela; bestean, gaizki gillotinatuta zegoela liburua.

Azkenaldian, berriz, beste arrazoi bat izan dut liburu bat itzultzeko, baina, oraingoan ezin...

Ezin, ezin liezadaketelako eman baleko ale bat. Ezin, dendan arranpalo-begiz begiratuko

lidaketelako.

Kontua zer den, ederki bedeinkatutako liburu bat erosi, Harold Bloom-en kanonekoa, hiru

unibertsitateren laguntzaz karrikaratua, zuzentzaileduna, izen handiko itzultzaile batek

euskaraz paratua. Eta, hala ere, hura komunztadura falten ugaria, hura akats elemenia.

Ez dut atsegin neure burua hilduratzea, baina amaitu egin dut liburua (liburu bikaina,

bestetik).

Erredakziorik gabeko argitaletxeak fotokopia-josle hutsak dira.

Page 146: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2010/09/09 19:54:07.372 GMT+2

Etiketak: liburugintza argitaletxeak liburu-dendak | Permalink | Erantzunak (1) |

Errenferentziak: (0)

2010/05/11 18:54:31.055 GMT+2

Sinesgarritasuna

Fikziozko liburu bat zabaltzen dugun bakoitzeko, itun halako bat egiten dugu egilearekin:

"Sinetsi egingo ditut zure esanak oro". Hizkuntzarekin ere antzeko zerbait gertatzen da:

"Badakit inor ez dela mintzo horrela, baina onartu egingo dut zure jarduna".

Bata zein bestea ez dira ezin hautsizko kontratuak, haatik. Irakurlea ez da ergela. Jo dezagun

Jokin Muñozen Antzararen bidea leitzen ari zarela. Goxo doa dena, harik eta tabako-

kutxatilarekin topo egiten duzun arte. Ez ikusiarena egin dezakezu. Deskodetu dezakezu zeure

gisara, eta paketea irakur. Edo durduzaturik egin dezakezu aurrera, eta handik gutxira ahantz.

Egiantzaren afera guztiz subjektiboa da. Izango da Julen Gabiriaren Han goitik itsaso ikusten

da liburuan labadorarekin topo eginda izu-laborriak hartuko zuen baten bat.

Zehatz korapilatsua da auzia, zeren eta gurean, ahozkotik idatzirako koskaz gainera, bakoitzak

bere euskara baitu, estandarra nahiz dialektala izan daitekeena; garbizaletasuna nahiz

jatortasuna ere lehian aritzen dira; bada azpigeruza ideologiko bat, sakonaren sakonean;

irakurleen gaitasun azpigaratua...

Eta lexikoaz haraindian ere eremu zabala dago, onargarritasun-mugarriz betea, baina,

oraingoan ere, errazena baita, ez gara horretan barneratuko.

Believe me!

Nork: Block.2010/05/11 18:54:31.055 GMT+2

Etiketak: sinesgarritasuna egiantza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/03 20:12:00.427 GMT+2

Zimeriera

Hari askoko mataza da Italo Calvinoren Se una notte d´inverno un viaggiatore hura (1979).

Funtsean, literatura-sorkuntzari buruzko artefaktu bat da, ironiaz bezainbeste jakitatez betea,

Borgesen estilokoa.

Guk aipu txiki bat aldatu dugu hona, euskara berbakizun hartzen dela eta. Liburuko pertsonaia

nagusia unibertsitatera doa, liburu "osagabe" bati buruz galdezka. Liburua hizkuntza ahantzi

batean idatzia omen dago, zimerieraz, baina ezer ez da izango dirudien bezalakoa; ez, liburua;

ez, hizkuntza (Calvinok asmatua); ez, deus ere.

Aukeratu dugun pasartean, zimeriera-irakasleak harrera egiten dio protagonistari, bere bulego

galduan, liburu artean aldi berean setiaturik eta babesturik.

Nor etorriko da, ba? Nor gogoratu da zimeriarrekin? Hizkuntza biziberrituen arloan bada

erakargarriagorik... Euskara... Bretainiera... Erromintxela... Denek ematen dute izena

Page 147: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

horietan... Ez dute hizkuntza ikasten; inork ez du halakorik nahi... Eztabaidagaiak nahi

dituzte; ideia orokorrak, beste ideia orokor batzuekin alderatzeko. Nire lankideak egokitu dira

horretara; zer eska hura eskain; ikastaroen izenetan igarri da: "Galesaren soziologia",

"Okzitanieraren psikolinguistika"... Zimerierarekin ezin da.

Gaur egun, beharbada, irakasgaien izenei europartasuna eranstea da gakoa; konkretutik

orokorrera pasatu gara.

Nork: Block.2010/05/03 20:12:00.427 GMT+2

Etiketak: italo_calvino | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/04/22 20:10:21.020 GMT+2

Leizarragaren Biblia

Bistakoa da zeinen axaleko ezagutza izaten dugun gaur egun. Eta zeinen ausartak izaten garen

jakitun-ustean.

Hilabetean bi aldiz topo egin dut huts berarekin: Leizarragak Biblia itzuli omen zuen. Batean,

argitara orduko arteztu zen laprastada (lapsusa ere izan zitekeen); bestean, ordea, argitaraturik

ikusi dut eskolako liburu batean, hain zuzen, Euskal Herri izendapena erabiltzeagatik eransten

diren ohiko desenkusa horietako batean.

Euskal Herria esapidea XVI. mendeko agiri batean irakurri daiteke, lehen aldiz, Joan Perez

Lazarragaren testu batean, hain zuzen ere, eta baita Joannes Leizarragaren Bibliaren

itzulpenean ere, muga eta berezitasun historikoez harago, kulturaz euskaldunak ziren

lurraldeak izendatzeko.

Liburuak bedeinkazio guztiak ditu. "Geografiako liburua da, eta gaitz-erdi", pentsa liteke,

baina jantziak urratzeko modukoa ez al da?

Nork: Block.2010/04/22 20:10:21.020 GMT+2

Etiketak: biblia leizarraga testament_berria | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/12/15 18:45:01.851 GMT+1

Ikusi arte

Jakin behar omen da keda egiten. Blogak, bere txikian, ez du halako lanik ematen, baina

nonbaitetik arindu behar karga, eta hemendik kenduko dugu.

Aldi batez, behintzat, isilik egongo gara. Ezin jakin luzerako ala betiko izango den.

Eskerrik asko zuri, ageriko edo isileko irakurle horri.

Osagarri guzier.

Nork: Block.2009/12/15 18:45:01.851 GMT+1

Etiketak: | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

2009/12/14 21:38:00.336 GMT+1

Hizpide 71

Page 148: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Badira urte batzuk Pello Esnalek, aldiro, testugintzari buruzko artikuluak argitaratzen dituela

Hizpide aldizkarian.

Aldizkariaren azken zenbakian, 71.ean, aurretik plazaratutako artikuluetara itzuli da Esnal, gai

haiek xeheago eta luzeago jorratzeko.

Kohesioa, koherentzia, hitz-ordena, puntuazioa, testu-antolatzaileak, komunikagarritasuna...

testuaren ertzak aletzen ditu Esnalek, aldizkariaren zenbaki monografiko honetan.

Ezinbesteko irakurgaia duzue.

Nork: Block.2009/12/14 21:38:00.336 GMT+1

Etiketak: pello_esnal hizpide | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/12 09:30:13.059 GMT+1

Genitibologia

Zeren ala nongo? Horra askotan entzuten den galdera. Jakina denez, euskarak bi genitibo

mota ditu: leku-genitiboa (nongo) eta edutezko genitiboa (noren). Izendapen horiek, ordea,

nahasgarri samarrak izan daitezke.

Ezaguna da, orobat, genitibo bakoitzaren sakoneko egiturak argitu ohi dizkigula zalantzak.

autoaren bolantea ---> autoak duen bolantea

autoko bolantea ---> autoan dagoen bolantea

Hala ere, adibidean ikusten denez, azalbide horrek ez ditu (ez horixe) zalantza guztiak

uxatzen.

Estu lotuta daude bi genitibo moldeak, barren. Aditz-morfologian, kasurako, nahaste ageri

dira -(r)en eta -ko etorkizun-markak, esanahi bera dutela:

ikusiko = ikusiren

joango = joanen

Euskalkien arteko bereizgarri ezagunenetako bat da hori, baina semantikoki berdin-berdinak

dira bi formak. Dialektologian sartu gabe ere, esan dezagun ekialdeko aldaera gehienetan n

amaierako aditzek bakarrik hartzen dutela zereni dagokion forma (beste euskalkietan inoiz

ez).

Banaketa dialektala, berriz, harago doa. Esaterako, Bizkai-Gipuzkoetan txoil arrunta den

etxeko giltza Malerrekan, esaterako, etxearen giltza da. Beraz, banaketa semantikoa barik,

sarri askotan, dialektala izaten da alde hori.

Page 149: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Guztiarekin ere, ukaezina da hasieran agertu dugun premisa, alegia, sakoneko egiturak

azaleratzen duela genitibo bakoitzaren adiera zehatza. Izan ere, askotan nahitaezkoa da

bereizkuntza semantikoak egitean. Erabil ditzagun buruan perpaus hauek:

Frantziako iparraldean / Frantzia iparraldean Normandia dago.

Frantziaren iparraldean Ingalaterra dago.

Argi dago bi sintagmen arteko aldea zertan den: Normandia Frantzian dago, baina Ingalaterra,

ez.

Jar dezagun beste adibide bat:

Parisko plano hori 1767. urtekoa da.

Parisen plano hori 1767. urtekoa da.

Esplikazioa antzekoa litzateke: Parisko planoa Anberesen planoa izan liteke, baina Parisko

Biblioteka Nazionalean gordeta egon, esaterako.

Leku-izena ergo leku-genitiboa automatismoaren adibide paradigmatikoa historia da:

Frantziako historia erabiltzea, eta ez, Frantziaren historia. Biak aukerako izan daitezkeen

arren, ez dute gauza bera adierazten. Ohikoena da, hala ere, Frantziak izan duen historiaz

aritzea (alegia, Frantzia historiaren subjektua izatea), eta halakoetan, Frantziaren historia

behar genuke, gehienetan leku-genitiboa erabiltzen den arren (Googlen: "Frantziako

historian", 69; "Frantziaren historian", 31).

Nork: Block.2009/12/12 09:30:13.059 GMT+1

Etiketak: genitiboak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/12/05 22:00:18.782 GMT+1

Paragrafoak oihalean

Idazkera hasieratik beretik lotua egon da pinturari. Errepara diezaiogun txinatar poesia

klasikoari (Du Fu, Li Bai...). Ideogramazko errenkada eta zutabe simetrikoak ziren olerki

haiek, oreka estetikoan eta irudien lirikan hein berean funtsatuak. Gaur egunera arte iraun du

kaligrafiaren arteak Asiako sortaldean, gogoak askatzeko bide gisa.

Sarritan ahazten dugu idatziaren estetikotasun hori; edo, onenean ere, estakuru gisa erabiltzen

da, arrazoibide bihurriak hauspotzeko (hitz-elkartuetako marratxoen auzian, esaterako). Hala

ere, komeni da lantzean behin gogoratzea testu idatziak, aurrenik eta behin, begietatik sartzen

direla, ez belarrietatik.

Har dezagun orri izkiriatu bat, eta altxa dezagun eskuak uzten digun bezain urrun. Letrak

lausotzen dira; esaldiak batzen; puntuazio-markak aienatzen. Testuaren orbana agertzen zaigu,

horrenbestez; testuaren "inpresioa".

Paragrafoek zulatzen duten orriaren zurian itxuratzen da testuaren egitura. Ingelesek esaten

dute paragrafoak ongi atonduz gero esaldiak berez egokitzen direla. Paragrafoen margolari

iaioak lan erdiak eginak dituzke testugintzan.

Utz ditzagun, gesu batez, oihal eta pinturak. Arruntean itauntzen da zenbatekoa izan behar

lukeen paragrafo bakoitzak, argazkilari hasiberrientzako harako gomendio hura gomutan,

Page 150: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

menturaz (zeruak erretratuaren laurdena hartu behar du). Batzuk itaunari erantzuten ere

ahalegindu dira: hiru-lau esaldiko paragrafoak ei dira ohikoenak (zenbat lerrotakoak dira

esaldiak, ordea?).

Oreka da ikasbide behinena paragrafoak margotzean. Luzera bertsuko paragrafoak tartekatuz

gero, alde batetik, testua harmonia betekoa izaten da, neurritsua eta neurrizkoa, eta, beste alde

batetik, kontraste-jokoari bide ematen zaio: paragrafo laburrak nabarmendu egiten dira, letra

larriz idatzita baleude bezala kasik, beste orbanen artean.

Hori da ohiko legea. Hala ere, badira zuriune zabaleko margolanak eta, horien ondoan, ezin

konta ahala irudi gainazpikatuz beterik daudenak. Paragrafoekin beste horrenbeste gertatzen

da: badira hamaika orrialdekoak nahiz hiru hitzekoak. Idazlariak jakin behar luke, nolanahi

ere, hiru orrialdeko paragrafo batek, "triptiko" batek (liburuek plano bat baino gehiago

baitute), ez diola aukerarik emango irakurle saiatuari irakurraldia aise eteteko, eta harekin

errukitu behar luke.

Esan beharrik ez dago paragrafoak hertsiki lotuak daudela informazioaren antolaerari. Haien

barne-egituraz ere mintza gintezke (ereduzko aurkezpen-garapen-ondorio ezagunaz). Beste

upa bateko sagardoa da hori, ostera. Gaur, "atelierreko pintzelkadak" baizik ez dira entzungo

idazkolan.

Nork: Block.2009/12/05 22:00:18.782 GMT+1

Etiketak: estetika pintura paragrafoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/04 21:01:00.555 GMT+1

Berreraikitzea

Joanak dira etxe aitzin-xuri bat genuen garaiak; edo, ez gaitezen halako erostariak izan, etxe

aitzin-xuri gutxi dira gurean.

Harrizko pareta erdi urratuak jasotzen ahalegindu beharra fortunatu zaigu, baina ez gara

horregatik antsika hasiko.

Jesus Mari Makazaga lankidearen tesi-irakurketan izan nintzen duela egun batzuk (Elgoibarko

behialako berbeta bildu du Makazagak, entziklopedisten neurriko lan zoragarri batean), eta,

handik ateratakoan, pentsamendu horiek piztu zitzaizkidan ganberako xokoan, batere lehen-

minik gabe.

Hitz egina nago horretaz ere lehendik, baina gaur kontzeptu bat proposatu nahi dizuet:

berreraikitzea.

Har genitzake esku-eskurako adibideak: alokutiboa (hitanoa), adierazmoldeak, esaundak...

Haizu litzateke, baina errazegia ere bai. Hitz egin dezagun sorkuntzaz, bada.

Nola ageri da kaleko hizkera euskal liburu edo hedabideetan? Hor dugu "Goenkale", kaleko

hizkera berreraiki estilizatuaren eredu. Hor ditugu hamaikatxo liburu, idazleen kolkoko

berreraikuntzetatik sortuak (Epalzaren Rock´n´roll bikaina, esaterako).

Page 151: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Testugileak (testularia besterik da), plano zaharrak hartu, eta moldatu egiten du etxe berria,

alajaina hemendik eta mila deabru han. Paleoarkitektura al da? Idazle diakroniko-

sinkronikoak al dira gureak?

Baten batek esan lezake hori hizkuntza txikien patua dela, baina nik ez dakit hala den. Beste

batek erants lezake hizkuntza guztietan txairotu edo edertu egiten direla solasak literatura

egitean, eta nik arrapostuko nioke ez dela hainbesteko koskarik izaten auzoan.

Kezka bakarra dut: eroria berriro jasotzen ari denari bururatuko balitzaio txinatar estiloko

teilatu-hegal ezpondadun bat egitea? Hainbeste ele-ederkeriarik gabe galdetuta: zenbateraino

mugatzen digu antzinako planoak sormena?

Literatura-kritikariak sutan jartzen dira baten batek esaten duenean liburu batek euskara

ederra duela. Ez bat, ez bi, beren lagunarte ilustratutik baztertzen dute. Denena ez al da ona?

Ez dut uste bekatu larria denik idazleren baten hizkuntzaz gozatzea (beste osagarririk ere

beharko du liburuak, jakina).

Segituko dugu harriak bilatzen, hau hemen bestea han, ezin baitugu bat bera ere alferrik

galdu. Inon zulorik badago, harri ondo landuak gertatuko ditugu harako.

Ederki mimetizatzen dira neovasco estiloko etxe-txalet batzuk (ez, denak) bazterretan,

antzinako etxe zaharberrituetatik ez bereizteko moldean. Makazagak harri pilo galanta utzi

digu, zuloak estaltzen jarraitzeko aldi batez. Hona, erakusgarri gisa, Jesus Marik jasotako

eufemismo koxkor bi (horietaz aritu baikara berriki):

Lanak aurretik ein dittualako ezkondu biha da Joxe.

Beteta laga jok nobixia.

Badakizue: "Oingo denporan, lehengo lez, horma-zuloak karakolez".

Nork: Block.2009/12/04 21:01:00.555 GMT+1

Etiketak: makazaga berreraikitzea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/29 13:00:51.188 GMT+1

Egiletza eta sorkuntza

Itzulpengintzari eta sorkuntzari buruzko artikulu interesgarri bat plazaratu du Quaderns:

revista de traducció aldizkariak azken zenbakian: Pere Comellas irakaslearen "Traducció i

creació: les perspectives de Kundera i Borges".

Artikulugileak, besteak beste, Kunderaren Les testaments trahis arakatzen du, hark

itzulpengintzari buruz duen iritziari antzemateko. Txekiar idazlea, beti bezala, mesfidati ageri

zaigu itzultzaileen egitekoaren aurrean.

