7
IES San Adrian BHI GAIA MATERIA ETIKA D.B.H. 1 E.S.O. 1 D.B.H.2 D.B.H.3 D.B.H.4 X SAILA DEPARTAMENTO FILOSOFIA ASTEKO ORDUAK 1 Iraupena 35 1 ARLOAREN HELBURUAK 1. Historian zehar teoria etikoek erabili dituzten ideia eta baloreak ulertzea norbere baloreen garapen kritikoa bultzatzeko eta askatasuna gizakiaren funtsezko ezaugarria dela kontutan izanik.. 2. Unibertsalki onartuak dauden baloreetaz jabetzea; gizakiaren duintasuna bermatuz, gure garapenerako eta gizarte demokratiko, solidario eta justua ahalbidetzen duten neurrian. 3. Gure gizarteko arazo moralak ulertzea eta hauen konponbide bezala agertzen diren erantzun batzuk baloratzea, giza eskubide eta betebeharrak kontutan hartzen dituztelarik. 4. Jarrera kritiko eta tolerantea garatzea, bakoitzak bere iritzien argudioak emateko eta besteoi berdina eskatzeko gai delarik; honela, elkarrizketa tresna paregabea dela ikus dezaten, bai giza arazoak konpontzeko, baita talde lana egiteko ere. 5. Giza eskubideak eta askatasuna baloratzea gizakiaren historiaren emaitza diren neurrian eta egunera begira, gure elkarbizitza baketsu eta justuaren ezinbesteko baldintzak diren heinean ere. 6. Jokaera injustuak salatzea eta askatasunik, eskubiderik edo duintasunik gabe bizi behar duten herri edo pertsonekin bat egitea. 1

Etika: programazio luzea

  • Upload
    andeka

  • View
    787

  • Download
    7

Embed Size (px)

DESCRIPTION

DBHko 4. maila: etika.

Citation preview

Page 1: Etika: programazio luzea

IES San Adrian BHIGAIAMATERIA

ETIKA

D.B.H. 1E.S.O. 1

D.B.H.2 D.B.H.3 D.B.H.4X

SAILADEPARTAMENTO

FILOSOFIA

ASTEKO ORDUAK1 Iraupena 35

1 ARLOAREN HELBURUAK

1. Historian zehar teoria etikoek erabili dituzten ideia eta baloreak ulertzea norbere baloreen garapen kritikoa bultzatzeko eta askatasuna gizakiaren funtsezko ezaugarria dela kontutan izanik..

2. Unibertsalki onartuak dauden baloreetaz jabetzea; gizakiaren duintasuna bermatuz, gure garapenerako eta gizarte demokratiko, solidario eta justua ahalbidetzen duten neurrian.

3. Gure gizarteko arazo moralak ulertzea eta hauen konponbide bezala agertzen diren erantzun batzuk baloratzea, giza eskubide eta betebeharrak kontutan hartzen dituztelarik.

4. Jarrera kritiko eta tolerantea garatzea, bakoitzak bere iritzien argudioak emateko eta besteoi berdina eskatzeko gai delarik; honela, elkarrizketa tresna paregabea dela ikus dezaten, bai giza arazoak konpontzeko, baita talde lana egiteko ere.

5. Giza eskubideak eta askatasuna baloratzea gizakiaren historiaren emaitza diren neurrian eta egunera begira, gure elkarbizitza baketsu eta justuaren ezinbesteko baldintzak diren heinean ere.

6. Jokaera injustuak salatzea eta askatasunik, eskubiderik edo duintasunik gabe bizi behar duten herri edo pertsonekin bat egitea.

7. Elkarbizitza eta pertsonaren garapenarekin duten erlazioan gure gizartearen zenbait balore eta arau lortu, onartu eta betetzearen beharraz jabetuz, hausnarketa autonomoa eta kritikoa indartzea.

8. Metodologiazko tresnen garrantziaz jabetzea ikaslearen ikasketen arrakastari begira: definizioa, sintesia, analisia, testu iruzkina, ahozko edota idatzizko adierazpena, argudiaketa, elkarrizketa, entzuketa, e.a.

2 IAZKO MEMORIAREN JARRAIPENAIazko memoria kontutan harturik, aurtengo programazioa egitean denboralizazioa kontutan hartu izan dugu, ikasturte osorako era maila bakoitzerako, edukin guztiak eman ahal izateko edukitzeko asmoz. Hala ere, nahiz eta aurten gai batzuk berdinak izan, badira ere berriak direnak eta aurten lehenengo aldiz sartu direnak

1

Page 2: Etika: programazio luzea

3 EDUKIAK / CONTENIDOS

KONTZEPTUZKO EDUKINAK

1. 1. Teoria etikoak: etika materialak eta formalak. Utilitarismo edo gizarte hedonista, balioen etika, etika kantiarra eta etika existentzialista.

