Transcript

2

0.- ZINEBIAURREAZINEBIko 56. edizioa hasi aurreko zazpi egunetan programazio berezi bat izango dugu gozagai Campos Eliseos antzokiko Kupula aretoan. Azken sei edizioetan bezala, Bilboko ikus-entzunezko sektoreko elkarte, erakunde profesional, kolektibo eta eskolen ekimenak eta ekarpenak aurkeztuko ditugu, askotariko jardueren bitartez: zuzendariek berek aurkeztutako pelikula-emanaldiak, ZINEBI-EXPRESS lehiaketa, zinema-eskoletako lanen erakusketa, musika-ekitaldiak, festak eta abar. ZINEBIAURREko programazioa ZINEBIren 56. edizioko informazio orokorrari gehitu diogu.

Emanaldi eta jarduerak non egingo diren: Campos Eliseos antzokiko Kupula aretoa, Golem-Alhondiga Bilbao zinemako entzunaretoa eta Bilborock aretoa.

1.- ATAL OFIZIALA / NAZIOARTEKO LEHIAKETAZINEBI 56n 85 herrialdeko 3.368 pelikulak eman dute izena, eta Aukeraketa Batzordeak horietatik 65 aukeratu ditu, 29 herrialdekoak, Nazioarteko Lehiaketan parte hartzeko; gehienak lehen aldiz izango ditugu Espainian ikusgai. Aukeratutako filmetatik 18 espainiarrak dira, zazpi euskal pelikulak barne.

Euskal Zinemaren atalean honako film hauek aukeratu dituzte lehiaketarako:

-Soroa, Asier Altunarena (fikzioa).-A Serious Comedy, Lander Camarerorena (fikzioa).-Anómalo, Aitor Gutierrezena (fikzioa).-Peter Hollywood, Ibon Antuñanorena (dokumentala).

3

-Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa, Maria Elorza, Maider Fernandez eta Aitor Gametxorena (dokumentala).-Hubert Le Blonen azken hegaldia, Koldo Almandozena (animazioa).-Tempo inverso, Gregorio Muro eta Mikel Murorena (animazioa).

Nazioarteko Lehiaketako eta lehiaketatik kanpoko InfoEuskadi ataleko euskal pelikulei dagokienez, bigarren urtez, Azkue Fundazioak Euskarazko Pelikula Onenaren Saria babestuko du ZINEBIn. Sari horren helburua da Euskadiko ikus-entzunezko sektorea euskararen erabilera sustatzea eta zabaltzea, eta irabazleak 1.200 euro jasoko ditu.

Zinema Espainiarraren atalean honako film hauek lehiatuko dute, lehen aipatutakoez gain:

-Safari, Gerardo Herrerorena (fikzioa).-Os meninos do río, Javier Maciperena (fikzioa).-0’60 Mg., Gerard Martirena (fikzioa).-Memorándum, Juan Millares Alonsorena (fikzioa).-Cordelias, Gracia Querejetarena (fikzioa).-Mi vida es el cine, Bogdan Toma eta Fernando Cayorena (fikzioa).-El deseo de la civilización (Notas para el gran vuelo), Carolina Astudillorena (dokumentala).-Elena Asins-Génesis, Alvaro Gimenez Sarmientorena (dokumentala).-La pasión de Judas, David P. Rodriguez Riverorena (dokumentala).-Onemoretime, Jose Gonzalez, Tonet Calabuig eta Elisa Martinezena (animazioa).-Bendito Machine V-Pull the Trigger, Jossie Malisena (animazioa).

Generoari dagokionez, jaialdiko araudian hiru maila daude zehaztuta: fikzioa, dokumentala eta animazioa. Horren arabera, lehiatzeko aukeratutako 65 pelikulak honela daude multzokatuta: 30 fikziozkoak dira (%46,15), 17 dokumentalak (%26,15) eta 18 animaziokoak (%27,70). Jatorriari dagokionez, euskal pelikulak eta espainiarrak alde batera utzita, gehienak Britainia Handikoak (6), Frantziakoak (5), Brasilekoak (3), Estatu Batuetakoak (2) eta Herbeheretakoak (2) dira. Latinoamerikako pelikulek, euskal eta espainiar zinemak bezala, sari berezia dute garaileen zerrenda ofizialean, eta aurten Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Kuba, Mexiko eta Venezuelako filmak izango ditugu ikusgai. Nazioarteko Lehiaketan ZINEBIn orain arte ordezkari gutxi zeuzkaten herrialdeetako filmek parte hartuko dute, Hego Korea, Egipto, Singapur, Turkia eta Ukrainiako filmek, besteak beste. Herrialde, eremu geografiko eta kultura askotako partaideen lanak aurkeztuko ditugu aurten, eta gure lehiaketa zaharra benetan nazioartekoa denaren seinale da hori.

Emanaldiak non egingo diren: Arriaga antzokia eta Golem-Alhondiga Bilbao zinemako entzunaretoa.

4

2.- INFOSPAINLehiaketa ofizialean sartzen ez diren hainbat film labur espainiar emango ditugu, fikziozkoak, dokumentalak eta animaziokoak. Aurten, zehazki, 23 pelikula izango ditugu ikusgai, 12 fikziozkoak, zazpi dokumentalak eta lau animaziokoak.

Emanaldiak non egingo diren: Golem-Alhondiga Bilbao zinema.

3.- INFOEUSKADI Atal ofizialean ez dauden euskal pelikulen saila da hori; zehazki, fikziozko 11 pelikula, 10 dokumental eta animazioko bost film emango ditugu.

Emanaldiak non egingo diren: Golem-Alhondiga Bilbao zinema.

4.- INFOWORLDZINEBIren 56. edizioan, azken bi urteetan bezala, 15 herrialdeko 21 film labur emango ditugu atal ofizialetik kanpo, lehiaketaz aparteko InfoEuskadi eta InfoSpain atalen modura. Film oso originalak dira, gai, estilo eta genero desberdin baina hurbilekoak, eta gaur egungo bizimoduaren inguruko funtsezko gaiak jorratzen dituzte, besteak beste honako hauek: gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak; emakumea, haren gorputza eta haren irudikapenak; natura; gizakien lana; eta denontzako izan beharko lukeen mundu honetako migrazio-gertakariak.

1. PROGRAMATodos eran mis hijosHiru fikziok, bi dokumentalek eta animazio batek agerian jartzen dituzte familia-harremanetako bide bihurgunetsuak, guraso izatearen misterioa eta seme-alaben maitasunaren (edo gorrotoaren) askotariko moldeak.

2. PROGRAMAUna mujer es una mujerEmakumeen gorputzari eta emakumeen gorputzaren irudikapenei buruzko lau lekukotza bizi, garai berekoak baina leku askotakoak; leku horietan, emakume izateko eta saio horretan onik ateratzeko gogor borrokatu beharra dago.

5

3. PROGRAMAEl mundo sin límitesMultzo honetan zazpi herrialdetako zazpi film labur bildu ditugu, eta hauek dira hausnartzeko proposatzen dizkiguten gaiak: natura, naturaren edertasuna, edertasun hori begiesteak sortzen duen harridura, itsasikara bat, haur baten begirada eta gizakien lurrek eta itsasoko jarduerak.

4. PROGRAMAVagarás sobre la tierraUrruneko eta aginduzko herrialderen batean immigrante izateko borrokatzen duten emigranteak, mundu txikiago eta hurbilago bateko herritar izateko itxaropenarekin basamortuak, ozeanoak, mugak eta hesiak zeharkatzen dituztenak.

Emanaldiak non egingo diren: Golem-Alhondiga Bilbao zinema.

5.- BEAUTIFUL DOCS. MUNDUKO FILM LUZE DOKUMENTALEN IKUSPEGIA

Aurten, ZINEBIren 56. edizioan, jaialdiaren nortasunaren bereizgarrietako bat indartu nahi dugu atal paraleloen programazioan: metraje luzeko dokumentalen arloa, hain zuzen ere. Horretarako, Beautiful Docs zikloa antolatu dugu, hirugarrenez. Munduko metraje luzeko dokumentalen panorama erakusketa handinahitsua da eta gure programazioko atal finko bihurtu da.

Guztira 11 film ekarri ditugu, orain dela gutxi eginak, 13 herrialdetik. Gori dauden gaiak eta gaur egungo hainbat errealitate jorratzen dituzte denek, askotariko ikuspegi formaletatik; besteak beste: Ukrainian errusiarren aldeko gobernuaren kontra orain dela gutxi izandako matxinada zibila; modernitatearen tenplu bihurtutako nazioarteko museo handiak, non artea behatzeko liturgia ospatzen den; erbestean dauden youtubers siriar gazteen filmazioak, gerra zibil amaigabe batean murgilduta dagoen haien jaioterriari buruzkoak; israeldarren okupazioaren kontra borrokatzeko prestatzen diren Hamaseko gazte palestinarrak; emigrazioa eta gurasoak atzerrian lanean dituztelako anai-arreba txikiak zaindu behar dituzten nerabeen arazoak; mugimendu iraultzaile baten atarikoa den futbol-partida bat; ibaian nabigatuz natura begiestea; barru-barruan dauzkan nortasunaren eta sexuaren arabera bizi nahi duen transexual bat; musikari bat eta gaur egungo utopiak konkistatzeko egiten duen muturreko deia; Asturiasko meatze-ibarretan meatzaritza eta meatze-herrien bizimodua babeste aldera 2012an egindako protestak; eta inguruan duena etengabe filmatuz zoriontsu sentitzen den Jonas Mekas zaharraren hartualdi baztertuak. Metraje luzeko dokumental horiek guztiek dagokien espezialitateko nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu dute, eta batzuk sariak ere jaso dituzte jaialdi horietan. Hauek dira, zehazki, 11 film horiek:

-1. Maidan (Sergei Loznitsa. Ukrainia, 2014. 130 minutu)

Maidan filmak Kieven (Ukrainian) Yanucovich lehendakariaren erregimenaren kontra 2013-2014ko neguan izandako matxinada zibila kontatzen du. Iraultzaren bilakaera zehatz-mehatz dago azalduta: hasi Maidango plazan egiten ziren milioi erdi lagun inguruko manifestazio baketsuetatik eta manifestarien eta istiluena urkako polizien artekok ale-borroka odoltsuetara heldu arte. Maidan nazio baten esnatzearen eta bere nortasunaren berraurkikuntzaren kronika kartsua da.

Cannesko (Frantzia) Nazioarteko Zinemaldiko atal ofizial parte hartu du 2014an.

