31

KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21

Embed Size (px)

DESCRIPTION

KIT-KRAKen barne Open Space bat antolatu dugu ZAWP Bilbaon hurrengo ostegunean, uztailak 21ean. Nola prestatuko dugu KIT on bat KRAK honi aurre egiteko? Zein jakintza,desira, tresna edo behar eskain diezaiokezu komunitateari? Garai nahasiak bizi ditugu, mundu mailako krak momentua, non krisi ekonomikoaren aitzakiapean, baloreen eta eredu kultural, sozial eta politikoaren krisi sakona ezkutatzen den. Krisi honen itzalpean gero eta jende gehiagok uste du aldaketa beharrezkoa eta posiblea dela. Etorkizuneko aukera xumeak, baina era berean, iraunkorrak eta bateratzaileak, elkarrekin proposatzeko garaiak dira: sareko lana, do it yourself eta do it together; kultura askea, etika feminista, etika solidarioa, permakultura, hazkundea geratzea eta guztien ongiarekiko konpromisoa eta erantzukizuna. Ideiak, kezkak eta proposamenak partekatzeko garaia… Jakintzez, desirez, tresnez edo norberaren beharrez osatutako KITak, denen artean benetako aldaketa baten alde lan egin ahal izateko. Egoera honetan, KIT-KRAK-etik Open Space izeneko ekimenera gonbidatu nahi zaitugu. Autoantolakuntzan oinarritzen den eta sormena eta emaitza onak sustatzeko aukera ematen digun eztabaidarako metodoa da. Kezkatzen gaituzten gai guztiak landuko ditugu eta ideia guztiak amakomunean jartzeko aukera izango dugu. Jardunaldia bukatzean, elkarrekin landutako ideien dokumentua izango dugu. Gai honen inguruan hitz egiteko eta eztabaidatzeko denbora hartu nahi dugu, ez baikara normalean horrelako kontuez gehiegi arduratzen. Gaur egungo eredu sozial, ekonomiko eta politikoari buruzko analisi kritikotik, etorkizuneko aukerak irudikatu eta asmatzeko proposamen-sorkuntzara pasa nahi dugu, beti ere talde-lanean eta elkarri lagunduz. Aukera ezin hobea jende desberdina elkartu eta nahasteko, mugak gainditzeko, jarioa ahalbideratzeko, gure amets eraldatzaileak sortzeko eta aurrera eramateko. Open Space ekimena uztailak 21ean (osteguna) izango da 10:30etik 18:00etara (baina metodologia irekia izango denez, ez da zertan denbora guztian bertan egon behar), ZAWP Bilbaon (Deustuko Erribera 47). Ekimenaren dinamikan laguntzeko Eleder Aurtenetxe izango da gurekin. Han bertan bazkalduko dugu paella eder bat. Etortzekoak bazarete, konfirma ezazue uztailaren 19a (asteartea) baino lehen, prestatze-lanak errazteko. Bidal iezaguzu mail bat edo deitu telefono zenbaki honetara: 944 158 861. Beroketa-ariketekin hasteko, hona hemen hainbat galdera: Zeintzuk dira gaur egungo gizartean aldatuko genituzkeen gauzak? Ba al duzu proposamen zehatzik? Lehentasunen mapa egiteak merezi al du? Zer egin dezakegu eta zer ez dugu egin nahi? Nola kudeatuko ditugu ondoren eremu huts horiek?Nola ekin dezakegu gure txikitasunetik agertoki honetan? Zer aldatu behar dugu gure baitan bertan? Nola desikasiko ditugu orain arte ikasi ditugun patroi indibidual zein kolektiboak? Zeintzuk dira beste lekuei eta garaiei buruz ditugun erreferentziak? Ba al dira ereduak hau guztia aurrera eramateko? Aplika al daitezke gaur egungo gure testuinguruan?Nola lortuko dugu gure kontraesanak, geldiarazi beharrean, aldaketarako hazi izan daitezen?Nola mantenduko eta elikatuko ditugu aldaketarako itxaropena eta ilusioa? Nola garatuko genuke ekintza eraginkorra eta dibertigarria? Nola sortuko ditugu energia anplifikadoreak Bilbon?….. Makina bat galdera eta oraingoz, oso erantzun gutxi. ——————– Dentro de KIT-KRAK organizamos un Open Space el próximo jueves 21 de julio en ZAWP Bilbao ¿Cómo preparamos un buen KIT para hacerle frente al KRAK? ¿Qué saberes, deseos, herramientas o necesidades quieres compartir en comunidad? Vivimos tiempos turbulentos, un momento general de krak, en el que tras la excusa de la crisis económica, se esconde una profunda crisis de valores, de modelo cultural, social y político, frente a la que cada día más personas vibran con la necesidad inminente de cambio, convencidas de que es posible. Son tiempos para proponer colectivamente, pequeñas pe

Citation preview

Page 1: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 2: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 3: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 4: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 5: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 6: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 7: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 8: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 9: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 10: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 11: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 12: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 13: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 14: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 15: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 16: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 17: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 18: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 19: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 20: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 21: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 22: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 23: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 24: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 25: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 26: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 27: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 28: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 29: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 30: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Page 31: KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21