2. Balio moralak: pertsona izaki morala da. Askatasuna: moralitate ororen baldintza.3. Gure garaiko arazo moralak: gaurko gizartea “ongizatet estatuta” delakoa. Iparraren eta

hegoaldearen arteko aldeak. Kontsumismoa.4. Etika eta teknologia berriak. Etika profesionalak: aurrerapen teknologikoak eta dilema

moralak. Bioetika. Etika eta informatika. 5. Zenbait proiektu etiko garaikide: giza eskubideak gida gisa. Feminismoa. Kooperazioa.

Ekologismoa. Intsumisioa.6. Aginpidea eta zilegitasuna: pertsonaren jatorri soziala. Botere politiko motak eta kontratu

sozilaren teoriak. Desobedientzi zibila.

PROZEDURAZKO EDUKINAK

1. Gure gizarteko arazo moral eta politikoen azterketa egitea, bertan agertzen diren baloreak eta horiek betetzen dituzten funtzioak argituz.

2. Egoera injustuen aurrean gure gizarteko instituzioek, talde eta pertsonek hartzen dituzten konponbideen analisia egitea.

3. Ikasleentzat egokiak diren testuen irakurketa eta komentarioa. Bestalde, egunkari, aldizkari eta sare sozialetan agertutako artikuluak landuko dira haien gaia lantzen ari garen edukiekin bat doanean. Ikusentzunezko “testuak” (filmak, dokumentalak, bideoak, argazkiak, e.a.) erabiliko ditugu ere bai.

4. Ikasleagoaren inguruan sortzen.

JARRERAZKO EDUKINAK

1. Pertsona ikustea ez tresna balitz bezala, baizik eta helburu bat bezala, duintasunezko subjektua, askatasuna eta erantzukizuna dueña, hain zuzen.

2. Talde zein bizitza pertsonalean, hausnarketa etikoaren beharraz jabetzea.3. Elkarbizitza demokratikoaren jarrera, arau eta baloreenganako errespetua.4. Ezberdintasun kultural, social eta moralen balorazio positiboa: aberastasun iturriak direlako

eta inoiz ez diskriminazioarenak.5. G.K.E._en lanaren onespena eta haiekiko lankidetza, justicia eta ingurunearen defentsan.

Page 3: Etika: programazio luzea

Denboralizazioa

1. ebaluazioa 13 ordu

I. GAI MULTZOA. GURE GARAIKO ARAZO MORALAK

1. unitatea. Pertsonari lotutako arazo moralak2. unitatea. Gizarteari eta ekonomiari lotutako arazo moralak3. unitatea. Zientziari eta teknologiari lotutako arazo moralak

2. ebaluazioa 12 ordu

II. GAI MULTZOA. DEMOKRAZIA, PROIEKTU ETIKO GARAIKIDEEN ESPARRU GISA

4. unitatea. Giza Eskubideak. Demokrazia eta herritartasuna5. unitatea. Proiektu etikoak

3. ebaluazioa 14 ordu

III. GAI MULTZOA. BIZITZA MORALAREN EGITURA

6. unitatea. Balio eta arau moralak 7. unitatea. Autonomia eta heteronomia moralak. Aginpidea eta bere zilegitasuna

IV. GAI MULTZOA. TEORIA ETIKOAK

8. unitatea. Bizitza moralaren oinarriak. Teoria etikoak

4 METODOLOGÍA

1. Metodologiak helburu hauek izango ditu:

A. Ikasleen idei eta gaitasunak baloratzea nahiz eta “pobreak” izan: berain autoestima garatzen ez bada, ezinezkoa izango delako tolerantzia edo solidaritatea bezalako baloreen lorpena.

B. Ikasleak bere adimena martxan jarri dezala bere ideia eta jokaeraz hausnarketa razional eta kritikoa lortzeko asmoz.

2. Klaseko lanaren antolaketa ekintza ezberdinez osotua egongo da: azalpenak (bai eduki kontzeptualak, bai metodologiazko errekurtsoak, bai baliabide digitalak), lan pertsonala, elkarrizketak, talde lanak (talde txikietan) eta lanaren adierazpena talde handiaren aurrean.

