21
1 SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITY EUROPA 2020 ESTRATEGIA I. EDUKIA II. GOBERNANTZA III. BITARTEKOAK

Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Orain, inoiz baino gehiago, ezagutzak trukatu behar ditugu, banakako esperientziak partekatu eta gure lehiakortasuna, gizarte ongizatea eta gure ingurunearekiko erlazioa hobetuko dituzten ideiak bilakatuko diren proiektu komunak sortu. Guztiok identifikatuak sentituko garen etorkizun partekatuari ekitea ahalbidetuko digun gogoeta estrategiko horixe lortu nahi du ECoEuskadik urtarriletik maiatzera abian jarriko ditugun bilkura parte hartzaileen bitartez. Bilkura horietan lehenak urtarrilaren 25ean eta 26an egingo dira EAEko hiru lurraldeetan. Berorietan egingo da Diagnostiko Estrategikoa izeneko proiektuaren eta dokumentuaren lehen aurkezpena, eta gogoeta egingo dugu diagnostikoa eratuko duten lerro nagusiez eta EkoEuskadi 2020ren erronkaz eta estrategiaz. Lehen bilkura horietan herritarrek parte hartzeko tailerrak egingo dira, eta, beste batzuen artean, honako gai hauek hartuko dira hizpide: oparotasun ekonomikoa, mugikortasuna, klima aldaketa eta energia, baliabide naturalak agortzea eta ongizate sistemaren iraunkortasuna.

Citation preview

Page 1: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

1

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

• I. EDUKIA

• II. GOBERNANTZA

• III. BITARTEKOAK

Page 2: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

2

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

I. EDUKIA: ZER DA EUROPA 2020 ESTRATEGIA

• 2000. urteko Lisboako Estrategiaren jarraipena. Zergatik ez zuen funtzionatu? Estatuen

eskumeneko neurriei buruzko Europa mailako hausnarketa.

• Batzordeak Europa 2020 Estrategiari buruzko kontsulta publikoa egin zuen 2009an.

Eusko Jaurlaritzak bere ekarpena egin zion kontsulta horri, eta eskualde mailako nahiz

tokian tokiko eragileen parte-hartzeak ezinbesteko garrantzia zuela azpimarratu zuen.

Page 3: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

3

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

EUROPA 2020 ESTRATEGIAK 3 LEHENTASUN NAGUSI DITU ARDATZ:

• HAZKUNDE ADIMENTSUA: ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituriko ekonomia garatzea.

• HAZKUNDE JASANGARRIA: baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzen dituen

ekonomia bat, berdeagoa eta lehiakorragoa, sustatzea.

• HAZKUNDE BATERATZAILEA: enplegu-maila handia duen eta gizarte- eta lurralde-

kohesioa eragiten duen ekonomia bat bultzatzea.

Lehentasun horiek bost helburu kuantitatiboren eta zazpi "ekimen enblematikoren" bidez

gauzatzen dira.

Page 4: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

4

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITY

EUROPA 2020 ESTRATEGIA

2020. urterako estrategiak bost helburu kuantitatibo nagusi hauek ezartzen ditu EBrako:

• 20 eta 64 urte bitarteko herritarren % 75ek lana eduki behar luke (une honetan, %

69k dauka).

• EBko BPGren % 3 I+G-n inbertitu beharko litzateke (gaur egun, % 2 baino gutxiago

inbertitzen da).

• Klimari eta energiari dagokienez, «20/20/20» helburua betetzea: Berotegi-efektuko

gasak % 20 murriztea, guztira erabiltzen den energiatik % 20 berriztagarria izatea, eta

% 20ko energia-eraginkortasuna erdiestea.

• Eskola-uztea % 10etik beherakoa izatea (orain % 15ekoa da), eta belaunaldi

gazteenaren % 40k, gutxienez, goi-mailako ikasketak burutzea (gaur egun, % 31k

burutzen ditu).

• Orain baino 20 milioi pertsona gutxiagok egon behar lukete pobrezia-arriskuan.