2. National Gallery (Frederick Wiseman. Frantzia, 2014. 174 minutu)

National Gallery pelikulak munduko museo garrantzitsuenetako baten bihotz-bihotzean sartzeko aukera emango digu. Museoan Erdi Arotik XIX. mendera arteko mendebaldeko maisulan artistiko ugari daude. Filmak deskribatzen ditu museoko leku bereziak, barne-funtzionamendu konplexua, munduarekin duen erlazioa, agenteak, bost kontinenteetatik heltzen diren ikusleak eta, batez ere, dauden pinturak. Ispilu-jolas zorabiagarri baten bidez, zinemak pintura behatzen eta pentsatzen du eta pinturak zinema garaikidea behatzen eta pentsatzen du.

Cannesko (Frantzia) Nazioarteko Zinemaldiko atal ofizial parte hartu du 2014an.

6

3. Eau argentée (Ossama Mohammed / Wiam Simon Bedikkan. Siria, 2014. 110 minutu)

Sirian, Youtube erabiltzen duen jende asko, filmatu ondoren, hil egiten da egunero; bitartean, beste batzuk filmatu eta jendea hiltzen dute. Parisen, ezinbestean erbesteratuta gauden eta Siria baldintzarik gabe maite dugun siriarrek zerua filmatu eta irudi horiek Youtuben jartzeko muntatu baino ezin dugu egin. Urrutiratzearen, gure herriaren eta gure iraultzaren arteko tentsio hori ezin gordinago agertu zitzaigun sarean izan genuen ustekabeko topaketa batean. Zinemagile kurdu gazte batek hauxe esan zigun txatean: “Kamera hemen balego, Homsen, zer filmatuko zenukete?”. Pelikula hau gazte harekin konpartitu genuen istorioari buruzkoa da.

Cannesko (Frantzia) Nazioarteko Zinemaldiko atal ofizial parte hartu du 2014an.

4. The Green Prince (Nadav Schirman. Israel-Alemania-Erresuma Batua, 2014. 99 minutu)

Mosab Hassan Yousef, Zisjordania palestinarreko Ramala herriko palestinar bat, Hamasen sortzaileetako baten seme zaharrena, hazi egin da eta Israelen kontra borrokatzeko prest dago. Arma-kontrabandoagatik atxilotu dute eta Shin Betek, Israelgo segurtasun-zerbitzuak galdeketa egin ondoren, 17 urteko gaztea espetxera bidali dute. Hamasek espetxean baliatzen dituen taktika zorrotzek eta Mosab erakunde fundamentalistak sustatutako atentatu suiziden igoaldiak astinduta, Israelen alde espiatzeko hitza ematen du. Zuzendariak intriga, beldur, indarkeria eta traizio sare korapilatu batean murgilduko gaitu, funtsean abentura emozional bat den bidaia batean.

Sundanceko (Utah, AEB) Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du 2014an.

5. Waiting for August (Teodora Ana Mihai. Belgika-Errumania, 2014. 88 minutu) Georgiana Halmacek 15 urte bete ditu neguan, baina ez dauka nerabe-ametsak izateko denborarik, ama Turinera joan berri baita, lan bila. Georgianak bere sei anai-arrebez arduratu beharko du, Errumaniako Bacau herriaren kanpoaldeko etxebizitza sozial batean. Nerabezaroaren eta helduei dagozkien erantzukizunen artean harrapatuta dago eta ahal duena egingo du, haurren hazierari buruzko telebista-saioetako aholkuek eta noizbehinka amarekin telefonoz izaten dituen elkarrizketek lagunduta. Gainera Bigarren Hezkuntza egiten ari da eta, horregatik, bizilagunekin borrokatu beharko du, familia salatu nahi dutelako adingabeak abandonatzeagatik. Lasai eta tinko, Georgianak etxeari eta anai-arrebei eustea lortuko du, oreka hauskor eta burutsuan.

Torontoko (Kanada) HotDocs Zinemaldian Dokumental Luze Onenaren Saria lortu du 2014an.

7

6. The Second Game (Corneliu Porumboiu. Errumania, 2014. 97 minutu)

1988an, zuzendaria futbol-partida bat ikusten ari da aitarekin, eta haren komentarioek garaiko zuzeneko telebista-irudiekin bat egiten dute. Partida Ceaucescu uzkaildu eta urte betera herrialdeko bi talde onenek, alegia Dinamok eta Steauak, Bucaresten jokatu zuten derbia da. Elurra mara-mara egin zuen eta eguraldia txarra zen, baina ez zuten partida eten. Zer gertatuko zen baloiak langa jo izan ez balu?, arbitroak presioaren aurrean etsi izan balu eta taldeetakoren baten alde egin izan balu?, kamerak zelaian izandako liskar txiki filmatu izan balu?, partida urtebete beranduago jokatu izan balitz? Galdera horiek eta beste batzuk oinarri hartuta, lehenbizikoaren ondorio diren bigarren jokoen kate amaigabe bat agertzen da, eta joko bakoitzak dauzka bere emaitza, irudi, lehentasun eta esanahiak, denak desberdinak.

Filma honako jaialdi hauetan aurkeztu dute, 2014an: Berlingo (Alemania) Nazioarteko Zinemaldiko atal ofizialean, Sydneyko (Australia) Nazioarteko Zinemaldian, Londresko (Erresuma Batua) East End Zinemaldian, Buenos Airesko (Argentina) Nazioarteko Zinemaldian (BAFICI) eta Bostongo (AEB) Nazioarteko Zinemaldian.

7. El rostro (Gustavo Fontan. Argentina, 2014. 62 minutu)

Gizon bat Parana ibaian bakarrik nabigatzen ari da, uharte batera heldu nahi du. Lehorrera heldu da, eta han ez dago bakarrik. Beste gizon batekin jango du, aitarekin. Emakume bat eta haur batzuk ere agertuko dira. Baita natura ere: txoriak, landareak eta ibaia, beti lasai, beti geldigaitz. Hainbat sentimendu azalduko dira, beti gurekin daramatzagunak: malenkonia, heriotza eta absentzia. Iragana eta oraina nahastu eta txandakatuko dira, irudi mugiezin bati eutsita dagoela dirudien arren sekula amaitzen ez den jolas batean.

Buenos Airesko Nazioarteko Zinemaldiaren (BAFICI) 16. edizioan parte hartu du eta Argentinako Zuzendari Onenaren Saria lortu du.

8. Naomi Campbell. No es fácil convertirse en otra persona (Nicolas Videla / Camila Jose Donoso. Txile, 2014. 80 minutu)

Transexual batek sexua aldatu nahi du. Herri txiki eta itogarri batean bizi da. Kirurgia plastikoari buruzko reality show delako batean, Naomi Campbell nazioarteko modeloaren berdin-berdina izan arte behar adina ebakuntza egin nahi dituen emakume bat ezagutuko du. Hauek dira istorioaren ardatzak: protagonistaren bizimodua eta gertakari mingarrienetako batzuk; protagonistak gertakari horiek zinemaren bidez ezagutzera emateko dauzkan ideiak; eta baita ere zuzendarien ikuspegia eszenaratze zinematografikoaren eta pertsonaia bat eraikitzeko aukera, muga eta gaitasun poetikoaren gainean.

Nyoneko (Suitza) Visions du Réel Nazioarteko Jaialdian parte hartu du.

9. A Spell to Ward of the Darkness (Ben Rivers / Ben Russell. Estonia-Frantzia-AEB, 2013. 98 minutu)

Dokumental honetan izenik gabeko pertsonaia baten bizitzako gertakari ustez zentzugabeak ikusiko ditugu. Aurrez azalpenik jaso gabe, pertsonaia hori hamabost laguneko komuna batean ikusiko dugu, Estoniako uharte txiki batean. Gero, Finlandia iparraldean, natura handientsuan bakartuta. Ondoren, Norvegian, black metal banda batean gitarra jotzen eta abesten. Hori guztia bakardade, estasi-edertasun eta optimismo iluneko giroan. Hori horrela izanik ere, dokumentala bizi dugun garaian utopiak eraikitzeko muturreko deia da.

Hiri hauetako Nazioarteko Zinemaldietan parte hartu du, azken edizioetan: Locarno (Suitza), Toronto (Kanada), Vancouver (Kanada) eta Viena (Austria, Viennale).

10. Remine, el último movimiento obrero (Marcos Merino. Espainia, 2014. 104 minutu) 2012ko udaberrian, Asturiasko meatze-arrioetako errepideak moztuta agertu ziren berriz, egur, burdin eta suzko barrikadekin. Finantza-merkatuen eta gobernu neoliberalen iruzurrak eragindako krisi ekonomikoa ezin hobeto etorri zitzaion Espainiako Gobernuari ikatz-meatzeetako jarduera eteteko aldebakarreko eta presazko erabakia hartzeko. Hasieran, kamerak behatu baino ez du egiten. Gero, ordea, objektiboaren aurrean gertatzen den borrokan murgiltzen da pixkanaka. Orduan, kazetari den errealizadorea zinemagile bihurtzen da, eta Europa zaharreko langile-klasearen heriotza geldiaz hausnartzen du.

8

Epaimahaiaren Aipamen Berezia lortu du Buenos Airesko Nazioarteko Zinema Independentearen Jaialdian (BACIFI), eta Mar del Platako (Argentina) Nazioarteko Zinemaldian eta Valdiviako (Txile) Nazioarteko Zinemaldian parte hartu du.

11. Outakes from the Life of a Happy Man (Jonas Mekas. AEB, 2013. 68 minutu)

Ipar Amerikako abangoardiako zinema independenteko klasikotzat dute Jonas Mekas zinemagile urtatua. Zinemaren eta bizitzaren ikuspegi oso berezia dauka, eta azkena egin duen pelikula hau hasierarik eta amaierarik gabeko obra luze baten kapitulu berri baten modukoa da. Izenburua honela emango genuke euskaraz: Gizon zoriontsu baten bizitzako hartualdi baztertuak. Gizon zoriontsu hori Mekas bera izan daiteke. Haren iritziz, “munduko gaitz guztien kontrako benetako antidotoa garrantzirik gabeko gertakari iheskor, bat-bateko eta iragankorrak dira, bizitzaren ikasgai kitzikagarri eta ederrak”.

Karlovy Varyko (Txekiar Errepublika), Mar del Platako (Argentina) eta Lisboako (Portugal) DocLisboa Nazioarteko Zinemaldietan parte hartu du.

Non emango den: Golem-Alhondiga Bilbao zineman.

6.- ZINERGENTZIAK 14: EUSKAL IKUS-ENTZUNEZKO GARAIKIDEEN LARRIALDI ETA URGENTZIAK.

Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV-EHU) elkarlanean, Gizarte Zientzietako eta Komunikazioko Fakultateko irakasle Vanesa Fernandezek lau programa aurkeztuko dizkigu. Programa horiek larrialdi eta urgentzia kontzeptuen gainean ZINEBIrekin batera hausnartu ondoren zehaztu dira, eta helburua da ikus-entzunezko sorkuntzarako gune bat sortzea eta etorkizunerako zaintzea, Euskal Herrian agertzen ari diren zuzendari gazteek haien lanak pentsatu eta garatu ditzaten. Sail honetako obra guztiak zinema egiteko eta ikusteko eta zinemaz hitz egiteko moduak inpugnatzeko eta goitik behera aldatzeko borondatez eta urgentziaz eginda daude.

Lehenbiziko programan All About the Birds pelikula-performancea ikusiko dugu. Alfred Hitchcocken Txoriak filmean oinarrituta dago nolabait, eta ZINEBI 56rako apropos egin dute Señora Polaroiska kolektiboak (María Ibarretxe eta Alaitz Arenzana) eta Victor Iriartek. Obra horren helburua da lengoaia zinematografikoaren bilakaera eta gaur egungo ikusleen zeregina zalantzan jartzea. Zertarako? Irudi-proiekzio bat benetako esperientzia, denbora eta leku bakarretan gauzatutako ekintza errepikaezin bihurtzeko. Artistak ezagunak dira, aurrez ikus-entzunezko lan gehiago egin dituztelako; oraingo performance honetan, sorkuntza eszeniko eta

9

koreografikoari garrantzi handia eman diote. Eszenaratzea anbiguoa da, nahita, eta ideia, proiektu, pelikula, abesti, inprobisazio, muntaketa eta desmuntaketekin jolas egiten esperimentatzen du, begira dagoenaren begirada desorekatzeko eta, era horretan, ikusleak irudi garaikideen gaur egungo ikusmoldeez hausnartzera bultzatzeko.

Bigarren programan ZINEBI 56k ekoiztutako pelikula kolektibo bat estreinatuko dugu. Helburua da, lehen esan bezala, Euskal Herrian agertzen ari diren zuzendari gazteen lana garatzen laguntzea. Zehazki, Errautzak film luzea izango dugu ikusgai. Filmak inguratzen gaituen munduaren gainean pentsatzen du eta begirada zinematografiko mota berri baten inguruan konplizeak bilatu nahi ditu. Pelikula honako hauek egin dute, elkarlanean: Igone Arreitunandia, Marisol Gil, Las Chicas de Pasaik (Maria Elorza eta Maider Fernandez), MawatreS (Juan Pablo Ordoñez), Hodei Torres eta Mikel Zatarainek. Lan hori iragana, oraina eta etorkizuna uztartzen dituen bultzada kolektibo bat da, banako begirada eta ahotsek filmikoki hitz egiten duten prozesu bat, gertuko oroitzapenak, zati bisualak eta soinu-atalak hizpide hartuta. Horiek guztiak gizartearekin eta gaur egungo garaiarekin konprometitutako burujabetze-diskurtso batean tartekatzen dira, kolektiboaren konplizitatearen babesean.

Hirugarren programa Gaur hemen! da. Lehen aipatu pelikula kolektiboko zuzendariek azken urteetan egindako ikus-entzunezko pieza laburrak ikusiko ditugu. Hala, zer kezka tematiko eta formal dauzkaten jakingo dugu. Guztien ardatza euskal ikus-entzunezko garaikideen larritasun eta urgentzia kontzeptuen inguruko hausnarketa da.

Azkenik, laugarren programan, autoironiaz Kimu berde izendatutakoan, Espainiako beste leku batzuetan gauzatu dituzten Euskal Herrikoen antzeko esperientzia eta ekimenak aztertuko ditugu. Era horretan, beste hizkuntza- eta kultura-eremu batzuetan kezka etiko berberak dauzkaten eta forma eta estetika hautsi nahi dituzten ikus-entzunezkoen alorreko sortzaileekin elkarrizketan eta elkarlanean aritzeko aukera izango dugu. Laugarren saioan honako egile hauen piezak jarriko ditugu: Javier Cardenete, Jorge Tur, Los Hijos kolektiboa, Nuria Cubas eta honako hauek osatutako kolektiboa: Manuela Antonucci, Igone Arreitunandia, Victor Barbera, Julieta Caruso, Aitor Gametxo, Miguel Hilari, Carlos Muñoz, Luis E. Pares, Christina Pitouli, Laura Reinon, Natalia Solorzano, Marina Tome eta Jorge Tur. Pelikula-performancea eta filmak non emango diren: Bilborock aretoa eta BBK-Kale Nagusia aretoa.

7.- GURE BEGIEN PAREAN, PARETA HORREN ATZEAN. JOSE CELESTINO CAMPUSANOren “POVERO”ZINEMA.

ZINEBI 56n izango dugu gurean lehenbizikoz ikusgai Jose Celestino Campusano zinemagile argentinar bakan eta gure artean ezezagunaren ohiz kanpoko lan zinematografikoa. Erakusketarako, komisario-lanetan aritu den Valladolideko Alvaro Arroba kritikari eta idazle gazteak zinemagilearen hiru pelikula adierazgarrienak aukeratu ditu. Hiru pelikula horietan ikusten da Campusanoren ideia zinematografikoek borondate etiko eta estetiko bizia dutela gidari. Eta borondate hori abileziaz agertzen du Buenos Aires Handiko eskualde zabaleko komunitate pobreen erretratu bizi eta, neurri batean, epiko diren obretan (izan ere, argumentuetarako heavy-metal motozaleen hiri-tribuak aukeratzen ditu behin eta berriz). Eszenaratzeak, gainera, gogorki errealistak dira, eta giroa itxuraz primitiboa. Hori guztia, azkenean, estilizazio-modu bat da, manierismo-kutsurik gabekoa, ordea; aitzitik, filmetan benetakotasunaren aldeko apustua egiten du, uko egiten die ohiko zinemaren artifizio formalei. Alvaro Arrobaren hitzetan, “Jose Celestino Campusano zinemagile buenosairestarraren lanak gai zinematografiko ustekabeko eta erabat zintzoak dira; gainera, ez du erakundeen ordainik espero, jendearen estimua baizik”.

ZINEBI 56n jarriko ditugu, batetik, Vil romance (Argentina, 2008. 105 minutu), Robertoren, amarekin eta arrebarekin bizi den gazte homosexual baten istorioa. Robertok Raul, berrogeita hamar urtetik gorako gizon bat, ezagutuko du; haren etxean bizitzen jarri eta etxeko-lanez arduratuko da. Ordea, maitaleak etxetik kanpo denbora asko ematen duenez, halabeharrez, bere adineko mutil bat ezagutu eta Raulen etxera eramango du. Bestetik, Fango (Argentina, 2012. 107 minutu), El Brujo eta El Indio auzo-musikarien ibilerak kontatzen dituen pelikula. Musikariek tangoa eta rock-trash musika nahasten dituen Fango izeneko azken proiektuarekin arrakasta

10

izatea espero dute. El Brujoren neskalagunak gizon ezkondu batekin amodio-konturen bat duela jakingo du, eta emakumeen artean haserrea piztuko da. Tartean, gainera, beren elkarbizitza-kode bereziak dauzkaten auzoko hainbat banda sartuko dira. Eta azkenik, Fantasmas de la ruta (Argentina, 2013. 206 minutu), Vikingok Maurorekin, motozale-taldeko kide gazteenarekin daukan adiskidetasun-harreman estuari buruzko istorioa. Mauro Antonella gaztearekin hasten da harremanetan. Sergiok, Mauroren senideak, emakumezkoen salerosketan ibiltzen den sexu-perbertituak, neska bahitzea eta burdel batean saltzea erabakitzen du.

Non emango den: Golem-Alhondiga Bilbao zineman.

8.- HURBILEKO IRUDIAK. FIKZIOAREN, DOKUMENTALEN, ANIMAZIOAREN ETA ELEBERRI GRAFIKOEN ARTEKO LOTURAK.

Miquel Marti Freixas kritikari eta saiogile zinematografiko katalan gazteak, ziklo honen bitartez (eta informazio orokorraren gaineko idazki honetako 13. atalean, ZINEBILAB 14ri buruzkoan, deskribatutako jardueren bidez), azken urteetan zinema-eremu zabalak agertu dizkigun gaur egungo zinemaren alderdiari buruzko bere interpretazio berritzailea eta iradokitzailea emango digu ezagutzera. Ari Folman zuzendari israeldarraren Vals con Bashir film luzeak 2008ko Cannesko Jaialdian izan zuen harrera bikainak eta geroko arrakasta komertzialak iraultza sortu zuen animazioak errealitatearekin duen loturaren arloan eta, ondorioz, zinemaren kritikari eta teoriko guztiek lotura hori berrikusi eta etorkizunerako bide berriak pentsatu behar izan zituzten. Zinema garaikideak forma arinen, giro hibridoen, sekuentzia-plano luzeen eta estetika errealistaren aldeko apustua egiten du. Folmanen proposamenak, ordea, kontrako bide bat eman zuen ezagutzera: eleberri grafikoen zatikatzea eta erakargarritasunari animazio-zinemako aukera tekniko berriak gehitu zizkion eta errealitatearen eta irudimenaren arteko kontakizun adierazkor eta hunkigarri bat sortu zuen. Gainera, narrazio-apustu berri horiek eztabaida sortu zuten Historia eta banakoen eta kolektiboen oroimena irudikatzeko modu tradizionalean inguruan, eta tradizio horren ondorio etiko, politiko eta kulturalen gainean hausnartzea eragin zuen.

ZINEBI 56n, joera berri horiek zertan diren eta zer aukera eta muga dauzkaten aditzera emate aldera, film luzeen eta film motzen bina saio antolatu ditugu. Lehenbizikoan Crulic, the Path to Beyond (Anca Damian. Errumania-Polonia, 2011. Animazio-dokumentala. 73 minutu) ikusiko dugu, 2012ko Annecyko Jaialdian Film Luze Onenaren Kristal Sari ospetsua irabazi zuen pelikula. Claudio Crulicen exekuzioari buruzko benetako istorio batean oinarrituta dago. Crulic, preso eta hiltzera zigortuta zegoela, gose-greba bat egin zuen errugabe zela

11

aldarrikatzeko. Bigarren saioan Alois Nebel (Tomáš Luňák. Txekiar Errepublika, 2011. Animazioa. 84 minutu) izango dugu ikusgai. Izen bereko eleberri grafikoan dago oinarritua eta trenbide-langile xume baten istorioa kontatzen du. Gizonak bizimodu monotono eta ohikeriazkoa dauka. Herrialdeko erregimen komunistaren azken urteetan, ordea, bizimodua nahastu egingo zaio, Bigarren Mundu Gerraren garaiko mamuak agertuko baitzaizkio. Film laburren bi saioetan maiz interpretatzeko konplexuak bezain zoragarriak diren gaiak jorratuko ditugu. Film labur bikainez gozatu ahal izango dugu: Claude Cloutier kanadiarraren La tranchée (2010), Jan-Dirk Bouw holandarraren I Love Hooligans (2013), Harun Farocki alemanaren Immersion (2009) eta Leah Shore iparramerikarraren Old Man (2013).

