Giza gorputza

  • View
    918

  • Download
    2

Embed Size (px)

Text of Giza gorputza

  1. 1. Giza gorputza Mikroskopio batetik ikusita
  2. 2. Mikroskopio atzean Mikroskopioa erabiliz giza gorputzaren15 argazki harrigarri hauek lortu ahal izan ziren. Mikroskopio elektroniko bat erabili zen 1 eta 5 nanometro(nm)inguruko tamainaduten elementuei argazkiak atera ahal izateko.
  3. 3. Odoleko zelula gorriak Irudian kanelazko goxokiak dirudite. Baina giza-odolaren zelula gorriak dira zelula edo globulu gorriak.Zelulak ahurrak dira bi aldetatik, eta oxigenoa gure gorputzean zehar garraitzeaz arduratzen dira. Globulu Gorriak Emakumeek odol milimetro kubiko bakoitzeko 4-5 milioi globulu gorri izaten dituzte eta gizonek 5-6 milioi inguru. Altitude handiagoan bizi diren pertsonek globulu gorri gehiago izaten dituzte beren inguruan duten oxigeno maila baxua dela eta.
  4. 4. Ileak txanpua edota ile-egokitzailea sarritan erabiltzeko beharra du, lehortasuna eta hausketa sahiesteko.Giza ilearen muturra.
  5. 5. Honako hauek dira Purkinje Neuronak (nerbio-zelulak). Garunean ditugun 100 milioi nerbio-zelulen artean, Purkinje Neuronak dira handienak. Mugimenduen koordinazioaren arduradunak dira. Alkohola edo litioa bezalako toxinekin kontaktua izateak, eta autismoa edo bestelako mutazio genetikoek, zelula hauen funtzionamendu egokia eragozten dute. Purkinje Neuronak
  6. 6. A lgodoizko makiltxoak diruditen hauek, gizakiare belarri barneko ileak dira. Asko handitutako argazkia da . Zelula hauek, soinu bibrazioei erantzunez sortzen diren mugimendu mekanikoak antzematen dituzte. Belarriko Ileen Zelulak
  7. 7. Irudi honetandisko optikotikateratzen diren erretinako odol-hodiak ikus ditzakegu.Disko optikoari puntu itsua ere deritzo, erretinako puntu horretan ez dagoelako zelula-errezeptorerikErretinako ikusmen-nerbioa eta odol-hodiak begiaren atzealdetik ateratzen dira. Ikusmen-nerbiotik ateratzen diren Odol-hodiak
  8. 8. Irudi honetan koloreztatutako zonaldeak mingainean aurkitzen diren dastamen-papiletako bat erakusten du. Giza mingainak10.000 dastamen-papila inguru ditu, eta eurek antzematen dituzte zapore gaziak, gozoak, mikatzak eta baita tenperatura eta zaporeen beste zenbait berezitasun. Mingaineko dastamen-papila
  9. 9. Maiz garbitu hortzak, plaka hau sortu ez dadin. Bakterio salda" bat da, eta oso egitura konplexu eta iraunkorra izatera iris daiteke. Hortz-Plaka
  10. 10. Odolbildua Gogoratzen duzu hasieran ikusi dugun globulu gorriaren irudi ederra?Beno ba, hemen ikus dezakezu nolakoak diren zelula horiekOdolbildu baten sare likatsuan harrapatuta geratzen direnean.Erdialdean dagoen zelula txuria leukozitoa (globulu zuria) da .
  11. 11. Biriketako Albeoloak Irudi honetan birikaren barrualdeko azala ageri da. Barrunbeak albeoloak dira .Hemen ematen da gas trukaketa odolarekin.
  12. 12. Zelula minbizi-sortzaileak Birikan Irudian birikako zelulak ageri dira,konkortuta eta koloregabetuta. Alderatu itzazu aurreko irudiko albeolo osasuntsuekin.
  13. 13. Heste Meharra Honakoa da heste meharra.Elikagaien xurgapena bertan ematen da. Arretaz begiratzen baduzu, barrunbe hauen arteanharrapatuta geratu diren janari arrastoak ikusiko dituzu.
  14. 14. Giza-Obulua Bikor Zelulekin Purpura koloreko irudi honek orratz batekin eutsitako giza-obulu bat erakusten digu.Arrautza, peluzido izeneko mintz batez inguratuta dago, obulua babesteaz arduratzen da eta espermatozoidea harrapatzen laguntzen du. Mintz peluzidoan itsatsita dauden bi Bikor zelula ikus daitezke. Informaziogehiago
  15. 15. Esperma Obulu baten gainazalean Argazki honetan zenbait espermatozoide obulu bat ernaltzen saiatzen ikus ditzakegu.
  16. 16. Giza-Enbrioia eta Esperma Arraultza ikus dezakegu ernalketa eman eta bost egunetara, esperma zelula batzuk oraindik inguruan dituela.Enbrioia eta espermatozoideen zelula-nukleoakmorez tindatuta ageri dira, eta espermatozoideen isatsak berdez.Zonalde urdinek zelulen arteko loturak irudikatzen dituzte.
  17. 17. Giza-Enbrioia Ikusten ari garena 6 eguneko adina duen enbrioi bat da. Honela hasten da bizia!!!
  18. 18. AMAIERA