Page 5: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

5

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

Hiru lehentasun nagusietako bakoitza zazpi ekimen enblematiko hauen bitartez bideratuko da (Europako Batzordeak sei ekimen abian jarri ditu, eta azkena urtarrilaren 26an argitaratuko du):

HAZKUNDE ADIMENTSUA:

1. «Batasuna berrikuntzaren alde», ikerketarako eta berrikuntzarako finantzazioa eskuratzea errazteko eta baldintza orokorrak hobetzeko, eta ideia berritzaileak hazkundea eta enplegua sor dezaketen produktu eta zerbitzu bihurtzen direla bermatzeko.

2. «Gazteria mugimendua», hezkuntza-sistemen emaitzak hobetzeko, eta gazteak lan-mundura sartzea errazteko.

3. «Europarako agenda digitala», abiadura handiko Internet bizkorrago hedatzeko, eta familientzako eta enpresentzako merkatu digital bakarraren onurez baliatzeko.

Page 6: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

6

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

HAZKUNDE ADIMENTSUA:

• Europa 2020 Estrategiaren ekimen bereizgarriena: «Batasuna berrikuntzaren alde», 2010eko urriaren 6an argitaratua / COM(2010)546

Hiru helburu nagusi ditu:

• Europa zientzia-eragile garrantzitsu bihurtzea mundu osoan.

• Sektore publikoak eta pribatuak elkarrekin lan egiteko modua iraultzea, partaidetzen edo Europako berrikuntza-elkarteen bitartez.

• Itoguneak desagerraraztea: patenteen kostu handia, merkatuaren zatikatzea, estandarren finkatze mantsoa eta eskumen-urritasuna. Horien guztien ondorioz, ideiak ez dira bizkor heltzen merkatura.

Page 7: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

7

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

HAZKUNDE ADIMENTSUA:

• Europa 2020 Estrategiaren ekimen bereizgarriena: «Batasuna berrikuntzaren alde»

• Europako berrikuntzarako elkarteek alde interesatuak mugiaraziko dituzte (Europakoak, estatukoak eta eskualdekoak, publikoak eta pribatuak), ondo finkatutako helburuak lortzeko. Batzordeak hasierako laguntza-funtsak emango ditu, eta zahartze aktibo eta osasuntsuari buruzko elkarte pilotu bat jarriko da abian.

• Batzordeak «Batasuna berrikuntzaren alde» kanpainaren markatzaile baten hogeita bost adierazle sortu ditu, bai eta berrikuntza-sistema egokien ezaugarrien kontrol-zerrenda bat ere.

• Batzordeak sektore publikoari eta gizarte-berrikuntzari buruzko ikerketa-programa zabal bat jarriko du abian 2011n, eta gizarte-berrikuntza proposatuko du gai nagusitzat Europako Gizarte Funtsaren programetarako.

 

Page 8: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

8

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

HAZKUNDE ADIMENTSUA:

• Europa 2020 Estrategiaren ekimen bereizgarriena: «Batasuna berrikuntzaren alde»

• Batzordeak proposatzen du gobernuek aurrekontuak erreserba ditzatela produktu eta zerbitzu berritzaileen kontratazio publikoa egiteko, urtean hamar milioi euroko balioarekin, gutxienez.

• Jabetza intelektualaren Europako erregimena modernizatu egin behar da. EBko patenteari buruzko hitzarmen batek enpresei 250 milioi euro aurreztuko lizkieke urtean.

• Estatuko laguntzen eta egitura-funtsen esparruak berrikusi egingo dira, berrikuntza bultzatzeko (2007tik 2013ra bitartean ikerketarako eta berrikuntzarako aurreikusitako egitura-funtsetatik, 86.000 milioi euro). 2013tik aurrera, berrikuntzak pisu handiagoa izango du egitura-funtsei buruzko araudian.

Page 9: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

9

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITY

EUROPA 2020 ESTRATEGIA

HAZKUNDE ADIMENTSUA:

2. «Gazteria mugimenduan», 2010eko abenduaren 15ean argitaratua / COM(2010)477

• Krisi ekonomiko eta finantzarioak zaildu egin du Europako gazteak lan-merkatura sartu ahal izatea. Lan bila dabilen gazteen kopurua lau milioitik bost milioira igo da, eta une honetan gazteen ia % 21 langabezian dago.