Aspalditik itzultzaileekin izan dudan harremana: itxuraldatzen badute zure lana, ez da inoiz

izaten txikikerietan, funtsezkoan baizik. Ez da burugabekeria: berritasun horretan (forma

berrian, estilo berrian edo ikusmolde berrietan) datza artelanaren funtsa.

[...]

Page 152: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Beren sormena (nahita edo nahi gabe) erantsi nahi diote testuari [...] "egilea" idatzi, eta

itzultzaileak "idazlea" emango du; "bertsoa" diozunean, "poesia" idatziko du itzultzaileak...

Oso ezagunak izan dira Kunderak itzultzaileekin izan dituen iskanbilak. Neurri batean,

horregatik erabaki zuen frantsesez idaztea, sehaskako hizkuntza albo batera utzita.

Kunderak oso argi bereizten ditu idazlearen eta itzultzailearen eskumenak: idazleak sortzen

du; itzultzaileak, garraiatzen. Haren irudiko, zilegi da idazle batek beste idazle baten lanen

bariazioak egitea (musikaren analogiaz), baina ez egokitzapenak. Ikuspegi esentzialista da.

Beste muturrean Borges dugu (gogoan izan "Pierre Menard, Kixotearen egile" ipuina),

egilearen autoritatea kolokan jartzen baitu. Itzulpena beste literatura-genero bat da: denak

berridazketak dira (ikuspegi antiesentzialista). Originala idaztean idazlea ez da hutsetik

abiatzen, beste irakurgai batzuetatik baino, eta haiek lehenagoko beste irakurgai batzuetara

ginderamatzakete, ad infinitum (Foucault). Barthes-ek, esaterako, obra eta testua bereizten

ditu: obraren jabea egilea da, baina testua "aitatasunik" gabe irakurtzen da; azken horren

zentzua norabide guztietan sakabanatzen da, eta ez bakarrik hurreko iturritik. Borgesek argiro

esan zuen:

Behin betiko testua erlijioari edo nekeari baino ez dagokio.

Kunderak, jakina, ez ditu onez hartzen iritzi horiek, norbanakoaren akaberaren sintomatzat

baititu; kolektiboa norbanakoen gainetik ezartzen zuen sistema batetik dator Kundera, ez

dezagun ahantz.

Artikuluaren errematea bikaina da:

Egilea, beraz, gihaur gara. Baina ez gu guztiak, gutako bakoitza baizik.

Walter Benjaminen ideiara garamatzate, ezinbestez, burutazio horiek. Zenbaterainoko

garrantzia dute fideltasunak eta literaltasunak?

Gatozen zuzentzailearen lanera. Pere Comellas-ek artikuluan dio sorkuntza-laneko parte-

hartzaile guztiek (idazleak, itzultzaileak, editoreak, zuzentzaileak...) bizkarreratu behar dutela

beren erantzukizuna, sortzaile diren aldetik.

Joserra Etxebarriak, Euklidesen Elementuak liburuaren itzulpenaren zuzenketaz diharduela,

argi uzten du testua ez dela zuzentzailearena: "Zuzentzaileak jakin behar du benetako egilea

nor den, dela jatorrizko testuarena, dela itzulpenarena". Eta eransten du: "Zuzentzaileak

orraztu eta hobetzeko asmoz jokatzen du, baina beti ere kontuan izanik testua

idazleak/itzultzaileak egina dela, eta idazlearen sorkuntza-lana (itzulpena ere sorkuntza-

lantzat harturik) errespetatu behar duela".

Kunderaren iritziarekin bat-bat dator Etxebarria, ezbairik gabe, eta ez du arrazoirik falta hein

batean. Begiruneak gutxienik hiru aldetatik estekatzen du zuzentzailea, itzulpenak zuzentzean:

Originalaren (idazlearen) aldera. Horixe da erreferentzia nagusia, neurri eta ardatz.

Itzultzailearen aldera. Sortzailea da, testua fisikoki egiten duena, irakurgaia ekoizten

duena...

Irakurlearen aldera. Irakurlea ez da arduratzen fideltasun-jolas horretaz, amaierako

emaitzaz baino.

Joan eta etorriko gogoetak dira horiek. Senezen azken zenbakian, kasurako, batzuk kexu ziren

Literatura Unibertsaleko lanak esleitzean originalarekiko fideltasuna aintzat hartzen ez dela-

eta, euskarazko testuari soilik erreparatzen zaiolakoan.

Page 153: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Originalak, bariazioak, egokitzapenak, itzulpenak, testuartekotasuna... amairik gabeko

gogoetagaiak dira. Comellasen artikuluak zurrunbilo, sorgin-haize, horretan sartuko zaituzte

bete-betean.

Nork: Block.2009/11/29 13:00:51.188 GMT+1

Etiketak: egiletza borges kundera testuartekotasuna bariazioak comellas egokitzapenak

itzulpenak originalak etxebarria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/11/07 18:28:15.310 GMT+1

Minotauroa toreatzen

Atzo egunkariarekin batera, faszikulu bat etorri zen, atalka banatzen diren liburu horietako

batena; itxuraz nahiz mamiz, erakargarria. Zuzentzaile denak, haatik, beti zerbait esan beharra

izaten duenez, hango bi paragrafo baliatuko ditugu, azkenaldian erasaten didan susmo bat

baieztatzeko, berriro ere.

Kretan, erregeek gobernatzen zuten, eta horiek jauregietan bizi ziren. Jauregi horiek patio

zentral bat zuten eta zenbait gela: etxebizitzaguneak, gurtzaguneak, lantegiak eta abar.

Uhartea defentsa naturala zenez, jauregi horiek ez zuten harresirik.

Elkarrekiko independente ziren erresuma batzuek osatzen zuten zibilizazio mizenastarra.

Erregeek gobernatzen zuten, eta horiek harresi erraldoiez babesturiko jauregietan bizi

ziren. Hiri nagusiak Mizenas, Tirinto eta Pilos izan ziren.

Hara, minostar eta mizenastar zibilizazioei buruz hitz egiteko modu didaktiko eta argia, baina,

aldi berean, xinple eta mekanikoa.

Testuan errepika (letra lodia eta azpimarrak) da kohesiorako tresna bakarra; demaskeria hutsa,

inondik ere. Horien ondoan, ez dira falta konstruktu xelebre samar batzuk (ezabatuak).

Ahalegindu gaitezen testua pixka batean gozatzen.

Kreta, erregeek gobernatzen zuten beren jauregietatik. Eraikin horiek patio zentral bat zuten

eta zenbait gela: biziguneak, gurtzalekuak, lantegiak eta abar. Uhartea defentsa naturala

zenez, ez zegoen harresien beharrik.

Zibilizazio mizenastarra erresuma independente batzuek osatzen zuten. Kretan bezala,

erregeak ziren agintari, baina jauregiak harresi erraldoiz babesturik zeuden. Mizenas, Tirinto

eta Pilos izan ziren kultura hartako hiri nagusiak.

Errepikak ezerezteko sinonimiara jo dugu. Juntagailuz loturiko esaldien monotonia

«polifonizatu» egin dugu. Hitz-ordena ere egokitu dugu, informazio berri-zaharraren katea

eraz emateko.

Nork: Block.2010/11/07 18:28:15.310 GMT+1

Etiketak: zuzenketa kohesioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/11/02 07:43:11.874 GMT+1

Page 154: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Azukre gazia

Asteburu luze honetan, hasi eta buka irakurri dut Mikel Hz Abaituaren azken liburua, Azukre

xehea, gatz larria. Irakurgai morboso samarra da, pertsonaia-galerian hainbeste ezagun

daudenean; ia ezkutatzeko modukoa.

Jakin nahi nuke zer iritzi duten han aipatzen diren guztiek. Aitor dut kronika sentimental gisa

idatzitako liburu honek ez hotz ez bero utzi nauela, demaseko azalkeriaz kontatuak direlako

gertaerak beharbada. Azken batean, lotsak alde batera utzi ezik (egileak lotsati garbitzat du

bere burua), ez dakit merezi duen horrelako itsasoak urratzen ibiltzea, txepelkeriaren eta

zurikeriaren arriskua sobera handia baita.

Zerbait berri bitxia agertu da gure letretan.

Nork: Block.2010/11/02 07:43:11.874 GMT+1

Etiketak: azukrea_xehea_gatz_larria mikel_hz_abaitua | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2010/10/24 20:46:20.666 GMT+2

0tik 2 urtera

Nonahi eta noiznahi aurki daitezke honelako esaldiak:

Otik 2 urterako etapan haurrek hau edo bestea lantzen dute.

Liburuen izenburuetan ere ez dira falta horrelako orbanak. Okerrekoak dira, hala ere. 0 urtetik

2[ urte]rako etapan behar luke euskaraz.

Zero horren bitxiak nahas gaitzakeela-eta, aton dezagun beste adibide bat.

Seigarren hilabetetik hamargarren hilabetera bitartean dago gozoen patxarana.

Bistan denez, adibide horretan ezin isildu daiteke lehenbiziko hilabete hori.

Seigarrenetik hamargarren hilabetera bitartean dago gozoen patxarana.

Honetara, ordea, ez dago arazorik bat ere:

Seigarren hilabetetik hamargarrenera bitartean dago gozoen patxarana.

Gaztelaniak kontrara jokatzen du, eta hortxe dago, askotan bezala, laprastadaren erruduna,

banana-azala.

De 0 a 2 años...

Del sexto al décimo mes...

Hitzak aurrezteak ez du beti aberasten testua; batzuetan baldar-itxura ematen dio.

Nork: Block.2010/10/24 20:46:20.666 GMT+2

Etiketak: zuzenketak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/20 19:07:49.849 GMT+2

Testu-zuzentzea

Lehengo astelehenean testu-zuzentzeari buruzko mintegi batean izan nintzen Donostian.

EIZIEk antolatu zituen jardunaldiak, eta koordinatzaile-lana egokitu zitzaidan niri.

Page 155: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Kontu asko aipatu ziren han, baina niri Juan Garziaren burutazio bat geratu zait buruaren

zokoan:

Testuak hiru dimentsiokoak izanez gero, esaldiak esferikoak lirateke, aditza erdian dela eta

haren inguruan gainerako osagai guztiak.

Galdegaiaren ingurukoak aletu zituen Juanek, kohesioaren aitzakian; nire ustean, batzuetan

estuegi, baina, hala ere, ezin uka irudiaren balio kontzeptuzkoa.

Nork: Block.2010/10/20 19:07:49.849 GMT+2

Etiketak: mintegia eizie juan_garzia galdegaia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak:

(0)

2010/10/17 20:27:18.659 GMT+2

Itzulpenen ekarriaz, ekarri itzuliaz

Aurten hogei urte bete dira Literatura Unibertsalaren bilduma argitaratzen hasi zirela EIZIE

eta Eusko Jaurlaritza. Horren karietara hitzaldi bat iragan zen lehengo astean Donostian. Beste

zenbait ekimen ere abian jartzekotan da itzultzaileen elkartea: hitzaldiak eskoletan, liburuen

edizio berrituak...

Horiekin guztiekin batera, bildumaren katalogo txiki txit interesgarria atera du EIZIEk,

argitaletxeekin batera. Horren hondarreko orrian, kontrazalean, Anjel Lertxundiren testu

gozagarri horietako bat dugu, gure blog honetarako guztiz egokia. Euskal idazlearen tresnaren

zailtasunez dihardu, jakintsu eta berritsu. Pasartetxo bat:

Praktika literario urriko hizkuntza da nirea, neu ere ez naiz nik nahi nukeen bezain abila, eta

atarramentua da testua ez dabilkidala nik nahi nukeen bezain bizkor eta airoso. Esan nahi

dudana ez zait guztiz arrotz, baina ezta bidaide eroso ere: ez nau eskutik hartzen, ez dugu

guztiz bat egiten. Nik dakidantxoak ez du lortzen nik imajinatutako egoera guzietara

egokituko den fraseologia malgurik; beti topatzen dut jarioari enbarazu egiten dion osagarri

txikiren bat, zailtasun gogaikarri samarren bat. Gehiegi entretenitzen naiz hizkuntza

hegemoniko batean ari den idazle batek erreparatu ere egiten ez dien osagarri txiki

automatizatuen amaraunean.

Chapeau, Andu!

Nork: Block.2010/10/17 20:27:18.659 GMT+2

Etiketak: literatura_unibertsala anjel_lertxundi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak:

(0)

2010/10/09 18:53:00.579 GMT+2

Nabokovek literaturaz

Egunokin Vladimir Nabokoven Lectures on Literature ezaguna irakurtzeari ekin diot.

Urregorrizko liburu horietako bat da; miragarrizkoa, idazlearen puskekin osatua baitago.

Page 156: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Liburu-tankera maisukiro eman zion ohar eta paper anabasari Fredson Bowers editoreak. John

Updike-ren aitzinsolasa bera ere zirraragarria da. Eta, horren guztiaren atzean, Nabokoven

zuhur-hitz desmitifikatzaileak:

Style and structure are the essence of a book; great ideas are hogwash.

Irakurketa gurutzatu horietako batean, G.H. Hardy-ren Matematikari baten apologia (ZIO,

2010) orrikatzen ari nintzela, antzeko gogoeta batekin egin dut topo:

[...] Housman-ek azpimarratzen zuenez, ideiek poesian duten garrantzia puztu egin ohi da:

"Ezin diot neure buruari sinetsarazi badenik ezer ideia poetiko deitzeko modukorik [...] Poesia

ez da esandakoa, baizik eta esandako hori esateko era".

Ideia bera ez al da?

Nork: Block.2010/10/09 18:53:00.579 GMT+2

Etiketak: estiloa nabokov literatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/02 21:05:03.572 GMT+2

Herralde jauna

Jorge Herralde editorearen (argitaratzailearen) Por orden alfabético liburua irakurri dut

egunokin. Zerbait mamitsuagoaren esperantzan lotu nintzaion liburuari, baina, oro har,

iskirimirien eta aurkezpenetako ohiko adierazpen ederren bilduma baizik ez da dena.

Page 157: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Bolaño, Vila-Matas, Wolfe, Tabucchi... Ez da makala Anagramaren katalogoan ageri diren

autoreen kalitatea. Zerbait gehiago espero izatekoa zen, horratik, eta ez, Bartzelonako

behinolako gauche divineko baten dib(in)okeriak.

Hara, esaterako, nolako hitz aspertua erabili zuen JHk Kapuscinski-rekin eta haren

itzultzailearekin:

En aquellos días, en un almuerzo con él y su entusiasta traductora Agata Orzeszek, recuerdo

un tema de conversación: Hungría como creación artificial provocada por los

ultranacionalistas para desmarcarse de Austria, inventan un vastísimo vocabulario artificial,

que los aísla de otros pueblos; Finlandia es el país con mayor índice de suicidios del mundo,

con problemas similares de aislamiento a causa del idioma. (Línea de investigación:

consecuencia de una Euskadi independiente, con euskera como idioma único.)

Mahai baten inguruan, intelektualen maila erakuts lezake solasak. Idatzirik jartzeak, ordea,

sinplekeriaren kontzientzia falta salatzen du horrek.

Guztiarekin ere, printzatxo interesgarri bat edo beste aurki daiteke testuan. Esther Tusquets-ez

ari delarik, kasurako, estilistikari buruzko gogoeta estimagarri hau egiten du Herraldek:

Esther escribe de una forma muy característica, que recuerda un poco al escritor francés y

Premio Nobel Claude Simon, de la época de la Nouveau Roman y que publicó en Lumen en

los años 60. Las frases de Esther son también inacabables y sinuosas, llenas de meandros,

incisos, guiños, paréntesis, oraciones subordinadas y aún más subordinadas. Y aunque

siempren sean, de forma casi milagrosa, sintácticamente correctas, en algún momento le

hemos sugerido algún punto y seguido aquí y allá, para dar un respiro a los lectores menos

aguerridos. Pero eso son pequeñas excepciones, porque es una prosa que, a la par que

elegante, es extraordinariamente eficaz para dar cuenta de las más vibrátiles agitaciones del

corazón humano.

Intelligentsiaren kronikak atsegin dituenak gozatu egingo du liburu honekin. Editorearen

lanera hurreratu nahi duenari, ordea, huts egingo dio.

Idatzi ostekoa: Lagun batek gaztigatu nau Hasier Etxeberriak idatzi zuela, duela urte batzuk,

liburu honen gainean "Alua mundua" blogean. Hark ere begi eman zion lehenbiziko

Page 158: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

pasarteari.

Nork: Block.2010/10/02 21:05:03.572 GMT+2

Etiketak: anagrama herralde | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/09/27 21:02:01.328 GMT+2

Pinker-en sasiadituak

Steven Pinkerren The Language Instinct ezaguna argiratu berri du UPV/EHUk euskaraz, ZIO

bildumaren baitan. Hizkuntza-sena izena jarri diote euskaratzaileek itzulpenari.

Gogoeta jakingarri asko aurkituko du hizkuntzalari denak nahiz ez denak liburuan. Niri,

nolanahi ere, «Hizkuntzaren sasiadituak» atala iruditu zitzaidan mamitsuena, ingelesez

irakurri nuelarik, gure lanbideari hertsiki lotua baitago.

Paragrafo erdi mutildu bat ekarriko dizuet, gogoa kilikatzeko.

[...] Ez zen izan, denboraren hasieran, inongo Ingeles Hizkuntzaren Konstituzio Biltzarrik ere,

ez Aita Fundatzailerik. Ingeles zuzenaren araugileak, aldiz, sare informal bat dira, testu-

zuzentzaileek, hitzen erabileraren iritzi-emaileek, estilo-liburu eta eskuliburuen idazleek,

ingeles-irakasleek, zutabegileek eta adituek osatua. Haien autoritateak, beraiek diotenez,

hizkuntzaren estandarrak garatzearen alde eginiko lanean du jatorria. [...] William Safire-k,

The New York Time Magazinen astean behin argitaratzen den «On Language» («Hizkuntzaz»)

zutabearen egileak, «hizkuntz maventzat» jotzen du bere burua, yiddish hizkuntzan aditua

esan nahi duen hitza erabilita. Bada, horrek etiketa egokia eskaintzen digu talde osoarentzat.

