OLABIDE IKASTOLAKO
PUBLIZITATE AKTIBOAK
LZURE PUBLIZITATEA
HEMEN IKUSGAI
PUBLIZITATE AKTIBOEN KATALOGOA:
Jarraian, Olabide Ikastolan publizitatea jartzeko ditugun aukera ezberdinak azaltzen dira. Zalantzak
egotekotan edo informazio gehiago behar izatekotan jarri gurekin harremanetan.
1. TELEBISTA U-A:
FUTBOL ZELAIA:
DESKRIBAPENA: Futbol zelaiko hesietan publizitatea. Biniloaren tamaina 4,20 x 0,90 metrotakoa izango da.
Hesietan kokapena aukeratzeko izen ematearen ordenaren arabera egingo da.
PREZIOA: 1000€/urtean + BEZ-a. Prezioaren barruan kartelaren elaborazioa sartuta dago. Kartelean
agertuko den irudia HD kalitatean bidali beharko da.
KIROLDEGIA (SASKIBALOIA):
DESKRIBAPENA: Kiroldegian publizitatea. Biniloaren tamaina 2 x 0,8 metrotakoa izango da. Kokapena
aukeratzeko izen ematearen ordenaren arabera egingo da.
PREZIOA: 800€/urtean + BEZ-a. Prezioaren barruan kartelaren elaborazioa sartuta dago. Kartelean agertuko
den irudia HD kalitatean bidali beharko da.
2. BANNER-A WEB ORRIALDEAN (www.olabideikastola.eus/es):
DESKRIBAPENA: Olabide Ikastolako web orrian publizitatea jarri daiteke Banner baten bitartez (finkoa edo
mugimenduan). Horren bitartez zuzenean jo daiteke webgunera. Ikastolako web orrialdeak urtean 115.300
bisita ditu.
Oharra: Bannerr-a egitea interesatuta dagoen pertsonaren gain egongo da.
PREZIOA: 350/urtean
3. MAILING-A PUBLIZITATE ESKAINTZEKIN:
DESKRIBAPENA: Urtean 3 korreoen bidalketa, Olabide Ikastolako kooperatibista guztiei, enpresak nahi
duen informazioa edo eskaintzak jarriz. Gaur egun, Olabide Ikastolak 1.043 bazkide dauzka.
Oharra: Email honen prestaketa interesatuta dagoen enpresak edo pertsonak egingo du.
PREZIOA: 2000 /urtean (Web orrialdean “Bannerr”-a prezioan barne)
4. SIMPLING EGUN/OSPAKIZUN BEREZIETAN:
DESKRIBAPENA: Ekitaldi ezberdinetan (Olabide asteburua, Euskararen eguna, Kirol eguna, 3x3,…) Olabide
Ikastolako babesleek euren produktua erakusteko aukera izango dute.
5. URTEKARIAK ETA EGUTEGIAK:
DESKRIBAPENA: Ikastolako urtekarian eta Urgatziko urteko egutegian publizitatea. Urtero egiten dira,
egutegia abenduaren hasieran eta urtekaria urte hasieran. Egutegiaren salmenta aurten hasi da, eta 500
salmenta inguruko kalkulua dauka.
PREZIOA: 250€/iragarkia ale bakoitzean
6. PUBLIZITATEA PARTIDUEN ORDUTEGIEN DOKUMENTUAN:
DESKRIBAPENA: Astero, Urgatzirekin partiduak dituzten jokalari guztien familiei Kirol Elkartetik asteburuko
ordutegien orria bidaliko zaie. Dokumentu horretan enpresaren publizitatea agertu daiteke. Informazio
interesgarri hori 400 familia inguruk jasoko du astero.
Oharra: Dokumentuan agertuko dena enpresak prestatu beharko du.
PREZIOA: 2000 /urtean