• Ikerketa independente batzuen arabera, enplegu-emaileen % 40k baino gehiagok garrantzia ematen diote hainbat herrialdetan ikasi eta lan egitean hartzen den eskarmentuari.

• Batzordeak 28 ekintza giltzarri proposatzen ditu, alde batetik, hezkuntza eta trebakuntza gazteen beharretara hobeto egokitzeko, eta, bestetik, gazte gehiagok EBren bekak erabil ditzatela bultzatzeko, ikasketak edo trebakuntza beste herrialde batean egiteko.

• "Gazteria mugimenduan" kanpainaren helburua da Europako gazte guztientzako trebakuntzari loturiko mugikortasunerako aukerak hedatzea, beranduenez ere, 2020an.

Page 10: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

10

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

HAZKUNDE ADIMENTSUA:

3. «Europarako agenda digital bakarra», 2010eko maiatzaren 19an argitaratua / COM(2010)245. Hauek dira helburuetako batzuk:

• Estatu Batuetan lau aldiz musika gehiago deskargatzen da EBn baino, eskaintza legalik ez dagoelako, eta merkatuen zatikatzea dela eta: egile-eskubideak baimentzeko prozedura, horren kudeaketa eta mugaz gaindiko lizentzien emakida sinplifikatu egin behar dira. Horrez gain, ordainketa eta fakturazio elektronikoak erraztu egin behar dira.

• Europarren Internet bizkorrerako eta ultrabizkorrerako sarbidea handitzeko xedea: 2020an Europako hiritar guztiek Interneteko 30 MB/s-ko abiadura edo hortik gorakoa eskuratu ahal izatea, eta Europako etxeen erdiak 100 MB/s-ko Interneteko konexiora edo bizkorragora harpidetuta egotea (gaur egun, europarren % 1ek bakarrik dauka Interneterako zuntz bidezko konexio bizkorra; aldiz, japoniarren % 12k dauka, eta hegokorearren % 15ek).

Page 11: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

11

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

HAZKUNDE ADIMENTSUA:

3. «Europarako agenda digital bakarra»

•  IKTetako ikerketa eta abangoardiako berrikuntza bultzatzea: inbertsio pribatuak bultzatzea, eta EBk ikerketara bideratzen dituen funtsak handitzea. EBk IKTei buruzko ikerketan egiten duen inbertsioa AEBk egiten duten inbertsioaren erdia baino txikiagoa da (37.000 milioi euro EBn, eta 88.000 milioi euro AEBn, 2007an).

• Europar guztiek gaitasun digitalak eta lineako zerbitzu eskuragarriak izan ditzatela lortzea: europarren erdiak baino gehiagok (250 milioi pertsonak) Internet egunero erabiltzen dute, baina europarren % 30ek ez du sekula erabili. Herritar guztiek dute eskubidea aro digitalean parte hartu ahal izateko behar dituzten ezaupide eta gaitasunak edukitzeko.

 

Page 12: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

12

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

HAZKUNDE JASANGARRIA:

4. «Baliabideak eraginkortasunez erabiltzen dituen Europa», hazkunde ekonomikoa eta baliabideen erabilera bereizten laguntzeko, karbono-emisio txikiko ekonomia batera aldatzeko pausoak emateko, energia-iturri berriztagarrien erabilera handitzeko, gure garraio-sektorea modernizatzeko, eta energia-eraginkortasuna sustatzeko. Ekimen enblematiko hori urtarrilaren 26an argitaratuko da.

5. «Industria-politika bat mundializazioaren arorako», enpresa-ingurunea hobetzeko, bereziki ETEentzat, eta mundu osoan lehiatzeko gai izango den industria-oinarri sendo eta jasangarriaren garapena bultzatzeko.

