4
NORK HIL ZUEN OTSOERREKAKO AMERIKANOA? Zizurkilgo paraje urrutienetako batean, Zarateko Bentatik gertu eta Olentzaroetxeberri baserriaren eremutan, Otsoerreka izeneko errekastoa jaisten da. Peruazkarate inguruan jaio eta Ibiturrin amaitzen den emari txikiko erreka izaten da gehienetan, baina Olentzaroetxeberriren inguru horretan ur-jauzi polita sortzen du euria gogotik egin berri duen egunetan. Hantxe bertan dago, zutik eta tinko, hilarri dotore bat, horrela dioena (sic): AQUI DESGRACIADO / D. FRANCISCO MENDIGURE / Y BRIT / FALLACIO 14 SETIEMBRE AÑO 1914 / A LA EDAD 47 AÑOS / R.I.P. Beraz, justu egun hauetan mendea betetzen duen hilarria. Eta nor zen, bada, Francisco Mendiguren hura eta zer gertatu zitzaion? Zergatik jarri zioten “desgraciado”? Olentzaroko Xabier Otañok eman zizkigun lehen pistak. Hark kontatu zigun amerikano bat erail zutela Otsoerrekako paraje hartan eta soinean zeramatzan urreak lapurtu zizkiotela. Hor geratu zitzaigun kontakizuna, urteetan zokoratuta, erdi ahaztuta. Baina Illarratxoetako (Motzane, oker deituta) Joanita Artolak ere antzeko zerbait kontatu zigun elkarrizketatu genuen egun batean. Hori gutxi, Teodoro Mujikak pasadizo bera baieztatu zigun. Alegia, ba zela kontu ilun bat Otsoerrekan: amerikano bat erail ote zuten bertan eta ondoren gainean zeramana lapurtu. Kontsulta egin diegun gainontzekoek ere (Joxe Mari Tolosa…) istorioa baietsi eta ziurtatu digute. Iturri asko baina bertsio bera, Zizurkilen oso sustraituta zegoen kontua, ikertzea merezi zuena zalantzarik gabe. Jakin- mina areagotu zigun horrek: nor zen, bada, Francisco Mendiguren eta zer gertatu zen Otsoerrekan duela 100 urte? Beste asko bezala, Zizurkilgo Legargain baserria bi bizitzakoa zen XIX. mendean. Joxe Salaberria eta Inaxi Baztarrika bikotea genuen batean, Tomasa, Joan eta Monika seme-alabekin. Etxekonekoak, berriz, ikertzen ari garenaren familia: Migel Mendiguren Idiondo aita, eta Sorabillatik etorri zen haren emaztea, Agustina Brit Arsuaga, ama. Hiru seme-alaba izan zituzten: Joan Bautista (1863) maiorazkoa zuena, aztertzen ari garen Frantzisko (1867) eta Maria Antonia (1870). Frantzisko, Patxi deituko diogu, horrela ezagutuko zutelako etxean, 1867ko otsailaren 15ean jaio zen Legargainen. Garaiko beste edozein mutiko bezala haziko zen eta Bigarren Karlistaldiaren (1872-1876) gogorkeriak jasango zituen haurtzaroan: Zizurkilgo baserri asko eta asko erretzen ikusiko zituen eta beste hainbat bipilduak eta arpilatuak. Gerraren triskantzak bazter guztietan. Hori guztia gutxi izaki, gerra galtzeak Foruen galera ekarri zuen eta haren ondorioz, euskal gazteak derrigorrez soldadutza egin beharrean aurkitu ziren. Patxi Mendigurenek ere soldadutza egiteko deia jaso zuen 1886an. 13. zkia -- Zizurkil, 2014ko iraila Patxi Mendigurenen hilarria, Otsoerrekan.

13. zkia -- Zizurkil, 2014ko iraila

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 13. zkia -- Zizurkil, 2014ko iraila

NORK HIL ZUEN OTSOERREKAKO AMERIKANOA?