3

Page 4: Etika: programazio luzea

5 BALIABIDEAK

Liburua: “Etika”, Ibaizabal. IKT: filma edo dokumentalak kritikoki ikustea; irakasgaiaren bloga:

http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com, batez ere “Ikasleentzako etika” esteka. Azalpenen apunteak eta kontzeptu mapak. Klaseko ariketak eta talde lanak. Elkar hizketetan parte hartzea. Talde lanak eta debateak antolatzea arazo moral baten aurrean

iritzi ezberdinek duten jarrera aztertzeko. Inkestak egitea jendeak dituen jarreren berri emateko edota gizartearen arazo eta baloreetaz

pentsatzeko oinarrizko datu batzuk lortzeko. Aldizkari edota egunkarietako berriak.

6EBALUAZIOA: TRESNAK, EBALUAZIO ETA KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK

Irizpideak

1. Klasera etortzea eta parte hartzea. Debateetan norbere iritzia ematea ahozko argudiaketa zehaztasunez eginez.

2. Klaseako apunteak egunean lantzea. Argitasuna, egitura eta antolaketa baloratuko dira.3. Lan eta hariketa pertsonalak modu argian adieraztea, idazkerak behar duen denbora

pentsatzeko erabiliz eta honela norbere iritziak aztertuz aurreiritzien aurrean jarrera kritikoa izaten saiatzea.

4. Arazo etikoen aurrean bakoitza bere iritzia idatziz ematea.5. Talde lanetan parte hartzea taldekide bakotzairen ekarpena argi gera dadin.6. Tresna metodologikoak erabiltzen jakitea (ahozko eta idatzizko adierazpena, irakurketaren

ulermena, definizioak, sintesia, analisia, arrazonatzeko gaitasua, debatitzea, ulertzea, entzutea, errespetatzea, e.a.).

Tresnak

1. Klasean ikasle bakoitzak egiten duen lana eta bere parte hartzea egunero kontuan hartuko da. Baloratuko dira ikaslearen: interesa, lana, arrazoitzeko gaitasuna, besteon iritziekiko duen errespetua, entzuten eta ulertzen dakien, ordena, diziplina eta taldearekiko duen solidaritatea. Aurreko guztiaren balioa bi puntutakoa izango da, jarrerazko edukiei dagokiona, hain zuzen.

2. Ikasleen lan idatziak edota etxeko lanak edozein egunetan abisatu gabe jasoko dira eguneroko lanaren berri izateko. Kontzeptuen ulermena ez ezik, adierazpen argi eta arrazonatua, ariketen aurkezpen garbi, ordenatu eta antolatua ere baloratuko da.

Page 5: Etika: programazio luzea

3. Aurreko ataleko ariketaz gain, klasean hartutako apunteak, kapituluen laburpenak eta banatutako fotokopiak ere aurkeztuko beharko dituzte. 2. eta 3. atalak prozeduratan baloratuko dira 4 puntuko notarekin.

4. Azkenik, ebaluaketa bakoitzean azterketa idatzia egin beharko dute. Azterketan baloratuko dena klasean landutako kontzeptuen ulermena izango da. Azterketaren balioa 4 puntutakoa izango da eta kontzeptuei dagokiona gainditzeko bi puntu atera behar dituzte. Horrela ez bada, azterketa hori berreskuratzea beharrean egongo dira, nahiz eta ebaluatzeko notan bost puntu izan.

5. Azterketa egiteko ezinbesteko baldintza eta ebaluaketa osoan zehar egindako ariketa, lan eta apunte guztiak aurkeztea. Aurkezten ez badira ezinezkoa da ikasgaia gainditzea nahiz eta matematikoki bost puntuko emaitza lortu.

7 BERRESKURAPEN SISTEMA

1. Bere jarrera hobetu beharko du hauxe bada bere zailtasuna

2. Egin edo aurkeztu ez dituen lanak aurkeztu beharko ditu edo modu okerrean egin baditu, berriro aurkeztu baina modu zuzenago batean

3. Azterketa ez badu gainditu berreskurapena egin beharko du ebaluaketa bakoitzeko eduki kontzeptualak gainditzeko

4. Azken azterketan egin beharko ditu gainditu ez diren gaiak, eta bakarrik eta soilik atal guztiak gainditzen badira, orduan egongo da gaia bere osotasunean gaindituta.

5. Laburbilduz: jarrerazko edukiak (2 puntu), prozedurazkoak (4 puntu) eta eduki kontzeptualak (4 puntu) gainditu behar ditu ikasgaia gainditua izateko.

Fecha / Data13/06/12

Jefe Departamento/ Saileko Burua:

Andeka Larrea.

5