View
98
Download
2
Category
Preview:
Citation preview
Nutrizioa eta Osasuna
Ikas-jarduera kooperatiboen proposamena
Testu Liburua: SM 4. maila
1) Elikagai jokoa
Materiala:
● Testu liburua
● Elikagai txartelak izenekin
● Elikagai txartelak marrazkiekin
● Elikagaien piramidea (jolas-taula)
Dinamika:
● Lehendabizi, nork 64.orrian dagoen testua irakurtzen du (“Ongi jaten al
duzu?”)
● Gero, taldean, jolas txiki bat planteatzen da.
● Txartelak bi multzotan kokatzen dira mahai gainean (izenak eta marrazkiak)
● Ikasle bakoitzak txartel bat hartzen du eta hurrengoak elikagaiaren marrazkia
aurkitu behar du.
● Hirugarrenak erabaki behar du ea osasungarria den ala ez eta piramidean
kokatu, taldearen laguntzarekin.
● Taldeak, “folio birakaria” erabiliz, elikagai osasungarrien zerrenda egiten du,
beste elikagai batzuk gehitzen.
● Bakoitzak bere koadernoan idazten du elikagai osasungarrien eta ez
osasungarrien zerrenda
Hanburgesa
Patata frijituak
Hot dog
Palomitak
Freskagarria
Txokolatea
Pastela
Gominolak
Pizza
Sagarra
Ogia
Gazta
Indabak
Mamia
Letxuga
Lekak
Pistatxoak
Antxoak
2) Plater osasungarria
Materiala:
● Platerraren marrazkia folio batean
Dinamika:
● Jatetxe batek plater osasungarri batzuk sartu nahi ditu bere kartan eta
laguntza eskatu digute. Talde bakoitzak plater osasungarri bat asmatu eta
platerraren marrazkiaren gainean idatzi behar du jatetxeari eramateko.
● Lehenengoa, nork bere plater bat pentsatzen du
● Bakoitzak bere platerra besteei azaltzen die
● Denon artean plater bakar bat adostu behar dute, bakoitzaren platerraren zati
batekin.
● Talde bakoitzeko bozeramailea beste ikasgelakideei azaldu behar die.
● Marrazki guztiak ikasgelako horman kokatzen dira.
Gure Plater Osasungarria Taldea:
Platerraren izena:
Osagaiak:
3) Etiketen analisia
Materiala:
● Testu liburua
● Elikagaien etiketak
Dinamika:
● Testu liburuaren 72. orria behin azalduta, ikasle bakoitzak bere etxetik
elikagairen etiketa bat ekarri behar du. Baldintza: etiketa bakoitzean proteina,
karbohidratoak, koipea, bitamina eta mineralak izatea.
● Taldeka, “Arkatzak erdigunera” dinamikaren bidez, guztien artean
mantenugaien kopuruari buruzko taula betetzen dute.
Mantenugaien Kopurua
1.Etiketa 2.Etiketa 3.Etiketa 4.Etiketa
Proteinak
Karbohidratoak
Koipea
Bitaminak
Mineralak
4) Liseri-aparatuaren bingoa
Materiala:
● Testu liburua
● Bingo-txartelak
Dinamika:
● Lehendabizi ikasle bakoitzak bere izena idazten du papertxo batean eta
irakasleak paper guztiak hartu eta pote batean sartzen ditu
● Taldean, testu liburuaren 68. orrian dagoen digestio-aparatuari buruzko
irakurmena egiten dute, “irakurmena partekatuta” dinamika erabiliz
● Irakasleak ikasle bakoitzari bingo-txartelak banatzen dizkio
● Ikasleak zutik jartzen dira eta ikasgelatik paseatzen dira irakasleak “geldi”
esaten duenerako.
● Orduan, ikasle bakoitzak bikote batekin elkartzen da, bingoan dagoen
galdera bat egiten diote elkarren artean eta erantzuna idazten dute.
● Irakasleak “ibili” esaten duenean, berriro errepikatzen da dinamika ikasle
guztiek bere bingo bete arte.
● Azkenean, irakasleak zuzentzen du. Banan banan, ikaslearen izena duen
paper bat ateratzen doa eta tokatzen zaionak galdera erantzun behar du.
Nola egiten da elikadura-boloa?
Zein hodiak konektatzen du faringea urdailarekin?
Nola deitzen dira digestio-hodietan urinak
isurtzen dituzten organoak?
Zertarako balio du
faringeak?
Digestio-aparatuaren
bingoa
Zenbat luzera du
digestio-hodia?
Zein digestio-ataletan sortzen da gorozkia?
Non bihurtzen dute elikagaiak mantenugai?
Non pasatzen dira mantenugaiak
odolera?
Ordenatu: heste lodia,faringea, urdaila,
ahoa, hestegorria, heste-
harra
Eman bi gurinen izenak
5) Arnas aparatuaren ipuin / kontaketa kooperatiboa
Materiala:
● Testu liburua
● Folioa
Dinamika:
● 70. orria irakurri eta gero, taldea arnas aparatuaren ipun kolektiboa idatzi
behar du.
● “Folio birakaria” dinamika erabiliz, taldekideen artean ipuin edo kontaketa
komuna idazten dute.