Zizurkilgo paraje urrutienetako batean, Zarateko Bentatik gertu eta Olentzaroetxeberri baserriaren eremutan, Otsoerreka izeneko errekastoa jaisten da. Peruazkarate inguruan jaio eta Ibiturrin amaitzen den emari txikiko erreka izaten da gehienetan, baina Olentzaroetxeberriren inguru horretan ur-jauzi polita sortzen du euria gogotik egin berri duen egunetan. Hantxe bertan dago, zutik eta tinko, hilarri dotore bat, horrela dioena (sic): AQUI DESGRACIADO / D. FRANCISCO MENDIGURE / Y BRIT / FALLACIO 14 SETIEMBRE AÑO 1914 / A LA EDAD 47 AÑOS / R.I.P. Beraz, justu egun hauetan mendea betetzen duen hilarria. Eta nor zen, bada, Francisco Mendiguren hura eta zer gertatu zitzaion? Zergatik jarri zioten “desgraciado”?

Olentzaroko Xabier Otañok eman zizkigun lehen pistak. Hark kontatu zigun amerikano bat erail zutela Otsoerrekako paraje hartan eta soinean zeramatzan urreak lapurtu zizkiotela. Hor geratu zitzaigun kontakizuna, urteetan zokoratuta, erdi ahaztuta. Baina Illarratxoetako (Motzane, oker deituta) Joanita Artolak ere antzeko zerbait kontatu zigun elkarrizketatu genuen egun batean. Hori gutxi, Teodoro Mujikak pasadizo bera baieztatu zigun. Alegia, ba zela kontu ilun bat Otsoerrekan: amerikano bat erail ote zuten bertan eta ondoren gainean zeramana lapurtu. Kontsulta egin diegun

gainontzekoek ere (Joxe Mari Tolosa…) istorioa baietsi eta ziurtatu digute.

Iturri asko baina bertsio bera, Zizurkilen oso sustraituta zegoen kontua, ikertzea merezi zuena zalantzarik gabe. Jakin-mina areagotu zigun horrek: nor zen, bada, Francisco Mendiguren eta zer gertatu zen Otsoerrekan duela 100 urte?

Beste asko bezala, Zizurkilgo Legargain baserria bi bizitzakoa zen XIX. mendean. Joxe Salaberria eta Inaxi Baztarrika bikotea genuen batean, Tomasa, Joan eta Monika seme-alabekin. Etxekonekoak, berriz, ikertzen ari garenaren familia: Migel Mendiguren Idiondo aita, eta Sorabillatik etorri zen haren emaztea, Agustina Brit Arsuaga, ama. Hiru seme-alaba izan zituzten: Joan Bautista (1863) maiorazkoa zuena, aztertzen ari garen Frantzisko (1867) eta Maria Antonia (1870).

Frantzisko, Patxi deituko diogu, horrela ezagutuko zutelako etxean, 1867ko otsailaren 15ean jaio zen Legargainen. Garaiko beste edozein mutiko bezala haziko zen eta Bigarren Karlistaldiaren (1872-1876) gogorkeriak jasango zituen haurtzaroan: Zizurkilgo baserri asko eta asko erretzen ikusiko zituen eta beste hainbat bipilduak eta arpilatuak. Gerraren triskantzak bazter guztietan.

Hori guztia gutxi izaki, gerra galtzeak Foruen galera ekarri zuen eta haren ondorioz, euskal gazteak derrigorrez soldadutza egin beharrean aurkitu ziren. Patxi Mendigurenek ere soldadutza egiteko deia jaso zuen 1886an.

13. zkia -- Zizurkil, 2014ko iraila

Patxi Mendigurenen hilarria, Otsoerrekan.