Nork: Block.2010/09/27 21:02:01.328 GMT+2

Etiketak: bibliografia pinker | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/09/22 20:49:11.381 GMT+2

Ismoak

Aste honetan berriz tupust egin dut ismoekin; tercermundismoarekin, hain zuzen. Ezkerreko

mugimendu batzuen joerari erreferentzia egiten dio hitzak, eta arrunt erabili izan da auzo-

erdaretan, bederen. Hirugarrenmundutarrismo proposatu nion zuzentzaileari, eta hark onetsi.

Jabetuta nago konstruktuaren bitxiaz, baina zer egin zitekeen bestela? Sozialismoa eta

komunismoa osorik hartuak ditugu, nahiz idazle xuri batzuek baltzakeria eta gizartekeria ere

aldeztu zituzten.

Arte-abangoardietako ismo guztiak osorik hartuak ditugu maileguan: futurismo, dadaismo,

puntillismo... Inor ez da ausartu etorkizunismo egiten, ordea.

Batzuetan, gainera, gaztelania eta frantsesa ez datoz bat: desarrollismo/développementism.

Zer egin halakoetan? Hormak beterik daude desarrollismo txikitzailearen aurkako pintaketaz

Hegoaldean, baina Iparraldeko hormetako tinduek zer diote? Garapenismoa zer dateke? Larru

beltz eta begi urdineko mestizo bat, ez besterik?

Page 159: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Ez dakit, bada, nire Heren Mundu huntarik.

Nork: Block.2010/09/22 20:49:11.381 GMT+2

Etiketak: lexikoa ismo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/09/15 19:07:13.450 GMT+2

Argitaletxeen parodia

Volgako zirgariek ere erreparatu diote argitaletxe batzuen hutsegiteen gatz-ozpinduari parodia

honetan.

Nork: Block.2010/09/15 19:07:13.450 GMT+2

Etiketak: argitaletxeak zuzenketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Hurrengoak

2010/12/27 19:06:08.691 GMT+1

Urte berriari bertso berriak

Negu honek laurogeita hemezortzi egun izango ei ditu.

Kontuak aterata, badirudi hiru-lau egun ostu dizkigula

astronomiak, lurraren jira eroak edo europar burokraziak.

Ez dezazuela egun bakar bat ere falta izan

datorren urtean.

Ez dezazuela egun bakar bat ere sobera izan

datorren urtean.

Datorren urtea urtero berritzea irrika dezazuela

datorren urtearen amaieran.

Nork: Block.2010/12/27 19:06:08.691 GMT+1

Etiketak: urte_berria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/12/20 20:20:52.816 GMT+1

Uraz haraindi

Joseba Sarrionandiaren azken liburua irakurtzen ari nintzela, sareko biltegi miresgarri baten

berri jakin dut: Urazandi digital.

Izan liteke sortu zenean haren berri irakurri izana, baina, nolanahi ere, erabat ahaztua izango

nuen, ezusteko ederra izan baita niretzat. Hara nola aurkezten duten paratzaileek:

Urazandi Digitala proiektua Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren

ekimena da eta Amerikako herrialdeetan XIX. mendeaz geroztik agertutako aldizkako euskal

Page 160: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

argitalpenen digitalizazioaren erronkari heltzea du helburu. Jatorrizko aleak hamaika

liburutegi eta artxibotan barrena sakabanatuta daudenez, eta kontuan hartuta bilduma horiek,

kasu askotan, ez daudela osatuta, argitalpen bakoitzean kaleratutako zenbaki guzti-guztiak

bildu nahi ditugu.

Denetariko agerkariak dira: batzuk ongintza hutsezkoak (hileta-zerbitzuak, aseguruak...),

beste batzuk kulturazkoak (Euzko Gogoa ezin ahaztuzkoa), kirolezkoak... Niri, ordea,

agerkaritxo batek kilikatu dit begia: Aljeriako gerlan izaniko euskal soldaduen agerkari

xumeak (Eskual Herria izenekoak; aldiz batez, Eskuz izena hartuko zuen). Ez dira makinaz jo

eta multikopistan inprimaturiko trakta batzuk besterik, baina bizitasunez enpo eginak daude.

Ikusiz urte berrian sartzen ari girela, bortuko artzainaren oyhua bezain zorrotz eta azkarrik

deraitzuet guztier urte on ospatzen, osagarri sano batekin, eta hemengo ephea ezin trenkatuz

ari zirezten hoyer, desir deraitzuet Eskual Herrian dauden Andregey baten hautatzia, aignarak

udari buruz moldatzne [sic] duen ohantziaren gisa izan dezazuen gerochago atherbe eta

Jainkoak nahi badu ordari zonbeit etche murruen soleitzeko egoin direnak.

Ezin esan oraingo sasoirako egoki ez datorrenik aipua. Testuen nolakoari antzemateko

adierazgarri da, behintzat. Hegoaldean Aljeriako gerla aski ezezagun zaigun arren, lorratz

handia utzi zuen Iparraldeko belaunaldi oso batean. Han ikusi edo egin zituzten desmasiek

gogorki erasan zieten gazte soldaduei, Vietnamekoak estatubatuar soldaduei nola.

Nork: Block.2010/12/20 20:20:52.816 GMT+1

Etiketak: urazandi eskual_herria testuak aljeria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak:

(0)

2010/12/15 08:29:22.518 GMT+1

Partizipioa ala aditz-izena

Artikulutxo bat argitaratu didate 2tzul blogean:

«Partizipioa ala aditz-izena»

Eskerrik asko Patxi Petrirenari editatze- eta zuzentze-lanagatik. Scribd-eko txokoan ere utzi

dizuet, PDF formatuan (marratxo luzeen partez marratxo txiki bi sartu ditut, bestela Scribd-ek

dokumentu osoa desitxuratzen du eta).

Nork: Block.2010/12/15 08:29:22.518 GMT+1

Etiketak: partizipioa 2tzul aditz_izena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/12/13 18:44:53.225 GMT+1

Sailkapenak

Ranking hitza gora eta behera genbiltzala, bururatu zitzaidan literatura-argitaletxe fidagarrien

zerrenda egin litekeela (edo zuzentzea aintzat hartzen dutenena), Durangoko bihotzerrea

jabaltzeko. Urte amaierak oso emankor dira horrelakoetan, gainera. Nekeza litzateke, hala ere,

zein gorago zein beherago jarri erabakitzea. Orduan, otu zitzaidan Zuzentzailearen Laguna

ziurtagiria ere bana litekeela, baina, horretarako, diru-laguntzak, merchandisinga eta beste

bideratu behar genituzke. Beste aukera bat litzateke, merkeena, blogean zerrendatxo bat

egitea. Urtetako eskarmentuak berez-berez aletuko lidake letania nahi baino laburragoa:

Elkarlanean, Susa, Igela, Txalaparta (ez beti), Alberdania (batez ere lehen), Erein (duela urte

Page 161: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

asko), kito. Askok, ordea, «nabarmenkeria» egotziko lidakete.

Alferrekoa litzateke zerrenda.

Nork: Block.2010/12/13 18:44:53.225 GMT+1

Etiketak: zuzentzailea ranking zuzenketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/12/08 21:32:32.759 GMT+1

Itzultzaileen egoa eta maitasun falta

Erlea aldizkariaren azken alean (Etxepareren nahia betetzen ari da, debile principiumari

fortuna hobea jarraiki baitzaio), itzultzaile batzuei elkarrizketa egin diete galdera baten

estakuruan.

Ohiko erantzunak dira gehienak, baina deigarria da nola horietako bik aipatzen duten egoa,

modu arras desberdinean nire ustean.

Baina noizean behin laztan bat ez dago gaizki, egoak iparra galarazten ez badigu behintzat.

(Fernando Rey)

Siziliara Lampedusaren semearen ondoan hitz egitera joateko gonbidatua izateak ere norbere

izena eta lana atzerriko egunkari batean albiste izateak, zer esanik ez, laguntzen du

itzultzailearen ego apalari hegoak ematen (dena kasualitate baten ondorioa bada ere). (Koldo

Biguri)

Bi ego, bi hitz-jolas.

Maitasuna ments duen itzultzaileari gomendioa: irakur Translating is a Love Affair.

Nork: Block.2010/12/08 21:32:32.759 GMT+1

Etiketak: egoa erlea itzultzailea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/12/01 08:48:47.721 GMT+1

ing eta in

Page 162: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Hiztegi Batuan euskarazko hitzak ageri dira, gure ondarekoak nahiz geureganatutako

maileguak (Mitxelenaren hitzak erabiliz esateko).

Atzo lagun batek galdetu zidan ea nola behar lukeen: ranking edo rankin edo errankin. Asko

dira ingelesetik azkenaldian sartu zaizkigun -ingdun izenak. Irizpidea, ordea, ez da batere

argia. Akademiaren hitz-zerrendan, kanpin nahiz camping ageri dira; ranking, berriz, bera

aukera bakar.

Gurean, esaterako, marketin egiten dugu, morfemak (batik bat deklinabidea) lotzean arazorik

izan ez dadin. Nola irakurri behar genituzke horiek guztiak? Hiztegi Batuan agertzeak zera

esan nahi du: hitzak guretuak direla, eta, hartara, euskarazko moldeei jarraikiz ebaki

beharrekoak (ez dira etzanez idazten). Beraz, [ŕankinga] esango genuke, eta ez, [ŕankiŋa].

Hala biz, hala behar badu.

Nork: Block.2010/12/01 08:48:47.721 GMT+1

Etiketak: maileguak hiztegi_batua | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2010/11/26 07:18:13.762 GMT+1

Errautsak

Atzo Errautsak antzerki-lana ikusten izan nintzen Zornotzan. Aspaldian ez dut ikusi halako

antzerki-lan zorrotzik. Barretan egin nuen, gainera!

Utz ditzagun adituentzat antzerki-kritikak. Hizkuntza-txerpolari honi zirraragarriena

begitandu zitzaion zeinen indartsu gertatu zen euskalkien anabasa hura, inongo herritakoa ez

dena, pertsonaia guztiak herrikide izan arren: Manex Fuchs-ek zubereraz, Urko Fuches-ek

baxenafarreraz, Ander Lipusek Markinako euskaraz... Gaztelania, frantsesa eta ingelesa

gainazpikaturik... Arrautzazko muleta, tortilla frantsesa... Oro nahaste. Eta irudipena, batuaz

egiten zuen aktore bakarrak ez zuela neholaz ere halako indarrik erdietsi.

Page 163: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Ahal baduzue, ikus ezazue. Ezin baduzue ere, ikus ezazue, 1970eko urteetan jaioak bazarete:

gure jenerazionearen tobera duk sustut; halakoak gütük.

Nork: Block.2010/11/26 07:18:13.762 GMT+1

Etiketak: le_petit_théâtre_du_pain errautsak artedrama euskalkiak antzerkia | Permalink |

Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/11/21 20:31:42.621 GMT+1

Itzulpenetako euskaraz

Scribd-eko txokoan utzi dizuet Senezen azken zenbakirako prestaturiko lanttoa.

«Itzulpenetako euskararen ustezko eta egiazko gabeziez»

Nork: Block.2010/11/21 20:31:42.621 GMT+1

Etiketak: senez itzulpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/11/18 22:02:21.828 GMT+1

Liburu irakurterraz eta irakurgaitzak

Ez dakit kazetarien aurrean esaten diren boutade horietako batzuk ez ote diren gaurkoak,

labur beharrez esanak. Hala ere, harrigarria iruditu zait bi ateraldien arteko urruntasun

kosmikoa.

Lagun batek esan dit liburu hau [Darwin geurean] 'amenoa' dela. Aurreko liburuekin izan

nituen kritika batzuk, baina oraingoan gehiagotan agertu dela uste dut eta erraz irakurtzen dela

irakurri dute horietako batean. Ni ez nago liburuak irakurterrazak izatearen alde; bai

ingelesez erabiltzen den 'readable' terminoak adierazten duenaren alde, irakurgarri izatearen

alde, alegia. Badaukat lagunen bat liburua zaila dela esan didana ere, noski. Euskaraz

irakurtzeko ohitura handiegirik ez duen batentzat baliteke liburua erraza ez izatea, nik nire

gustuko euskara erabiltzen baitut, eta hori egin ahal izatea ez da hain erraza, editore batzuekin

gora-beherak izaten baitira. (Kepa Altonaga)

Nire ustez, gaztelanian eta euskaran maila normala daukan edozein irakurlek errazago

ulertuko du euskarazko bertsioa gaztelaniazkoa baino. Azken batean, horixe da

itzulpenaren xedea; irakurleari ulertuko duen hizkuntzan eskaintzea arrotza gertatzen zaion

hizkuntza batean idatzita zegoena. (Joxe Antonio Sarasolak Zelestinaren itzulpenaz)

Nork: Block.2010/11/18 22:02:21.828 GMT+1

Etiketak: sarasola irakurterraz zelestina irakurgaitz altonaga | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2010/11/09 19:17:23.155 GMT+1

Azalpen "kolokatu"agoa

Page 164: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Asteon argitaratzekoa da Senez aldizkariaren 39. zenbakia. Harako, artikulu txiki bat prestatu

nuen (laster Scribd-eko txokoan paratuko dut). Halakoetan beti zalantza egiten dut

zenbateraino den zilegi hizkuntzalaritza «jaso»ko azalbideak erabiltzea, zehatzago izan arren

batzuentzat lausoago baitira.

Artikuluan kolokazioei buruzko azalpen «tekniko» samar bat sartu nuen. Orain, beharbada,

honako hau sartuko nuke, argigarriagoa delakoan. Bego hemen, osagarri.

When two words collocate, the relationship can hold between all or several of their various

forms, combined in any grammatically acceptable order. For example, achieving aims, aims

having been achieved, achievable aims, and the achievement of an aim are all equally

acceptable and typical in English. On the other hand, it is often the case that words will

collocate with other words in some of their forms but not in others. We bend rules in English

but are unlikely to describe rules as unbendable. Instead, we usually talk of rules being

inflexible.

It would seem, then, that the patterns of collocation are largely arbitrary and independent of

meaning. This is so both within and across languages. The same degree of mismatch that can

be observed when comparing the collocational patterns of synonyms and near-synonyms

within the same language is evident in the collocation patterning of ‗dictionary

equivalents/near equivalents‗ in two languages.

(Mona Baker: In Other Words: Coursebook on Translation, Londres, Routledge, 1992, 48.

or.)

Nork: Block.2010/11/09 19:17:23.155 GMT+1

Etiketak: senez | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

EGArenak

"Ega" entzunda, gutxiri etorriko zaio gogora Nafarroako ibaia, eta askori, EGA azterketa.

Atzo Euskadi Irratia entzuten ari nintzela, etxera bidean, zorioneko azterketaz jardun zuten

arratsaldeko magazinean. Horretarako, Donostiako euskaltegi bateko irakasle batekin

solastatu ziren.

Kazetariak zirtolari galdetu zion ea nola behar duen ingenierok euskaraz. Lehenengotan,

irakaslea galderari izkin egiten ahalegindu zen: horretarako hiztegiak daudela, non bila jakin

beharra dagoela... Azkenean, kazetari tematiari erantzunez, injinari-edo behar lukeela

erantzun zion.

Hurrena, kazetariak zirikatu zuen elkarrizketatua ea Teknologiak ez nau deitzen esapidea

zuzena den, erdarakada den. Irakasle xaloak erantzun zion azkenaldian deitu aditza nor-nori-

nork jokatzen dela.

Page 165: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Itzali egin behar izan nuen irratia, dena lauso ikusten hasia bainintzen.

Nork: Block.2011/02/15 20:54:09.170 GMT+1

Etiketak: ega | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2011/02/01 23:10:59.464 GMT+1

Guardiolarenak

Banku-kutxen publizitatea emankor izaten da zuzenkizun-adibidetan. BBVren iragarkiak

itzuliz hasi nintzen lanbide honetan, duela zenbait urte, eta, beharbada, hortik datorkidake

horien alderako joera.

Etxe ondoko bankuan, Banco Sabadellen, gai-progresioaren bideak azaltzeko adibide ezin

egokiago bat aurkitu nuen atzo. Bartzelonako entrenatzaile Guardiola da mintzo dena:

Zeure buruarekin hala izanda bakarrik izan zaitezke zorrotza besteekin.

Bistan denez, informazio zahar-berrien antolaera okerra du esaldiak: hala horrek aurretiko

erreferentziakide bat behar du, baina ez dago horrelakorik; ondotikoa, bai, ordea (zorrotza).

Konponbidea esku-eskurakoa da:

Zeure buruarekin zorrotza izanda bakarrik izan zaitezke halako(a) besteekin.

Batugaien ordena lebazkoa baita testugintzan.

Nork: Block.2011/02/01 23:10:59.464 GMT+1

Etiketak: gai_progesioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/01/27 21:45:03.978 GMT+1

Arantzazu Royori elkarrizketa. "Pozik nago esperientziarekin"

Aspaldi ez dela, Mohamed Xukriren Ogi hutsa liburuaz aritu ginen plaza honetan. Orain,

berriz, itzulpen-lanera hurreratu nahi genuke, barrendu, itzultzailearen eskutik.

Askorentzat ezagun izango da Arantzazu Royo, EIZIEko bulegoburua den aldetik, baina bada

tenorea haren beste alderdi bat azaleratzeko: hura ere itzultzaile dugu.

