4
ZIRKULAZIO- APARATUA Zirkulazio-aparatuari esker, odolak gure gorputzeko atal guztiei bizi ahal izateko behar duten mantenugaiak eta oxigenoa banatzen dizkie. bihotza arteriak zainak kapilarrak ATALAK ZIRKULAZIO-APARATUAREN Bihotza organo gihartsu eta harroa da, ukabil baten tamainakoa. BIHOTZA Barrunbe torazikoaren erdi aldean dago, biriken artean. aurikula aurikula bentrikulua bentrikulua Bihotzak, bere barnean, lau barrunbe ditu: bi aurikula (goiko aldean) eta bi bentrikulu (beheko aldean). Bentrikuluak aurikulak baino handiagoak dira. Zabalduz eta uzkurtuz, bihotza odola gorputz osora ponpatzen duen giharra da. Bere lana segidako alditan egiten du. Lehenengo, aurikulak odolez betetzen dira. Ondoren uzkurtu egiten dira eta odola bentrikuluetara igarotzen da. Bentrikuluak beterik daudenean hauek ere uzkurtzen dira, eta odola bultzatzen dute gure gorputzeko atal guztietara arterien bidez. Gero

Zirkulazio aparatuaren prozesua

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Zirkulazio aparatuaren prozesua

ZIRKULAZIO- APARATUA

Zirkulazio-aparatuari esker, odolak gure gorputzeko atal guztiei bizi

ahal izateko behar duten mantenugaiak eta oxigenoa banatzen dizkie.

bihotza arteriak zainak kapilarrak ATALAK ZIRKULAZIO-

APARATUAREN

Bihotza organo gihartsu eta harroa da, ukabil baten tamainakoa.

BIHOTZA Barrunbe torazikoaren erdi aldean dago, biriken artean.

aurikula aurikula bentrikulua bentrikulua Bihotzak, bere barnean, lau

barrunbe ditu: bi aurikula (goiko aldean) eta bi bentrikulu (beheko

aldean). Bentrikuluak aurikulak baino handiagoak dira.

Zabalduz eta uzkurtuz, bihotza odola gorputz osora ponpatzen duen

giharra da. Bere lana segidako alditan egiten du. Lehenengo, aurikulak

odolez betetzen dira. Ondoren uzkurtu egiten dira eta odola

bentrikuluetara igarotzen da.

Bentrikuluak beterik daudenean hauek ere uzkurtzen dira, eta odola

bultzatzen dute gure gorputzeko atal guztietara arterien bidez. Gero

bihotza zabaltzen da, aurikulak berriro odolez betetzen dira eta hasten

da ziklo berria.

Bihotzaren zabaltze eta uzkurtze mugimenduak taupadak eragiten

dituzte. Bihotzak, minuturo, 70 taupada inguru egiten ditu.

arteriak zainak kapilarrak ODOL HODIAK

Arteriek odola bihotzetik gure gorputzeko atal guztietara eramaten dute.

Oso elastikoak dira. Zainek odola bihotzerantz bueltatzen dute. Ez dira

arteriak bezain elastikoak baina gehiago zabaltzen dira. arteriak zainak

Kapilarretara ailegatzen den odola oxigeno ugari darama. Ateratzen

dena, aldiz, karbono dioxidoz beterik doa (biriketan ezik).

Page 2: Zirkulazio aparatuaren prozesua

ODOLA Odola gure gorputzeko atal guztietatik higitzen den likidoa da.

Bihotzak ponpatzen du arteria, zain eta kapilarren bidez.

ODOLAREN OSAGAIAK Globulu gorria Plasma Plaketa Globulu

zuria

ODOLAREN FUNTZIOA Odolak elikagaiak eta oxigenoa daramatza

gorputzeko zelula guztietara, eta hauetan gertatzen diren hondakinak

jasotzen ditu. Gero, hondakin hauek gernuaren bidez eta arnasketaren

bidez kanporatuko ditugu .

ODOLA

ODOLAREN ZIRKULAZIOA

Odolak, gure gorputzean zehar, bi ibilbide desberdin egiten

ditu:

Lehenengoan biriketaraino doa eta gero bihotzera itzultzen

da.

Bigarrenean gure gorputzeko alderdi guztietara ailegatzen

da.

Bihotzean karbono dioxidoz kargaturik dagoen odola birika- arteriatik

ateratzen da eta biriketara heltzen da. Han karbono dioxidoa uzten du

eta arnasa hartzerakoan jaso dugun oxigenoarekin kargatzen da.

Ondoren bihotzera itzultzen da birika-zainetik. BIRIKETAKO

ZIRKULAZIOA

Odola, oxigenoz beterik, bihotzetik ateratzen da eta gure gorputzeko

atal guztietara ailegatzen da . Karbono dioxidoa jaso ondoren bihotzera

itzultzen da. ZIRKULAZIO OROKORRA

Aorta arteriatik ateratzen den odola gure gorputzeko zelula guztietara

ailegatzen da, oxigenoa uzten eta karbono dioxidoa jasoz.

Aorta arteria Gero, karbono dioxidoz kargaturik, bihotzera itzultzen da.

Page 3: Zirkulazio aparatuaren prozesua

Odola heste meharretik pasatzen denean digestioan lorturiko

mantenugaiak jasotzen ditu. Heste meharra

Giltzurrunak Giltzurrunetara ailegatzen denean odola iragazten da, eta

hondakin horiekin gernuaren bidez kanporatzen ditugu.

HORREGATIK ESATEN DA ODOLAREN ZIRKULAZIOA

BIKOITZA DELA BIRIKETAKO ZIRKULAZIOA ZIRKULAZIO

OROKORRA