Page 2: 13. zkia -- Zizurkil, 2014ko iraila

Soldadu joan aurretik udaletxean egin zioten fitxak Patxi Mendiguren deskribatzen digu: lanbidez “labrador” eta 19 urteko gazte ezkongabea, “su estatura un metro 598 milimetros, pelo castaño, cejas afiladas, ojos pardos, nariz regular, barba no tiene, boca regular, color bueno…”. Mutiko moxtaka gaurko gazteen alturari begiratuta, baina hor nonbait zebilen XIX. mendeko gehienen altura.

Soldadutzara bidali zuten bada gure Patxi Mendiguren. Imajina dezagun egoera: batetik, Afrikako eta Kubako independentziaren aldeko gerrak puri-purian zebiltzan. Bestetik, Patxi Mendigurenek, garaiko baserritar gehienek bezala, ez zekien ez idazten eta ez irakurtzen, erroldak jasotzen duenez. Ezta gaztelaniaz hitz egiten ere, noski. Hori guztia nahiko ez, eta Infantería de Marina egokitu zitzaion. Igeri egiten ere ez zuen jakingo, noski.

Zer egin egoera horretan? Bada garaiko euskaldun askok eta askok erabaki zutena, maiorazkorik gabekoak bereziki: desertatu eta Ameriketara alde egin, itxaropenaren bila, bizitza hobeago baten ametsetan. Gogora dezagun Pello Mari Otañok gauza bera egin zuela 1875ean.

Patxi Mendigurenek ere herrikidearen bidea hartu zuen: desertatu eta Ameriketara alde egin. Eta hor galtzen zaigu haren pista, 25 urte ondoren Zizurkilera itzuli zen bitarte.

Desagertuta zegoena, 1913an azaldu zen berriro herrian, biztanleriaren erroldak jaso zuenez. Urte horren hasieran itzuli zen Zizurkilera Patxi Mendiguren, Ameriketan diru pixka eginda nonbait. Lanbidez “comerciante” agertzen da agiri batzuetan, bestetan berriz “de sus rentas” bizi zela dio. Zizurkilera 46 urteko gizona zela etorri eta berehala ezkondu zen, 1913ko uztailaren 6an, Plazaetxeberriko Joana Barriola Irazurekin. Andregaiak 39 urte zituen eta Joxe Domingo Barriola Arregi eta Mikaela Irazu Urkiaren alaba zen, hamar senideetatik zortzigarrena. Joana andregaia Pello Mari Otañoren lehengusu propioa egiten zen, haren aita Joxe Domingo eta bertsolariaren ama anaia-arrebak baitziren.

Gauzak horrela, 1914ko iraileko gertakizunetara iritsi gara. Irakur ezazue Teodoro Mujikak Olentzaroetxeberri inguruan, egutera aldean dagoen Otsoerrekan egun hartan gertatutakoaz egin digun kontakizuna: “Udazkeneko egun batez garoa ebakitzera joan omen zen Patxi Mendiguren. Urrezko erloju ederra, bere kate eta guzti, eraztuna eta diru-zorrotxoa berekin omen zituen. Eguna ilundu eta gizonaren arrastorik ez zuela, bere emazte Joana ohartu zenean, berehala bururatu omen zitzaion okerren bat gertatu zitzaiola bere senarrari. Familiakoak gauaz erreka-zulo horretara joan eta lepa-hezurra hautsirik aurkitu omen zuten gizona, bere erloju, eraztun eta diru-zorroaren arrastorik gabe. Norbaitek egindako azioa izan zitekeela bururatu arren, beste heriotza asko bezala, nola izan zen aztarnarik gabe gelditu zen Joana gaixoa.”

Legargain baserria, Mendiguren – Brit familiaren etxea.

Garaiko prentsan agertutako iragarkia.

Joana Barriola Irazu, Patxi Mendigurenen

alarguna, 1921ean.

