11
1.ebaluaketa Minimoak

1.ebaluaketako minimoak

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 1.ebaluaketako minimoak

1.ebaluaketa

Minimoak

Page 2: 1.ebaluaketako minimoak

1.Gaia: Antzinako Erregimena Sintesia (I)

XVIII. Mendean aurreko mendeetako gizarte eta ekonomia egitura berberek bere horretan jarraitzen zuten. Baina aldaketa sakonak gertatzen ari ziren, azkenean sistema hori desagerraraziko zutenak.

Antzinako Erregimeneko ekonomiaren ezaugarri nagusiak ziren lehen sektoreko jardueren nagusitasuna, batez ere nekazaritza eta abeltzaintzarena, eta merkataritza eta industriaren pixkanakako hazkunde etengabea.

XVIII. Mendean zehar, absolutismoa Europako monarkia ia guztien sistema politikoa izan zen, eta honen ezaugarria zen erregeak botere guztiak biltzen zituela bere baitan. Salbuespena Bretainia Handia zen, bertan erregea legearen eta Legebiltzarraren menpe baitzegoen.

XVIII. Mendean mugimendu intelektual bat garatu zen, Ilustrazioa, Antzinako Erregimenaren kritika sakona egin zuena. Erregeek ideia ilustratu batzuk erabili zituzten, eta horrela despotismo ilustratua sortu zen.

SINTESIA (II)

Page 3: 1.ebaluaketako minimoak

Sintesia (II)

XVIII. Mendeko azken herenean, monarkia absolutuaren eta estamentu gizartearen kontrako jarrera indartu egin zen. Kontrakoek liberalismoaren ideia berriak baliatu zituzten politika, ekonomia eta gizartea antolatzeko bide berriak proposatzeko.

Page 4: 1.ebaluaketako minimoak

2.Gaia: Iraultza burgesak

Iraultza Amerikarra liberalismoa praktikan jarri zuen lehena izan zen. Herrialde berri baten jatorria izan zen, Estatu Batuak, eta honen sistema politikoa hurrengo iraultzetarako eredu izan zen.

1789an, burgesia frantsesak krisi egoera baliatu zuen boterea eskuratzea ahalbidetu zion iraultzari ekiteko.

Biltzar Konstituziogilearen dekretuek eta 1791ko Konstituzioak Frantziako Antzinako Erregimenari eman zioten amaiera. Baina erregeak eta pribilegiatuek erreformak geldiarazi nahi izan zituzten. Azkenik, europar potentzien kontrako gerrateak monarkia desagertzea eta Errepublika aldarrikatzea eragin zuen.

Kanpoko mehatxuen ondorioz Iraultza erradikalizatu eta erabateko diktadura bilakatu zen. Azkenik, erregimen burges berri bat sortu zen, bukaeran boterea Napoleon Bonaparteri eman behar izan ziona, eta honek Iraultzaren amaiera ekarri zuen.

Page 5: 1.ebaluaketako minimoak

Sintesia (II)

Napoleonek hainbat erreforma abiarazi zituen Frantzian, baita azkenean erregimena desagerrarazi zuen hedapen militarreko politika ere.

Napoleonen porrotaren ostean, Errestaurazioa deitzen diogun liberalismoaren kontrako garaia ireki zen. Potentziak saiatu ziren Europan iraultza gehiago izatea ekidingo zuen sistema bat sortzen.

Errestaurazioaren ordenak gutxi iraun zuen. Liberalismoa burgesiaren ideologia gisa finkatuta zegoen eta saihestezina izan zen botere ekonomikoa zeukan gizarte talde honek botere politikoa ere eskuratzea. Hau gertatu zen 1820, 1830 eta 1848ko iraultzekin.

Liberalismoa espainiar Amerikan zehar ere zabaldu zen. Honen ondorioz, 1814 eta 1824 artean, Amerikako espainiar nagusitasuna ezabatu zuten independentzia prozesuak gertatu ziren, Kuban eta Puerto Ricon izan ezik.

Page 6: 1.ebaluaketako minimoak

3.Gaia: Industria Iraultza Sintesia (I)

Industria iraultza sortzeko, aurretik hiru aldaketa gertatu behar izan ziren: biztanleriaren hazkundea, nekazaritzaren hedapena eta mentalitate ekonomiko aldaketa bat.

Industrializazioa Britainia Handian hasi zen XVIII. mendearen azkenen herenean eta gero Europa osoan zehar hedatu zen. Industrializazioaren lehenengo fasean bi sektore nabarmendu ziren: ehungintza eta siderurgia.

Industria ekoizpena abiadura handian hazi zen, baina antzinako garraiobideak (belaontziak, diligentziak…) motelak ziren eta zama-edukiera txikia zuten. Garraiobide berriak behar ziren merkataritza hobetzeko eta fabriken hornikuntza eta merkantzien banaketa ziurtatzeko. XIX. mendean egoera aldatu egin zen: lurrun-itsasontzia eta trenbidea agertu ziren.

1870etik aurrera, transformazio berriak sortu ziren munduko ekonomian, eta horiek bigarren industria iraultza izenarekin ezagutzen dira. Industria berriak garatu ziren, industria potentzia berriak sortu ziren, enpresa handia agertu zen eta ekoizteko era aldatu egin zen.

Page 7: 1.ebaluaketako minimoak

Sintesia (II)

Industria iraultza gizarte-aldaketa prozesu bat ere izan zen. XIX. mendean zehar biztanleriaren hazkundea azkartu egin zen, eta hirietara eta itsasoz haraindiko kolonietara migrazio handiak sortu ziren.