Harekin berriketan arituta ohartu gara kezka bizian aritzen dela beharleku horretan, aitzin-

gibel begiratuz, ohartuki irakurriz... Eta, aldi berean, gozatu egiten duela, sufritu beharrean,

lehenbiziko bulkada testu-egarriarekin.

Gaudela isilik, hark hobeto azalduko dizkigu-eta ipi-apa guztiak.

Page 166: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Zergatik Xukri? Nola izan zenuen haren berri?

Marokon nengoela, oporretan, liburu-denda batera joan nintzen irakurtzeko zerbaiten bila.

Banuen Xukriren aditzea, baina ez haren ezer irakurria. Tahar ben Jelloun-en itzulpenarekin

egin nuen topo (Le pain nu), eta halaxe ezagutu nuen. Txundituta geratu nintzen han

kontatzen zenarekin, baina batez ere kontatzeko moduarekin. Xehetasunez betea, soil, xume,

batere apaindurarik gabe, Xukrik bere haurtzaroko eta nerabezaroko ibilerak kontatzen

dizkigu, asko eta asko oso gordinak, baina batere «karga»rik gabe.

Bestalde, arabiera eta itzulpengintza ikasita, biak lantzeko gogoa nuen, eta liburu hau egokia

iruditzen zitzaidan horretarako. Esaldi laburrak ditu, estilo xumea erabiltzen du idazleak;

ezagutzen ditudan hizkuntzetan ere bazegoen, lagungarri…

Argitaletxeak proposatu zizun itzulgaia ala zerorrek aukeratu zenuen?

Banuen harremana lehendik ere Igela argitaletxeko Xabier Olarrarekin. Nire inpresioen berri

eman nion; hark ere ezagutzen zuen liburua, «Egunen batean euskaraz jarriko dut» ere esango

nion (asko sinetsi gabe), hark aintzat hartu, eta poliki-poliki, oso poliki, halako batean jarri

nuen euskaraz.

Lehen literatura-itzulpena duzu hau. Nolakoa izan da prozesua: uste bezalakoa ala

bestelakoa?

Luzea izan da prozesua, baina ez itzulpenagatik beragatik bakarrik. Ariketa moduan hasi

nintzen, eta luze joan zen liburua itzultzeko erabaki sendoa hartzerako. Ezin, ordea, nahi beste

denbora eskaini, eta oso tarteka egiten nituen saioak. Hala, neure buruari epea jarri

(argitaletxeak hura ere onartu zuen, eta oso eskertzekoa da hori), lantokian baimena eskatu,

eta joan den udan hiru hilabete horretara jarrita eman nituen, oso gustura.

Page 167: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Asko entzuna naiz itzulpengintzaren inguruan, EIZIEn, baina gutxi itzuli dut neuk, eta

langintza horretan neure burua ezagutzea izan dut. Bi kontu etortzen zaizkit behin eta berriro,

nagusiki: batetik pazientzia hitza –behar-beharrezkoa langintza honetan–, eta, bestetik,

«testuan nagoen ala ez» sumatzea, bai itzultzen ari naizela, bai ondoren emaitza irakurrita.

Horiez gainera, testuarekiko harremana ere etortzen zait: «deitu» egiten zidala (ez egunero,

noski). Eta zein aberasgarria den itzultzeko egin behar dugun irakurketa: hitzaren, esaldiaren,

testuaren inguruan gauza asko dago, eta horiek deskubritzen laguntzen du itzulpenak,

euskarazko baliokidearen bila gabiltzala. Jakina, bilaketa horretan gustura aritzeko, aurrean

dugun testua (eta horrek iradokitzen edo esaten diguna) erakargarri gertatuz gero, orduan

nekea askoz arinagoa gertatzen da. «Nire tamaina»ko testu bat aukeratu nuen hasteko, eta

horrek ere lagundu dit, noski. Era guztietako zalantzen aurrean, banuen horiek norekin

konpartitu, laguntza handia izan dut bidean, eta ez nolanahikoa.

Bada, azkenik, hamaika aldiz entzuna dudan esaldi bat: «Ez da sekula amaitzen». Eta hori ere

ikusi dut liburu honekin, norberak jarri behar diola amaiera. Eta hor bai, pazientzia kolokan

jartzen zait niri. Beste bat (hau ere ez da, ba, amaitzen): «Hobe ez kontatzea zenbat ordu egin

ditugun lan horretan, itzulpena baldin badugu ogibide, depresioak jotzea nahi ez badugu».

Alegia, best-selerrak itzuli, edo jai. Eta, euskaraz, best-sellerrak itzulita ere, nahiko lan.

Zuzenketaren prozesua ere ikasbide izan dut, didaktikoa izan delako, batez ere. Ez nekien zer

zen liburu oso bat itzultzea (hau ez da luzea); beraz, arrastorik ere ez zer zen liburu oso bat

zuzentzea. Liburuaren aurkezpenean esandakoa ekarri behar dut hona: «EIZIE elkartean asko

hitz egiten dugu itzultzaileez; ez hainbeste interpreteez, eta are gutxiago zuzentzaileez. Horri

dagokionez ere, liburu honekin egiaztatu ahal izan dut «kanpoko begi»en garrantzia.

Hizkuntzari dagozkion kontuak zuzentzeaz gainera, ihes egin digun edo adierazten asmatu ez

dugun hori ikusarazten diguten begi horiena».

Itzulpenaren aitzakian, Tanger eta Tetuan ere ezagutu nituen, liburukoak han gertatzen dira

eta. Liburuan agertzen diren lekuetara joan nintzen: Tangerren, mapa eskuan; Tetuanen,

berriz, bisita gidatua izan nuen hango lagun baten eskutik.

Arabieratik euskarara zuzenean egindako lehenbiziko itzulpena da hau. Jakina denez,

Bowles-en itzulpenak sona handia eman zion egileari mundu anglosaxoian. Erabili al

duzu beste itzulpenik jatorrizkoaren ondoan? Nolakoak dira itzulpen horiek

euskarazkoaren aldean?

Liburu honek, arabieraz baino lehen, beste hiru hizkuntzatan ikusi zuen argia, eta, oinarria,

beraz –jatorrizkoa–, eskuizkribu bat izan zen, ez argitalpen bat. Lehenengo, ingelesez agertu

zen (Paul Bowles, 1973), gero frantsesez (Tahar Ben Jelloun, 1980), gero gaztelaniaz

(Abdellah Djibilou, 1982ko urtarrilean)… Xukrik idatzi zuenetik 10 urtera argitaratu omen

zen lehen aldiz arabieraz (1982ko maiatzean, edizioa berak ordainduta). Handik urtebetera

zentsurak bahitu zuen, ordea, eta 2000. urtera arte ez zuen argia ikusi berriro.

Page 168: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nik hiru itzulpen horiek erabili ditut arabierazkoaren ondoan, eta tarteka katalanezkoa ere bai.

Gaztelaniazkoaren ondotik ibili naiz gehien, hori baita, nire ustez, jatorrizkotik hurbilen

dagoena. Nik erabili dudan edizioa 2000. urtekoa da, Al Saqi argitaletxearena.

Bowlesek Xukrirekin batera itzuli zuen liburua, gaztelania edo marokoar dialektoa erabiliz

zubi-hizkuntza gisa. Tahar Ben Jelloun-ek eta Djibilou-k erabili zituzten jatorrizko testuen

berri ez dut, baina hirurak dira desberdinak. Katalanez, 1983ko argitalpenetik itzulia dela

esaten du Isaïes Minetto itzultzaileak hitzaurrean (katalanez, 1990ean argitaratu zen).

Bada artikulu bat Meta itzulpen-aldizkarian, frantsesezko eta ingelesezko bertsioak

konparatzen dituena: ―Shifting voices: A comparison of two novelists‘ translations of a third‖.

Honela dio laburpenean:

[…] The comparison reveals many contrasts. The English version favours a

fragmentary, often disjointed style, with simple everyday vocabulary and frequent

repetition, while the French version uses more sophisticated syntax and more

specialised and varied lexis. There are also differences in content; the English version

often remains more implicit than the French and yet provides more horrific details, and

it frequently opts for foreignization where the French features the strategy of

domestication. It is suggested that these contrasts reflect the ways in which the

novelists‘ own voices have influenced the way in which they express the voice of

Choukri.

Bowlesek berrogeita hamar urte inguru egin zituen Marokon, eta hurbilekoak egingo

zitzaizkion hainbat eta hainbat kultura-hitz eta -esamolde. Horietako asko ez zituen itzuli, eta

hasierako glosarioan ere ez dira azaltzen. Ingelesezko itzulpenean, esaldi laburrak azaltzen

dira, estilo aldetik ez da batere «landua». Tahar ben Jelloun, berriz, marokoarra da, eta

frantsesez idazten du. Beste aldera jotzen du hark: mendeko esaldi asko, eta kaleko hizkerari

dagokionez, ez hainbeste. (Xukriren bigarren liburuaren frantses itzultzaileak jargoia

erabiltzen du barra-barra). Edonola ere, hizkuntzaren beraren ezaugarriak kontuan hartzekoak

dira: frantsesez mendeko esaldi gehiago erabiltzen da ingelesez baino.

Itzultzaileen esku-hartzea nabarmen samarra iruditu zait, dena dela: batak erantsi, besteak

kendu... bakoitzaren irakurketaren eta idazmoldearen arabera. Kasu batzuetan, Xukrik ematen

ez dituen azalpen batzuk ere badira; gehitxo, nire iritzirako, frantsesezkoan batez ere.

Esan bezala, jatorrizkotik (?) hurbilen gaztelaniazkoa iruditu zait (katalana oso gutxitan

kontsultatu dut). Frantsesaren aldean, Xukrik idatzitakoak «lañoki»ago, «zuzen»ago eman

dituela iruditu zait.

Itzulpen horien jatorrizkoa(k) ezagutzen ez d(it)udanez, ordea, ezin jakin alde nabarmen

batzuk zergatik gertatu diren: jatorrizkoa ez delako testu bera, edo itzultzaileen erabakien

ondorioz. Bukaerako atalen banaketa ere ez dator bat bertsio horietan.

Page 169: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Euskarazkoan, ez dut neuk aztertuko neure esku-hartzea, noski, baina irudipena dut

arabieratik zuzenean itzultzea hobeto zetorkiola euskarazkoari, beste itzulpenen

interferentziarik gabe.

Marokoko hizkuntza-egoera bitxi samarra da guretzat. Marokoko arabiera da

herritarrek kalean erabili ohi duten hizkuntza; arabiera estandarra idatzian baino ez da

erabiltzen ia; horiekin batera, badira zenbait hizkuntza berbere mendialdean eta

hegoaldean (Xukrik berak, riftarra izanik, nerabezarora arte ez zuen ikasi arabieraz).

Nola islatzen da egoera hori liburuan? Zer zailtasun dakarzkio itzultzeari egoera horrek

(batez ere arabieraren dialektalizazioak)?

Euskararen adibidea jarrita, etxeko hizkeraren eta euskara batuaren arteko aldea litzateke,

baina nabarmenagoa han. Haiek estandarrean hitz egiteko, guk batuan hitz egiteko baino

ahalegin handiagoa egin behar dute, oro har. Ulertzen dute, noski, baina zailagoa da,

artifizialagoa, hala hitz egitea. Idazterakoan, ordea, guk batuaz bezalaxe estandarrean haiek,

eta elkarrizketak dira, ezinbestean, arrotzenak. Arabiera ikasten gabiltzanoi ere, arrotz

gertatzen zaigu kafe bat estandarrean eskatzea, esate baterako, behin bertako esamolde

ohikoenak ikasita. Dialektoek, bestalde, ez dute batere prestigiorik.

Liburura etorriz: hasiera-hasieran, amak semeari Rifeko hizkeraz egiten dio, bereberez, eta

hala idazten du Xukrik, baina perpausak estandarrean ematen ditu gero, parentesi artean.

Lehen orrialdeetan egiten du hori, baina gero ez dio eusten. Estandarrean ari da denbora

guztian, eta, halako batean, dialektoz ematen ditu elkarrizketa batzuk, egoera eta giro jakin

batean. Parentesi gabe datoz horiek, baina ezagutzen nituen hitz batzuk, eta harrapatzen ez

nituenekin beste itzulpenek eta lagunek lagundu zidaten. Ez nuen ikusten zergatik eman zuen

hor dialektoz, eta hor bakarrik; izan ere, pasarte horretako giroa eta pertsonaiak sarri agertzen

dira liburuan, eta dialektoz ere eman zitzakeen. Beste itzulpenetan nolabait bereizi zuten

begiratu nuen, ez da halakorik agertzen, eta, hala, nik ez nuen bereizketarik egin euskaraz.

Hizkuntzen arteko aldeak zenbait behaztopa-harri ezartzen dizkio itzultzaileari bidean,

dela prosak berak, dela lexikoak, dela genero-marken ezak… Nolako zailtasunak ditu

arabierak euskal itzultzailearentzat gure auzo-erdarek ez dituztenak?

Ez dut horretan pentsatu. Batetik, ez nintzen ausartuko liburua itzultzera, beste itzulpenak

eskura izan ez banitu, edo itzulpenik ezean, arabieraz ederki dakien inoren laguntza gabe.

Bestetik, ez dakit hizkuntzarena den arazoa. Beharbada, gure auzo-erdaren aldean, kultura,

gizarte, bizimolde eta ikusmolde urrunagoak izateak dakar «zailtasun» handiagoa. Testua

ulertu, geure egin, eta euskaraz jartzea da lana; iradoki eta esan dizkigunak ematen asmatzea.

Intuizioz egin dut itzulpena, ez dut izan sentipenik tonua, erritmoa eta horrelakoak zaintzen

ibili naizenik; ez behintzat itzultzen ari nintzela. Berriro irakurrita, batzuetan neuk sumatzen

nuen distantzia falta, edo kolorerik eza edo... egunaren eta neure gaitasunaren arabera. Eta,

lehen ere aipatu dut, zuzenketa-lanarekin oso eskertuta nago. Nik ikusi ez ditudanak ikusi,

zuzenketak eta testua hobetzeko iradokizunak jaso… horiekin guztiekin asko ikasi dut, eta

testuak ere irabazi du, jakina.

Page 170: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Zertan da zehazki intuizio hori?

Arian-arian etortzen zaidana ematea; senez, belarriz… «kalkulatu gabe»; erregistro, tonu edo

doinu jakin bat bilatu gabe aritzea, hasiera batean behintzat. Ez naizela jabetu, alegia. Dena

dela, testuan gaudenean, hala bagaude, denok ari gara intuizioz, ezta? Zuzenketa-prozesuan,

berriz, asko ikusi eta ikasi dut: hor bai, hor dator bateratzea, hobetzea, doitzea, koherente

jokatzea, erabakiak hartzea eta erabaki horiek defenditzeko gauza izatea…

Pozik emaitzarekin?

Bai. Eta emaitzarekin baino gehiago, esperientziarekin.

Ba al duzu etorkizunerako itzulpen-proiekturik?

Ez, baina gustatuko litzaidake beste zerbaiti heltzea. Presarik gabe.

Nork: Block.2011/01/27 21:45:03.978 GMT+1

Etiketak: arantzazu_royo xukri | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/01/25 22:16:00.985 GMT+1

Interpreteak itxarongelan

Bartzelonan izan gara lau egunez, besteak beste semearen oftalmologoari bisita egiten. Eta

ustekabean han ere interpreteekin egin dugu topo.

Klinikako itxarongelan, bazter batean, baziren arabiar itxurako lau lagun. Horietako bat ikusia

nuen lehendik, Bartzelonarako aurreko bidaian haren ondoan kafea hartuta baikeunden.

Astelehen arte ez dut jakin, haatik, nola duen izena; eta, jakin ere, nahiko modu xelebrean

jakin dut, gainera.

Solasean bizi-bizi ari ziren interpretea eta ondoko gizonkote bizarduna. Halako batean,

gizonak galdetu zion zerbait; "komuna non dagoen" pentsatu nuen neure artean, hara hartu

baitzuen bizardunak. Handik gutxira ohartu nintzenez, ordea, oker nengoen.

Semea jende guztiari "hola"ka ari zitzaiola, hara non entzuten den harrabots halako bat:

"¡Pero, aquí, y sin zapatos! ¡Por favor, no!". Lehengo gizonkotea zen, bi eskuak erakusten ari

zitzaiola erizainari ahurrak gorantz zituela otoitzean ari zela adieraziz. Erizainak baretu gabe

segitzen zuen, ordea. Eta, orduan, gizonkoteak hots egin zion gure interpreteari ume-

irribarrez: "Ali!". Alik, ez bat ez bi, eskutik oratu zion gizonari, eta nora edo hara eraman

zuen, otoitz egin zezan bakean.

Horretan, andre-gizon batzuk agertu ziren aretoan. Gizona gorra zen, eta ondoan zeinu-

hizkuntzako interpretea zuen. Andrearen aldamenean beste neska bat jesarri zen, hura

frantseserako interpretea. Haiek ere berriketan ari ziren, patxada ederrean.

Page 171: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2011/01/25 22:16:00.985 GMT+1

Etiketak: bartzelona interpreteak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/01/20 22:05:57.106 GMT+1

EIZIEri esker onez

Laster izango da EIZIEren urteko biltzarra, eta duela bi urtekoan hartutako kargua uzteko

tenorea etorriko da (kargua, ez kidetza).

Asko ikasi dut jardun horretan, eta ohartu naiz bazkideek gobernaturiko elkarte batean

aritzeak nola aireberritzen dion norberari ganbera.

Osasungarri da, benetan, egiteko bertsuan gogotsu ari direnen arrimuan aritzea.

Ez dezagula afana gal.

Eskerrik asko bihotzez.