Page 3: 13. zkia -- Zizurkil, 2014ko iraila

Patxi Mendigurenen heriotzak, ordea, oihartzun handia izango zuen. Izan ere, Gobernadore Zibilak berak gertatutakoari buruzko argibideak eskatu zizkion Zizurkilgo alkateari. Hona, hitzez-hitz, alkatearen azalpena:

Francisco Mendiguren Brit-en jaiotza (1867), ezkontza (1913) eta heriotza (1914) agiriak.

Juana Barriola alargun geratu zen baina itxuraz ez zuen behintzat diru-larritasun handirik pasa, senar amerikanoak utzitakoari esker ziur asko. Handik sei urtetara, 1920an, plazatik atera eta Alkanizen zehar Olentzaroraino doan errepide berria egin zuten, Udalak eta Diputazioak erdibana ordainduta. Zizurkilgo Udalak, noski, mailegua eskatu behar izan zuen obra ordaintzeko eta Joana Barriola izan zen asmo horretarako dirua jarri zuten hiru lagunetako bat. Hori bai, %5eko interesean.

Honaino ikertzea lortu duguna. Hemen bukatu zaigu Patxi Mendigureni buruzko informazioa. Ahalegindu bagara ere, ez dugu besterik aurkitu, ez udal artxibategian, ez Tolosako Epaitegian. Erailketa edo istripu, zalantzarik ez dago justu oraintxe ehun urte Otsoerrekan gertatutakoak zirrara handia eragin zuela inguruan eta zizurkildar askoren oroimenetan gordeta egon den kontu iluna izan dela. Ingurua ezagutzen ez duzuenontzat, hor dago Otsoerrekaren ur-jauziaren txoko berezia, Olentzaroetxeberritik 5-10 minutuko paseotxoa eginez eta han, zain duzue, tinko eta dotore, Patxi Mendigurenen hilarria.

“Ampliando mi telefonema de esta mañana referente al hallazgo del cadáver del vecino de esta villa D. Juan Francisco Mendiguren y Brit, tengo el honor de manifestar á V. E. que el finado era casado, de 48 años de edad, comerciante. Quien la mañana de ayer marchó al monte Otsarán á cortar yerba y helecho y sin duda estando entregado á esta operación cerca del borde de una sima o precipicio existente en dicho monte, conocido con el expresado nombre y que mide 15 metros de profundidad, debió resbalar, y descender, sin poder detenerse hasta la boca de la sima y despeñarse al fondo de la misma, recibiendo tan tremendos golpes en todo el cuerpo, especialmente en el cráneo y cara, que debió sin duda quedar muerto en el acto de caerse al fondo del barranco, el cual es de naturaleza rocosa tanto en el fondo como en sus partes laterales en las que sobresalen algunos macizos y contra ellos se destrozaria el infortunado Mendiguren. El hecho se conceptúa casual debido indudablemente a la temeridad del finado al dedicarse á cortar helecho en paraje tan peligroso. Sin embargo, el Juzgado, que se constituyó en el lugar del suceso y dispuso el levantamiento del cadaver y su conduccion al deposito judicial, instruye diligencias sumarias en averiguación del hecho.”

Page 4: 13. zkia -- Zizurkil, 2014ko iraila

¿QUIÉN ASESINÓ AL AMERICANO DE OTSOERREKA?

