6
Estibaliz Huidobro

Egipto eta mesopotamia

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Egipto eta mesopotamia

Estibaliz Huidobro

Page 2: Egipto eta mesopotamia

Sánchez

Egipto Nilo:

Garaia eta kokapena

Antzinako Egiptoko zibilizazioa K.a. 3100 eta 31.urteen artean garatu zen, Nilo ibaiaren haran estuan.

Politikaren antolaketa Faraoia:

Egiptoko erregeak faraoi-titulua hartu zuen. Jainko-erregetzat hartzen zuten. Ezin zioten aurpegira begiratu ezta ukitu. Belaunikatu behar ziren.-Eregea zen aldetik, gobernatu eta aginte ekonomiko han- dia zuen.-Jainkoa zen aldetik, lurrean haragitutako Horus zeruko jainkotzat hartzen zuten.

Gizartearen antolaketa Faraoia:

·Talde nagusia faraoia besteak:-Nobleak goi-funtzionarioak eta armadako ofizialak ziren.-Apaizak tenpluetako jabetzak administratzen zituzten.-Eskribauak irakurtzen eta idazten zekiten ia bakarrak ziren.·Langileak hau da, nekazariak, eskulangileak eta merkatariak.·Esklaboak gehienak atzerritarrak ziren. Etxeetan, eraikuntzan eta armadan egiten zuten lan.

Ekonomia

·Nekazaritza ureztatua oinarria zen. Zerealak hazten ziren: garia, garagarra, frutak, eta, ehunak egiteko, lihoa eta kotoia.Idiek tiratutako goldea erabiltzen zuten.

·Abeltzaintzak animaliak ematen zituen, jateko eta lanerako.

Page 3: Egipto eta mesopotamia

·Kanpoko merkataritza faraoiak kontrolatzen zituen. Egiptok luxuzko produktuak inportatzen zituen, adib.:harribitxiak.

Erlijioa eta heriotza

·Antzinako Egiptoko biztanleak politeistak ziren (jainko asko zituzten).Garrantzitsuenak: Amon-ra, Anubis, Osiris, Isis, Hator eta Horus.·Egiptoarrek heriotzaren ostean bizitza zegoela uste zuten eta bizitza hori erdiesteko 2 gauza egin behar zituzten: gorpua kontserbatzea, momifikazio-aren bidez, eta Osirisen epaketa gainditzea.

Kultura

·Idazkera K.a. 3250. urtetik aurrera erabili zuten. Idazkera hieroglifikoa zen: marrazkiak erabiltzen ziren, hitz bakoitza irudikatzeko, eta ikur silabikoak, ideia abstraktuak adierazteko.·Astronomiak egutegi nahiko zehatza sortu zuen eta 365 egunetan banatzen zen.

Arte adierazpenak

·Arkitekturan harria erabili zen materialtzat. -Lehenengo hilobiak Antzinako Inperioan egin zituzten. Garrantzitsuenak piramideak dira. Entzutetsuenak Keops, Kefren eta Mikerinos faraoien aginduz egin zituzten Gize lautadan han-dian. -Tenpluak Fatxada nagusia, zenbait patio eta gela apaizentzat. Tenplurik garrantzitsuenak Karnak, Luxor eta Abu Simbelen daude.·Eskulturan jainkoak eta jainkosak eta goi-funtzionarioakirudikatu ziren.·Pinturaren bidez, tenpluen eta hilobien barruko hormak erlijio-eszenekin eta eguneroko bizimoduko eszenekin apaintzen ziren.