Nork: Block.2011/01/20 22:05:57.106 GMT+1

Etiketak: eizie | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2011/01/18 20:58:40.181 GMT+1

Gaxura

Gauza jakina da zeinen errotua dagoen irudizko hizkera kultura-ingurunean. Pamuken adibide

bat ekarri genuen hona, horren erakusgarri.

Egunotan Itxaro Bordak ale preziatu bat utzi digu bere eguneroko zutabean:

Labana eskuan oldartu nintzaion: uste duna aurten bizitu ditugun guztiak jasan eta

duintasunez jokatzea dela gizon txarpil horren [Sarkozyren] ele zurien irenstea, gaxura

bailitzan? Biribila da figura: ele zurien zurikeria eta gazuraren zuritasuna; ele zurien eta gazuraren

irenste erraza; ergelen bazkarako ele zuriak, txerri-janerako gazura; ele zurien funsgabetasuna

eta gazuraren esnegabetasuna...

Artzain-kulturaren hondar-aleak, artaldetik aldaratutako postari pixtoletarenean.

Nork: Block.2011/01/18 20:58:40.181 GMT+1

Etiketak: metafora itxaro_borda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/01/13 07:49:22.477 GMT+1

Anaitasuna

Anaitasuna aldizkariko zenbaki guztiak paratu ditu Euskaltzaindiak sarean, denon eskura.

Berebiziko eragina izan zuen aldizkari horrek hizkuntzaren batasuneko aurreneko urteetan.

Han zaildu ziren gaur egun itzal handia duten zenbait euskaralari: Xabier Kintana, Joserra

Page 172: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Etxebarria, Joan Mari Torrealdai...

Hizkuntza estandarraren bilakaerari erreparatzeko altxor paregabea da. Han ikusiko dituzu

Anaitasunakoek zenbait hitzi erantsitako e famatu haiek: ostirale, goilare... Eta aurkituko

dituzu, gisa berean, idaztarauen zerrendak. Hona aletxo bat:

2. Izenordeak:

Batasunerako, ANAITASUNAk izenorde sistema hau proposatzen du, denetarik aberats

eta zehatzena delako:

Nominat Ergat

hau honek honetan honi hauk hauek

hori horrek horretan horri horik horiek

hura hark hartan hari haik haiek

Nork: Block.2011/01/13 07:49:22.477 GMT+1

Etiketak: euskaltzaindia anaitasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/01/06 13:23:54.187 GMT+1

Zein(ak) baitira

Zer jan, hura izan esapidea zabal-zabal dabilkigu garai makrobiotikootan. Testugileak

erantsiko luke: Zer irakurri, hura hazkurri. Eta egia handia da hori ere.

E-book bat izan dut opari Gabonetan; lotsa naiz halakoak aitortzeaz, aski maiseatu baititut

lankideak neure nagusitasun teknologiko iritsi berriarekin (i-podik ez duen bakar honen

ordaina). Hala ere, aukera bikaina izan da klasikoetako testuak tinta-itxurako pantailan

sartzeko eta noranahi eramateko.

Hasia naiz ondorioak igartzen, barren, eguneroko lanean. Hara zer aurkitu dudan zuzentzen

ari naizen itzulpenean:

Kanpoko munduaz dugun oinarrizko ezagutza bost zentzumenen bidez datorkigu:

ikusmena, entzumena, ukimena, usaimena eta dastamena. Our basic konwledge of the external world comes through the five senses: sight, hearing,

touch, smell, and taste.

Makinatxo bat eztabaida eginda nago aposizioetako komunztaduraz. Askoren iritzian haizu

dira halakoak. Niri, ordea, iruditzen zait aposizioak, ahal dela, erreferentziaren ondotxoan

behar lukeela, edo, bestela, kasu-markak erantsi behar liratekeela (ezin izaten da beti, hala

ere).

Orduan, beste aukera bat etorri zait burura, eta horretan zerikusi handia izan du egunotan

Page 173: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Gero berrirakurtzen aritzeak (Italo Calvinok esaten zuen klasikoak beti berrirakurtzen ari

omen garen liburuak direla, eta ez irakurtzen ari garenak). Durundi halako bat entzun dut:

zeinak baitira.

Oniritzi bila corpusera jo dut, eta adibide elemenia begietaratu zait:

Irakazten deraukute badela Eliza bat, emaiten derauskigute haren ezagutzeko bideak eta

seinaleak, erraiten dutela, bat dela, saindua dela, eta munduko kantoin guzietan barraiatua

dela: eta gero emaiten deraukute bereziki aditzera hartan lau ontasun beregaineko edireiten

direla, zeinak baitira Sainduen partaletasuna, bekatuen barkamendua, haragiaren pitstea, eta

sekulako bizitzea. (Pouvreau, Philotea)

Eta tronutik ilkhitzen ziren simistak, eta garrasiak, eta ortziriak; eta tronuaren aitzinean

baziren zazpi argi biztuak, zeinak baitira Jainkoaren zazpi izpirituak. (Duvoisin, Jaun done

Joani apostoluaren Apokalipza)

Lege hau segitu du gure Eskuarak, zeina hanbat mendez mantenatu eta mantenatzen baita,

bere indar propialez entsejatzen delarikan: egundaino izan eztuelarikan gramatikkako, eta

zientzietako laguntzarik, beure zuhurtzia, eta antzea baliatu zaizko, munduko bi etsairik

borthitzenen kontra, zeinak baitira denbora eta indarra, zeren denborak gauza guztiak

sentitugabe emeki emeki, eta eztiro baitaramatza, eta azkenean ezjeusetara ekhartzen

baititu.(Etxeberri Sarakoa, Eskuararen hatsapenak)

Bada, zogeriak dirade haragiaren obrak, zein baitirade, adulterioa, paillardiza, satsutasuna,

insolentia, Idolatria, pozoinkeria, etsaigoak, bekaizteriak, aserretasunak, liskarrak,

dibisioneak, heresiak, inbidiak, giza-erhaitekak, hordikeriak, gormandizak, eta hauk irudiak,

gauza hauk aitzinetik erraiten drauzkizuet, lehen ere erran dudan bezala: ezen halako gauzak

egiten dituztenek Iainkoaren resuma heretaturen eztutela. (Joanes Leizarraga, Testament

berria)

Molde bertsukoak dira egitura guztiak, egoki-egokiak gure testua onbideratzeko. Hurrena,

Axularrek aienatu dizkit zalantza guztiak:

Nork ere nahi baitu bere buruaz kontu onik eman, behar ditu borz zensuak (zein baitira,

ikhustea, dastatzea, enzutea, usnatzea, eta ukitzea) guardiatu eta begiratu. (Axular, Gero)

Modernitate hauek badute onik.

Nork: Block.2011/01/06 13:23:54.187 GMT+1

Etiketak: aposizioak komunztadura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/01/03 19:45:28.268 GMT+1

Paristik natorren...

Atzo, filosofiako itzulpen bat zuzentzen ari nintzela, zer pentsatua eman zidan esaldi batekin

topo egin nuen.

Heriotza-zigorraren bidegabez uste sendoak ditudan norbanakoa naizen aldetik, nire

iritzian inoiz ez litzatekeela onartu behar halakorik.

As an individual with strongly held beliefs about the wrongness of capital punishment I

believe that...

Page 174: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Erlatiboaren komunztadurak durduzarazi ninduen istant batez.

Oker ez banago, inoiz idatzia nago duenetako/dutenetako txandakatze harrigarriaz: Egunero

kafe hutsa gosaltzen duenetako/dutenetako bat naiz. Zentzuak bigarrena agindu arren, ugari

bai ugari dira bestelako adibideak (erdialdeko zenbait hizkeratako neutralizazioa ote den ere:

du > du[e]n; due > duen).

Filosofiako adibidean niri, ordea, beste hau eskatzen zidan belarriak:

Heriotza-zigorraren bidegabez uste sendoak dituen norbanakoa naizen aldetik, nire iritzian

inoiz ez litzatekeela onartu behar halakorik.

Eta orduan gogoratu zitzaidan Oskorriren behialako kanta hura:

Paristik natorren artista bat naiz ni.

Nik beti-beti bestera kantatu dudana:

Paristik datorren artista bat naiz ni.

Alderantzizko adibiderik ere ez da falta, horratik:

Behean sinatzen dudan honek egiaztatzen du halako ikastaroan parte hartu duela.

Beste aukera batzuk ere izan litezke hor, jakina:

Behean sinatzen duen honek egiaztatzen du halako ikastaroan parte hartu duela.

Nik, behean sinatzen duen honek, egiaztatzen dut halako ikastaroan parte hartu duela.

Ba al duzue iritzirik horretaz?

Nork: Block.2011/01/03 19:45:28.268 GMT+1

Etiketak: erlatiboa komunztadurak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

2011/01/02 21:13:33.663 GMT+1

Maghreb

Behin baino sarriagotan ekarri dut autura irakurketa gurutzatuen onura. Anarkiko samarra

izaten naiz halakoetan, baina batzuetan, gura ez dela, bidegurutze harrigarriak aurki daitezke.

Dakizuenez irakurgai bat baino gehiago izaten ditut aldi berean; gehienetan, hiru: bat

euskaraz, beste bat ingelesez eta beste bat gaztelaniaz. Hizkuntza bakoitzak burmuineko zoko

bat pizten duenez (zientzialariei kasu egitera), ez zaizkit gainazpikatzen pertsonaiak edo

kontzeptuak.

Aurten Gabon aldean, ostera, irakurgaiak has eta buka aritu naiz, aspaldiko batez, eta benetan

ibilbide luze (GR) zoragarri bat ibili dut atzamar artean: Erlea aldizkaritik Sarrionandiaren

azken liburura, eta handik Mohammed Xukriren Ogi hutsara.

Page 175: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Erlean, ibilbidearen kartografia ageri zen, besteak beste, Sarrionandiaren eta Xukriren

liburuen pasarteak ageri baitziren. Iurretakoaren liburua Maghrebeko historiari, kulturari,

hizkuntzei eta soziopolitikari buruzko saiakera ilustratu bat da (ilustraturen adiera bietan).

Xukriren liburua bere testuinguruan kontatzen du Sarrionandiaren liburuak: Rif-eko

hizkuntzak; gosetea; Marokoko espainiar eta frantses protektoratuak... Gailurra jotzea lako

sentipen bat izango du irakurleak Xukriren liburua amaitzean: merezi izan du harainoko

bideak.

Aurkikunde asko eginak izango ditu bidean; Arantzazu Royoren itzultzaile-antze bikaina

dastatua izango du lehenengoz, ez nolanahiko lantegian, gainera: arabieratik zuzenean, tarteko

hizkuntzarik ez dela, euskaratutako aurreneko liburua da.

Horra proposamena.

Nork: Block.2011/01/02 21:13:33.663 GMT+1

Etiketak: arantzazu_royo erlea sarrionandia xukri literatura | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2011/03/17 22:49:42.798 GMT+1

Axular (VI): errepikak

Jakina denez, errepikak oso erabiliak dira indargarri modura, batez ere izenondoetan (polit-

polita...). Ordea, beste kategoria batzuekin bakanetan erabiltzen dugu baliabide hori.

Izena + Aditzondo eratorria

Lehenbiziko erremedioa da hartzea goizean gogo eta borondate fin bat,

deliberamendu deliberatu bat, egun hartan iuramenturik ez egiteko, mihiaz kontu

edukitzeko.

Zeren zuk eztuzu behatu behar zeure etsaiaren borondate gaixtora, baiña behatu behar

duzu zeure Iainkoaren borondate borondatetsura.

Eta hala gizonak, bere gizontasunean, ezin duke falta handiagorik, eta ez desohore

desohoragarriagorik (munduak hala ezpadaduka ere) horditzea, adimenduaren

nahastea, eta fama hartan iartzea baiño.

Page 176: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Hark esportzatzen, berotzen eta segurantza segur batekin deusen beldur gabe

ibentzen nau.

Gure lege sainduaren, eta manamenduen karga, arin da, eta are arintkarri da.

Eta haur da ifernuan dagoenak iragaiten duen penarik handiena, eta malenkoniarik,

malenkoniagarriena. Han abariziosa, diruz betherik zegoena, nezesitate handian, munduko beharrik

beharrena baiño beharreanago iarriko da.

Aditzak

Gal ezazue gal, hortik ilkitzeko esperantza.

Aditzondoak

Emozu ur, mintza zakitza emeki eta emero, sua iraungiko da, gaitzerizkoa iabalduko

da.

Kategoria aldaturik

Zeren nola Iaungoikoak gure obra guztiak, kontuan, pisuan, eta neurrian kontatzen,

pisatzen eta neurtzen baititu: hala bere miserikordiaz ere, kontuz, pisuz, eta

neurriz, iustiziaren arauaz usatzen du

Beste batzuetan, berriz, hitz-jolas hutsak eratzeko baliatzen ditu idazleak, edo ordainak

nabarmentzeko.

Hitz-jolasak

Eztuzu pensatzen bentura horrek, benturaz, bentura gaixtoa emanen deratzula?

Egitekoak egitekotan direnean, galdugordean dabiltzanean, orduan edukazu zuk

egundaiño baiño esperantza gehiago.

Ordainak

Akhaba iokoa, zerori akhabatu gabe: utz zuk hura, hark zu utzi gabe.

Eta alegerarik, ustez ezen ihizia sarean zuen, eskatu zeikan suma handi baten, gehiago

bortz ehun ezkuturen baiño: handiari handiki.

Eskarnio egin ustea, gelditu zen eskarniatua.

Nork: Block.2011/03/17 22:49:42.798 GMT+1

Etiketak: errepikak axular | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/03/13 20:32:16.299 GMT+1

Axular (V): hoskidetasunak

Ahaztuxea dugu testuen musikaltasuna, nolako doinua darien hitz segidei, lerroei... Errepikek

Page 177: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

eratu ohi dute ahaire hori, dela fonema berak kateatuz (hoskidetasunak), dela egitura

sintaktikoak paralelizatuz.

Axularrek hoskidetasun polit batzuk utzi zizkigun oroigarri. Batzuk hitz-jolas bakunak dira,

eta beste batzuk, aldiz, partitura konplexuak.

Guztiak dakuski, guztiak dakizki eta guztiak berak bere eskuz, bere ordenamenduaren

arauaz, behar bezala kidatzeintu.

Hain da itsustasun eta itsutasun handia eta iende galduen kontua haur, ezen gure

Salbatzaillea arrenkuratu ezpazen ere bere heriotze penatuaz eta desohorezkoaz, arrenkuratu,

eta sentikortu baitzen bidegabe hunetzaz, erraiten zuela: Supra dorsum meum fabricaverunt

peccatores, prolongaverunt iniquitatem suam (Ps. 128).

Zeren orduan da mena, orduan da mina, orduan da azken adina, eta peril guztien gaiñeko

perila.

San Agustinek eztu konturik egiten aitzineko perseberantziaz eta irauteaz, finera baiño lehen,

edo finean berean, fina finatu gabe finatzen denaz.

[...] hain handia non baldin ifernurik ezpaliz ere, zeren bekhatua bera bere baithan baita hain

itsusi, eta bere buruarentzat penagarri, eta gaztigu, hargatik beragatik ere, behar baikenduke

bekhatu egitetik begiratu.

Nork: Block.2011/03/13 20:32:16.299 GMT+1

Etiketak: hoskidetasuna aliterazioak musikaltasuna axular | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2011/03/09 21:48:27.701 GMT+1

Mugalari eta HausnArt

Lehengo ostiralean Gara egunkariak jakinarazi zuen utziko diola "Mugalari" gehigarria

argitaratzeari. Ohitua nengoen ostiraletan Iñaki Urdanibiarekin, Miren Jaiorekin, Isabel

Etxeberriarekin edo Estibaliz Ezkerrarekin kafea hartzen. Harako literatura-iruzkinak egiten

ere aritu nintzen aldi batez duela zenbait urte.

Pena da.

Gararen oharrak berak aurre hartu nahi izan die kritikei (Excusatio non petita...):

No faltará quien piense que la cultura es siempre la primera pagana de este tipo de situaciones

críticas. Así ha ocurrido, por ejemplo, en muchos de los presupuestos públicos, que no han

dudado en empezar por la producción artística y cultural a la hora de meter la tijera. Lo

mismo ocurre con el mecenazgo, de por sí ya escaso en nuestra tierra, que ha plegado velas en

este momento de crisis.

Ni, hala ere, sinetsita nago beharrezko dugula astero edo hilero kulturaz oro har (eta zehazki)

diharduen agerkari bat, izan paperezkoa, izan digitala.

Itxura eder hutsaleko agerkari koloretsu eta coolak dira hemen zenbat-gura ditugunak;

beharrezko ditugu, ordea, mamizko artikuluak dituztenak, izan itzulpenak, izan jatorriz

Page 178: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

euskarazkoak, enkarguzko lan jostagarri-betegarrietatik haragokoak.

"Mugalari"k bazuen mami horretatik zerbait, poxi bat, eta orain ezta hori ere, Interneteko

biltegi bat agindu diguten arren, lehen-mina arintze aldera.

Beharrik txitean-pitean kultura-agerkari berriak agertzen diren. Egunokin, esaterako, Lapiko

kritikoa kolektiboak bere aldizkaria aurkeztu du: HausnArt, mezenasgoaren bidez banatuko

dena.

Aldizkariak bereziki pentsamendu-gaiak landuko ditu, eta aski espezializatua (akademikoa)

izango omen da. Itxura ederra du lehenbiziko zenbakiaren aurkibideak. Bost ale eskatu ditut

neure inguruan banatzeko. Zorte on!

Nork: Block.2011/03/09 21:48:27.701 GMT+1

Etiketak: hausnart mugalari | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/03/07 19:32:11.386 GMT+1

Axular (IV): eufemismoak

Eufemismotan naroa da Axular, beste ekai askotan bezala. Ohargarri da, gainera, zein

adierazgarri diren horiek garaiko tabuei eta pentsamolde estuei kontu egiteko.