Page 13: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

13

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

HAZKUNDE JASANGARRIA:

5. «Industria-politika bat mundializazioaren arorako», 2010eko urriaren 28an argitaratua / COM(2010)614

•  Higiezinen burbuilaren lehertzea jasan duten herrialdeak askoz mantsoago irteten dira krisi ekonomikotik, manufaktura-produkzioaren aldi baterako hondoratzea bakarrik gertatu den herrialdeak baino.

• Kreditu-baldintza samurragoak behar dira, edo finantzaketa-eskuragarritasun handiagoa. Erronka nabarmenak produktibitateari eta enpresa-inguruneari dagokienez, bereziki, ETEentzat: ahalegin handiagoak administrazio-zama murrizteko, hobeto araututako politikak eta administrazio elektronikoa ezartzea.

• Industriaren energia-intentsitatea murriztu egin behar da, eta energia-iturri berriztagarrien proportzioa handitu.

• Industria-lehiakortasuna hobetzeko jarduteko tresna ugari estatu mailakoak dira, eta EBko industriaren arrakasta estatu-ekintzaren mende dago.

 

  

 

Page 14: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

14

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

HAZKUNDE BATERATZAILEA

6. «Kualifikazio eta enplegu berrien agenda», lan-merkatuak modernizatzeko eta pertsonen autonomia bultzatzeko; horretarako, pertsonek bizitzan zehar gaitasunak garatzea sustatuko da, lan-munduan gehiago parte hartu ahal izan dezaten, eta lanen eskaintza eta eskaera hobeto egokitzeko, bereziki, laneko mugikortasunaren bidez.

7. «Pobreziaren aurkako Europako plataforma», gizarte- eta lurralde-kohesioa bermatzeko. Hala, hazkundearen eta enpleguaren etekinak ondo banatuko dira, eta pobrezian eta gizartetik baztertuta dauden pertsonak duintasunez bizi ahal izango dira, eta gizartean modu aktiboan hartu ahal izango dute parte.

Page 15: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

15

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITY

EUROPA 2020 ESTRATEGIA

HAZKUNDE BATERATZAILEA

6. «Kualifikazio eta enplegu berrien agenda», 2010eko azaroaren 23an argitaratua / COM(2010)682

• • Lan-merkatuen funtzionamendua hauen bidez hobetzea: pertsonei lan-merkatura sartzeko aukera ematen dieten kontratuak; langabezia-prestazio modulagarriagoak; enplegu-eskatzaileei laguntza pertsonalizatuagoa ematea; trebakuntzarako pizgarri gehiago sortzea.

• • Enplegurako kualifikazio egokiak bermatzea: "EBko gaitasunen panorama" sortzea, beharrezkoen diren gaitasunak identifikatzeko.

• • Enpleguaren kalitatea eta lan-baldintzak hobetzea: enpleguari, osasunari eta segurtasunari loturiko lege-esparrua berrikustea (ordutegiak, nazioarteko joan-etorriak); legeria eraginkorragoa, herritarrek nahiz enpresek errazago ulertu eta aplika dezaketena.

• • Enplegua sortzea: enpresak sortu eta administratzeko baldintzak hobetzea, adibidez: laneko errenten gaineko zergak murriztea proposatuz; administrazio-zama arinduz.

Page 16: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

16

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

HAZKUNDE BATERATZAILEA

7. «Pobreziaren aurkako Europako plataforma», 2010eko abenduaren 16an argitaratua /

COM(2010)758

• EBko 80 milioi herritarretik gora (seitik bat) pobrezian amiltzeko arriskuan dago;

horietatik, 20 milioi haurrak dira, eta guztira populazio aktiboaren % 8 dira.

• Lan-merkaturako sarbidea, babes soziala eta oinarrizko zerbitzuak (adibidez, osasuna,

etxebizitza eta hezkuntza) hobetzeko neurri gehiago.

• Sektore publikoaren eta pribatuaren artean loturak sortzeko era berriak; ekonomia

sozialak eskaintzen duen potentzial guztia aprobetxatuko da.

• EBko kide diren estatuek hobeto koordinatuko dituzte beren politikak.

