14

Materiala moldatuta

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Materiala moldatuta

GEOGRAFIA

Zer da geografia? Lurraren gainazala ikertzen duen zientzia da.

Zer aztertzen du? Ingurunea (erliebea, ura, klima eta landaredia) eta biztanleen bizimodua aztertzen ditu.

Zer egiten dute geografoek?Lekuak aurkitzen dituzte.Lekuak deskribatzen dituzte.Ezaugarrien zergatia azaltzen dute.Ezagutzak aplikatzen dituzte.

Nola egiten dituzte ikerketak? Informazio iturri asko erabiltzen dituzte:Lekuak ikertzen dituzte.Estatistikak kontsultatzen dituzte.Argazkiak aztertzen dituzte.eta MAPAK eta GRAFIKOAK egiten dituzte.

Page 2: Materiala moldatuta

1.GAIA

2

Page 3: Materiala moldatuta

1.GAIA

NONDIK NORAKOAK

lary, munduaren gailurretik

3

ZER IKASIKO DUGU?

1.Lurra grafikoki adierazteko erabiltzen diren sistemak.

2.Lurraren gainazalaren banaketa ozeanoen eta kontinenteen artean.

3.Lurra etengabe mugitzen diren plakatan banatua dago. Zergatik?

4.Lurreko erliebe forma nagusiak.5.Hitz hauen esanahia: ibai, itsaslaster, marea,

olatu, aintzira, urtegi, akuiífero, glaziar.6.Atmosferaren ezaugarriak eta eguraldiaren eta

klimaren arteko ezberdintasunak.7.Lurraren higidurak kliman duen eragina.8.Lurrean dauden klima-zona desberdinak.9.Klimak paisaian duen eragina eta paisai mota

ezberdinak.

ZER EGINGO DUGU?

10. Mapa espezifikoak erabiltzen ikasiko dugu.11. Ulermena errazteko teknikak erabiliko

ditugu: ideia nagusiak azpimarratu, laburpenak egin...

12. Ibaiaren ibilbide grafikoa azalduko dugu.13. Eguraldi mapak interpretatuko ditugu.14. klimagramak egingo ditugu.15. Paisaiaren argazkiak eta aldaketak

aztertuko ditugu.16. Krokis bat marraztuko dugu.

Page 4: Materiala moldatuta

1.GAIA

Hillary, munduaren gailurretik

Edmund Hillary, zeelandaberrikoa, Tenzing Norgay, jak-zaintzailea eta sherpa, gaua pasatzeko prest zeuden. 8.500 metroko altitudean zeuden zero azpitik 25ºC-ko tenperaturan.

Oxigeno tresnak itzali zituzten hurrengo egunerako gordetzeko, nahiz eta arnasa hartzea zaila zen beraientzat. Haizeak indarrez jotzen zuen eta elur-jauziak zeuden baina lo egitea lortu zuten.

Goizeko 07:30tan berriz ere igotzen hasi ziren. Arropa asko zuten jantzita, hiru eskularru esku bakoitzean, kanproiak, pioleta eta bizkarren 18 kiloko bi botila oxigeno. Sherpa aurretik eta Hillary atzetik igo ziren. Izoztuta ez gelditzeko aurrera egin zuten gelditu gabe.

1953ko maiatzaren 29ko 11:30ak inguru, nekatuta baina pozik Everesteko gailurra zapaldu zuten. Ondoren, espedizio asko saiatu dira Everestera igotzen, alpinista asko hil egin dira bidean.

ABIAPUNTUA.

4

Page 5: Materiala moldatuta

1.GAIA

Hiztegiaren laguntzaz idatzi hitz hauen esanahia:Sherpa, elur-jauzi, kranpoi eta piolet.

Zer mendikatetan dago Everest? Zer kontinentetan dago? Zergatik da famatua Everest? Nor igo zen Everestera lehenengo aldiz? Noiz? Mendiez gainera, zer beste erliebe-forma daude Lurrean?

TESTUAREN ULERMENA.

Atal honetan testuaren lanketa zer moduzkoa izan den aztertuko dugu. Zure hitzekin azaldu zer moduz ulertu duzun testua eta nola egin duzun lan.

Zer moduz ulertu duzu testua? Hiztegia erabili behar izan duzu? Ideia garrantzitsuenak zeintzuk diren badakizu?

____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

5

Page 6: Materiala moldatuta

LURRAREN ADIERAZ PEN GRAFIKOA

1. dok. Munduko bola 2. dok Lurraren adierazpen grafiko laua

1. Munduko bola eta mapak.Lurrak, gure planetak, esfera forma dauka. Esfera hau ez da perfektua, bi poloak pixka bat zapalduta ditu. Forma honi geoidea deitzen zaio.

Lurra grafikoki adierazteko modu ezberdinak daude. Munduko bolan (1.dok) kontinenteen eta ozeanoen arteko distantziak eta tamainak argi ikusi daitezke bere formari esker.

Hala ere, mapak dira Lurra adierazteko gehien erabiltzen direnak. Lurraren adierazpen laua dira mapak baina gure planeta ez da laua. Horregatik, distantziak eta tamainak distortsionatuta azaltzen dira (2.dok).

Mapak erabiltzeko oso erosoak dira eta horregatik erabiltzen ditugu. Kartografoak dira mapak egiten dituzten pertsonak.

2. Mapa motak.Mapen helburua informazioa ematea da. Ematen duten informazioaren arabera hiru mapa mota ezberdinduko ditugu:

Mapa fisikoek lurralde bateko erliebea eta urak adierazten dituzte. Datu zehatzak adierazten badituzte (puntu batean lurrak duen altuera, ibaien eta herrien izenak eta abar), mapa topografikoak deitzen zaie.