Non emango diren: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Arte Ederren Fakultateko entzunaretoan eta Golem-Alhondiga Bilbao zineman.

9.- BERTOKO BEGIRADAK. MIRADAS DESDE EUSKADI Aurreko edizioetan bezalaxe, ZINEBI 56n arreta berezia jarriko dugu euskal ekoizpen berrietan: euskal zuzendariek gure ingurune historiko eta kulturalaren giltza diren gai batzuen inguruan dauzkaten kezka tematiko eta formalak emango ditugu ezagutzera. Aurten 10 lan aurkeztuko ditugu, denak dokumentalak:

-No soy yo, eres tú (Iban Gaztanbide. Euskadi, 2014. Dokumentala. 90 minutu)

ZINEBI 56n estreinatuko da 44 grapas y un cuchillo etxeak eta Alex Garcia de Vicuñak ekoiztutako eta Iban Gaztanbidek zuzendutako dokumental hori. Musikari bikain batzuen erretratua da. Musikari horiek estilo paregabeko ahotsak dauzkate eta pop espainiarraren historiako arrakasta handienetako batzuen interpreteak dira. Pelikulak Mocedades eta Sergio y Estibaliz taldeetatik sortutako El Consorcio taldeko kideen ibilbide pertsonal eta profesionala du hizpide. Kide guztiak agertuko dira kameraren aurrean; horietako batzuk Uranga familiako senideak dira. Era horretan, guztien izaeraren bereizgarri batzuk ezagutuko ditugu, baita haien arteko iraganeko eta oraingo harremanak ere. Hori guztia musika eta bizitza bereiztea zailtzen duen giro emozional batean murgilduta. El Consorcio taldeko kideak ez dira oroitzapenetan eta malenkonian ainguratuta bizi: gizon-emakume argi eta biziak dira, haien buruarekin eta jarraitzaileekin zintzo jokatzen duten artistak.

Dokumental interesgarri hori Campos antzokian estreinatuko da azaroaren 20an, iluntzeko 20.00etan, ikuskizun zoragarri batean, non zinemak eta zuzeneko musikak eszenatokian bat egingo duten. -Doctor Deseo: busco en tus labios (Carlos Iglesias/Xabier Aguirre. Euskadi, 2014. Dokumentala. 58 minutu)

Dokumental hori Bideografik Ekoizpenak eta Baga-Bigak ekoiztu eta Carlos Iglesias eta Xabier Aguirrek zuzendu dute. Filmean Doctor Deseo Bilboko pop-rock talde zaharraren ibilbidea bildu dute, baita haien ideia musikalak eta eszenaratze orijinalak ere. Busco tus labios abestiarekin Doctor Deseo taldeak Euskadiko 1. Pop Topaketa irabazi zuen joan den mendeko 80 hamarkadaren erdialdera. Orduan hasi ziren eszenatokiz eszenatoki bidaiatzen, eta gaur egun orduan bezain indartsu eta bizi diraute. Haien musikak asko dauka poesiaz, eta desioaren eremu ezezagunetan murgiltzera gonbidatzen gaitu, dantza, musu eta hitzez beteriko leku esploratu gabeetan.

Dokumentala eman ondoren, Doctor Deseok kontzertu bat emango du BBK-Kale Nagusia aretoan, datorren azaroaren 25ean, 21.30ean.

12

-30 urte kolpez kolpe (Oscar Bañuelos. Euskadi, 2014. 54 minutu)

Joan den mendeko 80ko hamarkadan, Gasteiz edozein unetan eztanda egiteko zorian zegoen presio-eltze bat zen. Orduantxe, borondate handia eta gauzak aldatzeko gogoa zeuzkan gazte-talde batek Hala Bedi Irratia sortzea erabaki zuen. Irrati libre hark laster ikasi zuen garai nahasi hartako giroa interpretatzen eta, hala, herritarren kezkak aditzera emateko tresna bihurtu zen; batik bat hiriko sektore gazte eta konprometituenetan, musika eta kultura baliabide bakartzat hartuta, sortzen ziren kezkak. ZINEBI 56n aurkeztuko dugun dokumentalean proiektu kultural horrek sortu zenetik gaur egun arte, alegia azken hogeita hamar urteetan, zer-nolako gorabeherak izan dituen ikusiko dugu.

Irrati-uhinak baliatzen dituen hiri-esperimentu berezi horretako protagonista izan direnen eskutik, Hala Bedi Irratia filma saiatzen da batzar bidezko partaidetzan eta autogestioan oinarritutako hiri-eredu bat gauzatu daitekeela adierazten; hiri-eredu hori, noski, kolpez kolpe sortu beharra dago. -Historias de mujeres, la copla del desamor (Olga Ruiz. Euskadi, 2014. Dokumentala. 52 minutu)

Ikus-entzunezko lan berezi hau Zinema Popek ekoiztua eta Olga Ruizek zuzendua da. Esku-hartze artistiko eta sozial gisa sortu eta landu zuten, lekuko izango den dokumentu zinematografiko bat sortzeko helburuarekin. Zinema-tailer baten garapena behatu zuten, pausoz pauso. Tailer horretan, parte hartzen zuten emakumeei egitea gustatuko litzaieken pelikula eta pelikula horretan interpretatzea gustatuko litzaieken pertsonaia aukeratzeko gonbit egiten zieten.

Emakume horiek 1985ean Bilbo Zaharrean sortutako Askabide elkarteko kideak dira. Elkartearen helburuak dira, batetik, prostituzioaren mundutik datozen pertsonei eta haien hurbilekoei arreta eskaintzea; eta bestetik, errealitate horren inguruko salaketa- eta sentsibilizazio-jarduerak bultzatzea. Askabide gizarte-langileek, gizarteak baztertzeko zorian dauden emakumeek eta kulturaren eta zinemaren arloko langileek osatzen duten komunitate bat da.

-Las más macabras de las vidas (Kikol Grau. Euskadi, 2014. Fikzioa. 45 minutu)

Kikol Grau zuzendariak ekoiztu eta zuzendutako dokumental honetan 80ko hamarkadako artxiboko, garai hartako pelikula eta albistegietako eta Eskorbuto musika-taldeko kideen adierazpenetako irudiak dira nagusi, eta helburua da garai hartako egoera ekonomiko, sozial eta politikoak berritzea. Eskorbuto Bilboko ibaiadarraren ezkerraldeko rock-talde adierazgarriena zen, eta 80ko hamarkadan egin zen ezagun eta hasi zen lehen arrakastak lortzen, antolatzen zituzten emanaldi ahaztezin haietan.

13

Finean, dokumentala garai haietako kronika da. Orduan, langabeziak, polizia-errepresioak eta marjinatuak baztertzen zituen ongizate-estatuaren duda-mudako hastapenek utzikeria- eta nahigabe-giroa sortu zuten. Gauzak horrela, Eskorbutoren amorrua asaldura-ikur bihurtu zen berehala. Dokumental honekin batera zuzendari beraren beste film labur bat emango dugu, Los demenciales chicos acelerados (2014. 10 minutu), hain zuzen ere. Film hori Eskorbutoren garai bereko rock-taldeen beste ikuspegi bat da.

-Negar franko egingo zuten aitak (Bertha Gaztelumendi. Euskadi, 2014. Dokumentala. 41 minutu)

Dokumentala Belharra Produkzioak etxeak eta Ainhoa Urmenetak ekoiztu dute eta Bertha Gaztelumendi zuzendariak zuzendu du. Dokumentalak Gerra Zibilean piztutako amorru hiltzailearen eta erregimen frankistaren geroko errepresioaren ondorengo urte ilunetan Gipuzkoako Villabona-Amasako herri txikian garaileen eta garaituen arteko elkarbizitza nola berreraiki zen kontatzen du, gertakari haiek bizitu zituzten pertsonen narrazioen eta pertsona horiek herriko gazteekin egindako elkarrizketen bitartez.

Memoria historikoko ariketa bat da, testigantza pertsonalen emozioa eta egileen jarrera hausnartzailea uztartuz gertakari oso mingarriak gogoratzea eta haietatik ikastea helburu duena.

-Next Music Station: Lebanon (Fermin Muguruza. Euskadi, 2011. Dokumentala. 104 minutu)

Fermin Muguruza musikari eta dokumentalgileak Libanoko lurraldean elkarrekin bizi diren errealitate musikal desberdinen soinu-kartografia zehatz eta poliedrikoa egin du. Errealitate horiek ahots- eta soinu-mosaiko bat osatzen dute, arabiar munduaren musika tradizionalaren, folklorearen eta musika-tresna adierazgarrienen erroetan daudenak; musika-tresna horietako bat ouda da, baina beste asko ere agertzen dira 2011n egindako dokumental honetan.

Soinuen arteko bidaia honetan, protagonistek lengoaia eta esperientzia musikal berriak bilatzen dituzte, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko ulermen-zubi izan daitezen, eta, horretarako, gaur egungo erritmoak hartzen dituzte oinarri: popa, rocka, rapa eta rock alternatiboa.

-Rodar hasta el fin (Carlos Juarez. Euskadi, 2014. Dokumentala. 96 minutu)

Errealitatearen eta fikzioaren arteko muga maiz lausoen artean, Bilboko Basque Films ekoizpen-etxe zaharrak eta Carlos Juarez zuzendariek 63 urteko zinemagile batek bere lehen film luzea filmatzeko egiten duen saioaren istorioa kontatuko digute. Zalantzaz beteriko bidaia pertsonal horretan, gure protagonistak, Kixote garaikide bat bailitzan, bidean aurkituko dituen oztopo ugariei aurre egin beharko die eta, halaber, bere buruaren kontra borrokatu beharko du; borroka horrek, gainera, zalantzan jarriko du zinemagile bihurtzeko borondate tinkoa.

Zinematografoaren gizon berezi honek bere opera prima egiteko finantziazioa bilatu beharko du eta hainbat jenderekin egingo du topo, batzuk ez diote batere kasurik egingo eta beste batzuk bere ametsa betetzen lagunduko diote; horretarako, ordea, ekoizpen zinematografikoaren garai berrietara moldatu beharko du.

