Zer da Internet? Internet, lengoaia bera erabiliz komunikatzen
diren ordenadoreen sare globala da. Web gune honekin konektatzen
zarenean, Internet-ekin konektatuta zaude.
3. Zer da web 2.0 ?
Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen
partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren
Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da.
Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela
esan nahi da.
4. Zer dira Sare Sozialak ?
Interneten eremuan, sare sozialak pertsonak beren artean
konektatzeko diseinatutako inguruneak dira; bertan, pertsonek
edukiak partekatzen dituzte, elkarrekintzan jarduten dute eta
interes komunak dituzten komunitateak sortzen dituzte.
Publizitatea eginez lortzen dute dirua. Jendeak publizitate
hori ikusten dute eta bertatik erosten dute.
12. Zer da RSS ?
XMLren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen
diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena.
Honi esker informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan
erabiltzea posible da.
13. Zer dira IKT-ak?
Informazio eta Komunikazio Teknologiak. Informazio eta
komunikazioarekin zerikusia duen arlo honek, zenbait kontzeptu eta
teknologien bilduma da, egunetik egunera birmoldatzen
dagoelarik:
Informatika eta sistema digitalen tresnak. 14. Komunikazio
digitalaren zerbitzuak. 15. Gizarte modernoaren beharrak eta
erabilpen aurreratuak.
16. Software Libreak
Software libreak lau eskubide hauek betetzen dituztenak
dira.
Helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua,
hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar). 17. Aztertu eta aldatu
ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal
izatea). 18. Kopiatu ahal izatea. 19. Hobetu, eta hobekuntzak
horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.