Hona hemen banaka batzuk:

Hil:

Hala daudela denbora guztia iragaiten zaie, eta berak ere iragaiten, finatzen eta

akhatzen dira.

Orai baitakusagu ezen ia adinaren arauz, heriotzeko portura hurbiltzen garela,

hemengoaz egin hurran dugula.

Eta guztiz ere egun batez, enperadore hark, kolerak itsuturik eman baitzuen sentenzia

gaixto bat, eta haren arauaz iende handia, baitzeramaten galtzera, eskiribatu zioen

Mezenas bere adiskideak, eta igorri eskutik eskura, bera iend‘artean urrun egonez,

buthun labur bat erraiten zioela [...]

Ez zaigu arrotz iragan hori, ingelesezko to pass horren oihartzuna baitugu kaskoan.

Hemengoak/hemengoekikoak egin aski hedatua dago egun ere. Eta galdu, berriz,

piztiekin erabilia da Bizkaiko eskualde zabaletan.

Larrua jo:

Page 179: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Oraiño ebastea edo emazte batekin parte izatea, ezta hain miretsteko, zeren hetan

bada zenbait probetxu edo plazer. Baiña iuramentuan ezta probetxurik, eta ez plazerik.

Aita Altunak, Etxepareren harako poema hartaz ari zela, erabiltzen zuen

ezkontekintza datorkit gogora.

Prostituta:

Demostenek aditu zuenean, ema-muthiriaren demanda, ihardetsi zioen, ez uste

bezala:

Txiza edo gernua:

[…] bere senharraz bertzerekin egitekorik izan etzuen emazte baten gernuaz eta ur-

isuriaz garbitu behar zituela bere begiak, eta halatan berehala argituko eta sendatuko

zeitzala.

Eta lehenbizikorik, segur baiño segurago, hartu zuen erreginaren ur-isuria, bere

emaztearena, eta hartzaz midikuek ordenatu zioten bezala, busti zituen begiak, eta

gantzutu.

Mozkorra:

Nahi dena izan kasto, eta alabaiña arnoan zopatua egon, eta asean ibili, halakoa dela,

suari iraungitzeko olio eta orari bere ganik hastantzeko ogi puskaren emaitea bezala

(Climac. cap. 14).

Nork ez daki, bada, zer den zopatua?

Deabrua:

Lehenbizikoa, utzten du bere kreatzaillea: eta bigarrena, hartzen du kreatura […]

Eta hanbatenaz zure indarra eta ahala ere, etsaiari ihardesteko ttipiago eta flakoago.

Nola etsai gaixtoak gure Iainkoari berari, tenploaren gaiñera tentatzera eraman

zuenean, erran baitzioen […]

Joxe Arratibelen ipuinetako etsai zaharra ere hor dugu.

Nork: Block.2011/03/07 19:32:11.386 GMT+1

Etiketak: eufemismoak axular | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/03/02 23:50:01.981 GMT+1

Errentari

Asun Garikanoren Far West-eko Euskal Herria irakurtzen ari naiz egunokin. Irakurgai

benetan interesgarria.

Badu kapitulu bat maiorazkoaren sistemari buruzkoa. Ezagun denez, baserria seme

nagusiarentzat izaten zen antzinako Euskal Herrian, eta gainerako haurrideek bizimodua nola

edo hala atera behar: komentua, apaiztegia, Amerika...

Page 180: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Aitaita zenaren anaiarekin gogoratu ohi naiz halakoetan. Lehengo mendeko hogeiko

hamarkadan hartu zuen Kubarako bidea, eta hantxe dago hezurrak zuritzen tropikoko

eguzkipean.

Osaba zaharra, Pedro, ordea, maiorazkoa zatekeen, etxeduna izan balitz, Eguzkitzatarrak

(Eskizatarrak) errentero baitziren (edo errentari). Gaur egun ia galdua dugu hitz zahar hori

(errentamendu-kontratuetako hizkera zaharkitutik harago), zeren etxea errentan hartua

dutenak, errentari barik, alokairuan dauden biztanleak baitira. Bestaldean, errentistak

zeuden, errentetatik bizi ziren errentatzaileak; besteak beste, Arturo Campión estimatua (hala

ageri da garaiko diputatuen zerrendetan).

Irakurle zorrotza aise ohartuko da termino-mudantzaren kutsu sozialaz. Ez gara petxero,

zergadun baizik; ez gara langile, autonomo edo soldatapeko baizik; ez gara herritar, biztanle

edo egoiliar baizik; ez gara euskaldun, euskal hiztun baizik.

Ez gara elkarganatzen asepsian baizik.

Nork: Block.2011/03/02 23:50:01.981 GMT+1

Etiketak: lexikoa errentari | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/02/28 16:46:26.092 GMT+1

Axular (III): definizioak

Askorentzat ezagun izango da gaurko aipua, baina merezi du, merezi duenez, hona ere

ekartzea. Hara nola definitu zituen Axularrek piramideak:

Piramidea edo Piramideak ziren sepultura suerte batzuk, pilare, harroin, edo thonba laur

kantoinetako gora ailtxatu batzuk, egin ahal zitezkeien gorenak, ondoan zabal eta puntan

mehar.

Definigaia + Izan aditza + Definizioa [orokorretik zehatzera] Altube-eta ez baitziren alferrik iragan mundu honetatik, gaur egun beste molde hau nagusitu

zaigu testuetan (testu txukunetan, aldrebeskeria franko baitago bazterretan):

Piramidea edo Piramideak sepultura suerte batzuk ziren, pilare, harroin, edo thonba laur

kantoinetako gora ailtxatu batzuk, egin ahal zitezkeien gorenak, ondoan zabal eta puntan

mehar.

Definigaia + Definizioa [generikoa] + Izan aditza + Definizioa [xehetasunak]

Askoren aburuz, hobe da karga semantiko nahikoz zamatzea aditzaren ezkerralde hori. Ez da

gomendio ustela, gaur egungo testugintzako joerak ikusirik.

Definizio horrek, orobat, badu beste balio erantsi bat: erlatiboaren ordezko egitura arinak

baliatzea.

Piramideak ziren sepultura suerte batzuk, [...] ailtxatu batzuk [...], ondoan zabal eta puntan

mehar. Anabasa handia dago definizioen arloan, definizio garbiokin batera beste hainbat eratakoak

baitira testuetan. Zorionez, ikertzaileek begi emana diote arloari, eta zenbait lan ontzen ari

dira unibertsitatean.

Page 181: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2011/02/28 16:46:26.092 GMT+1

Etiketak: definizioak axular | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/02/24 21:49:58.723 GMT+1

Axular (II): agintera sintetikoak

Axularrek aginterazko hainbat adizki sintetiko darabiltza, perifrastikoak baino gehiagotan:

ikusi: ikhusazu

jakin: iakizu

eduki: edukazu, euzue

utzi: utzazu, utzkuzu, utzazu, uztak

egin: egizue, egiozue

eman: emazu

begiratu: begirautzue

iguriki: igurikazu

ekarri: ekhartzu

Testuetarako aringarri bikainak lirateke, baturako paradigma osoa bagenu. Ez dezagun ahatz

herri-hizkeretan ere ugari direla halakoak.

Nork: Block.2011/02/24 21:49:58.723 GMT+1

Etiketak: adizki_sintatikoak agintera axular | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/02/23 19:03:30.914 GMT+1

Axular (I): aditz laguntzailearen isiltzea

Duela urte bi, aditz laguntzailearen isiltzeari buruzko artikulu koskor bat idatzi genuen 2tzul

blogerako.

Ondorioetako bat, nagusia, zera izan zen: nekez isiltzen dela aditz laguntzailea, aurretik

laguntzaile bera aipatua ez bada.

Axularrek berretsi digu uste hori:

eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin ibiltzen zen, hekin

solhastatzen, hekin iaten, eta edaten zuen, hekin zuen lakhet. Prosodiak hiru unitate bereiziko lituzke hondarreko perpaus sorta horretan, bakoitza

laguntzaile bati lotua:

eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin [ibiltzen zen, hekin

solhastatzen], [hekin iaten, eta edaten zuen], [hekin zuen lakhet].

Puntuazio egokiak lagunduko liguke irakurtze horretan, gainera:

eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin ibiltzen zen, hekin

solhastatzen; hekin iaten eta edaten zuen; hekin zuen lakhet.

Page 182: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2011/02/23 19:03:30.914 GMT+1

Etiketak: klasikoak aditz_laguntzailea axular | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak:

(0)

2011/02/21 22:20:41.084 GMT+1

Klasikoak ikaskizun

Badira euskal liburu klasikoak irakurtzeko molde asko: hizkuntzaren historia (morfologia,

fonetika-fonologia...), literatura, lexikoa... Testugintzaz, ordea, ez da konturik egiten.

Hemendik aurrera, ahaleginduko gara testuok beste era batera lantzen, gaur egungo

testugilearen ikuspegitik, hain zuzen, gure hizkuntza tresnatu eta zorroztu nahian.

Axular izango dugu lehenengo bidelaguna.

Nork: Block.2011/02/21 22:20:41.084 GMT+1

Etiketak: klasikoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/02/16 20:52:15.402 GMT+1

Axularren bizkaiera

Ezagun denez, Añibarrok bihurtu zuen bizkaierara Axularren Gero ia osorik. Hala ere,

urdazubitarraren testuan ere, gaur egun ia mendebaldean baino ez dabiltzan formak eta

moldeak ageri zaizkigu.

Askotan amorratu egin naiz, entzunda halako hitz edo esamolde bizkaierazkoa dela eta hobe

dela zokoratzea. Hona hemen adibide batzuk, horientzat ikaskizun:

Zeren begira zaude? // Zerbaiten zain egon.

[...] eta gero orai, arratseon, atrapatu zareneon [...] // Artikulu hurbilkaria: hileon,

asteon...

Biluz da: orthuz da: eztu aldatzeko athorrarik, eta ez etzateko oherik: eztaki

othuruntza on baten berririk. // Ortozik.

Eta zertako ibili behar zara seiñalatzeketan, eta bertzeri kargu emanketan? // Oñati

aldeko erabilera: pentsaketan...

[...] eta ifernuko bidean bere burua ibentzen du. // Ibeniren erabilera: ipini.

[...] faltari bai, baiña faltaren iabeari herrarik eta aiherkunderik eduki gabe. //

Edukiren erabilera

Nola gizonak emazteari diadukon amorioa, bere egitez baita, natural, amorio hura

aphur bat hotztuagatik ere, berehala naturalezak berak berotzen du, iraungiagatik,

pitzten du. // Eduki (nor-nori-nork): daukotson

Page 183: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Baiña miretsteko da, nola orai zuk dakizularik, eta esperientzia duzularik, neurri

batetara helduz gero, arnoak iragaiten zaituen, gaitz egiten deratzun, etzaren

guztiarekin ere zenzatzen, eta ez berriz halakatzetik begiratzen. eta bere baithan

haserreturik, galdegin zuen: Quis hic mulierem olet? // Mogel: ardaoak igarota eta

gatx eginda.

Eta hala egun batez bere konpaiñiako bati usaiña aditurik [...] // Usaina asmatu,

aditu, barruntatu.

Baiña zuk, Iainkoa miserikordios dela diozunorrek, aditu behar ditutzu aphur bat

iustiziaren tornuak eta kolpeak ere, hek aditurik, fidantzia erhoak utz ditzatzun

amoreakgatik. // Aditu=ulertu.

Hain da gauza hatsa, likitsa, higuiña eta nardagarria, or baten bere okha eginaren eta

ahotik egotziaren berriz iretsten ikhustea, non baldin Spiritu Sainduak berak usatu

ezpalu konparazino hunez, ezpainintzen ni aiphatzera ere ausartuko. // Hatsa=kiratsa.

Nork: Block.2011/02/16 20:52:15.402 GMT+1

Etiketak: bizkaiera axular | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Ihes betea zilegi balitz

Ihesaren literatura hagitz zabaldua da, denbora eta leku guztietan. Azken asteetan horrelako

liburu bi fortunatu zaizkit, nahi gabe: Uxue Apaolazaren Mea culpa eta Pedro Zarralukiren

Todo eso que tanto nos gusta.

Bitxia da nola itxuratzen den ihes egin nahia biziaroen arabera. Apaolazaren testua gordina

da, haren aurreko liburuaren ildokoa, kaustikoa, independentzia lortzekotan den nerabe

zaharrarena. Kolpekatu egiten gaitu:

[...] badakizue, itsuki fidatzea batzuen zintzotasunarekin, besteen gaiztotasunarekin,

nolabaiteko justizia tenporal batean, patuzkoa, erresistentzia errealitatearen gainetik,

alternatibo ustean Disneyri goleadaz irabaziz; morir de pietik orain vivir, aunque sea de

rodillas chupádosela [sic] lo que puedara igarota nago.

Jainko-jainkosen heriotzatik errautsa lorrinduta onik baizik ez duen idazlea da Apaolaza, obra

ezinbestez autobiografiko honetan, gaztetan usuago izaten baita hala. Zarralukiren liburuan,

berriz, garerdiko krisiaren ondorea da ihesa, Rojas Marcos espainiar psikiatra

estatubatuarraren azalbidea geure eginik "izan nahi genukeena izatea lortuko ez dugun

porrotaren emaitza". Orekatuagoa da, pausatuagoa, Apaolazaren kontzientziaren jario

erogarritik urrun dena. Eta paragrafo zilar hau eskaintzen digu, ulertzaile onentzat.

Mariak esan nahi zidan paradisurik ez dela. Ezer izatekotan, noizbehinkakoa da, batzuetan

jotzen gaituen haize-ufada bat, Potala jauregia bezain eskuraezina den aukera bat, tiroldar

batzuk garagardoa edaten margolan ezain batean. Gainerakoa ahalegina eta kuraia da, engainu

apur bat eta amore ematetik anitz, tarteka gozatzen ikastea eutsi bitartean, zaharkeriak,

kresala, larruzko besaulkitzarrak eta koipe berriz berotua usnatzen hasi bitartean, labanda-urez

blaitzen ikastea usain hori estaltzeko, eta oroitzapenekin bizitzera ohitzea, egin ez zenarekin

Page 184: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

edo gaizki egin zenarekin, ulertu edo onartu ezin den ororekin. Eta, hala ere, uneaz gozatzea.

Horixe da paradisutik hurbilen dena.

Bi idazleek hizkuntzak nola gainazpikatzen dituzten ere azter genezake: Apaolazak gaztelania

tarteka sartzen du, adierazgarritasuna emendatzearren (euskara aski ez balitz bezala);

Zarralukik, berriz, katalana sartzen du, pertsonaien herritartasuna erakustearren, eta tarteka

italiera, hiru hizkuntzen arteko ulergarritasun-maila handiaz baliaturik. Baina horiek beste

ihesaldi batzuk dira.

Nork: Block.2011/04/16 16:15:27.052 GMT+2

Etiketak: uxe_apaolaza zarraluki | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/04/12 19:43:39.312 GMT+2

Kantitatea ez zaio axola

Azkenaldian itzulpen-memoriak libre eskaini dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoak aldundiek.

Opari bikaina izan da, alajaina, itzultzaile-jendearentzat. Dena dela, gogoeta xume bat egin

nahi nuke memoria erraldoien balioaz (ez, horienaz).

1. Zenbat eta itzulpen unitate gehiago, hainbat eta hobeto. Uste oker horretan ari dira

asko. Azken batean, hiztegiak sarrera kopuruaren arabera epaitzea bezala da hori.

Kantitateak ez dakar kalitatea.

2. Itzulpen-memoriak kalitatezko izango badira, iragazki eraginkorra behar dute.

Memoria elikatu behar lirateke onetsitako unitateez soilik. Zuzentzaileak eta

terminologoak on iritzitako testuak soilik sartu behar lirateke horietan.

3. Testuen tipologia ere zaindu behar litzateke, tipo guztietako itzulpen ereduzkoak

sartzeko. Hobe da tipo bakarreko itzulpen on bat jasotzea, eta ez, hamaika itzulpen

erdipurdiko.

4. Memorien tamainak zailtzen du haren kudeaketa, hasieratik bertatik kalitate-irizpideei

jarraitu ezean. Gaitz da memoriak "garbitzea" ederki "gizendu" ondoren.

5. Erakunde publikoentzat onuragarriago litzateke team erako itzulpen-memoriekin lan

egitea: itzulpen-hornitzaileei memoriaren programa bera eta edukia eskaini, lainoan

lan egin dezaten, ordenagailuan ezer instalatu eta kargatu beharrik izan gabe.

Nork: Block.2011/04/12 19:43:39.312 GMT+2

Etiketak: itzulpen-memoriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/04/08 22:53:04.056 GMT+2

Axular (VIII): halako

Katafora-anafora jokoetarako dagoen hau-hori ereduaren erabatekotasunari kritika egina nago

aurretik ere. Askotan bezala, estilo-liburuek, arazo bat konponduko zutelakoan, histu egin

dituzte testuak.

Halako, esaterako, aukeran dugu, aurretik deskribatutako erreferentziakideari dei egiteko,

Axularrek trebeki erakutsi zigunez:

Page 185: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Zeren urthean behin baizen kofesatzen eztenak, badirudi bortxaz egiten dela, eta halakoaren

kofesatzeak, deus guti balio duela.

Gutitan kofesatzen denari, gaitzi zaika kofesatzea, ahalke da halakoa, beldur da, herstura

handitan edireiten da. Halakoak egunetik egunera, garizumaren hastetik akhabatzera,

akhabatzetik bazko zaharrera, azken ephera luzatzen du eta batzutan ephe hura ere iragaitera

utzten du. Eta hala gerthatzen zaika halakoari eritzen denean ere: orduan ere luzatzen du:

Hura ere noizbait bindikatu beharko dugu, batez ere iraganeko erreferentziak tartean direlarik.