-Sal del Sáhara (Fernando Lopez del Castillo. Euskadi, 2013. Dokumentala. 70 minutu)

Mendebaldeko Saharan 2010ean egin zituzten bonbardaketek El Ayouneko Duintasunaren Kanpamentua deuseztatu zuten; hamarka lagun hil eta zauritu zituzten, eta hainbat jende atxilotu eta torturatu zuten. Gertakari hura Espainiako kolonia zaharrean Marokok antolatutako errepresioaren erakusgarri dira.

Dokumental honek lurraldea kolonizatu zutenetik 1975ean Espainiako armadak alde egin zuen arte gertatutakoaren errepasoa egiten du. Halaber, errefuxiatuen kanpamentuetako eguneroko bizitza zer-nolakoa den eta emakumeek zer zeregin duten azaltzen du; izan ere, emakumeek lan oso garrantzitsuak egiten dituzte, osasun-arreta, elikagaiak, hezkuntza eta herri-administrazioa behar bezalakoak izan daitezen bermatzeko. Gatazkari konponbide politikoa aurkitzea zaila da, Espainiako 300 erakunde baino gehiago sahararren alde dauden arren eta 80 herrialdek aintzatespen politikoak egin dituzten arren. Haminetou Haydar aktibistak egindako gose-grebak mundu osoko hedabideetan izan zuen oihartzuna eta, ondorioz, sahararraren borroka izugarri hedatu da.

Emanaldiak eta kontzertuak non egingo diren: Campos Eliseos antzokia, BBK-Kale Nagusia aretoa eta Guggenheim Museoko entzunaretoa.

14

10.- EMANALDI BEREZIAKMadrilgo Goethe Institutuarekin elkarlanean, Simone de Beauvoir Kolektibo Feministak gurean oso ezaguna ez den zinemagile bat ekarriko du ZINEBI 56ra: Ulrike Ottinger dokumentalista alemana. Ottinger Constanzan jaio zen 1942an; 1962an Parisera joan zen bizitzera eta han egin zuen lan, artista moduan, 1964ra arte. Laster lortu zuen margolanak Margolari Gazteen Aretoan erakustea; gainera, grabatu-teknikak ikasi zituen eta Sorbonara ere joan zen, Claude Lévi-Strauss, Louis Althusser eta Pierre Bourdieuren etnologiari, artearen historiari eta ikasketa erlijiosoei buruzko hitzaldiak entzutera.

Alemaniara bueltatu zenean, 1969an, Visuell Filmclub sortu zuen, eta 1973an bere lehen filma egin zuen: Berlinfieber-Wolf Vostell film laburra. Lehen pelikula luzea, Laocoon & Söhne, 1975ean egin zuen eta Berlinen estreinatu zen. 1978an Madame X-Eine absolute Herrscherin zuzendu eta ekoiztu zuen, ZDF telebista-katearekin elkarlanean; pelikula horren estreinaldiak eztabaida handia eragin zuen. 1979tik 1984ra Berlingo hiriari buruzko trilogia egin zuen, honako hauez osatua: Bildnis einer Trinkerin. Aller jamais retour, Freak Orlando eta Dorian Gray im Spiegel der Boulevardpresse. Film horietan parte hartu zuten, besteak beste, Delphine Seyrig, Eddie Constantine eta Kurt Raab aktoreek eta Peer Raben konpositoreak.

1986an pelikula etnografikoak egiten hasi zen, Asiara egiten zituen bidaiak aprobetxatuta. Lehena China. Die Künste-der Alltag. Eine Filmische Reisebeschreibung izan zen, eta gero egin zituen Johanna D’Arc of Mongolia (1989), Taiga (1992) eta Exil Shangai (1997). Asiako denboraldi luze horren ondoren, Ottingerrek Europako hego-ekialdean jarri zuen arreta, eta dokumental bat eta fikziozko film bat egin zituen: Südostpassage (2002) eta Zwölf Stühle (2004).

Ulrike Ottingerren lanek sari ugari jaso dituzte nazioarteko jaialdietan eta atzera begirako hainbat erakusketa egin dituzte ospe handiko erakundeetan, Parisko Cinémathèque Française Museoan eta New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan, adibidez. Antzezpen eta operetan ere aritu da zuzendari-lanetan. Esate batera, 2000. urtean Elfriede Jelinek nobel-saridunaren The Farewell estreinatu zuen Berliner Ensemblen. Ottingerren margolanak eta argazkiak honako hauetan egon dira erakusgai: Veneziako Bienalean, Kasseleko Documentan, Berlingo Bienalean, Rotterdameko Witte Museoan, Madrilgo Reina Sofia Museoan, Berlingo Kunst-Werke Museoan eta New Yorkeko Zwirner David galerian.

Gauzak horrela, ZINEBI 56n bere azken pelikula aurkeztuko du: Under Schnee (2011). Bokushi Suzuki idazleak XIX. mendean idatzitako Elurraren herrialdeko ipuinak obra klasiko japoniarraren eszenaratze bisual eder eta poetikoa da, eta urtearen erdia elurrez estalita egoten den lurralde bateko biztanleen istorioa kontatzen du. Han, denborak, ohitura eta tradizioek, jaiek, jatorduek, abestiek, jolasek eta eguneroko lanek erritmo askoz motelagoa dute. Zuzendariak kabuki antzerki klasikoko aktore garrantzitsuekin eta Yumiko Tanaka musikariarekin lan egin du.

15

Gainera, Euskal Herriko eta, bereziki, gure hiriko ikus-entzunezko ondare ezezagun edo ahaztua berreskuratzeko eta bilbotarren eskura jartzeko asmoarekin, ZINEBI 56k, Euskal Filmotekarekin eta Kataluniako Filmotekarekin elkarlanean, balio dokumental handi duten bi film labur aurkeztuko ditu. Inaugurazio-ekitaldian Vivir un sueño ikusiko dugu, Bilboko eta Bizkaiko milaka haur hartu dituen Villarcayoko (Burgos) udalekuei buruzko dokumentala. Filma 1965ean egin zuten, Bilboko Udal Aurrezki Kutxak ekoiztu eta Jose Luis Viloriak zuzenduta. Aurrez garaiko NO-DOaren pieza txiki bat jarriko dugu, non ikusten den nola Carmen Polok, Franco diktadorearen emazteak, udalekuak inauguratu zituen hiru urte lehenago.

Amaiera-ekitaldian Más allá de Bilbao emango dugu, eskarmentu handia duen Raul Peña zinemagileak 1962an egindako filma, ibaiadarraren eta Bilboko garai hartako hiri eremuak koloretan jasotzen dituen lehenbizikoa; Peña bera aurkezpenean izango dugu, gainera. Saiakera bat da, garai hartan egile-zinema esaten hasi zitzaionaren modukoa, eta asmoa da hiriari buruzko zenbait inpresio labur-labur eta estilo poetikoaz azaltzea: industria, portua, zeru beltza, ibaiadarra, Ara, kaleak eta abar. Hori guztia jendearen lanerako jarrera ardatz hartuta. Pelikula egindako urte berean estreinatu zen Bilboko Zinema Dokumental Iberoamerikar eta Filipinarraren Nazioarteko Jaialdian, ZINEBIren aurrekari historikoan, hain zuzen ere. Non emango diren: Arriaga antzokian eta Guggenheim Museoko entzunaretoan.

11.- NAZIOARTEKO EPAIMAHAIAZINEBI 56ko nazioarteko epaimahaian profesional eta aditu hauek parte hartuko dute:

Alberto Garcia Ferrer (Argentina)Alberto Garciak Zuzendaritza Zinematografikoko gradua egin zuen La Platako Unibertsitatean (Argentina), baita Informazio Zientzien gradua ere Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. San Antonio de los Bañoseko (Kuba) Zinema eta Telebista Eskolako zuzendari nagusi eta Kooperazio Iberoamerikarreko Institutuko (AECI) Ikus-entzunezko Programa eta Proiektuen zuzendari izandakoa da. Gidoien inguruko ikastaro eta tailerrak eman ditu Iberoamerikako hainbat herrialdetan, eta Ikus-entzunezko Industrien graduondoa sortu eta zuzendu du Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatean.

Ekoizle arduradun gisa lan egin du telesail batzuetan, Los cuentos de Borges eta Un mundo sin fronteras direlakoetan, adibidez. Zinema-kritikari eta kolaboratzaile ere izan da hainbat egunkari eta aldizkaritan, besteak beste honako hauetan: Tiempo de Historia, Cuadernos Hispanoamericanos, Contracampo, Academia eta El País. Gaur egun Telebista Kultural Iberoamerikarreko Programako eta Telebista Hezitzailea eta Kultural Iberoamerikarren Elkarteko idazkari nagusia da.

Carlos Balague (Espainia)Carlos Balague Bartzelonan jaio zen 1949n eta Zuzenbideko eta Informazioen Zientzietako lizentziak dauzka. Saiogile eta zinema-kritikari gisa lan egin du egunkari eta aldizkari ugaritan, besteak beste Tele-Exprés zenekoan eta Dirigido por aldizkarian. Zinemari buruzko sei liburu idatzi ditu eta azkena, Las mejores películas del cine negro, JC argitaletxeak argitaratu du. Horrez gain, zinema klasikoa berreskuratzea eta Europako zinema ezagutzera ematea helburu duen Bartzelonako Melies zinemako programazioa antolatzen du; zinemak Sant Jordi saria jaso zuen 1996an, egiten duen lanagatik.

Ekoizle, gidoigile eta zuzendari gisa lau film labur eta bederatzi film luze egin ditu, guztiak Diafragma P.C. bere ekoizpen-etxearekin. La casita blanca. La ciudad oculta (2002) dokumentalarekin Bartzelonako Hiria saria irabazi zuen. Lau urtean Kataluniako Zinema Zuzendarien Elkargoko buru izan da, eta gero Kataluniako Ekoizleen Elkartekoa (PAC). Gainera, egin duen zinema-ibilbideagatik Carles Duran saria jaso zuen.

Ingrid Mwangi (Kenia)Ingrid Mwangi Nairobin (Kenia) jaio zen eta ibilbide artistiko guztia bere senar Robert Hutter alemanarekin batera egin du. Biek New Artistic Media gradua egin zuten Saarreko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, eta hainbat egoitza-beka garrantzitsu jaso dituzte, Parisko Cité des Artsekoa, esate batera. Mwangiren lanak mundu osoko erakunde artistiko ospetsutan eman dituzte: Sao Pauloko Bienala, Veneziako Biennale, New Yorkeko Brooklyn Museoan, Dakarreko Bienalean, Frankfurteko Arte Modernoko Museoan, Washington DCko Smithsonian Institution erakundean eta Tokiko Mori Art Museoan, besteak beste.

