Upload
albakabia
View
2.302
Download
4
Embed Size (px)
Citation preview
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
- Uribe Kosta itsasertzean kokatutako eskualdea da, Kantauri itsasoak bustitzen ditu gure lurrak. Ia osorik Butroe haranean zehar eta kostaldeko lurretan dago.
- Altuera txikiko eskualdea da, ez dago gailur garairik eta eremu lauak dira nagusi.
- Bizkaiko kostaldeak labar handiak eta hareatza txikiak ditu. Harritsua da guztiz eta mendiak paraje ditu. Bizkaiko kostaldeko mendiak lerrokatuta daude, itsasoaren parean.
Butroe harana
- Kantauri isurialdeko ibaiak laburrak eta emari handikoak dira. Ur-etorri erregularra dute urtean zehar, euria sarri egiten duelako.
- Aipatzeko moduko ibai bi ditugu gurean: Butroe itsasadarra eta Nerbioi ibaia. Lehenengoren bokalean hondartza eta dunak ageri dira. Bigarrenarenean ostera, hondartza, duna eta padurak.
- Erreka txikiagoak ere badira, euren urak aurreko ibaietara isurtzen dituztenak.
Nerbioi ibaia
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Klima ozeanikoa dugu Uribe Kostan. Itsasoak tenperatura epeldu egiten du, beraz, oso tenperatura leunak izaten dira gure eskualdean.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Euria sarri egiten du. Sopelako Marik eta Urdulizko Terek Xirimiria modu
berezi batean izendatzen dute: Euri Uberra
Ekaitza dagoenean, Marik eta Terek diotenez, “lehenengo dator yusturi, ta gero truboi”
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Uribe Kostan haizea itsasotik datorrenean, hezetasuna dakar eta barrualdetik datorrenean ordea, lehorragoa da. Jose Luisek eta Clarak azaltzen digute itsasoko haize horri “Haize Gallegoa” deitzen zaiola.
Galernak ere uda partean ohikoak dira, Faustinok azaltzen digun bezala.
Berangoko Juanek inguruan Luki (azeri) eta basakatu asko daudela azaltzen digu. Basurdeak ere badaude Uribe Kostan.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Ugaztunak animalia ornodunak dira. Azala ilez estalita izaten dute. Biparoak dira: Amaren sabelaren barruan garatzen dira.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Hegoak izan arren, saguzarra ugaztuna da.
Gauza bera gertatzen da balearekin. Itsasoan bizi bada ere, amaren sabeletik
jaiotzen da
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Hegaztiak animalia ornoduanak dira. Azala lumaz estalita izaten dute. Obiparoak dira, hau da, arrautzen bidez ugaltzen dira.
Galeperra
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Uribe Kosta itsasertzean kokatuta dagoenez gero, oso ohikoak dira itsasoko txoriak.
Itsas txoria edo kalatxoria
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Mirua
Uribe Kostan Beleari Erroia deitzen zaio
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Txorien gaineko siniskerak ohikoak dira. Mari Terek Kukuari buruzkoa kontatuko digu:
Arrainak uretako animalia ornodunak dira. Igeri egiteko hegalak izaten dituzte orokorrean. Gorputza ezkataz estalita izaten dute eta obiparoak dira. Zakatzen bidez hartzen dute arnasa.
Kostaldean ohikoa izaten da Durdoa arrantzatzea
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Anfibioak uretan nahiz lehorrean bizi diren animalia ornodunak dira. Beti ere ingurune hezeetan egoten dira.
Jose Migelen arabera, zapuak onak dira lurrarentzat, baina esalege denez zorte txarra dakartela jendeak antzinean hil egiten zituen.
Narrastiak lehorreko ornodunak dira. Dena den, badaude uretan ibiltzen direnak ere. Batzuek lau hanka dituzte, beste batzuek ez dute hankarik. Narras ibiltzen dira, arrastaka. Azala ezkataz estalita dute. Obiparoak dira.
Luisek dioenez, Uribe Kostan 2 metroko sugeak ere ikusi izan dira!
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Animalia ornobakoek ez dute orno edo bizkarrezurrik. Batzuetan, azal lodi edo oskola izaten dute, gorputza babesteko.
Moluskuak oskoldunak (garroak eta maskorra dituzte) edo oskolbakoak (azal bigunekoak) izan daitezke. Lolaren esanetan, lehen Uribe Kostako Kostaldean askoz molusku gehiago zeuden.
Barakila BareaElaia Enara, hegaberaGauna Armiarmak egiten duen sareaHamarratza OlagarroaMarrajoa TiburoiaSarda Arrain taldeaSugendila SugandilaTxirpilota PinpilinpauxaUgaraxoa IgelaUrandra Anfibioen taldeko animalia, sugendilaren antzekoa, baina
handiagoaLukia AzeriaErroia Belea
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Hona hemen gure inguruan aurkituko ditugun landareetako batzuk
Gorostia
Landaretza atlantikoa deritzona dugu gurean.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Haritza, edo Uribe Kostan, Haretza
Artea
Uribe Kosta inguruko berezko arbolak dira pagoa, haritza eta artea. Gerora landatzen hasi ziren Pinua edota Eukaliptua
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Dionisioak azaltzen digunez, Uribe Kostan
ENBORRAri MAKURRA esaten
zaio
Uribe Kostan fruta arbolarik ohikoena sagarrondoa da
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Loreetatik sortzen dira fruituak, eta hauek ematen dituzte haziak. Fruitu batzuk jan egiten dira, adibidez, gaztainak.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
gaztainondoa
Gaztainen pintxodun zorroa Txirtiloa da
Okaranakmadariak
Sagarrez gain, inguruko baserrietan bazeuden bestelako frutak
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Irasagar edo menbriloa
mahatsak
Asuna
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Asunen sustraien ura ona omen da katarroarentzako eta baita koloesterolarentzako ere
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
Kostaldean itsas belarrak bildu eta saldu egiten ziren, ondoren botikak egiteko.
Abaroa Zuhaizpeko bebesgunea, gerizpeaIhiztokia PutzuaLabarra Itsasbazterreko amildegiaLandamina Loreak hazten diren larrea edo
zelaiaLantzarra Belar latzagoak hazten diren
zelaiaSakosta Sakonune txikiaZeharrunea Leku edo gune lauaEnborra Makurra
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 2. Atala: INGURUNEA
2. eta 3. FROGAk:TRIBUAREN BERBAKeta EROGLIFIKOAK
Eta ikasitakoarekin, Mihiluze lehiaketan aurkituko dituzuen frogak prestatu ditzakezue!!
2. froga: TRIBUAREN BERBAKDefinizio bakoitzari berba bat dagokio. Huts eginez gero, asmatutako berbak galdu eta abiapuntutik hasi beharko duzu berriro
HITZAK-Hamarratza
-Makurra-Sakotxa-Asuna
-Sagarrondoa-Gauna
Armiarmak egiten duen sareaSakonune txikiaEnborra, Uribe KostanOlagarroaBere sustraien ura katarroarentzako
ona daUribe Kostako fruta arbolarik
ohikoena
ErantzunakArmiarmak egiten duen sarea: GaunaSakonune txikia: SakotxaEnborra, Uribe Kostan: MakurraOlagarroa: HamarratzaBere sustraien ura katarroarentzako ona da:
Asuna Uribe Kostako fruta arbolarik ohikoena:
Sagarrondoa
3. froga: EROGLIFIKOAKBila ezazu irudi, hitz eta elementu desberdinek osatzen duten eroglifiko honen erantzuna.
+ D + A