Upload
edurne-m-arrese
View
184
Download
1
Embed Size (px)
Citation preview
“CUANDO LOS PROFESOREN ESCRIBEN” testuaren inguruko hausnarketa
Irakasle edo medikuaren ikasketak inoiz ez direla amaitzen esaten da maiz.
Baina zenbatetan hausnartzen dugu Berritzeguneak, eskolak, unibertsitateek
edota Hezkuntza sailak eskaintzen duen formakuntza hori gure errealitateko
beharretara eta interesetara egokiturik dagoen ala ez? Irakasleok etengabeko
formakuntzan murgiltzera kondenatuta gaudela esan daiteke baina askotan
etengabeko ikaskuntza horri ez diogu funtzionaltasun edota aplikagarritasunik
ateratzen eta hauek “Curriculumean txertatzeko baino balio ez duten” beste
ikastaro bat gehiago bilakatzen dira.
Tira, curriculuma osatzen joatea garrantzitsua da baina bertako ikastaroek
ezertarako balio izan ez badigute zentzurik ba ote du? Hezkuntza komunitate
osoak galdera honi ezezkoa erantzungo dio, irakasle askok amorru edo frustrazio
puntu batekin. Adibide bat jartzearren, online ikastaro indibidualak egiten
dituzte irakasle askok; irakurketa erraz batzuk egin, test batzuk burutu,
praktika xume bat asmatu eta hilabete baten ostean ziurtagiria etxean duzu.
Interesgarria izan liteke irakasleen sormena garatzeko saio gisa. Izan ere,
asmatzaile onak izateko bide baliagarria da oso, ez ordea, norberaren irakasle
rola aztertu eta berrikuntzara bidean ikasgelan praktika berritzaileak aurrera
eramateko.
Arazo kolektibo honen aurrean baina, “cuando los profesores escriben”
artikuluak proposamen interesgarri eta ezberdin bat aurkezten digu, PNE
(Nazioarteko Idazketa Proiektua), non etenabeko formakunta ikastaroei beste
zentzu bat ematea lortzen den.
Programa honek, irakaslegoaren garapena lortzeko asmoz hauen
errealitateko arazoei irtenbideak ematen saiatzen da. Kasu honetan ordea,
teoria eta gomendio zein teknika pautatuak, alde batera utzi eta
hezitzaileen sare nazional zein lurraldekoak sortzen dira, urteetan jasotako
ezagutza teoriko horien bidez, elkarlanean eta kooperazioan zailtasunei
aurre egiteko irtenbideak bilatu eta proposamen ezberdinak eginaz.
Zailtasun horien berri emateko euren esperientzia, bizipen, lan egiteko
modu, sentipen… partekatzen dituzte. Horrela, besteekiko kritikotasuna
eta beraien buruarekiko kritikotasuna eta onarpena lantzen dute, beraien
jakinduria, ikasleekin jokatzeko modua, gainontzeko irakasleekin tratatzeko
modua, eta abarren garapen nabaria izango dute.
Sare honen bidez hain indibiluazizatua eta feed-back zein elkarlanez oso
urrun gelditzen den formakuntzari agur esaten zaio eta koordinazio eta
kooperazioz beteriko sare hezitzaile inplikatu bati ateak irekitzea espero da. Izan
ere ez dago ikaskuntza esanguratsuagorik elkarlanean zailtasunak, buruhausteak
konpartitu eta elkarrekin irtenbidea ematen saiatzea baino.
Hala ere, programa honi arazo bat ikusten diot. Izan ere litekeena da
mintegian zehar gauza oso ezberdinez hitz egitea eta orokorrean, ikastaro edo
mintegi hauen sentsazio desantolatu eta kaotiko batekin ateratzea. Horrela bada,
sentsazio honekin amaitu ez dezagun eta programa honen baliagarritasuna eta
aplikagarritasuna bermatzeko ezinbestekoa deritzot ordena bat mantentzea.
Honekin ez dut esan nahi irakasleen barrenetik ateratzen diren sentimenduak,
sentsazioak mugatu eta bideratu behar ditugunik baina bai antolatu.
Horretarako, eztabaida desantolatu (gai ezberdinak aterako direlako) hauek bere
fruitua (irtenbidea ematea, gure barrena askatzea…) eman ondoren, ateratako
ideia/zailtasun/kezka guztiak antolatzea (txosten batean esaterako) egokia
litzateke. Taldekatze edo antolaketa hori ezberdina izan daiteke noski, gaika,
interes/zailtasun mailaren araberakoa, esparrukoa (gela,eskola,patioa,herria)…
norberak ikusiko du nola antolatu. Antolaketa hau egiteak gainera, elkartrukatu
eta elkarsortutako elkarrizketak etorkizunerako baliabide izatea bermatuko dute
eta ez soilik elkarrizketa hutsean gelditzea.