16

2005ean, ezkondu ondoren, Mwangik eta Hutterrek beren izenak elkartu zituzten, artista bakar bihurtzeko: Mwangi Hutter. Bideoak, argazkiak, instalazioak, eskulturak eta performanceak egiten dituzte. Beren gorputzak erresonantzia-kaxa gisa erabiltzen dituzte, giza errealitateen aldaketak islatzeko eta norbere buruaren ezagutzan eta pertsonen arteko harremanetan oinarritutako estetika sortzeko.

Olga Pärn (Bielorrusia)Olga Pärn Minsken jaio zen 1975ean. Bielorrusiako Estatuko Arte Grafikoen Eskolan lortu zuen lizentzia, Grabatuen espezialitatean. 1996tik 2003ra Belarusfilm estudioan lan egin zuen arte-zuzendari eta animatzaile gisa; batik bat hondarrarekin animazioa sortzeko teknika baliatu zuen, Elena eta Vladimir Petkevichek zuzendutako pelikuletan. Gero, 2003tik 2005era, Zuzendaritza ikasi zuen Valenceko (Frantzia) La Poudrière Animazio Eskolan; eta, ondoren, storyboard egile gisa lan egin zuen Parisen. 2004an bidaiatzen eta hondarrarekin eta pinturarekin animazioa egiten erakusteko tailerrak ematen hasi zen hainbat herrialdetan, Frantzia, Japonia, Finlandia eta Belgikan, besteak beste.

2006tik Estonian bizi da eta han egiten du lan. Bere senar Priit Pärnekin nazioarteko sari ugari jaso dituzten pelikulak egin ditu. ZINEBI 56n ikusi ahali zango ditugu I Feel a Lifelong Bullet in the Back of My Head (Estonia, 2007. Animazioa. 02 minutu), Life Without Gabriela Ferri (Estonia, 2008. Animazioa. 44 minutu) eta Divers in the Rain (Estonia, 2010. Animazioa. 23 minutu). Jon Sistiaga (Euskadi)Jon Sistiaga Irunen jaio zen 1967an. Kazetaritzako lizentzia eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Informazio Zientzien Fakultatean eta El Pais egunkariarentzat egin zituen lehenbiziko lanak. Ikerketa-erreportajeak egin ditu munduko leku ugaritan, Honduras, Ruanda, Ipar Irlanda, Israel, Kosovo eta Iraken, adibidez; lan horien guztien ardatza milioika laguni eragiten dieten gatazkak zuzenean kontatzea da. Kazetaritzako alor horretan egindako lan zabalagatik, 2011tik Canal + katearentzat egindako hileko erreportajeengatik, hain zuzen ere, informazio-estaldura onenaren Ondas saria irabazi zuen 1992an. Aurten beste proiektu bat jarri du martxan, Witness, bere istorio onenen erakustoki bat; han bilduko ditu film laburrak, dokumentalak, erreportajeak, kanpainak eta eragin birala izan duten lanak.

Azkena egindako erreportaje garrantzitsuenak dira Ruanda. ¡Cómo organizar un genocidio, La caza al homosexual, En la ciudad del fin del mundo eta ZINEBI 56n emango dugun La mara vida. Film hori Hondurasko banda kriminalen indarkeriak eragindako egoera tragikoaren kronika hunkigarria da; izan ere, Hondurasen 19 lagun erailtzen dituzte egunero eta, horregatik, Honduras munduan den gerrarik gabeko herrialde gogorrena da. Maren indarkeria nihilista eta basatia da, bandek etsaiak laurdenkatzen dituzte eta buruak mozten dizkiete, zalantza apurrik gabe, krudelak eta errukigabeak direla aditzera emateko.

Non emango diren: Guggenheim Museoko entzunaretoa eta BBK-Kale Nagusia aretoa.

12.- OHOREZKO MIKELDIAK Inaugurazio-ekitaldian eta ZINEBI 56k iraungo duen astean, nazioarteko zinemako bi profesional handiri, Argentinatik eta Japoniatik etorritako bi pertsona ospetsu eta izen handikori, Ohorezko Mikeldiak emango dizkiegu Arriaga Antzokian, haien lanaren garrantzia artistikoa eta haien ibilbide profesional oparo eta saritua aintzatesteko.

Inaugurazio-ekitaldian Cecilia Roth aktoresa argentinarrari emango diogu saria. Rothek film ugaritan parte hartu du eta estatuko eta nazioarteko kritikarien balioespenaz gain, ikusleen harrera beroa ere jaso du. Buenos Airesen jaio zen 1956an, jatorriz Europa erdialdekoa zen eta joan den mendeko 30eko hamarkadan Argentinako hiriburura bizitzera joan zen intelektual familia judutar batean. Aitak, Abrasha Rotenberg politika ezkertiarrean lan handia egin zuen ekonomialari, idazle, kazetari eta editore gisa. Ama, Dina Rot, musika-ikerlanetan aritu zen musikologo eta abeslari gisa; ikerlan horietako batzuen helburua Espainiako eta Afrika iparraldeko antzinako sefardien musika berreskuratzea zen. Giro kultural eta familiar horretan murgilduta, Cecilia Rothek 60ko hamarkada erdialdera egin zuen debuta zinema argentinarrean. Laster, ordea, 1976an, Madrilera joan behar izan zuen presaka, familiarekin, estatu-kolpearen ondoren agindua hartu zuen Batzorde Militarraren errepresio gogorretik iheska.

17

Espainian komedia baten parte hartu zuen lehenbizi, De fresa, limón y menta (Miguel Angel Diez, 1978) pelikulan, hain zuzen ere. Gero arrakasta komertzial handia izan zuten beste batzuetan ere aritu zen aktore-lanetan: Las verdes praderas (Jose Luis Garci, 1979), La familia bien, gracias (Pedro Maso, 1979) eta El año que amamos a Kim Novak (Juan Jose Porto, 1980) filmetan, adibidez. 80ko hamarkadan hartu zuen askotariko erregistrodun aktore fama, eta gero eta zuzendari garrantzitsu gehiagok aukeratzen zuten haien lanetarako, bai Espainian bai Argentinan. Hala, Arrebato (Ivan Zulueta, 1980) pelikula protagonista izatea lortu zuen eta, zuzendariarekin batera, Trantsizioko zinema deitu zitzaionaren ikono bihurtu ziren; pelikula sailkaezina da eta oraindik ere gurtu egiten dute askok eta askok. 1980an egin zuen, baita ere, Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón, Espainian bizitzako arlo guztietan hausturak eta aldaketak nagusi zireneko pelikula adierazgarrienetako bat. Pedro Almodovar gazte hasiberriak zuzendu zuen filma; oparoa eta arrakastatsua da bien arteko elkarlanaren emaitza, Rothek zuzendari mantxatarraren pelikula garrantzitsuenetako batzuetan parte hartu baitu: Laberinto de pasiones (1982), Entre tinieblas (1983), Todo sobre mi madre (1999) eta orain gutxiko Los amantes pasajeros (2013) pelikuletan, alegia.

Cecilia Roth ez da Argentinako zinema-ekoizpenetik sekula urrundu eta azkenaldian han egindako pelikula garrantzitsuenetan parte hartu du: No toquen a la nena (Juan Jose Jusid, 1976), Crecer de golpe (Sergio Renan, 1977), Un lugar en el mundo (Adolfo Aristarain, 1992. Film honekin zinema argentinarreko zilarrezko lehen Kondorra irabazi zuen) Martín Hache (Adolfo Aristarain, 1998. Film honi esker zilarrezko bigarren Kondorra eskuratu zuen), Kamchatka (Marcelo Piñeyro, 2002) eta El nido vacío (Daniel Burmann, 2008). Gainera orduan senar zuen Fito Paez musikariak zuzendutako lehenbiziko pelikulan, Vidas privadas (2001) delakoan, lan egin zuen. Horrez gain, zilarrezko Kondorraren saria jasotzeko hautagai izan zen bi film hauekin: Una noche con Sabrina Love (Alejandro Agresti, 2000) eta Antigua vida mia (Hector Olivera, 2001).

Espainian bitan lortu du aktore onenaren Goya saria, Martín Hache filmari esker 1998an eta Todo sobre mi madre pelikulari esker 1999an. Azken film horrekin aktore onenaren zilarrezko Fotogramas saria eta zinemako Sant Jordi saria eskuratu zituen. Horren harian, hona hemen bere zinema-ibilbide bikainean lortu dituen beste sari garrantzitsu batzuk: New Yorkeko Ikuskizunen Kronikarien Elkartearena (ACE) 1997an, Martín Hache pelikulagatik; aktore onenaren saria Europako Zinemaren Sarien 12. edizioan, 1999an; zilarrezko Kolona 2000. urteko Huelvako Zinema Iberoamerikarreko Jaialdian, Una noche con Sabrina Love filmari esker; eta Espainiako Arte Ederretako Merituaren urrezko domina, 2000. urtean. Halaber, 2001ean Veneziako Nazioarteko Zinemaldiko epaimahaikide izateko aukeratu zuten.

Cecilia Rothek telesailetan ere utzi ditu interpretaziorako daukan abileziaren aztarnak, bai Argentinan bai Espainian: Las aventuras de Pepe Carvalho (1986), Nueve lunas (1995), Laura y Zoe (1998), Epitafios (2004) eta Mujeres asesinas (2005). Antzerkiari dagokionez, Philippe Blasband dramaturgo frantsesaren Una relación pornográfica obra arrakastatsuan murgilduta dago gaur egun, Dario Grandinettirekin batera. Antzezlan horretan, sexuaren beldur diren gizon bat eta emakume bat, sexu-eragingarriek bultzatuta, elkartu egingo dira, baina elkartzea espero ez zuten bezalakoa izango da.

18

ZINEBIk Ohorezko Mikeldia emango dio Cecilia Rothi aktore izugarri askea delako eta trebetasunez erdietsi duelako interpretazio-heldutasuna. Gainera, intuizioa, arriskua eta koherentzia pertsonal eta profesionala hartu ditu pertsonaiak aukeratzeko oinarritzat, eta asmatu egin du: dagoeneko milioika ikusle espainiar, europar eta iberoamerikarren iruditeria zinematografikoaren parte diren emakumeak interpretatu baititu, bere garaiko eta aiurri handiko emakumeak.