Industria gizartea klasetan banatzen zen, hots, euren posizio ekonomikoak bereizten zituen taldeetan. Burgesia klase menderatzailea bihurtu zen aristokraziak ia bere pribilegio guztiak galdu zituenean.

XIX. mendeko berrikuntzetariko bat burgesia txikiaren finkapena izan zen (klase ertaina) eta langileriaren agerpena. Hala eta guztiz, nekazariek talde handiena eratzen jarraitu zuten.

Fabriketan milaka langile metatzeak bizi zuten lan-egoera gogorraren kontzientzia hartzea eta ekintza kolektiboen bitartez hobetzen saiatzea eragin zuen. Mugimendu hauek bi ideologia berritan oinarritu ziren: sozialismoa eta anarkismoa.

Industria iraultzatik eratorritako transformazio ekonomiko handien ondorioz, kulturan eta ohituretan ere aldaketa handiak sortu ziren.

Page 8: 1.ebaluaketako minimoak

4.Gaia: Nazioak eta Inperioak Sintesia (I)

Estatu nazionalen sorrera, egun ulertzen ditugun moduan , XIX. Mendeko iraultza liberaletan hasi zen prozesu bat da. Nazionalismoa, esanahi ezberdinak dituen ideologia, prozesu honen oinarria izan zen.

XIX. Mendean Estatu Batuentzako funtsezko bi prozesu gertatu ziren: Mendebalderanzko hedapena eta Sezesioko Gerra. Herrialdea asko hazi zen eta garapen ekonomiko geldiezina hasi zen.

XIX. Mendearen lehenengo erdiko iraultzen ostean, Estatu europarren egoera politikoa oso desberdina zen. Frantzia eta Britainia Handia poliki demokraziarantz abiatu ziren bitartean, beste Estatu batzuek sistema autoritarioei eutsi zieten.

XIX. Mendean potentzia europarrek lurraldeak konkistatzeari ekin zioten Asian, Afrikan eta Ozeanian. Prozesu hau faktore ekonomiko, politiko eta demografiko ezberdinek azaltzen dute.

Page 9: 1.ebaluaketako minimoak

Sintesia (II)

1870 eta 1914 artean eratu ziren inperio kolonial handiak. Inperio britainiarra handiena zen, inperio frantsesak jarraitzen ziolarik. Hedapen prozesu honek potentzien arteko borrokak eta ika-mikak eragin zituen.

Inperialismoaren ondorioak sakonak izan ziren eta gaur arte luzatu dira. Mendebaldekoek eskualde kolonizatuetako bizimodua errotik aldatu zuten administrazio eta esplotazio ekonomiko forma batzuk sortu zituzten.

1870 eta 1914artean kulturak sormen handiko garai bat bizi izan zuen. Aurrerapenak eta berrikuntzak inoiz baino azkarrago gertatzen ziren eta europarrek aurrerapenaren gorenean zeudelako sentsazioa zeukaten. Hortik dator garai hau izendatzeko erabiltzen den “belle epoque” izena.

Page 10: 1.ebaluaketako minimoak

5.gaia: I Mundu Gerra Sintesia (I)

XIX. mendearen azken herenean eta XX.aren hasieran, antzeko indarra zeukaten bi bloke militar eratu ziren Europan, Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza. Elkarrenganako beldurrak, interes kolonialek eta Austriak eta Hungariak Balkanetan zituzten asmoek euren arteko gatazka eragin zuten.

Gerrak hilabete gutxi irautea espero zen, baina lau urtez luzatu zen. Gerra Entente Hirukoitzaren garaipenarekin bukatu zen.

Lehen Mundu Gerra Historiako gatazkarik luze eta odoltsuenetariko bat izan zen. Eskura zeuden giza eta gauza baliabide guztien mobilizazioa beharrezkoa izan zen, eta honek aldaketa handiak eragin zituen gerran parte hartzen zuten herrialdeen barnean.

Pariseko Bakeak mapa europar erabat berria sortu zuen, non bi inperio tradizional desagertu egin ziren (Austria eta Inperio Otomandarra) eta euren ordez herrialde berriak agertu ziren. Alemaniari baldintza gogorrak ezarri zitzaizkion, herrialde horretan atsekabe izugarria sortu zutenak.

SINTESIA (II)

Page 11: 1.ebaluaketako minimoak

Sintesia (II)

20ko hamarkada argi-itzaletako garaia izan zen. Hasieran, krisi ekonomiko gogorra bizi izan zen, gerraren osteko errekuperazioaren ondorioz, eta Alemania eta Frantziaren arteko tentsioek iraun zuten. Baina 1924tik aurrera, ekonomia hoberantz zihoala zirudien eta potentzien arteko ulertze giroa sortu zen, gerra urruntzen zuela bazirudiena.

New Yorkeko burtsaren crack-ak 1929an nazioarteko krisi ekonomiko larria eragin zuen. Krisia konpontzeko nazioarteko elkartasun ezak estremismo politikoa sendotu zuen.

Gerrarte garaian, gizartea modernizatu egin zen: masa-gizartea finkatu zen, emakumeak bere egoera hobetu zuen eta hedabideak funtsezko papera izaten hasi ziren.

Gerrarte garaia oso berritzailea izan zen kulturaren ikuspuntutik. Zientziaren arloan fisika berria iritsi zen eta artearen arloan korronte kultural berriak agertu ziren, Espresionismoa, Surrealismoa eta Abstrakzioa, esate baterako. Arkitektura arloan, nazioarteko estiloa nagusitu zen.