2
3.- EKOSISTEMEN EGITURA 2.- PIRAMIDE TROFIKOAK. MATERIA ETA ENERGIA EKOSISTEMETAN 5.- PIRAMIDE TROFIKOAK Piramide trofikoen bidez grafikoki adierazten da zer-nolako aldaketak dauden ekosistema bateko maila trofikoen artean, ezaugarri jakin batekiko. Maila trofikoak elkarren gainean jarriz adierazten dira. Piramidearen oinarria organismo ekoizleei dagokie, eta haren gainean gainerako mailak jartzen dira, ordenan.Piramideko maila guztiek altuera berbera dute, baina zabalera desberdina: maila bakoitzerako adierazi nahi den ezaugarriaren balioarekiko proportzionala, hain zuzen. Hiru piramide mota daude: Kopuruen piramideak Ekosistema batean azalera- edo bolumen-unitateko maila trofiko bakoitzeko zenbat banako dauden adierazten da horrelako piramideen bidez. Kopuruen piramideetan, ez da kontuan hartzen organismoen neurria. Horregatik, berdin hartzen dira, esaterako, elefanteak eta matxinsaltoak. Batzuetan, piramide alderantzikatuak agertzen dira, gerta bailiteke maila bateko banakoen kopuru ahandiagoa izatea beheko mailako banakoena baino. Halakoa izango dugu, adibidez, oinarrian zuhaitz bat dugunean (ekoizlea), zuhaitza zenbait kontsumitzaile- populazioren elikagaia bada, bai eta organismo baten eta haren parasitoen piramidea adierazitakoan ere. Biomasaren piramideak Horrelakoetan,piramide-mailek maila trofiko bakoitzaren biomasa adierazten dute. Biomasa deritzo banako batek, maila trofiko batek edo ekosistema batek osagai duen materia organikoaren kantitateari, eta honela neurtzen da: ekosistema batean azalera- edo bolumen- unitateko dagoen materia organiko lehor guztia, gramotan edo kilogramotan. Piramidean zenbat eta gorago, mailak orduan eta txikiagoak dira, materia organikoa energia sortzeko erabiltzen baita. Dena den, piramide alderantzikatuak ere agertzen dira; adibidez, uretako ekosistema batzuetan: ekoizleak fitoplanktona dira, eta haien masa txikiagoa da goiko mailetakoena baino. Ekosistema horietan, fitoplanktona kontsumitu egiten dute, baina azkar hazten eta ugaltzen da.Horrelako egoerak aldi baterakoak izaten dira; bestela, izan ere, ekosistema desagertu egingo zen, azkenean. Energiaren piramideak Piramide-maila bakoitzak adierazten du zenbat energia pilatu duen maila trofiko horrek,denbora jakin batean. Horrelakoek ematen dute informazio gehien, maila trofikoen arteko energia-fluxua adierazten baitute. Energiaren piramideak inoiz ez dira alderantzikatuak, ezinezkoa baita maila trofiko batek bere goikoak baino energia gutxiago izatea, bestela ezingo luke-eta mantendu. Eta bestalde, maila trofiko batetik beste batera energia igarotzen den orotan,apur bat galdu egiten da, bero moduan. 6.- EKOIZLEEN ETA DESKONPOSATZAILEEN EGINKIZUNA Animalia belarjaleak lehen mailako kontsumitzaileak dira, eta haragijaleak, bigarren eta hirugarren mailako kontsumitzaileak. Kontsumitzaileok beste izaki bizidun batzuen materia organikoa hartzen dugu, eta hura erabiliz, geure materia sortzen dugu. Adibidez, xerra bat jaten dugunean, proteinak hartzen ditugu, eta proteina horiez baliatuta, gure ehunetako proteinak sortzen ditugu. Horregatik, kontsumitzaileok nutrizio heterotrofoa dugula esaten da: beste izaki bizidun batzuk janez elikatzen garela, alegia. Ekoizleak Ekoizleek ez dute materia organikorik hartzen. Nutrizio autotrofoa dute; hau da, zeinek bere materia organikoa sortzen du,substantzia ez-organikoak erabiliz: karbono dioxidoa, gatz mineralak eta ura hartuz, hain zuzen. Materia organikoa sortzeko, baina, energia ugari behar dute. Autotrofoak argi-energiaz baliatzen

1415 dbh2 03 ekosistemak02

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 1415 dbh2  03 ekosistemak02

3.- EKOSISTEMEN EGITURA

2.- PIRAMIDE TROFIKOAK. MATERIA ETA ENERGIA

EKOSISTEMETAN

5.- PIRAMIDE

TROFIKOAK Piramide trofikoen bidez grafikoki

adierazten da zer-nolako aldaketak

dauden ekosistema bateko maila

trofikoen artean, ezaugarri jakin

batekiko.

Maila trofikoak elkarren gainean

jarriz adierazten dira. Piramidearen

oinarria organismo ekoizleei

dagokie, eta haren gainean

gainerako mailak jartzen dira,

ordenan.Piramideko maila guztiek

altuera berbera dute, baina zabalera

desberdina: maila bakoitzerako

adierazi nahi den ezaugarriaren

balioarekiko proportzionala, hain

zuzen.

Hiru piramide mota daude:

Kopuruen piramideak

Ekosistema batean azalera- edo

bolumen-unitateko maila trofiko

bakoitzeko zenbat banako dauden

adierazten da horrelako piramideen

bidez.

Kopuruen piramideetan, ez da

kontuan hartzen organismoen

neurria. Horregatik, berdin hartzen

dira, esaterako, elefanteak eta

matxinsaltoak.

Batzuetan, piramide

alderantzikatuak agertzen dira, gerta

bailiteke maila bateko banakoen

kopuru ahandiagoa izatea beheko

mailako banakoena baino. Halakoa

izango dugu, adibidez, oinarrian

zuhaitz bat dugunean (ekoizlea),

zuhaitza zenbait kontsumitzaile-

populazioren elikagaia bada, bai eta

organismo baten eta haren

parasitoen piramidea

adierazitakoan ere.

Biomasaren piramideak

Horrelakoetan,piramide-mailek

maila trofiko bakoitzaren biomasa

adierazten dute. Biomasa deritzo

banako batek, maila trofiko batek

edo ekosistema batek osagai duen

materia organikoaren kantitateari,

eta honela neurtzen da: ekosistema

batean azalera- edo bolumen-

unitateko dagoen materia organiko

lehor guztia, gramotan edo

kilogramotan.

Piramidean zenbat eta gorago,

mailak orduan eta txikiagoak dira,

materia organikoa energia sortzeko

erabiltzen baita. Dena den,

piramide alderantzikatuak ere

agertzen dira; adibidez, uretako

ekosistema batzuetan: ekoizleak

fitoplanktona dira, eta haien masa

txikiagoa da goiko mailetakoena

baino. Ekosistema horietan,

fitoplanktona kontsumitu egiten

dute, baina azkar hazten eta

ugaltzen da.Horrelako egoerak aldi

baterakoak izaten dira; bestela,

izan ere, ekosistema desagertu

egingo zen, azkenean.

Energiaren piramideak

Piramide-maila bakoitzak

adierazten du zenbat energia pilatu

duen maila trofiko horrek,denbora

jakin batean. Horrelakoek ematen

dute informazio gehien, maila

trofikoen arteko energia-fluxua

adierazten baitute.

Energiaren piramideak inoiz ez

dira alderantzikatuak, ezinezkoa

baita maila trofiko batek bere

goikoak baino energia gutxiago

izatea, bestela ezingo luke-eta

mantendu. Eta bestalde, maila

trofiko batetik beste batera energia

igarotzen den orotan,apur bat galdu

egiten da, bero moduan.

6.- EKOIZLEEN ETA

DESKONPOSATZAILEEN

EGINKIZUNA Animalia belarjaleak lehen mailako

kontsumitzaileak dira, eta

haragijaleak, bigarren eta hirugarren

mailako kontsumitzaileak.

Kontsumitzaileok beste izaki

bizidun batzuen materia organikoa

hartzen dugu, eta hura erabiliz,

geure materia sortzen dugu.

Adibidez, xerra bat jaten dugunean,

proteinak hartzen ditugu, eta

proteina horiez baliatuta, gure

ehunetako proteinak sortzen ditugu.