Page 4: Egipto eta mesopotamia

Mesopotamia

Garaia, kokapena eta aldiak Lagash-eko Gudea:

Mesopotamiako zibilizazioa K.a. 3500. eta K.a. 539. urteen artean garatu zen. Mesopotamia “ibaien arte-ko lurra” esan nahi du. Tigris eta Eufrates ibaien artean dago. Hona hemen bere aldiak:·Sumertarrak (K.a. 3500-2300). Hiri estatutan antolatu ziren, kultura bikaina garatu zuten eta idazkera ezagutzen zuten.·Akadtarrak (K.a. 2330-2130). Errege horrek inperio handia sortu zuen, burdinazko armen nagusitasunari esker.·Babiloniarrak (K.a. 1800-600). Beste inperio bat sortu zuten. Errege horren kodea edo legeen bilduma entzute handikoa da.·Asiriarrak (K.a. VII. Mendearen erdieldea-K.a. 625). Mesopotamiako lurrak menpean hartu zituzten.Persiarrek konkistatu eta gero, K.a. 539. urtean, Mesopotamiako kultura desegin egin zen.

Politikaren antolaketa

Hiri-estatu independienteak sortu ziren. Agintegune nagusia tenplua zen, eta patesi izeneko printze-apaizak zuzentzen zuen.Geroago, buruzagi militarrek eskuratu zuten aginpidea. Horiek errege bihurtu eta inperio zabalak sortu zituzten. Aginpidea tenplutik jauregira igaro zen.

Gizartearen antolaketa

3 maila daude:·Goiko mailan erregea eta bere familia, goi-funtzionarioak eta apaizak zeuden.·Erdiko taldean merkatariak eta funtzionarioak zeuden. Funtzionarioen artean eskribauak nabarmendu ziren.·Beheko mailan eskulangileak eta nekazariak zeuden. Esklabo asko zeuden, eta haiek egiten zituzten lanik gogorrenak.

Page 5: Egipto eta mesopotamia

Ekonomia

·Nekazaritza ureztatua Mesopotamiako ekonomiaren oinarria zen. Zerealak, barazkiak eta datil-palmondoak hazten zituzten jateko, eta lihoa eta kotoia zunyzak egiteko.·Abeltzaintzan ardiak, ahuntzak eta txerriak haz-ten zituzten; idiak, lan egiteko; eta gerrarako, zaldiak.·Beste jarduera batzuk eskulangintza eta merkataritza ziren.

Erlijioa eta heriotza

·Mesopotamiako erlijioa politeista zen.Jainkoak tenpluetan zeuden, eta bertan opariak egiten zizkieten eta animaliak sakrifikatuz eta ospakizunak eginez ohoratzen zituzten. Jainkorik apaigarrienak: Anu,zeruaren jainkoa eta gainerako jainkoen aita; Enlil, haizearen eta ibaiko ur-goraldien jainkoa.·Hilobiaz haraindiko bizitza pesimista zen. Heriotzaren erreinua zazpi harresiz babestutako egoitza iluna zen, eta hildakoak hautsez eta lupetzez “elikatzen” ziren.

Kultura

·Idazkera buztin bigunezko oholtxoetan idazten zuten, falka formako trazuak egiten zituen puntzoi batekin.·Astrologia astroak igarpenetarako aztertzetik sortu zen, eta horrek horoskopoak egitea ekarri zuen. Astrologiak astronomia ekarri zuen, eta, horri esker, egutegi nahiko zehatza sortu zuen.·Matematika kontabilitaterako eta lurrak neurtzeko sortu zen. Kalkuluak egiteko, oinarritzat hirurogei zenbakia hartuta.

Arte adierazpenak

·Arkitekturan, pezoa, lastoarekin nahasitako basa, eguzkitan lehortua, eta adreilua, basa egosia, laukizuzen formako piezatan moldeatua, erabili zituzten. -Jauregiak harresiz inguratuta zeuden, eta gela bereziak zituzten erregearentzat, administraziorako eta armadarako.

Page 6: Egipto eta mesopotamia

-Tenpluetan, zigurata edo dorre mailakatua zegoen; hau da, terrazak bata bestearen gainean mailakatzen ziren, eta goian santutegiarekin bat egiten zuen.·Eskulturan, atez ere, pertsonaia nabarmenen estatuak eta erliebeak egin zituzten.