Jaialdiak iraungo duen astean Hirokazu Kore-Eda gidoigile, muntatzailea eta zuzendari japoniar handiari emango dio Ohorezko Mikeldia. Kore-Eda Tokion jaio zen 1962an. Goiz eta indarrez piztu zitzaion bokazio literarioa eta Wasedako Unibertsitatean eskuratu zuen lizentzia, 1987an. Gero zuzendari laguntzaile gisa lanean hasi zen TV ManU nion telebista-katearen dokumentaletan; kate horretan bertan dokumentalak ekoizteaz eta zuzentzeaz arduratu zen aurrerago. Garai hartan irabaziz ituen telebista-saio onenaren Galaxy saria, However... (1991) saioari esker; Japoniako Telebista Ekoizleen Elkartearen dokumental onenaren saria, Mou hitotsu no kyouiku-Ina shogakkou haru gumi no kiroku (Txahal urrixa baten lezioak, 1991) filmarekin; eta Hoso Bunka Fundazioaren sarea, Kioku ga ushinawareta toki (Oroimenik gabe, 1996) pelikulari esker.

Kore-Eda zinema garaikideko zinemagile ospetsuenetako bat da. Ikusleak erraz antzematen dituen estrategia formal landuetan oinarritutako estiloa lagun, bere dokumental eta fikziozko pelikula guztiek gai zehatz batzuk landu ditu beti, eta gai horiek dira bere pentsamendu etiko, sozial eta politiko berezi eta indar dramatiko handikoaren oinarriak. Hori guztia aldez aurretik pentsatutako ideiaren zerbitzura dauden panfleto-diskurtso, manikeismo eta bitarteko demagogikorik gabe. Gauzak horrela, bere obrak edonoizko eta edonongo giza esperientziaren oinarrizko elementu batzuei buruzko hausnarketa sakon, iradokitzaile eta poetikoak dira (eta horrela ulertzen dituzte nazioarteko ikusleek); hona hemen filmetan lantzen dituen elementu horietako batzuk: familia, banakoen eta kolektiboen memoria, heriotza, dolua eta galera-sentimendua.

Fikziozko lehen filma 1995an egin zuen, Maboroshi no hikari, hain zuzen, eta urrezko Osella irabazi zuen Veneziako urte hartako Nazioarteko Zinemaldian. Gero Wandâfuru raifu (Beste mundua, 1999) filmatu zuen, baita bi sari jaso ere pelikula horrekin: Nanteseko Hiru Kontinenteetako Zinemaldiko sari nagusia, batetik; eta Buenos Airesko Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdiko (BAFICI) sari nagusia, bestetik. Obra hori 30 herrialde baino gehiagotan estreinatu dute eta Estatu Batuetan 200 zinema-aretotan eman zuten aldi berean. 2001ean Distance filma Cannesko Jaialdirako aukeratu zuten, baita Daremo shirinai (Inork ez daki) ere 2004an. Azken film horri esker, Yuya Yagirak gizonezkoen interpretazio onenaren saria irabazi zuen eta, ondorioz, jaialdian sari hori irabazi zuen aktorerik gazteena izan zen. 2006an Hana yori ma naho (Hana) zuzendu zuen, antzinako erara egindako pelikula bat; 2008an Aruitemo, aruitemo (Ibilian ibilian) estreinatu zuen, eta nazioartean arrakasta izugarria izateaz gain, sari ugari jaso zituen Europako eta Asiako hainbat jaialdi garrantzitsutan. Urte hartan bertan estreinatu zuen, halaber, Daijobu de aruyo ni: Cocco Owaranai Tabi, Cocco musika-taldearen birari buruzko dokumentala. 2009an Kûki ningyô (Air Doll) zuzendu zuen, Yoshiie Goda idazle japoniarraren kontakizun

19

labur batzuetan oinarritutako film berdingabe eta berritzailea. Orain dela gutxi bideo musikal bat egin du AKB48 pop-taldearentzat eta hiru zuzendari berriren hiru pelikula ekoiztu ditu; zuzendari horietako bi Miwa Nishikawa eta Yusuke Iseya gazteak dira. 2013an Soshite chichi ni naru (Nolako egurra halako ezpala) zuzendu zuen eta Cannesko Jaialdiko epaimahaiaren saria lortu zuen urte hartan bertan. Pelikula hori familia-harremanei, guraso izatearen esperientziari eta seme-alaben hezkuntzari buruzkoa da.

Kore-Eda Bilbon izango dugunez, ZINEBI 56n bere lehen dokumentaletako batzuk izango ditugu ikusgai: Txahal urrixa baten lezioak (1991, 47 minutu), Lehen Hezkuntzako eskola bateko ikasleek esne-behi bat hazten duten bitartean dauzkaten esperientziei buruzkoa; Nihonjin ni naritakatta (Japoniar izan nahi nuen, 1992, 47 minutu), jatorriz korearra zen eta, espioi zenaren susmoa hartu zioten arte, Japonian 50 urte egin zituen gizon baten bizitza kontatzen duen eta atze-oihaltzat immigrazioaren gai korapilatsua duen filma; Kare no inai hachigatsu ga (Abuztua hura gabe, 1995, 78 minutu), Yutaka Hirataren, sexu-harreman homosexualak izan ondoren GIB erantsi ziotela onartu zuen lehen japoniarraren bizitzari eta azkenari buruzko kontakizun mingarria eta, halaber, filmatzen ari zirela zinemagilearen eta protagonistaren artean sortutako harremanari buruzko dokumentu bizia; Shikashi… Fukushi kirisute no jidainni (Hala eta guztiz ere, 1991, 47 minutu), Toyonori Yamanouchi Japoniako Gizarte Segurantzako Bulego Nazionaleko goi-funtzionarioaren bizimoduari eta lanari buruzko ikerlana (Yamanouchi Minamata gaixotasunaren, metilmerkurioarekin pozoituz gero sortzen den nahaste neurologikoaren biktimei konpentsazioak emateaz arduratzen da); Oroimenik gabe (1996, 84 minutu), aitak ebakuntza kirurgiko narras baten ondoren epe motzeko oroimena galdu ondoren, harentzako tratamendu mediko egokia eta konprentsazio ekonomikoa lortzeko familia batek egiten duen borrokaren testigantza; eta azkenik, duela gutxiko obra bat, Nolako egurra halako ezpala (2013, 121 minutu.)

Azaroaren 18an (asteartea), goizean, Kore-Edak prentsaurrekoa egingo du, ZINEBIn haren omenez antolatu dugun zikloa aurkezteko, eta hedabideekin hitz egingo du bere ibilbide zinematografiko luzeaz. Arratsaldean, Abuztua hura gabe film luzea eman ondoren eta Hala eta guztiz ere metraje ertaineko dokumentala eman aurretik, Kore-Eda Bilboko ikusleekin elkartuko da, hainbat gaiz hitz egiteko: zinema ulertzen duen modua; pelikulen eszenaratzeen giltza batzuk; bere kezka etiko, sozial eta politikoak; zinema garaikideaz duen ikuspegia eta abar. Azaroaren 19an (asteazkena), Nolako egurra halako ezpala film luzea jarri aurretik, Kore-Edari Ohorezko Mikeldia emango diogu Guggenheim Museoko entzunaretoan, film oso bereziak egiten dituelako, pelikulei konpromiso humanista tinkoa darielako eta gaur egungo zinema-panorama formaniztunean garrantzi handia duelako. Non emango den: Guggenheim Museoko entzunaretoa.

13.- ZINEBILAB 2014Aurten ere izango dugu prestakuntzako mintegi-tailerra, Euskal Herriko ikasle, zuzendari, enpresa eta ikus-entzunezko adituentzako ZINEBIn antolatzen duguna. Topaketak hiru saio izango ditu, eta helburua izango da Miquel Marti Freixasek antolatu eta aurkeztuko duen Hurbileko irudiak, Fikzioaren, dokumentalen, animazioaren eta eleberri grafikoen arteko loturak zikloan (ikusi 8. atala) sortzen diren gaien inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea; gaiak, betiere, ikuspegi teorikotik aztertuko ditugu, baina tailer moduko praktika batzuk ere egongo dira. Mintegiak, esan bezala, bi alderdi izango ditu, eta hauek izango dira edukiak:

-Alderdi teorikoaHiru saiotan banatuko dugu: bi hitzaldi eta mahai-inguru bat egingo ditugu, goizez.

1. hitzaldia Dokumental hedatua: pentsamendu konplexuaren estetika.Josep Maria Catalak, Ikus-entzunezko Komunikazioko katedradun eta Bartzelonako Unibertsitateko Sorkuntza Dokumentaleko masterreko zuzendariak, honako gai hauek aztertuko ditu: zinema dokumentalaren lurraldeak eta mugak, garai digitalean zinema dokumentalak izan dituen eraldaketa eta aurrerakuntzak, beste genero batzuekin hibridatzeko moduak eta animazioaren, komikiaren, bideo-jolasen eta interneten alorrean izan dituen diziplinarteko lankidetza-esperientziak. Izan ere, zinema dokumentala ikus-entzunezko adierazpide berri batzuetara hedatzen ari da, animazio-dokumentala eta dokumental interaktiboa kasu.

20

2. hitzaldiaEleberri grafikoak. Komiki berrien giltzak.Pepo Perez Arte Ederretan doktorea, Malagako Unibertsitateko irakaslea, marrazkilaria eta eleberri grafikoen egilea da (El vecino). Pepo Perezek, Santiago Garciarekin batera, aztertuko du joan den hamarkadan nola azaleratu zen zirkuitu literarioan jatorriz 70eko hamarkadakoa zen helduentzako komiki artistiko mota hori. Narrazio bisual mota horrek forma estilistiko berriekin, fikzio errealistarekin, Historiarekin, erreportajearekin, oroimenarekin, autobiografiarekin eta autofikzioarekin du zerikusia. Hauek dira alor horretako egile garrantzitsuenak: Art Spiegelman, Chris Ware, Alison Bechdel, Marjane Satrapi eta Paco Roca espainiarra.

Mahai-inguruaEleberri grafiko garaikideen erronka eta bereizgarriakEspainian eleberri grafikoen sorkuntzan eta banaketan lan egiten duten profesionalak etorriko dira, eta gaur egungo errealitateak, profesionalizazioa eta eleberri mota horiek sortzeko, hedatzeko eta jasotzeko bide berriak izango dituzte hizpide. Parte hartuko dute, hain zuzen ere, Isabel Franc gidoigileak eta Susanna Martin marrazkilariak, hau da, Alicia en un mundo real (2010) eta Sansamba (2014) eleberrien egileak; Javier de Isusik Los viajes de Juan Sin Tierra (2014) eta He visto ballenas (2014) eleberrien egileak; eta Fernando Taranconek, Astiberri argitaletxeko editore eta sortzaileak (argitaletxea 2001ean sortu zuen). Moderatzailea Miquel Marti Freixas izango da. -Alderdi praktikoaZINEBILAB 14n, arratsaldez, hiru tailer egingo ditugu, dokumentalekin, animazioarekin eta eleberri grafikoekin zerikusia duten alderdi praktiko batzuei buruzkoak:

1. tailerra Animazio-dokumental bat ekoiztea eta zuzentzeaAnca Damian zinemagile errumaniarrak azalduko digu animazioko bere lehen film luzea, Crulic, the Path to Beyond, nola sortu zuen eta zer bereizgarri dauzkan (Annecy Jaialdi ospetsuan irabazle izan zen pelikula hori 8. atalean azaldutako zikloan emango dugu), eta ekoizpen-fasean dagoen The Magic Mountain proiektu berriaz hitz egingo du.