Hay en Zizurkil un lugar cercano a la venta de Zarate, en terrenos del caserío Olentzaroetxeberri, conocido como Otsoerreka, esto es, Arroyo de los lobos. Tras algunos días lluviosos en los que el arroyo lleva cierto caudal, se produce en ese lugar un salto de agua bastante espectacular. Y junto a él destaca una bonita estela funeraria que dice (sic): AQUI DESGRACIADO / D. FRANCISCO MENDIGURE / Y BRIT / FALLACIO 14 SETIEMBRE AÑO 1914 / A LA EDAD 47 AÑOS / R.I.P. Esto es, se refiere a algo acaecido justo hace ahora 100 años. Pero ¿quién era Francisco Mendiguren y qué ocurrió en ese lugar? Curiosamente, los testimonios que recabábamos al respecto iban coincidiendo: los relatos de Xabier Otaño de Olentzaro, de Joanita Artola de Illarratxoeta y de Teodoro Mujika eran muy parecidos y se referían a un americano al que se decía que mataron en ese lugar de Otsoerreka. Ante la evidencia de que, a pesar de la diversidad de fuentes, los relatos coincidían en lo fundamental, decidimos investigar en lo posible lo acaecido en Otsoerreka hace, como decimos, justo ahora 100 años. Francisco, al que denominaremos Patxi como lo harían en su casa, nació el 15 de febrero de 1867 por lo que, en su niñez, le tocó soportar la Segunda Guerra Calista (1872-1876) y todas las quemas de caseríos y demás desaguisados producidos en esas fechas en Zizurkil. Sabido es que la pérdida de la guerra acarreó el final de los Fueros y, en consecuencia, la obligatoriedad de realizar el servicio militar. Patxi Mendiguren fue llamado a filas en 1866. La ficha que le hicieron recoge su descripción física: “labrador, soltero de 19 años de edad, estatura un metro 598 milimetros, pelo castaño, cejas afiladas, ojos pardos, nariz regular, barba no tiene, boca regular, color bueno…”. Podemos imaginarnos la situación de Patxi Mendiguren: las guerras de África y Cuba en su apogeo, sin saber leer ni escribir, sin conocer el castellano y tocándole además Infantería de Marina, seguro que sin saber nadar, claro. ¿Qué hacer? Pues lo mismo que otros muchos euskaldunes de la época, sobre todo si no eran mayorazgo: desertar y huir a América en busca de fortuna y de una vida mejor, como lo hiciera Pello Mari Otaño en 1875. Efectivamente, Patxi Mendiguren desertó y marchó a América, donde permaneció durante 25 años. Reapareció en Zizurkil a comienzos de 1913, parece que con una cierta fortuna. En los documentos figura como comerciante o que vivía de sus rentas. El caso es que al poco tiempo de su vuelta, el 6 de julio de 1913 se casó con Joana Barriola Irazu, prima carnal de Pello Mari Otaño y residente en Plazaetxeberri. El novio tenía entonces 46 años y la novia, 39. Así llegamos a los hechos acaecidos en septiembre de 1914. Nos cuenta Teodoro Mujika que Patxi Mendiguren fue al paraje de Otsoerreka a cortar helecho, llevando consigo su buen reloj con su cadena y una pequeña bolsa con dinero. Al anochecer y no dar señales de vida, su esposa Joana se preocupó. Llegaron al lugar y se encontraron a Patxi desnucado y habiendo desaparecido, además, el reloj y el dinero. La muerte de Patxi Mendiguren debió de provocar cierto revuelo, hasta el punto de que el propio Gobernador Civil se interesó por el caso, viéndose obligado el alcalde a relatarle su versión de los hechos, que puede leerse en su integridad y en el castellano original en el recuadro de la página 3. Y hasta aquí la información que hemos podido recabar sobre el caso. Se ha intentado buscar datos en el archivo municipal, en el Juzgado de Tolosa… pero sin resultado. Asesinato o accidente, lo cierto es que se produjo un suceso, en circunstancias un tanto oscuras, que ha permanecido arraigado en la memoria de muchos zizurkildarras y que ocurrió exactamente hace ahora cien años. Los que no conocéis el lugar de los hechos podéis visitar fácilmente el salto de agua de Otsoerreka. Es un paseo de 5-10 minutos desde el caserío Olentzaroetxeberri al arroyo, donde os espera en pie la estela funeraria de Patxi Mendiguren.

Plazaetxeberri a principios del Siglo XX, en la misma época en que acaecieron los

sucesos de Otsoerreka. Aquí nació Joana Barriola y aquí residió el matrimonio.