● Lehenengo esaldia irakaslek berak ematen die, este baterako: “bazen behin
sudur handi bat…”
● Aldagaia: ipuina izan beharrean, arnas-prozesuaren deskripzioa egitea
6) Iraitz-aparatuaren “flip book”a
Materialak:
● Testu liburua
● Kartulina /papera
● Pos-it-tak
● Aparatuaren zatien argazkiak
● Artaziak
Dinamika:
● Taldean lana banatzen da. Bakoitzak iraitz aparatuaren atal baten ardura
hartzen du.
● Testu liburuan dagoen azalpena post-it batean idazten ditu (71.orrian) eta
dagokion argazkia ebakitzen du.
● Orduan, taldean, Flip-Book egiten da. Prozesuari sekuentzia ematen diote
(zein da lehena, bigarrena…) eta bakoitzak bere informazioa eta marrazkia
kokatzen ditu, azaltzen duen bitartean.
Giltzurrunak
Maskuria
Ureterra
Uretra
7. Azukrometroa
Materiala:
● Freskagarrien etiketak
● Sukaldeko balantza
● Azukre-koskorrak
● Plastikozko edalontziak
Prozedura:
1. Bakoitzak bere etxean freskagarri baten lata eta etiketa bilatzen eta
ikasgelara eramaten ditu. Han, etiketako informazioatik, zenbat azukre-
gramo dituen idazten ditu.
2. Taldean, bana banan, balantza batean etiketan adierazita dagoen azukrearen
kopurua pisatzen dute eta plastikozko edalontzietan kokatzen du.
3. Talde bakoitzak, lau ikasleren emaitzekin edariak sailkatzen ditu, azukre
gutxiago dutenetatik gehiagoetara.
4. Klase osoan, lata eta azukrearekin, erakusketa txiki bat egiten da:
“Azukrometroa”
8. Globalizatzen: hitz jokoa
Materiala:
● Testu liburua
● Arbela
Dinamika:
● Irakasleak 75. orrian dauden hitzak ( kontzeptu gakoak) arbelan idazten ditu
txandaka.
● Taldean, hitz guztiekin esaldi bat osotu eta bere esanahia azaldu behar dute.
● Taldeetako esaldi guztiak komunean jartzen dira.
● Prozesua errepikatzen da hitz guztiak landu arte
● Aldagaia: talde bakoitzari hitz batzuk ematea txarteletan
Beste jarduera batzuk
1. Birikien maketa
● Bideoa
● Esperientzia
2. Nire sakelako nutrizio sistemak
Paperezko txantiloiarekin eskulana
Bakoitzaren argazki batekin ere egin daiteke:
3. Aparatuaren amantalak
4. Iraitz sistemaren maketa erraza
5. Elikagai piramidea
Esperimentuak
Karbohidratoak
Elikagai batzuen konposizioan karbohidrato bat, almidoia, nagusitzen da, esate
baterako zerealak edo lekalak. Beste batzuetan, ordea, proportzio gutxiago
aurkezten dugu eta, harrigarria badirudi ere, aurki dezakegu almidoia ez duten
elikagai batzuetan. Zergatik? Ba, loditzeko botatzen diotelako. Almidoia oso ondo
detektatzen da iodoarekin. Elikagai batek iodoarekin nahasten dugunean more
kolorea hartzen du.
Materialak:
● Iodo tintura (zaurietan erabiltzen
dena) diluituta (ura pixka batean
10 iodo tanta)
● Plastikozko platerrak
● Goilara
● Elikagai batzuk: ogia, patata, irina,
arroza, haragia, york urdaiazpikoa
Prozesua:
1.Aztertzeko elikagaiak platerretan banatzen ditugu
2. Elikagai bakoitzari iodo tanta batzuk botatzen dizkiogu, goilararekin nahastuz
3.Elikagaien nahasketak more kolorea hartzen duenean, karbohidratoak dituela esan
nahi du
Koipea
Aurreko esperimentuen bezala, orain Koipea aztertuko dugu.
Materialak:
● Papera
● Kotoia
● Elikagai batzuen laginak: gurina,
yogurra, txokolatea, patata frijituak,
esnegaina, ahuakatea
Prozedura:
1. Elikagai bakoitza kotoiaren bidez igurtzen dugu
2. Papera hartu eta laginak gainean kokatzen ditugu, haien artean distantzia uzten.
3. Bi egun barru, elikagai bakoitzaren laginak paper gainean utzi duten aztarna
behatzen eta neurtzen dugu
4. Aztarna gehiago utzi dutenak koipe gehiago du
Esnearen proteina (kaseina)
Esnearen osagai nagusia proteina bat da, kaseina hain zuzen ere. Esperimentu
honen bitartez kaseina aterako dugu.
Materialak:
● Esnea
● Ozpina
● Edalontzia
● Kafe-filtroa
Prozedura:
1. Esnea edalontzi
batean sartzen dugu
2. Esneari ozpina botatzen diogu eta eragiten dugu
3. Denbora pasatzen den neurrian esnearen proteina (kaseina) prezipitatzen joango
da.
4. Kafe-filtro baten bidez, banatzen dugu gazurra kaseinatik eta proteina isolatzen
dugu.
Recommended