3
5.ASTEKO BIGARREN JARDUERA Gaur egin bizi garen gizartean baliabide teknologiko askoren inguruan bizi gara. Badakigunez, honako hauek aukera ezberdin pilo eskaintzen dituzte eta horietariko oinarrizkoena internetarekin kontaktuan egotea da. Ondorioz, internetaren bitartez web pilo bat ditugu gure esku, ez soilik jolasteko edo gainontzekoekin kontaktuan egoteko, baizik eta orokorrean ikasteko. Halaber, ni neuk ikasle modura gehien erabiltzen ditudan web-ak edo programak, Dropbox, Twitter eta Blogger dira. Hasteko ikastea ez da soilik informazioa jasotzea, baita ere informazioa prozesatzean eta konpartitzean oinarritzen den prozesua. Beraz, dropbox programa aukeratu dut oso praktikoa eta erabilgarria delako. Honen bidez mota guztietako informazioa gure kontura igo eta guk nahi dugun pertsonarekin (gonbidapen baten bitartez) parteka dezakegu. Nahiko praktikoa dela esan dezakegu partekatu nahi den informazioa azkar igo daitekeelako eta informazioa antolatzeko aukera asko eskaintzen dituelako. Horretaz aparte, zure kontuan duzun informazioa beti presente izango duzu eta zure erabiltzailean sartzearekin aski duzu. Gainera, baldin eta edonork informazio bat publikoa jartzen badu bere kontuan, informazio horren link-a sakatuz gero, denok ikus dezakete igotako informazio hori nahiz eta dropbox kontua ez izan. Hala ere, aipatzekoa da, dropbox-ek badituela desabantaila batzuk. Alde batetik, bakoitzaren dropbox kontua 2GB-tez osaturik dago eta horiek amaituz gero ezin izango da ezer gehiago igo. Gainera espazioa lortzeko beharrezkoa da dropbox-

5.asteko bigarren jarduera

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 5.asteko bigarren jarduera

5.ASTEKO BIGARREN JARDUERA

Gaur egin bizi garen gizartean baliabide teknologiko askoren inguruan bizi

gara. Badakigunez, honako hauek aukera ezberdin pilo eskaintzen dituzte

eta horietariko oinarrizkoena internetarekin kontaktuan egotea da.

Ondorioz, internetaren bitartez web pilo bat ditugu gure esku, ez soilik

jolasteko edo gainontzekoekin kontaktuan egoteko, baizik eta orokorrean

ikasteko.

Halaber, ni neuk ikasle modura gehien erabiltzen ditudan web-ak edo

programak, Dropbox, Twitter eta Blogger dira. Hasteko ikastea ez da soilik

informazioa jasotzea, baita ere informazioa prozesatzean eta konpartitzean

oinarritzen den prozesua. Beraz, dropbox programa aukeratu dut oso

praktikoa eta erabilgarria delako.

Honen bidez mota guztietako

informazioa gure kontura igo eta guk

nahi dugun pertsonarekin (gonbidapen

baten bitartez) parteka dezakegu. Nahiko praktikoa dela esan dezakegu

partekatu nahi den informazioa azkar igo daitekeelako eta informazioa

antolatzeko aukera asko eskaintzen dituelako. Horretaz aparte, zure

kontuan duzun informazioa beti presente izango duzu eta zure erabiltzailean

sartzearekin aski duzu. Gainera, baldin eta edonork informazio bat publikoa

jartzen badu bere kontuan, informazio horren link-a sakatuz gero, denok

ikus dezakete igotako informazio hori nahiz eta dropbox kontua ez izan.

Hala ere, aipatzekoa da, dropbox-ek badituela desabantaila batzuk. Alde

batetik, bakoitzaren dropbox kontua 2GB-tez osaturik dago eta horiek

amaituz gero ezin izango da ezer gehiago igo. Gainera espazioa lortzeko

beharrezkoa da dropbox-ean erabilpen aktibo bat izatea eta pixkanaka

haiek espazioa oparitzen joango dira. Amaitzeko, esna beharra dago,

bideoak igotzerako orduan segun eta zein den internetaren abiadura,

denbora gehiago edo gutxiago egongo direla bideoak igotzen eta askotan

denbora dezente itxaron behar da. Hala ere, oso programa erabilgarria da

ikaskuntza prozesua garatzeko eta material didaktiko ezberdina

konpartitzeko zein ikusteko.

Page 2: 5.asteko bigarren jarduera

Aukeratutako bigarren tresna Twitterra izan da. Egia izanda, twitter bitartez

mundua konektatuta dagoela ematen du. Tresna honeri esker, informazio

sortu, eskaini, konpartitu etab egin daiteke. Programa honek aukera pilo

eskaintzen ditu eta horrek eragiten du hain erabilgarria izatea munduan

zehar. Egia esanda, twitter ikasteko tresna egokia dela uste dut, betiere

honen erabilpen egoki bat eginez. Izan ere, milioika

erabiltzaile daude munduan zehar eta horietako askok

informazio oso baliagarria eskaintzen dute.

Horretarako, twitter eskaintzen dituen aukeren bitartez

informazio hori zure kontuan konpartitzeko eta

zabaltzeko aukera ematen du. Beste alde batetik,

informazio hori ea gustuko duzun ala ez jakinarazteko posibilitatea daukagu

ere; eta horrekin batera beste hainbat funtzio.

Hala eta guztiz ere, twitter tresnak baditu bere alde negatiboak. Izan ere,

eskaini al duzun informazioa 140 karakteretako txioetan egin behar duzu

eta hori nahiko laburra suerta daiteke. Gainera, eskaintzen duzun

informazioa editatzeko posibilitaterik ez dago. Okertuz gero, txioa ezabatzea

izango litzateke irtenbide bakarra.

Azkenik, Blogger aukeratu izan dut. Honek ere ikasteko oso egokia dela

deritzot. Batez ere informazio mundu osoaren aurrean aurkezteko. Blogger

bitartez sarrera ezberdinak sortzeko aukera daukazu eta hauen luzera

bakoitzaren gustukoa izan daiteke. Nahiko baliagarria suertatzen zait,

bideoak, argazkiak, aurkezpenak etab gehitu ahal direlako eta web

orrialdearen diseinua bakoitzaren eskuetan gelditzen

delako. Norberak nahi duen antolaketa, kolorea,

tipografia etab aukeratuz.

Baina Blogger baditu arazo batzuk ere, zenbait funtzio

zahartuta gelditu dira eta agian lehen hezkuntzako

ikasleekin erabiltzeko apur bat konplexua suerta daiteke. Gainera, askotan

web orrialdeak arazoak izaten ditu eta ezinezkoa izaten da sarrera berriak

eraikitzea.

Orokorrean aipatutako hiru tresnak ikasteko oso baliagarriak izan daitezke,

baina nahiko kaltegarriak ere, hauen erabilpen egoki bat egiten ez bada.

Oso tresna potenteak dira eta hauen erabilpena askotan zail samarra izaten

Page 3: 5.asteko bigarren jarduera

da. Hala ere, ikaskuntza prozesuan oso erabilgarriak eta positiboak diren

tresna bezala hartzen ditut, nahiz eta hirurak zenbait kasutan arazoak izan.