8
ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA Barkatu baina gaixorik nago, gaur ezingo dut klaserik emanNire logelan eta ia ohetik altxatu gabe pasa ditut azken hiru egunak, gripeak hartuta. Beraz, aste honetako argazki esanguratsuena nire ohea dela esatera ausartuko naiz. Kontua ordea ez da praktikalari gaixoa ohean gelditu eta ikastolara joan ezin izan denik. Tira! Errealistak izan gaitezen! Zer importa du praktikalari batek pare bat egunez huts egitea? Praktiklariak ez du eskolan inongo arduradik, ikasten dago, eta zenbait kasutan lagunaza gisa. Beraz, bi aste gaixo egon naiteke ez dela ezer gertatuko! Ordea, egun batetik bestera irakasleren bat gaixotzean mundua amaitzen dela dirudi (edo hala pairatu dut nik). Egia esan ikastetxe bakoitzean eta mailaren arabera ezberdin jokatuko dute, batez ere ikastetxea publikoa ala pribatua denaren arabera, baina behintzat nik praktikak egin ditudan ikastetxeetan trikimailu dexente erabiltzen dituzte gaixo dagoen pertsona horren lekukoa bilatzeko. Orokorrean daukaten pertsonalarekin moldatzen saiatzen dira, kasu honetan, lehentasuna ikasleak bakarrik ez egotea da eta noski, kasu honetan praktikalaria perfil ezin hobea izan daiteke! Ez al zaizue gertatu praktikalari bezala klase emateko beharrean sentitu zaretela? Ez dut uste bakarra naizenik eta egia

Ae7

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ae7

ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA

“Barkatu baina gaixorik nago, gaur

ezingo dut klaserik eman”

Nire logelan eta ia ohetik altxatu gabe pasa ditut azken hiru

egunak, gripeak hartuta. Beraz, aste honetako argazki esanguratsuena

nire ohea dela esatera ausartuko naiz.

Kontua ordea ez da praktikalari gaixoa ohean gelditu eta

ikastolara joan ezin izan denik. Tira! Errealistak izan gaitezen! Zer

importa du praktikalari batek pare bat egunez huts egitea?

Praktiklariak ez du eskolan inongo arduradik, ikasten dago, eta

zenbait kasutan lagunaza gisa. Beraz, bi aste gaixo egon naiteke ez

dela ezer gertatuko! Ordea, egun batetik bestera irakasleren bat

gaixotzean mundua amaitzen dela dirudi (edo hala pairatu dut nik).

Egia esan ikastetxe bakoitzean eta mailaren arabera ezberdin jokatuko

dute, batez ere ikastetxea publikoa ala pribatua denaren arabera,

baina behintzat nik praktikak egin ditudan ikastetxeetan trikimailu

dexente erabiltzen dituzte gaixo dagoen pertsona horren lekukoa

bilatzeko.

Orokorrean daukaten pertsonalarekin moldatzen saiatzen dira,

kasu honetan, lehentasuna ikasleak bakarrik ez egotea da eta noski,

kasu honetan praktikalaria perfil ezin hobea izan daiteke! Ez al zaizue

gertatu praktikalari bezala klase emateko beharrean sentitu zaretela?

Ez dut uste bakarra naizenik eta egia

Page 2: Ae7

ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA

esan azken bi praktikaldietan ikasgai eta maila ezberdinetan klasea

ematea egokitu zait eta ilusioz hartu dut ardura ikaragarri hori. Hala

ere, bidezkoa eta legezkoa al da praktikalari bati klase emateko

eskatzea? Irakaslerik ez dagoen une honetan zer egin beharko

litzateke? Eskolak zer prozedimentu jarri beharko lituzke martxan

ordezkapenei dagokienean? Zein da hezkuntzako ordezkapenak

kudeatzeko erabiltzen den política? Egokia al da? Zer diote

hezkuntza sindikatuek honen inguruan?

Hezkuntza sindikatu ezberdinetan (bueno ezberdin baino, nire

ideal eta baloreei loturikoenetan) kuxkuxeoan ibili ostean gauza

dexente argitu ditut eta antza gauzak uste nuena baino okerrago

daude. Lehenik eta behin, ikus dezagun Hezkuntza eta Kirol sailetik,

hau da, Madrildik datorren argibideek zer dioten eta honen harira

Steilas zein LABek zer dion hau kontrajarriz:

1. Hezkuntza sailaren txostena eta alta eta bajen inguruko

azalpenak: http://www.google.es/url?url=http://www.seg-

social.es/prdi00/groups/public/documents/binario/343997_4.p

df&rct=j&frm=1&q=&esrc=s&sa=U&ved=0ahUKEwiXmr7M4K7K

AhXDbxQKHTvnAvgQFggWMAA&usg=AFQjCNHGdaqLynxyh3V3u

55NX9TqIbDZ7A

2. Gaixotasun bajen inguruko LABen salaketa:

Gaixotasun bajak kontrolatzeko emango diren aldaketen inguruan

publikatu den azkeneko dekretuak, 624/2014, gaixotasun

bakoitzak izan behar duen iraupena baloratzeko taula jasotzen du,

kasualitatez, 5 egun baino gutxiagoko bajen inguruko informazioa

eskaintzen da. Honen aurrean LAB sindikatuak zera salatu nahi

du:

- Irakasleen bajak lehenengo egunetik ordezkatu behar dira.

Ikasleei eskaini behar zaien arreta premiazkotzat jotzen du

LABek.

- Gaixotasun baja baten jarraipena egiteko ahalmena, soilik,

zerbitzu publiko edo mutuaren esku dago.

- Hezkuntza Departamenduak proposatzen dituen jarraibideak

guztiz ilegalak dira, lankide batek horrelako jarraipenik egiteko

ahalmenik ez baitu.

- Praktika honen

Page 3: Ae7

ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA

ondorioz, gaixorik dagoen irakasleak bere egoeraz informazioa

ematera baldintzatu edo behartuta senti daiteke.

- Horrelako praktikak aurrera eramateko Ikastetxetako

zuzendaritzetan osasungintzako profesionalak kontratatuko dira?

Hezkuntza Departamentua eta bere bazkidea den Mutualia,

langileon osasunarekin zerikusirik dauzkan hainbat egoeratan

murrizketak aplikatzen ari direla gogoratu behar dugu, besteak

beste, aldi baterako ezgaitasunetarako osagarrietan eta

haurdunaldi arrisku egoeretan. Murrizketen politika honekin lotzen

dugu orain aplikatu nahi dituzten neurri berri hauek. Beraz, LAB

sindikatuak Hezkuntza Departamentuari dokumentu hau bertan

behera uzteko eskatzen dio.

3.STEILASen aldarrikapen eta balorazioa:

http://zaharra.steilas.eus/dok/nafarroa/BESTELAKOAK/MARTXOA/or

dezkapenak.pdf

Page 4: Ae7

ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA

Batez ere Steilasen koadroari erreparatuz gero, egungo egoera

zein den ohartuko gara. Langile borrokan aldarrikapenak egin dituzten

arren oraindik Hezkuntza sailak badirudi ez dituela haurren

hezkuntzarako beharrak zein diren ikusten.

Gauzak horrela, irakasleak baja hartu eta bost egun natural

igaro arte (gutxienez) eskola bera irakasle horren lan orduak betetzen

moldatu beharko da. Batzuetan “zaintza” daukaten irakasleak sartuko

dira clase ematera, baina beste batzuetan, irakasle guztiak lanean

egonen dira eta haurrak norekin uzteko eromena sortuko da ikastetxe

osoan zehar. Batzuetan zuzendariari egokituko zaio klasea ematea,

beste batzuetan idazkariari edota aurretik aipatu bezala

praktikalariari! Hala ere, zer gehiago egin dezakete egoera nahaspilatsu

honen aurrean? Haurrak ezin dira gelan bakarrik gelditu ezta etxean

ere beraz halako erabakiak hartzeak behartuta ikusten dira maiz.

Orain beraz, osotasunean ulertzen dut halako erabaki guztiz ez

egokiak hartu behar izatea, ez daukate besterik!

Sexismoaren izeberga eta maitasunaren

auzia

Page 5: Ae7

ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA

Gaurkoan ere ohetik baina nire barne inpotentziari jarraiki ezin izan

dut argazki hau elkarbanatu eta handi handian jartzeko tentazioa

ekidin. Argiak aldizkariak aste honetan publikaturiko kartela argia den

bezain mingarria da: “Matxismoak HIL dituen emakumeak”.

Honen azpian errealitatearen izeberga, sexismoaren muina dena

eta askotan ikustezin bihurtzen dena. Argi dugu denok –edo gehienok-

eraso matxista irainak, sexu-erasoak, mehatxuak, bortxaketak edota

erailketak direla. Baina, zer gertatzen da izebergaren uretako lekuan

gelditzen diren gainontzekoekin? Askotan orde berdinen arteko

harremanetan ikustezin bihurtzen dira, baita emakumeontzako ere.

Honen harira ordea, Jesus Gomezek berdinen arteko

harremanen sistema auzian jartzen duen bideoa gogora etorri eta

berrio ere ikusi dut (http://www.dailymotion.com/video/

xalg0c_seleccion-de-la-conferencia-que-jes_tech) . Honek, kideenarteko

sozializazioa, komunikazioa eta maitasuna jo puntuan hartzen ditu,

tratu txarrak eta sexu jazarpenaren arazo sozialen kausetara iristsi

ahal izateko.

Gomezek, ildo honetatik maitasuna jo puntu izanda, hau

nahiko gai konplexua dela onartu eta horretarako norberaren

barrunbeak arakatzea ezinbestekoa dela onartuko du. Beraz,

abiapuntua, gure buruari maitasunaren baitako honako galdera egitea

izango da: Nork erakartzen nau? Pertsona horrek zergatik erakartzen

nau? Zeintzuk dira bere ezaugarri fisiko/psikologikoak?

Galdera honen erantzunetatik, pertsona baten izen hutsaletik

gizartearen harremanen egiturak kritikatzeraino iritsiko gara.

1. Maitasuna ez da zientzia bat baina honekiko jarrera kritiko

bat izan eta guk nahi eta gustoko dugun erlazioa aukeratzeko

era inplizituan aztertzea ezinbestekoa da. Gakoa gure buruari,

barnean zer gertatzen ari den, zergatik gertatzen ari den eta

horrekin ados gauden ala ez galdetzea da.

2. Inguru sozialak eta gizartean inposaturiko baloreek gure

atrakzioetan eragina dute eta ondorioz, atrakzioa maitasuna

bada, maitasuna soziala (ez da kimika, ez da zientzia, ez da

intrinsekoa) dela esan genezake.

3. Egungo gizarte harremanak oraindik ere gizarte

heteropatriarkatuaren baitan erroturik daude eta ondorioz

estereotipo maskulino eta femininoak gure gorputzetan

erroturik dauzkagu. Ildo honetatik maitasun harreman

tradizionalei bide ematen zaie.

4. Maitasun molde tradizionala vs maitasun molde

Page 6: Ae7

ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA

alternatiboa

5. Maitasuna soziala bada eta maitasunak genero indarkeria

badakar, hau ere soziala da? Hasierako galdera eginez gero,

konturatuko gara inposatu, gaizki tratu eta indarkeria fisikoa

erabiltzen duenak ez gaituela maite, ez gaitu merezi eta ez

dugu behar ere. Ildo honetik, erasotzailearen aldaketa gizarteak

berak pertsona hori inori gustatzen ez zaionean, onarturik ez

dagoenean automatikoki emango da. Izan ere, erasotzailea

munduan sozializatu ahal izateko bere izaera eta jokabideak

aldatu beharko ditu.

6. Genero indarkeriarekin amaitzearen gakoa

heteropatriarkatuaren oinarriak errotik moztea izango da,

gizakion arteko harremanak berdintasun eta demokrazia batera

bideratuz eta norbanakoa bere maitasunezko erlazioekiko

kritikoa eta kontsekuentea bilakatuz.

6 puntu hauetan laburbiltzen da Gomezen hizketa

baina modu objektibo batean izendatzetik haratago, hauetako

azken puntuek hausnarketa behar dutela deritzot.

Lehenik eta behin, autoreak berdinen arteko tratu txarren

muina edo arazoa ondo detektatu badu ere, nire aburuz gehiagi

fokalizatzen du biktiman eta honek proposatzen duen aldaketa askoz

haratago joan beharko litzateke. Izan ere, Gomezek berak dioen

bezala genero indarkeria soziala bada, gizarteak

Page 7: Ae7

ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA

erasotzailea anulatzeaz haratago gizarte osoan prebentzio eta

sentsibilizazio formula indartsuak praktikan jarri behar dira. Beraz,

erasotzailea bera bere jokaerak ondo ez daudela konturatuko dela

esatea egungo gizartearen arazoari uko egitea da. Noski, botere

bereizketarik existituko ez litzatekeen gizarte demokratiko eta justu

batean biziko bagina, orduan bai, erasotzaileek ez lukete inongo

lekurik izango. Baina tamalez, datuek bakarrik hitz egiten dute eta

oraindik genero indarkeriari aurre egiteko pauso handiak eman behar

ditugu.

Hala ere, bikote harremanen arteko harremanaz jardun gara,

baina zer gertatzen da bakarrik bagaude? Zer gertatzen da Gomezek

hasieran egindako galdera horiei Izen Abizenak jarri ezin badizkiot?

Bikoterik ez badut ez dut maitasunik nire inguruan? Ez jauna! Ez

nago bakarrik, nire inguruan modu eta maila desberdinetan maite

dudan eta maite nauen lagunak, familia, ezagun, ligoteo…-ak dauzkat

eta horixe da gure ikasleei ere transmititu beharko geniekeena. Hala

ere, Izen Abizen bat maitatzea baino nork bere burua maitatzea

garrantzitsuagoa dela, gugan sinistea, gure zoriontasun propioa

eraikitzea eta gure barruari galderak egitea. Bide honetatik eta sarean

kuxkuxeatzen Corral Herrerak zure burua maitatzeko hainbat gako

bildu ditut:

Izan zu zeu: Deskubritu nor zaren. Zeintzuk diren zure aspektu

positiboak eta horiek baloratu. Zer den gustatzen zaizuna, zein

bizipenek ematen dizun plazerra (kirola egitea, bidaiatzea, idaztea,

musika sortzea, lagunekin konpartitzea denbora…) eta ekin horri.

Zure buruarekin eta zure bizitzarekin gustura bazaude ez duzu

beharko inor.

Hobeto zure buruarekin, maite ez zaituen batekin baino.

Hainbesteko garrantzia ematen zaio gizarte honetan bikote

harremanei, hainbesteko beldurra izaten dugu “bakarrik bukatzeko”

edozein pertsona hautatzen dugula gure bikote bezala, nahiz eta min

ematen didan pertsona bat izan. Edota norbaitekin gaudenean eta

berataz hainbeste dependitzen dugunean, kostatu egiten zaigu

imaginatzea posible dela bera gabeko bizitzarik izatea: gure denbora

libre osoa berarekin pasatzen dugulako, bere lagunak bihurtu direlako

gure lagunak… Edota uste izaten dugu, bera gabe gure bizitza mierda

bat

izango dela, bakarrik ez garela gai izango ezer egiteko, zoriontsuak

izateko. Baina, askotan, hobeto gu gutara, horrela ikasten baitugu

gure buruak onartzen, deskubritzen eta gu geugan sinisten.

Bakardadea ere, ona da gure

Page 8: Ae7

ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA

sentimenduak ordenatzeko, gure autonomia indartzeko. Bizitza super

interesgarria da norbaiti lotua egoteko. Sentitu aske eta hegan egin!

Dexintozikatu emozionalki. Noizean behin, bikoterik edo rollorik

gabe egotea ondo datorkigu, tiobibo emozionalik gabe: orain

subidoiarekin, orain bajoiarekin. Pentsatu zenbat energia, esfortzu eta

denbora zuzentzen dizkiegun maitasun-harremanei. Hartu opor batzuk

eta pasatu horietaz: zure lagunekin egoteko denbora izateko, lasai

egoteko, zure bolara ibiltzeko…Edota erabili energia guzti hori

betidanik nahi izan duzun hori egiteko: musika talde bat sortzeko,

bidaiatzeko, eskalatzeko...

Bakardadea pisutsu egiten bazaizu... Elkartu ekimenetara, parte-

hartu gauza desberdinetan. Batez ere, emakumeen independentziaren

alde dabiltzan emakume taldeekin. Jende berria ezagutuko duzu eta

zure energia eta sormen guztia eraldaketarako erabilgarri izango da!