Nork: Block.2011/04/08 22:53:04.056 GMT+2

Etiketak: anaforak halako axular | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/04/04 20:30:16.217 GMT+2

Interprete ahantziak

Izenik gabeko interprete asko izan dira historian zehar. Induserako bidean, esaterako,

interpreteak izango zituen Alexandro Handiak, baina ez dakigu haien izenik. Espainiarrek ere,

Mexiko mendean hartu zutenean, ezinbesteko izan zuten trujaman edo nahuatlatoen laguntza.

Ahaztuak dira haien "mesede"ak oro, ordea.

Bertold Brecht-ek idatzi eta Mikel Laboak abestutako poema hura datorkit gogora: "Langile

baten galderak liburu baten aurrean". Ez dakigu ia deus konkisten, aurkikundeen eta kultura-

trukeen intrahistoria horretaz.

Gogoan dut nola gaztetan Caro Barojaren Brujería vasca irakurtzean galdetzen nion neure

buruari nor izango ote ziren Logroñoko Inkisizioaren auzitegiko interprete haiek, eta amets

egiten nuen liburutegiren bateko zurkulu batean aurkitzen nituela deklarazioen euskarazko

jatorrizko testuak. Ameskeriak.

Asteburuan Rosa Luxemburg-en biografia bat irakurri dut, eta han Luxemburg bera interprete

ageri zaigu pasarte xelebre bezain zirraragarri batean (irakurle zuhurra ohartuko da idazleak

interpreteak eta itzultzaileak zaku berean sartzen dituela, arruntean bezala).

Page 186: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Egoera honelatsukoa da: Rosa Luxemburg eta Jaurès frantses sozialdemokrata eztabaidan ari

dira sutsu...

Itzultzaile ofizialak, Jaurèsen erretorika zailegia dela-eta, ez daude itzultzeko prest. Hitza

etenda, zer egin ez dakiela dago Jaurès jendeari begira. Rosak herrenka Jaurèsengana joan eta

bere burua eskaintzen du: "Nik egingo dizkizut itzultzaile-lanak". Entzuleek barrez hartzen

dute Rosaren burutazioa. Egoera benetan xelebrea da. Rosak alemanez esan zituen Jaurèsek

berari buruz eta beraren teorien kontra esandako guztiak hitzez hitz.

Nor ziren Internazionalaren batzarretako interprete haiek? Nola moldatzen ziren esan osteko

saio nahaspilatsu haietan? Zenbat historia, hainbat galdera. Historiak bezainbat galdera.

Nork: Block.2011/04/04 20:30:16.217 GMT+2

Etiketak: rosa_luxemburg interpretazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/04/01 22:09:37.854 GMT+2

Orainik gabeko geroa

Asteon ikastaro bat egin dugu bulegoan, itzultzaileen produktibitatea emendatzeko. Hainbat

gauza ikasi ditugu; besteak beste, Word eta Excel uste genuen baino tresna ahaltsuagoak

direla.

Hala ere, ororen gainetik, kafe-orduko berriketa bat geratu zait burmuineko kortexean.

Irakasleak esan zigunez, Katalunian itzultzaile automatikoak erabiltzen dira, oro har, testuak

gaztelaniatik euskarara pasatzeko (eta alderantziz).

Gurean, sareko entziklopedia bat prestatzeko, bide horretatik jo du Hizkuntza Politikako

Zuzendaritzak. Orain artekoan, euskarak ez du atarramentu handirik atera automatizatze-

saiootatik (Opentrad, Matxin...), baina nork jakin bihar-etziko kontua izango ote den.

Orduan, egunkariak elebitan argitaratuko dira.

-Diario de Noticias emango, mesedez?

-Euskaraz ala erdaraz?

Orduan, itzultzaile gehienak estilo-zuzentzaile izango dira.

Orduan, gero eta berdinago izango gara denok (gogoan izan berdin eta aspergarri sinonimo

izaten direla askotan).

Makinatu aditzak hainbat adiera hartu ditu gizaldiz gizaldi. Lehen, soloa makinatzen zen

(goldea pasatzen). Oraintsu arte, testuak makinatzen ziren (makinaz jotzen). Etorkizunean,

testuak matxinatuko dira (automatikoki itzuliko).

Nork: Block.2011/04/01 22:09:37.854 GMT+2

Etiketak: itzulpen_automatikoa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2011/03/27 13:45:05.564 GMT+2

Baino gehiago

Page 187: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Gaur tartetxo bat atera dut aspaldiko zalantza bati buru egiteko. Behin baino sarriagotan

eztabaidatua nago honelako egituretan izan beharreko jokamoldeaz:

Zazpi lagun(i) baino gehiagori galdetu diet.

Alegia, konparazioaren lehenbiziko osagaiari kasu-markarik erantsi behar ote zaion.

Askotariko iritziak batu ditut, han eta hemen, baina beti iruditu zait aski zela bi adibideoi

erreparatzea zalantza oro aienatzeko:

Lagun bati baino gehiagori entzun diot.

Behin baino gehiagotan izan naiz han

Ez dut uste inork bestela jokatuko lukeenik. Sinesgogorrik geratzen bada ere, hona hemen

klasikoen adibide batzuk:

Gero agertu dela aldian bortz ehun anaiari baino gehiagori, zeinetarik hainitzak

oraino bizi eta zenbait hilak baitire. (Duvoisin: Testament Berria)

Horrelako izan denak aski du baten baino gehiagoren ganik izan duen azurrialdi

hori. (Ib.)

ikusi ditut, aldi bat baino gehiagotan, basa dentistak lothu hortzak irauten, aztiaren

edari itxura gabekoek hilak pizten kasik, hezur-xuxentzaleak zain behartu batzu tanpez

sendatzen, haur ederrak sortzen basa emaginen perekarekin. (Batxi: Hau mundu

arrano hau!)

Aita sainduek berek, hainbertze zuten entzuten gauza horietaz mintzatzen, non, batek

baino gehiagok, manu bereziak egorri baitzituzten zonbait eskualdetarat, sorgineri

nola behar zen ihardoki argien emaiteko. (Lartzabal, Ipuin eta ixtorio)

Halaz ere, Enda ederrekoak ez dira gaiztoak: lagundu omen diote gizakume behartsu

bati baino gehiagori, egunero txanpon bat utziz toki berezi batean. (Mirande,

Artikuluak)

Protestantismuak, Liburu Santuak hartara bihurtuz, hizkuntza txipi bati baino

gehiagori laguntza ekarri izan badio, ez zen hala gertatu Kornubian, zeren

Kornubitarrak ez zitzaizkion jarraitu Henry VIII-garrenari, errege honek Inglaterrako

Eliza " eraberritu " nahi izan zuenean. (Mirande: Artikuluak)

gero ondoan berriz agertu izan zaiela bortz ehun anaia baino gehiagori aldi batez,

zeinetarik hainitz baidire oraiño biziak eta zenbeit hillak; (Haraneder: Guthuna

korinthiarrei)

Zeren irureun diruan baño geiagoan okendu au saldu zitekean, eta dirua beartsuai

emana izan litzakioten. (Uriarte: Biblia)

Geroago ikusi eben batean bosteun anaia baño geiagok, zeñatatik batzuek il badira

ere, geienak oraindik bizi dira. (Ib.)

bati baño geiagori gelditu zitzaizten besoak igarturik bearrean ziardutela; (Moguel,

J.A: Kristau erakasle euskalduna)

Bear bada, ezta dagoan etxea bere animaren onerako, ta bai kalterako bide batetik

baño geiagotik, ta gauza guziak ezin ager litezkez; ta dan bezala dala bearegiñak bear

du sari edo pagoa. (Ib.)

Izan liteke kalte andiagorik? Bai gizon edo mutil zorigaiztoan jaioa, zuk orain parrez

ta arduragabe esaten dituzu itz zatar, desonesto, atsegin loia aserazitzeko egiñak

diranak; erakasten diezu bati baño geiagori jakin bear etzuteena, artuerazi diezu

Page 188: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

atsegin gaiztoa, eragin parre gozoak enzun zaituztenai; ipiñi dituzu ala bekatuan grazia

galerazorik. (Ib.)

Ai kristiñau maiteak! negar egitekoa da onen ganean askotan baño geiagotan yazo oi

dana. (Ib.)

Bide au artu ordean, batzuek ibilli oi dira erriz erri, eta festaz festa suerte onaren billa,

eta bati baño geiagori gertatu zate, atez ate salgai dabiltzan soñeko ederrai gertatzen

zatena, au da etxean balio zuenaren erdirik ez eskeintzea. (Agirre, Tx.: Sermoiak)

Artu nuen orduko asmo ta gogoa argitaratzeko orain ekusten dezun Libro euskerazko

au; ezagutu nuen, batek baño geiagok jardungo zuteela marmarioz ta nere leporako

zirala itz gogor ta astunen karga guziak. (Mogel, J.A.: Konfesio ta komunioko...)

Ta oso-pagatu daikegu Jainkori pena denporaldikok gaiti, ipiñizen digun penitenzikin

baño geiagokin? E. (Otegi, K.: Itzulpenak)

Klasikoek, oro har, berretsi dute gure ustea, nahiz batzuetan ez den hain argia araua;

esaterako, San Pauloren gutunaren itzulpenetan, Haranderrek eta Uriartek isilean utzi dute

marka.

Adigarriok, bide batez, erakutsi digute bat baino gehiago erakoek pluralean egiten dutela

komunztadura aditzarekin, gaztelaniaz ez bezala.

Batek baino gehiagok bestela jokatzen duten arren...

Jagonet-en bada erantzun jakingarri bat.

Nork: Block.2011/03/27 13:45:05.564 GMT+2

Etiketak: baino_gehiago | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2011/03/24 21:01:31.977 GMT+1

Axular (VII): izen-sintagma mugagabeak

Ez dakit gaurko adibideak zenbateraino diren baliagarri, baina lekutxo bat egin geniezaieke

erabilera hauei, neke handirik gabe, maila oso jasoko testuetan.

Izen-sintagma mugagabeak aditz-lokuzioak osatzeko erabiltzen ditu Axularrek (gaur egun ere

bada halakoen aztarrenik nominalizazioetan: bide-egite, gari-jotze, testu-zuzentze...):

Esku laxoak eta alferrak, probetasun dakharke, baiña bortitzak eta trabaillariak

aberatstasun biltzen du.

Bada beste erabilera-eremu bat ezezko adierazpenetan, hain zuzen, gaur egun inongo/ezein +

izena egitura generabilkeen inguruetan.

[...] nork eginen du bada othoitz halakoaren bekhatuakgatik? Ez sainduk, ez aingiruk,

eta ez are miserikordiaren amak ere.

Konzientziak ez Aita Sainduri, ez Enperadoreri, ez Erregeri, eta ez munduan den

bertze presunari, eztiazaio barkha.

Page 189: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Julen Manterola ikertzaileak artikulu jakingarri hau argitaratua du gai honetaz.

Nork: Block.2011/03/24 21:01:31.977 GMT+1

Etiketak: mugagabeak axular | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/03/21 20:22:34.297 GMT+1

Estilo: manual para los nuevos medios

Fundéu BBVAk aurkeztu berri du hedabide digitaletarako bere estilo-liburuaren egitasmoa, El

blog del manual blogean oinarritua. Arian-arian, blogaren bidez osatuko da Estilo: manual

para los nuevos medios eskuliburua.

Nork: Block.2011/03/21 20:22:34.297 GMT+1

Etiketak: estiloa fundéu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/03/20 16:38:56.614 GMT+1

Askoren komunztadurak

Asko, zenbait eta halako zenbatzaile zehaztugabeen (edo ahulen) komunztadura plural edo

singularra kezkagai izan da batentzat baino gehiagorentzat. Nire irudipena beti izan da Deba

ibaiaren alde honetan pluralerako joera handiagoa egon dela. Ikuspegi xinplea nirea, ezbairik

gabe.

Asteburuan artikulu bikain bat irakurri dut ASJUn, azalpen argigarri bezain aberasgarria

(mind opener) ematen zuena erabilerok sistematizatzeko. Rikardo Etxepare eta Urtzi

Etxeberriaren artikulua sarean duzue: "Izen eta gertakarien gaineko kuantifikazioa".

Lehenik eta bat, taxuz hitz egiten hasi behar genuke, eta komunztaduradunak eta

komunztaduragabeak bereizi, eta gero ikusi komunztaduragabeek nolako murriztapenak

dituzten zenbait testuingurutan. Hala, gainditu behar genuke multzotasun

(komunztaduragabeak) / aletasun (komunztaduradunak) banaketa, guztiz okerrekoa baita.

Komunztaduragabeek izaera distribuitiboa dute:

o Lagun askok altxatu du harria (interpretazio distribuitiboa: bakarka altxatu).

o Lagun askok altxatu dute harria (interpretazio kolektiboa edo distribuitiboa:

batera nahiz bakarka altxatu).

Page 190: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Hortik zenbait debeku segitzen dira: ezin dira zenbait aditzekin batera agertu (elkartu,

topatu...); ezin dira elkarkariekin baliatu (*Askok ez du elkar ezagutzen); uztarduretan batzuk

ezin dira aurrekari izan, ez baitute gurutzaketa-efekturik izaten (ikus 6. or.).

Komunztaduragabeek beste muga batzuk ere badituzte:

Ezin dira predikazio kategorikoetan ager. *Ikasle asko argia da.

Ezin dira erabili behin bakarrik izan daitezkeen gertakariak adierazten

dituzten aditzekin. *Ume askok hautsi du hondar-gaztelua.

Eskerrik asko egileei artikulua sarean paratzeagatik.

Nork: Block.2011/03/20 16:38:56.614 GMT+1

Etiketak: asko zenbait komunztadura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/03/18 21:47:10.012 GMT+1

Kazetaritza-estiloak deontologia puskatzen duenekoa

Britainia Handian behiala argi bereizten ziren egunkari serioak eta badaezpadakoak. Orrien

tamainak salatzen zuen zer motatakoa zen bakoitza: egunkari erazkoak, izara-neurriko; eta

egunkari nontzeberriak (tabloideak), europar tamainako.

Azkenaldian, berriz, denak etorriak dira europar neurri estandarrera, baina, ustez, oraindik

alde handia dago batzuetatik besteetara (Nik hala ere, ez dut inoiz jakin Daily Telegraph non

sar).

Gaur, Bilbon argitaratzen den egunkari itxuraz serio batean, honako titulu hau aurkitu dut:

A.A. atada y reventada a golpes antes de morir. Pulp-argitalpen baterako edo B film baterako ere ez litzateke egokia; hainbat gutxiago

egunkari baterako.

Hilaren izen-abizenak aipatzea deitoragarri da (guk inizialak baizik ez ditugu

sartu): ez du informaziorik eransten; mingarri da haren gertukoentzat.

Hilketari buruzko xehetasunek morboa baizik ez dute alatzen; aski zatekeen

idaztea gorpuak indarkeria-aztarnak zituela eta ez zela tiroz hil, hasieran besterik

zabaldu zen arren.

Reventada a golpes (‗ukaldika lehertua‘) horrek ez du behar iruzkinik, bistan denez.

Sareko bertsioari atxikitako etiketek argi erakusten dute kazetariaren trenpua: atada,

reventada, golpes, hasta, morir.

Duela zenbait aste, Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eskatu zuen mesedez baten bat

minbiziak jota hiltzen denean ez esateko gaixotasun luze baten ondorioz hil dela, gaixotasuna

gizartean ikusgai izan dadin. Gaurkoa kontrako norabidetik datorrela pentsa liteke, baina ez

da hala: eufemismo zuririk ez dugu behar, ez horixe, neurrizko adierazpidea baizik.

Page 191: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Gure amama Begoñan krieda egon zenean, gerra aurrean, periodistie auzoko egunkari-

saltzailea zen.

Nork: Block.2011/03/18 21:47:10.012 GMT+1

Etiketak: el_correo kazetaritza | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2011/05/28 13:26:58.964 GMT+2

Klasikoak

Diru publikoekin arduratuta gaude krisi-garaiotan. Lehen ere diruok eralgitzen baziren ere,

inor gutxi arranguratzen zen, oparoaldi betean baikinen. Dagoenean, bon-bon... Badakizue.

Beraz, gaurko gaia are minberagoa da. Aienatu da saretik Pentsamenduaren Klasikoak

bilduma, aztarnarik bat ere utzi gabe. Adio, testuen biltegi zoragarriari. Adio, filosofiako

klasikoak e-bookean irakurtzeko asmo orori.

Polito gastatu da dirua bilduma horretan, ez banaketa egokirik ez edizio-lan txukunik ez zuen

horretan. Hala ere, pitxi ederrak utzi dizkigu itzultzaile saiatuen eta zuzentzaile zorrotzen

elkarlanak, argitaratzailea (argitaletxe ere ez baitzen) gorabehera.

Uste dut denoi zor digutela testu guztiak nonbait eskura jartzea, bederen, PDF eta Word

formatuetan lehen bezala. Diru-emaileek, funts-hornitzaileek hartaratu behar lituzkete

bildumaren arduradunak.

Bitartean, urduri nabil, Igela ere suntsitu baitzaigu (suntsitu Zuberoako zentzuan) sarean;

Dekameroia aurkeztu behar dutenean, gainera.

Nork: Block.2011/05/28 13:26:58.964 GMT+2

Etiketak: klasikoak itxiera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/26 19:01:45.562 GMT+2

Testuak hobetzea lanbide

Scribd-eko txokoan utzi dizuet EIZIEk antolaturiko "Zuzenketa-lantegia" mintegirako

prestatu dudan sarrera.