 

Page 17: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

17

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

HAZKUNDE BATERATZAILEA

7. «Pobreziaren aurkako plataforma»

•  Gaur egun pobrezian bizi diren pertsonen eta, bereziki, arrisku handienean daudenen mesedetan izango da: emakumeak, etorkinak, ijitoak eta bestelako gutxiengo etnikoak, eta ezgaitasunak dituzten pertsonak. Gizatalde horien bizimodua hobetzea espero da.

• Pobreziari aurka egitea batez ere estatu-administrazioei dagokien arren, EBk koordinatzaile-lanak egin ditzake, EBko kide diren estatu guztiek antzeko erronkei erantzun behar baitiete.

 

Page 18: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

18

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

II. ESTRATEGIAREN GOBERNANTZA

• Europa 2020 Estrategiaren xede guztiak estatuetara eta eskualdeetara egokitutako helburu bihurtu behar dira; horrela, leku bakoitzeko behar eta erronketara moldatuko dira. Prozesu hori estatu kideek 2011n aurkeztu behar dituzten Erreforma Plan Nazional (EPN) berrien bidez gauzatuko da.

• Euskadi eta gainerako autonomia-erkidegoek Europa 2020 Estrategia Espainian aplikatzeko prozesua hots, EPNen eraketa behar bezala barneratuta eduki behar dute. Horren ondorioz, Estrategia hobeto bereganatuko dute eta, beraz, hobeto aplikatuko dute maila lokalean nahiz eskualde mailan, eta ez da berriro egingo Lisboako estrategiari egotzi zitzaion akatsa, alegia, estrategia tokian tokian barneratu gabe egotea.

Page 19: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

19

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

II. ESTRATEGIAREN GOBERNANTZA

• “Europako seihilekoa” indarrean jartzea 2011n: arkitektura berria EBko gobernantza ekonomiko berrirako: estatu kideen koordinazio hobea politika ekonomikoari eta aurrekontu-politikei dagokienez.

• Prozesu berri honek Egonkortasun eta Hazkunde Ituna eta Europa 2020 Estrategia elkarrekin lerrokatzen ditu: estatu kide bakoitzak bere Egonkortasun eta Bateratze Programa aurkeztu beharko du apirilean, eta horrekin batera, baita Erreforma Programa Nazionala ere.

• Bi txosten horiek guztiz barneratuta egon behar dute estatuen aurrekontu-prozeduretan.

Page 20: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

20

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

III. EBk DAUZKAN BITARTEKOAK ESTRATEGIA APLIKATZEKO

• Erkidego-aurrekontu txikia? EBren errenta nazional gordinaren % 1 inguru (gutxi gorabehera, 900.000 milioi euro 7 urterako).

• Hurrengo finantza-esparruak ere (2014-2020) estatu kideek defizita testuinguru jasangarriagora eramateko egin duten kontsolidazio-ahaleginen ildotik jarraituko du.

• Erkidegoaren aurrekontua estrategikoak diren eta Europarako balio erantsi handiagoa duten inbertsioetan erabiliko da; adibidez, Europa zeharkatzen duten garraio- eta energia-azpiegituretan, edo ikerketaren arlorako Europa osoko lankidetzan.

Page 21: Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa 2020 Estrategia

21

SAVING AND ENERGY EFFICIENCY AS A PRIORITYEUROPA 2020 ESTRATEGIA

III. EBk DAUZKAN BITARTEKOAK ESTRATEGIA APLIKATZEKO

• Europa mailan, estatu mailan eta maila lokalean egiten diren inbertsioak elkarren osagarriak eta bateragarriak izateko premia. Europako laguntza estatuetan, eskualdeetan eta hirietan egiten diren ekintzen osagarritzat jotzea.

• Finantza-tresna berritzaileak hobeto erabiltzea, Europako funtsak sektore pribatuarekin eta bankuekin partaidetzan erabil daitezen eta, bereziki, Europako Inbertsio Bankuaren maileguen bidez bidera daitezen (Europako diru-laguntzak oinarri dituen filosofiatik maileguen filosofiara igarotzea).