2. tailerraKoadernotik komikiraSusanna Martin marrazkilariak azalduko digu, bere esperientzia oinarri hartuta, eleberri grafikoak nola sortzen diren: besteak beste, aurrena gaia ikertu eta dokumentuak bildu behar dira, gero diseinu artistikoa aukeratu eta ondoren gidoia garatu. Horrez gain, benetako gertakari edo pertsonaietan oinarritutako kontakizunek eragiten dituzten arazoez ere hitz egingo du.

3. tailerraErrotoskopiari buruzko tailerraIrudi oso erakargarriak dauzkaten eta kritikari zein ikusleen artean arrakasta handia izan duten animazio-pelikula asko errotoskopia izeneko teknikarekin eginda daude (Fernando Truebaren Chico y Rita eta Tomáš Luňáken Alois Nebel, adibidez). Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Arte Ederren Fakultateko irakasle Begoña Vicario eta Jesus Maria Mateosek teknika horren alderdi praktikoa landuko dute: sekuentzia zinematografiko sail baten bertsio berri bat egitea, fotogramen tratamendu grafikoa paperean eginez.

Mintegiak eta tailer praktikoak non egingo diren: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Arte Ederren Fakultateko entzunaretoan eta ikasgela-tailerretan.

14.- NETWORKING ZINEMATOGRAFIKOAEuskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV) ZINEBI 56an aurkeztuko du, lehenbizikoz, ikus-entzunezko ekoizpenean eta ekoizpen zinematografikoan lan egiteko prozedura berritzaile hori. Izan ere, sektore horiek aurrera egin dezaten ezinbestekoa da profesionalen arteko harremanetan prozesu berriak baliatzea eta ezaupide berriak jasotzea. Zehazki, bilera bat egingo dute azaroaren 20an, eta ikus-entzunezkoen industriako aditu eta espezialistak bilduko dira, dauzkaten proiektu, kezka eta esperientziak konpartitzeko, zer interes komun dauzkaten jakiteko eta lankidetza-estrategia berriak sustatzeko. Ikus-entzunezkoen gure industriako profesionalen eta azaleratzen ari diren profesional berrien topaketa bat da, eta informazio- eta komunikazio-teknologia berriak sektorean nola aplikatu aztertuko dute, besteak beste.

21

Hainbat profesionalek parte hartuko dute: aktore, zuzendari, gidoigile, FX digitaleko aditu, ekoizle, 3D/VFXeko aditu, ilustratzaile muntatzaile, gizarte-hedabideen kudeatzaile, ekoizpeneko buru, fotografia-zuzendari, zuzendaritza-laguntzaile, kamera-operadore eta abarrek, hain zuzen ere. Topaketa Norberto Ramos ekoizle eta zuzendariak koordinatuko du. Ramos zinema independenteko ekoizle aditua da eta askotariko sortze-lanak egin ditu zirkuitu komertzial handietatik kanpo, apropos. Era horretako ekoizpen-lanak dira azkena egin dituen hauek: Hienas (2011), Summertime ((2012) eta Faraday (2013). Gainera, bideoklip, publizitate-spot eta telebista-saioetan lan egin du, zuzendari gisa.

Topalekua: Kupula aretoa. Campos Eliseos antzokia.

15.- ZINEBIGELAZINEBI 56n goizez ere izango ditugu emanaldiak, hiriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetako ikasleek haurrentzako bereziki egindako estatuko eta nazioarteko azken pelikulez goza dezaten, gaztelaniaz eta euskaraz. ZINEBIGELAk ikasle zein irakasleen interesa pizten du urtero, pelikulak ikasgeletan lantzen dituzten balioak jorratzeko baliabide osagarri interesgarriak direlako. Aurten, 56. edizioan, pelikula hauek ikusi ahal izango ditugu:

-El extraordinario viaje de Lucius Dumb (Maite Ruiz de Austri. España, 2013. Animazioa. 90 minutu) Zientzialari adimentsu eta zoro batzuk erabakitzen dute taldekideetako bat Lurra planeta baketsu eta zoriontsu bihurtuko duen tresnaren bila joatea. Lan hori gauzatzeko Lucius Dumb aukeratu dute, zientzialari gazte, lotsati eta zintzoa. Bidean, gure heroiak Irakaslea eta Komandantea ezagutuko ditu, ontzian matxura bat izan duten bi estralurtar atsegin.

-Tarzán (Reinhard Kloos/Andrea Boari/Kirstin Bettcher/Primoz Boncina/Luca Cantani. Espainia, 2013. Animazioa. 94 minutu)

Afrikako oihanetarako espedizio batean, John Greystoke eta haren emaztea hil egin dira, helikoptero-istripu batean. Haien seme J.J., Tarzan ere esaten diotena, irten da bizirik. Gorila batzuk haurra aurkitu eta taldean hurkoa bailitzan hartuko dute. Tarzanek gizakiekin batere harremanik izan gabe ikasiko ditu oihaneko legeak. Gaztetan, ordea, Jane Porter emakume ederra ezagutuko du.

-Zipi y Zape y el Club de la Canica (Oskar Santos. Espainia, 2013. Fikzioa. 87 minutu)

Zipi eta Zape bi anaia biki dira, bihur-bihurriak. Esperanza barnetegian ikasten dute, eta han jolastea debekatuta dago. Hori ikusita, haur batzuk Puxtarriaren Elkartea sortu dute, helduen aginpideari kontra egiteko erresistentzia antolatze aldera. Adimenari, adoreari eta adiskidetasunean duten uste osoari esker, Zipik, Zapek eta haien lagunek ikastetxeak zer sekretu daukan jakingo dute eta sekula izan duten abenturarik zirraragarriena bizituko dute.

22

-El pequeño mago (Roque Cameselle. Espainia, 2012. Animazioa. 80 minutu)

Pirata normandiar batzuk Pedro Cabaledoren ontzia hartu dute, baina haren seme Bieito Dubidosok, magia baliatuta, kortsarioak beldurtu eta uxatzea lortuko du. Horren ondorioz ospetsu bihurtuko da, Destreza, lagun bereiziezina, ezagutuko du eta guztien onespena jasoko du. Ordea, Juan apezpikuak, hiriko jaun eta jabeak, ez dio barkatuko mendekuen aurrean lotsagarri utzi izana.

Non emango den: Golem-Alhondiga Bilbao zinema.

16.- EMANALDIAK EGINGO DIREN BESTE LEKU BATZUKGetxoko Kultur Etxea (Villamonte): Nazioarteko Lehiaketako euskal filmak eta lehiaketaz kanpoko InfoEuskadi ataleko programetako bat.

-Gernikako Lizeo Antzokia (Bizkaia): Bigarrenez, KUKUBEDARRA Urdaibaiko Emakumeen Elkartearekin elkarlanean, bi saio egingo dira, emakumeek egindako Nazioarteko Lehiaketako 14 pelikula emateko. Guztira fikziozko sei pelikula, lau dokumental eta animaziozko lau film emango ditugu, Alemania, Belgika, Brasil, Kanada, Kroazia, Kuba, Espainia (Euskadiko bat barne), Frantzia, Britainia Handia, Grezia, Mexiko eta Ukrainiakoak. Emanaldiak abenduaren 13an eta 14an egingo dira.

17.- INFORMAZIO INTERESGARRI GEHIAGOIkuslea in fabula ZINEBI 56rako Ikuslea in fabula atalaren bosgarren edizioa antolatu dugu. Atal hori euskal idazleen kontakizun laburrez osatua dago. Idazle horiek zinema literatura-gaitzat hartu eta, euskaraz zein gaztelaniaz, pelikulen eta hitzen arteko harremanaz zer ikuspegi duten adierazten digute urtero: zinema-kontakizunak, zinemara joaten den jendeari buruzko istorioak, bizitza kamera baten bitartez begietsi nahi duen jendearen gaineko kontaketak... Istorio horietan guztietan, funtsean, zinema atze-oihala da, eta Bilbo eszenatoki berdingabea.

Aurten Luisa Etxenike idazlearen kontakizuna izango dugu gozagai. Etxekinke Donostian jaio zen 1957an eta eleberri hauek argitaratu ditu: El detective de sonidos (2011), El ángulo ciego (Premio Euskadi, 2009), Los peces negros (2005), Vino (2000), El mal más grave (1997) eta Efectos secundarios (1996). Baita kontakizun-bilduma hauek ere: Ejercicios de duelo (2001) eta La historia de amor de Margarita Maura (1990). Etxenikeren kontaketak, gainera, antologia ugaritan agertu dira, besteak beste Inmaculada Pertusak eta Nancy Vosbrugek argitaratutako Un deseo propio. Antología de escritoras españolas contemporáneas delakoan. Horrez gain, itzultzaile-lanetan ere aritu da, eta honako idazle hauen hainbat obra itzuli ditu: Jacques Roubaud (Algo negro), Claude Lanzmann (Alguien vivo pasa), Virginie Linhart (Después de los campos, la vida) eta Jean-Michel Maulpoix (La cabeza de Paul Verlaine).

Duela urte batzuetatik, sortze-idazketako tailer bateko eta Un mundo de escritoras literatura-jaialdiko zuzendaria da. Frantziako Gobernuak, 2007an, Arteen eta Letren Ordenako Zaldunaren saria eman zion, eta Donostiako Udalak, 2013an, Hiritar Merituaren Domina.

Gure katalogorako gaztelaniaz idatzi du kontakizun bat: Cámara de seguridad. Kontakizun horretan, segurtasun-zaindari batek kameren monitoreak zaintzen ditu; haren begietan, bizitza monotonoa eta batere interesik gabea da. Gau batean, ordea, kalean aurkitutako txanpon baten eta bidegabe sartutako ezezagun baten ondorioz, bidaia intimo bat egingo du eta erabat aldatuko da.

Oharra: letra lodiz agertzen diren izenak ZINEBIko 56. edizioan parte hartuko duten gonbidatuenak dira.

23

ANTOLATZAILEAK

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK