6
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea Gorputz heziketan Euskal dantzak gure kulturan murgiltzeko asmoz “Eskuak gora denok, kriskitinak martxan jarri… eta… goazen denok hankak mugitzen hastera!! Gaur arin-arinarekin hasiko gara gaztok! Animo, mugitu ondo gerriak” Halaxe esaten zigun Heziketa Bereziko Jon irakasleak DBHn euskal dantzak ikasten hasi ginenean. Kostata baina dozena bat dantza inguru ikastea lortu genuen urte eta ebaluaketa ezberdinetan zehar. Noski, dantzak saskibaloiak, futbolak edota pilotak bezain garrantzitsuak ziren eta gogor saiatzen ez bazinen azterketan 0 borobila jasoko zenuen. Orain ordea, ikastolara praktikalari gisa bueltatu naizen honetan txiki txikitatik hasi dira euskal kulturaren altxor handia den euskal dantzetan murgiltzen. Izan ere, Iñigo Aritza ikastolako ikasleek, HHtk DBHraino gorputz hezkuntzako saioetan euskal dantzak ikasten hasiak dira eta harritzekoa da lehen hezkuntzako ikasleek nola dantzatezn duten. Baina tira, hau eskola guztietan ematen al da? Nork markatzen du eskolan euskal dantzak ikasi ala ez? Lehenik eta behin, esan beharra dago, Iñigo Aritza ikastolaren balioak euskal kultura eta balioak sustatzearekin biziki loturik daudela. Hala definitzen du bere burua Iñigo Aritzak euskarari dagokionean: Bere zeregina pertsonak heztea izanik, beste kultura eta hizkuntza batzuetara irekiak egonik ere, euskararen eta euskal kulturaren berezko nortasun eta idiosinkrasia izango ditu oinarri (ohitura, tradizio, historia...). Euskara eta euskal kulturaren ezagutza eta horiekiko lotura afektibo sakona duten ikasleak heziko dituena, beti ere inguruko eta mundu zabaleko hizkuntza eta kulturarekiko jarrera irekiak sustatuz.

Ae10

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ae10

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea

Gorputz heziketan Euskal dantzak gure

kulturan murgiltzeko asmoz

“Eskuak gora denok, kriskitinak martxan jarri… eta… goazen denok

hankak mugitzen hastera!! Gaur arin-arinarekin hasiko gara gaztok!

Animo, mugitu ondo gerriak”

Halaxe esaten zigun Heziketa Bereziko Jon irakasleak DBHn euskal

dantzak ikasten hasi ginenean. Kostata baina dozena bat dantza

inguru ikastea lortu genuen urte eta ebaluaketa ezberdinetan zehar.

Noski, dantzak saskibaloiak, futbolak edota pilotak bezain

garrantzitsuak ziren eta gogor saiatzen ez bazinen azterketan 0

borobila jasoko zenuen. Orain ordea, ikastolara praktikalari gisa

bueltatu naizen honetan txiki txikitatik hasi dira euskal kulturaren

altxor handia den euskal dantzetan murgiltzen. Izan ere, Iñigo Aritza

ikastolako ikasleek, HHtk DBHraino gorputz hezkuntzako saioetan

euskal dantzak ikasten hasiak dira eta harritzekoa da lehen

hezkuntzako ikasleek nola dantzatezn duten.

Baina tira, hau eskola guztietan ematen al da? Nork

markatzen du eskolan euskal dantzak ikasi ala ez? Lehenik eta behin,

esan beharra dago, Iñigo Aritza ikastolaren balioak euskal kultura eta

balioak sustatzearekin biziki loturik daudela. Hala definitzen du bere

burua Iñigo Aritzak euskarari dagokionean:

Bere zeregina pertsonak heztea izanik, beste kultura eta

hizkuntza batzuetara irekiak egonik ere, euskararen eta euskal

kulturaren berezko nortasun eta idiosinkrasia izango ditu

oinarri (ohitura, tradizio, historia...).

Euskara eta euskal kulturaren ezagutza eta horiekiko lotura

afektibo sakona duten ikasleak heziko dituena, beti ere

inguruko eta mundu zabaleko hizkuntza eta kulturarekiko

jarrera irekiak sustatuz.

Page 2: Ae10

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea

Ikastolak ikasle berrien euskalduntze prozesua burutuko du,

horretarako murgiltze eredua jarraituko du eta lehenengo

eskolatzeari arreta berezia eskainiko dio.

Heziketa euskalduna eskainiko die bere neska-mutilei, euskara

bere komunikazio eta harreman tresna arrunt bilaka dadin.

Haurraren bizi soziala osatzen duten harremanetan euskararen

erabilera bultzatuko du. Hizkuntzaren berreskurapen eta

normalizazioa helburu izanik, kontzientziatze maila eta gure

inguruko motibazioa landuko dituelarik.

Argi dago beraz, ikastetxe honek argi eta garbi uzten duela bere

burua definitzeko garaian euskal cultura, tradizio eta ohituren

transmisioa izango dituela oinarri. Hala eta guztiz ere, LOGSE edota

LOMCEk ez du zehazten (ezta Heziberrik ere ez), ikastetxeek

euskararekiko izango duten jarrera. Hortaz, nahiz eta ikastoletan

edota hainbat ikastetxeetan euskara bultzatzeko jarrera dagoen,

askotan irakasleen esku gelditzen da, curriculum ezkutuan, zer balore

transmititu eta zein ez. Ildo honetatik, etorkizuna hainbat

zentzutan oso beltz ikusten dudala onartu beharra daukat.

Donostiako Magisteritza eskolan euskararekiko dagoen jarrera

ikustea baino ez dago. Gure gelan esaterkao, kopuru handi batek

euskararekiko sentsibilizazio eskasa duela esatera hausartzen naiz.

Beraz, nola transmitituko dizkiegu euskalduntzeak bere gain hartzen

dituen baloreak gu geu kontzitziatuta ez bagaude? Aurrekoan irakasle

batek esaten zidan, Euskal Herria euskalduntzeko, hezkuntza politikak

aldatzearekin batera irakasleen kontziatzia eta konpromisoa bermatu

beharra dago, bestela jai daukagu!

Altsasuarron Santa Ageda ospakizuna bere osotasunean ezagutarazi beharra dago!

Egun handiak dira Santa Agedarenak Altsasuko herrian eta

aurten ere, kinto eta kintak ikastolara diru eske etorriko dira. Hala

ere, ikastolara “oles egitera

Page 3: Ae10

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea

eta eskean” datorren ikasle-ohien taldetxoa baino askoz gehiago dira!

Altsasuko herrian Santa Ageda ospakizunak berebiziko garrantzia du

eta honen inguruan gure iaksleei transmititu diezaiekeguna ere guztiz

erlatiboa izan daiteke. Horregatik bada, guztiz beharrezkoa iruditzen

zait, irakasleek lekuan lekuko ohituren berri izatea eta zapalduak izan

diren ohitura horiei behar bezalako garrantzi ematea, ondare

historikoari duen garrantzia emanaz.

Beraz, zer da altsasuarrontzat Santa Ageda? Zein zentzu

zeukan lehen eta zein zentzu dauka orain? Tira, Euskal Herri

osoarentzat Santa Agueda bezpera egun handia dugu, kalez kale

eskean joateko. Hala ere, Altsasuko Santa Ageda ospatzeko tradizioa

bost egunateko ospakizun zabala da, erlijiotik asko aldentzen dena;

zentzu honetan Altsasuko webgune ofizialak zera dio:

Erregeen egunean, Meza nagusiaren ondoren, Santa Agedaren

festarako erregea hautatzen da jaian parte hartu behar duten gazteen

artean. Hautaketa udaletxean egiten da. Gazteak biribil bat osatzen dute eta

alkateak , erdian, txanpon bat botatzen du lurrera. Txanponaren arranoaren

buruak nori begira, harexekin hasten da kartak banatzen. Lehenengo erregea

suertatzen zaion gaztea izango da jaiaren antolatzailea. Bigarren erregea

neska kintoek emandako opilak bilduko ditu. Egun horretatik aurrera,

zortzikoaren entsaioak hasten dira Luis María López de Goikoetxea

jaunarekin, Santa Ageda egunaren bezpera arte.Festaren eguneko

protagonistak "kintoak" dira, 18 urte betetzen dituzten neska-mutilak. Festa

hauek gazte guztiek zortziko bana dantzatu ahal izateko behar duten adina

denbora irauten dute. Santa Ageda egunaren goizean eskean ibiltzen dira

kintoak, behar den bezala jantzita: arropa zuriz, lau zapi lepoan eta gorosti

makila bat zetazko zintekin ederki apaindurik. Erratilu bat eramaten dute

etxeetan eta kalean jendeak emandakoa biltzeko. Erregeak txistulariek

lagunduta joaten dira. Arratsaldean, bazkalostean, zortzikoak hasten dira

plazan, erregea lehendabizikoa izanik.