Testuak hobetzea lanbide

Sarrerako aurkezpena baizik ez da hori. Horrekin batera, bi testu lantzekotan gara,

mintegikide guztion artean.

Kontatuko dizuet nola joan diren saioak.

Page 192: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Nork: Block.2011/05/26 19:01:45.562 GMT+2

Etiketak: ikastaroa zuzentzea estilistika zuzenketa testugintza | Permalink | Erantzunak (0) |

Errenferentziak: (0)

2011/05/24 19:12:30.879 GMT+2

Hitzak ikusi

Nagituta nago blogean idazteko. Ez pentsa idazteko gairik aurkitzen ez dudanik, baina

pentsamenduak hitzetara ekartzea ez da askok uste duten bezain automatikoa; edo nik,

bederen, ez daukat oso monitorizaturik prozesu hori.

Jan Karski-ren Historia de un Estado clandestino liburuaz hitz egin nahi nizuen, eta San

Telmo museoan lehengo astean eman zuten dokumentalera gonbidatu.

Jane Austen-i buruzko beste kontutxo bat hizpide hartu nahi nuen, baina... Agorrila hurbil

dago, eta norbera ere agorturik.

Eta neke hori nabarmentzenago da lotarako orduan, liburuei heltzen diedanean. Asko hitz egin

da hizkuntza-zeinuen eta pentsamenduen arteko lotura arbitrarioaz. Asko hitz egin da

hizkuntzak aldatzen ote dituen gizakiaren kosmogonia eta ikusmoldea (Sapir vs Chomsky).

Hala ere, ez dakit askorik ikertu den hitzezko edukiak irudi bilakatzeko prozesuaz.

Egunotan, Ivo Andritx eramaten dut ohera, Zubi bat Drinaren gainean liburua eskuan hartuta.

Konturatu naiz ikusmenari lotutako deskribapenek nola nekarazten duten iluntzeetako nire

zinexin akitua.

Atzo, esaterako, liburuko zubiaren deskribapen xehe zoragarria trebesatu zitzaidan garunetan,

bide erdia bakarrik egina nuela.

Eta zubian eta haren kapijan igarotzen da hirixkako biztanleen bizitza, haien jiran edo harekin

loturik doazkie egunak, ikusiko dugun bezala.

Azalpen historikoetarako sasoirik ez neukan, horratik, eta hantxe pausatu zitzaidan ganberako

kamera jostailuzkoa.

Nork: Block.2011/05/24 19:12:30.879 GMT+2

Etiketak: ikusi hitzak andritx | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/17 19:03:17.338 GMT+2

Axular (XI): ezpata

Ezpatak iraganeko gauzakiak dira. Antzina, gerretan, ohean hiltzen ziren gehiago gudu-

zelaian baino, ezpata-kolpeak gaizkoatuta; egun, aldiz, gerlariak zerraldo erortzen edo

errausten dira, ziplo (teknologia ez baita beti onerako izan).

Axularrek kolokazio distiratsu batzuk utzi zizkigun ezpata-dantzarako:

Page 193: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Ezpataren ahotik iragan / ezpataz iragan: Erdietsikoitut, atrapatukoitut, aspertuko

natzaie, guztiak ezpataren ahotik iraganeintut. // Bi aitonen semek, edo zaldunek

elkharren artean etsaigoa dutenean, eta elkhar dixidaturik, desafiaturik, konbatera eta

gudura deiturik, kolpeka hasten direnean, komunzki sendoenak, edo anzatsuenak

garaitzen du bertzea, bere meneratzen du, azpiratzen du, lurrera egotzten du, ezpataz

iragaitera darama.

Ezpata biluztu: Maiz biluzten, eta erabiltzen den ezpata, prest da, manukor da. // Eta

han ausartzia handi batekin, bere bihotz giristino noblearekin, hasi zen, ezpata biluzia

eskuan harturik, oihuz, Matatias bat bere denboran bezala, erraiten zuela: Omnis qui

habet zelum legis, statuens testamentum exeat post me (2 Mach 2).

Ezpata-kolpe: Hasi ziren bi gizon ezpata kolpeka [...]

Horiekin batera, badu esaera zaharren tankerako "erran komun" hau:

Erran komuna da, ezpatak ezpata sar arazitzen duela maginan.

Harako Untze bategaz bestia atara haren harikoa dateke esaera, baina Freuden osteko

garaiotan bestela ere uler liteke.

Nork: Block.2011/05/17 19:03:17.338 GMT+2

Etiketak: esapideak kolokazioak axular ezpata | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak:

(0)

2011/05/12 12:45:00.176 GMT+2

Duela hamazazpi urteko itzulmoldeak...

Nire artikulu bat agertu da EIZIEk sustatutako "Langintza Xeheki" sailean.

"Duela hamazazpi urteko itzulmoldeak Julio Cortázarren Hegoaldeko autopistan"

Nork: Block.2011/05/12 12:45:00.176 GMT+2

Etiketak: cortázar markuleta artikulua itzulpen_kritika | Permalink | Erantzunak (2) |

Errenferentziak: (0)

2011/05/10 19:11:14.201 GMT+2

Axular (X): puta

Munduko lanbiderik zaharrena ei den horrek (haren ezinbestea zuritzeko darabilte askok klixe

hori) hainbat izen hartu ditu euskaraz, Leizarragaren paillardaz geroztik:

He emazte galdu, TB bizi gaistoko emazte, Ur emakume galdu, Dv lilitxo, Ip neska-tzar, Ol,

Leon, Or, Ker e IBk emagaldu, Arriand bideme, IBk emalohi

Asko moralkeriaz beterikoak dira, emagalduren ildokoak; beste batzuk, eufemismo

errukarriak: lilitxo. Axularrek, berriz, puta hitza erabili zuen, latinetik hartuta. Gaur egun,

ordea, nekez irudika genezake elizgizon baten aho-mihietan halako hitz "zatar"ik. Birao latza

bihurtua dugu egun: etxe puta honetan, puta-semea, ama putan semie (Bermeon) eta abar; oro

har, arkeriak agindu bezala: ordenagailu alu honetan...

Page 194: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Hara Axularren adibideak:

emazte gizakoiak, eta gizon emakoiak, presuna putanerak eztuela deusetan ere sosegurik eta

ez pausurik.

Zeren nola ezpaita lejitimo, nola baita bastart, bort, ezkontzaz kanpoan egina, ezin mintza

diteke libreki iend‘artean, ezin bururik ailtxa dezake: berehala lehenbizito liskarrean, puta

seme deitzen dute.

Gure ume-denboran horixe izan zen ingeles hiztegian bilatu genuen lehenbiziko berba, hemen

aipatzen ausartzen ez naizen beste batzuekin batera (fraideekin ikasiak horrelakoak ditu).

Nork: Block.2011/05/10 19:11:14.201 GMT+2

Etiketak: puta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/05 18:07:18.032 GMT+2

X gisa defini daiteke

Gaur aleungarrenez topo egin dut X gisa defini daiteke esapidearekin. Kalkoa baldar samarra

iruditzen zait niri, guztiz zabalduta dagoen arren. Sarean begiratzea besterik ez dago:

Herriak mundializazioaren eta globalizazio murriztaileen aurkako elkartasunera

daramatzan mugimendu gisa defini daiteke mundialitatea.

Gizentasuna 'lehen mailako' gizarteetako asaldura kroniko gisa defini daiteke.

Bestalde, Nafarroako ipar-mendebaldean dago eta kantabriar eta azpikantabriar gisa

defini daiteke itsaso horrekiko duen hurbiltasunagatik [...]

Bada molde egokiagorik horiek guztiak emateko.

Herriak mundializazioaren eta globalizazio murriztaileen aurkako elkartasunera

daramatzan mugimendu bat da mundialitatea. [Hitz-ordena aldatuta hobeto:

mundualitatea da...]

Gizentasuna lehen munduko gizarteetako asaldu kronikotzat har daiteke / asaldu

kroniko bat dela esan daiteke. Bestalde, Nafarroako ipar-mendebaldean dago, eta eremu kantabriar eta

azpikantabriarrean sar daiteke, Kantauri itsasoaren eragina dela eta.

[Erreferentziaren etena ere interesgarria da; erdaraz, zona/clima cantábric@ eta Mar

Cantábrico, baina euskaraz Kantabriar itsasorik ez denez, ezinezkoa da itsaso hori

aipatzea.]

Aukerak aukera.

Nork: Block.2011/05/05 18:07:18.032 GMT+2

Etiketak: kalkoa gisa_defini_daiteke | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/03 19:40:57.911 GMT+2

Axular (IX): aditzoina

Page 195: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Hegoaldeko euskara batuan baztertu samarrik ditugu aditzoinaren zenbait erabilera: galde-

hitza + aditzoina (Ez zekien nondik etor); aginterak (ikus hori)...

Ez dira gure hurbileko tradiziokoak, eta horregatik ez dira baliatzen. Hala ere, bizitasun

halako bat eransten diote testuari, nire iritzian.

Halakoek badute beste erabilera bat, Axularrek ezin hobeto profitatu zuena: maiztasun

etengabea adieraztea (askotan ibili aditzaren inguruan).

[...] bethi prometa, bethi gogo har [...]

Iaiki eta eror dabillanaren bizitzea, bizitze perilosa da [...]

Errepara diezaiotela, arren, ibiliren aurkako kartsuek nola erabili zuen urdazuriarrak, bigarren

adibidean, hura ari (izan)en partez. Ibiltzea, jaun-andreok, oinez egitea baino zerbait gehiago

ere bada eta.

Nork: Block.2011/05/03 19:40:57.911 GMT+2

Etiketak: aditzoina ari ibili axular | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/04/26 18:04:07.222 GMT+2

Miren Ibarluzeari elkarrizketa. "Nabaria da itzulpengintzaren historia berraztertu

behar dela"

Aste Santu aurretxoan, Miren Ibarluzea mungiar ikertzaileak literatura itzuliaren kritikari

buruzko lan jakingarri bat argitaratu zuen Labayru ikastegiaren eta Zornotzako Udalaren

eskutik. Literatur itzulpenaren kritika. Lehen pausoak: dibulgazio-kritikaren azterketa izeneko

lanean, orain arte eremu horretan egindako lanaz gogoeta egin du, eta metodologia baterako

zenbait proposamen aurkeztu.

Gu harekin izan gara berriketan.

Adituok beti bereizten dituzue kritika akademikoa eta dibulgaziozkoa? Zer alde dago

benetan horien artean?

Bada, egia esan, kritika mota horien izenak berak markatzen du izanean duten aldea. Kritika

akademikoa unibertsitate-ikasketa jakinen arabera egindakoa da; egileak eta hartzaileak

ikertzaileak edo gaian adituak dira, eta kritika egiteko metodologia ere ikasgai jakinen

araberakoa da. Aldizkari espezializatuetan argitaratzen da, oro har. Kritika dibulgaziozkoa,

ordea, irakurle ororentzat egiten dena da; helburua ere ezberdina da: irakurleari obraren berri

Page 196: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

ematea da xedea, deskripzioa egitetik harago; gainera, nolabait, norberaren iritziak ere badu

lekua (irakurlearen esku dago kritikariari sinesgarritasuna eman edo ez); kritika akademikoan

esandakoak, ostera, irizpide eta arrazoi akademikoak erabilita erantzutekoak dira.

Liburuan aipatzen duzu hedabideetako kritiketan amateurismo handia dagoela. Zer

falta dute halako kritikek?

Gurean gauza kurioso bat gertatzen da: kritika akademikoa (egiten den apurra) eta

dibulgaziozkoa pertsona berek egiten dute. Sarritan, lausotu egiten da bien arteko muga. Hala,

kritika dibulgaziozkoan eduki akademikoak aipatzen dira batzuetan (eta irakurle arrunta, hots,

akademiaren mundutik kanpokoa) jokoz kanpo geratzen da.

Bestalde, eredu falta dago, nork bere erara egiten du kritika. Gure ikerketan ateratako

ondorioa da, kritikariek ez diotela beren bide propioari jarraitzen. Azal dezadan xeheago:

kontuan hartzekoa da normalean obra beren kritika egiten dela, eta kritikari batek bestea

aipatzen duela. Nork bere bideari ekin eta nork bere irizpideei soilik begiratu beharrean, oso

adi gaude gainerakoek zer dioten.

Tamalgarriena, beharbada, zera da: kritika eta erreseina nahasten direla askotan. Hau da:

obren edukia laburtzen da, egilearen pare bat datu gehitzen zaizkio, eta horretan geratzen da

kontua, nork bere iritzia eman gabe (lanaz, lanak betetzen duen lekuaz, itzulpenaz…). Baina

hor ere aldeak nabari dira: liburuan bertan aipatzen dut hainbat joera nabari direla kritikarien

belaunaldi berriak etorri ahala.

Literatura itzuliaren kritika akademikorako bide bat jorratu nahi izan duzu liburuan.

Zertan da bide hori? Zer erreferentzia erabili dituzu?

Oso lan gutxi egin da gaiaren inguruan gurean. Tira, jakitun naiz beharbada oso lan gutxi egin

dela oro har edozein euskal gairen inguruan: gutxi gara, eta ezin dugu beste hizkuntza eta

literatura handiagoetan duten adina bibliografia aurkitu, noski.

Bada, esandakoa, lan gutxi egin da gurean (edo hastapeneko lanak egin dira). Neure honetan

bide berri bat jorratu nahi izan dut. Orain arte egindakoak zertan diren ikusita, nabaria da

itzulpengintzaren historia berraztertu behar dela. Orain artekoak katalogoetako zerrendak,

itzultzaileen berri ematen zutenak… izan dira gehienbat; edo kritika-lan laburrak, zeinek bere

metodologia hartuta. Nolabait hori guztiori egoeraren arabera aztertzea falta da, bestelako

jakintzekin lotzea, esan nahi baita hizkuntzatik haragokoekin.

Euskal itzulpengintzaren historiaren berrirakurketa egitea helburu handinahia da, eta, noski,

ez da nire egitekoa izango soilik, gurean diren gainerako itzulpengintza-ikertzaileen lana ere

bada (badira baten batzuk). Horregatik erantsi diot ―lehen pausoak‖ izenburuari. Azken

finean, deskribapen osoaren zati bat baino ez da hau, eta zatiak baino ez dira izango nire

aurrerantzeko lanak ere.

Zein erreferentzia erabili ditudan? Euskal adituen lanak eta itzulpenaren kritikan ari diren

nazioarteko ikertzaileen lanak. Liburuaren bibliografia atalean duzue zehatzago iturrien berri.

Orain tesia prestatzen ari zara. Itzulpengintzaren eta, are, euskal literaturaren inguruan

egin diren tesi gehienak estatistiketan oinarritu dira: zenbat liburu itzuli diren, zenbat

liburu erabiltzen diren… Horietan eskas izaten dira ekarpen teorikoak edo

Page 197: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

metodologia-proposamenak. Zurean, berriz, asmo hori ageri da: ez duzu besterik gabe

deskribatzen orain arte zer egin den; aitzitik, metodologia bat ere zirriborratu nahi

duzu.

Halaxe da. Nor bere bidetik ibili gabe, oinarri bat ezarri gura da, jarraitu beharreko pauso

batzuk eskaini. Itzulpenaren kritikan hor-han-hemen eman diren joerak aztertu, bildu eta

gurean aplikatzea da asmoa, zelan edo zelan.

Besterik duzu eransteko.

Eskerrak eman behar dizkiet bidean bultzada eman didaten guztiei. Lankide izan ditut horien

arteko batzuk; lagunak eta ahaideak dira eskertu beharreko garaitikoak; izan ere, honelako

ikerketek bizimodu jakin bat hautatzea dakarte, eta hurrekoei eskaini bide zaien denbora

ikerketari oparitu behar izaten zaio.

Honako hau ikerketa-lana dela argi utzi gura dut. Baten batek nobela bat edo saiakera lan bat

balitz bezala har ez dezan liburua…

Bi dei egin nahi nituzke: batetik, nik jasotakoa lako beka-deialdiak ugaritu daitezela; bestetik,

Itzulpengintzako ikasleek ikerketari ekin diezaiotela, hori ere bada-eta jorratu beharreko

alorra.

Nork: Block.2011/04/26 18:04:07.222 GMT+2

Etiketak: kritika miren_ibarluzea elkarrizketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak:

(0)

2011/04/20 17:29:03.617 GMT+2

Zuzentzea libre

Beti izan dut estimutan Scott Fitzgerald, batez ere haren esaldigintza luzeee eta zilargina.

Ariketak egiteko erabili ditut haren lanak (Tales of the Jazz Age, Tender is the Night); haren

biografiak irentsi; eta, ororen gainetik, literatura nola desmistifikatzen zuen izan dut atsegin.

Aipatzekoa da, berebat, zuzentzaile-editoreekin nolako harremana zuen. Wilson editorearekin

izaniko gutun-trukeko ale batzuk irakurri ditut egunotan, Hemingway vs. Fitzgerald: The Rise

and Fall of a Literary Friendship liburuan. Scottek, The Beautiful and Damned eleberria

igorri zionean, era honetako kritikak galdatu zizkion editoreari:

Orrialde honek ez du sutarako ere balio.

Exkaxa! Ezabatu!

Ona! Luzatu!

Iruntzitara eman (arkatzez) markatutako esaldia.

Ez da sinesgarria.

Nahasgarria!

Wilsonek aintzat hartu zuen Fitzgeralden galdea, eta honelako iruzkinak erantsi zizkion

originalari: [...] pasarte osoa kaka ustela duk.

Page 198: 2008/09/17 10:20:12.916 GMT+2 Ithaka · Jakingarriak soilik. Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio

Halakorik onartuko lukeen idazle gutxi dago gaur egun.

Nork: Block.2011/04/20 17:29:03.617 GMT+2

Etiketak: scott_fitzgerald zuzentzea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)