Horregatik, kontsumitzaileok

nutrizio heterotrofoa dugula esaten

da: beste izaki bizidun batzuk janez

elikatzen garela, alegia.

Ekoizleak

Ekoizleek ez dute materia

organikorik hartzen. Nutrizio

autotrofoa dute; hau da, zeinek bere

materia organikoa sortzen

du,substantzia ez-organikoak

erabiliz: karbono dioxidoa, gatz

mineralak eta ura hartuz, hain

zuzen.

Materia organikoa sortzeko, baina,

energia ugari behar dute.

Autotrofoak argi-energiaz baliatzen

Page 2: 1415 dbh2  03 ekosistemak02

dira, fotosintesiaren bidez.

Fotosintesiaren bidez, ekoizleek

materia organikoa sortzen dute, eta

materia organiko hori

kontsumitzaileek erabiltzen dute,

gero.

Behin materia organikoa sortuta

dagoenean, izaki bizidun

batzuetatik beste batzuetara

igarotzen da. Eta azkenean,

hondakin organikoak eratuko ditu:

gorotzak, mudako larruak, lumak,

adar lehorrak, orbela, etab.

Deskonposatzaileak

Hondakin horietan,gero,

deskonposatzaileek jarduten dute,

haiez elikatzen dira-eta. Haien

eraginez, hondakin organikoetako

proteinak, koipeak eta gluzidoak

substantzia ez-organiko bihurtzen

dira: karbono dioxido, ur, gatz

mineral… Eta horiek lurzoruan

geratzen direnez, edo bestela, uretan

disolbatuta, ekoizle autotrofo

fotosintetikoek berriro erabiltzen

dituzte.

Deskonposatzaileek materia

organikoa ez-organiko bihurtzen

dute, eta materia ez-organiko hori

ekoizleek berriro erabiltzen dute,

gero.

7.- MATERIA ETA

ENERGIA

EKOSISTEMETAN Nola igarotzen dira materia eta

energia ekosistemetan? Bada,

organismoen arteko harreman

trofikoen bidez.

Ekosistema guztietan, bi prozesu

gertatzen dira aldi batera: energia

fluxua eta materiaren zikloa.

Lehena irekia da; bigarrena, itxia.

Energia-fluxua

Ekosisteman zeharreko energia-

fluxua fotosintesiak hasten du.

Energia argi-energia moduan

sartzen da ekosisteman; argi-energia

hori Eguzkitik dator, jakina, eta

organismo fotosintetikoek energia

kimiko bihurtzen dute. Energia

kimikoa ekoizleen materia

organikoan pilatzen da, eta modu

horrexetan igarotzen da maila

trofiko batzuetatik besteetara.

Mailaz maila igarotze horretan,

energiaren fluxua noranzko

bakarrekoa da. Energia lekuz

aldatzen den bakoitzean, maila

trofiko batetik beste batera

igarotzen den orotan, organismoek

energia osoaren zati bat soilik

baliatzen dute bizi-funtzioak

egiteko, arnasketan energia apur

bat galdu egiten baita, beti, bero

moduan. Bero hori ingurunera

igarotzen da, eta ez da berriro

erabiltzen.

Uretako ekosistemetan, igarotze

bakoitzean jasotako energiaren %

90 galtzen da; beraz,% 10 baino ez

zaio geratzen hurrengo mailari.

Lehorrekoetan, are ehuneko

txikiagoa iristen zaio maila

bakoitzari.

Materiaren zikloa

Energia ez bezala, materia

birziklatu egiten da, eta ez da

galtzen; horrenbestez, modu

ziklikoan ibiltzen da ekosisteman.

Organismo ekoizleek materia ez-

organikoa hartu eta materia

organiko bihurtzen dute, eta

ondoren,materia organiko hori

kontsumitzaileen maila batzuetatik

besteetara igarotzen da. Ekoizleak

nahiz kontsumitzaileak hiltzen

direnean, organismo

deskonposatzaileek materia ez-

organiko bihurtzen dituzte haien

gorpuzkiak.Gero, substantzia ez-

organiko horiek ingurunera

igarotzen dira (lurzorua edo ura),

eta handik, berriro ekoizleengana.