Informazio hau zuzena da eta herrikoa ez den irakasle batek

ospakizunaren berri jasotzean, hauxe jasoko du. Hala ere, egindezagun

atzera. Santa Ageda ospakizuna franquismo garaitik hona izugarri

aldatu da eta emakumea ikusle izatetik protagonista izatera pasa da

Altsasun. Askok ez dute honen berri eta Bilgune Feministak eta

Altsasuko Feministek honen harira egindako lanketa eskolara eraman

beharra dago, dudarik gabe!

Gure haurrek ere jakin dezatela “emakumezkoek festan

espazioa lortzea zenbat kosta izan den. Jendeak pentsatzen

baitu betidanik izan dela gaur egun den moduan”, hona hemen

Altsasuko Santa Ageda ospakizunaren kronologia laburra

emakumearen espazioari dagokionean:

Page 4: Ae10

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea

1962 Mutilek estreinakoz neskak kafe batera gonbidatu

zituzten.

1963 Neskak txistulariekin hitz egin eta mutilekin batera

kalejiran ibili ziren, ez tirabirarik gabe.

1985 Neskek mutikoekin batera parte hartzea adostu zuten,

baina ezezkoa jaso zuten. 17

neskek ez zuten Santa Agedarik ospatu.

1990 Santa Agedari buruzko jardunaldiak, Altsasuko

Feministak antolatuta.

2000 Aurreneko erregina aukeratu zuten.

2001 Erregina eta erregina-ordea aukeratu zituzten

estreinakoz.

2005 Bi neskek zortzikoa dantzatu zuten.

2008 Lau neska ez beste guztiak dantzatu zuten zortzikoa.

2013 Neska-mutilek dena elkarrekin ospatu zuten.

Data hauek esanguratsuak dira denak eta hurrengo

belaunaldiari eskola testuinguruan eskaini beharra diogu,

Altsasuar neska mutilok memoria historikoa osatzen joan

beharra daukagulako. Amaitzeko, hona hemen Bilgune

Feministak argitaratutako “Ikusle izatetik, protagonista

izatera” dokumentalaren esteka:

https://www.youtube.com/watch?v=__NM6NFWqh4

Mozorro sexista gehiagorik ez mesedez!

Page 5: Ae10

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea

Ihauteriak ate joka ditugu, larunbatean bertan emango zaie hasiera

Altsasuko gazteen ihauteriei Santa Agedarekin bat etorriaz eta denda

asko ihauteritako jantzi, konplementu, maquillaje …-ez gainezka

daude! Larunbatean kaleak kolorez, fantasiaz, poztasunez eta

irribarrez beteko dituzte altsasuarrek baina ospakizun honek ere

sexismoa berriro ere agerian uzten du. Izan ere, mozorro ugarik

genero rolak eta estereotipatuak errepikatu eta sustatzen dituzte.

Gainera, ez dago binomismoaren aferatik irteten ez den ia

mozorrorik!

Honek bada nire urteroko barne alarma pizten du, eta

gaurkoan ARGIA aldizkariaren artikulu interesgarri bat irakurri eta

honako galderak nire egin ditut:

• Zergatik bereizi neskentzako eta mutilentzako mozorroak ?

• Zergatik nesken mozorroetan nagusi dira gorputza agerian

uzten dituzten jantziak (minigona…)?

• Zergatik neskei zuzendutako mozorro batzuk dirudite

gizonezko batzuen fantasia sexualetik aterata daudela?

• Zergatik izaten da errazagoa topatzea emakumeen mozorro

“sexyak” gizonenak baino?

• Zergatik mutil txikiek “futbolariz” eta neskatxoak

“printzesaz”?

• Zergatik mutilek dute erraztasun handiagoa neskez

mozorrotzeko, neskek mutilez baino?

Galdera guztiek hausnarketa propio baterako ematen badute ere,

modu orokorrean galderei erantuzten saiatuz gero ohartuko gara

bentan janzten ditugun mozorroek sexismoari bide zabala irekitzen

diotela. Agian horrexegatik gorroto ditut hainbeste ihauteriak! Beti

mozorro idealaren bila, beti neska jantzi hori ondo edo gaizki

geldituko zaizula pentsatzen…

Page 6: Ae10

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea

Ihauteri hauek ez dute HERRI IHAUTERIEKIN zerikustekorik!

Hauek bai gustoko ditudala, bertan bai ez direla genero rolak

bereizten. Ihauteri hauek bai disfrutatzen ditudala, etxeko zaku eta

zapi zaharrak hartu, jostorratzatzarekin ateratzen dena sortu,

aurpegia estali, larrua jantzi eta kalera! Edo beste batzuetan,

momotxorroa hartu, aurpegia odolez bete eta sardarekin kaña

ematera! Zenbat eta gutxiago prestatu eta zenbat eta

pertsonalizatuagoa joan askoz hobe!