Mapa politikoetan lurraldeen arteko mugak azaltzen dira. Estatuak, probintziak, udalerriak, herriak eta abar azaltzen dira.

Gaikako mapek gai zehatz bati buruzko informazioa ematen dute. Adibidez, eremu ezberdinetan ekonomia-baliabideak zeintzuk diren (industria, meatzaritza, nekazaritza...) edota klima ezberdinak adierazteko balio dute.

3. Mapako elementuak.

Page 7: Materiala moldatuta

Mapako testua interpretatu

Begiratu 3.dokumentuko mapako legendari eta erantzun.

- Zer informazio ematen du legendak?- Nolakoa da mapa fisikoa, politikoa ala gaikakoa? Zergatik?

Legenda interpretatu.

- Zer sinbolo daude legendan? Koloreak, lerroak, puntuak...- Zer erlazio dago kolore tonuaren eta prezipitazioaren artean?- Zenbatekoa da prezipitazioa Euskadin? Eta Antartikan?

- Euri asko edo gutxi egiten du ekuatorean?

3. d

ok M

apak

o el

emen

tuak

Geziari Esker mapa orientatzen dugu.

Izenburuak informazio garrantzitsuena ematen digu.

Paraleloak eta meridianoak lekuak zehaztazunez aurkitzeko dira.

Legendak: datuak azaltzeko erabiltzen diren sinboloak azaltzeko balio du.

Mapa gehienetan informazioa emateko testuak agertzen dira.

Eskalak: mapan grafikoki azaldutakoa zenbat aldiz txikitu den adierazteko dira.

Page 8: Materiala moldatuta

JAKINGARRIAK

Mapetako sinboloak

Mapetan informazioa sinboloen bidez adierazten da. Mapa motaren arabera sinbolo batzuk edo besteak erabiltzen dira.

Erliebea lerroen edo koloreen bidez adierazten da. Urak kolore urdinez adierazten dira. Landaredia koloreen edo marrazkien bidez adierazten da. Klima koloreen bidez adierazten da. Estatu, probintzia eta abarren mugak lerro mota ezberdinez adierazten

dira. Hiriak puntuen bidez adierazten dira. Laborantza eta industria motak koloreen edo marrazkien bidez

adierazten dira.

4. Puntu kardinalen bidez lekuak aurkitzea.

Puntu kardinalak erabilita, leku bat edo gu espazioan kokatzeko gai izango gara. Hauek dira puntu nagusiak: Iparraldea, Hegoaldea, Ekialdea eta Mendebaldea.

Puntu nagusien artean beste batzuk daude. Ipar-ekialdea, hego-ekialdea, ipar-mendebaldea eta hego-mendebaldea. 4.dok

Iparraldera begiratuta, ekialdea eskuinean izango dugu, mendebaldea ezkerrean eta hegoaldea atzean (5.dok). Mapetan iparraldea goian egoten da (geziren batek beste zerbait esaten ez badu).

Orientatzeko moduak

Page 9: Materiala moldatuta

JAKINGARRIAK

Naturako elementu batzuk iparraldea aurkitzen laguntzen digute. Eguzkia ekialdetik ateratzen da eta mendebaldetik ezkutatzen da. Iparrizarrak iparraldea markatzen du beti. Elurra lehenago desagertzen da hegoaldeko lekuetan. Harrietan, goroldioa iparraldera begira dauden lekuetan hazten da. Gordeleku eta inurritegietarako sarrerak hegoaldera begira egoten dira.

Zer da iparrorratza? Iparra non dagoen jakiteko tresna bat da. Imana duen orratz batek beti iparraldea non dagoen markatzen du.

Page 10: Materiala moldatuta

5. Paraleloak eta meridianoak.

Lurreko edozein leku zehaztasunez aurkitzeko gizakiak benetan existitzen ez den lerro sare bat asmatu du: meridianoak eta paraleloak deitzen dira.

Meridianoak Ipar poloa eta Hego poloa lotzen dituzten zirkuluerdiak dira (6.dok). Greenwicheko meridianoa edo zero graduko meridianoa (0º) meridiano nagusia da. Lurra bi hemisferiotan banatzen du: Ekialdeko hemisferioa eta Mendebaldeko hemisferioa (7.dok)..

Paralelo nagusia ekuatorea da (0º). Paralelo hau besteen erreferentzia da. Lurra bitan banatzen du ekuatoreak: Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa. Beste paralelo garrantzitsuak Kantzer tropikoa, Kaprikornio tropikoa, zirkulu polar artikoa eta zirkulu polar antartikoa dira.

Mapetan puntu konkretuak era errazago eta zehatz batean irudikatzeko erabiltzen dira.

6. Latitudea eta longitudea.

Page 11: Materiala moldatuta

Leku baten kokaleku zehatza emateko koordenatu geografikoak jakin behar dira: latitudea eta longitudea.

Latitudea: paralelo batetik ekuatoreraino dagoen distantziari deitzen zaio. 0ºtik (ekuatorea) 90º (poloak) artekoa da. Ipar latitudea da puntua Ipar hemisferioan kokatzen bada. Hego latitudea, berriz, Hego hemisferioan kokatzen bada.

Longitudea: Meridiano batetik Greenwicheko meridianoraino dagoen distantziari deitzen zaio. 0ºtik 180º artekoa da. Ekialde longitudea da Ekialdeko hemisferioan kokatzen bada, Mendebalde longitudea da , berriz, Mendebaldeko hemisferioan kokatzen bada.

Leku baten kokalekua adierazteko lehenengo latitudea idazten da eta gero longitudea. Gradutan, minututan eta segundotan neurtzen dira biak. Adibidez, 24º 35’ 22’’ I, 52º 43’ 27’’ E.