8

XX. mendeko asmakizunak

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: XX. mendeko asmakizunak
Page 2: XX. mendeko asmakizunak

Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. TCP/IP

protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu daude elkarbaturik. Internet bidez

erabil daitezkeen zerbitzuen artean, Web zerbitzuaz kanpo, hurrengoak aurki ditzakegu:

fitxategien transferentzia (FTP), posta elektronikoa (e-posta), elkarrizketak (txat)

edobat-bateko mezularitza. Batzuetan, Internet hitza World Wide Web "WWW"-ekin nahasten da, baina hau Interneten atal bat

besterik ez da.Internetek 1969an du jatorria. Urte horretan ARPANET izeneko konputagailuen lehen

konexioa ezarri zen Estatu Batuetako Kaliforniako hiru unibertsitate eta Utahko beste

baten artean.

Page 3: XX. mendeko asmakizunak

Telebista uhin elektromagnetikoen bidez irudiak igortzen dituen tresna da, eta hedaduraz, irudiak igortzeko tekniken eta jardueren

multzoa.Entzuten eta ikusten diren irudiak zeinu elektriko bihurtu, zeinua

igorri eta berriro jatorrizko irudi eta hots bihurtzen duen telekomunikazio sistema bat da telebista. Irratiaren sistemaz

gainera, telebistak giza ikusmenaren ezaugarri bat hartzen du kontuan: begiak irudiak ikusi eta tarte txiki batean erretinan

gordetzen ditu. Hala, telebistan irudi baten zatiak bata bestearen atzetik jartzen dira pantailan, baina ikusleak denak batera ikusi ahal izateko bezain bizkor (segundoko 25-30 irudi) eta horrek

mugimendua ikusarazten du.Bi osagai oinarrizko ditu telebista sistemak: telebista kamera eta hartzailea. Telebista kamerak irudiak eta hotsak seinale elektriko bihurtzen ditu, eta hariz edo uhin elektromagnetikoz igortzen ditu.

Elektroi multzoa hartzailera iristen da, eta pantaila etengabe igarotzen du alde batetik bestera lerro zuzenetan (Europako

sistemetan 625 lerro), igortze kamerak objektiboa zeharkatu duen erritmo berean. Ezaugarri horiez gainera, koloretako telebistak hiru

seinale igortzen ditu berezita, irudiaren osagai gorri, berde eta urdinei dagozkienak; bestaldean, hartzailearen izpi katodikoen

hodiak hiru elektroi sorta ditu, kolore bakoitzeko bana. Kolorezko irudia oinarrizko hiru osagaiak nahastuta lortzen da.

Page 4: XX. mendeko asmakizunak

Azido azetilsalizilikoa edo Aspirina izen komertzialaz hobeto ezaguna munduko

farmako analgesikorik erabilien eta zaharrenetarikoa da. Bere formula kimikoa C9H8O4 da.

Halaber, historian lehendabiziko antiinflamatorio

ez esteroideoa izan da.

Page 5: XX. mendeko asmakizunak

Musika, albisteak, eta bestelakoak entzuteko erabiltzen den objetua da, antenaren bidez sinkronizatzen da.

Edozein lekutan entzun daiteke, seinalea ailegatzen baldin bada

Page 6: XX. mendeko asmakizunak

Zinema edo zinematografia (antzinako grezieratik: κίνημα kinema (mugimendua)

eta γράφειν grafein (idatzi) eratorria) proiektore baten bidez fotograma multzo

bat (filma) era bizkor eta jarraian (mugimenduaren ilusioa sortzeko)

pantaila baten kontra pasatzeko teknika da.

Oso aisialdi mota ospetsua izan da XX. mendearen hasieran Lumière anaiek

asmatu zutenetik[1]. Argazkilaritzatik oso hurbil, mugimenduak aukera

artistiko zabalagoak ematen dizkio zinemari.

Page 7: XX. mendeko asmakizunak

Automobila, autoa edo beribila gurpildun motorezko ibilgailua da, bidaiariak garraiatzeko erabiltzen dena eta bere motor propioa duena. Definizio gehienetan esan ohi da automobilak nagusiki errepideetan higitzeko direla, batetik zortzi pertsona artera garraia ditzaketela, normalean lau gurpil dituztela eta batez ere pertsonak (ez ondasunak) garraiatzeko sortuak direla. Hala ere, terminoa ez da oso zehatza, zeregin berak egiteko erabiltzen diren ibilgailu-mota asko baitaude.

Page 8: XX. mendeko asmakizunak

Hegazkina aireontzi hegalduna da, hegan egin dezakeena. Bere pisua airearena baino handiagoa da, eta hegan egiteko indar aerodinamikoa oinarritzen da, hego batetik pasatzen den airearen presioak ezberdinak baitira behealdean eta goialdean. Honetarako hegoak forma berezi bat eduki behar du.